Sintesik

14
1.gaiko sintesiak ZER DIRA ETA ZERTARAKO BALIO DUTE INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIEK ESKOLA TESTUINGURUAN? OTARRAK: Ainhoa Onsalo Eider Ordoki Nuria Oyarzabal Idoia Oyarzabal

description

 

Transcript of Sintesik

Page 1: Sintesik

1.gaiko sintesiak

ZER DIRA ETA ZERTARAKO BALIO DUTE

INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO

TEKNOLOGIEK ESKOLA TESTUINGURUAN?

OTARRAK:

Ainhoa Onsalo

Eider Ordoki

Nuria Oyarzabal

Idoia Oyarzabal

Page 2: Sintesik

1.sintesiak

1

INFORMAZIOAREN, TEKNOLOGIAREN ETA HEZKUNTZAREN GIZARTEA

1.Gizarte informalaren inguruko diskurtsoak

XX. mendeko azken laurdenean, 3. Iraultza industriala eman zen herrialde

garatuetan. Honen arrazoia, ordenagailuen agertzea, errekurtso naturalen galtzearen

kontzientzia, eguneroko zerbitzuen eskaera zabaltzea, informazioa zabaltzeko modu

berriak.. izan ziren. Gaur egungo iraultza informazioaren digitalizazioa da.

Sortu nahi dugun gizarte honetan teknologia berriek honako paper hauek betetzen

dituzte beste batzuen artean:

Diskurtso merkantilista: teknologia digitalaren erabilera dela eta,

informazioaren gizarte ekonomiaren hazkunderako potentzial izugarria duen

merkatua da.

Diskurtso kritiko politikoa: teknologia digitalak garapen sozialaren eta

pertsonen esku egon behar dute.

Diskurtso teknozentrista: teknologia digitala mitifikatu dute, eraginkorragoa

den gizarteak herritarrei zoriontasuna eta ongi izatea ekartzeko.

Diskurtso apokaliptikoa: teknologia berriek humanismoaren eta modernitateko

2.Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek gizartean eta kulturan dituzten

efektu positiboak eta negatiboak

Teknologia digitalen efektu positiboak

Teknologiak hainbat efektu positibo ditu, pertsonak, dauden lekuan daudela,

independenteki komunikazioa ahalbidetzen eta errazten du, ahoz, idatzian zein

audiobisualean. Komunikazio hau sinkronikoa edo asinkronokoa izan daiteke.

Lehenengoaren denboraren aldiberekoa izango litzateke eta bigarrena berriz mezua

bidali eta beranduago jasotzen du.

Page 3: Sintesik

1.sintesiak

2

Beste efektu positiboetako bat, informazio guztia eskura izatea da edozein

unetan. Horretaz gain, zerbitzuen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzen dute, izan

ere, kontsultak edo transferentzia komertzialak egiteko aukera dugu, organismo

pribatu zein administrazio publikotik. Horretarako, internet ahalbideratzen digun

ordenagailu bat behar dugu bakarrik.

Bestetik, aktibitate produktiboa errazten dute: lanpostu berriak, talde lana,

ordutegi malguagoa duten lanpostu berrien sorrera..

Teknologien alde txarrak

Teknologiaren alde txarren artean, teknologia berrienganako dependentzia da:

gure gizartea teknologia berriek eskaintzen dituzten zerbitzuen menpeko bihurtzen ari

da. Gainera, ebakidura digitala ematen da, izan ere, lurralde guztiek ez dituzte garapen

eta aukera berdinak. Azkenik, esan beharra dago, teknologia berriek pribatizatzearen

galera eta kontrolaren handitzea dakarrela.

3.Omni presentzia teknologikoa dela eta, hezkuntzaren alorrean sortu diren arazoak.

Teknologi berriek hezkuntzan ere hainbat arazo ekartzen ditu: aldaketa

azkarren aurrean egokitze eza, alfabetizazio teknologikoa, informazio gehiegikeria,

formazioari dagokionez exijentzia gehiago, desadostasunak formakuntza sistemetan..

4.Teknologia digitala agertu dela eta, hezkuntza erronka berriak

Teknologiak hezkuntzan integratzeak, sekulako inbertsioa suposatuko du,

errekurtso teknologikoak beharko baitira, sare telematikoak sortu beharko dira,

irakasleak formatu beharko dira, web orriak sortu, proiektu birtualak egin, online

materialen sorrera...

Garrantzitsuena, formazio-prozesuen garapena izango da, hau da, edonork ikasten

ikasteko gai izatea, jasoko duen informazioa sailkatzeko, lan prestakuntza eta gure

gizartean teknologia berrien presentziaren kontzientzia hartzeko gai izatea.

Page 4: Sintesik

1.sintesiak

3

Denbora falta edo distantziak arazoak direla eta, telekomunikazioaren bidez

ikasketak egiteko aukera dugun, orain del urte batzuk arte, era tradizionalean ez

bezala.

Formakuntza okupazionalak, plan eta hezkuntzan teknologiak ezarri behar ditu eta

horretarako:

Irakasleek teknologia berrien aurrean duten zeregina hobetu egin behar da,

izan ere, ikasleen irakaskuntza eta formazio prozesuaren kalitatea hobetzeko

aukera dago.

Langileek teknologia berrien erabilerarako prestatu behar dute.

Formazio tailerrak eskainiko dira telelanaren bidez sortuko diren lanpostu

berrientzako.

Formazio horiek, sare telematiko eta lan munduko sektore guztietara egongo

dira zabalduta.

Hezkuntza ez formaleko ekintzak garatzeko, proiektu eta esperientziak bultzatuko

dira, eta horretaz gain, liburutegiak eta kultur etxeak, kultura eta gizarte

audiobisualerako prestatuko dira.

Laburbilduz, esan dezakegu formazioa honela ulertu behar dela: teknologia

bakoitzaren maneiu teknikoa dominatu behar da, teknologia berrien bitartez jasoko

duten informazio guztiaren artean, behar dutena bilatzeko, hautatzeko, analizatzeko,

ulertzeko zein birsortzeko beharrezkoak diren gaitasunak bereganatu behar dira,

teknologien aurrean jarrera bat izan behar da eta azkenik teknologia beren

egunerokotasunean erabili behar dute.

HEZKUNTZA-TEKNOLOGIAREN ERAIKUNTZA DISZIPLINA PEDAGOGIKO

GISA, XX.MENDEAN ZEHAR

1.Hezkuntza-teknologiaren eraikuntza disziplina pedagogiko gisa XX.mendean zehar

Page 5: Sintesik

1.sintesiak

4

Disziplinaren sustraial 40ko hamarkadan hasi ziren, Iparramerikako formazio

militarrarekin hain zuzen ere. 50 eta 60ko hamarkadetan, influentzia konduktibista eta

audiobisualenganako zirrara eman zen. Denbora aurrera zihoala, 70eko hamarkadan

ikuskera tekno arrazionala irakaskuntzaren diseinurako eta ebaluaketarako eman zen.

80 eta 90ko hamarkadetan berriz, irakaskuntzaren inguruko perspektiba teknokrataren

krisia eta teknologia digitalen aplikazioen interesa piztu zen. XXI. Mendearen hasieran

berriz, eklektizismo teorikoa eta modernismoaren ondorengo tesien influentzia egon

zen.

2.Irakaskuntza Teknologiaren birkontzeptualizazioa, gizarte-zientzien multidiziplina eta

kritika

Irakaskuntza teknologiko kritikoaren topikoak honako hauek dira: ikerketa

ekintza ikaskuntza metodo gisa, teknologiarekin zerikusia duten arazo sozio kulturalak,

kultur anitza, ekologismoa.., fundamentazio epistemologikoa, kultura herrikoia,

eremuen inguruko alfabetizazioa, komunikazioen produkzioa, komunikazio berrietan

erabiltzen diren lengoaien eta diskurtsoen analisia, ordenagailuen erabilpena

hezkuntzan eta irakaskuntza teknologikoen erabileraren dimentsio morala eta etikoa.

EUSKAL HERRIKO MARKO ESTRATEGIKOA ESKOLAKO INFORMAZIOAREN

GIZARTEAREN AURREAN.

XX. mendetik aurrera, aurrerapen eta eraldaketa asko izan dira baina azken

urte hautan ematen ari direnak nabarmentzen dira. Aldaketa nabarmen horien artean

dugu IKTek hartu duten balorea.

1994. urtean, Bangemann informearekin IKTak eskola ingurunean sartzeko

abiapuntua hartu zuten Europan. Momentu horretan hasi eta gaur egun arte proiektu

desberdinak jarri dira martxan Europa mailan, hain zuzen ere: “Europa la vanguardia

de la comunicación (1996); Estrategia Lisboa (1999); Europe (2000); Elearning e

Contenidos (2000); Iniciativa 2010 (2005)”.

Page 6: Sintesik

1.sintesiak

5

Espainia mailan berriz: “Plan Info (2000); Comisión Soto (2003); Educación.es

(2004); Avanz@ (2005); LOE (2006); Escuela 2.0 (2009-2013) izan dira martxan jarri

diren ekimenak.

Europa eta Espainia mailan IKT gizartea eraikitzen ari zirenez, Euskadin ere

horrelako gizartea eraikitzeko beharra zegoen. Horretarako ondorengo proiektuak

sortu ziren: “Iniciativa 2000 tres (1999); Plan premia (2000-2004); PESI (2002); Plan

premia II (2004tik aurrera); Dekretua 175/2007 (2007); Premia III (2009); PESI II

(2010); Modelo de madurez tecnológica de centro educativo (2010); ESKOLA 2.0

(2010) eta Garatu plana (2010)”.

Nahiz eta proiektu guzti hauek izen desberdinak eduki, guztien helburu

orokorra IKT-ak hezkuntza eremuan sartzea da, hau da, tresna berri hauek eskolan

sartu eta ikasteko eta irakasteko tresna ezinbestekoak bihurtzea.

INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIETATIK IRAKASKUNTZA

BALIABIDEETARA

1. Mundua aldatuko duen tresna aurkitzen

80ko hamarkadan, ordenagailuak erabilpen oso txikia zuten, ekarpen bisuala ere

txikia baitzen. Hala ere, hauek hedatzeko ahaleginak egiten hasi ziren. Eguneroko

bizitzan gero eta paper orokortuagoa zuten, ezagutza ulertzeko, jasotzeko, sortzeko,

transmititzeko, hedatzeko eta aplikatzeko

2. IKTen izaera eraldatzailea

IKT berriek hiru motatako efektuak dituzte:

- Interes estrukturak aldatzen dituzte, pentsatzen ditugun gauzak.

- Sinboloen izaera aldatzen dute, pentsatzeko erabiltzen ditugun gauzak.

- Komunitatearen izatea aldatzen dute, pentsamendua garatzen den lekua.

Page 7: Sintesik

1.sintesiak

6

Argi dago, IKTak mundua aldatzen ari direla eta kontuan izan behar ditugula

hezkuntza alorrean, izan ere, hor geratuko dira denbora luzez. IKTen orokortzeak

aldaketa ugariak ekarri ditu hainbat sektoreetan; lan munduan, ekonomian,

munduaren konfigurazioan eta informazioaren sektorean adibidez. Esan beharra dago

ere, IKTak ez direla neutralak. Hau da herritar guztien gustukoak ez diren interesez eta

balorez josita dagoen mundu batean garatzen eta erabiltzen ari direla. Gainera,

teknologia hauen eta indarrean dauden praktika politikoen eta ekonomikoen

konbinaketaren bitartez sortutako prozesuak, norbanakoentzat ezta gizartearentzat ez

dira beti positiboak izango. Hau ikusirik, ondorengo galderak planteatzen dira IKTen

inguruan: zerk aldatu beharko luke hezkuntza politikan eta irakaskuntza guneetan,

irakasleak eta ikasleak teknologia hauen zerbitzuez onura daitezen? Ikasgeletan

ordenagailua sartzeko dauden programa espezifikoak dauden arren, zergatik da hauen

presentzia hain urria edo anekdotikoa lurralde gehienetan?

Azken urteotan IKTen alde positiboak gehiago dira. Hau da, teknologiek hezkuntza

ikusmolde berrien ekarpena suposatzen dutela edota hauen erabilera eraginkorrak

aldaketa pedagogiko garrantzitsura bideratzen gaituztela pentsatzen dutenenak

gehiago dira.

3. IKTak eta hezkuntza

Hezkuntzak IKTen garapenak eta hedapenak eragiten duen ingurune politikoaren

eta ekonomikoaren eragina ere izan du.

Teknologien integrazioan jazo diren zailtasunen eta porroten azterketa egitea

baliagarria suertatu daiteke ondorengo saiakerak eraginkorragoak izatea nahi badugu:

Eskolan, Irakaskuntza-metodologia nagusia irakaslearen protagonismoan

oinarritzen da. Hori dela eta, ikasleen ikaskuntza eta dituen hezkuntza-beharrak esku

hartze pedagogikoaren ardatz nagusi gisa ezartzea zaila suertatzen da. Ezagutza

sortzeko eta erakusteko modu berriak, ebaluatzeko modu desberdinak, ikaskuntza-

prozesuan komunitateak betetzen duen papera ere alde batera utzitako egoerak eta

Page 8: Sintesik

1.sintesiak

7

ekintzak dira. Hau horrela izanik, sortzen ari den egoerak ez du ikaslea informazioaren

gizarterako prestatzen

4. IKTen hutsune pedagogikoa

Teknologia berrien erabilerak irakaskuntzan aurkitu izan diren arazo ugariri

irtenbidea eman dieten arren, oraindik ere zailtasunak daude eskolan IKTak

integratzerakoan. Izan ere, ukaezina da administrazioa eta baita irakasle asko, teknikak

barneratzeko ideiaren alde azaltzen badira ere, ikaskuntza ulertzeko ikuspegi

pertsonalen arabera aldatzen dituztela. Hori dela eta, pentsatzeko tarte bat ez dute

hartzen eta irakaskuntza esperientzia berriei ateak izaten dituzte.

5. Eskolako trasformazioaren bila

2000.urtean Europar Komisioak, La Escuela del mañana deituriko deialdia ireki

zuen. Aurkeztu behar ziren proiektuak honelakoak aspektuak garatzeko aukera zuten:

Ikaskuntza ingurune zeiharrak eta ikasleen, irakasleen eta komunitatearen

arteko interakzioak sustatuko eta kudeatuko gaitasuna zuten berrikuntza

materialak.

Autonomia, sormena, problemen ebazpena eta elkarlana sustatuko luketen

lehen mailako jarduera kognitiboen ikaskuntza.

Urrutiko baliabideetara etxetik edota eskolatik sartzeko aukera handitzea,

IKT sinpleen eta merkeen aplikazioa.

School+ proiektua irabazle atera zen deialdi hartan. Esan beharra dago proiektu

hark ez zuela eskolen beharretan edota curriculumen eta organizazio gaietan

erreparatzen eta ondorioz, IKTen integrazioak eskoletan ez zituen ikaskuntza-metodo

berriak sustatzen, aurretik existitzen direnak indartu baizik. Horrela, proiektuaren

diseinu garaian honakoan lan egin zen: hezkuntza eta ikaskuntza birtualerako eremua

diseinatu, garatu eta ebaluatu, eskoletan aldaketa pedagogikoa eta teknologikoa

Page 9: Sintesik

1.sintesiak

8

sustatzen duen kultura, hezkuntza komunitateari, aldaketaren eta eskolaren

hobekuntzarako agente gisa, protagonismoa eskaini, irakaskuntza eremuetan

aldaketak eta hobekuntzak zailtzen dituzten mugak gainditzea erraztuko duten

aldizkakoak proposatu

6. SCHOOL+ proiektuaren emaitzak eta irakaskuntzak

Azkenean, proiektuaren helburu guztiak behar bezala lortu ziren zati guztientzako.

Eman ziren aldaketak, aspektu hauen inguruan eman ziren: Zer da irakastea XXI.

mendean? Irakaslearen interakzioa, irakaslearen eta ikaslearen papera ikaskuntza-

prozesuan, denbora eta espazioa kudeatzeko modu egokiena, zer ulertzen da eskola

ezagutza bezala? eta lengoai ezberdinek (testuala, bisuala, audiobisuala,

informatikoa..) betetzen duten papera hezkuntzan, ikaskuntzan eta ezagutzaren

sarbidean..?

Proiektu honen helburu zailena eskolen bilakatzea izan da. Izan ere, ekintza honek

denbora gehiago eskatzeaz gain, baliabide gehiago ere eskatzen ditu. IKTak

integratzean, hezkuntza eta ikaskuntza perspektiba berrien inplementazioan

aurkitutako zailtasun nagusienak ondorengoak izan ziren: espazioaren antolakuntza,

egungo curriculum espezifikoak eta mailak, ikasle gehiegi, ordenagailuak ez daude

eskura, administraziotik datozen murrizketa, hezkuntzak dituen organizazio eskemak

(45 minutuko saioak), irakasleek eta ikasleek duten autonomia urritasuna,

curriculumen eduki disziplinarrak proposamen transdisziplinarrak eta problemetan

oinarritzen den ikaskuntza zailtzen ditu, irakasleen motibazio falta metodo berriekin

esperimentatzeko, irakasleen etengabeko formakuntzak hezkuntza aldaketa eragozten

du..

7. IKTak berritze pedagogikoaren motor bihurtzeko zazpi axiomak

Robert McClintock Colunbiako Unibertsitateko irakaslea denak eskoletan IKTen

integrazioa eman dadin, zazpi axioma hauek bota zituen: azpiegitura teknologiko

aproposa (Ezinbestekoa da ikasgela guztiak sare lokalaren (LAN) bitartez banda

Page 10: Sintesik

1.sintesiak

9

zabalera (WAN) abiadura handiko konexioaz hornituta egotea), Baliabide berrien

erabilera ikaskuntza prozesuetan (Eskolek curriculumaren aspektu guztietan integratu

behar dituzte baliabide berriak, ikasle guztientzat), kudeaketa ikusmolde

konstruktibista (Teknologia berrien erabilera ikasgelan ez da inolaz ere administrazio

baten inposaketa izan behar; kudeaketaren ikusmolde konstruktibistaren araberako

laguntza sistema batena baizik, irakasleen ekimenen erantzule dena), ikasleen

gaitasunetan inbertitzea euren irakaskuntza erdiesteko (Baliabide teknologikoen

erabilera eskolek diseinatu beharko dute, ikasleek bere ikaskuntza jasotzeko gaitasuna

izan dezan), irakaskuntza prozesuaren emaitzak iragartzeko ezintasuna (Hezitzaileek

ikasle on batek ikaskuntza esperientzia baten ondoren jasotako ezagutzak aurresateko

duten joera alde batera utzi behar dute), irakaslearen elkar eragina kontzeptuaren

zabaltzea (Ikasgela irakasleak eta ikasleak, euren artean eta adituekin, modu

interaktiboan komunikatzen diren lekua izatera pasako da) eta azkenik, pedagogiaren

izate zentzuduna zalantzan jartzea (Ezinbestekoa da errepaso sakona egitea “ikasteko

adin egoki bat den edo ez” inguruko uste pedagogikoen alorrean eta baita hezkuntza-

prozesuaren funtzionamenduak nolakoa izan behar duen ideiari buruzkoa)

8. Ondorioa

IKTen erabilerak hezkuntzaren hobekuntza suposatu dezan, gauza ugarik aldatu

beharko lukete. Horietako batzuk irakasleen esku daude; eskolan duten papera eta

errespontsabilitateak ulertzeko ikuspegi berri bat bereganatu beharko baitute. Beste

asko hezitzaileen esku hartzetik kanpo geratzen dira eta eskola propioaren

zuzendaritzan, Administrazioan edota gizartean bertan kokatzen dira.

LA TECNOLOGIA EDUCATIVA EN UN MUNDO TECNOLOGIZADO

Teknologiaren kontzeptuaz hitz egiterakoan, teknologia bi moduetan definitzen dela

esan daiteke. Alde batetik, makinak, gailuak, objetu digitalak etortzen zaikizgu burura.

Baina aplikatutako ezagutza zientifiko gisa ere kontsideratu da, ekintzan dagoen

ezagutza.

Page 11: Sintesik

1.sintesiak

10

Azken definizio hau izango litzateke hedatuena. Hala ere, arazo larri bat sortu

liteke honekin. Gizartea, teknologia sozialari erreparatzen diogu gehienetan eta

hezkuntzarako arazo bat izan liteke, ilusionismoa bultzatzen duelako eta teknologia

berriak ez diren proposamenak alde batera usten ditugulako.

Autore ezberdinek historian zehar, definizio desberdinak eman dituzte

teknologiaren inguruan. Batetik zientzia bezala definitzen zuten eta bestetik gizarte

bezala.

"Qué teconologia es dueña y protagonista de la historia "-k teknologiaren lau

figurak azaltzen ditu:

Teknologia artefaktualak

Teknologia organizatiboa

Teknologia sinbolikoa

Bioteknologia.

Kontzeptu bakoitzak gauza ezberdinetarako baliko dute, gauza desberdinak

errepresentatzen dituztelako. Figura hauek hezkuntzan dauden arazoak ulertzea eta

hauei konponbidea aurkitzea ahalbidetzen dute.

IKTak gure interesen estruktura desordenatzen ari dira

Norbanakoarentzat garrantzia edo premia duenaren eta ez duenaren artean

alterazioak sorraraziz.

Botere erlazioak konfiguratuz.

Jasotzen ditugun estimulu berrien kopurua handituz.

Teknologia Hezitzaileak IKTen erabilerara mugatzeak hainbat ondorio ekar ditzake:

perspektiba historikoaren falta, testuinguruaren falta, erredukzionismoa, etengabeko

porrota eta antsietate teknologikoa

Page 12: Sintesik

1.sintesiak

11

ESCUELA 2.0 ¿ALGO MAS QUE UNA ETIQUETA?

Hezkuntza arloaren hobekuntzarako oso interes edo laguntza gutxi ematen

dutela esan daiteke. Azken berrikuntzetako bat, oso ongi funtzionatzen ari dena

oraingoz, eskola 2.0 da. Eskola 2.0 ekimenak, milaka ordenagailu plazaratu ditu

espainiako eskola guztietara. IKT-en barneraketa hezkuntzan suposatzen du honek,

baina aldaketa kurrikular edo didaktikorik ez du ekartzen.

Gaur egun, gauza moderno guztiak teknologia digitalari daude lotuak, eta 2.0

dira. Web 2.0 plataforma bat da non aplikazio informatikoak web-ean garatzen diren.

Web2.0-k informazioa konpartitzeko, kolaboratzeko eta erabiltzaileen artean

interakzionatzeko aukera ematen du. Garapen teknologiko berri bakoitza hezkuntza

arazoei erantzun bat ematen dien moduan, motibazio edota ikaskuntza arazoentzako

soluzio definitibo bat dela uste dute

Ikt-ak hezkuntzan barneratu dira eta ikasle askorentzat zerbait negatibo bezala

ikusten dute. Batzuen ustez, denbora galtzea sortzen dute (interneten aurkitu

daitezkeen sare sozialen tentazioengatik), beste batzuen arabera, interneten dagoen

informazioa fidagarria ez dela diote eta beste batzuen ustez IKT-en erabilerak formazio

hobeago batetaz galarazten diete (teknologiak dena ematen digu eta ez dugu ezer

pentsatu behar bertatik kopiatzen baitugu.

Eskola mota honek teknologiaren laguntzarekin batera, irakasle batzuen

beharra izango du, ikasleei erakusten ari diren bitartean ikasten jarraitzeko ahalmena

dutetelarik. Honekin batera, proiektu interesgarri eta baliagarriak proposatzeko

kapazitatea izan behar dute gaur egungo mundu konplexu honi zentzuan emateko.

ORGANIZACIÓN EDUCATIVA DE LOS MEDIOS Y RECURSOS TEKNOLOGICOS

Page 13: Sintesik

1.sintesiak

12

IKT-ak hezkuntza aldaketaren bitartekari bezala jokatzen du. IKT-en etorrerarekin

zentroaen antolaketa aldatu egin beharko da eraginkorra izan dadin. Honekin, aldaketa

asko sortu dira, hala nola, irakasleen formakuntza teknologia berri hauen aurrean.

Hiru eredu antolatzaile aurkitu daitezke IKT-en inguruan:

Adopzio teknologikoaren eredua: IKT-ek informazioaren transmizioa

hobetzeko helburua du. Irakasleen jarduera osatzeko baliagarriak izaten

dira.

Integrazio katalitikoaren eredua: Ikt-en erabilera, zentruaren proiektu

hezigarriarekin bat egiten duen curriculumaren zati integratu bat bezela

dago diseñaturik.

Integrazio kulturalaren eredua: Ikt-ak irakasle zein ikasleen etengabeko

hobekuntza edo aurrepausuentzako zuzenduta dauden tresnak dira.

Ikt-en erabilera planifikatzeko ardura, zuzendaritza taldeak izaten du. Beraz,

ikastetxe gutziek, ikt-en integrazio proiektu bat egin behar dute ondorengoa kontuan

izanda:

Ikt-ak errekurtsi didaktiko bezala, zentruaren kurrikulumarekin

koherentzia duela kontuan izanda.

IKTak hezkuntza komunitateko kideen arteko komunikabide bezala.

IKTak antolakuntzarako, gestiorako eta administraziorako errekurtso bezala.

Ikastetxe ezberdinak konektatuta egon daitezke eta modu berean kontaktuan egon

gauza ezberdinak komenta dezaten. Honekin batera, zentro birtualak ere sortu

ditzazkete. Hezkuntza profesionalek, sare mota hauek sortu dituzte

esperientziak,ezagutzak eta errekurtsoak partekatzeko helburuarekin. Sareek funtzio

ezberdinak dituzte:

Politikoak

Informatiboa

Page 14: Sintesik

1.sintesiak

13

Psikologikoa

Konpetentziala

Ikt-en etorrerarekin, irakasleek beraien irakasteko metodologia aldatu behar

izan dute eta baita ikasleek beraien ikasteko forma. Honekin batera, espazioaren

antolaketa aldatu beharra dago ere ordenagailuak, arbel digitalak eta lanerako beste

eremu bat behar baita. Bestalde, liburutegiak ere bere aldaketak izan ditu eta orain

bere funtzioak areagotu ditu.