Txirrinak jo artea 2009.2010

8
TXIRRINA J ARTE Elebitasun pasiboa: Zuk egin erdaraz, nik euskaraz egingo dizut Zenbat aldiz entzun edo esan dugu, “ez du euskaraz egiten, baina dena ulertzen du, e!”. Eta ez diogu euskaraz egiten. Euskaraz hitz egin ez baina ulertzen duenari egiten al diogu euskaldunok euskaraz? Berari mihia askatzen laguntzen al diogu? Hizkuntzen arteko urruntasunak nolako eragina dauka? Elebitasun pasiboa delakoak aukerak zabaltzen dizkie euskal hiztunei, eta erdaldunei euskarara hurbiltzeko parada eman. Ez dakienari euskaraz egitea ez da onuragarria euskara hiztunarentzat soilik, baita erdaldunarentzat eta euskara ikasten ari denarentzat ere. Euskarara hurbiltzeko modua litzateke ulermena lantzea, gero poliki-poliki, hitz egiten hasteko, EGA mailako euskara lortu arte zain egon gabe. Beldurrak, lotsak... beti mahai gainean ditugu. Sentsazio horien berri ederki adierazi zigun Durk Gorterrek, soziologo herbeheretarrak, Argian egindako elkarrizketan (2188. zbk., 2009-06-14). Bera Euskal Herriko Unibertsitatean ari da lanean eta euskara eta gaztelania ikasten ari da. Hizkuntza kontuez ari zela ondokoa esan zuen: “Oso deigarria egin zait hemen, jendeak ingelesa erabili aurretik “my english is not very good (nire ingelesa ez da oso ona)” esaten dizula. Nik uste jendearen iritzia dela, maila bikaina izan arte, ezin dutela erabili. Ez da inolaz ere egia. Erabiliz ikasten da!”. Hizkuntza alternantzia txarto ikusita dago Esti Amorrortuk, hainbatekin batera, Erdaldunen euskararekiko aurreiritziak eta jarrerak (Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila) liburua idatzi zuen iaz. Argian egindako elkarrizketan (2207. zbk., 2009-11-22) ondokoa esan zuen: “Pertsona bat nahiz eta euskaldun oso ez izan, ulertzeko gai bada, zergatik hitz egingo dugu gaztelaniaz? Nik euskaraz eta berak gaztelaniaz saiatu beharko genuke edo gauza errazagoak esateko euskaraz eta zer edo zer ez badugu ulertzen gaztelaniaz eta gero berriro euskarara pasatu. Ez diogu eskolan, baina lagunartean zergatik ez erabili hizkuntza bat baino gehiago? Itxaron behar badugu koadrilako denak euskaldun oso izan arte sekula ez dugu euskaraz egingo”. Ez dago ondo ikusia bi hiztun norbera bere hizkuntzan aritzea edo hiztun bakarra hizkuntza batetik bestera igarotzea. Aldiz, Amorrortuk dio hizkuntza alternantzia baliatu egin behar dela. Bizkar-zorroa beteta daukagu, arindu beharrean, bai euskal hiztunek, bai bidean direnek eta ez direnek. Hor dira lotsa, beldurra, errespetu kontuak, pazientzia eza, erosotasuna... Edozein urrats, txikia izanagatik, da onuragarri hiztunentzat, beti ere eta Mertxe Mujika AEK-ko koordinatzaileak esan digun moduan, jomuga euskaraz biziko diren euskaldun osoak direla. PRAKTIKA DITZAGUN ELEBITASUN PASIBOA ETA HIZKUNTZA ALTERNANTZIA! NI E NI E NI E NI ETA EUSKARA TA EUSKARA TA EUSKARA TA EUSKARA Euskara eta ni, ni eta euskara. Euskara eta ni, ni eta euskara. Euskara eta ni, ni eta euskara. Euskara eta ni, ni eta euskara. Noiztik elkarrekin? Betidanik? Noiztik elkarrekin? Betidanik? Noiztik elkarrekin? Betidanik? Noiztik elkarrekin? Betidanik? Betidanik lagun min? Ala betidanik Betidanik lagun min? Ala betidanik Betidanik lagun min? Ala betidanik Betidanik lagun min? Ala betidanik ezagun? ezagun? ezagun? ezagun? Estua izan al da harremana? Estua izan al da harremana? Estua izan al da harremana? Estua izan al da harremana? Estua al da orain harremana? Estua al da orain harremana? Estua al da orain harremana? Estua al da orain harremana? Izan al da harremana sendotu duen Izan al da harremana sendotu duen Izan al da harremana sendotu duen Izan al da harremana sendotu duen gertakizunik? gertakizunik? gertakizunik? gertakizunik? Izan al da harremana ahuldu duen Izan al da harremana ahuldu duen Izan al da harremana ahuldu duen Izan al da harremana ahuldu duen gertaerarik? gertaerarik? gertaerarik? gertaerarik? Euskarak eman al dizkit une Euskarak eman al dizkit une Euskarak eman al dizkit une Euskarak eman al dizkit une gozoak? Eta nik euskarari? gozoak? Eta nik euskarari? gozoak? Eta nik euskarari? gozoak? Eta nik euskarari? Euskara dela Euskara dela Euskara dela Euskara dela-eta izan al ditut une eta izan al ditut une eta izan al ditut une eta izan al ditut une latzak? Eta euskarak niregatik? latzak? Eta euskarak niregatik? latzak? Eta euskarak niregatik? latzak? Eta euskarak niregatik? Beti izan gara biak ala izan al da Beti izan gara biak ala izan al da Beti izan gara biak ala izan al da Beti izan gara biak ala izan al da hirugarrenik? hirugarrenik? hirugarrenik? hirugarrenik? Zer eragin du inguruak gure Zer eragin du inguruak gure Zer eragin du inguruak gure Zer eragin du inguruak gure harremanean? Eta ingurukoek? harremanean? Eta ingurukoek? harremanean? Eta ingurukoek? harremanean? Eta ingurukoek?

Transcript of Txirrinak jo artea 2009.2010

TXIRRINA J֠֠֠֠ ARTE

Elebitasun pasiboa: Zuk egin erdaraz, nik euskaraz egingo dizut

Zenbat aldiz entzun edo esan dugu, “ez du euskaraz egiten, baina dena ulertzen du, e!”. Eta ez diogu euskaraz egiten.

Euskaraz hitz egin ez baina ulertzen duenari egiten al diogu euskaldunok euskaraz? Berari mihia askatzen laguntzen al diogu? Hizkuntzen arteko urruntasunak nolako eragina dauka? Elebitasun pasiboa delakoak aukerak zabaltzen dizkie euskal hiztunei, eta erdaldunei euskarara hurbiltzeko parada eman.

Ez dakienari euskaraz egitea ez da onuragarria euskara hiztunarentzat soilik, baita erdaldunarentzat eta euskara ikasten ari denarentzat ere. Euskarara hurbiltzeko modua litzateke ulermena lantzea, gero poliki-poliki, hitz egiten hasteko, EGA mailako euskara lortu arte zain egon gabe. Beldurrak, lotsak... beti mahai gainean ditugu.

Sentsazio horien berri ederki adierazi zigun Durk Gorterrek, soziologo herbeheretarrak, Argian egindako elkarrizketan (2188. zbk., 2009-06-14). Bera Euskal Herriko Unibertsitatean ari da lanean eta euskara eta gaztelania ikasten ari da. Hizkuntza kontuez ari zela ondokoa esan zuen: “Oso deigarria egin zait hemen, jendeak ingelesa erabili aurretik “my english is not very good (nire ingelesa ez da oso ona)” esaten dizula. Nik uste jendearen iritzia dela, maila bikaina izan arte, ezin dutela erabili. Ez da inolaz ere egia. Erabiliz ikasten da!”.

Hizkuntza alternantzia txarto ikusita dago

Esti Amorrortuk, hainbatekin batera, Erdaldunen euskararekiko aurreiritziak eta jarrerak (Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila) liburua idatzi zuen iaz. Argian egindako elkarrizketan (2207. zbk., 2009-11-22) ondokoa esan zuen: “Pertsona bat nahiz eta euskaldun oso ez izan, ulertzeko gai bada, zerg atik hitz egingo dugu gaztelaniaz? Nik euskaraz eta berak gaztelaniaz saiatu beharko genuke edo gauza errazag oak esateko euskaraz eta zer edo zer ez badugu uler tzen gaztelaniaz eta gero berriro euskarara pasatu. Ez diogu eskolan, baina lagunartean zergatik ez erabili hizkuntza bat baino gehiago? Itxaron behar badugu koadrilako denak euskaldun oso izan arte sekula ez dugu euskaraz egingo”. Ez dago ondo ikusia bi hiztun norbera bere hizkuntzan aritzea edo hiztun bakarra hizkuntza batetik bestera igarotzea. Aldiz, Amorrortuk dio hizkuntza alternantzia baliatu egin behar dela.

Bizkar-zorroa beteta daukagu, arindu beharrean, bai euskal hiztunek, bai bidean direnek eta ez direnek . Hor dira lotsa, beldurra, errespetu kontuak, pazientzia eza, erosotasuna... Edozein urrats, txikia izanagatik, da onuragarri hiztunentzat, beti ere eta Mertxe Mujika AEK-ko koo rdinatzaileak esan digun moduan, jomuga euskaraz bi ziko diren euskaldun osoak direla.

PRAKTIKA DITZAGUN ELEBITASUN PASIBOA ETA HIZKUNTZA ALTERNANTZIA!

NI ENI ENI ENI ETA EUSKARATA EUSKARATA EUSKARATA EUSKARA

Euskara eta ni, ni eta euskara.Euskara eta ni, ni eta euskara.Euskara eta ni, ni eta euskara.Euskara eta ni, ni eta euskara.

Noiztik elkarrekin? Betidanik?Noiztik elkarrekin? Betidanik?Noiztik elkarrekin? Betidanik?Noiztik elkarrekin? Betidanik?

Betidanik lagun min? Ala betidanik Betidanik lagun min? Ala betidanik Betidanik lagun min? Ala betidanik Betidanik lagun min? Ala betidanik

ezagun?ezagun?ezagun?ezagun?

Estua izan al da harremana?Estua izan al da harremana?Estua izan al da harremana?Estua izan al da harremana?

Estua al da orain harremana?Estua al da orain harremana?Estua al da orain harremana?Estua al da orain harremana?

Izan al da harremana sendotu duen Izan al da harremana sendotu duen Izan al da harremana sendotu duen Izan al da harremana sendotu duen

gertakizunik?gertakizunik?gertakizunik?gertakizunik?

Izan al da harremana ahuldu duen Izan al da harremana ahuldu duen Izan al da harremana ahuldu duen Izan al da harremana ahuldu duen

gertaerarik?gertaerarik?gertaerarik?gertaerarik?

Euskarak eman al dizkit une Euskarak eman al dizkit une Euskarak eman al dizkit une Euskarak eman al dizkit une

gozoak? Eta nik euskarari?gozoak? Eta nik euskarari?gozoak? Eta nik euskarari?gozoak? Eta nik euskarari?

Euskara delaEuskara delaEuskara delaEuskara dela----eta izan al ditut une eta izan al ditut une eta izan al ditut une eta izan al ditut une

latzak? Eta euskarak niregatik?latzak? Eta euskarak niregatik?latzak? Eta euskarak niregatik?latzak? Eta euskarak niregatik?

Beti izan gara biak ala izan al daBeti izan gara biak ala izan al daBeti izan gara biak ala izan al daBeti izan gara biak ala izan al da hirugarrenik?hirugarrenik?hirugarrenik?hirugarrenik?

Zer eragin du inguruak gure Zer eragin du inguruak gure Zer eragin du inguruak gure Zer eragin du inguruak gure

harremanean? Eta ingurukoek?harremanean? Eta ingurukoek?harremanean? Eta ingurukoek?harremanean? Eta ingurukoek?

Euskal Forging enpresara bisita Abenduaren 2an, 1ME2 A eta B taldeetako ikasleekin, Euskal Forging enpresak Iruran duen lantegira bisita egin genuen. Bertan joskerarik gabeko eraztunak egiteko prozesua erakutsi eta azaldu ziguten. Eskertzekoa benetan Euskal Forging-en eskaini ziguten arreta. Bisitari buruzko informazio gehiago http://txirbilazblai.blogsome.com/

Orixeko ikasleak bisitan

Apirilaren 23an, Orixe Institutuko Batxilergoko 1.mailako ikasleak, mekanikako instalazioak bisitatu eta mekanizatzeko aukera izan zuten. Bertan, pieza bat torneatu eta beste bati planeaketa eta zulaketak egiteko

aukera izan zuten, bai tornuan eta bai

fresatzeko makinan.

Ondoren CNC bidez pieza bat nola programatzen den eta nola exekutatzen den ikusi zuten eta bukatzeko CAD-CAM-eko prozesua

nola izaten den ezagutzeko parada ere izan zuten . UNIGRAPHICS programa erabiliz, ikusi zuten nola diseinatu eta mekanizazioa simulatzen den eta ondoren programa nola sortzen duen software-ak . Azkenik, aurrez diseinatutako pieza, abiadura handiko makinan mekanizatu genuen. Gure alorrean jarduna bukatu ondoren galdagarintzako alorrean jarraitu zuten.

Marie Brizard enpresari bisita Erregulazioko bigarren mailako ikasleak Zizurkilgo Marie Brizard enpresara bisita bat egin genuen, enpresaren jardueraren nondik norakoak gertutik ezagutzeko. Enpresako kimikari batek enpresako produkzioa urteetan zehar nola aldatu den azaldu zigun, merkatuaren eskaerari aurre egiteko. Lehen anisa eta bestelako edari alkoholdunek hartzen zuten euren produkzioaren zatirik handiena, gaur egun ordea, zuku kontzentratuen produkziora (Pulco) dedikatzen dute denbora gehiena. Produkzio guztia automatizaturik dago eta zatika pertsona batez kontrolaturik.Hasteko, botilak zinata garraiatzailean sartzen dira, eta tanke batzuetan ukua tenperatura jakin batera berotzen da produktuaren arabera. Produktu hau botiletan sartze da botila goraino betez eta tapoiaz hermetikoki ixten. Ondoren, botilak eskalio-hozkuntza prozesu batean sartzen dira, honela hozten zukua konprimatu egiten da botilan hutsune zati bat sortuz. Honek botilako produktuaren kontserbazioa bermatzen du. Azkeneko txanpan etiketatuta eta paketazioa egiten dute, botilak buruz behera! jarriz , honela botilletan fruta-pulpa akumulaziorik egongo ez dela bermaten dute. Zapore guztietako zuku kontzentratuak egiten dituzte, 0,7L-ko botiletan ontzilatuak. Hortxe dago gakoa: hiru euro inguru ordinduta, honelako botila bakoitzetik 4 litro Inguru zuku atera dezakezu.

Klasikoak.armiarma.com

Euskal literaturako testu klasikoen gordailua duzu hauxe. Webgune honen ezaugarriak eta edukiak

honako esaldi honetantxe laburbiltzen dira:

� Euskal testuak dira gordailuan jasota daudenak, ohikoan «klasiko» izendapenarekin ezagutzen

ditugunak. Literaturaren alorreko testuak dira gehienak, baina ez bakarrak.

Euskal literaturako lehen agerpenetatik 1936ko gerrak ezartzen duen mugara arte ekoitzi diren

euskarazko literatur testuak biltzeko asmoa du guneak.

� Gordailua duzu hauxe, testu horiek denak batuta dauden tokia delako. Ez gordeta edukitzeko,

ordea. Irakurtzeko, erabiltzeko, ezagutzeko testuak dira, eta hala balia daitezen da asmoa.

Xabi Payak Euskara batu sinpleari jarritako bertsoak

Ez badakizu bereizten letra xehea eta larria, ez badakizu zerbaiten faltan uzten duzun elbarria, ez badakizu zetaz apaindu behar zenukeen txerria… hona zuretzat euskara batu sinplearen aldarria. Euskaldun askok txistukaririk bereizten ez duen gisan, gustiak ese egin ditsagun, es atserakoiak isan: “atso etorri ta etsi joan” “apaisa prest dago mesan” Biskaian elkar ulertsen dute ta sertan es hala esan? Hegoaldean bada hatsea esabatseko ustea, es aoskatus sentsuskoa da es jartsea obestea, artara erres ulertuko da esaldi onen fustea: “sein gogorra den astelen goises astea berris astea”.

Nola euskaldun berri gustien traba ergatiboa den, gu uste dugu ori euskaratik kendu bear dela lenbailen: “Ni i maite aut” esaten badut se “k” bear da ba emen? Nola demontre es dut jakingo or sein sein maitatsen duen! Iparraldean erri “egi” da eta ala isan bedi; Biskaian jota “iota” diote eta es al da silegi? A itsatsia kentsea ere es da isango geiegi, len ere maio entsun baitugu “makina bat tontakeri”. Kontraksioak aplikatuta amaitu gurot jolasa: naisuna motso esan al basu, es iardun denborapasa! Beingos kenduta gramatikaren neugi gabeko desfasa ea oin nogbait esaten dian euskara estela errasa!

Metrologia jardunaldia eta laborategien erabilera e skaintza

Abenduaren 17an gure ikastetxeko metrologia laborat egiko baliabideen erakusketa ihardunaldia burutu z en.

Tolosadeako hainbat enpresa bertaratu ziren eta eki ntzaren helburua, enpresei

ikastetxeko metrologia laborategian dauden baliabid een erabilera eskaintzea izan

zen. Ekintzan, beso neurtzaile eramangarriaren eta hiru ardatzeko makinaren

funtzionamendua azaldu ziren eta ertan enpresei ema n dakiekeen erabilera argitu

zen.

Bertaratu ziren enpresak honakoak izan ziren: Otsab io, Pasaban, Lantier, Iturbe,

Obeki, Voith, CAF eta Talleres Gorri. Ihardunaldi h orren ondorioz dagoeneko bi

enpresek eskatu dituzte gure ikastetxeko metrologia zerbitzuak beraien

produktuen egiaztapena guk egin diezaiegun.

Galdaragintza-alorreko berrikuntzak: zilindro kurb atzaile berria eta soldadura-robot berria.

Tolosaldea G.M.B.L.H.I-ko Galdaragintza-alorrak bere zilindro

kurbatzaileen parkea hobetu du. Azken erosketa Birliz-Durma

bat izan da. Hiru errodilo asimetrikoko zilindro kurbatzaile

motorizatua da, eta orain arte kurbatzen ez ziren espesoreak

mekanizatzeko bidea emango du.

Gainera, horrela ekidingo dira orain arte zenbait momentutan

tailerrean sortzen ziren enbutuak, ikaskuntza kalitatea hobetuz.

Honetaz gain, Soldadura eta Galdaragintza tailerrak soldadura-

robot berria du. Robot honek, ABB etxekoak, 6 ardatz ditu eta

beste 2 ardatz eta 250 Kg-ko gaitasuna duen kokatzailea.

Robot berri honekin, Soldadura eta Galdaragintza (Erdi Maila)

eta Eraikuntza Metalikoetako (Goi Maila) gure ikasleen heziketa

zabalduko da. eLearning hezkuntza moodle-ekin 2002. urtean hasi ginen ikastetxean elearning hezkuntza ematen. Orduan ez zegoen moodle plataformarik eta merkatuan zegoen beste bat erabili genuen segurtasun digitaleko ikastaroak emateko. Gerora Tknikaren bidez elearnia teleplataforma erabili geneun.

Aurten ekin diogu moodle plataformaren bidez gelaren birtualizazioari. Bertan ikasleen eskura jartzen ditugu eduki didaktikoak, katalogoak, argazkiak eta ikas-irakatsi prozesuan behar duten oro. Honela, eskolaren ateak irekitzea lortu nahi dugu, ikasleek edozein lekutatik, ordenagailua izanik, gaiak lantzeko eta materiala edukitzeko aukera izan dezakete. Honez gain, galdetegiak eta beste aukera ugari ematen du plataforma honek, irakasleok gelako jardueren jarraipena egiteko eta ikasleek parte hartzeko. Ikasle mota desberdinak

ditugunez, ikastaroak kategoria nagusi hauetan banatu ditugu: hasierako formazioa, etengabeko formazioa, formazioa okupazioanala eta erabiltzaile orori irekita egongo diren ikastaroak dituen publikoa izeneko kategoria. http://ikasgela.tolosaldea.com/moodle/

Euskararen eguna

Aurten ere, ikastetxeak euskararekin duen konpromezuarekin lotuta, abenduaren 3an euskararen nazioarteko

eguna zela aitzakitzat hartuta, ospakizun xume bat egin genuen ikastetxeko sarreran. Bertan, antzerki

emanaldi motz bat pantailaratu genuen, nahiz eta soinuaren kalitatea zela eta ez genuen gehiegi gozatu. Baina

hori bai, euskaldunon ospeari jarraituz, hamaiketako eder bat egiteko aukera izan genuen eta ondo

aprobetxatu genuen, bapo janda. Euskal rock radikalaren inguruko hizki-zopa lehiaketa bat ere martxan jarri

genuen egun hartan, kultura eta denbora-pasak uztartuz.

Bertso-paperak: Hementxe aurtengo bertso paperen lehiaketako irabazlearen bertsoak: ZENBAT ZOR-… Neurria: hamarreko txikia Doinua: Agur sagar beltzaran

Nahiz eta lotu ginen betiko menturan zenbaki bat baino ez naiz zure ahanzturan ta nik, ordea, zenbat desio zaitudan! Oraindik iltzatua dut bihotza zugan hitzez ezin da esan zenbat zor dizudan. Bi katu begi eder, sendo, lirain, lerden noraezean irri bat zain duzu hemen badakit maitatua izatea zer den min hau ulertzeko gai bazina bederen… Berriz maita nazazu zoratu baino lehen. Garesti ordaindu dut nahiz min egin doan zure faltan negua zeinen gordin doan esperantza zeruan ta nahia linboan berriz dantzatu nahi dut zure erritmoan zor iontsu egingo zaitut oraingoan.

Trenbidetik irteten utzi nuen trena orain azken bagoian damua da dena. Deskriba ezina da niretzat zinena: min eman nion lagun minetan minena zoragarririk bada zoragarriena. Gaizki eginak beti barkamena lege izan bainintzen bihotz arrotzen titere zernahi egiteko gai nauzu alafede igoko nintzateke zu harturik xede zor tzi mila metroko gailurrera ere. Hain da handia zure bihotz ontasuna ta nik alferrik galdu bere ondasuna! Berreskuratu baitut lehengo nortasuna nahi duzun arte maite hau da zor nizuna zure esku uzten dut nire zoriontasuna.

Arkaitz Etxarri Arteaga – 2ME2

Leitzarango txangoa

Aurten ikastetxeko taldetxo batek mendiko bizikletaz egin dugu Tolosaldeatik Oititarako (Andoain) ibilbidea. Tolosaldea LHI ikastetxearen paretik irten ondoren, errepidez Izaskunera goaz. Hemen pistan barrena Belabietako gainetara.Belabietatik "kortafuegos"-aren barrena kanalera jeitxi eta bidexka bihurrietatik Otita ingurura iritxiaz, bertan ireki berria den LEITZARAN BISITARIEN ETXEA (http://www.leitzaran.net/visitantes.html) dugularik. Oharra: Belabietako gaina eta berehala "kortafuegosa" jeixten dugu eta hau zertxobait malkartsua dugu, dena den ezkerretara dugu pista, malkar hori ekiditeko.

Jarduera: mountain bike Luzera: 18.22 kilometroak Altitudea min: 49 metroak, max: 687 metroak Metatutako alt. igoera: 731 metroak Jeitsiera: 802 metroak Zailtasun maila: Ertaina Denbora: 2 ordu 28 minutu Data: May 29, 2010 Irteeran amaitzen da: Ez Koordenatuak: 645 © xarraka Eskubide guztiak gordeak

Ikastetxe Elkarteak sortzeko programa (ARCE) Hezkuntza Ministerioak, ikastetxeak elkartuz esperientziak elkartrukatzeko, sareak sortzeko eta material didaktikoak sortu eta zabaltzeko bultzatzen duen programa da hau. Tolosaldea GLH Institutuak parte hartzen du Instalazioak eta Mantentze familian sortutako proiektu batean beste lau ikastetxerekin batera: Virgen del Camino (Iruñea), IES Blas de Infante (Kordoba), IES Las Canteras (Madril) eta IES Luis Suñer (Alzira – Valentzia). Erronka honen helburuak hauek dira:

• Materiala elkartrukatzeko Moodle plataforma sortzea.

• Elkarlanaren bidez hiru modulutako ikasliburu eta praktiken koadernoak sortzea.

• Bost ikastetxeen ikasleen arteko topaketak bultzatzea.

• Sortutakoa interneten publikatzea denon eskura izateko.

Lanean ari gara ikasturte hasieratik zenbait bilera birtual eta koordinazio topaketak gauzatuz eta maiatzaren 19,

20 eta 21an Madrilen izan ginen bost ikastetxetako ikasle eta irakasleen topaketetan. Segovia, El Escorial eta Madril bisitatu eta azken egunean IFEMAn (Madrilgo feria instituzioa) zen GENERA (Ingurugiro

eta energiaren feria) ikusteko aukera izan genuen; geotermia, aerotermia, eguzki energia termikoa eta gure familian interesgarri diren azken nobedadeak ezagutuz. Proiektu honek, ikasi-irakatsi prozedura aberasten duelakoan gaude, eta gure ikasleei parte-hartze eta elkarlanerako motibazioa handitzen lagunduko diela uste dugu, honela, irakaskuntza kalitatea hobetuz.

Bertsolariak ikastetxean

Gabonak! Azkenean! Ospatu beharra zegoen eta horrelaxe egin genuen. Horretarako zer? Ezetz asmatu! Hamaiketakoa, noski baietz! Baina dena ez zen jatea izan, bertsolariak ere etorri ziren gurera, bertso batzuk botatzera giroa berotzeko, nahiz eta horretarako laguntza gehiegi behar ez izan, oporren atarian ginela kontuan izanda.

Momentua aprobetxatu genuen euskararen egunean martxan jarritako hizki-zoparen sariak banatzeko, baita lehenengo

hiruhilekoan izandako kirol ekintzen irabazleentzako sariak ere.

Tolosaldea eta Molly, elkarri agurra esateko garaian Pasa den ostegunean, maiatzak 27an, Tolosaldea eta Mollyren arteko harremanei etena eman zitzaien ofizialki. Han eta hemen sortu daitezkeen zurrumurruak errotik mozteko asmoz, Mollyk zera adierazi nahi izan du:

“Gure artean ez dela inongo istilurik sortu aldarrikatu nahi dut; aldiz, gureak oso harreman emankorrak izan dira hasieratik. Egoera iraun duen bitartean atsegina izan da erabat. Hala ere, nire ustez, bakoitza bere bidetik joateko garaia iritsi da honez gero.”

Gogora dezagun bien arteko harreman profesionalak orain dela bi urte hasi zirela, Molly, 2008ko irailean, gure artean agertu zenean lehenengo aldiz. Ordudanik honera, ingleseko elkarrizketaren languntzaile lana garatu du bai ikasle bai irakasle talde batzuekin. Bere aldetik, aipatu beharra dago, Tolosaldeko zuzendaritzak Mollyk esandakoa baieztatu duela, bidenabar, honako iruzkina gehituz:

“Gu oso gustora egon gara berarekin eta gure aldetik ez zegoen batere oztoporik Mollyk gurekin jarraitzeko, baina garbi dago berak beste gogo batzuk dituela. Beraz, bere erabakia errespetatu egiten dugu eta orain arte Tolosaldearen alde egindako lana eskertzen diogu bihotz-bihotzez.”

Hitz hauek entzun ondoren, harremana bukatzeko erabakia Mollyrengandik sortua dela garbi dago. Dirudienez, FOL alorrean aspaldidanik zekiten Mollyk datorren ikasturtean ez zuela jararituko. Beste informazio iturri baten bidez jakin dugu ez dela oso urrutira joango momentuz, ez duela Amerikara bueltatzeko asmorik; orain dela hilabete batzuk euskara ikasten hasi zela eta datorren asteetan Donostiako argitaletxe batean hasiko dela lanean. Betidanik, argitalpena eta itzulpena bere gustoko zereginak izan direla jakina da. Berak ez digu posibilitate hori konfirmatu nahi izan:

“Oraindik ez dago ezer erabakita. Oraingoz, nire asmoa da udarako atsedena hartzea eta bitartean aurkezten diren aukerak aztertzea.”

Esanak esan, gure aldetik ere agur beroena eman nahi diogu eta, gerora begira, zorterik handiena opa nahi diogu. Beraz, agur Molly eta beste bat arte! Ciao a tuti! Tolosaldeako bost ikasle gara. Atzerrian praktikak egiteko aukera izan dugunak, zehazki Italiako ipar-ekialdean kokatzen den Rimini hirian. Esperientzia bikaina izan da. Bai lan arloan baita eguneroko jardunean ere. Laneko arloan bakoitza enpresa ezberdinetan bere ikasketekin zerikusia duen betebeharretan aritu da: elektrizista lanetan etxez etxe, CNC makinekin mekanizatzen, kaldereri arloan soldatzen eta ikastetxe bateko administraritzan. Lanean oso jende jatorra ezagutu dugu eta oso ongi zaindu gaituzte. Gainerakoan bidaiatzeko aukera ere izan dugu. Hala nola, Roma, Firenze, Venezia, San Marinoko Errepublika, Pisa, Modena, Maranello eta Bologna. Italia orokorrean asko gustatu zaigu, trenez bidaiatzeko aukera handiak daude eta edozein tokitara joateko irtenbidea da. Hala ere, elkarbizitzak erakutsi digu gehien, askotan zaila izan baita. Baina ohartu gara, elkarri entzunez arazo guztiek konponbidea izaten dutela. Hau izan da azken hiru hilabete hauetan bizitutakoaren laburpen bat. Aukera sortuko balitz errepikatuko genuke. Beraz, aurkera duzuen guztioi parte hartzera animatzen zaituztegu!

Bella storia!! Jaxone, Oihane, Laiene, Iñaki eta Igor

Atzera begira

Horrenbeste urte aurrera begira eta bapatean erretreta iristen dela eta idatzitxo bat prestatzeko esan zidatenean, atzera begiratzen hasi behar. Hasierak: Nik ezagutu nuen ikastetxea 76ean oso desberdina zen. Orain batzokia dagoen eraikuntzan kokatuta zegoen eta ekipamendu eta beste baldintzak oso urriak ziren. Irakasle kopuru handi bat, ni barne, enpresa eta irakaskuntza uztartzen zituzten eta ikasle aldetik gehienak lehen zikloa bakarrik burutzen zuten, “oficialia” zeritzona. Aldaketa nabarmena 1980an burutu zen orain gauden eraikuntzara etorri ginenean. Beste bi aldaketa nagusi, oposaketak eta hauei lotuta irakaslearen ezaugarriaren berrantolaketa. Irakaskuntzan hasi nintzenean, 1975ean irakasle asko kanpotarrak ziren eta denok interinoak. Gero 81 eta 82ko oposaketekin , gipuzkoar irakasleetaz osatzen joan zen ikastetxea. Hurrengo urrats nagusia 83an, lehenengo oposaketak Eusko Jaurlaritzaren antolamenduarekin burutu zirenean. hasi ziren euskarazko plazak sortzen eta funtzionarioaz hornitzen. Orain, eta horrenbeste oposaketa izan eta gero, irakasle guztiak gertukoak dira, Goierrikoak gehienak, eta euskaldunak noski. Nire kasuan , lehenengo bi oposaketetan fisikako tribunaleko partaidea izan nintzen eta euskaldun bakarra, Fisika euskaraz lortu zuten lehen irakasleak, NIK BAKARRIK ZUZENDU EDO EPAITU NITUEN. Euskera: Hasieran ikastetxeko irakasle gehienak erdaldunak ziren eta pixkanaka euskalduntzeko beharra ikusi genuen, inguruko beste ikastetxeak bide hau hartzen hasi zirelako. Xanti Alberdik eta biok nahiko lan, borroka eta une txar pasa genituen bide hau lantzen. 1984-85ean lortu genuen lehenengo taldea eta niri fisika, matematika eta informatika ematea suertatu zitzaidan eta inongo liburu edo apunterik gabe. Pixkanaka, pixkanaka euskara sartzen joan ginen eta dena D ereduan ematen hasi zen LHko lehenengo ikastetxea izan ginen. Zuzendaritza: Hasiera batean Xanti eta biok bakarrik osatzen genuen taldea handitzen joan zen eta 90-91.ean zuzendaritza lortu genuen, gurasoen laguntzarekin. Gure ildo nagusiak: IREKIA – EUSKALDUNA - KALITATEZKOA. Ikastetxearentzat aldaketa sakona izan zen eta helburu guztiak pixkanaka lortu direla uste dut. Kalitate esparruan aitzindariak izan gara eta lorpen guztiak hor daude agerian. Benetan harro sentitzen naiz, guk "IREKIA" deritze genion hura lortzeagatik: Ikastetxea pertsonetan oinarrituta izatea eta denok gustura eta eroso sentitzea bertan. Bukatzeko nire atzetik datorren Gorka Igartuari eta bere ekipoari etorkizun emankorra opa diet. Eskerrik beroenak denoiri, eta batez ere azkeneko 20 urte hauetan nirekin zuzendaritzan parte hartu dutenei: Joxe Mari, Bittor, Xanti, Gorka, Andoni, Igone, Sara eta Iñigo Jexus Arregi