Unidad Eu Gran Torino 1

53
Unitate didaktikoa (euskera) Gran Torino Irakasleentzako materiala eta Ekintzak Zinea, Mundua eta Giza Eskubideak IPES Elkartearen proiektu bat www.cineddhh.org

description

Unidad para trabajar los valores humanos mediante pelicula el gran torino. en euskera

Transcript of Unidad Eu Gran Torino 1

  • Unitate didaktikoa (euskera)

    Gran TorinoIrakasleentzako materiala eta Ekintzak

    Zinea, Mundua etaGiza Eskubideak

    IPES Elkartearen proiektu bat www.cineddhh.org

  • Zinea, Mundua eta Giza Eskubideak

    IPES ELKARTEA 2012ko urtarrilaTejera Kalea, 28 behea 31001 Irua (Nafarroa)948 213279 internacionalddhh@ipesnavarra.orgwww.ipesddhh.orgwww.cineddhh.org

    Lan hau Aitortu-EzKomertziala-LanEratorrikGabe 3.0 Espainia baimenpean dagoBaimen honen kopia bat ikusteko, bisita ezazu:http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/3.0/es/

    Argazki, grafiko eta marrazkiak, hala nola, izen, logotipo, merkataritza marka eta zerbitzu markak, bakoitzaren ekoizle/banatzai-learen jabetzakoak dira eta egile-eskubide, erregistraturiko marka eta beste legeez babesturik daude.

    Diseinua eta maketazioa: wakalaka (www.wakalaka.es)Euskerara itzulpena: Ioseba Salaberri Plaza eta Maria Tamayo Goi

    Zinearen bitartez mundua ulertu Giza Eskubideen ikuspuntutik.Unitate Didaktikoa 6. Bortizkeria eta armen erabilera-Gran Torino.

    IPESeko Nazioartea eta Giza Eskubideen Arloko irakasleek egina(Javier Aisa Gmez de Segura, Andrea Aisa Vega, Mara Castejn Leorza eta Cristina Garca Purroy)Lankidea: Mara Jos Montes

  • 3i AurkibideaGran Torino

    1 4Sekuentziadidaktikoa Ikustaldi aurreko saioak

    Irakasleentzako materiala Ekintzak

    01. Helbuduruak, edukiak eta OOGG

    02. Ebaluaketa irizpideak03. Curriculum konexioak

    01. Westernra, bortizkeria eta Clint Eastwood

    5

    7 25

    13

    31

    19

    7

    10

    12

    25

    13

    13

    13

    14

    18

    31

    39

    40

    43

    46

    49

    19

    19

    20

    21

    22

    25

    Pelikula ezagutu

    Ikustaldi geroko saioak

    01. Fitxa teknikoa02. Sinopsia03. Palmaresa04. Zuzendaritza05. Zergatik aukeratzen dugu

    Gran Torino?

    02. Gran Torinoren fitxa zinematografikoaren lantzea

    03. Pertsonaien azterketa Gran Torinon

    a. Walt Kowalski b. Thao c. Sue d. Gaizkile-taldeak

    3 Gehiago jakitekobaliabideen gida01. Material didaktikoak eta

    hezkuntza esperientzia02. Espezializaturiko webak03. Oinarrizko Bibliografia04. Aukeraturiko filmografia05. Bortizkeria zineman buruzko

    monografikoak sarean

    23

  • Irakasleentzakomateriala

    Gran Torino

    aurkibidea1 Sekuentzia didaktikoa 72 Pelikula ezagutu 133 Gehiago jakiteko baliabideen gida 19

  • 7Helburuak, edukiak eta oinarrizko gaitasunak01.

    1 Sekuentzia didaktikoaGran Torino (Irakasleentzako materiala)

    Kontzeptu helburuak Kontzeptu edukiak Oinarrizko gaitasunak

    Zinema-hizkuntza adierazpen kultur eta artistikoa bezala ulertu.

    Elementu zinematografikoak: zer (bilbea, istorioa), nor (pertsonaiak), nola (argia, soinua, soinu-banda).

    OOGG 6: Gaitasun kultural eta artistikoa.

    Gertaeren eta hauen aurresa-nen ondorioak ulertzen erraztea eta bizi baldintzen hobekuntza-rako zuzendutako ekintza.

    Filmaren akzioa garatzen den gune fisiko, kultural, sozial eta politikoa.

    OOGG 3: Ezagutzan gaitasuna eta mundu fisikoaren elkarrekintza.

    Bizi garen munduaren gizar-te errealitatea ulertu, kultura askotako gizarteetan dauden gatazkak identifikatuz.

    Nortasun pertsonal eta sozialaren konfigurazioa Afektibitate egoerak: sentimenduak, zirrarak eta irrikak Adimen emozionala: agresibitatea, frustrazioa, errepre-sioa, mendekua, barkamena, autorrealizazioa, toleran-tzia, auto-estimua, enpatia.

    OOGG 5: Gaitasun sozial eta hiritarra.

    Gizarte demokratikoetan eskubideen berdintasuna eta desberdintasunerako eskubidea ezagutu, genero berdintasunari arreta berezia emanez.

    Arazo, gatazka eta bortizkeriaren arteko ezberdintasuna Gatazken ebazpen baketsurako baldintzak Askatasuna, banako ardura eta ardura banaketa. Gerra gatazkak: Koreako Gerra. Gerra gatazka jasaten duten herrientzako gerraren ondorioak. Hmong biztanle-riaren bere lurraldeko kanporatzea

    Mendebaldeko gizarteetako belaunaldien arteko eta etnia askoren elkarbizitzako gatazkak.

    Hiri tribuak, nerabeen nortasun esparru bezala Nortasuna eta Ezberdintasuna: Eskubide Berdintasuna, Ezberdintasunerako Eskubidea

    Desberdintasunerako esparruak: nerabe/adindu/ atzerri-tar/emakumeen taldeak

    Mendekua eta justizia kultura askotako gizarte demokra-tikoetan.

    OOGG 5: Gaitasun sozial eta hiritarra.

    Generoaren eredu eta rolak identifikatu, bai emakumezkoe-nak nola gizonezkoenak, zine-man generoen estereotipoak islatzen dituztenak.

    Emakumeen ohiko irudia zineman bortizkeriarekin erla-zionaturikoa: ezaugarriak eta protagonismoa.

    OOGG 5: Gaitasun sozial eta hiritarra.

    Helburu orokorra: Zinema baliabide nagusitzat hartuz, giza eskubideak irakasle zein ikasleentzat errealitate adierazgarri bihurtzen lagunduko duten oinarrizko gaitasun eta edukiak lortzeko hezkuntza-tresnaz egokitzea.

  • 1Sekuentzia didaktikoaGran Torino (Irakasleentzako materiala)8

    Prozedurazko helburuak Prozedurazko edukiak Oinarrizko gaitasunak

    Eskuratutako jakintza komunikabi-de eremuko edukiak interpretatze-ko eta analizatzeko erabili.

    Eskubideen berdintasunaren ba-besetik, pelikulan agertzen diren genero erlazioen azterketarako irizpideen lorpena.

    Irudiaren azterketa eta deskodetzea Teknologia berrien erabilpena komunikazio, elkart-ze, trukatzeko eta trebatzeko modu bezala.

    OOGG 1: Komunikazio linguistikarako gaitasunak.

    Informazioa lantzeko eta komu-nikatzeko eta ezagupen garran-tzitsuetan bilakatzeko gaitasunak lortu.

    Galderen identifikazioa eta ondorioen lorpena. Genero rolaren analisia pelikularen pertsonaietan.

    OOGG 1: Komunikazio linguistikarako gaitasunak.

    Bakarka edo taldeka aztertzeko iturri ezberdinetako informazioen egiaztapen eta ebaluaketa bidez pertsonalak eta arrazoituak diren irizpideen lantzea.

    Iturri desberdinetako grafiko, mapa, inkesten inter-pretazioa.

    OOGG 2: Matematika gaitasuna.

    Iradokitako web ezberdin edo bakoitzaren ikerketa-ren bidez informazioaren bilaketa eta aukeraketa

    Gainontzeko internauten aburu eta iritziak egiazta-tu, ebaluatu, kritikatu eta konparatzeko sare sozial ezberdinen erabilpena.

    Gelako esperientzia didaktikoei buruzko wiki baten eratzea eta Hezkuntza Zentro ezberdinetako beste ikasleekin informazioaren trukaketa.

    OOGG 4: Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala.

    Pelikula bat nola ikusi behar den ikasketan hasi eta ikasitakoa au-rrerantzeko ikusketetan aplikatze-ko gai izan.

    Hizkuntza zinematografikoaren menperatzea Beste pelikulekin konparaziozko azterketa, ohiko westernera hiritar westernetik bereizketa.

    OOGG 1: Komunikazio linguistikarako gaitasunak.

    Pelikulako sekuentzietatik aurrera, azterketa, labur-pen, erlazio, inferentzia eta ondorio ekintzak

    Gaztelania eta ingelerazko zinematografiako termi-noen glosario baten lantzea

    Pelikulako eszena zehatzetatik aurrera, taldekako eztabaiden burutzea.

    OOGG 8: Autonomia eta ekimen pertsonala.

    Lan monografikoen lantzea eta denen artean adostu.

    Pelikulako pertsonai eta gaiak, eguneroko bizitzako egoerekin erlazionatzeko, gelan dramatizazioen gauzatzea.

    OOGG 8: Autonomia eta ekimen pertsonala.

    Heroiaren bidaia eta pertsonaien eraldaketa arkuen bidez, pelikulako pertsonaien azterketa.

    OOGG 7: Ikasten ikasteko gaitasuna.

  • Jarrerazko edukiak Jarrerazko helburuak Oinarrizko gaitasunak

    Komunikazio eta elkarrizketarako onu-ragarriak diren sentimendu eta jarrerak garatu.

    Zirrara beraren igorle eta aldatzaile bezala hizkuntzaren erabilpena.

    OOGG 1: Komunikazio linguistikarako gaitasunak.

    Kultur askotako gizarteetan elkar bizit-za aberasten duten pertsona eta kultur ezberdintasunez konturatu.

    Gizarte-egoera ahuleko taldeen nortasun ezberdinenak balioetsi eta errespetatu: nerabeak, agureak, atze-rritarrak.

    Zuzentasun eta justizia irizpideetan oinarrituriko kultura bakezale bat ba-lioetsi eta sortu.

    Pertsonen artean ezagutzeko, ent-zuten jakiteko eta ezberdintasunak balioesteko gaitasuna.

    Besteak ulertzeko eta besteen le-poan jartzeko estrategien lorpena.

    Gatazken ebazpen baketsurako estrategien lorpena.

    OOGG 1: Komunikazio linguistikarako gaitasunak.

    Gatazken ebazpenerako bide bezala, edozein bortizkeria era ukatu

    Hiritarren bizi baldintzak hobetzeko gizarte demokratikoetan dauden meka-nismoak balioetsi

    Libreak, arduratsuak, araugileak eta eraldatzaileak diren heinean, gizaki ekintza hauen izatea ezagutu eta balioetsi.

    Gizarte zuzen baten ezarpenerako bide bezala mendekua eta armen erabilera ukatzeko estrategien lorpena.

    Jasanbera izan, ezberdintasuna onartu eta gure berezkoa den balio, sinesmen eta kultura ezberdinetako pertsonak errespetatu

    Gizartean onartuak diren aurreiritzi eta estereotipoak identifikatzeko eta desegiteko estrategien lorpena.

    OOGG 5: Gaitasun sozial eta hiritarra.

    Ikasten ikasteko, erabakiak hartzeko eta ardurak nork bere gain hartzeko gaitasuna garatu.

    Gizabanako estereotipoak zalant-zan jartzeko eta berezko nortasuna eratzeko trebetasuna.

    OOGG 7: Ikasten ikasteko gaitasuna.

    Gogoeta autonomia eta zentzu kritikoa garatu.

    Talde nagusitik ezberdinak diren pertsonekiko aurreiritziak desegiteko mekanismo bezala beste pertsonekin enpatia sortu eta nortasun sozial bat eratu.

    OOGG 8: Autonomia eta ekimen pertsonala.

    Gizartean onarturiko genero eredu es-tereotipatuez jakinaren gainean egon.

    Generoari buruzko irudi eta rol este-reotipatuak desegin.

    Askatzaileagoak eta berdintzailea-goak diren irudikapen eredu berriak, bai gizonezkoak, bai emakumezkoa, ikusaraz.

    OOGG 5: Gaitasun sozial eta hiritarra.

    OOGG 8: Autonomia eta ekimen pertsonala.

    1 Sekuentzia didaktikoaGran Torino (Irakasleentzako materiala) 9

  • 1Sekuentzia didaktikoaGran Torino (Irakasleentzako materiala)10

    Ebaluaketa irizpideak02.

    Ebaluaketa irizpideak Ekintzak Gaitasunak Arloak

    1. Pelikulako hitz gabeko mintzaira ulertu eta azter-tu, elementu ikonikoak, sinbolikoak eta irudikape-nekoak azpimarratuz.

    02 Ekintza03 Ekintza

    G1. Hizkuntza komunikazioa

    G6. Kultural eta artistikoaG4. Digitala

    Gaztelania Ingelera Teknologia berrien aplikazioa Plastika eta ikus hezkuntza Musika

    2. Denboran naiz espazioan kokatu historia gertaera eta prozesu nabarmene-nak, ezberdinduz beraien zergatiak eta ondorioak.

    02 Ekintza

    G3. Mundu fisikoarekiko elkarrekintza eta ezagupena

    G2. Matematika

    Gizarte Zientziak Etika Teknologia berrien aplikazioa Hiritartasunerako hezkuntza

    3. Identifikatu XXI. mendeko gizarte kultur anitzetako eta demokratikoetan komunikazio arazo eta gatazkak.

    03 Ekintza

    G3. Mundu fisikoarekiko elkarrekintza eta ezagupena

    G7. Ikasten ikasiG8. Autonomia eta ekimen

    pertsonala

    Gizarte Zientziak Hiritartasunerako hezkuntza Etika

    4. Eskubide berdintasunak nola gizarte-egoera ahuleko taldeen (agure, gazte, etorkinen) ezber-dintasunerako eskubidea ezagutu eta ulertu.

    03 Ekintza

    G5. Sozial eta hiritarraG3. Mundu fisikoarekiko

    elkarrekintza eta ezagupena

    Gizarte Zientziak Hiritartasunerako hezkuntza Etika

    5. Hizkuntz zinematogra-fikoko eta pelikulako edu-kiko hiztegi espezifikoa definitu eta ulertu.

    01 Ekintza02 Ekintza03 Ekintza

    G1. Hizkuntza komunikazioa

    Gaztelania Ingelera Plastika eta ikus hezkuntza

    6. Zenbait iturri dokumen-tal aukeratu, teknologi berrien erabileraren bidez gertaerak iritzietatik ezber-dinduz.

    01 Ekintza

    G1. Hizkuntza komunikazioa

    G4. DigitalaG5. Sozial eta hiritarraG7. Ikasten ikasiG8. Autonomia eta ekimen

    pertsonala

    Gaztelania Ingelera teknologia berrien aplikazioa Gizarte Zientziak Hiritartasunerako hezkuntza Etika

  • 1 Sekuentzia didaktikoaGran Torino (Irakasleentzako materiala) 11

    Ebaluaketa irizpideak Ekintzak Gaitasunak Arloak

    7. Elkarbizitzaren gatazka garrantzitsuenei buruz bakarkako eta taldeko lanak egin.

    01 Ekintza02 Ekintza03 Ekintza

    G1. Hizkuntza komunikazioa

    G4. DigitalaG5. Sozial eta hiritarraG6. Kultural eta artistikoaG7. Ikasten ikasiG8. Autonomia eta ekimen

    pertsonala

    Gizarte Zientziak teknologia berrien aplikazioa Ingelera Etika Hiritartasunerako hezkuntza

    8. Gizartean onarturiko genero eredu estereoti-patuen jakinaren gainean egon.

    01 Ekintza02 Ekintza03 Ekintza

    G5. Sozial eta hiritarraG7. Ikasten ikasiG8. Autonomia eta ekimen

    pertsonala

    Gizarte Zientziak Etika Hiritartasunerako hezkuntza

    9. Errepresentazio eredu berriak barneratu, bai maskulinoak nola feme-ninoak, askatzaile eta berdinagoak.

    01 Ekintza02 Ekintza03 Ekintza

    G5. Sozial eta hiritarraG7. Ikasten ikasiG8. Autonomia eta ekimen

    pertsonala

    Gizarte Zientziak Etika Hiritartasunerako hezkuntza

    10. Elkarbizitza baketsuaren alde egon, gatazkak ebazteko armen erabile-raren aurka eginez.

    01 Ekintza02 Ekintza03 Ekintza

    G5. Sozial eta hiritarraG7. Ikasten ikasiG8. Autonomia eta ekimen

    pertsonala

    Gizarte Zientziak Etika Hiritartasunerako hezkuntza

    11. Talde ekimen eta pertso-nala sustatu, erabakien hartzea, sormena eta ahaleginarekin batera.

    01 Ekintza02 Ekintza03 Ekintza

    G5. Sozial eta hiritarraG7. Ikasten ikasiG8. Autonomia eta ekimen

    pertsonala

    Etika Hiritartasunerako hezkuntza

    12. Pertsonen arteko afekti-bitate erlazioak, genero berdintasuna, tolerantzia eta gizarte-egoera ahu-leko taldeekiko justizia sustatus.

    01 Ekintza02 Ekintza03 Ekintza

    G5. Sozial eta hiritarra Etika Hiritartasunerako hezkuntza

  • 1Sekuentzia didaktikoaGran Torino (Irakasleentzako materiala)12

    Curriculum konexioak03.

    Ikasturteetara egokituriko material didaktikoa, curriculum arloak eta gai multzoak 2007ko Martxoak 19ko 25/2007 Foru Dekretuaren arabera, 2007ko Maiatzak 25eko NAO, 65. Zb (Dekretua: DBH-ko Irakaskuntza Minimoen Curriculum Garapena, Na-farroa) eta maiatzak 12ko 49/2008 Foru Dekretua, 2008ko ekainak 6ko NAO, 70. Zb. (Dekretua: Batxilergoko ikasketen egitura eta curriculuma).

    OHARRA: aurreko orrialdean nabarmendutako arloak: Gaztelania, Ingelera, Musika, Plastika eta Ikus Hezkuntza, Teknologia berrien aplikazioa, proiektu honetan ze-harkako moduan nahasirik daude ere.

    Ikastaroa Arloak Gai multzoa

    DBH 3.

    Geografia eta Historia Multzoa I: Eduki Amankomunak. Multzoa III: Politika antolakuntza eta eremu geografikoa. Multzoa IV: Gaur egungo munduko eraldaketa eta desorekak.

    Hiritartasunerako Hezkuntza eta GGEE

    Multzoa I: Eduki Amankomunak. Multzoa II: Harreman Pertsonalak eta parte hartzea. Multzoa IV: XXI. mendeko gizarte demokratikoak. Multzoa V: Herritartasuna mundu global batean. Nazioarteko gatazkak.

    DBH 4.

    Geografia eta Historia

    Multzoa I: Gizarte Zientzien eduki amankomunak. Multzoa II: Gaurko gizartearen oinarri historikoak. Multzoa III: Gaur egungo mundua. Gizarteetako aldaketak eta tentsio gune berriak.

    Hezkuntza etiko-hiritarra

    Multzoa I: Eduki Amankomunak. Multzoa II: Nortasun eta bestea izateko ahalmena. Askatasuna, erantzukizu-na eta elkarbizitza.

    Multzoa IV: Proiektu etiko amankomuna: Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna.

    Multzoa V: Kultur artekotasuna eta giza eskubideak. gizarte kulturanizta-sunak.

    BAT 1. Filosofia eta hiritartasuna

    Bloque I: Eduki Amankomunak. Bloque III: Gizakia: pertsona eta gizartea. Hedadura soziokulturala. Anizta-suna kulturala: Etnozentrismoa, kultura-erlatibismoa, kultur artekotasuna edo kulturaniztasuna.

  • 13

    Fitxa teknikoa01.

    2

    Tituloa Gran Torino

    Aurrerakina http://wwws.la.warnerbros.com/grantorino/

    Urtea 2008

    Iraupena 119 minutu

    Herrialdea Estatu Batuak

    Zuzendaria Clint Eastwood

    Gidoia Nick Schenk

    Musika Kyle Eastwood, Michael Stevens

    Ekoizlea Warner Bros. Pictures / Malpaso Productions / Double Nickel Entertainment

    Web ofiziala http://wwws.la.warnerbros.com/grantorino/

    Generoa Drama

    Pelikula ezagutuGran Torino (Irakasleentzako materiala)

    Sinopsia02.

    Palmaresa03.

    Walt Kowalski (Clint Eastwood), Koreako gerrako beteranoa, automobil sektoreko erre-tiraturiko langile bat da. Bere bizia bakardadean igaro du. Lagun bezala, txakur eme leial bat eta bere Gran Torino autoa dauzka. Bere inguruan ematen diren aldaketak ez ditu ulertzen eta iraintzen dute. Bere familia, auzoa, etorkinen etorrera berak eza-gutzen ez duen mundu bat osatzen dute. Bere bizian, asiar hego-ekialdeko hmong familia bat ezustean sartu arte. Ustekabeko topaketa batek, beraiekin eta munduarekin erlazionatzeko bere modua eraldatuko du.

    2008an National Board of Review saria antzezle eta gidoi onenari, David di Donate-lloa atzerriko pelikula onenari eta abesti onenari Urrezko Globorako izendapena lortu zituen.

    Gran Torinoren kritikak ezagutu: Julio Rodriguezen kritika La Butacan: http://bit.ly/torinobutaca Carlos Boyeroren kritika El Pasen: http://bit.ly/torinopais

  • 2Pelikula ezagutuGran Torino (Irakasleentzako materiala)14

    Zuzendaritza04.

    Clint Eastwood (San Francisco, 1930) zinemako mito bizi bat da. Bere aktore sekundarioko hastapenetik (1954), zazpigarren artean dauzkan hainbat alderdietara: zuzendaria, antzezlea eta bere pelikuletako musikagilea. Lehen, egurgin, igeltsero, meta-lurgiko langile bezala atera zuen bizimodua eta lau urte igaro zi-tuen armadan. Universal Talent Schoolen ikasketak egin zituen.

    1964 eta 1966 artean, El hombre sin nombreko pertsonaiak, espagueti westernreko (generoko italiar-espainiar bertsioa)

    Clint Eastwood, Gran Torinoko zuzendaria.

    Ezkerretara, Rowdy Yates, Rawhideko (Ltigo) protagonis-ta. Eskubira, Harry Callahan, Harry el Sucion Clint Eastwoo-dek protagonizaturiko ikertzailea.

    Bere hastapenak. Cowboytik, ikertzailera

    Sergio Leonek zuzenduriko trilogiarik nabarmenean arrakasta ematen dio: Por un pu-ado de dlares, La muerte tena un precio eta El bueno, el feo y el malo. Eastwood, cowboy altu bat da; pontxo batean galkatua; irribarre zinikoaz, begirada hotza eta ia hitz gabekoa; ezpainetan zigarro batez eta katu errazekoa, Mendebaldera, zikinkeria, sarkasmoa eta krudeltasuna eramanez.

    1968an, Malpaso produktora sortzen du, eta Don Siegelerekin lanean hasten da. Emaitza bezala, bost pelikula -besteak beste, La jungla humana (1968) eta Harry el sucio-, adiskide on bat eta Eastwoodek izanen dira jasotzen duen zinematografi irakaskuntza zabala. Sergio Leonerekin, adibidez, argitasun eta itzalen batura, plano eta eszenatoki zabalak ikasten ditu, eta Siegelendandik, azkartasuna eta energia, be-rezko estilo bat sortu arte.

    1971an, Escalofro en la noche bere lehendabiziko pelikula zuzentzen du, hiritar thri-ller eraginkor bat. Hilabete bat geroago, Siegel eta Eastwoodek, kondairazko pertsonai bat sortzen dute: Harry callahan ikertzailea, Harry el sucio, beste hiru pelikulendako bidea irekiz. Polizi gogor bat, matxista eta garratza, Magnum 44 errebolberra, epai zorrotzerainoko mailara igotzen duena. Atzerakoitzat leporatuko zaio soilik. Baina pe-likula, EEBBetako zenbait gaitzen zantzu bat da: gizartearen eta bakoitzaren arazoak ebazteko armen erabilera baliabide bakar bezala, eta eragiten dituen gatazkak, justi-ziaz eta orekaz kudeatzeko gai ez den sistema baten gainbehera.

  • 2 Pelikula ezagutuGran Torino (Irakasleentzako materiala) 15

    Western antzezle bezala 10 pelikula eta gero, Clint Eastwoodek, genero honetako lau luzemetrai zuzentzen ditu. Beraietan, begirada berezi bat daukala frogatzen du, bira errealista eta samin batean, progresiboki bere istorio epikoa desmitifikatzen duen EEBBetako basamortu, zelai eta tabernetako paisai handietan integratua. Infierno de cobardes (1973); El fuera de la ley (1976); El jinete plido (1985) eta, azkenik, bere maisu lanetariko batean, Sin perdnen (1992), bere cowboy protagonistak, misterio, mendeku eta bortizkeriaz blai eginda daude, nahiz eta bere familia eta babesgabeko taldeen aurkako bortizkeria handiko egoerei progresiboki erantzun. Eastwooderentzat -westernraren historian bezala- bortizkeria horrek, modu berean basatiak diren jokae-rak dakartza.

    Sin perdnek, lilura galdu duen cowboyarean funtsa irudikatzen du, sheriff despota baten eta beraren jarraitzaileen aurka -bi kidez lagundurik- borrokatzen duena. Parale-loki doazen istorioak; paisai ireki eta argitsuak, eszenatoki itxi eta itzaltsuekin nahasten dituen teknika zaindua; plano apartek eta pertsonaien itxurak, Clint Eastwood gaur egungo klasiko baten mailara igotzen dute, John Ford eta Sam Peckinpahren antzera. Sin Perdonek, kritika eta nazioarteko ikusleen begirunea ematen diote, aktore bezala, baina, batez ere, zuzendari bikain bezala, Hollywoodeko lau Oscarrez saritua delarik: zuzendaria, pelikula, zerrenda aktore eta muntaia.

    Sin Perdn, Clint Eastwoodek zuzendu-riko maisu lana.

    Westernaren sakontasuna

    Bronco Billy (1980), bere pelikuletako gogokoenetariko bat da, behar bada, bere idea-lismoagatik eta Mendebalde Erdiko herriak ibiltzen dituen pailazo eta cowboy ikuskizun bateko gizaki kontraesankorrengatik. Gizarte bortitz batean, zirko honek, bata bestea laguntzen dutenari esker bizirauten duten zenbait bazterturiko pertsona batzen ditu.

    Zuzendari bezala, behin betiko heldutasuna 90 urteetan lortzen du, zaindutako tek-nika bat daukaten pelikulekin, kezkatzen dioten gai guztien islada direlarik. Horietako bat, artistek lan independente bat egiteko grina da: Cazador blanco, corazn negro (1989), John Hustoni omenaldi bat eta Bird (1988), jazzari buruz -zaletu handia da-

    Heldutasun bikain bat

  • 2Pelikula ezagutuGran Torino (Irakasleentzako materiala)16

    Charlie Parkerren biografia gogor eta bere burko kaltegarria. Eastwood, melomano baino gehiago da: bere zenbait pelikuletako musika konposatzen du.

    Oso genero ezberdinak lantzen ditu: abenturazkoa; komedia; drama; espioitza; ge-rra; poliziazkoa; zientzia fikzioa; westernra. 62 pelikuletako filmografia bat, zeinetik 32 zuzentzen ditu. Beraietako bakoitzak, bere pertsonalitatearen bilakaera ezagutzera ematen dute. Beste inor ez bezala, antzezleen zuzendaritzan nabarmentzen da: bere protagonistetatik bostek, antzezpenari ematen zaion Oscarra irabazi dute: Gene Hac-kman (Sin perdn), Sean Penn eta Tim Robins (Mystic River), Morgan Freeman eta Hilary Swank (Million Dollar Baby).

    Azkeneko urte hauetan, pixkanaka-pixkanaka, Clint Eastwooden bisturiak, EEBBetako gaitzak trebeki disekzionatzen ditu, guztiagatik ere maite duen herrialde bat: gizar-te erlazioetako hipokresia eta homosexualitatearen aurreko hegoaldeko gizartearen aurreiritziak (Medianoche en el jardn del bien y del mal, 1997); ez dabiltzan legeak (Deuda de sangre, 2002); zenbait politikarien zigorgabetasun eta ustelkeria (Ejecu-cin inminente, 1999); pertsona errugabe baten aurkako azpijoko obsesiboa (El inter-cambio, 2008)...

    Gatazka soziala eta emozioak

    kidetasuna bezala. Eta, bereziki, Los puentes de Madison (1995) bezalako maitasun, grina eta uko egitezko istorio bizi eta liluragarri bat, begiradetaz, irrifarraz eta keinuz egindakoa, Meryl Streep eta Clint Eastwood dohain guztiak dauzkatelarik.

    Million Dollar Baby (2005), kritika eta jendea liluratzen ditu. Istorio garratz eta mal-enkoniatsua, boxeo munduan kokatua. Gizarte drama batean sartzen da, berriz ere, seme-alaben erlazio bat daukalarik erdigunean. Gainera, nola ahaleginek eta irmota-sunak, gizarteratzerako zailtasunak gainditu dezaketen mosaiko bat da. Lau Oscar lortzen ditu: pelikula, zuzendari, aktoresa eta zerrendako aktore onenari.

    II Mundu Gerra buruzko bere freskoak, EEBBen, irabazleen, eta galdu zutenen, ja-poniarren, bertsioa agertzeko adimen eta zuzentasuna dauka: Memoria de nuestros padresek (2006), Estatuaren arrazakeria eta propagandaren onuratan egiten diren gertakarien manipulazioa zalantzan jartzen du eta Cartas desde Iwo Jima (2007), gerren ikaragarrizko ondorio eta alferrezko sarraskien erdiko heroitasunaren zentzuga-

    Clint Eastwood.

    2003 urtea, Mistyc River beste maisu lanarekin hitzordua da - Oscarretan ere saritua - psicologia sozial eta polizi intri-ga bide erdian. Iragan eta gaiztakeriari buruzko gogoeta itzaltsu bat, iparrame-rikar arruntaren zenbait deabruei kontra egiten diona: pedofilia, gazteri axolaga-bea, mendeku itsua. Beste behin, borti-zkeri ekintza batek bere biktima sakonki markatzen du. Baina baita ere - dotoreta-sun eta zirraraz erlazio pertsonal mine-nak agertzeko gai da: aita-semeen arteko maitasunaren irudikapena egoera proble-matikoetan, Un mundo perfecto (1993) sentikorreko iheslari eta haur bateko adis-

  • 2 Pelikula ezagutuGran Torino (Irakasleentzako materiala) 17

    bekeriari buruzko alegatu dramatiko bat da. Sargento de hierro (1986) autoritario eta zakarraren atzealde egokiak dira. Era berean, Invictus (2008), adiskidatze baketsuari laguntzen dioten pertsona ospetsuen alde egiten duen apustua da, kasu honetan, Nel-son Mandela hegoafrikar lehendakaria.

    Gran Torinok (2009), iraganeko pertsonai eta bilbeekiko haustura prozesu sakona-rekin bukatzen da. Ilunabarreko hiritar western lasai eta tragiko bat - pelikula handi honek, indibidualismo eta debaldeko bortizkeriaren mugak gainditzen ditu, asiar hego-ekialdeko etorkin familia batekin daukan topaketa eta eraso basati bat ebazteko era bezala armen erabileraren ukoaren bitartez. Hala ere, Gran Torinon, Eastwooodek, bere filmografian zehar agerian dauden gaietako asko berraztertzen ditu: bakardadea; oroimena; zahartzea; erlijioa; gizarte ustelkeria; justizia; ona eta txarra; mina

    Gehiago jakiteko:

    El intercambio de Clint Eastwood y el peso de la experiencia erreportajea: http://bit.ly/eastwood6080

    Gran Torino: Clint Eastwood y la evolucin de sus personajes erreportajea: http://bit.ly/eastwoodpersonajes

    Ms all de la vidan (2010), modu harrigarrian erregistroz aldatu eta naturaz gaindiko ondorioak dauzkan ikerkuntza batean murgiltzen da, hil eta gero pertsona maiteekin hitz egiteko eta hauen bizi aukerari buruzko hiru istorio paralelotan. Eastwooden lan zinematografikoa, oraingoz, J. Edgarren (2012) estreinaldiarekin bukatzen da, FBIren nagusi historikoari buruzko biografia bat, bere frustrazio pertsonaletan eta botere nahia nabarmenduz.

    Adinari axolarik egin gabe (2012ko maiatzean 82 urte beteko ditu), Clint Eastwoodek proiektu berrietan pentsatzen du, -berak azpimarratzen duen bezala- nire pelikulak ikusleen gustokoak izatearen asmo xumearekin.

    Clint Eastwood, Gran Torinon.

  • 2Pelikula ezagutuGran Torino (Irakasleentzako materiala)18

    Zergatik aukeratzen dugu Gran Torino?05.

    Gran Torinok berriak ez diren istorioak kontatzen dizkigu. Bakardadean dagoen gi-zon bat bere ingurunea ez duena ulertzen: ulertzen ez diren senitartekoak; ezberdinak sentitzen diren beste kulturetako gazteak; beldurretik eta indarraren bidez bere legea inposatzen duten kaleko gaizkile-taldeak bortizkeri eta indibidualismoaz eri dagoen gizarte bat.

    Walt Kowalskiren (Clint Eastwood) begiradatik aurrera ezagutzen dugu eszenatoki hau, nekatua, lilura galdurik eta dagoeneko balio ez zaizkion eskema zurrun baten gatibu den gizon bat.

    Walten auzokidak diren hmong gazte Thao eta Sue bizi duten justizia gabeko egoerak, gatazka kale-itsu batera eramaten dute. Waltek, bortizkeria,berriz ere, zer edo zer na-turala dirudien irtenbide bat bilatuko du.

    Hala eta guztiz ere, ez da horrela. Waltek ez du cowboy errukigabe eta sarkastikoa izaterik behar, ezta ere Harry el sucio polizi hotz eta bortitza, horrenbestetan Clint Eastwoodek irudikaturiko protagonistak. Sentimentaltasun errazik gabe, samurta-sunak, Walten bakardadearekin bukatzen du. Tahorekin daukan topaketak, bere arra-zakeriarekin bukatzen du. Suegatik babestua sentitzeak, inguratzen dioten pertsone-kin soraio izatera bultzatzen dion koraza haustea egiten du. Dagoeneko meatxu bat ez den hmong familiarekin bat egiten du gehiago, bere familiarekin baino. Bortizkeri kiribila eteten da. Armek ez dute arazoarekin bukatzen. Baian justiziak aurrera egiten du ezustekoa, epikoa eta itxaropentsua den bukaera batean.

    Labur esanda, zinema handiaren irakaspen oso bat, antzezpen bikainez eta akatsik gabeko egikerakoa. Bakea, azkenean, aurkitzen duen gizon baten istorioa.

  • 19

    3 Gehiago jakiteko baliabideen gidaGran Torino (Irakasleentzako materiala)

    Gida didaktikoa / txostena: Alto el fuego al negocio de las armas - Intermn-Oxfam http://www.kaidara.org/es/recurso/98

    Gida didaktikoa: Democracia y diversidad en clave educativa para una nueva cultura de paz - CIP-Ecosocial. http://www.fuhem.es/cip-ecosocial/Default.aspx?v=441

    Gida didaktikoa: Desarmando el miedo - Intermn-Oxfam http://www.kaidara.org/es/recurso/154

    Gida didaktikoa: Introduccin de conceptos: paz, violencia, conflicto - Escola de Cultura de Pau http://escolapau.uab.cat/img/programas/educacion/publicacion002e.pdf

    Gida didaktikoa: La otra cara de las pelculas blicas. Serie Construyamos la Paz - Escola de Cultura de Pau e Intermn-Oxfam http://www.kaidara.org/es/recurso/153

    Gida didaktikoa: No ms violencia contra las mujeres - Amnista Internacional http://wikimujeres.net/sites/default/files/ud_aic.pdf

    Material didaktikoak: Prevencin de la violencia de gnero - Educagnero http://www.educagenero.org/PVG.html

    Monografikoa: Educar en y para el conflicto - Paco Cascn http://escolapau.uab.cat/img/programas/educacion/publicacion005e.pdf

    Material didaktikoak eta hezkuntza esperientzia01.

    Espezializaturiko webak02.

    Bake Azterketarako Espainiar Elkartea (Aipaz) http://www.aipaz.org

    Centre dEstudis per la Pau J.M. DELS (Justicia i Pau) http://www.centredelas.org

    Edualter Bake Hezkuntzarako, garapenerako eta Kulturaniztasunerako Hezkunt-za Baliabideen Sarea http://www.edualter.org

    Bake Tresna Eskola EIP http://portail-eip.org/Es/

    Bake Kultura Fundazioa (CEIPAZ) http://www.ceipaz.org

  • 3Gehiago jakiteko baliabideen gidaGran Torino (Irakasleentzako materiala)20

    Oinarrizko Bibliografia03.

    Zinema, hezkuntza eta bortizkeria

    Bortizkeria, westerna eta Clint Eastwood

    Bake Ikerkuntzarako Mintegi Fundazioa - Pignatelli Zentroa (SIP) http://www.seipaz.org

    Sedupaz Bake Hezkuntzazko Mintegia (GGEEen Aldeko Elkartearen) http://www.sedupaz.org

    Bake Hezkuntzarako Galiziar Mintegia http://www.sgep.org

    1325 mujeres tejiendo la paz http://www.1325mujerestejiendolapaz.org

    Bernrdez, Asuncin. Violencia de gnero en el cine espaol. Anlisis y gua didctica. Universidad Complutense de Madrid, 2008.

    Bou, Nria eta Prez y Toro, Xavier. El tiempo del hroe. pica y masculinidad en el cine de Hollywood. Paids Ibrica. 2000

    Cascn, P eta Papadimitriou, Greta. Resolucin no violenta de los conflictos. El perro sin Mecate, 2000.

    Dios, Manuel. La paz como cultura: fuentes y recursos de una pedagoga para la paz. Editorial Milenio, 2011.

    Mongin, Olivier. Violencia y cine contemporneo. Ensayo sobre tica e imagen. Paids, 2009.

    Sanmartin Esplugues, Jos. Reflexiones sobre la violencia. Mexikoko Editorial Siglo XXI, 2010.

    Sanmartn J., Grisola J.S. Violencia, televisin y cine. Editorial Ariel, 2005.

    Aste Georges, Albert. El universo del Oeste. Fundamentos, 1997.

    Benoliel, Bernard. Clint Eastwood. Cahiers du Cinema. Maestros del cine, 2011.

    Fernndez Santos, ngel. Ms all del Oeste. Debate, 2002.

    Martin Arias, Luis. El cine de Cint Eastwood. Un anlisis textual. Obra Social Caja Espaa-Duero, 2012.

    Rodrguez, Hilario J. Los mejores westerns. Ediciones JC, 2001.

  • 3 Gehiago jakiteko baliabideen gidaGran Torino (Irakasleentzako materiala) 21

    Aukeraturiko filmografia04.

    Hiri eta gazte bortizkeria

    American History X (EEBB, 1989) - Tony Kaye. Gida didaktikoa: http://edualter.org/material/intcine/americane.htm

    Bowling for Columbine (EEBB, 2002) - Michael Moore. Gida didaktikoa: http://www.kaidara.org/upload/205/03._Video_forum_Bowling_for_Columbine_cast.pdf

    Gida didaktikoa: http://sgep.org/images/pdf/videoteca/bowlingforcolumbine.pdf

    Ciudad de dios (Brasil, 2002) - Fernando Meirelles Gida didaktikoa: http://www.edualter.org/material/cinemad2/ciudad.htm

    Crash (EEBB, 2005) - Paul Haggis Gida didaktikoa: http://www.aragon.es/estaticos/ImportFiles/09/docs/ Ciudadano/CONTS/CONT.01_MaterialesCursosAnteriores/ ResolucionConflictos/crash%20profesor.pdf

    Elefant (EEBB, 2003) - Gus Van Sant Gida didaktikoa: http://www.cineddhh.org/guias-didacticas/filmoteca-educa-cion-secundaria/5-violencia-en-las-aulas/

    El Odio (Frantzia, 1995) - Mathiew Kasowitz Gida didaktikoa: http://amnistiacatalunya.org/edu/pelis/activ/f-elodio.html

    Querida Wendy (Suedia, 2005) Thomas Vinterberg Miradas de cineren 41. Zb.an kritika: http://miradas.net/2005/n41/criticas/08_dearwendy.html

    Rebeldes (Estatu Batuak, 1983) - Francis Ford Coppola Rebeldes eleberritik aurrera gida didaktikoa - Alfaguara: http://www.alfaguara.com/uploads/ficheros/libro/guia-actividades/199405/guia-actividades-rebeldes.pdf

    This is England (Erresuma Batua, 2006) - Shane Meadows Gida didaktikoa: http://www.undiadecineiespiramidehuesca.com/Web/ guiasdidacticas/THIS_IS_ENGLAND_(VO).pdf

    Bortizkeria, westerna eta Clint Eastwood

    El fuera de la ley (EEBB, 1976) - Clint Eastwood Fitxa teknikoa: http://www.filmaffinity.com/es/film570984.html

    El hombre que mat a Liberty Valance (EEBB,1962) - John Ford Fitxa teknikoa: http://www.filmaffinity.com/es/film914839.html Julio R. Chicoren kritika: http://miradadeulises.com/2008/12/el-hombre-que-mato-a-liberty-valance-heroes-del-silencio-para-la-eternidad/

  • 3Gehiago jakiteko baliabideen gidaGran Torino (Irakasleentzako materiala)22

    Grupo salvaje (EEBB, 1969) - Sam Peckimpah Fitxa teknikoa: http://www.filmaffinity.com/es/film256070.html Carlos Lpez Tapiaren kritika Lo que yo te digan: http://loqueyotediga.net/diario/show/47273-50-peliculas-que-hay-que-ver-antes-de-morir-grupo-salvaje-1969-la-violencia-es-la-pelicula

    Crtica en Miradas.net: http://www.miradas.net/0204/clasicos/2002/ 0212_gruposalvaje.html

    Incidente en Ox-Bow (EEBB, 1943) - William A. Wellman Fitxa teknikoa: http://www.filmaffinity.com/es/film138434.html Alberto Abuinen kritika Blog de cinen: http://www.blogdecine.com/ cine-clasico/clint-eastwood-la-influencia-de-incidente-en-ox-bow

    Sin perdn (EEBB, 1992) - Clint Eastwood Fitxa teknikoa: http://www.filmaffinity.com/es/film262344.html Bandeja de platan Kritika: http://www.bandejadeplata.com/criticas-de-cine/sin-perdon-unforgiven-1992-eastwood-freeman-western/

    Bortizkeria zineman buruzko monografikoak sarean05.

    Amnista Internacional. La cultura de la violencia en el cine http://amnistiacatalunya.org/edu/pelis/activ/index.html

    Arias Carrin, Rafael. El abandono de la Magnum 44. Miradas de cinen http://www.miradas.net/2010/08/estudios/clint-eastwood.html

    Bernrdez, Asun. Violencia y cine: el sabor amargo de una fascinacin. Universi-dad Complutense de Madrileko webean http://www.ucm.es/info/per3/profesores/abernardez/pdfs/Cine_y_violencia.pdf

    Martin, Adrian. La violencia es intil. Cahiers du Cinema Espaa - 26. Zb. - 2009 Iraila http://www.caimanediciones.es/sumario_num26.html

    Martnez-Salanova, Enrique. Cine y violencia hacia la mujer. http://www.uhu.es/cine.educacion/cineyeducacion/mujer_maltratada_cine.htm

    Grupo de Estudios 5. Adis a las armas. Violencia y alteridad en Gran Torino. Guin Actualidaden http://www.uhu.es/cine.educacion/cineyeducacion/mujer_maltratada_cine.htm

    Bakerako kanariar mugimendua. Cine y violencia simblica contra las mujeres. http://mcapaz.org/blog/2010/06/17/cine-y-violencia-simbolica-hacia-las-mujeres/

  • EkintzakGran Torino

    aurkibidea4 Ikustaldi aurreko saioak 255 Ikustaldi geroko saioak 31

  • 25

    Westernra, bortizkeria eta Clint Eastwood01. Ekintza

    4 Ikustaldi aurreko saioakGran Torino (Ekintzak)

    Ekintzaren deskribapena: Hiritar western bat den heinean, Gran Torino ulert-zeko, garrantzitsua da Westernra eta Clint Eastwooden lanean izandako eragina ezagutzea. Horregatik, western generoari buruzko hausnarketa bat proposatzen dugu Gran Torinoren ikustaldiaren aurretik: bere gaiak, protagonistak, armen eragina, bortizkeria eta bere istorioetan gizon eta emakumeen papera. Genero honetan Eastwooden Sin Perdn pelikula ospetsutik aurrera eginen dugu.

    Iraupena: 50 minutuko 3 saio.

    Dinamika: Taldeka.

    Beharrezko materiala: Taldeko lanerako materiala eta irakaslearentzat ebazpen orria. Informatika gela azterketa lanerako

    Taldeko lanerako galderak

    Westernreko zein pelikulak ezagutzen dituzue? Esan-guratsuak iruditzen zaizkizuen 3 izenburu identifikatu. Bere zuzendaria eta pelikularen urtea adierazteaz ez ahaztu.

    Westernreko pelikula guztiek gai errepikariak dituzte. Zeintzuk uste duzue garrantzitsuenak direla?

    Zein pertsonai errepikatzen dira bere istorioetan? Ze irudikatzen dute? Zein ikuspuntutik kontatzen da istorioa? Protagonista guztiak era berdinean kontutan hartzen dira?

    Zeintzuk dira beraien heroiak? Nolakoak dira? Zergatik borrokatzen dute?

    Zein papera izan ohi dute emakumeek? Zein da be-raien pisua istorioan? Zergatik uste duzu hala gertat-zen dela?

    Zergatik eta zertarako erabiltzen dira westernean ar-mak? Ze iruditzen zaizu hauek erabiltzea?

    Eastwood, Sergio Leoneren Dolarraren trilogiako El hombre sin Nombre bezala.

  • 4Ikustaldi aurreko saioakGran Torino (Ekintzak)26

    Taldeko lanerako galderak

    Sin perdn, Clint Eastwoodek zuzendutako genero honetako pelikula bat da. Aurkitu interneten fitxa zinematografikoa eta aurrerakina.

    Nortzuk dira bere protagonistak? Ze bereizgarri dauka bakoitzak?

    Ze gizon eredu irudikatzen dute gizonezko pertsonaiek? Nolakoak dira agert-zen diren emakumeak? Zeintzuk dira beraien arazoak? Nola ebazten dira?

    Zein paper betetzen du Clint Eastwoodek?

    Ze gatazkari egiten dio aurre?

    Ze erabilpen egiten du indarkeriaz? Pelikulan indarkeria beharrezkoa da? Zergatik? Beste aukerarik legoke?

    Pelikulan, zein da armen garrantzia? Eta benetako bizitzan?

    Zuzendariak zein mezu bidali nahi du justizia eta bortizkeriari buruz? Sin perdneko foto-grama.

  • 4 Ikustaldi aurreko saioakGran Torino (Ekintzak) 27

    Irakaslearentzako materiala

    Westernreko zinemak, estatu baten eraketaren abentura irudikatzen du - funtsean XIX. mendean zehar - lurralde baten konkistaren bidez. Zenbaitetan, istorioa epikoa da, bestetan itzaltsua, gehienetan bortitza. Belardi, basamortu, mendi eta nekez gu-rutzatzen diren erreken paisai ireki izugarri bat edo taberna eta forteetako inguru itxi-tan. Muga, zaldien laugainez, karabanen geldotasunaz eta trenaren burrunbarekin batera mugitzen da. Errolda Bulegoagatik, bere itxiera 1890an finkatzen den arte ba-rreiatzen da. Hedapenari loturik dago, lehenik abenturazaleei, gero negozio gizonei.

    Westernraren unibertsoa, agindutako lur batekin, zoriontsu eta librearekin amesten duten kolonoen eta azienda eramaten duten cowboy bakartien epopeiaz blaiturik dago. Xede zibilizatzailedun komunitatearen zentzuak - askotan, mesianismo erli-jioso batez bustia - jokamolde arau batzuk sortzen ditu eta legaltasuna, bere epai eta Sherifaz, bakoitzaren jabetza eta merkataritza erlazioak. Ukabilak, errebolberra eta erriflea, eszenatoki ezegonkor eta aurkako batean, norberaren defentsarako nahi-taezko tresnak dira, nahiz eta indarragatik boterea lortzeko ere erabiltzen dira. Urka inposatzeko muturreko justizi lasterra agertzen da. Erakundeak eta ustez hauek ba-besten dituztenak, usteltzen dira. Abeltzain eta baserritarrak aurka dira larre, uzta eta itxiturengatik. Gerra zibila, ipar eta hegoaren arteko bereizketa sakona esan nahi du. Emakumeek, era guztietako erasoak jasaten dituzte eta beraien etxeetan, lurraren jabetzari eusten diote. Indiarrak, arrazakeriatik babesten dira, erasotzen dute, hiltzen dira eta erreserbetan bukatzen dute, zalditeriaz, cowboyetaz eta lurren ja-beengatik astindurik. Mendebaldeak aldi berean, aukerak eta meatsuak eskaintzen ditu, beti mundu gatazkatsu eta bortitzean.

    Gaikako ibilbide hau, bilakaera batean nahasten da, wester-naren esanahia neurri handi batean aldatuz. Hasieran, pan-tailak, heroi klasikoak, indibidualistak eta zuzenak biltzen zi-tuen; aitzindari eta karabanen helduera lur berrietara hauetaz fruituak emanarazteko eta gudarostearen babes ongietorria adiskidantza argian,. Gero, westernaren gainberara iritsi arte, gaiztakeriagatik; errepresaliengatik; aberastearen obsesiogatik eta erakunde demokratikoen ahuleziarengatik, askatasunean jarduteko oztopoak agertzen hasten dira. Benetan zaila da ja-kiten, nortzuk diren onak eta gaiztoak. Heroia, pixkanaka-pixkanaka desitxuratzen da bortizkeriaren etengabeko era-bileragatik edo desagertzen doan mendebalde batean daukan bazterketaz. Biztanleri indigenaren genozidioa eta kondaira sortzeko gertakarien manipulazioa salatzen da.

    Clint Eastwooden filmografiak, hain zuzen, bortizkeriaren az-terketa berezi bat proposatzen du, bere pertsonai maskuli-noetan ikusi daitekeen bezala, bereziki westernan.

    Sergio Leonek zuzendutako espageti-western trilogian, bortiz-keria, indartsuenaren legearen baliokidea da, gorrotagar-ria, baina ezmorala den mundu batean halabeharrezkoa. Protagonistak -haietako bat Clint Eastwood- hitz egin behar-

    Clint Eastwood eta Mendebaldea

  • 4Ikustaldi aurreko saioakGran Torino (Ekintzak)28

    rean tiro egiten dute. Beraien iragana ez dugu ezagutzen. Zinikoak, sadikoak eta odolzaleak, handinahia eta dirua dira beraien izateko arrazoi bakarra, Texaseko herri, gerra eta Mexikoko muga erdian.

    Clint Eastwoodek zuzendutako lehendabiziko westernak (In-fierno de cobardes, 1973), bere etsaiak mespretxatzen dit-uen atzerritar anonimo eta indibidualista bat agertzen du. Positiboa, adeitsua eta muturreko kasuetan soilik bortizkeria erabiltzen zuen Westerneko heroi klasikoaren kontrako irudia da. Hemen, hiru gaizkile hiltzeko kontratatua izan den, zaldi gainean doan aingeru hiltzaile moduko bat da. Bere au-toritatea armen bidez agertzen du; herria gorriz margotzea agintzen du -infernu itxura- eta komunitate zeken eta koldarra mespretxuz tratatzen du. Bera ere deabru bat da, ukuiluan emakume bat bortxatzen duena, begiespenik gabe hiltzen duena eta basamortuko arean desagertzen dena.

    Pelikularen aurrerakina: http://www.imdb.com/video/screenplay/vi3842836249/

    Doako bortizkeri honetatik, Joseph Walesera (El fuera de la ley, 1976) , Eastwooden aldaketa bat sumatzen da, bor-tizkeriaren zergatiak eta pistoladunaren irudia argitzerakoan. Justizia ere bere esku hartzen du. Lehen baserritar baketsu bat zen. Orain, bere familia Red Legs gaizkile-taldeaz bortxa-turik eta eraila ikusi eta gero, bortizkeriara jotzen du. Mina, lege faltagatik eta mendekuaren obsesioagatik eragin-dako bihurtze bat da. Bere egintza, estatubatuar gizartearen etengabeko zatiketaren irudia den iparra eta hegoaren arteko gerra zibileko eszenatokian kokatzen da. Hala ere, cowboy bakartiak, bere isolamendua gainditzen hasten da, orain bazterturiko pertsonez (bi indiar, amona bat eta bere iloba) osaturiko beste komunitate baten partaide izan daitekeela konturatzen denean.

    Pelikularen aurrerakina: http://www.imdb.com/video/imdb/vi1424268569/

    Sermolaria (El jinete plido, 1985),eskrupulu gabeko nagusi batengandik, sheriff despota batengandik eta bere mertzena-rio guztiengandik, meatzariak babesteko, herrira iristen da. Ez da Shane (Races profundas, 1953), Eastwooden pelikula-

    ren aitzindaria bezain heroi garbi eta adeitsua, baizik pistoladun espektrala, zikina eta bihozgabea, apokalipsiaren oihartzun biblikoaz, heriotzatik itzulia mendeku bila. Berriz ere, Eastwood bere gogoenetariko gai batera itzultzen da: nahikeri, ustelkeri eta bortizkeriaren aurrean, auto-justizia eta bidezko defentsa artean, gatazka-ren ebazpen bide bezala talioaren legea ezartzen du. Bere sendotasunagatik bi emakume maitemintzen diren gizon porrokatua da ere, gizontasun menderatzaile eta zorrotzak daukan pisuaren adibide bezala.

  • 4 Ikustaldi aurreko saioakGran Torino (Ekintzak) 29

    Pelikularen aurrerakina: http://www.imdb.com/video/screenplay/vi2996764953/

    Emakumeen bizitza mendebaldean oso gogorra zen. Nabaria da westernean bere eskubideak ukatzen zitzaizkion garai bat islatzen dela, gizonek zuzendutariko gi-zarte baten menpean. Bi adibide: ama eta amona, familia eta etxeko beraien paper protagonistaz, kolonizazioa finkatzen dute; bertutezko alaba; irakaslea; cowboytaz maitemintzen den neskatikoa Beste muturrean, korista eta emagalduak gizonen esku. Komunitateak bere jabetza balira bezala hartzen ditu. Neurri handi batean, bukatu gabeko pertsonaiak dira, bigarren planoan. Hala ere, aurkako ingurune ba-teko biziraupen zailak, adore, indar eta grinaz beteriko emakumeak agertu ditu. Clint Eastwooden pelikuletan, era berean, barrideek baztertzen duten bortxaturiko emakumea agertzen da (Infierno de cobardes); eta erasoak izateko puntuan dau-den beste batzuk (El fuera de la ley, El jinete plido).

    Mitorik gabe, bortizkeria besterik ez da geratzen

    Sin perdnek (1992) Clint Eastwoodek bortizkeriaz - iraunko-rra eta bihozgabea- egiten duen interpretazioari buru ematen dio, Mendebaldearen eta bere heroi klasikoen desmitifika-zio oso batean. William Munny, beraietako bat astindu duen cowboyetaz mendekatzeko intentzioarekin emagaldu batzuk kontrataturiko aspaldiko pistoladun bat da. Zahar, nekatu eta ezkorra den gizaki arrunt bat da. Bere bi alaba eta zenbait zerrirekin txerrikeri batean lokazturik nekez bizi da. Mende-baldeko konkistatik bizirik iraun duen pertsona bat da, bere gaizkile istorioari aurre eginez, mugitzen zen oro hiltzeko dudarik ez bai zuen izan, baita emakume eta haurrak. Ia zaldi gainean ezin da ibili eta bere tiroak ez dute itua jotzen. Komu-nitatea salbatzeko edo zitalekin dueluan justizia inposatzeko, zaldiz ibiltzen diren menderaezin cowboyekin ez dauka ezer ikustekorik.

    Pelikularen aurrerakina: http://www.imdb.com/video/screenplay/vi579771161/

    Sin perdneko emagalduak, hazienda bezala tratatuak dira. Ez daukate aukeratzeko askatasunik. Beraiengandik ete-kina ateratzen duen hoteleko jabea, beraien bezeroak eta bortizkeriaren alde bat pizten duen sheriffaren gizon harrotasuna jasan beharra dute. Baina, emakumeari buruz, Eastwoodek daukan hautemateak, beste eduki bat hartzen du ere: hasiera batean, pistoladun hiltzaileak, armen basakeria eta alkohola alde batera utzi zi-tuen, bere emazte Claudiak konbentziturik. Bestalde, emagaldu baten erasoak bultzatzen du -lehenik diruagatik- errebolberra berriz ere hartzera. Pertsonai maskulinoaren ibilbidea markatzen eta eraldatzeko gaitasuna daukaten emakumeak dira.

    William Munny, ordainduriko hiltzaile bat da berriz ere -inongo epikarik gabe- ama hil zaien bere alabak mantentzeko zenbait dolarretako saria behar bai du. Behar bada, aspergarria eta inongo etorkizunik gabeko bizi batetik irten nahi du ere. Mun-ny; Logan, iraganeko krimenetako lagun beltz bat; eta deitu dion harroputz gaztea,

  • 4Ikustaldi aurreko saioakGran Torino (Ekintzak)30

    emagalduek proposaturiko tratua betetzeko herrira iristen dira. Little Bill sheriffak, legaltasunak ematen dion botere osoz manatzen du han. Beste Bortizkeri era bat da: indarraren monopolioa eta nor zigortzen duen edo ez erabakitzeko gaita-suna. Iraganetik, beste alproja zahar bat agertzen da, Bob Ingelesa, kronikari baten aurrean bere gaiztakeriez harro sentitzen dena nahiz eta inoiz gertatu ez diren kondairak izan. Sheriffak barregarri utzi eta kolpeka botatzen du, eta aldi berean, bere abenturak kontatzeaz arduratzen da. Clint Eastwoodek, berriz ere, westerne-ko mitoak zalantzan jartzen ditu: kontatzen duenaren interesaren arabera, historia faltsutzen da.

    Munnyk Sheriffak eta bere jarraitzaileek, bere arma-kidea, Logan, kolpeka hil dutela konturatzerakoan, sheriffaren bortizkeri legal handiaren aurka borrokatzea eraba-kitzen du. Ulertzen du bere pistoladun iragana berreskuratu behar duela euri, alkohol eta iluntasun artean- hura mendekatzeko. Eragiten diren errepresaliak, odoltsuak, baldarrak eta iraingarriak dira. Munnyk pistolak alde batera utziak zituen, baina bere lagunari dion leialtasunagatik, aginte despota bati aurre egiteagatik eta emagalduen aurka egindako irainaren ordainagatik, ezin du ankerkeriatik ihes egin

    Sin perdnek, westernaren ilunabarra adierazten du. Baina gainera, zuzendaria-ren asmoa, bere historiako horren berezkoa den generoaren zumeekin, bortizkeria armatu eta EEBBetako miseria guztiei buruzko hausnarketa moral bat egitea da. Baina, era berean, hiltzea, mendeku, alhadura eta ezinezko barkamenari buruz. William Munnyk dio: Ez da erraza gizon bat hiltzea. Den guztia kentzen diozu. Errebolberra, inongo begirunerik gabe erabiltzen du, baina bortizkeri hau oso zaila dela bereganatzen eta sendatzen ezinezkoak diren zauriak uzten dituela buruan sartzen zaio.

    Bere emaztearen oroitzapenak, nahiz eta ikusezina -eritasunez hil egin da-, Munn-yri bere alabekin batera, bortizkeriatik urrundurik dagoen bizi bati ekitera bultzat-zen dio. Plano batean, Claudiaren hilobia loratzen eta bere egileak, Eastwood berak, eskaintzen dion abestia entzuten da.

    Mende bat geroago, mendebaldeko kostaldeko hiriren batean, behar bada, Walt Kowalsky Gran Torinon Sin perdneko pistoladuna ordezkatzen eta, azkenik, erreskatera eta bere buruaren askapenera eramaten duen pertsonaia izan daite-ke.

  • 31

    Gran Torinoren fitxa zinematografikoaren lantzea02. Ekintza

    5 Ikustaldi geroko saioakGran Torino (Ekintzak)

    Ekintzaren deskribapena: Pelikula ikusi eta gero, bere egitura zinematografikoa aztertuko dugu. Istorioa eta pertsonaiak nola eraiki diren, erabilitako elementu teknikoak zeintzuk diren eta zein sinbolo agertzen diren ikusiko dugu. Horre-tarako, Wall-Eren unitate didaktikoan agertzen den fitxa zinematografiakoa erabiliko dugu ere. Gogoratu, Bigarren Hezkuntzan pelikula bat nola ikusi gida didaktikoan, informazio osagarria aurkitu dezakezuela.

    Unitate didaktikoa: WallE: http://www.cineddhh.org/eu/unitate-didaktikoak/wall-e/

    Gida didaktikoa: Pelikula bat nola ikusi (Bigarren Hezkuntza): http://www.cineddhh.org/eu/gida-didaktikoak/pelikula-bat-nola-ikusi-bigarren-hezkuntza/

    Iraupena: 50 minutu.

    Dinamika: Taldeka.

    Beharrezko materiala: Gran Torinoko fitxa zinematografikoa eta irakaslearent-zako ebazpen orria.

  • 5Ikustaldi geroko saioakGran Torino (Ekintzak)32

    Elementuen identifikazioa

    Definizioa Gran Torinon erabilera

    Isto

    riare

    n er

    aiku

    ntza

    Generoa

    Pelikulak bere gaia edo estiloren arabera sailkat-zeko era: musikala, drama, komedia, poliziazkoa, historikoa, gerrazkoa, maitasunezkoa, abentura-zkoa, beldurrezkoa, dokumentala

    Argumentua Narrazio baten gertakari guztien taldea esplizituak izanda edo ez.

    Bilbea Istorioaren gorputza. Honekin arazo baten aurkez-pena eta gero gertakarien plangintza eginen da.

    Azpibilbea

    Benetako edukia da. Istorioari buruzko zinemagi-learen ikuspuntua isladatzen du. Bilbea aurrera joatea egiten du eta pertsonaiari dimentsioa eta bolumena ematen dio.

    Gaia Ekintzan bilakatzen den ideia bat da.

    Perts

    onai

    en e

    raik

    untz

    a

    Heroia / Heroi faltsua

    Heroia izaki bikain bezala agertzen da gizadiaren historia determinatzeko gai diren ekintzak burutze-ko bidalia. Zenbait froga gainditzen ditu preziatua den zer edo zer lortzeko asmoarekin, pertsonaia zein gizadi guztiarentzat.

    Antiheroia

    Heroiaren zeregin berak egiten dituzte, baina hauek ez bezala, pertsona arruntak dira. Desiratzen ez den oraingo batetara erantzuna emateko sortzen dira eta geroaldiko inongo agintza gabe bizi dira.

    Heroiarenbidelagunak

    Heroiaren aldaketari lagundu eta ahalbidetzen duten pertsonaiak. Haren benetako nortasuna ezagutzera ematen dute.

    Gran Torinoko fitxa zinematografikoa

    Istorioa, pertsonaiak eta elementu teknikoak dira edozein pelikulako oinarrizko hiru elementu. Gran Torinon bakoitzaren erabileran ohartzea proposatzen dizuegu eta hu-rrengo taula osatu. Gero, zuen ondorioak gainerako gelakideekin partekatu.

  • 5 Ikustaldi geroko saioakGran Torino (Ekintzak) 33

    Elementuen identifikazioa

    Definizioa Gran Torinon erabilera

    Irudi

    aren

    era

    ikun

    tza:

    El

    emen

    tu te

    knik

    oak

    Argiztapena

    Nolakoa da argiztapen nagusia? Argitsua, distiratsua (kode altua). Ospela eta iluna (kode baxua). konbinazioren batekin. Argi kontrasterik existitzen badira.

    Nolakoa da lortutako giroa: naturala, artifiziala? Kontatzen duenarekin egokitzen da?

    Irudien kolorea: zein da nagusiena, ze gogorat-zen du, argitsua da, ze sinbologia dauka?

    Soinua

    Soinu-bandak irudiak berez ez daukan dimentsio berri bat ematen dio.

    Nola erlazionatzen da soinua irudiekin? Eszenan badago soinu-bandarik? Irudiari lagundu, goretsi edo kontrajartzen

    zaio? Soinu plano ezberdinak daude, ze soinu

    daude? Hizketarik Elkarrizketarik badago? Ze garrantzi

    daukate? Ze eginkizun daukate isiluneek giroen eraikunt-zan?

    Irudi

    aren

    era

    ikun

    tza:

    Pl

    anoa

    k, k

    amer

    a et

    a m

    unta

    ia Eszenaren deskribapena

    Azkeneko eszena: Waltek, Sueri eraso egin dion hmong gaizkile-talde bateri aurka egiten dio. Walt eta gaizkile-taldearen arteko azkeneko dueluko eszena:

    http://www.youtube.com/watch?v=w3WeRymQtgA

    Plano motak Ze plano mota gailentzen da? Zertan laguntzen dio istorioari?

    Kameramugimenduak

    Nolakoa da kameraren mugimendua? Zer hela-razten gaitu?

    Muntaia Nolakoa da eszenaren muntaia?

    Gran Torinon erabilera

    Sinb

    oloe

    n er

    aiku

    ntza

    Ford Gran Torino

    Ze sinbolizatzen du?

    Zilarrezko izarra Pelikulako zein bi unetan agertzen da? Zergatik ematen dio Walterrek Tahori?

    Walten pizgailua Ze garrantzia dauka Walten pizgailuak Waltek gaizkile-taldeari aurka egiten dion eszenan?

    Armak Nortzuk daramate armak pelikulan? Ze irudikatzen dute? Zein da beraien garrantzia Waltengan?

  • 5Ikustaldi geroko saioakGran Torino (Ekintzak)34

    Elementuen identifikazioa

    Definizioa Gran Torinon erabilera

    Isto

    riare

    n er

    aiku

    ntza

    Generoa

    Pelikulak bere gaia edo esti-loren arabera sailkatzeko era: musikala, drama, komedia, po-liziazkoa, historikoa, gerrazkoa, maitasunezkoa, abenturazkoa, beldurrezkoa, dokumentala

    Drama bat da -hiri westernaren ezaugarriekin- protagonistak bere inguruarekin eta bere buruarekin daukan gatazka baten garapenari ekiten bai dio.

    ArgumentuaNarrazio baten gertakari guztien taldea esplizituak izanda edo ez.

    Walt Kowalski, Koreako gerrako beteranoa, automobilgintzako erretiraturiko langile bat da. Bere familiagatik desengainaturik eta gogaiturik bizi da, bere auzora etorkinen etorrera, ohiko baloreen galera

    Guzti horrek, bere etxera, Gran Torino bere kotxera eta bere txakur fidelera mugaturik dagoen mundu batean erretiratzeak egiten du. Gau batetan, bere auzokide Thaok, hmong gaztea, bere kotxea ebasten saiatzen da. Horrela, Walten aurreiritziak, progresiboki, desarmatzen dituen erlazio bat hasten da. Behin meatsu bat izan zirenak eta bere bortizkeria jasaten zutenak, bere burua berraurkitzen eta onartua sentitzen den jendean bilakatzen dira.

    Bilbea

    Istorioaren gorputza. Honekin arazo baten aurkezpena eta gero gertakarien plangintza eginen da.

    Walten izaera, jokaera eta eraldaketa gatazkatsua den auzo batean elkarbizitzan inguratzen duten pertsonekin, eta dakart-zan ondorioak.

    Azpibilbea

    Benetako edukia da. Istorioari buruzko zinemagilearen ikus-puntua isladatzen du. Bilbea aurrera joatea egiten du eta pertsonaiari dimentsioa eta bolumena ematen dio.

    Walt, Sue eta Thaoren artean eratzen diren loturak, bakoitza-ren eraldaketa eta garapen pertsonalaren eragileak dira.

    Gaia Ekintzan bilakatzen den ideia bat da.

    Aurreiritzien gainditzea eta kultur ezberdinetako pertsonekiko benetako topaketa, edozein arma baino elementu boteretsua-goa da bidegabeko egoerak aldatzen lortzeko.

    Irakaslearentzako ebazpen orria:

  • 5 Ikustaldi geroko saioakGran Torino (Ekintzak) 35

    Elementuen identifikazioa

    Definizioa Gran Torinon erabilera

    Perts

    onai

    en e

    raik

    untz

    a

    Heroia / Heroi faltsua

    Heroia izaki bikain bezala agert-zen da gizadiaren historia de-terminatzeko gai diren ekintzak burutzeko bidalia. Zenbait froga gainditzen ditu preziatua den zer edo zer lortzeko asmoare-kin, pertsonaia zein gizadi guztiarentzat.

    Gerrako heroia, cowboy bakarti baten antzera, bakarrik eta ozpindurik dagoen erretiratu batean bilakatu da, benetako gotorlekua dirudien bere etxeko arkupean sarturik. Hala eta guztiz ere, bere heroitasuna berpizten da, ez ordena berre-zartzeko bortizki, baizik eta birmoldatzeko. Honela, heroi berri baten baloreak berrasmatzen ditu.

    Antiheroia

    Heroiaren zeregin berak egiten dituzte, baina hauek ez bezala, pertsona arruntak dira. Desi-ratzen ez den oraingo batetara erantzuna emateko sortzen dira eta geroaldiko inongo agintza gabe bizi dira.

    Thao. Bere familiaren babespean beldurturik bizi da. Gaizkile-taldeez erasoa, ezin du bere bidea aurkitu. Walt bere errefe-rentzian bilakatzen da. Bere bizia zuzentzeko beharrezkoa den segurtasuna aurkitzen du.

    Heroiarenbidelagunak

    Heroiaren aldaketari lagun-du eta ahalbidetzen duten pertsonaiak. Haren benetako nortasuna ezagutzera ematen dute.

    Sue eta Thao. Asiar etorkin bezala, Iparramerikatako gizartea-ren beherakada irudikatzen dute. Horregatik Waltek doilortzen ditu. Hala ere, Walt eraldatzen dute beraren familia bezala onartzen dituenean. Beraiengatik indarkeriari, bere bizi guztia markatu duenari uko eginen dio.

    Irudi

    aren

    era

    ikun

    tza:

    El

    emen

    tu te

    knik

    oak

    Argiztapena

    Nolakoa da argiztapen nagusia?

    Argitsua, distiratsua (kode altua).

    Ospela eta iluna (kode baxua).

    konbinazioren batekin. Argi kontrasterik existitzen

    badira. Nolakoa da lortutako giroa: naturala, artifiziala? Kontat-zen duenarekin egokitzen da?

    Irudien kolorea: zein da nagusiena, ze gogoratzen du, argitsua da, ze sinbologia dauka?

    Pelikula guztia bezala, argia, agertzen duen errealitatearen zerbitzura dago. Erabilera purista, apaindura gabekoa da, gehienezko errealismoaz eszena irudikatzen duena. Argilunak etengabekoak dira. Walten bere baitako gerra, zama bezala daramatzan gaitzak eta bortizkeriatik urruntzeko bere azke-neko erabakia gogorazten digu. Walten forma, bere aurpegia bereziki, argiak nabarmentzen dituen gaueko eszenak azpima-rratzekoak dira.

    Bi une bereizten ditugu: 1. Waltek Thao bere garajean aurkitzen duenean, mugimen-duan dagoen lanpara baten argipean ikusten ditugu. Batetik bestera doan argiztapena, bi aurpegietara erakartzen du atentzioa eta ordutik aurrerako beraien arteko erlazioaren garrantziaren berri da.

    2. Waltek,Sueren erasoa eta gero, gatazkan nahastearen erabakia hartzen du. Bere etxean, argi ahul batek, bere aurpegi gainean argilun bat nabarmentzen du, Waltek bere baitan daukan borroka isladatuz. Badirudi, Sue mendekatze-ko eta justizia berrezartzeko heroiaren unea iritsi dela, bere pertsonaiarekin bat.

  • 5Ikustaldi geroko saioakGran Torino (Ekintzak)36

    Elementuen identifikazioa

    Definizioa Gran Torinon erabilera

    Irudi

    aren

    era

    ikun

    tza:

    El

    emen

    tu te

    knik

    oak

    Soinua

    Soinu-bandak irudiak berez ez daukan dimentsio berri bat ematen dio.

    Nola erlazionatzen da soinua irudiekin?

    Eszenan badago soinu-bandarik?

    Irudiari lagundu, goretsi edo kontrajartzen zaio?

    Soinu plano ezberdinak daude, ze soinu daude?

    Hizketarik Elkarrizketarik badago? Ze garrantzi daukate?

    Ze eginkizun daukate isilu-neek giroen eraikuntzan?

    Gran Torinoko kulturen nahasketa, musikan ere islatzen da. Soinu bandak, hmong gaizkile-taldeko partaideetako Elvis Thaok parte hartzen duen RARE hip hop taldeko rap latinoa eta hmonga dauka..

    Elvis Thaoren rapa entzun: http://www.youtube.com/watch?v=nEEm41yAmro

    Gran Torinoko abesti nagusia -2008an Urrezko Globoetara abesti onena bezala izendatua- Jamie Cullun britainiar jazz pianista eta abeslariak eta Clint Eastwood berak jotzen dute. Hitzak, Eastwood, Cullun, Kyle Eastwood, zuzendariaren semea eta Michael Stevensena da.

    Gran Torinoko abestia entzun: http://www.youtube.com/watch?v=HEXF7U5TYV8

    Abestiaren hitzak irakurri: http://letras.terra.com/jamie-cullum/1412431/

    Zinta osoak jario duen bortizkeria, Gran Torinon Thaoren azkeneko paseo lasaiaren bestelakoa da. Eastwood beraren ahotsa, epilogo gisa ixten du pelikula: Motorrak orroka eta amets mingotsak azaleratzen dira, Gran Torinon giltzapera-turiko bihotza. Orain haizetxo leun eta samur bat dabil, Gran Torinon zehar zurrumurruak.

    Irudi

    aren

    era

    ikun

    tza:

    Pl

    anoa

    k, k

    amer

    a et

    a m

    unta

    ia

    Deskribapena Azkeneko eszena: Waltek, Sueri eraso egin dion hmong gaizkile-talde bateri aurka egiten dio.

    Walt eta gaizkile-taldearen arteko azkeneko dueluko eszena: http://www.youtube.com/watch?v=w3WeRymQtgA

    Plano motak Ze plano mota gailentzen da? Zertan laguntzen dio istorioari?

    Kamerak eszena era zuhurrean laguntzen du. Walt eta hmong gaizkile-taldeko elkarrizketa, kamerak ere hitz egingo balu bezala, bi solaskideen plano kontrapikatu ertainetan heldu da. Planoak, gorantz doan erritmo batean jazo dira eta eszenaren tentsioari laguntzen diote. Enkoadraketa, progresiboki ixten doa, arma atera behar duela pentsarazten digun, Walten eskuko plano detaile batetaraino. Planoa, mugimendu azkar batean irekitzen da eta ekintza pizten da. Kameraren elkarri-zketa jarraitzen du tiro egiten duen gaizkile-taldea eta balak jasotzen dituen Walten artean. Ia tinko dagoen kamera batetik bestera doa eta unearen lekuko zuzenak garela sentiarazten gaitu. Walten gorpua lurrean botata dago eta garabi mugimen-du batean, kamera igotzen da. Walten azkeneko ematearen heroitasunari buruz gogoeta egitera bultzatzen gaituen segun-doak. Walten hiletak, pelikulako hasierako sekuentzia ia berdin batean, amaiera bikaina da, ez soilik pelikularentzat, baizik protagonista beraren biziarentzako.

    Kameramugimenduak

    Nolakoa da kameraren mugimendua? Zer helarazten gaitu?

    Muntaia Nolakoa da eszenaren muntaia?

  • 5 Ikustaldi geroko saioakGran Torino (Ekintzak) 37

    Gran Torinon erabilera

    Sinb

    oloe

    n er

    aiku

    ntza

    Ford Gran Torino

    Ze sinbolizatzen du? Gran Torinoa, pelikulari izenburua ematen dion automobila, oinarrizko ikurra da. Eastwood bera bezala, automobilak, bere gailurra 70 hamarkadan bizi izan zuen. Garai bateko mitoa eta estatubatuar gizarteko ikono argia izan zen. Ez da ustekabekoa, Walten Gran Torinoa Ford ipa-rramerikar enpresa ospetsukoa izatea, hmong enpresa japoniarreko Honda Civic- eta latindar Chevrolet Mexikon tradizio handikoa- gaizkile-taldeek aukeraturiko modeloekin kontrastean. Honela, automobilek, pertsonai bakoitzaren nortasuna azpimarratzen laguntzen dute.

    Era berean, pelikula mugitzen den generoen metafora bat da: ilunabarreko westernetik, hiritar westernrera. Cowboyaren zaldia, bere etxeko arkupean aparkaturik dagoen Gran Torino bat da. Horrela, estatubatuar biztanleri eta zineman horren sinesmen errotuak diren askatasuna, indi-bidualismoa, bere burua egindako gizona eta batetik bestera, lur berri eta aukera bila ibiltzeko aukera berregiten dira. Automobil sendoa, handia, norberaren arrakasta islatzen duen itxurakoa, ongi egindako gauzak laburbilduz, Kowalskik Estatu Batuetaz daukan ikuspena.

    Waltek, bere semeei aurpegiratzen die asiar markako auto bat izatea, iparramerikar gizarteko berezko eta funtsezko ezaugarrien bertan behera uztearen adibide bezala. Thaok automobila oinordetzan hartzerakoan, balore horiek jasotzen ditu. Thao EEBBetan gizarteratu eta bizi ez-berdin bati ekin diezaion, Walten ondarea da. Iparramerika zaharrak, belaunaldi berri bati uzten dio lekua, etnia askotakoa, galduriko balore zaharrak hartzen dituena. Bukaeran, hmong gazte honek Gran Torinoa gidatzen du.

    Zilarrezko izarra

    Pelikulako zein bi unetan agertzen da? Zergatik ematen dio Walterrek Tahori? 1952an Walti Koreako Gerran metrailadore habi bat eraso ondoren domina ipini zioten. Borrokako adorearen onarpenaren ikurra da. Walt beretaz jario da. Bere bizitzaren bukaeran lotsarazten dion bere iragan bortitza alde batera uzten du. Thaok galdetzen dio:ze sentitzen da gizon bat hiltzerakoan? Waltek hobe ez baduzu jakiten erantzuten dio. Ondorioz, Waltek ez dio ez erriflea, ez errebolberra oparitzen, zeren ez du nahi Thaoren oinordetza armak izatea, baizik ausardi eta leialtasunaren ordain bezala domina.

    Walten pizgailua

    Ze garrantzia dauka Walten pizgailuak Waltek gaizkile-taldeari aurka egiten dion eszenan? Walt, pizgailua eskutan daukala hiltzen da. Segundo batzuk lehenago, bere eskua poltsikoan sartzen du, arma zorrotik ateratzeko keinu garbi batean. Baina ez da errebolberra hartzen duena, baizik pizgailua. Kamera pizgailuan geratzen da, Walt, behin hilda, bere eskua ireki eta erortzen uzten duenean. Walt, bere erabateko aldaketaren ikurra, armaturik ez zegoen egiazta-pena da. Azkeneko ondoriotaraino eraman, Mendebaldeko duelu batean ez dagoen ziurtasuna. Armek ez dute justizia berriz ezarriko, ezta Sue eta Thaoren sufrimendua mendekatuko.

  • 5Ikustaldi geroko saioakGran Torino (Ekintzak)38

    Aplicacin en las escenas

    Sinb

    oloe

    n er

    aiku

    ntza

    Armak

    Nortzuk daramate armak pelikulan? Ze irudikatzen dute? Zein da beraien garrantzia Wal-tengan? Pelikula osoko konstante bat dira, ikaragarri bortitza den giro bat sortzen laguntzen dutenak. Waltek errifle bat eta errebolber bat dauzka. Zenbait eszenetan, bere hatzaz apuntatzen ditu. Hauek armategi handi bat daukate, eta ez dute zalantzarik hau erabiltzerakoan.

    Badirudi armen protagonismoak, naturaltasun osoz prestatzen gaituela, armen erabileraren bidez arazoak ebaztera iritsiko den bukaera batetara. Waltek erriflea ere prestatzen du - pistola-dun baten antzera- bere azkeneko dueluari aurre egin bano minutu gutxi lehenago. Armak berez gaitz bat direla ez da ohartzen; aitzitik, dagoeneko ez du bere kontzientzian, hildako gehiagoekin zamatu nahi. Gaizkile-taldearengana, armarik gabe agertzen da. ez du berak zigorra ezartzen, ezta bidezko defentsan erabiltzen eta etsaia hiltzeak, bere lagunen egoera konpontzen ez duela ulertzen du. Azkeneko borondate honekin, bere aurreko soldadu bizia luditu nahi du.

  • 5 Ikustaldi geroko saioakGran Torino (Ekintzak) 39

    Pertsonaien azterketa Gran Torinon03. Ekintza

    Ekintzaren deskribapena: Gran Torino Walt Kowalskiren eraldaketaren istorioa da. Ulertu ahal izateko, funtsezkoa da protagonistari laguntzen dioten pertsonaiak aztertzea. Bakoitzaren funtsezko ezaugarrietan, protagonistarekin daukaten erlazioan eta gatazkari aurre egiten dioten erari arreta jarriko diogu. Bortizkeria-ren erabilera, eta irudikatzen duten gizon eta emakumeen eredua, hausnarketa honetan leku garrantzitsua beteko du. horretarako, taldeko lan bat eta pertsonai bakoitzarentzako azterketa fitxa bat proposatuko dugu. Behin lana bukatuta, talde bakoitzak amankomunean jarriko du gainontzeko gelarekin.

    Iraupena: Bi saio taldeko lanerako eta bat amankomunean jartzeko.

    Dinamika: Taldeka.

    Beharrezko materiala: 03.a, 03.b, 03.c eta 03.d ekintza fitxak.

  • 5Ikustaldi geroko saioakGran Torino (Ekintzak)40

    Walt Kowalski

    Taldeko lanerako galderak

    Nor da Walt Kowalski?

    Zer dakigu bere iraganaz?

    Bere nortasuna deskribatzen duten bost adjektibo aukeratu. Ze gizon eredua irudikatzen du? Gogoratu 0.1 ekintza, ze antzekotasun agertzen ditu aurreko pelikuletan Clint Eastwoodek antzeztutako beste pertsonaiekin?

    Hasieratik, Walt oso oldarkorra da. Gogoratu, Walten etxeko eszena Dorothy, bere emaztearen hiletaren ondorengo bileran. Waltek bere familiarekin, aita Janovichekin eta Thaorekin hitz egiten du. Aukeratu Waltek bakoitzarekin daukan komunikazioa definitzen duten hiru esaldi.

    Zein kalifikatzaileekin aipatzen ditu asiar pertsonak? Zertan oinarritzen du bere arrazakeria?

    Waltek bortizkeriaz erantzuten duen bi eszena deskribatu. Zein da bere agre-sibitatea leherrarazten duena? Zer egiten du bere jokaera bortitza izatea?

    Hala ere, Walt pixkanaka-pixkanaka aldatuz doa. Ze garrantzia dauka Zein da Thao eta Suekin daukan erlazioa?

    Zein da Waltengan ematen den funtsezko aldaketa? Aukeratu pelikulako mo-menturen bat, bere eraldatzea hautematen denekoa. Zergatik aldatzen da?

    Zein esanahi dauka pelikularen bukaerak? Zein da Clint Eastwoodek eman nahi digun mezua? Zertan ezberdintzen da bere aurreko pertsonaietatik?

    Justizia egin al da? Zergatik?

    Zer gertatu izanen zen Waltek, gaizkile-taldeekin daukan azkeneko topaketan bere erriflea atera izan balu? Zein izanen zen pelikularen mezua orduan? Bi bukaeratik zein iruditzen zaizue egokiena? Zergatik?

    Walt Kowalski heroi bat denik uste duzue? Zergatik?

    03.a Ekintza

  • 5 Ikustaldi geroko saioakGran Torino (Ekintzak) 41

    Irakaslearentzako informazioa

    Walt kowalski, batik bat, bakarrik dagoen gizon bat da. Adi-nekoa eta alarguna, bere emaztearekin, beste izaki batekin izan duen konplizitate erlazio bakarra galdu duenaren susmoa daukagu. Bere kontzientzian pisatzen duen soldadu iragan bat arrastaka darama, 17 urtetako mutikoak puskatu nituen. Hil arte gogoratuko ditudan gauza ikaragarriak. Horrekin bizi beharra daukat. Walt ez da munduarekin harremanetan jartzen, bere burua babesten du. Inguratzen dioten erlazioak, berarentzat irain konstante bat dira, haien kontra erasoa izanik erantzun baka-rra. Beraien bizitzatik zaharren egoitza batean sartuz aldendu nahi duten semeengandik; bere Gran Torinoarekin geratu nahi duen iloba batetatik; aitortzera tematuta dagoen eta adineko emakume superstiziosoei eskua mantentzen dien 27 urtetako birjina deitzen dion apaiza batengandik Janovich aita-; iparra-merikako kultura kutsatu eta kalifikatzaile arrazistaz udabe-rri biribilkia, beltzak, frijolitoak- bere mesprezuaren helburu diren atzerritar taldeengandik; ohiko baloreetatik aldendu den gizarte batengandik defendatzen da: gogoratu dezagun, laguntza behar duen emakume baten ondotik pasa eta keinu lizunez iseka egiten dioten gazte batzuei mespretxuz begiratzen dien eszena. Xelebreki, Thao izanen da, asiar etorkin bat, Wal-ten begi sinesgaitzen aurrean, emakumeari lagunduko diona.

    Waltek mundu guztia tratatzen duen bortizkeria -nabaria bere keinu eta hitz egiteko era gogorrean- bidegabekeria-ren aurrean izaten du bere adierazpen handiena. Orduan, Kowalskik, den cowboyaren antzera, zorrotik ateratzen du arma. Thao erasotzen eta bere lorategian ezustean sartzerakoan, bere errifleaz hmong gaizkile-taldeari apuntatzen dio; Sue meatxat-zen duen gaizkile-taldeari bere errebolberraz destatzen dio, eta azkeneko eszenan, Sueren erasotzaileei sinbolikoki tiro egiten die bere hatzarekin.

    Jarrera honek, koraza bezala balio izan dio. Usteko eraso baten meatsuak, beti erne egotea egiten dio, baina, benetan nor daukan aurrean jakitea eragozten dio. Thao eta Suek desarmatu arte. Thaoren sentikortasuna eta Sueren ausardiak, bere burua babesteko beharra ez sentitzea egiten dute. Aurreneko aldiz, komunikatzen da, lo-tura bat sentitzen du. Hori hauekin nire familiarekin baino gauza gehiago amankomu-nean daukatela sentitzen dut.

    Waltek automobilgintza enpresa batean 40 urtez lan egin zuen. Horrela, familia bat sortu eta mantentzea posible izan zuen, patriarkal maskulinotasunaren goreneko hel-burua. Janovich aitak Walteri bere bizitzaz galdetzerakoan, honek horrela laburbiltzen du: ezkondu eta seme-alabak izan ditut.

    Protagonistak, estereotipaturiko maskulinotasun baten zenbait ezaugarri batzen ditu:

  • 5Ikustaldi geroko saioakGran Torino (Ekintzak)42

    Bere zaletasunak: tresnen erabilerara loturiko ohiko lan maskulinoetan aditu bat da. Bere ondasunetariko preziaturiko bat, automobil indartsu eta sendo bat da, gizonezkoen baloreen eredua.

    Aberriaren babesa: Zilarrezko izarraz kondekoratua izan zeneko Koreako gerran bere aberriagatik borrokatu zuen. Gerra gatazkek, gizonezkoak obedientzian, bortizkerian eta etsairekiko gorrotoan moldatzen ditu. Gerran parte hartu dutenen bizitza markatzen du, Waltek bere etengabeko aipamenekin pelikula osoan zehar nabarian uzten duen bezala.

    Bortizkeria: Maskulinotasunaren ezaugarri bat eta patriarkal ordena mantentzeko tresna boteretsu bat da. Clint Eastwoodek, bere pelikula gehienetan gizon gogor eta bortitzak haragiztatu ditu. Nuria Bou eta Xabier Prezek Hollywooden sortu-riko gizon gogorren gizonezko ohituraren adierazpen saiakera gerlari eta belige-ranterik garbiena, inongo zalantzarik gabe, izen bezala Clint Eastwooden irudia dauka () pistoladun bakarti erasoezin baten irudian zentraturik (1) adierazten dute.

    Gizontasuna: estereotipaturiko gizontasun batean, gizon batek ez ditu bere emo-zioak agertzen, eta agertzerakoan, hauek eutsiak dira. Waltek ezin hobeki betet-zen ditu ezaugarri hauekin: aurpegi ikaragaitza, harrizkoa, samintasun gehiegizko eta iraunkorrezko aurpegiera. Bere gizontasuna, bakarrik gizonentzako lekuetan indartzen da, pelikulan, ostatuaz -edatera eta lagunekin hitz egitera joaten dena- eta bere lagun Martingatik zuzendutako bizartegiaz irudikatuak.

    (1) Bou, N. eta Prez, X. El tiempo del hroe. pica y masculinidad en el cine de Hollywood. Paids, 2000. 189. Orr.

    Bortizkeriak bere hertza mehartzen du eta badirudi Walt berarekin koherente iza-nen dela -beti hala izan da-. Suek jasaten duen eraso basatiaren aurrean. Zinta osoak, ulergarria eta ia arrazoizkoa iruditzea egiten digu Waltek bortizke-ria berdinarekin erantzuteak. Azkene-ko dueluko prestakuntzetako ia errituala dirudien zeremonia batera bertaratzen gara: traje berri bat egiten da eta bizarte-

    gira doa; erriflea garbitzen du; bere txakurra bere barridearen esku uzten du -bere ira-ganeko etsaia-; Suetaz agurtzen da eta Thaori bere domina ematen dio. Beste hainbat pelikuletan bezala, errudunek jasango duten zigorra, egin duten minaren adinakoa izatea espero da. Ikusleen irudimenean, heroiak biktima mendekatu eta justizia egingo duenaren itxaropena dago.

    Baina Waltek, Thaori mezu hori ez uztea erabakitzen du. Bere oinordetza ez dira ar-mak, hori dela eta, zilarrezko Izarra ematen dio eta ez bere erriflea. Bortizkeriak ez du ez justizia ez galdutako ordena berritzen. Walt, azkeneko liskarraren aurretik desarma-tu egin da. Hala eta guztiz ere, justizia iritsi eta errudunak zigortuak dira. Baina ez ar-men bidez, baizik bere biziaren ordainaz. Cowboyak, bortizkeri kiribilarekin apurtu du. Eta hori dela eta, hain zuzen, heroi bat da.

  • 5 Ikustaldi geroko saioakGran Torino (Ekintzak) 43

    Thao

    Taldeko lanerako galderak

    Nor da Thao? Nondik dator?

    Nolakoa da bere familia giroa? Zergatik uste duzu horren bakarrik sentitzen dela?

    Zein erlazio dauka bere auzoko gazteekin? Ze sentitzen du beraien aurrean?

    Nortzuk aurpegiratzen diote Thaori benetako gizon bat ez izatea? Zein esze-natan? Thaorengandik itxoiten dituzten ze jarrerak ez datoz bat berarekin? Zuen familia eta lagun artean, inoiz sentitu zarete horrela? Zergatik?

    Ze gertatu izanen zen Thao, Spider gaizkile-taldearen partaide izatera pasa izan balitz? Thaorentzat abantailen bat izanen zuen? Eta zein arazo? Uste duzue Thaok gaizkile-taldean sartu eta bakarrik egoteaz utzi beharko zuela? Zergatik?

    Zergatik Thaok miresten du Walt? Ze ikasten du beragandik?

    Zergatik Waltek giltzaperatzen du Thao gaizkile-taldeari aurka egin aurretik? Ze gertatu izanen zen Thao agertuz gero topaketa horretara?

    Ze esan nahi du Waltek bere Ford Gran Torino Thaori oinordetzan uztea? (gogoratu pelikulako azkeneko eszena, Thao automobila gidatuz aldentzen denean)

    03.b Ekintza

  • 5Ikustaldi geroko saioakGran Torino (Ekintzak)44

    Irakaslearentzat informazioa

    Thao, Walten barride gaztea da. Hmong etniako partaidea da, Laos, Tailandia eta Txinatik datorren asiar taldea. Vietnamgo gerra eta gero, iparramerikarren alboan borrokatu zutelarik, beraien herrialdeetatik ihes egin behar izan zuten, jazarriak bai ziren. Askok, Thaoren familiaren antzera, EEBBetan errefuxiatu ziren.

    Aitaz umezurtz, ama, arreba eta amonarekin, hmong ohitureta-ra oso loturiko giro batean bizi da. Gogora dezagun, haur jaio berri bati hmong komunitatera ongietorria ematen zaion erlijio eszena.

    Thaok ez du beragandik espero den gizon eredua betetzen. Gizontasunaren kontzeptuak, leku oso garrantzitsu bat betet-zen du pelikulan. Pelikulan, gizon hitza 53 alditan aipatzen da, emakume zortzi aldiz erabiltzen delarik. Gaizkile-talde ez-berdineko partaideak, bizargina eta Walt bera, indarrari, borti-zkeriari eta nagusigoari uztarturiko gizontasun batez harro agertzen dira. Eredua bat da: gizonak harroputzak, zakarrak, oldarkorrak. Bere hizkuntza, ezaugarri hauekin bat. Bere lana,

    eraikuntza, gorputz indarra inposatzen dena. Eta bere zaletasunak -automobilak eta bola-jokoa, zeinen zaletasuna espainiar futbolaren antzekoa den- emakumeak, beste objektu bat bezala gehitzen dira. Emozioak, koraza horren azpian gordetzen dira. Erakustea, ikusmolde honen arabera, ez da gizonena. Emakumeak, beraien ko-munikazio eskariekin eta sentiberatasun adierazpenekin karikaturizatuak agertzen dira. Inongo dudarik gabe, gizontasun mota hau pelikulan, Walten itxura berarengatik markaturik dago, bere aurreko pertsonai maskulinoekin erlazionaturik.

    Thao ez dator bat honako gizontasun itxiarekin. Bere zaletasun, helburu eta gatazkari aurre egiteko erak, bere familiak, gaizkile-taldeak eta Waltek beraren helburuekin bat ez datorren gizon eredu bat agertzen dute.

    Bere amonaren iruzkinek ez dute uzten zalantzarik Thaogan dauzkaten itxaropenei buruz: Nahiago nuke nire alaba berriz ere ezkonduko balitz, horrela etxean gizon bat egonen zen. Ikusi ezazu, harrikoa egiten, bere arrebak esandako guztia egiten du. Nola izan behar da etxeko gizona?. Bere komunitateko gazteen artean ez du ere lekurik aurkitzen. Latindar eta hmong gaizkile-taldeen irain arrazista, matxista eta homofoboen biktima da. Biak, gizon ereduarekin bat ez datorrela gogoratzen dio-te etengabean: neskatxa, marikoia, nesken gauzak egiten dituzu. Waltek Thaori erakusten saiatuko da gizon batek nola hitz egiten duen bizartegiko eszenan.

    Thao bakarrik eta galdurik dago. Lagunik gabe, gaizkile-taldeei beldurrez bizi da. Bere familian babesturik sentitzen da -batez ere bere arreba Suerengatik- baina ez du bere burua guztiz aurkitzen ere beragan.

    Hmong gaizkile-taldeak beraien taldean sartzeko egiten dioten eskaintza, Thao, zer edo zerena izateko, leku bat aurkitzeko, beti bakarrik egoteaz uzteko aukera da. Bi-ziraun nahi ezkero, ordaindu beharreko prezioa da. Walten Gran Torinoa ebastea onartzen du beldurragatik, ez hura zelako bere nahia. Baina, presioa gehiegizkoa da. Thaok, bere hastapen erritoan porrot egiten du. orduan, Walt ezagutzen du.

  • 5 Ikustaldi geroko saioakGran Torino (Ekintzak) 45

    Beraien erlazioaren hasiera eta gero ez dirudi etorkizun handia daukanik. Thao, Walten etxean agertzen da lehendabiziko aldiz automobilarentzako pintza batzuk eskatzeko. Waltek areriotasunez erantzuten dio: Errespetu pixka bat, udaberri biribilka, doluan gaude. Hor trinkotzen da Walten mesprezua, ez Thaorengatik, baizik berak irudikat-zen duenagatik.

    Thao eta Walt halabeharrez ezagutzen dira, zeren lehena Waltentzako lana egitera behartuta ikusten da, bere automobila lapurtzen saiatzearen ordainetan. Waltek, Thao-taz bere irizpideen araberako iparramerikar hiritar bat egiteko asmoa dauka: aha-legina, gizontasuna eta zuzentasuna. Lortu ahal izateko irakasten dio: bere tresnak uzten dizkio, nola hitz egin erakusten dio -gogora dezagun bizartegiko eszena- neska batekin erlazionatzen Walentzako baliozko gizon ereduaren arabera. Walten hasie-rako helburua, Thaotaz gizon bat egitea da, armen bidez, justizia eta ondasunak babestea legezkoa den iparramerikar hiritar eredu bat. Waltek egoera menperatzen du eta hmong gaztea esku indartsuz zuzentzen du.

    hartzen du eta Walten gogortasunetik haratago begiratzen du (bere seme edo ilobek egiten ez dutena). Pareko pertsonak bezala erlazionatzera iristen diren arte. Wal-tek Thaori eskaileratan gora izozkailu bat igotzeko laguntza eskatzen dion lehendabi-ziko eszenan, Thaok -sendotasunez- Walt bere lekuan jartzen du pisuarekin zamatu ez dadin: Entzun iezadazu, atontao Ez! Zuk entzun. Laguntza behar zeneukalakoz etorri egin nahiz. Lotura sendo bat sortzen da, ia aita semearena. Erlazioa, aldatu da. Thaok Walt laguntzen du eta honek onartzen du.

    Hala ere, mendekuaren unea iristen denean, Thaok ez du itxoiten zuen mendekatzaile bortitza aurkitzen. Waltek, bere etxean giltzaperatzen du, Thaok itxoiten duen ebazpen bortitzetik urruntzeko. Horrela, pertsona bat hiltzeaz bere maisua harro ez dagoen gauza bat dela ikasten du. Beste batzuk dira Waltek oinordetzan uzten dizkion armak: bere buruan segurtasuna, zuzentasuna eta baikotzaren duintasunaren babesa, inda-rrez -gaizkile-taldeak- inposatu nahi dutenen aurrean.

    Bukaerako eszenan, Thaok Waltengandik oinordetzan jasotako Gran Torinoa gidatzen du. Bere bizi propioa gidatzea posible egiten duen cowboyaren zaldia da. Ez hasieran ikusi genuen mutil beldurti eta buruz behera, baizik bere etorkizuna libre lantzen duen gazte seguru bat bezala.

    Thaok bere irakaspenak onartzen ditu, zeren ez du nahi gaizkile-taldeak bere erreferentzia izatea. Baina, argibide hu- tsa zena, bien arteko erlazio afektibo bat izatera pasa egiten da. Walt, Thao motibatua egonez gero, ahalegintzeko gai dela konturatzen da. Bere adorea eta biziz aldatzeko gogoak aintzat hartzen ditu. Thao, era berean, erabilgarria sen-titzen da, harro eta trebe. Waltek, thao beharrean, atontao deitzen du. Mes-prezu itxura horren atzean, Walt gizon zuzena dela konturatzen da. Beragan, gaizkile-taldeen erasoen aurkako babe-sa aurkitzen du. Thaorentzat, ez zeukan erreferentzian bilakatzen da. Konfiantza

  • 5Ikustaldi geroko saioakGran Torino (Ekintzak)46

    Sue

    Taldeko lanerako galderak

    Nor da Sue? Nola definituko zenukete? Aukeratu eszena bat nolakoa den agertzen duena.

    Zein erlazio dauka hmong komunitatearekin? Zein ezberdintasun nabari dituzue bera eta bere amonaren artean?

    Ze erran nahia dauka Sue Thaorentzat? Ze ezberdintasun daude biren artean?

    Ze jarrera dauka Suek gaizkile-taldeko kideen aurrean? Ze sentitzen du?

    Ze eragina dauka Suek Walten bilakaeran? Sueren zein jarrerek egiten dute Walt aldatzea?

    Suek, Walten ilobaren adina berdina dauka. Hala ere, Waltek erlazio oso ez-berdina dauka Suerekin. Zergatik? Zertan ezberdintzen dira Sue eta Walten iloba?

    Zergatik da Sue horren garrantzitsua istorioan?

    03.c Ekintza

  • 5 Ikustaldi geroko saioakGran Torino (Ekintzak) 47

    Irakaslearentzat informazioa

    Sue, Thaoren arreba da, eta bera bezala, hmong etniako par-taide da. Bere familian, bere komunitateko kultur ohituratan parte hartzen du. Segur aski, bigarren belaunaldiko etorkina -bere ama eta amona ez bezala, ingelera ezin hobeki hitz egiten du- bere kultura eta iparramerikarraren arteko zubia da. Hmong nortasuna, bere amonagatik irudikatua da, bere sinesmene-tan sendoa eta bere ohituretara atxikia. Leku nabarmena be-tetzen du. Amonak eta WAltek mantentzen duten elkarrizketa -bakoitza bere hizkuntzan- irainen gurutzatze bat da, bai bakoit-zak sentitzen duen mesprezua, nola beraien jarrera latza bistara utziz. Nortasun baztertzaile bat eskatzen duten bi agure dira: zertarako demontre etorri izanen dira txinoak auzo honetara? Zergatik ez du alde egiten txuri zahar horrek, amerikar guztiak auzotik joan baldin badira? Amonaren segurtasunak Walteri au-rre egiten dio, pelikulan lehendabiziko aldiz.

    Sue, bere amonaren bilakaera da, bere kulturaren irekiera eta aldaketa irudikatzen bai du. Bere sustraiez seguru eta ha-rro sentitzen da ere. Baina bere nortasunak, bere ohiturak kri-tikatzea eta beste batzuk aintzat hartzea ez dio galarazten. Ez du bere burua iparramerikarra den ororen alderatzez definitzen bere amonaren antzera, baina bere buruari eusten dio, bortizke-ria gabe eta heldutasunez, Walten hmongnei buruzko iruzkin zi-nikoen aurrean, jamoiak deitzen diena.

    Bere anaia ez bezala, Suek bere buruan segurtasun handia adierazten du hasieratik. Bere burua definitzen duen lehendabiziko eszena, hiru gaizkile-taldeko kideei aurre egiten diena da. Irain eta sexu bortizkeria zama handiko mintzairaren aurrean, Sue ez da ikaratzen. Jo behar didazu? Falta zaizun bakarra da, erantzuten die bere erasot-zaileei bere iparramerikar lagun gaztearen ikara begiradaren aurrean. Bere ausardi eta irmotasuna, bere neba beldurtua, hmong gaizkile-taldetik babesten duen eszenetan agerikoak gelditzen dira.

    Istorioan daukan pisua funtsezkoa da. Pelikulako pertsonai nagusienetariko bat da. Bi-lakaerarik jasaten ez duen pertsonai bakarra da honen beharrik ez daukadalako. Bere familia egitura barruan, aintzat hartzeko posizioa dauka. Bera da erabakitzen duena modu berezian, bere nebaren bizi eta segurtasunari buruz.

    Suek, harremanetan jartzen ditu lehendabiziko aldiz Walt eta Thao, bere anaia estut-zen duenean Walteri barkamena eskatzeko automobila ebasteagatik. Eta, aurrerago, Walt eta Thaoren artean eratzen den harremana bultzatzen du. Walten konfiant-za merezi du, babesteko erabiltzen duen oskol bortitzetik haratago ikusten duelakoz. Waltek dragoi neska deituz gero, berak Wally amultsu batez erantzuten dio. Suek Walteri pertsona zintzoa zara esaten dion samurtasunak armarik gabe uzten du. Bere bakardadea puskatzen du, bere etxean ospatzen duten hmong festara gonbidatze-rakoan. Hasierako errezeloa eta gero, Walt gustura, harrera onaz, zaindua sentitzen da. Bien artean, aita-alaba estimu bat eratzen da. Hori hauekin, nire lotsagabeko familiarekin baino gauza gehiago dauzkat amankomunean Nahiago nuke nire aita zu bezalakoa izan balitz.

  • 5Ikustaldi geroko saioakGran Torino (Ekintzak)48

    Thao eta Sue, gaizkile taldeengatik erasoak dira. Thao jotzen dute, lanabesak apurt-zen dizkiote, aurpegian zigarro bat itzaltzen diote Hala era, Sue, emakumea izatea-gatik hain zuzen, bortxatzen dute. Bere ahultasuna handiagoa da.

    Berarentzat suposatzen duen guztiagatik, badirudi Walt hausten dela, Sueren gorputz odoleztatua ikusterakoan. Irudi hau pelikulako azkeneko lehergarria da. Sueren mai-tasun eta ulermenak Walt eraldatu dute. Bere bizia emateko erabakiak, Thao eta Sue-ren biziak salbatzen ditu. Are gehiago, justizia berrezartzen da, poliziak erasotzaileak atzematerakoan.

  • 5 Ikustaldi geroko saioakGran Torino (Ekintzak) 49

    Gaizkile-taldeak

    Taldeko lanerako galderak

    Zein gaizkile-talde agertzen dira pelikulan? Ze talde kulturalekoak dira?

    Zer definitzen ditu gaizkile-taldeak? Zer nahi dute? Ze baliabide erabiltzen dituzte? Nortzuk dira haien biktimak?

    Zergatik daukate gaizkile-taldeek halako eragina Thaorengan eta ez Sueren-gan?

    Nahiz eta beraien artean ezberdintasunak egon, ze antzak dauzkate talde batzuk eta besteak?

    Zure hiriko gaizkile-talderik ezagutzen duzu? Zein da?

    Beraien meatsua sentitu duzu noizbait? Nola erantzun duzu?

    Nola defendatuko zenuke zure burua? Ze laguntza itxarongo zenukeen?

    03.d Ekintza

  • 5Ikustaldi geroko saioakGran Torino (Ekintzak)50

    Irakaslearentzako informazioa

    Pelikulan, hiru gazte gaizkile-talde ezberdin (2