tsa { koadernoa } Laura Mintegi Zakila eta bulba esaten ez ... · etniko bakoitzak modu ezberdinean...

10
2017 | urtarrila | 21 GAUR8 20 / 21 hutsa herritarrak C hrysallis elkarteak antolatu duen kanpainatik gehien gustatu zaidana da hitz debekatuak azalarazi dituela. Inoiz baino aipatuagoak izan dira bulba eta zakila, kanpainaren alde daudenek ez ezik, kanpaina suntsitu nahi du- tenek ere agerian utzi baitute zerk ematen zien min: hitz esplizituak erabiltzeak. Horrexegatik saiatu dira hitzok ezabatzen errotulagailu lodiaz, eta, hitz “madarikatuok” ezabatu ordez, areago atera dituz- te egunotan argitara. Kanpainaren lehen lorpena. Zakila eta bulba esatea debekatu zien moral kristau- frankistak gure belaunaldiko gazteei. Ez genekien zein hitz erabili jendaurrean zakilaren «simetrikoa» adie- razteko. «Beheko hori», bagina, emakumeen genitala. Eta hitzak falta direnean, falta da kontzeptuaren zehaz- tapena. Chrysallis elkartearen kan- painaren beste bertute bat izan da neskak eta mutilak lehenetsi dituela; «ondoren» azaldu du haur horien geni- talak zein diren. Hala bada, neska bulbadunak daude eta neska zakildunak daude, baina biak dira neskak, ale- gia. Neska da substantiboa. Genitala, finean, adjektiboa da, gehigarria, ez da eraba- kigarria. Alde handia dago orain arteko adierazpideare- kin: genitala zen generoa markatzen zuena. Zakildun oro mutila zen. Bulbadun oro neska zen. Bai ala bai. Kanpaina honek buelta eman dio ohiko adierazpideari. Badu meritua. Honek guztiak garamatza hausnartzera zer den ema- kume izatea, zer den gizonezko izatea. Genitalak ez ba- du erabakitzen generoa, zerk erabakitzen du? Galdera ona da baina erantzun zaila du. Psikoanalisiak diosku emakume izatea konstruktu bat dela, egin beharreko kontzeptua dela, aurretik eman gabekoa. Teorikoek diote ez dagoela emakume generikoa, ez dagoela emakume mota bat eta bakarra. Emakumeak daude, zein baino zein ezberdinagoa. Ema- kume izateko modu asko daude munduan. Bagenekien kulturak, klase sozialak edo ezaugarri et- nikoek ez dutela definitzen zer den emakume izatea, kultura bakoitzak, klase sozial bakoitzak eta ezaugarri etniko bakoitzak modu ezberdinean kontzeptualizatzen duelako emakume izaera bere kolektiboan. Orain, transe- xualitateak ekarpen bat gehiago egin dio kontzeptu ab- solutuak deseraikitzeari: genitalek ere ez dute determi- natzen generoa, ez dute erabakitzen pertsona horren identitate sexuala, neska zakilduna izan zaitezkeelako, mutil bulbadunak ere izan badirelako. Orduan, nola definitu pertsona bakoitzaren generoa? Definitzeko era, nire ustez, prozesu subjektibo, sakon eta intimoaren emaitza da. Norberak eraiki egiten du ema- kume (edo gizon) izateko bereganatu nahi duen modua, zein emakume mota izan nahi duen, nolako ezaugarriak edukiko dituen, zein balioren arabera. Kaotikoa eman dezake, baina, egia esateko, zintzoagoa da, errealagoa, asegarriagoa inondik ere. Ez dago ama izateko modu bakarra. Zorionez. Gizona izatea, beharrik, ez da zurruna, segurua, autoritarioa eta matxista izatea. Ez. Badago modu anitz gizona izateko. Badago aita eredu bat baino gehiago. Maskulinitatearen eredua ere aldatuz doa, feminitatea aldatzen ari den hei- nean. Balioak ez dira bakarrak eta betierekoak. Ikasi egin daiteke emakume izaten. Ikasten da zer den gizona iza- tea. Orain jendarteak ikasi behar du zakila eta bulba ere elementu gehigarriak direla, eta ez direla erabakigarriak neska eta mutila, emakumea eta gizona erabat definitze- ko. Chrysallis elkarteari esker debatea kaleratu da eta be- gien aurrean jarri digute, haur alai eta zoriontsuen bidez, begi-bistakoa ez dela beti definitzailea. Elementu gehia- go egon badaudela. Eta batez ere, agerikoaren gainetik, subjektibitatea badagoela, norberaren erabakia, norbe- rak bere burua definitzeko duen determinazioa. { koadernoa } Zakila eta bulba esaten ez zen garaitik gatoz Zakila eta bulba esatea debekatu zien moral kristau-frankistak gure belaunaldiko gazteei. Ez genekien zein hitz erabili, eta hitzak falta direnean, falta da kontzeptuaren zehaztapena Laura Mintegi hutsa hutsa hutsa

Transcript of tsa { koadernoa } Laura Mintegi Zakila eta bulba esaten ez ... · etniko bakoitzak modu ezberdinean...

2017 | urtarrila | 21

GAUR8• 20 / 21hutsa

her

rita

rrak

Chrysallis elkarteak antolatu duen kanpainatikgehien gustatu zaidana da hitz debekatuakazalarazi dituela. Inoiz baino aipatuagoakizan dira bulba eta zakila, kanpainaren aldedaudenek ez ezik, kanpaina suntsitu nahi du-tenek ere agerian utzi baitute zerk ematen

zien min: hitz esplizituak erabiltzeak. Horrexegatiksaiatu dira hitzok ezabatzen errotulagailu lodiaz, eta,hitz “madarikatuok” ezabatu ordez, areago atera dituz-te egunotan argitara. Kanpainaren lehen lorpena.

Zakila eta bulba esatea debekatu zien moral kristau-frankistak gure belaunaldiko gazteei. Ez genekien zeinhitz erabili jendaurrean zakilaren «simetrikoa» adie-razteko. «Beheko hori», bagina, emakumeen genitala.Eta hitzak falta direnean, falta da kontzeptuaren zehaz-tapena.

Chrysallis elkartearen kan-painaren beste bertute batizan da neskak eta mutilaklehenetsi dituela; «ondoren»azaldu du haur horien geni-talak zein diren. Hala bada,neska bulbadunak daude etaneska zakildunak daude,baina biak dira neskak, ale-gia. Neska da substantiboa.Genitala, finean, adjektiboada, gehigarria, ez da eraba-kigarria. Alde handia dagoorain arteko adierazpideare-kin: genitala zen generoamarkatzen zuena. Zakildunoro mutila zen. Bulbadunoro neska zen. Bai ala bai. Kanpaina honek buelta emandio ohiko adierazpideari. Badu meritua.

Honek guztiak garamatza hausnartzera zer den ema-kume izatea, zer den gizonezko izatea. Genitalak ez ba-du erabakitzen generoa, zerk erabakitzen du? Galderaona da baina erantzun zaila du.

Psikoanalisiak diosku emakume izatea konstruktubat dela, egin beharreko kontzeptua dela, aurretikeman gabekoa. Teorikoek diote ez dagoela emakumegenerikoa, ez dagoela emakume mota bat eta bakarra.Emakumeak daude, zein baino zein ezberdinagoa. Ema-kume izateko modu asko daude munduan.

Bagenekien kulturak, klase sozialak edo ezaugarri et-nikoek ez dutela definitzen zer den emakume izatea,kultura bakoitzak, klase sozial bakoitzak eta ezaugarrietniko bakoitzak modu ezberdinean kontzeptualizatzen

duelako emakume izaera bere kolektiboan. Orain, transe-xualitateak ekarpen bat gehiago egin dio kontzeptu ab-solutuak deseraikitzeari: genitalek ere ez dute determi-natzen generoa, ez dute erabakitzen pertsona horrenidentitate sexuala, neska zakilduna izan zaitezkeelako,mutil bulbadunak ere izan badirelako.

Orduan, nola definitu pertsona bakoitzaren generoa?Definitzeko era, nire ustez, prozesu subjektibo, sakon etaintimoaren emaitza da. Norberak eraiki egiten du ema-kume (edo gizon) izateko bereganatu nahi duen modua,zein emakume mota izan nahi duen, nolako ezaugarriakedukiko dituen, zein balioren arabera.

Kaotikoa eman dezake, baina, egia esateko, zintzoagoada, errealagoa, asegarriagoa inondik ere.

Ez dago ama izateko modu bakarra. Zorionez. Gizonaizatea, beharrik, ez da zurruna, segurua, autoritarioa eta

matxista izatea. Ez. Badago modu anitz gizona izateko.Badago aita eredu bat baino gehiago. Maskulinitateareneredua ere aldatuz doa, feminitatea aldatzen ari den hei-nean. Balioak ez dira bakarrak eta betierekoak. Ikasi egindaiteke emakume izaten. Ikasten da zer den gizona iza-tea.

Orain jendarteak ikasi behar du zakila eta bulba ereelementu gehigarriak direla, eta ez direla erabakigarriakneska eta mutila, emakumea eta gizona erabat definitze-ko.

Chrysallis elkarteari esker debatea kaleratu da eta be-gien aurrean jarri digute, haur alai eta zoriontsuen bidez,begi-bistakoa ez dela beti definitzailea. Elementu gehia-go egon badaudela. Eta batez ere, agerikoaren gainetik,subjektibitatea badagoela, norberaren erabakia, norbe-rak bere burua definitzeko duen determinazioa. •

{ koadernoa }

Zakila eta bulba esaten ezzen garaitik gatoz

Zakila eta bulba esatea debekatu zienmoral kristau-frankistak gure belaunaldikogazteei. Ez genekien zein hitz erabili, etahitzak falta direnean, falta dakontzeptuaren zehaztapena

Laura Mintegi

hutsa

hutsahutsa

herritarrak

Hezkuntza ez dae g u n e r o k oagenda politi-koan lehenmailan dago-en gaietako

bat, baina, aldiz, LOMCE legea-rekin gertatutakoa da inposizioeta subiranotasun ezaren adibi-de argienetako bat. Kasu horre-tan, gizarteak aurrea hartu dieerakundeei, eta, salaketa hutse-an geratzeke, eraikitzen ere ha-sia da. «LOMCE ez aplikatzekokonpromisoa dugu eta gurehezkuntza eredu propioaren al-deko urratsak ematen jarraitu-ko dugu», argitu du Leire Barre-ra Gure Hezkuntza PlataformenTopagunearen izenean. Bertan,familiak, irakasleak, ikasleak etahezkuntza langileak ari dira es-kuz esku lanean. Ikasturte honetan ez da erre-balidarik egongo, CristinaUriarte Lakuako Hezkuntzasailburuak adierazi duenez.Zein da egoera? Gure Hezkun-tza Plataformen Topagunea-ren lana bukatu al da? Argi dagoena da eztabaida irekiegin dela, baita gizarteratu ere.Errebalida eta oro har ebaluaziosistema osoa ezbaian dagoelaargi dago. Kezkatzen gaituengaia da eta lantzen jarraitukodugu. Baina argi dugu hezkun-tza sistemaren beste atal batbesterik ez dela, bere garran-tziarekin, jakina.

Bestelako hezkuntza eredubat posible dela badakigu, he-mengo errealitatetik abiatuta,merkatuen interesetatik at,umea erdigunean kokatuz, ikas-keta esanguratsua ahalbidetuz.Euskalduntzen duen hezkuntzasistema behar dugu, inklusiboa,hezkidetzailea, eta argi dago bi-de horretan gure herriari begirajarri behar dugula. Guk bainohobeto inork ez duelako ezagu-tzen zeintzuk diren beharrak,indarguneak, ahulguneak. Ho-rregatik gure hezkuntza sistemapropioari ausardiaz benetako

hauspoa emateko garaia delauste dugu.

Kritika zorrotzak egin zaizkioHeziberriri, Hezkuntza Sailakebaluazio sistema mantendueta aplikatzen jarraitzeko balia-tu baitu. Hau da, Lehen Hezkun-tzari eta Derrigorrezko BigarrenHezkuntzari dagozkien dekre-tuak martxan daude jada, eta,faltan ziren Batxilergoko eba-luazioen dekretuak, berriz, irai-laren 23an publikatu ziren. Ber-tan ikusten da zein den asmoa,ebaluazioarekin lotutako ikas-turte honetako panorama argi-tzen baita. Lehen Hezkuntzan,ondorio akademikorik gabekoprobak izango dira 3. mailan;hala, iaz bezala,  barne ebalua-zioa egingo da. Ostean, 6. mai-lan, etapako ebaluazioa egingoda, oraindik ez badakigu ere soi-lik “lagin” gisa balioko duen edoez. Gainera, 4. mailakoei ebalua-zio diagnostikoa  egitea  ere ba-dagokie aurten. Bigarren Hez-kuntzan, berriz, 2. mailakoeiebaluazio proba egitea dagokie,eta, Derrigorrezko BigarrenHezkuntzako 4. mailan,  “laginbat” hartuko dute. Hori horrela,ebaluazioa  aukeratutako insti-tutu eta zentroetan soilik egin-go da. Ebaluazio horrek ez duzuzeneko eragin akademikorikizango; titulua berdin emangodute azterketa gainditu ala ez.Bukatzeko, Batxilergoan ebalua-zioa egingo da eta honek ere ezdu eragin akademikorik izango;hori bai, selektibitatearen lekuahartuko du. Beraz, argi duguPlataformen Topaguneak lanhandia duela oraindik; bidea lu-zea izango dela uste dugu. Esanbezala, inposizioen kontra gau-de: LOMCE ez aplikatzeko kon-promisoa dugu, eta gure hez-kuntza eredu propioaren aldekourratsak ematen jarraitzekoa.

LOMCE indarra galtzen ariden sentsazioa zabaldu da,Wertek diseinatutakoa «asta-keria» leundu egin dela. Ba aldu, baina, euskal hezkuntzakomunitateak lasaiago egote-ko motiborik?Plataformen Topagunearen ki-deok oso kezkatuta gaude. Jakinbadakigulako Heziberriren de-kretuekin LOMCE legearen ezar-

pena martxan dagoela. Gainera,aldaketarik ez da sumatzen. Aregehiago, ebaluazioaren ezarpe-nak aurrera egin du; esaterako,Lehen Hezkuntzako etaparenbukaeran ikasle bakoitzarentxostena bete eta irakasleenebaluazioa egin behar da. EAEnbehintzat ez dugu ikusten la-saiago egoteko motiborik etaaurrerantzean ere ikusteke dagozer gerta daitekeen.

Hezkuntza komunitateak,bestelako hezkuntza eragileekinbatera, lortu ditu garaipen txi-kiak eta txikitasun horretan du-ten balioagatik handiak direlaesango nuke. Hezkuntza legeenerreforma astakeria hutsa delaagerikoa da, baina, errealitate-an, ikastetxeetan eta kaleanegondako mobilizazioa eta pre-sioa izan dira garaipen horiengako nagusietakoak. Hala ere,hezkuntza komunitatea kon-tran agertu arren, badira gureikastetxeetan LOMCEtik erato-rritako neurriak, Heziberrik jasobaititu. Zalaparta handiena sor-tu duena baliteke ebaluazioenaizatea, baina bestelako neurriekere kezka handia sortzen digute.

Werten legea hain basatia iza-nik, denok aurka agertu gara:gehiengo politikoa, hezkuntzaeragileak, hezkuntza komunita-tea, herritarrok… Argi eta ozenadierazi dugu ez dugula LOMCEnahi. Legea indargabetzeko eki-men ezberdinak egin ditugu:“LOMCErik gabeko herria”, sina-dura bilketa, planto dinamika...Badaude, beraz, arrazoi nahikoapentsatzeko eragina izan dugu-la. Ahaztu gabe beste faktorebat: PPk gehiengo osoa galduizana. Gainera, Espainiako Go-bernuak eta erkidegoetako or-dezkariek bilera bat egin zutenazaroaren 28an, eta, errebalidabaztertu eta selektibitatearieustea erabakitzeaz gain, LOM-CE legearen hemendik aurrera-ko aginduak  impasse egoeranutzi eta “itun nazionala” egingodela adierazi zuten. Horrek guz-tiak lasaitu egin du hezkuntzakomunitatea, jakina. Errebalidekin gaineko kezka-ren itzalean, LOMCE legearenbeste atal batzuk ezartzen jo-an dira. Zein da egoera?

«Gure hezkuntza sistemapropioari ausardiaz benetakohauspoa emateko garaia da»

LEIREBARRERA

Hezkuntza komunitateak argi dauka

«hemengo nahiei eta beharrei erantzuten

dien eredu propioa» eraikitzeko garaia

dela. Ebaluazioa sistema bera ere aztergai

dutela aurreratu digu Barrerak eta

hausnarketan parte hartzeko deia egin du.

Nerea GOTI

GURE HEZKUNTZAPLATAFORMEN TOPAGUNEA

2017 | urtarrila | 21

GAUR8• 22 / 23

Hamaika neurri sartu dizkiguteezkutuan. Lehen HezkuntzanErlijioa eta Balio Zibiko eta So-zialak ikasgaia ezarri da adibi-dez; hala, erlijioa derrigorrez es-kaini eta aktetan kalifikatu eginbehar da gainerako ikasgaienbaldintza eta ondorio berbere-kin. Horrez gain, Gizarte Zien-tziak eta Natur Zientziak ikas-gaietan banatu da Inguruneaarloa, Lehen Hezkuntzak zituenhiru zikloak desagertu egin di-ra, Bigarren Hezkuntzan ordute-gia luzatu egin da, Derrigorrez-ko Bigarren Hezkuntzako 3.mailako ikasleek bi matematikadituzte aukeran –hezkuntzaaplikatura bideratuta bat etahezkuntza akademikora bes-tea–, dokumentu ofizialetarakoereduen aplikazio informatiko-ak garatu dira –azken ebaluazio-aren aktak, datutegia, ordute-gia…–, testuliburuak egokitudira irakasgai berriekin… Ho-rrenbestez, ezkutuan, inolakoeztabaidarik gabe, LOMCEtikdatozen neurriak gure ikaste-txeetan txertatuz joan dira. Azken ikasturteetan eskolakomunitatea nahasmen han-di batean murgildu da: inorkez zekien esaten errebalidakegingo ziren ala ez, nolakoakizango ziren... LOMCEren aur-ka azaldu baina antzekotasunhandiak dituen Heziberri de-kretua ezarri du Lakuak berakere. Zer-nolako argazkia egi-ten du Plataformen Topagune-ak Hezkuntza Sailaren jokabi-dearen inguruan? Hezkuntza Plataformen Topa-guneko asanbladetan sentsazioarraroa zegoen etengabe. Noraeza izan da nagusi, irakasleek,zuzendariek… ez zekiten ikas-turte hasieran kurtsoa nolaamaituko zen, are gutxiago gu-rasoek… Askotan albistegietanagertutako adierazpenak kon-traesankorrak izan dira eta hez-kuntza komunitatearen aldetikdeskonfiantza areagotuz joanda. Heziberri LOMCEri aurreegiteko tresna gisa aurkeztuzen, baina, aldiz, Heziberrirenbidez LOMCEren neurri askoezartzen ari dira.

Gure ustez, Heziberri EuskalHerrirako eta Euskal Herrian ga-

ratzeko egitasmoa izan beharkolitzateke. Tamalez, HezkuntzaSailak duen jokabidea etengabeMadrili begira izatea da gure us-tez. Madrilen eman daitekeenbalizko aldaketan jarri du itxa-ropena. Alde batetik, ekimeneta ausardia falta sumatzen da.LOMCE lege organiko bat delaaitzakia gisa hartuta, horren in-posizioari aurre egin beharrean,Heziberriren dekretuetan inte-gratzen joan da. Egun esan de-zakegu Heziberri dela LOMCE-ren ezarpenaren bermea. Horrek esan nahi du Madrileninoiz LOMCE bertan beherauztea lortuko balute, Hezibe-rrik indarrean jarraituko lu-keela EAEko zentroetan?Madrilen LOMCE bertan beherauztea lortuko balute, LOMCEtikdatozen eta Heziberrik beregainhartzen dituen hainbat neurrik,dekretu bidez onartutakoak, in-

darrean jarraituko lukete mol-datu ezean. Posiblea da egingoden “itun nazionalak” LOMCEbeste lege organiko baten bitar-tez geldiaraztea, baina ez gaite-zen engaina: lege berriak ereMadril izango du sabai eta Ma-drilen ezartzen diren lege orga-nikoek ez diote Euskal Herrikobeharrei erantzuten. Berenmenpe jarraituko dugu erabate-ko eskumenIk izan ezean. EAE-ko zentroetan zer gerta daiteke-en ikusteke dago oraindik,baina hemen Heziberri egitas-moa dugu dagoeneko. Euskal izena izanik eta EAEkoHezkuntza Sailak berak eginaizanik, hezkuntza komunita-tearen zati batek ez du agianHeziberri Lomce bezain arrotzikusten. Zein hezkuntza eredumarrazten du Heziberrik?Hala dirudi, bai. Horregatik dahain garrantzitsua ondo defini-

tzea zer hezkuntza mota nahidugun. Gure ustez, hezkuntzaherritar ororen eskubide indibi-dual zein kolektiboa da. Guregarapen integrala bultzatzenduena, pertsona aske, solidario,euskaldun, autonomo, sortzaileeta kritikoak sortzeko gaitasunaduena. Eskola euskalduna nahidugu. Euskal Herriaren garapenkolektiboaren zerbitzura egon-go den tresna bat da hezkuntza.Hor dago gakoa. Une honetanpentsa dezakegu Heziberri ,LOMCE edo beste herrialde ba-tzuetako hezkuntza ereduen ar-tean ez dagoela ezberdintasu-nik. Baina Heziberri ez dagogure herriaren behar eta nahieibegira diseinatuta, eta hori dagure kezka nagusia: zer hezkun-tza nahi dugu? Interes ekono-miko, enpresa eta merkatueninteresei begira dagoena? Ikas-leen bazterketa bultzatzen due-na? Hezkuntza diskriminatzaile,elitista, merkantilista eta kon-petitiboa nahi dugu? Guk argidugu bestelako hezkuntza ere-du bat dela hemen behar etanahi duguna. Uriarte sailburuak gogor jo duzenbaitetan hezkuntza eragi-leen kontra. Nola ikusten du-zue Lakuako Gobernuak eragi-leekin izan duen jarrera? Hezkuntza eragile ezberdinakizugarri ahalegindu gara infor-mazioa lortzen: irakurri, kon-tsultatu, hezkuntza eragileenartean harremanak eta infor-mazioa trukatu… Bitartean, «he-men LOMCE oharkabean pasakoda, hemen ez da aplikatuko» be-zalako adierazpenak entzutengenituen. Aldiz, errealitatean fa-miliek eta irakasleek aho batezesaten zuten ikastetxeetan neu-rriak ezartzen ari zirela. Penazikusi izan dugu egoera, baitaegindako adierazpenak ere. Izanere, hezkuntza komunitateariinformazioa garaiz ematea “au-kera” baino betebeharra dela us-te dugu; gure eskubidea da.Hezkuntza eragileekin bateraLOMCEren aurka ekiteko bal-dintzak zeuden nahi izanez ge-ro. Baina hartutako neurriekin,hezkuntza komunitatean argiikusi genuen ez zutela norabidehorretan joateko asmorik.

«Heziberri LOMCEri

aurre egiteko tresna

gisa aurkeztu zen,

baina Heziberriren

bidez LOMCEren

neurri asko ezartzen

ari dira. Egun esan

dezakegu Heziberri

dela LOMCEren

ezarpenaren

bermea»

“ Argazkiak: Andoni CANELLADA | ARGAZKI PRESS

herritarrak

Azken ikasturteetan inoiz eza-gutu ez den mobilizazioa di-namika izan da hainbat ikas-tetxetan, errebaliden aurreanplanto masiboak... Zelan balo-ratzen duzue?Gure balorazioa oso positiboada. Edozein ekimenek, mobili-zaziok... inplizituki konpromisozuzena dakar. Funtsezkoa dahezkuntzaren inguruko kezka,inplikazioa, hezkuntza komuni-tate osoak ekimenetan partehartzea... Azken batean, ekimenbaten partaide sentitzea saltokualitatibo ikaragarria emateada. Familia, ikasle, irakasle, ikas-tetxeko langile, herritarrek... el-karlanean ekimenak aurreraateratzeak erakusten du eraeraikitzailean ekarpenak egite-ko prest dagoen masa bat dago-ela, eta hori beti positiboa da. Hezkuntza Sailak gutxitanezagutu den adostasun zabalaizan du LOMCEren aurka: fa-miliak, irakasleak, ikasleak,sindikatu guztiak... Gizarteakemandako babes horrekin, zeregin beharko luke LakuakoExekutiboak?Hezkuntza eragileak eta hez-kuntza komunitatea prest ager-tu gara une oro inposizioari au-rre egiteko. Hezkuntza propiobat izateko konpromiso eta in-plikazio itzela dago. Beraz, Hez-kuntza Sailak arduraz jokatu be-harko luke, nola? Madrili etaEuropari begira egon beharreanEuskal Herrirako eta Euskal He-rrian garatzeko hezkuntza siste-ma bat osatuz. Horretarako hez-kuntza eragileen, alderdipolitikoen, hezkuntza komuni-tatea osoaren iritziak, ekarpe-nak… entzun eta kontutan hartubeharko lituzke. Guztion partehartzearekin Euskal Herriak be-har duen hezkuntza sistemagauza dezakegu. Horrek suposa-tuko luke orain arte egindakolana kontuan hartzea, proiek-tuak, alternatibak, badira-eta.Heziberrik curriculumean egin-dako egokitzapenak bertan be-hera uztea ere eskatuko luke. Azaldu duzuenez, Heziberri-ren bitartez LOMCE aplikatze-ko berme nagusia ebaluazioa-rena da. Horregatik, ebaluazio

sistema bera eztabaidara etahausnarketara eraman nahiduzue aurten. Ebaluazioak garrantzi handiadu edozein hezkuntza sisteman.“Ebaluazioa” eta “kalifikazioa”termino ezberdinak dira eta as-kotan nahasmen handia sor-tzen da. Ebaluazioa ezinbestekoelementua da eskolan. Bainaebaluazioa hobetzeko tresna gi-sa erabili ahal da, aldaketak etahobekuntzak baimentzen di-tuen tresna gisa, edo, aldiz, kon-trol mekanismo bat izan daite-ke, eta hori arriskutsua izandaiteke. Ebaluazioaren erabilpe-na bera eta ebaluazioa nondiknora eraiki behar den eztabai-datuko dugu. Hezkuntza siste-ma propioak bere ebaluazio sis-

tema propioa izan beharko dueta horretan zentratuko gara:zelan ulertzen dugun gure eba-luazio sistema propioa, nolaeraiki behar den, zertarako etanola erabiliko den. Eztabaidaparte hartzailea izatea nahi du-gu eta beste esperientziak kon-tuan izango ditugu. Beraz, he-mendik ere otsailaren 18anparte hartzera animatzen ditu-gu eragileak, guztion ekarpene-kin jantzi nahi dugu proposa-mena, eta kontzeptua edukizbetetzen joan. Hezkuntza sistema propioa-ren aldarria egin duzue hasie-ratik. Zertan datza?Esan dugun bezala, gure hez-kuntza sistema propioaz hitz

egiten dugunean Euskal Herri-rako eta Euskal Herrian garatze-ko hezkuntzaz hitz egiten arigara; gure errealitatean oinarri-tzen den eta gure behar etanahiei erantzuten dien hezkun-tzaz ari gara. Ezinbesteko osagaibatzuk irudikatzen ditugu, bes-teak beste, errealitate guztiakaintzat hartzea edota ikasleakerdigunean kokatzea. Horrezgain herritarra, hezkidetzailea,sortzailea, parte hartzailea, eus-kalduna... izan behar da. Zer-nolako indarra du aldarri-kapen horrek gizartean? Argi dagoena da oro har gauregungo hezkuntza sistemak ezduela hezkuntza komunitateaasetzen. Ondorioz, gero etagehiago dira aldarri hori aldarriizatetik errealitate izatera pasa-tzea eskatzen duten platafor-mak eta pertsonak. Adostasu-nak bilatzeko momentua delapentsatzen dugu. Baldintzakegon badaude eta gu ere prestgaude ekarpenak norabide ho-rretan egiteko. Badirudi, legealdi honetanhezkuntza lege bat onartzekoaukerak izango direla. Zer gi-ro ikusten duzue?Auzia beste prisma batetik begi-ratu beharko genukeela uste du-gu: hezkuntza lege berri batezin da soilik alderdi politikoenesku utzi. Bestelako eragileekere funtsezko papera jokatu be-har dute. Benetako partaidetzabultzatu behar da, beldur barik.Asko gara hezkuntzan ekarpe-nak egiteko prest gaudenak etaerrealitatean zer tarte gutxi es-kaintzen zaigun konturatzengara. Hezkuntzak kolore anitze-ko proiektua izan beharko luke.Horrela balitz, hauteskundeakedonork irabazita ere, ez litzate-ke lege aldaketarik egongo;ikaslea erdigunean kokatu etaherri gisa garatutako hezkuntzaproiektua izan beharko litzate-ke zutoin. Argi dago euskal hez-kuntzak beste lege bat beharduela, euskal curriculuma etaeuskal kultura garatuko ditue-na, ikasle euskaldun eleaniztu-nak heziko dituena eta euskaleskola publiko berria bultzatu-ko duena.

«Hezkuntzak kolore

anitzeko proiektua

izan beharko luke.

Horrela balitz,

hauteskundeak

edonork irabazita

ere, ez litzateke lege

aldaketarik izango»

2017 | urtarrila | 21

GAUR8• 24 / 25hutsa

Ahaztuta ditugu Gabonetako turroieta polboroiak. Nahiz eta etxegehienetan sukaldean bueltakamazapan lehorren bat ibili mar-

txora bitartean. Eguberri eguneko parran-dan gertatutakoa ekarri nahi dut gaurkoanzutabe honetara. Parranda egin genuen, eta, askotan pasa ohi den bezala, ezagu-tzen ez genituen pertsonekin bukatzen ge-nuen hizketan, txupitoak partitzen edobertsotan. Hamar laguneko kuadrilla, hiruneska eta zazpi mutil. Jakina da goizaldekoordu bietan mundu guztia dela bertsolari,eta puntuka hasi zen gure bertso festa.Mutiletako batek puntua jartzen zuen, nikerantzun, hirugarren puntua botatzenzuen eta laugarrenean erantzutera nindo-

ala berak ahotsa altxa eta berak erantzu-ten zuen. Behin baino gehiagotan eginzuen gauza bera eta kantatzeari utzi nion.Horretarako jarrai zezala bere buruarekin!Ni isilduta, mutilen artean jarraitu zu-

ten bertsotan. Nire lagunetako batek (nes-ka), puntukako joko horretan sartu nahizuen. Egin ahalak egin zituen, baina ezzuen emaitza onik lortzen. Neskak, estra-tegia aldatu eta doinua eta neurria aldatuzituen. Segidillan abesten hasi zen etaneurri horretan ere ez zioten jarraitzen.Gure lagunak altu esan zuen: «Jode, nik se-gidilla abestu nahi dut!», eta ekiteko esangenion, nik jarraituko niola. Mutilak adizeuden, eztarria garbitu, arnasa hartu etahor bota zuen: «Azkurea dut pototan!».

Hiru neskok barrez lehertzen hasi ginen,eta ez esan zuenagatik, mutilek jarri zutenaurpegiengatik baizik. “Potota” ozen esate-ak paralizatu egin zituen denak, marrazkijaponiarretako tantak txiki geratzen zireneuren kopetetan behera. Eta esaldiakoihartzuna egiten zuen tabernako horme-tan, «azkurea dut pototan, -otan, -otan».Mutiletako batek «azkurea dut potro-

tan» kantatu izan balu han ez zen ezer ger-tatuko. Munduko gauza normalena izangozatekeen eta baten batek jarraituko zuke-en erantzuten. Baina badirudi ezin dela“potota” hitza jende aurrean esan eta gu-txiago azkura izaten dugula bertan. Non-bait pototak belarrietan ematen duelakoazkura. •

0hutsa

Azkura

Mirari Martiarena

hutsa

Lehengo asteburuan bizitzan gutxi-tan aurkezten diren aukera horie-tako bat suertatu zitzaidan: hirikondaira bat egiaztatu ahal izan

nuen. Gasteizen, aspaldi, bolo-bolo dabilbizikletaren zaletuen artean “Zaldiaran-go mamu-txirrindulariaren” istorioa.Diotenez, bizikletari misteriotsu batagertu ohi zaie errepideko errebuelta ba-tean mendatean gora dabiltzanei; paseo-rako moduko burdinazko txirringa zaharbatean; ez kanbiorik, ez pedal automati-korik, ez karbonozko koadrorik. Bihurgu-neko ezezaguna parean jartzen zaio txi-rrindulari iaio eta sasi-profesionalari eta

haren erritmoari eusten dio. Ziklistaprestuak, berriz, amuari heldu eta errit-moa bizkortzen du, pertsonaia xelebreaatzean utzi nahian. Baina mendateko ira-txoak, halako batean, abiadura areagotueta asfaltoan iltzatuta, arnas-estuka, etalotsagorrituta uzten du eliteko bizikleta-zalea. Bada, iragan larunbatean, Zaldiara-nerako bidean, aurrez aurre topatu nin-tzen kondairako pertsonaiarekin; bereGacela herdoilduan; irrati aparailu batmanillarrari zinta itsaskorrez lotua; zirahoria soinean; eta, misterioa elikatzea-rren-edo, aurpegia estalia. Bera zen, ez-bairik gabe, “mamu-txirrindularia”.

Biharamunean, familia arteko bazkarian,koinatua, asteburuko txirrindulari profe-sional frustratua, eseri zitzaidan ondoan.Kontu kontari hasi zen bere gama altukotxirringatzar berriaz eta karbonozko koa-droaz, entrenamendu programa bereziaz,errendimendu altuko dietaz eta bizikletagaineko azken balentriez. Gogaikarriak dirazorri piztu bigorexikoak eta haien erretori-ka. Eurak eta euren gorputz landuak, bestehizpiderik ez dute. Nik, bitartean, Zaldia-rango errebueltako menderatzailea nuengogoan. Zenbat txoropito dauden mun-duan handinahiak apalduko dizkien mamubatekin topatzea mereziko luketenak!

hutsa

«Zaldiarango mamu-txirrindularia»

Koldo Sagasti

herritarrak

Eroskin ere inaugura-tu dute txotx sasoia,nahiz eta Eroskin ur-te guztian eskuradaitekeen sagardoa.Ez alferrik urtean

milioi bat sagardo botila saltzendira Eroskiko dendetan, sagardoekoizpen osoaren %10. Hartara,bistan da erakustoki aparta etajarraitua dela sagardogileentzat.Baina sagardoaren lurraldeantxotxa irekitzeko baimenaemanda dagoenez, Eroski ere fes-tara batu da eta txotxaren irekie-ra propioa egin zuen joan den as-tean. Usurbilgo Urbilen izan zenekitaldia, Usurbil-Astigarraga-Hernani lur emankorra baita sa-gardoarentzat. Eta gonbidatubereziak ere izan ziren, erretira-tu berri den Maider Unda pun-tako kirolari eta Idiazabal gazta-ren ekoizlea, eta Ramon Roteta,sukaldari eta eskultorea. Rote-tak, gainera, mokadutxo batprestatu zuen, sagardo tragoalaguntzeko.

Euskal Sagardoa jatorri izenberriaren koordinatzaile UnaiAgirre ere bertan izan zen, baitaHazi Fundazioko zuzendariAsier Arrese ere. Eta sagardoa-ren munduan sakon erroturikdauden zenbait etxetako ordez-kariak ere bertaratu ziren Usur-bilgo hipermerkatuko festa txi-kira; Bereziartua, Gurutzeta,

Isastegi, Saizar, Zapiain, Egi-Lu-ze, Begiristain, Petritegi eta Ze-laia kasu.

Eroskik eta Euskal Sagardoajatorri izen berriaren KontseiluArautzaileak akordioa egin duteeta horren berri emateko balia-tu zuten txotx irekiera ekitaldiberezia.

Euskal Sagardoa jatorri izena-ren bidez sektoreak apustu osogarrantzitsua egin du. Bertakosagarrarekin egindako sagardo-ak lortuko du ziurtagiri berriaeta udaberriarekin hasiko dirasaltzen. Hartara, merkaturatubezain pronto aurkitu ahal izan-go da Euskal Sagardoa izena da-raman sagardoa Eroskiko den-detan.

Eroskiren Tokiko Produktuenzuzendari komertziala, AsunBastida, gustura agertu zenakordioarekin. «Hurbiletik ja-rraitu ditugu sagardoaren sek-toreak pentsatu dituen erronkaestrategiko berriak eta konpro-misoa hartzen dugu kalitateziurtagiri hori duen sagardo be-rria bultzatzeko».

Aurrerantzean, beraz, bi kali-tate ziurtagiri izango dira elka-rrekin merkatuan: Euskal Sagar-doa jatorri izena –ziurtagiriaduen kalitatezko sagardoa, era-bat bertako sagarrarekin egina–eta Gorenak sagardoa –kalita-tezko ziurtagiriduna eta euskal

TXOTX SASOIAEroskik sagardoari toki propioa eskaintzen segituko du;aurrerantzean bi zigilurekin, Euskal Sagardoa eta Gorenak

[email protected]

Urtean milioi bat botila sagardo saltzen dira Eroskikosaltokietan, ekoizpenaren %10 inguru. Erakustoki garrantzitsua da, beraz, sagardogileentzat. Aurrerantzean,gainera, bide beretik segituko du, udaberriarekinmerkaturatuko den Euskal Sagardoa jatorri izen berriari eretokia egingo baitio Eroskik.

KONTSUMOA / b

Joan den astean UsurbilgoUrbil hipermerkatuan izanzen txotx irekiera. MaiderUnda eta Ramon Roteta izanziren gonbidatu bereziak. GAUR8

«Sektorearen apustua sendoa da, eta oraina etaetorkizuna kudeatzeko balio behar du. Bertakoproduktuaren alde egiteko bide bat da, bertakosagar eta sagastien alde eta kalitatearen alde»

«Aurrerantzean bi kalitate ziurtagiri izangodira elkarrekin merkatuan: Euskal Sagardoa,bertako sagarrarekin, eta Gorenak sagardoa,askotariko jatorria duen sagarrarekin»

2017 | urtarrila | 21

GAUR8• 26 / 27

hutsa

sagardotegietan egina, askotari-ko jatorria duen sagarrarekin–.Hazi Fundazioko zuzendariak,Asier Arresek, nabarmendu zue-nez, «Hazi Fundazioak prozesuguztia egiaztatuko du, bi zigi-luen kalitatea bermatzeko. Bimarka ofizial hauek egiaztatzeaberme bat da, eta segurtasunaematen die tokiko kalitatezkoproduktuen alde egiten dutenkontsumitzaileei».

Unai Agirrek, Euskal Sagardoajatorri izenaren koordinatzaile-ak, sektoreak abiatu berri duenbidearen garrantzia nabarmen-du zuen. «Sektorearen apustuasendoa da, eta oraina eta etorki-zuna kudeatzeko balio behar du.Jatorri izena bertako produktua-ren alde egiteko bide bat da, ber-tako sagar eta sagastien alde etakalitatearen alde. Baina, aldi be-rean, sektorea egituratzeko ere balio behar du, guztion arteandinamika berriak martxan jar-tzeko».

Pentsatzekoa da jatorri izen be-rriaren atzean sukaldeko lanhandia egin dela. «Gipuzkoako,Bizkaiko eta Arabako sagar etasagardo elkarte guztiok babestu-tako proiektua da, Eusko Jaurlari-tza eta hiru foru aldundiekin ba-tean, eta hori lortzeko sukaldekolana ezinbestekoa da. Lan eta es-fortzu handia jarri behar izan du-te guztiek eta oraindik ere jarribeharko da bidea egin ahal izate-ko. Baina sektoreak behar du el-karlan hori, helburuak zehaztueta guztiok norabide bereanarraun egiteko modua», nabar-mendu zuen Agirrek.

SAG

AR

DO

A

SASO

IKOA

hutsa

hutsa

·

Eroskik urtean milioi bat botila sagardosaltzen ditu. Erakustoki garrantzitsua da. Guretzat bezero oso garrantzitsua da.Eroskirekin beti sintonia ona izan dugu,komertzialki gauzak elkarrekin egiteko orduanondo konpondu izan gara eta salmentakopuru aldetik ere garrantzitsua da. Horrezgain, guretzat Eroskik badu ezaugarrigarrantzitsu bat: enpresa bertakoa da etakulturalki beste edozein supermerkatu katebaino gertuago sumatzen dugu. Sagardoahamarretik bederatzi Euskal Herriankontsumitzen da, eta, bide horretan, Eroskibidelagun egokia da.

Euskal Sagardoa jatorri izenari ere tokiaegingo dio Eroskik eta badirudi udaberrianiritsiko dela merkatura. Erronkagarrantzitsua sagardogileentzat.Oso-oso garrantzitsua. Gure sagardoak faktoreasko dauzka alde: historia, tradizioa, ohitura,folklorea, bertako sagarrak –beste inon ezdaudenak–... Baina kontrakoak ere badauzka,eta horietako bat da lehengaia falta zaigulabertako sagarrarekin bakarrik lan egiteko.Bertan sagastiak sortzea ez da lan erraza,Gipuzkoako lurrak oso menditsuak direlako,baina merezi du ahalegina egitea, denonmesederako izango da eta.

Txotx garaia hasia da. Baina datuek diotesagardoa gero eta gehiago kontsumitzendela urte guztian.

Guk, Zapiainen, fakturazioaren %90 bainogehiago botilen salmentan oinarritzen dugu.Txotxak, zentzu horretan, ez dauka pisuhandirik. Baina txotx garaia garrantzitsua dabeste funtzio batzuk betetzen dituelako.Kontsumitzailea zure etxera etortzen da,tratua gertukoa eta pertsonala da, jendeareniritziak jasotzen dituzu... Kolore horiek guztiakdauzka txotx garaiak eta interesgarria da.Baina gure benetako kezka urte guztikosalmenta da. Gure benetako kezka urte guztiankalitate goreneko sagardoa egitea eta botilahoriek merkaturatzea da. Eta Eroski bidelagundugu urte guztian.

Zer-nolako txotx denboraldia espero duzu? Ez dut ezusteko handirik espero. Azkenurteotan erabat aldatu dira joerak. Patrikahotza dagoelako edo ohiturak aldatu direlako,baina jende gehiena asteburuan pilatzen da.Jendeari asko kostatzen zaio astegunean gauezmugitzea. Garai bateko astegunetako afarihoriek dezente galdu dira eta pena ere ematendu, sagardotegiko arima afari horietan erebadagoelako.

Eta asteburu ero eta jendetsu horietan ba alda sagardotegiaren arimarik? Hilabeteko kontua izaten da, txotxarenhasiera eta bukaera lasaiago joaten dira.Martxoko asteburuak izaten dira normaleaneroenak. Hala ere, arazoa ez da jende kopuruaizaten, jende klasea baizik.

«Gure benetako kezka urte guztiankalitatez ekoiztea eta saltzea da»

MIGUEL ZAPIAIN SAGARDOGILEA

herritarrak

Essena O’Neil mo-delo australiarrakbere sare soziale-tako kontuak itxizituen bere argaz-kiek zuten egiaz-

kotasun falta salatu ostean. Or-duak ematen zituen irudiakhobetzen, makillatzen edotaarropak zaintzen perfekzioa is-latu nahian. Baina egun bateannazkatu egin zen, ez bera ez be-re bizitza ez zirelako perfektuak,eta, gainontzekoek, batez eregazteek, horrela zenik pentsa-tzea nahi ez zuelako. Hainbatirudiren deskribapena aldatuzuen orduan, argazkien atzeanzegoen errealitatea kontatuz. Gezur eta faltsukeri horretaz

ere ohartu da Oier Gil artistairundarra eta martxan jarri duproiektu bitxi baina erreal bat.«Social media-ri buruzko gradubat egiten ari naiz, eta jakinnuen sare sozialetan jendeakgauza pribatuak publikatzearenondorioz extimitate kontzeptuasortu dela, intimitatea azalaraz-teari dagokiona. Horren adibidedira txortan egin osteko argaz-kiak. Baina beti dena oso presta-tuta izaten da, ez da benetakoextimitate prozesu bat izanohi», azaldu du. Hala, irailetikaurrera kaka egiten ari dela sel-fie-ak egin eta Instagrameko@Kakittenproject kontuan jar-tzen ditu. «Nik pentsatu nuenhori badela benetako extimitateprozesu bat, eta, gainera, baliodezake niretzat garrantzitsuaden gune bat, denok erabiltzendugun gune bat, sarri gainerasare sozialetan ibiltzeko, aintzathartzeko», azaldu du.2012an hasi zen dena. Bere ur-

tebetetzea zen eta lagunek nonzegoen jakin nahi zuten. Komu-nean zegoela esan zien, baina,

beraiek, txantxetan, argazkianahi zutela erantzun zioten. EtaOier Gilek, lotsarik gabe, argaz-kia bidali zien. Horrela, egunezegun, ehunka argazki pilatzenhasi zen. Duela bi urte Getxoar-te azokan egoteko aukera izanzuen eta bertara bere argazkiakeraman zituen. 1.000 selfie in-guru jarri zituen paretan itsatsi-ta, «errepikapen konpultsioan»oinarrituta. Horren ostean aldebatera utzi zuen proiektua etaez zuen erakusteka gehiagorikegin gaiarekin, baina argazkiakpilatzen jarraitu zuen, Instagra-meko sarea jaio zen arte.Ordutik, Kakitten Project gero

eta handiagoa bilakatzen hasida eta jada bideoak ere gehitzenditu. Abenduaren 31n, adibidez,mahatsak jaten grabatu zuenbere burua, komunean, noski.Argazkiak dedikatu egiten dituazkenaldian. Komunei nota jar-tzera ere animatu da. Hala, bereetxeko komunak 5etik 5+ notadauka, baina, tabernetan kakaegiten duenean, zaila da hainnota ona lortzea. «Agian norbai-tek aukeratuko du taberna bate-ra edo beste batera joatea komu-naren arabera!», nabarmendudu. Adibidez, Alberto Chicotesukaldariak Madrilen duen jate-txeko komuna sekulakoa omenda, baina Renfeko trenetakoakkaxkarrak. Agertzen diren ko-mun gehienak Irungoak dira,bertan bizi delako, baina bidaia-tzen duenean ere ez dauka ara-zorik sakelako telefonoarekinkomunera joateko. «Noizbait te-lefonoa ahazten bazait amorruaematen dit!», aitortu du. Publikoaren zati bati proiektu

interesgarria iruditzen zaio, bai-na kritikak ere jaso ditu. «Ez dutezer erakusten argazkietan, han-kak asko jota, baina jendea zaki-

infraganti

Komunean kaka egiten duen bitartean argazkiak atera etasare sozialetan argitaratzeagatik lortu duen oihartzunarenondorioz ekarri dugu Oir Gil artista irundarra orrialdeotara.Hala ere, proiektu bitxi horren atzean badago ikuspegikritiko bat, bere ikus-entzunezko lan guztietan bezalaxe,nahiz eta normalean kutsu politikoa ere baduten.

OIER GIL ZAPIRAIN

Oier Gil irundarrak Arte Ederrak ikasi zituen Bilbon eta egun artetik bizitzen saiatzen da. Andoni CANELLADA | ARGAZKI PRESS

2017 | urtarrila | 21

GAUR8• 28 / 29

la ea ikusten zaidan begira-tzen ibiltzen da. Batzuek naz-kagarria dela diote, baina nikez dut nazkagarria den ezererakusten; beraiek imajina-tzen dute hori», kontatu digu Irungo Aia tabernan edaribero bat hartzen dugun bi-tartean. Bertako komuna ereezagutzen du eta behin bai-no gehiagotan agertu da bereInstagrameko jarioan.Bere lana gustuko dutenen

artean Instagramen dituenehunka jarraitzaileak daude.Batek proiektua zabaltzekoproposamena egin zion etahorretan dabil orain. Hala,beste erabiltzaile batek berekontuan argazkia jartzen ba-du eta #kakittenproject trao-la gehitzen badio, Gilek berekontuan elkarbanatuko du.Batzuk animatu dira jada.«Hori bai, ez du balio argaz-kia niri bidaltzeak. Bere kon-tuan igo behar du argazkia,bere jarraitzaileek ikus deza-ten», zehaztu du.

KOMUNETIK KANPOKO LANAK

Kakitten Project bitxia eta dei-garria bada ere, ez da Oier Gilenohiko lanen tankerakoa. Norma-lean gai sozialak azaleraztekoerabiltzen du artea. «Artea gi-zartearentzat egitea da nire hel-burua. Niretzat ez dauka zentzu-rik artea museo batean ikustekobakarrik egitea. Ardatz izan ohiditut, adibidez, memoria histo-rikoa eta muga inposatuak –al-boan bizi naizelako– . Helburuajendearengan hausnarketa etapentsamendu kritikoa sustatzea

da. Hori da niretzat arteak izandezakeen baliorik garrantzitsue-netakoa», bota zuen. KakittenProject ez dator bat ildo horre-kin, baina puntu kritiko bat ba-dauka: «Ez da kritiko politikoa,baizik eta kritiko orokorragoa.Esperimentu sozial bat da».Aurreko lanei dagokionez,

gehienak bideo laburrak dira.Gaiak anitzak dira, baina, esanbezala, denak kritikoak. Adibi-dez, Ghanan boluntario izan ze-nean bertan haur batekin graba-

tu zuen artelana. «Gobernuzkanpoko erakunde batekin lanegitera joan nintzen, eta ez naizberriro gobernuz kanpoko era-kunde batekin horrelako he-rrialde batera joango. Ego euro-par handia dago eta ustezlaguntzera bagoaz ere, badagozerbait oso deseroso eta faltsuaatzean: gure kontzientzia garbi-tzera doaz. Gobernuz kanpokoerakundeek behar dutena ema-ten diete bertakoei, baina ez die-te erakusten horiek nola lortu.Hori ez da laguntzea. Uste dutmuturra sartuko ez bagenu gau-zak hobeto joango zitzaizkiela.Oso herri zoriontsua da Ghana, baina ez dute baliabiderik. Horibai, mundu guztiak du telefo-noa eta Vodafoneren guardaso-la. Zerbait arraroa gertatzen zelairuditu zitzaidan. Umezurzte-gian Junior izeneko haur bat ze-goen, erdi itsua. Ghanako ban-dera bat zuen eta kontatzenzigun: ‘Obama etorri zen etaesan zigun hau eta bestea egin-

go zuela’, eta bandera astintzenzuen. Baina, finean, bandera zenbera astintzen zuena. Gero Co-ca-Cola enpresak begietako ope-razioa ordaindu zion. Zerbait zi-kina dago hor: operatu egitenzaitut baina lurrak kentzen diz-kizut. Hori bada haiei laguntze-ko modua, ez da nire lekua»,azaldu du. Hori bai, esperientziabikaina izan zela aitortu du, bo-luntarioen paper garrantzitsuaukatzerik nahi ez duela gehituz. Oier Gil bere bizipenez balia-

tzen da lan berriak osatzeko.Adibidez, badauka memoria his-torikoari buruzko bideo bat.«Nire birraitonari gerra garaianFronte Popularrari kamioia utziizana egotzi zioten, faltsuki, etafusilatu egin zuten. Ez dugu gor-putza aurkitu. Nire amona Mar-tinaren istorioa ardatz, konta-tzen dut Nafarroako Gobernuanaldaketa egon arte ez zigutelautzi gorpua bilatzen. Munduguztiak du bere historia eraikieta bere hildakoak lurperatzekoeskubidea. Azkenean ez genuengorpua aurkitu baina beste askoatera zituzten, eta erabaki ge-nuen baten hilotza denon hilo-tza dela, eta agur kolektibo bategin genien. Kontakizun honiahotsa eman behar zaio eta nikahal dudana egingo dut artea-ren bitartez», azaldu du.Baina bideoek ikusle hutsak

eragile bilaka ditzakete. “Protes-ta $1” izeneko instalakuntza in-teraktiboaren bidez, publikoakmegafonoen bidez protesta batabiaraz dezake, eta, hartutakoerabakien arabera (oihukatu,eraso egin...), erreakzio desberdi-nak lortzen dira (prentsarenatentzioa, polizia agertzea...).Egun Irungo Bitamine Fakto-

ria kultura tailerrean ari da la-nean, baina bere proiektuekinjarraitzen du. «Behin mugara jo-an eta bertako harri bat lapurtunuen. Ez dakit zertarako erabili-ko dudan, baina horrekin zer-bait egin behar dut!», kontatudu barrez amaitzeko. •

Oier Gilen Instagrameko kontuan aurki ditzakegun argazkien hainbat adibide. KAKITTEN PROJECT

hutsa

«Artea gizartearentzat egitea da nire helburua,jendearengan hausnarketa eta pentsamendukritikoa sustatzea. Hori da niretzat arteak izandezakeen baliorik garrantzitsuenetakoa» Nagore Belastegi Martin

Sare sozialetan intimitatea azaleraztea gero etazabalduago dago egun, sarri faltsukeria etagezurra oinarri. Horri helduta hasi zen Gil kakaegiten ari zela ateratako argazkiak argitaratzen

2017 | urtarrila | 21

GAUR8• 30 / 31

1835. URTEAN EZPELETAN SORTUTAKO IZARRA LIKOREA, MODAKO BIHURTUTA

Juantxo EGAÑA

PAYS BASQUE 1900

Joseph Grattauk farmazialari eta botanika zaleak Ezpeletan 1835ean sortutako likore bat erosi zuen 1904an. Hasiera batean

Hendaian hasi zen likorea ekoizten, baina urte batzuen joanean Baionara mugitu zuen enpresa. Adur ibaiaren ertzean destilategi

handi bat sortu zuen, zegoen eskari garrantzitsuari erantzun ahal izateko. Lehen Mundu Gerraren ondoren, aipatu likorea zabal-

tzen hasi zen han-hemenka eta 1929. urtean Parisko Koktelen Txapelketa irabazi zuen. Geroztik, Izarra deituriko likorea moda-

modako bihurtu zen Estatu frantses osoan. Likorea ardatz hartuta koktel arrakastatsuak sortu ziren; “Tito” izenekoa 1929an,

“Marina Green” 1936an eta “Chiberta Cocktail” 1938an. Joan den mendeko 60ko hamarkadan iritsi zen gailurrera likorearen zabal-

kundea, urtean milioi bat botilatik gora salduz. Goiko irudia 1906an jasotakoa da. Bertan Izarra enpresako langile talde bat ageri

da, eta, ikusten denez, emakumeek zein gizonezkoek egiten zuten lan destilategian.