Venezuelarekin Zutik!!

2
Badira 10 urte, 2002ko apirilaren 11an Venezue- lan, oligarkiak, Elizak, eta komunikabideek pres- tatutako estatu kolpea gertatu zenetik. Hamar urte pasa dira ere, bi egun geroago, apirilaren 13an, Venezuelako herriak egoera horri buelta eman zionetik eta iraultza kaleetan babesten, boterera bueltatzea lortu zuenetik. Garai horietan, Iraultza bolibartarra bere lehe- nengo pausuak ematen ari zen. Latifundioen aurkako politikak eta hidrokarburoak herrialdea- ren mesedeetara jartzeko legeak ez zitzaizkien batere gustatu duela gutxi arte boterean egonak ziren oligarkia eta herriaren zapaltzaileei. Ezin zuten onartu Iraultzak petrolioa herrialdearen indenpendentzia, garapena, gizarte justizia eta batasun latinoamerikarra bultzatzeko erabili nahi izatea. Ezin zuten jasan Venezuelako he- rriak etorkizuna bere eskuetan hartu izana. Iraultza momentu horren arte oso bortizki era- sotzen saiatzen zirenek, bide elektoraletik po- rrotak besterik jasotzen ez zituztela ikustean, estatu kolpe bat prestatzeari ekin zioten. Histo- rian hainbatetan gertatu izan denez, oligarkiak eta jauntxoek beraien boterea kolokan ikusi dutenean, botere hori mantentzeko bide kons- tituzionalak edo parlamentarioak nahikoak ez direnean, metodo bortitzak erabili izan ohi dute. Eta hori egin zuten Venezuelan 2002ko apirilaren 11 horretan. Esan beharra dago ere, oligarkiak ez zituela bakarrik laguntzaile moduan Eliza eta komunikabideak, baizik eta munduan inperia- lismoaren defendatzaile sutsuenen laguntzaz baliatu zirela ere bai (G.W. Bush eta J.M. Aznar agertu ziren kolpisten babesle garrantzitsuenak bezala). Hala eta guztiz ere, herriak itzelezko duinta- sunarekin jokatuz, lehen momentutik kalera ir- ten zen iraultza defendatzera eta estatu kolpea salatzera, egoerari buelta ematen eta 47 ordutan kolpeak bertan behera uztea lortu zuen. Herriaren garaipen hori ez zen ezerezetan geratu Venezuelarekin elkartasuna eta azken hamar urte hauetan, prozesu iraultzai- leari, ondorio garrantzitsuak ekarri zaizkio. Alde batetik, azken hamarkada honetan, iraultza bo- libartarra indartu eta sakondu egin da (misioak, herri-boterea, autogestioa,…); herria bere pape- raren inportantziaz jabetu egin da; komunikabi- de komunitario eta alternatiboak handitzen joan dira; eta iraultzak Latinoamerikako herrien arte- ko elkartasuna eta elkar-laguntza etengabe bult- zatu egin du. Gaur egun, Venezuelan, prozesu hauek aurrera jarraitzen dute, eta beste proiektu berri batzuk martxan jartzen ari dira, betiere herri-boterea sakontzeko asmoarekin. Geuk, KI bezala, Venezuelan egin ditugun bri- gadetan, prozesu hauen lekukoak izateko pa- rada izan dugu eta ikusi dugu nola hango jen- darte mugimenduak kapitalismoaren aurkako borrokan autogestioa sutsuki bultzatzen ari dire- la (komunak, auto-antolakuntza, komunikabide alternatiboak,…). Hala ere, kontuan hartu behar da oligarkiak eta iraultzaren aurka kokatzen di- renak gerra-tresneria prestatzen dabiltzala, eta urriaren 7an Venezuelar gehiengoaren ametsak lapurtzeko asmoarekin jarraitzen dutela. “Argala”-k zioenez, “herri batek internaziona- lismoari egin diezaiokeen ekarpenik handiena, bere prozesu iraultzailea aurrera eramatea da”. Venezuelako herriak jada berea egin du eta bere horretan jarraitzen du. Geuk, geurea egiteari ekin beharko diogu eta hemen bezala munduan zehar kapitalismoaren aurka borrokatzen duten gizarte mugimendu eta herriekin egon behar dugu. Horregatik, gaur geure ahotsak Venezuelako he- rriaren ahotsekin batera jartzen ditugu, Cada 11 tiene su 13! oihukatzean. Hori dela eta, inter- nazionalistok Venezuelako prozesu iraultzailea babesten jarraitu behar dugu, kapitalismoaren aurkako borrokan, Venezuelako herria, geure la- gunkidea baitugu. Venezuelan milioika gizon eta emakume ilusioz, itxaropenaz eta duintasunez, egunez egun eraikitzen ari diren prozesu iraultzaileaz hitz egiten digu Luismi Uharte Pozas-ek liburu honetan. Prozesu honen jatorriaz, abagune politikoa eta iraultza bolibartarraren arlo desberdinak (emakumea, politika, ekonomia, baliabideen ustiaketa, eta abar) garatzen ditu autoreak liburuan zehar. Langileek bere esku hartu dituzten bost lantegi oinarri hartuta, Venezuelan garatzen ari den ekoizpen-ereduaren aldaketa erakusten du filme honek. Lantegiotako kudeaketa langileen esku izanik ohiko lan-harremanak eraldatzen ari dira. Filmeak, komunitatean eta komunitaterako ekoizpe-eredua ohiko eredu kapitalistarekin kontrajartzen du. 2002an sortu zen albiste agentzia alternatiboa da. Iraultza bolibartarrarekin bat egiten du eta informazio eta hausnarketarako gune alternatiboa da. Aporreak berak, gizarte mugimenduek edota norbanakoak sortutako albisteak argitaratzen dituzte. [Txalaparta] [Eguzki Bideoak] Porque cada 11 tiene su 13 ! ! Ezin zuten onartu Iraultzak petrolioa herrialdearen indenpendentzia, garapena, gizarte justizia eta batasun latinoamerikarra bultzatzeko erabili nahi izatea. Ezin zuten jasan Venezuelako herriak etorkizuna bere eskuetan hartu izana.

description

Venezuelarekin Zutik!!

Transcript of Venezuelarekin Zutik!!

Page 1: Venezuelarekin Zutik!!

Badira 10 urte, 2002ko apirilaren 11an Venezue-lan, oligarkiak, Elizak, eta komunikabideek pres-tatutako estatu kolpea gertatu zenetik. Hamar urte pasa dira ere, bi egun geroago, apirilaren 13an, Venezuelako herriak egoera horri buelta eman zionetik eta iraultza kaleetan babesten, boterera bueltatzea lortu zuenetik.

Garai horietan, Iraultza bolibartarra bere lehe-nengo pausuak ematen ari zen. Latifundioen aurkako politikak eta hidrokarburoak herrialdea-ren mesedeetara jartzeko legeak ez zitzaizkien batere gustatu duela gutxi arte boterean egonak ziren oligarkia eta herriaren zapaltzaileei. Ezin zuten onartu Iraultzak petrolioa herrialdearen indenpendentzia, garapena, gizarte justizia eta batasun latinoamerikarra bultzatzeko erabili nahi izatea. Ezin zuten jasan Venezuelako he-rriak etorkizuna bere eskuetan hartu izana.

Iraultza momentu horren arte oso bortizki era-sotzen saiatzen zirenek, bide elektoraletik po-rrotak besterik jasotzen ez zituztela ikustean, estatu kolpe bat prestatzeari ekin zioten. Histo-rian hainbatetan gertatu izan denez, oligarkiak eta jauntxoek beraien boterea kolokan ikusi dutenean, botere hori mantentzeko bide kons-tituzionalak edo parlamentarioak nahikoak ez direnean, metodo bortitzak erabili izan ohi dute. Eta hori egin zuten Venezuelan 2002ko apirilaren 11 horretan. Esan beharra dago ere, oligarkiak ez zituela bakarrik laguntzaile moduan Eliza eta komunikabideak, baizik eta munduan inperia-lismoaren defendatzaile sutsuenen laguntzaz baliatu zirela ere bai (G.W. Bush eta J.M. Aznar agertu ziren kolpisten babesle garrantzitsuenak bezala).

Hala eta guztiz ere, herriak itzelezko duinta-sunarekin jokatuz, lehen momentutik kalera ir-ten zen iraultza defendatzera eta estatu kolpea salatzera, egoerari buelta ematen eta 47 ordutan kolpeak bertan behera uztea lortu zuen.

Herriaren garaipen hori ez zen ezerezetan geratu

Venezuelarekin elkartasunaeta azken hamar urte hauetan, prozesu iraultzai-leari, ondorio garrantzitsuak ekarri zaizkio. Alde batetik, azken hamarkada honetan, iraultza bo-libartarra indartu eta sakondu egin da (misioak, herri-boterea, autogestioa,…); herria bere pape-raren inportantziaz jabetu egin da; komunikabi-de komunitario eta alternatiboak handitzen joan dira; eta iraultzak Latinoamerikako herrien arte-ko elkartasuna eta elkar-laguntza etengabe bult-zatu egin du.

Gaur egun, Venezuelan, prozesu hauek aurrera jarraitzen dute, eta beste proiektu berri batzuk martxan jartzen ari dira, betiere herri-boterea sakontzeko asmoarekin.

Geuk, KI bezala, Venezuelan egin ditugun bri-gadetan, prozesu hauen lekukoak izateko pa-rada izan dugu eta ikusi dugu nola hango jen-darte mugimenduak kapitalismoaren aurkako borrokan autogestioa sutsuki bultzatzen ari dire-la (komunak, auto-antolakuntza, komunikabide alternatiboak,…). Hala ere, kontuan hartu behar da oligarkiak eta iraultzaren aurka kokatzen di-renak gerra-tresneria prestatzen dabiltzala, eta urriaren 7an Venezuelar gehiengoaren ametsak lapurtzeko asmoarekin jarraitzen dutela.

“Argala”-k zioenez, “herri batek internaziona-lismoari egin diezaiokeen ekarpenik handiena, bere prozesu iraultzailea aurrera eramatea da”. Venezuelako herriak jada berea egin du eta bere horretan jarraitzen du. Geuk, geurea egiteari ekin beharko diogu eta hemen bezala munduan zehar kapitalismoaren aurka borrokatzen duten gizarte mugimendu eta herriekin egon behar dugu.

Horregatik, gaur geure ahotsak Venezuelako he-rriaren ahotsekin batera jartzen ditugu, Cada 11 tiene su 13! oihukatzean. Hori dela eta, inter-nazionalistok Venezuelako prozesu iraultzailea babesten jarraitu behar dugu, kapitalismoaren aurkako borrokan, Venezuelako herria, geure la-gunkidea baitugu.

Venezuelan milioika gizon eta emakume ilusioz, itxaropenaz eta duintasunez, egunez egun eraikitzen ari diren prozesu iraultzaileaz hitz egiten digu Luismi Uharte Pozas-ek liburu honetan. Prozesu honen jatorriaz, abagune politikoa eta iraultza bolibartarraren arlo desberdinak (emakumea, politika, ekonomia, baliabideen ustiaketa, eta abar) garatzen ditu autoreak liburuan zehar.

Langileek bere esku hartu dituzten bost lantegi oinarri hartuta, Venezuelan garatzen ari den ekoizpen-ereduaren aldaketa erakusten du filme honek. Lantegiotako kudeaketa langileen esku izanik ohiko lan-harremanak eraldatzen ari dira. Filmeak, komunitatean eta komunitaterako ekoizpe-eredua ohiko eredu kapitalistarekin kontrajartzen du.

2002an sortu zen albiste agentzia alternatiboa da. Iraultza bolibartarrarekin bat egiten du eta informazio eta hausnarketarako gune alternatiboa da. Aporreak berak, gizarte mugimenduek edota norbanakoak sortutako albisteak argitaratzen dituzte.

[Txalaparta]

[Eguzki Bideoak]

Porque cada 11 tiene su 13!!

Ezin zuten onartu Iraultzak petrolioa herrialdearen indenpendentzia, garapena, gizarte justizia eta batasun latinoamerikarra bultzatzeko erabili nahi izatea. Ezin zuten jasan Venezuelako herriak etorkizuna bere eskuetan hartu izana.

Page 2: Venezuelarekin Zutik!!

Antes de que acabe el año, Venezuela se enfrenta a dos fechas claves que pasan por no ser, nunca lo han sido en la histo-ria reciente de Venezuela, simples fechas en el calendario electoral: el 7 de octubre, convocatoria de elecciones presidencia-les y el 16 de diciembre para las goberna-ciones en todo el país. Por si fuera poco, en abril del 2013 llegarán las locales, esto es, en menos de 7 meses se renovarán la mayoría de cargos electos del país, ex-ceptuando los de la asamblea nacional, previstas para el 2016.

De cara al 7 de octubre, el escenario polí-tico se ha simplificado, tras las primarias realizadas por la llamada Mesa de la Uni-dad Democrática (MUD), un conglome-rado de organizaciones que tienen como único común denominador su odio al pro-ceso emprendido en Venezuela en 1999. Unas primarias turbulentas y tediosas que finalizaron en febrero, dando como ganador de las mismas a Henrique Ca-priles Radonski. Radonsky, actual gober-nador del estado de Miranda, pertenece a una poderosa familia que posee medios de comunicación, industrias, una cadena de cines y fuertes inversiones en empre-sas de servicios e inmobiliarias. Capriles pertenece y fue fundador del partido de

Un paso mas para seguir caminando

corte neoliberal Primero Justicia y fue un activo participante en el asedio a la em-bajada de Cuba en Caracas, durante los días del golpe de estado del 2002, que su partido avaló.

Capriles y la MUD ya no proyectan la vi-rulencia que desembocó en aquel golpe y en los meses posteriores del paro petrole-ro. Parece que la oposición ha terminado finalmente en los últimos años, por apren-der de sus errores, uniendo sus fuerzas y practicando un discurso menos agresivo y ambiguo que habla ahora de “gobernar para todos los venezolanos” o de “man-tener las misiones y los programas socia-les” desarrollados durante el gobierno de Chávez. En apariencia parece que es así, aunque hay quien apunta también que estas elecciones puedan ser las últimas donde esta oposición siga aceptando el juego democrático. De momento les si-gue costando declarar que aceptarán los resultados, sean cuales sean, el 7 de oc-tubre. El lobo está ahí, pero ahora se pre-senta con otro envoltorio más atractivo y con piel de cordero. Es la misma oligar-quía herida, liquidacionista y racista, des-pojada de sus privilegios. Del otro lado, el presidente Hugo Rafael Chávez Frías y el Gran Polo Patriótico, que optaría a su 3er periodo presidencial desde de la aprobación de la nueva constitución de la Republica. Con el estado de salud de Chávez en primer plano, apenas el deba-te de los liderazgos compartidos abierto sobre el tapete, no hay duda de que hoy, sólo Chávez es capaz de aglutinar a todos los sectores que se agrupan en lo que se llama el chavismo. Son muchas las incóg-nitas que se ciernen sobre el escenario político de Venezuela. ¿Por cuánto tiem-po su salud dejará a Chávez en el poder? ¿Dará tiempo para que los sectores popu-lares logren niveles de organización que hagan intocables los grandes avances de la última década? La numerosa militancia bolivariana es consciente de que la direc-

ción socialista y democrática del proceso, sin Chávez, corre un grave peligro.

En su haber tiene lo que el gobierno bo-livariano ha sembrado durante estos 13 años, y que ofrece resultados incuestio-nables. Haber reducido casi a la mitad el índice de pobreza, del 44% en 1999 a 23% en 2010, la mejora de forma visible de la política distributiva de la riqueza, o la reducción, en cinco puntos, del índice de mortalidad infantil. Este es el gobier-no que acabó con el analfabetismo en el país y que llevó agua potable al 95% de la población.

Un gobierno que está a punto de aprobar una nueva ley orgánica del trabajo que fortalezca y proteja a la clase trabajado-ra, un tema que estaba pendiente hasta la fecha, También es el que está dando un impulso importantísimo a la construc-ción de viviendas sociales, uno de los pro-blemas crónicos de Venezuela que junto a la inseguridad, un serio problema estruc-tural generado por décadas de exclusión social o por ejemplo, de la infiltración de la violencia paramilitar en los barrios o la corrupción, son los tres problemas más importantes de la Venezuela actual.

Así el movimiento bolivariano se encuen-tra en el momento crucial de continuar priorizando lo social, garantizando el pleno disfrute de los derechos sociales básicos con el fin de lograr el desarrollo humano integral de todas las personas. Y a su vez, debe ir transfiriendo poder eco-nómico y herramientas de participación directa en los medios de producción y en la comunidad (consejos comunales), favo-reciendo su organización y capacitación, en definitiva de profundizar en la senda abierta con más socialismo y por ende más democracia.

Se juega mucho Venezuela y los/as que creemos en otras formas de gestionar y organizarnos colectiva e individualmen-te. En medio de la avalancha neoliberal salvaje que lo impregna todo, sumergido el capitalismo en una de sus periódicas e irreparables crisis, son pocos los puntos en el planeta que han decidido agarrar las riendas de su destino y con sus erro-res y sus aciertos caminar con dignidad hacia otro tipo de sociedades más justas y democráticas. Acompañémosles con más solidaridad.

7 de octubre:'

Venezuelan gauzatzen ari diren eraldaketa prozesuak ezaugarri iraultzailerik badute, ezaugarri hori asfaltuan bertan dago, so-roetan, etxeetan eta auzo populatuetako aldapa luze haietan.

Konta ezin eratara ari da Venezuela herri boterea oinarrietarik garatzen, begibistako ezaugarrietan eta ñabardura txikietan, pausoz pauso, Simon Rodriguez-ek aipatu-riko “saiakera eta akatsa” lelopean. Adibi-deak ugariak dira:

Consejos Comunales-etik auzoa antolatu eta komunitatea eraikitzen da, asamblea eta lanaren bidez. Autogestioa bultzatuz, beharrak aztertuz, espazioa konpondu eta egokituz, kultur eta kirol ekintzak antola-tuz, garapen proiektuak eraiki eta kudea-tuz…

Soroetan, Jira-Jara nekazari mugimenduak Yaracuy-n edo Frente Ezequiel Zamora-k herrialde osoan, lege eta eskubideak hitzak izatetik ekintzak eta egiantzak bihurtzen dituzte, lurrak okupatu eta beraien bizien kaltean lurjabeek bidalitakoen pistolen kontra eutsiz; eskola heziketa sortuz, koo-peratibismoa ereinez eta Venezuela guztia-rentzat elikagaiak bilduz.

Diana, Alcasa, Fama de America edo Inve-val bezalako langileek berreskuraturiko fa-briketan olioak, papera, kafea, aluminioa… ekoiztu eta langileen kontrola eta autono-mia sustatzen dira, patronalaren burokrazia borrokatu eta urteetan iraun duen errenta politika desegiten hasiak dira.

Hirietan Movimiento de Pobladores beza-lako ekimenek hiritar latifundioak salatzen dituzte, beren burua antolatuz, autogestio-natuz eta eraikiz; mobilizazio bidez bizileku duina lortzea dute helburuetako bat.

Emakumeen eskubideen aldeko mugi-mendua Araña Feminista taldean biltzen da, gizartearengan kontzietzia feminista erein eta patriarkatuari erasoz, bortizkeria matxista salatu, abortoaren despenaliza-zioaren alde borrokatu eta lanaren lege be-rriari feminismoaren ikuspuntu batetik so eginez.

Komunikabide libreetatik ere lan egiten da kontrainformazioa bultzatuz; kultura berrit-zea da helburua, indigenen mugimendua babestu, horma mutuak muralez jantzi, de-serriratzeen kontra protesta egin eta ikasle

mugimenduari ahotsa emanez. Informat-zea, eztabaidatzea eta parte hartzea dituz-te ardatz.

Benetan zaila da munduan horrelako neu-rriak dituen proiektuan lanean dabilen jendea taldea topatzea. Sorkuntza eta as-mamen ekintza honek, Karibe itsasoaren hertzean, guztiz berritu du Hegoamerika-ren izaera azken hamarkadetan.

Jende talde horrek Gran Polo Patriotico deiturikoa eraikitzen dirau 2011 urtetik, herrialde osoko indarren batasuna biderat-zeko asmoz. Asanbleak, sektoreen arteko elkarretaratzeak, eztabaidak, ekarpenak eta mobilizazioak dira beren erremintak, eta ez dituzte kritika eta autokritika alde batera uzten, beren bideak argi eta ilunak, garaipen eta galerak, zuzenak eta okerrak dituela jakinaren gainean izaki.

Behealdetik antolaturiko gizarte mu-gimenduak dira iraultzarako bidean Venezuelak bizi duen prozesuaren etorkizunaren bermea. Mugimendu horiek dira herrialdeak jasaten dituen sakoneko aldaketen eragileak. Herri boterea, demokrazia iraultzailea eta sozialismoa xede hartuta datorrenari tiraka dabiltzanak eta izan dena egoz-teko lanean dabilen mugimenduak dira hauek, aitzinakoak desagertzeari uko egin eta berria jaio ezin denean sorturikoak, Bertolt Brechtek esango lukeenez. Bide horrek autogobernua, baliabide kultural eta materialak eta herriaren oroimena berreskuratuz XXI mendeko sozialismoaren eraikuntzara darama. Gertatzen ari da. Orain. Venezuelan.

Herri bat abian!