urtekaria2011

15
Osteguna, 2011ko abenduaren 22a Testuak: Miriam Luki Azpiegiturak, argi izpiak ikusten hasita URTE KARIA Beasain-Durango errepideko lanek bultzada handia izan dute aurten, aldundiak Deskargako lanekin aurrera jarraituko duela esan eta gero. Irudian, Argixaoko tunela egiteko lanak. G. ARANBURU

Transcript of urtekaria2011

Page 1: urtekaria2011

Osteguna,2011ko abenduaren 22aTestuak: Miriam Luki

Azpiegiturak,argi izpiak ikusten hasita

URTEKARIA

Beasain-Durango errepideko lanek bultzada handia izan dute aurten, aldundiak Deskargako lanekin aurrera jarraituko duela esan eta gero. Irudian, Argixaoko tunela egiteko lanak. G. ARANBURU

Page 2: urtekaria2011

2 Urtekaria Gizarteagoierriko hitza • 2011ko abenduaren 22a, osteguna

Motzean D

Toki itxietan erretzeadebekatu zuten urtea Zurrunbilo batean hasi zen urtea, erre-tzearen debekua toki itxietara zabalduzutenean; besteak beste, tabernetaraeta bestelako ostalaritza guneetara.Hautsak harrotu zituen debekuak, bainagero, ohitura bihurtu zen azkar asko.Tabernen kanpoaldeak dira orain jendezbeteta daudenak, eta debekua, zenbaitlekutan gauez malgutzen omen da.

Orbegozoko ‘matxerek’jaso zuten Xera saria Aurreko mendean, 40. hamarkadatik 70. hamarkadara bitartean, Zumarraga-ko eta Urretxuko emakume askok etaaskok lan egin zuten herriotako industriaarloan. Badiola orrazi fabrikan, zumegin-tzan eta Orbegozon aritu ziren, batezere. Orbegozon, moldeak egiten zituztenmatxerek. jaso dute aurten emakume-en lana aitortzen duen Xera saria.

Goierriko sei eskolatanbaratzeak landuko dituzteGoierriko 22 udalek eta nekazari elkarte-ek, Goimen landa garapen agentziarekinhitzarmena sinatu berri dute, baita Goie-rriko sei ikastetxek ere. Alde guztiek«aurrerapausoa» dela aitortu dute ofi-zialtze bidean egindako urrats hori.Akordio horri esker, ikastetxeetan bara-tzeak jarri eta landuko dituzte ikasleekin,eta Goimenek azpiegitura jarriko die.Matxera izandako emakumeak. MIRIAM LUKI

pUrtarrilak 5.Ordiziako Gazte-txean 25. urteurrena ospatu zu-ten.pOtsailak 8.Beasaingo Odol-kiaren Kofradiaren 26. Kapitu-luan Atzegi eta Oscar Terol izen-datu zituzten Ohorezko Kofra-dekide.pOtsailak 18.Legazpiko Herri-tarren Foroak 10 urte bete zi-tuen.pMartxoak 8.Emakumeen Na-zioarteko egunaren bueltan,Goierri Garaian Orbegozo lante-gian lan egindako matxereieman zieten Xera saria.pMartxoak 16.2011ko Olariasaria Atzegik jasoko zuela iraga-rri zuten, maiatzeko LegazpikoSantikutzetan.pMartxoak 29.Ataungo Urbi-tarte sagardo ekoizlea, EuskoLabel izendapenean sartu zu-ten goierritar bakarra izan zen.pApirilak 12.ELA sindikatuarenmendeurrena ospatu zutenGoierrin ere.pMaiatzak 3.Domingo Goibu-rurena izan zen gaztarik onenaIdiazabalgo Gazta Egunean.pMaiatzak 24.Segurako turis-mo bulegoak kalitate turistikoa-ren Q ziurtagiria lortu zuen.pMaiatzak 27.Ordizian bi gizo-nezko emakume bat bortxa-tzen saiatu eta gero, ehunka la-gunek elkarretaratzea egin zu-ten sexu erasoen kontra.pMaiatzak 27.Nanoteknolo-giari buruz nazioarteko kongre-sua antolatu zuten Ordizian.Ekainaren 1etik 4ra, nanomag-netismoaz eta esprintonikazaritu ziren nazioarteko 200 bataditu.

GKronologia

Hamar urteotan hazi egin daGoierriko biztanleria, eta egun,69.444 lagun bizi dira eskualdean.Espainiako Estatistika InstitutuNazionalak (INE) otsailean plaza-ratutako datuen arabera, 2000. ur-tean baino lau mila lagun gehiagobizi dira Goierrin. Hala, azken ha-markadetako beheranzko joeragelditu egin da. Goierriko biztan-leriak 80. hamarkada hasieran jozuen gaina, 70.000 biztanlekomuga gaindituta. Hogeita hamarurte geroago, kopuru horietatikgertu dago berriz ere.

Gorakada horren arrazoiak az-tertzerako garaian, hainbat fak-tore hartu behar dira kontuan,adituen ustez. Batetik, 70. hamar-kadan izandako baby boom feno-menoa aipatu behar da. Izan ere,garai hartan ume asko jaio zen,eta belaunaldi hura, 30 urte gero-ago, umeak izaten hasi da. Ho-rrek, jaiotza berrien kopuruakere gora egitea ekarri du.

Populazioaren hazkundeaneragin duen beste faktoreetakobat, immigrazioarena da. Etorkinkopuruak gora egin du azken ur-teetan, eta dagoeneko, goierrita-rren %7,13 dira atzerritik etorri-takoak; hau da, 4.785 lagun guzti-ra. Datu hori adierazgarriagoa da

Goierri behean Goierri garaianbaino, kopuru hori %9,22koa bai-ta Goierri Beheko herrietan.

Etxebizitza bat bi biztanlekoEskualdeko biztanleriak goraegin duen heinean, Goierrikoetxebizitza kopuruak ere goraegin du. Eustat Estatistika Insti-tutuak emandako datuen arabe-ra, 31.036 etxebizitza daude es-kualdean, goierritar kopuruarenerdia, hain zuzen ere. Guztira,69.444 biztanle badaude Goierrin,bi goierritarretatik batentzakoadina etxebizitza dago eraikita es-kualdean.

Eustatek kaleratutako datueijarraiki, beste sei mila etxebizitzaeraikitzea aurreikusten duteGoierrin. Goierriko 22 herrietakohirigintza arauak kontuan hartu-

ta bildu dituzte datu horiek. Seimila etxebizitza horietatik laumila inguru, prezio librekoakizango dira eta gainerako 2.000etxeak babes publikokoak. Ara-man izan ezik, eskualdeko gaine-rako herri guztietan eraikiko di-tuzte etxebizitzak datozen urtee-tan. Orain arteko pausoeijarraituz, gehien eraikiko den he-rria Beasain izango da; guztira,1.375 etxebizitza.

Beasain da etxebiztza gehiendituen udalerria, 6.000 inguru.Haren atzetik daude Legazpi, Zu-marraga eta Ordizia, hirurak ere,4.500 etxebizitzaren bueltan. Laz-kaon eta Urretxun, 2.000 etxebizi-tza baino gehiago daude eta Idia-zabalen 1.000 pasatxo. Gainontze-ko herrietan ez dira milakorairisten.

Goierritar gehiago dago Otsailean biztanleriadatuak atera zituenEspainiako INEerakundeak; 69.444biztanle ditu Goierrik

70eko hamarkadako ‘boom’-ean jaiotakoen seme-alaba kopurua dahazkundearen faktoreetako bat . ARKAITZ APALATEGI

1 Inma proiektua.Eusko Jaur-laritzak Zumarragako Ospi-

talean egiten ari den ikerketada. Ingurumenak osasunean di-tuen eraginak aztertzen ari dira.Lehenengo faseko emaitzakezagutarazi zituzten otsailean.Airearen kalitateak 0-4 urtekohaurrengan ez duela eragin na-barmenik ondorioztatu zuten.

2 Kutsadurak gora Zuma-rragan.PM10 partikulen

muga 50en ezarrita badago,Zumarragan 102 mikrogramometro kubikora iritsi ziren otsai-lean. «Kutsaduraren eskudun-tza Eusko Jaurlaritzarena» dela esan zuen Mikel Serranoalkateak.

3 Arcelor-Mittalen behinbehineko itxiera.Apirilean

neurriek gora egin zuten berrizere Zumarragan. Neurri horiek«grafito tobera batekin arazo-ak» egon zirelako eman zirelaesan zuen alkateak. Jaurlaritzakitxi egin zuen altzairutegia.

4 Ekologistak martxan.Ekologistak Martxan era-

kundeak kaleratutako Airearenkalitatea Espainiako Estatuan2010ean ikerketaren berri emanzuen. Txostenean, Goierri Ga-raian PM10 partikulen eraginazohartarazi zuen erakundeak.

5 Erradioaktibitatea.Olabe-rriako Arcelor-Mittal lante-

gian lehenengo eta Zumarraga-koan ondoren, erradioaktibita-tea atzeman zuten urrian etaazaroan.

GKutsadura

Page 3: urtekaria2011

pEkainak 2.Albert Fert FisikaNobel saridunak Ordiziko Na-noteknologia kongresuan partehartu zuen.pEkainak 2.Herritarrek eginda-ko Inmigrazio eta Elkarbizitzaplana aurkeztu zuten Urretxun.pEkainak 9.Legorretako harre-ra zentroan kalteak eragin, etabi gaztek ihes egin zuten.pEkainak 10.Euskal HerrikoBide Berdeen 1. Jardunaldia eginzuten Mutiloan.pEkainak 5.Markel Lopez, epi-dermolisi builosoa duen hau-rraren aldeko musika jaialdiaegin zuten Urretxuko eta Zuma-rragako Gaztetxean.pEkainak 15. Irimo inguruakezagutzeko gida kaleratu zuenUrretxuko Udalak.pUztailak 6.Euskadiko bihotzalelopean batu zuten Goierrikoturismo eskaintza.pUztailak 7.Artiz langile auzo-ko azken etxea bota zuten Zu-marragan.pUztailak 8.Goierrialdea en-presak autobus berriekin zabal-du zuen herri arteko zerbitzua.pUztailak 19.Kalteak izan zirenLegazpiko Lakiola parkean etakanpatzea erregulatuko zuten.pUztailak 27. Indusketekin ja-rraitzea erabaki zuten Muru-mendin.pUztailak 27.Lau urteko plan-gintza egin zuten Goierri Garai-ko turismoaren kalitatea hobe-tzeko.pIrailak 2. Iaz baino bisitarigehiago izan ziren Goierrin, bai-na diru gutxiago gastatu zuten.pIrailak 6.Aizpea Gaztande-giak irabazi zuen Ardi Gaztaren27. lehiaketa Legazpiko ArtzainEgunean.

GKronologia

Gogoratu nahi ez dena,ezin da ahaztu. Aur-ten Espainiako GerraZibileko biktimak eta

senitartekoak gogoan izan dituz-ten bi egitasmo egin dira Goie-rrin. Aintzindari izan dira legaz-piarrak, han martxoan omendubaitzituzten gerrako biktimak.Legazpi 1936 liburua aurkeztu zu-ten, oroigarri plaka bat jarri zu-ten eta Ormakioko frontea egonzen lekura ibilaldia antolatu zu-ten. Aurten, Espainian faxistakaltxatu zirela 75 urte bete dira.

Urrian, Urretxuko eta Zuma-rragako Udalek omenaldi «xu-mea baina sentikorra» eskainizieten 1936an, Hernanin fusilatuzituzten bederatzi herriko seme-en familiei.

GOIERRIKO HITZAK jarri du berealetxoa eta uztailean, altxamen-duaren nondik norakoen berrieman zuen, erreportaje sorta batargitaratuta.

Erreportaje sorta horrek, garaihaiek bizi izan zituzten goierrita-rren testigantzak jaso zituen. Eta,herri bakoitzean, 1936ko udangertatutakoaren berri emanzuen, besteak beste. Lau hobi-gune daude Goierrin, gaur egun:Zaldibia, Ataun, Idiazabal eta Zu-marragan.

Legazpi aitzindaria izan da 36ko gerrako memoria berreskuratzekobidean, martxoan egindako ekintzekin. Ondoren, urrian Urretxun etaZumarragan egindakoa etorri zen, eta tartean, GOIERRIKO HITZAren alea.

Memoriaren bila,lehenengo urratsak

Goian, ‘Legazpi 1936’ liburutik ateratako argazkia. Behean, legazpiarrakOrmakion, frontea egin zen tokian. EUSKAL MEMORIAREN FUNDAZIOA / ALEX AREIZAGA

2 Soslaia

Esteban BarrenaTxistularia etaekintzailea

Z ortzi anai-arrebetatik gaz-teena zen Esteban Barrena

(Zumarraga, 1942-2011). Be-nancio Barrena anaiaren arabe-ra, «pertsona ona zen, isila,maitagarria; ezetzik esaten ezzekien, eta beti laguntzekoprest zegoen». Elizari estuki lo-tua, Luis Mari Segurola, Zuma-rragako parrokoa izandakoarenlaguntzaile gertua izan zen urte-tan. Aintzinako Ama Txistularitaldearen sortzaileetako bat,eta, oro har, Zumarragako herri-gintzan ibilitako gizona.

Uztailean zendu zen. Ome-naldi bat baino gehiago egindizkiote ordutik. Alize Mendiza-bal organistak eta DonostiakoOrfeoi Txikiak kontzertua eskai-ni zuten urrian JasokundearenAndre Mari parrokian. Aben-duan, txistu kontzertua egin zu-ten Zumarragako Beloki pilota-lekuan, eta Euskal Herritik eto-rritako hainbat txistularik partehartu zuten.

Gizartea Urtekaria 32011ko abenduaren 22a, osteguna • goierriko hitza

Page 4: urtekaria2011

pIrailak 8.Ricardo Remiro ar-tzain nafarrak irabazi zuen Ordi-ziako Gazta lehiaketa 2. urtez.pIrailak 14.Asiar liztorra atze-man zuten Goierrin.pIrailak 30. Zaborren kudeake-tari buruzko eztabaida Beasai-neko udaletxean. Goierriko bes-te udaletxe askotara zabalduzen eztabaida hau.pUrriak 7.Benin-en barnetegia

egiteko jaialdia antolatu zuenHerriak Elkarlanean elkarteak.pUrriak 18.Markel Lopez, epi-dermolisi bullosa duen haurra-ren aldeko dantza jaialdia anto-latu zuten Zumarragan.pUrriak 19-25.Espainiako Ge-rra Zibilean Hernanin fusilatuta-ko bederatzi urretxuar eta zu-marragarrei omenaldia egin zie-ten, Urretxun eta Hernanin.

pAzaroak 3.Goierritarrak izandira Euskal Herriko Gazta txa-pelketako gaztagile onenak,Gasteizen,pAzaroak 8. Jose Ramon Ota-mendi arrasatearrak irabazizuen Zumarragako Buzkantzalehiaketa.pAzaroak 8. Olano harakinekirabazi zuten Beasaineko Odolkilehiaketa.

GKronologia

pAzaroak 8. Errezil sagar lehia-keta eta azoka ez egitea erabakizuten Gabirin aurtengoa sagarurte eskasa izan delako.pAzaroak 8. Erradioaktibitateaatzeman zuten Arcelor-Mitta-len, Zumarragan, aurretik Ola-berriako enpresa berean aurkituzuten.pAzaroak 9. Mineralogia etaPaleontologia Astean trukea in-

dartu den aurten, Urretxun.pAzaroak 15. La Lezek irabazizuen Zegamako gazta lehiake-ta.pAzaroak 29. OrmaiztegikoMurua harategiak irabazi zuenodolki lehiaketa.pAbenduak 2. Goierriko sei es-kolak eta Goimenek hitzarme-na sinatu dute, ikastetxeetanbaratzeak lantzeko.

%36pIndarkeria matxista.Jarritakosalaketen %36, 30 urte azpikoemakumeek jarritakoak dira.Gazteengan arreta berezia ipinidute udalek eta eragileek aur-tengo kanpainetan.

12.000pIkasle.Goierriko ikastetxeetan2011-2012 ikasturteari hasieraeman dioten ikasle kopurua da,3 urtetik hasi eta 16 urtera arte-ko derrigorrezko irakaskuntzasistemaren barruan.

1.670pBisitariak Igartubeitin.Igartubeiti baserri museoan1.670 lagun izan ziren SagardoAstearen barruan, urriaren 3tik14ra bitartean. Astean zehar946 lagun joan ziren bertara,eta asteburuan eta urriaren12an, 714 pertsona. Bisitarien ar-tean gipuzkoarrak izan ziren na-gusi (1.245); ondoren bizkaita-rrak (223) eta arabarrak (57).

Edukiontzi berdeari agur esan zioten ekainean, Itsasondon. A. APALATEGI

Gizarteak sortzen duen zaborraren kudeaketa gai politikoa bihurtuda, ezinbestean. Zabor kopuruak gora egiten du etengabean, bainazaborrarekin zer egin zer egin erabakitzeko garaian, alderdiak ezdira ados jartzen. Itsasondon, edukiontzi berdeak erretiratu eta za-borra biltzeko sistema berria jarri dute, atez-atekoaren antzekoa.Birziklatze tasa igo, eta birzikla ezin daitekeen errefusa ahalik etagutxien izan dadila lortu nahi dute.

PSE-EEk berriz, erraustegi sistemaren alde egin du. Lazkao, Le-gazpi eta Zumarragako udaletara zaborren kudeaketaren ingurukomozioa eraman zuen, errausketa planta egitearen alde.

Zaborren kudeaketa osokobilkuretako gaia, zaborrakgainezka egin duenean

Atzegiko Beasaingo txolarteko boluntarioak, kofradiakide. M. LUKI

Atzegiko txolarteek egindako lanari aitortza egin diote aurten Bea-saingo Odolki Kofradiak eta Legazpiko herriak. Bi errekonozimenduhorien asmoa, txolarteek adimen urritasuna dutenekin aisialdiaridagokionean egiten duten lana aitortzea da.

Otsailean, Beasaingo Odolkiaren Kofradiaren 26. kapituluarenospakizunetan, Atzegi elkarteko Beasaingo txolarteko boluntario-ak ohorezko kofradekide izendatu zituzten. Maiatzean, LegazpikoSantikutzetan, Legazpiko Txolarteko kideen izenean Olaria sariajaso zuen Cruz Oroz ordezkariak. Atzegiko txolarteetan adimen urri-tasuna dutenak elkartzen dira, boluntarioak aritzen dira beraiekin.

Beasaingo Odolki Kofradiaketa Legazpiko herriakAtzegiri aitortza egin diote

4 Urtekaria Gizarteagoierriko hitza • 2011ko abenduaren 22a, osteguna

Page 5: urtekaria2011

pUrtarrilak 6.Goierri Fundazio-ak 525 milioi euro jaso zituenIkerketa Zentro bat egitekopUrtarrilak 25.ZumarragakoGeltoki Intermodalaren lanakhasi zituzten.pOtsailak 1.400 metroko Loi-natz tunela ireki zuten AHTaigarotzeko.pOtsailak 3.Ormaiztegin 246etxebizitza berri eraikitzekoproiektua onartu zuten, Jardue-ra ekonomikorako 3 area berrieraikitzea aurreikusi zuten.pOtsailak 4.Jaurlaritzak hasizituen Goierrin AHTren seiga-rren zatiko lanak, Antzuola etaEzkio lotzeko.pOtsailak 15. Donejakue bide-ko erromesentzat Igartzan ater-pea egiteko proiektua aurkeztuzuten Beasainen.pOtsailak 15.Ezkio-Itsasokonekazal lurrak mugatzeko az-ken lanak egin zituzten.pOtsailak 18.Ezkio-ItsasokoSanta Lutzi Zahar eraikina za-harberritzeko lanen hirugarrenfaseari ekin zioten.pOtsailak 25. Igartzan eskolakirolerako gunea eraikitzekoproiektua, lur azpiko garajeengainean.pOtsailak 25. Kaletik auzoeta-ra igotzeko igogailua martxanjarri zuten Legazpin.pMartxoak 9. AHTren beharrakasetzeko goi tentsioko linea ja-rriko zuten Bizkaitik Goierrira.pMartxoak 11. ZumarragakoGeltoki Intermodala inauguratuzuten.pMartxoak 15. Gaintzako uda-letxe berriaren lanen hasiera.pMartxoak 17.Ezkio-ItsasokoSanta Lutzi Zahar inauguratuzuten.

GKronologia

Goierriko herrietako udal gober-nu gehienek, inbertsioen atalera-ko diru sailak murriztuta hasi zu-ten 2011 urtea. Murrizketa horieknabarmenak izan dira, eta albistekopuruaren arabera ere neurtudaitezke. Izan ere, iaz azpiegitu-ren inguruko albisteek aurtenbaino lerro gehiago bete zituztenegunkarietan. Murrizketa horie-tatik salbatu diren azpiegiturabakarretakoak, beste erakundebatzuen dirulaguntzei esker fi-nantziatutakoak izan dira; Zuma-rragako geltoki intermodalarenproiektua, kasu. Eskualdea uki-tzen duten azpiegitura handiago-ekin ere jarraitu dute, Beasain-Durango errepidea eta abiadurahandiko trena, besteak beste.

Inaugurazio ugariAzpiegitura txikiei dagokione-an, gehiago izan dira egitekoonartu diren proiektuak, inaugu-ratu direnak baino. Azken horienartean dago, Segurako Botikaxa-har eraikinaren inagurazioa,martxoan egin zutena. Elorri etaIparra-Hegoa elkarteko kideenekimenez sortu zuten, izena be-rreskuratuz. Antzerkiak, kantal-diak edota bertso-saioak egitendira bertan.

Martxoan izan dira aurtengoinaugurazio gehienak. AtaunSan Martingo plaza berria inau-guratu zuten, baita BeasaingoIgartza multzoko aterpea ere. Ez-kio-Itsason, Santa-Lutzi Zahareraikinaren lanak amaitu etaudaletxea eta kultur zerbitzueta-rako hainbat lokal hartzen dituengunea zabaldu zuten.

Mutiloan, kultura, osasun etaaisialdi zerbitzua emateko espa-zioa aurkeztu dute aurten. Guzti-

ra, 448.000 euroko inbertsioa eginzuen Mutiloako Udalak, eta Gi-puzkoako Foru Aldundiak 320.000eurorekin lagundu zion. Altza-gan Olagi landa-etxea ireki zuten,hori ere martxoan.

Geltoki intermodalaZumarragan geltoki intermodalainauguratu zuten. 4,6 milioiko au-rrekontua izan zuten geltokiarenlanek. Martxoaren 11an inaugu-ratu zuten geltokia erakunde ez-

berdinetako ordezkariek. Horiizan da, 2011n Goierrin egin dutenazpiegiturarik handiena. Beasaineta Lazkao lotzen dituen bidego-rria ere ekainean zabaldu zuten.

Azpiegitura horiez gain, Bea-sain-Durango errepidearen Zu-marraga, Urretxu eta Legazpi ar-teko zatia dago. AHTko lanak ere,beste erakundeen diruarekin fi-nantzatutako azpiegituren arte-an daude. Bietan eman dituzteurratsak aurten.

Inbertsio handiekin jarraitu baduteere, txikiak murriztu egin dituzteUdalek inbertsioetarakokontu-sailakmurriztuta hasi zutenurtea; hori nabaritu egin da herrietan

Geltoki intermodala inauguratu zuten martxoan Zumarragan, 4,8 milioiko aurrekontuarekin. GOTZON ARANBURU

Azpiegiturak Urtekaria 52011ko abenduaren 22a, osteguna • goierriko hitza

Page 6: urtekaria2011

pMartxoak 18. Igartza multzoainauguratu zuten Beasainen.pMartxoak 31. Kultur, osasuneta aisialdi zerbitzuak bildukodituen gunea inauguratu zutenMutiloan.pApirilak 19. Zumarragako An-tiguarekin plataformak azkenagerraldia egin zuen Antioko In-terpretazio Zentroaren kontra.pApirilak 21. ZaldizurretatikLazkaorako bidegorria amaituzuten Beasainen.pApirilak 27. Skate parkea irekizuten Upabin, Ordizian.

pMaiaitzak 3. Antioko Interpre-tazio Zentroaren lanak hasi zi-tuzten, Zumarragan.pMaiaitzak 25. ZumarragakoOspitalea handitzeko lanakmartxan jarri dituzte. Hiru solai-ruko eraikin berria egiten ari dira.pMaiaitzak 25. Ezkio-ItsasokoGurrutxagako eremuan 21 etxe-bizitza egiteko proiektua onartuzuten.pEkainak 7. Zegamako SanBartolomeko aparkalekuan 140plaza gehiago egiteko asmoaaurkeztu zuten.

pEkainak 10. Beasain-Lazkaobidegorria inauguratu zuten.pEkainak 21. Beasaineko As-mube elkarteko kideak egoitzazaldatu ziren.pEkainak 22. Beasain-Durangoerrepideko Urretxu-Antzuolazatiko lanak hasitzat eman zi-tuzten jarduneko aldundiko or-dezkariek.pIrailak 29. Errementari etxeaberritzeko proiektua onartu zu-ten Zerainen.pAzaroak 3. Idiazabalgo fron-toiaren egoeraren inguruko

GKronologia

hausnarketa prozesua martxanjarri zuten, orohar kirol ekipa-menduen egoera aztertzeko as-moa agertu zuen Udalak.pAzaroak 3. Beasain-Durangoerrepideko Eitzagako lotuneaamaitu zuten.pAzaroak 3. Lurraren energiaerabiltzeko geotermia putzuakegin zituzten Antioko Interpre-tazio Zentroan.pAzaroak 10. Beasain-Durangobidearen Deskargako tunelarenproiektuarekin aurrera egingoduela jakinarazi zuen aldundiak.

pAzaroak 15. ZumarragakoAgiña auzoan pilotaleku berriainauguratu zuten.pAzaroak 16. Ezkio-ItsasokoGurrutxaga eremuko 7 etxebizi-tzen eraikuntza hastear daude-la iragarri zuten.pAzaroak 25. Zumarragako Ei-tzaga auzoan 410 etxebizitzeneraikuntzari 2012 hasieran ekin-go diotela iragarri zuten, Eitza-ga-berri auzoa izango dena.pAbenduak 16. Zaldibiak badubigarren kalea. Artxanberri ka-lea ireki zuten.

6 Urtekaria Azpiegiturakgoierriko hitza • 2011ko abenduaren 22a, osteguna

Motzean D

49.364pEuro.Gipuzkoako Foru AldundiakAtaungo Udalari 49.364 euroko diru la-guntza emango diola iragarri zuen aza-roan, San Gregorioko Bikario-etxean na-tur interpretazio gunea eta BarandiaranMuseoaren tailerrak egokitzeko lanak finantzatzen laguntzeko.

Zumarragako Agiña auzoakpilotaleku berria duAgiña, Zumarragako auzoa da 1989.urteaz geroztik; aurretik Azkoitiako partezen. Egun, 100 biztanle inguru ditu,horietatik dozena bat, haurrak. MikelSerrano Zumarragako alkatearen ara-bera, «auzotarren eskaera historikoarierantzunez» eraiki dute frontoia. Azaro-an inauguratu zuten.

Legorretan tren geltoki berriaegiteko prozesua aurrera doaEspainiako Kongresuko Sustapenbatzordeak, Legorretan tren geltokiberria eraikitzeko prozesua eta egutegia«arintzeko» eskaera onetsi zion EAJri,ekainean. Bakartxo Mendez Bildukoalkateak uztailean azaldu zuenez,«tren geltokia herrira ekarri behar da.2008tik gaude horren atzetik».Inaugurazioa, San Martin jaietan. G. ARANBURU

Larraitz Ugarte, GipuzkoakoForu Aldundiko azpiegitura ar-duradunak, Deskargako tunela-ren eraikuntzarekin jarraitukozuten edo ez aztertu egin beharzutela adierazi zuen. Adierazpenhark hautsak harrotu zituenGoierri Garaian. Azaroan, ordea,bankuek agindutako maileguariesker, tunelaren lanekin aurreraegingo zuela jakinarazi zuenUgartek.

Erabakia bankuekin egindakobileraren ostean hartu zuen al-dundiak. Legealdi hasieran lanhorien jarraipena ezbaian jarrizuten, aurrekontua oso altua ze-lako. Baina, bankuek maileguaeman zioten aldundiari lanekinjarraitu zezan. Bidegiko finantzaplana aurkeztu eta gero, «ban-kuak lasai geratu ziren», Ugarte-ren arabera. Izan ere, diputatuakzioenez, «Gipuzkoako exekutibo-ak hartu dituen erabakiek ban-kuengan konfiantza sortu dute».Konfiantza horregatik, «bankuekUrretxu eta Antzuola arteko erre-pidea egiteko dirua utzi digute».Bidearen zati hori Gipuzkoaren-tzat «ezinbestekotzat» jo zuenUgartek, azken agerraldian.

Urriko eta azaroko adierazpe-nen artean, Mikel Serrano Zuma-rragako alkatearen prentsa oha-rra egon zen; bertan, lanekin ja-rraitzeko «exijentzia» egiten zionaldundiari. Zumarragako Bildukerantzun egin zion, alkatearen hi-tzak eta moduak «erabat arbuia-tuz». EAJk, bere aldetik, mozioa

aurkeztu zuen Goierriko eta De-bagoienako herrietako udaletakoosoko bilkuretan.

Beasain-Durango errepidekolanek jarraitu egin dute, Deskar-gako tunelaren zulaketa lanakere hasi dituzte jada. Bidegik, 26 milioi euro inbertituko du da-torren urtean, Urretxu-Antzuola

autobide zatia egiteko. Are gehia-go, hori izango da GipuzkoakoForu Aldundiak datorren urteanegingo duen inbertsiorik handie-na. 2013an, beste 22 milioi euro in-bertitzea aurreikusi dute; eta2014an, beste 17 milioi, Urretxueta Antzuola arteko errepideaamaitzeko.

Urretxu-Zumarraga lotuneaapirilean irekiko dutela jakinara-zi zuen Larraitz Ugarte diputa-tuak. Zati horretan tunelak diranagusi, lan zibilak amaituta dau-de jada, eta osagarri elektrikoakjartzen ari dira orain. Atzeratutadatozen lanak dira; urtea hasi ze-nean, EAJk gidatzen zuen aldun-ditik jakinarazi zuten, «urteaamaitu aurretik» lotunea bukatu-ta egongo zela. Baina epe horiekez dira bete.

Zumarraga eta Urretxu An-tzuolarekin lotuko dituen errepi-dearen lanak hasita daude, etahogeita hamar hilabeteko epeanbukatu nahi dituzte. Sahiesbideberriak, bidesaria izango duelaere berretsi du aldundiak.

Deskargakotunelari baiBeasain-Durangoerrepideak Goierrinegiten duen zatiarekinaurrera egin dute, lanakatzeratuta badoaz ere

Azaro amaieran hasi ziren Deskargako tunelaren zulaketak egiten. G .A

Page 7: urtekaria2011

Azpiegiturak Urtekaria 72011ko abenduaren 22a, osteguna • goierriko hitza

Zumarragan zeresan ugari emanduen proiektua da Antioko inter-pretazio zentroarena. Zentroaeraiki aurreko lanak, hauteskun-deen aurretik ospatu zituzten, Mi-kel Serrano Zumarragako alkate-ak agindu bezala.

PSE-EE buru duen udal gober-nuak lehenago hasi nahi zituenlanak, baina izapide guztiak betebehar izan zituzten, eta Plan Be-reziaren onarpenak tarteko, ustebaino beranduago hasi ziren ere-mua hesitzen.

Antiguarekin plataformako ki-deak, interpretazio zentroareneraikuntzaren kontra azaldu denherritar taldea, azkenera artesaiatu ziren proiektuaren aurkaegiten. Baina, udal hauteskunde-en ondoren, sozialistek herrita-rren babesa zutela, eta hasitakoa-rekin jarraitu zuten.

Lanek aurrera egin dute. Zuloaegin zuten, eraikinaren kanpokohormak eta barrukoak egin dituz-te, eta geotermia putzuak ere zu-latu dituzte, eraikina «jasanga-rria» izango baita.

Eraikuntza lanak bere gainhartu zituen Amenabar enpre-sak, 2,6 milioiko aurrekontuare-kin. Hamalau hilabetetan egindaegongo dela esan zuten enpresaketa alkateak, datorren urtekoSanta Isabel jaietarako.

Interpretaziozentroaren lanakaurrera doazIka-mika handia sortuzuen sozialistenproiektuak, etahauteskundeek berretsigabe hasi zituzten lanak

Azaroan, interpretazio zentroaren hormak eraikitzen. GOTZON ARANBURU

GOIERRIKO HITZAk emandako al-bisteen artean, lanei buruzko be-rri bakarra dago uztailera arte,eta hori da azkena. Kronika etenada, AHTarena, otsailetik uztaile-ra doana. Otsailean hasi ziren ofi-zialki lanean, Abiadura HandikoTrenaren bidea eraikitzeko Goie-rriri eragiten dion proiektuarenazken aurreneko zatian.

Orduan, Antzuola eta Ezkio-Itsaso lotuko dituen ia zazpi kilo-metroko trenbidearen lehen ha-rria kokatu zuten. Antzuolanegin zuten ekitaldia, Jaurlaritza-ko Etxebizitza, Herri Lan eta Ga-rraio sailburu Iñaki Arriola erehan izan zen.

Uztailean, Legorretako bide za-tiko bi tunel zulatzen bukatu zu-tela jakinarazi zuen Eusko Jaur-laritzak, azpiegituraren Gipuzko-ako zatiaren eragileak.Legorretako udalerrian barrenaigaroko den trenbideak luzean 3,5kilometro izango ditu, horietatik2,9 tuneletan, mendi azpian. Zubi-na eta Lasarte erreken sakonak

gainditzeko 144 eta 382 metro lu-zeko beste zubi ere altxatuko di-tuzte.

Tunelak aldenik alde zulatzenbukatu izana «mugarria» delaesan zuen Eusko JaurlaritzakoEtxebizitza, Herri Lan eta Ga-rraio Sailak. Bere ardurapeaneraikitzen ari diren trazatua2016rako bukatuko duten «kon-promisoa» berretsi zuen. Beste-tik, AHTren abantailak nabar-mendu zituzten prentsa oharre-an, errepide bidezko garraioarenaldean kutsadura eta lur okupa-zio txikiagoak dituela defenda-tuz. «Ingurumenari egin dakioke-en eraso handiena errepideari al-

AHTaren kronika etenaUztailean amaitu zutenLegorretako bide zatikobi tunelen zulaketa lana;bi zubi eraikiko dituzteerreken gainetik

AHTren lanen bista panoramikoa, irailean ateratakoa. MIKEL ARRAZOLA

ternatibarik ez jartzea» dela zio-ten ohar horretan.

Epaiketa maiatzeanBien bitartean, protestak etaekintzak izan dira Goierrin. Maia-tzean AHT-ren kontra protestaegin zuen ekintzaile bat epaitu zu-ten Donostian, 2008ko udabe-rrian, Ordizian egindako protestabat zela eta. Hasiera batean, fis-kaltzak 6 urteko kartzela zigorraeskatuko zuela iragarri zuen, «au-toritateari atentatua egitea» lepo-ratuta. Azkenean, ordea, «deso-bedientzia delitua» egotzi eta be-deratzi hilabeteko zigorra ezarrizioten gazteari.

Page 8: urtekaria2011

pUrtarrilak 11.ETAk su-etenaegingo zuela iragarri zuen.pUrtarrilak 18. Gernikako Akor-dioa Goierrin zabaldu zuten eki-men ezberdinak eginez.pUrtarrilak 21. Udalbitza auzi-ko epaia atera zen: absoluzioa.Urko Irastortza lazkaotarra, etaMiren Josu Aranburu eta JosebaGarmendia urretxuarrak libregeratu ziren.pOtsailak 4.Urretxun eragileezberdinek Bai Udalbitza sare-rari esker ona agertu zioten.pOtsailak 8.Sortu alderdi be-rria legeztatzearen aldeko eki-

menak hasi zituen ezker aber-tzaleak, Goierriko herrietanhainbat egin zituen.pMartxoak 25.Goierriko alder-di gehienak Sorturi legez kanpouztearen kontra agertu ziren.pApirilak 13. Aitor eta Igor Es-naola anaiak atxilotu zituztenLegorretan, ustez ETA kideakizateagatik.pApirilak 19. Autodeterminazioeskubidea eskatzeko elkartu zi-ren Goierriko 17 udal.pApirilak 20. Aitor Esnaola le-gorretarrak torturak salatu zi-tuen.

pApirilak 21. Inocencio Soriapreso politikoa askatu zutenFrantzian, eta Urretxura itzulizen.pMaiatzak 3. Bildu koalizioa-ren Goierriko 15 zerrendari udalhauteskundeetan ez parte har-tzen uztea ebatzi zuen Espai-niako Auzitegi Gorenak.pMaiatzak 6. Bildu legez kan-poratzearen kontra bilkurak dei-tu zituzten sindikatuek.pMaiatzak 23. Bilduk Goierrikomapa politikoa irauli zuen, udalhauteskundeak eskualdeko 11herritan irabazita.

GKronologia

pEkainak 10. Goierriko 18 udal-batza gehiengo osoz osatu zi-ren.pEkainak 14. Bilduk Goierriko 6herri handienetatik 5etan agin-tzea lortu zuen.pEkainak 22.Zerainen PP al-derdiak zinegotzi bat izangozuela uste izan zen, hauteskun-de eguneko akats informatikobat izan zela-eta.pEkainak 23.Auzitegi Naziona-lera jotzea erabaki zuten zerain-darrek.pEkainak 28. Bateragune au-ziaren kontrako bilkurak egon

ziren Goierrin, Epaiketa politiko-en kontran lelopean.pUztailak 5. PPko zinegotziakez zuen kargua hartu Zerainekoudalbatzan.pUztailak 5. Aske utzi zituztenEkain Mendizabal ordiziarra etaEuri Albisu segurarra.pUztailak 8. Bilduk eta Arala-rrek elkarrekin aritzea adostuzuten Beasainen.pIrailak 28. Mila Ioldi ataunda-rra espetxetik atera zen zaintza-pean.pUrriak 13. Ekai Alkorta euskalpreso zumarragarrari harrera

egin zioten Urretxun eta Zuma-rragan.pUrriak 20. Sasieta Mankomu-nitatea Bilduren esku geratuzen.pUrriak 25. ETAk armak utzi zi-tuen.pAzaroak 9. Ion Telleria idiaza-baldarra aske utzi zuten, 12.000euroko bermea ordaindu etagero.pAzaroak 22. Amaiur izan zentalderik bozkatuena Goierrikoherrietan, Zumarragan salbu,Espainiako Gorteetarako hau-teskundeetan.

GKronologia

Politika Urtekaria 92011ko abenduaren 22a, osteguna • goierriko hitza

8 Urtekaria Politikagoierriko hitza • 2011ko abenduaren 22a, osteguna

EAk, Alternatibak eta ezkerrekoeta abertzale diren independeen-teek osatutako Bildu koalizioamaiatzeko udal hauteskundeeta-ko lehian sartu izanak, goitik be-hera aldatu zuen Goierriko mapapolitikoa. Eskualdeko indar na-gusia bihurtu zen, 13.251 boto lor-tuta. EAJ izan zen bigarren inda-rra eta PSE-EE hirugarrena.

Goierriko hainbat herrietanBildu izan zen nagusi, hala, Bea-sainen, Ordizian, Urretxun, Le-gazpin eta Lazkaon irabazi zuen,besteak beste. EAJ, berriz, biga-rren indarra izan zen Goierrin,7.384 botorekin, baina ez zuengehiengorik inon lortu.

Aipatzeko moduko beste datubat, parte hartzearena izan zen;35.985 lagunek eman zuten botoaGoierrin eta abstentzioa %32koaizan zen.

Bilduk Goierriko 11 herritanirabazi zuen. Gehiengo osoa lortuzuen Ordizian, Legazpin, Lazka-on, Legorretan, Itsasondon,Ataunen, Seguran eta Zaldibian,eta gehiengo sinplea lortu zuenUrretxun eta Ormaiztegin. Bea-sainen Aralarrekin hitzarmenaegin zuen Bilduk eta elkarrekingobernatzen dute. Alkatea Bildukoaliziokoa da.

Goierriko herri nagusietan al-derdi politiko gehienek aurkeztuzituzten zerrendak. Herri txikie-tan, bi edo hiru alderdi eta hauteszerrenden artekoa izan zen lehia.Herri batzuetan hauteskundeegunean bertan erabakita geratuzen gobernua nork hartuko zuen.Horien artean daude Bilduk

gehiengo osoa lortu zuen herriak.Hautes zerrendak nagusi izan zi-ren herriak: Idiazabal eta Zega-ma, adibidez. Ormaiztegin hirualderdik hiruna zinegotzi lortu zi-tuzten, Bilduk gobernatzen due-larik. Idiazabalen Izal Baik iraba-zi zuen.

Herri txikiei dagokienez, Altza-gan Artea taldeak irabazi zuen,aulki guztiak lortuz. AramakoHerri Batzarrak jokoan zeudenbost zizeiluak bereganatu zituen.Gaintzako Herria talde indepen-dienteak herritarren bozka guz-tiak lortu zituen. Zerainen arazo-ak izan ziren akats informatikobat izan zela-eta. Herri Kandida-turak jaso zituen bozka gehieneta berak gobernatzen du, egun,Zerainen.

Udal hauteskundeek ekarri zu-ten aldaketa esanguratsuetakobat, Ordiziakoa izan zen. 2007kohauteskundeetan, EAE-ANVre-na izan zen zerrendarik bozka-tuena, baina auzitegiek legezkanpo utzi zutenez, EAJk hartuzuen udal gobernua osatzeko ar-dura. Orain, Bildu koalizioak lor-tu zuen gehiengo osoa. Harekinbatera, Beasainen eta Lazkaon

ere irabazi zuen Bilduk, EAJk au-rreko legegintzaldian izandakogehiengoaren gainetik.

Zumarraga izan zen hautes-kunde eguneko beste puntu bero-etako bat. PSE-EEk gehiengoosoa izan zuen azken agintaldian,eta ikusteko zegoen zenbaitproiektuk herri mailan izan du-ten oposizioa ikusita, zigor boto-rik izango ote zen. PSE-EEk, or-dea, irabazi zuen berriz ere Zuma-rragan, 2.103 boto eta 8 zinegotzilortuta, gehiengo sinplearekinoraingoan. Bildu ere Zumarra-gan indarrez sartu zen, 5 zinego-tzirekin; EAJk, berriz, 3 ordezkarilortu zituen.

Azaroan Espainiko bozakAmaiurrek jaso zuen boto gehienEspainiako Gorteetako hautes-kundeetan, azaroaren 20an. Goie-rri osatzen duten 22 herrietatik 21herrietan bozka gehien eramanzituen koalizioak. 14.824 boto jasozituen Amaiurrek, EAJk 9.269boto, PSE-EEk 6.817 eta PPk 3.247.Abstentzioak behera egin zuennabarmen, eta herritarren partehartzea izan zen hauteskunde ho-rien ezaugarrietako bat.

Bilduk Goierriko mapapolitikoa irauli zuen udal hauteskundeetanBildu udalhauteskundeetan, etaAmaiurrek EspainiakoGorteetakoetan, indarhandiz sartu dira

Herritarrak botoa ematen, Ordizian. ARKAITZ APALATEGI

«Jendearen inplikazioalortu nahi dugu»

Azeari AndonegiLazkaoko alkatea

«Laguntza sozialak bultzatunahi ditugu, demokrazia parte-hartzailea. Jendearen inplika-zioa lortu eta udal bezala jende-arengana iritsi nahi dugu».

GAlkateei elkarrizketak

«Etxebizitza duinakbermatu nahi ditugu»

Oihane Zabaleta Urretxuko alkatea

«Urte hauetan ordenatu gabe-ko arau subsidiarioak ordenatu-ta utzi nahi ditugu. Hor lehenta-sunak markatu eta etxebizitzaduinak bermatu nahi ditugu».

«Udalaren eraikinenerabilera landuko dugu»

Kepa UrzelaiLegazpiko alkatea

«Herri mailan, jendeak udaleraikinen erabileraz zein iritziduen jakin nahi dugu. Agirre-Etxeberri, Bikuña, kultur etxea,musika eskola…».

«Udalean auditoriaegiteko asmoa dugu»

Igor EgurenOrdiziako alkatea

«Udalean auditoria egitea ezin-bestekoa iruditzen zaigu, lanhori egiteko enpresa egokia etafidagarria aurkitzeko denborahartuko dugu».

«AHTren lanen eraginagutxitu nahi dugu»

Tomas EtxanizEzkio-Itsasoko alkatea

«Proiektu horren helburuarekinbat egin ez arren, obrak gaineanditugunez, jendeak nahi duenada lan horien eragina ahalik etatxikiena izatea».

«Ongizatean eutsi nahidiogu aurrekontuari»

Igor AierbeAtaungo alkatea

«Ongizatean aurrekontuari eu-tsi nahi diogu, eta orokorreanahal den bezala doitu. Zergenigoeraz, luparekin begira ari garanon uki daitekeen».

«Dirua lortzea gero etazailagoa izango da»

Mikel SerranoZumarragako alkatea

«Legealdi korapilatsua hasi be-rri dugu. Proiektuak burutzekodirua lortzea gero eta zailagoaizango dela ematen du, bainasaiatuko gara».

«Herritarren alde egiteada lehen helburua»

Koldo AgirreBeasaingo alkatea

«Denon elkarlana beharrezkoada, eta herriaren alde lan egiteaizan behar du denon eta lehenhelburua, interes politikoakalde batera utzita».

«Gauzak egiteko eraaldatuko dugu»

Joxean EtxabeZaldibiako alkatea

«Herria zirikatu behar dugu, be-rak erabaki propioak har ditzan.Aldaketa nagusia gauzak egite-ko eran egongo da, logikatikhasi eta gizatasuneraino».

MARKETERITZAeta ARTEDERMATERIALA

Page 9: urtekaria2011

10 Urtekaria Ekonomiagoierriko hitza • 2011ko abenduaren 22a, osteguna

Egoera ekonomikoaren aitza-kian, murrizketa bat baino gehia-go egin da aurtengo jardueran.Sektore publikoan, osasunareneta hezkuntzaren arloetan egindituzte esanguratsuenak. Sekto-re pribatuan, enpresa handi etaertainen eta txikien arteko tarteagehiago zabaldu da.

Osasunaren arloan, GoierrikoOsakidetzako arreta gune guztie-tako langileek murrizketen kon-trako protestak egin dituzte.Etengabeko zerbitzuguneetatikhasi, osasun zentroetaraino etahandik Zumarragako Ospitalekosektore ezberdinetako langileeta-raino. Administrazioak baliabideurriagoekin lan berbera edogehiago egitea eskatzen diela sa-latu dute, besteak beste.

Hezkuntzaren sektorean an-tzekoa gertatu da. Goierrin aho-tsa gehien altxatu dutenak, haureskoletako langileak izan dira.Halaber, administrazioa sektorepublikoa pribatizatzearen aldedagoela salatu dute eragile batekbaino gehiagok.

Sektore pribatuan, Goierrikoehundura ekonomikoak dituenzamak agerian geratu dira. En-presa txikiek eta ertainek, han-diekiko duten menpekotasuna,alegia. Handiek kontratu potolo-ak sinatu dituzte, eta atera dituz-ten etekinen berri eman dute.

Enpresa txiki eta ertain asko-rentzat zaila izaten ari da aurreraateratzea. Erregulazio espedien-te asko dago martxan Goierrin.

Nekazariak, bestalde, enpresa

handiekin ezin dira lehiatu, etaeuren produktuei bidea egitekotokian tokiko banaketa egin be-har dute, esate baterako, eskalatxikiko esne ekoizleek.

Hori guztia ikusita, 2010. urtea%10,9ko langabezi tasarekinamaitu zuen eskualdeak. Zuma-rraga da Goierrin langabetu tasa-rik handiena zuen herria, eta hanbertan ireki zuten urtarrilean,EAEko Lanbideko lehenengo bu-legoa, INEM ohia eta Lanbide ba-teratuko zituena.

GuraizeensasoiaIazko geraldia murrizketetan islatu daaurten; hezkuntzan eta osasunean egin diragehienak sektore publikoari dagokionez

Sektore pribatuan, enpresa handien eta txikien arteko aldea zabaldu egin da

Etengabeko atentzio guneko langileak protestan maiatzean, larrialdi zerbitzuen egoera salatzeko. ESKEINE LEGORBURU

pUrtarrilak 11. Lanbideko lehe-nengo bulegoa ireki zuten, Zu-marragan.pUrtarrilak 14. Goierrikogehiengo sindikalak hilaren27rako deitutako greba oroko-rrerako deialdia egin zuen, pen-tsioen erreformaren kontrakogreba izan zen.pUrtarrilak 27. Pentsioen erre-formaren kontrako grebak ba-bes zabala izan zuen Goierrin.pOtsailak 1. Sormena lantzekoSortzen ekimena martxan jarrizuten Goierri Garaiako EnpresaInkubategian, Urretxun.pOtsailak 8. Biloreko egoerabideratzeko ekintzak hasi zituz-ten zaldibiarrek.

pOtsailak 15. CAFek 900 serie-ko lehenengo trena entregatuzion Eusko Treni.pOtsailak 25. Udalak bere eginzituen Legazpiko Zorrotz enpre-sako langileen eskaerak.pMartxoak 3. Ordizia eta Ara-ma arteko Arkartealden 35.000metro koadroko industrialdeaegiteko proiektua aurkeztu zu-ten.pMartxoak 10. Osakidetzakolarrialdi zerbitzuetako langileakgreban egon ziren.pMartxoak 17. Osakidetzaraatxekitutako grebak hasi zituz-ten Etengabeko Zerbitzu Gune-etan.pMartxoak 23. Haur eskoleta-

ko hezitzaileen lanuzteak egonziren, ondoren ere jarraituko zu-tenak.pMartxoak 30. Bertako haragiakontsumitzeko eskaria eginzuen EHNE nekazari sindika-tuak.pMartxoak 31. Garraiolariakkezkatuta agertu ziren Etxega-rateko bidesariarekin.pApirilak 29. Beasaingo Indarenpresan 145 langileri eragitenzien erregulazio espediente lu-zatu zuten.pMaiaitzak 26. CAF lantegikogarbitzaileen protestak izan zi-ren.pEkainak 8. Zorrotzeko 298langilek enpresa euren gain har-

GKronologia

tu eta lanean jarraitu zuten, Le-gazpin.pEkainak 15.Baserri berriarenproiektua saritu zuen Goieki ga-rapen agentizak enpresa eki-men onena bezala.pEkainak 16. Egutegi duinarenalde protesta egin zuten Zuma-rragako Arcelor-Mittaleko lan-tegian.pUztailak 13. Irizar taldearensalmentak %20 hazi ziren urte-ko lehenengo sei hilabeteetan.pUztailak 13. Legazpiko Ilintimerkatari elkarteak erosketakherrian egiteko txartela aurkez-tu zuen.pUztailak 29. Ataungo Urbitar-te sagardotegia bertako saga-

rrarekin egindako labeldun sa-gardoa saltzen hasi zen.pUrriak 4. Ordiziako Majori ki-roldegiko egoera desblokeatzealortu zuen udalak.pAzaroak 11. Martin GaritanoAhaldun Nagusiak 2012ko au-rrekontuak aurkeztu zituenGoierrin.pAzaroak 15. Krisiaren gezurraketa errudunak ikustarazi nahiizan zituen LAB sindikatuak hi-tzaldi batean.pAbenduak 6. Beasaingo Es-tanda enpresako langileek el-karretaratzeak egin zituzten, zu-zendaritza errelebo kontratuaez luzatzea aztertzen ari delasalatzeko.

Pediatra batek bere pazienteekin hitz egiteko denborarik ez duenean

DMartxoan, pediatrek egindako protestek oihartzun bereziaizan zuten, Beasaingoek batik-bat. Arazoaren muinean au-

rreko urtean Osakidetzak hartutako erabakia zegoen. Izan ere, Le-gazpiko larrialdi zerbitzua kendu, eta Ordizian, Lazkaon eta Urre-txun gutxitu zituzten. Ondorioz, Beasainen eta Zumarragan pila-ketak gertatzen dira. Langile murrizketa ere egon zen.

Pediatra bakoitzak 900 haur ikuskatzetik 1.000 ikuskatzera pa-satzea erabaki zuen Osakidetzak. Etengabeko Atentzio Gunee-tan, gauzak horrela, Beasainen behintzat, asteburuetan pediatra-rik ez, eta espezialistak ez direnak artatzen dituzte haurrak.

Page 10: urtekaria2011

Ekonomia Urtekaria 112011ko abenduaren 22a, osteguna • goierriko hitza

Emakumeek nekazaritzaren sektorean dituzten gabeziez hitz egin,eztabaidatu eta hausnartzeko jardunaldia egin zuten urrian, Ordi-zian. Beti-Alai pilotalekuan elkartu ziren Araba, Bizkai eta Gipuzko-ako 350 emakumezko baserritar inguru. Helburu argia zen: sekto-rearen egoeraz eta etorkizunaz hitz egitea, beti ere, emakume ba-serritarren ikuspuntutik.ARKAITZ APALATEGI

350 EMAKUME NEKAZARI

Irudia qOrdizia

Espainiako Gobernuak bultzatutako lan errefor-maren kontra euskal gehiengo sindikalak deitu-tako grebak erantzun zabala izan zuen Goierrin,urtarrilaren 29an. Eskualdeko lantegi nagusiak ez

ezik, taberna eta komertzio gehienek itxi zituztenateak. Sindikatuen arabera langileen erantzuna«oso ona» izan zen. Manifestazioak egin zituztenBeasainen eta Urretxun eta Zumarragan. A. MAIZ

GREBAK GOIERRI GERARAZI ZUEN EGUNA

Irudia qBesain

Beasain Goierri

Uztailean CAFek jakinarazi zuen Brasilgo lantegian,Sao Paolokometrorako 26 tren egingo zituela. Urrian, Houstoneko (Texas, AEB)metrorako 39 tren egingo zituela esan zuen CAFek, eta FrantziakoBesaçongo linearako 19 tranbia egingo zituela.

Aurretik, otsailean, Besaingo enpresak 900 Serieko lehenengotrena eman zion Eusko Treni. 30 gehiago egiten zebilen, etorkizune-ko Donostialdeako Metroaren oinarri izango dira tren hauek, metro-rik badago. 2010eko finantza datuek, 129 milioiko irabazia islatu zu-ten CAFeko kontuetan.

CAFek 65 tren eta 19 tranbiaegiteko kontratuak lotu ditu aurten, atzerrian

Erredakzioa Goierri

Udako oporraldian, bisitari gehiago izan zituen Goierrik turismo era-gileen arabera, baina diru gutxiago utzi zuten. Egun bakarreko bisi-tak nagusitu ziren egonaldiekin alderatuta. Abenduko zubian bisi-tariak sakabanatu egin dira, bi zubi jarraian izanagatik.

Goiturrek Goierrin eta Urola Garaiko Mankomunitateak, turismo-rako epe luzeko plangintzak egin dituzte aurten. Sektoreko hainbatalor elkarlanari ekin diote, esate baterako, Goiturrek Goierri Gastro-nomika proiektua aurkeztu du, abenduan. Helburua eskaintza ba-teratzea da, egituratzea. Horretarako, Goierriko produktu turistiko-en marka zabaltzeko asmoa dute.

Bisitari gehiago egon denarren, diru gutxiago utzi duteGoierrin oporraldietan

%10,9pLangabezi atasa.2010 urtea-ren amaieran, Goierriko langa-bezi tasa.

26,2pMilioi euro.Goierriko 19 uda-lek 2010ean batu zuten zorra.Hiru dira batere zorrik ez dute-nak: Arama eta Ataun azkenurte guztietan, eta Zegama2008tik.

GZenbakia

Page 11: urtekaria2011

pUrtarrilak 6.Ziklo-kros taldeasortu zuen Legazpiko TelleriarteTxirrindulari elkarteak.pOtsailak 4.Aiert Zufiriak ira-bazi zuen, Idiazabalen, Herriko23. Txirrindulari Proba.pOtsailak 15.Ampok Ampo Or-dizia errugbi taldeari babesamantenduko ziola iragarri zuen.pOtsailak 18.Gema Hernandezzumarragarrak irabazi zuen Ma-drilgo duatloia, bere mailan.pOtsailak 23.Munduko lautxapeldun izan ziren OrdiziakoHegats-Igeriketa Openean.pMartxoak 1.Ormaiztegiko Sa-hararen aldeko V. Krosa irabazizuten Isabel Dumaalek etaJuanjo Igartzabalek.pMartxoak 1.Ander Vilariñokirabazi zuen Gabiriako VIII. Rall-yesprinta.pMartxoak 8.Ampo Ordiziaerrugbi taldea Espainiako Liga-ko bigarren postura igo zen.pMartxoak 24.Goierri kirol el-karteak Bizikleta Eskola mar-txan jarri zuen Urretxun eta Zu-marragan.pMaiatzak 31.Kilian Jornet-ekirabazi zuen X. Zegama-Aizkorrimendi maratoia.pEkainak 9.Kirola kalera aterazuen Kirol Asteak Ordizian.pEkainak 14.Paul Healy AmpoOrdizia errugbi taldeko kirol zu-zendari izendatu zuten.pEkainak 15.Andoni Berasate-gi idiazabaldarrak irabazi zuenEuskal Herriko Bola txapelketa.pEkainak 21.Walter Becerraeta Ana Conde azkarrenak izanziren Txindoki Bertikalean.pEkainak 17.Corey Simpsoneta Phil Huxford Zelanda Berri-ko jokalariek Ordizian jarraitukozutela jakinarazi zuten.pEkainak 21.Legazpiko An-draitz saskibaloi taldeak 25 urtebete zituen.pUztailak 12.Alazne Furunda-rena eta Irene Usabiaga Euro-pako txapelketara joateko sail-katu ziren, korrika eta txirrin-duan hurrenez-hurren.

GKronologia

12 Urtekaria Kirolagoierriko hitza • 2011ko abenduaren 22a, osteguna

Uztailean izan zen Ehunmiliaketa Goierriko Bi Handiak proba.Lehenengoan, ia 25 orduko korri-kaldia egin zuten kirolariek, Gi-puzkoako mendietan barrena,167 kilometro betetzeko. NereaMartinezek eta Javi Domingezekirabazi zuten. Bigarren urtez egindute; aurtengoan 97 lagunek bu-katu dute, horietatik 30 goierrita-rrak izan dira.

Goierriko Bi Handien (G2H)proba Leire Ezpeletak eta ZigorIturrietak irabazi zuten. Bi korri-kalari goierritar igo ziren podiu-mera. Ezkio-Itsasoko Jaione Sa-sietak hirugarren egin zuenEhunmiliaken eta Iker Zurutuzaidiazabaldarrak bigarren eginzuen G2Hn.

Aurretik, ekainean egin zutenTxindoki Bertikala, hau ere biga-rren urtez. Luzean 3,8 kilometrobete behar izan zituzten, 931 me-troko desnibelarekin. Ana Condeeta Walter Becerra izan ziren ira-bazleak. Aurten, iaz baino korri-kalari gutxiagok parte hartu zu-ten. Becerra irabazleak ibilbidea35 minutu inguruan egin zuen.

500 korrikalari AizkorrinMaiatzean, Zegama-Aizkorrimendi maratoian 500 bat korrika-larik parte hartu zuten, eta 415ekamaitu zuten. Oihane Kortaza-rrek irabazi zuen emakumeetaneta Kilian Jornetek gizonezkoe-tan, bigarren urtez, baina gehia-go sufrituta. Lehenengo goierri-tarrak Elena Calvillo eta Iker Zu-rutuza izan ziren.

Proba horietaz gain, berezikitrebatutako kirolari ez direnen-tzat proba txiki ugari egin dira

Goierrin, hainbat kiroletan, urte-an zehar. Parte hartzea handiaizan dute, batez ere, mendi eta txi-rrindu ibilaldiak. Urretxun etaZumarragan, Goierri kirol elkar-teko txirrindu sailak antolatzenduen Z-Z Urola trena bizikletaz ir-

teeran, bikoiztu egin zuten parte-hartzea. Adin guztietako 700 txi-rrindulari inguru elkartu zituenibilaldiak, urrian.

Aspaldi egin gabeko probak ereberreskuratu dira. Zaldibian txi-rrindularitza proba egin zuten be-

rriz ere, hiru hamarkadaren on-doren, irailean. Legazpiko Telle-riarte elkarteak ziklo-kros taldeasortu , eta abenduan lehenengoproba antolatu du, hamabost ur-teko etenaldiaren ondoren. Gi-puzkoako txapelketa bertan joka-tu zen gainera.

Kirolari goierritar asko nabar-mendu dira aurten, eta zerrendabat egitea zaila da, inoz kanpoanutzi gabe.

Erronkak, gero eta handiagoakKirol probak ugarituegin dira aurtenGoierrin; Ehunmiliakizan da guztien artean gogorrena

Maica Perez eta Carmen Gargallo emakumezkoak, Goierriko 2 Handiak proba bukatu berritan, Beasainen. I. G

Inoiz baino txirrindulari gehiago bildu zituen ZZ Urolak. ALEX AREIZAGA

1.300pMendizale. Iñaki Beitiarenomenezko Mendi Martxan par-te hartu zuten mendizaleak,Urretxun eta Zumarragan. Aur-tengoan, ibilibide bakarra eginzuten, aurreko luzearen eta mo-tzaren artekoa.

GZenbakia

Page 12: urtekaria2011

pUztailak 19.Ehunmilietan Do-minguez eta Martinez nagusi.Iturrietak eta Ezpeletak irabazidute Bi Handietan.pUztailak 19.Jose Beldak ira-bazi zuen Loinatz proba Beasai-nen.pUztailak 26.Julien Simonekirabazi zuen Ordiziako Klasika.pIrailak 21.Txirrindularitza pro-ba berpiztu zuten Zaldibian, 3hamarkadatako etenaren on-doren.pIrailak 21.Aitor Hernandezekirabazi zuen Zegaman Euskadi-ko BTT Zentroak Irekia lehiake-tari bukaera eman zion proba.pIrailak 27.Gontzal Sanz etaTrihas Grebe nagusi izan ziren-Josetxo Imaz kros herrikoian,Lazkaon.pUrriak 4.Jon Erguinek irabazizuen Arriarango III. mendi dua-tloia.pUrriak 4.Ruben Lanzek etaAinhoa Sanzek irabazi zutenGoierri Garaiko herri lasterketa.pUrriak 18.Aritz Lasa pilotariurretxuarra lau t´erdiko txapel-ketatik kanpo geratu zen.pUrriak 18.Zinca eta Zubizarre-ta garaile izan ziren, parte-har-tzeari dagokionez, marka guz-tiak hautsi dituen 4. Goierri Ga-raiko mendi lasterketan.pAzaroak 9. Iñaki Auzmendikirabazi Euskal Herriko Maila Na-gusiko Aizkora txapelketa zuen.pAzaroak 9. Aitor Perez Arrietatxirrindulari zegamarrak ez duLampre taldean jarraituko.pAzaroak 15. Goierriko 528 ko-rrikalari Donosti-Behobian,inoiz baino gehiago.pAzaroak 23. Arrieta olaberria-tarrak eta Otero anoetarrak el-karte arteko Gipuzkoako txa-peldun izan ziren, palan.pAbenduak 8. Trigoi taldekoJon Erguin beasaindarrak iraba-zi du Euskal Herriko lehen men-di duatloi zirkuitua. Guztira, zor-tzi probek osatu dute zirkuitua,eta Erguinek seitan parte hartudu, bost irabaziz.

GKronologia

Kirola Urtekaria 132011ko abenduaren 22a, osteguna • goierriko hitza

Goierriko errepide bihurretan ba-rrena eman zituzten lehenengopedalkadak 51. Euskal HerrikoTxirrindulari Itzulian parte har-tu zuten ziklistek. Apirilean izanzen hori.

Aurreneko bi etapak Zumarra-gatik abiatu ziren. LehenengoaGoierri Garaian hasi eta bukatuzen. Joaquim Purito Rodriguezekirabazi zuen Zumarragako hel-mugan, Samuel Sanchezekin az-ken metroetaraino lehia manten-duz.

Irudi asko geratu ziren Goierri-ko bi etapatan. Guztien artean,Antioko igoera nabarmendu dai-teke. Zumarragako aditu batek,Flandesko tourreko Kapel Muurigoerarekin alderatu zuen. Zen-

bait txirrindularik bizikleta es-kuetan hartu behar izan zutenigoera egiteko. Izan ere, oso dis-tantzia laburrean sekulako desni-bela gainditu behar izan zuten:%24ko desnibela, 800 metrokomaldan.

Malda hori esanguratsuenaizan bazen ere, Goierriko ibilbide-aren ezaugarri nagusia izan zirenaldapak. Malda labur eta gogorugari igaro behar izan zituztentxirrindulariek. Atsedenik gabe,aldapaz aldapa, bete zuten ibilbi-

dea. Jaitsieratan tentuz jokatubehar izan zuten derrigor, izanere, bihurguneak eta bide estuakizan ziren etapako beste ezauga-rrietako batzuk.

Lampreko Aitor Perez Arrietazegamarrak 79. postuan amaituzuen lehenengo etapa. GarikoitzBravo Caja Ruraleko lazkaota-rrak, berriz, 91. postuan.

Ikusmin handia sortu zuen pro-bak, eta afizionatu, prentsa etatxirrindulari asko erakarri zituenGoierrira.

EHko Itzulia Goierritik abiatu zenIrudi asko utzi zituen51. Euskal HerrikoItzuliak, apirilean;Zumarragatik abiatuziren bi etapa

Lehenengo bi etapak Zumarragatik abiatu ziren. GOTZON ARANBURU Antioko igoera izan zen lehenengo etapako gogorrena. GOTZON ARANBURU

Aitor Perez –irudian– eta Garikoitz Bravo goierritarrek parte hartu zuten. Etapa amaieran, ‘Purito’ eta Sanchezen arteko lehia egon zen. M. LUKI

Page 13: urtekaria2011

pUrtarrilak 22.Donostiako Or-feoiak Zumarragako parrokiankantatu zuen, organoaren za-harberritzea izan zela-eta.pOtsailak 1. Euskarazko heda-bideek erronka berrien aurreangogoeta prozesua martxan jarrizuten.pOtsailak 1. Zintzo Mintzo Urre-txuko eta Zumarragako elkarte-ko zuzendaritza talde berriakhartu zuen.pMartxoak 2. Goierrin oinarri-tutako AHTren inguruko nobela

kaleratu zuen Xabier Mendigu-renek.pMartxoak 3. Jose Manuel Zu-bizarreta gastronomo zumarra-garraren biografiaaurkeztu zu-ten.pMartxoak 8. Aztiri auzoko his-toriaren gaineko liburua aurkez-tu zuen Legazpiko Burdinola el-karteak.pMartxoak 22. Amaia Iturriotzurretxuarrak Azkue saria jasozuen.pMartxoak 24. Prentsaren ge-

roa aztertu zuten Segurako Ipa-rra-Hegoa kultur astearen ba-rruan.pMartxoak 24. Fernando Men-dizabal euskaltzaina zendu zen.pMartxoak 29. Bertsolari gabi-riarrak (Gabiri2 taldea) izan zi-ren garaile, Urretxu-Zumarraga-ko Bertsola Eskolak antolatuta-ko 9. Martxoan Bertsoakotxapelketan.pMartxoak 31. Zaldibiarren lan-bideak ikertzeko beka sortuzuen Iztueta elkarteak.

GKronologia

pApirilak 12-14.17. Korrika Goie-rritik igaro zen.pApirilak 15. Mea Culpa elebe-rria aurkeztu zuen Uxue Apao-lazak, 2011ko Igartza saria.pApirilak 19. Ane Labaka ber-tsolari lasartearra izan zen 40. Osinalde sariko irabazlea.pMaiatzak 4. XVI. mendetik le-henengoz dantzatu zuten ema-kumeek ezpata-dantza Legaz-pin.pMaiatzak 11. Ikerketa batek,Goierri Garaian Legazpiko osta-

laritzan euskara maila onenadutela ondorioztatu zuen.pMaiatzak 19. Liburuak truka-tzeko gune berria jarri zutenUrretxuko KZ gunean.pMaiatzak 24. Barañaingoabesbatzak irabazi zituen Anti-gua Abesbatza lehiaketako bisariak, Zumarragan.pMaiatzak 24. Gpuntuarenbila 18 goierritar abiatu ziren.pMaiatzak 31. Zazpi goierrita-rrek egin zuten aurrera Gpun-tuan azken bi saioen faltan.

14 Urtekaria Kulturagoierriko hitza • 2011ko abenduaren 22a, osteguna

GOIERRIKO HITZAk sarearibegiratu dio, eta labean ditu proiektu berriak

DWebguneari begira hasizuen urtea GOIERRIKO HI-

TZAk, Legazpiko tokia sortzen,legazpi.hitza.info-n sartu de-nak, egun horretatik aurrera,Legazpin gertatutakoak irakurriahal izan ditu. Hortik aurrera,urrats gehiago eman dituzte,eta proiektu berriak labetik ate-ratzeko prest dituzte; hauek,paperari begira, baina Internetaahaztu gabe.

Otsailean, Urretxuko eta Zu-marragako Otamotz aldizkaria,ordura arte Zintzo Mintzo eus-kara elkarteak kudeatutakoa,Goierriko Hedabideen barruansartu zen. Martxoan, eskualde-ko euskal prentsaren eskaintzabateratua egin zien GoierrikoHedabideak taldeak harpide-dunei. Goierritarra aldizkaria-ren webgunea eta Goierrikofestena sortu zituzten ekaine-an. Azaroan, eskualdeko bloga-riek GOIERRIKO HITZAren webgu-nean kolaboratzen hasi ziren.Ordutik, bere blogetarako lotu-ra dago goierri.hitza.info web-gunean. Urte berriarekinproiektu berriak jarriko dituztemartxan.

Martxoan, SegurakoIparra-Hegoan, ko-munikabideetazaritu ziren lau adi-

tu: prentsaren geroa ezbaian ipinizuten. Ezagutzen dugun prentsa-rena, bai, behintzat. Berria egun-kariko zuzendari Martxelo Ota-mendik «informazio landuagoa-ren» aldeko apustua egin zuen,eta kazetari profesionalaren figu-ra erreibindikatu zuen, «informa-zio klasikoan eta landuan tema-tuta gaude», esan zuen.

Hori, euskarazko prentsak ga-rai latzak bizi dituen garai hone-tan. Dirulaguntzen murrizketa-ren aroan, eta Internetari etekinekonomikoa ateratzeko modurikaurkitzen ez denean. Jendeareninteresa piztu bai, baina manten-tzea zaila dela esan zuen MikelEtxeberriak, Radio Kultura Inter-net bidezko irratiko kideak.

Luis Fernandez Internet adi-tuak prentsa idatziarentzat «ga-rai zailak» datozela gehitu zuen.Komunikabideen patu iheskorra-ri lotuta daude, baita ere, literatu-ra, musika eta beste adierazpenartistiko guztiak. Interneta auke-ra bezala dute, baina mamu beza-la agertzen da. Paperezko denadesagertuko al da?

Bien bitartean, aurretik eman-dako pronostikoen kontra, sor-menerako tarte, zirrikitu eta arra-

zoi gehiago dago gurean. Horrenadierazle da Goierriko egileekidatzitako hogei lan kaleratu di-rela aurten.

Musikari dagokionez, ez da ho-rren urte emankorra izan argital-penei erreparatuta. Baina musi-kariz beteta dago Goierri. Erakus-

keta aretoak margolanetaz betedauden bezala. Film laburrak ere,gero eta gehiago egiten ari diraGoierrin. Kultura kontsumitzekoereduak gero eta iheskorragoakdira, eta kultur adierazpenakugariagoak, pronostikoen kon-tra, horiek ere.

Interneten indarrak idatzizko komunikabideen etorkizuna zalantzan jarri duen bezala, aukera erebadela diote adituek. Kultur krisi horren aurrean, sormenerako tarteari eusten zaio oraindik.

Kultur ereduak ezbaian

Aurreko asteburuan, liburu, disko eta jostailu azoka, Goierrin. A. MAIZ

Santiago bidea hizpide,Azurmendi bekari esker

ZEGAMA ›Santiago Bideariburuzko ikerketa egin, eta libu-rua kaleratu zuen ekainean Isa-bel Elortzak. Zegamako Udalakantolatzen duen Xabier Azur-mendi bekaren bidez osatu duElortzak liburua. Errege Bidea,Santiago Bidea: Igartzatik SanAdrianera izenburua jarri diolanari. Liburuan, bi mugenbarruan dauden «altxorrak»jaso eta ezagutzera ematenditu.

Labandibar oiartzuarrakirabazi du Igartza Saria

BEASAIN ›Goiatz Labandibaroiartzuarrak irabazi du aurten-go Igartza Saria, iralean iragarrizuten. Interrailean egindakobidaia batean oinarrituta,hamar edo hamaika ipuin ida-tziko ditu liburua osatzeko.Liburua idazteko urte bete ingu-ruko epea izango du, eta Elkarargitaletxeak 2013ko udabe-rrian argitaratuko du. Lan osoaegiteko 6.000 euroko laguntzajaso du, sari gisa.

DMotzean

40pUrte.Gabiriako Goruntz Dan-tza Taldeak bete dituen urteak.Uztailean ospatu zuten urteu-rrena, egun osoko jaia antola-tuz.

Page 14: urtekaria2011

pEkainak 1.Eusko JaurlaritzakIgartza auzoko Telleri eta Erre-karte Haundi baserriak babes-teko gomendatu zion Beasain-go Udalari.pEkainak 2. Goierriko Festenwebgunea sortuzuen GOIERRIKO

HITZAK.pEkainak 7. Goierriko 7 bertso-lari sailkatu ziren Gpuntuaren fi-nal zortzirenetara.pEkainak 7. Leire Akizu urre-txuarrak jantzi zuen Gipuzkoakoeskolarteko txapela.pEkainak 8. Goierritarra aldiz-kariaren webgunea martxan ja-rri zuen Goierriko Hedabideaktaldeak.pEkainak 16. Goierriko men-dien eta herrien izenak arauzfinkatu zituen Euskaltzaindiak.pUztailak 1. Faborez 05 diska-ren aurkezpena egin zuten.Olarte eta Urdangarinek etaElortza anaiek grabatu zuten,guztiak goierritarrak.pUztailak 1. Euslandia liburuaaurkeztu zuen Miriam Lukik.pUztailak 6. Goruntz dantzataldearen 40. urteurrena ospa-tu zuten Gabirian.pAbuztuak 31. Zeraingo Larra-ondo zerrategia Kultur Ondarenmonumentu izendatu zuten.pIrailak 2. Ara Malikian biolin-jolea Antioko baselizan jo zuen,Antioko Musikaldiaren barruan.pIrailak 15. Goiatz Labandiba-rrek irabazi zuen Igartza sariapIrailak 29. Urretxu-Zumarra-gako Butak21 zineklub taldeakziklo berria antolatu zuen, ha-margarren urtetako jardueran,20. zikloa.pUrriak 11. Urretxuko eta Zu-marragako Bertso Eskolak I.Bertso Sormenerako Iparragirre

lehiaketa eta Mingainluze jolasasortu zuen.pUrriak 14. Jazzpana Fest! Bea-sainen. 14 taldek jo zuten.pAzaroak 4. Jende asko bilduzuen Jazzpanak Beasainen.pAzaroak 8. Goierriko 5 bertso-lari sailkatu ziren Gpuntuko fi-nalerdietara.pAzaroak 8. Goierriko Hitzakoweba berrituz doa etengabean.pAzaroak 10. 156 lagunek partehartu zuten Mingainluzen, Urre-txun eta Zumarragan.pAzaroak 15. Sustraiez blaiarrakastatsua Ordizian.pAzaroak 17. Joxe Miel Baran-diaran hil zela 20. urtemuganoroitzeko ekitaldiak egin zituz-ten Ataunen.pAzaroak 18. Joxean Ormaza-balen omenezko literatur lehia-keta martxan jarri zuten Segu-ran.pAzaroak 29. Aitor Sarriegi be-asaindarra sailkatu zen G pun-tuko finalerako. Gerora IñakiApalategi ere bai.pAzaroak 30. Ingudea euskarabatzordea sortu zuten Goierrikozazpi lantokik, lan munduaneuskararen normalizaziorako.pAbenduak 1. Segura IrratikoBixi Bixi saioan egindako ma-hainguruan, Goierriko zenbaiteragilek, eskualdean kultur es-kaintza zabala dagoela bainajende gutxi izaten dela ondo-rioztatu zuten.pAbenduak 1. Mintzodromoakantolatu zituzten Urretxun etaZumarragan, Euskararen Nazio-arteko Egunaren harian. Beasai-nen ere egin zuten geroago.pAbenduak 15. Liburu eta diskoazokak egin dituzate Goierrikobost herrietan.

GKronologia

Kultura Urtekaria 152011ko abenduaren 22a, osteguna • goierriko hitza

Ordiziako Gaztetxeak bere 25. ur-teurrena ospatu zuenean, urta-rrila hasieran, bertsoek izan zu-ten tarterik. Haurrentzako etagaztetxoentzako bertso paperlehiaketak, jarraian. Otsaileanhasi eta martxo osoan, GoierriGaraian Martxoan Bertsoa. Ber-tso afariak, bertso musikatuaketa bertso jaialdiak egin diraGoierrin, bertako eta Euskal He-rriko hainbat bertsolariekin. Eta,bien bitartean, bertso eskolek(Goierriko bertso eskola, Urre-txu-Zumarragakoa eta LegazpikoBertso Olariak) egindako lanarenuzta, sasoi onean dago.

Horren isla da Gpuntuan goie-rritarrek izandako presentzia, ha-sieratik. Hemezortzi bertsolarigoierritarrek parte hartu dutelehiaketan. Faseka faseka sailka-tuta, eta bi saio eginda iritsi zirenGipuzkoako Bertsolari Txapelke-tako finalera Iñaki Apalategi etaAitor Sarriegi bertsolari beasain-darrak.

Guztira, 9.200 entzule bildu zi-ren Gpuntuaren azken geltokian.Txapelketako 36. saioan; Illunbe-ko finalean, Donostian, aurrekoigandean. Eta, txapela, Aitor Sa-rriegi bertsolari beasaindarrakjantzi zuen, eta Apalategi lauga-rren sailkatu zen. Mikel Mendiza-bali eskaini zion txapela.

Urtea, bertsorik bertsoGoierriko bertsolarienharrobia sasoi oneandago; horren adierazleda Aitor Sarriegiktxapelketa irabaztea

Sarriegi beasaindarrak irabazi zuen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. G. G

Martxoan Bertsoak utzitako irudietako bat, Urretxun. BERTSO ESKOLA

www.hotelezeiza.come-mail: [email protected]

Satrustegi hiribidea, 13Ondarreta hondartzaTel.: 943-21 43 11Faxa: 943-21 47 6820008 DONOSTIA

Page 15: urtekaria2011

16 Urtekaria Jaiakgoierriko hitza • 2011ko abenduaren 22a, osteguna

Krisiaren eragina ere sumatu duten arren, herrietako festak eta egun jakinetan egin diren azoka esanguratsuakdira urtez urte hutsik egiten ez dutenak, herri giroa bera ere kultur adierazpen nabarmena dela erakutsiz.

Festak eta azokak, etenik gabe

Idiazabal. San Blas egunean, otsailaren 3a, idiazabaldarrakpaella erraldoia egiten. ESTITXU IMAZ

Legazpi. Maiatzeko Santikutzetan lehenengo aldiz dantzatuzuten neskek ezpatadantza. ALEX AREIZAGA

Beasain. Ekainean, Loinatz jaietan, haurren danborrada.A.APALATEGI

Zaldibia. Ardiki egunean, urrian, mondeju zuriaren 17.lehiaketa irabazi zuen Maria Luisa Moreak, 6. aldiz. AIMAR MAIZ

Mutiloa. Euskal Herri osotik etorritako ekoizleek produktuaksaldu zituzten, azaroan. GOTZON ANSOLEAGA

Ataun. Jentilen etorrera ospatu zuten Ataunen, 25. urtez,azaroan. ANDONI AIZPURUA

Ordizia. Azoka berezia eta Euskal Jaia ospatu zuten irailean.Gazta lehiaketa irabazi zuen Ricardo Remiro nafarrak. A.M

Zegama. San Martin jaietan, azaroan, egiten dute animalieneta bertako produktuen azoka. ALEX AREIZAGA

Urretxu-Zumarraga. Santa Lutzi feria izan da abenduan. 166abelburu saldu zituzten ganaduzaleek. ALEX AREIZAGA