Turkiako bake prozesua Ilusioa berriz lurperatu zenekoa · ziren Turkian. Gobernuaren aldetik...

4
Ilusioa berriz lurperatu zenekoa Turkiar eta kurduen artean inoiz ikusi gabeko urratsak eman ziren bakea lortzeko 2009an. Baina abenduan herio-kolpea jasan ondoren, prozesuak hila dirudi sartu berri den 2010ean. - Turkiako bake prozesua - 15 2010EKO URTARRILAREN 10A “BAKEA LORTZEKO inoizko aukerarik onena galdu dugu”, entzun da kurdu askoren aho- tatik azken asteotan. Nagusiki, bi gertakizu- nek eten dute negoziazioaren lehenengo urratsak: batetik, PKK-k (Kurdistango Lan- gileen Alderdia), aldebakarreko su-etena hautsi (berak soilik errespetatutakoa) eta zazpi turkiar soldadu akabatu zituen abendu hasieran; egun gutxira, Turkiako Auzitegi Gorenak DTP (Gizarte Demokratikoaren Alderdia) koalizio kurdua ilegalizatzea era- baki zuen, Espainiako alderdi-legeari jarrai- tuz (Ankara dixit). Bosgarren aldiz indarga- betzen zen alderdi kurdu bat Turkiako par- lamentarismoaren 80 urteko historian. Aurreko aldietan zoritxarreko erabakia bazen, oraingo honetan askoz ere kolpe handiagoa zekarren ebazpen judizialak, Ankara eta bere menpeko kurduen arteko akordioa ez baitzen inoiz hain gertu egon. Kurduen auzia lehenbiziko aldiz izan da eztabaidagai joan zaigun 2009an. Istiluak istilu, kurduek baikor begiratzen zioten etorkizunari. Detailetxo bat: DTP alderdia- ren bulego bat irekitzear zegoen…Washing- tonen! Eta honek zera esan nahi zuen, PKK-ko gerlariak Irak eta Turkiaren arteko muga zeharkatu ondoren, joan den urrian. Karlos Zurutuza KCK

Transcript of Turkiako bake prozesua Ilusioa berriz lurperatu zenekoa · ziren Turkian. Gobernuaren aldetik...

Ilusioa berriz lurperatu zenekoaTurkiar eta kurduen artean inoiz ikusi gabeko urratsak eman ziren bakea lortzeko 2009an. Baina

abenduan herio-kolpea jasan ondoren, prozesuak hila dirudi sartu berri den 2010ean.

- Turkiako bake prozesua -

152010EKO URTARRILAREN 10A

“BAKEA LORTZEKO inoizko aukerarik onenagaldu dugu”, entzun da kurdu askoren aho-tatik azken asteotan. Nagusiki, bi gertakizu-nek eten dute negoziazioaren lehenengourratsak: batetik, PKK-k (Kurdistango Lan-gileen Alderdia), aldebakarreko su-etenahautsi (berak soilik errespetatutakoa) etazazpi turkiar soldadu akabatu zituen abenduhasieran; egun gutxira, Turkiako AuzitegiGorenak DTP (Gizarte DemokratikoarenAlderdia) koalizio kurdua ilegalizatzea era-baki zuen, Espainiako alderdi-legeari jarrai-tuz (Ankara dixit). Bosgarren aldiz indarga-

betzen zen alderdi kurdu bat Turkiako par-lamentarismoaren 80 urteko historian.Aurreko aldietan zoritxarreko erabakiabazen, oraingo honetan askoz ere kolpehandiagoa zekarren ebazpen judizialak,Ankara eta bere menpeko kurduen artekoakordioa ez baitzen inoiz hain gertu egon.

Kurduen auzia lehenbiziko aldiz izan daeztabaidagai joan zaigun 2009an. Istiluakistilu, kurduek baikor begiratzen ziotenetorkizunari. Detailetxo bat: DTP alderdia-ren bulego bat irekitzear zegoen…Washing-tonen! Eta honek zera esan nahi zuen,

PKK-ko gerlariak Irak eta Turkiaren arteko muga zeharkatu ondoren, joan den urrian.

Karlos Zurutuza

KC

K

“lagun amerikarra” atzetik ari zela proze-suaren nondik norakoak ikuskatzen, eta ustebaino gehiago bultzatzen. Sobiet Batasune-ko mugan, Turkia aliatu garrantzitsua zenGerra Hotzaren garaian; egun, ordea, Ekial-de Hurbila baretzeko “giltza” dugu Anato-liar herrialdea. Ez dezagun ahaztu mende-baldean Grezia eta Bulgariarekin muga izanez ezik, Siria, Irak, Iran, Geor-gia eta Armeniarekin topo egi-ten duela turkiar inperioakekialdean. Eta ez dezagunahaztu kurduak mugako eremuhartan bizi direla edo, hobetoesanda, marra kolonial horiekKurdistan lau zatitan banatzendutela egun. Funtsean, Turkiaez ezik, Ekialde Hurbila erebaketzen lagun zezakeen pro-zesua hil berri da.

Udaberri gorriaPorrot honen klabeak ulertzeko denboranatzerantz jo beharra dugu, baina ez gehiegi.2009ko martxoan, udal hauteskundeak izanziren Turkian. Gobernuaren aldetik makinabat trikimailu salatu arren –hauteskundeenaurretik eta, batez ere, egun berean–, DTPalderdi kurdua nagusi atera zen Ipar Kurdis-tanen, ia 2,5 milioi bozen indarraz. Turkiakolehen ministro Erdoganek “auzi kurduakonpontzea” hitz eman zuen 2005eko hau-

teskundeetan. Diskurtso hark berebizikoeragina izan zuen eta AKP Gobernukoalderdiari sekulako babesa eman zioten kur-duek orduan. Baina lau urte nahikoa denbo-ra izan zuten kurduek aurrerapenik ez zelagauzatu jabetzeko. Kurduen erantzuna mar-txoko hauteskundeetako DTPren gorakadaitzela izan zen; ordaina, apirileko ehunka

atxiloketa, hain zen handiaErdoganen haserrea.

“Öcalanek plan bat dauka”Bakea lortzeko bigarren aukeraImraliko irla-espetxean jaio zen.Bertan preso dagoen PKK-koagintari Abdullah Öcalanekbake-proposamen bat zuela ira-garri zuen bere abokatuenbidez. Haren hitzetan, posible

zen turkiar eta kurduen arteko bakea lor-tzea, “Turkiako Estatuaren mugak hautsigabe”. Horretarako pausoak argi jasota eizeuden kartzelan idatzitako 160 orrikodokumentuan. Gerrillako buruzagiak zioenekainean helarazi ziola Ankarako Gober-nuari Yol Haritasi (bide orria turkieraz) ize-neko txostena. Baina asteak igaro arren,Erdoganek ez zuen jakitera ematen Öcala-nen proposamena. Irailean argitaratu zituz-ten presoaren abokatuek Yol Haritasi-renoinarrizko zutabeak, funtsean, hizkuntz etakultur eskubideak, Konstituzioaren berri-

16 2010EKO URTARRILAREN 10A

DTP alderdia, bulegoa irekitzearzegoen Washingtonen. Alegia,“lagun amerikarra” atzetik ari

zela prozesuaren nondiknorakoak ikuskatzen eta uste

baino gehiago bultzatzen

Abdullah Öcalanen aldeko manifestaldi bat Ipar Kurdistanen. KARLOS ZURUTUZA

dazketa, Turkiaren demokratizazioa eta udalmailako autonomia. Kurduentzat ez ezik,turkiarrentzako egitasmoa ere bazelakoanzegoen Öcalan.

Ankararen erantzunaAzaroan, Ankarak bere proposamen pro-pioarekin erantzun zuen. “Askatasunadenontzat”, zioen Gobernuak TurkiakoParlamentuan aurkeztutako proposamenak.“Ekimen kurdua” izenaz ezagunak, toponi-mo kurduak berreskuratzea zuen helburu,bai eta herri honen hizkuntz eta kultur esku-bideak ere. Tortura salaketak gertutik azter-tzearen aldekoa zen ekimen kurdua. Aza-

lean behintzat, Öcalan eta Erdoganen pro-posamen biak bat zetozen hainbat puntu-tan; hots, kurduen kultur eskubideak ber-matzean.

Turkiako oposizio laiko eta ultranaziona-lista kexu zen, Gobernuaren proposame-nak Turkiar Estatua hautsiko zuelakoan.Kurduek, ordea, “hitz on bezain faltsu”tzatjo zituzten Ankararenak. DTPko buruza-giek makina bat aldiz errepikatu zuten:“Gobernuaren hitz onak egia bilakatuzgero, PKK-k borroka armatuari hiru hilabe-teren buruan utziko dio”. Nolanahi, gehiegiitxarotekotan, turkiar eta kurduen artekogerra bere gordintasunean berriz nozituko

172010EKO URTARRILAREN 10A

T u r k i a k o b a k e p r o z e s u a --

PKK-k apirilean aldebakarreko su-etena aldarrikatuarren, turkiar ejertzitoak gerlarien kontrako bonbarda-ketei eutsi die 2009 osoan zehar. Edonola, operaziomilitarrak ez dira, inondik ere, instituzio militarrarenesku-hartze bakarrak Turkian.

AEBetakoaren atzetik, NATOko boteretsuena daTurkiako ejertzitoa, 500.000 soldadurekin. Baina indarmilitar erraldoia ez ezik, Estatuaren osagai nagusiene-takoa ere bada turkiar ejertzitoa. Instituzio militarra“laizismoaren zaindaria” da legez; ez da harritzekoa,beraz, Gobernuan dagoen AKP alderdi islamistarekinsortutako desadostasunak. Turkiar Errepublika 1923ansortu zen etahamaika presiden-teetatik, sei militarohiak izan dira. Aldiberean, 80 urtekoepean bost estatu-kolpe mota jasanditu Turkiak. Egunindarrean duenk o n s t i t u z i o a ,1980ko estatu-kol-pea eta gero idatzizuten mil itarrek.Euren azken parte-hartze polit ikoa2007an izan zen,Estatu NagusiakAKPri presidente-tzarako bere hauta-gaia ez hartzeko“abisatu” zionean.Urte berean, Istan-bulgo Nokta egun-kariak almirantebaten dokumentubatzuk argitaratuzituen. Horietan,

huts egindako militarren bi estatu-kolperen saiakerajasotzen ziren, 2003an eta 2004an, hain zuzen.

2007an ere Ergenekon sarea estalgabetu zuenGobernuak, “gerra zikinean” urtetan murgildutakomilitar, politikari, epaile eta kriminalen arteko sarea.Milaka disidente eta herritar xume (kurduak gehie-nak) erail ditu Ergenekonek. Egia da ErdoganenGobernuak sare horretako hainbat kide atxilotu zitue-la, baina asko kargurik gabe askatu dituzte berriki.Askoren ustetan, horixe izan da militarren “diskre-zioa”ren ordaina kurduen auzia eztabaidagai izan denbitartean.

Ejertzitoa, “Errepublika laikoaren zaindaria”

Turkiar ejertzitoaren koartelean harturiko irudia.

KCK

zela abisatzen zuen Öcalanek Imraliko pre-sondegitik.

Gobernuaren keinuetako bat Öcalanenhamar urteko isolamendua haustea izan zen.Aldi berean, espetxe-baldintzak hobetuzituen Erdoganen administrazioak.

Baina deigarria zen oso ejertzitoarenerantzun isila. “Errepublikaren zaindariak”mutu… Ezta komunikatu xume bat ereeuren web orrian. Egia da Qandilen (PKKkkontrolatutako mendi eremuan) bonbarda-ketek jarraitzen zutela, “terrorismoarenkontra”ko betiko borrokan zihardutela mili-tarrek. Baina Gobernuaren planaren gai-nean adierazpenik ez izateak alarma batzukpiztu zituen. PKKrekin hitz egiten ari otezen jada?

Askorentzat, urriaren 19an gertatutakoahorren froga garbia izan zen. Errefuxiatu etagerlarien arteko talde misto batek Hego etaIpar Kurdistanen arteko muga zeharkatuzuen egun hartan. Turkia eta Irak arteko

lurreko pasabide baka-rra ejertzitoak nahizpoliziak zorrotz kontro-latutakoa bada ere,denak aske geldituziren. Eta hori Silopin(Turkiako mugakoherrian) bertaratu zirenmilaka lagunen harrerajaso eta gero. Benetansinesgaitza ejertzitoarenjarrera, bai horixe!

Eta orain zer?Joan zen abenduanDTP alderdia ilegaliza-tzearekin bat, BDP(Bakea eta Demokrazia-ren Alderdia) koalizioberria atera zen plazara.Erdoganek behin etaberriz azaldu du kurduen

aldeko hobekuntzak bultzatzen jarraitukozuela eta, nahi izanez gero, BDPa balizkosolaskidea izan zitekeen. Baina abenduaren24an azkeneko atekada eman zion Ankaraknegoziazioari: DTP “zaharreko” eta BDPberriko 81 lagun atxilotu zituen poliziak,bederatzi alkate barne: bake prozesuan solas-kidearen ahotsa amatatu ez ezik, geroan izanzitekeenarena ere isildu du Ankarak.

Ankarak “terrorismoaren kontrako” dis-kurtsoari eusten dio, burugogor. Bitartean,BDP alderdiak amaitutzat jo du “ekimenkurdua” eta krisi eta kaos egoera “bizikiokertuko dela” salatu du; areago, “Turkianez ezik, Ekialde Hurbil osoan nozituko daezegonkortasuna”.

“Auzi kurdua konpondu, baina kurduekinkontatu gabe”, horixe dirudi Ankararen“bakerako” leloak. Mendietan, ordea, PKK-k urteko balantzea atera du jada: 800 gerlariberri 2009an. Urte zaila izango da 2010aAnatoliako kurduentzat. n

18 2010KO URTARRILAREN 10A

DTPren hauteskunde kanpaina arrakastatsua ospatzen.

KA

RLO

SZ

UR

UT

UZ

A