«Sagardoak garrantzia handia izan du hemengo gizartean» · 2015. 9. 18. · Gero, gure asmoa da,...

1
Manex Urruzola ‘Sagardoa Bidegile’ dokumentalaren ekoizlea «Sagardoak garrantzia handia izan du hemengo gizartean» lgandean estreinatuko dute Donostiako Principe zineman ‘Sagardoa Bidegile’ dokumentala, Zinemaldiko ‘Culinary Cinema’ sailaren barruan. Manex Urruzola tolosarra da sagardoaren inguruan hitz egiten duen ikus-entzunekoaren ekoizlea. Pozik dago estreinaldiaren aurretik jaso duten erantzunarekin. IGOR AGIRRE TOLOSA Gure inguruan oso ezaguna den edarietako bat da oraingoan doku- mental baterako aitzakia: sagardoa. Elhuyar eta Pixel ikus-entzuneko ekoiztetxearen artean sortu dute dokumentala eta horren ekoizle ar- dura izan du Manex Urruzolak (Tolo- sa, 1981). Estreinaldirako sarrera guztiak saldu dituzte jada. Nondik sortu zen sagardoaren in- guruko dokumentala egiteko ideia? Asko galdetzen digute hori. Istorio hau aspaldi hasi zen, duela hiru urte eta erdi edo. Nik Elhuyarren lan egi- ten dut eta aspalditik geneukan bu- ruan sagardoaren inguruan bazeu- dela bitxikeria batzuk eta akaso, jendearentzat horren ezagunak ez diren kontu batzuk. Guzti horiek ikus-entzunezko bat merezi zutela pentsatzen genuen. Gero, badakigu horrelako kon- tuak nola izaten diren. Animatzen joan ginen eta dokumental forma- tua ematea erabaki genuen. Ate ba- tzuk jotzen hasi ginen ondoren. Ikusi genuen, dokumentala egiteko, le- hendabizi, gutxieneko azpiegitura behar genuela, batez ere finantza- keta etab. Denborarekin gauza ho- riek lotzen hasi ginen eta elur-bola- ren tamaina nahikoa handia zela ohartu ginenean hasi ginen graba- ketekin. Grabaketak serio-serio egiten duela ia urtebete hasi ginen eta az- kenean, elur bola handituz eta han- dituz joan da, Zinemaldian aurkeztu arte. Zuzendaria Bego Zubia da. Bai, nire lankidea da Bego, Elhuya- rren. Eskarmentu handia du. Urte askotan kazetaritza idatzian ibili da eta azken zazpi-zortzi urtetan Tek- nopolis telebista saioan. Hortik, ikus-entzunezko lotura horretatik, dokumentala egin dugu. Dokumentalgintzan hasi berriak zarete orduan. Gure opera prima da, bai. Guretzako lehenengo lana da eta oso polita izan da prozesu guztia. Duela hiru urte eta erdi kontu honekin hasi gi- nenetik, pausoz pauso errealitate nola bihurtu den ikustea berezia izan da. Lehenengo, gidoia bihurtu zen errealitate; ondoren, lehenengo diru-laguntzak lortu genituen; poliki- poliki grabaketak egiten joan gara… Leku askotan egin ditugu grabake- tak. Gero, horri, musika jarri behar izan zaio. Dena josi behar izan da eta bai, ederra izan da. Zer kontatzen du zehazki doku- mentalak? 65 minutuko luzera dauka doku- mentalak eta protagonista sagar- doa da. Denok ezagutzen dugu sa- gardoa baina hala ere, horren ingu- ruko bidaia kultural, gastronomiko, historiko eta zientifikoa da doku- mentala. Azkenean, kuriosoa da: sagardoa mundu guztian egiten da baina Eus- kal Herrian egiten den sagardoa ba- karra da. Gainera, sagardoak ga- rrantzia handia izan du hemengo gi- zartean. Adibidez, baserriaren egitura, gaur egun ezagutzen dugun bezala, sagardotik dator. Atzera begira jartzen gara doku- mentalean, baina aurrera begira ere bai. Hemendik aurrera sagardoaren erronkak zein diren aztertzen ditu- gu. XX. mendearen hasieran, sagar- doa askoz ere garrantzitsuagoa zen Euskal Herrian orain dena baino, eta hori berreskuratzeko zein neurri hartzen ari diren ere azaltzen da. Euskal Herritik kanpo ere ibili za- rete grabatzen ezta? Egia da, bai. Ez dut asko kontatuko Ameriketako Estatu Batuetan egon garela esaten badut. Argi genuen hasieratik: dokumental bat egin be- har bagenuen, Ameriketako Estatu Batuetan sagardoa hartzen ari den indarra edo merkatuan irekitzen ari diren ate horiek erakutsi behar geni- tuen. Dokumentalaren trailerrean Jako- ba Errekondok hau dio: «Sagarrik gabe ez genuke baserririk eduki- ko». Bai, hori da. Jakobak perla hori bota- tzen du eta horrelako gehiago ere esaten ditu dokumentalean zehar. Egia esan Jakobak asko daki sagar- doaz eta dokumentalean egon be- har zuela argi geneukan hasiera-ha- sieratik. Kuriosoa da, sagardoaren inguruan, hori eta horrelako beste esaldi borobil bat baino gehiago ematen dituela Jakobak. Ikus-entzu- lea harrituta utziko dute, seguru. Emakume batek trailerrean dio, sagardotegi batean momenturik zailena, emakume bezala, kupe- lak irekitzea dela. Feminismoa ere jorratzen al du ikus-entzunezko- ak? Ez da dokumentaleko gai protago- nistetako bat baino bada zeharka- zeharka ateratzen den gaietako bat. Ordubetean gai asko lantzen dira eta berdintasunarena ere hor dago. Azkenean, sagardoaren mundu imaginarioa gizonezkoen mundua dela dirudi, baina gertatzen ari den gauza bat eta errelitate da, ordea, sagardotegiak orain hartzen dituz- ten kudeatzaile asko, emakumeak direla. Hainbat arrazoirengatik ger- tatzen da hori: batzuetan, horrela suertatu delako besterik gabe eta beste batzuetan, sagardotegi bate- ko ondorengo guztiak alabak zirela- ko. Egia da, protagonista bat baino gehiago direla zuk esandako egoera horren aurrean daudenak. Doku- mentalean hitz egiten duen emaku- me bakoitzak bere ikuspegia dauka. Batzuetan ez daukate zer ikusirik batak bestearekin, baina ikuspegi horiek ere erakusten dira. Film egileei dena kontrolpean iza- tea gustatzen zaie askotan. Sa- gardotegiak ez dira horretarako tokirik aproposenak ziur aski. Nola bizi izan duzue hori guztia? Nik uste dut alderantziz dela. Azke- nean, kamera batekin goazenean grabaketa bat egitera, guk beldur gehien naturaltasun faltari izaten diogu. Hau da, elkarrizketa bat egin behar dugula eta parean daukagu- nak gidoia buruz ikasita daukala; edo oso urduri dagoela eta ez dela ari gauzak normalean egiten dituen bezala egiten edo esaten dituen be- zala esaten. Hori asko nabaritzen da kameran. Sagardotegi batek, juxtu, horre- tan laguntzen duela uste dut. Jen- dea hasieran kamerak ikusi eta de- seroso egon daiteke, baina bigarren edo hirugarren txotxerako, jendea animatu egiten da eta horri esker irudi onak lortzen dira. Dokumenta- lean badaude horrela lortutako mo- mentu batzuk, hasiera batean gi- doian agertzen ez zirenak. Horrela- ko urrezko momentu bat lortzen duzunean, azkenean, dokumentale- an sartzen duzu. Momentu horietako batean ala ez, eskualdea ikusi ahalko dugu iru- dietan? Irudiak orokorrak dira. Gipuzkoa, Bizkaia, Iparraldea... orokorrean Euskal Herria agertzen da. Tolosal- deko sagardotegiren bat edo beste agertzen den ez dakit ziur. Hala ere, ikusi ez dakit, baina entzun, entzun- go dugu Tolosaldea. Dokumentalak badauka jatorriz- ko musika bat. Bagenituen partitu- rak idatzita, musikariekin hitz egin- da genuen, baina estudio bat behar genuen musika hori grabatzeko. Ho- rretarako Bonberenea aukeratu ge- nuen. Bonbereneakoak, egia esan, oso ondo portatu ziren gurekin eta gainera, dokumentaleko soinu-tek- nikaria beste tolosar bat izan da, Mi- kel Zelaia Mirri. Berarekin grabatu genuen dokumentaleko musika Bonbereneako estudioan, urteko egunik beroenean, seguru aski. Ia urtu ginen bertan! Ez dakit hala ere, edo agian horregatik, baina oso ondo geratu zen musika. Igandean proiektatuko duzue le- hen aldiz dokumentala. Zer mo- duzko harrera jasotzen ari da es- treinaldia? Igandean estreinatuko dugu doku- mentala Donostiako Zinemaldian. Principe zineman izango da 18:00etan. Oso pozik gaude eta aldi berean harrituta. Oso pozik gaude Zinemaldiko sarrerak salgai jarri zi- renetik bi ordu eta laurdenera agor- tu zirelako. Aldi berean, aldiz, harri- tuta gaude, ez genuelako horrelako erantzuna espero. Arrakastatsua da guretzat eta pozik gaude, baina zur eta lur ere bai, familiarteko eta la- gun batzuk sarrerarik gabe gelditu baitira. Ez zoazte lehiatzera Donostiara, ordea. Culinary Cinema atalean dago doku- mentala eta lehiaketaz kanpo goaz, bai. Hala ere, estreinaldirako sarre- rak berehala agortu baziren ere, bi egun beranduago, asteartean, be- rriro proiektatuko da dokumentala eta saio horretarako oraindik gera- tzen dira sarrera batzuk. Hemendik aurrera zein ibilbide izango du dokumentalak? Egia esan, nahiko modu naturalean etortzen ari dira aukerak. Hemendik urte amaierara arte, Zinemaldian erakusleiho hori edukitzeak zer bide ematen duen ikusiko dugu. Egia esan, nazioarteko beste zinemaldi batzuetatik jarri dira dagoeneko gu- rekin harremanetan. Hala ere, oraindik garaiz da zerbait esateko. Zinemaldian egon behar dugu be- raiekin eta ikusi dugu zein aukera di- tugun. Printzipioz, ideia litzateke, Donostiakoa bezalako beste zine- maldiren batean edo bestean parte hartzea. Horretaz gain, ETBn ere emango dute ikus-entzunezkoa. Gero, gure asmoa da, urtarriletik au- rrera eta sagardo denboraldiarekin batera, Euskal Herriko zinemetan proiekzioak egitea. Manex Urruzola tolosarra dokumentalaren berri ematen duen kartela eskuetan duela. IGOR AGIRRE Tolosa 2015eko irailaren 17a, osteguna / Tolosaldeko Ataria 5 Tolosa 4 2015eko irailaren 17a, osteguna / Tolosaldeko Ataria Denok ezagutzen dugu sagardoa, baina horren inguruko bidaia kultural, gastronomiko eta zientifikoa da» M. IRAOLA Ostiralean hasiko da Donostiako 63. Zinemaldia, eta hilaren 26ra arte lu- zatuko da. Eskualdeak izango du pre- sentzia Donostian, eta Donostiak ere Tolosaldean. Izan ere, beste behin, Topic zentro- ak eta Donostiako Zinemaldiak bat egin dute, bertan eskaintzen diren film batzuk Tolosan ikus daitezen. Aurten King Kong-en bi filmak izango dira ikusgai, zine jaialdiak Zine Klasi- koari eskaintzen dion tartearen ba- rruan. Horietako bat Merian C. Coo- per eta Ernst B. Schoedsack egilere- na da, 1933. urtekoa, eurei zuzendurik baitako zine klasiko tarte hori. Film hauen emanaldiarekin ba- tera, Zinemaldia eta Tolosako Inaute- riak batuko ditu Topic-ek. Izan ere, King Kong filma bertan proiektatuko dela aprobetxatuz, Iñaki Goikoetxeak 2010. urteko inauterietan filmeko protagonistarekin egindako panpina erraldoia jarri dute museoan. Bertan geratzeko asmoa du. Diseinatzaile tolosarrak burua gor- de zuen inauteri haien ondoren, eta zertxobait konpondu ondoren, Topic Zentroari eman dio. Ostiralean bertan, film emanaldia- ren aurretik, 19:00etan, egingo dute Eskualdeak presentzia izango du Zinemaldian, eta Zinemaldiak Tolosaldean King Kong-en bi film eskainiko dituzte TOPIC zentroan, ostiralean eta larunbatean panpinaren inaugurazioa. Oraindik esan ezin den sorpresaren bat ere izango da. Eskualdean grabatutako film bat Aurtengo Zinemaldian euskarak ez ezik, eskualdeak ere izango du toki- rik. Izan ere, Zuzendari Berriak atale- an Pikadero emango dute. Filmeko bi protagonistak eskualdekoak dira: Al- kizako Barbara Goenaga eta Tolosa- ko Joseba Usabiaga. Komedia erro- mantikoa da eta bikote gazte batek krisia dela eta gurasoen etxetik joate- ko dituen arazoen inguruan hitz egi- ten du. Iñaki Goikoetxea diseinatzaile tolosarrak 2010eko inauterietan egindako King Kong-en panpina erraldoia. E. MAIZ TOLOSAN (TOPIC) Irailak 18. King Kong. 20:00etan Irailak 19. El hijo de King Kong. 18:30ean. ‘PIKADERO’ Irailak 18. 14:00etan, Principal aretoan; 16:00etan Kursaalen. Irailak 19. 18:15ean Antiguo Berri. Irailak 20. 22:45ean Antiguo Berri. Irailak 24. 21:30ean Kursaalen. EMANALDIAK

Transcript of «Sagardoak garrantzia handia izan du hemengo gizartean» · 2015. 9. 18. · Gero, gure asmoa da,...

Page 1: «Sagardoak garrantzia handia izan du hemengo gizartean» · 2015. 9. 18. · Gero, gure asmoa da, urtarriletik au-rrera eta sagardo denboraldiarekin batera, Euskal Herriko zinemetan

Manex Urruzola • ‘Sagardoa Bidegile’ dokumentalaren ekoizlea

«Sagardoak garrantziahandia izan du

hemengo gizartean»lgandean estreinatuko dute Donostiako Principe zineman ‘Sagardoa Bidegile’ dokumentala, Zinemaldiko‘Culinary Cinema’ sailaren barruan. Manex Urruzola tolosarra da sagardoaren inguruan hitz egiten duen

ikus-entzunekoaren ekoizlea. Pozik dago estreinaldiaren aurretik jaso duten erantzunarekin.

IGOR AGIRRE TOLOSA

Gure inguruan oso ezaguna denedarietako bat da oraingoan doku-mental baterako aitzakia: sagardoa.Elhuyar eta Pixel ikus-entzunekoekoiztetxearen artean sortu dutedokumentala eta horren ekoizle ar-dura izan du Manex Urruzolak (Tolo-sa, 1981). Estreinaldirako sarreraguztiak saldu dituzte jada.Nondik sortu zen sagardoaren in-

guruko dokumentala egiteko

ideia?

Asko galdetzen digute hori. Istoriohau aspaldi hasi zen, duela hiru urteeta erdi edo. Nik Elhuyarren lan egi-ten dut eta aspalditik geneukan bu-ruan sagardoaren inguruan bazeu-dela bitxikeria batzuk eta akaso,jendearentzat horren ezagunak ezdiren kontu batzuk. Guzti horiekikus-entzunezko bat merezi zutelapentsatzen genuen.

Gero, badakigu horrelako kon-tuak nola izaten diren. Animatzenjoan ginen eta dokumental forma-tua ematea erabaki genuen. Ate ba-tzuk jotzen hasi ginen ondoren. Ikusigenuen, dokumentala egiteko, le-hendabizi, gutxieneko azpiegiturabehar genuela, batez ere finantza-keta etab. Denborarekin gauza ho-riek lotzen hasi ginen eta elur-bola-ren tamaina nahikoa handia zelaohartu ginenean hasi ginen graba-ketekin.

Grabaketak serio-serio egitenduela ia urtebete hasi ginen eta az-

kenean, elur bola handituz eta han-dituz joan da, Zinemaldian aurkeztuarte.Zuzendaria Bego Zubia da.

Bai, nire lankidea da Bego, Elhuya-rren. Eskarmentu handia du. Urteaskotan kazetaritza idatzian ibili daeta azken zazpi-zortzi urtetan Tek-

nopolis telebista saioan. Hortik,ikus-entzunezko lotura horretatik,dokumentala egin dugu.Dokumentalgintzan hasi berriak

zarete orduan.

Gure opera prima da, bai. Guretzakolehenengo lana da eta oso politaizan da prozesu guztia. Duela hiru

urte eta erdi kontu honekin hasi gi-nenetik, pausoz pauso errealitatenola bihurtu den ikustea bereziaizan da. Lehenengo, gidoia bihurtuzen errealitate; ondoren, lehenengodiru-laguntzak lortu genituen; poliki-poliki grabaketak egiten joan gara…Leku askotan egin ditugu grabake-

tak. Gero, horri, musika jarri beharizan zaio. Dena josi behar izan daeta bai, ederra izan da.Zer kontatzen du zehazki doku-

mentalak?

65 minutuko luzera dauka doku-mentalak eta protagonista sagar-doa da. Denok ezagutzen dugu sa-gardoa baina hala ere, horren ingu-ruko bidaia kultural, gastronomiko,historiko eta zientifikoa da doku-mentala.

Azkenean, kuriosoa da: sagardoamundu guztian egiten da baina Eus-kal Herrian egiten den sagardoa ba-karra da. Gainera, sagardoak ga-rrantzia handia izan du hemengo gi-zartean. Adibidez, baserriarenegitura, gaur egun ezagutzen dugunbezala, sagardotik dator.

Atzera begira jartzen gara doku-mentalean, baina aurrera begira erebai. Hemendik aurrera sagardoarenerronkak zein diren aztertzen ditu-gu. XX. mendearen hasieran, sagar-doa askoz ere garrantzitsuagoa zenEuskal Herrian orain dena baino,eta hori berreskuratzeko zein neurrihartzen ari diren ere azaltzen da.Euskal Herritik kanpo ere ibili za-

rete grabatzen ezta?

Egia da, bai. Ez dut asko kontatukoAmeriketako Estatu Batuetan egongarela esaten badut. Argi genuenhasieratik: dokumental bat egin be-har bagenuen, Ameriketako EstatuBatuetan sagardoa hartzen ari denindarra edo merkatuan irekitzen aridiren ate horiek erakutsi behar geni-tuen.Dokumentalaren trailerrean Jako-

ba Errekondok hau dio: «Sagarrik

gabe ez genuke baserririk eduki-

ko».

Bai, hori da. Jakobak perla hori bota-tzen du eta horrelako gehiago ereesaten ditu dokumentalean zehar.Egia esan Jakobak asko daki sagar-doaz eta dokumentalean egon be-har zuela argi geneukan hasiera-ha-sieratik. Kuriosoa da, sagardoareninguruan, hori eta horrelako besteesaldi borobil bat baino gehiagoematen dituela Jakobak. Ikus-entzu-lea harrituta utziko dute, seguru.Emakume batek trailerrean dio,

sagardotegi batean momenturik

zailena, emakume bezala, kupe-

lak irekitzea dela. Feminismoa ere

jorratzen al du ikus-entzunezko-

ak?

Ez da dokumentaleko gai protago-nistetako bat baino bada zeharka-zeharka ateratzen den gaietako bat.Ordubetean gai asko lantzen diraeta berdintasunarena ere hor dago.Azkenean, sagardoaren munduimaginarioa gizonezkoen munduadela dirudi, baina gertatzen ari dengauza bat eta errelitate da, ordea,sagardotegiak orain hartzen dituz-ten kudeatzaile asko, emakumeakdirela. Hainbat arrazoirengatik ger-

tatzen da hori: batzuetan, horrelasuertatu delako besterik gabe etabeste batzuetan, sagardotegi bate-ko ondorengo guztiak alabak zirela-ko.

Egia da, protagonista bat bainogehiago direla zuk esandako egoerahorren aurrean daudenak. Doku-mentalean hitz egiten duen emaku-me bakoitzak bere ikuspegia dauka.Batzuetan ez daukate zer ikusirikbatak bestearekin, baina ikuspegihoriek ere erakusten dira.Film egileei dena kontrolpean iza-

tea gustatzen zaie askotan. Sa-

gardotegiak ez dira horretarako

tokirik aproposenak ziur aski.

Nola bizi izan duzue hori guztia?

Nik uste dut alderantziz dela. Azke-nean, kamera batekin goazeneangrabaketa bat egitera, guk beldurgehien naturaltasun faltari izatendiogu. Hau da, elkarrizketa bat eginbehar dugula eta parean daukagu-nak gidoia buruz ikasita daukala;edo oso urduri dagoela eta ez delaari gauzak normalean egiten dituenbezala egiten edo esaten dituen be-zala esaten. Hori asko nabaritzen dakameran.

Sagardotegi batek, juxtu, horre-tan laguntzen duela uste dut. Jen-dea hasieran kamerak ikusi eta de-seroso egon daiteke, baina bigarrenedo hirugarren txotxerako, jendeaanimatu egiten da eta horri eskerirudi onak lortzen dira. Dokumenta-lean badaude horrela lortutako mo-mentu batzuk, hasiera batean gi-doian agertzen ez zirenak. Horrela-ko urrezko momentu bat lortzenduzunean, azkenean, dokumentale-an sartzen duzu.Momentu horietako batean ala ez,

eskualdea ikusi ahalko dugu iru-

dietan?

Irudiak orokorrak dira. Gipuzkoa,

Bizkaia, Iparraldea... orokorreanEuskal Herria agertzen da. Tolosal-deko sagardotegiren bat edo besteagertzen den ez dakit ziur. Hala ere,ikusi ez dakit, baina entzun, entzun-go dugu Tolosaldea.

Dokumentalak badauka jatorriz-ko musika bat. Bagenituen partitu-rak idatzita, musikariekin hitz egin-da genuen, baina estudio bat behargenuen musika hori grabatzeko. Ho-rretarako Bonberenea aukeratu ge-nuen. Bonbereneakoak, egia esan,oso ondo portatu ziren gurekin etagainera, dokumentaleko soinu-tek-nikaria beste tolosar bat izan da, Mi-kel Zelaia Mirri. Berarekin grabatugenuen dokumentaleko musikaBonbereneako estudioan, urtekoegunik beroenean, seguru aski. Iaurtu ginen bertan! Ez dakit hala ere,edo agian horregatik, baina osoondo geratu zen musika.Igandean proiektatuko duzue le-

hen aldiz dokumentala. Zer mo-

duzko harrera jasotzen ari da es-

treinaldia?

Igandean estreinatuko dugu doku-mentala Donostiako Zinemaldian.Principe zineman izango da18:00etan. Oso pozik gaude eta aldiberean harrituta. Oso pozik gaudeZinemaldiko sarrerak salgai jarri zi-renetik bi ordu eta laurdenera agor-tu zirelako. Aldi berean, aldiz, harri-tuta gaude, ez genuelako horrelakoerantzuna espero. Arrakastatsua daguretzat eta pozik gaude, baina zureta lur ere bai, familiarteko eta la-gun batzuk sarrerarik gabe gelditubaitira.Ez zoazte lehiatzera Donostiara,

ordea.

Culinary Cinema atalean dago doku-mentala eta lehiaketaz kanpo goaz,bai. Hala ere, estreinaldirako sarre-rak berehala agortu baziren ere, biegun beranduago, asteartean, be-rriro proiektatuko da dokumentalaeta saio horretarako oraindik gera-tzen dira sarrera batzuk.Hemendik aurrera zein ibilbide

izango du dokumentalak?

Egia esan, nahiko modu naturaleanetortzen ari dira aukerak. Hemendikurte amaierara arte, Zinemaldianerakusleiho hori edukitzeak zer bideematen duen ikusiko dugu. Egiaesan, nazioarteko beste zinemaldibatzuetatik jarri dira dagoeneko gu-rekin harremanetan. Hala ere,oraindik garaiz da zerbait esateko.Zinemaldian egon behar dugu be-raiekin eta ikusi dugu zein aukera di-tugun. Printzipioz, ideia litzateke,Donostiakoa bezalako beste zine-maldiren batean edo bestean partehartzea. Horretaz gain, ETBn ereemango dute ikus-entzunezkoa.Gero, gure asmoa da, urtarriletik au-rrera eta sagardo denboraldiarekinbatera, Euskal Herriko zinemetanproiekzioak egitea.

Manex Urruzola tolosarra dokumentalaren berri ematen duen kartela eskuetan duela. IGOR AGIRRE

Tolosa

�2015eko irailaren 17a, osteguna / Tolosaldeko Ataria 5

Tolosa

�4 2015eko irailaren 17a, osteguna / Tolosaldeko Ataria

Denokezagutzen dugu

sagardoa, baina horreninguruko bidaia

kultural, gastronomikoeta zientifikoa da»

M. IRAOLA

Ostiralean hasiko da Donostiako 63.Zinemaldia, eta hilaren 26ra arte lu-zatuko da. Eskualdeak izango du pre-sentzia Donostian, eta Donostiak ereTolosaldean.

Izan ere, beste behin, Topic zentro-ak eta Donostiako Zinemaldiak bategin dute, bertan eskaintzen direnfilm batzuk Tolosan ikus daitezen.Aurten King Kong-en bi filmak izangodira ikusgai, zine jaialdiak Zine Klasi-koari eskaintzen dion tartearen ba-rruan. Horietako bat Merian C. Coo-per eta Ernst B. Schoedsack egilere-na da, 1933. urtekoa, eureizuzendurik baitako zine klasiko tartehori. Film hauen emanaldiarekin ba-tera, Zinemaldia eta Tolosako Inaute-riak batuko ditu Topic-ek. Izan ere,King Kong filma bertan proiektatukodela aprobetxatuz, Iñaki Goikoetxeak2010. urteko inauterietan filmekoprotagonistarekin egindako panpinaerraldoia jarri dute museoan. Bertangeratzeko asmoa du.

Diseinatzaile tolosarrak burua gor-

de zuen inauteri haien ondoren, etazertxobait konpondu ondoren, TopicZentroari eman dio.

Ostiralean bertan, film emanaldia-ren aurretik, 19:00etan, egingo dute

Eskualdeak presentziaizango du Zinemaldian, etaZinemaldiak TolosaldeanKing Kong-en bi filmeskainiko dituzte TOPICzentroan, ostiralean eta larunbatean

panpinaren inaugurazioa. Oraindikesan ezin den sorpresaren bat ereizango da.

Eskualdean grabatutako film bat

Aurtengo Zinemaldian euskarak ezezik, eskualdeak ere izango du toki-rik. Izan ere, Zuzendari Berriak atale-an Pikadero emango dute. Filmeko biprotagonistak eskualdekoak dira: Al-kizako Barbara Goenaga eta Tolosa-ko Joseba Usabiaga. Komedia erro-mantikoa da eta bikote gazte batekkrisia dela eta gurasoen etxetik joate-ko dituen arazoen inguruan hitz egi-ten du.

Iñaki Goikoetxea diseinatzaile tolosarrak 2010eko inauterietan egindako King Kong-en panpina erraldoia. E. MAIZ

TOLOSAN (TOPIC)

Irailak 18.

King Kong. 20:00etan Irailak 19.

El hijo de King Kong. 18:30ean.

‘PIKADERO’

Irailak 18. 14:00etan, Principalaretoan; 16:00etan Kursaalen.Irailak 19. 18:15ean Antiguo Berri.Irailak 20. 22:45ean Antiguo Berri.Irailak 24. 21:30ean Kursaalen.

EMANALDIAK