Sekretuak

18
Gure sekretutxoak (Sssh!! Ez kontatu inori...) 6. B MAILAKO IKASLEAK

description

Testu motzak sekretutxo batzu kontateko

Transcript of Sekretuak

Page 1: Sekretuak

Gure sekretutxoak(Sssh!! Ez kontatu inori...)

6. B MAILAKO IKASLEAK

Page 2: Sekretuak

1. edizioa: 2010eko urria . IRUÑASaila : Eskolako liburu digitalak

Page 3: Sekretuak

SSSSEKRETUAN MANTENDU...

Ni Irene naiz eta sekretu bat kontatuko dizuet, zuengan konfiantza daukadalako, ez esan inori, bestela bere xarma galduko du eta errieta botako didate.Espero dut gustatzea , baina mesedez ez kontatu inori, inori,inori, inori, inori...

Egun batean Amaiur, nire lagun bat, nire etxera etorri zen eta asper eginda geunden, ez genekien zer egin, ez genuen jolastu nahi, ez telebista ikusi nahi, ezer egin nahi. Orduan, balkoira atera ginen eta ideia bat izan genuen. Nire kate gorri eta txuri bat hartu genuen eta gero komunera joan ginen, xaboi pote baten bila. Ondoren, katearen lehenengo kate maila xaboi potera heldu genuen eta balkoitik behera poliki- jeitsi genuen; jarraian, alde batetik bestera mugitu genuen eta bat-batean zas!!!!!!!!!!!!!......Askatu egin zen eta xaboia amakume baten ondora erori zen. Emakumeak, gora begiratu zuen eta gu ezkutatu egin ginen. Ondoren, behera jeitsi gine potea hartzea.

Hau izan da nire sekretutxoa, ez da hainbesterako izan, baina espero dut gustatu egin izana. Eta badakizue! Gure sekretua izaten jarraitu behar du.

Irene Salvoch

Page 4: Sekretuak

EZ ESAN INORI!!!

Kaixo! Malen dut izena eta zuengan konfiantza dudanez, sekretu bat kontatuko dizuet. Baina sssssh! Ez esan inori mesedez!!

Ni, herri batekoa naiz eta herri horretan lagun asko ditut. Pasa den urtean, arratsalde batean, nire lagun baten aitak txabola txiki bat eraikitzea proposatu zuen. Bero haundia egiten zuenez, zuhaitz asko zeuden eta dauden leku bat bilatu zuten. Bakoitzak bere bizikleta hartu eta materiala bilatzera joan ziren: egurra, plastikoa, eta aulki bat ere aurkitu zuten. Iltzeak ere eraman zituzten. Eta batek giltza bat aurkitu zuen ateari jartzeko.

Heldu baten laguntzaz, txabolatxo txiki bat eraiki zuten, oso polita geratu zen, baina norbaitek aurkitu eta bere lagunekin erre egin zuen. Nire lagunek erreta topatu zutenean nahiz eta oso haserre egon, denen artean berreraiki zuten.

Berreraiki ondoren, niri esan zidaten.

Orain badakit nire lagunek nigan konfiantza dutela, nik zuengan dudan bezala, baina mesedez hau ez esan inori!.

Malen Barriola

Page 5: Sekretuak

A, ze sekretua!! Sekretua, a ze nolako sekretua!!! Nola hasi? Nola bukatu? Horrela hasiko da eta horrelaxe bukatuko da: Nire sekretua bakarrik zuri kontatuko dizut . Egun honetan urduri- urduri nengoen, eta zergatik? Txantrearen kontra jolasten nuelako. Txantrearen kontrako lehen partiduan gol bat sartu nuen , nire osabak esan zidan beste bat sartzekotan 5 € emango zizkidala . Orduan , partidoa bukatzen ari zenean, 5-3 galtzen geunden, eta bat-batean baloia pasa zidaten niri eta nik ez nion eman baloiari baina Txantreako batek bai eman ziola eta bere atean sartu gainera!

Esan nuen nire gola izan zela eta horrengatik 5 € sakelaratu nuen , ni atera nintzen irabazle. Gainera horri esker plai station joku bat erosi nuen, futbolekoa gainera.

Esan dudan bezala horrela hasi da eta horrela bukatu da, eta mesedez nire osabari ez kontatu.

Mikel Mahugo

Page 6: Sekretuak

HAU BAI SEKRETUA!!

Kaixo, ni Olatz naiz eta gertatutako sekretu grazioso bat azalduko dizuet: Duela sei urte, herrian nengoenean, lagunekin herri ondoan zegoen mendiko bide batetik joan ginen. Ni txikiena nintzen, bakarrik bost urte nituen, lagunek, berriz, gutxi gora behera bederatzi- hamasei urte zituzten.

Bide erdian geundela, zaldi bat gure atzetik korrika etorri zen eta denok beldurrez oihuka eta korrika hasi ginen.

Momentu horretan zoria nire kontra jarri zen, bat- batean pixagure izugarria sentitu nuen. Korrika ari ginenez, pixa ezin izan nuen eutsi eta eskapatu zitzaidan. Eskua pixez bete zitzaidan, ondoren, ni baina handiago zen lagun batek eskua eman zidan azkarrago joateko eta berari ere eskua busti zitzaion. Zaldia gelditu zenean, lagunak eskuaren pixa sentitu zuen. Denak farrez hasi ziren bera ezik, eskua garbitzen ari zelako.

Oraindik batzuetan istorioa oroitarazten didate, bainan nik sekretupean mantendu nahi dut, lotsatzen naiz eta!

Olatz Ruiz de Galarreta

Page 7: Sekretuak

NIRE SEKRETUANi Maitane deitzen naiz eta sekretu bat kontatuko

dizuet. Eguberriak ordu biak ziren, dantza eta kantuan ariginen eta lo egiteko ordua zen.

Ni eta nire izeba Raquel lo egitera joan ginen biak, eta lo egin baino lehen pixka bat hitzegin genuen; ni berehala

lo gelditu nintzen.Ordu batzuk pasatuta ile batzuk ukitu nituen, nik

pentsatzen nuen Raquelenak zirela, baino geroxeago ilea multzoka ukitzen nuen. Zer ote zen? Beldurtuta nengoen...

Argi txiki bat piztu eta.... Hau sorpresa, Kira zen!!!!. Kira nire izeben txakurra da, farra egin nuen eta gero ni eta Kira lo egitera joan ginen.

Maitane Perez de Heredia

Page 8: Sekretuak

SEKRETUTXO BAT

Sekretu hau Arantzadiko igerilekuan gertatu zen.Igeri egitea duela gutxi ikasi nuela, bederatzi urtekin hain

zuzen ere. Bederatzi urte oraindik bete ez nituenean urari beldur izan nion. "Oraingoan ikasiko dut igeri egiten faltarik gabe" esaten nion nire buruari, baina alferrik aritzen nintzen.

Baina egun eguzkitsu batean aitarekin igerilekura joan nintzen eta igeri egiten ikasi nuen. Etxean ospatu nuen egun zoragarri hura.

Orain badakit igeri egiten eta gehien gustatzen zaidan kirola da.

Espero dut nire sekretua irakurtzen ari dena igeri egiten jakitea, zoragarria da eta.

Izurdeek jakingo ote dute nire sekretutxoa?

Daniel Weyndling

Page 9: Sekretuak

NIRE SEKRETUTXOA

Kaixo, nire izena Haizea da, orain dela 2 astekoa da nire sekretutxoa eta musika eskolan gertatu zen:

Esan dudan bezala musika eskolan gertatu zen sekretutxo hau. Gauza da musika-lengoaiatik aterata geundela eta komunera joan ginen. Irati, Izaskun, Andrea (nire lagun batzuk) eta ni.

Komuneko konketa hondatuta zegoela ikusi genuen eta ez genuen ezer egin. Bertan hitz egiten egon ginen joateko ordua izan arte. Momentu horretan, Izaskunek nahi gabe zapatilaren lokarria zapaldu eta korapiloa desegin zitzaion. Orduan, Irati erori egin zen eta konketa pixka bat ukitu zuen, azulejoa puskatu zen eta nola ez! Konketa erori egin zen. Gu tximistak bezain azkar atera ginen.

Ez diogu hau inori kontatu, eta sekretu bat izaten jarraitzea nahi dugu. Zuen esku dago!

Haizea Romeo

Ez diot inori kontatuko, bestela.....

Page 10: Sekretuak

KONTAIDAZU SEKRETU BAT

Unai naiz eta oraingoan nire sekretutxo bat kontatuko dizuet, ez esan inori, irakurri eta gorde zure baitan, nire lagun batzuk bakarrik dakite eta.

Nire sekretua da nire herrian toki sekretu bat daukadala. Egun askotan hara joaten ohi gara. Handik herri guztia ikusten da eta ikusmira zoragarria du, baina arazoa da oso urrun dagoela eta asko ibili behar dela, dena den ailegatzen zarenean polita eta handia da. Ere bai beste arazo bat dago, hau da: gauean hortik basurdeak pasatzen direla edo lo egitera geratzen direla. Hori badakigu egun batean joan ginelako eta basurdeen arrastoak zeudelako.

Tokiaren erdian zuhaitz handi bat dago eta hara igo ahal gara, eta goian etxola bat daukagu. Guretzako munduan dagoen tokirik zoragarriena da, eta guretzako bakarrik.

Noizbait menditik ibiltzen joaten bazarete eta etxola bat aurkitzen baduzue, ez esan inori, seguraski norbaiten leku sekretua izango da eta.

Unai Dufur

Page 11: Sekretuak

NIRE SEKRETURIK ONENA

Ni Oier naiz eta oraingoan nire sekretutxo bat kontatuko dizuet, ez kontatu inori, irakurri eta zure baitan gorde behar duzu bestela ez dizut esango. Prest zaude irakurtzeko?

Nire sekreturik oberena hauxe da: ez dudala sekreturik. Ja,Ja, Ja, Ja! Ez zenuen espero, ezta?

Bai ditudala sekretuak, baina ez dizkizuet esango zeintzuk diren sekretuak direlako eta sekretua izateari utziko lioketelako.

Oier Lana

Kuxkuxeatzeko gogoarekin geratu naiz....

Page 12: Sekretuak

Zuekin sekretu bat konpartitu behar dut, oso arrunta da kontatuko dizuedana, nire etxekoek bakarrik dakite baino orain zuek jakingo duzue... sssssshh!! Ez esan hortik mesedez, bestelaz bere sarma galdu egingo du.

Txikia nintzenean komuneko txorrota guztiak ireki egin nituen, ez naiz ongi gogoratzen zertarako. Komuneko bidean txorrota goruntz zegoen eta bat -batean nik txorrota ireki nuen eta komuna urez inundatzen hasi zen. Dutxako txorrota ez nintzenez ailegatzen ez nuen ireki.. Ni komuna inundatzen zela ikusterakoan aulki batean izkutatu nintzen nere amak ez aurkitzeko.

Baina amak ez zidan ezer esan ni txikia nintzelako. Pasatu nuen erratutxoa benetan txarra izen zela.

Jone Etxarri

SSS SEKRETU BAT KONTATUKO DIZUET

Kontatu dizuedan sekretutxoa arrunta da baino Bada ezpada ere gorde nere sekretua

Page 13: Sekretuak

NIRE SEKRETUA

Nik sekretu bat daukat: ahozko azalpenak egiten ditudanean asko urduritzen naiz.

Egun batean, gelan ukimenari buruz ahozko azalpen bat egin genuen,nik nahi nuena azkena izatea zen eta beste talde batzuk lenehengo egitea.Azkenean azken aurrekoa izan nintzen. Eta noski! asko urduritu nintzen esan behar nuena ahaztuko zitzaidala pentsatzen nuelako.

hori da nire sekretutxoa, baina egunak eta egunak pasatzen diren ahala nire urduria kentzen ari da pixkanaka.

Alai Ruiz

Page 14: Sekretuak

Nire sekretuen kutxa... Kaixo, ni Nerea izeneko neska bat naiz eta gertatu zitzaidan

sekretutxo txiki bat kontatuko dizuet...Nik bi amona ditut; bat aitaren partekoa eta bestea amarena. Ba

sekretutxo hau aitaren parteko amonari buruz da, amona Lola deitzen da. Egun batean nire ahizpa, Ainara izenekoa, eta ni, kaletik paseatzen geunden lasai-lasai. Baino bat-batean Lola (gure amona) urrutitik ikusi genuen. Nik Ainarari eskua hartu eta dendako atari batean ezkutatu ginen, baina Lola guregana abiatzen zen. Geroxeago, 1,..2,..3,.. kontatzen hasi nintzen eta 5era iritsi nintzenean Ainararekin batera etxera korrikatzen joan ginen.

Etxean ama zegoen gure zain eta gu ikusterakoan hau galdetu zigun:

– Baina, zuek bi, amonarekin gelditu zineten arropa erosteko eta paseo bat emateko... ez al da agertu ?

Nire ahizpa ta ni begiratzen gelditu ginen eta barrez lehertzen hasi eta gero ez ginen berriro kalera jeitsi egun horretan. Amari ez genion ezer kontatu eta etxean lasai-lasai gelditu ginen.

Ez dakit zer egin zuen nire amonak egun horretan, ez dakit kalean geratu zen, eta ez dakit zergatik ez gintuen deitu.... Baina badakidana da egun horretan sekretutxo batekin gelditu nitzela (ez diodalako inori kontatu eta)...

Nerea Larrañeta

Page 15: Sekretuak

NOLAKO SEKRETUAK?

Sekretuak? Ze sekretu? Sekretu bat ezin da izan sekretua, kontatu egiten baduzu!! Ezta? Ba hori, nola kontatuko dut “sekretu” bat? Laguntxoei bai, baina jende guztiak ezin du jakin zein diren nire sekretuak!

Hasteko, nik ez ditut nire sekretuak kontatuko, eta bukatzeko zuek agian bai. Gainera nire “sekretuak” jakiteak ez dizkizue bizitzako gauzak konpontzen lagunduko; edo bai? EZ!! Ba, orduan, ez kexatu! Zer jakin nai duzue? Nire toki sekretuaren kokapena? Edo nortaz maitemindu naizen? Ze umetxoak, ez zaizue interesatzen.

Beno, zuek zuen “sekretuak” kontAtzen badituzue, hor konpon! Baina nik ez ditut kontatuko. Munduak jakin beharko du nire sekretua hauxe zela!

Iker Alfonso

Page 16: Sekretuak

NIRE SEKRETUA

Egun batean joan ginen elurretara lagun batzuekin, bidea zegoen elurrarekin eta autoa irristatu egin zen. Susto handia hartu genuen, autoa leku batetik bestera joaten zelako. Gero autoa ongi jarri zenean segitu genuen ibiltzen, eta ailegatu ginenean egon ginen oso gustora elurretan, jolasten...

Nire sekretua da hau ez dela sekretu bat, engainatu zaituztet!

Erika Urbeltz

Page 17: Sekretuak

FUTBOL PARTIDOA

Zuekin sekretu bat konpartitu behar dut, oso arrunta da kontatuko dizuedana, baina bakarrik badakite nire aitak, amak eta arrebak, beraz sekretu bat da.

Egun batean, nik torneo bat neukan. Irabazi genituen partidu guztiak, bat izan ezik. Ailegatu ginen finalerainoo eta tokatu zitzaigun Lagunak taldearen kontra. Lehen partiduan 2-1 galtzen genuenean eta minutu bat bukatzeko falta zenean jugada polit bat egin nuen eta gola sartu nuen. Partidua bukatu zen eta emandako kopa zozketatu genuen, baina Jeffersoneri tokatu zitzaion. Nik nirektzako izan behar zuela pentsatu nuen.

Dena den, hortik aurrera ez zitzaidan tokatu ezta kopa bat baina irabazi genuen partidu gehiago.

Hasier Iriarte

Page 18: Sekretuak

6º B gelako ikasleak

Frantzisko Deuna Ikastetxe Publikoa IRUÑA