Villefrancheko espetxetik

4
2012.eko Urria 1. orrialdea Esku artean daukazuna gure eta zuen arteko harremana eta borrokakidetza garatzeko aitzakia baino ez da ! Esku artean daukazuna gure ahotsa zure belarrian da ! Villefranchera heldu bezain laster konturatu ginen egoerak sortarazten zigun amorrua (espetxe hau mega-errepresiboa da!) borrokarako grina bilakatu beharko genuena. Baita ere, irabazi nahi bagenuela zuekin batera izan beharko zela. Ordutik mila gauza egin ditugu elkarrekin, tartean irailaren 22an espetxeko kanpoaldean buruturiko protestaldi- festa... ez dugu hitzik egun horretan sentitu genuena azaltzeko ! Aldizkaritxo hau egun horretan sinatu genuen borrokarako akordioan sakontzera dator. Eta ondo dakizuen moduan, espetxe honen bizi baldintzak onartezinak dira, eta bereziki bisitetan gure senide eta lagunekin jolasten duten « loteria makabro » hori. Iada lau bisita galerazi dizkigute eta hurrengoa edozein momentutan galdu dezakegu. Horregatik zuengana jotzen dugu, beste eraso bat pairatuz gero zuen partehartzea eskatzen dugu, guztion artean hormak apurtzen jarraitzeko. Sarrera Sarrera

description

euskal Preso politikoen albistegia

Transcript of Villefrancheko espetxetik

Page 1: Villefrancheko espetxetik

2012.eko Urria

1. orrialdea

Esku artean daukazuna gure eta zuen arteko harremana eta borrokakidetza garatzeko aitzakia baino ez da ! Esku artean daukazuna gure ahotsa zure belarrian da !

Villefranchera heldu bezain laster konturatu ginen egoerak sortarazten zigun amorrua (espetxe hau mega-errepresiboa da!) borrokarako grina bilakatu beharko genuena. Baita ere, irabazi nahi bagenuela zuekin batera izan beharko zela. Ordutik mila gauza egin ditugu elkarrekin, tartean irailaren 22an espetxeko kanpoaldean buruturiko protestaldi-festa... ez dugu hitzik egun horretan sentitu genuena azaltzeko ! Aldizkaritxo hau egun horretan sinatu genuen borrokarako akordioan sakontzera dator.

Eta ondo dakizuen moduan, espetxe honen bizi baldintzak onartezinak dira, eta bereziki bisitetan gure senide eta lagunekin jolasten duten « loteria makabro » hori. Iada lau bisita galerazi dizkigute eta hurrengoa edozein momentutan galdu dezakegu. Horregatik zuengana jotzen dugu, beste eraso bat pairatuz gero zuen partehartzea eskatzen dugu, guztion artean hormak apurtzen jarraitzeko.

SarreraSarrera

Page 2: Villefrancheko espetxetik

2012.eko Urria

2. orrialdea

Gure senide edo lagun batek bisita galdu ezkero :

VILLEFRANCHEko ZENTRALITA eta FAXAEspetxera deitu eta erasoa salatu euskaraz, frantsesez, gazteleraz... adostutako egunean, amorru guztiarekin!Hau da espetxeko telefono zenbakia :

04 74 60 58 45

Honekin batera, gutuna (edo Faxa) ere bidali, argazkiarekin, helbide honetara :

M. Faustier, Directeur de la Prison de Villefranche-sur-SaôneM.A. de Villefranche-sur-SaôneRue Lavoisier ; B.P. 48269665 Villefranche-sur-Saône Cedex

FAXA : 04 74 60 58 38

Mezua :

Respectez les Prisonnier(e)s Politiques Basques et nos familles !

Page 3: Villefrancheko espetxetik

2012.eko Urria

3. orrialdea

Hemengo egoera...Villefrancheko ezaugarri

batzuk :

Zigor espetxea da eta araudi berezia eta horregatik ospe dotorea ere badauka !

Ezaugarri nagusia bertoko MATOIEN ZAKARKERIA da.

✔ Sarrerako portale detektoreak hiru seinale jo ezkero bisita anulatzen dute!

✔ senide ta lagunek goitik behera erantzi behar dute ; une ikaragarri tentsoak ematen dira.

✔ Astero, dozenaka pertsona uzten dute kanpoan bisitarik gabe

✔ Jipoiak eguneroko kontua dira, matoien inpunitate hutsa bezain ikaragarriak

✔ 'Interbentzioak' eguneroko kontua dira, sarritan, bizpahiru egunean

✔ Preso arruntek blokeoak egiten dituzte hemendik transferituak izateko (nahiz eta jipoia jaso!)

✔ Debekuen zerrenda egitea luzeegia litzateke... txaparen debekua (janaria berotzeko), katxeo ta miaketa sistematikoak, matoien jarrera autoritario iraunkorra eta kontrol ikaragarri zorrotza...

✔ telefonatzeko oztopoak, komunikatzeko debekuak, presoon artean gauzak elkarri pasatzeko debekua (gauza arruntenak), etabar luze, luze, luzea...

Gure borrokaren gako batzuk :

✔ Heldu ginenetik espetxe honen bizi baldintzak erakunde ezberdinetan salatu ditugu (O.I.P., Espetxeen Kontrolatzaile Orokorra...)

✔ Hasieratik jarrera errepresiboa ez genuela onartuko esan genion zuzendaritzari bileren bidez eta baita matoiei karta bidez

✔ Gure kontrako eraso txikiak hasi ziren, arropa sartzeko debekuak, liburuak kendu, esku pilota kendu, eskulanak...

✔ Hauek salatzeko protestaldi txikiak egin genituen

✔ Espetxearen erasoaldia : egun berdinean bi bisita ukatu, honen ondorioz gatazka handia eta espetxearen blokeo potentea burutu genuen

✔ Kide berria heldu eta bat erasoaren jarraipena, berari ere bisita kendu zioten...

✔ Blokeo totala burutu genuen ; espetxeak, jipoia eta isolamendua (mitarrean)

✔ Espetxeko egoera insoportablea preso guztiok pairatzen dugu : gutun-tabla aldarrikatzailea izenpetzen dugu 200 presoen artean

✔ Bitartean, beste bisita bat galduta... erantzuteko, preso guztion aldarrikapenei eutsiz, autobusa EHtik eta manifestazioa espetxe-atariak

✔ Aldarrikapen taula indartzeko presoak insumisio ekimen bateratua adosten dugu ; bi egun ezberdinetan janaria masoboki errefusatu egiten dugu... jarraipen oso zabala lortuz

✔ Eta aurrera goaz...

Page 4: Villefrancheko espetxetik

2012.eko Urria

4. orrialdea

Buruilaren 30aairea : Habanera

IRABAZI ARTE...Bidaia luze luzeak

nolazbait ditut hastioBainan azkenak utzi daut

sentimen ta emozioHain urrun nahiz hain hurbil

nigar malkoak dario...Maitasuna ordaintzen duk

urrea bezain kario !Ez, ez, nehork ez daki ez

zenbat duzuen balioGure bihotz emankorrak

jarriz dena amodioHolakotan nola geldi ?

Nola kantatu adio ?Hiru leihoen itxura

nerekin duk hil artioHiru leihoen itxurak

« Irabazi arte !» dio

Arño (Gamarte)

BertsotaBertsotann

Azaroak 10ean, guztiok Baionan egongo gara.

Gobernu frantsesari ulertarazi beharko diogu hobe duela 180°ko lema kolpea ematea komeni zaiola Euskal Herriaren aurka eta gobernu espainolaren eskutik Euskal Herrian mantentzen duen gatazka honetan.

Agintari frantsesek badute zeregin presoon auzian, prozesuaren aintzineratzean eta baita ere dagokion ardura politikoan.