UdalBARRIAK OndarrOaKO BarrI-PaPEra · H izkuntza ohiturak aldatzea da Euskaraldiaren hel-burua,...

8
H erritarrek horrela erabakita, Zunbeltz Bedialauneta Ibai- barriaga izango da Ondarroako alkatea hurrengo lau urteetan. Joan den maiatzaren 26ko udal hautes- kundeetan botoen gehiengoa eskuratu zuen EH Bilduk. Ekainaren 15ean egin zen udal berria osatzeko Osoko Bilkura Kofradia Zaharrean, eta hantxe izendatu zuten alkate Bedialauneta. Agurtzane Iriondo EAJko zinegotziak eman zion aginte makila. EH Bilduk, alkateaz gain, beste sei zinegotzi edukiko ditu: Eneritz Basurko Pagoaga, Arantza Atxurra Aranguren, Aritza Aristondo Natxiondo, Irina Alkorta Bedialauneta, Nagore Badiola Alberdi eta Pedro Lasarte Iparragirre. EAJk sei ordezkari edukiko ditu udalean: Maria Dolores Etxano Varela, Aitor Basterretxea Alberdi, Adina Carril Azkarate, Agurtzane Iriondo Lejardi, Adrian Osa Ibarloza eta Gorka Badiola Etxaburu. Karguak hartu ostean, horrela geratu dira banatuta ardurak, arloka. Alkateak, alkatetzako kontu propioez gain, ogasun eta ingurumen gaiak eramango ditu. Eneritz Basurko alkateordeak hezkuntza, ongizate eta lanarigo kontuak eramango ditu, eta Bedialaunetaren eta bien artean zuzenduko dute Hirigintza Saila. Euskara Batzordearen ardura Arantza Atxurrak dauka, Kirol Batzordearena Nagore Badiolak, Aritza Aristondok Kultura Batzordearena, Irina Alkortak Berdintasunarena eta Pedro Lasartek Aniztasunarena. Udalak, azken urteetan modura, batzorde irekiak eduki- tzen jarraituko du, arlo bakoitze- an herriko talde eta eragileek parte hartu dezaten. Beste ardurak Alkateordeak Eneritz Basurko, Arantza Atxurra eta Aritza Aristondo dira. Tokiko Gobernu Batzarra Zunbeltz Bedialaunetak, Eneritz Basurkok, Maria Dolores Etxanok eta Aitor Basterretxeak osatuko dute. Udalak beste erakundeetan daukan ordezkaritza horrela banatu dute: alkatea egongo da Lea-Artibai amankomunazgoan, EUDELen, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan eta udalsarean; Eneritz Basurko, Lea-Artibai Garapen Agentzian; Euskal Fondoan; eta haurreskolan, Zaldupen eta Ondarroa BHIn; Arantza Atxurra, UEMAN; eta Irina Alkorta, Berdinsarean. T xomin Agirre ikastolaren azpian dauden 129 aparka- lekuak eta trastelekua ere badaukaten beste zortzi aparka- lekuak 30 urtez emakida gisa edukitzeko epea zabalik egongo da irailaren 20ra arte. Bakarrik ibilgailu partikularrak sartu ahal- ko dira aparkalekuetan. Maiatzaren 9an egin zen Udalbatzan onartu zuten udale- ko bi taldeek Ibaiondo 4ko apar- kalekuak zabaltzeko baldintza- agiria, udalak gotzaitegiarekin edukitako negoziazioak bideratu aparkalekuak egiteko baimena lortu ostean. Zunbeltz Bedialau- neta pozik agertu da, Ibaiondoko aparkalekuak herritarrei zabal- tzea lortu delako. Gaineratu du jakitun dela herrian aparkatzeko zailtasunak daudela, baina azpi- marratu du emango diren urra- tsetako bat dela Ibaiondoko aparkalekua zabaltzea. Prezioei dagokienez, aparka- leku partzelaren emakidaren pre- zioa 14.600 eurokoa da 30 urtera- ko, partzelaren kokalekua edo- zein delarik ere. Trastelekua ere badaukaten aparkaleku-partze- len prezioa, ostera, 20.500 euro- koa izango da. Eskaerak, pertso- na bakoitzeko bat, udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Alamedako bule- goetan), uztailaren 15etik iraila- ren 20ra bitartean (biak barne), 09:00etatik 14:00etara. Epez kanpo aurkezten diren eskabide- ak ez dira onartuko. Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga betebe- harrak ordainduta edukitzea beharrezkoa izango da aparkale- kua jaso ahal izateko. Aurkezten diren eskabide guztiak Auke- raketa Mahaiak onartu edo baz- tertuko ditu. Onartutakoen arte- an zozketa publikoa egingo da udaletxeko pleno aretoan (data aurrerago zehaztuko da), bakoi- tzari dagokion partzela emateko. Udalarentzat 1.966.707,26€- ko kostua eduki du aparkalekua eraikitzeak, eta horren arabera ipini dira partzelen prezioak. Bi solairu ditu aparkalekuak. Udala herrian dagoen apar- kalekuen arazoari irtenbideak ematen jarraitzeko lanean ari da. Anexoa birgaitzea da hurrengo ahalegina, portu zuzendaritzare- kin akordioa lortu eta gero. ONDARROAKO BARRI-PAPERA III. Aroa • 2019ko uztaila • 27. zenbakia • Ondarroako Udala • ISBN: BI-2572-2011 UNEORO , INFORMAZIO EGUNERATUA INFORMAZIO ZUZENA www.udalbarriak.eus >EH Bilduk 2.383 bozka lortu ditu, guztien %52,37 >>EAJk botoen %42,35 eskuratu ditu; guztira, 1.927 bozka >>> PP eta PSOE ez dira gutxiengo bozka kopurura iritsi Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriagak jarraituko du alkate izaten Aparkalekuetan izena emateko aukera zabalik dago Irailaren 20ra arteko epea dago izena emateko U DAL B ARRIAK

Transcript of UdalBARRIAK OndarrOaKO BarrI-PaPEra · H izkuntza ohiturak aldatzea da Euskaraldiaren hel-burua,...

Page 1: UdalBARRIAK OndarrOaKO BarrI-PaPEra · H izkuntza ohiturak aldatzea da Euskaraldiaren hel-burua, eta asmo horrekin jarraituko du bigarren deialdian ere. Oraingoan 11 egun beharre-an

Herritarrek horrelaerabakita, zunbeltzBedialauneta Ibai-barriaga izango daOndarroako alkatea

hurrengo lau urteetan. Joan denmaiatzaren 26ko udal hautes-kundeetan botoen gehiengoaeskuratu zuen EH Bilduk.

Ekainaren 15ean egin zenudal berria osatzeko OsokoBilkura Kofradia zaharrean, etahantxe izendatu zuten alkateBedialauneta. agurtzane IriondoEaJko zinegotziak eman zionaginte makila. EH Bilduk, alkateazgain, beste sei zinegotzi edukikoditu: Eneritz Basurko Pagoaga,arantza atxurra aranguren,aritza aristondo natxiondo, Irinaalkorta Bedialauneta, nagoreBadiola alberdi eta Pedro lasarteIparragirre. EaJk sei ordezkariedukiko ditu udalean: maria

dolores Etxano Varela, aitorBasterretxea alberdi, adina Carrilazkarate, agurtzane Iriondolejardi, adrian Osa Ibarloza etaGorka Badiola Etxaburu.

Karguak hartu ostean, horrelageratu dira banatuta ardurak,arloka. alkateak, alkatetzakokontu propioez gain, ogasun etaingurumen gaiak eramango ditu.Eneritz Basurko alkateordeakhezkuntza, ongizate eta lanarigokontuak eramango ditu, etaBedialaunetaren eta bien arteanzuzenduko dute Hirigintza Saila.Euskara Batzordearen arduraarantza atxurrak dauka, KirolBatzordearena nagore Badiolak,aritza aristondok KulturaBatzordearena, Irina alkortakBerdintasunarena eta Pedrolasartek aniztasunarena.

Udalak, azken urteetanmodura, batzorde irekiak eduki-

tzen jarraituko du, arlo bakoitze-an herriko talde eta eragileekparte hartu dezaten.

Beste ardurakalkateordeak Eneritz Basurko,arantza atxurra eta aritzaaristondo dira. Tokiko GobernuBatzarra zunbeltz Bedialaunetak,Eneritz Basurkok, maria doloresEtxanok eta aitor Basterretxeakosatuko dute.

Udalak beste erakundeetandaukan ordezkaritza horrelabanatu dute: alkatea egongo dalea-artibai amankomunazgoan,EUdElen, Bilbao Bizkaia UrPartzuergoan eta udalsarean;Eneritz Basurko, lea-artibaiGarapen agentzian; Euskalfondoan; eta haurreskolan,zaldupen eta Ondarroa BHIn;arantza atxurra, UEman; etaIrina alkorta, Berdinsarean.

Txomin agirre ikastolarenazpian dauden 129 aparka-lekuak eta trastelekua ere

badaukaten beste zortzi aparka-lekuak 30 urtez emakida gisaedukitzeko epea zabalik egongoda irailaren 20ra arte. Bakarrikibilgailu partikularrak sartu ahal-ko dira aparkalekuetan.

maiatzaren 9an egin zenUdalbatzan onartu zuten udale-ko bi taldeek Ibaiondo 4ko apar-kalekuak zabaltzeko baldintza-agiria, udalak gotzaitegiarekinedukitako negoziazioak bideratuaparkalekuak egiteko baimenalortu ostean. zunbeltz Bedialau-neta pozik agertu da, Ibaiondokoaparkalekuak herritarrei zabal-tzea lortu delako. Gaineratu dujakitun dela herrian aparkatzekozailtasunak daudela, baina azpi-marratu du emango diren urra-tsetako bat dela Ibaiondokoaparkalekua zabaltzea.

Prezioei dagokienez, aparka-leku partzelaren emakidaren pre-zioa 14.600 eurokoa da 30 urtera-ko, partzelaren kokalekua edo-zein delarik ere. Trastelekua erebadaukaten aparkaleku-partze-len prezioa, ostera, 20.500 euro-

koa izango da. Eskaerak, pertso-na bakoitzeko bat, udaletxekoErregistro Orokorrean aurkeztubeharko dira (alamedako bule-goetan), uztailaren 15etik iraila-ren 20ra bitartean (biak barne),09:00etatik 14:00etara. Epezkanpo aurkezten diren eskabide-ak ez dira onartuko. foruOgasunarekiko eta GizarteSegurantzarekiko zerga betebe-harrak ordainduta edukitzeabeharrezkoa izango da aparkale-kua jaso ahal izateko. aurkeztendiren eskabide guztiak auke-raketa mahaiak onartu edo baz-tertuko ditu. Onartutakoen arte-an zozketa publikoa egingo daudaletxeko pleno aretoan (dataaurrerago zehaztuko da), bakoi-tzari dagokion partzela emateko.

Udalarentzat 1.966.707,26€-ko kostua eduki du aparkalekuaeraikitzeak, eta horren araberaipini dira partzelen prezioak. Bisolairu ditu aparkalekuak.

Udala herrian dagoen apar-kalekuen arazoari irtenbideakematen jarraitzeko lanean ari da.anexoa birgaitzea da hurrengoahalegina, portu zuzendaritzare-kin akordioa lortu eta gero.

OndarrOaKO BarrI-PaPEra

III. aroa • 2019ko uztaila • 27. zenbakia • Ondarroako Udala • ISBn: BI-2572-2011

UNEORO, INFORMAZIO EGUNERATUAInfOrmazIO ZUZENA www.udalbarriak.eus

>EH Bilduk2.383 bozka

lortu ditu,guztien %52,37

>>EaJk botoen%42,35 eskuratu

ditu; guztira, 1.927 bozka

>>> PP eta PSOEez dira gutxiengo

bozka kopurura iritsi

Zunbeltz BedialaunetaIbaibarriagak jarraituko du

alkate izaten

Aparkalekuetan izenaemateko aukerazabalik dago

Irailaren 20ra arteko epea dago izena emateko

UdalBARRIAK

Page 2: UdalBARRIAK OndarrOaKO BarrI-PaPEra · H izkuntza ohiturak aldatzea da Euskaraldiaren hel-burua, eta asmo horrekin jarraituko du bigarren deialdian ere. Oraingoan 11 egun beharre-an

maiatzaren 24anzabaldu zutenK a m i ñ a l d e k obidea udaleko bit a l d e e t a k o

ordezkariek eta kaltetutako herri-tarrek. Hainbeste esperotakomomentua 17:00etan ailegatuzen.

zunbeltz Bedialauneta alka-teak bidea mozten zuen hesiakendu eta txalo artean joan zirenKamiñaldetik zehar San Ignazioeta Iturribarri kaleen arteko biri-bilguneraino. Bertan zegoenhesia kendu zutenean, zabalikgeratu zen mendi magalarenazpiko bidea, bai ibilgailuentzat,bai oinezkoentzat. Horrela,herriak 70 bat ibilgailurentzakolekua berreskuratu zuen. Udalakmotoentzako bereziki margotu-tako aparkalekuak ere ipini ditu.

Orain, mendi magalean,zuhaitzak landatu dituzte, ahaliketa itxura politena emateko kale-ari eta hainbeste egunez bizila-gunek kezkaz begiratu dutenmendi magala koloreztatu etabiziz betetzeko.

Herritarrek udal ordezkariak

zoriondu zituzten egindako lana-rengatik eta eskertu egin zituztenegindako esfortzua eta ahalegi-na.

zunbeltz Bedialauneta alka-teak eskerrak eman zizkien kalte-tuei Kamiñalden bertan, edukiduten pazientziarengatik eta era-

kutsitako elkarlanerako boronda-tearengatik. alkateak gaineratuzuen eredugarria izan delaherrian jasandako hondamendi

handienetako bati nola aurreegin dioten. Herriko bizilagunaskoren amesgaiztoa maiatzaren24an amaitu zen.

UdalBARRIAKOndarrOaKO Udala 2019ko uztaila • 27. zk 2

>azPIEGITUraK

Zabalik dago Kamiñalde, hiru urteren osteanBi taldeetako udal ordezkariek eta kaltetuek batera zabaldu zuten bidea maiatzaren 24an

arrigorri hondartzako zerbi-tzuen kalitatea handitzekohainbat hobekuntza egin

ditu udalak. aurten ere uretarainoko kau-

txozko pasarela ipini dute mugi-kortasun arazoak dituzten erabil-tzaileei uretaraino bidea errazte-ko, iaz Karenka elkartearen bitar-tez Cikautxo enpresarekin sinatu-tako akordioa baliatuta.

Bestalde, uda garaian hon-dartzan boleibolean jokatzeko

zegoen sarea kendu eta besteberri bat ipini da.

zerbitzu horiez gain, aurtenere lagundutako bainu zerbitzuaeskaintzen da arrigorrin.Horretarako, Bizkaiko forualdundiarekin batera, ibilgailuanfibioak eta makuluak ipini dira,besteak beste. Uretara joatekolaguntzaileak ere badaude.

Herritar guztiek hondartzazgozatzeko irisgarritasuna berma-tu behar da.

Hobekuntza lanakegin dira Arrigorri

hondartzan

Ekainaren hasieran hasi ziren desmuntatzelanekin eta datorren udarako prest egotea

aurreikusten dute aldundiko teknikariek

664.571,63 euroko aurre-kontua daukate lanek,hasieran aurreikusitakoa

baino ia 200.000 gehiago. motahorretako lanak egiten espeziali-zatuta dagoen GaldakaokoOrion ari da lanak egiten, Biz-kaiko foru aldundiaren enkar-guz. zubia itxita dago 2016koabuztuaz geroztik, segurtasunabermatzeko, eta birgaitze laneiesker, zubiak biratzeko gaitasu-na berreskuratuko du.

Tailer berezi batean egingodituzte zaharberritzeko lanak.Pasabidearen egitura eta behe-gaineko egurra konpondukodituzte. Barandak gorago ipinikodira, herritarren segurtasunabermatzeko. zubiaren engranajesistema ere konponduko dute,berriro ere birakari bihurtzeko.datorren udarako zubia prestedukitzea aurreikusten dute tek-nikariek. Uretara erori zen piezakez zuen kalte gehiago jasan, etazorionez langileek ere ez zutenminik hartu.

1927 urtean eraiki zenCeledonio arriola alkateareneskariz. munduan Ondarroakoabezalako beste hiru zubi daude,bat afrika iparraldean, bat Iparamerikan eta beste bat Europan.

Konpontzera eramandute Plaiko Zubia,herriko altxor

historikoetako bat

Page 3: UdalBARRIAK OndarrOaKO BarrI-PaPEra · H izkuntza ohiturak aldatzea da Euskaraldiaren hel-burua, eta asmo horrekin jarraituko du bigarren deialdian ere. Oraingoan 11 egun beharre-an

Eibarko Ipurua taldeko gim-nastikalariak diren EnaraBilbao eta lur aranburu

ondarrutarrek zilarrezko dominaeskuratu zuten Junior absolutomailan zaragozan (Espainia)jokatutako taldekako Espainiakogimnasia txapelketaren bigarrenfasean.

zintekin eta uztaiekin oso lanona egin eta emaitza bikainaklortu zituen talde eibartarraren

boskoteak, eta denboraldiari osoamaiera ona eman zion. luraranburuk erkidegokakoEspainiako txapelketa ere irabazizuen Euskal selekzioarekinmallorkan. Horrez gain, banaka-koan ere oso lan ona egin zuenaranburuk. Soka modalitatekofinalean sartzea lortu zuen, etabeste modalitateetan sailkape-nik lortu ez bazuen ere, lan onaegin zuen. denboraldi bikaina!

Galiza Etxeak 50 urte beteditu aurten, eta hori delaeta, hainbat aitortza jaso

ditu. Galiziarrek gure herrian utzi-tako arrastoa eta ekarritako kul-tur oparotasuna begibistakoakdira.

duela urte asko etorri ziren

lehen galiziarrak Ondarroara, etaorduz geroztik, harreman osoestua eduki dute herriarekin. Horidela eta, aurtengo antxoaEgunean, Ondarroako alkateaketa zinegotziek zilarrezko antxoaeman zieten Galiza Etxeko zuzen-daritzako kideei. Horren ostean,

Iñigo Urkullu lehendakariak etaBingen zupiria kultura sailburuakere harrera egin zieten batzorde-kideei lehendakaritzan.

Uztailaren 12, 13 eta 14anKarmengo amaren jaiak antolatuzituen Ondarroako Galiza Etxeakeguraldi ederrak lagunduta.

2020an bigarrenEuskaraldia dator

UdalBARRIAK OndarrOaKO Udala 2019ko uztaila • 27. zk 3

> EUSKara

> anIzTaSUna

Ekainean, Ongi EtorriProtokoloa jarraituz, gureherrira bizitzera etorri dire-

nei egin zieten ongi etorria udalordezkariek, teknikariek etaherriko taldeek. Uztailaren 12an,ostera, herrira etorri diren lau

ume sahararrei ongietorria eginzitzaien Yaalah elkarteak antola-tuta. «Ondarroa herri bizia izan-go bada, aniztasunaren alde egi-ten duen lanari esker izango da»,esan zuten antolatzaileek.

Galizia Etxeak aitortzakjaso ditu 50. urteurrenean

2020ko azaroaren 20an hasi eta abenduaren 4an amaituko da;oraingoan arigunea izeneko rola ere egongo da

> KIrOla

antxoa Egunean zilarrezko antxoa eman zion udalak, eta horren osteanlehendakariak ere hartu zituen Gasteizen

Enara Bilbao eta LurAranburu, azpitxapeldunEspainiako txapelketan

Ongietorria eman zaiebeste herrialde bazuetatikgure herrira etorri diren

lagunei

aranburuk Espainiako txapelketa ere irabazi zuen mallorkan

Hizkuntza ohiturakaldatzea daEuskaraldiaren hel-burua, eta asmohorrekin jarraituko

du bigarren deialdian ere.Oraingoan 11 egun beharre-

an 15 egun iraungo ditu ariketak,eta arigune deitu dioten rola ereegongo da, ahobizi etaBelarriprest rolez gain. ariguneariketa taldean egiteko moduaizango da, esate baterako, herri-

tarrei zuzendutako zerbitzuetan.Pertsonek ez ezik, erakunde etaenpresek ere edukiko dute zere-sana Euskaraldian. Bigarrenalehenengoaren jarraipena izangoda, baina esparru gehiagotarazabalduko da. Iaz bi lagunenarteko elkarrizketetan oinarritzenzen ariketa, eta bigarren deial-dian, ostera, espazio, leku etaharreman zabalagoetara hedatunahi da.

Erakundeek pisu bereziaedukiko dute, baita konpromisoaere. Erakundeek euskaraz aritze-ko guneak sortu, bultzatu etababesteko aukera edukiko dute.Bi parte hartzaile mota egongodira: herritarrak eta erakundeak.

Bigarren euskaraldi honenaurkezpenak 2019ko azken hila-beteetan egingo dira herrietan.

antolatzaileek esan duteahobizi eta Belarriprest txapenerabilerak jarraitu egingo duela.

> KUlTUra

Page 4: UdalBARRIAK OndarrOaKO BarrI-PaPEra · H izkuntza ohiturak aldatzea da Euskaraldiaren hel-burua, eta asmo horrekin jarraituko du bigarren deialdian ere. Oraingoan 11 egun beharre-an

amarra. Izen horidauka Ondarroa etalekeitio arteko ure-tan dagoen akuikul-tura parkean hazita-

ko muskuiluak. Uztailaren 3anegin zuten aurkezpena, bertanzeudelarik besteak beste,zunbeltz Bedialauneta alkatea,lekeitio eta mendexako alkate-ak, Iñigo Urkullu lehendakaria,arantxa Tapia sailburua, BittorOroz sailburuordea eta bestehainbat erakundetako ordezka-riak. Kalare deuna kofradiakopresidenteak eta arrankoba etaItsaskorda enpresetako ordezka-riek ere parte hartu zuten aur-kezpenean. Txomin lasartematxitxako muskuiluak enpresa-ko arduradunak esan zuen leheneuskal muskuilua uztailarenamaiererako kontsumitzaileekeskuragarri edukiko dutela.zunbeltz Bedialauneta alkateak

haztegitik ateratako muskuiluakOndarroan elaboratzearengarrantzia azpimarratu zuen:«garrantzitsua izango da hazte-gitik jasotakoa gure herrianmanipulatzea. Gure ustez horrekaberastasuna eta lanpostuaksortuko ditu».

Hamabi longlinek osatutakoparkea iaz eraiki zen, arrantzaeta akuikultura 2015-2020 PlanEstrategikoaren baitan. longlinebakoitzak 130 metroko 100 sokabertikal ditu; eta bakoitza 250kilo eusteko gai da. aurten 100tonako ekoizpena espero da, etalauzpabost urtean 500-600 tonajasotzea aurreikusten da.

Kantauri itsasoan ipini dengisa honetako lehen poligonoada atxazpi parekoa. Hain zuzenere Kantauri itsasoaren ezegon-kortasunak eta gainontzekoezaugarriek egiten dute hainberezi lehen euskal muskuilua.

UdalBARRIAKOndarrOaKO Udala 2019ko uztaila • 27. zk 4

Kiroldegian antolatutakokirol udalekuak oso

arrakastatsuak izan dira

Tx i r r i m o r r a s k iOndarroako denboralibre Taldeak 30 urte

bete ditu aurten. 30 urtez begirale ugari eta

milaka ume igaro dira taldetik.asteburuetako ekintzak, egunpasak, txangoak... Urteurrenekoekitaldietan guztiek parte hartudute, luzea baita Txirrimorraskin

modu batera edo bestera partehartu dutenen zerrenda.

Urteurreneko ospakizun han-dia egun guztiko jaiarekin eginzuten maiatzaren 25ean.Goizean, musikak eta artelangoburuhandi eta herensugeak etakirolek eduki zuten tartea.Bazkari erraldoia egin zutenzaldupeko jolastokian, eta amai-tzeko, musika Plazan elkartuziren, musikarekin gozatzeko.Baina egun horretaz gain, bestehainbat ekintza ere egin zituz-ten: erakusketa, GaraziEtxabururekin mugimendu taile-rra, mendi irteera Karenkarekinbatera, solasaldia Porrotxekin...zorionak, Txirrimorraski! Urteaskotarako!

30 urte bete dituTxirrimorraski ODLTk

> aISIaldIa

Berton hazitako Amarramuskuilua aurkeztu dute

> EKOnOmIa

Ondarroa eta lekeitio arteko uretan dago haztegia, eta, besteak beste, Kalare deuna arrantzaleen kofradia,

arrankoba eta Itsaskorda enpresak dira proiektuaren sustatzaileak, azTIrekin batera.

Txirrimorraskiko kide izandako guztiak nahi izan dituzte urteurrenekoparte hartzaile bihurtu, begiraleak zein umeak aurten ere arrakastatsuak

izan dira zaldupe udalkiroldegian antolatutako

kirol udalekuak.Herriko gaztetxoek 16 kirol

jarduera egiteko aukera edukidute udalekuetan. Kiroldegikoarduradunek esan dutenez, jar-duera hauek guztiak egitekoezinbestekoa izan da kirol talde-en laguntza. «Oso eskertutagaude herriko zein inguruetakoherrietako talde eta norbanako-ek eskainitako laguntzarekin,beraiei esker hainbat jardueraegin ahal izan ditugu eta».

lehen txandan 75 matrikula

egin ziren; eta bigarrenean, 65.Ume batzuk bi txandetan errepi-katzen duten arren, aurten guzti-ra 140 matrikula egon dira, urte-ro goruntz doan kopurua.arrauna, errugbia, eskalada, fut-bola, igeriketa, jolas kooperati-boak, saskibaloia, sentsibilizaziojokua, ur jolasak, akuatloia, txi-rrindularitza eta zunba egindituzte. Salbamendu eta soros-pen ikastarotxoa ere egin zuten.«amaieran guraso eta umeeninkestak jasotzen ditugu,hurrengo urterako gauzak hobe-tzeko eta baloratzeko», adierazidute.

Page 5: UdalBARRIAK OndarrOaKO BarrI-PaPEra · H izkuntza ohiturak aldatzea da Euskaraldiaren hel-burua, eta asmo horrekin jarraituko du bigarren deialdian ere. Oraingoan 11 egun beharre-an

UdalBARRIAK OndarrOaKO Udala 2019ko uztaila • 27. zk 5

augustin zubikarai idazleondarrutarraren nobelabeka lehiaketa martxan

da, beste urte betez. aurten ere,Ondarroako Udalaren eta Elkarargitaletxearen eskutik dator,hemeretzigarrenez.

«Euskal kultura aberastekoeta idazleen lana bultzatzeko»xedearekin egiten den nobelasortzeko beka eskuratzekolehian sartu nahi [email protected] helbideelektronikora bidali beharkodituzte proiektuak, irailaren 30abaino lehen.

lehiaketara eleberriak idaz-teko proiektuak aurkeztu behardira, eta irabazleak proiektuhorretan oinarritutako nobelaidazteko aukera ematen duensaria irabaziko du gero, 6.000euro. Horren erdia lehiaketaamaitzean ordainduko du uda-lak; eta beste erdia, nobelaamaitu eta gero.

Beka lortzeko lehiaketaraaurkezteko, beharrezkoa dajatorrizkoak eta euskaraz sortu-tako lanak izatea. Hau da, ezindira beste lan batean oinarritutaegon edo beste lekuren batetikmoldatuak izan. Bestalde, derri-gorrezkoa da proiektuak aurre-tik beste inon saririk jaso ezizana edo inon argitaratuta ezegotea.

Parte hartzaile bakoitzakdatu pertsonalak zehaztubeharko ditu lanak aurkeztean:egilearen izen-abizenak, helbi-dea, posta elektronikoa, telefo-noa eta nortasun agiriaren

kopia eskaneatuta. Eta landukoduten kontakizunaren azalpena(2.000-6.000 karaktere) bidalibeharko dute posta elektroniko-an atxikitako dokumentuetan,haren ezaugarriak zehaztuta:argumentua, egitura, luzera,estiloa… Idazlanaren lagina ereosatu beharko dute, 15.000 eta40.000 karaktere bitartekoa; ezdu zertan hasierako zatia izanbehar.

ana Urkiza eta leire Bilbaoondarrutarrek eta Xabiermendiguren beasaindarrak osa-tuko duten epaimahaiak jasota-ko proiektu guztiak aztertu, etahaien arteko irabazlea izendatu-ko dute urriaren 31 baino lehen,beti ere eskatutako gutxiengokalitate maila bat egonez gero.maila hori ez badago, bekaeman gabe geratuko litzateke.

VIII. Nanoipuin lehiaketaOndarroako Udalaren euskarabatzordeak nanoipuin lehiaketaantolatu du, 140 karakteretakoipuinen lehiaketa. Edozeinekhartu dezake parte, bainabakoitzak bi nanoipuin bidaliditzake, biak ere bidalketabakarrean. lanak [email protected] helbidera bidali behardira, ezizenarekin sinatuta.Bidalketa berean nan zenba-kia, izen-abizenak eta telefonoaere bidali behar dira. Urriaren15era arte jasoko dira nanoipui-nak, eta irabazleek 400, 200 eta100 euroko sariak jasoko dituz-te.

Zabalik da AugustinZubikarai nobela bekalortzeko lehiaketa

Txomin Agirre ikastolak ateakitxi ditu betirako,50 urte bete ostean

Ondarroako institutuak bi sari jaso dituOndarea 2019 lehiaketan

Txomin agirre ikastola50 urtez aritu da herri-ko umeak hazten etahezten.

50 urtez etorkizuneko onda-rrutarrak baloreetan oinarritu etaherritar eredugarriak sortzen.aurten 50 urte bete ditu Txominagirrek, baina hain urteurrenberezian ateak itxi behar izanditu.

Ekainaren 15ean jai bereziaegin zuten irakasleek, ikasleek,gurasoek eta beste langileek,

euren bizitzaren zati hain garran-tzitsua izan den ikastolari aguresateko. Ez ziren falta izanmomentu hunkigarriak, eta batibaino gehiagori erori zitzaionmalkoren bat edo beste.zunbeltz Bedialauneta alkateakesan zuen pena dela hainbesteurtez herrian egon den ikastolaitxi izana. «Hori ez da albiste onainorentzat, ez ikastolarentzatezta herriarentzat ere». EneritzBasurko hezkuntza batzordebu-ruak ere albiste penagarria delaazpimarratu zuen: «Herriko hez-

kuntza sarearen kide garrantzi-tsu bat galdu dugu Txominagirre ikastolaren itxierarekin».

Txomin agirre ikastolakozuzendaritza taldeko kideek eresare sozialen bitartez argitaratu-tako mezuan ikastola ixteak zela-ko sentimendua utzi dien azalduzuten: «Sentimendu eta emoziohauek suntsiezinak dira; haueiezin zaie aterik itxi; horregatikgurekin eramango ditugu biho-tzean, bizitza guztirako».

Eskerrik asko Txomin agirre!

Emozioz betetako agurra eskaini zioten ikastolari

Kultura Ondareasariaren aurtengoedizioan bi sarijaso dituOndarroako insti-

tutuak.lehenengoa, Emaku-

meak arraunean bideoariesker izan da. dBH 3ko Urtzaagirre, ane Eizagirre, ItziarGandiaga, Uxue laka etanarea Urrestik napolesera 8egunerako bidaia irabazizuten, Emakumeak arraune-an lanarengatik; arraunareneta emakumearen artekoerlazioa landu zuten generoikuspegitik. Bestalde, Onda-rroako institutuak ere saribat jaso zuen, lehiaketaralan gehien aurkeztu zituenikastetxea izan zelako.

Institutuko ikasleekbeste hainbat sari ere jasodituzte aurten: Elhuyarrekantolatutako zientziaazokako saria (dBH 4 etaBatx 1.) eta EGIn eta EKInprogramako saria (dBH4).

> HEzKUnTza

> lITEraTUra

Page 6: UdalBARRIAK OndarrOaKO BarrI-PaPEra · H izkuntza ohiturak aldatzea da Euskaraldiaren hel-burua, eta asmo horrekin jarraituko du bigarren deialdian ere. Oraingoan 11 egun beharre-an

UdalBARRIAKOndarrOaKO Udala 2019ko uztaila • 27. zk 6

Ondarroako Udalak,Berdintasun sailaren etaEtxelilaren bitartez eta

Emakume Kontseiluaren babesa-rekin, andra mari jaietan gertadaitezkeen eraso sexistei eran-tzuteko arreta telefonoa ipini duerabilgarri: 688 772 772.

Telefono zenbakia erasorenbat jasan edo ikusten duten guz-

tiek erabili dezakete, eta bertanzer egin eta nola jokatu azaldukoda. «Telefonoaren beste aldeangaian adituak diren pertsonakegongo dira aholkularitzaeskaintzen eta babesa ematen»,esan du Irina alkortaBedialauneta Berdintasun zine-gotziak.

«Espero dugu telefonoaren

beharrik ez edukitzea, bainahorretarako egin ditugu lanketaeta protokoloa». Uztailean eginzuten protokoloaren lanketajaietan parte hartzen duten taldeeta norbanakoek, erasoren batgertatuz gero erantzun batera-tua eta antolatua emateko.«Gorde telefonoa, eta erasorenbat jasan edo ikusiz gero, deitu!».

> andramaIXaK’2019

Erasoen aurkako telefonoajaietan ere bai

Udalerri Euskaldunenm a n k o m u n i t a t e a k(Uemak) bertako partai-

de diren herrietako udalekinbatera gehienbat turistei zuzen-dutako hiztegia argitaratu duoinarrizko hartu-emanak euska-raz izatea ahalbidetzeko.Hiztegia zazpi hizkuntzatandago: euskaraz, katalanez, gaz-telaniaz, galegoz, ingelesez,frantsesez eta alemanez.Turismo Bulegoan daude esku-ragarri.

Besteak beste, agurrak, den-bora, norabideak eta lekuak,garraioa, familia, janaria eta eda-ria, egunak eta hilabeteak etazenbakiak agertzen dira hizte-gian. Hoteletan, jatetxeetan edotabernetan komunikatzeko ber-bak ere agertzen dira.  “Euskaraerakargarria da bisitarientzat,eta gauzak erraztearren, hiztegitxiki bat kaleratu dugu Onda-

rroan eta beste herri euskaldunaskotan, Uemarekin bateraongietorria ematen euskararenherrira, Ondarroara, EuskalHerrira”, esan du arantzaatxurra aranguren euskara zine-gotziak.

Turista zein bisitari askoetortzen da Ondarroara udakohilabetetan, askok uste dutenabaino gehiago. UdalerriEuskaldunen mankomunitateakegindako azterlan batek dioe-nez, bisitari gehienek badakiteeuskal hiztun asko bizi den tokibatera datozela, eta espero duteeuskararekin topo egitea. Izanere, bisitarien laurden bat EuskalHerritik bertatik heltzen da,beste laurden bat HerrialdeKatalanetatik, beste laurden batEspainiatik eta gainerakoak, orohar, frantziatik, alemaniatik,Eskoziatik, Ingalaterratik,Galestik eta Herbeheretatik.

> TUrISmOa

Turistei zuzendutakozazpi hizkuntzatako hiztegia atera du

Uemak

Udalak garrantzi berezia eman nahi dio erasoen prebentzioari

Herri Busakaldaketak

edukiko ditujaietan

Herri Busak hainbat alda-keta edukiko ditu andramari jaiek irauten duten

bitartean. Jaien baitan antolatu-tako ekintzak eta ekimenekohiko ordu eta ibilbideak alda-tzea eragin dute.

abuztuaren 13an (martitze-na) eta 14an (eguaztena) HerriBusa ez da nasa kaletik zeharigaroko, eta Kamiñazpitik herri-gunera egin beharreko ibilbideakanpotik egingo du. Bestalde,abuztuaren 16an (barikua) ez daHerri Bus zerbitzurik egongo.

Udalak gogorarazi nahi duHerri Busaren udako ordutegiaabuztu amaiera artekoa dela, etairailaren 2an (astelehena) berrizere neguko ordutegian hasikodela funtzionatzen.

Hilaren 7anhasiko dira

danborradakoentseguak

abuztuaren 7an hasikodira Kresala KulturElkarteak andra mari jaie-

tarako antolatzen duen danbo-rradarako entseguak. Entseguaklau egunetan egingo dituzte:abuztuaren 7an, 8an, 9an eta12an, danborradaren bezperan.Entsegu guztiak 19:00etan hasi-ko dira, Kofradia zaharrekoazken solairuan.

Elkarteko arduradunek esandute ahal duten guztiek abuz-tuaren 7an bertan izena emateadela komenigarriena, hasieratikdanborra gordetzeko.

danborrada abuztuaren 13anegingo da, Gazte Egunean,22:00etan, zubi zahar herri ikas-tolatik aterata. Iaz danbor guz-tiak erabili zituzten.

Adintxikikoentzako

baimena, ezinbestekoa

aurten ere, adin txikikoekgurasoen edo tutoreenbaimena behar izango

dute andra mari jaietako zenbaitjardueratan parte hartu ahal iza-teko. Horretarako, ezinbestekoaizango dute jaietako programanagertzen den baimena betetzea.

Baimen hori gurasoek edotutoreek sinatuta egon beharda, eta adin txikikoak parte hartunahi duen ekintza baino lehenantolakuntzako kideei erakutsibeharko die. aurten, esaterako,baimena aldean eduki beharkodute Umeen Eguneko kukañanedo andra mari Eguneko zezensuzkoan parte hartu nahi badu-te. Bestalde, su artifizialak dau-denean, segurtasun neurriakerrespetatzeko eskatzen da.

Neskentrainerua,

ligan lehen aldizherrian

aurtengoa urte berezia daOndarroa arraun Elkar-tearentzat. lehen aldiz

lortu dute nesken traineruaOndarroa aEren izenean ureta-ratzea liga ofizial batean.

Beraz, Ondarroa arraunElkarteko nesken trainerualehen aldiz ikusiko da herrianligako estropada batean.arraunzaleek abuztuaren 11n(domekan) daukate hitzorduabarra musturrean. ETE ligakoestropada jokatuko da12:00etan, eta bertan egongodira lehiatzen herriko neskak. Iazlea-artibai traineruan lehiatuziren lekeitiarrekin batera.aurten, herriko trainerua izandaeta lehen aldia izanda, ikuslegehiago animatzea espero da.

Etorkizuna daKuadrillaEgunerako

gaia

Kuadrilla Eguna gai batekinlotu izan da aspaldionOndarroan, eta aurten ere

badauka gaia abuztuaren 16ak:Etorkizuna.

deialdi zabal baten ostean,herriko hainbat kuadrilla batuziren Kofradia zaharrean uztaile-ko lehen hamabostaldian, etahaien artean erabaki zuten gaia.Jai Batzordeak herriko kuadrillenesku utzi du azken urteetangaiaren aukeraketa. Gaia osozabala dela iritzita egin duteaukeraketa antolatzaileek:«Seguru gaude imaginaziorik ezdela faltako. Batzuentzat etorki-zuna hurbileko zerbait izangoda, eta besteentzat urrunekoa.Badakigu kuadrilla batzuk pres-taketak egiten hasiak daudela».

Page 7: UdalBARRIAK OndarrOaKO BarrI-PaPEra · H izkuntza ohiturak aldatzea da Euskaraldiaren hel-burua, eta asmo horrekin jarraituko du bigarren deialdian ere. Oraingoan 11 egun beharre-an

HERRIBUSA

ASTEGUNETAN:07:50 Ibaiondo - arta 08:05 arta - Ibaiondo 08:20 Ibaiondo - arta08:35 arta - Ibaiondo 08:55 Ibaiondo - arta09:15 arta - Ibaiondo 09:30 Ibaiondo - Itsasaurre09:45 Itsasaurre - Ibaiondo 10:00 Ibaiondo - arta10:15 arta - Ibaiondo 10:50 Kamiñazp-Ibaion-Itsasaurre11:15 Itsasaurre - Ibaiondo 11:45 Ibaiondo - arta12:00 arta - Ibaiondo12:30 Kamiñazpi -Ibaiondo -arta12:50 arta - Kamiñazpi -Ibaiondo 14:35 arta - Ibaiondo15:00 Ibaiondo - arta

ASTEBUKAERETAN ETA JAIEGUNETAN

EZ DAGO ZERBITZURIK

Udako ordutegiauztailaren 1etik

abuztuaren 31ra arte

!

!

7

posta elektronikoz:[email protected]

HErrITXarrEn BOZA

900 314 053TFNOA.+BUZOIAK+ SARESOZIALAK

http://www.udalbarriak.eus/ekitaldiak/

UdalBARRIAK OndarrOaKO Udala 2019ko uztaila • 27. zk

Ekainak 17(posta elektronikoz).Egun on,On zinegotzi barrixak dakauela,kiroletaku eztai zein ixango ran,baine ia kaso etxe´skun... herrixanezta kanastaik saskibaloin ibiltxe-ko, padelen ibiltxeko be ezta kan-txaik, jendi Markina jutenda pade-lenibiltxea edo Deba. Skate parkinondun bertan behera lagata danfutbol zelaixin ia kantxa bat jarrileiken. Kantxaprefabrikau bat paddelen ibiltxekoero saskibaloin... kirola bultzatubihir dou gaztin artin, eta futbolazaparte aukera gehixa eskaini, ska-teaz ein dan morun. Ta horiKOASTAku be oso ideia ona hon-dartzan jarri dan txiringitu...Bueno ba, ia hau emaile kiroletakozinegotzi te arduradunak irakur-ten daben da martxan jarri.Eskerrik asko.Erantzuna: Udalak herrian dau-den kirolguneak baliatu nahi dituherritarrei eskuragarri jartzeko.Saskibaloian aritzeko, esaterako,ikastetxeekin hitz egiten ari garaeskola orduez kanpo jolastokiakzabalik uzteko.

Ekainak 19 (telefonoz).Eguerdi on. 13:30xak diz eta gaurgoxeko 09:00xetan ebaitxuezAlamedako arbolan azpiko beda-rrak. Ezta deretxoik gukAlamedakuk aguantaten douena.Pentsaten dot behin bedarra eba-txakun baten bat jun bihir delaatzetik bedarra batzen, Alamedaguztin zabaldu baik. Alamedi betida zikin-zikine. Alde Zaharra etaKantxopi mangeatezuez, ba! Dagu zer ga, ba! Ya esta bien!Erantzuna: Uda garaian briga-dak ohi baino lan gehiago edukiditu, eta horregatik gertatu zenhori. Hurrengoan horrelakorik ezgertatzen ahaleginduko daudala. alameda ere garbi man-tentzeaz arduratzen dira briga-dako langileak.

Ekainak 21 (telefonoz).Egun on. Alde Zaharreko bizilagunbat naz, eta eztot deitxu03:00retan disparateik ez esatea-rren. Kejaten naz eztalako dere-txoik honei taberneruoi udaletxikalfonbri ipintxeko eta gu bertanbixi gazenokatxik ixelako arduraikez eukitxi. Nahi dot esan horrektaberneruok 03:00rak arte eondizenak on lo egongo dizela, ta gubizilagunok biharrea jun bihirgazela on. Pentsaten dot guatxikixerrek eztotsuela arduraik.Erantzuna: Tabernari bakoitzakbadaki zer ordutan itxi beharduen bere taberna, daukan mai-laren arabera, udalak horrela bai-tauka aginduta. Ordu horietanudaltzaingorik ez da egoten uda-lak taberna horien ordutegiakontrolatzeko.

Ekainak 22 (posta elektronikoz).Goxin goxa Bolin denda nixule(lehenako mojan plaza) motorbatek ixe beanganea bota gatxuneu te umi, ta ondion berak erre-zoi... motorrak ezin di plazan eon!!!Bolin dendako plazi, plaza bat daoinezkuntzat ta askotan motorranolixuaz eoten da lurre... erozeinektxirrist ein leike erraz eta jausi. 20motor baino gehixa daz, ta horiezta motorran aparkamiento bat.Zaldunbide etxe barrixetako etxinespaloin jarri zenduen pibotik nahidou motor ero kotxik ez sartzeko.Ta plazi oinezkuk aprobetxati, zeherrixan aparkamientu bara,baine danok nahi dou etxe azpi-xan, ta hori ezin leike... Zaldupeko

anesun leku sobran, ta plazakmotor ta kotxez beteta...nun dazoinezkun eskubidik?Erantzuna: Udala jakitun da ara-zoa direla motorrak plaza horre-tan. Oinezkoen guneak errespe-tatu egin behar dira, eta neurriakhartuko ditugu hori horrela izandadin.

Ekainak 23 (telefonoz)Deitzen dot esateko hondartzakoboleiboleko sari eusten daben bur-dinetako batek pletini daukelaurtenda. Rasun eon baik urtendada, eta arriskutsu ahal da ixan.Hoixe esateko zan. Eskerrik asko.Erantzuna: Udalak hainbathobekuntza egin ditu hondartza-ko azpiegituretan, eta horietakobat izorratuta zegoen boleibole-ko sarea aldatzea izan da.

Uztailak 4.(Posta elektronikoz).Mojetako plazi motorrez betetada. Danok nahi dou motorra erokotxi etxe azpixan aparka, baineeziln eike. Lekoik eztozule bila-tzen? Ba, anexu. Zelan da anexukotemi? Asfalta leike?Erantzuna: lehenago ere aipatudugu mojetako plazako moto-rren gaiari irtenbidea ematenahaleginduko garela epe labu-rrean. anexoari dagokionez,madrilgo Kosta departamentua-rekin negoziaketak aurrerantzdoaz behingoz guztiok nahiduguna bete eta anexoa asfalta-tzeko. Ez dira negoziaketa erra-zak, baina asfaltatzea lortukodugula uste dugu.

agenda

24 ordutan martxan zure mezua lagateko!

TELEFONO BEREZIAzuen kritikak, kexak, ideiak

zein proposamenak jasotzeko,telefono zenbaki berezia daukazue. dEITU!

900 314 053

DOHAINIK!

Abuztua• 3, zapatua, Itsasaurren/12:00etatik aurrera/ BaSErrIazOKa.

• 4, domeka, Alamedatik/12:00etan/ ElKarTaSUnaHOndarTzETaraInO! Etxerat.

• 10, zapatua, Zaldupen/11:00etan/ 42. andra marISarIa: aurrera KE - Cd Santurtzi.

• 10, zapatua, Ondarroakobadian/ 18:00etan/ EUSKO-TrEn ETa EUSKOlaBEl lIGaKOESTrOPadaK. Ondarroa arraunElkartea eta Ondarroako Udala.

• 11, domeka, Ondarroakobadian/ 12:00etan/ ETE lIGa-KO ESTrOPada. Ondarroaarraun Elkartea eta OndarroakoUdala.

• 11tik 18ra,ANDRAMAIXAK’2019!• 11, domeka, SanTa Klara EGUna.• 12, astelehena, UmEEn EGUna.• 13, martitzena, GazTE EGUna.• 14, eguaztena, andra marIBEzPEra/amnISTIa EGUna.• 15, eguena, andra marI EGUna.• 16, barikua, KUadrIla EGUna.• 17, zapatua, arranTzalE EGUna.• 18, domeka, SEnEGaldarJaIa. Itsasaurren.

Iraila• 2, astelehena, Herri Busa/HErrI BUSarEn nEGUKOOrdUTEGIa HaSIKO da.

• 28, zapatua, Zubi barritikbarra musturreraino/14:00etan/ XXI. UmEEn arran-Tza lEHIaKETa. arrigorri Itsasarrantza Elkartea.

• 17:30etan/ OndarrU-lEKITTOKOSTaldEKO laSTErKETa.Tximista atletismo Taldea.

• 30, domeka/ aUGUSTIn zUBI-KaraI nOBEla BEKa lEHIaKE-Tara lanaK aUrKEzTEKOazKEn EGUna. Ondarroakoudala eta Elkar.

Urria• 3, 4, 5 eta 6/ Eguenetik dome-kara/ maraBIllI fESTIBala.manuelistak.

• 15, martitzena/VIII. nanOIPUInlEHIaKETara lanaK aUrKEz-TEKO azKEn EGUna.Ondarroako Udala.

• 19, zapatua/TXaPEl EGUna.zubi zahar herri ikastola.

• 31, 1, 2 eta 3/ lITEraTUramUaK. Ondarroako Udala.

Page 8: UdalBARRIAK OndarrOaKO BarrI-PaPEra · H izkuntza ohiturak aldatzea da Euskaraldiaren hel-burua, eta asmo horrekin jarraituko du bigarren deialdian ere. Oraingoan 11 egun beharre-an

Osasun Etxea 94 603 79 99Gurutze Gorria 94 683 19 29SOS larrialdiak 112Suhiltzaileak 94 616 89 92Itsas Sanitatea 94 683 10 00alkoholiko anonimoak Elkartea

94 683 20 86Emakunde 945 13 26 13

Bizkaibusa 902 222 265Euskotrena 902 543 210PESa 902 101 210Taxi-Geltokia 94 683 26 86

Kofradia 94 683 01 50Txalupen sarrera 94 683 02 23 Enplegu Bulegoa 94 683 07 00

Butanoa 94 616 62 54Iberdrola 94 415 14 11Telefonika-aberiak 1002Ura- Partzuergoa 94 487 31 87

Postetxea 94 683 15 01Parrokia 94 683 01 98notaritza 94 683 00 83

arraun Egoitza 94 683 33 35zaldupe zelaia 94 683 10 53Kzgunea 94 683 33 45lea-artibai amankomunazgoa

94 616 90 68Traste zaharren Bilketa

900 10 48 78lea artibai Garapen agentzia

94 683 34 95

UDALETXEAMUSIKA PLAZA z/g1.pisuan:Idazkaritza 94 6833674alkatetza 94 6833676Bulego Teknikoa 94 6833677Kultura eta Kirol Saila

94 6833669Euskara zerbitzua 94 6833668Berdintasun Saila 94 6833670

PLAZA AZPIKO BULEGOAKErregistro orokorra 94 6833672Udaltzaingoa 94 6833673Gizarte zerbitzuak 94 6833671Kontuhartzailetza 94 6833666Kontsumo Bulegoa (eguenetan)

94 6830498Bake Epaitegia 94 6833679

BESTE UDAL ZERBITZUAKantiguako ama Jub. artibai Egoitza 94 683 32 31Etxelila 94 613 40 08Guzur EtxeaHHI - EPa 94 683 27 55liburutegia 94 683 33 43Kiroldegia 94 613 42 09maskulo Etxea 94 612 97 79musika Eskola 94 613 40 63Turismo Bulegoa 94 683 19 51

UdalTElEfOnOaKwww.udalbarriak.eus

EZ PASA!

TElEfOnOInTErESGarrIaK

> OSPaKIzUnaK

San Juan suak: txarrak erre eta onak gorde!

San Juan bezperako suaberezia izan ohi daOndarroan. aurten, gainera,

aspaldiko surik gehien egin daherrian, eta horrek bizitasunaeman dio urteko egunik luzeena-ri: baserrietan, Kamiñazpin,Kafeatzean, astillerun...Gorozikan ere ospatu zituztenauzoko jaiak. Ondarroan, musikaPlazan artelanek antolatutakoakelarrearekin amaitu zen jaia.«Baga, biga, higa... txarrak erre etaonak gorde! Ein dantzan suanbueltan!»

Aldarrikapenez betetako ekainaren 28a

Sexu askapenarennazioarteko Egunak aldarri-kapen argiak utzi zituen

herriko kaleetan. Goizean, herriko

ikastetxeetako ikasleekHezkidetza Egitasmoaren baitanlandutakoak erakutsi zituztenalamedan jarri zuten erakusketa

koloretsuan: duela 50 urteStonewallen gertatutakoak landuzituzten. arratsaldean, ostera,andrabandak girotu zuen herria.

amaitzeko, elkarretaratzea eginzuten alamedan. aske maitte,aske bixi!

AUIMINYULINBLU! Lo bailau, bailau esta!

Eguraldia lagun, giro bikainean ospatuzen radixu irratiak antolatutako 22.zapato azule. dinamartxen iritsierakizan ziren eguneko unerik berezienak.Euskal Herriko kamisetarik onena

Soraluzeko aupa Gu!-rena izan zen etaOndarroako kamisetarik onena manuelistek(marabillik) eroan zuten (beheko argazkian).Erakusleihoetan zurrumurru liburudendak jasozuen «boloa». luis Iriondo Marmoleru izan zenomendua bera delako hasiera-hasieratik mar-molezko «boloak» (sariak) egiten dituena. Jaiakhurrengo goizera arte iraun zuen musikaPlazako eta frontoiko guneetan. Iaz baino hon-dakin gutxiago sortu zen radixu irratiak eta uda-lak egindako kanpainari esker.

-