SIRIUS: ERABILERA GIDA › ... › Sirius_erabilera_gida.pdfSirius: erabilera gida Sirius...

10
1 Biblioteca Liburutegia Sirius: erabilera gida Sirius liburutegiaren bilduma inprimatu eta elektroniko guztietan aldi berean bilatzeko aukera ematen duen tresna da, bai eta ikerketarako erabilgarriak diren sarbide irekiko biltegietan eta harpidetutako datu-baseetan ere. Sirius erabiliko dugu liburu, aldizkari, artikulu, tesi nazional eta atzerriko tesi, biltzarretako akta, txosten, eta abarren testu osoa online eta/edo paperean eskuratzeko. Sirius zerbitzuak aldi berean hauetan guztietan bilatzen du: Liburutegiko katalogoan: liburuak, e-liburuak, aldizkariak, e-aldizkariak, ikusentzu- nezkoak, NUPeko tesiak eta abar. Liburutegiak kontratatutako liburu eta aldizkari elektronikoen bildumetan, testu osoa online eskuratuz. Academica-e erakunde biltegian: ikasketen amaierako lanak, etab. Liburutegiak harpidetutako datu-base askotan: Scopus, WoS, Science Direct, Econlit, IEEE Xplore, PsycINFO, CINAHL, SocINDEX, etab. Hautatutako testu osoko eta sarrera irekiko biltegiak: arXiv, RePEc, Dialnet, AGRIS, SciELO, TDX, RACO, DOAJ, etab. OHARRA: Liburutegiak harpidetutako baliabide gehienak arakatzen ditu Siriusek. Alabaina, datu-baseetako batzuk kanpo geratzen dira. Unibertsitatea harpidetutako datu-baseen zerrenda osoa ikusi eta kontsultatzeko, klik egin hemen.

Transcript of SIRIUS: ERABILERA GIDA › ... › Sirius_erabilera_gida.pdfSirius: erabilera gida Sirius...

  • 1

    Biblioteca Liburutegia

    Sirius: erabilera gida

    Sirius liburutegiaren bilduma inprimatu eta elektroniko guztietan aldi berean bilatzeko aukera ematen duen tresna da, bai eta ikerketarako erabilgarriak diren sarbide irekiko biltegietan eta harpidetutako datu-baseetan ere.

    Sirius erabiliko dugu liburu, aldizkari, artikulu, tesi nazional eta atzerriko tesi, biltzarretako akta, txosten, eta abarren testu osoa online eta/edo paperean eskuratzeko.

    Sirius zerbitzuak aldi berean hauetan guztietan bilatzen du:

    • Liburutegiko katalogoan: liburuak, e-liburuak, aldizkariak, e-aldizkariak, ikusentzu-nezkoak, NUPeko tesiak eta abar.

    • Liburutegiak kontratatutako liburu eta aldizkari elektronikoen bildumetan, testu osoaonline eskuratuz.

    • Academica-e erakunde biltegian: ikasketen amaierako lanak, etab.

    • Liburutegiak harpidetutako datu-base askotan: Scopus, WoS, Science Direct, Econlit,IEEE Xplore, PsycINFO, CINAHL, SocINDEX, etab.

    • Hautatutako testu osoko eta sarrera irekiko biltegiak: arXiv, RePEc, Dialnet, AGRIS,SciELO, TDX, RACO, DOAJ, etab.

    OHARRA: Liburutegiak harpidetutako baliabide gehienak arakatzen ditu Siriusek. Alabaina, datu-baseetako batzuk kanpo geratzen dira. Unibertsitatea harpidetutako datu-baseen zerrenda osoa ikusi eta kontsultatzeko, klik egin hemen.

    http://guias-tematicas.unavarra.es/sp/subjects/databases.php

  • 2

    Biblioteca Liburutegia

    Sirius: erabilera gida

    Nola sartu behar denBi aukera daude Siriusen sartzeko

    Liburutegiaren web-orri nagusitik Bere esteka zuzenetik hemen:https://biblioteca.unavarra.es/sirius

    Nupeko erabiltzaile gisa erregistratu behar da hemen:https://extranet.unavarra.es/bnup campusetik kanpo gaudenean Liburutegiak harpidetutako testu osoak eskuratzeko. Eta garrantzitsua da hori egitea, edozein bilaketa hasi baino lehen. Bestela, aurretik egindakoa galduko dugu.

    Oinarrizko bilaketa

    https://www.unavarra.es/biblioteca/?languageId=100001https://biblioteca.unavarra.es/siriushttp://www2.unavarra.es/gesadj/servicioBiblioteca/tutoriales/OFFCAMPUS/OFFCAMPUS_EU.pdf

  • 3

    Biblioteca Liburutegia

    Sirius: erabilera gida

    1. Bilaketa hitzak sartu behar dira:

    Eremua aukeratu eta bilaketa hitzak tekleatu behar ditugu. Hauek dira aukerako eremuak:

    • Gako-hitza (aukera lehenetsia): bilaketa aurkibide guztietan: izenburuak, gaiak,

    laburpena… adib. Wind power• Izenburua: liburu, aldizkari, artikulu batena... adib. “wind power” hitz-kate hori duten

    liburu, aldizkari edo artikulu izenburuak itzultzen dizkigu.• Egilea: egile baten, adib. Ortega y Gasset, dokumentu guztiak (liburuak, artikuluak, etab.).

    Aholku orokorrak bilaketa egiteko

    � Zenbakiak edo hitzak, letra larri edo xeheetan, azentuarekin edo azenturik gabe,singularrean edo pluralean eta edozein hurrenkeratan bilatzeko aukera dugu. Adib.:LOPEZ / lópez / López, cigueña / cigüeña, etab. Esaldi bat bilatzeko, komatxo arteanjarri behar dugu. Adib.: “television digital” jarrita ez da “digital television”berreskuratuko.

    ? ikurrak karaktere bakar bat ordezten du. Adib.: me?ico jarrita, México eta Méjicobilatuko ditu, baina médico ere bai. ? ikurrak karaktere bat ordeztu behar du beti(adib. se?tiembre jarrita septiembre aurkituko du, baina ez setiembre).

    Artikuluak, preposizioak, etab. "kontuan hartzen dira". Adib.: Gako-hitzeanmatemáticas para los ingenieros bilatzen badugu, ez du matemáticas para ingenierosizenburua aurkitzen.

    � * ikurrak karaktere kate bat ordezten du. Erro baten amaieran erabil daiteke (adib.: psico* jarrita, psicología, psicoanálisis, psicoterapia, psicofármaco etab. aurkituko ditu) edo hasieran (adib.: *terapia jarrita, terapia, psicoterapia, radioterapia, dietoterapia etab. bilatuko ditu).

    � Hitz bat beste modu batera letreiatzen denean(ingeles britainiarra/ingeles amerikarra)erabiltzen da # ikurra. Adib. colo#r delakoak color eta colour berreskuratzen ditu.

    � Beste zerbait jartzen ez badugu, jarritako termino guztiak dauzkaten dokumentuakberreskuratuko ditu bilaketak. Beste era batean konbinatu nahi baditugu, eragilehauek erabil ditzakegu:

    • OR:terminoetako bat, bestea edo biak daude dokumentu berean. Adib.: PedagogíaOR educación

    • NOT: lehen terminoa badago dokumentuetan baina ez bigarrenean. Adib.: VirusNOT informática.

    2. Araztu emaitzak:Siriusek hainbat datu-basetan bilatzen du, bai eta katalogoan ere. Beraz, emaitza kopurua handia izaten da. Zerrenda mugatu eta zehaztu dezakegu ezkerreko zutabeko iragazkiak erabiliz.

  • 4

    Biblioteca Liburutegia

    Sirius: erabilera gida

    Bilaketaren datuak: Erabilitako hitzak, eremuak, non erabili ziren, mugak eta aplikatutako iragazkiak. Denbora errealean eguneratzen da. Mugak edo iragazkiak kentzeko laukitxon klik egingo dugu

    Mugak: Lehenespenez bilaketa guztiak mugatuta daude, online edo paperean, testua osorik eskuratzeko modua ematen duten dokumentuetara.

    • Soilik elektronikoan aukeratzeko ere izango genuke modua.• Argitalpen zientifiko (ikuskatuak) binakako ikuskatze prozesu bat gainditu

    duten dokumentuak ager daitezen soilik.

    • Testu osoa (online edo paperean) aukerari marka kentzen bazaio, soilikerreferentzia eskuratzeko modua emango diguten dokumentuakgehituko dizkiegu testu osoa eskuratzeko modua ematen digutendokumentuei.

    • Argitaratze-eguna: urte tartea aukeratuko dugu kutxetan edo kurtsoreadata barran mugituz.

    Aukeratu Erakutsi gehiago aukera gehiago ikusteko

    Iragazkiak: Emaitzen zerrenda gehiago mugatu eta araztu dezakegu baliabide, gai, hizkuntza eta abarren arabera iragaziz.Iragazkiak konbinatu eta haietako bakoitzean aukera bat edo gehiago aukera ditzakegu.

  • 5

    Biblioteca Liburutegia

    Sirius: erabilera gida

    3. Emaitzak berrikustea:Erdiko panelean 10 emaitza aipagarrienen zerrenda agertzen da.

    Lehenespenez bilaketak Testu osoa (online edo paperean) mugarekin egiten dira. Aukera aldatu ez bada, online edo paperean, testu osoa eskuratzeko modua ematen duten dokumentuei dagozkien emaitzak izango dira.

  • 6

    Biblioteca Liburutegia

    Sirius: erabilera gida

    Emaitza ohikoenen adibideak, eta dokumentuak nola eskura ditzakegun:

    Soilik paperezko ale(et)an ditugun liburuak:

    Euskarri elektronikoan eskuratzeko modua ematen duen liburua:

    Testu osoa euskarri elektronikoan eskuratzeko modua ematen duten artikuluak:

    Testu osoa euskarri elektronikoan eskuratzeko, ezkerreko lehen estekari erreparatu behar zaio. Ikusi duguna ager

    daiteke Testu osoa NUPen edo beste batzuk. Esaterako

    Testu osoa PDFn edo Online eskuratzea.

    Datu-base batzuetako erregistroek ere beren esteka bereziak dituzte:

    • Check IEEE Xplore for full text• Documento en ScienceDirect• Ver registro en Dialnet Plus• Documento en AGRIS• Documento en Arxiv• Documento en DOAJ• Documento en RACO

    • Documento en RECERCAT• Documento en RCAAP• Documento en SciELO• Documento en Persée• Ver registro en RePEc• Documento en TDX• Full Text from ERIC

    Kokapena eta katalogo-zenbakia, liburua apalategian aurkitzeko

    Liburuak katalogoan duen erregistrorako sarbidea mailegatua dagoen edo ez egiaztatzeko

    Liburuaren testu elektronikoa eskuratzea

    Artikuluaren testu elektronikoa eskuratzea

  • 7

    Biblioteca Liburutegia

    Sirius: erabilera gida

    4. Emaitzak kudeatzea:Zerrendako izenburu bakoitzean klik eginez, dokumentuari buruzko informazio guztia agertzeaz gainera, ezkerreko aldeko tresna taularen bidez honako hauek egin daitezke:

    Dokumentua aldi baterako karpetara edo karpeta pertsonalera gehitzea edo karpeta horietatik kentzea

    Erregistroa (dokumentua ez) inprimatzea

    Erregistroa (dokumentua ez) posta elektronikoaren bidez bidaltzea

    Erregistroa (dokumentua ez) gordetzea

    Dokumentuaren aipua hainbat estilotan ikustea.

    Erreferentzia gure intereseko kudeatzailera esportatzea.

    Oharra idaztea eta Nire karpetan gordetzea edo inprimatzea

    Esteka iraunkorra agertzen da gero berreskuratzeko edo aholkatzeko. Nabigatzailearen helbide-barrako helbideak ez du balio.

    Sare sozial ohikoenetarako esteka multzo bat irekitzen du: Facebook, twitter, gmail, etab.

  • 8

    Biblioteca Liburutegia

    Sirius: erabilera gida

    Nire kontuaUnibertsitateko komunitateko kideek Siriusen kontu bat sortzeko aukera dute. Horretarako, pantailaren goiko aldean, eskuinean, dagoen Nire kontua estekan klik egin eta inprimakia bete behar dugu.

    Kontua kudeatzeko Nire karpetan klik egingo dugu. Bertan lehenespenak eta bilaketa gorde ditzakegu, karpetetan antolatu eta beste batzuekin partekatu, beste erabiltzaile batzuen karpetak ikusi, bilaketa historiak gorde, etab..

    Horietaz gainera, erregistroak inprimatu, postaren bidez bidali, gorde eta esportatu ditzakegu, bai eta irteera aipuaren (APA, MLA, etab.) estiloa aukeratu ere.

    Identifikatuta baldin bagaude, erregistroak gehituko dizkiogu gure kontuari “karpeta” ikonoan klik eginez.

    IDENTIFIKATUTA EZ BALDIN BAGAUDE, ERREGISTROAK NIRE KARPETARI GEHITUKO ZAIZKIO BAINA NIRE KARPETA HUSTU EGINGO DA SAIOA AMAITZEN DENEAN.

    botoiaren bidez bilaketa-alertak sortu, esteka iraunkor bat sortu edo sare sozialetan partekatu daitezke.

  • 9

    Biblioteca Liburutegia

    Sirius: erabilera gida

    Bilaketa aurreratuaBilaketa konplexuagoak egin nahi baditugu, bilaketa aurreratua aukeratuko dugu oinarrizko bilaketaren kutxaren azpian dagoen estekan klik eginez.

    BIlaketa eremu gehiago eta hitzak guk aukeratutako eremuetan bilatzeko aukera eskaintzeaz gainera, dokumentuaren testu osora ere zabal dezakegu bilaketa. Bai eta hizkuntza, argitaratze-data eta abarrei buruzko aurretiazko mugak ezarri ere.

  • 10

    Biblioteca Liburutegia

    Sirius: erabilera gida

    Bilaketa historiaSaioan egindako bilaketa guztiak berreskura daitezke Bilaketa historia aukeratuz. Horretaz gainera, kontu pertsonalean gordetako aurretiazko saioetako bilaketekin konbina ditzakegu.

    1. Bi bilaketa edo gehiago konbina ditzakegu emaitzak zabaltzeko (Bilatu OR-rekin) edomurrizteko (bilatu AND-rekin) laukitxoak markatuz eta dagokion botoian klik eginez.

    2. Edozein bilaketa kendu dezakegu historiatik dagokion laukitxoa markatuz eta Kendubilaketak botoian klik eginez.

    3. BIlaketa historiak aktibo jarraitzen du saioak irauten duen bitartean. Bilaketa batgordetzeko, laukitxoa(k) markatuko ditugu eta Bilaketak / Alertak gorde botoian klikegingo dugu.

    4. Gordetako bilaketekin lan egiteko Berreskuratu bilaketak botoian klik egingo dugu,aukeratuko ditugu, inportatu, eta Eguneratu emaitzen zerrenda. botoiarekineguneratuko ditugu.

    Historia itxiko dugu Bilaketa historia estekan klik eginez berriro.

    LehenespenakGure konfigurazio pertsonala aldatu eta gorde dezakegu, gure burua identifikatu eta gero, hurrengo saioetan aldatu beharrik ez izateko.

    Goiko barrako Lehenespenak estekan klik eginez pantaila bat irekitzen da, eta bertan Siriusen balio lehenetsiak aldatuko ditugu, bai orrialdearen diseinuari dagokionez (zutabe kp.), bai erregistroen bistaratze eta kudeaketa formatuei eta erregistroak gure bibliografia kudeatzailera esportatzeari dagokionez. o

    Laguntza behar duzu? Galdetu Erreferentzia Bulegoan:telefonoak 948 16 9745 / 9072 / 9070 posta elektronikoa [email protected]

    mailto:[email protected]

    Sirius: guía de usoCómo accederBúsqueda básicaTérminos de búsquedaDepurar resultadosRevisar resultadosGestionar resultados

    Mi cuentaBúsqueda avanzadaHistorial de búsquedaPreferencias