TXAPELKETA ARAUDIA · 2017. 5. 29. · - 2 - TXAPELKETA ARAUDIA TXAPELKETA PROTOKOLOA 1.-...

32
KENPO-KO DEPARTAMENTUA EUSKAL KARATE FEDERAZIOA ETA HARREMANDUTAKO DIZIPLINAK TXAPELKETA ARAUDIA 2017 URTARRILA

Transcript of TXAPELKETA ARAUDIA · 2017. 5. 29. · - 2 - TXAPELKETA ARAUDIA TXAPELKETA PROTOKOLOA 1.-...

  • KENPO-KO DEPARTAMENTUA

    EUSKAL KARATE FEDERAZIOA ETA HARREMANDUTAKO DIZIPLINAK

    TXAPELKETA

    ARAUDIA

    2017 URTARRILA

  • - 2 -

    TXAPELKETA ARAUDIA

    TXAPELKETA PROTOKOLOA

    1.- Txapelketa guztiak aurkezpen batekin hasiko dira, lehiakide guztiak lerrokatuta ezarrita.

    2.- Modalitateen hurrenkera ondorengoa izango da:

    1/ Banakako modalitateak.

    2/ Armen modalitateak.

    3/ Taldeen araberako modalitateak.

    4/ Defentsa Pertsonala.

    5/ Berehalako erdi-kontaktuko borroka eta etengabeko erdi-kontaktuko borroka (biak aldi

    berean).

    Oharrak:

    Txapelketa batean agian EZ da ospatu ahal izango arestian deskribatutako modalitatetako bat, baina hurrenkera

    mantendu egingo da, ondorengo modalitateari ekinez.

    Sariak kategoria bakoitzaren amaieran entregatuko dira.

    Txapelketak 2 (bi) egunetan ospatu ahal izango dira, antolatzailearen irizpideari eta eskuragarritasunari jarraiki .

    Beti (ageriko ezintasunaren kasuan izan ezik) Txapelketaren Klausura zeremonia bat ospatuko da.

    Arbitraje Zuzendariak berehalako irtenbidea emateko ahalegina egingo du, Txapelketan gertatzen diren auzi

    guztien inguruan; ezin izaten duenean, Departamentuko Zuzendaria izango da ardura hori bere gain ha rtuko

    duena.

    Txapelketaren ondoren, Tapizeko Arbitro eta Buru guztiek txosten bat igorriko dute, Txapelketa horren inguruko

    oharrekin, zein Kenpo-ko Departamentura igorriko den, jarraian Batzorde Teknikoak aztertu dezan.

  • - 3 -

    ERDI-KONTAKTUKO BORROKAREN ARAUDIA

    1. Artikulua. Txapelketa Eremua

    1.- Txapelketa eremua laua izan beharko da, inolako oztoporik gabea.

    2.- Txapelketa eremua karratua izan beharko da.

    3.- Eremua karratu bat izango da, haren alboak kanpotik neurtutako 8 metrokoak izanik eta zoruaren

    mailarekiko metro batera arteko altuera hartu ahal izango du. Plataformaren alboak gutxienez 10 metro

    neurtuko ditu, segurtasun eremua barne hartzea ahalbidetzeko.

    4.- Euren artean paraleloak diren bi lerro markatu beharko dira, bakoitza metro bateko luzerakoa eta

    Arbitroen lerroarekiko perpendikularrak, txapelketa eremuaren erdigunetik 1,5 metroko distantziara,

    lehiakideak bertan ezartzeko.

    5.- Arbitroen lerroarekiko paraleloa den lerro bat markatu beharko da, 0,5 metroko luzerakoa, txapelketa

    eremuaren erdigunetik 2 metrora, arbitroa bertan ezartzeko.

    6.- Metro bateko lerro bat trazatuko da txapelketa eremuaren barrualdean, lehiakideak eremu horren

    barruan mantentzeko; lerro horrekin itxitako eremuaren kolorea ezberdina izan beharko da edo l erroa bera

    etena izango da.

    7.- Salbuespenetan parametro hauek aldatu egin ahal izango dira.

    Txapelketa Eremua:

  • - 4 -

    ARBITROEN, EPAILEEN ETA LEHIAKIDEEN POSIZIOAK:

    Oharrak:

    Debekatuta dago oztopoak edo publizitate hesiak ezartzea txapelketa eremuaren kanpoko perimetroaren metro baten barruan.

    Erabilitako tatamia irristagaitza izan beharko da bere behealdean, eta zimurtasun maila urrikoa goialdean. Judon erabiltzen direnak bezainbat lodia ez da izan beharko, mugimenduetarako askatasun gehiago ahalbidetu beharko duelako.

    Arbitroak ziurtatu beharko du tatamiaren piezak ez direla bereizten txapelketan zehar, izan ere, piezen arteko tarte libreak arriskutsuak izaten dira eta lesioak eragin ditzakete.

    Txapelketa bakoitzean tatamien erdia jarriko da erabilgarri borroka mota bakoitzerako (berehalako erdi-kontaktua eta etengabeko erdi-kontaktua), modalitate biak aldi berean garatu ahal izanik.

    2. Artikulua. Jantzi Ofiziala.

    1.- Lehiakideek uniforme ofiziala eramango dute jantzita, Araudi honetako 4.1 Artikuluan definitzen den bezala.

    2.- Arbitraje Zuzendariak baldintza hau betetzen ez duen edozein Arbitro, Epaile edo lehiakide kanporatu ahal izango du.

  • - 5 -

    3. Artikulua. Arbitroak.

    1.- Arbitroek eta Epaileek Araudi honetan islatutako uniforme ofiziala eraman beharko dute jantzita .

    Uniforme hau torneo eta ikastaro guztietara eraman beharko da. Debekatuta dago eraztunak, ordulariak edota lehiakideentzat arriskutsua izan daitekeen beste edonolako objektu gorputzean jarrita eramatea.

    2.- Uniforme ofiziala ondorengoa izango da:

    A/ Itsas urdin koloreko jaka, gurutzatu gabea

    B/ Alkandora zuria besoekin, luzeak edo motzak, uneko baldintza klimatologikoak kontuan hartuta

    C/ Gris ilun koloreko (marengo) galtzak, tolesdurarik gabeak

    D/ Markarik gabeko galtzerdi beltzak eta zapata beltzak

    3.- Kategoria arbitralak:

    A/ Kronometratzailea eta ohar-hartzailea: borrokaren iraupena eta puntuazioa kontrolatzen dutenak.

    B/ Arbitro Erregionalak eta Nazionalak: borrokak zuzendu ahal izango dituzte.

    Oharrak:

    Borroka edo norgehiagoka baten hasieran, Arbitroa txapelketa eremuaren kanpoaldean ezarri beharko da. Epaileak bere ezkerraldean eta eskuinaldean ezarriko dira.

    Arbitraje panelaren eta lehiakideen arteko agur formalen trukea amaitzean, Arbitroak urrats bat emango du atzerantz, Epaileak biratu egingo dira eta 3ek elkar agurtuko dute.

    Arbitraje panelaren aldaketa: Ertzetako Arbitroak panelaren sargunera biratuko dira, elkar agurtuko dute eta txapelketa eremutik lerrokatuta aterako dira.

    Epaileak aldatzen direnean, sartzen den Epailea irteten denarengana zuzenduko da, elkar agurtu ondoren euren posizioak trukatu egingo dituzte.

    Dagokion uniformea jantzita ez daraman Arbitroari ohartarazpena egingo zaio eta panel arbitraletik kanporatua

    izango da.

    4. Artikulua. Lehiakideak

    1.- Lehiakideek kenpogi bat eraman ahal dute, horrela osatua: jaka zuria-galtza zuria, jaka beltza-galtza

    beltza, jaka beltza-galtza zuria eta bere mailari dagokion gerrikoa. Kenpogi-a garbia eta egoera onean eraman behar da. Euren eskolako enblema eraman ahal izango dute eta lehiakideari ez zaio ahalbidetuko beste inolako partxerik eramatea.

    2.- Adieraziaz haratago, FVK-ko eta HD-ko Kenpo-ko Departamentuak baimendutako babesleen marka edo iragarki bereziak ahalbidetu ditzake.

    3.- Jaka, gerrikoarekin lotzen denean, aldakak estaltzeko moduko luzerakoa izan beharko da. Alkandora bat eraman beharko da jantzita azpitik, zuria edo beltza, kenpogi-aren jakaren kolore berekoa.

    4.- Jakaren besoak gehienez hatz-koskorretaraino heldu beharko dira eta gutxienez besaurrearen erdiraino eta debekatuta dago horiek tolestea.

    5.- Galtzak behar adina luzeak izan beharko dira estaltzeko, gutxienez, bernaren bi herenak eta debekatuta dago horiek tolestea.

    6.- Lehiakide bakoitzak ilea garbia eta borrokaren garapen egokia eragotziko ez duen luzerarekin moztuta eraman beharko du. Luzera hori gainditzen duen ilea ezinbestean lotuta eraman beharko da. Arbitroaren

    esanetan edozein lehiakideren ilea zikina badago, eta gainerako talde arbitralaren oniritziarekin kontatzen badu, lehiakidea borrokatik kanporatzeko eskubidea izango du. Borrokan debekatuta daude ilea eusteko

    pintzak, horiek metalezkoak izaten direnean; Formetan baimenduta daude, betiere ez-nabarmenak izaten direnean.

    7.- Lehiakideek azkazalak moztuta eraman beharko dituzte eta debekatuta dago gorputzean metalezko objektuak, piercingak edota aurkaria lesionatu dezakeen bestelako objekturik eramatea.

    8.- Erdi-kontaktuko ekipo babeslea derrigorrezkoa izaten da borroka maila guztietan, edukia ondorengoa izanik: pastazko kasko beltz

    integrala aurpegi babesarekin,

  • - 6 -

    boxeoko edo erdi-kontaktuko eskularruak (hatzen eta hatz lodien osotasuna eta halaber eskumuturra estali behar dute); kategoria guztietan, hatzak eta orpoa estaltzen dituzten botak eta genitalak babestekoa genero

    maskulinoarentzat. Haurren kategorietarako, halaber derrigorrezkoa izango da peto babeslearen erabilera; helduen kategoria femeninoan, derrigorrezkoa izango da petoa edo barruko bularrak babestekoa erabiltzea.

    Soilik aparrezko babesak ahalbidetzen dira, gizonezkoen genitalak babestekoaren eta emakumezkoen bularrak babesteko barrukoaren salbuespenekin. Zintza itsasgarriak debekatuta daude kontaktu eremuetan,

    eskumutur eta hanka babestekoan. Babes ekipoak indarrean dauden xehetasunak bete beharko ditu.

    9.- Baimendutako hautazko babestekoak izango dira zango-babesak eta aho-babesa, kategoria guztietan eta

    bular-babeskia kategoria femeninoan.

    10.- Lesioaren eraginez erabilitako hesgailuen edo eskumuturrekoen erabilera Arbitraje Zuzendariak

    baimendu beharko du, Mediku Ofizialaren agindua kontuan hartuta.

    Oharrak:

    Lehiakidea borrokarako deiaren ondoren aurkeztu beharko da jadanik derrigorrezko babes guztiak ezarrita. Lehiakide bat tatamian modu desegokian jantzita edo ontzat eman gabeko babeskiekin aurkezten bada, ez da berehala

    kanporatua izango, aldiz minutu bateko epea emango zaio akatsak zuzentzeko. Minutu hori iragaitean egoera hori zuzendu ez bada, kanporatua izango da.

    Erlijio arrazoien eraginez norbaitek “gauza” batzuk jantzita eramatea nahi dezake, esaterako turbanteak, etab.; euren erlijioaren eraginez baimendutako jantziaz haratago doan zerbait jantzita eraman nahi dutenek, Arbitraje Zuzendariari jakinarazi beharko diote torneoaren datarekiko behar adinako aurrerapenarekin . Arbitraje Zuzendariak

    kasu bakoitza aztertu ondoren, dagokion erabakia emango du. Ez dira aintzat hartuko dagokion aurrerapenarekin aurkezten ez diren kasuak.

    Arbitraje Zuzendariak baimena ematen badu, Arbitroek jaka kendu ahal izango dute.

    6. Artikulua. Kategoriak eta Pisaketa.

    1.- Kategoriak: Modalitateak: Kata – Teknikak – Kumite. Gerriko Zuritik abiatuta.

    A/ 18 urtetik beherakoak: Junior (16/17)

    16/17 urte, maskulinoa eta femeninoa, halaber Kumite:

    a) -55,-kg. b) -62,-kg. c) -70,-kg. d) +70,-kg.

    B/ Helduak, 18 urtetik gorakoak: Senior

    1. Gerriko marroira arte

    Maskulinoa: -67,-kg. b) -75,-kg. c) -85,-kg. d) +85,-kg.

    Femeninoa: -55,-kg. b) -62,-kg. c) -70,-kg. d) +70,-kg.

    2. Gerriko marroiak eta beltzak

    Maskulinoa: -67,-kg. b) -75,-kg. c) -85,-kg. d) +85,-kg.

    Femeninoa: -55,-kg. b) -62,-kg. c) -70,-kg. d) +70,-kg.

    Edonolako kategorian edo pisurekin borroka bat ospatu ahal izateko, gutxienez 4 lehiakiderekin kontatu

    behar da.

    Oharrak:

    Junior kategoriako lehiakide batek norgehiagokaren datan 18 urte betetzen dituenean, xede guztietarako

    heldutzat hartuko zaio, eta ondorioz, kategoria horretara igoko da.

    Kategoria batean 4 lehiakideren gutxieneko kopurua lortzen ez denean,

    horiek berehala hurrengo goragoko

  • - 7 -

    kategorian lehiatzera joango dira, 16-17 urteko 70 kg-tik gorako kategoria (maskulinoa eta femeninoa) izan ezik, kasu horretan, edozein borroka modalitatetan 4 lehiakideren gutxieneko kopurua lortzen ez bada, baliogabetu

    egingo da, betiere egoera hori norgehiagoka ospatu aurretik jakinarazten zaienean; kategoria ospatu egingo litzateke, ezarritako minimora heltzea lortu ez izan arren. Puntu honek betekizun bat hartzen du barne klub

    guztien aldetik, alegia inskripzio epeak zehatz-mehatz betetzekoa, zirkularrean ezarritako epean iristen ez diren inskripzio haiek guztiak baztertuak izanik.

    Alditan, Arbitraje Zuzendariak 4 lehiakide baino gutxiagoko kategoria baterako borroka baten ospakizuna baimendu dezake.

    2.- Pisaketa:

    1.- Lehiakideak inskribatzen direnean, horien pisua jakinarazi behar da. Txapelketaren aurretik

    pisaketa egingo da eta egitea ezinezkoa izaten denean, baskula bat erabilgarri jarriko da edozein unetan pisua egiaztatu ahal izateko (amaiera borrokarako izan ezik), uneko eskakizunen arabera,

    baina beti borroka hasi aurretik eta betiere lehiakidea jadanik beste lehiakide batekin borrokatu ez denean.

    2.- Pisaketa beti zozketaren aurretik egin ahal izango da. Pisatzeko unean soilik talde bakoitzeko ordezkari baten presentzia onartuko da, eta txapelketako Batzorde Antolatzaileak esleitutako ordezkari Buruarena ere bai.

    7. Artikulua. Puntuazioa.

    1.- Kontaktu eremuak (jomugak) izango dira gorputza, toraxa (urdaila, gorputzaren alboak eta giltzurrunak), eta buruarekin eginiko kontaktu arina (soilik helduen borrokan). Haurren kategorian, buruan emandako ukabil

    kolpea EZ DA ONARTZEN, baina bai buruaren alboetan emandako ostikada kontrolatuak. Helduen kategorian, aurpegia jomuga izatea ontzat emango da, betiere kontaktu arina izaten denean. Buruaren atzealdean emandako kolpeak debekatuta daude. Ontzat emandako jomuga batean emandako kolpe

    onartuagatik puntu bat esleituko da gerrikoen maila guztietan, gerriko beltzean barne , ondorengo tekniken kasuan izan ezik, zeinetan 2 puntu emango diren:

    A/ Ostikada buruan (oreka galtzeagatik zorura erori gabe).

    B/ Jomuga puntuagarrian errematearekin jarraitutako ekorketa, aurkaria erori denean eginiko etenik

    gabeko teknika –errematearekin jarraitutako ekorketa-).

    Kontaktua kontrolatua izan beharko da jomuga puntuagarrietan. Beharrezkoa da kontaktua puntu bat

    esleitzeko. Kontaktu hori arina izan beharko da buruaren eremuan eta neurrizkoa gainerako jomuga puntuagarrietan. Gehiegizko edo kontrolik gabeko kontaktuak berehalako zigorra eragingo du.

    2.- Lehiakide bat edo biak erortzen direnean, Arbitroak gutxi gorabehera 3 segundoko epea emango du puntua markatzen uzteko (batari edo besteari), borroka eten aurretik.

    3.- lehiakidea borroka eremutik kanpo ezartzen denean, edo bi lehiakideak borroka eremutik kanpo ezartzen direnean, Erdiko Arbitroak borroka eten egingo du eta lehiakideak posizio neutralera itzuliaraziko ditu.

    Lehiakide erasotzaileak puntu bat markatu dezake, betiere ukabil kolpea emateko unean bi oinak borroka eremuan mantentzen dituenean, edota ostikada bat emateko unean oinetako bat mugen barruan ezartzen duenean. Defendatzen den lehiakideak ezin izango du puntu bat markatu bere hankaren atalen bat muga

    lerroaren gainean ezarrita dagoenean; halaber debekatu egingo zaio borroka eremura itzultzea eta markatzea, Arbitroak oraindik lehiakide biak posizio neutralean ezartzeko agindua eman ez duenean. Mugen barruan

    dagoen lehiakideari aukera guztiak emango zaizkio arauen eraginpean markatzeko, betiere bere segurtasuna arriskuan ez dagoenean.

    A/ Puntua ontzat emateko, buruan eginiko ukabil erasoak ondorengo ezaugarriak izan beharko ditu:

    a) Erasoaren ibilbidea joan-etorrikoa izan beharko da, mugimendu biziekin (mota perkutantea).

    b) Erasoaren sarrera inoiz ez da iritsi beharko buruaren erdigunera eta are gutxiago onartuko da muga hori gainditzea.

    B/ Teknika puntuagarri batekin puntu bat eskuratuko da gorputzaren jomuga puntuagarri batean modu egokian, jarrera egokiarekin,

    aplikazio kementsuarekin, alerta egoera

  • - 8 -

    zainduz, epe egokian eta distantzia zuzenarekin garatzen denean.

    C/ Borrokaren amaiera seinalearekin batera garatzen den teknika eraginkor bat ontzat emango da. Eraso bat, eraginkorra izan arren, borroka bat eteteko edo geratzeko aginduaren ondoren garatu dena, ezin iz ango da puntuatu, eta arau-hausleari penalizazioa egozteko bidea eman dezake.

    D/ Ez da puntuatuko inolako teknikarik, zuzena izan arren, lehiakide biak txapelketa eremutik kanpo daudenean garatuko denik. Hala ere, lehiakidetako bat txapelketa eremutik kanpo dagoenean eta bere

    aurkariak teknika eraginkor bat garatzen duenean, oraindik txapelketa eremuaren barruan ezarrita eta Arbitroak “GELDI” esan aurretik, teknika puntuatu egingo da.

    E/ Ez dira markatuko lehiakide biek batak bestearekin aldi berean garatutako teknika puntuagarri eraginkorrak.

    Oharrak:

    UKABIL KOLPEA BURUAN: teknika honek arazo ugari dakartza puntuazio sisteman, izan ere, askotan zaila izaten

    da bereiztea kolpe kontrolatu puntuagarri bat eta ohartarazpen bat, horregatik oso zorrotzak izatea dagokio 3. puntuko A atalarekin.

    “Modu egokia” kontuan hartuta garatutako teknika bat, balizko eraginkortasuneko teknikatzat hartzen da Kenpo modalitateko kontzeptuen artean. Jarrera egokia modu egokiaren osagai bat da eta teknika puntuagarri

    bat garatzeko unean erakutsitako kontzentrazio handiko jarrera bati dagokio .

    “Aplikazio kementsua” kontzeptuak teknikaren indarra eta abiadura hala nola teknika arrakastatsua izateko

    ageriko nahia definitzen ditu. “Alerta egoera” kontzeptua, teknika bat baloratzeko orduan behin eta berriro kontuan hartzea ahanzten den irizpidea da. Teknika jadanik garatu denean mantentzen den motibazio

    etengabearen egoera da eta kateatutako beste teknika batzuekin modu egokian jarraitzeko ahalmena. Alerta egoeran dagoen lehiakideak, arretaren eta zaintzaren erabateko jarrerak mantentzen ditu aurkariaren kontraerasorako indarrarekiko.

    “Denbora egokia” esan nahi du teknika bat garatzea, honek indar gehiena izaten duen unean. “Distantzia egokia” kontzeptuak era berean esan nahi du teknika bat garatzea balizko indar handiena emango dion

    distantzia kontuan hartuta. Beraz, teknika garatzen bada berehala urrunduz mugitzen den aurkari batekin, kolpearen balizko efektua murriztu egingo da.

    Arbitroa ez da gehiegi larritu beharko borroka eteteko; behin baino gehiagotan denbora baino lehen adierazitako GELDI batek eragotzi egin izan dio lehiakide bati behar bezala garatutako ekorketa baten ongoren

    puntuazioa lortzea. Ekorketaren ondoren, 3 segundoko epea itxaron behar da ikusteko lehiakidetako batek arrakastaz jarraitu ahal duen, puntua markatzera heltzeko.

    Aldi berean bi hanketan edo hanka laguntzailean egindako ekorketak ontzat ematen dira, betiere aurkariaren erorketa kontrolatuarekin eta botaren altueran garatzen direnean. Bestela, ohartarazpena adieraztea dagokio.

    Halaber botatik botara edota hanka biekin eginiko barruko eta kanpoko ekorketak ahalbidetzen dira, betiere lekualdatzea izaten denean eta ez aurkariaren hankan emandako kolpe bat. Hala izan ezean, halaber ohartarazpena adieraztea dagokio.

    Borroka amaierako seinale ozenak adierazten du jadanik ezinezkoa dela markatzea, are Arbitroak, haren berri ez emateagatik, borroka berehala gerarazten ez duenean. Dena den, penalizazioak ezarri ahal dira lehiakideak

    txapelketa eremuan mantentzen diren bitartean. Muga honetaz haratago, penalizazioak soilik Arbitrajeko Guztiek inposatu ahal izango dituzte.

    Oso gutxitan ikusten dira aldi bereko teknika zuzenak, izan ere, horrelako teknikak, aldi berean gertatzeaz gainera, halaber onargarriak, modu egokian garatuak, etab. izan behar dira. Arbitroak ezin du aldi bereko

    teknikatzat hartu egoera bat zeinetan ekintzetako bat soilik puntuagarria izango den. Hori ez da aldi bereko teknika.

    Epaileek soilik errealitatean ikusi dutena markatu ahal izango dute. Teknika batek helburu puntuagarria lortu izateaz ziur ez daudenean, ez dute ezer adieraziko edo bestela EZ DUT IKUSI adieraziko dute.

    8. Artikulua. Portaera debekatua:

    Debekatuta daude ondorengoak:

  • - 9 -

    1. Itsu-itsuan garatutako edozein teknika. 2. Kontrolik gabe garatutako edozein teknika.

    3. Buruan emandako ukabil kolpeak haurren kategorian. 4. Artikulazioen kontra eginiko teknikak (aurkariaren artikulazioak eragiten dituzten mugimenduak)

    5. Heltzea. 6. Genitalak, eztarria, lepoaren atzealdea kolpatzea.

    7. Gehiegizko kontaktua beste pertsona bati kaltea eragiteko asmoarekin. 8. Aurkariaren kontrolik gabeko erorketa eragiten duen hanka laguntzailearen ekorketa. Aurreratutako

    hankari egindako ekorketak baimenduta daude, betiere botaren altueran. Ekorketak kontrolatuak eta

    teknikoak izan behar dira. Hanketan emandako ostikada guztiak ohartarazpenerako arrazoiak izango dira. 9. Bizkarrezurra erasotzea.

    10. Borroka eremuan hitz egitea. 11. Borroka eremutik kanpo korrika joatea.

    12. Borrokarako jarrera eskasa erakustea. 13. Kiroltasunaren kontrako jarrera erakustea. 14. Kanpotik eginiko interferentzia.

    15. Coach-aren adierazpenak (borrokan erdi-kontaktuaren puntua). 16. Borroka saihestea.

    17. Arbitroak eragiten saiatzea norbere puntua oihukatuz. 18. Arbitroak eragiten saiatzea norbere puntua markatu izanaren keinuak eginez.

    19. Hanketan ostikadak ematea. 20. Burukadak, belaunkadak eta ukondokadak ematea. 21. Aurpegian zuzenean emandako ostikadak (buruaren alboetara zuzendutako kontaktu arineko ostikada

    zirkularrak izan ezik, zeinekin aurkariaren buruaren bat-bateko biraketarekin topatzeagatik azkenean aurpegia kolpatzen amaituko den).

    Oharrak:

    Aurpegia esaten zaio kaskoaren babeski fazialak estaltzen duen guztiari.

    Penalizatu egin behar da gehiegizko edonolako kontaktu, kontaktua jasotzen duenaren erruz izaten denean salbu (zaintza gabezia, kolpearen eraginez gainera etortzea, etab.).

    Arbitroak etengabeko arretaz zainduko du lehiakide lesionatua, izan ere, haren portaera lagungarria izan ahal zaio bere ebaluaketan. Epaian eginiko atzerapen txiki batek lesioaren sintomak azaltzea eragin dezake, esaterako

    sudurreko odoljarioa, etab. Behaketak halaber ahalbidetuko du lehiakideak lesio arin bat larriagotzeko egin dezakeen esfortzu mota oro hautematea, betiere abantaila taktikoa lortzeko helburuarekin. Horretarako adibideak dira:

    lesionatutako sudurretik indarrez putz egitea, etab. Aldez aurreko lesio batek proportzioz kanpoko sintomak eragin ditzake aplikatutako kontaktu mailari dagokionez.

    Kenpolari entrenatu batek inpaktu handia xurgatu dezake gune gihartsuetan, esaterako sabelean, baina kaltebera izango da bularrezurrean eta saihets-hezurretan jasotako inpaktuekiko. Horregatik ezinbestekoa izango da

    gorputzeko kontaktu zentzudunak zaintzea.

    Hanka gehiegizko altueran kolpatzen duten ekorketekin belauna lesionatzea eragin daiteke. Arbitroak hankan

    eginiko edonolako ekorketa baloratu behar du, botaren gainetik eta aurkariari mina eragiteko eginiko alferrikako saiakerak penalizatuz.

    Denbora galtzeko ekintzen barne hartzen dira erasorik gabeko zirkuluan egindako mugimenduak , zeinetan lehiakide batek edo biek ez dioten borrokari ekingo. Logikoa da hasierako tanteoak egitea, baina denbora gutxi barru eraso eraginkorrak garatu beharko dira. Arrazoiren batengatik hori gertatzen ez bada zentzuzko tarte baten ondoren (gutxi

    gorabehera 15 segundo), Arbitroak borroka eten eta arau-hausleei ohartarazpena adierazi beharko die.

    Ekintza eraginkorrik garatu gabe etengabe atzerantz joaten den eta aurkariari markatzeko zentzuzko aukera ematen

    ez dion lehiakidea, penalizatu egin behar da. Hori sarritan gertatzen da borroka bateko azkeneko segundoetan.

    Jarduera taktiko-antzeztu modura, lehiakide batzuek erasoaren ondoren biratu egiten dira eta keinuak egiten dituzte

    garatutako euren erasoaren arrakasta adierazi nahian. Zaintza uzten dute eta aurkariaz ahazten dira. Horretarako helburua, garatutako teknikaren inguruan Arbitroaren arreta deitzea izaten

    da. Hori penalizatu ahal izango da. Puntuatzeko beti “alerta egoera”

  • - 10 -

    erakutsi behar da.

    Lesio faltsu bat simulatzea arauen urraketa larritzat hartuko da. Lesio bat simulatzen duen lehiakide bat deskalifkatu egin behar da, alegia Mediku ofizialaren ebaluaketari jarraiki, tapizaren gainean etzanda geratzen denean edota bertan biraka ibiltzen denean, lesio proportzionatu baten ondoriozko inolako justifikaziorik gabe.

    Jadanik jasaten ari den lesio bat esajeratzea ez da hain larria; lesio bat esajeratzeagatik penalizazio bat inposatzea edo ohartarazpen bat egitea dagokio.

    Borroka bat lesio baten edo gehiegizko kontaktu baten eraginez eteten den bakoitzean , eta Mediku ofiziala eragindako lehiakidea artatzen ari den bitartean, beste lehiakidea belauniko eta bizkarra emanda mantendu

    beharko da txapelketa eremuko bere aldean.

    Soilik albokoen aholkua ahalbidetuko da, coach batena lehiakide bakoitzeko (soilik etengabeko erdi-kontaktuko

    borrokan).

  • - 11 -

    9. Artikulua. Penalizazioak

    OHARRA: Arau-hauste arinengatik edo lehen instantzian inposatua edonolako arau-hauste txikiren aurrean. Arau-

    hauste arina egiten duen lehiakideari gehienez bi abisu emango zaizkio, hurrengoa OHARTARAZPENA izanik .

    Ondorengo penalizazioen eskala aplikatuko da:

    1. OHARTARAZPENA (ARINA)

    Ohartarazpenerako arrazoia izango da:

    a) Abisua 2 aldiz jasotzea.

    b) Buruaren erdian edo gorago edota gehiegizko indarrarekin egindako barneratze eraso bat.

    Penalizazio honekin aurkariaren puntuazioari PUNTU BAT erantsiko zaio. Arau-hauste arinen arabera inposatzen da zeinetan aldez aurretik abisua emango zen borroka horretan edota ohartarazpen larria merezi

    izateko moduko arau-hauste ez hain larrien arabera.

    2. OHARTARAZPENA (LARRIA)

    Ohartarazpena jaso duen lehiakidearen kasuan, bigarrena “FALTA LARRIA” dela erabakiko da. Penalizazio

    honetan BI PUNTU eransten zaizkio aurkariaren puntuazioari. Oro ar, arau-hauste handiengatik edo arau-hauste errepikatuengatik inposatzen da, zeinengatik jadanik aldez aurretik lehenengo ohartarazpen bat

    jasoko zen borroka horretan.

    DESKALIFIKAZIOA:

    Torneoko, Txapelketako edo Partiduko deskalifikazioa da. DESKALIFIKAZIOAREN muga definitzeko

    helburuarekin, Erdiko Arbitroak beti ertzeko Epaileen iritzia kontsultatuko du, Deskalifikazio baterako eskatutako ohartarazpenen metaketa gertatzean izan ezik.

    DESKALIFIKAZIOA agindu ahal izango da lehiakide batek Kenpo modalitatearen ospearen eta ohorearen kontrako jarrera salatzen duen ekintza bat garatzen duenean eta lehiakide batek txapelketaren arauak urratzen duten ekintza oso larriak garatzen dituenean.

    Helduen kategorian buruan kontaktu handia egingo balitz, erasotzailea penalizatu eta puntu bat edo bi emango litzaizkioke arau-haustea jasan duen aurkariari. Gehiegizko kontaktu bat, berehalako

    deskalifikaziorako arrazoia izango litzateke. Gehiegizko kontaktuaren ohartarazpena adierazten da are lehiakideak eremutik kanpo ezartzen direnean, denbora amaitu denean edota Arbitroak borroka eten

    duenean.

    Borrokan zehar lehiakideak borroka eremuaren mugetatik “BORONDATEZ” ateratzen direnean, lehenengo

    abisua emango da. Bigarren aldiz irtetean ohartarazpena adieraziko da eta aurkariari puntu bat emango zaio. “Borondatezko” hirugarren irteeran beste puntu bat emango zaio aurkariari . Beste “borondatezko” irteera

    batek (laugarrena) lehiakidea deskalifikatzeko bidea emango du; falta hauek mantendu egingo dira denboraz kanpo egiten direnean ere.

    Oharrak:

    Arauak urratzeagatik zuzenean penalizazio bat inposa daiteke; ezarri ostean, arau-hauste hori errepikatzeak penalizazioaren zorroztasuna hedatzeko bidea emango du. Adibidez, ezinezkoa izango da ohartarazpena adieraztea gehiegizko kontaktuagatik eta gero abisua ematea bigarren gehiegizko kontaktu batengatik.

    Penalizazioak ez dira metagarriak izango mota ezberdinen artean. Horrek esan nahi du kontrol gabeziaren ondoriozko lehenengo abisuari ez diola jarraituko ohartarazpen automatiko batek, lehenengo irteera

    gertatzean. Irteera dela erabakiko da, lehiakideak, borroka eremuaren mugan aurkituz, haren barruan hankarik ezarrita izaten ez duenean.

    Abisuak ematen dira jadanik arauen urratze arina agerikoa izan denean eta beste lehiakideak, berehalako borrokako arbitraje panelaren edota etengabearen kasuan Erdiko Arbitroaren esanetan, arau-haustearen

    eraginez garaipenerako balizko bere aukerak murriztu ez direla ikusten duenean.

  • - 12 -

    Ohartarazpen bat (bai arina eta bai larria) zuzenean inposatu ahal izango da aldez aurreko abisurik eman gabe. Ohartarazpena inposatzen da, oro har, arau-hausteak aurkariaren garaipenerako aukera murrizten duenean,

    arbitraje panelaren esanetan berehalako borrokan edota Erdiko Arbitroaren esanetan etengabearen kasuan, edota arau-haustea larria izaten denean.

    Deskalifikazio bat zuzenean inposatu ahal izango da, aldez aurreko inolako penalizaziorik gabe, lehiakideak hori merezi izateko zerbait egiten duenean; horretarako nahikoa izango da Kenpo modalitatearen ohorea eta ospea

    kaltetzeko moduan portatzea.

    Arbitroaren ustean lehiakideak asmo txarrez jokatu duenean, euren jarduerarekin lesio bat eragin izatea edo ez

    alde batera utzita, orduan deskalifikazioa izango da penalizazio zuzena eta ez ohartarazpena.

    Portaera neurrigabea, zakarra, gaiztoa, lotsagabea erakusten duen edota borrokaren garapenean edonola giro

    arriskutsua edo etsaitasun modukoa eragiten duen lehiakidea berehala kanporatua izango da.

    Kanporaketa jendaurrean jakinarazi beharko da.

    10. Artikulua. Lesioak eta istripuak txapelketan.

    . 1.a.- Bi lehiakidek aldi berean elkar lesionatzen badute edota aurreko lesio baten eraginak jasaten badituzte eta

    Mediku ofizialaren esanetan borroka jarraitzeko gai izaten ez badira, garaipena esleituko zaio une horretara arte puntu gehien lortu dituen lehiakideari. Puntuazioa berdina izaten denean, orduan borrokaren emaitza panel

    arbitralaren erabakiaren arabera erabakiko da.

    2. a.- Lesionatutako lehiakide bat, Mediku ofizialaren aginduz lehiatzeko gai ez dela erabakitzen denean, ezin

    izango da berriro lehiatu Partidu horretan.

    3. a.- Lehiakidea lesionatzen denean, Arbitroak berehala borroka geraraziko du eta Mediku ofizialari deituko

    dio. Hau izango da lesioaren diagnosia eta tratamendua emateko baimendu bakarra.

    4. a.- Uko egitea erabakitzen da lehiakide batek edo gehiagok aurrera jarraitzeko ezintasuna izaten dutenean,

    borroka uzten dutenean edota Arbitroaren aginduz erretiratuak izaten direnean. Ateratzeko arrazioen artean, aurkariaren ekintzei egotzi ezin ahal izango zaizkion lesioak egon litezke .

    Oharrak:

    Erraza da auto-lesioak eta lehiakideek eragindako lesioak bideratzea; hala ere, arbitraje panelak, aurkariari

    teknika baten ondorioz eragindako lesioa ebaluatzean, kontuan hartu beharko da teknika hori ontzat eman al zen, behar bezala, eremu egokian, une egokian eta kontrol maila egokiarekin aplikatu al zen . Faktore horiek

    kontuan hartzea lagungarria gertatuko zaio arbitraje panelari erabakitzeko orduan lesionatutako lehiakidea galtzailetzat hartu behar al den uko egiteagatik, edota bere aurkaria izango den penalizatu beharrekoa.

    Mediku ofizial batek lehiakide bat aurrera jarraitzeko gai ez dela erabakitzen duenean, zirkunstantzia hau lehiakidearen fitxan erregistratu beharko da. Ezgaitasun maila garbi adierazi beharko da arbitraje panel ezberdinen aurrean.

    Mediku ofiziala behartuta dago segurtasunaren inguruko gomendioak egitera, soilik lesionatutako lehiakide baten osasun tratamendu egokiari dagokionez.

    Berehalako borroka modalitateko arbitraje panelak edo Erdiko Arbitroak etengabearen kasuan (deskalifikazio zuzenean izan ezik), erabakiko du uko egitea, ohartarazpena edo deskalifikazioa aplikagarriak izaten diren edo

    ez.

    Kirolaren sinesgarritasuna mantentzeko, lesio bat simulatzen duten lehiakideak zorroztasun handienarekin

    zigortuak izango dira, 2tik 3 urtera bitarteko etenaldiraino, errepikatutako arau-hausteengatik.

    Lesio bat simulatzeagatik deskalifikatuak izaten diren lehiakideak txapelketa eremutik kanporatuak izango dira

    eta horiek zuzenean Mediku ofizialarengana zuzentzea dagokio, zeinek berehala lehiakidea aztertzeari ekingo dion. Mediku ofizialak txosten bat egingo du Arbitro Batzordeak aztertu dezan norgehiagoka amaitu aurretik.

    11. Artikulua Protestak.

    1. Inork ezin izango du protestarik aurkeztu arbitraje paneleko

    kideen erabakiaren aurrean.

  • - 13 -

    2. Araudi hau urratzen denean, ordezkari ofiziala izango da protesta egiteko baimendu bakarra. 3. Protesta idatzizko txosten batean adieraziko da, protesta eragin duen borrokaren ondoren berehala bidalia

    izateko. Honekin lotutako salbuespen bakarra izango da protesta administrazio akats baten ingurukoa izate a. Tapizeko Buruari ekintza berehala jakinaraziko zaio, administrazioko akats hau hauteman ondoren.

    4. Protesta Kenpo-ko Departamentura igorri beharko da. Dagokion unean FVK -ko eta HD-ko Departamentuko Batzorde Teknikoak protesta eragin zuten zirkunstantziak berrikusiko ditu. Kontuan hartuko dira gertatutako

    gertaera guztiak eta txosten bat prestatuko du eta egokitzat jotzen duen erabakia hartzeko ahalmena izango du.

    5. Arauen aplikazioarekin lotutako edozein protesta, FVK-ren eta HD-ren arabera horren inguruan definitutako

    prozeduraren arabera egin beharko da eta idatziz aurkeztu, talde lehiakidearen ordezkari ofizial batek izenpetutako inprimaki ofizial batean.

    6. Protesta egiten duenak diru-kopuru bat ordaindu beharko du kenpo-ko departamentuak finkatzen duena, zein bikoiztuta bidaliko den. Protesta eta erreziboaren bikoiztua entregatu beharko zaizkio Arbitraje Zuzendariari .

    Oharrak:

    Protestak barne hartu beharko ditu lehiakideen eta dagokion arbitraje paneleko izenak, hala nola protestaren

    arrazoiaren inguruko xehetasun zehatzak. Ez da onartuko arau nagusien inguruko inolako protestarik. Erreklamazioa aurkezten duenak frogatu egin beharko du bere protestaren egiazkotasuna.

    Borroka baten garapenean gertatutako administrazio irregulartasunen kasuan, entrenatzailea zuzenean Tapizeko Buruarengana zuzendu ahal izango da eta honek Arbitroa informatuko du.

    Arbitraje Zuzendariari dagokio protesta berrikustea eta berrikuste honen eskutik, protesta babesteko eskuratutako ebidentzia aztertuko du. Arbitraje Zuzendariak halaber bide ofizialak aztertuko ditu eta Tapizeko Buruen aholkua

    eskatuko du, erantzunaren balioa modu objektiboan aztertzeko ahaleginean.

    Arbitraje Zuzendariak erabakitzen badu protesta ontzat ematea, dagozkion neurriak hartuko ditu. Gainera,

    etorkizuneko txapelketetan errepikatzeak saihesteko neurri egoki guztiak hartuko dira. Departamentuak ordaindutako fidantza itzuli egingo du.

    FVK-ko eta HD-ko Kenpo-ko Departamentuaren esanetan protesta ontzat ematen ez bada, errefusatu egingo da eta fidantza FVK-ko eta HD-ko Kenpo-ko Departamentuan geratuko da.

    12. Artikulua. Arbitraje Zuzendariaren eta Tapizeko Buruaren ahalmenak eta betebeharrak.

    1.a.- Arbitraje Zuzendariaren ahalmenak eta betebeharrak ondorengoak izango dira:

    a. Txapelketa baten prestakuntza zuzena bermatzea, haren Batzorde Antolatzailearen arabera,

    txapelketa arloaren antolaketa, beharrezko ekipo eta bitarteko guztien hornikuntza eta hedapena, partiduen garapena eta ikuskapena, segurtasun neurriak, etab. kontuan hartuta.

    b. Tapizeko Buruak izendatzea eta horiek dagozkien tokietan ezartzea eta dagokion moduan jokatzea, Tapizeko Buruek prestatutako txostenetako adierazpenen arabera.

    c. Gorputz arbitraleko kideen jarduera orokorra ikuskatzea eta koordinatzea.

    d. Protesta ofizialen inguruan ikertzea eta erabakitzea. e. Borroka batean sor litezkeen eta arauetan hitzartuta ez dauden auzi teknikoen inguruan amaiera

    epaia ematea.

    2.a.- Tapizeko Buruen ahalmenak eta betebeharrak ondorengoak izango dira:

    a. Epaileak eta Arbitroak izendatzea, ordezkatzea eta ikuskatzea, horien eragineko eremuan ospatzen diren borroketan.

    b. Epaileen eta Arbitroen jarduera zaintzea bere eragineko eremuan eta ziurtatzea izendatuak izateko orduan esleitu zaizkien zereginak betetzeko prestatuta daudela.

    c. Arbitro bakoitzaren inguruko idatzizko txosten bat prestatzea horien ikuskaritzapean, behin-

    behineko gomendioak barne, eta horiek Arbitraje Zuzendariari aurkeztea.

  • - 14 -

    Oharrak:

    Arbitroak epaia emateko oinarrien azalpenak eman ahal izango dizkio, borrokaren ondoren, Arbitraje Zuzendariari;

    ez dio azalpen gehiago emango beste inori.

    13. Artikulua. Partiduen hasiera, etenaldia eta amaiera.

    1. a.- Erdiko Arbitroal adieraziko du borroka baten hasiera edo hau berriro abian jartze ko “agurra”, “zaintza” (aurkariak euren posiziotan ezartzeko) eta “borroka” (hasteko) aginduen arabera, eta haren

    garapenean zehar aginduak izango dira “zaintza” eta “borroka”. 2. a.- Erdiko Arbitroak borroka geraraziko du “geldi” oihukatuz, ondorengo kasuetan:

    a. Teknika puntuagarri bat agerikoa izaten denean. b. Falta bat egiten denean.

    c. Bandera Epaileetako batek adierazten duenean (horretarako arrazoiak daudela erabakitzen duenean).

    d. Lehiakidetako bat borroka eremutik irteten denean. e. Lehiakidetako batek arauren bat urratzen duenean. f. Lehiakidetako bat lesionatuta dagoela ematen duenean. g. Lehiakide batek bere aurkariari heltzen dionean.

    h. Lehiakide baten ekorketaren ondoren 3 segundo iragan direnean. i. Lehiakide batek bere uniformea edo babesak doitu behar dituenean.

    j. Denbora amaitzen denean. 3. a.- Borroka amaitzean eta honetako txapelduna aldarrikatzean, Arbitroak berriro aginduko du

    lehiakideen arteko agurra.

    Oharrak:

    Borroka hastean, Arbitroak lehiakideak euren marketan ezartzeko agindua emango du. Lehenik eta behin lehiakide gorriaren sarrera aginduko du eta jarraian urdinarena. Lehiakide bat txapelketa eremuan behar baino lehenago sartzen bada, bertatik atera egin beharko da. Lehiakideek lehenengo Arbitroa agurtu behar dute eta jarraian elkar

    agurtuko dute behar bezala, buru makurtze soila adeigabea eta eznahikoa izango da. Arbitroak agurrak aginduko ditu bere besaurreak okertuz.

    Borroka hastean, Arbitroak egiaztatu beharko du bi lehiakideak euren marketan behar bezala ezarrita daudela. Lehiakide bat jauziak egiten edo mugitzen ari bada, geratu egin beharko da borroka abian jarri aurretik. Arbitroak

    berroka berriro jarriko du abian, ahalik eta azkarren.

    Borroka amaitzean, eta hartako garailea aldarrikatzean, Arbitroak beste behin ere lehiakideen arteko agurra

    aginduko du.

    14. Artikulua. Aldaketak.

    Soilik FVK-ko eta HD-ko Departamentuari dagokio Txapelketa Araudia aldatzeko eskubidea.

  • - 15 -

    1. ERANSKINA TERMINOLOGIA

    TERMINOA

    EKINTZA

    IRUDIA

    BORROKAREN HASIERA

    Arbitroa dagokion lerroan ezarrita dago

    LUZAPENAREN HASIERA

    Arbitroa dagokion lerroan ezarrita dago

    DENBORA pixka bat

    GEHIAGO geratzen da

    Kronometratzaileak 30

    segundoko seinale ozena adieraziko du borroka amaitu aurretik

    ETENALDIA Etenaldia edo borrokaren

    amaiera. Arbitroak beherantz ebakitzen du bere eskuarekin

    HASIERAKO POSIZIOA Lehiakideak eta Arbitroa

    berriro euren hasierako lerrotan ezartzen dira.

    BORROKAK JARRAITZEN DU

    Borrokaren jarraipena baimendu gabeko

    etenaldia egin denean

  • - 16 -

    ZAINTZA

    BORROKA!

    Arbitroak hanka bat atzerantz darama, esku-

    zabalak luzatuz eta elkartu egiten ditu

    EPAILEARI DEITZEN ZAIO

    Arbitroak Epailea adierazten du beso

    batekin eta esku-zabala aurpegira eramaten du

    BANDERAK AURRERA! Arbitroak begiak estaltzen

    ditu eskuekin eta Epaileek banderak erabiltzen dituzte erabaki bat

    adierazteko

    BERDINKETA Arbitroak bere besoak gurutzatzen ditu bularraren gainean,

    jarraian zabaldu eta gorputzetik bereizten ditu,

    esku-zabalak gorantz ezarrita

  • - 17 -

    DEUS EZ! Aurrekoan bezala, baina esku-zabalak beherantz

    ezarrita

    LUZAPENA Arbitroak borroka berriro

    abian jartzen du aginduz:

    “luzapena, zaintza, borroka hasten da”

    ALDI BEREKO TEKNIKA puntuagarriak

    Ez du puntuatzen lehiakidetako inork Arbitroak bere ukabilak

    elkartzen ditu bularraren aurrean. Epaileek

    banderak elkartzen dituzte bat bestearen aurrean

    GORRIA/URDINA

    PUNTU BAT

    Arbitroak besoa altxatzen du puntua markatu duen

    lehiakidearen albotik. Epaileek puntua markatu

    duen lehiakidearen koloreko bandera

    altxatzen dute. Arbitroak botoak zenbatzen ditu (1,2,3) eta hatza altxatzen

    du, aldi berean puntua aldarrikatuz

  • - 18 -

    GORRIA/URDINA

    BI PUNTU

    Arbitroak besoa altxatzen du puntua markatu duen

    lehiakidearen albotik. Epaileek puntua markatu duen lehiakidearen

    banderak altxatzen dituzte. Arbitroak botoak

    zenbatzen ditu (1,2,3) eta indize eta erdiko hatzak altxatzen ditu, aldi berean

    2 puntuak aldarrikatuz

    GORRIA/URDINA

    GARAILEA

    Arbitroak bere besoa zeiharka altxatzen du

    garailearen albotik

    ABISUA Arbitroak eskuak

    gurutzatzen ditu arau-

    hauslearen noranzkoan

    1.

    OHARTARAZP

    ENA

    Arbitroak bere indize hatzarekin adierazten du

    erasotzailearen hankaren noranzkoan

    2.

    OHARTARAZP

    ENA

    Arbitroak bere indize hatzarekin adierazten du

    erasotzailearen sabelaren noranzkoan

  • - 19 -

    DESKALIFIKAZIOA Arbitroak bere indize hatzarekin adierazten du

    erasotzailearen aurpegiaren noranzkoan eta jarraian gorantz eta

    haren atzetik, bere aurkariaren garaipena

    aldarrikatuz

    1. IRTEERA

    Txapelketa

    EREMUTIK

    Arbitroak bere indize hatzarekin adierazten du

    txapelketa eremuko erasotzailearen aldeko

    muga-lerrorantz. Ertzeko Epaileak Erdiko Arbitroari

    lehiakidearen irteera adierazten dio, banderarekin lerroa

    markatuz

    2. IRTEERA Txapelketa EREMUTIK

    Arbitroak eskuzko 2 seinale erabiltzen ditu iragartzeko gorria/urdina

    2. irteera; lehenengo bere indize hatzarekin

    txapelketa eremuko erasotzailearen aldeko

    muga-lerroa adierazten du eta puntu bat (1) ematen dio aurkariari

    3. IRTEERA

    Txapelketa EREMUTIK

    Arbitroak eskuzko 2

    seinale erabiltzen ditu iragartzeko gorria/urdina

    3. irteera; lehenengo bere indize hatzarekin txapelketa eremuko

    erasotzailearen aldeko muga-lerroa adierazten du

    eta puntu bat (1) ematen dio aurkariari

    4. eta AZTEN

    IRTEERA

    txapelketa EREMUTIK

    Arbitroak eskuzko 2 seinale erabiltzen ditu

    aldarrikatuz gorria/urdina 4. irteera; lehenengo bere indize hatzarekin

    txapelketa eremuko erasotzailearen aldeko

    muga-lerroa adierazten du eta aurkariaren garaipena

    aldarrikatzen du, oihukatuz: “gorria/urdina,

  • - 20 -

    garailea”

    EZ DUT IKUSI Arbitroak eskuak elkartzen

    ditu bere bularraren

    kontra eta Epaileek banderak jaisten dituzte

    elkar gurutzatuz

    UKO EGITEA Arbitroak bere indize

    hatzarekin adierazten du

    uko egiten duen lehiakidearen noranzkoan

    eta aurkariaren garaipena aldarrikatzen du

    KONTSULTATU balizko OHARTARAZPENA

    Arbitroak indize hatza altxatzen du balizko arau-

    hauslearen aldetik eta harekin zirkuluak egiten

    ditu. Epaileek balizko arau-hauslearen koloreko bandera altxatuko dute,

    harekin zirkuluak eginez

    KONTSULTA BIKOITZA Arbitroak lehenengo

    kontsulta egingo du penalizaziorako eta

    jarraian kontsulta balizko punturako

  • - 21 -

    DENBORA GERATU Arbitroak eskua zabalduko

    du esku-zabala beherantz

    ezarrita beste eskuko hatzen gainean,

    kronometratzaileari modu esplizituan denbora eten

    dezan adierazteko

    BEREHALAKO ERDI-KONTAKTUKO BORROKAREN EZAUGARRI BEREZIAK

    1. Artikulua. Arbitroen Panela

    1.- Partidu bakoitzeko Arbitro Panela horrela osatuko da: 1 Erdiko Arbitroa eta 2 Epaile (banderak), kasu berezietan 4 Epaile arte (banderak) ezarri ahal izango dira.

    2.- Halaber kronometratzaile bat, 1 edo 2 ohar-hartzaile eta Tapizeko Buru bat izendatuko dira.

    2. Artikulua. Borroka baten iraupena

    1.- Partidu baten iraupena, kategoria guztietan, 2 minutukoa izango da, ordulari etenarekin edota aurkarietako batek porrota markatu arte, porrota izanik 5 puntu markatzea, hasieran gertatua alde batera

    utzita.

    3. Artikulua. Erabakirako irizpideak

    1.- Puntuatzea edo penalizatzea erabakitzeko bidea ematen duen ekintza bakoitzean, Erdiko Arbitroak borroka eten beharko du eta eskatu Epaileei (bandera), “KONTSULTA, BALIZKO PUNTUA”. Bi Epaile behar

    dira (3 Epaile erabiltzen badira) edo hiru Epaile (5 erabiltzen badira), puntu bat edo penalizazioa erabakitzeko.

    2.- “PUNTUA” bandera gorriarekin edo urdinarekin adierazi beharko da. Teknika berezi baten egiaztapena ez da beharrezkoa. Ertzeko Epaile batek puntu bat ikusten duenean, bere ardura izango da hori banderarekin

    markatzea. Faltak ere bandera Epaileek markatuko dituzte.

    a) Erdiko Arbitroak orduan lehiakideak geraraziko ditu eta Epaileekin kontsultatu beharko du . 2

    Epaileek hautatu duten bandera aldi berean altxatu behar dute. Gehiengoak ezartzen du araua.

    3.- Puntu bat eta penalizazio bat markatzen direnean, teknika bakoitza bereizita ebaluatuko da. Epaileek

    puntu bat emango dute edo arau-haustea adierazi, gertatua kontuan hartuta. Lehiakide batek arau-haustea egiten badu kontaktuagatik eta saiakera berdinean puntu bat markatzen badu, arau-haustea nagusituko da; kasu horretan, puntua ez da ematen eta arau-haustearen araua aplikatzen da. Hala ere, pertsona batek

    puntu bat markatu dezake eta gainera beste puntu bat esleitu ahal zaio, bere aurkariak jarduera berdinean gehiegizko kontaktuagatik

    kolpatu egin badio.

  • - 22 -

    4.- Banakako kategorian, puntuazioaren nagusitasunik ez dagoenean, luzapena aldarrikatuko da.

    5.- Luzapenean, puntua markatzen duen lehenengo lehiakidea garaile aldarrikatuko da. Ez dago denbora mugarik.

    6.- Luzapenean, borrokan emandako penalizazioak arrastatuko dira.

    7.- Lehenengo txandan, eta txapelketa taula osatzeko, lehiakide bati bigarren aukera eman ahal izango zaio.

    Lehiakide horrek lehiatzen jarraituko du berme guztiekin. Bigarren aukera hau “galtzaile” onenarekin garatuko da.

    4. Artikulua. Arbitroen ahalmenak ondorengoak izango dira:

    1.- Arbitroak (Erdikoa) partiduak zuzenduko ditu (partiduaren hasiera, etenaldia eta amaiera barne) . Horrez

    gainera, berari dagokio:

    a. Boto demokratikoaren eskubidea erabiltzea, puntuak edo penalizazioak emateko erabakia hartzen duenean.

    b. Puntuak iragartzea. c. Azaltzea, hala badagokio, Tapizeko Buruari edo Arbitraje Zuzendariari, epai bat emateko oinarriak. d. Penalizazioak aldarrikatzea eta abisuak ematea (partiduaren aurretik, bitartean eta ondoren). e. Epaileen erabakia eskuratzea (banderekin eta keinuekin). f. Luzapenak aldarrikatzea. g. Arbitroaren agintea ez da mugatzen soilik txapelketa eremura, aldiz berehalako bere perimetro

    osora ere bai. h. Arbitroari dagokio agindu guztiak ematea eta aldarrikapen guztiak egitea. i. Epaileak seinale bat egiten duenean, Arbitroak kontuan hartu beharko du, jarraia epai bat emanez.

    Epaile batek balizko puntua edo penalizazioa adierazten badu, Arbitroak borroka eten eta boto demokratikoaren aldeko kontsulta egin beharko du.

    j. Penalizazioen kasuan, Erdiko Arbitroak ahalmena izango du erabakitzeko arau-haustea arina, larria edo oso larria izan den.

    2.- Epaileen (banderak) ahalmenak ondorengoak izango dira:

    a. Arbitroari laguntzea banderekin edo keinuen bidez. b. Boto demokratikoaren aldeko bere eskubidea erabiltzea, puntuak edo penalizazioak adierazteko

    erabakia hartzen denean. c. Lehiakideei laguntzea euren babesak ezartzeko eta doitzeko eta horiek guztiak egiaztatzea, borroka

    abian jarri aurretik. d. Epaileak arretaz zainduko ditu lehiakideen ekintzak eta Arbitroari iritzi bat emango dio ondoreng o

    kasuetan: 1. Puntu bat ikusten duenean. 2. Bere ustean lehiakide bat debekatutako ekintza eta/edo teknika bat egitera doala ematen

    duenean edota jadanik egin duenean. 3. Lehiakide baten lesioa edo ondoeza hauteman duenean. 4. Lehiakidetako bat edo bi txapelketa eremutik atera denean edo direnean. 5. Arbitroaren arreta deitzea ezinbestekoa izaten den bestelako kasuetan.

    Oharrak:

    Arbitroak epai bat emateko oinarriak azaldu ahal izango dizkio , borrokaren ondoren, Tapizeko Buruari edo Arbitraje Zuzendariari; ez dio azalpenik emango beste inori.

    Arbitro onak ez du eten behar borroka baten berezko garapena, hori beharrezkoa izaten ez bada.

    Arbitroak, kasu gehienetan, borroka eten beharko du Epaileek ekintza bat adierazten dutenean, baina aurkakoa

    egin ahal izango du soilik seinale hori edo horiek okerrak izateaz erabat konbentzituta dagoen kasuetan. Egoera epaitu behar du “sortu ahala”. Epaile baten seinalea kontuan hartzea edo ez

    erabaki aurretik, hura bera baino hobeto ezarrita al zegoen aztertuko du. Epaileen adierazpenak soilik banderen edo

  • - 23 -

    keinuen bidez egingo dira; ez dute erabiliko txilibitua.

    Hala ere, borroka eten denean eta Epaileen eta Arbitroaren iritziak bat etortzen ez direnean, gehiengoaren iritzia nagusituko da.

    Epaileek soilik benetan ikusi dutena markatu ahal izango dute. Teknika batek helburu puntuagarria lortu duenaz ziur ez badaude, EZ DUT IKUSI adierazi beharko dute.

    5. Artikulua. Partiduen hasiera, garapena, etenaldia eta amaiera.

    Finaletan esleitu ahal izango dira Arbitro bat, 4 Epaile, denbora kontrolatzeko pertsona bat eta puntuak

    kontrolatzeko pertsona bat edo 2. 5 Epaile eskatzen direnean, 3 Epaile beharko dira puntu bat emateko edo ohartarazpen bat adierazteko.

    1. Erdiko Arbitroak, borroka eten ondoren, puntu bat edo ohartarazpen bat adieraziko ditu oihukatuz “BANDERAK” (Epaileak euren aurpegia estalita banderekin seinalea egiteko presta daitezen) eta “AURRERA” (Epaile bakoitzak bere erabakia adierazi dezan). Ohartarazpen baten kasuan, kontsulta berdina izango da, baina aldez aurretik esango du: “BALIZKO OHARTARAZPENAREN KONTSULTA”.

    2. Lehiakide batek borroka baten garapenean BOST PUNTU eskuratu dituenean, Erdiko Arbitroak esango du “GELDI” eta lehiakideak euren tokietara itzultzeko agindua emango du, aldi berean bere tokian ezartzera joanez. Orduan aldarrikatuko ditu bakoitzaren puntuak eta ondorioz, garailea, zein arbitroak adieraziko duen eskua haren alderantz altxatuz eta esanez “URDINA (GORRIA) GARAILE”. Borroka une horretan amaituko da.

    3. Erdiko Arbitroak erabakia emango du eta garailea aldarrikatuko du edo bestela berdinketa.

    4. Banakako kategorian berdindutako borrokaren kasuan, Arbitroak “LUZAPENA” aldarrikatuko du eta luzapenari bidea emango dio oihukatuz “AGURRA, ZAINTZA, BORROKA”.

  • - 24 -

    BEREHALAKO ERDI-KONTAKTUKO BORROKAREN EZAUGARRI BEREZIAK

    1. Artikulua. Arbitroen Panela eta puntuazio sistemak

    1.- Arbitro Panela:

    a. Partidu bakoitzeko Arbitro Panela horrela osatuko da: Erdiko Arbitro bat eta 2 bandera Epaile, zein eserita ezarriko diren.

    b. Halaber kronometratzaile bat, 2 ohar-hartzaile eta Tapizeko Buru bat izendatuko dira.

    2.- Puntuazio sistema:

    a. Epaileek (banderak), euren eserlekuetan eserita markatuko dituzte ikusten dituzten puntuak, bandera GORRIA edo URDINA mugituz (modu horizontalean puntu baterako eta modu bertikalean 2 punturako) eta horiek idatzi egingo ditu Epaile (bandera) honentzat esleitutako ohar-hartzaileak. Borrokaren amaieran, ohar-hartzaile bien puntuak batu egingo dira eta puntuazio handienaren jabe izaten dena, borrokako garaile aldarrikatuko da.

    b. Erdiko Arbitroa erdiko mahaira zuzenduko da borroka amaitzean, eta emaitza jakinaraziko du, hasierako posiziora itzultzeko eta une horretan garailea aldarrikatzea edota berdinketa eta ondoriozko luzapena aldarrikatzea dagokio.

    c. Ohartarazpenak Tapizeko Buruak idatziko ditu.

    2. Artikulua. Coach-aren Eremua Borroka mota honetan lehiakide bakoitzeko “Coach” batekin kontatuko da, zein lehiakidea bere borrokan bideratzeaz arduratuko den. Bi coach-etako bakoitzak 1.50 metroko luzerako eta metro bateko zabalerako eremu bat izango du erabilgarri; bi kontrako aldeen erdigunean ezarriko dira, borroka hasi aurretik lehiakideekiko bizkarra emanda geratuz. 3. Artikulua. Txapelketaren iraupena. Helduen kategoriako borroketako iraupen ofiziala 3 minutuko eraso batekoa izango da, etenaldirik gabeko denborarekin. Haurren kategorian borroketako iraupena 2 minutuko eraso batekoa izango da, etenik gabeko denborarekin. Erasoaren amaieran berdinketa dagoenean, minutu bateko luzapeneko eraso bat erantsiko da, garailea erabakitzeko. Eraso horren amaieran berdinketa mantenduko balitz, 3 Epaileen erabakiaren arabera ebatziko litzateke. Epaile bakoitzak dagokion kokalekutik, eta Erdiko Arbitroaren seinalea entzutean, euren botoa emango dute , horrela Arbitroari bere besoa altxatzeko eta Epaileei (banderak) euren bandera altxatzeko bidea emanez. Botoen gehiengoak garailea erabakiko du. OHARRA: Arbitroek ezin izango dute berdinketa eman azkeneko kasuan eta garaile aldarrikatu beharko dute euren ustean bi lehiakideen artean jarduera onena garatu duen hura. 4. Artikulua. Txapelketa eremurako beharrezko langile-taldea. 1.- Tapizeko Burua bat. 2.- Erdiko Arbitro bat 3.- 2 Ertzeko Epaile (hauek euren funtzioa dagokien eserlekuan eserita garatuko dute)

    4.- Kronometratzailea 5.- Ohar-hartzaileak, esleitutako Epailearen (bandera) puntuak

    idazteaz arduratuko direnak…

  • - 25 -

    5. Artikulua. Arbitroen ahalmenak ondorengoak izango dira:

    1.- Borroka modalitate honetan, Erdiko Arbitroak ahalmena izango du abisua, ohartarazpena edo deskalifikazioa (deskalifikazio zuzenaren kasuan, Erdiko Arbitroak ertzeko Epaileekin kontsulta egingo du) jakinarazteko lehiakideei, beharrezkotzat jotzen duenean, betiere txapelketako araudia kontuan hartuta, baina ezin izango du zuzenean punturik eman, ohartarazpenetan izan ezik; puntu bat edo 2 eman ahal izango ditu ohartarazpenagatik /(arina edo larria) kaltea jasan duenari jarduera irregularragatik eta halaber amaiera erabakiaren kasuan, berdinketaren ondorengo luzapenean, zeinetan garailea erabakitzeko 3 botoetatik baterako eskubidea izango duen. 2.- Borrokan zehar Epaileak (bandera) euren puntuazioak ematen joango dira, dagokion lehiakidearen koloreko bandera dela medio. Bandera horizontal batek puntu bat (1) eta bertikal batek bi (2) puntu emango ditu. Puntuazio hauek erdiko mahaian jasoko dituzte ohar-hartzaileek. Halaber adierazi ahal izango dizkiote Erdiko Arbitroari Txapelketa Eremuko irteera edo araudiaren kontrako jarduerak.

    3.- Borroka amaitzean, Erdiko Mahaiak (Tapizeko Burua) lehiakide bakoitzaren puntuazioak zenbatuko ditu eta emaitza Erdiko Arbitroari jakinaraziko dio; honek bakoitzak eskuratu dituen puntuen berri emango du, garailea aldarrikatuz, zein Arbitroak adieraziko duen bere besoa zeiharka altxatuz garailearen aldetik eta oihukatuz “URDINA/GORRIA GARAILEA”. Borroka une horretan amaituko da.

  • - 26 -

    TALDEEN ARABERAKO TXAPELKETA ARAUDIA 1. Artikulua- Taldeen eraketa Taldeak guztira 3 kiderekin eta erreserba batekin osatuko dira. Debekatuta daude kide kopuru handiagoarekin edo txikiagoarekin osatutako taldeak. Lehiakideek ezin izango dute modalitate bereko talde bat baino gehiagorekin parte hartu. Oharrak: Erreserbako lehiakidea soilik ondorengo kasan lehiatu ahal izango da: Taldeko kideetako baten lesioaren kasuan, betiere Txapelketako Mediku ofizialak hori ziurtatzen duenean. 2. Artikulua.- Borroka mota Modalitate honetan garatuko den borroka mota, berehalako erdi-kontaktuko borrokaren arauen arabera garatuko da. 3. Artikulua.- Protokoloa

    1.- Borrokaren aurretik, Tatamiaren Erdiko Mahaian, zeinetan borrokak garatuko diren, coach-ak eta Tapizeko Burua elkartuko dira; azken honek airean moneta bat jaurtiko du eta erabakiko du zein coach izango den lehenengo lehiakideen hurrenkera hautatuko duena eta bere taldeak gerriko gorria eramango du. 2.- Taldeak bere osotasunean Tatamiaren albotik sartuko dira Erdiko Arbitroaren deia entzutean eta agurrak egingo dira; jarraian, Tatamiko dagokien albora erretiratuko dira.

    3.- Erdiko Arbitroak lehenengo lehiakideari deituko dio, eta jarraian haren aurkariari . 4.- Borroka guztiak amaitzean, taldeak sartu egingo dira Erdiko Arbitroaren agindua entzutean eta emaitza jakinaraziko da, talde garailea aldarrikatuz.

    5.- Taldeek elkarri agur azkar bat egingo diote eta euren alboetarantz erretiratuko dira. 4. Artikulua.- Txapelketaren garapena Txapelketaren garapena ondorengoa izango da:

    1.- Talde bateko coach-a izango da borrokatzera sartuko den lehiakidea hautatzen duena, partidu baten garapenean lehiakide berdinak jarduera errepikatzea ezinezkoa izanik.

    2.- Erabakitzeko zein coach arduratuko den lehenengo hautaketaz, airean moneta bat jaurtiko da. 5. Artikulua.- Kategoriak Kategoriak ondorengoak izango dira: 1.- Helduen kategoria maskulinoa (gerriko marroiak eta beltzak) 2.- Helduen kategoria femeninoa (gerriko marroiak eta beltzak) 6. Artikulua- Emaitzak Talde garailea aldarrikatzeko, 3 borroketan lortutako puntuen batura egingo da; berdinketaren kasuan, borroka bat garatuko da “URREZKO PUNTUA” lortzeraino, zein azkeneko borrokako lehiakideek lehiatuko duten . Oharrak: Berehalako Erdi-kontaktuko Borrokaren arauekin jarraituz, lehiakide bat denbora amaitu aurretik 5 punturaino heltzean, borroka hori amaitutzat emango da.

  • - 27 -

    DEFENTSA PERTSONALEKO FORMEN ETA TEKNIKEN ARAUDIA 1. Artikulua.- Txapelketa Eremua

    1.- Txapelketa eremua laua eta oztoporik gabea izan beharko da. 2.- Txapelketa eremuaren neurriak Formaren edo Teknikaren garapen etengabea ahalbidetzeko modukoak izango dira.

    Oharrak:

    Forma edo Teknika baten garapen egokirako azalera laua eta egonkorra izan beharko da.

    2. Artikulua- Jantzi ofiziala

    1.- Arbitroek eta Epaileek FVK-ko eta HD-ko Kenpo-ko Departamentuko araudiaren araberako uniformea

    eraman beharko dute jantzita (3.2. Art.), eta lehiakideek araudiaren araberako kenpogi ofiziala (4.1. Art.).

    2.- Debekatuta dago laguntzaileei edo euren buruari kaltea eragin ahal dien edota Arbitraje Pinealaren

    oharkabetasuna eragin ahal duten eraztunak, koilareak, piercingak, pultserak edota bestelako objektu mota jarrita eramatea.

    3.- Araudi hau betetzen ez duen edonor deskalifikatua izan ahal da.

    Oharrak:

    Arbitroak jaka kendu beharko du Forma edo Teknika baten garapenean.

    Jantzi desegokiarekin aurkezten diren lehiakideei minutu bat emango zaie, akatsa zuzentzeko.

    Kategoria bakoitza hasi aurretik, Erdiko Arbitroak etorritako lehiakideen zerrenda egiaztatuko du, eta ezinezkoa izango da ondorengo ezarpenak egitea, zerrenda itxita geratuz.

    3. Artikulua- Arbitraje Panela

    1.- Panela, partidu bakoitzerako 3 edo 5 Epailerekin osatuko dena, Arbitraje Zuzendariak esleituko du partidu horren aurretik.

    2.- Epaileak ilaran eserita ezarriko dira lehiakidearen aurrean eta oharren mahaiari bizkarra emanda, horietako bakoitzarekiko gutxienez metro bateko tartea utzita.

    3.- Txapelketaren garapena errazteko helburuarekin, ohar-hartzaileak eta mahaiko idazkariak izendatuko dira.

    4. Artikulua.- Puntuazioa

    1.- Arbitraje panela bost Epailerekin osatuta dagoenean, Epaileen puntuaziorik altuena eta baxuena kenduko zaizkio amaiera puntuazioari. Berdinketaren kasuan, erabilitako bost puntuazioetako baxuena barne hartuko da.

    Puntuaziorik baxuena barne hartzen bada eta berdinketa mantentzen bada, erabilitako bost puntuazioetako puntuaziorik altuena erabiliko da berdinketa hausteko. Arrazoiren bat dela medio, bi puntuazioak eransten badira eta berdinketa mantentzen bada, lehiakide biek berriro Forma berdina edo Forma ezberdin bat garatu

    beharko dute. Tekniken Txapelketaren kasuan, lehiakideek euren sekuentzia teknikoak errepikatuko dituzte . Berdinketa hautsiko da Epaileen erabakiaren arabera, eskua altxatuta.

    2.- Arbitraje panela hiru Epailerekin osatuta dagoenean, ez da ezabatuko inolako puntuaziorik .

    3.- Derrigorrezkoa izango da Formen eta Tekniken puntuazioa Arbitroak edo Erdiko Mahaiak egiaztatzea,

    garaileei jakinarazi aurretik.

  • - 28 -

    5. Artikulua. Erabaki irizpideak

    Epaileek kontuan hartuko dituzte, euren puntuazioa eman aurretik, ondorengo irizpideak:

    1.- Forma edo Teknika lehiakortasunez garatu beharko da eta lehiakideak frogatu beharko du dagozkion

    printzipioak ulertzen dituela.

    2.- Formaren edo Teknikaren garapenak erakutsi behar ditu arreta foku egokia, indarra, oreka eta arnasketa

    egokiak.

    3.- Puntuaziorako halaber beste faktore batzuk hartuko dira kontuan.

    Oharrak:

    Falta bakoitzeko kendu behar den puntu kopurua ebaluatzeko, ondorengoa gomendatzen da:

    Arintasunez garatutako Forma edo Teknika batean bat-bateko zalantza bat sortzean, berehala ebaztea dagokiona, amaiera puntuaziotik bi hamarren kendu beharko dira. Bat-batekoa baina bereizgarria den etenaldi batengatik, hiru

    eta bost hamarren artean kendu beharko dira, haren larritasun maila kontuan hartuta; beste hainbat etenaldi motaren ondorioz Epaileek kategoriako puntuazio minimoa eman ahal izango dute.

    Berehala ebatzitako bat-bateko desoreka batengatik bi hamarren kendu beharko dira.

    Ageriko galera, berreskuragarria izan arren, dakarten bestelako desoreka batzuengatik, hiru eta bost hamarren

    kenduko dira. Lehiakideak oreka erabat galdu eta erori egiten denean, Epaileek kategoriako puntuazio minimoa emango diote.

    Debekatuta daude akrobaziak eta erakustaldi teknikak.

    6. Artikulua. Lehiakidearen aurkezpen prozedura

    1.- Lehiakideek euren ariketan (Forma edo Defentsa Pertsonala) erabiliko dituzten “armak” erakutsi beharko dizkiote Tapizeko Buruari (kategoria horretako txapelketa abian jarri aurretik), guztiak zerrenda egiaztatzeko

    biltzen dituen unean. Tapizeko Buruak ontzat eman beharko du edo bestela “arma” aldatzeko aukera eman.

    2.- Deitzen zaionean, lehiakidea sartu egingo da (soilik edo lagunduta Defentsa Pertsonalaren kasuan) eta

    hasteko posizioan ezarriko da, Erdiko Arbitroaren hasiera baimenaren zain. EZ DA INOLAKO AURKEZPEN PERTSONALIK EGINGO, EZTA ORDEZKATZEN DUEN ESKOLARENA ERE.

    3.- Forma bat garatzeko unean, sartu eta Erdiko Arbitroak hasiera seinalea egin zain geratuko da, une horretatik aurrera, Forma horren izena esango du, bere sisteman egin ohi den moduan.

    4.- Defentsa Pertsonalaren kasuan, pertsona guztiak bere posizioan ezarriko dira eta Erdiko Arbitroak hasi era seinalea emateko zain geratuko dira.

    5.- Euren ariketa (Forma edo Defentsa Pertsonala) amaitzean, posizio zuzen batean ezarrita, Epaileek euren puntuazioa emateko eta Erdiko Epailearen erretiratzeko baimenaren zain geratuko da.

  • - 29 -

    FORMEN ARAUDIA

    1.- Soilik Kenpo-ko Formak eta konposizio askeko Formak ahalbidetuko dira, zeinen egiturak Kenpo-ren parametroak jarraituko dituen. Beraz, modalitate honetan, ez dira baloratuko ez akrobaziak eta ez ikuskizunak

    eta deskalifikatuak izango dira arbitraje panelean erakustaldi soilen modura azaltzen direnak .

    2.- Partaide guztiak behar bezala jantziko dira lehiatzen direnean. Kenpogi-a araudiaren araberako ofiziala izango da.

    3.- Artista martzialak kontrola, estiloa, segurtasuna eta zehaztasuna erakutsiko ditu bere jardueraren garapenean .

    Bere jardueraren menderatzea sakontasunez aztertuko da. Gaitasun horietan oinarrituta, Epaileek lehiakide bakoitza bere postura, izpiritua, kontzentrazioa, jarraipena, sendotasuna eta teknika propioa kontuan hartuta kalifikatu eta epaituko dute.

    4.- Puntuazio sistema hamartarra erabiliko da. Kategoria eta modalitate guztietako puntuazio neurria 7 eta 9 artekoa izango da.

    5.- Debekatuta dago Formen garapenean musika erabiltzea.

    6.- Partaide guztiak banaka puntuatuko dira, lehenengotik azkenera arte .

    7.- Formak ondorengo irizpideen arabera epaituko dira:

    a. Oreka: simetria eta egonkortasuna. Irizpide garrantzitsua izango da.

    b. Arintasuna: teknikak jarraian eta etenik gabe garatuko dira. c. Aparteko ahalmena: teknika ezberdinek nagusitasuna, indarra, inpaktua, magnetismoa erakutsiko dute.

    8.- Lehiakide bakoitzari bere Forma garatzeko deituko zaio eta Erdiko Arbitroak bere jardueraren hasiera baimena emateko zain geratuko da.

    9.- Lehiakide batek bere Forma bat-batean eten eta gero harekin jarraitzen duenean, Epaile bakoitzak 2 eta 5

    hamarren artean deskontatuko dizkio bere puntuazioan, haren larritasun maila kontuan hartuta. Lehiakideak aurrera jarraitu ezin duenean eta geratu egiten bada edota bere Forma ahanzten badu, Epaile bakoitzak kategoria horretako puntuazioa emango dio. Soilik Forma errepikatzen utziko da haurren kategorietan, amaiera

    puntuazioan 5 hamarren kentzea zainduz.

    10.- Lehiakide bakar bati ez zaio baimenduko lehiatzeko dagokion kategoria aldatzea edo beste ezberdin batean lehiatzea.

    11.- Debekatuta daude ondorengo sarrerak, jadanik kategoria abian jarri denean. Salbuespenik ez dago, arbitraje

    panelak hala esleitzen duenean izan ezik.

    12.- Arbitraje Zuzendariak partaidetza ukatzeko eskubidea izango du, txapelketaren arauekin egokitzen ez den edozein partaideri.

    13.- Arbitraje Zuzendariak identifikazioa edo akreditazioa eskatu ahal du lehiakidearen i dentitatea, adina, egoera fisikoa edo maila egiaztatzeko.

    14.- Arbitraje Zuzendariak edozein ikusleri edo partaideri sarrera edo inskripzioa ukatzeko eskubidea izango du .

  • - 30 -

    15.- Formen txapelketan, Epaileek gogoratu behar dute Formak aldatu egiten direla sistemaren, eskolaren eta are instruktorearen arabera. Beraz, lehiakidearen Forma ez da epaitu beharko Epaileak sekuentzia tekniko hori ikasi

    zuen modu berean edo hurrenkeran garatua izatearen arabera.

    FORMEN ARAUDIA ARMEKIN

    1.- Soilik Kenpo-ko Formak eta konposizio askeko Formak ahalbidetuko dira, zeinen egiturak Kenpo-ren

    parametroak jarraituko dituen. Beraz, modalitate honetan, ez dira baloratuko ez akrobaziak eta ez ikuskizunak eta deskalifikatuak izango dira arbitraje panelean erakustaldi soilen modura azaltzen direnak.

    2.- Soilik etengabeko kontrolaren mendean gordetzen diren armak onartuko dira txapelketarako. Izarrak, geziak eta edonolako objektu hegalariak erabiltzea debekatuta dago. Halaber debekatuta dago simulatutako filoarekin edo

    puntarekin hornitutako ebaketa armak erabiltzea.

    3.- Debekatuta daude metalezko armak edota metalezko osagaiekin hornituak, guztira 30 cm-ak gainditzen dituztenak, neurri batean beste elementu batzuekin osatuta egon arren, esaterako KAMA, kasu horietan

    armaren osagai bakar bat ezin izango da metalezkoa (egurra, plastikoa…), ebakitzailea edo zorrotza. Puntu honetatik kanpo daude “SAIS” izendatuak, betiere punta kamutskoak izaten direnean.

    4.- Arbitroak txapelketa bateko arma guztiak aztertuko ditu, erabiltzeko seguruak diren edo ez erabakitzeko.

    5.- Agerikoa izaten denean armak arriskutsuak direla edo horiek lehiakideak, Arbitroak edo Epaileak kaltetu ahal dituztela, debekatu egingo dira.

    6.- Arbitroek eta Epaileek onartuko dute armak besoen edo hanken hedadurak direla, ondorioz, horien erabilera

    menderatzea eta kontrolatzea, horren arabera epaituko da.

    7.- Armekin garatutako ohiko Formak, Kenpo-ko Formak puntuatzen diren modu berean puntuatuko dira.

    8.- Armekin garatutako Formetan lehiakideak arma galtzen badu edo ustekabean zorura erortzen bazaio, gertaera hori Forma ahanztearen baliokidea izango da eta Epaile bakoitzak lehiakideari kategoria horretako puntuazio

    minimoa esleituko dio.

  • - 31 -

    FORMEN ARAUDIA TALDEEN ARABERA

    1.- Taldeak guztira 3 kiderekin osatuko dira. Ez da onartuko talderik kide gehiagorekin edo gutxiagorekin osatuta dagoenik.

    2.- Forma bere kide guztiek aldi berean garatu beharko dute, gutxienez formaren erdia, une batzuetan

    sinkronizazioak edo jarduerak taldeko kide guztiek aldi berean garatu ahal ez izatea ahalbidetuz.

    3.- Banakako Formetako jardueraren puntu garrantzitsu berdinez haratago, bereziki kontuan hartuko da Forma garatzean taldeko kide guztien arteko multzoaren koordinazioa eta aurkezpena.

    4.- Soilik Kenpo-ko Formak eta konposizio askeko Formak ahalbidetuko dira, zeinen egiturak Ke npo-ko parametroak

    jarraituko dituen. Beraz, modalitate honetan ez dira baloratuko ez akrobaziak eta ez ikuskizunak eta deskalifikatuak izango dira arbitraje panelean erakustaldi soil modura azaltzen direnak.

    5.- Ez da onartuko inolako musika motarik Taldeen araberako Formak garatzean.

    6.- Lehiakideek ezin izango dute modalitate berdineko talde batean baino gehiagotan parte hartu.

  • - 32 -

    DEFENTSA PERTSONALEKO TEKNIKEN ARAUDIA

    1.- Lehiakideek aurkari bat baino gehiagoren edo soilik bakar baten kontrako teknika sekuentziatuak garatu ahal dituzte. Aurkari bakarra izatean, ez dira etenaldi luzeak egingo teknika eta teknika artean, aldiz guztiak elkarren

    segidan sekuentziatuko dira. Helduen maila ezberdinak ondorengoak izango dira:

    a. Koloreak, gerriko berdera arte (urdina maila japoniarretan) 3 teknika eskatzen dira 2 teknika gehiagoren aukerarekin. Armak erabili ahal dira, baina ezin da erabili armagabetua izan den erasotzaile baten arma.

    Denbora muga 5 minutukoa izango da eta gehienez 3 erasotzaile onartuko dira.

    b. Gerriko Marroiak-Beltzak: 3 teknika eskatzen dira 2 teknika gehiagoren aukerarekin. Armak erabili ahal dira eta armagabetua izan den erasotzaile baten arma erabili ahal izango da. Denbora muga 5 minutukoa izango da eta gehienez 3 erasotzaile onartzen dira.

    2.- Haurren kategoria guztietan debekatuta dago edonolako arma mota erabiltzea.

    3.- Haurren kategorietan mailak ondorengoak izango dira:

    a. Gerriko purpura (laranja maila japoniarretan) eta beltza artean: 3 teknika eskatzen dira 2 teknika gehiagoren aukerarekin. Ezin da armarik erabili. Denbora muga 5 minutukoa izango da eta gehienez 3

    erasotzaile onartzen dira.

    4.- Ez da onartuko erakustaldiekin lotutako bestelako osagarririk. Ez da inolako musika motarik onartuko, ezta eurentzat edota bere erasotzaileentzat arriskutsua gerta daitekeen inolako armarik ere. Tapizeko Buruak arma

    aztertu ahal izango du, eta haren arrisku mailaren inguruan erabaki. Debekatu egingo dira metalezko arma zorrotzak edo puntadun armak, edota 30 cm-ko luzera gainditzen duen horietako edonolako mota.

    5.- Helduen marroia-beltza kategoriako sekuentzia teknikoa 2 txandetan garatu ahal izango da (Arbitraje

    Zuzendariaren erabakiaren arabera), biak ere abiadura errealarekin. Helduen gainerako kategoriek eta haurren kategoria guztiek beti abiadura errealarekin egokitutako teknikak garatuko dituzte .

    6.- Tekniken puntuazio irizpideak ondorengo hurrenkeraren arabera garatuko dira:

    a. Garapen teknikoa: (erreala eta benetako egoera batean aplikagarria izango da, ez nahastu erakustaldiekin).

    b. Eraginkortasuna, kontrola, indarra, ikuspegia, jarraipena, oreka eta multzoaren aurkezpena.

    Oharrak:

    “Lotura” dela ulertuko da, eta ez teknika, aurkariak emandako kolpe bat izaten denea n, sekuentzia tekniko bakoitzeko gehienez hiru lotura onartuz.

    MARIA M. MARTINEZ

    E.F.KARATE IDAZKARIA

    JOS E MANUEL COLAS MOSQUERA

    E.F.KARATE PRESIDENTEA O.E.