UDAKOINDARTZENEURRIAKDBH1

download UDAKOINDARTZENEURRIAKDBH1

of 17

description

UDAKOINDARTZENEURRIAKDBH1

Transcript of UDAKOINDARTZENEURRIAKDBH1

Teknologia Azterketa DBH 1

TEKNOLOGIA DBH-1UDAKO INDARTZE NEURRIAK

2014-2015Ikaslea:______________________________________________________

Irakaslea:____________________________________________________

Entregatzeko eguna: 2014/09/09

TEKNOLOGIA APUNTEAK ERABILIZ ERANTZUN ITZAZU HURRENGO GALDERAK1.EBALUAZIOA (EGITURAK)1. Zer da teknologia? Zertarako balio du teknologiak? 2. Teknologian Proiektu Metodoa erabiltzen da eta metodo honek urrats batzuk ditu. Zeintzuk dira? Egin eskema bat geziak erabiltzen. 3. Zein material erabili dira historian zehar egiturak eraikitzeko? Bete ezazu hurrengo taula: AROAMATERIALAADIBIDEA

4. Zer alde dago habeen eta zutabeen artean? 5. Marraztu hiru dimentsiotan hurrengo profilak: Hirukidun profila, laukidun profila, borobildun profila.

6. Esan hurrengo marrazkietan agertzen diren esfortzu motak.

7. Bilatu konponbideren bat, zubi honen habea makur edo deforma ez dadin:

8. Marraz ezazu zubi on eta handi bat non agertzen diren hurrengo elementu erresistenteak: zutabeak, habea, triangelu formako egiturak, tiranteak eta zimenduak. Aipatu elementu bakoitzak jasaten duen esfortzu mota. 9. Adierazi hurrengo marrazkian agertzen diren egituren elementu izenak eta hauek jasaten dituzten esfortzu motak.

10. Erreparatu irudi hauei:

a) Zergatik ditu hainbeste hanka bulegoko aulkiak?b) Zergatik dira hain zapalak kirol-autoak?11. Adierazi zer eratako egiturak diren elementu hauek:

12. Adierazi zein erakuntza-elementu ikusten dituzun argazki hauetan.

13. Egitura egonkorrak. Komentatu hurrengo irudian zer egin behar dugun zenbait egituren egonkortasuna handitzeko.

14. Eskuaira eta kartaboia erabiliz traza itzazu paraleloak eta perpendikularrak. Goian agertzen den forma errepikatuz.

2.EBALUAZIOA (MEKANISMOAK)

1. Zer dira makinak? Zer behar dute makina guztiek funtzionatzeko? Nondik lortzen dute behar duten hori? 2. Zer dira palankak? Zenbat palanka mota ezagutzen dituzu? Idatzi euren izena eta marraztu hiru motakoen eskemak . Palankaren atalen izenak marrazki bakoitzaren gainean jarri. 3. Palanka orekatu honetan zenbatekoa beharko luke izan hipopotamoaren pisuak?

4. Sailkatu itzazu ondorengo palankak mailaren arabera. Kokatu kasu bakoitzean palankak dituen elementuen izenak marrazkien gainean.

5. Adierazi ezazu norantz kulunkatuko den balantza edo orekatuta dagoen. Arrazoitu erantzuna.

6. Marraztu bi plano makurtu desberdin eta kasu bakoitzean jarri harri borobil bat igotzeko. Azaldu zein kasutan egin behar den indar gehiago.

7. Zer dira ZIRIAK? Zertarako erabiltzen dira? Azaldu bere funtzionamendua. Zirien adibideak jarri eta marraztu adibide bat.

8. Zer dira arrabolak? Noiz et nortzuek erabili zituzten? Marraztu adibide bat.9. Hemen agertzen diren polipasto hauetan zenbateko indarra egin beharko dugu kasu bakoitzean zama jasotzeko?

10. 600 rpmtan bira egiten duen motor baten ardatzean 4 cm diametroko polea bat dugu. Polea hau, uhal baten bidez, 12 cm diametroko beste polea bati lotuta dago. a) Irudika ezazu transmisio sistema bi dimentsiotan. Adierazi ezazu zein den polea gidaria eta zein gidatua, eta zein den bakoitzaren biraketa noranzkoa gezien bidez.

b) Mekanismo murritzaile edo biderkatzailea da?

c) Zein da polea gidariaren abiadura?

d) Zein da polea gidatuaren abiadura?

11. 400rpmtan bira egiten duen motor baten ardatzean 14 cm diametroko polea bat dugu. Polea hau, uhal baten bidez, 2 cm diametroko beste polea bati lotuta dago. (0,5puntu)

a) Irudika ezazu transmisio sistema bi dimentsiotan. Adierazi ezazu zein den polea gidaria eta zein gidatua, eta zein den bakoitzaren biraketa noranzkoa gezien bidez.

b) Mekanismo murritzaile edo biderkatzailea da?

c) Zein da polea gidariaren abiadura?

d) Zein da polea gidatuaren abiadura?

12. Poleen erradioetan erreparatuz gero: (0,75puntu)

Zenbat bira eman beharko ditu 1. gurpilak, 2. gurpilak bi buelta eman dezan? ____

Zenbat bira eman beharko ditu 1. gurpilak, 3. gurpilak hiru buelta eman dezan? ____

Zenbat bira eman beharko ditu 1. gurpilak, 4. gurpilak lau buelta eman dezan? ____

13. Bete ezazu taula hau:

IZENAKROKISAFUNTZIO EDO ERABILERA

14. Bete ezazu taula hau eta erabili hiru kolore desberdin bista mota bakoitza margotzeko. Goiko piezak eta baita bistak margotu behar dira beti kodigo berdina erabiliz. Hau da, aurretiko bista beti kolore berdinarekin piezan zein bistan eta prozedura berdina jarraitu behar da beste bi bistekin.

15. Bistak. Atera itzazu hiru bistak hurrengo piezei. Lehenengo arkatzez eta gero errepasatu errotuladore beltz batekin.

16. Bistak. Atera itzazu hiru bistak hurrengo piezei. Lehenengo arkatzez eta gero errepasatu errotuladore beltz batekin.

3.EBALUAZIOA (ELEKTRIZITATEA)

1. Adierazi zer elementu diren elektrizitatea sortzeko gauza. 2. Zer adierazten dute pila baten voltek?

3. Zertan bereizten dira material eroalea eta material isolatzailea? Zergatik estaltzen dira kableak plastikoz?

4. Hauetako zein kasutan gastatuko da lehenago pila, bonbilla guztiek ezaugarri berak badituzte? Zergatik?

5. Zer arrazoirengatik sortzen dira deskarga elektrikoak? Zer arrisku- egoera saihestu behar ditugu?

6. Azaldu, zeure hitzak erabilita, zer den korronte elektrikoa.

7. Marrazkiko zein bonbillak du erresistentzia elektriko handiagoa, pilek ezaugarri berak badituzte?

8. Bete ezazu hurrengo taula. Esan zein diren zirkuitu elektrikoak osatzen dituzten bost osagai motak.

Osagai mota. Izen orokorra.Osagai mota. Izen konkretua.Osagaiaren ikurra

9. a) Zein da zirkuitu elektrikoetan erabili ohi den babesteko elementurik sinpleena?

b) Beharrezkoa al da pilen bidez funtzionatzen duen zirkuituan? Zergatik?

10. Bete ezazu hurrengo taula dauden zirkuitu motak komentatzen.

ZIRKUITU MOTAZIRKUITU MOTAREN IZENAEGINDAKO ZIRKUTUAZIRKUITUAREN EZAUGARRIAK

11. Zirkuitu honetako zein lanpara piztuko dira hau erretzen bada:

a) A

b) B

c) C

d) D

e) E

12. Zure ustez, nola daude konektatuta aparatu elektrikoak etxebizitza bateko instalazioan: seriean edo paraleloan? Zergatik?

13. Marrazkietan, piladun lanparen eta motorren konexioak daude. Aztertu zein muntaketa dauden zuzen, eta zein ez. Zer gertatuko da kasu bakoitzean?

14. Zer behar da teknologiako proiektuetan erabiltzen diren motor txikiek aurkako noranzkoan bira dezaten? Komentatu hurrengo irudia.

15. 1,5Veko zenbat pila behar dituzu 4,5Veko tentsioa lortzeko? Nola konektatuko dituzu pila horiek? Erabili ikurrak pilak nola jarri behar diren adierazteko.

EMBED MS_ClipArt_Gallery

EMBED PBrush

2

_1422781348.bin

_1422781349.bin

_1221750280.bin