Udalberriak 182 - Martxoak 2015

14
Diploma jaso du- gu Tokiko Agenda 21en ebaluazioa dela-eta, “Euska- diko Udalerri Ja- sangarriaren 2014ko Saria” ekitaldian. 4. orr. Gure herriko gaz- teen txokoei buruzko azterlana egin du Udalak, eragin-trukera ani- matzeko helburua- rekin. 12. orr. Martxoaren 9an Balmasedatik Leioako EHUra joango den auto- bus zerbitzu berria hasiko da martxan Bizkaibusen esku- tik. 9. orr. MARTXOAK 8: EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA MARTXOAK 8: EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA DOAKO ALEA - ALE KOPURUA: 4.200 - GURE UDALAREN INFORMAZIOA - 12. URTEA - MARTXOA 2015 - 182. ZK.

description

Balmasedako Udal Aldizkaria

Transcript of Udalberriak 182 - Martxoak 2015

Page 1: Udalberriak 182 - Martxoak 2015

Diploma jaso du-gu Tokiko Agenda 21en ebaluazioa dela-eta, “Euska-diko Udalerri Ja-sangarriaren 2014ko Saria” ekitaldian. 4. orr.

Gure herriko gaz-teen txokoei buruzko azterlana egin du Udalak, eragin-trukera ani-matzeko helburua-rekin. 12. orr.

Martxoaren 9an Balmasedatik Leioako EHUra joango den auto-bus zerbitzu berria hasiko da martxan Bizkaibusen esku-tik. 9. orr.

MARTXOAK8:EMAKUMEARENNAZIOARTEKOEGUNA

MARTXOAK8:EMAKUMEARENNAZIOARTEKOEGUNA

doAKo ALeA - ALe KoPURUA: 4.200 - GURe UdALARen inFoRMAZioA - 12. URteA - MARtXoA 2015 - 182. ZK.

Page 2: Udalberriak 182 - Martxoak 2015

LaburkiUdalBerriak2

BeRdintAsUnA

eMAKUMeARen AsteKo jARdUeRAKBerdintasunaren aldeko Selfie eta Lema Lehiaketa Emakumearen rola ikusgarri egiteko, bai lemak eta bai argazkiak emakumeei irudi bat proiektatu behar dute, non emakumeei omenaldia egin edo berdintasuna sustatu behar den.

osteguna, martxoak 5Kultur Txangoa Zugarramurdiko Kobazuloetara eta Santxotena Museora (Elizondo / Baztango Bailara), Zoko Maitea Elkarteak antolatuta. Informazio gehiago Emakumearen Etxean.

ostirala, martxoak 6Adierazpen instituzionala: Balmasedako Uda-lak adierazpen instituzionala aurkeztuko du osoko bilkuran onetsi dadin, Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira.21:45. Afaria Udal Frontoian. Informazio gehia-go Emakumearen Etxean.Afarian hainbat opari zozketatuko ditu Udaleko Berdintasun Atalak.

Larunbata, martxoak 719:30. Meza Zoko Maiteako kideen alde

igandea, martxoak 8: eMAKUMeARen nAZioARteKo eGUnA11:30. "Emakumeak Aurrera” herri-lasterke-ta

Asteartea, martxoak 10 17:00. Bideo-foruma “Ogia eta Arrosak". Doako sarrera eta kafea filmaren ostean, Emaku-mearen Etxean

Asteazkena, martxoak 11 19:00. Hitzaldia, gurasoei zuzendua: Nola hitz egin sexuari buruz zure seme-alaba nerabeekin?. Emakumearen Etxean. Izena emateko eta infor-mazio gehiagorako, jo BalmaZ Gazteria bulegora. “Berdintasunaren aldeko selfie-ak" lehiaketaren sari-banaketa, Errotarena kiroldegian

osteguna, martxoak 12 17:00. “Zilarraren Bidea Zamoran eta Sala-mancan barrena” hitzaldia, Emakumearen Etxean.

doako zerbitzu juridikoaArazoren bat daukazu eta legeak zer dioen jakin nahi zenuke? Le-galki aholka zaitzaten behar duzu zure kasuan erabakirik onena zein den jakiteko? Legearen inguruko edozein zalantza izanez gero, Ber-dintasun Atalak otsail honetan Emakumearen Etxean martxan ja-rri duen doako zerbitzu juridikoa erabil dezakezu. Beharrezkoa da kontsultetarako ordua eskatzea. Astelehenetan egingo dira, aste batean goizez eta hurrengoan arratsaldez. Horrela, honakoa litzateke hurrengo asteetarako egutegia:-Martxoak 16: 9:30etik 12:30era.-Martxoak 23: 16:30etik 19:30era.-Martxoak 30: 9:30etik 12:30era.-Apirilak 13: 16:30etik 19:30era.Informazio gehiagorako, Emaku-mearen Etxera dei zenezake.

Masaje linfatikoaMasaje linfatikoarekin zaintzeko hurrengo hitzorduak mar-txoaren 20an eta apirilaren 23an izango dira, 9:00etatik 13:00etara. Parte hartzeko beha-rrezkoa da Emakumearen Etxean ordua eskatzea. Aurten ere 32 eu-ro balioko dute saioek. Izan ere, Berdintasun Zinegotzigoak diruz laguntzen du neurri batean.

elikagaien Manipulaziorako ikastaroaBerdintasun Atalak elikagaien manipulaziorako ikastaro bat an-tolatu du berriz ere, txartela lortzeko. Martxoaren 26an izan-go da 16:00etatik 20:00etara, Emakumearen Etxean. Izena ema-teko prezioa 25 euro izango da.

Berdintasunaren aldeko selfie eta Lema LehiaketaUdaleko Berdintasun eta Gazteria Atalek antolatuta eta Emaku-mearen Nazioarteko Egunaren egitarauaren barruan, aurten Ber-dintasunaren aldeko Selfie eta Lema Lehiaketaren lehenengo edi-zioa egingo da. Martxoaren 3a izan zen berdintasunaren aldeko argazki eta esaldi original eta berriak aurkezteko epemuga. Dato-rren martxoaren 11an,gurasoei zuzendutako hitzaldian zehar, eskudirutan 100 euroko saria jasoko duen irabazlea ezagutuko dugu.

“emakumeak Aurrera” berdintasunaren aldeko lasterketaAldizkari honetan bertan Emakumearen Astean kirola eta berdin-tasuna batzeko ekimen berria argitaratu ostean, asko izan dira “Emakumeak Aurrera” herri-lasterketarako izena eman duten pertsonak. Gogoratuko duzuen bezala, Berdintasun, Gizarte Ekintza eta Kirol Zinegotzigoak eta Balmasedako Txirrindularitza Elkartea eta Herri Krossa batu egin dira, martxoaren 8an (igan-dea) emakumea protagonista izango duten kirol jarduera batzuk antolatzeko, familian parte hartzeko ideiarekin. Programa horren barruan lehen aipatutako herri-lasterketa gailentzen da, 11:30ean hasiko dena. Proba hori ez da lehiaketa bat. Balmase-dako kale nagusietan barrena egingo da, 2.000 metroko zirkuitu batean.Bukatzean, kirolari sagaratutako egunarekin jarraituko dugu Errotarena kiroldegian. Spinning maratoia egingo da 16 urtetik gorakoentzat eta haurrentzako jokoak eta Txirringaeskolan etxe-ko txikientzat. 14:30erako bukatzea aurreikusten da.Herri-lasterketarako izena emateak 2 euro kostatzen du eta bildu-tako dirua San Filippo sindromearen kontrako borrokara eta iker-ketara bideratuko da. Parte-hartzaile bakoitzak kamiseta tekniko bat jasoko du, egun horretako oroigarri gisa.

El Concurso de Selfies y Lemas es una de las novedades de este año

Page 3: Udalberriak 182 - Martxoak 2015

eMAKUMeARen AsteKo jARdUeRAKLaburki

3Martxoa 15

Bisita antzeztuak emakumeen nazioarteko eguna dela-eta Beste urte batez, Boinas La Encar-tada Museoak 1918an girotutako antzezpen bat egingo du Emaku-meen Nazioarteko Eguna dela-eta. Hartara, pertsonaiek lante-gietako eguneroko lan egoerak eta pertsonen arteko harremanak gerturatuko dizkigute, ordubete-ko bisita antzeztu honetan. Ia 30 aktorek hartuko dute parte, eta, hala, Boinas La Encartada Museoak beste garai batera joa-teko eta ohiz kanpoko esperien-tzia bat bizitzeko aukera emango digu. Gainera, antzezpenean martxan jarriko dira lantegiko makinetako batzuk.Ekitaldi honetara joan ahal izan-go diren ikusleen kopurua muga-tua denez, ezinbestekoa izango da aurretik erreserbatzea, 946800778 telefono zenbakira deituz. Martxoaren 8an, igan-dea, bi saio izango dira: bata 12:00etan eta bestea 13:00etan. Sarrerak 3 euro balioko du.

jarduerak Boinas La encartada Museoan Emakumeen Nazioarteko Eguna-ren harira egingo den bisita antzeztuaz gain, Boinas La Encar-tada Museoan ekitaldi gehiago ere eskainiko dira, ondo pasatze-ko eta ikasteko. Gogorarazi behar dizugu martxoaren 15ean “Zer egingo zenuke duela ehun urte fabrika batean?” familia osoa-rentzako tailerrean parte hartu ahal izango duzula, eta mar-txoaren 26an “Bakea josten: ga-tazka, zaku oihalak, oroitzapena” eta “Zaku oihal suminduak” erakusketak inauguratuko direla. Lehena mundu osoko zaku oiha-len eta beste ehun batzuen erakusketa da, bakearekin lotu-tako mezuekin. Bigarrena, berriz, arropa zatiekin egindako margo-lanen erakusketa da. Margolan horiek gizartearen aldarrikapen eta mobilizazio eszenak erakus-ten dituzte, eta Arpilleristas de San Roc taldeak eginak dira.

“ogia eta Arrosak” Bideo-ForumaKen Loach-en zuzendaritzapean, "Ogia eta Arrosak" filmak Maya eta Rosaren istorioa kontatzen du. Bi ahizpa mexikar dira, Los Angeles hiri-guneko bulegoen eraikin batean gar-bitzaile gisa esplotatuta lan egiten dutenak. Sam ezagutzean, pasioz be-teriko aktibista iparamerikarra, beren bizitzak aldatu egingo dira. Sami es-ker, beren lan egoeraz ohartzen dira eta beren eskubideen alde bo-rrokatzeko kanpainari ekiten diote, baina lana galtzeko eta herrialdetik botatzeko arriskua dute. Datorren martxoaren 12an Emakumearen Etxean ikusi ahalko dugu berdinta-

sunari eta immigrazioari buruzko dra-ma sozial hau, 17:00etan. Ondoren, beti bezala, pelikularen inguruan hitz egingo dugu, sukaldean kafe bat hartzen dugun bitartean.

nola hitz egin sexuari buruz zure seme-alaba nerabeekin?Datorren martxoaren 11n BalmaZ-ek “Nola hitz egin sexuari buruz zure seme-alaba nerabeekin?” izeneko tailerra eskainiko die interesatuta dauden gurasoei. Emakumearen Etxean izango da, 19etatik 21etara. Etxean normaltasun osoz landu dai-tekeen gai eztabaidagarria da.

Zilarraren Bideari buruzko hitzaldiakHona hemen Zoko Maitea Elkarteak Emakumearen Etxean antolatutako Zilarraren Bideari buruzko hitzaldien datak:-Zilarraren Bidea Zamoran eta Sa-lamancan barrena: martxoak 12, 17:00etan.-Zilarraren Bidea: Caceres, Pla-sencia, Trujillo eta Merida: apirilak 16, 17:00etan.-Zilarraren Bidearen azken etapa: Sevilla: apirilak 23, 17:00etan.

Page 4: Udalberriak 182 - Martxoak 2015

LaburkiUdalBerriak4

inGURUMenA

elkartasuna sahararrekin Otsailaren 27a iristen den bakoitzean Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) ize-nekoa aldarrikatu zeneko urteurre-na ospatzen da. Estaturik gabeko nazio horrek –Sahara Espainiarra-ren garai bateko probintziak osa-tua– independentziaren eta mun-du mailako aitorpenaren alde bo-rrokatzen jarraitzen du. Egun ho-rren harira, Balmasedak bat egin zuen Euskadin sahararren alde egi-ten duten beste udalerri eta elkarte batzuekin, eta herri horren bande-ra kokatu zuen udaletxeko fatxada nagusian.

Atzerritartasunari buruzko hitzaldiaImmigrazio Saila atzerritartasunari buruzko hitzaldia antolatzen ari da; apirilean izango da, Kultur Etxean. Aurreko urteetan bezala, legearen kontu berriei, beharrezko izapideei eta aipatutako gaiarekin zerikusia duen beste guztiari buruz hitz egingo da. Jose Zarauzek es-kainiko du hitzaldia, atzerritarta-sun eta immigrazioren gaineko zu-zenbidean aditua. Aldizkari honen hurrengo alean zehaztuko ditugu hitzaldiaren data eta ordua. Hala ere, gai honi edota immigrazioare-kin lotutako beste edozein gairi buruzko informazio gehiago behar izanez gero, Immigrazio Sailera joan zaitezke, astelehenetik ostira-lera 09:00etatik 13:00etara udale-txeko lehenengo solairuan (Leti-ciarekin hitz egin).

BALMAsedAK diPLoMA BAt jAso dU, BeRe toKiKo AGendA 21en eBALUAZioA deLA-etA

Joan den otsailaren 20an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik, Udal-sarea 21 udalerrien sarearen lehen-dakari gisa, diploma bat eman zion Balmasedako alkate Álvaro Parrori, Udalsarea 21 udalerrien sareko To-kiko Agenda 21en kalitatea eba-luatzeko programan izandako parte hartzeagatik.Ia beste 40 udalerrirekin batera egin zen ekitaldia, “Euskadiko Udalerri Jasangarriaren 2014ko Saria” aipa-menaren ospakizunean (aurtengo ekitaldian saria Durangori eman zaio). Sailburuak, gainera, aipamen bereziak eman zizkien Gasteiz, Tolo-sa eta Maruri-Jatabe udalerriei, Du-

rangon bertan egin zen ekitaldian, Berdeago Ingurumen Jasangarrita-sunaren Euskal Azokarekin bat eto-rriz. Diploma eskuratu da modu bolunta-rioan parte hartu delako herriko To-kiko Agenda 21en kalitate maila ze-hazteko analisi batean, “Tokiko Agenda kalitatea Tak21” ebaluazio sistemaren bidez. Sistema horrek bost faktore hartzen ditu kontuan, Tokiko Agenda 21en kalitate osoa zehazteko: estrate-gikoa, zeharkakotasuna, partaidetza publikoa, operatiboa eta jasangarri-tasun adierazleak.Faktore estrategikoak, beste hainbat alderdiren artean, lidergo politikoa

eta tokiko ekintza planaren izaera in-tegrala neurtzen ditu, baita tokiko agenda gainerako toki politikekin zer-nola dagoen lerrokatuta ere. Ja-sangarritasun politikak udal bateko sail guztietan aplikatzearen bultzada eta inplikazio teknikoa hartzen ditu kontuan zeharkakotasunak. Partai-detza publikoak herritarren parte-hartze aktiborako mekanismoei erre-paratzen die, baita lortutako dina-mismo mailari eta parte-hartzaileen aniztasunari eta ordezkagarrita-sunari ere. Faktore operatiboak to-kiko ekintza planaren formulazioa balioesten du: kalitate maila, bidera-garritasuna eta egokitzapen maila, gauzatze maila eta Aalborgeko Kon-promisoak betetzeari egindako ekar-pena, besteak beste. Eta, azkenik, to-ki jasangarritasuneko faktoreak in-gurumen, gizarte eta ekonomia kali-tatean izandako hobekuntza kuanti-tatiboak neurtzen ditu.Balmasedari dagokionez, puntu ko-puru hauek eskuratu ditugu: 7,76 faktore estrategikoan, 7,66 ze-harkakotasunean, 5,53 partaidetza publikoan, 7,65 faktore operatiboan, 4,69 toki jasangarritasuneko fakto-rean eta 6,66 ardatzen puntu kopuru osoan. Aztertutako udalerrien batez bestekoaren gainetik gaude dene-tan.

Martxoaren 21a Arraza Bereizkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna izaten da. Horren oroitzapena egiteko, udaleko Immi-grazio Sailak pinak edo orratzak jarriko ditu nahi duten pertso-na guztien eskura, dohainik, martxoaren 16tik aurrera, eta Emakumearen Etxean, Gaztezer bulegoan eta udaletxean ber-tan jaso ahal izango dira. Lerro hauen bidez orratza jartzera animatu nahi zaituztegu eta arraza bereizkeriaren kontrako argazki bat bidaltzera. Mundu osoan milioika pertsonak aurrera egitea eragozten duen fenomenoa da arrazakeria. Dela berdintasuneko oinarri-zko printzipioak ukatuta, dela etnien arteko gorrotoa akuilatu-ta, handia da bidean galtzen den giza ahalmena. Anima zaitez eta esan ezetz gizartearen izurri honi, Balmasedako Emaku-mearen Etxea Facebook orrira argazki bat bidalita.

Arraza Bereizkeria ezabatzeko nazioarteko egunainMiGRAZioA

Ana Oregik gure Alkateari diploma ematen

Bandera shararra Udaletxearen aurrekaldean

Page 5: Udalberriak 182 - Martxoak 2015

Duela gutxiko uholdeek Alonsotegin, Balmasedan, Gueñesen, Sondikan eta Zallan eragindako kalteak arintzeko premiazko neurriei buruzko Foru Agindua otsailaren 16an argitaratu zen BAOn.Horren bidez, landa-ondasunei da-gozkien 2015eko ekitaldiko Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kuotak salbuetsiko dira. Salbuespena udale-rri horietako nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako ustia-penei emango zaie, kaltetutako uztak, abereak edo ondasunak bal-din badituzte.

Era berean, hiri-ondasunei dagoz-kien Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kuotak salbuetsiko dira eki-taldi ekonomiko berean. Salbuespe-nerako kontuan hartuko dira etxebi-zitza, industria eta merkataritza es-tablezimenduak, garajeak eta lane-rako lokalak eta antzekoak, duela gutxiko uholdeen ondorioz kaltetu badira.Gainera, kuota salbuetsiko da eta, kasuan kasu, baita 2015eko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren gainkarga ere. Salbuespena indus-tria-jarduera, merkataritza-jarduera

eta jarduera profesionalak dituztenei emango zaie, jarduerari loturako on-dasunak edo negozio-lokalak kaltetu badira.Azkenik, su-itzaltze eta salbamendu-zerbitzuen tasa salbuetsiko da, bal-din eta zergaren sortzapena Zergei buruzko Arau Orokorraren 34. artiku-luaren 3. zenbakian aipatzen diren pertsona fisikoei eta juridikoei edota erakundeei uholdeen ondorioz zer-bitzuak ematean gertatu bada.

salbuespenen eskaeraUholdeetan kalteak jasan dituzten pertsonek aipatutako Foru Dekretu Arauemailean aurreikusi diren neu-rriak jaso nahi izanez gero, kaltetu egiaztagiria lortu beharko dute. Uda-lean eskatu ahalko da (bai bulego nagusietan, bai www.balmaseda.net udal webgunetik deskargatuz). Es-kaerak, uholdeak eragindako kal-teen frogekin batera, bulego nagu-sietan aurkeztu beharko dira (lehe-nengo solairua); martxoaren 13ra ar-te aurkeztu ahal izango dira. Hori egiteko modurik errazena eskaerari aseguruaren partea eranstea izango da; hala ere, lortu ezin bada, doku-mentazio grafikoa onartuko da, hala nola argazkiak, bideoak, etab. Udala arduratuko da ziurtagiriak Bi-zkaiko Foru Aldundira bidaltzeaz, eragindako kalteak egiaztatu os-tean.

Laburki

5Martxoa 15

Mendia ikastetxeko saskibaloi zelaia margotu daBerriki, udaleko obren taldea Mendia ikastetxeko saskibaloi ze-laia margotzen aritu da. Inaute-riak zirela-eta eskolarik ez zegoela baliatuta, eremu hori txukundu da eta jokorako arauzko neurriak be-rritu dira.

Aldi baterako egonaldiak León trucíos egoitzanLeón Trucíos egoitza egonaldi iraunkorreko egoitzaren zer-bitzua osatzen duten zerbitzu be-rriak eskaintzen ari da. Aldi bate-rako egonaldiak egiteko aukeraz gain (ekimen horrek oso harrera ona izan baitu), orain ostaturik gabe, hau da, lo egiten geratu ga-be egoitzan sartzeko aukera ere eskaintzen da. Horri esker, es-kaintzen diren zerbitzu guztiak erabili ahalko dira: zerbitzu me-dikoa, psikologikoa, sukalda-ritza-, fisioterapia- eta errehabili-tazio-zerbitzua, terapia okupa-zionaleko zerbitzua eta egune-roko oinarrizko jarduerak egiteko laguntza-zerbitzuak. Dena den, egunez bakarrik erabili ahal izan-go dira.Baldintzak zehazteko eta egon daitezkeen zalantzak argitze al-dera, egoitzarekin berarekin ha-rremanetan jar zaitezke. Horreta-rako, deitu 946800601 telefono-ra, idatzi direcció[email protected] helbide elektronikora edo joan zaitez egoitzara (Kubo 9). Instalazioak eta horietan egiten diren jarduerak ezagutzeko: www.residencialeontrucios.es.

Zergak ordaintzeaz salbuestea, denboraleak eragindako kalteak direla-eta

Leon trucios iraskundearen esker-ematea

eGURALdiA

Leon Trucios Irakundeak eskerrak emateko testu hau argitaratzeko es-katu digu:“Leon Trucios Irakundetik eskerrak eman nahi dizkiegu Bizkaiko suhilt-zaileei, urtarrilaren 30ean eta 31n Ka-dagua ibaiak gainezka egin eta Leon Trucios Egoitzaren sotoak urez bete zituenean eskainitako laguntzagatik. Era berean, eskerrak eman nahi geni-

zkioke Balmasedako Udalari (Bulego Teknikoa, Udaltzaingoa,...) egun ho-rietan eskainitako laguntzagatik. Ez ditugu Irakundeko langileak eta Ur-begi Servicios Auxiliares, S.L.U.-koak ahaztu nahi, oporretan bazeuden ere egoitzara etorri baitziren, ahal zuten heinean laguntzera. Eskerrik asko baita ere egun horietan egoitzagatik interesatu ziren herritar guztiei.

Eskerrik asko egoiliarrek eta haien se-nideek uholdeek beren eguneroko bi-zitzan eragin dituzten oztopoen au-rrean izandako pazientziagatik. Amaitzeko, La Caixaren Obra Sozialak uholdeek eragindako galerak, konponketak eta kalteak ordaintzeko egin digun dohain eskuzabala azpi-marratu nahi genuke. Eskerrik asko guztiei.”

Trucios egoitza

Kadagua ibaia

Page 6: Udalberriak 182 - Martxoak 2015

Laburki6

Argazkien erakusketaJuan Tomas Saez “Pikizu”-k pai-saian eta erretratuan oinarritu-tako bere argazkien erakusketa eskainiko du martxoaren 31ra arte. Bere lana ikusteko aukera izango duzu astelehenetik ostira-lera 18:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara, Kultur Etxean.

UdalBerriak

KULtURA

Zinema Klaret Antzokian

Erakusketaren argazki baten zatia

Decoraciones Javi

Aldapa, 16/18Tel. eta Faxa: 946 801 752

Balmaseda

Pintura, burdineria, paper pintatuta, etxeko

tresneria eta opariak

Uste duzuna baino gutxiagogatik

jAR eZAZU ZURe

iRAGARKiA

Deitu 657 795 811 telefonoraastelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara.edo helbide honetara:

[email protected]

-en

M A R t X o AEL FRANCOTIRADORMartxoak 6, 20:00etanMartxoak 7, 19:30ean eta 22:30eanMartxok 8 eta 9, 19:30eanGeneroa: Biopica, drama, belikoa / Zuzendaritza: Clint Eastwood/ Gi-doia: Jason Dean Hall; Chris Kyleren liburuan oinarrituta / Interpreta-zioa: Bradley Cooper, Sienna Miller, Jake McDorman, Luke Grimes, Navid Negahban, Keir O´Donnell / Ez da egokia 16 urtetik beherakoentzatChris Kyle Estatu Batuetako arma-dako historian pertsona gehien hil di-tuen frankotiratzailea da. Baina ti-ratzaile ona izateaz gain, baditu bes-te bertute batzuk ere. Chris Kyle, Esta-tu Batuetako itsas armadako opera-zio berezien taldeko marinea, Irakera bidaliko dute misio bakar batekin: ar-madako kideak babestea. KINGSMAN: SERVICIO SECRETOMartxoak 13, 20:00etanMartxoak 14, 19:30- 22:30eanMartxoak 15 eta 16, 19:30eanGeneroa: Akzioa / Zuzendaritza: Matthew Vaughn / Gidoia: Matthew Vaughn eta Jane Goldman; Mark Mi-llar eta Dave Gibbonsen eleberri gra-fikoan oinarrituta / Interpretazioa: Colin Firth, Samuel L. Jackson, Taron Egerton, Michael Caine, Sofia Boute-lla Colin Firthek agente sekretu betera-no bat interpretatzen du; nahiko gal-duta dabilen gazte bat babesteko ar-dura hartzen du, gero, Kingsman edo agente sekretuen elite bihurtzeko.NEGOCIADORMartxoak 20, 20:00etanMartxoak 21, 22:30eanMartxoak 22 eta 23, 19:30eanGeneroa: Komedia dramatikoa / Zu-zendaritza eta gidoia: Borja Co-beaga / Interpretazioa: Ramón Ba-rea, Josean Bengoetxea, Carlos Are-ces, Melina Matthews, Jöns Pappila

Manu Aranguren euskal politikari bat da, eta Espainiako Gobernuaren or-dezkari gisa aritu da ETArekin izan-dako negoziazioetan. Ez da ekintza irmo eta kalkulatua izango; bi alder-dien arteko elkarrizketa kasualita-teek, akatsek eta gaizki-ulertuek markatuko dutela agerian geratuko da. BOB ESPONJA: UN HÉROE FUERA DEL AGUAMartxoak 21, 19:30eanMartxoak 22, 17:00etanGeneroa: Animazioa, abenturak, ko-media / Zuzendaritza: Paul Tibbitt / Gidoia: Jonathan Aibel, Glenn Ber-ger eta Paul Tibbitt; Stephen Hillen-burgek sortutako telesailean oinarri-tuta / Adin guztietako ikus-leentzatBob Esponja, mundu osoan ospetsua den itsas izaki ornogabea, gure mun-dura iritsiko da inoiz izan duen aben-turarik harrigarriena bizitzeko. Itsas hondoko bizitza ezin hobea da Bob Esponja bezalako optimista ba-tentzat eta bere lagunentzat. Norbai-tek Cangreburgerren errezeta ultra-sekretua lapurtuko du.SELMAMartxoak 27, 20:00etanMartxoak 28, 19:30- 22:30eanMartxoak 29 eta 30, 19:30eanGeneroa: Biopica, drama / Zuzen-daritza: Ava DuVernay / Gidoia: Paul Webb / Interpretazioa: David Oyelowo, Tom Wilkinson, Carmen Ejogo, Giovanni Ribisi, Lorraine Tous-saint, Common, Alessandro Nivola, Cuba Gooding Jr., Oprah WinfreyAfroamerikarrek botoa emateko es-kubidearen alde Martin Luther King Jr. aktibistak egindako borroka histo-rikoaren argazkia ekarri du Selma fil-mak. Kanpaina arriskutsu eta beldur-garri hura Selmatik Montgomeryra (Alabama) egindako martxa epikoarekin amaitu zen; EEBBtako iri-tzi publikoa hunkituta utzi zuen.

Page 7: Udalberriak 182 - Martxoak 2015

LaburkiMartxoa 15 7

“invencible Compañía Farisaica” sortu zeneko 150. urteurrenaJoan den otsailaren 25ean bete zi-ren 150 urte “Invencible Compa-ñía Farisaica” sortu zenetik, Gu-rutze-bideko egungo erromatar guardien aurrekoak, alegia. Urteu-rrena ospatzeko, Balmasedako Gurutze-bide Bizidunaren Elkartea hainbat ekitaldi ari da antolatzen, tartean argazkilaritza, jantzi eta historiako zenbait gauza eta agiri adierazgarrien erakusketa. Hain zuzen, martxoaren 29a arte egon-go da zabalik, Klaret Antzokiko atartean. Horrez gain, bazkari bat egingo da, eta bertara joan ahal izango dira Gurutze-bidean “fari-seu” aritu diren balmasedar guztiak. Bazkaria martxoaren 14an egingo da, San Roque Hote-lean. Bazkaltzera joan nahi duten guztiek 30 euro sartu beharko di-tuzte La Caixako kontu zenbaki honetan: 0133-2948-41-4200001113. Azalpenean “Roma-nos + Izen-abizenak” idatzi be-harko dituzte.

Pasioaren interpretazio Zentroa aldi baterako itxiko da

Aste santurako entseguak

Via Crucis Bizidunerako sarreren salmenta

Aurten Balmasedako Gurutze Bidearen Elkarteak "Invencible

Compañía Farisaica"-ren fundazioaren 150. urteurrena

ospatzen du

Aste Santurako hobeto antolatu ahal iza-teko, Balmasedako Pasioaren Interpreta-zio Zentroa itxita egongo da martxoaren 30etik apirilaren 19ra, biak barne.

Jarraian taula bat argitaratu dugu hurrengo egunetan 2015eko Aste Santua prestatzeko egingo diren entseguei buruzko informazioarekin.

Balmasedako Via Crucis Bizidunaren Elkarteak aurtengo Aste Santuaz gozat-zeko sarreren salmentaren berri eman di-gu:-Enkartur Turismo Bulegoa (Martin Men-dia, 2): martxoak 29 (Erramu-igandea), 12:00etatik 14:00etaraApirilak 2 (Ostegun Santua), 17:00etatik 21:00etara-Klaret Antzokiko leihatilak: apirilak 3 (Ostiral Santua), 8:00etatik 9:15era.Internet bidez ere erreserba ditzakezu sa-rrerak. Informazio osoa www.viacrucis-balmaseda.com web orrialdean, edo Elkartearen facebook eta twiterren.

Gurutze-bide Bizidunerako herritarren eta merkatarien laguntza

Aurreko urteetan bezala, udalak gutun bat bidali die San Severino plaza ingu-ruko ostalaritza lokalen arduradunei eta auzokideei; gutunaren bitartez, apirilaren 2an, Ostegun Santuan, etxebizitza eta ostalaritza establezi-mendu guztietako argiak itzaltzeko eta ahalik eta isilen egoteko eskatu zaie, 21:30etik 23:00etara, gutxi gora-behera. Gogoan izan ordu eta erdi ho-rretan zenbait kaletatik zirkulatzea de-bekatuta egongo dela, La Torre, Santo Domingo, La Magdalena pasealekua, Magdalena Bajera, Aldapa, Pio Berme-jillo eta Correria kaleetatik, hain zuzen ere. Gainera, antzezpena hasi aurreko uneetan, etxera modu antolatuan eta taldeka sartzea eta beharrezkoak ez diren joan-etorriak saihestea estima-tuko da, baita establezimenduak 21:15etik aurrera itxita egotea ere.Gurutze-bide elkarteak merkatari eta ostalariei egindako eskaera azpima-rratu behar da, hau da, erakusleihoak Aste Santuarekin zerikusia duten apaingarriekin apaintzeko eta deko-ratzeko eskaera.Aste Santuaren kartela

Page 8: Udalberriak 182 - Martxoak 2015

Laburki8

Mendi klubaBalmasedako Mendi Kluba Sala-mancarako bidaia antolatzen ari da Aste Santurako. Aurreikusitako ibilbidean Gredosko mendilerroan dagoen Calvitero mendia (2.397 m) eta Peña de Francia (1.727 m) igotzea aurreikusten da, La Alberca, Los Arribes del Duero eta Salamanca bisitatzeaz gain. Apirilaren 2tik 6ra egingo da bidaia eta 250 euro balioko du. Prezio horretan sartzen dira autobusa eta mantenu-erdia Salamanca erdiguneko hotel ba-tean.Martxoaren 15ean Peña de Me-nan dagoen Tres Dedos mendia (1.172 m) igoko dute, Anzonen, Bur-gosen. Egun erdiko txangoa izango da.Informa zaitez Mendiko Etxean, as-telehen, asteazken eta ostegunetan 20:00etatik 21:00etara.

Pilota partidakHonako hauek dira gure pilotale-kuan jokatuko diren pilota partiden datak:Martxoaren 13an: Udaberria txa-pelketa, Balmaseda-Danok Lagunak (Senior 2) eta Balmaseda-Barbadun (Senior 3)Martxoaren 14an: Enkarterria, alebin BMartxoaren 14an eta apirilaren 18an: Bizkaiko eskolen arteko txa-pelketa, alebin AMartxoaren 21ean: Enkarterria, benjamin A eta benjamin B

UdalBerriak

KiRoLA

Pasa den Bizkaiko Neguko Igeriketa Txapelketan ordezka-ritza izan zuen Balmasedak. Izan ere, Hector Oteok Bi-zkaiko Igeriketa Federazioak eskatutako gutxieneko markak lortu zituen. Hector Zalla Zurkide Igeriketa Kluba-ren parte da eta 50 askea eta 200 igel igeriketa kategorie-tan parte hartu zuen otsailaren 7an eta 8an. Lehenengoan

bere denbora markatu zuen eta bigarrenean bi segundo jaitsi zituen.Noemi Garaik ere ordezkatu zuen aipatutako Igeriketa Kluba, bere kasuan 50 eta 100 bizkar gainean kategorie-tan.

Pasa den otsailaren 21ean Bizkaiko Pumse Taekwondo Txapelketa egin zen. Irudizko aurkari baten kontra de-fentsarako eta erasorako mugimenduak egitean datzan metodo bat da. Bikoteen eta hirukoteen arteko txapelketa hau Derion egin zen eta Balmasedako Taekwondo Klubak ere ordezkaritza izan zuen bertan, bi haur taldek parte hartu baitzuten. Neskatoen taldean gure probintziako klub desberdinetako 16 hirukote lehiatu ziren eta Amaia de La Hera, Uxue Ruiz eta Sara Ye Diaz 5. postu txaloga-rrian geratu ziren. Mutikoen taldeari dagokionez, beste hirukoterekin lehiatu ziren eta hirugarren postuan geratu ziren Arnaitz Santiago, Jon Bilbao eta Unai Gonzalez. Zo-rionak guztiei egindako esfortzuagatik!

Hector oteok parte hartu du Bizkaiko neguko igeriketa txapelketan

Balmasedak ordezkaritza izan du haurren taekwondoan

La Alberca

Bi haur taldeak, Jose Ángel Santiago entrenatzailearekin

inAUteRien Beste ediZio BAt

Aurten, inauteriak euriz eta hotzez beteta iritsi ziren; nolanahi ere, bal-masedarrak gogo handiz hartu zituz-ten, eta mozorroak jantzita eta al-darte onean jaiaz gozatzera animatu ziren.Udaleko sailak astebete lehenago hasi ziren haurrekin inauterietako gaiei buruzko tailerrak antolatzen, Inauterietako Mozorroen XXII. Le-hiaketara begira. Immigrazio Zerbitzuak haurrentzako antolatu zuen mozorro tailerra nabarmendu behar da; maiatzaren 9an eta 10ean izan zen. Plaza guztiak bete ziren eta txikienek asko gozatu zuten txinatar

mozorroa egiten. Hauxe da egun ho-rietan egin ziren lehiaketen iraba-zleen izenen zerrenda:

XIX. Torrada Lehiaketa1.: Gemma2.: Unai-Paula

XXII. Mozorro Lehiaketa14 urte arte:1.: Balma Monuments2.: Balmanitas3.: Balmángeles del Infierno4.: Konbaiso Marines14 urtetik gorakoak:1.: Balma Joyas

2.: Katxarritos3.: Balmasedako Wasaparik Onena4.: La Tribu 23 ZulumbaosEpaimahaiaren Sari Berezia: Elek-troman

Merkatarien Sari Berezia, Inaute-rietako asteartean:Bar Musutxu

Ostalarien Sari Berezia, Inaute-rietako asteartean:Dios mío, Vaya Corpus

Eskerrik asko parte hartzeagatik.

jAiAK

Giro paregabea udal pilotalekuan

Page 9: Udalberriak 182 - Martxoak 2015

LaburkiMartxoa 15 9

izapideen eskuliburuaren aurkezpenaUdalak hainbat hilabete dara-matza martxoaren 6ko Osoko Bilkuran aurkeztuko den Izapi-deen Eskuliburua prestatzen. Herritarrentzat eskuragarria izango da eta, bertan, labur-la-bur azalduko da Balmasedako auzokideei ematen zaizkien zerbitzuekin eta izapideekin zerikusia duen araudiari eta administrazioari buruzko infor-mazioa. Partikularrek jaso edo eskatzen duten edozein informazio es-kuliburuan jasoko da, dela be-tebehar bat betetzeko, dela es-kubide bat erabiltzea edo iza-tea ahalbidetzen dien baimena lortzeko. Orrialde horietan honako hauek aurkitu ahal izango di-tuzte auzokideek, besteak bes-te: udal erroldan helbidea al-datzeko jarraibideak, obra bat egiteko baimena lortzeko bi-dea, ikastaro eta jardueretan izena emateko jarraibideak eta diru-laguntzak edo gizarte la-guntzak lortzeko moduak. Dokumentua udaleko sail guztietako teknikarien parte-hartzearekin lortu da; horri es-ker, taldeko esperientzia izan da, baina biztanleen ikuspun-tua kontuan hartuz beti ere. Bi-lerak astero egin dira 2014ko apiriletik.

san jose azoka GueñesenDatorren martxoaren 15ean, igandea, Hegazti eta Gastrono-mia Azoka egingo da Gueñe-sen. Euskal Oiloaren Monogra-fikaren XIV. edizioaz gain, Enkarterriko Txakur Billa-noaren XXI. Monografika, Eus-kal antzararen III.ena eta To-kiko Ganaduaren III. Erakuske-ta egingo dira. Bizkaiko Txakolina eta Bodegas Txabarri dastatu ahalko ditugu eta artisautzako erakusketa ere egongo da.

Otsailaren 20tik 22rako asteburuan, Enkarterri Iruñean eta Zornotzan egon zen presente, bertako turismo eta gas-tronomia eskaintza bultzatzeko. Nafa-rroako hiriburuan Navartur Foru Ko-munitateko Turismoaren Nazioarteko Azokaren harira izan zen, eta Zor-notzan, berriz, lurralde historikoaren barnean egiten ari den jardueren kanpainaren harira.

Enkartur Enkarterriko turismo elkar-tearen sustapen plataforma nagusie-tako bat da Navartur, ikusi baita Nafa-rroatik datozen bisitarien kopurua go-rantz doala. Alde batetik, inguru hone-tako hoteletan asteburuko hiru ego-naldi zozkatu ziren, eta beste alde ba-tetik, Aste Santuan gure Gurutze-bide Biziduna egiten dugula nabarmendu zen.

Zornotzako topagunea, era berean, Enkartazioak Bizkaiko beste eskualde batzuetan sustatzeko ekintzen bar-nean sartu zen, nekazaritzako elika-gaien eta eskuz egindako produktuak ezagutarazteko helburuarekin. Kasu honetan, Balmasedako ohiko putxera dastatzeko aukera izan zen.

enkarterri presente, iruñean eta Zornotzan

Balmaseda-eHU Leioa linea berria

Enkarturrek Navartur azokan jarri zuen txokoa

tURisMoA

GARRAioA

Martxoaren 9tik aurrera, Bizkaibu-sek linea berria eskainiko du , gure Hiribildutik Leioako EHUra bidea ikasleen, irakasleen eta zerbitzue-tarko langileen mugikortasuna hobetzeko. Eskola egunetan Balma-sedatik irteerak ordu hauetan izango dira: 6:30, 7:30, 11:30 eta 13:30ean. Buelta unibertsitatetik beste ordute-gi hauetan egingo da: 13:10, 15:10, 18:10 eta 20:10ean. Zerbitzua, Peni-llan geldialdia izango du eta Monja-zelaitik aterako da. Bizkaiko foru Aldundiak Bizkaibus zerbitzua etengabe hobetzeko egi-ten duen politikaren barruan ulertu behar da lienea berri hau martxan jartzea.

Page 10: Udalberriak 182 - Martxoak 2015

LaburkiUdalBerriak10

MeRKAtARitZA

“stock eta logistika kontrola txikizkako merkataritzan” ikastaroa “Stock eta logistika kontrola txiki-zkako merkataritzan” ikastaroa, Merkataritza Dinamizatzeko Bule-goak antolatua, apirilaren 13a eta 23a artean egingo da (atze-ratu egin behar izan da). 14:00eta-tik 16:30era egingo da, kultur etxean. Parte hartzeko, ezinbeste-koa da aurretik izena ematea, Merkataritza Dinamizatzeko Bule-goan bertan (Enkartur eraikineko 3. solairua) edo 946801002 telefo-no zenbakira deituta (Nagorerekin hitz egin behar da).

saltokiak erdi Aroko Azokan Hurrengo Erdi Aroko Azokan, he-rrigune historikoaren barruan, merkataritza edo ostalaritza loka-len fatxadaren aurrean produk-tuen erakusketa edo barrak insta-latu nahi dituzten pertsonek mar-txoaren 16ra arteko epea dauka-te eskaera egiteko. Udaleko bule-go nagusietan aurkeztu beharko dute eskaera.

Lana bilatzeko ikastaroakLanbide Enplegu Zentroak lana aktiboki bilatzeko baliabide ge-hiago emango dizkizuten ordu gu-txiko ikastaroak eskaintzen ditu. -Denboraren kudeaketa: mar-txoaren 17an, 10etatik 13etara-Enplegu webguneak: mar-txoaren 24an, 16etatik 19etaraInformazio gehiago nahi izanez gero, zentrora dei dezakezu (946800477) edota bertara joan zaitezke, tailer-eskolan dago (Mar-tin Mendia, 15). Lana lortzeko edo daukazuna hobetzeko zerbitzu ge-hiago aurkituko dituzu bertan.

Kai-AldeMartxoaren 2an Kai-Alde inaugura-tu zuten San Severino plazako 6. zenbakian. Okindegia, gozotegia eta degustazioa da aldi berean, eta bertan mundu gozo zabala aurki daiteke. Eskaintzen diren ogi mota desberdinak dira bertako espeziali-tateetako bat: zereal asko dituena, tipulaz egindakoa, berakazduna, txokolate eta laranjaduna, oloz prestatutakoa, mahaspasa eta in-txaur ogia, etab. Horrez gain, moka-du pasteltxoak ere eskaintzen dira bertan, opilak, pastel pertsonaliza-tuak edo hitzordu berezietarako tar-tak, tamaina desberdinekoak, bes-teak bete. Eskaera egiteko deitu 695174856 telefono zenbakira edo hurbildu lokalera bertara, astelehenetik igandera, 07:00etatik 21:00etara etenik gabe.Interneten ere bagaude, kaialde.net atarian, eta sare sozialetan: Face-booken Kaialde Gozotegia eta Twitterren KaialdePasteles.

Lorea lurrin dendaGure herrian 35 urte eman ondoren, Lorea lurrin dendak (Correría 55) ateak itxiko ditu uda aurretik, erreti-roa dela-eta. Aprobetxatu prezio ezin hobeak eta likidazioak ederta-sun tratamenduetan, solariumean eta bestelako produktuetan.

saltoki berri bat ireki dute, eta beste batek erretiroa hartu du

Y Otsailaren 28an oso prezio oneko produktuz betetako hainbat stand ja-rri zituzten udal pilotalekuan, eta aukera paregabea ezin hobeto apro-betxatu zuten herritarrek. Beherapen azokaren hamargarren edizio hone-tan Balmadendako 18 saltoki bazki-dek hartu dute parte, askotariko pro-duktuekin: arropak, oinetakoak, op-tika produktuak, bitxiak eta osaga-rriak, lentzeria, gozokiak eta ogia… Den-dena deskontu bikainekin.Horrez gain, José Angel Saratxagak prestatutako putxera batetik das-tatzeko aukera ere izan zuten bisita-riek, eguerdi aldean, eta elkarteko maskotak 150 opari sorpresa banatu zituen.

X. BeHeRAPen AZoKA

Lorea lurrin denda

Kai-Alde

Beherapen Azoka

·Instalazioak·Konponketak

·Aparatu sanitarioak·Sukalde eta komunetako

konponketak...

Telefonoa: 687 535 874 BALMASEDA

Page 11: Udalberriak 182 - Martxoak 2015

BalmaZ Balmasedako Gazteria Zer-bitzuak martxoaren 13tik 15era Formigalera eskiatzen joateko anto-latzen ari den irteeran parte hartzera animatzen zaitu. 145 euroren truke, bi gau izango dituzu mantenu-er-dian, Balmasedatik joan-etorria au-tobusean, bi forfait pistetarako le-kualdaketekin, bidaia-asegurua eta pistak. Tresnen alokairua ez da prezio horren barruan sartzen. Plazak mugatuak dira eta beraz, aha-lik eta azkarren BalmaZ-en bulegoan zure erreserba egitea gomendatzen dizugu. Aukera paregabea duzu zure TrukeZ-ak trukatzeko, ez galdu auke-ra hau!

Laburki

11Martxoa 15

Autobusa KorrikaraAurten, Korrika martxoaren 19an abiatuko da, Urepelen, eta Euskara Zerbitzuak eta Enkarterriko Manko-munitateak diruz lagundutako au-tobusa jarriko dute zure esku, 5 eu-rotan, Urepelera joateko. Autobuse-ko toki bat erreserbatzeko, 607594120 telefono zenbakira dei-tu behar da, Enkarterriko AEK-ko zenbakira. Korrika Bilbon amaituko da, martxoaren 29an.

Korrika BalmasedanKorrikaren 19. edizioa martxoaren 24an iritsiko da Balmasedara. Os-patzeko, Zubi Zaharra Ikastolako eta Mendia Eskolako gurasoak, Balma-seda BHI, Berbetan Euskera Taldea eta beste pertsona indibidualki, hainbat jardueraz osatutako egita-raua prestatzen ari da udalaren la-guntzarekin.Martxoaren 13an-19:30: Bertso-Korrika: San Juan plazatik abiatuta tabernaz taberna bertsoak botako diraMartxoaren 14an-12:30: Haur-jokoak San Juan pla-zan-13:30: Euskal poteoa-15:00: Bazkaria igerilekuetan Txar-telak taberna hauetan eros ditzake-zue: Skamata, Musutxu eta Herriko Taberna.-18:00: Erromeria eta sagardotegia San Severino plazanMartxoaren 24an-Goizean: Korrika Txikia-17:30: Disko-festa-19:30: Mendia LHIko eta Zubi Za-harra ikastolako gurasoek egindako pintxoak -20:30: Kantu-jira -00:00: KORRIKA!!!

Gogorarazi nahi dizuegu Korrika an-tolatzeko hurrengo bilera mar-txoaren 9an egingo dela, 19:00etan, Kultur Etxean. Anima zaitez eta parte hartu!

GAZteRiAGazteski Formigal 2015

Gazteentzako aukera europarrei buruzko hitzaldiaDatorren martxoaren 26an, oste-guna, Europak gazteei eskaintzen di-zkien irtenbide eta ekimen desberdi-nen (gazteen arteko trukeak, Euro-pako Boluntariotza Zerbitzua (EBZ) edo lan-esparruak, esaterako) ingu-ruko hitzaldia egongo da. 19:00etan izango da doako hitzaldi hori eta be-harrezkoa izango da lehenago Gaz-teria Zerbitzuaren bulegoetan izena ematea. Dakizunez, parte hartuz ge-ro TrukeZ puntuak lortuko dituzu, on-doren Gazteski Formigal 2015en tankerako bidaiengatik trukatu aha-lko dituzunak. Gazteen arteko trukean parte hartu nahi duten 18 ur-tetik gorakoek hitzaldi horretara joan beharko dute. Oraindik ez da zehaztu non izango den hitzaldia, interesatu-ta dagoen pertsona kopuruaren ara-bera erabakiko baita. Informa zaitez BalmaZ-en.

Proiektu honen laugarren edizioan, gure herrian sei saltokik eskuratu du-te “Merkataritza berdea” diploma eta bereizgarria; sei hauek, hain zuzen: Hurbil PC, Cyan, Euskocerámica, Her-manos Saratxaga, Relojería Herma-nos De Francisco eta Frutería Zurian.Merkataritza Berdearen Proiektuak Bizkaiko Foru Aldundiaren fi-nantzaketa du, eta CECOBI eta EEE erakundeen elkarlana. Tokiko denda

txikiei laguntzeko sortu zen, haien saltokietarako eraginkortasun plan bat eskainita hobetzeko.Balmasedako alkate Álvaro Parrok, di-plomak emateko ekitaldian, eskertu egin zuen hobekuntza honetan parte hartzeak saltoki horiei eragin dien ahalegina. Bere aldetik, CECOBI kon-federazioko lehendakari Pedro Cam-pok gogora ekarri zuen ahalegin hori denontzat dela mesedegarria, bai

saltzaileentzat eta bai bezeroentzat ere. Gehitu zuen bere erakundeak in-teresa duela tokiko merkatarien pre-miei erantzuteko aukera emango dien bidea izateko.Proiektua 2009an jarri zen martxan, eta geroztik Balmasedako 56 saltokik parte hartu dute bertan, eta, ho-rrenbestez, beren lehiakortasuna eta kalitatea hobetu dute.

Merkataritza Berdearen iV. edizioa

eUsKeRAipuin- kontalaria euskarazMartxoaren 14an, etxeko txikiek hitzordua izango dute euskaraz diber-titzeko. Izan ere, Aimar eta Uxue ipuin-kontalariak kultur etxeko ludotekan ariko dira istorio mordoa kontatzen, eta istorio dibertigarriak eta hunkiga-rriak izango dira. Jarduera hau Udaleko Euskara Zer-bitzuak antolatutako azkena da, “La-gun txikiak Euskaraz zapatuetan” egi-tarauaren barruan. Hain zuzen, egita-rau hori 2 eta 5 urte arteko haurrentzat antolatuta dago, aisian euskaraz goza dezaten. Dena den, gurasoak ere gon-bidatuta daude. Hitzordua 17:30ean izango da.

Álvaro Parro eta Pedro Campo edizio honetan parte hartu duten merkatari batzuekin

Page 12: Udalberriak 182 - Martxoak 2015

UdalBerriak12

Gazteen txokoei buruzko azterlanaren bigarren faseaJoan den martxoaren 4an, kultur etxean, Balmasedako gazteen txokoei buruzko azterlanaren biga-rren fasea aurkeztu zen. Hain zu-zen, jokaera onaren eta biziki-detzaren dekalogo bat sortu nahi da. Aurkezpenean Álvaro Parro Bal-masedako alkatea eta Izaskun Cantera Hezkuntza, Euskara eta Gazteria zinegotzia izan ziren, eta fenomeno honetan zerikusia duten alde guztiek parte hartzea izan zen helburua: gazteak, lokalen jabeak eta lokalen inguruko bizilagunak.Hurrengo martxoaren 11n, as-teazkena, 19:00etan eta kultur etxean, ideiak eta iritziak batera jartzeko lehen bilera egingo da, ai-patutako dekalogoa sortzeko. Ze-rikusia duten alde guztiak gonbi-datuta daude, denen artean, kon-promisoak eta akordioak lor daite-zen, bizikidetza on baten alde.

Bizikidetza onaren logotipoa sortzeko lehiaketaJokaera onaren eta bizikidetzaren dekalogoarekin bat egingo duten Balmasedako txokoak erraz eta bi-sualki identifikatzeko helburuare-kin, lehiaketa bat antolatu da, lo-gotipo baten diseinu onena lortze-ko. Hartara, logotipo horrek, for-matu desberdinetan, helburu hori bereizi eta ezaugarritzeko balioko du. Gure herrian erroldatuta ego-nik, 14 eta 30 urte arteko edonork parte hartu ahal izango du, bakarka edo taldeka. Parte-hartzaile bakoitzak proposamen bakarra aurkezteko aukera izango du, eta diseinu onenaren saria 300 euro izango dira, herriko saltokie-tan gastatu beharrekoak. Apirila-ren 1a bitartean aurkez daitezke lanak, Gaztezer bulegoan. Gero, apirilaren 10ean jakinaraziko da zein diseinuk irabazi duen.Lehiaketa honen oinarri osoak www.balmaz.org webgunean daude. Gainera, argibide gehiago nahi izanez gero, Gazteria Zer-bitzuaren bulegoetara jo daite-ke.

LaburkiGazteen txokoei buruzko txostenaBiZiKidetAsUnA

Balmasedako Udalak 2014ko azken hiruhilekoko datuetan oinarritutako txostena egin du, gure hiribilduko gazteen txokoei buruzko ikuspegi orokorra izateko. Datu horiekin, jarduera desberdinak egin ahal izatea aurreikusten da, txoko desberdinen artean edota Udalaren lankidetzarekin, interakzioa aktibatzeko.

14 eta 16 urte bitarteko nerabeei egindako inkestaIkerketak bi taldetan banatu ditu adinak, bata 14 eta 16 ur-te bitartekoa eta bestea 17 eta 30 urte bitartekoa. Lehenen-go taldekoei inkesta bat egin zitzaien, beren gustu eta inte-resak ezagutzeko. Inkesta horretatik ondorengoa ondo-rioztatu ahal izan da: oro har, toki irekietan geratzen dira, aire zabalean gozatzeko, edo jende gutxi dagoen tokietatik ibiltzen dira, intimitatea izateko. Gutxitan geratzen dira jar-duera zehatzak egiteko.Balmasedan faltan botatzen zutenaren inguruan galdetu zitzaienean, “txoko” hitza erabili zuten intimitatea izan de-zaketen toki bati erreferentzia egiteko, nerabezaroan ohiko eskaera delarik. Gehien errepikatu ziren erantzunetako beste bat beren adineko jendeari zu-zendutako jarduera gehiago egotea faltan botatzen zutela izan zen, dantza eskolak, esate baterako.Bestalde, inkesta egin zitzaien gaz-teen % 100ek BalmaZ gazteria bule-goa ezagutzen duela esan zuen eta % 70ek noizbait bulegoaren zerbitzuak erabili dituela baieztatu zuen. Gehien eskatzen den zerbitzua ordena-gailuak dira. Laginaren % 40k gazte-ria zerbitzuaren jarduerak ezagutzen zituela erantzun zuen, baina bakar batzuk bakarrik. Egitea gustatuko litzaizkiekeen jarduerei dagokienez, ondorengoak izan ziren gehien erre-pikatu ziren erantzunak: dantzak, gastronomia-tailerrak eta kirol jarduerak.

txokoen 16 eta 30 urte bitarteko erabiltzaileei egindako inkestaBalmasedan 15 txoko daude, ia-ia auzo guztietatik banatu-ta. 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat txokoa topaketa-rako lekua da, negua pasa eta elkarrekin egoteko. Horrela ez dute denbora librea tabernetan pasatu behar, be-raientzat gastu handia delako. Oro har, udan joaten dira Balmasedatik kanpora, inguruko udalerrietako jaietara. Batzuetan Bilbora ere joaten dira parrandan, gehienetan jende berria ezagutu, giroz aldatu eta parranda bermatzeko, pub eta makrodiskoteketan. Hiri-buruko musika-eskaintza erakargarria iruditzen zaie, “hel-duei zuzendutako” ostalaritzaz gain. Hala ere, garraio pu-bliko falta handicapa da Bilbora joateko. Txokoen % 77ren arabera, ez da erraza Balmasedan bat aurkitzea eta are gutxiago eskatutako baldintzetara ego-

kitzen den bat. Alokairuaren prezioak oso garestiak direla uste dute eta jabeek nahiago dutela negozioetarako alokatzea, ez baitira gazteez fidatzen. Lagun-talde asko batu egin behar izan dira lokal horietako bat alokatu ahal izateko.Batez bestean 23 urteko 15 pertsona daude txoko bakoitzean eta lokalak 77 m2 ingurukoak dira. % 92k ko-muna dauka, % 46k sukaldea eta % 46 horien artean hiru-tik batek keak ateratzeko bidea dauka. Alokairuaren batez besteko prezioa 354,7 euro da. % 54 gizonek osatua da, % 23 emakumeek eta geratzen den % 23 gizonek eta emaku-meek. Gizonek bakarrik osatzen dituztenetan, genero be-reko erabiltzaileen arteko bizikidetza errazagoa dela diote. Bestalde, emakumeekin bizitzea emankorra litzatekeela uste dute, antolatzeko, apaintzeko, garbitzeko, etab., betie-re bizikidetza ona bada.Emakumeek soilik osatzen dituztenetan diotenaren arabe-ra, ez dute txoko mistorik nahi gizonezkoek ez dutelako on-do zaintzen eta “lianteagoak” direlako. Hala ere, hilean gu-txiago ordaindu beharko luketela, beti jende gehiago egongo litzatekeela eta material gehiago (telebista eta ar-mairuak, esaterako) izango luketela uste dute.

Txoko mistoen % 67k kide guztien artean harreman ona dagoela uste du eta % 100ek ez dagoela desber-dintasunik erabilerari dagokionez, salbuespen batekin: gizonek ez dute-la emakumeen ikuspegi bera gar-biketari dagokionez. Txokoen % 100 laguntza ekonomiko eta materialak eskatzean interesatuta egongo litza-teke.Txoko guztiek dute harremana beste txokoekin, lagunak direlako edo hur-bil daudelako. Era berea, guztiek dute harremana bizilagunekin. % 69k ez duela inoiz haiekin arazorik izan az-pimarratu behar da. Arazorik ohikoe-

na zarata da eta normalean kexatu diren egun berean konpondu da arazoa, hitz eginez eta bolumena jaitsiz. Txoko bakar batek ez zuen arazoa konpondu, jaieguna ze-lako arrazoiarekin.% 85 Txoko Revolution-en batzen da denek batera jardue-raren bat egiteko, baita jaiak, bazkariak eta barruko pin-pon eta mahai-futboleko txapelketak egiteko ere. % 92k ekitaldi desberdinak antolatzen parte hartu du, bakarka edo Txoko Revolution-en bitartez. Gainera, oso positi-botzat jo dute esperientzia hori.Txokoen % 92k ez du Gazte Plana ezagutzen. Bestalde, % 77k parte hartu du BalmaZ-ek eskainitako jardueren ba-tean. % 100ek ezagutzen du Gazteria Bulegoa.Jabeen % 100ek txokoa alokatu dieten gazteek ez duela bi-zilagunekin inongo gatazkarik izan adierazi du, eta pozik daudela txokoa gazte talde batek alokatzeko hartutako erabakiarekin.Udalaren web orrian (www.balmaseda.net) eta Gazteria Zerbitzuaren web orrian (www.balmaz.org) dago inkesten eduki osoa.

Page 13: Udalberriak 182 - Martxoak 2015

TRAMEINSATRANSFORMADORE

MEKANIKO INDUSTRIALAK, S.L.

MetalgintzaBurdina

Altzairu herdoilgaitzaLetoia

Aluminioa

Telefonoa: 94 680 16 16 - Faxa: 94 610 20 58Galtzada, 40 - 48800 BALMASEDA

Martxoa 15 13

Alokairua

Lana-Lan bila dagoen emakumea: garbitzeko, li-satzeko edo umeak, adinekoak edo gaixoak zaintzeko. 602357417.-Frantses-itzultzailea frantses-eskolak emateko eta itzulpenak egiteko prest. 602357417.-Neska batek etxeko lanak edo garbiketa orokorrak egiteko eskaintzen du bere burua. Eskarmentuarekin. 691525763.- Mota guzietako etxe-berriketak eta nire furgonetarekin garraioak egiten ditut (altza-riak, obra-hondakinak, etab.). 691525762.-Balmasedako neska bat DBHko 2. mailara ar-teko eskola partikularrak emateko prest, esperientziaduna. Irakasgai guztiak. Lokala daukat. 656705590.-Mota guztietako garraiatzeak egiten dira fur-gonetarekin (altzariak, etxetresna elektrikoak eta behar duzun guztia). Seriotasuna eta prezio doituak. 679276515.-Gazte batek txatarra jasotzen du etxee-tan, eta lonjak zein ganbarak garbitzen di-tu. Seriotasuna. 618379335.

salmenta-BOE pisua salgai Enkarterrien etorbidean: kanpoaldea igogailuarekin, sukaldea, jan-egongela, bi gela eta guztiz hornitutako komuna. 667305766.-Garajeko plaza salgai. 17.500 euro. Ateneo eraikina. 1. solairua. Ate automatikoa. Garbiketa zerbitzu komuni-tarioa. Sartzeko erraza. Komuna solairu berean. 640778806.-Garajea salgai Enkarterrien etorbideko 20. zenbakian. Oso merkea. 652745241.-Karabanarako hozkailua eta izozkailu horizontala erosten ditut. 626166439.- Kontsumo txikiko erradiadore elektrikoak salgai. 669372397.-Pisua salgai tren geltokiaren aurrean. 104 m2, erabat berrituta, 3 logela, egongela, sukaldea, komuna, gas be-rogailua, tximinia, haritz tronadura. Kanpora ematen du eta oso eguzkitsua da. Aukera paregabea: 130.000 euro. 676551252.-LandRover Freelander salgai. 656791355 (Yoli Ureta).-neskatoentzako jaunartzeko soineko osoa salgai. El Corte Inglésen erosita. Prezioa adosteko. 946800707 – 610448022.-Kanpingas botilak salgai. 15 euro, adosteko. 946800707.-32”-ko plasmazko telebista berri bat, mikrouhin-labe bat, musika-ekipamendu bat, jatorrizko 500 CD, zen-bait motatako edalontzien bilduma bat eta estreinatzeko eltze elektriko bat salgai. Prezioak adostu behar dira. 663701802 (Alfonso).-Lur-zati itxia salgai Enkarterri Etorbideko 20-22.ean (Plaza Gorriaren azpian). Prezioa negozia daiteke. 629451979.-Garaje-partzela salgai Enkarterri Etorbideko 19.ean (MRW eraikina). Prezioa: 18.000 euro. 629451979.-100 m2-ko lonja saltzen edo alokatzen da Enkarterri etorbidea 56. 944434247.

HeRRitARRAK

64koen bazkaria

1970ean ezkondu ziren bikoteentzako jaia

Aurten, 1964an jaiotakoen ohiko bazkaria apirilaren 18an izango da, la-runbata, Urtegi jatetxean, Ribota de Ordunten. Interesdunek 50 euro sartu behar dituzte, 64koek Laboral Kutxan duten kontu zenbakian, apirilaren 15a baino lehen (asteazkena). Jatetxera joateko eta handik itzultzeko autobusa izango da.

Jai bat antolatzen ari dira, martxoaren 28an, 1970ean ezkondu ziren bikote guztientzat. Ba-zkaria Urtegi tabernan izango da eta, gero, dantzaldia egongo da. Autobusa tanatoriotik irtengo da, 14:30ean. Interesa dutenek 45 euro sartu ahalko dituzte, martxoaren 10era arte, Laboral ku-txako 3035 0090 61 0901061432 kontuan.

-Garajeko plaza itxia alokatzen da. Enkarterrien etorbidea 2-22. 946801319.-Garajeko plaza alokatzen da. 45 euro hilean. Ateneo eraikina. 1. solairua. 640778806.-Merkataritza-lokala alokatzen da. Balmaseda erdigunean, San Severino Plazatik 40 metrotara. 65 m2. Zuta-berik gabea. Txoko bat egiteko aproposa. Ura, argia eta keak ateratzeko bidea dauzka. 625706818.-Garajeko plaza handia alokatzen da Felix de la Torre kaleko 2. zenbakian. 946801886 /618493925.-Garajeko aparkalekua alokairuan, La Magdalena pasealekuan, Gizarte Segurantzaren ondoan. 45 euro. 650847139-Garajea alokatzen da Virgen de Gracia kalean. 649608647.-Garajea alokatzen da Félix de la Torre kalean. 946800798 /676917108.

-taberna alokatzen da Kalbario kalean. 656791542 – 620814619.-Logela errentan Balmasedako hirigunean. 656710411.-Garajea Magdalena kalean, Gizarte-segurantzatik hurbil. 50 euro. 645700597.

Page 14: Udalberriak 182 - Martxoak 2015

Udaltzaingoak aurkitutakoakMartxoaren 2an, Udaltzaingoak ho-nako hauek aurkitu ditu: ikusteko be-taurrekoak eta giltza anitz.

Bono-denda galdutaAbenduaren 24an, San Severino pla-zako Kutxabankeko kutxazainean, konturatu gabe, berrogei euroko bono-denda bat utzi zuten. Bonoa aurkitu zuen pertsonari Udaltzaingoarekin ha-rremanetan jartzeko eskatzen diogu.

KZgunea martxoanMartxo honetan, KZguneak ateak ire-kiko ditu arratsaldez, astelehenetik os-tiralera, 16:00etatik 20:00etara.Ikastaroak eta mintegiak:-GIMP: martxoak 25 eta 26, 16:00eta-tik 18:00etara (euskaraz)-Writer I: martxoak 27, 18:00etatik 20:00etara (gaztelaniaz)-Wikipedia: martxoak 30, 18:00etatik 20:00etara (gaztelaniaz)-Youtube: martxoak 31, 18:00etatik 20:00etara (gaztelaniaz)

UdalBerriak Martxoa 1514

Doako zerbitzu juridikoa: aste-lehenetan, goizeko eta arratsalde-ko ordutegiak txandakatuta, Emakumearen EtxeanInvencible compañía Farisaica erakusketa: martxoaren 29ra ar-te, Klaret AntzokianArgazki erakusketa: martxoaren 31ra arte, Kultur EtxeanEmakumearen Astea: mar-txoaren 5etik 12raZinema El Francotirador: mar-txoaren 6an 20:00etan; mar-txoaren 7an 19:30ean eta 22:30ean; martxoaren 8an eta 9an 19:30ean, Klaret AntzokianBisita antzeztua Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta: martxoaren 8an, 12:00etan eta 13:00etan, Boinas La Encartada Museoan.Txokoen dekalogoa sortzeko bilera: martxoaren 11n, 19:00etan, Kultur EtxeanGastezki Formigal 2015: mar-txoaren 13tik 15eraKorrika: martxoaren13an, 14an eta 24anZinema Kingsman: Servicio Se-creto: martxoaren 13an, 20:00etan; martxoaren 14an, 19:30ean eta 22:30ean; mar-txoaren 15ean eta 16an, 19:30ean, Klaret Antzokian“Invencible Compañía Farisai-ca” bazkaria: martxoaren 14an, San Roque HoteleanEuskarazko ipuin-kontalaria: martxoaren 14an, 17:30ean, Kul-tur EtxeanZer egingo zenuke duela ehun urte fabrika batean?: mar-txoaren 15ean, 12:00etan, Boinas La Encartada Museoan“Denboraren kudeaketa” ikas-taroa: martxoaren 17an, 10:00etatik 13:00etara, Lanbide Enplegu ZentroanAutobusa Korrikara: martxoaren 19anZinema Negociador: martxoaren 20an 20:00etan; martxoaren 21ean 22:30ean; martxoaren 22an eta 23an 19:30ean, Klaret Antzo.Masaje linfatikoa: martxoaren 20an eta apirilaren 23an, 09:00etatik 13:00etara, Emaku-mearen Etxean

Agenda

Bestelakoak

LANDER ONDOVILLA OTEGUI-ABOKATUA-

Foru plaza, 4-3ºF 48800 BALMASEDA Telefonoa 626 09 28 92(Bizkaia) Faxa 94 680 16 37

Arraza Bereizkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna: martxoaren 21eanZinema Bob Esponja: Un héroe fuera del agua: martxoaren 21ean, 19:30ean eta martxoaren 22an, 17:00etan, Klaret Antzokian“Enplegu webguneak” ikastaroa: martxoaren 24an, 16:00etatik 19:00etara, Lanbide Enplegu Zen-troanAldi baterako erakusketa berriak: martxoaren 26an, Boinas La Encarta-da MuseoanElikagaien Manipulaziorako Ikas-taroa: martxoaren 26an, 16:00etatik 20:00etara, Emakumearen Etxean Gazteentzako aukera europarrei buruzko hitzaldia: martxoaren 26an, 19:00etanZinema Selma: martxoaren 27an 20:00etan; martxoaren 28an 19:30ean eta 22:30ean; martxoaren 29an eta 30ean 19:30ean, Klaret Ant-zokianBizikidetza onerako logotipoaren lehiaketa: apirilaren 1era arte, Gaz-tezerStock eta logistika kontrola txiki-zkako merkataritzan ikastaroa: apirilaren 13tik 23ra arte, 14:00etatik 16:30era, Kultu Etxean

Taller de disfraces / Mozorro Tailerra