Santixabelak 2014

24

description

 

Transcript of Santixabelak 2014

Page 1: Santixabelak 2014
Page 2: Santixabelak 2014

PUBLIZITA

TEA

Page 3: Santixabelak 2014

pil-pileanNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

ELKARLANA, JAIETAKO ARDATZ

Santixabeletako egitarau diseinulehiaketa edota txupinazo ekital-dian nortzuk parte hartu erabaki-

tzeko “Nork merezi du?” ekimena bide-ratzeaz arduratu dira. Herritarren partehartzea sustatu nahi izan dute deialdionbidez. Eta gero noski, antolaketa lanhandia burutu behar izan dute. Talde ba-koitzak jaietarako bere proposamenakaurkeztu, Jai Batzordeak baloratu eta ho-rren gaineko erabakiak hartu ditu. Pixka-naka, hurrengo aste osora zabalduko di-ren sei jai egunak lotzen joan dira. Elkar-lanean. Jai Batzordetik adierazi dutenez,“Santixabel jaiek puzzle handi bat osa-tzen dute eta jaiak benetan ondo atera-tzeko, pieza guztien lana ezinbestekoada”.

Batzorde kideen ahalegina ezinbeste-koa da, baita beste hainbat eragilerenaere: DYAko langileak, udaltzain eta zer-bitzuetako langileak… Egin beharreko-ak eginda, orain bai, festez gozatzea to-katzen da. Honatx Jai Batzordekoengonbita usurbildarrei, nahiz datorrenastean herrira etortzekotan diren guz-tiei: “Koadrodun zapia jantzi eta zatozSantixabel jaietan ondo pasatzera. GoraSantixabelak!”.

Jaietako gida, etxera bidean Ireki zuen postontzia asteburuan etaSantixabelak inoiz baino eskurago ditu-zuela ohartuko zarete. Eskutan izangoduzue, aurtengoan Zaloa Arnaiz Ibargu-ren herritarrak diseinaturiko festetakoegitaraua. Lehiaketako irabazleak sortu-riko jaietako gida “argia, irakurterraza

eta poltsikoan eramateko modukoa”izango dela aurreratu dute Santixabele-tako Jai Batzordetik. Udalak ostiral ho-

netan, ekainaren 27an etxez etxe egingoduen egitarau banaketari adi denok be-raz.

Ate joka ditugun Santixabelak ospatzeko garaia heldu da. Jaiez gozatu ahal izatekoordea, betikoa, hainbatek lan egin behar. Bai jai egunetan baita aurretik ere, guztia

prestatzen. Jai Batzordeak, udal ordezkari eta herri eragileetako 15 bat laguneko taldeak,otsailetik aritu da Potxoenean biltzen.

Otsailetik hona, Potxoenean elkartu da Santixabeletako Jai Batzordea.

Gabonetan edo Santa Ageda bezpe-rako ospakizunetan parte hartzekolepo bueltan ondo lotuta eraman ohiduzuen koadrodun zapia prestatzenjoan. Egun gutxi geratzen dira Santi-xabelak abiatzeko. Jai Batzordetik,guztiok etxean ditugun zapi urdinokberrerabiltzeko deia egiten dute.Santixabel giroa soinean ere darama-gula nabari gera dadila datozen fes-tetan.

JANTZI ZAPIA ETA ONDO PASA JAIETAN

Page 4: Santixabelak 2014
Page 5: Santixabelak 2014

PUBLIZITA

TEA

Page 6: Santixabelak 2014

pil-pileanNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

UDARREGI IKASTOLAK TXOSNA IZANGO DU JAIETAN

Jai gune nagusietako bat izango du-gun Askatasuna plazan kokatukodira urtero moduan, Santixabeleta-

ko txosnak. Txosnetako bat UdarregiIkastolak jarriko du. Gogoan izan,2015eko Kilometroak jaialdia Usurbilenospatuko da.

Udarregi Ikastolaren aldeko elkarta-sun festa eguna eta aurretik ospatukodiren ekimenak antolatzeko laguntzabehar da. Besteak beste, baita jaietakotxosnan lan egiteko ere. Bideratzen ha-siak diren lan batzordeetan parte hartunahi duzuenok, udarregi.com atariansartu eta bertan dagoen izen-emate in-primakia bete dezakezue. Ikastolaren aldeko txosnan lan egiteko jendea behar da. Informazio gehiago: udarregi.com

Page 7: Santixabelak 2014

PUBLIZITA

TEA

Page 8: Santixabelak 2014

elkarrizketaNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

XABIER ARANBURU ‘XOMORRO’:

“PREMIAZKOA DA GAIXO DAUDEN KIDEAK ASKATZEA”

Gatazkaren egungo egoera nola bizi du-zu espetxetik? Xabier Aranburu Xomorro. Egia esan,kezkaz beterik bizi dut gatazkaren egun-go egoera. “Demokrazia” eskuzabalaizango zela ziotenek, gaur egun, kartzelahumanizatu beharrean, gudu zelai bihur-tu eta exigentziak norabide batera zuzen-tzen segitzen baitute.

Estrasburgoko epaiaren ostean, zu-rekin urteetan izandako hainbatkide kaleratuak izan dira. Nola bi-zi izan duzu? Lau hitz trukatzeko eta besarkadasendo bat emateko adina denbora soilikeduki dut kide bakoitzaren agurrean. Etaemozioen errusiar mendian ibiltzea beza-la izan da, pozaren urduritasunak hitzahunkitzerainoko zirrara eragin dit etaagur bakoitzaren une labur lehergarrian.Une oso intentsoak eta gogoangarriak bi-zitu ditut, tristura sentimendurik gabeko-ak. Hori ondorengo egunetan sentitu dut,nigan utzi duten hutsuneari begira.

Zer nolako baldintzatan bizi zara?Lehen graduan, bigarren fasean sailkatu-ta naukatenez, goizeko lau orduak dauz-kat patiorako eta egunak dituen gainon-tzeko orduak ziegan igarotzen ditut. Bes-talde, hilean behin ditudan, bis familia-

rrak, astean behin be-rrogei minutuz ditudan lagunen bisitak,astean idatzi ahal ditudan lau eskutitzakedota familiari bakarrik astero egin ahaldizkiodan zortzi telefono deiak (bakoitzabost minutukoa) interbenituta dauzkat.Espetxe barneko sakabanaketa estuareneremuan gauzkate, non zeru puska bat,txoriak eta kartzelariak baino ezin ditza-kegun ikusi.

Espetxe zigorrari dagokionez, zein dazure egoera? 30 urteko zigorra daukat. ¾k 2009an be-

te nituen eta, beraz, baldintzapeko aska-tasunean izateko eskubidean nago orduzgeroztik. Halere, kaleratzeko data ofiziala2017ko martxoaren 11n daukat. Zigorrenzenbaketa bikoitza deritzon doktrina apli-katu didate beste bi euskal presoei beza-la. Abokatuek helegitea jarri dute eta ezdut baztertzen Estrasburgoko Giza Esku-bideen auzitegiraino joatea, nahiz eta gu-retzat beranduegi izanen den, epai horiekdenbora asko hartzen baitute. Dotrinahori ez bazidaten aplikatu pare bat urtelehenago etxeratuko nintzateke, hau da,hurrengo urtean aske izango nintzateke.

Jaietan ere, herrian falta direnez oroitzeko tartea hartuko da, euskal preso etaiheslarien eskubideen aldeko ekitaldi baten bidez, uztailaren 5ean, 20:00etan

txosnetan. Herritik urrun jarraitzen dutenak gogoan hartuko dira; tartean, XabierAranburu “Xomorro” aginagarra. 23 urte daramatza sorterritik ehunka kilometrotara.

Espetxe zigorraren hiru laurdenak 2009. urtean bete zituen, baina 2017ko martxora arteluzatua diote kartzelaldia. Aske geratzeko eskaera bideratua du aginagarrak.

Berarekin hitz egiteko tartea hartu du NOAUA!k.

2009tik baldintzapeko askatasunean egon behar luke. Baina preso jarraitzen du.

Xomorro:“Gaur egun,

kartzelahumanizatu

beharrean, guduzelai bihurtu

dute”

Page 9: Santixabelak 2014

elkarrizketaNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

FALTA DIRENAK, JAIETAN ERE GOGOAN

EPPK-k abenduan kaleratutako era-bakiaren nondik norakoak azaldu di-tzakezu? Xabier Aranburu Xomorro. Bi urte ter-di paseak dira ETAk borroka armatuabehin betiko bertan behera utzi zuene-tik eta denbora horretan guztian, men-deku goseak gidatutako errepresioabaino ez dugu ezagutu bi estatuetatik.Bizitzen ari garen testuinguru garratzhau, beraz, aitzakiatzat har genezake-en gure posizioetan gotortuta gera-tzeko, baina espetxeko arauetanbarneratuta, pauso bat aurreraegitea erabaki dugu Euskal Herri-ratzeko eta askatzeko eskariakeginez. Euskal Herriko gatazkapolitikoa behin betiko konpontzeada abenduaren 28ko adierazpenarenhelburua.

Erabaki horren ondotik espetxekoagintarien edo espetxezainen jarre-ran aldaketarik sumatu al duzu?Kartzelarien jarreran ez dut inolako al-daketarik sumatu, baina espetxekoagintariek jarrera gogortu egin dute,erredentzioei dagokienean esaterako.

Euskal Herriratzeko eta askatzeko es-kaerak bideratzen hasiak zarete. Zu-re kasuan eskaria bideratu al duzu?Zein izango da eskariaren ibilbidea? Bai, espetxeko tratamendu juntara bi-dalita bideratu dut eskaria. Tratamendujuntak dagokionean aztertuko du eska-ria eta hartzen duen erabakia orri ofi-zial baten bitartez jakinaraziko dit. Ho-ri da eskariak egingo duen ibilbidea.

Gatibu zaudetenok ze ekarpen egindiezaiokezue gatazkaren konponbi-deari? Kanpotik zuek egindakoa nolalagundu? Une honetan, premiazkotzat jotzen du-

gu larri gaixorik dauden kideak zein 70urtetik gorakoak askatzea eta sakabana-ketarekin bukatzea. Gure ahaleginak no-

Euskal preso eta iheslarien esku-bideen aldeko elkarretaratzeadeitu du Usurbilen Nahi Ditugu

Elkarteak, hilero moduan, ekaineko az-ken ostiral honetarako, 20:00etan Mi-kel Laboa plazan. Datorren mobiliza-zioa bi herritarrez gogoratzeko baliatu-ko da bereziki. Olatz Lasagabaster etaPatxi Uranga atxilotu eta espetxeratuzituztenetik bost urte bete baitzirenastelehenean.

Ekainaren 27an soilik ez, elkartasun

ekitaldia ospatuko da SantixabeletanAskatasuna plazan. Hona hemen, bimobilizazio hauen hitzorduak:

Ekainak 27, ostirala20:00 Azken ostiraleko elkarretaratzeaMikel Laboa plazan. Deitzailea: Usur-bilen Nahi Ditugu.

Uztailak 5, larunbata20:00 Euskal preso eta iheslarien esku-bideen aldeko ekitaldia Askatasunaplazan.

PRESO ETA IHESLARIEN ESKUBIDEEN ALDEKO ELKARRETARATZEA

rabide horretara zuzenduta daude etakanpotik ere, norabide horretan indareginez jasoko genuke laguntzarik onena.

Presoen eta iheslarien eskubideen aldeko ekitaldia, Sagardo Egunean.

Xomorro:“Espetxeko

agintariek jarreragogortu dute,erredentzioeidagokioenean

esaterako”

Page 10: Santixabelak 2014

pil-pileanNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

SANTIXABEL EGUNEKO SOKA-DANTZAN,

PRESO OHIAK IZANGO DIRA AURTENGO GONBIDATUAK

Santixabel egunez ospatuko da tra-dizionala dugun soka-dantza; uz-tailaren 2an, eguerdiko

12:00etan, udaletxe aurreko plazan.Amaiera bidean den legegintzaldi hone-tan udal ordezkari izan direnek, orain-goan preso ohiak gonbidatu dituztedantzara.

Gogoan izan, jaioterritik urrun urtemordoa eman duten hiru herritar askegeratu dira amaitzear dugun ikasturtehonetan; Jokin Errasti, Ramon Uribe etaPatxi Segurola. Zinegotziekin dantzaegingo duten preso ohiek, Dantza Talde-koen lekukoa hartuko dute. Iazdantzakoak gonbidatu baitzituzten San-tixabel eguneko hitzordu berezi honeta-ra. Eguerdiko 12:00etan hasiko da soka-dantza.

Dantza saioa amaituta, ezmugitu udaletxe ingurutik.Festak bertan jarraituko bai-

tu. Jai Batzordeak festa gunerakoeremu gisa berreskuratu du inguruhau, hastear ditugun Santixabeleta-rako. Sei eguneko parranda giroarihasiera emango dion txupinazoaUdaletik jaurtiko da, eta aipatu mo-duan, udaletxe aurreko Joxe MartinSagardia plazan ospatuko da uztai-laren 2ko soka-dantza. Ekitaldiaamaitu ostean, loreak eta salda eregune berean banatuko dira. Eta ezDema plazan, azken urteotan beza-la.

LORE ETA SALDA BANAKETA UDALETXEAN EGINGO DA AURTEN

Soka-dantza eta gero hasiko da lore eta salda banaketa. Aurten, Dema-plazan beharrean, udaletxean.

Page 11: Santixabelak 2014

PUBLIZITA

TEA

Page 12: Santixabelak 2014

elkarrizketaNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

DROGEN KONTSUMO ARDURATSUA SUSTATZEKO POSTUA JARRIKO DUTE FESTETANUztailaren 4ko kontzertu gauean, Dema plazatik Askatasuna plazarako pasabidetikigarotzen zaretenok, Sasoia Elkarteak Usurbilgo Udalarekin elkarlanean jarritako

postuarekin topo egingo duzue, drogen kontsumo arduratsua sustatzeko jarriko duteninformazio eta prebentzio gunearekin. Zuen esku, bertara gerturatu eta informazioaeskatzea. Alkoholemia proba ere egin ahalko duzue, dituzuen zalantzak argitu…

Drogen kontsumo ez arduratsuakdakartzan ondorioez ohartarazinahi dute; halakoetan autoa har-

tzeak dituen arriskuez, jarrera desego-kiez… Usurbilgo Udalak sustatu duenekimena, datozen lau urteotarako onar-tua duen Mendekotasun Prebentzio Pla-naren baitan kokatzen da. Egitasmo ho-netan badira bi lan ildo hain zuzen; ai-sialdi eremuan kontsumo arduratsua sus-tatzea eta gai honi buruzko sentsibiliza-zioa jorratzea. Horretara datoz Sasoia El-karteko kideak uztailaren 4an Usurbila,elkarteko kide Unai LizarraldekNOAUA!ri azaldu dionez.

Postu informatiboa izango da zuena?Unai Lizarralde: Gehienbat alkoholarenbaina baita beste drogen kontsumo ardu-ratsua sustatzeko informazio eta preben-tziorako postua. Droga kontsumoaren in-guruko informazioa eskainiko dugu, ezbakarrik 18 urtetik gorakoentzat. Gaztea-goen artean ere, nahi duenak alkohole-mia proba egin ahal izango du. Alkoholaedo beste edozein drogen inguruan hitzegin eta dauden zalantzak argitu ahalizango dira.

Elkarte bat da postu hau jarriko due-na?Sasoia izena du elkarteak, Durangon du-gu egoitza. Drogomendekotasun mun-duan gabiltza lanean. Negu partean, es-koletan lan egiten dugu, LH 5. mailatik2. Batxilergora arte, zikloak barne. Hi-tzaldiak ematen ditugu gazteentzat, ira-kasle eta gurasoentzat formazioa ere es-

kaintzen dugu. Ikasturtea amaitzerako-an, uda partea heltzean, alkohol kontsu-moaren prebentziorako postuak jartzenditugu ekainetik urrira.

Festaz festa ibiltzen zarete?Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ia herriguztietan.

Postua jarri ohi duzuenean, zein izatenda herritarren erreakzioa? Denetarik izaten dugu. Harrera oso onaizaten dugu normalean, oso gutxitan iza-ten ditugu arazoak. Jendea ondo porta-tzen da. Izan liteke, alkoholari buruzkoinformazioa ekarri eta horri buruz hitzegin nahi izaten dutela. Beste batzukbeste droga batzuei buruzko informazioanahi izaten dute. Denetarik topatzen du-gu, baina oro har egia da, jendea gogotsuetortzen dela informatzera.

Ze larritasun maila du arazo honek?Ibilaldi egunean ere komentatu genuen.Beti egongo da drogen kontsumoa. Kon-tsumoa zero izatea ezinezkoa izango da.Azkenean denok droga kontsumitzaileakgara. Alkohola edaten dugu gehienbat.Euskaldunok alkoholarekin dugun harre-man kulturala oso estua da. Hori hor da-go, baina postu honen helburua gehien-bat, kontsumo arduratsua sustatzea da,gazteen artean bereziki. Azken urteotangazteen edateko modua asko aldatu delaikusi dugu; kopuru oso handia kontsu-mitzen dute, graduazio oso altu batekin,denbora tarte oso txikian. Oso potenteada hori gorputzarentzat. Gu ez gaudeedan edo drogak kontsumitzearen aurka.Modu arduratsu batean nola kontsumituliteeken, nolako kontsumoa nahi dugun,horri buruz hitz egiten dugu, gazteekineta baita helduekin ere.

Azken urteotan, gazteen edateko modua asko aldatu da. “Kopuru oso handiak kontsumitzen dituzte,

graduazio oso altu batekin, denbora tarte oso txikian”.

Page 13: Santixabelak 2014

DROGEN KONTSUMO ARDURATSUA SUSTATZEKO POSTUA JARRIKO DUTE FESTETAN

Alkohola eta drogak bereizketa eginohi dugu sarri. Lasaitasun puntua dagoedatekoarekin?Neure iritziz, alkohola gure kulturan in-dar handia duen droga bat da. Ikusi bes-terik ez dago gure bizitza soziala taber-netan egiten dugula. Hori argi eta garbidago. Kontua da baita, gizarteak alkoho-la eta drogak bereizten dituela. Droga be-ti txarra da, alkohola ordea ez. Droga hi-tzak konnotazio negatiboa dauka. Eta al-koholak ez. Alkohola drogen barruansartuta, alkoholak ere konnotazio negati-boa izango luke. Banaketa horrek egitenduena da gizartearen antsietatea jaitsi,eta esan alkohola kontsumitzen dugulabaina drogarik ez. Ezberdina dela. Gureikuspuntua guztiz aurkakoa da. Droga,gorputzean eragin lasaigarria, pizgarriaedo aluzinagarria eragiten duen edozeinsubstanzia da guretzat. Alkohola osodroga lasaigarria da, beste edozein subs-

tantzirekin bezala, drogatzat jotzen du-gu. Inongo banaketarik egin gabe.

Postu honetatik informazio asko jaso-tzen duzue. Jasotakoarekin gero zeregiten duzue?Lan prebentiboa egiten dugu jaietan.Postura datozen herritarrengandik hona-ko informazioa jasotzen dugu; adina, se-xua, herriaren izena eta kotxea hartu be-har duten, kopilotu moduan joango di-ren edo garraio publikoa baliatuko du-ten. Besterik ez. Gero estatistikak atera-tzen ditugu urtero. Herri batzuetan urteasko daramagu lanean. Kasuotan, da-tuen alderaketa bat egin ahal dugu. Esta-tistika batzuk atera eta urteek aurreraegin ahala, prebentzio lan hori ona izanden edo ez ikusteko aukera dugu.

Uztailaren 4ean Usurbilen egongo za-rete. Zer esan herritarrei?

Lasai asko etor daitezela informatzera,galdetzera edota alkoholemia proba egi-tera. Etortzeagatik galtzeko ezer ez dute.Lan honen atzean zer dagoen ezagutze-ko aukera izango dute. Animatu eta eto-rri bueltatxo bat ematera.

Herriz herri jartzen dituzte horrelako informazio guneak.

elkarrizketaNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

Eguna: uztailak 4, ostirala.Ordua: 00:00-03:30.Tokia: Askatasuna plazatik Demaplaza alderako pasabidea.Antolatzaileak: Sasoia Elkartea etaUsurbilgo Udala elkarlanean.

POSTUA, OSTIRALGAUEKO PARRANDA

ORDUETAN

“Lasaietor daitezelainformatzera,

galdetzeraedota alkoholemia

probaegitera”

Page 14: Santixabelak 2014

herri kirolakNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

2. MAILAKO AIZKOLARI TXAPELKETAKO FINALA

Gipuzkoako Bigarren Mailako aiz-kolari onenak arituko dira Santi-xabeletan. Hauxe da osatu be-

harko duten lana: 54’’ko lau enbor eta60``ko beste bi. Jose Miguel Peñagarika-nok jarriko ditu egurrak eta hauek izan-go dira aurrez aurre arituko diren aizko-lariak:

Jon Irazu (Zizurkil)Aratz Mugertza (Mutriku)Ugaitz Mugertza (Mutriku)Jexuxmari Mujika (Ibarra)Eneko Otaño (Beizama)Luis Mari Txapartegi (Zestoa) Uztailaren 5ean arratsaldeko 18:30ean iragarrita dago finala.

HARRI TXIKIEN LEHIA

Aizkolarien saioa uztailaren 5eanizango da. Eta biharamunean,uztailaren 6an, harri jasotzailee-

na. Harri Txikien Txapelketa egongo dajokoan. Eta hauxe egin beharreko lana:10 arroako zilinbro berria (125 kg), 9arroako kubikoa (112,5 kg), 8 arroakobola (100 kilo). Hiru minutuko lana ha-rri bakoitzarekin.

Hauek izango dira nor baino nor ari-tuko diren harrijasotzaileak:Aimar GalarragaAimar IrigoienJesus Mari Iruretagoiena, Izeta IIIMikel LopetegiJoseba OstolazaUrtzi Telleria, Telleria IIIban Ugartemendia

Aimar Irigoien harrijasotzailea. Aurten ere harri txikien lehian arituko da.

Jaietako klasiko bat da. Idi-dema.Beste urte batzuetan bezalaxe, Telle-ria eta Olasagasti izango dira saltsaeta piperra jarriko dutenak. Antola-tzaileek aditzera eman dutenez, “jen-de asko egoten da urte osoan demahonen zain”. Izan da kexurik, anima-liek jasotzen duten tratuaz kezkatu-rik. Antolaketakoek aditzera eman di-gutenez, “animaliak ahalik eta gu-txien kastigatu ditzaten” eskatu zaieTelleriari eta Olasagastiri.

IDI-DEMA, TELLERIAETA OLASAGASTIREKIN

Uztailaren 6an izango da idi-dema.

Page 15: Santixabelak 2014

PUBLIZITA

TEA

Page 16: Santixabelak 2014

pil-pileanNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

SORMENA,

PLAZARA

Jaietan ere herriko arteaz, artistensormen lanak ezagutzeko aukeraparegabea. Larunbat honetan, ekai-

naren 28an zabalduko dute Zirriborrotailerreko ikasleek urtean zehar egin di-tuzten lanen erakusketa. Ohi bezala,Santixabel jaietan bisitatzeko aukeraizango duzue, uztailaren 8ra arte irekitaegongo baita. Ordutegi honetan; egune-ro, goizez, 11:00etatik 13:00etara etaarratsaldez, 18:00etatik 20:00etara, Su-tegiko aretoan. Zirriborro tailerrekoekinbatera, erakusketa berean Labore talde-koek ere beren eskulanak ikusgai jarrikodituzte. Zirriborro tailerrekoen erakusketa Sutegin izango da ikusgai, uztailaren 8ra bitarte.

Dantzan, lanean, batera eta bes-tera ibiltzeak gosea piztuko diojaietan bati baino gehiagori.

Etxera sukaldatzera joan beharrik izangabe, kalean geratu eta jaki goxoakdastatzeko aukera izango da. Kasik,noiznahi izango dute usurbildarrek ba-po jateko aukera abiatzear ditugun jaihauetan. Baina adi. Otorduotara gertu-ratu asmo duzuenok, txartelak eskura-tu beharko dituzue eta.

Gazte Eguneko bazkarikoak 10 euro-tan, herri-afarikoak 15 eurotan eta ziki-ro-janekoak 22 eurotan (12 eurotan,ikasle eta langabetuek) salgai egongodira, Aitzagan, Irratin eta Txiribogan.Hona jaietako otordu festa:

Uztailak 1, asteartea:14:00etan txosnetan, oilasko-biltzaileenbazkaria parte hartzaileentzat.

Uztailak 3, osteguna:14:00etan frontoian, Haurren Egunekoumeen lagun arteko bazkaria. Etxetikeraman behar da jatekoa. 19:00etan, paella txapelketa eta dasta-tzea txosnetan parte hartzaileentzat.

Uztailak 4, ostirala: 14:00etan, Gazte Eguneko bazkariatxosnetan.

21:30 Herri-afaria txosnetan.

Uztailak 5, larunbata:14:00etan Askatasuna plazan, kantu-zi-kiro jana Kuxkuxtu txarangarekin.

Uztailak 6, igandea:14:00etan jubilatuen bazkaria Atxegajatetxean. Izen ematea itxita.

SANTIXABELETAN BAPO JATEKO, HARTU LEKUA

Page 17: Santixabelak 2014

PUBLIZITA

TEA

Page 18: Santixabelak 2014

egitarauaNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

Ekainak 30, astelehena

Goizean zehar, maskota eta zintzilika-rioak jartzea.17:30 Pala txapelketa. Ezinduen era-kustaldia, emakumezkoen finala eta gi-zonezkoen finala.

Uztailak 1, asteartea

06:00 Txokolate-gosaria eta oilasko-bil-tzaileen irteera.14:00 Oilasko-biltzaileen itzulera etabazkaria.Ondoren, oilasko-biltzaileen jokoak.19:00 Txupinazoa eta ikurrinaren igoeraUdaletxetik. Txupinazoa, eskubaloikosenior nesken taldeak botako du.19:30 Buruhandiak txistulariekin.19:30 Helduen danborrada.23:00 Laiotz-ekin dantzaldia frontoian.24:00 Helduen danborrada.24:00 Kontzertuak txosnetan: WillisDrummond, Luz de Putas eta Zezena-ren Taldea.

Uztailak 2, asteazkena

9:00 Esnadeia txistulariekin.12:00 Soka-dantza udaletxe aurrean.Jarraian, lore eta salda banaketa udale-txe aurrean.16:00 Mus txapelketa Askatasuna pla-zan.18:00 Esku Pilota Txapelketako finalak.18:00 Erraldoi eta buruhandiak Burrun-bazale Txarangarekin.18:30 Trikitilarien kalejira.19:00 Imuntzo eta Belokirekin errome-ria Askatasuna plazan.

Uztailak 3, osteguna

10:00 Umeen Eguneko dantzarekin gin-kanaren hasiera.10:30-13:00 Ludoteka: Puzgarriak Demaplazan. Eguraldi txarra balitz, Oiardo

Kiroldegian.11:00-13:00 Jokoak frontoian.Ondoren, erraldoi eta buruhandiak triki-tilariekin.14:00 Umeen lagunarteko bazkariafrontoian (norberak ekarrita).15:30-17:30 Pottokak Artzabalen.15:30-17:30 Ludoteka: Puzgarriak De-ma plazan.17:00 Frontoian, Irrien Lagunekin“Arrantzara dantzan”.18:00 Txokolate jana frontoian.Ondoren, buruhandi eta erraldoiak triki-tilariekin.19:00 Paella txapelketa eta dastaketaafaria txosnetan.22:00 Bertso musikatuen emanaldia As-katasuna plazan: Beñat Gaztelumendi,Arkaitz Oiarzabal "Xamoa", Jokin La-baien, Egoitz Zelaia.

Uztailak 4, ostirala

10:30 Haur eta gaztetxoentzako PinturaLehiaketa (materiala bertan banatukoda).11:00 Toka Txapelketa Artzabalgo egoi-tzan.12:30 Gazte Eguneko trikipoteoa txos-netan.13:00 Pintura lehiaketako sari-banaketa.14:00 Gazte bazkaria.16:30 Santixabel Igel Jokoa Artzabalgoegoitzan.17:30 Gazte jokoak herrian zehar, elek-trotxarangaz lagundurik.18:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitila-riekin.21:30 Herri-afaria txosnetan.23:00 Kontzertuak frontoian: Arto Bixar,Arkada Social, Kashbad eta McOnak tal-deen eskutik.03:00 Musika txosnetan, Zuterpoint-eneskutik.

Uztailak 5, larunbata

11:00 Haurrentzako BTT bizikleta irtee-ra, Mikel Laboa plazatik.

12:00 Preso eta iheslarien eskubideenaldeko kantujira, Kuxkuxtu txarangaklagunduta.14:00 Kantu Zikiro-jana Askatasuna pla-zan, Kuxkuxturekin.16:00 IX. Kayak jaitsiera Alirin (Zubie-ta).18:30 Erraldoi eta buruhandiak Burrun-bazale Txarangarekin.18:30 Herri kirolak: aizkolariak. 2. mai-lako txapelketako finala.20:00 Euskal presoen eskubideen alde-ko ekitaldia Askatasuna plazan.22:30 Bertso-saioa frontoian: AndoniEgaña, Amets Arzallus, Miren Amuriza,Etxahun Lekue, Asier Azpiroz eta UnaiGaztelumendi. Gai-jartzailea: Unai Eli-zasu. Amaieran, Santixabeletako XXXVIII.

Bertsopaper Lehiaketako sari banaketaegingo da.01:00 Boston Jai taldearekin dantzaldiafrontoian.01:00 Bertsio gaua Askatasuna plazan.

Uztailak 6, igandea

09:00 Esnadeia txistulariekin.11:00 Ur bataioa Oiardo Kiroldegian.11:30 Umeentzat jokoak Askatasunaplazan.11:30 Zanpantzarrak.12:00 Buruhandi eta erraldoiak dultzai-neroekin.12:30 Suziri umoretsua Munalurrakoplazan, Mikel Elexpe eta bere taldeareneskutik.13:00 Herriko dantzarien emanaldia.14:00 Jubilatuen bazkaria Atxega Jaure-gian.16:30-18:00 Santixabel Bola Txapelketairekia.18:30 Buruhandi eta erraldoiak dultzai-neroekin.18:30 Harri-jasotzaileak: GipuzkoakoHarri Txikien txapelketako finala.Idi dema: Telleria eta Olasagasti.19:30 Patata-tortilla lehiaketa.20:00 Kontzertu akustikoa txosnetan.23:00 Maskota erretzea eta traka Artza-balgo frontoian.

Page 19: Santixabelak 2014

PUBLIZITA

TEA

Page 20: Santixabelak 2014

kontzertuakNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

Uztailak 1, asteartea

Willis Drummond, unerik gozoeneanWillis Drummond sekula gelditzen ezden talde horietakoa da. 2007an lehendiska kaleratu zutenetik, 200dik gorakontzertu eskaini dituzte. Gero eta jendegehiago batzen da euren kontzertuetan.Unerik gozoenean iritsiko dira gurera.

Uztailak 2, asteazkena

Imuntzo eta Beloki,erromeriako beteranoakKepa Junkerak eta Joseba Tapiak ireki-tako bide berritzailetik, Imuntzok (soi-nu txikia) eta Belokik (panderoa, aho-tsa) erritmo berriak erantsi dizkiote tri-kiti tradizionalari, 1991n elkarrekin jo-tzeari ekin ziotenetik.

Uztailak 4, ostirala

Kashbad, talde mitikobaten itzulera Hardcoretik abiatuta, intentsitate eta me-lodia handiko kantuak idatzi zituzten90eko hamarkadan. Isilaldi luze batenondoren itzuli dira, disko berria besape-an. Lan hori aurkeztuko dute Santixabe-letan: Arrakalak (Bonberenea, 2014).

Gauerdian joko dute, txosnetan. Askatasuna plazan arituko dira, 19:00etan. Frontoian joko dute beste hiru talderekin batera.

Page 21: Santixabelak 2014
Page 22: Santixabelak 2014

laburreanNNOOAAUUAA!! AASSTTEEKKAARRIIAA.. GGEEHHIIGGAARRRRII BBEERREEZZIIAA

Uztailak 2, asteazkena

Erraldoiak eta buruhandiak,Burrunbazale txarangarekinHerriko jai askotako protagonistak diraerraldoiak eta buruhandiak. Gurean erebadira buruhandiak zein erraldoiak.Santixabel egunean ibiliko dira, Burrun-bazale txarangak ezarriko duen erritmo-an.

Uztailak 3, osteguna

Umeen Egunean, Irrien Lagunen bisitaGinkana, ludoteka, puzgarriak, jokoak,txokolate-jana... Ekitaldi bete datorUmeen Eguna. Irrien Lagunak ere ani-matu dira aurten. “Arrantzara dantzan”ikuskizuna eskainiko dute 17:00etanfrontoian.

Uztailak 4, ostirala

Haur eta gaztetxoentzatPintura Lehiaketa Urtez urte sendotzen doaz hainbat eki-taldi. Ia ia ohitura bihurtu arte. Horienartean da, haur eta gaztetxoentzat pintu-ra lehiaketa.Goizeko 10:30ean hasiko daeta gogoan izan materiala bertan banatu-ko dela.

Arratsaldeko 18:00etan abiatuko dira. Frontoian izango dira, 17:00etatik aurrera. Iaz bezala, sari banaketa frontoian izango da.

Page 23: Santixabelak 2014
Page 24: Santixabelak 2014