Urtaroen webquesta

27
URTAROAK 1 WEBQUEST PROIEKTUA Carla Probanza Iturrioz HH3

Transcript of Urtaroen webquesta

Page 1: Urtaroen webquesta

URTAROAK

1

WEBQUEST PROIEKTUA

Carla Probanza Iturrioz HH3

Page 2: Urtaroen webquesta

2

IRAKASLEA

IKASLEAK

Page 3: Urtaroen webquesta

PROGRAMAZIOAREN ATALAK

3

AURKEZPENA

HELBURUAK

EDUKIAK

BALIABIDEAK

EBALUAZIOA

Hasierara itzuli

Page 4: Urtaroen webquesta

AURKEZPENA

4

ETAPA: Haur Hezkuntza

ZIKLOA: 2. zikloko 3. ikasturtea (5-6 urte)

LANDUKO DITUGUN ARLOAK:

Ingurunea

Euskara

Plastika

Teknologia

Ataletara itzuli Aurrera

Page 5: Urtaroen webquesta

HELBURUAK

5

Urtaro bat zer den ezagutzea Zenbat urtaro dauden jakitea Urtaroen izenak jakitea eta bakoitza bere ezaugarriekin

(paisaia, zuhaitzak, landareak, fruituak, animaliak, arropa, ekintzak…) identifikatzea

Urtaroak ordenatzen jakiteaTeknologia berrietan trebatzea (ordenagailuaren maneiua, internet…)

Talde lanean egoki jokatzea (besteei lagunduz, parte hartuz…)Beste ikasleekiko errespetua izateaJarduerarekiko jarrera positiboa izatea

Ataletara itzuli Aurrera

Page 6: Urtaroen webquesta

EDUKIAK

6

Urtaroak: udazkena, negua, udaberria eta udara Urtaroen ezaugarriak: paisaia

motak, koloreak, animaliak, fruituak, arropa motak, ekintzak… Urtaroen ordena Teknologia berrien erabilpena

Ataletara itzuli Aurrera

Page 7: Urtaroen webquesta

BALIABIDEAK

7

Ordenagailu bat gutxienez

Interneterako konexioa (webquestean emango zaizkien weborriak nahiz gaiarekin zerikusia dituztenak erabiltzeko)

Orri zuriak

Muralerako materiala:

Kartulinak

Errotulagailuak, margolak…

Argazkiak

Kola

Guraizeak

Hostoak

Ataletara itzuli Aurrera

Page 8: Urtaroen webquesta

EBALUAZIOA

8

Ebaluaketa jarraia izango da eta prozesuari emango zaiogarrantzirik handiena, hala nola; taldean lan egin duten, elkarrilagundu dioten, taldearekiko duten jarrera, lanarekiko, jarrerabaikorra, arazoei aurre egiteko gaitasuna izan duten, iniziatibaizan duten… Beti ere haurra bere indibidualtasunean kontuanhartuz.

Horretaz gain, ariketaren helburuak lortu dituzten edo ez erehartuko da kontuan:

Ea zenbat urtaro dauden eta zeintzuk diren dakiten

Ea ezaugarri batzuk emanaz dagokion urtaroarekinerlazionatzen duten

Ea urtaroak egoki ordenatzen dituzten

Ataletara itzuli Hasierara itzuli

Page 9: Urtaroen webquesta

WEBQUESTAREN ATALAK

9

SARRERA

JARDUERAK

PROZEDURA

BALIABIDEAK

EBALUAZIOA

ONDORIOAK

Hasierara itzuli

Page 10: Urtaroen webquesta

SARRERA

10

Kaixo lagunak!

Euria eta euria ari du azken egunetan. Noiz helduko da eguzkia? Aterkiaz eta euriaz blai eginda egotetik nazkatuta al zaudete? Beroa iristeko gogoz? Zein urtarotan gauden ba al dakizue?

Bada, oraingo honetan urtaroei buruz ikasiko dugu zertxobait. Baina lasai!! Ariketak, marrazkiak eta jolasak ere egingo ditugu eta!

Hasteko prest? Egin aurrera orduan!

Ataletara itzuli Aurrera

Page 11: Urtaroen webquesta

JARDUERAk

11

Hortaz, gogotsu zaudete urtaroen gaiarekin hasteko?? Ederki!!!

Aste guztian zehar ibiliko gara informazioa begiratuz, bideoakikusiz, jolas eginez, olerkiak errezitatuz, ariketak eginez eta abar. Etahau zertarako? Zuek urtaroak zeintzuk diren ongi ongi ikasteko! Zeinitxura hartzen duen paisaiak, zuhaitzek, zein arropa janzten dugundenbora bakoitzean, zer jaten dugun, zer egiten dugun…

Amaieran, ikasgela orain gauden urtaroarekin apainduko dugu! Ze ondo!

Horretarako, esandako jarduerak

egin beharko dituzue.

Prest al zaudete? Aurrera ba!

Ataletara itzuli Aurrera

Page 12: Urtaroen webquesta

PROZEDURA

12

Lehenik eta behin IDEIEN EKAITZA bat sortuko duzue.Horretarako, orri zuri bat hartu eta URTARO hitzarekinburura etortzen zaizuen hitza edo marrazkia irudikatubertan. Guztien artean beteko duzue orri bakar bat (TALDEHANDIAN EDO TXIKIAN)

Ataletara itzuli Aurrera

Page 13: Urtaroen webquesta

PROZEDURA

13

Ondoren, urtaroak bete-betean ezagutuko dituzue. Horretarako bideo eta azalpen batzuk ikusiko dituzueELKARREKIN.

o Azalpena ikusio Bideoa ikusio Beste azalpena ikusi

Ataletara itzuli Aurrera

Page 14: Urtaroen webquesta

PROZEDURA

14

Hauek ikusita, marrazki bana egingo duzue (BAKARKA). Nahi duzuen urtaroa aukeratu eta horren inguruko marrazkia sortu, koloreak eta formak kontuan hartuz. Hauek amaieran muralean itsatsiko ditugu.

Ataletara itzuli Aurrera

Page 15: Urtaroen webquesta

PROZEDURA

15

o UDAZKENA• Informazioa 1

• Informazioa 2

o NEGUA• Infromazioa 1

• Informazioa 2

o UDABERRIA• Informazioa 1

• Informazioa 2

o UDARA• Informazioa 1

• Informazioa 2

Ataletara itzuli Aurrera

Oso interesatuak zaudete, eta urtaroez gehiagojakin nahiko duzuenez ariketak ondo

egiteko, bakoitza banan-banan ikusiko dugu. Adi egon!

Page 16: Urtaroen webquesta

PROZEDURA

16

Gustatu al zaizue ikusitakoa? Bada, ariketak egin aurretik, oraindik gehiago jakin nahi baduzue baina nire lagun MANTANGORRIREKIN, klikatu bere argazkian! Urtaroen hotsak entzun ditzakezue!! Ez al da harrigarria? A!! Baina gogoratu Mantangorrik euskaraz ez dakiela eta gazteleraz hitz egingo dizuela… Ongi-ongi pasa!

Ataletara itzuli Aurrera

Page 17: Urtaroen webquesta

PROZEDURA

17

Beno, azkenean iritsi da ARIKETAK EGITEKO ordua! Oso adi egon zarete eta beraz, ederki egingo dituzue! Animo!

o 1. ariketa egin

o 2. ariketa egin

o 3. ariketa egin

o 4. ariketa egin

Ataletara itzuli Aurrera

Page 18: Urtaroen webquesta

PROZEDURA

18

Azkeneko jarduerara iritsi zarete! Pozik al zaudete?

Ba, amaitzeko, ZUEN IKASGELA APAINTZEA proposatzen

dizuet ZAUDETEN URTAROAREN ARABERA. Hau da, negua

bada, horren inguruko

irudiekin, hitzekin, bertsoekin, marrazkiekin eta abarrekin

mural bat egitea. Webquest honekin egin dituzuen ariketak

ere erantsi ditzakezue.

Ea polit-polita geratzen zaizuen!

Ataletara itzuli Aurrera

Page 19: Urtaroen webquesta

PROZEDURA

19

Hau gutxi iruditu zaizuela?? Baina zeinen langileak zareten!!! Hona hemen urtaroen inguruko bi komiki:

o 1. komikia ikusi

o 2. komikia ikusi

Ataletara itzuli Aurrera

Page 20: Urtaroen webquesta

BALIABIDEAK

20

Gelako materialak (ordenagailua, kartulinak, margolak…)

Interneteko web orri zerrenda: http://www.slideshare.net/silvia88/zenbat-urtaro-daude-presentation

http://www.youtube.com/watch?v=fwT5Xs4sGeE

http://www.slideshare.net/Carlaprobanza/urtaroak-11891993

http://www.slideshare.net/analarranaga/udazkena

http://centros.educacion.navarra.es/eibz/baliabideak/a_materiala/a_eredua_dok/hh_olerkiak_urtaroak_udazkena.pdf

http://www.slideshare.net/alarranaga/negua-8637511

http://centros.educacion.navarra.es/eibz/baliabideak/a_materiala/a_eredua_dok/hh_olerkiak_animaliak.pdf

http://issuu.com/kamay/docs/udaberria

http://centros.educacion.navarra.es/eibz/baliabideak/a_materiala/a_eredua_dok/hh_olerkiak_urtaroak_udaberria.pdf

http://www.slideshare.net/mariaaa24/uda-2703733

Ataletara itzuli Aurrera

Page 21: Urtaroen webquesta

BALIABIDEAK

21

http://centros.educacion.navarra.es/eibz/baliabideak/a_materiala/a_eredua_dok/hh_olerkiak_urtaroak_uda.pdf

http://www.educa.jcyl.es/educacyl/cm/gallery/Recursos%20Infinity/escritorio_infantil_/castellano/mariquita.html

http://contenidos.proyectoagrega.es/visualizador-1/Visualizar/Visualizar.do?idioma=eu&identificador=es_2009050832_7200193&secuencia=false#

http://www.slideshare.net/Carlaprobanza/2-ariketa-webquest-11910271

http://issuu.com/carlaprobanza/docs/3._ariketa1

http://issuu.com/carlaprobanza/docs/3._ariketa2

http://issuu.com/carlaprobanza/docs/4._ariketa1

http://issuu.com/carlaprobanza/docs/4.-ariketa2

http://issuu.com/carlaprobanza/docs/4.-ariketa3

http://issuu.com/carlaprobanza/docs/4.-ariketa4

http://www.pixton.com/es/comic/i1ryrr7g

http://www.pixton.com/es/comic/ys9biw9y

Ataletara itzuli Aurrera

Page 22: Urtaroen webquesta

1. ARIKETA

22

Ariketa hau asko gustatuko zaizue, jolas interaktibo bat daeta! Nire lagunak Luna, Molo eta besteak jantzi beharkodituzue, urtaro bakoitzean jantzi ezberdinak eramatenditugula kontuan hartuta. Horretarako klikatu bere argazkian.Zorte on!

Ariketetara itzuli

Page 23: Urtaroen webquesta

2. ARIKETA

23

Ondoko ariketa egiteko bakoitzak orri txuri bana hartu beharko duzue eta idazteko zerbait. 10 argazki ikusiko dituzue, bakoitza bere zenbakiarekin, eta zuek, orri zurian zenbakia idatzi eta zein urtarori dagokion ere ezarri beharko duzue. Adibidez: 12-Udara

o Hasi ariketarekin, aupa!

Ariketetara itzuli

Page 24: Urtaroen webquesta

3. ARIKETA

24

Ariketa hau ere oso erraza da, ikusiko duzue!Lehenik, proposatutako bi orrialdeetatik bat aukeratu, etainprimatu. Ondoren, argazki bakoitza bere urtaroarekinelkartu gezi baten bidez. Bakarka egiteko lana da, beraz, segilanean eta hurrengo ariketan ikusiko gara!

o 1. orrialdea aukeratu

o 2. orrialdea aukeratu

Ariketetara itzuli

Page 25: Urtaroen webquesta

4. ARIKETA

25

Azken ariketara iritsi zarete, ZORIONAK!!! Oraingo honetan, azpian dauden orrietatik bat aukeratu, eta inprimatu egingo duzue. 4 argazki izango dituzue bertan, beraz, hauek guraizeekin moztu, eta orri zuri batean itsatsiko dituzue bata bestearen atzetik, orden zuzenean. Nahi duzuen urtaroa jarri dezakezue lehenik, baina badakizue urtaro baten ondoren beti bestea datorrela.

o 1. orrialdea aukeratuo 2. orrialdea aukeratuo 3. orrialdea aukeratuo 4. orrialdea aukeratu

Ariketetara itzuli

Page 26: Urtaroen webquesta

EBALUAZIOA

26

Aizue, ederki ibili zarete lanean!

Betiko moduan, zuen irakasleak ebaluatu egingo zaituzte etahorretarako zuen jarrera, gogoa, besteekikoerrespetua, ariketen emaitzak eta abar hartuko ditu kontuan.

Honetaz gain, ondokoak ere ebaluatuko ditu: Ea zenbat urtaro dauden eta zeintzuk diren dakizkizuen

Ea ezaugarri batzuk emanaz dagokion urtaroarekinerlazionatzen duzuen

Ea urtaroak egoki ordenatzen dituzuen

Hau da, ea ariketak zeinen ongi burutu dituzuen!

Ataletara itzuli Aurrera

Page 27: Urtaroen webquesta

ONDORIOAK

27

Urtaro guztiak ederki ezagutu ondoren, zein esango zenukete dela zuen gustukoena? Zergatik?

Zer egiten duzue urtaro horretan? Eta nola janzten zarete?

Ba al dakizue zein urtarotan jaio zineten?

Besterik gabe, mila esker lana ederki egiteagatik!

Agur eta hurrengo arte!

Ataletara itzuli Hasierara itzuli