UNITATE DIDAKTIKOEN JUSTIFIKAZIOA - · PDF fileUNITATE DIDAKTIKOA: Irudimenarekin jolasten...

14
DEBA GOIENEKO MINTEGIA 1 UNITATE DIDAKTIKOEN JUSTIFIKAZIOA Unitate didaktiko hauek planteatzeko zergatiak hauek dira: Gorputz Hezkuntzan, beste arloetan baztertuta dauden edo oso noizbehinka lantzen diren ikaskuntza-irakaskuntza ekintza ugari garatzen dira. Ekintza hauek duten hezkuntza potentzial fisikoa eta psikikoa ahaztu gabe. Proposatutako ekintzek sexu ezberdintasunaren ondorioz gerta daitezken edozein diskriminazio ekiditen laguntzen dute, gizartean egun indarrean dauden estereotipoen kontra. Estereotipo hauek neskekin elkartzen dituzte espresio eta erritmo mugimenduak, eta indar, agresibitate eta konpetibitate elementuak, berriz mutilekin. Agian beste arloekin zerikusi handiagoa daukatelakoan, Gorputz Hezkuntzan askotan baztertuta edo noizbehinka landutako herri dantzak garatzen ditugu, hauek duten hezkuntza potentzial fisiko eta motorea kontuan harturik. Taldearen antolaketa era ezberdinak eskaintzen dizkigute; honek norberaren eta taldekide guztien parte hartzea errazten du eta era berean elkar onartzea. Beharrezkoa den materiala errez lortzen da; ekintza askotan etxetik ekarritako materiala erabil daiteke.

Transcript of UNITATE DIDAKTIKOEN JUSTIFIKAZIOA - · PDF fileUNITATE DIDAKTIKOA: Irudimenarekin jolasten...

Page 1: UNITATE DIDAKTIKOEN JUSTIFIKAZIOA - · PDF fileUNITATE DIDAKTIKOA: Irudimenarekin jolasten HELBURUAK: Deshinibizioa, musikarekin jolastu eta gozatu. Keinuz eta mugimenduz komunikatzea.

DEBA GOIENEKO MINTEGIA 1

UNITATE DIDAKTIKOEN JUSTIFIKAZIOA

Unitate didaktiko hauek planteatzeko zergatiak hauek dira:

• Gorputz Hezkuntzan, beste arloetan baztertuta dauden edo oso noizbehinka lantzen diren ikaskuntza-irakaskuntza

ekintza ugari garatzen dira. Ekintza hauek duten hezkuntza

potentzial fisikoa eta psikikoa ahaztu gabe.

• Proposatutako ekintzek sexu ezberdintasunaren ondorioz gerta daitezken edozein diskriminazio ekiditen laguntzen

dute, gizartean egun indarrean dauden estereotipoen

kontra. Estereotipo hauek neskekin elkartzen dituzte

espresio eta erritmo mugimenduak, eta indar, agresibitate

eta konpetibitate elementuak, berriz mutilekin.

• Agian beste arloekin zerikusi handiagoa daukatelakoan, Gorputz Hezkuntzan askotan baztertuta edo noizbehinka

landutako herri dantzak garatzen ditugu, hauek duten

hezkuntza potentzial fisiko eta motorea kontuan harturik.

• Taldearen antolaketa era ezberdinak eskaintzen dizkigute; honek norberaren eta taldekide guztien parte hartzea

errazten du eta era berean elkar onartzea.

• Beharrezkoa den materiala errez lortzen da; ekintza askotan etxetik ekarritako materiala erabil daiteke.

Page 2: UNITATE DIDAKTIKOEN JUSTIFIKAZIOA - · PDF fileUNITATE DIDAKTIKOA: Irudimenarekin jolasten HELBURUAK: Deshinibizioa, musikarekin jolastu eta gozatu. Keinuz eta mugimenduz komunikatzea.

DEBA GOIENEKO MINTEGIA 2

LANDUTAKO HELBURU OROKORRAK

Nahiz eta lotura eduki arloko zortzi helburuekin bereziki

ondorengo lau hauetan oinarritu gara unitate hau garatzeko

orduan.

1. Norberaren gorputzaren hautemate- eta mugimen-aukerak

aztertzea eta gauzatzea, nork bere buruan arreta jartzeko eta

konfiantza hartzeko; horrela, norbera ongi sentitzea onuragarria

izango da osasunerako.

5. Gorputzaren eta mugimenduaren adierazpen-baliabideak

estetikoki eta sormenez erabiliz, gauzak aurkitzea eta

adieraztea; horrela, norberaren mugimenduen bidez, horiek

sentitu, bizi, onartu eta pertsonalizatu egingo dira.

7. Euskal Herriko eta beste kultura batzuetako tradizio ludikoek

eta fisiko nahiz kirolekoek duten gizarte- eta kultura-kutsua

aintzat hartzea, euskal kulturaren eta beste kultura batzuen

balioak errespetatzeko eta balioesteko; horretarako, herri-

jolasak eta -adierazpenak eta jolas eta adierazpen tradizionalak

egingo dira.

8. Jarduera fisikoen aniztasuna, jolas motak, tradizio ludikoak,

kirol-jarduerak eta dantzak ezagutzea eta gizarteko eta

kulturako hainbat irizpide kontuan hartuta balioestea, euskal

kulturaren balioak aintzat hartzeko.

Page 3: UNITATE DIDAKTIKOEN JUSTIFIKAZIOA - · PDF fileUNITATE DIDAKTIKOA: Irudimenarekin jolasten HELBURUAK: Deshinibizioa, musikarekin jolastu eta gozatu. Keinuz eta mugimenduz komunikatzea.

DEBA GOIENEKO MINTEGIA 3

LANDUTAKO OINARRIZKO KONPETENTZIAK

2. Ikasten ikasteko gaitasuna.

Proposatzen diren ekintzekin, gehienbat globalak, bere buruak

dituen aukerak eta gabeziak ezagutu ditzake…

4. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.

Egiten diren ekintza gehienetan hitzaz aparte gorputza ere

erabiltzen da komunikatzeko bai sentimenduak, ideiak, egoera

ezberdinak…

6. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.

Ekintza asko taldeka izateak errespetua lankidetza harremanak

eta abar lantzeko aukera ematen du…

8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

Gorputzekin adierazi behar denez bakoitzak bere sentimendu,

ideiak eta abar autonomoki adierazi behar du.

Page 4: UNITATE DIDAKTIKOEN JUSTIFIKAZIOA - · PDF fileUNITATE DIDAKTIKOA: Irudimenarekin jolasten HELBURUAK: Deshinibizioa, musikarekin jolastu eta gozatu. Keinuz eta mugimenduz komunikatzea.

DEBA GOIENEKO MINTEGIA 4

HELBURU DIDAKTIKOAK

Ikaslearen desinhibizioa garatzea.

Norberak bere burua (psikiko eta fisiko mugak) ezagutzea.

Ahozko komunikazioa ez dena erabiltzea (sentimenduak, ideiak,

sentsazioak...).

Musika desberdinen erritmoa jarraitu, ezagutu eta gozatzea.

Sormena landu eta garatzea.

Lankidetza, errespetu hezkidetza eta abar bezalako jarrerak

lantzea.

Autonomia garatzea.

Harremanak lantzea.

Euskal kulturaren baloreak aintzat hartzea.

EDUKIAK

– Gorputza eta mugimendua. Gorputz-hizkuntzaren aukeren eta

baliabideen azterketa eta horien kontzientziazioa.

– Musika- eta erritmo-estimuluak oinarri hartuta, mugimenduen

osaketa. Dantza eta koreografia errazen sormena.

– Gorputzaren, keinuen eta mugimenduen bidezko norbanakoaren

edo taldeen emozioen eta sentimenduen adierazpena eta

komunikazioa.

– Gorputz-hizkuntzarekin eta objektu nahiz materialen

laguntzaz, antzezpen eta inprobisazio artistikoak.

– Gorputzaren adierazpen- eta komunikazio-erabileren

balioespena.

– Parte-hartzea eta errespetua.

– Gorputzaren barne- eta kanpo-erritmoen ikerketa eta

sakontzea.

Page 5: UNITATE DIDAKTIKOEN JUSTIFIKAZIOA - · PDF fileUNITATE DIDAKTIKOA: Irudimenarekin jolasten HELBURUAK: Deshinibizioa, musikarekin jolastu eta gozatu. Keinuz eta mugimenduz komunikatzea.

DEBA GOIENEKO MINTEGIA 5

EBALUAZIO IRIZPIDEAK (3. ZIKLOA)

1.1. Taldean koreografia txikiak sortu eta egiteko gai da.

1.2. Munduko dantza errazak egiteko gai da.

1.3. Gorputz adierazpeneko oinarrizko teknikak aplikatuz istorio

txikiak komunikatzen ditu.

1.4. Adierazpen elementuak naturaltasunez, lasaitasunez eta

bere (erara) transmititzen ditu.

1.5. Bere tradizioan sustraitutako dantzak, jolasak, ohiturak

biltzen ditu, teknologi berriak erabiliz.

1.6. Ikaskideekin lankidetzan aritzen da, jolasetan, ekintzetan

eta antzezpenetan.

Page 6: UNITATE DIDAKTIKOEN JUSTIFIKAZIOA - · PDF fileUNITATE DIDAKTIKOA: Irudimenarekin jolasten HELBURUAK: Deshinibizioa, musikarekin jolastu eta gozatu. Keinuz eta mugimenduz komunikatzea.

DEBA GOIENEKO MINTEGIA 6

EBALUATZEKO TRESNAK (BEHAKETA FITXA) SAIO ZENBAKIA IKASLEAK

ERRITMOA

DANTZA

SORMENA

DESHINIBIZIOA

JARRERA

OHARRAK :

Page 7: UNITATE DIDAKTIKOEN JUSTIFIKAZIOA - · PDF fileUNITATE DIDAKTIKOA: Irudimenarekin jolasten HELBURUAK: Deshinibizioa, musikarekin jolastu eta gozatu. Keinuz eta mugimenduz komunikatzea.

DEBA GOIENEKO MINTEGIA 7

1. saioa

EDUKIN BLOKEA: GORPUTZ ADIERAZPEN ETA KOMUNIKAZIOA UNITATE DIDAKTIKOA: Irudimenarekin jolasten HELBURUAK: Deshinibizioa, musikarekin jolastu eta gozatu. Keinuz eta mugimenduz komunikatzea. KONPETENTZIAK: 2, 4, 6, 7, 8. MATERIALA:

3. zikloa

BEROKETA: Unitatearen aurkezpena: ahoz azaldu…Musikaren erritmoa jarraituz, mugimendu konkretu batzuk errepikatzea. Joanaldi bakoitzean mugimendu bakar hori egin eta hurrengo joanaldirako beste bat proposatu (irakasleak hasieran eta ikasleak ondoren). Oharra: saiatu hankak eta besoak erabiltzen. “Puxika erraldoia”: Puxika erraldoi bat bageneukan bezala jolastu. Talde osoa puxika batekin. Bi, hiru edo lau laguneko taldeetan. Eskuak erabiliz, putz eginez... (musikaren laguntzaz). ATAL NAGUSIA: Musika oso lasaia erabiliz irakasleak esaten dituen ekintzak egin. Adib: Jaio berri bati kontuak egin. Goitik pasatzen ari den hegazkin bati begiratu. Galdu duzun zerbait bilatzea. Aspaldiko lagun batekin topo egin ea. “Konfidantza1”: Espazioan objektu asko utzi (bankuak, baloiak, ladriloak…) eta taldeka, begiak itxita dioanari aginduak emanez alde batetik bestera pasa erazi. “Konfidantza2”: 7 partaideko taldeko 6 lagunek pareta bat egin eta 7.a parean jarriko da begiak itxita. Hau korrika hasiko da eta pareta gisa dauden lagunek geratu egingo dute minik hartu eta eman gabe. LASAITASUNA: Bikoteka erlajazioa: batek bestearen gorputz atalak poliki mugituko ditu erlajatzeko. DUTXA

t

Page 8: UNITATE DIDAKTIKOEN JUSTIFIKAZIOA - · PDF fileUNITATE DIDAKTIKOA: Irudimenarekin jolasten HELBURUAK: Deshinibizioa, musikarekin jolastu eta gozatu. Keinuz eta mugimenduz komunikatzea.

DEBA GOIENEKO MINTEGIA 8

2. saioa

EDUKIN BLOKEA: GORPUTZ ADIERAZPEN ETA KOMUNIKAZIOA UNITATE DIDAKTIKOA: : Irudimenarekin jolasten HELBURUAK: Deshinibizioa, musikarekin jolastu eta gozatu. Keinuz eta mugimenduz komunikatzea. KONPETENTZIAK: 2, 4, 6, 8. MATERIALA:

3. zikloa

BEROKETA: “Katua eta sagua panderoarekin” .Katuaren lana sagu guztiak harrapatzea izango da, harrapatutakoak katu bihurtuko dira. Horrela, denak harrapatuta egon arte. Katua, txilibituaren soinuarekin mugituko da, txistukada bakoitzean pauso bat emanez. Saguak aldiz, panderoaren soinuarekin mugituko dira, kolpe bakoitzean pauso bat emanez. ATAL NAGUSIA: “Kokrodilo eta esploratzaileak”: Erreka bat egiten da eta bertan kokrodiloak daude. Esploratzaileak bazter batetik bestera pasatu behar dira. Erreka saltatuz harrapatutakoak harri bihurtuko dira, errekan etzanda geratuz. Harri hauen gainetik pasa ezkero. Aske geratuko dira. “Itzal txinatarrak1”: Hasieran, irakasleak eskuekin zein animali errerpresentatu daitekeen erakutsi ( tximeleta, txakurra, ahatea, untxia…). Beraiek dakitenak ere azaldu daitezke. “Itzal txinatarrak2”: 4naka jarrita eta oraingoan gorputz osoak erabiliz, izara baten atzean egiteko antzerki txiki bat entsaiatu beharko dute. Hau da, kontutan eduki behar dute izara atzean dala eta aurpegiko expresioa ez dela nabaritzen, beraz guztia gorputzarekin adierazi beharko dutela. Entsaiatu ostean klase osoarena urrean antzetuko dute. “Soka ikusezina” : Ikasleak bikoteka, batek (A) soka ikusezin bat lotzen dio besteari (B) nahi duen tokian. Ak egiten duena Bk imitatu behar du ispilua izango balitz bezala. Ikasle biak aurrez aurre egon behar dira. “Antzespen ezberdinak asmatzera”: Egunero egiten ditugun gauzak,5, 6 pertsonako taldetan banatuta. Batek egin eta besteek asmatu behar dute. LASAITASUNA: Gorputz atal ezberdinak boligrafo bezala erabiliz, hitzak airean idatzi eta besteek asmatzera 5 edo 6naka. DUTXA

t

Page 9: UNITATE DIDAKTIKOEN JUSTIFIKAZIOA - · PDF fileUNITATE DIDAKTIKOA: Irudimenarekin jolasten HELBURUAK: Deshinibizioa, musikarekin jolastu eta gozatu. Keinuz eta mugimenduz komunikatzea.

DEBA GOIENEKO MINTEGIA 9

3. saioa

EDUKIN BLOKEA: GORPUTZ ADIERAZPEN ETA KOMUNIKAZIOA UNITATE DIDAKTIKOA: : Irudimenarekin jolasten HELBURUAK: Deshinibizioa, musikarekin jolastu eta gozatu. Keinuz eta mugimenduz komunikatzea. KONPETENTZIAK: 2, 4, 6, 8. MATERIALA:

3. zikloa

BEROKETA: Erritmoa oso markatua duen abesti bat entzuten, borobilean banaka lanbide bat antzeztu, mugimendua erritmora egokituz. Batek egin eta besteek imitatu behar dute. Azkenean, denok batera bakoitzak berea egiten. Borobilean komentatu: asmatu besteek zer egin duten. ATAL NAGUSIA: “Dragoiaren buztana”: denak gerritik ebatuta aurrekoak atzekoa harrapatu behar du. “korapiloa” : Talde txikiak osatuta (6, 7) eskutik helduta soka bat egin eta korapilotu, batek (kanpoan dagoenak) askatu beharko ditu. “Animalien harrapaketa”: Norbaiten izena eta animali bat esan, talde osoa animali hori bihurtuko da eta izena harrapatzailea izango da. Seinalea ematerakoan “haur guztiak” ume bihurtuko dira. Musikaren erritmoa jarraituz borobilean mugitu. Bi borobil bata bestearen barruan eta bakoitza norantza baten. Musika gelditzean aurrean duzunarekin ispiluaren jolasa egin, berriz ere musika hasi arte. LASAITASUNA: Material bati berak ez duen erabilpena eman borobilean. “Txotxongiloa”: binaka, batak bestea manipulatu helduta. Aldagaiak: plastilina eta eskultorea. “Nire eskua zara”: irakaslearen eskuak egiten duena ikasleek egin behar dute. Gero talde txikietan ikasleek egin dezatela. DUTXA

t

Page 10: UNITATE DIDAKTIKOEN JUSTIFIKAZIOA - · PDF fileUNITATE DIDAKTIKOA: Irudimenarekin jolasten HELBURUAK: Deshinibizioa, musikarekin jolastu eta gozatu. Keinuz eta mugimenduz komunikatzea.

DEBA GOIENEKO MINTEGIA 10

4. saioa

EDUKIN BLOKEA: GORPUTZ ADIERAZPEN ETA KOMUNIKAZIOA UNITATE DIDAKTIKOA: : Irudimenarekin jolasten HELBURUAK: Deshinibizioa, musikarekin jolastu eta gozatu. Keinuz eta mugimenduz komunikatzea. KONPETENTZIAK: 2, 4, 6, 8. MATERIALA:

3. zikloa

BEROKETA: “Luzaketak” : Besoak, gerria,hankak sorbaldak… “Hasarre nago” :Espazioan zehar mugitu behar gara gelditu gabe, baina besteengandik alde eginez, guztiekin haserre baikaude (saiatu ez daitezen borobilean mugi) ATAL NAGUSIA: “Dordoka erraldoia” : Koltxoneta azpian lau ikasle lau hankatan eta espazioan zehar daudela erbiak harrapatzera. Erbiak jauzika joango dira. AKROSPORT: Aurrez taldekatzeak egin, binaka, hirunaka, launaka, bosnaka, seinaka eta irudi desberdinak osatu beharko dituzte irakasleak erakutsitakoaren arabera. LASAITASUNA: Irakasleak puxika bat du eta puztu-hustutzen arituko da. Bitartean ikasleek puxika balira bezala mugitu beharko dira. DUTXA

Ikus 1 eranskina

t

Page 11: UNITATE DIDAKTIKOEN JUSTIFIKAZIOA - · PDF fileUNITATE DIDAKTIKOA: Irudimenarekin jolasten HELBURUAK: Deshinibizioa, musikarekin jolastu eta gozatu. Keinuz eta mugimenduz komunikatzea.

DEBA GOIENEKO MINTEGIA 11

5. saioa

EDUKIN BLOKEA: GORPUTZ ADIERAZPEN ETA KOMUNIKAZIOA UNITATE DIDAKTIKOA: : Irudimenarekin jolasten HELBURUAK: Deshinibizioa, musikarekin jolastu eta gozatu. Keinuz eta mugimenduz komunikatzea. KONPETENTZIAK: 2, 4, 6, 8. MATERIALA:

3. zikloa

BEROKETA: “Gometxak ipintzen” bakoitzari 10 gometxa eman eta ahalik eta arinen besteei itsasteko agindua eman. Amaitzen dutenenan, nork eta non ipini dizkion gometxak gogoratzen saiatu behar dira. ATAL NAGUSIA: Aurreko eguneko irudiak gogorazi eta ondoren irudi gehienak paretan itsatsiko ditugu. Beraiei libre utzi eta 6 edo 7 irudi erabiliko dituzte koreografiatxo bat egiteko. Nahi badute musika ere utziko zaie, guztiei berdina. Behin entsaiatuta guztien aurrera egingo dute baina hurrengo saioan egingo dute. LASAITASUNA: “Pinotxoren ipuina”: talde osoa lurrean eserita, irakasleak Pinotxoren ipuina kontatzen du. Jarraian, ikasle bat Gepetto izendatzen da eta beste bat edo bi lapurrak. Beste ikasleek, bakoitzak nahi duen papera aukeratuko du. Gepettok jostailu bakoitza berak nahi duen tokian kokatzen du dendatik zehar. Gepetto, denda itxi eta badoa. Lotan dagoela musika entzuten du eta jostailuek bizia hartzen dute bakoitzak dagokion mugimendua egiten. Bapatean, jostailuek zarata entzuten dute. Lapurrak dira! Orduan jostailuak astiro astiro mugituz lapurrak inguratuaz doaz, harrapatu eta lotu egiten dituzte. Ondoren bakoitza bere tokira itzultzen da eta geldirik gelditu. Hurrengo goizean, Gepetto dendara doa eta lapurrak lotuta topatzen ditu. Gepetto harrituta gelditzen da jostailuenganako zalantza sortzen zaiolarik. DUTXA

Ikus 1 eranskina

t

Page 12: UNITATE DIDAKTIKOEN JUSTIFIKAZIOA - · PDF fileUNITATE DIDAKTIKOA: Irudimenarekin jolasten HELBURUAK: Deshinibizioa, musikarekin jolastu eta gozatu. Keinuz eta mugimenduz komunikatzea.

DEBA GOIENEKO MINTEGIA 12

6. saioa

EDUKIN BLOKEA: GORPUTZ ADIERAZPEN ETA KOMUNIKAZIOA UNITATE DIDAKTIKOA: : Irudimenarekin jolasten HELBURUAK: Deshinibizioa, musikarekin jolastu eta gozatu. Keinuz eta mugimenduz komunikatzea. KONPETENTZIAK: 2, 4, 6, 8. MATERIALA:

3. zikloa

BEROKETA: “Bikoteka antolatu” : Post it edo pegatzeko papel horietan,marrazki ezberdinak egingo dira. Marrazki bakoitzak bere bikotea izan beharko du. Haur bakoitzari bizkarrean post it bat pegatu eta hitz egin gabe bakoitzak bere bikotea bilatu beharko du. Oso garrantzitsua da ikasleak ez hitz egitea, bestela oso erraz bilatzen baita bikotea, beraz, garrantzia eman puntu honi. ATAL NAGUSIA: - Bost minutu taldean beraien koreografiak errepasatzeko. - Aurreko saioan prestatutako akrosport koreografiak taldeka aurkeztu. LASAITASUNA: “Lapurrak eta poliziak”: Denak begiak estalita. Espazio txiki baten kartzela non dagoen eta zein den identifikatu (adib: bi banku suediar ipini muga bezala). Norbaitekin topo egiten duzunean eskuen bidez identifikatu behar zara. Lapurrek txalo bat emango dute eta poliziek bi. Poliziak lapurra harrapatzerakoan kartzelara eraman behar du. DUTXA

t

Page 13: UNITATE DIDAKTIKOEN JUSTIFIKAZIOA - · PDF fileUNITATE DIDAKTIKOA: Irudimenarekin jolasten HELBURUAK: Deshinibizioa, musikarekin jolastu eta gozatu. Keinuz eta mugimenduz komunikatzea.

DEBA GOIENEKO MINTEGIA 13

1 ERANSKINA

Page 14: UNITATE DIDAKTIKOEN JUSTIFIKAZIOA - · PDF fileUNITATE DIDAKTIKOA: Irudimenarekin jolasten HELBURUAK: Deshinibizioa, musikarekin jolastu eta gozatu. Keinuz eta mugimenduz komunikatzea.

DEBA GOIENEKO MINTEGIA 14