unibertsitateen senidetze eta harremanetarako programa ...

2
GIZAKIARI ETA BIOSFERARI BURUZKO PROGRAMA SAREAK Biosfera Erreserben Munduko Sareak eskualde eta azpieskualde mailako eta gaikako sare ugariren laguntza du: Afrikako Biosfera Erreserben Sarea (AfriMAB). 1996an sortu zuten, eta Afrikako 33 herrialdek osatzen dute. ArabMAB Sarea. 1997an ezarri zuten ofizialki, eta 18 estatu arabiarrek osa- tzen dute. Ekialdeko Asiako Biosfera Erreserben Sarea. 1994an sortu zuten, eta, gaur egun, Txinak, Errusiar Federakundeak, Japoniak, Kazakhstanek, Mongo- liak, Koreako Errepublikak eta Koreako Herri Errepublika Demokratikoak osa- tzen dute. EuroMAB. Europako eta Ipar Amerikako biosfera-erreserba guztiak sartzen dira bertan. 1987an sortu zuten, eta 53 herrialdek osatzen dute. Gaur egun, MAB programaren eskualde mailako sare handiena da. Iberoamerikako Biosfera Erreserben Sarea (IberoMAB). 1992an sortu zuten, eta Latinoamerikako 22 herrialdek, Karibeak, Espainiak eta Portugalek osatzen dute. Gizakiari eta Biosferari buruzko Programaren Pazifikorako Sarea (PacMAB). 2006an ezarri zuten, eta Mikronesiako Estatu Federatuek, Kiribatik, Palauk, Papua Ginea Berriak, Samoak eta Tongak osatzen dute. Erdialdeko eta Hegoaldeko Asiarako MAB Sarea (SACAM). 2002an sor- tu zuten, eta Afganistanek, Bangladeshek, Bhutanek, Indiak, Iranek, Kazakhsta- nek, Maldivek, Nepalek, Pakistanek eta Sri Lankak osatzen dute. Hego Ekialdeko Asiako Biosfera Erreserben Sarea (SeaBRnet). 1998an sortu zuten, eta, gaur egun, Kanbodiak, Txinak, Indonesiak, Japoniak, Laosko Herri Errepublika Demokratikoak, Malaysiak, Myanmarrek, Filipinek, Thailan- diak eta Vietnamek osatzen dute. Atlantikoko Ekialdeko Biosfera Erreserben Sarea (REDBIOS). 1994an sortu zuten, eta, gaur egun, Kanaria uharteek (Espainia), Cabo Verdek, Ginea Bissauk, Madeirak eta Azoreek (Portugal), Mauritaniak, Marokok, Sao Tome eta Principek, eta Senegalek osatzen dute. Uharteetako eta Kostaldeko Biosfera Erreserben Munduko Sarea. 2012an ezarri zuten, eta 22 herrialdek osatzen dute. Helburutzat du uhartee- tako, itsasaldeko eta kostaldeko eskualdeetarako estrategiak aztertzea, ezar- tzea eta zabaltzea, biodibertsitatea babesteko, garapen iraunkorra sustatzeko, klima-aldaketaren ondorioetara egokitzeko, eta ondorio horiek arintzeko. Mediterraneoko Biosfera Erreserben Sarea. 2015ean sortu zuten, eta Aljeriak, Bulgariak, Kroaziak, Esloveniak, Espainiak, Frantziak, Greziak, Israelek, Italiak, Libanok, Marokok, Montenegrok, Portugalek eta Tunisiak osatzen dute. ALIANTZAK Aliantza zabal baten esparruan lankidetzan jardunez soilik lortuko da mun- duko erronkei aurre egitea eta epe luzeko emaitza iraunkorrak eskuratzea. MAB programak lankidetzan dihardu Nazio Batuen erakunde ugarirekin, nazio eta nazioarte mailako hainbat kiderekin, zenbait gobernu, GKE eta unibertsi- taterekin, eta sektore pribatuarekin; eta, halaber, Ipar-Hego eta Hego-Hego lankidetza sustatzen du. Aliantza horien artean, aipatzekoak dira hauek: Tximino handien biziraupenerako lankidetza (GRASP). 95 kidek osa- tzen dute. Kide horien artean daude Nazio Batuen erakunde batzuk, tximino handien banaketa-eremuko eta eremu horretatik kanpoko herrialde batzuk, gobernuarteko erakunde batzuk, ingurumena babesteaz arduratzen diren erakunde batzuk eta enpresa pribatu batzuk. Gorilak, txinpantzeak, bonoboak eta orangutanak berehala desagertzeko arriskuan daude, eta lankidetza ho- rren helburua da arrisku hori deuseztatzea. Tximino handiak zenbait biosfera- erreserbatan daude. Flandriako Gobernuak (Belgika) finantzatzen duen hiru urteko «Biosfe- ra-erreserbak, hego-ekialdeko Pazifikoko kostaldea eta uharteak kudeatzeko tresna gisa» (BRESEP) proiektua Txilen, Kolonbian, Ekuadorren, Panaman eta Perun gauzatzen da gaur egun. Koreako Nazioarteko Lankidetza Agentziak (KOICA) «Ekonomia berdea biosfera-erreserbetan» (GEBR) proiektua finantzatzen du Ghanan, Nigerian eta Tanzanian. Jeju (Koreako Errepublika) eta Menorca (Espainia) uharteek Uhartee- tako eta Kostaldeko Biosfera Erreserben Munduko Sarearen ekintzak babesten eta finantzatzen dituzte. Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioak (NEIM) Haitiko La Selle eta La Hotte biosfera-erreserbak sortzeko eta baso- berritzeko proiektuak finantzatzen ditu. Orobat finantzatzen ditu Ghanako Bosomtwe aintzirako biosfera-erreserben antolamendu-plan iraunkor bat ezartzeko proiektu bat eta Marokoko Safia erreserban Sahel-Saharako fauna eta flora leheneratzeko proiektu bat. NEIMek eta HBD taldeak «Plastikorik ez. Keinu txiki bat gure esku» proiektua finantzatzen dute. Proiektu hori Principe uharteko (Sao Tome eta Principe) biosfera-erreserban gauzatzen da. Proiektuaren helburua da bertako herrita- rrak mobilizatzea, ekosistemako plastikoa ezabatzeko eta edateko ura erraza- go eskuratzeko. Belgikako Politika Zientifikoko Bulegoak (BELSPO) eta MAB programak bost urteko hitzarmen bat sinatu dute MAB programari eta Afrikako biosfe- ra-erreserbei laguntza emateko. Laguntza horren barruan, askotariko jardue- rak sartuko dira, bereziki ikerketa zientifikoak. Procter & Gamblek laguntza ematen dio Marokoko Arganeraieko biosfe- ra-erreserba hobetzeko proiektuari. HEZKUNTZA ETA GAITASUNAK SENDOTZEA MAB programak hezkuntzarako eta gaitasunak sendotzeko mundu mai- lako ekimen batzuk sustatzen ditu, lantegien, ikastaroen eta hezkuntza- programen bidez eta lanbide- eta hezkuntza-erakundeekin aliantzak eginez. Hona hemen lankidetza horren zenbait adibide: Basoen eta Eremu Tropikalen Antolamendu eta Kudeaketa Integra- turako Graduondoko Eskualde Eskola (ERAIFT), UNESCOren 2. kate- goriako zentroa, Kinshasako Unibertsitatean kokatua (Kongoko Errepubli- ka Demokratikoa). MAB programako 2. kategoriako lehen zentroa da Afrikan. Frantsesa eta portugesa hitz egiten duten Afrikako herrialdeetako 60 espezia- lista inguru trebatzen dira han urtero. Mediterraneoko Biosfera Erreserbei buruzko Nazioarteko Zentroa, UNESCOren 2. kategoriako zentroa, Castellet i la Gornalen (Espainia) kokatua. Abertis fundazioak finantzatzen du, eta plataforma aparta da Medi- terraneoko herrialde guztiek biosfera-erreserbei lotutako gaiei buruz lankide- tzan jarduteko. Gaur egun, unibertsitateen senidetze eta harremanetarako programa- ren 47 UNESCO katedra daude biosfera-erreserben eta garapen iraunko- rraren inguruan. 2013az geroztik, Jeju uharteak (Koreako Errepublika) eta MAB programak ur- tero eskaintzen dituzte uharteetako eta kostaldeko biosfera-erreserben kudeatzaileentzako prestakuntza-ikastaroak. MAB programak zenbait sari banatzen ditu, biosfera-erreserben arloan egiten diren lan nabarmenei merezi duten aitorpena emateko: Zientzialari gazteentzako MAB saria. Urtero ematen zaie sei zientzialari gazteri, ekosistemen, natura-baliabideen eta biodibertsitatearen inguruan egiten dituzten lanak babesteko. Ingurumena babesteko Qabus sultana saria. Ingurumena kudeatzeko eta babesteko ekarpen baliotsuak aintzat hartzeko ematen da. Ekarpen horiek bat etorri behar dute UNESCOren politikekin eta helburuekin, eta lotuta egon behar dute UNESCOk arlo horietan dituen programekin. Michel Batisse beka. MAB programaren Koordinaziorako Nazioarteko Ba- tzordearen bilera guztietan ematen da, Michel Batisse doktorearen oroitzape- netan, biosfera-erreserben kudeaketaren arloan bikaintasuna saritzeko. Gizakiari eta Biosferari buruzko Programa (MAB) gobernuarteko ekimen zien- tifiko bat da, eta helburutzat du gizakien eta ingurumenaren arteko harrema- na hobetzeko oinarri zientifiko bat ezartzea. MAB programak zientzia zehatzak eta natura-zientziak elkartzen ditu, gizakiek bizitzeko behar dituzten bitar- tekoak hobetzeko eta ekosistemak babesteko, hala naturalak, nola gizakiak sortutakoak. Horren bidez, sozialki eta kulturalki egokiak eta ingurumenaren aldetik iraunkorrak diren ekonomia-garapenerako planteamendu berritzaile- ak sustatzen dira. GURE IKUSPEGIA bestelako mundu bat sortzea da. Mundu horretan, pertso- nak kontziente izango dira etorkizun komun bat dutela eta gure planetarekin elkarrekintzan daudela, eta kolektiboki eta modu arduratsuan jokatuko dute biosfera errespetatzen duten gizarte oparoak eraikitzeko. MAB programa eta haren Biosfera Erreserben Munduko Sarea (BEMS) ikuspegi horren zerbitzura daude, biosfera-erreserben barruan eta haietatik kanpo. GURE MISIOA 2015-2025 aldirako: BEMSen bidez garapen iraunkorreko ereduak egitea eta sendotzea. Bildutako esperientziak eta ikasitako gauzak dibulgatzea, eta eredu horiek mundu mailan zabaltzeko eta ezartzeko bide ematea. Ebaluazioa, garapen iraunkorrerako kalitate handiko kudeaketa, estrate- giak eta politikak, plangintza, eta egokitzeko gaitasuna duten erakunde arduratsuak babestea. Estatu kideei eta alderdi interesdunei Garapen Iraunkorrerako Helburu- ak betetzen laguntzea, horretarako, biodibertsitatea iraunkortasunaren printzipioei jarraituz antolatzeko eta klima-aldaketaren ondorioak arindu eta ondorio horietara egokitzeko politikak, teknologiak eta berrikuntzak ikertzeari eta abian jartzeari dagokionez eskuratutako esperientziak eta ikasitako gauzak trukatuz. Gizakiari eta Biosferari buruzko Programa Zientzia Ekologikoen eta Lurreko Zientzien Saila UNESCO 7, place de Fontenoy • F-75352 Paris 07 SP Tel. : (33) 1 45 68 41 51 • Faxa: (33) 1 45 68 58 04 Helbide elektronikoa: [email protected] • www.unesco.org/mab Facebook: www.facebook.com/manandbiosphere, Twitter: twitter.com/UNESCO_MAB 2016-2017 ©SERNANP Peru ©Rogelio Herrera ©Jonathan Lewis ©SERNANP Peru Programa sobre el Hombre y la Biosfera Organización de las Naciones Unidas para la Educación, la Ciencia y la Cultura

Transcript of unibertsitateen senidetze eta harremanetarako programa ...

Page 1: unibertsitateen senidetze eta harremanetarako programa ...

GIZAKIARI ETA BIOSFERARI BURUZKO PROGRAMA

SAREAK

Biosfera Erreserben Munduko Sareak eskualde eta azpieskualde mailako eta gaikako sare ugariren laguntza du:

Afrikako Biosfera Erreserben Sarea (AfriMAB). 1996an sortu zuten, eta Afrikako 33 herrialdek osatzen dute.

ArabMAB Sarea. 1997an ezarri zuten ofizialki, eta 18 estatu arabiarrek osa­tzen dute.

Ekialdeko Asiako Biosfera Erreserben Sarea. 1994an sortu zuten, eta, gaur egun, Txinak, Errusiar Federakundeak, Japoniak, Kazakhstanek, Mongo­liak, Koreako Errepublikak eta Koreako Herri Errepublika Demokratikoak osa­tzen dute.

EuroMAB. Europako eta Ipar Amerikako biosfera­erreserba guztiak sartzen dira bertan. 1987an sortu zuten, eta 53 herrialdek osatzen dute. Gaur egun, MAB programaren eskualde mailako sare handiena da.

Iberoamerikako Biosfera Erreserben Sarea (IberoMAB). 1992an sortu zuten, eta Latinoamerikako 22 herrialdek, Karibeak, Espainiak eta Portugalek osatzen dute.

Gizakiari eta Biosferari buruzko Programaren Pazifikorako Sarea (PacMAB). 2006an ezarri zuten, eta Mikronesiako Estatu Federatuek, Kiribatik, Palauk, Papua Ginea Berriak, Samoak eta Tongak osatzen dute.

Erdialdeko eta Hegoaldeko Asiarako MAB Sarea (SACAM). 2002an sor­tu zuten, eta Afganistanek, Bangladeshek, Bhutanek, Indiak, Iranek, Kazakhsta­nek, Maldivek, Nepalek, Pakistanek eta Sri Lankak osatzen dute.

Hego Ekialdeko Asiako Biosfera Erreserben Sarea (SeaBRnet). 1998an sortu zuten, eta, gaur egun, Kanbodiak, Txinak, Indonesiak, Japoniak, Laosko Herri Errepublika Demokratikoak, Malaysiak, Myanmarrek, Filipinek, Thailan­diak eta Vietnamek osatzen dute.

Atlantikoko Ekialdeko Biosfera Erreserben Sarea (REDBIOS). 1994an sortu zuten, eta, gaur egun, Kanaria uharteek (Espainia), Cabo Verdek, Ginea Bissauk, Madeirak eta Azoreek (Portugal), Mauritaniak, Marokok, Sao Tome eta Principek, eta Senegalek osatzen dute.

Uharteetako eta Kostaldeko Biosfera Erreserben Munduko Sarea. 2012an ezarri zuten, eta 22 herrialdek osatzen dute. Helburutzat du uhartee­tako, itsasaldeko eta kostaldeko eskualdeetarako estrategiak aztertzea, ezar­tzea eta zabaltzea, biodibertsitatea babesteko, garapen iraunkorra sustatzeko, klima­aldaketaren ondorioetara egokitzeko, eta ondorio horiek arintzeko.

Mediterraneoko Biosfera Erreserben Sarea. 2015ean sortu zuten, eta Aljeriak, Bulgariak, Kroaziak, Esloveniak, Espainiak, Frantziak, Greziak, Israelek, Italiak, Libanok, Marokok, Montenegrok, Portugalek eta Tunisiak osatzen dute.

ALIANTZAK

Aliantza zabal baten esparruan lankidetzan jardunez soilik lortuko da mun­duko erronkei aurre egitea eta epe luzeko emaitza iraunkorrak eskuratzea. MAB programak lankidetzan dihardu Nazio Batuen erakunde ugarirekin, nazio eta nazioarte mailako hainbat kiderekin, zenbait gobernu, GKE eta unibertsi­taterekin, eta sektore pribatuarekin; eta, halaber, Ipar­Hego eta Hego­Hego lankidetza sustatzen du. Aliantza horien artean, aipatzekoak dira hauek:

Tximino handien biziraupenerako lankidetza (GRASP). 95 kidek osa­tzen dute. Kide horien artean daude Nazio Batuen erakunde batzuk, tximino handien banaketa­eremuko eta eremu horretatik kanpoko herrialde batzuk, gobernuarteko erakunde batzuk, ingurumena babesteaz arduratzen diren erakunde batzuk eta enpresa pribatu batzuk. Gorilak, txinpantzeak, bonoboak eta orangutanak berehala desagertzeko arriskuan daude, eta lankidetza ho­rren helburua da arrisku hori deuseztatzea. Tximino handiak zenbait biosfera ­erreserbatan daude.

Flandriako Gobernuak (Belgika) finantzatzen duen hiru urteko «Biosfe­ra­erreserbak, hego­ekialdeko Pazifikoko kostaldea eta uharteak kudeatzeko tresna gisa» (BRESEP) proiektua Txilen, Kolonbian, Ekuadorren, Panaman eta Perun gauzatzen da gaur egun.

Koreako Nazioarteko Lankidetza Agentziak (KOICA) «Ekonomia berdea biosfera­erreserbetan» (GEBR) proiektua finantzatzen du Ghanan, Nigerian eta Tanzanian.

Jeju (Koreako Errepublika) eta Menorca (Espainia) uharteek Uhartee­tako eta Kostaldeko Biosfera Erreserben Munduko Sarearen ekintzak babesten eta finantzatzen dituzte.

Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumeneko Ministerioak (NEIM) Haitiko La Selle eta La Hotte biosfera­erreserbak sortzeko eta baso­berritzeko proiektuak finantzatzen ditu. Orobat finantzatzen ditu Ghanako Bosomtwe aintzirako biosfera­erreserben antolamendu­plan iraunkor bat ezartzeko proiektu bat eta Marokoko Safia erreserban Sahel­Saharako fauna eta flora leheneratzeko proiektu bat.

NEIMek eta HBD taldeak «Plastikorik ez. Keinu txiki bat gure esku» proiektua finantzatzen dute. Proiektu hori Principe uharteko (Sao Tome eta Principe) biosfera­erreserban gauzatzen da. Proiektuaren helburua da bertako herrita­rrak mobilizatzea, ekosistemako plastikoa ezabatzeko eta edateko ura erraza­go eskuratzeko.

Belgikako Politika Zientifikoko Bulegoak (BELSPO) eta MAB programak bost urteko hitzarmen bat sinatu dute MAB programari eta Afrikako biosfe­ra­erreserbei laguntza emateko. Laguntza horren barruan, askotariko jardue­rak sartuko dira, bereziki ikerketa zientifikoak.

Procter & Gamblek laguntza ematen dio Marokoko Arganeraieko biosfe­ra­erreserba hobetzeko proiektuari.

HEZKUNTZA ETA GAITASUNAK SENDOTZEA

MAB programak hezkuntzarako eta gaitasunak sendotzeko mundu mai­lako ekimen batzuk sustatzen ditu, lantegien, ikastaroen eta hezkuntza­ programen bidez eta lanbide­ eta hezkuntza­erakundeekin aliantzak eginez. Hona hemen lankidetza horren zenbait adibide:

Basoen eta Eremu Tropikalen Antolamendu eta Kudeaketa Integra-turako Graduondoko Eskualde Eskola (ERAIFT), UNESCOren 2. kate-goriako zentroa, Kinshasako Unibertsitatean kokatua (Kongoko Errepubli­ka Demokratikoa). MAB programako 2. kategoriako lehen zentroa da Afrikan. Frantsesa eta portugesa hitz egiten duten Afrikako herrialdeetako 60 espezia­lista inguru trebatzen dira han urtero.

Mediterraneoko Biosfera Erreserbei buruzko Nazioarteko Zentroa, UNESCOren 2. kategoriako zentroa, Castellet i la Gornalen (Espainia) kokatua. Abertis fundazioak finantzatzen du, eta plataforma aparta da Medi­terraneoko herrialde guztiek biosfera­erreserbei lotutako gaiei buruz lankide­tzan jarduteko.

Gaur egun, unibertsitateen senidetze eta harremanetarako programa-ren 47 UNESCO katedra daude biosfera­erreserben eta garapen iraunko­rraren inguruan.

2013az geroztik, Jeju uharteak (Koreako Errepublika) eta MAB programak ur­tero eskaintzen dituzte uharteetako eta kostaldeko biosfera-erreserben kudeatzaileentzako prestakuntza-ikastaroak.

MAB programak zenbait sari banatzen ditu, biosfera­erreserben arloan egiten diren lan nabarmenei merezi duten aitorpena emateko:

Zientzialari gazteentzako MAB saria. Urtero ematen zaie sei zientzialari gazteri, ekosistemen, natura­baliabideen eta biodibertsitatearen inguruan egiten dituzten lanak babesteko.

Ingurumena babesteko Qabus sultana saria. Ingurumena kudeatzeko eta babesteko ekarpen baliotsuak aintzat hartzeko ematen da. Ekarpen horiek bat etorri behar dute UNESCOren politikekin eta helburuekin, eta lotuta egon behar dute UNESCOk arlo horietan dituen programekin.

Michel Batisse beka. MAB programaren Koordinaziorako Nazioarteko Ba­tzordearen bilera guztietan ematen da, Michel Batisse doktorearen oroitzape­netan, biosfera­erreserben kudeaketaren arloan bikaintasuna saritzeko.

Gizakiari eta Biosferari buruzko Programa (MAB) gobernuarteko ekimen zien­tifiko bat da, eta helburutzat du gizakien eta ingurumenaren arteko harrema­na hobetzeko oinarri zientifiko bat ezartzea. MAB programak zientzia zehatzak eta natura­zientziak elkartzen ditu, gizakiek bizitzeko behar dituzten bitar­tekoak hobetzeko eta ekosistemak babesteko, hala naturalak, nola gizakiak sortutakoak. Horren bidez, sozialki eta kulturalki egokiak eta ingurumenaren aldetik iraunkorrak diren ekonomia­garapenerako planteamendu berritzaile­ak sustatzen dira.

GURE IKUSPEGIA bestelako mundu bat sortzea da. Mundu horretan, pertso­nak kontziente izango dira etorkizun komun bat dutela eta gure planetarekin elkarrekintzan daudela, eta kolektiboki eta modu arduratsuan jokatuko dute biosfera errespetatzen duten gizarte oparoak eraikitzeko. MAB programa eta haren Biosfera Erreserben Munduko Sarea (BEMS) ikuspegi horren zerbitzura daude, biosfera­erreserben barruan eta haietatik kanpo.

GURE MISIOA 2015­2025 aldirako:

BEMSen bidez garapen iraunkorreko ereduak egitea eta sendotzea.

Bildutako esperientziak eta ikasitako gauzak dibulgatzea, eta eredu horiek mundu mailan zabaltzeko eta ezartzeko bide ematea.

Ebaluazioa, garapen iraunkorrerako kalitate handiko kudeaketa, estrate­giak eta politikak, plangintza, eta egokitzeko gaitasuna duten erakunde arduratsuak babestea.

Estatu kideei eta alderdi interesdunei Garapen Iraunkorrerako Helburu­ak betetzen laguntzea, horretarako, biodibertsitatea iraunkortasunaren printzipioei jarraituz antolatzeko eta klima­aldaketaren ondorioak arindu eta ondorio horietara egokitzeko politikak, teknologiak eta berrikuntzak ikertzeari eta abian jartzeari dagokionez eskuratutako esperientziak eta ikasitako gauzak trukatuz.

Gizakiari eta Biosferari buruzko Programa Zientzia Ekologikoen eta Lurreko Zientzien Saila

UNESCO 7, place de Fontenoy • F-75352 Paris 07 SP

Tel. : (33) 1 45 68 41 51 • Faxa: (33) 1 45 68 58 04 Helbide elektronikoa: [email protected] • www.unesco.org/mab

Facebook: www.facebook.com/manandbiosphere, Twitter: twitter.com/UNESCO_MAB

2016-2017

©SERNANP Peru©Rogelio Herrera©Jonathan Lewis

©SE

RNA

NP

Peru

Programa sobreel Hombre yla Biosfera

Organizaciónde las Naciones Unidas

para la Educación,la Ciencia y la Cultura

Page 2: unibertsitateen senidetze eta harremanetarako programa ...

NOLA FUNTZIONATZEN DU MAB-EK?UNESCOren gobernuarteko egiturak esparru bat ematen dio MAB programa­ri, herrialdeetako gobernuei ikerketa­ eta prestakuntza­programak planifika­tzen eta gauzatzen laguntzeko, aholkularitza zientifikoa eta laguntza teknikoa emanez.

Herrialde partaideek MAB programarekin lotutako batzorde nazionalak sortzen dituzte, eta batzorde horiek, batetik, herrialdeek nazioarteko progra­ma horretan ahalik eta gehien parte hartzen dutela bermatzen dute, eta, bes­tetik, programaren jarduerak zehazten eta gauzatzen dituzte. Gaur egun, MAB programak 195 estatu kideetan ezarritako 158 batzorde nazional eta UNES­COko bederatzi kide ditu bere jarduerak gauzatzeko.

Koordinaziorako Nazioarteko Batzordea MAB programaren artezka­ritza­organo nagusia da. MAB programaren batzorde hori osatzen dute UNESCOren Konferentzia Nagusiak hautatutako 34 estatu kidek. Batzordeak presidente bat hautatzen du, eta bost presidenteorde, UNESCOren eskualde geopolitikoetako bakoitzetik bat; horietako batek errelatore­lanak egiten ditu.

MAB programaren Idazkaritza UNESCOren Zientzia Ekologikoen eta Lu­rreko Zientzien Sailean dago, eta elkarlan estuan aritzen da Idazkaritzaren egoitzatik kanpo mundu osoan dauden bulegoekin, programaren lana herrialde eta eskualde mailan koordinatzeko. Idazkaritzako langileak askotari­ko diziplina ugaritako gaitasunez baliatzen dira.

MAB programa UNESCOren aurrekontu arrunten kargura finantza-tzen da, eta estatu kideen funts fiduziarioak, aldebiko iturriak eta iturri aldeaniztunak, eta herrialdeek, sektore pribatuak eta erakunde kideek ematen dituzten aurrekontuz kanpoko funtsak mobilizatzen ditu. MAB progra­marekin lotutako jarduerak maila nazionalean finantzatzen dira.

Programak hasierako kapitala eman dezake, herrialdeei proiektuak egiten eta/edo lankidetza­harremanen esparruan ekarpen egokiak eskuratzen laguntzeko.

MAB-ENTZAKO IBILBIDE-ORRI BERRIAMAB programaren batzordeak estrategia berri bat (2015­2025) eta Limako Ekintza Plana (2016­2025) onartu zituen, behar bezala erantzuteko garapena­ren arloko gaur egungo erronkei eta aukerei hurrengo urteetan, bereziki Ga­rapen Iraunkorrerako Helburuak lortzeko eta Klima Aldaketari buruzko Parisko 2015eko Akordioa aplikatzeko.

MAB-EN ESTRATEGIA estatu kideei eta alderdi interesdunei laguntzean datza, biodibertsitatea zaintzeko, ekosistemetako zerbitzuak berritzeko eta hobetzeko, eta baliabideen erabilera iraunkorra sustatzeko. Helburutzat du gizarte eta ekonomia iraunkorrak, osasuntsuak eta bidezkoak, eta biosfera errespetatzen duten giza kokaleku oparoak eraikitzea. Halaber, biodibertsita­teari eta iraunkortasunari buruzko zientzia, garapen iraunkorrerako hezkuntza eta gaitasunen garapena bultzatzen ditu, eta klima­aldaketaren ondorioak arin tzen eta ondorio horietara eta munduko ingurumen­aldaketaren beste alderdi batzuetara egokitzen laguntzen du.

LIMAKO EKINTZA PLANEAN biosferarekin harmonian dauden gizar­te oparoak azpimarratzen dira. Ekintza­plan horren helburua da Garapen Iraunkorrerako Helburuak lortzea, bai eta Garapen Iraunkorrerako 2030eko Agenda aplikatzea ere, biosfera­erreserben barruan eta haietatik kanpo, biosfera­erreserbetan egiten diren iraunkortasun­ereduak munduan za­balduz. Ekintza­plana MAB programaren Estrategiako (2015­2025) ekin­tza estrategikoen arloen arabera egituratutako matrize gisa aurkezten da, eta MAB programaren Estrategian ezarritako helburu estrategikoak era­ginkortasunez lortzen lagunduko duten produktu espezifikoak, ekintzak eta emaitzak jasotzen ditu. Halaber, plana zer erakundek aplikatuko duten adierazten du, eta egutegia eta emaitzak zein izango diren jakinarazten.

Batzorde nazionalei eta MAB programako sareei hertsiki eskatzen zaie MABen 2015­2015 Estrategia eta Limako 2016­2015 Ekintza Plana erabiltzeko, beren estrategiak eta ekintza­planak egiteko erreferentzia nagusitzat. Estrategia eta ekintza­plan horiek errealitatea eta nazio eta eskualde mailako premiak izan behar dituzte oinarri, eta arazo horiei aurre egiten eta Limako Ekintza Plana munduan aplikatzen lagundu behar dute.

ZER DIRA BIOSFERA-ERRESERBAK?Biosfera­erreserbak «garapen iraunkorrari buruz ikasteko guneak» dira. Dizipli­narteko ikuspegiak probatzeko lekuak dira, eta aukera ematen dute sistema sozialen eta ekologikoen aldaketak eta elkarrekintzak ulertzeko eta kudea­tzeko, batik bat arazoen prebentzioa eta biodibertsitatearen antolamendua. Munduko arazoei tokiko irtenbideak eskaintzen dizkieten guneak dira.

Biosfera­erreserben artean, lurreko, itsasoko eta kostaldeko ekosistemak dau­de, eta, erreserba bakoitzean, biodibertsitatearen kontserbazioa eta erabilera iraunkorra uztartzeko irtenbideak sustatzen dira.

Biosfera­erreserbak zer herrialdetan dauden, herrialde horien eskumen subi­ranoaren mende daude. Alde horretatik, gobernu nazionalek egiten dute ere­mu jakin bat biosfera­erreserba izendatzeko proposamena. Eremu batek bios­fera­erreserba izendapena jasoz gero, nazioarteko aitorpena eskuratzen du.

Biosfera­erreserbek elkarrekin lotutako hiru eremu dituzte. Hiru eremu horiek hiru funtzio osagarri dituzte, eta elkar sendotzen dute. Hauek dira eremuak:

Erdigunea. Hertsiki babestutako eremu batek osatzen du. Eremu horrek paisaiak, ekosistemak, espezieak eta bariazio genetikoak babesten lagun­tzen du.

Moteltze­eremua. Erdigunearen inguruan dago, edo erdigunearen mu­gakidea da. Han egiten diren jarduerak bateragarriak dira ikerketa, jarrai­pena, prestakuntza eta hezkuntza zientifikoa bultza ditzaketen zentzuzko jardunbide ekologikoekin.

Trantsizio­eremua. Eremu horretan, komunitateek ikuspegi soziokultu­raletik eta ekologikotik iraunkorrak diren jarduera ekonomikoak eta giza jarduerak sustatzen dituzte.

Biosfera Erreserben Munduko IV. Kongresua Liman (Peru) egin zen martxoaren 14tik 17ra artean, eta MAB programaren Idazkaritzak, Peruko Ingurumeneko Ministerioak eta haren Estatuak Babestutako Naturaguneen Zerbitzu Nazionalak eta MAB programaren Peruko batzorde nazionalak antolatu zuten.

Lehenbiziko aldia izan zen kongresua Europatik kanpo egin zena. Kongresuan, 115 herrialdetako 1.000 partaidetik gora bildu ziren, eta Garapen Iraunkorrerako 2030eko Agenda, Garapen Iraunkorrerako Helburuak eta Klima Aldaketari buruzko Parisko Akordioa aplikatzearekin lotutako gaiak jorratu zituzten, hala nola garapen iraunkorrerako hezkuntza, ekonomia eta gizarte berdeak, biodibertsitatea, klima­aldaketa, eta natura­

baliabideen babesa eta erabilera iraunkorra.

Kongresuaren amaieran, Limako Adierazpena eta UNESCOren Gizakiari eta Biosferari buruzko Programarako (MAB) eta haren Biosfera Erreserben Munduko Sarerako (2016­2025) Limako Ekintza Plana onartu zituzten. Ekintza­plan horrek ibilbide­orri gisa balioko du hurrengo hamar urteetarako.

BIOSFERA ERRESERBEN MUNDUKO SAREA (BEMS)Biosfera Erreserben Munduko Sarea (BEMS) bikaintasun­eremuen sare di­namiko eta elkarreragile bat da, helburutzat duena gizakiak eta natura era harmoniatsuan integratzea garapen iraunkorra lortze aldera, parte hartzezko elkarrizketaren bidez, ezagutzak partekatuz, pobrezia murriztuz, giza ongi­zatea hobetuz, kultura­balioak errespetatuz, eta munduko aldaketari aurre egiteko gaitasunak garatuz. BEMSek Ipar­Hego eta Hego­Hego lankidetza sustatzen du, eta lanabes berdingabe bat da nazioarteko lankidetzarako, es­perientzien eta ezagutza espezializatuen trukearen, gaitasunen garapenaren eta jardunbide eredugarrien sustapenaren bidez.

BEMS naturaguneen sare bat da, diziplinarteko ikerketan, gaitasunen garape­nean, antolamenduan eta esperimentazioan diharduena. BEMSen, era berri­tzailean uztartzen dira garapen iraunkorrerako alternatibak, hala ekonomiaren arlokoak, nola ingurumenaren eta energiaren arlokoak.

Gaur egun, 669 biosfera-erreserba daude, 120 herrialdetan banatuak; horietatik, 16, eremu mugakideetan.

70, Afrikako 28 herrialdetan

30, estatu arabiarretako 11 herrialdetan

142, Asiako eta Pazifikoko 24 herrialdetan

302, Europako eta Ipar Amerikako 36 herrialdetan

125, Latinoamerikako eta Karibeko 21 herrialdetan

Gaur egun munduan dauden biosfera-erreserben lurreko eta itsasoko azalera, guztira, 1.045.000.000 hektareakoa da. 98 milioitik gora per-tsona bizi dira biosfera-erreserbetan.

* 2016ko apirileko datuak

©Ro

nja

Kreb

s

©G

ando

man

©SM

GG

/Alo

ÿse

Men

doza

©Ta

ka B

oner

ate

Bios

pher

e Re

serv

e

Biosfera-erreserba baten egitura

Erdigunea

Moteltze-eremua

Trantsizio-eremua

Giza kokalekuak

Ikerketa

Hezkuntza/prestakuntza

Turismoa/aisia