The story of stuff (aroa, josune)

7
The story of stuff Gauzak mugitu egiten dira sistema baten bidez. Mugimendu honi sistema deitzen diogu eta hau da: 1 erauzketa, 2 ekoizpena, 3 banaketa, 4 kontsumoa eta 5 ekoizpena. Sistema hau materialaren ekonomia de eta honek dena ondo doan itxura eduki arren krisialdian dago. Sistema honetako fase guztietan gizaki pila bat dago; lanean, … nahiz eta batzuk besteak baino garrantzi gehiago izan funtzionamendua. Hasteko gobernuak, herrikoa eta herritarrentzako izan behar luke. Honen lana herritarrak zaintzea da. Ondoren enpresak datoz, gobernua baino handiagoak dira, 100 ekonomietatik 51 enpresak direlako. Hauek hazten joaten diren heinean aldaketak ikusi ditugu gobernuan, gehiago arduratzen direlako enpresekin herritarrokin baino. 1- Erausketa hitzak oso dotore sonatzen du baina baliabide naturalak ustiatzea esan nahi du, beste era batera esanda planeta suntsitu. Naturako zuhaitz guztiak mozten ditugu, mendia txikitu metala egiteko, ura eta animaliak amaitu... Hemen ikusten da garbi baliabideak amaitzen ari garela, gauza gehiegi erabiltzen ditugula, eta lurraren baliabide guztiak amaitzen ari gara. Martxa honetan 3 eta 5 mundu beharko ditugu, baina bakarra daukagu. Iritzia: Gure iritziz gehiegi kontsumitzen dugu, eta horren ondorioz kalteak jasaten ari gara. Behar baino

Transcript of The story of stuff (aroa, josune)

Page 1: The story of stuff (aroa, josune)

The story of stuff

Gauzak mugitu egiten dira sistema baten bidez. Mugimendu honi sistema deitzen diogu eta hau da: 1 erauzketa, 2 ekoizpena, 3 banaketa, 4 kontsumoa eta 5 ekoizpena. Sistema hau materialaren ekonomia de eta honek dena ondo doan itxura eduki arren krisialdian dago. Sistema honetako fase guztietan gizaki pila bat dago; lanean, … nahiz eta batzuk besteak baino garrantzi gehiago izan funtzionamendua. Hasteko gobernuak, herrikoa eta herritarrentzako izan behar luke. Honen lana herritarrak zaintzea da. Ondoren enpresak datoz, gobernua baino handiagoak dira, 100 ekonomietatik 51 enpresak direlako. Hauek hazten joaten diren heinean aldaketak ikusi ditugu gobernuan, gehiago arduratzen direlako enpresekin herritarrokin baino.

1- Erausketa hitzak oso dotore sonatzen du baina baliabide naturalak ustiatzea esan nahi du, beste era batera esanda planeta suntsitu. Naturako zuhaitz guztiak mozten ditugu, mendia txikitu metala egiteko, ura eta animaliak amaitu... Hemen ikusten da garbi baliabideak amaitzen ari garela, gauza gehiegi erabiltzen ditugula, eta lurraren baliabide guztiak amaitzen ari gara. Martxa honetan 3 eta 5 mundu beharko ditugu, baina bakarra daukagu.

Iritzia: Gure iritziz gehiegi kontsumitzen dugu, eta horren ondorioz kalteak jasaten ari gara. Behar baino gehiago gastatzen dugu eta horrela segi ez gero mundua segituan bukatuko genuke, baina zer egin esaten diguten arren batzuetan ez diegu kasurik egiten.

2- Ondoren zuhaitzak, ekoizpenera joaten dira, eta han baliabide naturalak kimikoekin nahasten dira produktu kutsatuak egiteko. Produktu kimiko horiek, eskoletara, lantokietara,.. joaten dira, gure gorputzetara alegia. Baina zertarako erabiltzen ditugu produktu kimikoak? Produktu kimiko horiek eraginik handiena langileei egiten die, gainera gehienetan emakumeak izaten dira, produktu kimiko horiek kanzerijenoak dira. Enpresara sartzen diren produktu kimiko horietako gehienak irten egiten dira. Baina nork nahi du “usaindu” kutsadura? Inork ez, eta horretarako lantegian hirugarren mundura eramaten dituzte, baina haizearik, .. bueltan etortzen dira.

Page 2: The story of stuff (aroa, josune)

Iritzia: Emen berriz, ez zaigu egokiena iruditzen hemen iadanik gastaturik ditugun produktuen bila beste tokietara joatea. Pruduktu kimiko horiek erabiltzeko zergairia ere ez dakigu. Kalte egiten digutela jakinda ere erabili egiten ditugu? Prozesuaren bigarrengo pauso honetan, ekoizpenean, ez zaigu ondo iruditzen hirugarren mundura eramatea fabrikak emen kalterik egin ez dezan, baina eramaten ditugun tokietan ere kaltea egingo baidute, eta baita emen ere, haizeak eta beste faktore batzuen bidez hona iritsiko bai da.

3-Banaketak garrantzitsuena prezioak merke mantentzea da, baina nola mantentzen dituzte baxu produktuen prezioak? Gutxi ordaintzen dituztelako langileak, hori dela eta guk ez dugu ordaintzen benetan produktuek balio dutena.Enpresek beraiek handitzen dute guk produzitzen dugun produktuen konsumoa. Estatuak dirua behar duenean ere, erosketak egitera bultzatzen gaitu, gure buruan erosketak egiteko kontzeptua sartzen digute publizitatearen bitartez.

Iritzia: Emen esaten duena berriz oso gaizki ikusten dugu, hau da, guk produktu bat erosten dugunean ez gara ohartzen produktu hori nola eta nork egin duen, askotan 12 urteko umeak egiten dituzte eta ume horrek egin duenagatik jasotzen duen diru kantitatea ikaragarri txikia izaten da benetan gehiago balio izan arren, eta guk oso prezio merkeetan erosten ditugu.

4-Amerikako Iparraldean erosten dugun produktuen %99a sei hilabetetara zabor bilakatzen da, hau da, sei hilabete eta gero erositako produktuen %1a bakarrik egongo da erabilgarri, hau dena produktuen salmenta handiagotzeko asmatu zuten. Produktuak kalitate txarrekoak saltzen dituzte epe batera zaborretara bota eta berria erosteko baina horrekin nahiko ez eta ondoren produktuak epe oso laburrean hobeagoak ateratzen zituzten erosleek ikusteko erosi dutena ez dela lehen bezain ona eta horrek erosketak egitera bultzatzen gaitu (moda).

Duela 50 urte ez zen horrelakorik gertatzen, orain ordea lehen baino bi aldiz gehiago kontsumitzen dugu. Gaur egun produktuak ez direlako denbora asko irauteko eginak, gainera askotan produktu bat atera eta denbora gutxira hobeagoak ateratzen dituzte, lehen esan bezala, erositakoak bota eta berriak erosteko.

Page 3: The story of stuff (aroa, josune)

Adibidez ordenagailuen kasuan, ordenagailua bera erosi eta hiru urtera ordenagailu berriak aterako dituzte, beraz ordenagailu zaharraren piezaren bat matxuratu ez gero iada dute hori bezalako piezarik egiten beraz bota eta berria erosi behar da.Baina produktuen erabilgarritasunaren eskazia ez zaie hori erakustea komeni beraz publizitatean manipulatu eta sinistarazi egin nahi digute saltzen ari diren produktuak oso kalitate onekoak direla. Askotan moda kontua da, publizitatearen bidez gu konturatu gabe esaten digute modan dagoen produktua (arropa, mugikorra, ordenagailua..) ez baduzu erabiltzen ez zaudela ongi ikusia edo ez zaituztela modan dagoen pertsona bat bezain ongi baloratzen. Hau guztia produktu berriak erosteko egiten dute, publizitateak ikaragarrizko lana du honetan. Duela 50 urte orain baino gustorago bizi ginela diote, gaur egun denbora gutxiago bai dugu benetan pozten gaituzten gauzentzat (familia adibidez) gaur egun, teknologia eta beste hainbat gauzen ondorioz bizitza sozial askoz gutxiago daukagu. Gehitzeko, 11S gertatu zena eta gero Bush-ek depresio horretatik irteteko irtenbidea erosketak egitera bultzatu zituen. Zirkulu amaigabe batean sartuta gaude, lanera joan, etxera itzuli denbora librean telebista ikusi edo erosketak egin, eta berriro erosketak egiteko dirua behar dugunez, lanera itzuli behar gara eta horrela monotonia batean gaude sartuta. Izan ere Estatu Batuarrak, Europarren aldean erosketa gehiago egiteko joera dute.

Iritzia: Gure ustez, ikaragarria da iragarkiak guregan egiten duen eragina produktuak erosteko eta gu konturatu gabe zenbaterainoko eragina egiten digun. Eta azkenik beste gauza bat konturatzen ez garena zera da, zenbateraino murrizten diguten bizitza soziala aurrerapen teknologikoak eta erosketak egiteko beharrak.

5-Baina gero zer gertatzen da erositako guztiarekin? Erosketak pixkanaka - pixkanaka izurratu eta zaborretara bota behar ditugunez, beraz zaborra botatzean zabor guztia zabortegietara bota eta lurrean zulo aundi bat eginez bertan botatzen dugu baina hori oso kaltegarria da ingurumenarentzat eta kontuan hartuta Estatu Batuetan bakoitzak egunero 2 kiloko zaborra sortzen du, hori duela 30 urte egiten genuenaren bikoitza dela kontuan artuta. Askotan inzinerazio bidez erre egiten

Page 4: The story of stuff (aroa, josune)

dugu eta hori oso toxikoa eta kaltegarria da, birziklatzeak zaborra gutxitzen du eta denok egin beharko genuke baina ez da nahikoa eta ez da inoiz nahikoa izango. Hau guztia aldatu daiteke orain arte erabilitako metodoak alde batera utziz eta gauza ekolojikoagoak erabiliz.

Iritzia: Gure iritziz, erosketa geheigikeri honek sortzen duen zabora ere ikaragarria da eta azkenerako uste duguna baino kalte handiagoa egiten ari gara gure planetari. Hobeto zaindu beharko genuke eta garrantzi gehiago eman zabor kontu honi. Nahiz eta gaur egun neurri asko artzen ari diren, jende askok kasurik egiten ez duenez kalteak hor segitzen du.

Egileak: Josune Aizpuru eta Aroa Lazkano