Virginia Perez Armenia eta Uruguayko taldeak Folklore Bizian … - Garagarrila... · 2017-07-02 ·...

16
277 Armenia eta Uruguayko taldeak Folklore Bizian jaialdian Igazko emoitza ona ikusita, Areatzako Udalak eta Galdakaoko Andra Mari Eusko Dantzari Taldeak, garagarrilaren 24an Folklore Bizian jaialdia eroango dabe Areatzara. Armeniako Bardiner taldea, Uruguayko Canelones-Danza Independiente eta Galdakaoko Andra Mari dira aurtengoak. 13. orrialdea Mikel Larrañagak irabazi eban Alex Txikonegaz eukan desafioa 11. orrialdea Virginia Perez Espainiako Mendi Lasterketetako azpitxapeldun 10. orrialdea 2017ko garagarrilaren 3a hamabostekaria www.begitu.org Errefujiaduak hartzeako plan bat egiteko batu dira eragileak ARRATIA Oinezkoentzako gune gehiago AREATZA Arratiako OEE Plataformea, uda- lak, Arratiako Udalen Mankomu- nitatea (AUM), Gurutze Gorria eta Arratiako Caritas batzartu ziran bagilean eta plan bat egi- teko konpromisoa hartu eben. Eragile guztiak alkarlanean, harre- ra, laguntza eta gizarteratze pro- gramea egingo dabe. Hurrengo batzarrean errefujiaduen premi- nak beteteko udal bakotxak zer eskeini ahal dauan zehaztuko da. Garagarrilaren 14tik 22ra, Eus- kal Herriko Ongi Etorri Errefuxia- tuak Plataformeak antolatuta, Melillarantza abiatuko da "Mugak zabalduz" karabanea Europar Batasun eta Espainiako estaduko migrazino politikak salatuteko. 7. orrialdea Garagarrilari amaierea emoteko modurik onena, Lemoako jaietatik ibiltea da. Kontzertu interesgarriak, Ibaizabaletik baltsen jeitsiera eta kirola eta kuadrillan egiteko ekintzak egongo dira. Oinezkoen guneak indartuteko proposamen baten inguruan lan egiten dabil Areatzako Udala. Horretarako plazea zarratuko dabe ordutegi ja- kin baten, kasko historikoan seinalizautako lekuetan bakarrik aparkau ahal izango da eta merkatariak zamalanak errez egiteko, zortzi-hamar bat leku egiteko asmoa adierazo dau Asier Garcia alkateak. Seinaliza- zinoa hobetuteko be beste plan bat abiatuko dau Areatzako Udalak. 7. orrialdea Arratiarrak oporretan biajeak egiteko garagarrila gura dabe ARRATIA Garagarrila da oporrak hartzeako arratiarrai gehien gustetan jakien hilea. Hala dino behintzat Almudena Jordan Igorren bulegoa daukan biaje-agenteak. Udan, familiagaz joatea gustetan jakie irletara edo hon- dartza daukan helbide turistiko batetara. Hotel onak gura izaten dabez eta astebeteko oporraldia kontratetan dabe, gazteak luzetxoagoa. Atze- rrira doazanak barriz, batez be Thailandia, eta Cuba aukeratzen dabez. 8. eta 9. orrialdeak Lemoako San Inazio jaiak hilaren 27tik 31ra G aragarrilaren 27an hasiko dira jaiak eta 31n, San Inazio egunean amaituko dira. Lemoan ohiturea danez, egun bakotxako jardue- rak tematika baten inguruan bilduko dira. Holan, hilaren 27a, eguena, kirol eguna izango da; barikua, mozorro eguna; zapatua gas- tronomia eguna, domekea play-back eguna eta astelehena Euskal Jaia. Kontzertuai jagokienean, Su ta Gar dago iragarrita garagarrilaren 29rako. Gau horretan, autobusak egongo dira 02:30ean eta 05:00etan Arratiako herrietara joateko. Domeka gaubean, Tremenda Jauriak eta Bad Sound System-ek joko dabe. San Inazio eguneko Lemoako Artisautza Azokeak hogei urte beteten ditu aurten. Bertan inguruko artisaurik onenen produktuak ikusi eta erosi ahal izango dira. 5. orrialdea

Transcript of Virginia Perez Armenia eta Uruguayko taldeak Folklore Bizian … - Garagarrila... · 2017-07-02 ·...

277

Armenia eta Uruguayko taldeak Folklore Bizian jaialdian

Igazko emoitza ona ikusita, Areatzako Udalak eta Galdakaoko Andra Mari Eusko Dantzari Taldeak, garagarrilaren 24an Folklore Bizian jaialdia eroango dabe Areatzara. Armeniako Bardiner taldea, Uruguayko Canelones-Danza Independiente eta Galdakaoko Andra Mari dira aurtengoak. 13. orrialdea

Mikel Larrañagak irabazi eban Alex Txikonegaz eukan desafioa

11. orrialdea

Virginia Perez Espainiako Mendi Lasterketetako azpitxapeldun

10. orrialdea

2017ko garagarrilaren 3ahamabostekariawww.begitu.org

Errefujiaduak hartzeako plan bat egiteko batu dira eragileak

ARRATIA

Oinezkoentzako gune gehiago

AREATZA

Arratiako OEE Plataformea, uda-lak, Arratiako Udalen Mankomu-nitatea (AUM), Gurutze Gorria eta Arratiako Caritas batzartu ziran bagilean eta plan bat egi-teko konpromisoa hartu eben. Eragile guztiak alkarlanean, harre-ra, laguntza eta gizarteratze pro-gramea egingo dabe. Hurrengo batzarrean errefujiaduen premi-nak beteteko udal bakotxak zer eskeini ahal dauan zehaztuko da.

Garagarrilaren 14tik 22ra, Eus-kal Herriko Ongi Etorri Errefuxia-tuak Plataformeak antolatuta, Melillarantza abiatuko da "Mugak zabalduz" karabanea Europar Batasun eta Espainiako estaduko migrazino politikak salatuteko. 7. orrialdea

Garagarrilari amaierea emoteko modurik onena, Lemoako jaietatik ibiltea da. Kontzertu interesgarriak, Ibaizabaletik baltsen jeitsiera eta kirola eta kuadrillan egiteko ekintzak egongo dira.

Oinezkoen guneak indartuteko proposamen baten inguruan lan egiten dabil Areatzako Udala. Horretarako plazea zarratuko dabe ordutegi ja-kin baten, kasko historikoan seinalizautako lekuetan bakarrik aparkau ahal izango da eta merkatariak zamalanak errez egiteko, zortzi-hamar bat leku egiteko asmoa adierazo dau Asier Garcia alkateak. Seinaliza-zinoa hobetuteko be beste plan bat abiatuko dau Areatzako Udalak. 7. orrialdea

Arratiarrak oporretan biajeak egiteko garagarrila gura dabe

ARRATIA

Garagarrila da oporrak hartzeako arratiarrai gehien gustetan jakien hilea. Hala dino behintzat Almudena Jordan Igorren bulegoa daukan biaje-agenteak. Udan, familiagaz joatea gustetan jakie irletara edo hon-dartza daukan helbide turistiko batetara. Hotel onak gura izaten dabez eta astebeteko oporraldia kontratetan dabe, gazteak luzetxoagoa. Atze-rrira doazanak barriz, batez be Thailandia, eta Cuba aukeratzen dabez. 8. eta 9. orrialdeak

Lemoako San Inazio jaiak hilaren 27tik 31ra

Garagarrilaren 27an hasiko dira jaiak eta 31n, San Inazio egunean amaituko dira. Lemoan ohiturea danez, egun bakotxako jardue-rak tematika baten inguruan bilduko dira. Holan, hilaren 27a,

eguena, kirol eguna izango da; barikua, mozorro eguna; zapatua gas-tronomia eguna, domekea play-back eguna eta astelehena Euskal Jaia.

Kontzertuai jagokienean, Su ta Gar dago iragarrita garagarrilaren 29rako. Gau horretan, autobusak egongo dira 02:30ean eta 05:00etan Arratiako herrietara joateko. Domeka gaubean, Tremenda Jauriak eta Bad Sound System-ek joko dabe.

San Inazio eguneko Lemoako Artisautza Azokeak hogei urte beteten ditu aurten. Bertan inguruko artisaurik onenen produktuak ikusi eta erosi ahal izango dira. 5. orrialdea

KOLOREETAN / ZERBITZUAK2 begitu 2772017ko garagarrilaren 3a

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak diruz lagundutakoa

Babesleak:

LarrialdiakGaldakaoko Ospitalea 94 400 70 00SOS DEIAK 112Guardiako Farmaziak09:00etatik 22:00etaraGaragarrilaren 3tik 9raRodriguez Martinez. Igorre. Agirre Lehendakaria 27 Tel.: 94 673 61 0922:00etatik 09:00etaraGoiria-Montoya. Amorebieta-Etxano.Garagarrilaren 10etik 16raTraver. Bedia. J.A. Agirreren enparantza z/gTel.: 94 631 39 5022:00etatik 09:00etaraMelero. Amorebieta-Etxano.Garagarrilaren 17tik 23raBadiola. Artea. Herriko Plaza 7Tel.: 94 631 73 1122:00etatik 09:00etaraSarasketa. Amorebieta-Etxano.Garagarrilaren 24tik 30eraGoikoetxea. Dima. Ugarana 33Tel.: 94 673 70 5422:00etatik 09:00etaraIruarrizaga. Amorebieta-Etxano.Urte osoan22:00etatik 09:00etaraLucia Luño. Kareaga Goikoa 16. Basauri.MedikuakArantzazu: 94 631 56 89Artea: 94 673 92 11

Areatza: 94 631 71 52Bedia: 94 631 34 13Dima: 94 631 56 30Igorre: 94 600 74 63 Lemoa: 94 631 31 16Ubide: 945 45 03 61Zeanuri: 94 673 91 49Zeberio: 94 648 20 79UdaletxeakArantzazu: 94 631 56 89Artea: 94 673 92 05Areatza: 94 673 90 10Bedia: 94 631 42 00Dima: 94 631 57 25Igorre: 94 631 53 84Lemoa: 94 631 30 05Ubide: 945 45 03 22Zeanuri: 94 673 91 46Zeberio: 94 648 10 79Udalen Mankomunitatea94 631 17 17 / Faxa 94 631 92 15Gorbeialde94 631 55 25 / Faxa 94 631 71 01Parketxea 94 673 92 79Igorreko Kultur Etxea94 673 62 51Gorbeialde Irratia94 631 52 90Euskotren 902 543 210Areatzako Notariotza94 673 92 26

Bizkaibus 94 612 55 55Zeanuri-Lemoa-Ospitalea-BilboLanegunetan: Lehenengoa 05:00etan.Ordu erdiro: 05:15etik 06:45era.Orduro: 06:45etik 21:45era. Azken zerbitzua 22:00etan. Zapatuetan: Lehenengoa 05:00etan.Orduro: 05:45etik 21:45era.Jaiegunetan: 07:45etik 21:45era orduro.Bilbo-Ospitalea-Lemoa-ZeanuriLanegun eta zapatuetan: 06:15etik 22:15era orduro.Jaiegunetan orduro 07:15etik 22:15era.Durango-Lemoa-Ospitalea-BilboLanegun eta zapatuetan: 06:30etik 22:30etara 30 minuturo, azkenengoa 22:15ean Galdakaoraino.Jaiegunetan: 07:00etatik 22:00etara 30 minuturo, azkenengo zerbitzua 22:45ean Galdakaoraino.Bilbo-Ospitalea-Lemoa-DurangoLanegun eta zapatuetan 06:30etik 22:30era 30 minuturo.Jaiegunetan 07:00etatik 22:30era 30 minuturo.Ubide-Otxandio-Lemoa-BilboUbidetik urteerak, lanegun eta zapatuetan: 06:45etik 20:45era bi ordurik behin.Jaiegunetan: 08:45etik 20:45era bi ordurik behin.Otxandiotik urtekerak: Lanegun eta

zapatuetan: 06:55etik 20:55era orduro.Jaiegunetan: 08:55etik 20:55era orduro.Bilbo-Lemoa-Otxandio-UbideLanegun, zapatu eta jaiegunetan,Otxandiora: 06:45etik 20:45era orduro.Ubidera: 06:45etik 20:45era bi ordurik behin.Zeanuri-Lemoa-Bilbo (Autopistatik)Lanegunetan: 07:00etan lehena, eta 08:15etik 21:15era orduro.Zapatu eta jaiegunetan ez dago zerbitzurik.Bilbo-Lemoa-Zeanuri (Autopistatik)Lanegunetan: 07:00etatik 21:00etara orduro.Zapatu eta jaiegunetan ez dago zerbitzurik.Zeberio-UgaoLanegun eta zapatuetan:Zeberiotik: 7:00, 08:20, 09:10*, 11:00, 11:45*, 14:10, 15:00, 16:10, 18:30*, 20:20.* Basauriraino (Ariz) heltzean da. Gainontzekoak Ugaoraino. Jaiegunetan ez dago zerbitzurik.Ugao-ZeberioLanegun eta zapatuetan:Ugaotik: 8:40, 10:20, 11:20, 14:30, 16:30, 19:40. Basauritik (Ariz): 10:00, 19:20. Jaiegunetan ez dago zerbitzurik.Artea-Zeberio-UgaoLanegun eta zapatuetan: 6:50, 8:00*, 14:00,

16:00.* Igorretik urteten da bost minutu lehenago.Jaiegunetan ez dago zerbitzurik.Ugao-Zeberio-ArteaLanegun eta zapatuetan:Ugaotik: 7:20*, 13:05, 15:30, 20:40. Basauritik (Ariz): 12:45. * Igorreko Instituturaino heltzean dira.Jaiegunetan ez dago zerbitzurik.Ermitabarri-ArrigorriagaJaiegunetan: 8:10, 11:10, 14:10, 17:10, 20:10.Arrigorriaga-ErmitabarriJaiegunetan: 10:20, 13:20, 16:20, 19:20.

La Union 94 427 11 11Bilbo-GasteizLanegunetan: Ubidekoak 09:15ean urtetan dau eta Otxandiokoak 16:00etan.Zapatuetan: Ubidekoak 09:00etan eta 16:30ean urtetan dau Bilbotik.Jaiegunetan: Ubidekoak 10:00etan urtetan dau eta Otxandiokoak 18:30ean.Gasteiz-BilboLanegunetan: Ubidekoak 09:00etan eta 16:15ean urtetan dau Gasteizetik eta Otxandiokoak 10:30ean.Zapatuetan: Otxandiokoak 10:30ean urtetan dau Gasteizetik eta Ubidekoak 16:30ean.Jaiegunetan: Ubidekoak 16:30ean urtetan dau Gasteizetik. Otxandiokorik ez dago.

Argitaratzailea: ZERTU Kultur Elkartea.Helbidea: Herriko Plaza 24, 48142 Artea.Telefonoa: 94 631 73 14.Helbide elektronikoa: [email protected] Webgunea: www.begitu.orgZuzendaria: Iñigo Iruarrizaga.Erredakzino burua: Beatriz Azpiri. Telefonoa: 94 631 73 14 eta 649 979 112.Erredakzino taldea: Rakel Aldekoa Diez.Maketazinoa: Beatriz Azpiri eta Iñigo Iruarrizaga. Publizidadea: Iñigo Iruarrizaga. Telefonoa: 94 631 73 14 eta 649 979 115.Banaketea: Marta Rodriguez, Pablo Rodriguez eta Rut Rodriguez (Lemoa eta Bedia), Ibai Milikua (Areatza), Iratxe Arribas (Zeanuri), Berbizkunde Arroita (Zeberio), Amaia Uriarte (Dima), Emma Aguilar, Iker Perez eta Ismael Martinez (Igorre) eta Irati Urien (Arantzazu, Artea eta Ubide).Tiradea: 7.000 ale.Inprimategia: Iparragirre Editoriala.

Ale kopurua 7.000 / Lege gordailua SS-512/02 / ISSN zenbakia 1579-5519

tele

fon

o in

ter

esg

ar

ria

k

Udako oporrakaz batera aisial-di eskeintza zabala izaten dabe umeak. Dobako eskeintzea to-petea ostera, ez da hain erreza izaten. Ezta familia osoari zuzen-dutako ekimenik topetea be.

Parkean Jolasean Igorreko lu-dotekearen udako proiektua da, bagilaren 26tik garagarrilaren 28ra arte Lasarte Parkea, kolorez, musikaz eta libertimentuz jan-tziko dauana. Ume zein helduai

PARKEAN JOLASEAN ZAZTAPARRAKAZ

zuzendua dago, familian jolastu eta gozatu gura dogu eta!

Aurten Zaztaparrak Asti Taldeak ekimen hau indartzeko asmotan, proposamen desbardinak egin-go ditu eguenetan, 20:00etatik aurrera: musikea, ikus-entzu-nezkoak...

Hurbildu, jolastu, libertidu, konpartidu... berreskuratu daigu-zan kaleak!

Zaztaparrak Asti Taldea

begitu 2772017ko garagarrilaren 3a

3BERBETAN

Zure eretxia agertu gura badozu, Zeure Berbea atala zabalik daukazu. Ez da komenidu makinazko 15 lerro baino gehiago idazterik gutunotan. Izena, telefonoa, helbidea eta Nortasun Agiriaren zenbakia agertu beharko dira. Laburtu behar izan ezkero, begituk eskubidea dauka horretarako. Gutunak hona bidali: Zertu Kultur Elkartea. Herriko plaza, 24. 48.142 Artea edo [email protected] helbidera.

ZEURE BERBEA ERETXIA

Asmau

Gauza barria, lehenagotik egon edo ezagun izan ez dana, sortzea da asmau egitea (ásmau, agoskatuta). Batuan, asmatu da. Beste esangura honeek be baditu asmau berbeak: 1) Jakinean egon ez dan zeozer aurretik igarri eta esan; eta 2) Usainen bat sentidu, soinuren bat barruntau... esate baterako: "Txirrin-hotsa asmau dot"; "Zure faltea sano asmetan da etxean"; eta "Bakunea ifini, eta asmau be ez eban egin!".

ANGEL LARREA ETA JUAN REKALDE

Banku etikoak alternatiba gisa gaur egun

2013 urtean ezetu nebazan banku etikoko proiektuak. Proiektu honeek "gizar-

tea eraldatzeko" tresna moduan aurkezten ziran, ekonomia so-lidarioaren norabidean. Halako baieztapen ideologikoagaz, iturri desbardinetako informazinoa aztertzen hasi nintzan, ha egia izateko guran. Bilbo uriburuko banku bulegoetara jo neban, Go-bernuz Kanpoko Erakundetako (GKE-ONG) webguneak bisitau nebazan eta nire inguruko banku konsumitzaileai galdetu neutsen.

Hasikeran, edozein iturri ba-liozko neban informazinoa kon-trastetako baina hiru zalantza ga-rrantzitsu izan nebazan kontzeptu barri hau ondo ulertuteko.

Lehena: bankuak "etikoak" izan daitekez?

Badirudi kontraesan bat dala, ezta? Ba gaur egun, etiko mo-duan definiduten diran bankuak daukaguz Euskal Herrian, hori bai, ez daukagu oso argi ze banku mota diran eta zein helburu di-tuen. Hona hemen gustuko do-dan banketxe etikoen definizino bat: "banketxe etikoak, gizartea-rentzako balio erantsia daukien proiektuetan bakarrik inbertiduten dabe; onura soziala, onura kultu-rala eta ingurumena zaintzearen abiapuntutik". Horrezaz gainera, bezeroai euren aurrezkiak non in-bertiduko dabezan jakin arazoten deutsee.

Laburbilduz, finantza eredu honeen funtsezko helburuak gi-zartearen onura eta informazino gardentasuna dira. Dana dala, beste balore etiko batzuk be ba-ditue; ekidadea, konpromisoa eta eraginkortasuna.

Bigarrena: zergaitik behar doguz holango ereduak gizartea eralda- tzeko?

Informazino eta gardentasun gi-txi dagoan gizartean hezi gara eta askotan gabezia hori salatu beha-rrean, normaltzat hartzean dogu, horren konponbidea bilatu barik.

ITXASO FERNANDEZ ZUAZOGizarte Mobimentuetako Administrazino Teknikaria

GEURE BERBATEGIAREN LEIHOTXUA

Dirua kapitalismoaren tresna-helburu garrantzitsuenetariko bat da, eta aldatu ahal izateko, jakin beharko geunke banketxeak zer egiten daben gure diruagaz, ezta? Ba "banku tradizionaletan" hori ez da gertatzen. Banketxeak zergaitik ez deuskue esaten gure diruagaz egiten dituen inbersinoak? Agian inbersino horreek etika eta giza eskubideen kontrakoak diralako? Banku etikoak informazino gar-dentasuna eta gizartearen onura-rako proiektuak daukie oinarri.

Lehenengo bi zalantzak argitu ostean, hirugarrenean sartu bai-no lehen, barri on bat emongo deutsuet, gaur egun "banku kon-sumitzaile etikoak" izan gaiteke-zala konturatu nintzan eta horreri esker, gizartea eraldatu. Lagunok, gure esku dago banku konsumi- tzaile moduan arduratsuak izatea.

Hirugarrena: zelan egin gaitekez "banku konsumitzaile etikoak"?

Bilbon aukera bi daukaguz banku etikoko bulegoa daukienak. Fiare Banca Etica, Santa Maria kalean eta Triodos Bank, Alame-da Rekalde kalean. Baina lasai, Arratiakook ez gara bertaraino joan behar, webguneen bitartez bezero zein bazkide egin gaitekez eta. Hori bai, Fiare zein Triodoseko bulegoetara jo ezkero, aurrezkiak zein proiektutan inbertiduten da-bezan jakinarazoko deutsue, ho-neek gizartearen onurarako izanik, noski.

Animau! eta nik egin neban mo-duan, banku etikoen gainean gal-detu, ikertu eta bezero bihurtu. Ni behintzat konbenzidu egin nabe, kapitalismoaren aurkako banku alternatiba errealak dira-eta!

Igorreko jaiak

Ez noa idazten triptikoagaz batera banandu dan glosarioaren gainean (euskerea ulertuten ez daben igo-rreztarrak egitaraua ulertuteko atera-takoa). Sortu dan polemika artifizia-la da eta asmoak ustelak (sinistuko neukez urteetan Eusko Jaurlaritzatik institutuko ikasleai berbaldiak emo-tera erdaldunak bialtzen dabeza-nean be, idatziak aterako baleukiez).

Justu kontrakoari buruz idatzi gura dot: zintzotasunari buruz.

Badago triptikoan gutun zintzo bat Jai Batzordeak idatzitakoa; non dinoan antolakuntza lanetarako "lau lagun" baino gehiago ez dirala batu. Hau irakurri eta pentsau neban: hau da apaltasuna eta zintzotasuna azaldu da-bena gazte honeek. Zelango lezinoa!

Zorionak errealidadea ez makila-tzeagaitik eta zuon ahuldadea idatziz agertzeko lotsarik euki ez do-zuelako. Horrek egiten zaitue handi!

GALDER OLIBARES YURREBASO

Ikastaroak

Bere kabuz antolatuta (autoantola-tuta, alegia) dagoan herriak bere bi-lakaeran eragiteko gaitasuna dauka, bere etorkizuna gidatzeko ahalmena eta hori egiteko formakuntza ezinbes-tekoa da. Horregaitik, Arratiako herri mobimentuetako jentea animetako ikastaro interesgarri biren barri emon gura deutsuet. Alde, batetik, Joxemi Zumalabe Fundazioaren Bor Bor (K) Herri Jakintzen Laborategiaren ba-rruko Pil-Pilean 2017/2018 ikastaroa eta bestetik, Sahara gurea! Proiektu komunikatiboa Arabako SEADen la-gun alkartearen eskutik.

Pil-Pilean ikastaroak herri mobi-mentuen saretzea, alkar ezagutzea eta esperientzien trukea bultzatzeko alkar-gunea izatea gura dau. Mobimentuen eragiteko zein jakintzak sortuteko gaitasuna hobetutea ipar izanik, herri jakintza teoriko zein praktikoak iturri izango dituan formazino eredu aska- tzaile baten bidean pausuak emoteko ahalegina alegia. Hori dala eta, atal na-gusi bi ditu: lehenengoa, Antolaketea, funtzionamentua eta aliantzak; eta bi-garrena, Zapalkuntzen egungo meka-nismoak eta alternatiba askatzaileak. Guztira bederatzi hilabete irauten ditu, urri lehenengotik maiatzera arte, eta une presentzial zein ez-presentzialez osotuta dago. Informazino gehiago eskuragai dago: joxemizumalabe.eus domeinuan.

Bigarren ikastaroa Sahara gurea! Proiektua da. Asmoa da Mendebal-

deko Saharak bizi dauan espolioa salatzeko komunikazino kanpaina eraldatzaile bat martxan ipintea eta horretarako konbidatzen deuskue formazinoa, aktibismoa eta komu-nikazinoa buztartzen dauan eta las-ter hasiko dan esperientzia parebako honetara gehitzera. Informazino ge-hiago: www.saharagurea.org-en.

Alkar ikusiko dogu?

PILI ÁLVAREZ MOLÉS

4 PORRUSALDEA begitu 2772017ko garagarrilaren 3a

Femi zer?

IDOIA LEGARRETA

Urtero lez, zuen biajeetan ateratako argazkiak, irakurle guztiakaz konpar-tiduten konbidatzen zaitue begituk. Oporretan bizi izan dozuezan momenturik berezienak eta lekurik ederrenak konpartidutera hain zu-

zen, gure Argazki Lehiaketan parte hartuz. Eta irabazleentzat saria egongo da.

Argazki lehiaketearen oinarriak:1-. Parte hartzaileak: begitu Aldizkaria jasoten dauan edonor.2-. Gaia: argazkiak 2017 urtean egindako biajeetan edo oporretan egindakoak izango dira.3-. Lanen ezaugarriak: Aurkezten diran argazkiak, non, nok eta noz atera diran esan behar da. Gehienez 3 argazki bialdu ahal izango dira personako. 4-. Nora bialdu: Argazkiak [email protected] helbidera bialdu behar dira. 5-. Aurkezteko epea: 2017ko garagarrilaren 3tik urri lehenengoaren 25era arte aurkeztu daitekez argazkiok. Abuztu eta urri lehenengoko zenbakietan argitaratuko dira batzuk. Dana dala, horrek ez dau esan gura argitaratutako horreek dirala irabazleak. 6-. Epaimahaia: begitu Aldizkariko erredakzino taldeak osotuko dau. 7-. Epaia: Epaimahaia urri lehenengoaren bigarren hamabostaldian batuko da epaia emoteko eta urri bigarrenean argitaratuko da aldizkari honetan. 8-. Saria: Persona birentzako astegoien bat Euskal Herriko landetxe baten. 9-. Oharra: Lehiaketa honetan parte hartzean dabenak honeek oinarriok onartuten dabezala esan gura dau.

BEGI TXINDORRA

LUMATUTEN ZERTZEAN

ILLART GUMUZIO

Gaia jarrita: "Atzen barriak"

Orain dala hiru aste in-guru Lemoako horma bat feminazi hitzaz eta

esbastikez josia agertu zan; Andra eta Gizonen Bardinta-sunerako Planaren harira egin-dako hormairudia. Hori ikusi eta pensau neban: ze letxes? Baina egia esan, ez nau harri- tzen. Izan be, berba hori gero eta ohikoagoa bilakatzen dabil laneko kafe tertulietan, interne-teko komentarioetan, txokoe-tako afarietan. Batzuen artean, egoera batzuen aurrean, baina beti intimidadean. Zeren eta noski, guztion aurrean ez dogu onartuko ez gagozanik bardinta-sunaren alde, ezta geure burua-ri be. Ez da ondo geratzen: ez da progrea.

Baina errealidadea da matxis-moa inoz baino indartsuago da-goala. Gure pentsakeretan eta gure egunerokoan. Aldaketak lortzean gabizan sasoi honetan, androk matxismoari eta bere hamaika arpegitako logikeari aurre egiten deutsagun bako-

txean, feminaziak gara. Jaietan tipo batek etenbarik molestetan gaituanean eta tuntunarena egin beharrean aurre egiten deutsagu-nean, feminaziak gara. Lanaren banaketan (soldatapekoak zein etxekoak) dagozan desorekak salatzen doguzanean, feminaziak gara. Zergaitik? Batzuen pribile-gioak eta konfort eremua ezbaian ipinten doguzalako. Bestelako jentarte eredu bat bultzatu gura dogulako: danon eskubideak ber-matzen dituana, bestelako balore batzuekaz.

Dana dala, ez da barria. Gertatu izan da beste herrialde batzuetan, beste sasoi batzuetan: zapalduak zapaltzailearen logikeari aurre egi-ten deutsanean podereak bere tresna ideologiko guztiak jartzen ditu abian, burrukeari zilegitasun guztia kentzeako. Feminazi lango berbak matxismoak gure pentsake-rak kolonizetako eta nahasteko erabiltzen dituan berbak dira.

Eta horregaitik inoiz baino oze-nago aldarrikatuko dogu femi-nistak garala eta harro gagozala. Horregaitik, Lemoako andra eta gizonak, eta neska eta mutilak, hormairudia bermargoztu eben.

Eskualdean euskararentzatarnasgunea ei garalehenago Dimak ta Areatzakegin daurien gisarabazan ordua eta Igorresartu jaku UEMAraeuskaran alde pausoak eitenjarraitzeko ordua da.

Herriko jaiek gure arteanhasiera emon dabetxosna, kontzertu, eta abarrakditugu alderik aldejuerga giroan lasai ibili,jardun suabe-suabeaholku hau da guztiontzako:ondo pasau, pasau gabe!

Gasteizen dogu Errekaleor beste askoren ereduUrtaran jaunak bota gura dauez ei dalako seguruIberdrolagaz batuz auzotikargi indarra dau kenduarratiarron mezua hau da:"Guk ere argi daukagu".

Gerra Zibilak itxi ebazanhemen hainbeste hilketaalkarte batzuk azkenaldianjarriaz hainbat arretagobernuak be lagundu barikezin emon honi bueltabide bazterrak oraindik eredekoguz hilez beteta.

1

2

3

4

5

6

Venezuelan Chavistek ereorain hainbeste problemaguztiz piztuta dabe alarmagolpe militarrarenanahiz ta ez esan errua dalaoposizioarenazergatik hemen medioek ezdeuskue esaten dena.

Eguraldian eukiko doguudan bero nabarmenahori dala ta ohar pare haubotatzeko dot baimena:eguzkipean ura edanezhidratatzea onenaeta ez aiztu sarri emoteneguzkitarako krema.

HERRIAI BEGITUTEN 5begitu 2772017ko garagarrilaren 3a

LEMOA

Su ta Gar taldeak Lemoako jaietan joko dau

Erredakzinoa

Ekilore Keramika Elkarteak 25 urte beteten ditu aurten eta eurak bo-tako dabe txupina garagarrilaren 28an, baina ordurako jaia hasita egongo da, aurreko egunerako Jai Batzordeak Kirol Eguna antolatu dau eta. Jaietako ikur dan baltsen jeitsierea zapatuan izango da arrastiko zazpiretan. Balsa guztiak batera urtengo dira Tallerretako zubitik eta amaieran abordajea egingo deutsie alkarreri. Azken egunean, oilasko pintxo solidario-ak salduko dira eta batutako dirua Ongi Etorri Errefuxiatuak platafor-mearentzat izango da.

Artisautza Azokak bere hogei-garren edizinoa izango dau aur-ten, eta San Inazio egunean, hilak 31, izango da.

Txosnaguneko ekintzakKarabie Gaztetxekoak, Kalera eki-menak eta Lemoako Harrobi Futbol Klubak feria "txosneroa" eta kon- tzertu bi antolatu ditue. Lehenengo kontzertua Gaztetxean izango da: garagarrilaren 29an, 22:00etan,

Astokolotro & "The Txilibistro's" Band taldearen eskutik. Bigarrena barriz, hilaren 31n, txosnagunean, 18:30ean, Greta ta kroketak eta Azkaiter Pelox Trio taldeak egongo dira. Arrasti osoan zehar, mojitoak eta patatak dastatu ahal izango dira.

Garagarrilak 27, eguenaKirol Eguna16:30ean, 15 urtetik beherakoen Futbito Txapelketearen finala ki-roldegian.17:00etan, Ping-Pong Txapelke-tea eskolako patioan.17:30ean, 15 urtetik gorakoen Futbito Txapelketearen finala ki-roldegian.18:30ean, Eskupelota Txapelke-tearen finala kiroldegian.19:00etan, Padel eta Frontenis Txapelketen finalak kiroldegian.19:00etan, Mozorro Lehiaketan (garagarrilak 28) eta Rally Umo-ristikoan (garagarrilak 30) parte hartzeako izen emotea kirolde-gian 20:00ak arte.Partiduak amaitutakoan kopau-txoa egongo da parte hartzaile-entzat eskolan.

Su ta Gar talde mitikoa Lemoako jaietan jotzekoa zan

igaz, baina atzenengo momentuan, taldekide baten

osasun arazoak zirala eta ez ziran etorri. Lemoako

publikoagaz egindako zor ha kentzera datoz aurten.

Eibarkoak, garagarrilaren 29an joko dabe Elizondon.

Garagarrilak 28, barikuaMozorro Eguna. Gaia: Musikea18:30ean, jaietako kartelen erakusketea udaletxeko plazan.19:00etan, txupinazoa eta Jaie-tako Kartel Lehiaketako sari ba-naketea udaletxeko plazan. 21:00etan, kuadrillen afaria kirol-degian.22:00etan, disko animazinoa ki-roldegian.23:00etan, Los demenciales chi-cos acelerados (Eskorbuto-ren tributoa) taldearen kontzertua eta erromeria Tximeleta taldea-gaz. Elizondon

Garagarrilak 29, zapatuaGastronomia Eguna11:00etan, puzgarri parkea eta jokoak eskoletan.13:30ean, bits jaia.13:30ean, Paella, Tortilla, Gisadu eta Bakailao Lehiaketetako lapiko aurkezpena eskoletan. Ondoren herri bazkaria.

17:00etan, Zaztaparrak eta Bel-gikara doazen gazteak alkarla-nean antolatutako tailerrak eta jolasak eskoletan.17:00etan, Mus eta Briska Txapelke-tak kiroldegian.19:00etan, baltsen jeitsierea Ibai-zabaletik. Urtekerea Tallerretako zubian.20:00etan, jantzaldia Lotxo tal-deagaz Arlonagusia plazan.20:30ean, Tango, Bals eta Pa-sodoble Lehiaketa Arlonagusia plazan. Izen emotea 20:00etatik 20:30era plazan bertan.20:30ean, Arrantza eta Ehiza Elkarteak sardinak emongo ditu Arlonagusia plazan.22:00etan, kontzertua, Astoko-lotro & "The Txilibistro's" Band Karabie Gaztetxean.23:00etan, Su ta Gar-en kontzer-tua eta Oxabi taldeagaz errome-ria Elizondon.Goizaldean, kopaua Elizondon. 24:00etatik 03:00etara, testing

www.begitu.orgGugaz harremanetan ipinteko94 631 73 14 eta 649 979 112

[email protected]

zerbitzua egongo da.02:30ean eta 05:00etan, Arra-tiako herrietara bueltetako auto-bus zerbitzua. Correos-etik.

Garagarrilak 30, domekeaPlay Back Eguna13:00etan, Lemoako Txirrindulari Elkartearen eskutik, zinta laster-ketea Elizondon.18:00etan, Kuadrillen arteko Ra-lly Umoristikoa. Mailuki tabernatik hasita.22:00etan, ume eta nagusien Play-back Lehiaketea Elizondon.23:30ean, Tremenda Jauria eta Bad Sound System taldeen kon- tzertuak Elizondon.

Garagarrilak 31, astelehenaEuskal Jaia San Inazio plazanBaserritar jantzita dagozanai, plazan taloa eskuratzeko txar-tela emongo jakie. Txartelak 13:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 20:00etara banan-duko dira.11:30ean, XX. Artisautza Azoka Atxeta taberna ondoko plazan.12:00etan, mezea San Inazio baselizan. Meza ostean, Durundibarri Dantza Taldea eta Lemoako Abesbatzaren ekitaldia San Inazio plazan.17:30ean, Xaiborren ikuskizun barria Dantzatlon san Inazio pla-zan.18:00etan, Igel Txapelketea 17 urtetik beherakoentzat.18:30ean, Igel Txapelketea 17 urtetik gorakoentzat.18:30ean, Txosnak antolatutako terraza eta kontzertuak txos-nagunean. Greta ta kroketak, eta Azkaiter Pelox Trio taldeen kontzertuak. Mojitoak eta patatak dastatzeko aukerea arrasti osoan zehar.19:00etan, Bola Txapelketea 17 urtetik beherakoentzat.19:30ean, Bola Txapelketea 17 urtetik gorakoentzat.20:00etan, Eusko Labeldun oilas-ko pintxo dastaketea Elizondon. Pintxoak 1,5 eurotan salduko dira eta jasotako diru guztia Ongi Eto-rri Errefuxiatuak plataformearen- tzat izango da.22:30ean, Garsu erre Elizondon.

Argazkia: Ilunefoto.

begitu 2772017ko garagarrilaren 3a

6 HERRIAI BEGITUTEN

Arratia Institutuko DBH 1.Bko diseinu batek irabazi dau Kerik Gabeko Gelen Saria

ARRATIA

Arratia Institutuko 1.Bko ikasleak.

Erredakzinoa

DBHko lehenengo zikloko ikas-leen artean tabakismoa prebe-niduteko, Kerik Gabeko Gela Eusko Jaurlaritzearen programea antolatuten dau Arratiako Udalen Mankokunitateak (AUM). Lehiake-

tan DBH 1. eta 2. mailako ikasge-lak hartzean dabe parte. Aurten, Arratia Institutuko DBH 1.B gelako diseinu batek irabazi dau Lehiake-tea. Bagilaren 19an AUMek ba-nandu ebazan sariak Institutuan. Irabazleak euren diseinua eukan motxila bana jaso eben saritzat.

Arteak sarrerako asfaltoa barriztatu dau

ARTEA

Erredakzinoa

Egoera txarrenean egozan bideai lehentasuna emonez, Arteako Udala hasi zan igaz asfaltoa ba-rriztatzen. Espartako zatia izan

zan lehenengoa. Herriko sarrerea bagilaren 20an amaitu eben as-faltetan. Hurrengoak, Sarasolako sarrerea, Garantxeko zatitxo bat eta Elexabeitiko beste bat izango dira.

Arteako sarrerea.

Udan hilean behin aterako da begitu

ARRATIA

Erredakzinoa

begituk, 22 zenbaki ateraten ditu urtean, bertako beharginak oporrak hartu dagiezan. Hau da garagarri-lean eta abuztuan, hile bakotxean, zenbaki bakarra kaleratzen da, hile hasikerakoa. Holan izango da aurten be eta garagarrilaren eta abuztua-ren hilaren erdiko zenbakirik ez da egongo. Hurrengo zenbakia beraz, abuztuaren 2koa izango da.

Garagarrilean eta abuztuan ba-rriz, Kultur Etxeko lanak dirala eta, begitu lekuz aldatuko da Arteako udaletxera. Hile bi honeetan gure telefono mobikorrak erabili gugaz hartu-emonetan ipinteko.

Ermita inguruetan barauskarri eta jantza ugari garagarrilean

ARRATIA

Arratiako ermita inguru eta auzune askotan ospatuko

ditue jaiak hurrengo asteetan.

Erredakzinoa

Leku batzuetan, trikitixearen soinua eta barauskarriagaz ospatuko ditue jaiok, beste leku batzuetan hiru eguneko programak be prestatu dabez. Horreetan erromeriarik ez da faltauko. Oraingo hilean, santoma-sak, sankristobalak, santamañeak, sansegismundoak, madalenak, san-tiagoak, santaanak eta saninazioak ospatuten dira.

Garagarrilaren 3an, santomasak ospatuko dabez Areatzako Ospita-losten, mezea eta parrilladeagaz. Igorreko San Kristobalen be, patroia-ren egunean, mezea eta barauska-rria egongo dira, baina jaiak 3 egun lehenago hasiko dira.

Lemoako Tallerreta eta Lemorie-tako jaiak garagarrilaren 15ean os-patuko ditue aurten. Santa Marina, San Segismundo eta madalenak be badaukaguz hilaren erdikaldean. Santa Marina edo santamañe egu-na hilaren 18an da eta Artean eta Dimako Bargondian ospatuten da. San Segismundo Zeberioko Upon ospatuten dabe. Madalenak gara-garrilaren 22an dira eta Dimako Lamindaon eta Ubiden ospatuko ditue.

Hilaren amaieran, Santiago eta saninazioak daukaguz. Santiago, hilak 25, Artean, Diman eta Zea-nuriko Ipiñaburun ospatuko dabe. San Inazio egunean, Gorbeiako kurutzera igoteko ohiturea dago

Bizkaian eta leku askotatik etorten dira mendizaleak. Hori dala eta ko-txe kopurua murriztuteko autobus zerbitzua egongo da Areatzatik Pa-gomakurreraino.

San Kristobal (Igorre)Garagarrilak 7, barikua21:00etan, parrilladea eta ondoren erromeria Jokaldi taldeagaz.

Garagarrilak 8, zapatua12:00etan, Paella Txapelketarako izen emotea.14:30ean, paellen aurkezpena. Ber-tan jateko lekua egongo da.18:30ean, Tortilla eta Makailao Txa-pelketetarako izen emotea.18:30ean, Ibon Magoa.20:00etan, tortillen aurkezpena.20:30ean, makailaoaren aurkezpe-na. Bertan jateko lekua egongo da.21:00etan, Arantzarte jantza taldea-ren emonaldia.23:00etan, kontzertua Larregi tal-deagaz. Ondoren erromeria Aker-beltz taldeagaz.

Garagarrilak 9, domekea13:00etan, mezea.13:30ean, aizkolariak: Mendieta, Done, Manex eta Xabier Garcia "Utxu". Ondoren Igel Txapelketea.

Garagarrilak 10, astelehena12:00etan, mezea eta barauskarria.

Tallerreta eta Lemorietako jaiak (Lemoa)Garagarrilak 15, zapatua12:00etan, txupina Atutxen eta kalejirea trikitilariakaz.14:30ean, oilasko jana. Bazkalos-tean, umeentzako puzgarriak, bingo musikatua, giza futbolina, tarta jokoa...19:00etan, tortilla eta auzoko pi-perren aurkezpena.20:00etan, kontzertua Txapito Guzman eta Ibarrako langostinuek taldeagaz.21:30ean, oilaskoa erre eta jaien amaierea.

Ipiñaburu (Zeanuri)Garagarrilak 22, zapatua14:00etan, Auzo Kantu Bazkaria. Ondoren Briska eta Mus Txapel- ketak. 19:30ean, txokolatea.

Garagarrilak 25, martitzenaSantiago eguna. 11:30ean, mezea. Ondoren barauskarria, pintxo-potea (pintxoak Zeanuriko Ibarreta jatetxeak eskeiniko ditu) eta Bola jokoa, Zeani Kofradi Bola Txapelketarako puntuagarria.

Garagarrilak 26, eguaztena12:00etan, arimen mezea. Ondo-ren barauskarria.

7HERRIAI BEGITUTENbegitu 2772017ko garagarrilaren 3a

Areatzak oinezkoen guneak indartu gura ditu

AREATZA

Erredakzinoa

Herri barruan, oinezkoen eta kotxeen zirkulazinoa arautzeko modurik egokiena bilatzen dauan Udalaren proposamena bagilaren 27an aurkeztu eben jentaurrean. Gero, erakusketa publiko bat egongo da proposamenaren urrats nagusiak azalduteko eta jenteak bere eretxia emon ahal izango dau [email protected] helbide elektronikoan edo kalean ipiniko dituen buzoiak erabiliz.

Asier Garcia Areatzako alkatea-ren arabera, proposamenak hiru urrats nagusi daukaz. "Alde ba-tetik, Areatzako alde historikoan bakarrik aparkau ahal izango da horretarako seinalizauta dagozan guneetan. Gudarien Enparantza 14:00etatik 08:00rak arte zarra-tuta egongo da lanegunetan, eta komertzioetarako zamalaneta-rako leku bereziak egongo dira. 8-10 leku atera gura doguz".

Aparkaleku arazorik ezAlkatearen esanetan, planak areatzaztarren bizi kalidadea hobetuko dau, sano diru gitxi gas-tauta. Izan be, bakarrik azterketea ordaindu beharko dabe eta ozto-po-zutoinak erosi. Oztopo-zutoin askorik be ez dabela beharko dino alkateak, leku konkretu ba- tzuetan ipiniko ditue-eta. "Lokali-

zauta daukagu jenteak non ixten dauan kotxea" dino.

Hata guzti be, Areatzan aparke-tea ez da arazo izango. Azkerteke-tearen arabera, Areatzan, guztira, (hau da garajeak eta aparkaleku publiko zein pribaduak kontuan hartuta) 701 leku dagoz aparke-tako, eta 2016an 555 turismo egozan erroldatuta. Gainera, er-digunetik oso hur dagoz: Guda-rien plazatik 5 minutuko oinezko ibilbidea egiteko erradioan, 382 aparkaleku dagoz.

SeinalizazinoaAreatzako seinalizazinoa hobe-tuteko be beste plan bat jarri dau martxan Udalak. "Ikusi dogu seinalizazino faltea dagoala eta hori hobetuteko inbersinoa egingo dogu. Parking-ak seina-lizauta egongo dira herri sarrera eta urtekera guztietan. Gainera, aparkaleku bitan, Bolibarren eta Iturrimorroko aparkalekuetan, in-formazino puntuak egongo dira. Holan Gorbeiatik datorren jen-teak jakingo dau gune historikoa daukagula eta zer ikusi daiteken. Informazino puntuak eta seinali-zazino bertikala be ipiniko dogu". Hau herria zabaltzeko politikea izango litzatekela dino alkateak. Puntu turistikoak Ibai Milikua eta Jon Artetxeren sormen lanak dira.

ARRATIA

Arratiako OEE, errefujiaduak hartzeako plan bat egiten hasiko da

Erredakzinoa

Udaletan mozinoak sartu ziranetik zortzi hilabete beteta egozan eta mozinoetan hartutako konpro-misoak berreskuratu, eta aurrera eroan behar zirala adostu eben batzarrean. Errefujiaduak har- tzeako inplikauta dagozan eragile guztiak batzean ziran lehenengo aldia izan zan.

Errfujiaduen egoerea eta Euro-pako politikak aurkezten ebazan mozinoa Arratiako udal guztie-tan onartu zan. Han hartutako konpromisoak bete ahal izate-ko, Plataformeak, udalakaz eta Mankomunidadeagaz alkarlanean, harrera, laguntza eta gizarteratze programea egingo dau eta parte hartzean daben eragile guztien koordinazinoaz arduratuko da.

Hurrengo batzarrean, herrira datozan errefujiaduen preminak beteteko udal bakotxak zer eskeini ahal dauan zehaztuko da. Holan, Arratia babes herria izateko lehe-nengo pausuak emon gura ditue eta errefujiaduak heltzean dirane-rako dana prest euki.

Garagarrilan MelillaraEuskal Herriko Ongi Etorri Erre-fuxiatuak Plataformeak "Mugak zabalduz" karabanea antolatu dau Melillara garagarrilaren 14tik 22ra, Europar Batasuneko eta Espainiako estaduaren migrazino politikak salatuteko helburuagaz. Melillan, igesi datozan milaka eta milaka personen eskubideak errespetetea eskatuko dabe eta egoera onartezinak salatuko di-tue: Melillako hesi kontzertinadu-nak eta "beroan" egindako legez kanpoko kanporaketak, esate

Arratiako OEE Plataformea, udalak, Arratiako Udalen

Mankomunitatea (AUM), Gurutze Gorria eta Arratiako

Caritas batzartu ziran bagilean eta bertan OEE

Plataformeak plan bat egiteko konpromisoa hartu eban.

baterako. Frontex-en kontrol po-litikak eta Europar Batasunaren Espainiako gobernuak Europan asilo eta aterpe bila datozanai uko egiten jakiela be salatuko dabe.

Karabanan parte hartzeako, ize-na https://abriendofronteras.net webgunean emon daiteke.

Lemoan dokumentalaGaragarrilaren 26an, 22:30ean Lemoako Elizondon Refugiados, camino a ninguna parte doku-mentala emongo dabe. Aurretik, 21:30ean, jatekoa egongo da. Ho-rretarako, norberak eroatea zeozer eskertuko dau antolakuntzak.

Jose Ramon Bustinza demokraziako Igorreko lehenengo alkatea zendu da

IGORRE

Erredakzinoa

Bagilaren 24an, Jose Ramon Bus-tinza Arriortua, 1979tik 1987ra Igorreko alkate izan zana zendu zan Bilbon, 82 urte ebazala.

Bustinza Francoren diktadurea-ren osteko Igorreko lehen alkatea izan zan legegintzaldi bitan. Ezetu ebenak herriaren alde lan asko egin ebala dinoe. Batz-eko funda-tzaileetako bat be izan zan.

Horregaitik, Igorreko Udalak, agurtu eta herriaren alde egindako lanagaitik eskerrak emon deutsaz. Baita Arratiako EAJ-PNVk be: "urte askoz Igorre, Arratia eta PNVren alde lan egin eban" dinoe.

Umeak eurak eskatutako zibuak ipiniko ditu Areatzak

Erredakzinoa

Aurrekontu parte hartzaileak landu-teko, aurten eskolan izan ziran udal ordezkariak umeai entzuteko eta bagilaren 15ean eskolara bueltau ziran barriro azalduteko euren ideak zelan barneratu diran udal aurre-kontuetan. Umeak aukeratutako zibuak ipiniko dabez parkean.

Parkeko zibuak aukeratzea ez zan izan umeen ekarpen bakarra. Txakurren kakak, garbitasuna eta oinezkoen segurtasuna izan ziran txikerrenen beste kezka batzuk, eta horreen gaineko ekarpenak be egin ebezan.

AREATZA

Areatzako Udala, oinezkoen guneak indartuteko

proposamen baten inguruan lan egiten dabil. Izan

be, Gudarien plazan eta gune historikoan ibilteari

"arriskutsu" ereisten deutso, dagoan trafikoagaitik.

Plaze ordutegi jakin baten zarratutea, gune historikoan

seinalizautako lekuetan bakarrik aparkau ahal izatea

eta merkatarientzako zamalanetarako plazak ipintea

garrantzitsutzat joten dau Udalak.

Areatza goitik ikusita.

Argazkia: Berna Gomez.

8 BEGITANDU begitu 2772017ko garagarrilaren 3a

OPORRAK

Udako oporrak: familiagaz astebete Balear irletanAlmudena Jordanek bidaia agentzian egiten dau behar. Hamabi urte daroaz arratiarrai

biajeak antolatuten eta ondo ezetuten ditu biajeai lotutako euren gustu, joera edo-eta fobiak.

Garagarrilean, batez be familia edo bikotekideagaz egiteko, astebeteko biajeak antolatuteko

eskatzen deutsie arratiarrak. Gazteak luzetxoagoak. Kuadrilla eta lagun taldeak beste urte sasoietan

joaten dira. Aukeratutako lekua be, desbardina izaten da udako oporretan, zein urtean zehar.

Interneten boom-a pasauta, gero eta gazte gehiagok joten dabela beregana hegaldia kontratetako

dino Jordanek. Gehien saltzean dituan biajeak Balear irletara eta Europako uriburu eta herrietara

izaten dira. Asian, barriz, Thailandia eta India dira desiratuenak. Jihadismoari lotutako atentaduak

hasi ziranetik, Afrikarako biajerik ez dauala apenas saltzean dino.

Erredakzinoa

Zuregana joten dabenak, zein biaje tipo eskatzen dabe ba-tez be?Danerik dago, baina normalean "oporretakoa" deitzean doguna izaten da. Oporretakoa deitzean deutsagu hontzartzan hotel on bat eskeintzen dauanari. Hau da, hotelean animazinoa eta entreteniduteko zeozer, edo an-tolatutako zirkuitua eskeintzen dauanari.

Gehien eskatzen dana irlak dira. Atzenengo urte bi honeetan asko igon da helmuga turistiko hori. Kanariak eta, azkenaldi honetan, Balearrak be gora egin dabe.

Opor kulturalen helmuga ba-rriz, Europa izaten da. Italia, batez be. Batzuek, zirkuitu bat egin gura izaten dabe, edo euren kontura ibili. Horreek eroaten dabe he- Almudena Jordan.

Opor kulturalen

helmuga Europa izaten

da. Italia, batez be

galdia, hotela, eta batzuek igoal, kotxea. Baina gero eta gehiago jenteak gidaliburu bat hartu eta bere kabuz joaten da. Batez be Europatik ibilteko.Zenbat denporatako biajeak izaten dira?Udan batez be gazteak eta fa-miliak etorten dira biajeren bat egiteko. Gazteak igoal denpora gehiagorako doaz, 10 egun, 15 egun... Helduak astebeterako joa-ten dira.

Gero urrietan jubiladuak ibilten dira. Imsersoagaz edo kuadri-llan. Eta zirkuitua hartzean dabe orokorrean. Udan lehen familiak bakarrik eukiten nebazan eta ora-in, gero eta gehiago gazteak hasi dira agentzietara joten.

Urtean zehar andra kuadrillak ibilten dira. Gizonak futbolaren arabera mobiduten dira gehiago. Athletic-ek jokatzen badau ba, ez dakit Dublinen, hara joaten dira gizonak. Lau bat kuadrilla andra daukadaz urtero-urtero etorten diranak biajeren bat egiteko, ia beti Europara. Igorreko kuadrilla bat, Areatzako bi eta Arteako bes-te bat.

Aste Santuan, Europara. Asko Praga, Viena eta Budapest-era joaten dira. Edo Parisera... beti Eu-ropatik. Aste Santua ez da izaten hondartzara joatekoa. Prezioa be kontuan hartzean da; irletara asko igon da prezioa. Hori dala-eta, jen-tea hasi da Europara joaten.

Gero be Aste Santua segun noz izaten dan, aldatu egiten da aukeratutako lekua. Martian jaus-ten bada, esate baterako, jente

begitu 2772017ko garagarrilaren 3a

BEGITANDU 9

gehiago joaten da Europa aldera, aprilaren erditik edo igoal gehia-go Balearretara, Mallorcara batez be, ze fetxa horreetan denporea-gaz ez dira arriskatzen hainbeste. Europatik kanpo nora joten dabe arratiarrak?Asko, Asiara. Jenteari asko gus-tetan jako Asia. Pasa dan urtean hasi ziran Peru aldera edo joaten, baina "izarra" Asia da. Thailandia eta India, batez be. Thailandiara jente gehiago joaten da. Orain dala zazpi urte edo, Viet Nam ipini zan modan. Eta Japonia. Baina ez dakit zer pasau dan, bat-batean eskatzeari itxi deutsie. Thailandia da izarra; orain dala 13 urte edo hasi zan eta urtero-urte-ro saltzean da. Horra jente gaztea joaten da batez be.Eta Afrikara?Ez hainbeste. Lanbide honetan hasi nintzanean, orain dala 12 urte bai, baina jihadismoari lotu-tako atentaduak hasi ziranetik... ezer be ez. Lehen jente asko joa-ten zan Egiptora, Tunez-era, Se-negal-era... Prezioagaitik be bai, ze Tunezek beti euki dauz prezio onak, baina orain ezer be ez.Atlantikoa zeharkatzen dabe-nak be egongo dira.Bai. Igaz Perura joan zan hainbat jente. Aurten ez hainbeste. Hara joaten diranak hegaldia eta le-henengo gauberako hotela har- tzean dabe bakarrik. Gero han, euren kabuz mobiduten dira.

Estadu Batuetara neguan joa-tea gustetan jakie arratiarrai. Aurten abuztuan badoaz batzuk. New York-era Gabonetan joaten dira. Edo ezteietako biajean. Ez-teietako biajean, New York eta maiar erribera dira gehien auke-ratzen dituenak.Jenteak zer gurago dau gara-garrila ala abuztua?Nik beti saltzean dot gehiago ga-

ragarrilean. Beti. Gero abuztuan ez dago inor kaleetan, baina nik gehien-gehien saltzean dodana garagarrila da. Abuztuan jentea gehiago mobiduten da peninsu-latik. Garagarrila da jenteak gura-go dauana biajetako.Hamabi urte honeetan gorabe-hera handiak egongo ziran lan honetan, ezta? Alde batetik, oporretan kanpora joatea ea obligazino soziala bihurtu da; bestetik, Internetek eta krisiak be eragina izango eben...Bai. Viajes Ecuadorregaz hasi nintzanean, lehenengo urtea oso ona izan zan, eta hurrengo urtean hasi zan krisia. Internet-en eragi-na be igartzen da. Baina jenteak gero eta arazo gehiago izaten dauz interneten eta agentzietara bueltau da. Nik igaz aldatu neban enpresea eta interneteko enpre-sakaz egiten dot behar. Lehen 10 maiorista inguru neukazan eta hortik ezin nintzan urten; eta orain 100.000 daukadaz.

Krisiak luze jo dau, sei edo zazpi urtetan sano mobimentu gitxi egon da eta orain dala urte bi zarratute-kotan egon nintzan. Baina orain gero eta jente gehiago daukat eta gazteak be etorten dira. Aurten nobedaderik edo des-tino barririk badago?Aurten, Gasteizko aireportutik Sardiniara hegaldi zuzena ipini dabe. Eta bete egin da segiduan. Orain eskatzen badozu, ez dago lekurik. Sardinia oso polita da, Menorcaren antzekoa eta jenteari asko gustetan jako.

Beste nobedade bat da Ma-driletik Los Cayos-erako (Cuba) zuzeneko hegaldia. Orain arte beti euki dogu La Habana eta Varadero, baina aurten Los Ca-yos-era ipini dabe. Karibe tipikoa da, harea zuria, itsasoa turkesa... Arratiatik be badoaz batzuk.

Aurten, Gasteizko

aireportutik Sardiniara

hegaldi zuzena ipini

dabe. Eta bete egin da

segiduan

Nik beti saltzean dot

gehiago garagarrilean.

Beti. Gero abuztuan

ez dago inor kaleetan,

baina nik gehien-

gehien saltzean dodana

garagarrila da

Igaz be arratiarrak hondartzak eta Europak uribuetara jo eben.Argazki Lehiaketara igaz bialdutako argazkiak.

begitu 2772017ko garagarrilaren 3a

KIROLA10

Virginia Perez mendi lasterketariari itaundu ezkero

ea nongoa dan, horreri erantzutea ez dala erreza

dino. Kirolaria Guadalajaran jaio zan orain dala

30 urte. Gasteizen be bizi izan da eta orain dala

gitxi Lemoara aldatu da menditik hur bizitearren.

Albaitaritza ikasi ostean, Kalidadearen gaineko

masterra egin eta IMQko kalidade departamentuan

egiten dau behar, Bilbon.

Baina Perez batez be mendi lasterketari moduan

da ezaguna. Igaz Espainiako kilometro bertikaleko

txapelduna izan zan, eta aurten kilometro bertikalean

Espainiako hirugarrena izan da eta Mendi

Lasterketetako Txapelketan bigarren egin dau.

MENDIA

Virginia Perez Espainiako Mendi Lasterketetako azpitxapeldun izan da

Kilometro bertikalak eta mendi lasterketak egiten do-zuz. Zeintzuk dira zure lorpen handienak?Igaz kilometro bertikaletako Es-painiako Kopa irabazi neban eta aurten, bertikaletan hirugarren egin dot, eta bagilaren 25ean, Zumaian (Gipuzkoa) jokatutako Espainiako Mendi Lasterketako Txapelketan, bigarren.

Kilometro bertikaleko lasterke-tak egiten dodaz; hau da, 1.000 metro desnibel positibodunak ahalik eta kilometro gitxiene-tan. Esate baterako, Espainiako Txapelketan 2,7 km. izan ziran. Baina mendi lasterketa luzeak be egiten dodaz. Aurten Espainiako Txapelketea maratoia izan da, 42 km. Horregaitik danetik entrenau behar izaten dot: indarra azkar

egiteko galapan, zein iraupena lasterketa luzeak egiteko, mara-toietarako, esate baterako.Zein taldetan zagoz? Mendi lasterketetarako Sestao Alpinon nago, baina azkenean babesleak, markak eroaten zaitu laskerketetara. Ni Inov 8 zapatila markeagaz eta Craft erropa mar-keagaz nago. Atletismoan barriz, Santutxuko BMn.

Mendi lasterketea ez danez ki-rol olinpikoa, erakundeak ez dabe diruz askorik lagunduten. Ez dago bekarik, atletismoan ADO bekak dagozan moduan. Eta horregaitik bizimodua aterateko behar egin behar izaten dogu. Atletismoan hasi zinan eta jarraituten dozu. Zergaitik eta noz hasi zinan mendi laster-ketetan parte hartzean? Orain dala hiru urte hasi nintzan. 15 urte nituanetik krosak egiten

Erredakzinoa

Virginia Perez.

nebazan, baina gero, ikasketak dirala, beharra dala, atletismoa baztertu egin neban apur bat. Baina mutil-lagunak galapan egi-ten eban mendian eta beragaz joateko animau ninduan. Lehe-nengo lasterketea ondo joan zan eta gustau egin jatan. Lasterketa bakotxa desbardina da, ez da bar-dina hemen egitea galapan edo hiru bailara harago. Asfaltoan bar-din antzera da; hemen edo han 10 kilometro antzekoak dira.Norberaren indarrak ondo neurtu beharko dira eta las-terketa bakotxera egokitu.Bai. Lasterketa baten aurretik da-tuak daukaguz: zenbat kilometro eta zenbateko desnibela daukan, baina ez da bardina mendi bat igo eta bajatu, edo Zumaiako lasterketan legez, igon eta bajatu, barriz igon eta bajatu... hamaika bider.

Burua hotz mantenidu behar da. Larregi ez egin. Beti gorde be-har izaten da indarra azkenengo momentuan erritmo aldaketa bat egiteko. Zelan entrenetan zara?Astean behin, gimnasiora joaten naz indarra landuteko. Beste be-hin edo birritan, erritmo aldaketak landuten dodaz: mendian, lauan, aldapan... Eta beste egunetan la-saiago entrenetan dot aldaketok asimilau ahal izateko. Denporaldiaren erdian gagoz,

zeintzuk dira zure aurtengo helburuak? Eta epe luzera?Aurtengorako neukazan helburu biak bete dodaz. Espainiako Txa-pelketetan podiuma egitea zan helburua. Kilometro bertikaletako Munduko Kopa jokatuten nago orain, eta hor ahalik eta ondoen amaitu gura dot.

Epe luzera, kirol honetan jarrai-tu eta hobetutea gurako neuke. Eta bitartean, lasterketetan, leku eta jente barria ezetu.Zeintzuk dira zure aurkari eta lagunak.Mendaroko Maite Maiora, igazko Munduko Mendi Lasterketetako txapelduna erreferente eta lagu-na da. Oso gustura egoten gara alkarregaz. Beste aurkari asko be lagunak dira.Andra gitxik hartzean dabe parte mendi lasterketetan.Andrak %10 izaten dira gitxi go-rabehera. 300 partaide badira, 30 inguru izango dira andrak. Pena emoten deusta. Zumaian, Espainiako Txapelketan, neska asko egon ginan, beste neska batzukaz batera joan nintzan bide osoan. Bere alde txarra be badauka, lehian joan behar dozu-lako denpora guztian, baina oso polita da ikustea gero eta neska gehiago animetan dirala. Maila edozein izanda be, andrak men-dian galapan egitera animauko neukez.

MARATOI TXIKIA

Loli Herrero Maratoi Txikiako irabazlea andra beteranoetan

Erredakzinoa

Bagilaren 4an, Loli Herrero bakarrik igon zan Arratiako Maratoi Txikiko andrazko beteranoen podiumera. Sailkapenean bigarren agertzen zan, eta sari banaketan antolatzai-leak lehenengoari eta hirugarrenari deitu arren ez ziran agertu. Sailka-penetan Eukeni Bikarregi agertzen zan irabazle eta Ainhoa Iza zan hiru-garrena. Baina Bikarregi gizonezkoa da eta akats batengaitik agertzen zan sailkapen horretan. Beraz, Loli Herrero da irabazlea.

Hiru partaide baino ez ziran egon andrazko beteranoen kate-gorian eta sailkapenetan hiruga-rren agertzen danak, podiumean egoteko egin behar dan denporea baino gehiago egin ebala azaldu deutso begituri Imanol Agirre an-tolakuntzakoak.

FUTBOLA

Urbietako lanak

Erredakzinoa

Bagilaren erdikaldean hasi ziran Urbieta futbol zelaian drainatze ara-zoak konponduteko lanak. Aste bitan lanak amaituta egotea aurreikusten bazan be, aste horreetako euriak eta hezetasunak asko baldintzatu dabez lanak eta baleiteke luzatutea. Dana dala, Beinat Anzola Igorreko alkatea-ren arabera, "futbol udalekuak kon-tuan hartuta daukiez eta adostuta daukagu zein dan lehentasuna".

Lanak ez balegoz amaituta hilaren 3rako, udalekuak ez litzatekez atze-ratuko, programautako beste ekin- tzaren bategaz hasiko litzatekez eta.

KIROLA 11begitu 2772017ko garagarrilaren 3a

MENDI LASTERKETEA

Lemoatx Trail 2017 Aramotzetik pasauko da

Erredakzinoa

Ganzabal Mendi Taldeak eta Lemoako Udalak antolatutako Lemoatx Trail mendi lasterke-teak eta mendi martxeak ibilbide barria izango dabe aurten eta Aramotz eta Belatxikietatik be pasauko dira. Ibilbide bi egongo dira, bata 24 km.koa eta bestea 12 km.koa. Hitzordua, zemendia-ren 19an da.

Herrian kirola sustatzeko eta Lemoatxeko inguruak ezetuten emoteko sortu zan igaz Lemoatx

Trail mendi lasterketea eta mendi martxea. Horregaitik partaideak Lemoatxera igongo dira, baina aurten, ibilbide "politagoa" egite-ko, Aramotzetik be pasauko dira. Gainera, jente gehiagorengana heldu guran, ibilbide laburragoa egiteko aukerea be egongo da, 12 kilometrokoa, hain zuzen be.

Lehen edizinoan 259 kirolarik hartu eben parte: 121 lagun mar-txan eta 138 lasterketan.

Izen emotea zabalik dago hila-ren 1etik herrikrosa.eus webgu-nean.

Kartela.

BIZIKLETEA

Manu Quintanillak Bizkaiko BTT txapela lortu dau

Erredakzinoa

Bagilaren 18an, jokatu zan Sodu-pen Euskadiko Openerako puntua-garria zan lasterketa bat eta bertan Bizkaiko txapela jokatu zan. Maters 40 kategorian, Manu Quintanilla igorreztarrak irabazi eban lasterke-tea eta Bizkaiko txapela.

Zirkuitua teknikoa eta gogorra zan eta horrek igorreztarraren alde egin eban. "Aldapa handia eukan eta horixe izan zan nire estrategia, aldapan gora ditantzia ateratea nire aurkariai" azaldu deutso begituri Quintanillak. Holan bigarrenari 8 segundo atera eutsazan. Andoni Ji-menezek eta Gorka Peredak osotu eben podiuma.

Iker Lekue hirugarren M30eanBeste alde batetik, Dimako Fisik-Banco Mediolanum taldeko Iker Lekue arantzazuztarrak hirugarren egin eban Bizkaiko Txapelketan, M30 kategorian.

Manu Quintanilla podiumean.

DESAFIOA

Alex Txikon eta Mikel Larrañaga, nahia eta ezinaErredakzinoa

Apustu gogorra eukien Alex Txikon lemoaztarrak eta Mikel Larrañaga azpeitiarrak Azpeitiko zezen plazan. Jente asko bildu zan bertara, 1.000 lagunetik gora, esan beharrik ez dago ikusmin handia sortu ebala desafioak eta aurreko desafioetan legez, arratiar asko hurreratu ziran Azpeitiraino, lemoaztarra animetako.

Azkoran, harria altxatzen eta gala-pan egin behar eben. 12.000 euro jokoan, alde bakotxak 6.000 euro ipinita. Proba ezin amaituta Txikon ospitalera eroan eben eta Larraña-gak, oinez eta geratuz, eta botaka lortu eban desafioa amaitzea. Saioa hasi aurretik Alberto Zerain eta Mariano Galvan mendizaleak gogoratzeko minutuko isilunea egin eben Txikonek holan eskatuta.

Era garratzean irabazi eban apus-tua Larrañagak. Garratza, Txikonek ospitalean amaitu ebalako, eta La-rrañagak berak be komeriak izan zitualako neurketea amaitzeko. Irudi gogorrak ikusi ziran zezen plazan. Lehenengo probea, 100 kiloko

zilindro zaharra 20 aldiz altxatzea, Larrañagak irabazi eban eta sano segundo gitxiko aldea atera eu- tsan Txikoneri. Azkoran barriz, aldea handitu egin zan. Azken lana zan korrika egitekoa, 7,5 kilometro, eta aurretik ekin eutsan Larrañagak, gerturatzen ebilenean emon eutsan gaitzak Txikoneri eta azpeitiarra izan zan azkenean, asko kostata, nagusi. Amaitzeko 40 buelta falta ziranean betekadea igarri jakon Txikoneri, eta geratu egin zan ura edateko. Gero balantzaka hasi zan. 58 itzuli egin eta gero, itxi egin behar izan eban lana. Hasikeran aldagelan zaindu eben arren, ospitalera eroatea ebatzi eben. 15 bueltaren faltan Larrañaga be balantzaka hasi zan eta parau behar izan eban, atzen bueltak oinez egin ebazan momentu askotan bazterrari helduz, eta atzenean botaka be ibili zan. Amaitutakoan medikuek alda-gelan hartu eben errekuperau arte.

Ordubete, 19 minutu eta 7 segun-do behar izan zituan lanak amaitzeko.

Biak dagoz euren etxeetan, des-kantsua hartzean eta indarrak erre-kuperetan.

Azpeitiko zezen plazea. Argazkia: Iurdana Akasuso.

begitu 2772017ko garagarrilaren 3a

12 KULTUREA

Areatzatik urtengo da AEK-ren oinezko barnetegi ibiltaria

BARNETEGIA

Erredakzinoa

Udan euskera ikasteko aukerak ugaritu egiten dira, eta AEK-k garagarriletik urri lehenengora bi-tartean barnetegi ibiltariak jarten ditu abian. Oinez zein bizikletaz egiten dira barnetegi honeek. Oi-nezkoa garagarrilaren 15etik 29ra izango da; bizikletakoa barriz, hilaren 29tik abuztuaren 15era. Trasteak eroateko laguntza-furgo-netea egongo da. Izena barnete-gia hasi baino 11 egun lehenago emon behar da.

Barnetegi ibiltarietan ez dago eskola ordurik, batez be, mintza-praktikara bideratuta dagozalako, baina arduradunak irakasleak dira eta beti egoten dira prest edozein zalantza argitzeko edota zuzen- tzeko. Parte hartzeako ez da eda-de konkreturik behar, ezta aparte-ko prestaketa fisikorik be. "Egun guztia dago erritmo gozoan eta bakotxaren abiadurara egokituta

taldeak eguneroko helmugara heltzeako" dinoe AEK-tik.

Oinez eta bizikletazGaragarrilaren 15ean abiatuko dira Areatzatik partaideak Euskal Herria mendebaldetik ekialde-ra oinez zeharkatzeko. Gorbeia, Anboto, Aizkorri, Aralar eta bes-telako mendiguneetatik igaro on-doren, hilaren 29an Nafarroako Hiru Erregeen Mahaiaren kaskora iritsiko dira partaideak, Euskal He-rriko gailurrera, hain zuzen be.

Bizikletaz barriz, garagarrila-ren 29an abiatuko dira Debatik eta abuztuaren 15ean, 1.000 kilometro inguru egin ondoren, Etxarri Aranazen amaituko dabe ibilbidea. Euskal Herriko leku polit asko bisitauko dabez: Urdaibaiko Biosfera Erreserbea, Matxitxakoko lurmuturra, San Juan Gazte-lugatxekoa, Arabako lautadea, Zugarramurdi, eta Anboto, esate baterako.

AEK-ko barnetegi ibiltari bateko partaideak.

AUZOLANDEGIAK

Gazteak Lemoatxeko lubakiak errekuperetan jarraituko dabe

Igaz nazinoarteko gazteak egin eben beharrari jarraipena emote-ko, eta Lemoatxeko trintxera gu-neko beste 80-90 metro berres-kuratzeko helburuagaz, aurtengo udan be, Eusko Jaurlaritzaren auzolandegien artean dago Le-moatxekoa.

Urtero lez, txanda bi egongo dira. Bata, garagarrilaren 17tik

Erredakzinoa 31ra izango da, eta bestea, gara-garrilaren 31tik abuztuaren 14ra. Txanda bakotxean, Euskal Herri-tik, Europatik eta mundu zabale-tik etorritako 20 bat gaztek egiten dabe behar.

2013an, sartu zan Lemoako Udala programa honetan eta harrezkero urtero-urtero, 1937ko Lemoatxeko batailaren lekuan, Aranzadi Zientzia Elkarteko tek-nikarien gidaritzapean, gazteak

ondarea eta memoria historikoa berreskuratzeko egiten dabe be-har, trintxera sarea lehengoratu guran.

MUSIKA JAIALDIA

Sei taldek konfirmau dabe Dimetalen joko dabelaErredakzinoa

Urri lehenengoaren 16an izango da Dimetal Fest jaialdiaren hirugarren edi-zinoa, eta daborduko zazpi taldek kon-firmau dabe euren partaidetzea. Bil-boko Evil Seed, Bartzelonako Drakum, Gasteizko The Faithless, Bermeoko OST, Valentziako Raven's Gate, Eibarko Su ta Gar eta Asturiasko Last Days of Eden dira konfirmau daben taldeak.

Aurrekoetan legez, jaialdia au-togestionauta, dobanekoa eta etekin asmo bakoa izango da eta horretarako jentearen partaidetzea eta ahalegina behar dabela dinoe antolatzaileak. Hori dala eta, aurten lehenengoz jaialdiari lagunduteko txosna bat ipiniko dabe jaietan.

Dani Alvarez EITBko kazetariak Dimetalen joko daben taldeetako partaideakaz batera emondako ber-

baldiagaz hasiko da jaialdia. Bitartean txikerrenentzako jolasak egongo dira. Herriko tabernetatik metal poteoa egongo da gero, eta Harriti giza proba taldeak erakustaldia egingo dau. Ondoren bazkaria frontoian (12 euro nagusiak, 8 euro umeak). Bazkalostean Harriti taldeak beste erakustaldi bat egingo dau, eta gero, "Herri-metal kirolak" egongo dira ba-rre batzuk egiteko.

Kontzertuai jagokienean, sei tal-dek konfirmau dabe eta besteren baten konfirmazinoaren zain dagoz dimetaleroak. Heavy metal, Viking metal, Hard rock, Power metal eta Symphonic metalaren doinuak en-tzuteko aukerea egongo da.

Antolatzaileak autobusak ipiniko ditue Bilbo eta Gasteizetik eta Di-mako Udalak akanpetako lekua ipiniko dau.

Kale antzerkia Areatzan

ANTZERKIA

2017an zehar bost antzerki ikuski-zun ikusi ahal izango dira Areatzako kaleetan. Igaz hasi ziran ikuskizunok ekarten eta kale antzerkian, Areatza "erreferente" izatea gura dau Asier Garcia alkateak.

Daborduko ikuskizun bi eskeini ditue. Lehenengoa, aprilean, Shakti Olaizolaren Baldin bada lanaren aurrestrenaildia izan zan. San Juan bezperan barriz, Zo-Zongó taldearen Psycho-Clown ikuskizuna. Garaga-rrileko ikuskizun bik eta abuztukoak aurtengo kale antzerkiko jaialdiaren egitaraua osotuko dabe. Hilaren 7an, 20:15ean, Zirkozaurre taldeak Vademekun antzeztuko dau, eta 21ean, Pez Limbok, Lana 20:15ean. Amaitzeko, abuztuaren 26an, Deabru Beltzak taldekoak Su a Feu ikuskizuna ekarriko dabe Areatzako kaleetara.

Erredakzinoa

KULTUREA 13begitu 2772017ko garagarrilaren 3a

Erasmus+: Zulaibarreko irakasleak eguzki energiaren erabilera munduan aztertzen

DUNBA

FOLKLORE BIZIAN

Uruguay eta Armeniako jantza taldeak Areatzan

Folklore Bizian Jaialdiaren barruan, Armeniako Bardiner, Uruguayko

24an, 20:30ean. Igaz ekarri eben lehenengoz Areatzara jaialdia, Galdakaoko jantza taldearen eta Areatzako Udalaren ekimenez eta emoitza onak izan ziran. Izan be, jaialdia, jantza ikuskizuna baino gehiago, jantza taldeen artean kultura bideak egiteko modua be badala uste dau Udalak.

Andra Mari Eusko Dantzari Taldea 1955ean sortu zan eta 1970ko hamarkadan, Euskal He-rriko musika eta jantza zaharren ikerketa, ikasketa eta berreskura-tze lanari ekin eutsan.

Armeniako BardinerArmenia ez da herrialde erreza. Mendebaldea eta ekialdea ba-nanduten dauz eta burrukaldiak egoten dira sarri. Bertan, etniak eta kulturak batzean dira eta horreri esker, maila handiko eza-gutzak ditu arte, literatura, merka-taritza edo zientzian, eta ez dira atzean geratzen herri kulturearen adierazpen diran jantza eta kan-tuak. Bardier taldeak aparteko koreografia daukan ikuskizun be-rezia ekarriko dau Areatzara.

Uruguayko Canelones-Danza IndependienteCanelones-Danza Independiente taldea, 25 jantzari, kantari eta musikari baino gehiagok osotu-ten dabe. Taldeak izen handia dauka Uruguayn, eta Brasilen, Argentinan, Paraguayn eta Eu-ropan egin ditu jantzaldiak. Uru-guayko musikeak europar, afrikar eta amerikar jatorrizko doinuak nahastuten dauz eta Canelones-Danza Independientek horreek guztiak jasoten ditu bere ikuski-zunean.

Arratiako Zulaibar Lanbide Ikaste-giko mekanikako departamentuko irakasle dan Arkaitz Bernaola Aba-solo eta elektrizidade departamen-tuko Xiber Perez Arroita, Munichen egon dira Erasmus+ irakasleen-tzako beka bategaz. Bertan, Ernst Schweizer AG enpresako kideakaz egon dira. Schweizer, modulu fotovoltaikoen instalazinorako eraikuntza sorta zabala eskein- tzen dauan enpresea da. Bezeroak moduluak eraikin desbardinetan instaletako behar daben modurik egokiena eta erakargarriena bi-latzea da Schweizerren helburua, horretarako puntako teknologiak eta materialak erabiliz.

Han, enpresearen inguruko informazinoa jasoteaz gainera, ikasketetan erabilgarriak izan

Zulaibar Lanbide Ikastegia

Erredakzinoa

DISKOA

Raust! taldearen lehenengo maketea salgai dago

Igorreko Axular Herriko Tabernan ipini dau salgai Raust! taldeak bere lehenengo maketea. Taldeak sortu-tako lau kantu jasoten ditu: "Gor-putzak astintzen", "Pizti armatuak", "No time" eta "Zenbat gehiago?", errefujiaduen aldekoa. Taldea Le-gutioko I. Maketa Lehiaketako fina-lera heldu zan.

Karmelo Usategi abeslaria Igorre-koa izan arren, taldea Bilbokoa da. Asier Salazarrek (bajua), Aitor de la Perak (gitarrea), Iñigo Torresek (gi-tarrea) eta Unai Luzuriagak (bateria) osotuten dabe. Hasikeran bateriajo-lea Iñigo Benito zan eta maketea egiteko prozesuan, Benitok taldea itxi eta Luzuriaga sartu zan. Hilabete

gitxitan kantuak ikasten eta mol-datzen lan itzela egin dauala dinoe Karmelo Usategi eta Iñigo Torresek.

Estiloari jagokonean, Raust!-en musikeak, Black Sabbath, Sound-garden eta Alice in Chains taldeen eragina daukala dinoe.

KontzertuakOrain arte, batez be gaztetxeetan jo dau Raust!-ek. "Guk Txarraskan, Ba-sauriko gaztetxean ensaietan dogu. Txarraskan pare bat kontzertu jo dogu, Deustuko gazte lokalean, Legution, Maketa Lehiaketako fina-lean... Apurka-apurka kontzertuak zarratuten gabilz" dino Usategik.

Maketea interneteko Bandcamp plataforman dago eta doban en- tzun eta deskargau daiteke.

Erredakzinoa Canelones-Danza Independiente eta Galdakaoko Andra Mari Eus-ko Dantzari Taldeak Areatzako plazan izango dira garagarrilaren

daitekezan materialak jasoteko adostasuna lortu dabe, lan mun-dua eta hezkuntzaren arteko lo-

tura indartuz. Gerora begira, ikas-leak bertara bidaltzeko bidea be zabaldu dabe irakasle biak.

Schweizer enpreseagaz kon-taktuak egiteaz gain, Zulaiba-rreko bikotea Intersolar Europe erakusketan egon da. Intersolar, mundu mailan eguzki energiaren inguruko ekitaldi garrantzitsue-netarikoa da eta mundu mailan eguzki energiak daukan indarra ikusi ahal izan dabe. "Gurean eguzki energiak atzen urteetan ez dau apenas bultzadarik izan, bai-na Schweizer enpresan eta Inter-solarren ezagutu eta aztertutakoa harrigarria da. Eguzkiaren ingu-ruko teknologia eguneratuenak energia barriztagarri honen bidea mundu mailan zabalik dagoala agerian ixten dabe, eta gurean be bultzatu beharreko energia izan beharko litzateke".

Ekitaldi honetan, eguzkiaren energiaren munduan sartuta da-

gozan enpresa eta erakundeakaz be hartu-emonetan ipinteko aukerea izan dabe. Ikasleak Eu-ropara eta mundura energia ba-rriztagarrien inguruko enpresetara lanean bidali ahal izateko bidea zabaltzea lortu dabe, besteak bes-te CTU, UCEEB (Czech Technical University in Prague, University Centre For Energy Efficient Buil-dings) erakundeagaz eta T. Werk GmbH enpreseagaz adibidez.

Holango esperientziak oso garran-tzitsuak eta aberasgarriak dirala on-dorioztatu dabe Zulaibarreko irakas-leak. Bertan hasitako hartu-emonak indartsuagoak eta emonkorrak izan daitezala espero dabe.

ASTIA14 begitu 2772017ko garagarrilaren 3a

AGENDEA

GaraGarrilak 3AREATZASantomasak. 12:00etan, mezea; 20:00etan, parrilladea Ospitalosten.

Hilaren 7ra arte Udalak antolatutako udalekuak. 09:00etatik 14:00etara.

Garagarrilaren 14ra arte, Jaietako Kartel Lehiaketea. Kartelak udaletxean aurkeztu.ARTEAGaragarrilaren 13ra arte, Jon Deuna jubiladu eta pensinodunen alkarteak hilaren 18rako antolatutako Burgosera ibilaldian parte hartzeako izen emotea udaletxean. Prezioa 30 euro.BEDIAHilaren 14ra arte, Udalak antolatutako Udaleku irekiak eta Txiki Txokoa.DIMA09:30etik 13:30era, udalekuetarako herri hezitzailean formakuntzea ludotekan.IGORREHilaren 28ra arte, 18:00etatik 20:00etara, Udalak eta Zaztaparrak-ek antolatuta, "Parkean jolasean" Lasarte parkean. (Umeak ez dira hezitzaileen ardurapean egongo).

Hilaren 7ra arte futbol udalekuak.LEMOA08:00retatik 14:00etara, hilaren 14ra arte, jaietako kuadrillen afarirako eta herri bazkarirako txartelak udaletxean eskuragarri.

Hilaren 8ra arte Ganzabal Mendi Taldeak antolatuta urtekerea. "La senda de Camille".

GaraGarrilak 4ZEBERIO12:00etatik 13:30era, Gure Indarra jubiladuen alkarteak antolatutako sanferminetarako txangoan parte hartzeako izen emotea udaletxean.

GaraGarrilak 7AREATZA20:15ean, kale antzerkia. Zirkozaurreren Vademekun antzezlana.DIMA22:30ean, Javier Mañonen umorezko bakarrizketea Ugatxa tabernan.

IRAGARKI LABURRAK

SalduALOKATZEN DA100 m2 dituan lonjea alokatzen da Igorreko erdigunean. Bulego, txoko... edozertarako sano aproposa. Baldintza oso erakargarriak. Deitu 653 745 838 telefonora.

danerikLAN ESKEINTZALan eroso eta ondo ordaindutakoa eskeintzen dogu. Telekomunikazino enpresa baten, autonomo edo kolaboratzaileen bila gabilz, ordutegi barik eta komisino handiak pagauta. Deitu 662 568 707 telefonora.TIRALARI BILAHarriti andra proba taldea, taldean parte hartzeako Arratiako andra bila dabil. Eider 639 293 539. LAN BILABediako neska euskalduna persona helduak edo laguntza behar dabenak jagoteko prest agertzen da. Furgonetaduna. Telefonoa 688 647 074.

ETXEA ALOKAIRUANEtxe bat alokairuan Urkuzun. Kamarea, etxebizitza, kortea eta garajea daukaz. Berokuntza txapeagaz. 4 gela, hiru sala, bainugela 2 eta terraza 2. Interesdunak deitu 646 305 624 telefonora (Margari).GARAJEA BEHAR DOTKarabanea ixteko garajea behar dot Arratian. 7 metroko luzeerea eta 2,60 m.ko altuerea. Deitu 675 712 841 telefonora.

Zeozer saldu, erosi, alokatu, trukea egin, behar edo behargin bila bazagoz, bidali asko jota 25 berbako mezu bat. [email protected]. Mezuak doban dira.

Zerturen

argitalpenak

jasoko dozuz,

zozketetan

sartuko zara.

begituk 14

urte eta

ehundaka

lagun.

Begitu-lagunen txokoa

94 631 73 14 | www.begitu.org | [email protected]

GaraGarrilak 22AREATZA20:00etan, Mota Blues, The Quiet Corner-en.ZEANURIIpiñaburuko jaiak. 14:00etan, Auzo Kantu Bazkaria. Ondoren Briska eta Mus Txapelketak; 19:30ean, txokolatea.

GaraGarrilak 24AREATZA20:30ean, Folklore Bizian jaialdia. Armeniako Bardiner taldea, Uruguayko Canelones-Danza Independiente eta Galdakaoko Andra Mari Eusko Dantzari Taldea.

GaraGarrilak 25DIMAHilaren 28ra arte, Gazteen Abentura Astea.IGORREGaragarrilaren 30era arte Txekiara biajea 17 eta 20 urte bitarteko gazteakaz. Gazteria Zerbitzuak antolatuta.ZEANURIIpiñaburuko jaiak. 11:30ean, mezea. Ondoren barauskarria, pintxo-potea (pintxoak Zeanuriko Ibarreta jatetxeak eskeiniko ditu) eta bola jokoa, Zeani Kofradi Bola Txapelketarako puntuagarria.

GaraGarrilak 26LEMOAOngi Etorri Errefuxiatuak eta Udalak antolatuta, errefujiaduen aldeko bideo emonaldia. 21:30ean, kopaua; 22:30ean, Refugiados, camino hacia ninguna parte dokumentala Elizondon.ZEANURIIpiñaburuko jaiak. 12:00etan, arimen mezea. Ondoren barauskarria.

GaraGarrilak 27LEMOASaninazio jaiak. Ikusi egitaraua 5. orrialdean.

GaraGarrilak 29AREATZA20:00etan, Behind taldea The Quiet Corner-en.

GaraGarrilak 31LEMOAXX. Artisautza Azoka.

Altzusta (bazkaria)-Zeanuri (autobusa)-Igorre.LEMOATallerreta eta Lemorietako jaiak. 12:00etan, txupina Atutxen eta kalejirea trikitilariakaz; 14:30ean, oilasko jana; bazkalostean, umeentzako puzgarriak, bingo musikatua, giza futbolina, tarta jokoa...; 19:00etan, tortilla eta auzoko piperren aurkezpena; 20:00etan, kontzertua Txapito Guzman eta Ibarrako langostinuek taldeagaz; 21:30ean, oilaskoa erre eta jaien amaierea.

GaraGarrilak 16BEDIAHilaren 23ra arte, Bediako Uda Gaztea biajea.ZEBERIOSan Segismundo. Upoko jaia.

GaraGarrilak 17BEDIA10:30etik 13:30era, hilaren 28ra arte, ludotekea zabalik egongo da goizetan. Hilaren 24 eta 25ean izan ezik.IGORREHilaren 20ra arte, Jakara urtekerea DBH 3. eta 4. mailako gazteakaz. Gazteria Zerbitzuak antolatuta.LEMOALemoatxeko trintxera gunea berreskuratzeko auzolandegia hilaren 31ra arte.

GaraGarrilak 18ARTEA09:00etan, udaletxean. Jon Deuna jubiladu eta pensinodunen alkarteak antolatutako urtekerea Burgosera. Bisitaldi gidatua izango dabe biajera doazenak.

GaraGarrilak 21AREATZA20:15ean, kale Antzerkia, Pez Limbo-ren Lana antzezlana.DIMA21:00etan, Uckaia taldearen kontzertua. Ostean Trastorna2 taldea. Ugatxa tabernan.LEMOAGanzabal Mendi Taldeak antolatuta, hilaren 25era arte urtekerea Pirinioetara. Granges d´Astau-Lezat (3.107 m.)/Portillon aterpea-Perdiguero (3.222 m.)/Portillon aterpea-Spijeoles (3.065 m.).

Zeanuriko Jaietako Kartel Lehiaketea

Garagarrilaren 10era arte aurkeztu daitekez Zeanuriko udaletxeko erre-gistroan Jaietako Kartel Lehiaketarako proiektuak, papelean zein euskarri informatikoan. Proiektu guztietan, derrigorrez testu hau agertu behar da: Zeanuriko jaiek 2017, abuztuaren 12tik 16ra.

Lehiaketan parte hartzeako Zeanurikoa izan behar da eta sail bi egongo dira, 14 urte artekoa eta 14 urtetik gorakoa. Umeen proiektu irabazleak tablet bat izango dau saritzat eta nagusienak 200 euro. Proiektu irabazlea jaietako kartelean eta jai-egitaruaren azalean agertuko da eta lan irabazlea-ren egile-eskubideak Udalaren esku geratuko dira.

Lehiaketan parte hartutako kartel guztiak ikusgai egongo dira jaietan.

Zenbaki honetako saridunak:

1 2Abel Ortuzar (Areatza) Aitor Erdozia (Zeanuri)

Suzien Mendi Klubak emondakoa erropa prenda bat.

Axpe Goikoak emondako txakolin kutxatxoa.

IGORRESan Kristobalgo jaiak. 21:00etan, parrilladea eta ondoren erromeria Jokaldi taldeagaz.

GaraGarrilak 8AREATZA20:00etan, Sesions Galegas The Quiet Corner-en.BEDIAJubiladu eta pensinodunen urtekerea Viana-Azagra (Nafarroa).IGORRESan Kristobalgo jaiak. Ikusi egitaraua 6. orrialdean.

GaraGarrilak 9IGORRESan Kristobalgo jaiak. Ikusi egitaraua 6. orrialdean.

GaraGarrilak 10DIMAHilaren 21era arte, udaleku irekiak.IGORRESan Kristobalgo jaiak. Ikusi egitaraua 6. orrialdean.

Hilaren 12ra arte, ekintza desbardinak LH 6, DBH 1. eta 2. mailako gazteentzat. Ez da izenik emon behar. Gazteria Zerbitzuak antolatuta.

Hilaren 14ra arte futbol udalekuak.

GaraGarrilak 11ZEBERIOGure Indarra jubiladuen alkarteak antolatuta, txangoa sanferminetara. 09:00etan, Ermitabarrin; 09:05ean, plazan; 09:10ean, Arkulanda eta Santa Kruzen; 09:15ean, Ugaon.

GaraGarrilak 12IGORREJubiladuak txangoa sanferminetara.

GaraGarrilak 13IGORREHilaren 15era arte, Laidara urtekerea LH 6, DBH 1. eta 2. mailako gazteakaz. Gazteria Zerbitzuak antolatuta.ZEANURIGorbeia jubiladuen alkarteak antolatuta, Lizarra-Viana txangoa.

GaraGarrilak 15ARANTZAZUArginatx Mendi Taldeak antolatuta urtekerea Gaztelugatxera.AREATZA20:00etan, The Boogie Riders, The Quiet Corner-en.IGORRE09:25ean, jubiladuen urtekerea. Igorre (autobusa)-Ubide-Saldrapo-Goiko Errota-

Argazkia: Miren Idigoras.

15begitu 2772017ko garagarrilaren 3a

DENPORA-PASA / KOMIKIA

AKIMIKO

Kailo

Ren

DENPORA-PASAEZKERRETIK ESKOIERA1.- Umeen berbetan, mosua. Ohore. 2.- Opil mehe. Galdetzailea. 3.- Hots. Neodimioa. 4.- Bokala. Apaiz. 5.- Beste, lain. 6.- Natura. Bokala. 7.- Persona izenordaina. Entregau. 8.- Gaixo. Bizkaiko ibaia. 9.- Kinu. Osmioa.

GOITIK BEHERA1.- Ontzi. Eskapan. 2.- Ernaltzeko erabilten dan txarri ar. Arkume. 3.- Elaia, hegabera. Indioa. 4.- Bostehun erromatar. Antepara. Uranioa. 5.- Ezetza. Adore. 6.- Erosteko lekua. Nafarroako mendebaleko udalerria. 7.- Txarri. Saskil.

Topau eguraldiagaz eta sasoiagaz loturaren bat daukien zazpi izen.

IMAN OLATUA Z T O R E K A H I

R E X T U N O O I S

O R I X E I T X A K

B U N A R Z O I D E

E M G I A A Z M A R

R E O B L I A Z R R

K L R U K A Z I R A

H I R A M O T X A K

E G A D E N O R P U

S G I J O Z Z T A S

E D U R R A I E Z K

J O T Z A D L A M A

P A R E K O K A H I

U S T E R I A L O Z

R O G E Z A A P N E

AZTOREKAHI

REXTUNOOIS

ORIXEITXAK

BUNARZOIDE

EMGIAAZMAR

REOBLIAZRR

KLRUKAZIRA

HIRAMOTXAK

EGADENORPU

SGIJOZZTAS

EDURRAIEZK

JOTZADLAMA

PAREKOKAHI

USTERIALOZ

ROGEZAAPNE

1 2 3 4 5 6 7

1

2

3

4

5

6

7

8

9

1234567

1PADEDU

2OPEZER

3TONUND

4EABADE

5ADINA

6IZADIE

7GUEMON

8ERIOKA

9SINUOS

Fobiofobia

16 ALKARRIZKETEA

ISMAEL PEREIRA

Ismael Pereira Zornotzan jaio zan. Antzerki ikasketak amaitu

eta gero Bizkaiko Antzerki Ikastegian hasi zan irakasle

lanetan. Zunba irakaslea be bada, eta Arratiako jai eta

ospakizunetako disko-festetan, arratiarrai gorputza mobidu

arazo eta arpegietan barre bat ipinten deutse. Lagun baten

aholkuari jarraituz apuntau zan El Conquistador del fin del

mundo programan eta 38 egun egin ebazan bertan.

Eskean Kristöko txapela soinean, barretxo bat beti

arpegian, igorreztarrak Karibeaz gainera, publikoa be

konkistau dau. Telesaioak aldaketak ekarri ditu bere

bizitzan. Arlo profesionalean, lan gehiago eta famea

ekarri deutsaz. Arlo personalari jagokonean, orain urte

batzuk zendutako anaiagaitik El Conquiseko ikurriñea

altxau gura eban Ismaelek. Hori lortu ez arren, anaiari

hainbeste gustetan jakon programan parte hartzeak on

egin deutsala familia osoari uste dau.

Rakel Aldekoa Diez

"Nire helburua El Conquisen ikurriñea altxatzea zan, anaiagaitik"

Arratian aspalditik zinan eza-guna (Zugan ni, Zu bai Zu, zunba...) baina El Conquis-egaz mugak gainditu dozuz eta orain Euskal Herri osoan zara ezaguna. Publikoaren faboritoa be izan zara. Pozik ez? Saio honek aldaketak ekarri ditu zure bizitzan?Bai aldaketa handiak ekarri ditu. Apuntau nintzan eta barruan nagoa-la esan eustenean ikusi neban zer dan. Etxean amak eta anaiak asko ikusten eben programea. Nik inoz ez neban ikusten enbidia handia emo-ten deustelako holango konkursoak. Banekian zetaz doan programea baina gainetik. Anaia hil zanetik El Conquis ez zan ikusten etxean, eta bat-batean lagun batek deitu eustan esanez Bilbon castinga egoala eta apuntau egin nintzan. Nire helburua zan ikurriñea neuk altxetea anaiaren omenez, baina ez neban lortu.

Jenteak esaten eustan "nora zoaz Ismael, indar nahikoa eukiko dozu probak egiteko?" Orain be-hin urtenda konturatu naz %90 burua dala, eta beste %10 fisikoa. Psikologikoki egurra emoten dabe etenbarik programan. Han bakarrik zagoz, nominetan zaituenean, au-toestimua zelan daukazun oso ga-rrantzitsua da; jenteak zelan egiten deutsun berba kamara aurrean edo atzean, eta abar. Horregaitik jente

askok ixten dau programea. Erresis-tentzia eukitea be oso garrantzitsua da, ezin dozulako dana emon lehe-nengo minutuan eta hortxe geratu. Konstantea izan behar zara. Probak ordubete edo ordu bi inguru irauten dabe. Nik neuk ez neban objektu personalik eroan nire ustez kalte egiten dabelako. Bueno bai, Eskean Kristöko txapela eroan neban.Saioaren ze balantze egiten dozu? Ze izan zan onena eta ze txarrena? Ikuspuntu personaletik, esperientzia moduan, oso ona izan da. Askoz ge-hiago baloretan dira gauzak bueltan. Han nengoala neure buruari zera esaten neutsan: "ez daukagu edate-ko urik, lurrean egiten dogu lo... bai-na hau amaitutakoan etxera joan eta horreek gauza guztiak izango doguz. Baina badago jentea beti holan bizi dana". Programan zoriontsuak ginan hamaka bategaz. Hona etorri eta konturatzen zara dana konsumoa dala eta horrek hasarratzen nau.

Txarrena, parte hartzaileak ez dituela asko zaintzen programan. Egurra emoten deuskue modu fisikoan zein psikologikoan, horrek emoten daualako jokoa. Tratu txar legala dago. Ez daukie neurririk. Ipini arazo zeinkiez 8 metroko altura ba-ten arnes barik, ez jakie ardura zer pasetan jatzun... Gaubetan bakarrik egoten gara, ez dago segurtasunik.Jentea telesaio horretan parte hartzera animauko zeunke ala

lar gogorra da? Ze jente? Nik norbere buruaren publizidadea egin gura dauan jentea animauko neuke Conquisen parte hartzean. Hau da, musika taldeak, aktoreak, eta abar. Azken baten, eragin handia dauka saioak. Familia eta hurrekoai ez apuntetako esaten deutset ma-txake handia dalako. Dana dala, balantze ona egiten dozu.Anaia hil zanean Igorretik barre ba-tegaz joaten nintzan eta horregaitik oso aurreretxi txarrak egon dira. Nik barrutik eroaten dodaz gauzak, ez jata gustetan jenteak esatea "zelan-go penea Ismaeleri anaia hil jako". Gainera, zalaparta handia egon zan momentu batetik aurrera ez nintza-lako eleizara joaten nire anaiagaitik. Azkenean hori niretzat Cabarceno modukoa da. Bertara zoaz herriko kontakatiluak zu bertan ikusteko. Nire anaiagaitik ikurriñea altxau gura neban, berari asko gustau izan jako-lako Conquis ikustea. Berak hainbes-te bider esan eustan: "Ismael egu-nen baten bertan ikusiko zaitut". Orokorrean, familiari oso ondo etorri jako nik bertan parte hartzea, nire alde guztiak ikusi ditualako. Batez be, alde sentibera. Neska-lagunari bakarrik erakusten deutsadan aldea. Eskean Kristöko txapela gas-tau egin dozu, denpora guztian eroan dozu aldean. Imaginetan dogu beste txapel bat oparitu deutsuela eta sarrerak doban eukiko dozuzala bizitza guzti-rako euren kontzertuetan, ezta?Eskean Kristöko txapela eroatea nire gauzea izan zan, eurak ez eben ezer jakin. Eskean Kristö Arratian dauka-gun talde bat da eta batzuetan uste dogu Arratiakoa dana Arratian gera-tu behar dala. Eta sano gauza onak daukaguz ez doguzanak baloretan. Nire ustez, posibilidade handiko taldea da eta horregaitik ebatzi ne-ban txapela eroatea, jente gehiagori ezetuten emoteko. Euren abestiak kantetan egon nintzan baina ez eben emitidu. Nire ustez, danok la-gundu behar deutsagu alkarreri. Eu-rak be niri lagundu deuste ze euren bideoklip bateko aktorea izan naz.

Alkarreri lagundutea oso inportantea dala irudituten jata.Zek emoten deutsu bildur handiago, hango urakanak ala ointxe jatortzunak?Momentuan, hango urakanak emon eustan bildur handiagoa, baina egia da orain urakan handi bat jatortala. Zinera joakeran edo jatetxe bate-ra... jenteak ez dauka filtrorik. Egun baten, Bilbora joan nintzan kotxez eta auto-ilarak egoazan. Bat-batean batek leihoa jeisteko eskatu eustan eta ea ondoan ezarri eitekean gal-detu eustan, nigaz berba egiteko. El Conquisek eragin handia dauka eta orain arte ez nekian hainbestekoa izango zanik. Gainera, publikoaren faboritoa izanda, neurtu egin behar dozu eta barretxo bat bota beti.Zer moduz joan dira jaiak? Pre-goia zeuk egin zenduan.Igorreko jaiai jagokienean, lehenen-go asteburuan nahiko motel ikusi nebazan, ez zan egon jente askorik, nahiz eta kontzertu itzelak egon. Tre-menda Jauria, esaterako. Bigarren asteburua, barriz, oso potentea izan zan eta azkenean edaria amaitu zan txosnetan. Aurten oso ondo egon dan beste gauza bat izan da kultura aldetik antzerki asko egon dala. Nire ikuspuntutik, aurten esfortzu eta lan handia egin dau Jai Batzordeak jaiak hobetuteko.

Pregoiari jagokonez, nire ustez, txarto ulertutako pregoia izan zan. Jaiak hasi aurretik arazo politiko bat egon zan, euskereagaz; hau da, jaie-tako programa osoa euskeraz ipin-teagaz. Orduan nire lehenengoko esaldia hauxe izan zan: "Arrastion Igorre eta Arratia edo zelan esan be-harko neuke ondo ulertzeko? Bue-nas tardes Yurre y Valle de Arratia". Honegaz esan gura dot batzuetan ez dala beharrezkoa gauzak erderaz ipintea. Nok ez dau ulertzen jaietako programa bat euskeraz?

Beste alde batetik, esaten dabe dana euskeraz dala. Nahiz eta lo-gikoa danez, gehiena euskeraz izan, gauza batzuk erderaz egon dira: an- tzerkiak, kontzertuak... Jenteak uste dau Jai Batzordea zeozer politikoa dala eta ez da holan: independien-

tea da, edonor joan daiteke bertara eta bere eretxia emon. Nik horreek kejak entzunda esaten dot zergaitik ez da jentea Jai Batzordera etorten eretxia emoten? Gainera, Jai Batzor-dean gero eta gitxiago gara.

Pregoian aitatutako beste gauza bat izan zan sexua euki behar dala, ligau behar dala, beti jakinda zelan, ez edozein modutan. Hau da, "ligo-teo sanoa" aldarrikatu neban.Ikasturtea amaituta, zunba eta antzerki irakasle lanetan oporrak hartuko dozuz ezta? Ikasturtean Karibean egonda, orain udan etxean egoteko gogoa daukazu? Zeintzuk dira zure planak?Hilabete bateko oporraldia daukat baina oporrak azkenean ez dira oporrak, orain Conquisegaz atera-tako disko-festa guztiak aprobetxau behar dodazalako. Pilo bat urten jataz. Zunba eta irakasle izatetik jai hartuko dot baina disko-festakaz se-giduko dot. Beraz, oporrik ez daukat. Dana dala, publikoaren faboritoa izateagaitik lortutako diruagaz Ka-ribera bueltauko naz. Bederatzi egun joateko asmoa daukat, Gabon Zaharretan telefono barik, Iraiagaz (neska-laguna), eta Maddi eta Izeta Conquisekoakaz batera. Eta hurrengo proiektuak? ETBn beste programa baten zabiz parte hartzean ezta?Bai beste programa baten nabil parte hartzean. Hemendik aurre-ra hainbat telebista programatan ikusiko nauzue. Eta ez bakarrik telebistan, irratian be egongo naz. Asko gustau jakie nire perfila eta aprobetxau gura dabe. Reality biren barruan egongo naz eta beste baten ez naz hain barruan egongo.

Conquisen euskeraz berba egitean ebagiten euskuen. Han, dana hasi baino lehen, aireportuan esaterako, jentea ezetutean, hartu-emonak euskeraz izaten ziran; baina gero duelu baten, esaterako, gaztelaniaz egin behar genduan berba, eta arraroa zan. Arazoa da badagozala hainbat langile euske-raz ez dakienak eta orduan gaz-telaniaz berba egitera behartzen ginduezan denpora guztian.