biotergernibhi.files.wordpress.com · Web viewb) Molusku hauek gainera, gorputza babesteko kaltzio...

7
Padurak dakigunez, aberastasun handiko hezeguneak dira, eta bertan materia organiko (janari) asko ekoizten da. Beste alde batetik, itsasaldiek oso “lan” handia egiten dute elikagaiak eta hondakinak garraiatzen, eta, horri esker, animalia askok bizitza mugiezina edo ia-ia mugiezina eduki dezakete. Inguruan horrenbeste janari edukita, eta bizitzeko gastatzen duten energia -mugikorrak diren ohiko animaliekin konparatuz- txikia izanik, ez da harritzekoa animalia horien populazioak oso-oso handiak izatea. Adibidez, ikerketa batzuek diotenez, egoera naturalean dauden paduretan hektarea bakoitzeko milioika berberetxo aurki daitezke, edo hektarea erdian espezie bereko 82.000 zizare... A) MOLUSKUAK 1 PADURETAKO ORNOGABEAK

Transcript of biotergernibhi.files.wordpress.com · Web viewb) Molusku hauek gainera, gorputza babesteko kaltzio...

Page 1: biotergernibhi.files.wordpress.com · Web viewb) Molusku hauek gainera, gorputza babesteko kaltzio karbonatozko bi kuskuz osatutako maskorra dute. Kuskuak gogorrak dira, eta oso ondo

Padurak dakigunez, aberastasun handiko hezeguneak dira, eta bertan materia organiko (janari) asko ekoizten da.

Beste alde batetik, itsasaldiek oso “lan” handia egiten dute elikagaiak eta hondakinak garraiatzen, eta, horri esker, animalia askok bizitza mugiezina edo ia-ia mugiezina eduki dezakete. Inguruan horrenbeste janari edukita, eta bizitzeko gastatzen duten energia -mugikorrak diren ohiko animaliekin konparatuz- txikia izanik, ez da harritzekoa animalia horien populazioak oso-oso handiak izatea. Adibidez, ikerketa batzuek diotenez, egoera naturalean dauden paduretan hektarea bakoitzeko milioika berberetxo aurki daitezke, edo hektarea erdian espezie bereko 82.000 zizare...

A) MOLUSKUAK

Moluskuen artean klase ezberdinak bereizten dira. Paduretan ugarienak Pelezipodo edo Bibalbo izenekoak dira, eta horregatik, horiek aztertuko ditugu bereziki. Hala ere, azaletik bada ere, moluskuen beste talde baten aipamena ere egingo dugu, Gasteropodoena hain zuzen ere.

1. Bibalboak

Molusku hauen maskorra bi kuskuz osatuta dagoenez Kuskubikoak ere deitzen dira. Gehienak hondo bigunetan bizitzeko moldatuta daude, eta horregatik dira ugariak paduretan ere. Izan ere, padurak moduko ekosistemetan bizi ahal izateko ondoko ezaugarri egoki eta bereziak dituzte:

1

PADURETAKO ORNOGABEAK

Page 2: biotergernibhi.files.wordpress.com · Web viewb) Molusku hauek gainera, gorputza babesteko kaltzio karbonatozko bi kuskuz osatutako maskorra dute. Kuskuak gogorrak dira, eta oso ondo

a) Paduretako hondo istiltsu edo basatsuetan bizi diren animalia asko, bereziki bizitza sesila (hau da, lekualdatzea eskatzen ez duena) edo ia sesila dutenak, lurperatuta igarotzen dute beren bizitzaren zatirik handiena. Izan ere, lurperatuta egotean harrapariengandik babestuago bizi dira, eta, gainera, paduretan ematen den eguneroko faktore abiotikoen aldakortasuna errazago gaindi dezakete, ez baita azalean bezain nabarmena. Ikusiko dugun bezala, molusku bibalboak lurperatuta bizitzeko oso ondo egokituta dauden animaliak dira:

-

Irudian ikus daitekeenez, lurperatuta egon arren dituzten bi hodiei esker (sifoiak izenekoak) elikatzen egon daitezke. Izan ere, molusku hauek guztiak modu honetan elikatzen dira: sifoi batetik oxigeno eta elikagaiak dakartzan ura eskuratzen dute, eta iragazketa eginez gero beste sifoitik kanporatu egiten dute; horregatik, iragazleak direla esaten da.

Bestalde, oinak gorputzean duen kokapenari esker, eta, sarritan izaten duen aizkora-itxuraz baliatuta hondo bigunetan industeko prestatuta daude. “Tresna” hori erabiliz pentsa daitekeena baino azkarrago eta errazago lurpera daitezke, eta, kasu batzuetan gainera, azaletik gertu baino sakonagora iristeko:

b) Molusku hauek gainera, gorputza babesteko kaltzio karbonatozko bi kuskuz osatutako maskorra dute. Kuskuak gogorrak dira, eta oso ondo itxi daitezke. Era horretan, harrapariengandik babestuago daude, eta itsasbeheran

2

Txirla zapala Berberetxo

Page 3: biotergernibhi.files.wordpress.com · Web viewb) Molusku hauek gainera, gorputza babesteko kaltzio karbonatozko bi kuskuz osatutako maskorra dute. Kuskuak gogorrak dira, eta oso ondo

lehortzeko izan dezaketen arriskuari modu eraginkorragoan egin diezaiokete aurre.

Urdaibaiko paduretan dauden kuskubikoen artean ondokoak aipa ditzakegu: berberetxoa edo margola (Cerastoderma edule), txirla zapala (Scrobicularia plana), txirla handia (Venerupsis decussata) eta datila (Solen marginatus):

2. Gasteropodoak

Molusku hauek maskor koniko edo helikoidala dute eta desplazatzeko, lehorreko barraskiloak bezala, sabelean kokatuta duten oina erabiltzen dute

Gehienak belarjaleak dira, eta bereziki algez elikatzen dira. Hala ere, badaude haragijaleak ere (Nassarius, Cyclope neritea, Ocenebra erinacea...). Kasu bietan elikatzeko erradula izeneko organo berezia erabiltzen dute.

B) ANELIDOAK

3

Datila

Nassarius

Cyclope

Page 4: biotergernibhi.files.wordpress.com · Web viewb) Molusku hauek gainera, gorputza babesteko kaltzio karbonatozko bi kuskuz osatutako maskorra dute. Kuskuak gogorrak dira, eta oso ondo

Zizare edo har bezala ezagutzen diren ornogabeak dira. Paduretan oso ugariak dira, eta gizakiak arrantzan erabiltzeko aspalditik harrapatu ditu. Guk ondoko bi taldetan sailkatuko ditugu: zizare geldikorrak eta zizare ibiltariak:

1. Geldikorrak

Anelido horiek beraiek egindako zulo edo hodietan bizi dira, eta hortik kanpora ez dira ibiltzen. Urdaibaiko paduretan ezagunenak itsas arenikola izenekoak dira; izan ere, zuzenean ikustea zaila bada ere, oso erraz topa ditzakegu egiten dituzten gorotz bereziak:

2. Ibiltariak

Zizare horiek hondo basatsuetatik desplazatzen dira, gehienetan lurpetik doaz, eta galeriak egiten dituzte. Gehienek detritus (jaki zati txikiak) eta algak jaten dituzte, baina ornogabe txikiak ere harrapa ditzakete. Gure paduretan oso ugaria da ondoko irudian agertzen den Nereis izenekoa:

C) OSKOLDUNAK EDO KRUSTAZEOAK

4

Page 5: biotergernibhi.files.wordpress.com · Web viewb) Molusku hauek gainera, gorputza babesteko kaltzio karbonatozko bi kuskuz osatutako maskorra dute. Kuskuak gogorrak dira, eta oso ondo

Hanka giltzatuak eta kitinazko oskola duten uretako ornogabeak dira. Itsaso guztietan bizitzera egokituak daude, sakonera handietatik hasi eta marearteko eremuetaraino. Krustazeo ezagunenak 10 hanka dituzte eta horregatik dekapodoak deitzen zaie. Hankaz gain, ahoko aparatu korapilatsua, bi antena pare eta zakatzen bidezko arnasketa dutela azpimarra daiteke.

Urdaibaiko paduretako oskoldunik ezagunenak itsas karramarroak eta izkirak dira.

1. Karramarroak

Aurreko animalia-taldeak baino higikortasun handiagoa dute, eta ez da bat ere zaila izaten itsasbeheran hondo basatsuetatik desplazatzen ikustea. Izan ere, lekualdatzeko aipaturiko hankak dituzte, eta harrapariengandik babesteko oskol gogorra (intsektuena baino gogorragoa, oso mineralizatuta baitago) eta pare bat matxarda eder (bi hanka matxarda bilakatuta agertzen baitituzte).

Matxarda horiei esker zenbait ornogabe (molusku bibalboak, anelidoak...) harrapa ditzakete eta sarraskijale bikainak dira, garbiketa lan ederra egiten dutelarik.

2. Izkirak

Oskoldun hauek uretan (adibidez, itsasbeheran agertzen diren putzuetan) ikusiko ditugu beti. Paduretako gehienak detritus, plankton eta algez elikatzen dira.

5