Udaberria eta elikadura

17
B1 maila elikadura-ohiturak, barazkiak, osasuna, urtaroak, udaberria, aholkuak. Ataza honen helburua elikadura-ohiturei buruzko azalpenak ulertzea eta ematea izango da. Irratsaioko euskalkiari ere erreparatuko diozu (bizkaiera). Horretarako: a. Barazkiei lotutako hiztegia landuko duzu. b. Udaberriko elikadurari buruzko aholkuak entzun eta ulertutakoa jasoko duzu. c. Zeure elikadura-ohiturei buruzko azalpenak prestatu eta “Jaki kopuru egokiak” testuak dioenarekin alderatuko dituzu, osasuntsu elikatzen ote zaren ikusteko. d. Irratsaioan agertutako euskalkia (bizkaiera) aztertuko duzu. UDABERRIA ETA ELIKADURA AUTOIKASKUNTZA

Transcript of Udaberria eta elikadura

Page 1: Udaberria eta elikadura

B1 maila

elikadura-ohiturak,

barazkiak, osasuna,

urtaroak, udaberria,

aholkuak.

Ataza honen helburua

elikadura-ohiturei buruzko

azalpenak ulertzea eta

ematea izango da.

Irratsaioko euskalkiari ere

erreparatuko diozu

(bizkaiera).

Horretarako:

a. Barazkiei lotutako

hiztegia landuko duzu.

b. Udaberriko elikadurari

buruzko aholkuak entzun

eta ulertutakoa jasoko

duzu.

c. Zeure elikadura-ohiturei

buruzko azalpenak prestatu

eta “Jaki kopuru egokiak”

testuak dioenarekin

alderatuko dituzu,

osasuntsu elikatzen ote

zaren ikusteko.

d. Irratsaioan agertutako

euskalkia (bizkaiera)

aztertuko duzu.

UDABERRIA

ETA ELIKADURA

AUTOIKASKUNTZA

Page 2: Udaberria eta elikadura

BARAZKIEN LEXIKOA LANDU, UDABERRIKO ELIKADURARI BURUZKO AHOLKU BATZUK ENTZUN ETA EUSKALKIARI

(BIZKAIERARI) ERREPARATUKO DIO.AA

BERE ELIKADURA-OHITUREI BUZUKO AZALPENAK PRESTATU ETA “JAKI KOPURU EGOKIAK” TESTUAK DIOENAREKIN

KONPARATUKO DITU.BB

TT U T O R E A R E NU T O R E A R E N O R R I AO R R I A

TUTORETZAN

Barazkien lexikoarekin zailtasunik izan ote duen galdetu.

Irratsaioarekin zailtasunik izan ote duen galdetu, izan ere, B1 mailarako ez da entzungai erraza. Irratsaioan

emandako aholkuak ezagutzen ote zituen eta zer iruditu zaizkion komentatuko dugu.

Euskalkiari erreparatzeko ariketa komentatuko dugu ikaslearekin:

- Bizkaierarekin izandako zailtasuna.

- Geure euskalkiari buruzko ariketa tutoretzan zuzenduko dugu (Ikus 8. or.).

MINTZASAIOAN EDO MINTZALAGUNAREKIN

Ikasleak idatziz prestatutakoa eta “Jaki kopuru egokiak” testua irakurri eta gero ateratako ondorioak

azalduko ditu.

Udaberrirako elikadura ohiturei buruzko irratsaio bat entzun eta taldetxikietan geure elikadura-ohiturei buruz arituko gara

Udaberrian “gorputz garbiketarik” egiten ote dugun komentatuko dugu.

“Udaberrirako elikadura aholkuak” irratsaioa1 aurkeztu eta zatika entzungo dugu.

Zati bakoitzaren amaieran, guztien artean ulertu duguna komentatuko dugu.

Irratsaioan esandakoak eta emandako aholkuak komentatuko ditugu.

Hirunaka jarriko gara eta:

- “Udaberria eta elikadura” orriko galderak lagun, gaiaz arituko gara (17. or.).

- Ikasle guztiek bere elikadura-ohiturei buru hitz egin dutela ziurtatu eta gero, hirukote

bakoitzari “Jaki kopuru egokiak” izeneko testua emango diogu, eta bertan jartzen

duena euren elikadura-ohiturekin alderatuko dute (10. or.).

- Osasuntsu elikatzen al gara? galderari erantzuten saiatuko gara.

Hiru talde handi egingo ditugu hirukote bakoitzeko bana elkartuta eta talde berri horietan

ikasle bakoitzak bere taldetxoan esandakoa eta ondorioztatutakoa laburbilduko du.

Irratsaioa1: Ikasbil 460139 zk.

Mintzasaioan gaiaz aritzeko proposamenaMintzasaioan gaiaz aritzeko proposamena

UDABERRIA ETA

ELIKADURA

ATAZA: UDABERRIA ETA ELIKADURA (2:00)

Oharra: 17. orria ez zaio ikasleari fotokopiatu behar, mintzasaiorako baita

2

Page 3: Udaberria eta elikadura

BARAZKIEN LEXIKOA LANDU, UDABERRIKO ELIKADURARI BURUZKO AHOLKU BATZUK ENTZUN ETA EUSKALKIARI

(BIZKAIERARI) ERREPARATUKO DIOZU.AA

Idatzi dakizkizun barazkien izenak irudien azpian,

hiztegia begiratu gabe (4. or.).

Osatu egin duzuna hurrengo orrialdeko

laguntzarekin (5. or.).

Egin itzazu hipotesiak eta idatzi zure ustez noiz

egiten den elikagai horien uzta (5. or.).

Irratsaio bat entzungo duzu (“Udaberrirako

elikadura aholkuak”) 3 zatitan (6.-7. orr.).

ENTZUN AURRETIK:

- Irakurri galderak eta egin hipotesiak; zure ustez

erantzungo duena azpimarratu edo markatu.

Entzun irratsaio zati bakoitza behar adina aldiz

eta egiaztatu zeure hipotesiak zuzenak ote diren.

Egin “Abilezia jolasa” (7. or.).

Euskalkiari erreparatzeko ariketa egin (8. or).

EGINKIZUNAK

Erantzunak 11. orrian.

Erantzunak 12. orrian.

Erantzunak 13. orrian.

Entzun irratsaio guztia egindakoa egiaztatzeko.

Zalantzarik baduzu, ikus 13. orria.

Erantzunak 14. orrian.

ZUZENKETAK

Zeure elikadura-ohiturei buruzko azalpena

prestatu gidoiaren laguntzaz (9. or.).

Irakurri “Jaki kopuru egokiak” izeneko testua eta

konparatu bertako aholkuak eta zeure ohiturak.

Osasuntsu elikatzen al zara? (10. or.).

Prestatu duzuna azaldu ikaskide, mintzalagun

edota tutoreari.

Ondorioztatu duzuna azaldu ikaskide, mintzalagun

edota tutoreari.

ZEURE ELIKADURA-OHITUREI BUZUKO AZALPENAK PRESTATU ETA “JAKI KOPURU EGOKIAK” TESTUAK DIOENAREKIN

KONPARATUKO DITUZU.BB

EGINKIZUNAK ZUZENKETAK

ATAZA: UDABERRIA ETA ELIKADURA

II K A S L E A R E NK A S L E A R E N O R R I AO R R I A

3

Oharra: 15. orriko eranskinean hainbat informazio osagarri daukazu: barazkien hiztegitxo bat,...

Page 4: Udaberria eta elikadura

Idatzi euskaraz dakizkizun barazkien izenak irudien azpialdean.

BARAZKIAK

4

Page 5: Udaberria eta elikadura

a. Hemen dituzu aurreko irudiei dagozkien barazkien izenak. Jakingo al duzu esaten zer den zer? Osatu zuk

idatzitakoa honakoen laguntzaz.

BARAZKIAK

5

AZA

ZIAZERBA

ARBIAK

BARATXURIAK

ORBURUAK

AZALOREA

ALBERJINIA

ZAINZURIAK

ILARRAK

PORRUAK

LUZOKERRAK

LEKAK

BROKOLIA

BABARRUNAK

AZENARIOA

URAZA

PATATAK

PIPER BERDEAK

DILISTAK

TXITXIRIOAK

b. Eta ba al dakizu barazki hauen uzta noiz jasotzen den? Egin itzazu hipotesiak:

NEGUA UDABERRIA UDAZKENA UDA

Page 6: Udaberria eta elikadura

Ondoren, elikaduran aditua den lagun bati egindako elkarrizketa entzungo duzu hiru zatitan. Baina entzun

aurretik, zeure hipotesiak egin beharko dituzu. Adi!, izan ere adituak bizkaieraz hitz egiten du. Saia zaitez soilik

zeure emaitzak egiaztatzeko datuei erreparatzen, dena ulertzea ez da erraza izango-eta!

UDABERRIA ETA “GORPUTZ GARBIKETA”

1. Elikaduran adituak dio udaberrian geure “zakarrontzia” hustu behar dugula.

Zeri uste duzu deitzen diola “zakarrontzi”?

Gorputza / Gibela / Birika / Azala

2. Udaberriko sintomak ere aipatuko ditu. Baina hauetako bat geuk asmatu dugu. Zein?

Emozioak ateratzen dira, sentiberago gaude.

Azkura izaten dugu.

Dena loratzen da.

Geure azala brillante eta polita izaten dugu.

3. Garbiketa egiteko, udaberrian lagungarriak diren jakiak ere aipatuko ditu. Zeintzuk dira jaki horiek?

Barazkiak, gehienbat germinatuak / Hosto berdedun barazkiak / Piperrak / Brokolixa

Tomatea / Tipula / Orburua / Espeziak / Apioa / Kafea / Perrexila / Aguakatea / Porruak

4. Salda bat aipatuko du gero. Osagai hauetako zeinekin egin behar da salda?

Barazkiak, gehienbat germinatuak / Hosto berdedun barazkiak / Piperrak / Brokolixa

Tomatea / Tipula / Orburua / Espeziak / Apioa / Kafea / Perrexila / Aguakatea / Porruak

Noiz hartu behar da salda hau?

Gosaldu aurretik / Bazkaldu eta afaldu aurretik / Bazkaldu eta afaldu ondoren / Egunean hiru aldiz

Zertarako da bereziki ona?

Bihotzerako / Azala beltzaran jartzeko / Azala garbitzeko / Sexurako

6

1. ZATIA

1. Garbiketa egiteko ona den bigarren errezeta bat ere azalduko du.

Zeintzuk dira bigarren errezetako osagaiak?

Ura / eztia / olioa.

Limoia / tea / eztia.

Olioa / limoia / ura.

2. Zertarako da bereziko ona errezeta hau?

Bihotzerako / Birikak garbitzeko / Gibela garbitzeko / Azala beltzaran jartzeko.

3. Udaberriko garbiketarekin jarraitzeko, fruta eta udaberriko jaki batzuk gomendatuko ditu,

hara nola:

Kiwia / Laranja / Sagarra / Zerealak / Dilistak / Gauza integralak / Banana

Garagarra / Oloa / Lekaleak / Ilarrak / Uraza / Babarrunak / Txitxirioak

4. Infusio batzuk ere gomendatuko ditu. Zeren infusioak?

Kardua / Basoko fruituak / Orburua / Menta / Tea

2. ZATIA

Azpimarra itzazu erantzun zuzenak

Azpimarra itzazu erantzun zuzenak

Kardua

Apioa

Page 7: Udaberria eta elikadura

7

UDABERRIA ETA “GORPUTZ GARBIKETA”

1. Urtaro aldaketaz hitz egingo du orain. Zer uste duzu esango duela?

Aukera bat baino gehiago izan daitezke zuzenak.

Urtaro aldaketarekin komeni dela gorputza garbitzea, etxea garbitzea komeni den bezala.

Komeni dela etxean denbora gehiago ematea, eta ezinbestekoa dela leihoak eta gortinak ere garbitzea.

Negu aldean, edan egiten dugula, jaki koipetsuak hartzen ditugula, eta ondorioz geu eta geure gibela

nekatuta gaudela.

Negu aldean ere garbitu behar dela, bai etxea eta bai gorputza, dena udaberrirako utzi gabe.

2. Orain arte aipatutako salda, jarabe eta infusioak zenbat denboraz hartu behar diren azalduko du. Zein da zure

ustez aukera zuzena?

Behintzat, hilabete batez.

Asko jota hilabete batez.

Gutxienez, bi hilabetez.

3. Amaitzeko, garbiketarekin hainbat aldaketa nabarituko dugula azaltzen du. Hauetako zein asmatu dugu guk?

Txiza nahiz eta hasieran fuertea izan, gero eta argiagoa izango da.

Aspaldiko prakak jantzi ahal izango ditugu.

Azala hobetuko zaigu.

Energia gehiagorekin sentituko gara.

3. ZATIA Marka itzazu X batez erantzun zuzenak

ABILEZIA JOLASA Hauetako zein barazki aipatu dira irratsaioan?

Page 8: Udaberria eta elikadura

8

Amaiak esan dituen esaldi batzuk jaso ditugu hemen. Zeure herrian euskara batua baldin bada nagusi edota

Amaiaren euskalkiaz egiten baduzue, erantzun lehen galdera soilik. Bestela, erantzun galdera biak.

EUSKALKIARI ERREPARATU (BIZKAIERA)

1) Nola idazten da hau euskara batuan?

2) Nola esaten da hau zeure herri edo eskualdean?

Amaia: “Udaberrixa da bizitzeko aukera bat, dana loraketan dabil”

1) .................................................................................................................................................................................

2) .................................................................................................................................................................................

Amaia: “Pentsau bihar dogu geure zakarrontzi horretan, gibelean. Lagundutetako dago janaria.”

Amaia: “Badauz landareak, badauz barazkixak,gehienbat ferminatuak, oso modan daudexen ferminatuak…

egunen baten ingo dou berba,”

1) .................................................................................................................................................................................

.................................................................................................................................................................................

2) .................................................................................................................................................................................

.................................................................................................................................................................................

Amaia: “Ta ikusiko dozue azala zelan hobeketan dan”

Amaia: “Horrek ingo dauena da gibelari lagundu”

Amaia: “Besikulak ere laguntzatxoa bihar dau, eta ongi etorriko jaku”

Amaia: “Aromaterapia bezala ere ondo etorriko jaku”

Amaia: “Gorputza ere garbitu in bihar dogu”

Amaia: “Esan dogun salda hori eta esan dogun ur hori limoi eta olixokin, ikusiko dozu zelako ongi dagozen.”

1) .................................................................................................................................................................................

.................................................................................................................................................................................

2) .................................................................................................................................................................................

.................................................................................................................................................................................

Amaia: “Igarriko dogu azala mejoraten joaten dala, eta sentituko gara energia gehixokin, biharra badogu-ta.”

1) .................................................................................................................................................................................

.................................................................................................................................................................................

2) .................................................................................................................................................................................

.................................................................................................................................................................................

Page 9: Udaberria eta elikadura

Gidoia lagun, presta ezazu zeure ohiturei buruz azalduko duzuna.

NEURE ELIKADURA

Non gosaltzen / bazkaltzen / afaltzen duzu astean zehar? Eta asteburuetan?

Zer moduz moldatzen zara sukaldean?

Zeuk egiten al dituzu erosketak? Zeri erreparatzen diozu erosketak egiterakoan?

Etiketa ekologikoei erreparatzen al diezu?

Ezagutzen al dituzu elikagaien ezaugarriak?

Garaian garaikoa jateko ohiturarik ba al duzu?

Zein maiztasunarekin jaten dituzu honakoak? Gustuko al dituzu?

(Bete itzazu azpiko koadroak zeure ohitura eta gustuen arabera)

• Ogia, arroza, pasta eta patatak

• Barazkiak eta ortuariak

• Frutak

• Oliba-olioa

• Esnekiak

• Fruitu lehorrak

• Lekaleak: dilistak, txitxirioak, babarrunak

• Arrainak eta itsaskiak

• Koipe gutxiko haragiak

• Arrautzak

• Hestebeteak, koipe handiko haragiak,

• Gurina, gozokiak, edariak, opilak eta azukredun edariak.

NOIZEAN BEHIN ASTERO EGUNERO

EZ DUT (BATERE) GUSTUKO TIRA, JAN DEZAKET (OSO) GUSTUKO DUT

9

Page 10: Udaberria eta elikadura

10

Irakur itzazu aholku hauek eta alderatu zeure eta zeure ikaskideen ohiturekin. Osasuntsu jaten al duzu? Eta zure

ikaskideek?

JAKI KOPURU EGOKIAK

JAKI KOPURU EGOKIAK

Elikadura osasuntsuak tamainakoa, orekatua eta askotarikoa izan behar du.

EGUNERO

• Ura: Garrantzitsua da egunero 6-8 edalontzi edatea.

• (4 - 6 kopuru) Ogia, arroza, pasta eta patatak: Patatak hainbat eratan har daitezke: gisatuta, egosita nahiz purean.

• (2 - 3 kopuru) Barazkiak eta ortuariak: Gordinik, entsaladan, gutxienez bat. Purean edo gazpatxoan ere bai.

• (3 kopuru) Frutak: Zitriko bat gutxienez; osorik, egosita, erreta, mazedonian, eta abar. Helduta eta ongi garbituta.

• Oliba-olioa: 3 eta 5 koilarakada jakiak ontzean, gutxiago frijitzean.

• (3 kopuru) Esnekiak: Hobe gaingabetuak.

• Fruitu lehorrak: Eskukada bat egunean, hobeto naturalak badira.

ASTERO

• (2 - 4 kopuru) Lekaleak: Dilistak, txitxirioak, babarrunak,... Astirik ez baduzu, aurrez egositakoak hartu.

• (3 - 4 kopuru) Arrainak eta itsaskiak: Txandakatu arrain urdina, zuria eta itsaskia.

• (3 - 4) Koipe gutxiko haragiak: Prestatu aurretik ageriko koipe guztia kendu behar zaie, baita oilaskoari eta

indioilarrari azala ere.

• (3 - 4 kopuru) Arrautzak: Astean 4 gorringo gehienez.

NOIZEAN BEHIN ETA APURKA

• Hestebeteak, koipe handiko haragiak.

• Gurina, gozokiak, edariak, opilak eta azukredun edariak.

Iturria: www.eroski.es/eu

Page 11: Udaberria eta elikadura

ZUZENKETA ORRIA

AZALOREA AZENARIOA BARATXURIA BROKOLIA

BERENJENA / AUBERGINA PATATAK PIPER BERDEAK URAZA

LEKAK AZA PORRUAK ZAINZURIAK

ILARRAK DILISTAK BABARRUNAK TXITXIRIOAK

ARBIAK LUZOKERRAK ORBURUAK ZIAZERBA HOSTOAK

11

Page 12: Udaberria eta elikadura

UZTA JASOTZEKO GARAIA

NEGUA

Urtarrila

Txikoria, brokolia, aza, azalorea, ziazerba, mihilua, patata, eskarola, porrua, azenarioa.

Otsaila

Txikoria, brokolia, aza, azalorea, ziazerba, mihilua, patata, eskarola, porrua, azenarioa, ilarra.

Martxoa

Txikoria, brokolia, aza, azalorea, ziazerba, mihilua, patata, eskarola, porrua, azenarioa, ilarra, baratxuria,

zainzuria, uraza, errefaua.

UDABERRIA

Apirila

Baratxuria, orburua, aza, tipula, zainzuria, ziazerba, ilarra, mihilua, uraza, errefaua, azenarioa.

Maiatza

Baratxuria, orburua, aza, tipula, ziazerba, ilarra, mihilua, uraza, errefaua, azenarioa, zerba, meloia, arbia,

patata, erremolatxa.

Ekaina

Baratxuria, orburua, aza, tipula, ziazerba, ilarra, mihilua, uraza, errefaua, azenarioa, zerba, meloia, arbia,

patata, erremolatxa, apioa, berenjena, luzokerra.

UDA

Uztaila

Baratxuria, orburua, aza, tipula, ziazerba, ilarra, mihilua, uraza, errefaua, azenarioa, zerba, meloia, arbia,

patata, erremolatxa, apioa, berenjena, luzokerra + babarruna, porrua, angurria, tomatea.

Abuztua

Baratxuria, orburua, aza, tipula, ilarra, uraza, errefaua, azenarioa, zerba, meloia, arbia, patata, erremolatxa,

apioa, berenjena, luzokerra, porrua, angurria, tomatea, lekak, piperrak.

Iraila

Zerba, orburua, apioa, batata, berenjena, aza, brokolia, kalabaza, eskarola, eskortzonera, ziazerba, ilarra,

mihilua, lekak, uraza, meloia, arbia, patata, luzoker, piperra, porrua, errefaua, erremolatxa, angurria, tomatea,

azenarioa.

UDAZKENA

Urria

Zerba, orburua, apioa, batata, aza, brokolia, kalabaza, azalorea, eskarola, eskortzonera, ziazerba, ilarra,

mihilua, lekak, uraza, meloia, arbia, porrua, errefaua, erremolatxa, tomatea, azenarioa.

Azaroa

Zerba, txikoria, orburua, apioa, aza, brokolia, azalorea, eskarola, eskortzonera, ziazerba, ilarra, mihilu, porrua,

errefaua, erremolatxa, azenarioa.

Abendua

Zerba, orburua, aza, brokolia, azalorea, ziazerba, mihilua, patata, porrua, erremolatxa, azenarioa.

Iturria: “El gran libro del huerto moderno”. Fausta Mainardi Fazio. Vecchi Editoriala.

ZUZENKETA ORRIA

12

Page 13: Udaberria eta elikadura

UDABERRIA ETA “GORPUTZ GARBIKETA”

1. ZATIA

1. Gibela

2. Geure azala brillante eta polita izaten dugu.

3. Garbiketa egiteko, udaberrian lagungarriak diren jakiak ere aipatuko ditu. Zeintzuk dira jaki horiek?

Barazkiak, gehienbat germinatuak / Hosto berdedun barazkiak / Piperrak / Brokolixa

Tomatea / Tipula / Orburua / Espeziak / Apioa / Kafea / Perrexila / Aguakatea / Porruak

4. Salda bat aipatuko du gero. Osagai hauetako zeinekin egin behar da salda?

Barazkiak, gehienbat germinatuak / Hosto berdedun barazkiak / Piperrak / Brokolixa

Tomatea / Tipula / Orburua / Espeziak / Apioa / Kafea / Perrexila / Aguakatea / Porruak

Noiz hartu behar da salda hau?

Bazkaldu eta afaldu aurretik

Zertarako da bereziki ona?

Azala garbitzeko

2. ZATIA

1. Olioa / limoia / ura.

2. Gibela garbitzeko.

3. Udaberriko garbiketarekin jarraitzeko, fruta eta udaberriko jaki batzuk gomendatuko ditu, hara nola:

Kiwia / Laranja / Sagarra / Zerealak / Dilistak / Gauza integralak / Banana

Garagarra / Oloa / Lekaleak / Ilarrak / Uraza / Babarrunak / Txitxirioak

4. Infusio batzuk ere gomendatuko ditu. Zeren infusioak?

Kardua / Basoko fruituak / Orburua / Menta / Tea

3. ZATIA

1. Urtaro aldaketaz hitz egingo du orain. Zer uste duzu esango duela?

X Urtaro aldaketarekin komeni dela gorputza garbitzea, etxea garbitzea komeni den bezala.

X Negu aldean, edan egiten dugula, jaki koipetsuak hartzen ditugula, eta ondorioz geu eta geure

gibela nekatuta gaudela.

2. Orain arte aipatutako salda, jarabe eta infusioak zenbat denboraz hartu behar diren azalduko du.

X Behintzat, hilabete batez.

3. Amaitzeko, garbiketarekin hainbat aldaketa nabarituko dugula azaltzen du.

X Aspaldiko prakak jantzi ahal izango ditugu.

4. ABILEZIA JOLASA

- Tipula eta lekaleak aipatu dira. Zeharka, hosto berdedun barazkiak (azalorea, uraza, ziazerbak).

- Irudietako barazkiak hurrenez hurren:

Azalorea / azenarioak / artoa

Tipulak / patatak / berenjena edo auberjina

Lekak / Uraza / Ziazerba hostoak

ZUZENKETA ORRIA

13

Page 14: Udaberria eta elikadura

EUSKALKIARI ERREPARATU (BIZKAIERA)

Amaia: “Pentsau bihar dogu geure zakarrontzi horretan, gibelean. Lagundutetako dago janaria.”

Euskara batua: Pentsatu behar dugu geure zakarrontzi horretan, gibelean. Laguntzeko dago janaria.

Amaia: “Badauz landareak, badauz barazkixak, gehienbat ferminatuak, oso modan daudexen ferminatuak…

Egunen baten ingo dou berba,”

Euskara batua: Badaude landareak, badaude barazkiak, gehienbat germinatuak, oso modan dauden

germinatuak... Egunen batean hitz egingo dugu.

Amaia: “Ta ikusiko dozue azala zelan hobeketan dan”

Euskara batua: Eta ikusiko duzue azala nola hobetzen den.

Amaia: “Horrek ingo dauena da gibelari lagundu”

Euskara batua: Horrek egingo duena da gibelari laguntzea.

Amaia: “Besikulak ere laguntzatxoa bihar dau, eta ongi etorriko jaku”

Euskara batua: Besikulak ere laguntzatxoa behar du, ongi etorriko zaigu.

Amaia: “Aromaterapia bezala ere ondo etorriko jaku”

Euskara batua: Aromaterapia bezala ere ongi etorriko zaigu.

Amaia: “Gorputza ere garbitu in bihar dogu”

Euskara batua: Gorputza ere garbitu egin behar dugu.

Amaia: “Esan dogun salda hori eta esan dogun ur hori limoi eta olixokin, ikusiko dozu zelako ongi dagozen.

Euskara batua: Esan dugun salda hori eta esan dugun ur hori limoi eta olioarekin, ikusiko duzu zeinen ongi

dauden.

Amaia: “Igarriko dogu azala mejoraten joaten dala, eta sentituko gara energia gehixokin, biharra badogu-ta!”

Euskara batua: Nabarituko dugu azala hobetzen joaten dela, eta sentituko gara energia handiagorekin,

beharra badugu-eta!

ZUZENKETA ORRIA

14

Page 15: Udaberria eta elikadura

HIZTEGITXOA (BARAZKIAK)

EUSKARA: GAZTELANIA / FRANTSESA

Alberjinia: berenjena / aubergine

Arbi: nabo / navet

Apio: apio / céleri

Angurri: sandia / pastèque

Aza: berza / chou

Aza: repollo / chou

Azalore: coliflor / chou-fleur

Bruselaza: col de Bruselas / chou de Bruxelles

Baratxuri: ajo / ail

Beterraba edo erremolatxa: remolacha / betterave

Dilista: lenteja / lentille

Errefau: rábano / radis

Ilar: guisante / petit pois

Kardu: cardo / chardon

Kuia: calabaza / citrouille

Leka: judía verde / haricot vert

Luzoker: pepino / concombre

Mihilu: hinojo / fenouil

Olo: avena / ovoine

Orburu: alcachofa / artichaut

Porru: puerro / poireau

Perrexil: perejil/persil

Tipula: cebolla / oignon

Txitxirio: garbanzo / pois chiche

Uraza: lechuga / laitue

Zainzuri: esparrago / asperge

Zerba: acelga / blette

Ziazerba: espinaca / épinard

BARAZKIEN SAILKAPENA (INFORMAZIO OSAGARRIA)

Sailkapen hau jangarria den landare atalaren arabera egin da.

• Fruituak: Alberjinia, piperra, kuia, kuiatxoa, tomatea

• Fruitu-gorputzak: Onddoak

• Erraboilak: Tipula, porrua, baratxuria

• Hosto eta zurtoin berdeak: Zerba, kardua, eskarola, uraza, ziazerba, perrexila, aza

• Lorea: Orburua, azalorea

• Zurtoin gazteak: Zainzuria

• Leka freskoak: Ilarra, baba, leka

• Leka lehorrak: Babarruna, dilista, txitxirioa

• Sustraiak: Azenarioa, beterraba, arbia, patata

URTAROAK IPAR HEMISFERIOAN (INFORMAZIO OSAGARRIA)

Negua: Abenduaren 21etik martxoaren 20ra

Udaberria: Martxoaren 21etik ekainaren 20ra

Uda: Ekainaren 21etik irailaren 22ra

Udazkena: Irailaren 23tik abenduaren 20ra

ERANSKINA

15

Page 16: Udaberria eta elikadura

TRASKRIBAPENAK

ENTZUNGAIA: UDABERRIRAKO ELIKADURA AHOLKUAK (IKASBIL460139 ZK.)

Iraupena: 4’4”

1. ZATIA (1´21)

- Beno, bagatoz, udaberria badator.

- Bai.

- Berrizten du dana,

- Ta ari gara gu, zuen laguntzarekin segaitzen eta liraintzen.

- Bai, zakarrontzia hustu behar dugu, etxeko zakarrontzia.

- A, bai.

- Ta zein da gure zakarrontzia?

- Gure gorputza, ezta?

- Gibela!

- A, gibela.

- Ba pentsau bihar dogu udaberrixan sartzen ari garela berarekin. Gauz irritu, emozinuak, pikoreak,

azala ez dugu brillante, polita,… udarako. Udaberrixa da bizitzeko aukera bat, dana ja loraketan dabil.

Beno ba pentsau behar dogu geure zakarrontzi horretan, gibelean, eta lagundutetako dago janaria.

Badauz landareak, badauz barazkixak, gehienbat ferminatuak, oso modan daudexen ferminatuak

egunen baten ingo dou berba, hosto berdedun barazkiak, brokolixa, porruak, tipulia, alkatxofia edo

orburua, apiua, perrexila, aguakatea,… Gehienbat horrek. Guk horrekin ingo dou saldatxo bat. Hartu

litro bat ur, tipula bat, perrexila eta porrua, eta apio arramalatxo bat. Eta hartuko dogu salda hori

bazkaldu eta afaldu aurretik. Ta ikusiko dozue azala zelan hobeketan dan.

2. ZATIA (1´24)

Garratzak hasi gara hartzen, limoiak eta hor dogu, limoi urak oliba olixo kutxarada batekin goizean eta

ur basokada batekin batera, jada bigarren errezetixa da hau, e!? Ura, limoia eta olixoa. Horrek egingo

dauena da gibelari lagundu. Gibela ataskauta dao, besikulek ere laguntzatxoa behar dau, eta ongi

etorriko jaku. Fruta bezala, kiwia eta sagarra, geure sagarra irten danian, ba fruta horrek hartuko

ditugu eta gehienbat zerealak, gauza integralak, garagarra, olua, lekaleak, ilarrak, hasiko dira udaberrian.

Eta gero, infusiñotxo batzuk, gibelari lagunduketako eta hilabetian har dezakegu jarabe edo infusiñoak

hartu daikeguz adibidez, karduana, karduan infusiño horrek edo orburuana, alkatxofana, oso interesantia,

eta menta, usaina bezala, freskotasuna ematen du. Aromaterapia bezala ere ondo etorriko jaku. Asike,

gehixena gibelakin pentsau behar dogu orain.

- Beraz, gibela zaindu behar dugu orain, zakarrontzia garbitu egin behar dugu, eta orduan, zuk eman

dizkiguzun aholkuak, germinatuak, hostoak, brokolia, porrua, típula, alkatxofa, apioa, kardabera, perrexila

eta aguakatea.

3. ZATIA (1´20)

- Bai, urtaroan aldaketarekin, komeni da etxia garbitzea. Ba armairuxekin hasten gara oin, leihuak, kortinak

eta garbitu eta… ere garbitu in bihar dogu, ta benetan, gibela da organo bat garrantzitsua garbi eukitzea,

gehienbat negu aldean edan in dogu, gauza koipetsuak hartu ditu(g)u, kantsauta gauz, asko da

gibelaren ondorioz, orduan karduak, infusiñuak, eta menta oso ondo etorriko jaku. Esan dugun salda

hori eta esan dugun ur hori limoi eta olixokin, ikusiko dozu zelako ongi dagozen.

- Goizetan, limoi ura eta olioa, konforme. Aizu, bada, saiatuko gara.

- Zenbat denboran egin behar dugu hau?

- Hilabetean edo..

- Ba hilabete batean behintzat bai, belar dendara joatea da eta konfidantza askokin egingo doskue,

komentatuko doskue zelan hartu, baina hilabetian behintzat bai. Hilabeteko garbiketa bat ondo etorten

da. Igarriko dogu txizan ere aldaketa izango dala, hasieran fuertea izango da, azala mejoraten joaten

da, eta sentituko gara energía gehixokin, biharra badogu-ta.

- Oso ondo, ondo etorriko zaigu! Amaia Diez de Monasterioguren, eskerrik asko!

- Zeueri, ta animo! Ondo ibili!

16

Page 17: Udaberria eta elikadura

“Elikadura-ohiturak”“Elikadura-ohiturak”

MM I N T Z A S A I O R A K OI N T Z A S A I O R A K O O R R I AO R R I A