rufinoren mundua - rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewEredu-testua (texto-modelo): escucha...

235
Dio rufinok 1 Zaldibiako Olaeta auzoa: Olegi edo Olategi baserria. 1945. Azaroak 16: rufino jaio zen eguna. Azaroaren 11n; bost egun lehenago, San Martin. Txerria hiltzeko tenorea. Ez daki zer ordutan jaio zen. Seguruenik, amak kontatuko zion, baina ahaztua dauka datua. Familiartean txerri- puska eta odolkiak banatu ostean, lukainkak egiteko orea prestatu. Haur-minak. Naturaren legea. Orain dela gutxi jakin du ostirala zela. Datorren urtean, 2012an, izango du hurrengo urtebetetze perfektua, ostiralean egokitzen baita. Pentsatu: 1945. Hirekin ezkontzen denak astean bi ostiral pasatu beharko ditik, esaten zen garaikoa da rufino. Auzoko lagun batzuek ezin zioten rufino esan, eta irrufino esaten zioten. Errupin deitzeak ez du molestatzen, ezta rufo esateak ere, baina izen ofiziala beti rufino. Ez al da posible minik gabe sortzea? Erditze laburra, haur txikiari dagokion eran. Berehala jaio zen. Zortzigarren partoa, zazpigarren haurra etxerako. Bestea hilobian. Hobe amak gutxi sufritzea. Haurrak munduan sufritzen badu ez da amaren errua. Segundoko bi jaiotzen dira. Beste bi hil nonbait, dio rufinok. Amak kontatzen zuen anekdota bat: Genoveva Beheko Kaletik Goiko Kalera, oinez, rufino Elizan sartuta. Mariaundineko atarian, denda aurrean, Segundak: 1

Transcript of rufinoren mundua - rufiraola.files.wordpress.com  · Web viewEredu-testua (texto-modelo): escucha...

Dio rufinok

1Zaldibiako Olaeta auzoa: Olegi edo Olategi baserria. 1945. Azaroak 16: rufino jaio zen eguna. Azaroaren 11n; bost egun lehenago, San Martin. Txerria hiltzeko tenorea. Ez daki zer ordutan jaio zen. Seguruenik, amak kontatuko zion, baina ahaztua dauka datua. Familiartean txerri-puska eta odolkiak banatu ostean, lukainkak egiteko orea prestatu. Haur-minak. Naturaren legea. Orain dela gutxi jakin du ostirala zela. Datorren urtean, 2012an, izango du hurrengo urtebetetze perfektua, ostiralean egokitzen baita. Pentsatu: 1945. Hirekin ezkontzen denak astean bi ostiral pasatu beharko ditik, esaten zen garaikoa da rufino. Auzoko lagun batzuek ezin zioten rufino esan, eta irrufino esaten zioten. Errupin deitzeak ez du molestatzen, ezta rufo esateak ere, baina izen ofiziala beti rufino. Ez al da posible minik gabe sortzea? Erditze laburra, haur txikiari dagokion eran. Berehala jaio zen. Zortzigarren partoa, zazpigarren haurra etxerako. Bestea hilobian. Hobe amak gutxi sufritzea. Haurrak munduan sufritzen badu ez da amaren errua. Segundoko bi jaiotzen dira. Beste bi hil nonbait, dio rufinok.Amak kontatzen zuen anekdota bat: Genoveva Beheko Kaletik Goiko Kalera, oinez, rufino Elizan sartuta. Mariaundineko atarian, denda aurrean, Segundak: Urtsularrekoek oraintxe eraman dute umea bataiatuta eta honek halako bi pisatuko ditu. Rufino ez zen handia izango, baina, bere sudur motzarekin batera, aurpegi txiki eta betea ikusten zitzaion zapien artean; baita belaun-zuztar sendoak ere. Aitak, rufinoren neurri txikiak eta meharrak aipatuz gero, laster botatzen zuen: Aurpegira ez baino begira iezaiozue belaun-buruetara. Ez zeukan saltzeko, nahiz eta zazpigarrena izan ordurako. Eta beste bat etorriko zen, oraindik, rufinoren atzetik. Sei mutil eta bi neska izan dira guztira.

1

Jeneralean ez, baizik eta beti etxean bertan erditzen ziren orduko ama guztiak. Senarrari hoska garia ereiten ari zen tokira. Bai banoa, esango zion senarrak.Nobedadeak. Anaia zaharrena Igartzaetara abisuarekin. Berehala nola esaiok, dio rufinok adierazio ziola izebak Patxiri.Aita medikuarengana, abarka eta guzti. Gari arrastoak soinean. Santos zena. Hura zen orduan mediku eta praktikante. Santos, izeba eta ama aurrez aurre. Hiruren artean ekarriko zuten landare berria mundura. Lehenengo negar hotsa. Berriz ere mutila dun, bada, neska!, dio rufinok esan zuela izebak. Utzion! Ondo bada hor izango dun!, erantzun amak.Rufinok ez zuen ezagutu aitona eta amonarik, ez aitaren aldekorik eta han gutxi amarenik. Aitaren aldeko aitona Olegin bertakoa zen: Prantxiko Mari Iraola Garmendia. Makilaria.Aitaren aldeko amona Beasaingoa: Maria Antonia Jauregi Garmendia, Buduarreta baserrian jaioa. Gero Muxika baserrian bizitakoa. Amaren aldeko aitona Igartzaetakoa zen, Olegiren ondo-ondoan dago Igartzaeta. Praski. Ponteko izena: Frantzisko Ignazio. Garmendia Gurrutxaga. Ataungo Munduate baserria: Amaren aldeko amonaren jaiotetxea. Katalina Apalategi Goikoetxea zuen bere grazia. Gurasoen izen-deitura osoak: Pedro Jose eta Genoveva ziren, Pedro Jose Iraola Jauregi eta Genoveva Garmendia Apalategi. Rufino pontearen aurrean. Salvador Marzana prest haurra bataiatzeko. Pedro Jose eta Migel Antonio elkarri begira. Zer izen ipini behar diok?, dio rufinok esan ziola aitak osabari.

2

Izena?, galdetu zuen batatzaileak, don Xalvador Marzaba sakramentinoak. Ja, ja, ja, barre berezia aitapontekoak; guneko santuaranea: rufino, ja, ja, ja!, Amapontekoa: igartzetako izeba Josepa. Eragozpenik ez izenarekin. Sarritan aipatu izan diote rufinori haren ponteko izena arraro samarra ez ote den. Beti gauza bera erantzun izan du, gustura dagoela izenarekin eta konplexurik gabe azaldu izan duela joandako toki guztietan.Amari suertatu zitzaion egoera xelebre samarra: semea bataiatuta ekarri eta nola zeritzan jakin ez.Izena?, amak ere. Rufino!, Joxe Marik aldamenetik, lau urterekin. Azkar eta galdezka ikertuta. Aitak eta izebak berretsi. Amari ere gustatu zitzaion.Aitak, bazuen lagun bat Rufino izenekoa, dio rufinok. Agi danean, rufinoren ama ez zen izango esne errazeko emakumea. Olegin, beti, behi-esnea erabili zuten umeak hazteko garaian. Ez zen falta esnerik. Baina azukrea? Gerra amaitu zela sei urte. Artean razionamendua indarrean. Eta azukrea behar haurrarentzat esnea gozatuko bazuten. Zoaz salto batean Ordiziara, amak aitari.Bizikleta zaharrean? Ez. Karteroaren karroan joan eta ekarri zuen aitak Ordiziatik kilo azukrea, 55 pezeta ordainduta. Garesti! Rufinok ez zuen besapean ogirik ekarri. Ezta azukrerik ere. Zazpigarrenak ez du inoiz ekartzen. Esnebera izan ezagatik, saiatu zen Genoveva umeei bularra ematen; gaztenari hiru urtera arte eman zion. Askotan, soroan lanean ari zen tokira joaten zen, anaia gazteen hori, titi eske, siestatik jaikita. Ama, titia!Guraso guztiek bezala, rufinorenak ere izango zituzten akatsak, baina ahaleginak egin zituzten, eta saiatu ezaren faltaz ez zuten eramango beste mundura kontzientziako karga edo kargu handirik. Bistan da pobreak zirela, etxe zaharra zutela, eta ez dakit nola moldatzen ziren halako familia tzarra aurrera ateratzeko; ez Olegin bakarrik, baita beste askotan ere.

3

2Nahiago nikek ikusiko bahu baserri hori barrutik nolakoa den, esan zidan rufinok, eta halaxe joan nintzen. Behean, baserri guztietan bezala, ukuilua. Ganaduak hausnarrean. Rufinoren garaian, hogei bat buru, idi parea kontatuta. Aska aurrean txerritegiak ziren: bi edo hiru txerrama izaten zituzten. Batzuetan etxetik bertatik eta, askotan, Ordiziako ferian saltzen zituzten txerrikumeak. Beti merke. Behin batean, rufinok berak saldu zuen txerri bat, anaia zaharrak fabrikara joan behar baitzuen 12:00etarako. Trapero Bizargorri! Hona zetorrek. Jono! Txerri politak hemen. Aizue, nor da azienda hauen jabea?, dio rufinok galdetu zuen Trapero Bizargorrik. Ni, rufinok. Hi?, harrituta, Trapero Bizargorrik. Rufinok 13/14 urte. Zenbatea?, Trapero Bizargorrik. 110 durotan, rufinok. Bale, baina zakua heuk jartzekotan, Trapero Bizagorrik. Trapero zakurik gabe?, ez dio axola, rufinok, zaku eta guzti zuretzat. Erostuna, oker ez banago, Periko Alonso futbolari famatuaren aitona zen, dio rufinok. Esnea letxeriara ateratzen zuten: Iriarte. Bautista Mendizabalek batzen zituen harentzat. Geroago, askoz geroago, Zaldibiako Lizarraga baserriko Sukiari ateratzen hasi ziren. Hark Donostian partitzen zuen Olegin eta beste baserri batzuetan erositako esnea. Sukia familia oso ospetsua da Zaldibian: familia horretakoa zen Anjel Sukia kardinala. Rufino. Astoa. Kalera. Batzuetan, errotara artoa edo gariarekin eta beste batzuetan enkarguak egitera. Jeneralean, Joan Manuelene eta Dendaberritik ibiltzen ziren. Buruz egiten zituen beti enkarguak. Paperetik ez. Amak esaten zion zerrenda, eta gero galdetu: ea nola esaten dioan. Sei ogi, hogei kilo erretxiloi, kilo bat azukre, litro bat olio. Baba..., erantzungo zion rufinok. Baba, zenbat? ama, galdetu zuen rufinok. Hoegi kilo ekar itzak, asto horrentzat nahiko karga izango duk eta, dio rufinok esaten ziola amak. Ezer ahantzi gabe, eh!, jarraituko zuen amak. Bai, ama!, erantzungo zion rufinok. Joan-etorria franko egindakoa da rufino. Batzuetan diruarekin. Besteetan apuntean. Hamaika zor egin nian nik, dio rufinok broman. Oraindik ez dut amaitu ukuilukoa dena. Esan dut ganaduen aska aurrean txerritegiak zirela. Baita, ordea, sagardo-kupelak ere. Kupelak eta barrikak. Rufinori berari emango diogu hitza:

4

Kupela luzeagoa zen, eta zilindroaren formakoa, nahiz eta mutur batean estuxeagoa izan zitekeen; barrika, aldiz, bi muturretan estuagoa eta erdian triparekin. Kupela, normalean, bertikalean egoten zen, eta barrika horizontalean, egurrezko base edo euskarriaren gainean. Ez dakit urtero, baina batzuetan, behintzat, egiten genuen sagardoa. Geuk ez genuen dolarerik. Zelai Eder (Zelear) baserrira joaten ginen langintza horretara. Lehenengo aldiz ikusi nuenean, harrituta gelditu nintzen. Ordurako motorrarekin zuten sagarra jotzeko (txikitxeko) makina. Ganbaran zeukaten hori eta handik ziztu bizian jaisten zen sagar txikitua dolarera. Han zukutu, muztioa atera eta barrikan sartu. Idiak eta gurdia atarian zain, barrikarekin. Inbutua garoarekin, zaborrarik sar ez zedin. Aida! Aurtengo lanak amaitu dira. Sagardo-barrika irakiten, apar zuri-zuria zeriola. Irakindakoan gaineko zuloa itxi. Kanila ipini. Kanilak edo, oro har, barrikak jariorik bazuen sebo edo xaboiarekin itxi. Ondo bidez, sagardoa botilatan sartu beharko zen, baina horretarako astirik ematen bagenion. Dena den, ez genuen sagardo asko egiten, etxerako pasadizoa baldin bazen, gustura. Goierri ez da izan sagardo-tokia. Sagardo ona edateko, Andoaindik behera. Ni umea nintzen, baina hala dut aditzera.

Rufino bera bidelagun nuela, eman nion begiratua etxeari, behetik gora. Ataria. Karrera. Karreratik egurrezko hiru eskailera-maila trantzitura. Karreratik harrizko zazpi eskailera-maila ukuilura.Trantzitutik sarrera dutela, logelak, sukaldeak eta komuna. Bi sukalde: zabarra eta berria. Berria ere aski zaharra. Sukalde zaharra: ore-mahai, gaztandegia eta beste tresneria askoren egoitza. Ondoan beste gela bat, gariz betetako kutxa parea. Baserriak bazuen sala handi bat ere, eta gela bati, ez sala handiari, baizik beste bati, Azentzioko Sala esaten zioten, anaia gazteenak Jaunartzea egin zuenean hantxe bazkaldu zutelako, dio rufino.

5

Nañarri eta Olegi aurrez aurre

Mandioa eta ganbara. Edozein baserritakoaren modukoak. Xehetasun batzuk. Ganbarako egurrezko zutabeei buruzkoak dira xehetasunak. Sekulako zutabeak dauzka Olegi zaharrak, zutabe horiek beste besanga batzuez elkartuta, egurrezko zirien bidez. Ikustekoa da arte-lana. Egurrak aizkoraz labratuta. Nola arraio zutitzen ote zituzten halako enbor puskak? Auzotik indarra bilduta? Piramideak hortxe daude. Mila aldiz lan zailaoga. Basoak ere baziren nonbat, tantai horiek hazteko. Atarian bi putzu: bata arropak garbitzeko eta, bestea, behiak ura edateko eta sukalderako ura hartzeko. Atariko putzu handia: igerilekua ere bazem. Hantxe ikasi zuen rufinok igeri. Baina edateko ura ez zuten ekartzen ataritik. Etxetik berrehun metrora iturri fin bat zeukaten: Martintxulo. Handik ekartzen zuten marmita txikian iluntzero ura. Negu eta uda, dio rufinok.Nañarri edo Txindokiren pare-paren dago Olegi baserria. Oskarbi. Orduan espektakulua da: atzealdetik gora eguzkia jaiotzen edo ilargia ateratzen. Neguan elurra zuri. Udan belarra berde. Oinetan pinudia. Gainean harkaitza. Etxe ingurua. Lau puntu kardinalak: sortaldetik, Enparantza eta Etxaburu barrena; sartaldetik Arandi aldea; iparretik Etxazpi eta hego aldetik Etxaburu. Terrenoz aski handia zen Olegi, eta belardi, soro eta baso aldetik nahiko orekatua. Garai batean bi bizitzako etxea. Rufinoren garaian bakarrekoa. Terreno lasaiak,

6

patxadakoak. Ez labore-toki ona: ospela, laiotza. Lur gozo gutxi, buztina franko!Enparantza aldean, baratzea, madari-arbola eta merkalin sagarra nabarmenenak. Sagar-arbola horretan pinpinak ia urtero egiten zuen habia, baita dotore asko kantatu ere. Beheraxeago, Soro Txikia. Enparantzatik aurrez-aurre Nañarri mendia. Zenbat aldiz igo haiz Nañarrira?, galdetu diot rufinori. Behin bakarrik. Beste bitan intentatu, ernatzun dit rufinok. Hain hurbil izaki eta, tentatu dut. Agian, horrexegatik, dio rufinok. Bertsoak paratu dizkio, ordea, esan diot. Bi aldiz: 1975ean eta 2000an, dio rufinok. Azkeneko sortarekin Lazkao Txiki lehiaketako 2. saria lortu zuen. Bertsoak: lehenengoa eta azkenekoa:

Harri-izarra, harkaitz-landare,gure Nañarri denen errege:zure distirek gure etxeajotzen dute parez pare (bis)Artzain-etxolak goi ta behe,eta hainbat mendizale.Zer ginateke zu gabe!Errezatuko diot Jaunarihiru-lau bat Aita gure,nork ikusia izan dezazungu guztiok hilda ere (bis).

Ibiliaren mende honetanhegan egiten duzu benetan:azaltzen zara fotografoeneskaparate denetan (bis),egutegi onenetan,Gabonetako Chrismetaneta katalogoetan;azaltzen zara ate-sarreranedo barruko hormetan,dekorazio finen parejatxetxe dotoreenetan (bis).

Oharra: bertso guztiak nahi dituenak Nañarriri begira liburuan. Auspoa Liburutegia 283.Etxazpin, gereziondoa, hurritza, erramua eta pikoa ezagutu zituen rufinok. Arbolatik bertatik jaten zituen pikoak, ezpainak urratu arte. Batzuetan, ondo heltzeko betarik eman gabe. Erramua. Ongi zaindu beharrekoa. Rufinok begiratu berezia botatzen zion, elizara eraman nahi zuen zindo eta liran. Loretan.

7

Erramu Igandea: hitzordua. Zein baino zein herriko mutiko guztiak erramu-adar banarekin. Ohorea. Autoestimua. Apustua. Elizako jira egindakoan, Erramu bedeinkatua ganbaran gordetzen zen. Ekaitza bazen, erramu-hostoarekin banatzen zen ur bedeinkatua etxe-bueltan. Santa Kruz: maiatzaren 3a. Ganbaratik erramua jaitsi. Gurutzeak egin. Soro eta belardietan ipini. Konjuroekin apaizak hankapean harraturiko xomorroak bakarrik galtzen ziren, dio rufinok. Gerezi-arbolari erantsita kolunpioa. Etxearen kontra-kontra oilategia. Behin, oilategi inguruan azeria zebilelakoan tiro egin eta etxeko zakurra akabatu zuten. Etxaburu aldetik mandioa, ataria eta putzuak. Mandiotik ganbara zaharreraino gurdia eta idiak zuzenean. Etxaburu sail dezentea da. Gehiena soro izana, azkenaldian dena belardi. Goi-goian basoa, Igartzaeta baserriarekin muga egiten zuela. Gaztainadia: Gogoan du bederatzi urte zituen egunean hantxe ari zirela gaztaina biltzen, eta Osaba Paskual hil da!, dio rufinok heldu zela notizia. Aitaren eta Semearen!, amak. Bagenekien gizki zegoela. Ospitalean. Nik bederatzi urte. Hark berrogeita hamalau, dio rufinok. Etxaburu-bazterra: belardia. Hango gauzarik ederrena, rufinorentzat, gereziak. Hamaika jan egindakoa da, arbolatik bertatik!Arandik eliz bidearekin egiten zuen muga. Gaur egun bide horretatik apenas inor asko dabilen. Mendizaleren bat. Sasia eta laharra. Arropak zabaltzeko tokia ere han zuten: Oihal-haga edo oihal-hageta. Lixiba lehortzen. Nahiz eta haga esan, alanbrezkoa. Arandi aldean, baina etxearen ondo-ondoan bi intxaur-arbola, ginda bat, eta arrosa. Haraxeago garo-metak. Olegik baso handiak zituen, eta garo asko pilatzen zuten; izango ziren 10-12 garo-meta egindako urteak. Oihal-haga eta garo-meten artean beste intxaur bat. Eta urrunxeago pinu-arbola. Bi bide zituen Olegik: bata Telleritxo aldera, Soro Txikia ezkerrera utzi eta, bidean zehar, Iturriarango Zuloan barrena. Han, bidearen alde batera, hurritza eta lizarra. Bestaldean intxaurra. Intxaurraren paretik behera oso bide txarra, lutu-zuloz josia. Apur bat gehiago kargatuz gero, gurdia ardatzeraino sartzen zen. Ibilera txarreko bide horren aldamen batean iturria zuten: Martintxulo. Aipatua. Beste bidetik eliz bidera ateratzen zen, aipatu dugun pinuaren ondotik.

8

Nañarriri begira liburua: bertso liburua. Hitzaurrea: Martintxuloko ura. Pentsatu zer-nolako garrantzia izango zuen iturri horrek:

Martintxulo iturria. Urte asko ikusi gabe, tragorik egin gabe. Haurtzaroan eta mutil-koskorretan, uda eta negu, iluntzero ekartzen nuen ura Martintxulotik. Oroitzapen bereziak. Bertso-liburu hau idazteko xedea hartu dudanean, neu batere bila saiatu gabe, haren irudia etorri zait burura. Udako iluntze izartsu haiek. Mutiko hura (ni). Bertso kantari ur bila. Edo, artean txikiagoa nintzela, inoren besoetan. Bidean bertsoak kantatzen zizkidaten. Atsegina da norbaitek besoetan erabili zaituela gogoratzea, batez ere bertsoak kantatu edo ipuinak kontatzen badizkizute.

Atariko intxaur handiaIntxaur-arbola handia atarian. Babesa. Gerizpea. Gure atari ondoko mila gertakariren lekuko. Hainbat ametsen gordailu. Haren oinetan ezartzen genien idiei uztarria. Haren altzoan errezibitzen genituen Hermandadeko komisionatuak. Gure aitak haren ondoan zerratzen zituen tratuak. Haren azpira biltzen ziren ardiak abaro egitera. Haren ingurura biltzen ziren ustekabean bidean euri-erauntsiak harrapaturiko auzotarrak. Eulien kontrako erremediorik efikazena haren gerizpea. Udako aire freskoa, gau izartsuak. Haren babesean. Lehenengo bertsoak. Haren magalean eta anaiaren besoetan. Txori eta oilo askoren kota eta pausaleku. Haren adaburutik zintzilik geratzen zen erlea, umea botatzen zuenean. Haren adar eta adaxketan jotzen zuen haizeak, haserre zebilenean. Hark defenditzen zuen gure etxe zaharra neguko bisutsen kontra. Errespetu-sortzaile. Naturaren ordezkari. Zuhaitz predikaria.Zeinen ederra den arbola bat kontenplatzea! Unamunok, gurean jaio izan balitz, ez zuen aipatuko Augustoren euritakoarena. Udaberrian loratu. Gure begien aurrean.n. Udazkenean, orbelezko alfonbra zabaldu gure oinetan. Sustraiak ingurumari osoan. Metroetan. Eredugarria: onginahia eta begiei gozoa ematea zen gure atariko intxaur handiaren amets bakarra.Baina handiegi egiten ari zela iritzi zion gure etxean norbaitek eta lepa burutik adar bat moztu genion. Trontza-

9

zerra sartu ahala okertu eta lurrera erori zen. Sutarako txikitu genuen, intxaur handia besamotz utzita. Handik aurrera, intxaur handiak besaburua erakusten zion zeruari. Zirkunferentzian. Zauria. Zirkunferentzia. Ordenadorearen disko gogorra bailitzan, intxaur handiaren historia azaltzen zion munduari: intxaur handiaren sufrimendu denak, borroka guztiak, gaixotasunak, urtabe on eta txarrak, zorion eta oparotasunak, gainditutako erasoak eta bentzuturiko eateak.»

Olegi, baserri zaharra zen rufinok ezagutu zuenean. Berezko leihoak. Kristalik gabeak. Hormak erori ahala sortutakoak, Enparantza aldera. Etxaburu aldera mandioa, ganbarako sarrera. Justu! Arandi aldeko hormak osatuxeagoak. Etxazpi aldera, erditik gora oholez estalitako horma. Haizeak bazeukan han nondik sartua. Eta nondik atera. Haizeak indar handia izaten zuen han. Soilune batean dago, bera bakar-bakarrik.Haizea: beldurra. Rufino oraindik ere ez dago ahaztua. Haizeak jotzen zuenean, etxea gainera eroriko zitzaiola pentsatzen zuela, dio rufinok, eta, trumoia zenean, oinaztarrak erreko zuela. Zailena haizeari aurre egitea. Tximistak saihesteko, aski omen zuen burua tapakipean sartzea. Trumoia ez entzuteko, belarriak estaltzea. Haizearen txistu-hots fina! Ikara.1964an, teila-fabrikari terrenorik gehienak saldu eta Olegi Berrira etorri ziren bizitzera. Etxe berria euren terrenoan dago egina, Beheko Sagastian, baserri zaharretik 500 bat metrotara, kamio ondoan, Larraizko bidean, Zaldibiako herritik kilometro eskasera, Benta Berri eta Telleritxoren tartean. Batez ere, Benta Berritik dago gertu. Rufinok gogoan du. Gaur Benta Berrin bertsolariak: Basarri eta Uztapide. Joango al gara Beheko Sagastiraino, esan zien aitak. Bai, aita, bai!, erantzun ziotela, dio rufinok, berak eta anaia gazteenak.Rufinok bederatzi urte. Sebatianek zortzi. Benta Berriko balkoia aurrean. Bi gizaseme haren gainean, aurreko burdinari helduta. Bata txapelarekin. Itsusiena. Zer kantatu ote zuten? Basarrik eta Uztapidek Benta Berrin kantaturiko bertso asko dakitza rufinok. Ordukorik ez. Rufinok Jaiotetxeari ipinitako bertsoak, atala amaitzeko.

Mende luzeetan galdua nonbaitduzu zure edadea,zahartu eta bakarrik zaudelaguntzailerik gabea;zure itxura aldatua da,

10

aldatu zure jabea:gauza horrela jarri dutenakdenbora eta legea.

Ehundaka urtez izan zara zusendi askoren itzala;urteek eta eguraldiakbelztu dizute azala.Maitatzen zaitut urrun dagoensemeak ama bezala...Ni naizen arte zu ere Jaunakzutik eduki zaitzala.

Jabetasunez berriz ez garaitzuliko Olegira,baina sarritan jartzen natzaiobeheko aldetik begira.Biok arteko kontu isilakpolitak izaten dira,eta horrelaxe uxatzen duguelkarrenganako mira.

11

3Baserri-lanean, batez ere, behi-zaintzetik hasten zen jendea. Rufino ere hala hasi zen. Iluntzeko freskuran. Ilundu arte. Gero, pixkaka-pixkaka, belarra zabaldu, ganadu-janak egiten lagundu, eta abar. Sega. Erreminta neketsua. Rufinok gutxi usatua. Gazteenetakoa izatearen abantailak. Morroi anaiak. Nesmane arrebak. Rufinori seminariora joatea tokatu zitzaion.Morroi. Pedro anaiarekin oroitzen da. Rufinok hiru urte? Abaltzisketan zegoen morroi. Etorri da, igande batean, etxera. Rufinok ezagutu ez. Pedro zena. Rufino baino hamar urte zaharragoa. Rufinok hemezortzi hilabete. Umea ondo zaindu, eh!, amak. Bai, emakumea!, tropa osoak bat-batera.Beste senide batzuekin batera, ganbaran zebilen jolasean. Garoa ukuilura eta belarra trantzitura botatzen zuten zuloa irekita. Eta handik behera erori. Trantzituko zuloa ere zabalik egokitu, eta astoaren ondoaraino zuzenean. Odola. Begietan simaurra. Hura egoera! Bekainean sekulako irekia.Santos praktikantea berriro Olegira. Kura. Begietatik simaurra atera. Itsu gelditu zela zabaldu zen herrian. Eraman ezazu Enparantza aldera ume hori, eguraldi ona dago eta, amak. Aitak besoetan hartu eta eraman. Ez du ikusten. Xerin. Zakurra. Zauzkaz hasi eta haurrari bista etorri, dio rufinok. Begiak ireki dituela!, aitak. Ama korrika haurra dagoen tokira, aurremantelean eskuak igurtzita. Jesus! Hala ere ez da ezer! Orbana da gutxiekoa. Malkoak. Aita eta ama bekeko argazkian

Idi gorria eta zuria. Rufinorentzat lehenengoak. Itaurrean. Bazterrera iristean idiari adarretik heldu dio, eta lehengo zauriaren gainean berriro zasta! Idi gorriak. Idi gorria eta zuria ziren. Gorria jokalaria zen. Zuriari paparrean handitsuak ateratzen zitzaizkion.

12

Negua. Hotza. Elurra. Eskuak suminduta. Txoriak harrapatzen artista zen. Elurretako ibiliak

Klima aldatzen ari dela, baina aurten ezin esango dugu negurik egin ez duenik. Aldagoiak astindu dizkigu belarri-ertzak, elur-bisutsek musua. Ukalondoko bikaina hartua naiz, jelatan erorita. Elurrez inguratuta. Kristalezko zintzarri luzeak teilatuetatik zintzilik. Lehen negu minagoa egiten zuelako hori, agian, ez da gure sentsazioa besterik. Izan ere, orain ez daukagu joan beharrik sorora arbia ateratzera, astoa edo lepo-saskia harturik. Marmita txikian ur beroa. Eskuetan, goantetzat, galtzerdi zaharrak. Gaur ez diot inori entzuten eskuak sumindu zaizkionik. Hatzetan edo behatzetan ospelak dituenik. Hobeto babestuta bizi gara. Negua bigunagoa. Bigunago egin dugu. Sukaldea etxeko toki epel edo bero bakarra. Labe-izkinak ez zuen izaten estimazio faltarik, atarian ibili bat eginda etorritakoan. Txanda harrapatu behar! Elur-egunetan familia hazi egiten zen. Eskolarik ez. Igeltseroek opor. Txori gaixoak erruki! Disfrutatzen ere bagenekien, orain bezala Formigal edo Arettera joan beharrik gabe. Zaku zahar bat, ipurdipean ipintzeko. Etxaburuko aldaparik pikoenera igo eta handik behera tatarrez, askotan non geldituko ginen jakin gabe edo, zaku gainetik erorita, zilipurdika. Kontrola galdurik.Eskiatzen ez genuen ikasi. Elurrari «zukua» ateratzen bai. Ehizatik «bizitzen» ginen egun horietan. Zozo eta birigarro asko etxe inguruan. Elurra zerbait loditzen bazuen, lurmenak egin. Zepoak gero! Arto-ale bat zepoari. Inoiz edo behin zizareren bat.Bagenuen beste sistema bat ere. Lurmen handixeagoa egin eta garia eta artoa ipini. Ondoren bahea, 70 gradu inguruko angelua osatzen zuela, makila batez eutsita. Makila. Soka luzea, ganbarako ate atzeraino iristen zena. Geu ezkutaturik, zirrikitutik bahea ikusten genuela. Azpia txoriz betetzen zenean sokari tiratu. Bahea lurrean. Txoriak barruan. Gehienak burgoiak. Burgoiak izen asko ditu: txolarrea, moko-motza, lapur-txoria... Nire aitortzak asaldatuko du ekologistaren bat. Jakin beza zerbait egin beharra zegoela, hurrengo urteko labore guztiak jango ez bazizkiguten. Horrela erregulatzen genuen ekosistema.

13

Baserrian badira beste lanbide batzuk ere: gari-jotzea, artoa zuritu, aletu, gaztainei morkotsa kendu, eta abar. Lan orokorrak. Arrosarioa. Errepasaketan: gauza bat hasten dena, hasten dena A-rekin eta bukatzen dena U-rekin. Ordiziako feria lehen ere aipatu dugu. Garrantzitsua. Ganaduak: behiak, txerriak, ardiak, arkumeak... Bestelako tratuak: gaztaina, sagarra, oilaskoak, arrautzak... Bueltan ere ekarri beharko zen zerbait: txistor pixka bat, antxoak, mandarinak, arroparen bat, ontziren bat... Orduko feria. Gaurko azoka. Bi mundu. Orduan plazan egoten ziren jeneroek eta gaur egoten direnek ez dute antzik. Orduan jendea saiatzera joaten zen. Jubilatuak. Gaur ikusmiran jende gehiago dago: jendea gazteago erretiratzen da. Hirurogeita zazpi urterekin noizko?Ama gaixo dago. Aita-semeak Ordiziako azkora. Behi pintoa salgai. Beno, eguerdirako etorriko gara, aitak. Zoazte, zoazte! Nik ez dut inora ihes egingo, amaren erantzuna.Behia saldu dute. Plazan utzi. Sokaz lotuta. Ordea, soka hautsi eta, bera bakar-bakarrik, Olegira itzuli. Merezi zuen bertsoak paratzea: Behi Pintoa. Orixe Lehiaketan lehenengo saria:

Ondo gogoan daukat gure behi pintoa,azkar igarri nion ez zela tontoa;lapurretan ijaramaiz betetakoaauzoan zuen-etahark errespetoa.

Larrerik oneneanez zen deskantsatzen,haizeari usainkajartzen zen pentsatzen;lanik izan ez arreneuliak uxatzen,abilagorik ez zenbuztana dantzatzen.

Sagarretarako harkhura jenioa!,aspaldi jana zeukan bere balioata kikara bete ezesne-jarioa,

14

lehenbailehen saltzea zenerremedioa.

Lau mila pezeta soilalbokarik gabe,muturretarakoata sokak debalde.Gaintzako Kukua zengero haren jabe,hark ere erosi ez baluez al zuen hobe?

Oharra: Behia etxera itzuli zela da egia, nahiz eta rufinok beste bukaera bat eman bertso-sortari. Beraz, errealitatea eta fikzioa nahastu zituen. Ez dakigu zergatik.Zumarragako Santa Luzitako feria ere estimatua zen Olegin. Azkeneko astoa hantxe erosi eta hantxe saldu zuten. Rufinok hiru asto ezagutu zituen. Bolada batean bi batera. Igande batean, artzain bati, Bolalekuri, ihes egin eta Olegiko atarian azaldu astoa. Bila etorri zenean, Olegiko Pedro Josek astoa hartuko lukeela esan, eta artzaina emateko prest. Tratua bertan zerratu eta astoa Olegirako. Beharra ere bazegoen. Lehengoa aski zaharra zen. Baina artzainari hartutako asto horrek zorte txarra izan zuen. Idiak tripak atera. 1956 aldera zen. Garai hartan, bi idi pare zeuden Olegin. Bigarrena astoaren inguruan egoten zen lotuta. Zer gertatuko eta gau batean idi batek adarra sartu eta tripak atera zizkion. Albaitaria. Etspenak. Etxazpiko soroan betiko atsedenean. Esan digu bi asto zergatik zeuden, baina ezin oharttu bi idi pare zertarako zeuden. Olegitik gertu teila-fabrika eraikitzen ari ziren, Olegiko nagusia han ari zen pare batekin. Hori ote arrazoia? Seguruenik, idiak aldatzeko asmoan zeuden, baina fabrika horretako golde-lanak amaitu arte ez zituzten aldatu nahi. Berriak hartzeko aukera etorri, eta hori aprobetxatzeagatik egindako tratua, nonbait.Asto zaharra laster akabatu zen, eta berria Zumarragan erosi zuen Patxi anaiak. Asto bizia eta indartsua zen gogotik. Rufinok, dirudienez, ongi probatu zuen. Hi ez hintzen platero

Hi ez hintzen Platero. Ezta ni ere Juan Ramón Jiménez, hire izana eta izena urrezko hitz poetikotan moldeatzeko. Izenik, izan ere, ez huen eta! Baina hi ere bizi hintzen eta bahintzen

15

bat. Nolako bat, gainera! Ez hintzen Platero, baina bahuen antzik.Hik ere bahekien nire deiari lauko txikian erantzuten. Ez hintzen Platero. Hik ere bahuen, ordea, norbait gainean erabiltzeko. Eskua ezarri nian. Gainera jauzi. Hik irauli. Belarri tentedun sei hilabeteko astakumea.Hezi gabe hengoen noski, eta zegokiana egin hidan: bota. Hezi. Etsi gabe. Txalma erantsi. Kendu. Ura edatera eraman. Larrera atera. Gainean ibiltzen saiatu.Elkarrekin joaten gintuan kalera, enkarguak egitera: dendara eta errotara. Etxerakoan, maleziaz beteta belarriei atzera eraginik eta kristal beltzezko anpolaiak areagotuz, baba handi gisako hortzak eransten hizkion ogiari, deskuidatuz gero.Etsenplu txarra berehalaxe egiten nian neure, eta txokolate-tableta ontza bat gutxiagorekin iristen zuan etxera. Ondoko txekor beltza falta. Hire arrantza-hotsa. Bion kulpaz denbora baino lehen utzi behar izan zuela aska esplikatu nahi izan nian. Kalerako gure ibiliak errudun. Konprenitu al huen?Auzolana. Ez hintzen makala! Lasto-garraioan, simaurketan, karea zabaltzen... Alde guztietatik eskea.Ihes sentimentalak. Katea eten eta eklipse-eguneko ilargiaren argi geldopean, etxekoak fenomenoari begira dauden bitartean, putzu-zuloetako urre-koloreak albora utziz, amodio debekatuaren bila, gauez.Konpliturik ala gabe. Astokalean hormako ferrari ermaletik erantsita. Hurrengo eguenean. Bahakart etxera. Motz lotu hindudan katea berriaz, berriro eten eta alde egin ez hezaan.Egun hartan ez nian arto kaskarrik eman. Baina amodiozko jolasa etxean bertan dastatzeko aukera eman genian. Hori bai, bizkarra ongi sendatu zitzaianean. Kareak erre zian. Kargaren kargaz eta nekearen nekez izerdia atera huen, eta hire bizkarreko kare-hautsa karebizi bilakatu zuan. Erre. Gero, ez zegoan hiri txalma erantsi besterik! Eta orduan ikasi huen leran eta lorrean. Oinordekoak. Oiduiko txabola berritzea pentsatu genian herriko gazteek. Larunbat arratsaldero joaten gintuan biok. Arrantza. Goierriko bazter guztietan oihartzun. Pikotako gaina. Izardia. Egindako esfortzuagatik? Egin behar huena gogoratuta?

16

Kakoetan ehun kilo harturik, egunean zazpi beaje Ondarreko zulotik. Hondarra. Porlana. Teilak. Burdinazko armazoiak. Poeta. Platero. Ortuko pinudi handia. Hantxe ehortzi zuela. Nik Arandiko asto-kanposantua nian gogoan. Putreak. Beleak. Azeriak. Hiretzat.Gizakien janari? Hori ez. Lehen ere egin nahikoa gizakiarentzat. Mende laurdena geroago. Auzoko Felipe. Zumarragan, saldu hinduen Santaluzitan. Hiru mila pezeta, eraman genetian aurrezki-kutxara, portearen faktura etorri zen arte.Maiorazkoa fabrikako martxan. Gehiago ez diagu izan astorik etxean.

Astoa eta idia. Nañarriri begira liburua.Nire sorbalda gainabeti kargatuaeta bizkarrekoaksarri kobratua,ederki pagatzen dutgaizki obratua,jana berriz askotanzuei sobratua.

Uztarri astun hori adarren gainean,goizetik iluntzeragabiltza lanean,beroak ateratabitsa mingainean;astoa, bizi zaraidian ainean!

17

4Igartzaeta: amaren jaiotxea. Ordu luzeak emana da rufino Igartzaetan. Amak joera handia zuen sortetxerako. Oiloa bere txitekin bezala joan ohi zen Olegitik Igartzaetara Genoveva: Rufino eta Sebastianekin. Hamasei hilabete bien arteko aldea. Rufinoren aurrekoa lau urte zaharragoa: Joxe Mari. Bi sailetan banatuak, beraz. Jeneralean, igande arratsaldeetan egiten zuen joan-etorria amak. Zain egoten zitzaizkion ahizpa eta iloba. Hitz-aspertua egin, merienda mokadua gero, eta ilun-bistan etxera. Batzuetan, ondo ilunduta ere bai, farola ahizpari kenduta. Inoiz berak eraman ohi zuen farola. Uste baino lehen iluntzen bazitzaion ere! Etxean, Olegin alegia, aita eta Juan (gero Rufinoren koinatu izango zena, egoten ziren. Rufino eta Sebastian pozik, biak etxean bazeuden, aita bakarrik egonda baino nahiago. Juanek eta Pedro Josek, bien artean egiten zituzten ganadutako lanak. Nola gobernatu erabakitzekoan ez ziren beti bat etortzen, dio rufinok. Dena batera emaiok!, esango zio aitak. Eta Joanek erantzun: Zera egingo dugu, orduan! Goseak eduki! Igartzaeta: hiru bizitzako etxea, rufinoren gogoramenean Aurretik laukoa izana. Amaren familia: Garmendia Apalategitik. Gero: Garmendia Garmendia. Ondoren: Alkaiaga Garmendia. Alkaiaga: Lazkaomendikoa. Abaline baserritik etorria: Sebastian Alkaiaga. Genovevaren ilobarekin, Ignazia Garmendiarekin, ezkondua. Gure Sebastianen aitapontekoa. Gaztetan, barkuan ibilia. Orain Beasaingo Fabrika Handian egiten zuen lana. Lan txarrra. Hortik hondatu zen. Gizon langilea, zintzoa eta umoretsua. Sebastianek bazuen beste anaia bat andrearen ahizparekin ezkondua: Juan eta Beatriz. Bi anaia bi ahizparekin ezkonduta, dio rufinok. Familia horretan bazen beste pertsona maitagarri bat rufinorentzat: Felix, Ignazia, Beatriz eta Mariaren neba. Maria lehen isilean pasatu dugu. Esan dezagun zerbait. Etxeko bigarrena, soltera. Donostia: Mariak han eman zuen bizitza gehiena. Laurotaka urterekin hil zen. Donostian, noski. Felix. Maitagarria. Giza-gajoa, burutik eginda zegoen. Rufino eta beste haur guztiak ohituak zeuden harekin. Ez zituen beldurtzen. Boladak ematen zionean ere ez. Nobela: publikatu gabea. Felix da protagonistetako bat. Fikzioa. Felix Fermin da. Argudioa: Anita izeneko neska gaztea hilik aurkitu dute Zaldiarango basoan, eta orain hiltzailearen bila dabiltza, Fermin (Felix) ere atxilotuko dute.

18

Ama Birjina Kontzepziokoaren bezperan gertatu zen. Hiru egun luze eman zituen Zaldiaran osoak Anitaren bila. Anitaren ahizpa, Simona, tartean zela. Anaia bidaian zen. Aita zeharo erasanda, ama klinikan. Hirugarren eguna: gorpua azaldu. Tobi zakur gaztearen laguntzaz, etxe ondoko txaran. Aurrealdetik zeukan tiroa. Atzeraka eroria Anita. Erreten-zuloan. Burua alde batera jausita. Ipurdia erretenean hondoratua. Musua orbelez erdi estalia.Anitaren ile horiak ez zuen distirarik. Begiak zuriz gora jiratuta. Izua. Auzoko Felipak jaitsi zizkion betazalak, itxura hartan gehiago inork ikus ez zezan. Odol-pinportak bular aldean. Soinekoaren zurian odol gorria. Nabarmen. Gonak doi-doi estaltzen zion ezkerreko izterra. Eskuina bistan. Tobik, animalien senaz, usna egiten zion, isatsa dantzatzen. Ezagutu. Batzuek ez zuten onartu zakurra hala ikusterik, eta uxaka hasi zitzaizkion Tobiri. Aspaldiko zakur famatuaren arraza eta izen berekoa zen Tobi gaztea. Simona negarrez. Isilik. Malkoak. Kandidok lagundu zion etxera, bizkarretik helduta. Kandiko Larburu eta Simona Berezibar elkar ikusi gabe zeuden urte askoan eta Anitaren heriotzak elkartu zituen. Egun berean iritsi ziren, bata Leiretik eta bestea Medina de Ríosecotik.Felipak etxetik maindire zuria ekarri eta Anitaren gainean zabaldu zuen. Epailearen zain. Fermin. Fermin txoroa zen. Gau osoa igual pasatzen zuen etxetik kanpora. Kantari. Marmarrean. Auzoak aztoratzen. –Sinestezina! Nori eta Anitari? Nork, ordea? Epailea: idazkariaz lagunduta. Todoterrenoan. Zapatak erantzi eta katiuskak jantzi zituen autoan bertan, txarako lohietan hobeto moldatzeko. Lohia zegoen jira guztian. Euria. Ehiza-toki ona zen Etxaburuko basoa. Hegazti askok ateratzen zituen umeak. Untxiak. itzarteko Joxerenak. Joxek, gure aitonak, ohitura handia zuen aldian behin untxiren bat larrera botatzeko. Untxia erraz ugaltzen da. Kurriloak. Neguaren atarian. Pilar Vildosolak maindirea altxatzeko agindua eman zion idazkariari. Eta:–Guardiak etorri arte ezer ez idatzi.–Zer? Inoren susmorik bai –galdetu zuen gero.

19

Sorbalda jaso zioten. Fermini begira geratu zen Vildosola anderea. «Txoroa da», erantzun zioten aldamenetik, eta luma eta paperaren bila galdu zuen epaileak Ferminenganako arreta.Jende askok egin zuen Ferminen juzkoa. Etengabe iristen ziren Ferminen aurkako salaketak nire despatxura. Aurrenetik ez genien jaramonik egin, baina Zaldirandarrak maiseoan hasi ziren: «Hiltzailea nor den garbi jakin eta ezer egin ez?» Salaketa bat egia-itxurakoa. –Atxilotuko al dugu? –sargentuak. –Aurrera! –erantzun nion. Atxiloketa: zaila gertatu zen. Neu, tenientea, buru nintzela, 12 laguneko patruila joan ginen Larrera. Abenduaren 28a. –Fermin?–Egun hauetan ez da etxera inguratu.–Zerbaitengatik ezkutatu da –esan zidan sargentuak belarrira.Ezer egin gabe itzuli behar, Larreko ingurumari denak ondo miatu bagenituen ere. Hurrengo egunean, berriro itzuli ginen. Gaztelu mendian ikusi zutelako abisua ekarri zuen artzain batek. Autoetan sartu eta bertara. Gaztelutik datorren bideak Olarango Saroitik Oiduira doan bidearekin bat egiten duen lekuan egin genuen topo. Begira-begira geratu zitzaigun. Barrezka. Belarri batean eskua sartuta. Egun batzuetako bizarrarekin. Txapela eskuan. Mahonezko prakak, bragetarik gabeak. Alkandora koadroduna. Neu jaitsi nintzen aurrena. Besotik heldu nion. Gero beste guztiek. Orduantxe ikaratu zen. Ihes posibilitaterik ez. Etsi egin zuen. Indarra saltzeko ere bai hark, bere argalean. Kuartelera eraman genuen. Monosilaboak. Intonazio arraroa. –Anita al zuen?–Baaiii! –Hil zuten egunean ikusi al zenuen?, eta berak: –Ez dakittt!».–Gustatzen al zitzaizun?–Apartaaa!!!.

20

–Berarekin zerbait egiteko intentziorik izan al duzu inoiz?–Eezzz! Galderarik konprometituena azken alderako utzi genuen, ea horrela ezer ateratzen genion:–Inoiz tirorik bota al duzu eskopetarekin?,–Baiii; batzuetan Agustin Beltzak utzita; besteetan Joxek edo Bixentek utzitaaa!.–Etxean ba al duzue eskopetarik? –Baii, Juan Mari ilobarenaaa!–Inoiz egin al duzu tirorik?–Burgoiei, mandioko atetikkk!.–Ba al dakizu nor izan litekeen Anitaren hiltzailea?–Igual asko.–Zer esan nahi duzu horrekin?–Igual, Eulogio; igual, don Martin; igual Pedro Jose, igual..., igual, Raimundo, igual Joakin, igual Agustin Beltza, igual Bixente, igual Joxe, igual Juan Mari, igual guardiak....–Eh, kontuz zer esaten duzun, gero! –eta masailekoa eman zion sarjentuak; bazihoan berriro ere beste bat ematera, baina ez nion utzi. Zeharo mututu zitzaigun Fermin. Handik aurrera ez zuen hitzik ere egin. Guk ez genekien izen haiek norenak ziren. Nahiz eta, badaezpada ere, denak jaso genituen. Libre. Arreba etorri zen bila. –Ez duzue lotsarik –eraso zigun. Nik ez nion erantzun. –Hori Zaldiaranen galdetu beharko zenuke –esan zion sargentuak.

Fikzioa. Baina ederki islatzen du Felixen izaera. Felix, azkenean, lehenaz gainera, burutik nahasten hasi zen, eta Santa Agedan hil zen, berrogeita hamalau urterekin. G.B.

Igartzaetako hiru bizitzak honela bereizten zituzten: Gurekoak, Erdikonekoak, eta Harunzkoak. Igartzetako rufinoren familia aipatu dugu. Orain beste biei buruz esango dugu zer edo zer. Joxantonio Elosegi eta Simona Muruak osatzen zuten: Igartzetako matrimiiorik zaharreha, dio rufino. Harunzko etxekoak ziren. Matrimonio gaztea ere bertan bizi zen: Ignazio Elosegi eta Miren Etxabek osatua.

21

Erdikonean Prantxika Mujika eta Prantxiko Otegi ziren gurasoak. Ume sail handia zuten. Hamabost. Hamahiru bizi. Martopilak sarri. Orain arte aipatu ditudan guzti horietatik Miren Etxabe bakarrik bizi da. Prantxika Mujika orain dela gutxi hilda 95 urtetara inguratuta. Izebaren hitzak. Olegin entzuten ez zirenak: esatea, iolea, pentsioa (pentsua), killo (kilo), eta abar. Gehiago ere ba omen ziren, eta badauka pena ederra idatziz jaso ez izana. Izeba bost urte bakarrik zen ama baino zaharrago.Emakume haien dibertsioa zen kontuak esatea. Pertsona irekiak. Inaxi, Joxepa eta Genoveva sukaldetik eta Simona edo Miren sukaldeko leihoaren bestaldetik. Hitz-aspertuan. Aspertu gabe hizketan. Behiak ura edatera atera eta bueltakoan. Beti zuzen joango al ziren beren askara? Irratia. Olegin baino urte batzuk lehenago ekarri zuten rufinoren izebaren etxean. Iberia. Irrati handi-handia. Batez ere, disko eskainiak entzuten zituzten. Hacia el Girol. Abestia. Zenbat aldiz entzun ote zuen! Umeak jolasean eta ...pikardian ere pixka bat hasiak zeuden. Gonei galtzei baino gehixeago erreparatzen, urteak ere aurrera eta. Baina jolasa nagusi. Kanikan, ezkutaketan, txorro-morroketan, painueluketan, eta abar. Taldeak egiteko, hazia nor izan eta horrelakoetarako abesti batzuk kantatzen zituzten. Beraiek ere ulertzen ez, dio rufinok.

Don-don carnekiki-miki muskatel,pupuiel-pupuielocho veces Santandera la gloriana,patrón de Galicia,Patrón de Aragón,txirrintxintxon,una pulga y un ratón vendiendo pan y salchichón,txirrintxintxon!

Hurrengoa ere ez da oso samurra ulertzeko:Un aereoplano fuego a llano,tirando la bombita¿dónde se paró?

Erantzuna hau izaten zen:

22

En Bizkaia.

Eta azkeneko silabak harrapatzen zuena hazia. Hau da, ezkutaketan bazen, besteak aurkitu behar zituena; edo, erreketan bazen, bat harrapatu behar zuena. Orain arteko hauek mutilen artean erabiltzen direnak dira. Neskek beste batzuk zeuzkaten, nahiz eta Rufino-eta, askotan, nahasian ibili. Neskenak ezagunak dira:

Soy la reina de los maresun día no podré ser.Echa el pañuelito al sueloy depsués a recoger.Saátala, niña, que vas a perder,perder y perder.

Edo beste hau; oraindik ezagunagoa:Al pasar la barca me dijo el barquero:–las niñas bonitas no pagan dinero.–Yo no soy bonita ni lo quiero ser,arriba la barca, uno, dos y tres.

Behin, anaiak Igatzaetara bidali zuen, enkarguren bat egitera. Azkar etorri, eh!, esan zio. Bai, bai!, esan zion bueltan. Arratsalde osoa jolasean igaro eta: Korrika joan behar diat, anaiak azkar joateko esan zidak eta, dio rufinok esan ziela lagunei. San Migel. Larunbatean San Migela joaten zen jendea. Igandean itzultzen. Zintak lepoan. Oihuak. Haiei begira egoten ziren rufino eta bere lagunak, Partileku zelaian. Pozik. Adina noiz iritsiko irrikatzen.Igartzaetan ez zegoen Olegin bezalako bertsozaletasunik. Kantua gustatzen zitzaien batzuei. Rufinok ez du uste bertsolariak kontsideratuta zeudenik. Orduan. Orain badira bertsozale handiak Igartzaetan. Basoa. Habiak. Txori-habia bila ez ziren denak batera joaten. Lagunak. Lagunenak. Edo bakarrik. Sekretua: zizak eta habiak. Kangreju arrantzan ere zaleak ziren. Garai hartan Aiñarko errekan, Igartzetako behera datorren erreka zidorrean, kangreju asko izaten zen. Behin batean, aingira ere harrapatu zuten. Juan Mari Alkaiaga eta rufino ziren arrantzaleak. Erditik ebaki, banatu eta eraman dute nork bere etxera bere partea, baina Igartzaetan ez ziren atrebitu hura jatera. Auskalo zer den!, esaten zuen izebak, eta Inaxik, berriz, sugea igual den!

23

Listerren heriotza. Ez zaio gustatzen gogoratzea. Izebaren etxean zakurra zahartu. Errematea eman behar. Utzi dute Juan Mariren esku, eta honek rufinori deitu. Bien artean akabatu zuten, baina nola? Rufinoren kontzientzia txarra. Artikulua. Gogorra.

Aspaldiko kontua. Subkonszientearen txokoren batean egon da gordea orain arte. Nik batere eskatu gabe, azaleratu egin da, kontatzera behartu nau. Konfesatu egingo dut. Absoluzioa nahi dut. Juan Mari eta biok ginen. Polizia-zakur handia zeukan hark. Lister. Kumea zela etorri zen Igatzaetara. Txoko berria egin zioten adreilu, ohol eta teilaz. Uhel dotorea azokatik ekarri. Haur baten pare kasu egiten zioten.Zerbait handitu zenean, lanean irakatsi: behizain. Zakur leiala. Berehala ikasi zuen aginduak ulertzen. Ez zuen zerbitzu makala egin Juan Mariren baserrian.Pixkana-pixkanan, aurreko besoak bihurrutzen hasi zitzaizkion. Ilea zarpailtzen. Hezur-junturak zorrozten. Ezin korri egin. Ez dauka lehengo konturik. Begi batetik ez zuen ikusten. Bietan negarra. Usain zikina. Goragalea. Ahotik lerdea. Higuina.Listerri azkena ematea erabaki genuen. Krudelkeriarik gabe nahi genuen. Kolpatu. Aitzurra? Aizkora? Krudelegiak. Tiroa ematea onena. Nire karabina otu zitzaion Juan Mariri. Poza. Egundoko aurkikuntza egin izan bagenu bezala. Hurrengo egunean. Arratsaldeko bostetan: hitzordua. Baso Txikian, Juan Mariren etxetik gertu. Udaberria. Txorikumeak habiatik hegan. Kukua. Eta gu bi...Pago lerden baten lotu genion. –Heuk bota aurrena.Karabina eskuan. Zakurra begira. Ezin tiro egin.–Heuk tira lehenengo –esan nion Juan Mariri. Hark ere ezin. –Begiak estalita?–Bai! Txandaka. Orain nik. Gero hik.Lehenengo tiroak bekainean jo zuen. Zaunka. Hurregoak kopetan. Aiuma! ondoren begietako estalkian. Txilio. Pagoaren bueltan. Soka estutu. Handik aurrera kolpe bakoitza martirio bat zen zakurrarentzat eta guretzat. Gero eta txilio tristeagoak eta

24

gero eta jira gehiago ematen zituen arbolaren bueltan. Akabatu egin nahi genuen eta, gure nerbioen kaltetan, bizirik irauten zuen. Azkenean urkatu egin zitzaigun. Juan Marik eta biok, elkarri heldurik, negar egin genuen. Krokodiloak? Beheraxeagoko erreten zuloan utzi genuen laguna. Krokodiloak?Gaua osoan txilioak, zaunka, aiumak. Listerrenak. Menieren Sindromea diagnostikatu didate. Akufenoak. Zaunka-hotsak. Lister...Otorrinolaringoloak psikiatrarengana bidali nau.

Sadismo-puntua. Animalien aurka. Beste behin, karabina horrekin berarekin zulatu zion astoari belarria. Ohitura handia zuen astoa eta zakurrak tokirik txarrenean ostikoz jotzeko. Oilasko bat atariko putzuan busti-busti egin eta ganbarako leihotik bota zuen. Ziplo lurra jotzean. Arandiko arrosaren azpian lurperatuta dago. Hurrengoa ere bada zerbait. Behizain aspertzen zenerako estrategia. Ikusia zeukan ganadu-usuria, bazuetan zaku-simaurrarekin nahastuta, larre-mugan botatzen. Rufinok behiari muturra igurtzitzen zion potinge horrekin. Ez zuen berriro muturrik larrean jartzean. Orduan etxera hoska: Behiek nahikoa jan dutela!, etxera daramatzadala! Sebastian: konplize. Areago, tapatzaile. Amaitu dugu rufinoren Olegiko eta Igartzaetako mundua. Orain testu bat: Zaldibiaren aldaketa. Marx.

Marxek bazekien zer gertatuko zen Zaldibian, 2006an. Bete-betean asmatu zuen. Ideologiak. Krisia. Porrota. Ez. Porrot egin dutenak izan daitezke marxismoa aplikatzeko modu konkretu batzuk. Marxista batzuek aldarrikatu izan dituzten postulatuak. Badira marxismoan ere bideragarritasun gutxiko kontuak. Soziologiaren ikuspuntutik Marxen teoriak indarrean daude. Balio dute gizartea azterteko. «Bizi zaitez pentsatzen duzun moduan, bizi zaren moduan pentsa ez dezazun». Marxena? Ez. Marx hau da: «Bere borondatearen gainetik, gizonak ekoizpen sozialean harreman multzo jakin bat sortzen du. Harreman multzo horrek osatzen du gizartearen egitura ekonomikoa. Horren gainean eraikia dago ardatz juridiko eta politiko osoa. Kontzientzia-forma jakin bat dator hortik.

25

Ekoizteko modu materialaren mende daude bizitza soziala, politikoa eta intelektuala». Azpiegitura. Gainegitura. Zer ikusi dauka horrek Zaldibiarekin? Erabatekoa! Errepara diezaiogun duela 60 urteko Zaldibiari. Harreman sozialak. Nola egiten zuten festa? Indarrean zegoen pentsamoldea? Erlijioaren garrantzia? Konformismoa ala inkonformismoa nagusi? Gizarte kohesionatua? Aisiaren tokia? Zer, nola eta non erosten zuten? Garrantzi ikaragarria zuten Ordiziako azokak, igandeko mezak, eta herriko festek, mendi inguruetan egiten ziren erromeriekin batera. Azoka kenduta, hori asteazkenean izaten zen eta izaten da, beste ospakizun guztiak iganderako gordetzen ziren. Lanak eragiten zuen horrela izan zedin. Garai hartako herria, hein handian, nekazaria zen, eta ez zegoen aisiarako denbora handirik. Auzolana, martopilak txerri hiltzeak ere ospakizun sozialak ziren. Denak lan jardunarekin edo ekoizpen motarekin erlazionatuak. Gizarte hura aski konformista zen. Beti arrastoan. Bide urratu, nekez. Pentsaera: herentziari jarraitzea. Erlijioaren garrantzia. Denetarako balio zuen: harreman sozialetarako, arau moralak ezartzeko, kontrol sozial gisa... Agian, azkeneko horregatik deitu zion Marxek «herriaren opioa». Elizara ez joatea: salbuespena. Maiseaketa. Norbait zerbaitetan pasatzen bazen, gauza txikia izanik ere, belarriak ederki «berotuko» zizkioten. Auzokoen zer esana beti presente. Batez ere sexu kontuan. Duela 35 urte. A zer aldaketak 25 urtean! Apaiztegiak. Hustu. Eragileetako bat. Ordea, lanbide berrietan (industrian) eta ekoizpen-sistema berrian dago oinarria. Orografia berean lurraren fisonomia aldatua. Ez zen ageri lehengo arto eta gari-sororik. Belardiak amurriztu. Nekazaritza gainbehera. Industriazlizazio aroa. Denbora ibrearen soorrera. Lehen funtzionalak ziren ekintza eta ospakizun asko folkloriko bihurturik. Nekazaritza garaian eta industri aroan azokak ez dira berdina. Ordizia. Beasain. Dibertsifikazioa. Pensamolde berriak. Greba. Gatazka. Erlijioa baztertu. Jai egiteko ez dago igandeari itxoin beharrik. Tabernetan jada astegun buru-zurian egiten da jokoan. Telebistaren eragina. Oporrak. Hondartza. Atzerria. Erosketa denda handietan. Bigarren sektorea sendotu da, eta hirugarren

26

sektoreak eman ditu estreinako urrats tinkoak. Emakumea lanean. Familia-mota diferenteak. Ekoizpen-sisteama berriaren ondorioak. Duela 10 urtetik hona. Teknologien aurrerapena. Bigarren sektorearen teknifikazioa. Lan-postuen transformazioa. Produkzioa. Hirugarren sektoaren indartzea. Denda erraldoien finkatze definitiboa. Jateko ohituren aldaketa. Eguneko menuak. Laugarren sektorea edo aisialdiaren aroaren sendotzea. Ttelekomunikazioak. Kontsumoan oinarrituriko ekonomia. Immigrazioa. Dibortzioak. Klase guztietako familiak. Astegunean tabernetan ez dugu, agian, orain 25 urte adina jendea ikusiko. Nora joaten da, bada, jende hori? Eroski eta Carrefourrera. Hori da moda berria: orain, denbora-pasa, merkataritza zentroetara joaten da jendea. Oporretan ahal den urrunena dago joan beharra. Hara, iritsi da Zaldibiara, Marxek orain dela 150 urte aurreikusitakoa.

Beste testu batean, Olegitik Igartzetara egiten zuten ibilaldia kontatzen du rufinok:

Bostehun metroko distantziak banantzen ditu gure baserria eta amaren jaiotetxea. Benta Berritik gora zetozen eskailerak hartzen genituen amaren sortetxera joateko, tren-geltokia bailitzan, 1955etik aurrera bederen, urte horretan egindako obra baitzen. Bien bitartean, estrata zahar bat baino ez zen, nahiz eta ez zegoen orain bezala laharrak hartua. Orduan hobeto egiten zitzaien kasu mendi- eta baserri-bideei. Eguneroko ibiliak behartzen zituen horretara, beti baitzegoen zerbait garraiatu beharra, errotarako garia ez bazen, kale-etxeetan banatzeko esnea. Ibiliak berak, besterik gabe, bideei garbiago eusten die. Benta Berri Larraitzako bidean dago, Zaldibiako plazatik kilometro eskasera. Garai batean, erromeria-toki famatua zen.

Ama joaten zen aurretik, gu atzetik jarraitzen gintzaizkion. Berehala iristen zen Luberriko lehenengo sarrera. Sarrerako bidearen albo bietako arbola-adarrak elkar jota zeuden, zubi naturala osatzen zutela. Belar eta gurdi-garo asko pasarazten genuen zubi horretatik. Orduan adarrek gora egiten zuten dezente, baina ez gurdiari laka kendu gabe, hau da, belar- eta garo-hondarrez beteta egoten ziren, hurrengo erauntsiak

27

garbitu arte. Gero, bidean usteltzen ziren, jaso eta lehortzeko betarik gabe.

Gero eta forma pikoagoa hartzen zuten eskailerek. Nik ez nekien aldapa portzentajeetan neurtzen, baina amaren pauso lazoari ematen nion antza. Gainera, aldapan eskailera-mailak motzagoak izaten dira ordekan baino. Lege fisikoen eta orografiaren logika zen hori. Gero ohartu nintzen horretaz. Orduan esplikazioen beharrik gabe ikusten genituen gauzak, eta ez ginen orain baino urrunago ibiltzen errealitatetik. Eskailerek, noski, ez zuten bide osoa hartzen. Astoek ere behar zuten tokia, eta arrimu onekoa bazen, hobe. Hala ere, asto batzuek joera handia zuten eskaileretatik ibiltzeko. Bideak erreten bana zeukan aldamenetan, urak jaisteko. Askotan, izendaturiko tokian errenditu ezinik, eskaileretan barrena joaten ziren, erreka itxuran.

Luberri belardiko bigarren sarrera iristean geldialdia egiten genuen. Bidetik apur bat atera eta muino batek bezala begiratzen genion jaiotetxeari. Etxearen teilatua baino altuago geunden ordurako. Amak ez dakit zer pentsatuko zuen, baina berritzeko premia ederra ikusten nion nik. Han hala apur batean egon eta, bide batez, atseden hartu ostean, “goazen umeak”, esaten zigun amak, eta protestarik gabe, pozik obeditzen genion, lehenbailehen iritsi nahi baikenuen amaren jaiotetxera, hango lagunekin jolas egiteko. Luberri orain pinudia da, baina orduan belardi bikaina zen. Eta belardiaren barrenean, noizbait karobia izandako zulo borobila zegoen, artean ongi nabarmentzen zela, nahiz eta nahiz sasia eta bestelako landare batzuk ere baziren. Aitonak egiten omen zuen karea han, soro-belardiak ongarritzeko; autarkian hezitako jendea zen ingurumari hauetakoa; ez bakarrik kare kontuan, tabakoa ere ereiten zuten gure etxean; hori neuk ere ezagutu nuen. Eta hazi kontuan hasten bagara, nahiz pagotxa, arbi, arto edo gari-hazia, ez dugu amaituko, denak etxekoak izaten ziren.

Luberri eta Etxaburu komunikaturik zeuden, bakoitzak bere ataka zuela. Luberriren erdi parean eta Etxabururen goren aldera gertatzen zen hori. Luberriko atakatik atera, bidea

28

gurutzatu eta Etxaburuko ataka hartu, edo alderantziz. Oso erosoa zen, behiak larre batetik bestera pasarazteko, buelta luzeegia ematen ibili gabe. Hor eskailera luze bat zegoen, bidea alderik alde hartzen zuena. Bide ondoan, luberri aldetik, lizarrak ziren. Haiei hostoa kimatu eta ganaduei ematen genien, batez ere negurako gizentzen geneuzkan ardiei. Etxaburu aldetik, berriz, gaztaina txertakak ziren. Noski, alerik ez zuten ematen, baina otarreak egiteko-eta espezialak izan zitezkeen, Goierrin Azpeitia aldean bezalako ohitura egon izan balitz otarregintzarako. Ordeka-gune txiki horren ostean, aldapa pikoa hasten zen berriro, Etxaburuko basoaren paretik gora, goraino eta Luberrik auzoarekin muga egiten duen tokiraino. Orain ezkerretara jo behar zen, 90 gradu jiratu eta amaren jaiotetxera begira gaude.

Hormigoizko bidea dago, ordeka, haien Partileku izeneko belardi eta gure Etxaburuko basoaren tartean. Ehun metro barru putzu bi daude, bata handia; bestea, txikia, iturriaren kontra; handik isurtzen da ura bi putzuetara. Askotan, lokaztia da, ganaduak haztakatzen dutelako, ura edatera ateratakoan. Etxean bertan iturririk ez zenean, handik eramaten zuten edateko ura marmita txikian. Ordiziako Josepiesenean erositako marmita edukitzen zuten propio horretarako, Josepieseneko etxekoandrea ere gure amaren jaiotetxekoa baitzen, beste bizitzakoa. Lixiba ere putzu horretan jotzen zuten, astoan eramanda. Baratzerako ura ere hortik hartzen zuten. Handik 30 metrotara zegoen amaren jaiotetxea. Ama barrura sartu, kontu-kontari, eta gu atarian gelditzen ginen, jolasean.

Beste alternatiba. Etxaburuko soroan gari edo beste laborerik ez bazen ereinda, bertatik gora jotzen genuen zuzenean. Aldapa pixka bat bazegoen, baina zoru ona muga batetik aurrera, hain zuzen soroa amaitzen zen lekutik gora. Lau partean banatzen zen Etxaburu: Etxaburuko soroa, Erxaburu Bazterra, Etxaburuko zelaia eta Etxaburuko basoa. Etxaburu Bazterretik hasiko naiz. Belardia zen dena. Besteak beste, hiru gereziondo, irasagarra eta mizpira-arbola ziren garrantzizkoenak. Denetan garrantzizkoenak, jakina, gereziondoak. Nik ez ezagutu nituenean, erruz ematen zuten.

29

Arbola gainera igo eta bertatik jaten genituen gereziak. Haiek jaturak egiten genituen! Auzokoaren arbola zegoen gure baten pare-parean eta ondo-ondoan, eta, zirkuan bezala, batetik bestera pasatzen ibiltzen ginen. Sabeleko estualdirik bazen, batere jaitsi gabe egiten genuen askotan, adar tartetik behera. Soroa zen zatirik handiena; gero zelai koskor bat eta, amaieran, basoa. Gaztainadia zen. Gaztaina asko biltzen genuen, nahiz etxean jateko nahiz Ordiziako ferian saltzeko. Basoaren erdi parean oilategia zen, baina kendu egin behar genuen, azeriak oiloak harrapatzen zizkigun eta. Ibiliaren poderioz, bidezidorra egina geneukan baso gorenetik atariraino.

Etxaburutik joaten ginenean ere egiten genituen geldialdiak. Lehenengoa, soroaren amaiera eta zelaiaren hasieran izaten zen, bien tartean zegoen bidean. Ez genuen baliatzen atsedena hartzeko bakarrik, baita ikusmiran egoteko ere. Panoramika zabala begiztatzen zen handik: Arruegi auzo osoa, Gaintza eta Altzagako parte bana, eta Lazkaomendiko zati bat ere bai, Urretakale eta Urtsuerreka auzoekin batera. Hurrena, basoaren erdi parean geratzen ginen. Han, batzuetan, Felixekin egiten genuen topo. Felix gure lehengusua zen. Buruko gaixotasuna zeukan, eta zalaparta eta istilu handiak ateratzen zituen askotan. Hala ere, gu ez gintuen ikaratzen, oso umetatik ohitu ginen berarekin, eta asko maite genuen. Gehienetan etxetik kanpora ibiltzen zen, baita gauez ere. Orduan, ez nuen inoiz haren pena eta errukirik sentitu, normaltzat hartzen genuen. Lehen ere esan dut zerbati hari buruz.

Behin basoaren gorenera iritsiz gero, eskaileretatik joanda bezala zen:

Hormigoizko bidea dago, ordeka, haien Partileku izeneko belardi eta gure Etxaburuko basoaren tartean. Ehun metro barru putzu bi daude, bata handia; bestea, txikia, iturriaren kontra; handik isurtzen da ura bi putzuetara. Askotan, lokaztia da, ganaduak haztakatzen dutelako, ura edatera ateratakoan. Etxean bertan iturririk ez zenean,

30

handik eramaten zuten edateko ura marmita txikian. Ordiziako Josepiesenean erositako marmita edukitzen zuten propio horretarako, Josepieseneko etxekoandrea ere gure amaren jaiotetxekoa baitzen, beste bizitzakoa. Lixiba ere putzu horretan jotzen zuten, astoan eramanda. Baratzerako ura ere hortik hartzen zuten. Handik 30 metrotara zegoen amaren jaiotetxea. Ama barrura sartu, kontu-kontari, eta gu atarian gelditzen ginen, jolasean

31

5

Rufinok ez zuen ezagutu Gerra Zibila. Bukatu eta handik sei urtera jaio zen. Gerrako kontuak entzun bai! Rufinoren familian bizi zen Joanek –gero euren koinatua izango zenak– ematen zizkien berri apur batzuk, ez gehiegi. Ez zitzaion gustatzen horretaz hitz egitea. Gerraren etsai amorratua. Esan ohi zuen, berrogei urtetan bueltatuta gero ere, berriro gerrara joatekotan ez zituela nahi 20 urte, dio rufinok. Rufino sentibera zen. Joanek esandakoek erruz erasaten zioten. Koartoan negarrez egoten zen, hazitakoan gerrara joan beharko zuelako. Behin baino gehiagotan, gauez elkarri zigarroa ematen eta egunez elkarri tiroka, esaten zuen Joanek. Inor hil al zenuen?, galdetzen zion Rufinok. Ez zekiat nik!, erantzuten zion Joanek. Kontakizun horrek burutik hanka-puntarainoko zirrara sortzen zion rufinori, eta honela islatzen du:

Ni ume xelebrea izan naiz, nire denboran. Bost urterekin, handia egindakoan gerrara joan beharko nuela eta, negar-zotinka egoten nintzen. Neska bat gustatzen zitzaidan, eta fraide sartu. Gandiagak ere halaxe egin zuen: Sabina. Administratibo ikasi eta ajustadore hasi.Lehenengo nagusia karlista omen zen. Nik abertzale izan nahi nuen. Aberri Eguneko propaganda Zumarragako geltokian jaso, trenean ekarri eta bizikletaz banatzen nuen Ordizia eta Zaldibia tartean.Bigarren nagusia abertzalea zen. Nire abertzaletasuna orduan hasi zen epeltzen. Aberri Eguneko papeletei baino arreta handiagoa ipintzen nien Maiatzaren Bateko deiei. Lagun komunistei babesa eman eta auzitegira lagundu beharrean aurkitu nintzen.Hirugarren nagusia ez dakit zer zen Han ez zen posible nagusiak zer pentsatzen zuen jakitea. Nagusia nor zen jakitea bera ere ezinezkoa, lantegi handia zen eta.Laugarren nagusia sozialista zen. Orduan deliberatu nuen nire etorkizuna neuk zaindu behar nuela. Bestela, beti etorkizun izateko arriskua dago.

Artikulu asko ditu Rufinok gerraren gainean idatziak. Gerra «justuak», gerra «defentsiboak»... Gerraren mozorroa. Ez dago gerra justurik eta gerra defentsiborik. Gerra guztiak injustuak dira. Gerra guztiak ofentsiboak dira. Gerrak hankaz gora ipintzen ditu printzipio etiko guztiak. Gerra arautu.

32

Hipokresia. Arau guztien kontrako jokaera da gerra. Pello Esnalek dioen moduan (DV, Bai horixe: 2005-07-17), Gerrak madarikatuak dira.Salatu egin behar da «gerra bedeindakatuak» esanez dabilena. «Gerrari gerra» izan behar du eslogana: portaera etikoa. Gerra norbaiten interesa da. Gerraren benetako arrazoiak garbi esango balira, ez luke luzaro iraungo. Bultzatu duten politikoen karrera laburra izango litzateke. Baina gerrek luze jotzen dute eta politikoak ez dira jaikitzen euren poltronetatik. Beraz, gezurra eta martingala dira gerraren osagai nagusia. Etikarik eza. Begi bietaraino armatuta dagoenak nahi izaten du gerra. Bere inperialismo asegaitzak bultzatzen du horretara: munduko toki estrategiko eta baliabide energetikoen jabe izan nahi. Interes ekonomiko handiak daude gerra bakoitzaren atzean. Ez bakarrik kanpoko baliabideak etxerako biltzeko, baita potentzia armamentistiko handien interesak defenditzeko ere. Armak egitetik bizi da hainbat jende. Arma horiek kontsumitu egin behar dira. Ezinbestekoa da gerria, egerraren ideologoentzat. Baina gerra guztiak injustuak dira. Inmoralak. Morala usteldu egiten da gerraren aurrean.

Txikian maiz entzun genun Lezaungo Apaiza. Goierri aldean ez zeukan fama ona, baina motiboak berak eman zituen. Lezaun eta inguruko herri txikietan ibili zen Francoren aldeko soldaduak, erreketeak, biltzen. Meza-liburua bezain estimatua izan behar zuen pistola, dio rufinok.

Nik, erabat mitifikaturik neukan pertsonaia ezagutu, aizue! Orain dela hogeita hamar urte edo, 1980 inguruan. Ordurako zahartua zegoen. Artean, gizon tentea, ordea. Argala zen, luzea; sotanaz jantzita ibiltzen zen, eta buruan apaiz-kapela eramaten. Ez zen Lezaungoa, baizik eta Arizaletakoa, Lezaundik bost kilometrora-edo dagoen herri txiki batekoa. Monico Azpilicueta. Udako iluntzeko freskuran ateratzen zen paseatzera. Muez inguruan ibiltzen zen, sorterritik gertu. Behin batean, parean pasatzerakoan, nahita edo ustekabean, jakizu, bozina jo nion. Haren jauzia kamioko erreten-zulora. Nik aurrera jarraitu nuen.

33

Urte-muga horietan edo pixaka geroxeago, Lezaungo Jose Barrenetxea etorri zen bizitzera Argiñanora. Oraindik bizi da. Adiskide egin ginen. Gauza asko kontatu zizkidan delako apaiz horri buruz. Jose akolitoa izana da. Egun batean, gizon bat –uste dut maisua zela– konfesatu eta herriko kanposantuan fusilatu zuten, Jose eta Monico bera aurrean zirela. Joxe mutikoa zen, haurra esateko moduan. Ez omen zaio sekula gehiago irudi hura burutik joan. Antzeko gehiago ere izan behar zituen Don Mónico Azpilucueta horrek. Handik urte batzuetara, Isidoro Ursúa (berak idazten duen bezala), Estenozko erretorea, elkarrizketatu nuen. Isidoro Ursúa idazle historialaria da. Estenozko bere etxean hartu ninduen. Inpresio txarra. Ni hartu ninduen gela dena zen: sukaldea, jangela, bulegoa... Uste dut logela ez beste guztia hura zuela. Bazkaria prestatzen ari zen. Armairu-zoko batean butanoa. Gainera, berak aipatu egin zidan egoera: «No soy más que un pobre párroco de aldea», edo horrelako zerbait esan zidan. Gauza asko dauka idatzirik, batez ere Nafarroako herriei buruz. Horretaz egin nion elkarrizketa. Gero, hizpidea etorrita edo neuk ekarrita, Mónicoren galdera egin nion.–¿Conocía usted a Don Mónico Azpilicueta?–Sí le conocí, sí.–Alli en Gipuzkoa tiene fama de ser un franquista acérrimo y de haber cometido muchas fechorías durante la guerra.–Fue un cura ejemplar –erantzun zidan. Ahobete hortz! Nire artean: oraintxe izorratu nauk! Gauzak nola izaten diren! Hainbat urteren buruan, iaz (2010) jakin nuen Isidoro hori Gesalatz bailarako aberatsenetakoa dela. Lurrik gehien daukanetakoa. Jauntxo bat. Argiñanoko Javier Chascok kontatu zidan historia. Esan zidan: «¿Cómo te atreviste a preguntarle eso? Es del mismo gremio. Piensa igual que él, Don Mónico». Toki ederrean nenbilen ni!

Rufino ez zen joan gerrara, txikitan uste zuen bezala, baina soldadu bai. Arakan egin zuen kanpamendua. Konpainiako alfereza –konplemendukoa– tolosarra zen, Mokoroa abizenez. Ikasketaz injinerua: Olaberriko Aristrain enpresan egiten zuen lana. Rufinok ez dauka partikularrik Arakako egonaldiari buruz.

34

Bakarrik, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa izan zela (1967), eta ez zuela Donostiara joaterik izan.Arakan kanpamendua. Donostiara destinatu. Hobeto esanda, destinoa aldez aurretik aukeratuta joan zen soldaduskara. Orduan bazen lege bat: aurretik beste hiru anaia soldatu izanda bazeuden, hurrengoek beraiek aukeratzen zuten non egin. Rufinok lau anaia zeuzkan aurretik. Hala ere, oraindik, gazteena falta.Beheko argazkian, Arakan, Zegamako Larrea eta Legorretako Lasarekin. Serio, baina jolasean.

Donostiara etorri eta kabo egin zuten. Dioenez, guztira hamaika (literalki) gurdia egin zituen: bi, soldadu gisa; eta bederatzi, kabo moduan. Errefortzu batzuk ere egin omen zituen.Errefortzu horietako batean, gerora pertsonaia inportantea izango zena ezagutu zuen: Jose Antonio Ardanza Garro. Ordurako abokatu karrera amaituta zegoen, baina soldaduska normala egin zuen. Rufinok ez zeuzkan datu guztiak ondo: Gernikakoa zelakoan zegoen. Ardanza Elorrioko da, ordea. Kontatu omen zion Gernikan ipini behar zuela bufetea. Gero

Rufino, Gernikara joaten zen guztian, kaleetako letreroak irakurtzen, ea azaltzen ote zen soldatu laguna. Ez zuen sekula aurkitu. Ardanza Gernikan ez, baizik eta Arrasaten zebilen lanean. Hain zuzen, bigarren aldiz Arrasaten Ikusi zuen Rufinok Ardanza. 1979ko Bertsolari Txapelketako kanporaketa bat Arrasaten jokatu zen, eta egun horretan egin zuten topo. Ordurako Arrasate-Mondragoneko alkatea zen. Ez omen zen gehiegi akordatzen, nahiz eta egun batean, goizeko 3:00etan, mandoen aska aurrean arrautza frijituak jaten jardun zuten elkarrekin.Rufinok izan zuen beste soldadu-lagun ere berezia: Hendoiako Joxe Lasa. Kabo primero zen, eta maisu egon zen, lehen mailako eskola-agiririk ez zutenei erakusten. Askotan, Rufinok laguntzen omen klasea ematen, eta esan omen zion: Hi hor ibiliko haiz

35

fabrika zaharren batean; hori utzi eta hiretzat egokiagoa den beste lan batean hasi behar huke.Eta Rufinok hitza hartu. Orduan (1969), Esteban Orbegozo lantegian aritzen zen ajustadore, eta 1970an, Zaldibiako Yany haltzari fabrikan ari zen lanean, bulegari.Eustakio Mendizabalen laguna zen Joxe Lasa. Garai hartan Mendizabal Martuneko kartzelan zegoen. Joxe bisitatzera joaten zitzaion, militar jantzita, Kabo Primeroaren galoi eta aguzti.Baditu anekdota gehiago ere soldaduskakoak. Batean, ordu erdia moztu zieten paseoa, eta, denak ados jarririk, afaltzera joan kuartel osoa (normalean ez ziren berrogei lagunetik gora joango). Agintariek ez zuten batere ondo hartu egin zutena, baina afaria ipini egin behar. Bi ordu baino gehiago firmes, afaria preparatu zain. Hura isiltasuna. Eulirik ere ez zen mugitzen. Arnasa-hotsik ere entzuten ez. Jendeak beldur galanta zeukan arimaraino sartua. Okerrik txikiena eginda ere zigorra nahiko handia izan zitekeen, dio rufinok. Pasatu zen, baina agintariak ibili omen ziren zeinek antolatu zuen galdeza. Ez dakigu jakin zuten ala ez. Zigorrik ez zen etorri. Hurrengo egunetik aurrera, lehen bezala, ordu erdi luzeagoko paseoa iluntzean.Sarasketaren epaiketa Loiolako kuartelean egin zen. Rufino artean han zegoen. Pardines guardia zibilarekin enfrentamendua izan, eta Ventaundin harrapatu zituzten Sarasketa eta Etxebarrieta. Etxebarrieta bertan hil zuten. Sarasketak Errezilaino ihes egitea lortu zuen. Rufino soldadu zegoela, jende nahiko zaharra ere egoten zen kalabozoan. Ez zituzten egun asko egiten. Seguruenik, gero Martutenera eramango zituzten edo libre utzi. Ez dakigu zer delitu izango zuten, desertatu izana edo horrelako zerbait?Rufinok Ezagutu zuen bere herriko lagun bat, lizentziatuta gero kalabozoan egon zen: Patxi Irastorza. Iluntzean hari bokadillo eramatea zihola esan zion Rufinori Higinio Morales Kabo primeroak Meliton Manzanas, Irungo polizia-burua, hil zutela. Beste batean, Eibarren bonba lehertuta auto-lesionaturiko baten arropak jaso zituen Rufinok, guardian (kabo) zegoela, epaitegi militarrean entregatzeko.Azkenik, Bixente Perurenaren kasua aipatuko dugu. Rufinok kuartelean ezagutu zuen. Dakizuen bezala, gero GALek hil zuen. Felipe Gonzalezen deklarazioak zirela eta, orain dela gutxi idatzi du rufinok horri buruz, Gure Felipe!, izenburupean. Hona laburpentxo bat edo lehenengo paragrafoa:

36

Gure Felipe presidente ohiak orain ere eltzetik babak! Mingarriegiak ez balira, barregarriak lirateke egin dituen deklarazioak. Konbentzimendu moral osoa geneukan Garzonek Xez markaturiko gizon hura zu izan behar zenuela. Ez dakiguna da zergatik egin dituzun orain deklarazio horiek. Eta zuek jakingo ez duzuena, noski, neuri ere erasan zidala GALen gerra zikinak: soldadu-lagun bat hil zidaten, Bixente adiskidea. Biziki sentitu nuen haren heriotza. Bere anaia txit ezagunaren antz-antzekoa zen.

Soldaduskatik etorri ondorengo giroa ez zen gozoa. Igande goiz batean elizako kanpandorretik guardia zibilek ikurrina kendu eta plazan erre zuten. Juan Mari Etxeberria zegoen alkate, eta ez omen zaio ahaztuko bizi den arte zer-nolako enfrentamendua izan zuen Juan Marik teniente gazte ilerri-gorri harekin. Pasarte hau ere ANITA nobela publikatu gabean sartua dago, dio rufinok. Tenientea ari da hizketan:

Nik ondo ezagutzen nuen Zaldiaran. Hamaika «gaupasa» egina nintzen. Ez ziguten bake handirik ematen. Behin batean ikurrina azaldu zen elizako dorrean. Orduan teniente gazte-gaztea nintzen ni, akademiatik atera berria, eta Zaldiarango kuartela izan nuen lehenengo destinoa. Hango ordena eta bakea gure eskuetan zeuden.Dei anonimoa (utz dezagun horretan) jaso zuen sarjentuak. Berehala ipini ninduen jakinaren gainean. «Orain ere badugu, bada! —esan zidan—.Ikurrina ipini omen dute elizako dorrean». Hura ni baino ohituago zegoen gauza horietara. Esan nion: prestatu bi furgoneta eta zortzi gizon. Hamar laguneko patruila osatu genuen. Artean eguna zabaldu baino lehen iritsi ginen Zaldiarango kalera. Elizako atea itxita. Gero ohartu ginen zimiterioko lapida txiki-txiki eginda zegoela. Horri buruz ez zigun ezer esan berri emaileak. Guardia batzuk sutan jarri ziren, segituan tiroka hasteko pronto. 36ko gerran Espainiaren alde odola emandakoak gogoratzen zituen lapida hark. Dozenatik gora, guztira. Bazen zerbait Zaldiaran bezalako herri baterako. Baina gauzak buelta handia hartzen ari ziren, eta horrek erruz kezkatzen zuen gutako asko. Gizon bat bizikletaz plazara hurbiltzen. Gurekin izutu egin zen, nonbait, eta zetorren eran jiratu eta etorritako bidetik alde egin zigun. Erretorea elizaren ondo-ondoan bizi zen. Harengana jo genuen giltza eske. Nire agur militarrari, “Jesus!” Batez erantzun zion. Bisitaren motiboa azaldu genionean,

37

harridura baino beldur gehiagorekin, sakristauarengana bidali gintuen, esanez: «Honezkero etorrita behar du». Sarjentuak zorrotz hartu zuen:–Giltzak behar ditugu, bestela honek ondorio txarrak izan litzake.–Sentitzen dut, baina ez zaitzaketet zerbitza; berak ditu giltzak; alegia, sakristauak.Patruilako guardia zaharrenak atxilotzeko desafio egin zion. Gero eta larriago adierazi zigun ez zeukala giltzarik. Bakean uzteko keinua egin nion nik. Erlojuari begiratu nion. Ordu laurdena falta zen zazpietako mezatarako. Eliz atarian biltzen hasia zen jadanik jendea. Gu aldendu egin ginen, meza hastean itzultzeko asmoarekin.Bake-bakean zegoen Zaldiaran, ibai garbiaren murmurio eta amuarrain-dantza baino entzuten ez zirela. Dorrean, bandera zuri, gorri eta berdearekin, olgetan zebilen haizea. Guardia zaharrenak amorruz begiratzen zion. Denbora ondo kalkulatu genuen. Meza-erdikoan sartu ginen elizara. Gure hanka-hotsera, Zaldirango elizan, denak batera, buru bakarra jiratu zuten guregana Guk korura jo genuen, eskaileretan gora. Handik dorrera igo, eta berehala egin ginen ikurrinaren jabe. Hasieran, hantxe bertan erretzeko asmoa genuen, baina, hobeto pentsaturik, meza ondorenera arte atzeratu genuen ikuskizuna. Jendea mezatatik atera zenean, plazaren erdian geunden. Guardia zaharrenak zeukan ikurrina eskuetan. Niri ezer galdetu gabe, egokiena irudi zitzaion momentuan eman zion su, gasolinaz busti ondoren. Jendeak zorrotz begiratzen zigun, baina inork ez zuen txintik atera. Segundo gutxitan geratu zen hutsik plaza. Guk ere alde egin genuen.

38

6Rufino oso berandu hasi zen eskolan. Ez zen urruti ibiliko zortzi urtetik. Jaunartzea egin behar, eta ez zegoen gehiago luzatzerik. Maria Dolores Arsuagarekin hasi zen, arratsaldez, partikularrean, eguneko ordu eta erdi. Ikasle ona zen. Ari zen denboran saiatzen zen. Baina, bistakoa denez, denbora horrekin ez zegoen gehiegi ikasterik. Emakume saiatua eta irakasle ona zen Maria Dolores.Kalera irteten orduan hasi zen. Anaia Sebastian ere bai. Sebastian hamasei hilabete gazteagoa da. Gorputzez rufino baino handixeago etorri zen. Biak arropa berdina janzten zuten hasieran. Kalean bi galdera zituen mingainean jendeak: Nongoak zarete?, galdetu. Olegikoak, erantzuten zuten. Olegin ba al dute horren ume gazterik?, bigarren bueltan. Bikiak al zarate?, beste askok. Ez, erantzuten zuten orduan ere.Hurrengo igandean, segur asko, amari esango zion bakarren batek: Lehengoan ezagutu gehituen, bada, zuen gazteenak, Genoveva, a zer mutil parea! Konplitu. Sentitu?Dotrinan Don Gabrielekin, Don Modesto eta Don Jose Antoniorekin ibili zen. Hirurekin moldatu zen ongi. Batez ere Don Modestok eta Don Jose Antoniok jotzaile-fama zeukaten, baina Rufinori inork ez zion eskurik erantsi. Egia dena esateko, Rufinok abantaila pixka bat bazeuzkan: arreba Don Modestorekin egoten zen neskame. Don Gabrilekin ibili zirenean, hiru lagun nabarmentzen ziren dotrina ikasten: bera, Ibargurengo Joxepa eta Sorronbeko Jose Ignazio, dio rufinok. Rufino ez du inork jo sekula: ez etxean, ez eskolan eta ez dotrinan.Apaizak Arantzazurako fitxatu. Orduan aldatu egin zen eskolaz, egun osoz joaten zen, Don Primitivo Jiménezen taldera. Normala denez, bere adinekoekin konparatuta, atzeratuta zegoen. Rufinok bazuen koinatu bat, emaztearen neba, eta zerbaitetaz eztabaidatzen hasten baziren, eta arrazoia Rufinok jan ziola ikusi, hau erantzuten zion: Txikitan hik baino gehiago nekian nik. Rufino baino hamabost hilabete gazteagoa. Rufino zortzi urterekin eta hura, segurenik, hiru urterekin hasiko zen eskolan. Berandu iritsi. Artikulu horren lehenengo bi paragrafoak dira hona dakartzagunak:

Alde askotara berandu iritsi naizelako sentsazioa daukat. Beranduegi. Kasik zortzi urterekin hasi nintzen eskolan, arratsaldez bakarrik gainera. Hori bai, fin askoa genuen maistra: Maria Dolores Arsuaga tolosarra. Orduen

39

proportzioan, asko irakasten zigun. Hala ere, zenbat aldiz esan izan zidan Jose Luis zenak, bere euskara berezian, zerbaitetan niri arrazoia eman beharrean aurkitzen zenean: «Zaldibiko eskolan ibili gendunean (sic) hik baino gehio nekian nik». Ez naiz harritzen. Hura hiru urterako hasia zen. gero ere bai, nik baino gehiago zekien gauza askotan. Koinatua. Laguna.Eskolara berandu iriste hori, geroztik, ikasten ibili naizen guztian nozitu dut. Beti edo gehienetan, neu baino ikaskide gazteagoak izan ditut inguruan. Adibide bat jartzearren, Magisteritza Eskolan kurtsoko zaharrena nintzen. Hernaniko Izagirre. Hurrena. Irakasleak baziren neure adinekoak edo gazteagoak. Eskerrak ikasleak ere izan ditudan inoiz neu baino zaharragoak!

Heldu da, bada, Arantzazura joateko eguna. Eta hor doa irailaren 13ko arratsalde eguzkitsuan. Hamaika urte. Hamabi egiteko egiteko bi hilabete falta. Goizean Igartzaetako familia agurtu. Arratsaldean Angelitoren taxian Arantzazura.Otsaitzako Ramon Irazustabarrenaren hileta. Igeltseroa zen. Obran hil zen aurreko asteazkenean. Bestela ere uda hartan (1957) jende asko hil zen herrian istripuz: Urtesabelgo Praisko, Elizegiko Ezkerra, Ausoegiko Ildefonso, Zubiaurreko Ignazio. Horiek dira Rufinok gogoratzen dituenak, baina ez omen litzateke harrituko bakarren bat ahanztea. Iritsi zirenean, ez da ziur gogoratzen nor atera zitzaien errezibitzera: aita Barrena ala aita Galdos. Emaidak maleta, nekatuta egongo haiz eta, esan zion fraideak. Gogoratzen da eskailera ilun batzuetan gora joan, koartoa ikusi afaltzera jaitsi zela errefektoriora. Errefektoria esaten zaio komentuko jangelari. Neu ez nintzen oroitzen, baina Astigarrako Jose Luis Irigoienek esan zidanez, ni kamaralla 99.na zen, eta harena 100.na.Goizean, 6:30ean jaiki. Garbiketa-lanak egin, eta kaperara errezatu eta meza entzutera. Esnatzeko, karraka jotzen zuten. Ondoren, begiralea pasatzen zen kamarilla (logela txikia) guztietatik. Norbait ohean harrapatuz gero, pasillora ateratzen zuten. Bizkarrean burkoa. Lotsagarri. Rufino ez zen inoiz deskuidatu, nahiz eta asko kostatu esnatzea, lo egiteko pastilak ematen baitzioten. Kaperako aldia egindakoan, gosaria. 8:00ak aldera. Gero ikasi saloi handi batean, ordu erdiz edo, eta ondoren klasera. Lehenengo klasea amaitutakoan, hamarretakoa: txokolatea eta ogia edo horrelako zerbait; berriz, atsedena amaitzean, klasea.

40

1:00etan, bazkaria. Gero nahi zuenak siesta, edo jolas egin Ikasi. Klasea. Atsedena. Merienda. Ikasi. Afaria. Kapera. Ohera. Rufinok ez zuen izan ikasteko problema handirik, behin erdaraz zerbait ikasi ondoren. Jakinekoa da ikasleen euren artean erdaraz egiten zutela. Hala ere, bazkalondoan euskaraz egiteko eskatzen zitzaien. Gainera, euskara estudio-planean sartua zegoen, eta ez zeuzkaten nolanahiko irakasleak: Gandiaga, Villasante... Erdaraz gutxi zekiela esan dugu. Egon behar zuen oraindik gutxiago zekienik. Verbo temer ikasten ari ziren. Liburuan gaizki zetorren hirugarren pertsona: Temía ipini partez temfa ipintzen zuen. Zergatik? i letra eta tildea elkarri josita zetozelako, eta f garbia zen liburu guztietan: yo temía, tú temias, él temfa. Horrelaxe ikasi zuen Azkoitiko Martirita auzoko Trino Azkoitiak, dio rufinok.2006ko maiatzaren 30ean, artikulu interesgarria idatzi zuen Rufinok DVn, Bernardo Atxagari erantzuteko. Artikulu haren barnean badago aipamen zuzena Arantzazurena. Edo erdaraz ondo ez zekiten ikasleena. Luze samarra, baina merezi du irakurtzea, Rufinoren pentsamoldea nondik nora ibili den pixka bat ikusteko.

Jende askok, erregeak bufoia bezala, kontrafigura behar du, bera nor sentitzeko Izenburuko esaldi hori ez da osorik nirea. Bernardo Atxagari zor diot parterik handiena. Zer da, bada, kontrafigura? Azkar esanda, ni neu. Zerbait gehiago. Hiritar askok izan nahi ez, baina euskalduntasuna errebindikatzeko aldarrikatzen duten irudia da kontrafigura. Atxagak bestela definitzen du. Ez-nazionalistek nazionalisten kontra sortutako mitoan oinarritzen den pertsonaia da kontrafigura, zeinetan, mito horren arabera, pertsonaia hori identifikatzen den ‘borono’, ‘analfabeto’, ‘palurdo’, ‘aldeano’, ‘cashero’, ‘vascorro’... bezalako hitzekin. Argiago ikus dezazuen, gomendatzen dizuet ‘Lekuak’ izeneko liburua. ‘Leku gutxietsiak’ atala. Hantxe aurkituko dituzue argibide gehiago.Mezu orokorra neure egin arren, zerbait erantsi nahi nioke. Matizatu. Bernardo Atxagak Joxe Irazurengan pertsonalizatzen du kontrafiguraren ideia, esanez Donostiako kolegioan hasi zenean kontrafigura bihurtu zela: «... haiek herritar estereotipatu edo ‘cashero’ak behar zituzten esnegain – ‘la crème’– sentitzeko; goi mailako, dotore, fin eta polit sentitzeko». Asteasukoa zelako. Nekazaritza giroa.

41

Jakin badakit pertsonalizazio horrek jeneralizazioa esan nahi duela, Joxe Irazu ez dela errepresentante soila baino. Nolanahi ere, Joxe Irazu ez zen sekula izango kontrafigura, adibidez, Beasaingo La Sallen. Maistra baten seme kaletarrak, euskaldunena izanda ere, ez zuen betetzen horretarako baldintzarik. Hemen errazago kokatuko genuen, hain zuzen ere, beste bandoan. Gainera, hemengo kontrafigurak nekez, oso nekez, joango ziren Donostiako kolegio batera, ez bada seminario edo komenturen bateko kolegiora. Beste bat zen hemen zinezko kontrafiguraren profila.Ni egon nintzen kolegioan (Arantzazun), ‘Peru Abarkak’ indar handia zeukan. Urrundik aditzen zen ‘Garoa’ren usaina. Hori zen han onetsi eta goraipatuena. Hor islatzen ziren Euskaldunaren benetako baloreak. Egia da kontraesanak zeudela. Naveak:–Iraola, di quince –. Eta nik:–Kintze!–Ja, ja, ja!Naveak, hala ere, ez zituen nahi laguntzat Soria, Valladolid edo Errioxako ikaskideak. Kaletarkeria, izaera belaxka, gaizki ikusia zegoen. Beste eredua zen nagusi: euskaldun jatorrarena, gurea, etxekoa eta bultzatu beharrekoa. Aitor dezagun euskaldunok ere ahalegin handiak egin ditugula jatortasunaren eredu hori bedeinkatu eta hedatzen. Estereotipoak, sarri askotan, besteek ezarritakotik adina izaten du norberak bere buruari atxikitakotik. Jakina, irudia da gauza bat eta benetan garena beste bat, eta ez dago inolako arrazoirik gaur egungo abertzaletasuna aldeanismoarekin identifikatzeko, nahiz eta «euskaldun jatorraren» kontzeptu hori ez dugun oraindik erabat gain ditu. Zenbait intelektual euskalduni bota nahi nioke azkeneko purrustadatxoa. Horiek ere ez zuten gutxi egin eurak nahi ez zutena edo, behintzat, ez zirena bultzatzen, kontrafigura indartzen. «Un País Vasco reunificado y euskaldun, —y sólo euskaldun»—, errebindikatzen zuten intelektual horiengatik ari naiz. Horrela egiten zuten, beraiek Munichen, Lovainan edo Parisen estudiatzen ari ziren bitartean. Oso sanoa da errealitatea onartzea eta, batez ere, herriari tranparik ez egitea. Jendeari egia esan behar zaio. Euskara ikasteko ahal duzun guzita. Borrokatu euskararen alde. Baina gaztelania ere (agian, bihar edo etzi ingelesa) behar-beharrezkoa da.

42

Gaineratiko gaietan ondo ibiliz gero, solfeoa eta pianoa ere ikasten zituzten. Rufinok ikasi zituen. Aurreratu gutxi. Batzuetan ordu extra eta guzti. Iluntzeko sermoia edo hitzaldia gogor samarra bazen, begiraleak Rufino pianoa jotzera bidaltzen zuen. Mintzo Eria.Jai izaten zuten egunetan, Iturrigorrira joaten ziren: Futbola, jolasak, eskulanak... Itrrigorri Arantzazutik hiru bat kilometrotara egongo da. Urbiako bidea ezkerretara utzi eta joaten hara. Futbol zelaiaren ondotik ibaia pasatzen zen. Sakonune batean zegoen, basoz inguraturik. Frai Luisek zepoak eta tranpak ipintzen zituen azerien kontra.Egun osoko irtenaldiak ere egiten zituzten. Orduan, jeneralean, Urbiara joan ohi ziren, egun osoko anoa hartuta. Hiru kurtso egoten ziren; hirugarrena egindakoan, Forura (Gernika ondoan dago) joaten ziren. Rufino ez zen iritsi. Patrizio Etxeberria joaten zen asko Arantzazura. Auto berezia. Ikasleek hura agurtzeko konsigna zeukaten, bidean topo egiten bazuten, Kamamila biltzen zuten harentzat. Behin lehiaketa egin zuten hiru kurtsoen artean, zeinek gehien bildu. Rufinoren urtekoek galdu zuten. Orbegozo ere oso laguna zuten Arantzazuko fraideek. Faustino han egondakoa izaki. Noiznahi azaltzen omen zen, inori kasurik egin gabe, auto handi batean, txoferra bolantean zuela. Tarteka-tarkeka, bakarren batzuk bidali ere egiten zituzten kolegiotik. Rufinok ez zuen sekula jakin bidalitako horien arrazoirik. Koruan abesten zuten ia denek. Rufino tiplea zen. Meza-laguntzea ere ohikoa zen. Garai hartan, handi eta txiki, hirurehundik gora izango ziren. Kolegioan, 140; koristaduan, 60 bat, eta hortik gorakoak hermanoak eta meza emandakoak. Kolegioko umeek ez zeukaten koristekin hitz egiterik, baina bazeuden koristaduan anaiaren bat zutenak. Radio Matuko.Etxera idazten zituzten gutunak edo etxetik iristen zitzaizkienak, aldez aurretik, irakurrita entregatzen zizkieten. Rufinok, amari ere, erdaraz idazten zion. Ama pozik, semea erdaraz ikasten ari zela-eta, dio rufinok. Esan dugu Rufino Ikasle ona zela. Baina gaixotasun bat azaldu zitzaion. Uste dut, nahiz eta beste era batera eszenifikatu, hori izan zela Arantzazuko kolegioa uzteko motiboa.

43

Eskrupuluek eraso zioten. Oso gaizki pasatzen hasi zen. Beti bekatuan. Beti konfesatzen. Inoiz sosegurik gabe. Mintzo Eria deitu zion berak barne-ahots krudel horri. Badu pasarte bat gai horri buruz Hire magalean. 103. gela liburuan. Pentsatu autobiografikoa dela. ‘Antonio Maria Labaien’ Saria irabazi zuen lan horrekin.Badakizue liburu hori dela Kandido Larburu Leireko fraidea eta Simona Berezibar Medina de Riosecoko mojaren arteko elkarrizketa, gutunen bidez. Oraingoan Kandidok hartzen du hitza. Honela dio:

Leire, 1970eko urriaren 30eanEz zekinat gaur parean ezer joko dudan. Alegia, gutun bat idatzirik nuela, hire bigarrena iritsi zaidan. Hura zaborrontzira bota, eta berriro hasi naun. Neurea dun lana pilatu izanaren errua, luzamendutan ibili bainaiz. Baina badinat arrazoirik. Hemen ere lan askorekin gabiltzan. Hiru elbarri ditinagu komentuan, hiru fraide zahar, 85 urtetik gorakoak. Egin beharreko guztiak egiten lagundu behar izaten zienagu.Aitortzak ere asko izaten ditun. Horien artean badinat emakume koitadu bat, moja izana, egunean lauzpabost aldiz etortzen zaidana. Hilabete pasatzera etorri omen zunan, eta jadanik bazeramatzan berrogei egun. Uste dinat sekretu guztiak kontatu dizkidala. (...)Emakume horren problema dun kontzientzia eta Mintzo Eria bereizi ezina. Mintzo Eriarena ez dun nik asmatua; aldizkari batetik hartu dinat, literatura asko baitago horrelako jarrera eta jokabideen gainean. Hau beste bertsio bat gehiago baino ez dun. Askotan, kezka berberak erasotzen zien horrelakoei, eta esaldi berberak erabiltzen ditizten denek, barne-egoera azaltzeko. Batzuek Bigarren Kontzientzia ere deitzen zioten Mintzo Eriari; beste batzuek, Barne Ahotza; badun Sagua deitzen dionik ere.Lehen esan dinat ez dituela bereizten kontzientzia eta Mintzo Eria, baina, berezi, bereizten ditin; gertatzen dena da Mintzo Eriak kontzientziako kargarik handienak baino gehiago asaldatzen duela. Ez zekinat nola esan, bi kontzientzia baleuzka bezala dun: bata faltsua eta bestea egiazkoa. Gajoak ez zekin noiz batari eta noiz besteari jaramon egin. Hobeto esan, bazekin, baina ez baleki bezala portatzen dun.Barrua askatzeko premiaz mintzatu zitzaidanan. Ba ote dago, ordea, eskrupuluetatik (horixe baita emakume horren arazoa: eskrupuluak) libratzerik? Nik, hala ere, Juan XXIII.ak egiten

44

zuen gomendioari jarraiki, entzun egin nionan Hona hemen kontatu zidana:

«Mintzo bat daramat barruan, berrogei urte inguru neurekin bizi dena. Geroztik borroka bizian nabil. Neska koxkorra nintzela ohartu nintzen. Aitortu, elizako aulki txikian jarri, eta penitentzia bete ostean, eseri egiten nintzen, meza noiz hasiko zain. Orduan, leize-zuloko oihartzunaren antzo, mintzo aztoragarria sentizen nuen barnean. Bekatua. Pentsamendu txarrak trumilka pilatzen ziren nire buruan.»Ez zen nik nahi orduko iristen komunioa hartzeko ordua! Mintzoak, ordea, ondorenean ere ez zidan bakerik ematen. “Bekatu mortalean hartu duzu...”. Ez nuen amaitzen esaldia. Sufrimendua!»Mojen kolegiora bidaltzea bururatu zitzaien gurasoei eta, egia esan, eskolan oso ondo moldatzen nintzen, baina Mintzoak gero eta bortitzago jotzen ninduen. Infernua. Irudi bakarra. »Astero konfesatzera behartzen gintuzten. Konfesatzea martirio hutsa izan arren, uneoro barrena usteko premiak larritzen ni. Egunean... aitortzen nintzela. Baina zertarako? Ez nuen lortzen bekatuaren atzaparretatik askatzerik.»Jainkoari erruki eske, promes egin nion: “Uxa ezazu nigandik ahots makur hau eta ni moja sartuko”»Promes hori aski izan zen, bolada batean, barruko eremuetatik gerra alden zedin. Oñatiko klaretarren komentuan, beste hamar neska gazte eta zaharxeagoekin batera, nobiziaduaan ... Niretzat ez zen deus barneko mintzoa baino jasangaitzagorik. Horrekin konparatuta, huskeria ziren komentuko bizitzaren gogorra, sakrifizioa eta hildura.»Baina esaera zaharrak dioen baino areago, “nire usteak erdia ustel”. Mintzoa itzuli egin zen nire barrenera, eta lehen baino hamar aldiz indartsuago. Erlijio-bizitza zenbat eta estuago hartu, orduan eta baza gehiago ematen nion mintzo gogaikarriari. Miztoa. Kontzientzia. Nik banekien ez nuela egin ezer txarrik. Mintzoak, ordea, baietz eta baietz!»Egun batean, meditazio sakonean murgildurik nengoela, kolore guztietako argien artean, esaldi hau irakurri nuen: “Fedea da zure gaitzaren iturri”. Ondorengo egunetan ideia horri, ez barreneko urradurarik gabe, mila buelta aurrera eta atzera, harik eta ondorio honetara iritsi nintzen arte: “Fedeak infernutik salbatzeko balio ez badit, edo infernura bultza egiten badit, baztertzea onena”.»Komentua utzi. Hori ez zen nire desioa, baina, ezinbestez, onartu beharrean aurkitzen nintzen. Mojak, zaharrenetik gazteenera, denak harritu ziren. Nire berri gehixeago zekien kapelauak argitu bide zion norbaiti burua. Han ere, hemen bezala, bati esanez gero, hitzak haizetako oilo-lumen pare.»Orduan hasi nintzen literatura erlijiosoa albora utzi, eta idazle laiko eta ateoen lanak irakurtzen. Gainera, banekien gehiagok ere erabili izan dituztela, psikoterapia moduan, Marx, Russelll, Freud

45

eta abarren idazlanak. Horrela lortu izan dute, bolada batean bederen, mintzoak bakean uztea. Zoriona. Ni ere nahiko zoriontsu izan nintzen denboraldi batean, nahiz eta fedea propio galtzen saiatu izanak dezente aztoratzen ninduen.»Lur azpian jo eta jo ari den satorra da nire mintzoa. Ohartzerako urradura izugarria egiten du, Gero bat-batean kanporatu dena. Nire izaera berrira moldatu egin zen. Fedez kanpoko gaietan eraso zidan. Laburbilduz esateko, ekintzarik arbuiagarrienak egozten zizkidan. Esaldi hu erabiltzen zuen amaieran, indartsu: “Hi baino emakume hobeak egongo ditun kartzelan ere”.»Nire burua trenari bota gabe jarraitzeak eman dit galtzak bete lan.»Momentu honetan ez dakit fededuna naizen ala ez. Ez naiz gai bereizteko. Baina hala izan nahi nukeela pentsatzen dut batzuetan, sufrimenduak Jainkoari eskaintzeko. Bestalde, orduan ere esan nuen nik, neure burua ateotzat hartu arren, ez niola itxi nahi aterik Jainkoari, noizbait ate-joka etorrita ere!»Unamunorena baino ere handiagoa da nire zalantza. Hark bazioen zalantza zela munduaren motorra. Nik zalantzaren gainean eraiki dut nire corpus filosofikoa»

Hain pertsona arrazionala ematen din batzuetan. Hain ume jokatzen besteetan... Ez zekinat zer aholku eman. Ez zekinat amuarrain buztan-motz horri nondik heldu, nahiz eta arazoa psikiatrian ezaguna zen. Jakina, orain arte, liburu eta ipuinetan irakurritakoa bakarrik nekinan, eta gauzak asko aldatzen ditun teoriatik praktikara. Edo arazoa besteek konpondu behar izatetik hire ardurapera pasatzen denean.

Orain, J.A. Vallejo-Nájera Doktoreari emango diogu hitza. Hura mintzatuko zaigu neurosi obsesibo-konpultsiboaren gainean:

Neurosi obsesibo-konpultsiboaPatologia horren mende dagoen gaixoarentzat, bai obsesioa (uxatu ezin duen pentsamendua) eta bai konpultsioa (ekintza derrigorrez egitera bultzatzen duen indarra) bere barnetik jaiotzen zaizkion bete beharreko ordena saihestezinak dira. Obeditu beharrean aurkitzen da, nahiz eta badakien garbi eta argi absurdoak direla, patologikoak, anormalak eta kaltegarriak. Kasurik egin ezean, halako angustia bat, gero eta handiagoa, nabaritzen du, eta ez dauka amore ematea beste erremediorik.Pertsona normal batek izan al ditzake obsesioak eta konpultsioak? Gaineratiko sintoma neurotikoak bezalaxe, neurri batean, kasik pertsona guztiengan dute eragina. Haurtzaroan ohikoagoak dira. Hauek izaten dira sintomak: lur-zoruko arraiak zapaldu, posteei kolpeak eman, abestiaren errepika. Ohikoena da zalantza patologikoa. Hain zuzen,

46

aurreko mendean (XIX), deitu ohi zitzaion zalantzaren gaixotasuna edo zalantzaren zorotasuna. Pertsona normalengan, intentsitate gehiago ego gutxiagorekin, eskrupulu erlijioso forman azaltzen dira zalantza obsesiboak: bekatu egin ote duen ala ez, ondo aitortu ote den ala ez, eta abar. Baita honetan ere: kanilak itxi ote dituen, argia itzali ote duen, hegazkineko txartelak berekin ote daramatzan, kartera galdu ote duen, eta abar. Eta behin eta berriz begiratuko du, nahiz eta garbi jakin ez daukala motiborik horretarako (gaixotasunaren mekanismoa bera da, baina miniaturan).Neurosi obsesibo-konpultsiboaren koadro klinikoa Hauxe besterik ez da: eguneroko fenomeno horien puztea, exagerazioa. Kasu gogorrak direnean, gaixoarentzat benetako tortura dira. Zeharo lotuta geratzen da, bizimodu normala egiteko kapaz ez dela. Ez da hereditarioa, baina tratu emozionalaren bidez kutsatzen da. Umetako inguru ez-seguruak zerikusi handia dauka.Obsesiboa perfekzionista da, erruduntasun-sentimendutik defenditzeko. Zorrotz eta adeitsua izaten da, kritikarako zentzu finekoa. Ordea, bere buruarekin eta bere ekintzekin ere, tamalez, zorrotzegia izan ohi da. Afektiboki hotza dela ematen du, baina ez da egia: maskara janzten du, barneko emozioei beldur dielako. Inoiz ez da konparatu behar psikosiarekin. Obsesiboak sekula ez du galtzen arrazoimena, nahiz eta ikaragarri kostatzen zaion ‘arrazoiz’ jokatzea.

Orain neroni utzi iezadazu pixka bat hizketan, eskatu zidan Rufinok. Aurrera, esan nion:

Nik sekulako ‘super-egoa’ sortu nuen. Orwelen “Anaia handia”. Ez nion ezer barkatzen, ezer, neure buruari. «Zuzenez beste egiten duzu dena», esaten nion. Irrati eta telebistako programa batzuetan, ez askotan, parte hartu dut. Adibiderik nabarmenena da ‘Firin-faran’ telebista saioa da. Uste duzue egun baten, bederen, itzuli nintzela gustura? Han esaten ez nituenak, gero, bidean, neure buruari kontatzen nizkion: «Hau esan behar huen, eta beste hura zergatik ez duk esan? Norbaitek pentsatuko du ezaren eta ezinaren alderdia konpontzen ari naizela. Badu eskubide horretarako, baina egia purua da nire ‘super-egoak’ galarazten zidala esan beharrekoak esaten. Probatu ez duenak ez daki hori zer den.

47

Geroztik, izan dut gonbita irratiko programa batean parte hartzeko. Hura estuasuna eskatu zidatenean. A ze lasaitasuna ezezkoa eman nienean.

Rufino bertsozale amorratua zen Arantzazura joaterako ere. Han Enbeitatarrekin egin zuen topo: Abel eta Moises. Batez ere, Moisesekin aritzen zen bertso kontuan, kurtso berekoak baitziren. Behin batean, berak nola ez dakiela, bertsolaritzaz hasi ziren hizketan. Moisesek esan zion Bizkaian bazegoela Basarri bezain bertsolari ona. Rufino harrituta, nor ote zen, eta blasta bota zion: Balendin Enbeita, gure aita. Gure aita, esan ez balio, jarraituko zuen eztabaidan, baina Rufino isildu egin zen. Hori bai, harridura ezin zuen kendu: Basarri baino hobea eta nik aditzerarik ez?, dio rufinok.Beste gauza batekin ere egin zuen topo. Hemen Gipuzkoa aldetik joandako jendea euskaldun peto-petoa zen, baserritar jendea, erdaraz ozta-ozta zekiena. Bizkaiko jendea, berriz, asko eta asko euskaraz ez zekiena. Baina bizkaitarrak oso politizatuak zeuden. Frankismoaren aurka gure aldean aurrera zeuden haiek, dio rufinok. Halako bi mundu berezi, baina osagarriak elkartu ziren. Rufino Arantzazun hasi zen politikaz zerbait enteratzen. Hori ere idazlan batean dauka islatua. Mezua enkriptatzen aparta da, baina antza ere nahiko azkar ematen zaio:

Ni hemengoa naiz. Ez dut sentitu beharrik. Banaiz. Euskaldun. Askotan pentsatu dut sentitzea ez ote den ez izatearen ondorioa. Ez daukat ziurtatzerik, nik ez dakit-eta nola sentitzen den. Ulertu eta konprenitu nahi nieke sentitzen direnei, baina ez naiz ailegatzen. Erlatibitatearen legea ere ulertu nahi nuke, baina nire adimenak dezakeena dezake. Ez pentsatu atzo goizekoa dudanik sentitzearen eta izatearen arteko digresio hori. Behiala Zaldiarango mutil-koxkor bat, hamabi urte eskasekoa, kolegio batera joan zen interno. Han bere moduko beste askorekin egin zuen topo, politikaz ezer ez zekitenak. Orendainen edo Beizaman mintzatzen zen hizkera baizik entzun ez zutenak. Ordea, haiekin batera, bazen beste multzo bat politikaz asko zekiena, Beizamako mintzamolderik ezagutzen ez zuena. Baina txit euskaldun sentitzen zena.Geroztik, bizitza osoan pertsegitu naute bi errealitate horiek. Saiatu naiz biekin ondo konpontzen. Biak uztartzen. Baina, ibilian-ibilian, pertsonak erroetara jotzen du Pragmatiko eta posibilista bihurtzen da. Kulturan oinarritzen du etorkizuna. Jakina, horretarako euskal kultura kontsumitzeko gai izan behar da.

48

Badira euskal kulturarik ezagutu eta kontsumitu gabe euskaldun sentitzen direnak. Indar mitikoa. Magikoa. Horien eragina. Dirudienez, sentitzeak xarma handia du. Askotan, izateak baino gehiago emozionatzen du jendea.Egia da izaten hasteko ere aurrena sentitu egin beharko dela; izatearekin berarekin jaiotzen ez bada, behintzat. Eta beste kontu bat: badira izan arren sentitzen ez direnak. Hori ere ez da izango ederra! Kontraesanak.P.D. Nik esango banu «euskaldun sentitzen naiz», hori tautologia hutsa litzateke. Eta esango banu «euskalduna bakarrik sentitzen naiz», hori kontraesana litzateke; edandako urak beti eragiten du giltzurrunean.

Dakizuen bezala, gero irten egin zen. Aitortzen du forma aldetik gauzak ez zituela ondo egin. Amari sekulako disgutua. Nola egin ez zekien. Baina egin egin behar! Mintzo Eriak utzi izan balio jarraitu ko, dio rufinok. Dena den, gero izan duen bizimoduarekin ere ez da kexatzen. Gauza bat dago garbi. Arantzazu sekula ez zaio joan burutik rufinori. Han ezkondu. Han Zilarrezko Ezteiak. Urtero ez bada ere gehienetan hartzen du Arantzazuko Amaren egutegia, informatuta egotea gustatzen zaio. Arantzazu aldizkariaren harpidedun da...Beheko argazkian, Arantzazun, ezkontzako zeremonian: 1975/07//23. Neure kurtsoko fraide batek, Juan Ignazio Agirrek, ezkondu gintuen, dio rufinok.

49

50

7Arantzazutik etorri eta Beasaingo Las Sallen hasi zen eskolan. Gai batzuetan aurreratuta zegoen, esate baterako gramatikan eta matematiketan, erlijioan; beste batzuk materia berriak ziren: teknologia, kontabilitatea, dibujoa, mekanografia..., dio rufinok. Gogoan du behin Zumarragako erlijio-lehiaketara joateko hautatua izan zela. Paper ona egin zuen.Arantzazuko sistema pedagogikoa gehiago gustatzen zitzaion. La Sallen memoriazko ikasketa teorikoari garrantzi handia ematen zitzaion. Arantzazun praktikoagoa zen, nahiz eta memoria ere baliatu. Beasainen, gai batzuetan oso ondo eta beste batzuetan erregular. Arantzazun, berriz, nota onak ateratzen zituen. Hermano Gregorio, Santiago, Lukas, Jose, Tomas... izan zituen irakasle Beasainen.Normalean, CAFeko eskolara joateko prestatzen zen jendea. Rufino aurkeztu zen behin CAFeko etsaminara, baina bezperan jakin zuen bi urteko batxilerra edukiz gero ez zegoela etsamina egin beharrik. Arantzazutik ekarri zituen paperak, nota on askoekin, baina ez zioten balio izan, Arantzazuko ikasketak ez ziren ofizialak. Berriro egin behar izan zuen azterketa Ez zuen gainditu. beste bi urte gehiago egin zituen La Sallen. La Sallen hain gustura ere ez zen ibili. Aukeran, hobeto Arantzazun, baina gaixotasun maltzurra! Astero egiten zen klasifikazioa emaitzen arabera. Ez dut uste lehengo postua inoiz lortu zuenik. Bigarrena bai behin baino gehiagotan. Egia esateko, luzera begira, orduan ikasitako harekin, han ibili ziren asko baino hobeto posizionatu zen ikasketa aldetik, karrera egitera iritsi ziren bakar batzuk kenduta.Bere denbora guztian, pira edo, orduan esaten zen bezala, piper bakarra egin du. Bertan anaiak jakin! Eskolara joan ordez, Ataun aldera joan zen bizikletan. CAFen berarekin lan egiten zuen ataundar batek kontatu zion. Anaiak gero, hurrengo igandean: Hi, halako egunetan, halako ordutan, zer henbilen Ataun aldean?Halamoduzko erantzunen bat eman omen zion, eta hartan geratu zen kontua. Geroztik, Rufinok beti begiratu txarra egiten zion ataundarrari. Ez da oroitzen zergatik egin zuen. Arrazoiren izango zuela, dio rufinok. Behin batean, igandean eskolara joatea eman zion zigortzat Hermano Gregoriok. Sekulako izotza egiten zuen, baina Rufino han azaldu zen esandako ordurako. Hermano Gregorio kupitu egin zen, halako hotzarekin etorrarazi zuelako, eta barkatu egin zion zigorra. Berak bakartu ziona hermanoari, dio rufinok.

51

Beste batean, beste ikastetxe bateko maistra batekin izan zituzten problemak Patxi Otegik eta biek. Patxi Artes y Oficiosen, La Sallen ondoan, zebilen. Bizikletan eskolara zihoazela, Ordiziako tunel pare horretan harrapatzen zuten ia egunero, eta piropo bat, itsusikeria bat, botatzen zioten. Egun batean, maistrak frente eman zien: Esta misma tarde voy a estar con vuestros respectivos directores, esan zien maistrak. Zeharo ikaratu ziren biak. Egun hartan, eskolatik itzuli zirenean, errezatzen aritu Benta Berritik Olegi eta Igartzaetako bidean. Ez zitzaien ezer pasatu. Ez nago batere gustura urte horietan eskolan eta, oro har, bizitzan izandago portaerarekin. Oso uruduri bizitzen gauza askotatik, eta ihesari erraz ematen zion. Pentsamendua sufrimendu ziren, konpontzeko, nire partetik, ezer ipintzeko konturik gabe. 1963ko urtarrilaren 21ean, Zumarragako Esteban Orbegozo lantegian hasi zen. Bulegoan sartu nahi zuen, baina ezetz esan zioten. Horretarako, lehendik lanean dabilen baten familiarra izan behar da, esan zion pertsonal buruak. Bi aukera geratu zitzaizkion: elektrizista edo mekaniko ajustadore hasi. Amak ez zuen nahi elektrizista hasterik, elektrizitateak jende asko hiltzen zuela eta. Beraz, ajustadore hasi zen. Nahiago omen zuen elektrizista hasi izan balitz, nahiz eta amari beste disgustu handi bat eman behar izan, dio rufinok. Egia esan, elektrizista ikasteak gerorako askoz aukera gehiago emango zizkion. Baina ajustajean hasi zen, eta aprendiz hasi behar, nahiz eta FP egin, administratibo alorrean egin baitzuen. Gregorio Aizarna zen enkargatu. Ez zen sekula harekin ondo konpondu. Gizon gaiztoa eta errea, bat izatekotan. Ezerzarako pazientziarik ez. Mingaina astintzen sugearen pare. Ez edukazio, ez pedagogia eta ez ezer. Haragi puska bat bi begirekin.Denbora asko baino lehen begia galdu zuen, nik halakorik desatu ez banion ere, dio rufinok. Felix Urzelai izan zuen bigarren enkargatua. Lehengoaren antzekoa. Abertzalea, baina langilea izorratzen primerakoa. Lana eskatu eta eman gabe igual edukitzen zuen egun osoan. Gero, Orbegozotik atera eta bere kontura jarri zen, baina ordurako trokel mordoa ederra atera zuen. Tenplatzera eramateko aitzakian bere tailerrera eramaten zituen. Beste gauza askoren artean, hau ere egin zion behin. Zigarroa erretzen ari zen Rufino. Hi, hemezortzi urte ba al dituk?, galdetu enkargatuak. Bai, erantzun rufinok. Ofizial egin al haute?, galdetu enkargatuk. Zuk jakingo duzu?, erantzun rufinok. Bada, oraindik ez eta ofizial egindakoan hasiko haiz erretzen, enkargatuak.

52

Auto-estimua hankapean. Bi enkargatu horiek kalte handia egin zioten. Soldaduska baino okerragoak izan ziren Rufinorentzat Orbegozoko lehen urteak. Rufino herabea da kanpora begira. Barrutik errebeldea, eta aurrera atera nahi zuen. Bazegoen jende ona ere. Adibidez, Elvira enkargatua. Harekin mantenimenduan aritu zen; gauez egiten zuen lana. Aberiak atenditu eta hortik aurrera lasai egoteko esaten omen zien. Alde ederra zegoen harengandik Urlezairengana!, dio rufinok. Hala ere, ibilian-ibilian oficial de segunda izatera iritsi zen. Azkeneko txandan, Urbieta zumaiarra izan zuen enkargatu. Harekin primeran konpondu zen. Blooming izeneko trenean aritzen zen mantenimenduan. Tren horretan, llantoiak egiten ziren: 6.000x40x10, gutxi gorabehera. Trena gelditzen zenean agudo mugitu, puntuan ipintzeko, eta gainontzean lasai ibiltzen ziren. Egun batean, llantoi horietako baten gainera erori zen, sutan zegoela, palankarekin zilindroen mahaia ondo jartzen ari zela. Sekulako saltoa jo eta onik atera zen. Buzoan erredura txiki bat besterik. Suertea!Goñi aizkolaria hantxe hil zen. Egia esan, istripu asko izaten zen: urte batean hamabi hil ziren. Esaten dute aseguru guztietatik bota zutela enpresa. Soldaduskan galoiek bezala, kaskoak bereizten zuen sekzioa eta kategoria. Jefeek kasko berdea janzten zuten. Enkargatuek horia. Elektrizistek urdina. Ajustadoreek gorria. Kaldereroek nabarra. Peoiek beltza. “Legorretako Jainkoak” ez dakit. Ayudante de peón zela esaten zuen hark, dio rufinok. Eta 1969an etorri zen etorri beharrekoa: bi hilabete luzeko greba, 1969ko azaroaren 16an hasi eta 1970eko urtarrilaren 16an amaitu zena.Esaten dute greba hura politikoa izan zela. Litekeena. Alderdi komunista eta CC.OO.eko jendea ibili zen, batez ere, gidari. Zumarragan garai haietan kanpoko jendea gehiago zegoen bertakoa baino. Hiru edo lau asanblada egin eta, azkenean, kalera. Hasieran inork ez zuen uste hain luze joko zuenik. Baina, egunak joan eta egunak etorri, gauza gaiztotzen zihoan. Rufino egunero joaten zen, badaezpada ere. Zaldibiatik Ordiziara bizikleta zahar batean, eta handik Zumarragara trenean. Trenetik jaitsitakoan ez zen giro! Poliziaz beteta egoten ziren txoko guztiak, dio rufinok. Lehengo Gris haietakoak. Ez zuten uzten segundo bat geldi egoten. Si no van a entrar márchense de aquí. Eta alde egin behar, porrakadaren hartu nahi ez bazuen. Rufinok ez du inoiz egin

53

orduan adina mendi-ibili. Kasik egunero joaten ziren Irimora. Buelta egin, berritxoren bat jasotzen bazuten, harekin berriro trenean sartu eta etxera.Greba gogortzen hasi zen. Aurrena bi, gero lau... horrela, 16 lagun bidali zituzten. Bidalitakoak orduan Zumarragako elizan sartu ziren. Solidaritate ikaragarria eragin zuen Zumarragako grebak. Alde guztietatik hasi ziren dirua eta mezuak iristen. Diru pila etorriko zen, nonbait. Garai hartan Ordegozok bi mila langiletik gora izango zituen, eta denei iritsi zitzaien zerbait. Rufinok ere kobratu zituen 500 pezeta. Sekulako oihartzun soziala eta politikoa izan zituen grebak. Ordea, noizbait amaitu egin behar. 1970eko urtarrilaren 16 hasi ziren berriro lanean, 16 lagun kanpoan utzita. Belarriak makur ziren, dio rufinok.Lanean hasi eta berehala edo ez dakit hasi aurretik gutun bana idatzi zieten. Gutun horretan diru dezente agintzen zuen nagusiak. Rufinoren ustez, hilabeteko soldata baino gehiago. Diru aldetik ez ziren hain gaizki atera. Ondoren hartan, Rufinok beste lantegi bat aurkitu zuen: Zaldibiako Muebles Yany. Kontua eskatu zuen Zumarragan. Kontua eskatu zuenean, inoiz ere burutik pasatuko ez zitzaiona gertatu zitzaion: soldata altxatuko ziotela esan zioten. Ezin zuen sinetsi! Baina atera egin zen.Eta beste disgustu handi bat eman zion amari. Irakurria zeukan Rufinori bidali zioten gutuna. Esan zion: Halako karta ederra jaso eta orain alde egin behar al duk?Bada, bai, alde egin zuen. 1970eko otsailaren 28an hartu zuen kontua Orbegozotik eta martxoaren 2an hasi zen Yanyn. Azkenik, eskolan ikasitako lanbidean hasi zen mutila: bulegari. Beheko argazkian, Beasaingo La Sallen. Bi al aldiz egon zela fraide, dio rufinok.

54

55

8Bizitza honetan, saiatu gabea ez naiz, dio rufinok . Ez noa argibide gehiago ematera:

Bi igel, bata bestearen atzetik. Nataz beteriko ontzira erori ziren biak. Ahalegin handietan jardun arren, ez zen posible handik ateratzea. Bereziki bietako batek etsi egin zuen, esanez «akabatzekotan ez du merezi horrenbeste leher gaizto egitea».Besteak eman eta eman segitu, hanketako indar guztiak ahitu arte, esanez «akabatzen banaiz ere inork ez dezala esan saiatuaren faltaz izan denik».Hainbeste saiatu zen, eta nata gurin bilakatu. Haren gainean labainduz ontzitik ateratzea lortu zuen. Gero, pozik itzuli zen betiko putzu-zulora.

Orokorrean, Programazioa eta Espedizioak zuen izena Rufinoren lan berriak edo departamenduak. Zuzendari Komertzialaren agindupean jardun behar zuen. José María Calvo zen gizon hori; halabeharrez, biak egun berean hasi ziren lanean Yanyn. Bentura Garmendia eta Felix Etxabe ziren nagusiak. Azkenean, batak Zarautzen eta besteak Gasteizen amaitu zuten. Bentura hil zen. Felix Zarautzen bizi da. (2011n ari naiz lan hau idazten).Zehatzago esanda, rufinok, batetik, telefonoz hartzen zituen eskariak; bestetik, gutunez iristen zitzaizkion, eta biajanteek eskura ere entregatzen zizkioten. Lehengo lana zen horiek programatzea, fabrikaziorako prestatzea. Askotan, eskariak ez ziren ondo osatuta etortzen eta horiek ere berak kontsultatu behar zituen. Inoiz aurrekontuak ere egin behar izaten zituen.Programazio. Espedizioak. Kamioiak antolatzea esan genezake. Epe eta tokien arabera kamioak kargatu eta bidali. Kasik egunero hitz egin behar izaten zuen Espainiako toki askotako jendearekin: Katalunia, Galizia, Andaluzia, Valentzia, eta abar.Lan horretan jardun zuen kasik hamabi urtez. Tarte horretan Felixek utzi egin zuen enpresa eta Zarautzen muntatu zuen beste enpresa bat.Gerente aldaketak: aurrena Calvo jarri zen; gero Bentura bera; ondoren Agos, geroago Ramon Muñoz... Calvok eta Agosek ere enpresa utzi egin zuten. Calvok Legorretan muntatu zuen enpresa berria, Yanyko beste hiru lagunekin. Bileratik etxera. Langileek bilera egin, eta nagusiak Juan Mari Tolosa, delineantea, bota egin zuen. Hori ordea, Rufinok aspaldi

56

prestaturiko narrazio batean ikusiko dugu ongien. Beti bezala, fikziozko kontaketa da, nobela historiko batean bezala:Gertaera negargarri asko izan da “lanpara-fabrikan”. Esate baterako, Juan Mari Tudelarena. Baina onena berari kontatzen uztea izango da:

Goizeko bederatziak eta hogeita bost puntuan. Peugeot 504a. Lapitzari punta zorrozten ari nintzen. Beheko atean bisagra-hotsa. Eskaileretan gora pauso bakanak, egunkaria irakurriz datorrenarenak bezalakoak. Benantzio. Eskailburuan azaldu zen nagusiaren buru zuria. Egunkaria bildu eta handik komunera bitarteko bidea bizkorrago egin zuen. Derrigorra izaten zuen beste ezer baino lehen, aurrena, komunera joatea. Oraindik egunkaria eskuan zuela inguratu zen nire mahaira. “Mesedez, txisturik ez jo”, tematu zen gizona. Delineanteak eta pintoreak izaten zirela txistu-jole eta kantarienak neukan entzuna. Ni ere, batzuetan bozkarioa adierazteko eta bestetan tristura arintzeko, beti bertsotan edo txistu-joka aritzen nintzen. Laneko erritmoari eusten asko lagundu ohi zidan txistuak.Mezuaren zergatiaz eta nondik norakoaz ezin nintzen jabetu, baina garrantzirik ere ez nion eman; gau txar bat edonork izan zezakeela pentsatu nuen, eta hura, egun hartan, gure ugazabari tokatu. Denbora gutxi barru haren bulegora joan behar izan nuen, proiektu berriari buruzko kontsultak egin eta neure iritziak aurreratzera. Lehen bezain aurpegi beltz eta serioarekin errezibitu ninduen. Ni sartzean, presaka bezala ezkutatu zuen irakurtzen ari zen gutuna. Gero jakin nuen, Anitak esanda, hutsaren inportantziarik ez zuen paper bat baino ez zela. Dirudienez, bezero zuriren batek, esposizioa ipini genionean, montadorea eta biok zeinen ondo portatu ginen adieraziz eta eskerrak emanez idatzitako gutuna. Ez nuen izan idatzi horren berririk sekula gehiago.Era guztietako lanparak fabrikatzen genituen: zintzilikakoak, mahai gainerako, parateko aplikeak, lanpara besodunak... Hallerako ispilu eta takiloiak... Funtzionalak, dekoratiboak ere izan behar zuten gure produktuek, beraz nire lanak bazuen bere garrantzia. Ez gindoazen gaizki. Geure txikian, nazioarteko merkatuan ere ari ginen sartzen, nahiz eta, momentu hartan, apur bat beheraka hasiak ginen.

57

Garai zailak ziren haiek langileentzat. Diktadura. Dena den, amore emateko asmorik gabe eta etsipenak ahaztuta, borrokarako deia entzuten zen bazter guztietan. Benantzio, teorian, errejimenaren kontrakoa zen: nazionalista porrokatua; gu, berriz, langile fronteetan geunden organizatuta. Baziren organizazio armatuak ere. Anitarekin, nahiz eta ipur-miaztaile dezentea zen, segun eta zertarako, baneukan konfiantza apur bat. Guardiak nire bila zetozela ohartu nintzenean, berari utzi nizkion atxiloketaren berri emateko enkargua eta zerrenda:–Mesedez, zoaz Santos, Joxe Manuel, Joakin eta Sebastianengana eta esaiezu eraman egin nautela. –Nire kontu —arduratu zen Anita. Izen ezagunak, noski, Benantziorentzat. Elazio horren bidez jakin zuen nire militantziaren berri. Aitak ia dena kontatzen zion Joakini.–Komunista dugu, beraz –ausartu omen zen, Anitak goiz hartako absentzia eta ibileraren kontu eman behar izan zionean. –Orain ulertzen dut goizetan ni sartzen naizenean zergatik hasten den txistu-joka, ni probokatzearren –jarraitu omen zuen. Ondoren hura zen, hain zuzen, “mesedez, txisturik ez jo” esan zidana. Lantegitik bota ninduenean hasi nintzen hari-muturrak lotzen. Ez zen bestetakoa baino gogorragoa izan egun hartako langile-batzarra. Ez nintzen ni izan hitz egin nuen bakarra. Baina hurrengo egunean, Madrilgo konbentzioa bukatu eta itzultzean, Carta de despido ekarri zidan Anitak, Benantziok sinaturik: De acuerdo con la legislación vigente, por alterar el orden socio-laboral de la empresa convocando una asamblea de trabajadores sin la correspondiente autorización, esta Dirección ha procedido suspenderle de sueldo y empleo indefinidamente. Injustizia itzela zen. Komite klandestinoari (artean ez zegoen sindikaturik) parte eman. Honek segituan luzatu zuen huelgarako deia. Hiru egun iraun zuen grebak. Laugarrenean bisita izan nuen; Anitaren partetik hitz egin zidaten:–Hi, ba, gauzak ez zihoaztek guk nahi bezain ondo, neurri gogorragoak hartzeko prest omen zagok kabroi hori; greba bertan behera utzi eta, hiri laguntzeko, hilero-hilero dirua biltzea erabaki diagu.

58

–Zoazte popatik hartzera! –egin nien garrasi, hain lagun ustelak nituela ohartzean. Besterik ezin eta, lantegiko almazenean sartu eta gose grebari ekin nion, harik eta guardiek ostikoka atera ninduten arte. Hemen amaitzen da historia. Hemen bukatuko zatekeen, baldin egun batean Anitarekin topo egin izan ez banu. Anitak ere bazeuzkan lagunak Organizazioan, ez guretakoak, hori ez. Beste jende batekin entenditzen zen. Batez ere, Felix Iroz “Sestras” eta Mariana Ibisate “Gogortxo”rekin. Gehienbat, Marianarekin ikusi ohi nuen; askoren ustetan bikotea osatzen zuten. Anita bera ere ez zen Kalkutako Ama Teresa. Zerbeza gehiegi edan genuen egun batean, konfidentzia bat egin zidan:–Juan Mari, Iluminación Garaialdek (Garaialde zen Benantzioren emaztea; negozioan haren abizena erabiltzen zuen) zu lantegitik kanporatzeko erabakia ez zuen Zaldiaranen daukan bulegoan hartu, Lovainan baizik.–Lovainan? –Bai. Osabak neu bidali ninduen Organizaziorekin hitz egitera. –Eta?–Eztabaida handia izan zen beraien artean; baina, azkenean, erabakiarekin etorri nintzen: zu kanporatu eta beste enpresa batetik botatako bi lagun hartzeko tratua egin genuen.»Isilik geratu nintzen. –Esan zerbait, jode!! –egin zuen garrasi; gero negarrari eman zion; ez dakit zergatik: esandakoaz damutu zelako edo mozkortuta zegoelako.–Agur –esan nion oso letxe txarrean.

Egun batean, plantilla osoa elkartu eta fabrikaren atzeko partera eraman zuen. Han zulo handi erakutsi zien. Fabrika bota nahi didate!, egin zuen oihu. Ordukoa ere idatzia dauka rufinok, narrazio polit batean:

Zaldiarango auzo batean zegoen (eta dago) lanpara-fabrika, oso toki gordean. Organizazioak begiz joa zeukan inguru hura, bahiketa bat aurrera eramateko. Iluminación Garaialderen atzean toki aproposa zegoen. Lur puska bat kendu eta berehala atondu zitekeen gizon bat gordetzeko tokia eta zaintzaleentzat lekua.

59

Sestras, Felix Iroz, gauero joaten zen, linterna-argitan, aitzurra eta palarekin zuloa egitera. Horrela eman zuen hilabete bat. Gau batean, badoa Sestras betiko martxan, eta «Alto!». Aitzurra eta pala harrika botata, eta arbi-soroan barrena egin zuen ihes. Guardiak zeuzkan zain; tiroka eraso zioten. Zauriturik, arbitan etzanda egon zen puska batean. Minak min, agoantatu egin zuen, gerrikoarekin izterra lotuta. Gero, herrenka-herrenka, lagun baten etxera inguratu, hark medikuren bati deitu, kura egin eta bestaldera pasatu izango zuten Sestras. Hurrengo egunean Benantziok langile guztiak elkartu zituen, zuloa erakusteko. «Fabrika bota nahi didate!», egin zuen oihu. Eta langileak, asko Benantzioren tarteriakoak, ez zekiten zer esan eta zer egin. Batzuk negarrez hasi ziren; besteek zuloari begiratzen zioten adi-adi.

Gorabera guztien ondoren, 1981eko krisiak erdiz erdi jo zuen Yany. Erregulazioa, krisi-espedientea, eta horrelakoetan ohi den guztia etorri ziren. Gorabehera askoren ondoren, nagusia bera, hau da, Bentura eta langile mordoska bat kanpoan geratu ziren, horien artean rufino. Rufinoren bi anaia eta arreba ere hor zebiltzan. Esaten dute, frogarik ez badago ere, rufinok esan ziola arduradunari bera bazihoala, baina, inondik ahal bazen, senideak ez bidaltzeko. Ez dakit nire hitzak indarrik izan zuen; behintzat, barruan gelditu ziren, dio rufinok. Krisiak, rufinoren ustez, badu esplikazioa: a) zuzendaritza aldaketa gehiegi egon zen bolada batean, b) adibidez, 1980an, 600 milioiko fakturazioa lortu zuen, eta 100 milioi gora zeuden morosetan, c) enpresa txiki batentzat egitura pisuegia zeukan Yanyk, inderecto gehiegi, horietatik asko nahiko goi mailako karguak, alegia dezente kobratzen zutenak, e) haltzari merkea kendu egin nahi izan zuten, eta kasik Katalunia erdia galdu zen, f) modelaje guztia aldatu nahi izan zen, hau da, altzarien barrua zuriz egin beharrean, egur-kolorean egin; horrek esan nahi zuen Espainiako esposizio guztiak aldatu behar zirela, berrehun sukaldetik gora, eta enpresak zati nahiko handia aportatzen zuenez, ez zegoen dirurik. Hura ere pasatu zen rufinoren bizitzan eta aurrera jarraitu behar. Dena dela, Bentura Garmendiagatik gaizki hitz egitea injustua da. Izango zituen bere akatsak, baina herrian hamaika mesede egindako gizona zen, hamabi ere bai: zenbat jende sartu zuen

60

hark fabrikan beste inon etorkizun handirik ez zeukana!, dio rufinok.

61

Pentsatzekoa denez, rufino lanik gabe geratu zen. Berriro ere disgustua amari! Andreak lan egiten zuen. Horrek salbatu zuen. Hori gertatu zenean, seme gazteenak urte eta erdi zeuzkan. Etxeko lanak egindakoan, hura bizkarrean hartu eta Olegi Berri aldera joaten zen paseatzera. Bi hilabetez ibili zen horrela, gero CAFetik deitu zioten, edo, gomendio on bati esker han sartu. Baina ez ziren disgustua enkargatu eta agintzen ziotenak ere. Langabezian gelditu zenean Rufinok paratutako bertso batzuk gozatu behar ditugu:

Etxeteko gizon (1981)

Gaurtik aurrera baduttitulu berria,batere eskatu gabenigana etorria:etxea gobernatzennaukate jarria;gastatuko dut, badazeinek ekarria.

Andrea badijoa “egun on” esanda,eguneko ordenakgoizetik emanda;ongi bete ezeangauean demanda,tituluen bentaja horixe izan da.

Rufinori berari utziko diogu mintzatzen, hau berak kontatzea komeni da eta:

1982ko otsaileren 22an, CAFen hasi nintzen lanean. Ordura arte amak ez zidan hitz erdirik ere esan nire egoeraren gainean. Lanean hasten nintzela esan nionean, ordea, hala mintzatu zitzaidan: «Lanean hastekoa al haiz? Ez didak poz txikia ematen, moteil; ezin nian agoantatu, postura horretako gizona, umea lepoan hartuta, paseatzen ikusita». Ez da erraza jakitea ama noiz arte den ama. Nik uste dut bizitza osoan. Handik hiru urte eta erdira hil zen.

Bein honezkero, ama hil zenean paratutako bertsoak ere entzun egin beharko dizkiogu:

Gogoeta egun seinalatuan (1984)

62

Gure ama xaharra ohe baztarrianheriotzak lotu dubere uztarrian.Kontu denak isilik dauzka eztarrianmunduko gauza denenazken neurrian.

Arbola zaharrariorbela dario,laster egingo digubetiko adio.Bizitzaren legea,zer erremedio!,hil eta bizitzea bat dela medio.

Ezaren kalizetikduzu gaur edaten,baina ezeztu zaraizana ematen,lehena harri duzuoraina izatenta gero arte baizikez duzu esaten.

Alea deseginezlandarea sortzenden eran gizakiakizatea lortzen;denborak eta lurraknahiz duten ehortzen,hiltzeak ez du berezbizia agortzen.

CAFen lan ona izan zuen. Almazeneko bulegoan ipini zuten. Haren lana zen mantenimendu mekanikorako elementuak, lubrikanteak eta likido bereziak erostea; tailerretik, balearekin, zerbaiten eske etortzen zitzaizkidanean hura despatxatzea, eta erositako merkantziari sarrera ematea. Orbegozon jardun izana primeran etorri zitzaion. Mekanikako pieza guztiak ezagutzen zituen. Behin enkargatuak, Patxi Zurutuzak, harriturik, esan zion: Zuk nola dakizu horrenbeste mantenimenduari buruz: errodamendu, engranaje, mangoi,

63

erreduktora, polea eta abar? Porque antes de fraile he sido cocinero, bota zion rufinok. Orduan azaldu zion Orbegozon jardun zuela, Yany-n lan egin aurretik, zazpi urtez, ajustadore.Finko egingo zutela, edo jada eginda zegoela, esan zioten rufinori. Abisu hori bidali ziola dibisioko buruak enkargatuarekin, dio rufinok, baina hurrengo egunean ezetz esatera etorri zitzaizkion: Madrilek ez zuen onartu nahi finko bat gehiago. Lan berria. Jakin zuen Urretxuko euskaltegian plaza bat zegoela, eta probatzea pentsatu zuen. Esan behar da, Yany-n zebilela jada saiatu zela plaza lortzen, baina ez zuela gainditu. Urretxuko kasuan, ordea, rufinok lortu zuen zegoen plaza bakarra. Horrek ondorio bat izan zuen: hamabost egunez bi lekutan aritu zen lanean; goizez, CAFen eta arratsaldez Urretxuko euskaltegian, 1983ko urriaren 15etik 30era.

9Urtebete egin zuen Urretxuko Euskaltegian. Hurrengo urtean Zarautzen lortu zuen plaza. Han bi urte egin ondoren, Lasarte-Oriara eskatu zuen trasladoa, eta han lan egin du erretiratu arte, 2008ra arte.Lasarte-Orian zuzendari izan zen azkeneko zortzi edo bederatzi urtean. Egin duen ekarpen handiena, klaustro osoarekin batera, iruditzen zaio metologia berria sortzea. Hernanitik hartu zuten eredua, baina Lasarte-Orian bere forma propioa eman zion, Pello Esnalen laguntzarekin. Esplikatzea baino errazagoa izango da unitate bat hemen sartzea. Edozein mailatakoa izan daiteke. Euskaltegian hasi eta lehenengo egunean ikaslea zerekin aurkitzen den mostratxo bat ipiniko dugu. Oso laburtuta. Gero, 3. mailako bat ere ipiniko dugu. Hori oraindik laburtuago. Azkenik, kanpo-ekintzako jardunaldi batean Joxerra Garziak zer aipatu zuen esango, baina haren jardunaren gainean Rufinok idatzitako artikulua izango da.

64

En esta unidad comunicativa aprenderás a presentarte ante los demás: decir quién eres, de dónde eres, cuántos años tienes, cuántos hermanos sois, cómo se llaman: tu padre, tu madre, tu hermano/ tu hermana, tu mujer…, cuándo viniste, cuánto pesas, cuánto mides, en qué y dónde trabajas, qué oficio tienes, en que población y calle vives…Aparte de estas consignas sigue en cada momento las instrucciones que te haya dadi el profesor y consúltale todas las dudas que tengas.El objetivo es informar a los compañeros de clase y entrechar los lazos de amistad.Tema: “Mi biografía”.La expondrás oralmente.Se lo expondrás a tus compañers de clase. Lo expondrán en clase.Lo explicarás claramente.

Unitate komunikatibo honetan ikasiko duzu zeure aurkezten besteen aurrean: nor zaren esan, nongoa zaren, zenbat urte dituzun, zenbat anai-arreba zareten, zer izen duten: aitak, amak, anaiak/arrebak, emazteak…, noiz etorri zinen, zenbat pisatzen duzun, zenbat neurtzen duzun, zertan eta non lan egiten duzun, zer ogibide duzun, zein herritan eta zein kaletan bizi zaren…Konsigna horiez gain, jarraitu uneoro irakasleak ematen dizkizun instrukzioei eta kontsultatu dauzkazun zalantza guztiak. Helburua da klaseko kideak informatzea eta adiskidetasun-lokarriak estutzea.Gaia: “Nire biografia”Ahoz azalduko duzu.Klasean azalduko duzu.Argi eta garbi azalduko duzu.

NIRE BIOGRAFIA aurkeztea01

65

A1. Eredu-testua (texto-modelo): escucha con atención lo

que va a decir el profesor. Te dará a conocer sus datos biográficos, es decir, va a hacer lo que tú vas a realizar más tarde. Vas a tener ya tu primera intervención. Según está hablando el profesor, vas a escribir las palabras que has entendido.

— —

—————

(...)

Por último, escribe tu presentación ante tus compañeros, siguiendo el modelo que tienes delante.

ZALDIBIANi Rufino Iraola naiz.

66

Zaldibiakoa naiz. Nañarri etxean, Santa Fe kalean, bizi naiz. Nik 62 urte dauzkat. 8 Anai-arreba gara. Ezkonduta nago. Bi seme dauzkat. Emazteak Blanki du izena Aitak Pedro Jose du izena. Amak Genoveva du izena. Lasarte-Oriako Euskaltegian lan egiten dut. Irakaslea naiz. Metro bat eta 68 cm neurtzen dut. 85 kilo pisatzen ditut.

2/3. maila

Horixe da kuestioa. Zientzia eta teknologia kontuetan aurrera egingo genuen, baina ekologian zer? Adibide asko ipin daitezke horrelakoak. Batez ere, telekomunikazioan asko aurreratu da; ordea, gizakia ez al da gero eta bakarrago sentitzen? Gaur egun inor ez dabil «segapotorik» gabe. Horixe da aurrerapenaren gaurko sinboloetako bat, zeharo popularizatu dena. Ez zaio inori iruditzen atzerapena denik, baina zer komunikazio mota sortzen du? Aurrerantz ala atzerantz goaz? Luzaz jarrai genezake horrela, baina utz dezagun horretan, unitatean zehar aztertu, eztabaidatu eta konklusiora iristeko.

67

Hainbat komunikazio-ekintza egingo ditugu, “aurrerantz-atzerantz” gaia gogoan hartuta. Azkenean, zure iritzia eman beharko duzu idatziz.

ENUNTZ HARTZ GAIA NOL

AEGOER

A E. ESPR D.TIPOA

T. MOTA

XEDEA

Herritarra

Herritarra

Aurrera-

atzeraIdatz

izInterakz

ioa

Komunika-

bidea

Azalpena

Argudioa

Konben-

tzitu

68

AURKIBIDEA Sarrera: Aurrerantz ala atzerantz? Taula bete eta erantzunak konparatu. Testua irakurri eta garaian kokatu. Testua irakurri eta garaia markatzen duten xehetasunak

eman. Testua berreraiki, gaurko testuinguruan. Gramatikaren txokoa (1) Etxeko lanen feed-backa. Sakeleko telefonoari buruzko galderei erantzun,

erantzunak alderatu, eztabaidatu eta konklusioak atera. Konklusioekin testua idatzi. Fitxa banatako galderei erantzun, eta bozeramailearen

bidez azaldu denen aurrean, zientzielarien iritziekin dauden aldeak begiratu.

Hutsuneak bete: testu-antolatzaileak. Testua landu: hiztegia, ideia nagusiak, irakurketa ozena. Gramatikaren txokoa (2): denborazkoak, aditza, sintaxia. Idazlana.

Horrez gain autoikaskuntzari edo teknologia berriei buruzko ikaskuntzari garrantzi handia ematen hasi gine, eta pentsatzen dut esparru horrek urrats handia eman dituela honezkero.Kanpo-ekintzak ere inportanteak izaten ziren. Hala dio Rufinok. Gozada bat omen da zenbaitu entzutea: Xabier Andonegi, Joxerra Garzia, Ruben Sanchez; Mikel Lizarralde... Hona lehenago aipatu dugun Joxerraren hitzaldia, Rufinok azaldutua:

69

Hizkuntza bat ikastea mundu berriak deskubritzea daMartxoaren 14an, Joxerra Garzia etorri zen Lasarte-Oriako Udal Euskaltegira, hitzaldia ematera. Euskaltegiko klaustroak proposatu zion gaia:: «Zer mundu berri ezagutu eta gozatzeko aukera ematen du euskara ikasteak?». Izenburu luzea; agian, luzeegia, baina ondo moldatu zen hizlaria. Oso modu arin eta pedagogikoan eman zuen hitzaldia. Batez ere, bere esperientzia kontatu zuen; gitarra lagun zuela, tarteka abestuz.Hasieran, harridura amini bat sortu zuen entzuleengan, esan baitzuen: «Aldez edo moldez, guztiok gara euskaldun berri arloren batean». Honela arrazoitu zuen gero: «Inork ez du ikasten euskara matematika, musika edo anatomia emateko; horretarako, bereziki landu behar da, beraz zentzu horretan, guztiok gara euskaldun berri, baita euskaldun zahar direla diotenak ere».Izenburuak agintzen zuen eran, euskara ikasteak dituen abantailekin jarraitu zuen gero. Hiru abantaila aipatu zituen: a) hizkuntza bat ikastean, mundu berriak irabazten dituzu; b) lehengo mundua, mundu zaharra, begi berriz ikusten duzu; c) unibertsalago bihurtzen gara.Ez zen galdu azalpen teorikoetan, baizik eta berak bizi izandako esperientziaren iturritik aritu zen; berak, gozamen gisa deskubritu dituen mundu berriak eta mundu zahar berrituak eskaini zizkigun. Joxerraren esanean, hizkuntza baten barruan daude gordeta hizkuntza hori historian zehar hitz egin dutenen bizipenak: mundua ikusteko modua, iritziak eta balorazioak. Hitz bakoitzean dago ikuspegi berria.«Non dago, ordea, altxor hori? Bada, hizkuntza horren tradizioan, baina tradizioa oso zabal hartuta». Hizlariaren ustez, tradizioa da literatura; tradizioa dira bertsoak, esaera zaharrak, inguruko jende euskaldunak nola hitz egiten duen... Tradizioa da hizkuntza bati bizirik eusten dion oinarria. Hor daude mundu berriak, eta, horrez gain, hor dago beste mundu batzuk eraikitzeko materiala ere. Ondoren, hainbat adibide ipini zituen: ipuin mitologioak, hitz jokoak eta esaera zaharrak, soinuen jolasak, bertsoak eta poesia kantatua....Beste gauza inportante bat ere esan zuen: mundu espresiboa eta irainen mundua edo publizitatearena posible dela

70

euskaraz, baina horretarako baliabideak egoki erabiltzen ikasi behar da. Esate baterako, izerdi, pixa, lerde... eta ontzi, pote, zaku eta poltsa hitzen konbinaziotik atera litezke irain polit askoak. Adibidez, “hi haiz hi lerde poltsa”. Argitu zigun, era berak, esaera zaharrek zine munduan eta publizitatean duten baliogarritasuna. Eta behin eta berriz esan zuen ez digutula maitatu behar “gureak” direlako soilik, baizik eta, batez ere, mundu berriak sorzeko baliagarri zaizkigun neurrian.Konklusio gisa adierazi zuen, hizkuntza bat ez bada plazerra sentitzeko, hizkuntza horrek ez duela gehiegi balio bizitzan ibiltzeko, edo balio murritza zeukala.Hain zuzen, kritika zorrotzak jaurtiki zituen zenbait tokitan euskarak duen egoera negargarria ikusita. Esate baterako, Donostiako auzo batzuetan, hamazortzi urteko neska-mutikoei euskarak ez die balio ikasteko baino. Garziaren iritziz, ezinbestekoa da, norberaren eta euskararen osasunerako, hizkuntzarekin jolas egitea.

Beste gauza bat oso inportantea izan da euskarak ideologien gainetik egon behar duela demostratzea. Aurreko zuzendariak bide horri heldu zion, eta Rufinok lema berari eutsi. Adibide ona da Froilan Elespe hil zutenean idatitzako artikulua:

Politikoa hil dute. Sozialista hil dute. Zinegotzia hil dute. Froilan. Batez ere, pertsona hil dute. Berehala hasten gara hildakoa goraipatzen eta hark egindako merituak lau haizetara hedatzen. Ez zait gustatzen. Hori, ohorea baino gehiago, ofentsa da. Bizitzan lortutako merituek eta egindako lanek inori ez dio bizitzeko eskubide handiagorik ematen. Pertsona izate hutsarengatik dugu bizi izateko eskubidea. Ez dago zinegotzi eredugarria izan dela esan eta esan jardun beharrik. Bere baitarik datorkio biziari justifikazioa, ez du gehiagoren premiarik. Askok eta askok, ordea, zoritxarrez, beraiek bezala pentsatzen dutenei bakarrik opa diete bizia. Nik, berriz, lankidea bizirik nahi nuen. Ez nuen asko eskatzen; ez nuen eskatzen harekin bat etortzeko eskubiderik ere. Baina, gutxienez, harekin eztabaidatzeko eskubidea nahi nuen. Eztabaida, horixe zen Froilan eta biok lotzen gintuena, eta horixe da, hain zuzen, gizaki zibilizatuen artean gauzak egiteko modu bakarra.

71

P.D. Gizarteak ez dauka zertan ezer ordaindurik bere kideen bizia errespatatua izan dadin. Ez ahaztu: Bere baitarik datorkio biziari justifikazioa.

Eskola emateaz gain, beste lan bat ere egiten zuen rufinok Lasarte-Orian Txintxarrin idazten zuen. Ea gogoratzen ditugun artikulu pare bat:

Zumaburu. Zumaburuko plaza gune neuralgikoa da Lasarte-Orian. Erreferentzia hori emanez gero, ondo moldatuko da edozein kanpotar, orientatzeko. Orain, ordea, barrena husten ari zaizkio eskabadora handiak, putreak akabatuko ardiari bezala Indarrez eta, batez ere, zarataz ongi hornitutako taladro handiek dihardute zulatu eta urratzen. Gero armiarma tankerako kamioietan kargatzen dute hortik ateratzen dutena: dena zementu. Laster lurra eta hondarra jaulkiko ditu Zumaburuk. Hondarra ere bai, nozbait itsaso izan zen seinale. Orduan, Oteizaren apostuluak bezain huts geratuko da, eta ehunka aparkaleku izango ditu sabelean, lasarte-oriatarrek autoa non utzia izan dezaten. Hori bai, ondo ordainduta.Gero, noizbait, kanpotik lehengo itxura errekuperatuko du, eta guk umeak jolasean, eta festetan barrakak, eta inauterietan pailazoak, eta... ikusiko ditugu.Ikasturtearen atarian, asmo zahar eta berriakBazoaz aurrerakasegundoz segungo, atzokoa zahar-beltzbihurtuz egungo. Mugimendurik ez dagelditzen egundo, bestela ez ginatekeberritzen jardungo.

Ikasturte berria. Ireki dizkiogu ateak, oraindik denak barrura sartu ez badira ere. Erdiak inguru hasi ziren asteazkenean. Beste erdiak datorren astean hasiko dira. Urriaren lehenengo astearako, 140 bat ikasle espero dugu. Hori da gure kalkulua, matrikulazioaoren orain arteko bilakera kontuan harturik. Horiek dira Udal Euskaltegiko datuak. Baina ez gara bakarrak: Munttiri euskaltegiak ere dihardu lanean eta hark ere bilduko du ikasle multzo bat.

72

Gure asmoa zaharra, betikoa, da alde batetik: Lasarte-Oriaiko biztanleak euskaldun bihurtzeko asmoa. Gure asmoa berria da, bestetik. Metodo eta jardubide aldetik aldatu egin nahi dugu: jakintza kontzpetualetik jakintza prozedimentalerako pausoak ematen ari gara, uste baitudu hori dela bidea. Sintesia egiteko, gizon ospetsu baten hitzak gogoratuko ditut: berez ez dago kontserbadore edo progresistarik, baizik eta kontserbatu beharrekoa eta berritu beharrekoa. Lezio ona da guretzat ere.

Ibilian-ibilian, ordea, erretiratzeko garaia heldu zitzaion. Hirurogei urte bete zituenean saiatu zen contrato reelevo deritzona lortzen, baina ez zioten eman, eta hirurogeita hiru urtera arte jardun behar izan zuen. Tarte horretan, beste gertakari mingarri bat ere izan zuen Rufinok. Zuzendaritza uztea tokatzen zitzaion. Alabaina, Udalak eskatu zion jarraitzeko erretiratu arte. Rufinok baiezkoa eman zion klaustroarekin kontsultatu gabe.Hori zela eta, sekulako sesioa sortu zen zuzendaria eta gaineratiko irakasleen artean. Azkenean, urtebete lehenago sinatu behar izan zuen hitza ematen zuela 2008ko azaroaren 16an erretiratuko zela.Urte eta erdi oso txarrak pasatu zituen, irakasle batzuek ez zioten hitzik ere egiten. Bi hilabetez bajan egon zen. Dena dela, bere gain hartu zuen ardura guztia. Irakasle-lagunei ez zien inoiz aurpegiratu egoeraren kausa haiena zenik. Rufinok beldur bat zeukan: 2008an erretiratuko zela ziur zeukan aspalditik, baina urte horretan Konbenioa berritzea tokatzen zen, eta beldur zen bi urte lehenago erretiratzeagatik zegoen konpentsazioa kenduko ote zuten. Ez zutela kendu jakin zuenean, lasaitu handia hartu zuen. Ez zuen hitzik jan. Hitza sakratua da. Berandu deitu zion artikuluan (2010/11/4), honela mintzatzen da, erretiroari erreferentzia egiten dion pasartean:

Erretiroarekin berdin gertatu zitzaidan. Nire inguruko guztiak hirurogei urterekin etxera eta nik hirurogeita hirura arte jarraitu behar! Hiru urte luze eman nituen erreguka, baina alferrik! Uste dut hiru urte horietan sei zahartu nintzela. Ez diot inori errurik bota nahi; bihoaz neure gain bekatu eta liskar guztiak. Triste amaitu nuen. «Ordea eneak dira faltak, enea da hobena.

Lagunen erreakzioa dezepzio handia izan zen; hala ere, saiatu da harremanak normalizatzen. Azkenean, despedidako bazkaria ere

73

egin zioten, oparia eskaini ere bai. Orain urtero joaten da, kurtso amaieran, irakasleekin bazkaltzera.Udalak ere eskaini zion oparia: erlojua eta argazki ateratzeko makina. Pozik dabil. Bi herri: Zaldibia, Argiñano. Bietan. Batean obligazioz. Bestean debozioz.

74

10

Herri-lana. Gogotik aritua da rufino. Batez ere, kultur esparruan. Euskaraz alfabetatuta etorri zen Arantzazutik. Hala ere, lantzen jarraitu zuen. Beasainen egin zen alfabetatze-kanpaina batean parte hartu zuen. Ondoren hartan euskarako klaseak ematen zituen bere herrian, Zaldibian, 1969/1970 aldera izan zitekeen hori.Bat bitan banatzen da: Euskaldunak! Alfabetatze-arlora ere iritsi zen politikaren atzaparra. Egun berean, bi lagunen bisita izan zuen; batetik, Juan Kruz Tolosa (zaldibitarra) eta, bestetik, Joxe Bernardo Jauregi (Legorretarra). Euskalduntze eta alfabetatze aseptikoa nahi zuen Juan Kruzek: euskara huts-hutsik eta kito. Joxe Bernardok, aldiz, beste ikuspegi bat defenditzen zuen: kontestu baten barruan egin behar zen euskararen aldeko lana. Alfabetatzeko testuak izan zitezkeen, izan behar zuten, problematika osoari lotuak, gai politikoak nahiz sozialak jorra zitzaketenak. Gai hori ez zen sekula argitu. Hortxe jarraitu zuten bi ikusmoldeek elkarrekin borrokan.Gero, Lazkaoko Pax etxean ibili zen, euskara sakontzen. Han irakasle ospetsuak izan zituen: Joxe Mari Aranburu (lazkaotarra), Dionisio Amundarain, Jazinto F. Setien, Enrike Zabala...1975ean hasi 1977ra arte iraun zuten ikasketa horiek. Urte horretan, Udako Euskal Unibertsitatean eman zuen izena. Iruñako Aita Larraona ikastetxen izan zen ikastaroa. Hantxe egin zuen Euskaltzaindiaren D titulua lortzeko azterketa. Gogoan du, beste lan batzuen artean, Xalbadorren bertso bat morfosintaktikoki aztertzea tokatu zitzaiola. Nota onarekin gainditu zuen. Titulu horrekin ibili da irakasle, Eibarren, 1990 aldera, TG (tekniko gaitua, oraingo laugarren maila edo) lortu zuen arte. 1977 uda horretan egunero egiten zuen joan-etorria Zaldibiatik Iruñara eta Iruñatik Zaldibiara. Xalbador hil eta hurrengo urtea zen. Hori zela bide, Xalbador Saria iragarria zegoen. Gaiak¡ Nafarroa.. Lizarraustitik behera doala gogoratu zaio bertso bat, lehenengo bihurgunea pasatu ondoren autoa gelditu eta hantxe apuntatu zuen paperean. Alde batera, beldurtu ere egin zen, zeren orduan guardia zibila nonahi ibiltzen zen. Han hala ikusita zer pentsatuko ote zuten? Ordurako beste batzuk idatziak zeuzkan. Hau egun horretan idatzia da, dio rufinok:

Xalbador handi zinen

75

handi guztietan;hala utzi gintuzunnegar bizietan.Ernemuina hasi dazure hazietan;gure kulpa da galtzenbada sasietan.

Izan den Xalbador sari bakarra irabazi zuen bertso horiekin. Hirugarren saria ere rufinok eskuratu zuen. Bigarrena, oker ez banago, Itxaro Bordak eraman zuen. Ez dok amairuren garaikoa da Rufino. Bolada batean, hari eta bertsolariei segika ibiltzen zen batera eta bestera. Begira berak zer idatzi zuen 2002ko urriaren 11n:

Joan den astelehenean, urriak 7, ohi baino begirago egon nintzaion telebistari. Hiru programa ikusi nituen: Josetxo Lizartzaren «Baietz gogoratu», Estibaliz Ruiz de Azuaren «Políticamente incorrecto» eta Victoria Pregoren «Euskadi, la cara oculta». Jakina, zapping eginez, zeinbat momentutan aldi berean baitziren.Joxetxoren programak 1969. urtea gogorarazi zigun, eta, izenburuak zioen moduan, baita gogoratu ere! Atzo gertatu izan balira bezalaxe. Ez Dok Amairuren garaiko kontu haiek denak oso gureak dira. Orduan (24 urteko gazteak gu) saltsa gehienetako perexila izaten ginen: alfabetatze-kanpainak, bertsolariak, kantaldiak, antzerkia, eliza, ikastola, manifestazioak… mugimendua non, gu han! Oso pozik entzun nien gonbidatuei, batez ere Benito Lertxundiri. Eta uste dut guztiz garai interesgarriak eta emankorrak izan zirela. Harrezkero izugarrizko aurrerabidea egin du Euskal Herriak.

Ez ziren gelditzen bertso-jaiak, kantaldiak eta abar antolatzen, dio rufinok. Problemak ez ziren falta izaten; esate baterako, Gobernu Zibilera eraman behar abeslarien kantak, erdarara itzulita. Hala moduzko itzulpenak joaten ziren. Baimena lortzea zen helburua. Rufinok susmoa du behin edo beste eraman behar izan ote zuten bertsolariek zer abestu behar zuten ere. Bertsolariez ari garelarik, Artxanberri eta Patxi Errota Saria izan zen garrantzizkoa Zaldibian. Rufino izan ohi zen alma mater. 1977an hasi eta 1989ra arte egin zen, bi urtetik behin. Hauek dira txapeldunak: 1977an, Mitxel Xalbador; 1979an, Mikel Mendizabal; 1981ean, Anjel Mari Perñagarikano; 1983an, Andoni Egaña; 1985ean, Pablo Joxe Aristorena; 1987an, Xabier Narbarte; 1989an, Jokin Sorozabal.Begira zer dioen Jexux Mari Etxezarreta “Izazpik”:

76

1967an Txapelketa Nagusiak bukatu ziranean, gizon langile eta ausart batzuek jarraitu zuten bertsolaritzaren alde lanean, gazteentzako edo lehenengo mailakoak ez zirenentzako txapelketak antolatzen, laguntza gutxirekin eta afizio aundiarekin. Izen oien lana inoiz aaztu ez dedin, emen agertzen dira ospatzen ziran txapelketak eta arduradunak:(...)Artxanberri saria. Zaldibia. Rufino Iraola(...)

Ikastolaren frontea da beste bat. Ikastolen aldeko mugimendua handia eta serioa izan zen. Lan asko egin zuen jendeak. Zaldibiak izan zuen berezitasuna da taberna: Illati. 1972. Ateratzen zen dirua ikastolarentzat. Hamahiru lagunen artean erosi zuten lokala, ehuna mila pezeta ipinita, eta Rufino tartean, noski. Hala ere, esan behar da dirua ipini zutenak adina edo askoz lan gehiago egindakoak badirela, eta doan egin ere.Taberna horrekin problema serio samar bat izan zuten: Sozioetako bat atxilotu, eta banketxeko kontua blokeatu zieten. Donostiako infanteriako kuartelera eraman zitutezn deklaratzera, epaile militarraren aurrera. Zer gertatuko eta Rufinoren kapitaina izandakoak (López de Diegok) ezagutu. ¿Qué haces tú aquí?, galdetu kapitainak. Kapitainak ez, komandanteak. Nire beldurrek ez zidaten utzi segituan jabetzen, baina aszendituta zegoen, dio rufinok. Ez da oroitzen zer erantzun zion, baina larrialdi ederra pasatu zuela bai. Demokrazia heldu eta ikastolak kobratzen hasi zirenean, taberna saldu egin zuten, eta Iztueta Fundazioa sortu. Dena den, hori baino lehen, 1975ean, Rufinok bere partea anaia Patxiri saldu zion. Diktadura garaian, fronte politikoa edo klandestinitateko eginkizunak ere hor zeuden: propaganda banatu, bilerak egin, otordua prestatu, jendea gorde, eraman, ekarri, autoa utzi, abisuak pasatu, Caritas berezian parte hartu... Mila gauza Rufinoren garaiko askok dakiten bezala. Behin, nonbait izanda zetozela, Rufinoren lagunak irudipenen bat hartu du, eta Patricio Etxeverriaren hiletako segizioan sartu ziren. Han ibili ziren, musika eta guzti, zerraldoaren atzetik.Beste egun batean, Jexux Sukia eta biak Zegamatik zetozen, han kartel batzuk ipintzen arituta. Segurako bidegurutzean, guardia zibilek: ¡Alto!. Abran el maletero. Ireki dute, eta pertza kolaz

77

betea eta erratz zaharra barruan, eta guardia zibilek: ¿Qué son ustedes, pintores? Eta Jexuxek: No, no. Txerri-jana, txerri-jana. ¡Váyanse, váyanse!, esan eta bakean utzi zien. Guraso Elkarteko idazkari ere urte askoan izan zen.Junta parrokialean ere egonda dago (1970 inguruan), polemika eta guzti. Polemika, batez ere, apaizen artekoa zen; izan ere, politikak dena harrapatu eta nahasten zuen. Hainbeste tokitan ibili behar, eta ez da zaila hanka sartzeren bat egitea ere. Bertso honetan horrelako zerbait dio Rufinok:

Gure barruan somatuz gerokomeni ez den pistirik, inoiz ez utzi hari egitenberak nahi duen guztirik;gerta liteke damutuzekoez izatea astirik,eta geroztik bizi beharrabegiak malkoz bustirik.

1970. Burgosko epaiketa. Epaiketa hartan egon zen rufino. Alde batetik, Euskal Herria baino lasaiago zegoen Burgos, baina inpresioa egiten zuen montaje hura dena ikusita. Hoteleko nagusiak sarritan galdetzen zien: ¿Qué tal va lo vuestro?. Beste artikulu batek ederki argituko digu ordukoa:

MarioIzenburu hori irakurrita, berehala esango du norbaitek: «Hara! Hau bazihoak orain ere eltzetik babak ateratzera!». Badakit ez daukadala obligaziorik Mario handiari buruz deus idazteko. Baina... batzuetan badakit ene gogoa errespetatzen ere.Argazkitan gogoratzen dut nik Mario: Mario Onaindia Natxiondo. Lehenengo aldiz, klandestinitate garaian, isilpean banatzen ziren/genituen orri horietako batean ikusi nuen, mutil gaztea zela. Paper irakur zitekeenz, Burgosko fiskal militarrak bi heriotza-zigor eskatzen zizkion. Ondoren, 1970ean, epaiketan bertan ikusi nuen, izan baikinen epaiketa hartan. 1977an, mitin batean, kanporatuta zegoen lekutik ihes eginda etorririk. Geroztik, mitin asko entzun nizkion, baita artikulu ugari irakurri ere. Ados egon ala ez, beti ziren interesgarriak haren hitzak. Bazuen, hala ere, «gaitz» bat: haren mezua oso konplexua zen. Eta gu gauza sinpleak entzuten ohiturik egon!. «España!, España!, España!» edo «Euskadi!, Eusdkadi!, Euskadi!» bezalako esloganek funtzionatzen dute hemen.

78

Mariorena, nahiz eta askok aitortuko ez duten, beste zerbait zen. Idealista eta praktikoa zen aldi berean. Politika ez zen harentzat printzipio mailan aritzea edo geratzea, baizik eta gizarteko problema praktikoei konponbidea emateko lanabesa. Baina bazituen bere «utopiak»: abskripzio ideologikoen gainetik, benetako intelektualek pisu handiagoa izango zuten herria nahi zuen, eta pentsamolde guztiak, konfrontazio politikoa besterik gabe, bizi ahalko ziren herria. Mundutik bazoaz tabetiko adio.Nik ez zaitut ahaztukosekula, Mario,ibili zinelako´ideia jario.Ados egon ala ezzer axola dio?

Oiduiko Txabola egiten gogor hartu zuen parte (1973). Asteburuero, asto eta guzti. Baina juerga politak ere bai Enerioko artzainaren txabolan, Anjel Mari, Nikolas eta abarrekin. Bertsotan ere jarduten zuen, batez ere anaia Sebastianekin.Rufino beste bi lagunekin Firestone fabrikara bertara joan eta handik ekarri zituzten Oiduirako koltxoiak. Usansoloko Sebastian Angoitiak lagundu zien. Sebastian Bizkaitarra zen, baina bolada batean Rufinoren lankidea izana, Zaldibiako Yany-nRufino da Gaillur-harunz Mendi Elkartea sortu zuenetako bat, Jexux Sukia eta Juan Manuel Galarragarekin batera. 1975 urtea, bereziki, gogorra izan zen: Txiki eta Otaegi fusilatu zituzten, FRAPeko beste hiru lagunekin batera. Gai horri buruz ere baditu bertsoak Rufinok. Txikiren gorpua Zarautza ekarri zutenean da sortaren izenburua. Hona pare bat:

Cacerestarra konbentziturikeuskal garrasi-hotsean;ondorioak hara askotankausa fin bati lotzean!Beste edozein izan zitekeenzu egokitu zotzean,haiek hainbeste pena utzitaeuskaldunon bihotzean,baina ez al da askatasunakimutzen heriotzean?

Ez pentsa gero zure heriotzak

79

ezer eman ez duenik:haize hartatik indarra hartzenhasiak gara jadanik;mezu horixe jaso genuenhil aurrean zeuk emanik;zenbaitek ez du asko ustekooraindik bizi zarenik...Bizitzea da ez izatea,IZATEKO, pizten lanik.

Txiki eta Otaegi hil eta handik bi hilabetera hil zen Franco. Orduan ere disgustu handia izan zen Rufinoren etxean, eta beste familia askotan. Rufinoren anaia eta koinatua atxilotu zituzten, Oidun egin zuten bazkaria zela medio. Tratu txarrak nozitu bai, baina denak libre utzi zituzten, hamarna mila pezetako fiantzarekin.Zinegotzi ere izan zen, baina oso denbora gutxian. Zaldibian, udaletxean denbora asko egiteko beste ideologia batekoa izan behar da. Hori bai, 1991ean ZUT (Zaldi-Ibia Udal Taldea) antolatu zuten, eta hauteskundeak irabazi. Orduan ere, rufinok gogor jokatu zuen kandidatura horren alde, idazkari bezala. Egun berean egina omen dago bilerak EErekin, EArekin eta EAJrekin.Bigarren legealdi bat ere iraun zuen. Gero desagertu egin zen. Mostra gisa Rufinok ZUTen izenean idatzitako gutun bi gogoratuko ditugu: bata, Rufinok ZUTeko beste ordezkariei bidalitakoa. Bestea, ZUTek ateratako azken komunikatua, baina, idazkari moduan, hura ere fisikoki Rufinok idatzia. Lehenengoa euskaraz dago; bigarrena, erdaraz.

Zaldibia Udal Taldeko kideok:Joan den asteburuan iritsi zitzaidan, Migel Mari Arreseren eskutik, martxoaren 18ko bilerarako deialdia. Oso ongi irizten diot bilera egiteari; izan ere, hartzen den erabakia hartzen dela, duintasunez jokatzea eta gauzak itxuraz egitea beti da ezinbesteko eskakizuna.Nik neuk badut zalantzarik asko, lan arazoak direla medio, fisikoki hor izan ote naitekeen, nire desioa hala izan arren. Hori dela eta, besterik ezean, gutun honen bidez hartu nahi nuke parte.Lehenengo eta behin, hauxe adierazi behar dut: bizitzako beste edozein arlotan bezalaxe, politikan ere kontestua etengabe aldatzen joaten da, nahiz eta, zoritxarrez, zenbait

80

kasutan, terrorismoarenean adibidez, ederki kostatu den aurrerapausoak ematea. ZUT ere kontestu jakin batean sortu zen, eginkizun konkretu batzuekin eta helburu zehatzekin. Ez dut zalantza txikienik ere behar-beharrezkoa zela bere garaian. ZUT jaio zen, besteak beste, ideia politikoengatik hiltzen zutenen edo hilketak justifikatzen zituztenen aurrean, bizia ideien gainetik zegoela defendatzeko. Uste dut, gorabehera batzuekin bada ere, ideia nagusia betetzen saiatu dela.Bazuen beste asmo bat ere: alderdi demokratikoak herrian bultzatzea eta lan hori erraztea. Puntu honetan, ez dakit zenbateraino bete duen bere eginkizuna. Ez gara hasiko azterketa sakonetan, baina garbi dago alderdi politikoei, erantzukizuna euren gain har dezaten, iritsi zaiela ordua. Zortzi urte asko dira ZUT bezalako erakundearentzat. Egoera aldatu da egin da: ETAren tregoa, Lizarrako Ituna, Euskal Udalen Biltzarra, EAJ eta EAren arteko hitzarmena... Ez noa tregoa zerk fortzatu duen baloratzen hastera eta tregoaren ondotik sortu diren mugimendu horieii buruz iritzirik ematera. Baina, lehen, kontradikzioa biolento eta demokraten artean baldin bazegoen, orain egon liteke Lizarrako Itunaren aldeko eta kontrakoen artean. Edo, gutxienez behintzat, egon liteke kontsensu zabalago baten aldeko jendea. Beraz, ZUTen barruan bertan ere eman litezke jarrera diferenteak, eta horrek bideragarritasuna zeharo zapuztuko luke.Orain arte esan dudan guztia kontutan harturik, ni ZUT desegitearen aldekoa naiz. Hori bai, gure erabakiaren berri herri osoari jakinarazi behar zaio gutun ireki baten bidez.Zaldibian, 1999ko martxoaren 14anIzenp.: Rufino Iraola Garmendia

Begien bistakoa da Rufinoren ideiek eragina izan zutela. Garbi dago aurreko gutun horretako ideiak jasoak daudela herriari banatu zitzaion komunikatuan ere:

Estimado zaldibitarra:Nos dirigimos en nombre de ZALDIBIA Udal Taldea (ZUT). Queremos entrar en tu hogar a travéss de este escrito y esperamos que, como siempre, nos dispenses la mejor acogida. La verdad es que la proximidad de las Elecciones Municipales de junio nos ha impulsado a comunicar a todos los vecinos de este pueblo de Zaldibia nuestra última decisión. Después de trabajar durante ocho años, cuatro en

81

el gobierno y otros cuatro más en la oposici¢n, ZUT acordó, en la reunión del pasado 18 de marzo de 1999, autodisolverse y, por lo tanto, no presentarse a los próximos comicios electorales, decisión que fue adoptada por unanimidad.Creemos que no te habrá cogido de sorpresa esta decisión, puesto que obedece a una lógica palpable en coherencia con los tiempos que corren. Nada de lo que en este mundo tiene presencia nace al amparo del azar o la casualidad, sino que, como hemos escuchado tantas veces a nuestros mayores, todas las cosas tienen su raz¢n de ser. ZUT nació dentro de esa lógica, en un determinado contexto, para hacer frente a unos problemas bien definidos. Hoy es el día en que pensamos que ZUT ha cumplido con su misión. ZUT ha sido el que ha mantenido viva, durante estos ocho años, la llama de los que defienden que la vida está  por encima de las ideas políticas, que no se puede matar por esas ideas y que hay que condenar toda violación de los derechos humanos, venga de donde venga. Precisamente, cuando nació ZUT la principal contradicci¢n se daba entre los que condenábamos todas las expresiones de violencia y los que sólo condenaban algunas. Ha llovido mucho desde entonces. Aunque parte haya sido en la misma direcci¢n, hoy nos encontramos en otro escenario diferente: la tregua de ETA, Pacto de Lizarra, Asamblea de Municipios Vascos, pacto entre PNV y EA... Con ese telón de fondo, ZUT ha tomado responsablemente la resolución que más cabía esperar en actuales circunstancias.Sin embargo, el trabajo de ZUT no se ha restringido, en estos ocho años, a la parcela política, también ha participado activamente en la gestión municipal. Ahí están las grandes aportaciones urbanísticas realizdas en el período 1991-1995, como son el Parque de Olalde, la plaza del pueblo, la compra de Karreranea, local de cine, amén de otras importantes gestiones en otros campos como la cultura, servicios sociales, etc. As¡mismo, en esta última legislatura, desde la oposición, ZUT ha seguido trabajando por Zaldibia, presentando sus propias alternativas, unas veces, y, siempre que ha considerado oportuno, apoyando las inciativas presentadas por el partido en el gobierno. Pero, como queda dicho, cada cosa tiene marcado su tiempo. A ZUT le ha llegado el momento de despedirse y lo hace plenamente convencido de que entenderás su decisión. No obstante, los que hemos estado apoyando y potenciando a

82

ZUT seguiremos trabajando en aquello que más podemos aportar para Zaldibia y para la sociedad en general, al tiempo que expresamos nuestra gratitud por el apoyo prestado. Zaldibia, a 14 de abril de 1999

Hortxe dago muga, 1999 inguruan: Rufinok ez du zuzenean parte hartzen, lehen bezala, herriko lanetan. Idaztera eta bere beste eginkizun batzuetan ematen du denbora, nahiz eta herrian badiren proiektu interesgarriakPolitika kontua dela eta, rufinok izan ditu gertaera mingarriak ere. 1991ko festetan pintadak egin zizkioten. Egia esateko, politikan sartzen zelako eta idatzi ere egiten zuelako.

83

11

Esan genuen 1981ean langabezian gelditu zela, eta CAFetik igaro ostean, Urretxuko euskaltegian aritu zela lanean. Garai horretan, 1983-84an, ikasten hasi zen, bigarren txandan. Aurrena, Bergarako UNEDn egin zuen 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko ikastaroa. Oso irakasle onak eta jatorrak egokitu zitzaizkion; batekin oroitzen da bereziki, filosofia ematen zienarekin: Ezkurrako Fernando Etxeberria, fraide dominiko izana.Ikastaro osoa egin baino lehen hemengo unibertsitatean azterketa egiteko aukera izan zuen, eta gainditu egin zuen. Besteak beste, bigarren hizkuntza bat behar zen. Urte hartara arte euskarak balio zuen, jada ofiziala zenez, beste bat zeukan hautatu beharra. Italiera aukeratu zuen. Bi hilabetez aritu zen italiera ikasten, hiztegi eta gramatika batekin. Azterketako lana zen itzulpena egitea. Aukera zeukan euskarara nahiz gaztelaniara itzultzeko. Errazagoa iruditu zitzaion gaztelaniara itzultzea eta halaxe egin zuen. Gogoan dut Fasciori buruzko testua egokitu zitzaida, dio rufinok. Nahiko erraza suertatu zitzaion itzulpena. Azterketaren ostean, beste ikastarotxo bat egin behar zen, eta azkenean 15/20 orrialdeko lantxo bat. Bertsolaritzari buruz egin zuen lana. Bertsolaritzak eta euskara apuru ugaritatik atera izan omen zuten garai horretan. Maisu ikastekoan, euskal filologia hartu baitzuen espezialitatetzat. Akzesoa lortu ostean, Ategorrietako Maisu Eskolan hasi zen. Hiru urteko karrera zen, 1987ko ekainean amaitu zuen. Sekulako notak. Dirudienez, benetan saiatzen zen. Ederrena da gimnastikan Ohorezko Matrikula atera zuela. Bi semeek eta andreak ez diote barre gutxi egiten horren kontura! Garai horretan, goizez Donostian estudiatu eta arratsaldez Zarautzen klaseak eman egin zuen. Kasualitatez, EGAko klasean irakasle dezente zituen, eta horien artean bere musikako irakaslea: Pili Lizeaga, Hernaniko Fagoaga jatetxeko alaba. Beraz, elkarren ikasle eta irakasle ziren aldi berean. Hari ere egin zion polita azterketa egunean. Bi pieza jo behar izaten zituen ikasleak, bata berak aukeratua eta bestea irakasleak. Rufino sartu da musika-gelan eta esaten dio: Nik hau eta hau joko ditut. Horrek ez du balio, bat neuk aukeratu behar dut, esaten dio Pilik. Hau joko dut orduan, dio rufinok. Jotzen du, eta Pilik: Orain jo ezazu, bada, lehen esan duzun hori.

84

Banekien hori esango zidala, dio rufinok. Ongi atera zitzaion estrategia. Berak ere laster atera zuen EGA, oso euskaldun ona zen, eta da. Damurik, gurpildun sillan dabil orain. Rufinok urtero ikusten du Benidormen, eta gustura egoten dira kontu-kontari, asko estimatzen dute elkar.

85

12Dibertitu. Oso gazteak zirela, igande normaletan, Azken Portura (Zaldibia), Depositura (Zaldibia), Larraitza eta inguruko herriko festetara joaten ziren: Ordizia, Lazkao, eta abar. Azken Portu eta Depositu auzoko bi taberna ziren. Azken Portun bolatokia zen, eta mutil nagusigoekin aritzen ziren jokoan. Taldean bazituzten bolari onak. Juan Mari Alkaiaga zena ona zen. Deposituko presara, udan, igeri egitera joaten ziren goizez. Arratsaldez, batzuetan, soinua egoten zen.Igande goizetan, ordea, derrigorrezkoa zen mezatara joatea. Mezatara joan, Zapateria (gero Estanko) tabernan bainilazko gaileta luxeak eta anisa hartzen zuten. Orduan, Ordiziako Ortega izeneko bat etortzen zen erroskilak, bixiguak... errifatzera. Karta txikiak (numeroen ordez izaten ziren) hartzen zituzten. Zozketa egiteko, karta-joko normala izaten zen. Ortega horrek nahasten zituen, eta beraiek, Rufinoren koadrilakoek, altxatzen zuten karta. Tokatzen ez bazitzaien, askotan, inor jabetzerako, berriro egiten zuten zozketa... Beraiei tokatu arte ez ziren gelditzen. Juan Mari Alkaiaga zen horretan artista, inor konturatzerako egiten zuen dena. Biandetxeko Jexuxek egiten zituen barreak! Hala esaten zuen: «Hauek ditut elementuak hauek, tokatu arte hor aritu dituk karta atera eta karta atera eta, hala ere, ez zaiek tokatzen!». Gero, haziagoak egindakoan, Beasaina eta, geroago, Tolosara joateko ohitura etorri zen. Oilalume eta horrelako lekuetara ere joaten ziren noizean behin. Egun batean, neska garai batekin zebilen dantzan. Martzelino Vergara pilotari famatuaren arreba zela esan zion. Bolada batean, kanpora ateratzen ere hasi ziren: mendira, eskiatzera, Isabara... Adibidez, Eustakio Mendizabal “Txikia” hil zuten egunean, 1973ko Ostiral Santu eguna zen, Isaban zen, koadrilan joanda. Tarteka hondartzara ere joaten ziren, baina ez zeukaten ohituratik oporretan kanpora ateratzeko. Ezkondu eta gero hasi zen horretan.Dantza gustatzen zitzaion, baina, iganderik hutsik egin gabe, afaldu egiten zuten. Gainera, kalabazarik hartuz gero, laster alde egiten zuen inguru hartatik. Taberna giroa demasa zen Rufinoren gazte denboran. Ezkondu aurretik, beste neska batekin ibili zen; ez, hala ere, denbora askoan.

86

1975ko uztaileren 23an ezkondu zen, Arantzazun, Blanki Azanzarekin. Juan Ignazio Agirre frantziskotarrak ezkondu zituen. Rufinoren kurtso berekoa zen kolegioan. Bazkaria ere bertako Hospederian egin zuten.Eztei bidaian, aurrena Alakantera eta gero Torremolinosa joan ziren. Han zeudela lurrikara nozitu zuten, ezer pasatu ez bazitzaien ere. Ez horregatik, baina egonaldi guztia egin gabe itzuli ziren etxera. Emaztearen aita ingresatuta zegoen Donostiako Pakean. Hilaren 23an ezkondu zela esan dugu, eta aitak 21ean izan zuen istripua. Bodan izan zen, baina segituan itzuli zen ospitalera. Berrogeita hamazazpi urte zituen aitaginarrebak. Ez zuen gehiago lan egiterik izan, nozitu zituen lesio larrien erruz. Rufinok baditu bi bertso emazteari eskainiak, bata ezkontza egunean bertan elizan kantatua:

Nik ere, bada, agintzen dizutzeuk agindu didazuna,eta bihotzez eskaintzen dizutbetirako maitasuna:zure senarra izanez betemunduko eginkizuna,ta promen horren seinaletzakojanzten dizut eraztuna.

Bigarrena, 1976an: Izoztearen eragin txarrakerretzen duen arbola...badakizue mentu berriatxertatu behar zaiola;mentu horixe izan zinen zuerdi etsirik nengola...Libertatea baino hobe damaitasunaren kaiola.

Bi seme izan dituzte Rufino eta Blankik: Bianditz eta Gerizpe. Batak CAFen lan egiten du, eta bigarrenak Iruñako institutu batean. Bianditz jaiotzeko zegoela paraturiko bertsoak dira hurrengoak:

Haur baten zain (1978ko martxoa)Gure amets gozoaburutu bezperanez dakizu zein pozikgu aurkitzen geran.O, haurtxoa, ez dakit

87

zer izango zeran,neska ala mutilaberdin dit aukeran...zatoz guztiok ongigozatzeko eran.

Baratza jantziko duama erditzeak;udaberria dakarpuja berritzeakta gure jarraipenazutaz hornitzeak,ez gaitu deuseztakozahar-hortzeak,hortik salbatzen gaituzugan mamitzeak.

Bigarrena jaio zenean ere paratu zituen bertsoak Rufinok: Zuri begira (1980ko apirila):Hiru hankan zegoen gure familia,zu gabe ezin ginengu ibili ia;bizitzaren legeak zaitu bidalia,kukuaekin baterahau erregalia!

Zeu kontsultatu gabemundura emana,beraz zeurekin duzueskubide dana;bai, taxuz hazi arteta lortu zer janaez dira geldituko aita eta ama.

88

Bianditz

Bian eta Geri Bastidan.

Rufinoren oinordekoez ari garelarik, badu dokumentu bat oso kuriosoa, haurrak, batez ere zaharrena, haurtzaindegira eramaten zituenekoa. Haurraren eguneko intzidentzia guztiak. Koadernoaren funtzioa zen haurraren eguneroko jardueren, janarien eta loaren berri ematea. Gurasoek, noski, etxeko intzidentzien berri emango dute, eta andareñoek haurtzaindegikoena. Hona adibide batzuk:

Azaroaren 23an, gurasoek

89

Lo ongi egin du. Hala ere, tarteka, ametsetan-edo, negar murrian hasi ohi da, sarritan, gauez. Eztul pixka bat dauka. Ongi gosaldu du.Azaroaren 24an, gurasoekLo ongi. Gosaldu ere bai. Txertoaren lehen partea eman diogu. Bigarrena Bakartxok jar diezaion nahi genuke.Azaroaren 24an, andereñoak Oso ongi egon da goizean. Bazkaldu ere ondo egin du (barazki purea haragiarekin) eta gero yogurt bat. Siesta luzea egin du.Azaroaren 27an, andereñoak. Goizean oso-oso pozik egon da. Ongi bazkaldu du: arroza eta haragi egosiarekin egindako purea, eta natilla. Azaoren 28an, andereñoak. Ia goiz osoan lo egon da. Azenarioa eta sagarrarekin egindako zukua hartu du. Gero ongi bazkaldu du. Nahiko pozik dago.Azaroaren 30ean, andereñoak. Goizean lo egin du. Bazkaltzeko, lentejak eta haragi purea jan ditu; gero yogurt bat. Oso pozik dabil. Zutik jartzen hasi da, egurrari helduta.Abenduaren 1ean, guasoekLo eta gosaldu ongi egin ditu. Katarro pixka bat dauka. Aurreko egunetan bezalaxe, ordu bietan joango gatzaizkizue haurra hartzera. Abenduraren 4an, gurasoekLo ongi egin du. Katarro dezentea dauka. Gosaldu, poliki.

Horiek dira hasierako komunikazioak. Hurrengo urteko uztailean amaitzen da koadernoa. Hauek dira azken bi oharrak:

Uztailaren 23an, gurasoekLarunbatean istripu txiki bat izan genuen. Zorionez, ez zuen minik hartu. Susto dezentea hartu zuen arren, ez diogu aparteko erreakziorik nabaritu. Lo eta jan ondo egin ditu ondorenean ere. Sukar pixka bat dauka. Txertoaren ondorioa izango da.Uztailaren 23an, andereñoakGoizean, etorrita bezala lotaratu dugu, eta lasai-lasai lo hartu du. Ia goiz osoa lo pasatu du. 12:00etan argia piztu diot, ea

90

ondo dagoen ala ez, baina ez da mugitu ere egin. Pixka batean bere ondoan egon naiz ferekak eginez eta barre txikiak eginez esnatu da. Oso ederki bakazkaldu du (…).

Hurrengo testua bere bi semeei dedikatua da, erraz antzemango diozuen eran. Izenekin hasten da: Bianditz eta Gerizpe dira izen horiek:

Izen arraroak. Izen horiek ipini genizkizuenean, erabaki bat hartu genuen. Gure biografiaren zati bat gehiago idatzi. Gustatu ala ez, horrek ez dauka atzerabueltarik. Hala ere, ez daukagu inolako damurik. Hori oso seinale txarra izango litzateke. Denbora errealean idazten den biografia da bizitza eta ez dago behin-behinekotasunik. Behin idatzitakoa ez dago ezabatzerik. Posibilitate bakarra da, gaizki idatzitakoa ezabatu gabe, hura zuzentzeko, gehiago idaztea. Beraz, bizitzaren arkatzez idazten duguna, laburtzeko ere, luzatu egin behar da.Ekintzaz ekintza eta omisioz omisio luzatzen dugu. Bizitza igaroan dabil, ibaiko uraren antza du: leku beretik ez da bi aldiz pasatzen. Horregatik, ezinbestekoa da bizitza osoan behin bakarrik egingo dugun bidaia ongi aukeratu eta antolatzea. Zuek gazteak zarete. Hain zuzen, gazteentzat bakarrik balio duten kontuak dira hauek. Idazten hasi berriak zarete; oraindik ez duzue garai galdurik. Baina, benetako biografia idatzi nahi baldin baduzue, proiektua, gidoia, argudioak eta estiloa erabaki behar dituzue.Ibaia eta ura aipatu dizuet arestian. Behin honezkero itsasoa ere aipa genezake. Itsasoaren erdian aurkitzen gara. Naufrago. Zuen aita eta ama naufragoak dira, eta zuek naufragoaren herentzia jaso duzue. Nik esango dizuet non dagoen sekretua: indar oroz saiatu behar duzue zeuon buruari ur gainean eusten. Norbere sorbalda gainera igota eutsi beharko diozue gorputzari airean. Kanpotik ez espero izan laguntza handirik. Ondoren nabigatu. Ez du balio ur gainera ateratze hutsak. Ontzia gidatu behar duzue. Ontzi-gidari onak ongi aprobetxatu behar ditu haizearen norabidea eta indarra. Bizitzaren nabigazioan ere ez dago errazegi ezer gutxiesterik. Eskaintzen dituen egokiera guztiak baliaturik ere, beti azalduko da kontrako elementuren bat!Nabigatzea bada besterik ere: determinismoari aurrea hartzea da. Gure borondateari obeditu behar dio timoiak. Ur

91

gainera ateratzeaz gain, nabigatzea eta norabidea hautatzea dira munduko gure ibili etikoaren oinarriak. Inertziak ez du balio; horrek, lehenxeago edo geroxeago, ontziaren urperatzea dakar. Kreatiboak izan behar duzue; destinoari ez utzi berearekin ateratzen. Korrontearen kontra. Hortxe ikusiko da nor zareten. Horrela adiskidetuko zarete, betiko, etika eta askatasunarekin!!Zuen biografia ez baduzue alferrik luzatu nahi, joka dezazuela adimenez eta burutsu. Adimenean dago bizitza antolatzeko tresneria osoa. Adimenean. Begira zaitezte laferrikako grina eta omisio larrietatik. Adimen bakoitzak bere erara interpretatuko du errealitatea, eta hortik etorriko dira askatasuna eta tolerantzia. Hori izango da mundu honetako aberastasun handiena. Elkarren osagarri gara, eta, aldi berean, oso diferenteak. Horregatik esan bide zuen jakintsuak: “Otso bat ikusten baduzu otso guztiak ikusiak dituzu, baina gizaki bat ikusten baduzu, bat bakarra ikusiko duzu, eta bera erdizka”.Esan nahi baita gizakia oso konplexua eta korapilatsua dela. Lehen ere mintzatu izan gara inoiz horretaz. Gauza guztetan bat ez bagatzo ere, ados ginen gizakiaren esentzia desioa dela. Desioaren zimentarriak bi zirela esan nizuen: interesa eta jakin-mina. Munduak egin duen aurrerako guztia interesaren edo jakin-minaren eskutik egin du.

Bian eta Geri, osaba Iñakirekin

92

13Rufinori galdetzen badiozu zergatik idazten duen, berehala erantzungo dizu: «Psikoterapia egiteko». Eta zer da hori. Bere ustez, burua beti okupatua eduki behar da. Hasieran esandakoa gogoratzen? Mintzo Eria. Nahiz eta azkeneko urte sail luzean nahiko bakean uzten dion. Kasualitate batek bultzatu zuen idazten hastera. Ordura arte, beste modu batean okupatzen zuen bere burua. Damurik, uste du Mintzo Eri madarikatuak, inoiz, tabernara eta tabernako girora ez ote duen gehiegi makurrarazi. Hori ere kontrolatu behar izan du, eta atezuan egon da beti. Tentuan. Tlerta piztuta, badaezpada ere. Gustura dago bere jokabidearekin, eta garbi aitortuko dizu aurpegiko kolorea ez dela horrena. Neuk ere hala uste dut, Rufino horretan sintzeroa dela. Agian, haritik apur bat atera egin gara. Esaten ari ginen, kasualitatez hasi zela idazten. Lehen ere aipatu dugun Jazinto F. Setienek idazki bat ikusi zuen Zaldibiako Guraso Elkartean. Hantxe hasi zen galdezka:–Nork idatzi du hau?Jose Bernardo Garmendiak, hura ere beste alma mater bat herri-lanean, aipatu zion rufinoren izena.–Bada, esan jarraitzeko! –erantzun zion.Rufinok berak entzun izango zion, eta lotsaturik bezala geratu omen zen. Handik laster, ordea, Zeruko Argian idatzi zuen artikulua, Giro izengoitiarekin. Eta hala segitu zuen aurrera. Azaldu digu Giro nondik zetorren ere. Honela deskodifikatu behar da: bigarren abizena, lehenego abizena, izena eta baserriaren izena: Garmendia, Iraola, Rufino, Olegi. Gero beste ezizen bat ere erabili zuen: Elorri-Arantza. Horrekin bertsoak idazten zituen, Zeruko Argian. Rufinok ez omen daki nondik nora, baina Luis Baraiazarrak deskubritu, alajaina, goitizen horren azpian gordetzen zena zaldibitarra zela. Bai, Rufinok, bolada batean, hamaika bertso idatzi zuen Zeruko Argian. Bat, bederen, gogora dezagun, Aita Zavalari eskainia (1974):

Bertsoen bila miatu ditukale eta baserriak,zenbat argitaratu dituenzaharrak eta berriak!,bai zuztarretik argitu erebertsolari jatorriak,agortzen ez den jarioa du

93

Zavalaren iturriak,inork ez daki oraindik zenbatzor dion Euskal Herriak.

1980an, kronista hasi zen La Voz de Españan. Ormatxea (izena ez dauka gogoan) zen zuzendaria. Berehala hil zen jaun hori, eta baita periodikoa bera ere: 1980ko otsailaren 18an bukatu zen, nahiz eta, izena aldatuta –La Voz de Euskadi –, 1983ko maiatzaren 25era arte jarraitu. Ondoren, Diaro Vascon hasi zen. Ez dauka ahanzteko bera dela periodiko horretan euskaraz idazten hasi zen lehengo kronista. Basarrik idazten zuen euskaraz, baina beste atak batean.Ez dugu hasierako kronika haietakorik –nahi dituenak DVren artxiboan edo, agian, Zaldibiako udaletxean aurki ditzake–. Bai, ordea, geroagoko batzuk eta hemen azalduko ditugu horietako zenbait: urteko bat, 1999tik 2010era arte. Baliteke aldaketa txikiren batzuk egotea testu hauen eta benetan publikatuen artean, zeren espazio kontuagatik-edo, batzuetan pixka bat moldatu beharrean izaten dira. Rufinoren ordenadoreko artxibotik hartu ditugu guk, hark idatzi eta bidalita bezala:

Aitzol Sukia, profesional desde el 1 de eneroEl pelotari local Aitzol Sukia pasó al campo profesional cuyo debut tuvo lugar el pasado día 1 de enero en el histórico recinto del frontón Astelena, de Eibar. El zaguero zaldibitarra estuvo asistitido en los cuadros alegres por Tolosa III, veterano pelotari amezketarra. Tuvieron enfrente a la pareja compuesta por González y Almandoz.El debut de Aitzol no pudo ser más feliz, ya que, aparte del buen juego exhibido, la victoria cayó de su lado por un contundente 22 a 10.La empresa Aspe se ha hecho con los servicios de este joven pelotari para los cuatro próximos años, que alcanza el profesionalismo después de haber obtenido considerables éxitos en el campo aficionado. Por nuestra parte, sólo nos queda desearle suerte y que se vayan cumpliendo sus ilusiones, al tiempo que hacemos votos para que algún día le veamos entre los grandes de este nuestro deporte.

Azpillaga eta Lotapegi Txamarretxeko festetan

94

Azpillaga eta Jon Lopategi bertsolariak etorriko dira datorren larunbatean Txamarretxeko festetara. Garai batean oso modako egon zen bikotea da bertsolari bizkaitarrona, Hamaika aldiz etorri izan ziren Zaldibira. Urte berean sei aldiz etortzera iritsita omen daude. Aurten ere badute bigarren aldia.Bestalde, Arretxe jatetxeak eskainitako zahagi ardoa eta gazta zaharra izango dira dastagai Txamarretxera inguratzen diren guztientzat. Osterantzean, festa osatzeko, honako egitarau hau dago prestatua: 17:00etan, haur jolasak; 18:30ean, Goiztiri txaranga; 19:00etan, toka txapelketa; 20:00etan, Iztueta dantza taldearen saioa; 20:30ean, Azpillaga eta Lopategi bertsolarien jarduna; 21:00etan, auzotarren afaria Arrese jatetxean; 23:00etan, erromeria Arrese aurrean, Epelde, Larrañaga eta Begiristainekin.

Datorren astelehenean, Saturdin erromeria bikaina izango da

Datorren astelehenean, Bazkoa bigarrenean, Saturdiko festak dira. Goizeko 11:30ean hasiko dira ekintzak. Hasteko, meza nagusia. Mezaren ondoren, auzoko zaharrenei opariak emango zaizkie. Segidan, haur-jokoak.Eguerdian, Aitor Mendiluze eta Imanol Lazkano bertsolarien saioa. 13:00etan, toka-txapelketa. 14:30etan, lagunarteko bazkaria.Bazalondoan, bertsolarien bigarren saioa. Arratsaldeko 5:3Õean, herri kirolak, aizkoaran eta segan: Mitxelena eta Azurmendi, Agirrezabala eta Altzoren aurka; ondoren, harri-jasotzaileen saioa: Joseba Ostolaza errenteriarrak iaz 5 jasoaldi eman zizkion Ernaitza harriari (147 kg). Marka hori ontzen saiatuko da aurten. Ondoren, trikitiarekin erromeria.

Okobioko Domingok 100 urte beteko ditu gaurDomingo Usabiaga Zubiarrain Zaldibiko Okobio baserrian jaio zen 1902ko martxoaren 26an; beraz, esan bezala, 100

95

urete beteko ditu gaur. Hori dela eta, seme-alabek eta gaineratiko familiartekoek omenaldia eskainiko diote egun seinalatu honetan: eguerdiko 12:00etan meza izango dute Lasarte-Oriako moja brigidatarren komentuan, eta 13:30ean, lagunarteko bazkaria.Berez Zaldibikoa bada ere, Lazkaomendin, Lazkao eta Zaldibiaren muga-mugan, dagoen baserria da Okobio. Hantxe jaio, ezkondu eta nekazaritzan atera zuen bizimodua Domingok, nahiz eta azken urteotan Lasarte-Orian bizi den.Errekalde baserriko Maria Sukiarekin (G.B.) ezkondu zen, eta uztarketa horretatik sei seme-alaba munduratu ziren. Besteak beste, Aitor Furundarena eta Joseba Tapia soinujole ospetsuen aitona dugu Okobioko Domingo.Bat izatekotan, gizon umila eta zintzoa izan da bere denboran Domingo. Bere izaera horren lekuko gertatuko da gaur egingo dioten omenaldia. Gorputzez, harritzekoa ez denez, makalxeago baldin badabil ere, buruz argi dago oraindik, eta segi dezala horrelaxe. Zorionik beroenak. Egun ederra pasa dezala.

Denbora gutxian hirugarrena Azkeneko bi urteotan hiru lagun iritsi dira 100 urtera Zaldibian. 2001ean, Eulalia Garmendiak bete zituen (orandik orain hilda 101 urterekin) eta aurten bertan, konkretuki otsailaren 24an, bere garaian esan genuenez, Urretagoenako Migel Antonio Sukiak gainditu zuen marra hori bera. Mila eta bostehun biztanle besterik dituen herria izateko, marka polita.

Etxabe autobusak, 40 urte errepidean1963ko abenduaren 14an, goizeko 7:23an –ez minutu bat lehenago, ez beranduago– Zaldibiako Tejeriatik autobus bat irten zen. Ordizia eta Beasainen mugaraino joango da: Malkasko. CAF edo Fabrika Haundiko sarrera. Hasiera hartan, Pedro Sukia eta Pedro Arruabarrena berotu ziren, eta handik gutxira Eugenio Sukia eta Ramon Etxabe sartu ziren bidaia horretan. Bide errazik ez. Baina inork ez du borratuko berrogei urteko arrasto luzea.Ideia marxan. Oztopoak asko. Gogor borrokatu behar izan zuten Diputazioarekin linea eman ziezaien. Pedro Sukia eta Pedro Arruabarrenak garai zailak zirela diote: «Orendaindik

96

bueltan beste linea bat bazegoen, eta haiek zuten nahi guk berria zabaltzerik» Dena-den, linea hark ez zuen eguneroko zerbitzurik ematen, eta Madriletik bueltan abokatutan ibilita, azkenean eman zieten beharrezko baimena.Autobusak lortzea izan zen hurrengo lana. Estraineko bidaiak egiteko bi autobus ekarri behar izan zituzten, baldin eta batek arazoren bat izaten bazuen ere. Ez zekiten, gianera, nondik nora jo autobusak erosteko. Donostiatik hastea erabaki zuten. Bidaia ongi atera zitzaien. Trenean joan ziren Hernanirainno. Han, Donostiara zihoan autobusa hartzean, txoferrari galdetu zioten:–Guretzat autobusik ba al duk? –galde zioten. Gizon jatorra tokatu. Autobusak gordetzen zituztenen garajeraino eraman zituen. Hantxe hartu zitutzten bigarren eskuko bi autobus, bakoitza 325.000 pezetan. «Orduan ez zen bankuan esakatzen prestamoa. Familiakoei eskatu behar izan genien. Eskerrak eman beharrean gaude, haiek gabe ez genuen-eta egingo ezer», esan digu Pello Sukiak.Tikeak 1,50 pezeta balio zuen Tejeriatik Zaldibira. 2,50, Ordiziara. Ederki aldatu dira prezioak, baita autobusean ibiltzen zen jende kopurua ere. Lehenengo autobus haietan ehun lagun inguru sartzen ziren, eta beti gainezka eginda joaten ziren nola Zaldibiatik Ordiziara, hala itzuleran. Egunean bederatzi bidaia egiten zituzten, eta astezkenetan, Ordiziako azoka egunean, bi autobus behar izaten zituzten joan eta etorrian ibiltzen zen jende guztia kabituko bazen. Pedro Sukiak gogorarazten digu: «Bi autobus haiekin ez ginen moldatzen eta hirugarrena ekarri behar izan genuen. Hala ere, nahiko lan izaten ziren denak barrura sartzen».Asteazkenetan ez ziren pertsonak bakarrik izaten. Arkumean, askotan, 30etik groa iguak. Gazta ere auskalo zenbat!Ordiziara ez ezik, urrutirago ere hasi ziren bidaiak egiten. Besteak beste, igandeetan Tolosara. «Gazte asko joaten Tolosara, eta autobusa jartzeko eskatzen hasi ziren batzuek. Guk ez genuen horrelako asmorik, baina azkenean horretan ere hasi egin ginen», dio Pellok. 1968tik aurrera nazioarteko bidaiak egiten hasi ziren. Lehenengoa Chamonixera. Chamonixetik Veneziara joan ziren, eta handik etxera buelta. «Autobusa martxan jartzeko bultzaka ibili behar izan genen autobusa, motorra izorratu

97

eta errekanbiorik ez baitzegoen»”, argitu digu Pedro Arruabarrenak, espedizio hartako gidariak. Gero Espainian eta Europan zehar makina bat aldiz ibili zen. Pasadizo asko du: Bartzelonan galduta ibili zirenekoa, Isaban elurretan autobus barruan lo egin behar izan zutenekoa...Lagintza gogorra zen, elkarrizketatuek gogoratzen digutenez. Lehenengo hamairu urteetan ez zuten egun bakar bat ez baja ez jai hartu. 1976an, Pedro Sukia geratu zen enpresaren buru, eta ordutik hona fin-fin jarraitu du Zaldibiatik Ordizirako zerbitzua ematen, baita kanporako bidaiak antolatzen ere. 1997an, Goierriko beste linea batzuekin elkartu zen Pello Sukia. Horrela sortu da gaur egun martxan dabilen Goerrialdea autobus-zerbitzua.

Autobiatik bi kilometroa industri-pabiloiak salgaiZaldibiako Udalak jakinarazi du Elbarrena auzoko industrialde berriko pabiloaik saltzen hasia dagoela. Lehiaketa irekiaren bidez egingo da salmenta. Pabiloi berriak Larraitz bidean daude, N-1 autobiatik 2 kilometrora, 250 m² eta 500 m²ko modulotan banatuak. Prezioa: m²ko 539 €. Interesatuek, iragarkia EAEko Aldizkari Ofizialean azaltzen denetik, 26 eguneko epea daukate izena emateko. Udaletxean eman behar da izena. Informazio gehiago nahi duenak jo beza Zaldibiako Udaletxera.

Dentro de tres ò cuatro meses comenzarán las obras de la varianteComo estaba previsto, aunque con un pequeño retraso, entre marzo y mayo darán comienzo las obras de la variante. Están realizadas ya la gestiones que corresponden al Ayuntamiento; ahora es la Diputación quien debe completar el expediente para poder acometer las obras de dicha variante. Tendrá una longitud de 700 metros y transcurre entre Bilore y Goiko Bikarioetxe (salida Larraitz).El terreno que queda a ambos lados de la variante será edificable, de ahí que se haya denominado también “sengunda calle”.En el recorrido se construirán tres puentes: uno en la zona de Goiko Bikariotxe, otro en la zona del cementerio y un

98

tercero en la entrada de Bilore. Además entre Bilore y Mendiondo se construirá una rotonda. La financiación de la obra correrá a cargo de la Diputación, siendo de responsabilidad municipal la construcción de las aceras y la instalación de la luz. Urtarrilaren 19etik 26ra, jenero-bilketa egingo da “Sahararen aldeko Euskal Karabana” lemapeanSaharako Herriaren Lagunen Euskal Elkarteen Koordinakundeak bultzaturik, Sahararen Aldeko Euskal Karabana, Piztu itxaropena izeneko elkartasun ekintza jarri da martxan. Ekintza edo programa horren bidez, premiarik handieneko janariak (azukrea, hegaluzea –atuna–) eta higiene-produtktuak (konpresak) bidaliko zaizkie Tindoufen bizi diren errefuxiatu sahararrei. Bildutakoa garraiatzeko, bigarren eskuko kamioiak erostea pentsatzen dute antolatzaileek, euskal erakundeek emandako laguntzei esker...Kultur Etxean jasoko dira, hilaren 19tik 26ra, aportazioak. Zaldibiako Udalak dei egiten die herritarrei Elkartasun Karabana horretan parte har dezaten. Solidaritate ekintza hori dela eta, hauxe adierazi digu antolatzaileetako batek: «Badirudi igaro ditugun egun berezi horiek gure bihotzak apurtxo bat bigundu egin dituela, eta horrelako deiak gero eta ugariagoak dira. Izan ere, bestelako soluziorik aurkitzen ez den bitartean, guri ezer gutxi kostatzen zaigun laguntzatxo horrek ekar dezake hainbat pertsonaren bizipoza. Horregatik, ahal duzuentxoa egiteko gonbitea luzatzen dizuegu».

Baserri guztiak seinalatuko ditu Udalak, norabidea adierazteko gezia eta izena laukitxoan ipinirik.Zaldibiako Udalak erabaki interesgarria hartu du: kale gunetik kanpo geratzen diren baserri eta etxeak seinalatuko ditu. Bi eratan seinalutu ere; batetik, norabidea adieraziko duen gezia eta etxearen izena laukitxoan ipinirik; bestetik, auzo bakoitzaren sarreran ipiniko diren panelen bidez; herri bideen (gaur egun eliz biderik ez dago) planoa eta etxearen argazkia azalduko dira panel horietan. Zaldibiako plano topografikoan azaltzen den izena ezarriko da, ez ondoren sortu diren bertsioa. Dena den, norbaitek bere etxea edo baserria beste izen batekin seinalatzea nahi

99

badu, dei beza telefono honetara: 635752959, apirilaren 18a baino lehen.Ez bedi inor izutu, hurrengo asteetan etxe inguruan norbait ikusten badu. Besatalde, seinalea nola geldituko den jakin nahi baduzu, eman jira bat Lazkaomenditik Hango baserri eta etxeetako seinaleak eredu onak dira.Seinalatzearen arrazoia hau da: nahiz larrialdietakoek eta nahiz beste edozein zerbitzuren arduradunek ahalik eta azkarren lokalizatu ahala izatea.

Etxe-erre eskea egingo da datorren igandean elizanDatorren igandean, urtarrilak 14, etxe-erre eskea egingo da parrokian. Dakizuen bezala, orain dela gutxi Ermetari etxea erre zen. Horren ondorioz, bereziki bi familiak izan dituzte kalte handiak. Hori dela eta, herriko parroki elkarteak bere solidaritatea azaldu nahi die bi familia horiei: Trini eta Benitari. Esan bezala, datorren igandeko mezetan biltzen den dirua horiei laguntzeko izango da. Beste era batean ere eman daiteke laguntza: parrokiak Kutxan daukan kontuan (000216058.8) sartuta, “sutea” azaplena ipinirik.

Fruta-denda berria ireki da hilaren 2anFruta- eta barazki-denda berria ireki dute hilaren 2an, ‘Lourdes Fruta-denda’ izango du izena. Lehenago Triniren denda zen lokal berean dago. Entzun ditugun komentarioen arabera, oso denda polita geratu da, egoki dekoratua eta ondo prestatua bete behar duen eginkizuna hobeto betetzeko. Jende askoren komentarioa da goiko kalean denda-zerbitzu gutxi samar dagoela; ea jende gehiago animatzen den ekimen berriak sortzera. Dena dela, ez da bolada honetan ireki den denda bakarra. Orain dela hilabete batzuk arrandegia berriro martxan hasi zen, eta baita Estankoko denda ere, okindegi bihurturik. Aurki beste bat ere irekiko da. Bere garaian emango ditugu zehaztasunak.

Nuloek irabazi dute, baina ez uste adinako alderakinJoan den igandeko hauteskundeetan, espero zen eran, nuloek irabazi zuten, 391 boto izan ziren baliogabeak, erroldaren %33. Bestalde, esan dezakegu abstentzioa nahiko txikia izan zela, %26,78; 2005ean baino hiru puntu gehiago. Nuloak,

100

berez, ez dira konparagarriak, baina duten erlazio politikoarengatik EHAKek 2005ean lortutakoekin konparatu beharko genituzte, eta 460 boto lortu zituen orduan, erroldaren %38.Gaineratiko emaitzak hauek izan dira: PNVk, 224 boto; Eak, 10. Orain hurrengoan, bien artean 269 boto lortu zituzten, erroldaren %22 pasatxo; orain, berriz, PNVk %19 eta EAk %0,08. PSE-EEk 56 boto, erroldaren 4,75% eta 2005ean, 40 boto, erroldaren %3,33. PPk 16 boto izan ditu, orain hurrena baino 7 gutxiago. EBk orain lau urte 16 boto, aurten 10; Aralarrek 153 boto izan ditu, erroldaren %13 ia-ia; 2005ean 110 boto lortu zituen, erroldaren %9. Ondorio gisa esan dezakegu Aralar izan dela benetako irabazlea, %4 igo baita; alderdi sozialistak ere gora egin du, %1,5 inguru.Bestetik, zaldibitar bat eseriko da Gasteizko hurrengo legebiltzarrean: Garbiñe Mendizabal. Gipuzkoako PNVren zerrendan lortu du kargua. Se inaugura hoy la nueva agrotienda del GoierriHoy, viernes, a las 11:00 de la mañana, tendrá lugar el acto de inauguración de Kixkurgune, la nueva Agrotienda situada en el Centro Goizane de Zaldibia, en la antigua Tejería (a 2km-s del pueblo), camino de Larraitz.Este nuevo proyecto pionero en la provincia de Gipuzkoa, la agrotienda de Goierri, es un establecimiento que reúne una selección de productos autóctonos, muy ligada a la cultura y los sentimientos más íntimos, que además ofrece la posibilidad de apreciarlos y comprarlos de una forma directa y personalizada. Además de la tienda, Kixkurgune se compone de un centro de degustación y un bar que da la posibilidad de maridaje de los productos del país.El acto tendrá una duración de una hora, y a continuación se ofrecerá un aperitivo para degustar productos de la tierra.

Aspaldi batean irratiz ere egiten zituen kronikak: Segurra Irratian eta Loiola Herri Irratian.

101

14Rufinok berak ere ez daki zenbat artikulu idatzi dituen, bere denboran. Honako aldizkari eta egunkari guzti hauetan kolaboratu du: El Diario Vasco (batez ere), eta Hemen (Eginen gehigarria), Goierritarra, Euskal Herria, Txintxarri (Lasarte-Oriako herri aldizkaria), HABE aldizkaria, Euskaldunon Egunkaria, Berria, Bertsolaria aldizkaria, Jakin, Zabalik, RIEV, Zeruko Argia, Bidegileak, Goierriko hitza, Zaldibia, Ordizia eta Lazkaoko festetako aldizkarietan...Adibide txiki batzuk ipiniko ditugu, aldizkari batzuetatik hartuak; denetatik saiatzeak luzeegi joko luke. Esateko baterako, Juan Mari Lekuonaren Mimodramak eta ikonoak liburuaren aipua egin zuen Rufinok, Tolosako Juan Garmendua Larrañagak eskatuta. Onarpena emateko edo atzera botatzeko, Donostiako Arantzazu hotelean zeukaten hitzordua. Rufino beldurrez airean hurbildu zen Jaun Marirengana, nahiz eta aspalditik ezagutzen zuen. Han omen zebilen paseatzen hotelaren aurrean, mistiko baten antzera, gorbata, gabana eta guzti. Beti bezala, edukazio handiz, eskua luzatuta agurtu zuen Rufino. Gero, Arantzazu hoteleko tabernara joan ziren. Rufinok eman zizkion orriak irakurtzen hasi zen, betaurrekoak kendutan (hala irakurtzen zuen Juan Mari Lekuonak). Rufino dar-darka zegoen, kafea irentsi ezinik. Uste dut egun hartan kopa bat ere hartu zuela. Betaurrekoak jantzi zituen, eta esan omen zion: «Bejondeizula, lan ederra egin duzu». Rufinok, pozaren pozez, ez zekien segituan ospa egin edo komunean sartu. Honela dio rufinoren kritikak, (lagintxoa):

Mimodramak eta ikonoak. Ez da obra luzea. Bi adar nagusi ditu: «Gruteskoak» eta «Adar-biran». Atal nagusi hauek hiru azpiataletan banatzen dira: Izuen genesia, Fantasia beltzak eta Atabismoa. Kalendera, Enblematika eta Itzalen galeriak osatzen dute bigarrena. Dirudienez, seia da zenbaki magikoa Juan Marirentzat, eta azpi atal bakoitza sei poemaz hornitua dago.Historia antropologikoa kontatzen du bere gordintasun gordinenean: gizakiaren tragedia, noraeza, izu-ikara, borroka eta fatalitatea. Oteiza eta Barandiaran aipatzen ditu bereziki. Kontrastea da nagusi. (...)

Hurrengo hau da Juan Mari hil zenean argitaratu zuen artikulua:

102

Juan Mari Lekuona

Erne-beharrak urratzen ditu geruzak:hazi aleak, pinportak, umontziak. Gerogoizalbak urratuko biziaren argia.Zurea da goikoa; zurea da behekoa ere:Eta hasieran koba zen. Eta kobakoilunbean gaueko urek zuten aginte.Poesia. Hori zen zure adierazmolde nagusia: Mindura gaur, Muga beroak, Ilargiaren eskolan, Mimodramak eta ikonoak. Nik, jakintzaz baino ausardiaz hornituago, azkeneko horren aipua egin nuen RIEV aldizkarirako. Bitxi eta harrigarri suertatu zitzaidan dena. Gizona, Jainkoa, zerua, infernua, bizitza eta heriotza: dena ageri da irudi eta ikono ikusgarrietan, koadro erraldoi batean marraztua, soinu eta hotsa darizkiola, argi-ilunen kontrastean, odoloez zipriztinduta, mugimenduan. Benetako mimodrama! Gogoan dut, Juan Garmendia Larrañagak agindu eta lana amaitu nuenean, beldur eta lotsa nintzela zurekin mintzatzeko, zer iritziko ote zenion. Betaurrekoak kenduta imajinatzen zintudan irakurtzen, ni urduriago ipiniz. Gero, onarpen hitzak iritsi zitzaizkidan zugandik. Ez nintzen haserre! Hala ere, horretatik al zintudan ezagunena Juan Mari? Ez. Bertsolaritzatik. Bikain uztartu zenituen genero kultua (poesia) eta genero herrikoia (bertsolaritza). Adibidez, Artxanberriren ziriak liburuxka xumearekin ere gozatu egin zenuela esan zenidan, eskerrak eman zenizkidan. Lehenik, epaimahaiko ezagutu zintudan; gero, hitzaldiak ematen; eta, azkenik, mintegietan, bertsoa neurtzeko txostena egiten. Bestela, isila zinen. Entzutea gustatzen zitzaizun. Nik, egia esan, pozik entzungo nizun, hemengo kontu batzuez gehixeago mintzatu izan bazina ere.

Beste hau Goierritara aldizkarian argitaratua da:Lehengo festen sinbolo eta «parodia» gisa egiten dira

oraingoakSanta Fe Eguna da gaur: Zaldibiako festak. Niretzat, egia garbi aitortzeko, iraganeko zerbait dira festak. Gaur egun ez diet ikusten festei funtzio edo betekizun sozial handirik. Sasoi batean, bizitzaren parte ziren; gaur, aldiz, zerbait sinbolikoa dira, antzina zuten balio naturala sinbolizatzen dute. Zerbait izatekotan, iraganaren oroipena dira.

103

Erro-errotik aldatu da festaren izaera. Garai batean, egunerokotasuna eteteko egiten zen festa. Gaur, festa bera bihurtu da egunerokotasun. Adibidez, lehen, erlijioaren mendetik atera eta sentimenduak libratzeko sasoia zen festa-garaia. Esamodua onartzen badidazue, alberdanian ibiltzeko eta «bekatu» egiteko aroa zen. Bazen lanaldi luzea, argitik argirakoa, bertan behera utzi eta obligazioez ahanzteko tenorea ere. Urraketa eta «desordena» ziren ikur. Nolabait esateko, tokian tokiko inauteri bihurtzen ziren; jendea zeharo transformatzen zen.Gaur egun, urte osoan daukagu erlijioa bazterrera utzia, eta noiznahi dago «alberdanian» aritzeko aukera ona. Esan genezake urte osoa dela inauteri. Denbora librea bihurtu zaigu ohiko eta arrunt. Ordea, gezurra badirudi ere, inora iritsi ezin. Autorik bizkorrenek ere ez digute konpondu arazoa. Festek ez dute mantsotuko gure abiada. Ez al da harrigarria? Hala ere festak egin egingo dira, lehengo festen sinbolo eta parodia gisa. Ongi etorriak ingurutzen zareten guztiok.Zaldibiara hurbiltzen zaretenok, iaztik aurtena, aldaketa batzuekin egingo duzue topo: batzuk urbanistikoak; besteak, politikoak. Urbanistikoen artean, Zela baserriaren atarian, errotonda berria aurkituko duzue. Hobeto esan, errotonda berritua, gain-gainean trikuharria duela. Gomendio bat egin nahi dizuet: kontuz ibili, Zaldibiatik Ordiziara zoaztenean, nahiko arriskutsua dago. Ez nik esaten dudalako, baizik eta «Zaldibia» jartzen duen seinalea beti botata eta eroririk dagoelako. Bigarren berrikuntza urbanistikoa «bariantea» da, Biloretik Goiko Bikarioetxera doana. Mesede handia izango da kaleak libratzeko. Baina hor ere, sarreran, kontuz ibili, oraingoz arraro samar geratu da-eta. Uste dut gerora beste moldaera bat izango duela. Ordiziatik zatozela, ez dago zuzenean bariantean sartzerik, baizik eta herritik datorrenari utzi behar zaio pasatzen. Larraiztik Ordiziara zoaztenean ere, berdin. Bestea politikoa dela esan dugu: tregoa. Nobedadea. Horrek ere izan beharko luke bere isla festetan. Gorabehera dezente dabilen arren, uste dut itxaropentsu jarraitu behar dugula. Har ezazue gogoan datu hau: ni ez naiz sekula optimista izan tregoaren aurrean, ezta Lizarrako akordiokoan ere, baina oraingoan banaiz, arrazoiak emateko unea hau ez bada ere. Eta ohitura on bat berreskuratu dugu tregoarekin. Aspaldi utzi genion taberna eta lagunartean politikaz hitz egiteari,

104

eta orain, ostera ere, ausartu egiten gara. Iruditzen zait aurtengo festetan, batez ere ordu txikietan, asko hitz egingo dela politikaz, elkarri txanda eman ezinik arituko garela, mundua konpontzeko garai eta egoera politak izaten baitira. Poza ematen du. Zalantza gehiago dut bertsotan egingo ote dugun, oraingoak ez baitira lehengo festak.

Hurrengo artikulua 2005ean idatzi zuen Rufinok, Euskal Herria aldizkarian ateratzeko.

El mondeju es un embutido elaborado con carne de oveja. Existen dos variedades: el blanco y el negro. Se diferencian en que uno de los ingredientes del mondeju negro es, entre otros, la sangre, mientras que el blanco, en cambio, contiene huevo. De cualquier manera, el negro tiende adesaparecer, y apenas se elabora en la actualidad. Por lo tanto, en este artículo nos vamos a referir fundamentalmente al blanco, al elaborado con huevo.Un mar de enigmas envuelve la investigación sobre el origen de este embuchado. Casi nada sabemos sobre su historia y los pocos datos que se han conservado se localizan en la comarca del Goierri de Gipuzkoa, y más concretamente en el pueblo de Zaldibia. Valentina Garmendia, natural de esta localidad, nos contaba cómo servía mondejus en Arotxanea, la taberna de su familia, allá por la década de los años 50. Según ella estos embutidos se elaboraban desde mucho tiempo atrás en los caseríos tal y como había oído comentar a sus padres, pero no se consideraban adecuados para ser servidos en los restaurantes. Por lo visto, se le consideraba poco finos.En las tabernas de Zaldibia¿Cuándo salieron del caserío para consumirse en los locales públicos? Es una pregunta sin fácil respuesta. El investigador José Alberto Andrés Zurutuza nos indica que en torno a 1920, se servían mondejus en las tabernas Ostatu y Kontxaenea de Zaldibia. También hay constancia de que, a partir de 1930 el bar Miel Mariñe se unía a los dos anteriores. Después de la Guerra Civil, ofrecer este embutido pasó a ser algo más habitual en las tabernas del corazón de Gipuzkoa.Valentina Garmendia continúa su relato afirmando que mientras en Zaldibia se comía el mondeju a escondidas, solían venir hasta Arotxanea (la taberna familiar) desde Bilbao y alrededores para drgustar este singular embutido. El menú que les ofrecían consistían en sopa de mondeju,

105

mondejus, carne de oveja y arroz con leche. Con esta gastronomía tradicional atraían tanto a comensales de otros territorios como a personas importantes de la vida política y social del mismo Goierri. Nuestros pequeños apuntes sobre esta historia pueden concluir que el origen del mondeju lo encontramos en la taberna Ostatu para más tarde tomar popularidad y fama en la taberna Arotxanea, las dos de Zaldibia.Ingredientes y elaboraciónLos ingredientes del mondeju blanco son los siguientes: sebo de oveja, puerros, un trocito de cebolla, callos de oveja, huevos, guindilla y sal.Hay quien le añade también una pizca de perejil. En la mezcla, se encuentran en mayor proporción el puerro y el sebo, seguidos del huevo. Los puerros, las cebollas, los callos y el sebo deben trocearse finamente, lo que, en la mayoría de los casos, sigue realizándose a mano. A continuación, se añade sal y guindilla, y por último, se incorpora el huevo bien batido. Se amasa bien toda la mezcla, y se embute la masa en un intestino. Para ello, suele utilizarse un embudo, empujando la masa con el dedo pulgar, aunque últimamente se suele utilizar una máquina de embutir. Normalmente el intestino de la propia oveja no es suficiente para realizar todo el embutido y por ello es habitual comprar más intestino en la carnicería. No hay que rellenarlo demasiado porque, de lo contrario, podría reventar. Por último, se pone a cocer lentamente durante un par de horas. De vez en cuando, se pincha con una aguja, para que salga el aire que pueda contener.Feria de la ovejaEn la actualidad este embutido ha alcanzado una gran difusión. Podríamos decir que se conoce en la totalidad del territorio de Gipuzkoa, y que cada vez es más conocido fuera de ella. Hubo un tiempo en que sólo se comía en los caseríos y en las pequeñas tabernas de pueblo. Sin embargo, hoy en día, ha llegado hasta las mesas de los restaurantes más selectos. Es más, en temporada, entre los meses de septiembre y febrero, es muy habitual que se incluya en las cartas de los grandes restaurantes.Zaldibia es la cuna del mondeju. No existe otro lugar que haya hecho tanto en favor de su expansión, para que este embutido de oveja sea tenido en consideración en las guías gastronómicas. Entre otras acciones, desde 1994, celebra anualmente la feria de la oveja denominada Ardiki Eguna.

106

Las últimas ediciones se ha venido organizando el último domingo de octubre. Dentro de esta feria encontramos el concurso de mondejus, que tiene por objeto la degustación de un menú compuesto de carne de oveja. Una competición de gran éxito popular, donde se pueden ver más de 40 cazuelas presentadas. De las diez ocasiones que se ha organizado el concurso hay que destacar cómo en ocho ha resultado vencedor un vecino de Zaldibia, dejando de manifiesto como esta localidad es, sin duda, la gran referencia geográfica para este embutido.La cofradía ArdikiFruto de la experiencia acumulada durante una década de intenso trabajo, la comisión del Ardiki Eguna decidió fundar la cofradía del mondeju, lo que se materializó en el año 2004. Los fundadores buscaban conservar una antigua costumbre para que sea transmitida a generaciones futuras. De hecho, Euskal Herria posee una cultura milenaria que proviene de la época del pastoreo y la cofradía ha hecho un importante esfuerzo para recopilar datos e informaciones sobre esta tradición pastoril. Este grupo de amantes del mondeju buscan promocionar el producto en los territorios donde todavía es un desconocido.Desde el punto de vista gastronómico debemos afirmar que hoy en día este producto tiene una gran consideración y por ello comprobamos la enorme evolución que ha experimentado. Antes se trataba de una comida fuerte y pesada para el estómago, mientras que hoy resulta mucho más ligera, gracias a una preparación más cuidada de los ingredientes y a una combinación más proporcionada de los mismos.Para terminar digamos que el mondeju es un modo de sacar más provecho a la oveja, y que además es otra fuente de ingresos para el sector del pastoreo.Es decir, una buena ayuda para su economía. Con el paso del tiempo se va introduciendo en las carnicerías, y la actividad de elaborar mondejus pronto puede adquirir un tinte más industrial.

DVko Bai Horixe atalean idatzitako artikulu batzuk gogoratuko ditugu. Lehenengoa da Anne Igartibururi eskainia:

Igartiburu

107

Ane. Ez nuen iritzirik Elorrioko dama honi buruz, ez onik ez txarrik. Nik esan beharrik ez dauka, berriz, gorpuzkera dotorea duela jakiteko. Gainera, ez noa ezer esatera, nire hitzek ez bailukete hark merezi bezain argazki egokirik tajutuko. Aurrekoan, Xabier Euzkitzeren programan atera zenean, adi-adi egon nintzaion. Euzkitzek egin zion elkarrizketa hartatik gauza asko dira komenta daitezkeenak, baina bakarrari lotuko natzaio. «Zure fisikoari esker, lanerako garaian, ate asko ireki dizutela uste al duzu?» galdetu zion Xabierrek, eta Anek, natural-natural, baietz erantzun. Ez zen ibili iheska eta ongi kalkulaturiko erantzunaren bila. Erantzun horri esker, hari buruzko iritzian neutral izatetik, iritzi positiboa izatera pasatu naiz. Aspertuta nengoen edertasuna barruan eraman behar dela, kanpokoak ez duela garrantzirik, eta antzeko pitokeriak entzuten. Fisikoak asko laguntzen duela aitortzeak ez du esan nahi, gainera, bat profesional txarragoa denik. Aitzitik, nire irudipena da Anek egin duen aitorpena profesional onek bakarrik egiten dutela. Bizitzaren arlo guztietan laguntzen du fisiko erakargarria izateak. Adibide exajeratu bat ipintzearren, baita haurtzaindegian maistra izateko ere. Berdin, lagunartean onartuago izateko. Lan-munduan zer esanik ez; batez ere, lan horiek jendaurrean egin beharrekoak badira. Neska-mutilen arteko harremanetan, berriz, ehuneko laurogei esan nahi du. Ez dut esaten itsusiagoek ere ezkontza edo harreman onak lortu ez dituztenik. Mila aldiz gehiago kostatzen zaie, ordea, ditxosozko barruko edertasun hori erakusten. Kritika asko entzuten da telebistako neska finak eredu ipintzen direlako, horiek bezain profesional onak lanik gabe daudelako. Kritika egiten da, baina seguru nago inbidiak eragindako kritikak direla gehienak. Dirudunak ere kritikatzen dira, hala ere dirudun izan nahi du mundu osoak. Dirua bezalaxe, edertasuna ere ez da zorion osoa, baina asko laguntzen du.ParrandaGaur urtearen bigarren eguna da. Urte Zaharra despeditu berriak gara. Urte Zaharra, normalean, parrandarekin despeditzen dugunez, gaur horretaz mintzatuko naiz. Batez ere, parrandak historian zehar izan dituen aldaketen berri ematen ahaleginduko naiz. Garai batean, taberna eta sagardotegietan, bertsotan eta kantuan egiten zen parranda. Ez zeuden ondo ikusiak, batik

108

bat elizgizonen artean. Igandeko sermoirako gaia hortik hartzen zuten sarritan; pulpitotik kondenatzen ziren deabruaren eta deabruzko ibilera haiek. Ez ziren legezkoak, ezta gizalegezkoak ere. Baina lehengo parranda haiek bere kasa sortzen ziren; ez zeuden programatuak, ez ziren azaltzen herriko festetako egitarauan. Gero, bai. Gero, parranda legelizatu egin zen. Horrela hasi ziren gaupasa famatuak esku programetan agertzen, eta basa hazi eta hala moduzko jendearen kontua zena, gizartearen baimen eta bedeinkazio guztiekin, progre eta jakitunen batzar eta dibertsio bilakatu zen. Orain zalantzan nago Urte Zarretan parranda egin behar ote den, zeren orain noiznahi baita parranda eguna. Ez hori bakarrik; parranda herri ekintza bihurtu zen. Protesta giroan ospatu eta eduki politikoz betetzen hasi ziren. Nor ez da gogoratzen, adibidez, Larraizko "akelarre" hartaz? Parrandaren kontzepzioa asko aldatu da; hala ere, garai guztietako parrandek dute ezaugarri komun bat: trago batzuen, edo askoren, inguruan ematen dira. Tragaoek indar handia dute, bezperan behintzat. Oso gutxitan hitz egiten duzun pertsonarekin ere mintzarazten zaituzte tragoek. Errazago ateratzen dira hitzak, nahiz eta ulertzea kostatzen den. Eufemismorik gabe, gordin-gordin hitz egiten da. Eragozpena fisikoa da. Normalean erabiltzen ez dituzun gaiek hartzen dute astindu ederra, urtean behin egurasten dituzun koltxoiko ile muiloak bailiran. Istante batean konpontzen duzu mundua. Uste duzu denak konbentzitzeko moduko arrazoiak bota dituzula. Hazi-hazi eginda etxera. Zeinen ederki, hurrengo eguneko mihi lehorrak ezer adieraziko ez balizu! Kaka zaharra!HerensugeaBehinola, bazen Aralarren etsai tzar bat, herensuge itxuran. Herensugea inguruko herrietara jaisten zen gose zenean, eta ase ahala kristau jaten zuen. Herritarrak ikara gorrian bizi ziren, eta, batzarrean bildurik, hauxe erabaki zuten: sugea herrira jaitsi eta denak hondatzea baino hobea da herritar bat mendira joatea, hilean behin edo, herensugeak jan zezan. Pedro Joxek sarritan kontatzen zidan historia hori. Behin batean, galdera hau egin nion aitari: –Zergatik ez zuten hitz egin herensugearekin? Beharbada, mendian akabatuko behor eta ardi-zaharrekin konformatuko

109

zatekeen, herritarrek beraiek larrutu eta toki jakin batean utziz gero. –Hau erantzuten zidan:–Kristau haiek oso azkarrak ziren. Bazekiten gizakiarekin hitz egitea zela herensugearen irrikarik suhartsuena. Hori lortuz gero, piztiak bere esku zeukan dena, hitzaren martingala guztiak bazekitzan eta.Beraz, berarekin hitz egin gabe ipini zioten kupoa: hileko pertsona bat. Ondo pentsatzen jarrita, urtean hamabi pertsona ez ziren trunko-gurdiak azpian harrapatuta hiltzen zirenak baino gehiago, haur izaten odolusten ziren emakumeak baino gehiago edo laia hankan sartu eta pasmoarekin zendu ohi zirenak beste.Bazekiten mirari batek baino ez zituela libratuko herensugearen atzaparretatik. Horregatik, Jainkoari laguntza eske, otoizka jardun zuten urte luzeetan. Hark San Migel goiaingerua bidali zien, ezpata eta guzti. San Migelek zazpi puska egin zuen herensugearen buru bakoitza, ezpatarekin.Urte asko dira aitak herensugearen historia kontatzen zidala, baina oraindik ere sarritan gogorarazten didate. Batik bat, kupoa eta San Migel oroitarazten dizkidate.PentsatuEz dakit zein web-orritan aurkitu nuen, baina badakit interneten irakurri nuela. Niels Bohr da protagonista. 1992. urtean Fisikako Nobel saria eskuratuko zuen mutikoari, ikasle zela, azterketa batean hauxe galdetu zioten: –Esaiguzu nola neur daitekeen etxe baten altura barometro batez. –Eta erantzun:–Joan zaitez barometroarekin teilatura, han soka bat erantsiozu, eta gero bota ezazu etxearen oineraino; soka markatu, neurtu eta huraxe izango da etxearen altura. Dudarik gabe, arazo latza sortu zion ikasleak irakasleari, erantzuna zuzena baitzen. Orduan, beste irakasle ospetsu batek eta biek hitz eginda, sei minutu eman zizkioten, azterketa berriro egin zezan. Bost mintu pasatu ziren, eta ikasleak artean ez zuen ezer idatzi. Zer gertatzen zitzaion galdetu ziotenean, esan zien:–Erantzun asko dauzkat, eta ez dakit zein hautatu. Eta geratzen zitzaion minutuan erantzun hau idatzi zuen:–Hartzazu barametro bat, igo teilatura eta handik lurrera bota, neur ezazu lurrera iristen pasatu duen denbora, eta ondoren aplika ezazu formula hau: altura = 0,5 bider g bider

110

t2.. Beste mila modu ere badaude jarraitu zuen; adibidez, barometroarekin neurtu; barametrokada bakoitzeko marka bat egin horman, eta gero marka horiek barometroaren neurriarekin biderkatu. Edo atezainari deitu, barametroa erakutsi eta esan: «Aizu, etxeak zenbat neurtzen duen esaten badidazu, barometro polit hau oparituko dizut». Irakasleak harriturik esaten dio: –Zuri ez al dizute irakatsi erantzun konbentzionala, hau da, bi puntu diferenteetan neurtu barometroaren presioa, kenketa egin eta hori dela etxearen altura?– Bai, baina niri, batez ere, pentsatzen irakatsi didate –izan zen azken erantzuna.BiloreEs el nombre de la fábrica de jabones que echara a andar, hace ya muchos años, en Villafranca de Oria y más tarde se ubicara en Zaldibia. En los primeros momentos los Arana estuvieron al frente de la empresa y más tarde, o quizás al mismo tiempo, los Egaña también hicieron labores de dirección. Aharo mismo no sé quién manda ni quién es responsable de dirigir la empresa. Me han dicho que el último gerente ha sido aquel famoso Luque de la televisión. Ustedes tienen que recordar aquello de: «Busque, compare y si encuentra algo mejor, cómprelo». ¡Ese mismo! Siempre me ha llamado la atención que un hombre de tan clamaroso éxito, fuera despedido por aquella primera esmpresa. ¿Por qué? Erantzunik gabeko galdera da hori, nahiz eta Bilorekoak bezalako gertaerek nahikoa argitzen duten. Dirudienez, Biloreren aurretik gehiago ere izan dira Luquek maratila ezarritako fabrikak. Bilore ez da oraindik itxi, nahiz eta badaraman bide. Lorea arantzez josita dago mementu honetan. Hasieran, 28 izan ziren kanporatuak; horiek, hala ere, barrurako suertatu ziren gero, baina 53ko zerrenda zabaldu zen ostera.Bien bitartean, guk ikusten ditugunak dira manifestazioak eta langileen bilerak fabrikaren atari aurrean. Zaldibian azkeneko urte luzeetan gertatu den problema sozialik latzena da. Eta benetan kezkatzen gaitu. Geu ondo egotea bakarrik ez da aski, ondokoa ere ongi ikusi nahi dugu, ez hondoa jota. Nolanahi ere, Eguberri ilunak izango dira 1500 biztanleko herrian 300 langileko enpresa ixten bada.

111

Soluzioak nahi ditugu, konponbidea eskatzen. Horretarakoxe daude instituziaok, gure instituzioak. Zaldbiak ez du merezi horrelakorik. Bilorek, Biloreko langileek, konponbidea behar du/dute. Norbaitek busti egin behar du arazo larri honetan!MelloAnthnoy Mello Jesuita zen. Esaten dute ez zuela batere orjinaltasunik. Esaten dute ez zuela ezer asmatzen, baina kontalari aparta zen. Bazterrera utzitako historia txikiak errekuperatzen zituen. Ukitzen zuen guztia arte bihurtzen zen haren eskuetan. Hari ikasiak dira hurrengo pasadizoak: Afaltzeko ordua zen. Diogenes filosofoa lentejak jaten ari zen. Afaltzen ari zela, Aristipo filosofo aberats eta diruduna iritsi zen. Ondasun handien jabe zen Aristipo. Erregeari zurikeria eta lasengua eginez lortu zituen guztiak. Aristipok esan zion Diogenesi: –Erregearen aurrean burua makurtzen ikasiko bazenu, ez zenituzke lenteja ustel horiek jan beharko Diogenesek erantzun zion orduan:–Zuk lentejak jaten ikasiko bazenu, ez zenuke erregearen aurrean makurtu beharko.

Iparraldeko industria-gizon aberatsa zeharo harrituta geratu zen hegoaldeko arratzalea bere itsasontzian, lasai etzanda, pipa hartzen ikusi zuenean. –Zergatik ez zara joan arrantzara? –galdetu zion industria-gizon aberatsak.–Gaurkoz nahikoa harrapatu dudalako –erantzun zion errantzaleak-–Zergatik ez duzu gehiago harrapatzen? –grinatu zen industriala–Eta zer egin behar dut soberakinarekin –erantzun zion arrantzaleak. –Dirua irabaziko zenuke eta horrela zure ontziari motorra ipini ahal izango zenioke. Urrunago joan ahal izango zinateke arrantzara, naylonezko sareak erosiko zenituzke. Haiekin askoz ere gehiago arrantzatuko zenuke, eta diru gehiago eskuratuko. Itsasontzi askoren jabe egingo zinateke. Lasai eseri eta bizitza gozatu ahal izango zenuke.–Eta orain zer egiten ari naizela uste duzu? –erantzun zion arrantzaleak

112

Erabili eta botaEz dira bakarrik kleenexak eta paperezko kuleroak erabili eta botatzen direnak. Gaur dena jarri da horrela. Erabili eta bota edo entzun eta ahaztu. Esango nuke kontsumismoak ekarri duen patologia dela, edo presaka bizi beharrak sortu duen gaitza. Ibilgailu onak dauzkagu, toki jakin batera azkarrago iristeko. Zer axola digu, ordea, lehenago edo geroxeago iritsi, gero han lasai ibiltzeko egonarririk ez badugu? Kuestioa ez baita bide luzea denbora laburrean egitea eta denbora aprobetxatzea, baizik eta hara eta hona presaka ibiltzea, denbora alferrik galtzen. Giro horrek bazter guztiak kutsatu ditu: musika lasairik ez duzu inon entzungo, guztiz estresantea baizik; auto- eta moto-karrerek gero eta arrakasta handiagoa dute, zarata eta abiadura beste ezer eskaintzen ez badute ere; Soroa, Arriaran, Barberito eta konpainiaren garaitik zenbat bizitu diren pilotak!, orduko pilotekin eta orduko erritmoan jokatuko balitz, frontoian erdi hutsik ikusiko genituzke beti; hein handian, non dagoela uste duzue Titinen arrakasta?, ipintzen duen erritmo bizian. Presaka bizitzeak sekulako astindua eman dio gure hizkuntzan hitzak ordenatzeko sistemari edo sintaxiari ere; gaur ez du balio ordena tradizionalak, entzun ahala deskodifikatzeko moduko diskurtsoa egin behar da, eta, hizkuntza bizia eta bizirik iraungo duena nahi badugu, gauza asko aldatu beharko ditugu diskurtsoa antolatzeko erari dagokionez. Adibidez, aditza asko aurreratu beharko dugu. “Iñigo Paskualek indarren etorri zaion pilota hori ez du eraman” esan ordez, beste hau esan beharko dugu: “Iñigo Paskualek ez du eraman indarrean etorri zaion pilota hori”.Unamunoren egonezinaBehin batean Joxe Mari Aranaldek, Orixeri buruz ari ginela, hauxe esan zuen: «Orixe handiegia zen Konpainiaren neurrietan kabitzeko». Horixe bera esan daiteke Unamunoren gainean. Handiegia zen, ez bakarrik talde edo erakunde jakin batentzat, baizik eta bere garaiko gehien-gehienentzat. Handiegia zen: aurrea hartu zion bere garaiar. Sakonegia zen, garaikideen parametroetan sartzeko. Konplexuegia zen. Bakarra. Ondorioa badakigu: egonezina, aztoramendua, larria…Eta agortezina da haren iturria. Beraz, Pio Barojak ez zuen asmatu. Unamunoren oroitzapenak berehala atzenduko zirela iragarri zuen. Alderantziz gertatu da: denborak

113

aurrera egin ahala, gero eta gaurkotasun handiagoa dario; gero eta interes gehiago pizten du, eta saiakera berriak egiten dira hari buruz. Adibidez, aurten argitaratu den Miguel de Unamuno, proa al infinito. Egileak, José Vicente Rodríguezek, besteak beste, ederki azaltzen ditu Eliza katolikoaren ordezkariekin, kasik Espainiako gotzain guztiekin, izan zituen arazoak, haiengandik jaso zituen irainak eta nozitu zituen boikotak. Berak behin eta berriz ukatu arren, ateotzat eta herexetzat jo izan zuten.Ideia bat egin dezazuen, Juan XXIII.ak Vatikano II.a deitu zuenean (1959), kontzilio hartan Unamunoren liburuak —lehendik ere kondenatuak Ofizio Santuaren eskutik— eta pentsamendua kondenatzea, eta «urgir la reparación» iradoki zuten Espainiako gotzainek. Horien artean zen Mateo Mujika bera ere. Baina zenbat buelta ematen duen bizitzak! Aipatu dudan saiakera horretan, Jainkoaren bila dabilenaren paradigma eta bidelaguntzat hartzen da Unamuno. Beste ironia bat: badago Unamunoren poema bat eliz kanta bihurturik. Legitimazio-mitoakGiza duintasunaren historia mingarria da. Berdin dio historiaren edozein aldiri begiratzea. Beti eta sistematikoki urratu dira giza eskubideak. Lotsagarria da. lotsagarria momentu Hasi esklabutza garaitik eta gaurdaino bitartean, etengabe urratu izan dira giza eskubideak. Baina egoera bakoitzaren oinarrian beti dago, egoera hori justifikatzeko, legitimazio mitoren bat.

Gogoan dut, tortura salaketak erruz egiten ziren bolada batean, Nafarroako zinegotzi bati galdetu niola ea ez al zion lotsarik ematen bere alderdiaren aurka egiten ari ziren tortura salaketek. Nik uste ez nuen lekutik atera zitzaidan: “Terrorismoaren kontra bigunkeriek ez dute balio”. Esatera ausartu ez arren, nire ustez, asko dira Nafarroako nire adiskideak bezala pentsatzen dutenak, orduan behintzat. Horra legitimazio mito batHistorian zehar, mugimendu errebindikatibo guztiek aurre egin behar izan diote legitimazio mitoei. Botereak beti eman nahi izan die bere itxura. Zein izango eta erreferentzi puntu bat Aristoteles bera izan zen, zeinek argudiatu baitzuen naturak nahi izan zuela esklabloak eta pertsona libreak egotea. Berehala hedatuko diferentzien legitimazio mitoa

114

esanez, gizakien arteko aldeak eta estatusak naturak ezarriak direla. Mito horiek izugarrizko indarra izaten dute. Esate baterako, zenbat ez da kostatu askatasun erlijiosoaran aurkako mitoa desmuntatzea. Eta hor dago herri izatearen mitoa; zenbat eskubide indibidual ez dira urratu bere izenean? Elizak zalea da obedientziaren mitoa aldarrikatzen, perfekzioaren exijentzia gisa. Eta zer diozue emakumearen kontrako legitimazio mitoei buruz: emakumea arriskutsua da, buruz ez da iristen gizonaren mailara. Gaur barregura eragiten dute argudio horiek, baina mende luzeetan funtzionatu dute. Jin eta janGaurko artikulua idatzita eman didate. Gerik idatzi du, semeak, zutabe honetan argitaratzeko erreguarekin. Motiboa zein den jakinik, ezin ukatu izan diot. «Badituk 10 urte gure artetik joan hintzela. Bateren batek esango dik urteurrenetan oroitzea ez dela aski, baina jakin ezak 10 urte hauetan hik 19 urterekin utzitako lorratza ezin izan dugula ezabatu. Sekula orbainduko ez den zauria zirudik, sakona eta mingarria, eramaten zaila.Bai, hamar urte dituk ihes egin huela edo, hobeki esanda, eraman hindutela. Ez zakiat ez nork ez nora, baina eraman. Sobera zakiat hik ez huela aldegin nahi, ezta guk bidali ere, eta are gutxiago “betiko” (beti izango haiz gurekin) galdu. Gauzak horrela dituk, ordea, txuriak ez badira beltzak, eta alderantziz. Batzuek ziotek grisa ere badela; nik, aitzitik, nahita ere ez diat topatzen. Agian, hi orain hagoen tokia duk grisa, ez zakiat. Gertakari beltz bakoitzak bere puntu txuria omen dik, eta txuriak beltza. Duda izpirik ez diat hi beltzetik joan hintzela, zati beltzeko puntu txurian sortutako zurrunbilo malapartatuak zurrupatu izan bahindu bezala. Horixe duk hirekin gertatu zena: jin eta jan, hots, gaitza etorri eta irentsi. Hala ere, hirekin izan nituen bizipenak ez zizkidak inortxok irentsiko, ez eta ‘jin-janak’ berak ere. Horregatik, gauero zeru beltzean keinu egiten didan izar txuriena hire irrifarrea dela egingo nikek, eta oheratzean, begiak itxita ere hor ikusten haut, beti bezain umoretsu, irrifartsu, hots, bizirik.Beraz, jakin ezak: gutun honek ez dik izan nahi amets gaiztoa amaitu arteko gero arte xalo bat baino, noizbait nonbait

115

berriro elkar ikusi arteko gero arte xume bat. Ikusi arte, Aitor»Alakrana

Notizia txarrak datozkigu Indikotik. Notizia txarra bazen lehen ere. Nola ez, hogeita hamasei arrantzale sekuestraturik badaude? Ez dut izan egokierarik, orain arte, familiei nire solidaritatea eskaintzeko, eta hauxe probestuko dut horretarako, nahiz eta edozeinek ulertuko duen, esan gabe ere, horrelako kasuetan ez dagoela solidarioak izan beste erremediorik.

Hasieran beste debate bat ere bazegoen. Baina, egoera penagarria hainbeste luzatu denez, gaur ez da inork ausartzen eztabaidatzera; alegia Alakranarena sekuestroa ala bahiketa den esatera. Badakit, hori irakurtzean, batzuk sofatik kolpean altxatuko zaretela, eta beste batzuek periodikoa harrika botako duzuela, hau esanik: «Honek aterako dizkigu, berriz, eltzetik babak! Sekuestroa eta bahiketa ez al dira, bada, gauza bera?»

Ez, jauna! Egia da sinonimotzat datozela hiztegi guztietan, baina nik zer kulpa daukat hiztegietan gaizki ipini badiduzte? Gure aurrekoek ez dakit zekiten sekuestroa zer zen, baina ederki asko zekiten bahiketaren berri. Bahitzea da okerrean edo besterenean dabilen animalia hartu eta herriko etxera ekartzea, autoritatearen aurrean salaketa egiteko. Sekuestratzea da, berriz, pertsonen arteko kontua, eta okerrean ibili gabe harrapatzea.

Diskizisio semantiko luzeetan sartu banaiz, ez naiz ari temoso hutsa naizelako, baizik eta bi postura horiek ikusi izan direlako, adibidez urriaren 8ko ‘Kalaka’n: Batzuentzat, esaterako Petxarroman eta Beirrusorentzat, bahiketatik gertuago dago sekuestrotik baino. Beste guztientzat, aldiz, sekuestroa da.

Hemen, sekuestroa ala “bahiketa”, kasu larria dago. Ez gara ari animaliez, baizik eta pertsonez: Hogeita hamasei famila daude tartean, eta hori, nire ustez, Gobernua ari den baino askoz serioago tratatu beharrekoa.

Hasteko, Espainiako gobernuak sekulako hanka-sartzea egin zuen bi pirata horiek hona ekartzearekin. Erreskatea ordaindu behar bada, nire iritzirako, horien libertatea erreskatearen barruan dago. Gertatzen dena da gobernuak, hanka sartu ez ezik, eskuak harrapatu dituela. Nola arraio libratuko ditu orain?

116

Atxiloketa horrekin zer lortu du gobernuak? Hogeita hamasei tripulanteren bizia arriskuan jartzea. Hori konfirmaturik geratu da joan den osteguneko operazioarekin: Hiru tripulante lehorrera jaitsi.Carme Chaconek nahi duena esango du, baina hemen gauzak ilun daude, eta beltzten ari dira. Asma dezatela aitzakiaren bat, eta piratak itzuli. Bestela... Isaak NewtonHawking-en arabera, Newtonen ‘Principia Mathematika’ da fisika-arloan gehien eragin duen liburuaAtzo bete ziren 283 urte Isaak Newton hil zela. Efemeride gogoangarria, bat baldin bada! Adituek diotenez, munduko zientzialaririk handienetakoa da Newton. Stephen W. Hawking-en arabera, Newtonen Principia Mathematika da fisika-arloan, historia osoan, gehien eragin duen liburua. Ez gara hasiko haren deskubrimendu eta aurkikuntza zientifikoen zerrenda egiten. Horretarako, aproposagoa da entziklopedian begiratzea. Baina zer gizon-modu ote genuen harreman pertsonaletan? Horretaz hitz egingo dugu gaur. Ez zen batere amultsua. Erabat bihurritua eta eztabaida sutsuetan galdua ibili zen bere garaiko beste akademiko batzuekin. Esate baterako, Newton zeharo haserretu zen John Flamsteed astronomoarekin. Hasieran, astronomo horrek material asko utzi zizkion Newtoni, ‘Principia Mathematika’n sartzeko, baina gero ez zion eman nahi izan material gehiago. Newtonek azpijanean jardun zuen batean eta bestean eta azkenean lortu zuen Flamsteed-en materiala eskuratu eta publikatzeko prestatzea. Flamsteed-ek, ordea, auzitara jo zuen, eta lortu zuen material hori publikatzeko debekua. Newton, amorru biziz, deabruak hartuta baino okerrago jarri eta, mendekuz, Flamsteed-en erreferentzia guztiak ezabatu zituen ‘Principia’ren hurrengo argitaraldietan.Leibniz filosofo alemaniarrarekin ere sekulako disputa izan zuen. Leibniz eta Newtonek, bakoitzak bere aldetik, garai beretsuan garatu zuen matematiaren adar bat, ‘kalkuloa’ deritzaiona, hain zuzen fisika modernoaren ardatz nagusienetakoa. Orain badakigu Newtoenek garatu zuela lehenik, baina Leibnizek lehenago publikatu zuen. Desadostasuna hainbestekoa izanik, Leibnizek hanka-sartze handia egin zuen: ‘Royal Society’ra jo zuen arazoa konpon zedin. Newtonek, bera baitzen‘Royal Society’ko presidentea,

117

bere lagunez osaturiko komite «inpartziala» izendatu zuen. Oraindik areago, Newtonek berak idatzi zuen komitearen txostena, non ofizialki akusatzen zen Leibniz plagioa egin izanaz. Leibniz hil zenean hala esan omen zuen Newtonek: «Sekulako satisfazioa sentitu nuen Leibnizi bihotza apurtzean».Cambridgetik urrundu eta katolikoen kontrako politikan buru-belarri sartuta ibili zen. Gero, dirutzak irabaziz, Monetaren Errege Etxeko zuzendaria izan zen. Bere espiritu eta izaera korrosibo eta maltzurrek mendean izan zuten bizitza osoan. Argi dagonez, ez da aski azkarra izatea, zuzena izateko. José Antonio Marinak esango lukeen moduan, zientzia ez da aski; etika ere ezinbestekoa da. Irakurtzeak bizi gaituUrteetan aurrera egin ahala, ajeak. Ez dizute hainbeste erasango, irakurtzeko ohitura landua baduzuLiburua: basoa. Nerudak: «Libro hermoso, libro, mínimo bosque, hoja tras hoja, huele tu papel a elemento (...)»Leitzen dakiena ez dago bakarrik. Lagunik onenez inguratua. Urteetan aurrera egin ahala, ajeak. Ez dizute hainbeste erasango, irakurtzeko ohitura landua baldin baduzu. Bi magia-mota: zuria eta beltza? Oker. Orri zuriaren gainean letra beltzak dira magia. Untxia txisteratik: lamiak, herensugeak, mundu berriak, antzinakoak, pertsonaia harrigarriak, historia bitxiak, sentimendu ezkutuak, poemak. Irakurri ahala errealitatea ezagutu. Zientifikoek diote: natura da liburu handi bat, matematika-hizkuntzan idatzia. Eta teologoek: Jainkoak bere eskuaz idatziriko poema.Munduan: 5.000 hizkuntza, Indian: 1.600, Europan: 70 bakarrik. Europan, arrazoi politikoek hil dituzte hizkuntzak. Estatu zentralistek ez diote inolako sinpatiarik hizkuntza-ugalmenari. Irakurtzea da mundu berri batean sartzea, kutxa hermetiko bat ireki eta hango altxorrak dastatzen hastea. Irakurketaren kontrarioak: moralistek, elizgizon eta diktadoreek arriskutzat jo izan dute. Hortik pentsatu nolako indarra duten letrek, gure barnean itsasten direnean. Irakurrrita: geure buruaren jabeago. Frantziako Iraultza irakurleen iraultza izan zen hein handian. Gorkiren “La madre” leitu dutenek badakite zeinen lan eskerga egin zuen Pelagiak iraultzaileen artean liburuak banatzen.

118

Gizakia, historiak entzuteko sortua. Emozioak nahi ditu. Liburua eskertsua da, nahi duzun tokira eraman dezakezu: hondartzara, mendira, lorategira, kafetegira... Baina zaletasunik ez duenari ez eman; aurrena, motibazioa sortu. Demostraturik: irakurtzea ona da; eskolan alde handia dago irakurtzen dutenen eta ez dutenen artean. Nork esan dizu? Ongi asko dakienak!Irakurtzeak gogoeta eginarazten du, zeure buruarekin hizketan jartzen zaitu. Pentsatzea horixe da, nork bere buruarekin hitz egitea. Geure buruari historiak kontatzen eta galderak egiten ari gara etengabe. Rimbaud poetak esan zuen: «Ni beste bat da» Irakurtzeak eragin egin behar dizu: emozioak sortu; konbentzitu eta konpromisoak harrarazi; informatu, errealitatearen aurrean zuzen eta egoki kokatzeko; dibertitu, gozarazi; jakin-mina ase. Irakurtzeak libreago egiten gaitu. Geure buruaren jabe. Irakurriz hedatu da munduan kultura. Kultura bakoitzak bere erara ikusten du mundua; kultura batean baino gehiagotan kutsaturik dagoenak mundu bat baino gehiago ezagutuko ditu. Irakurri gabe idazlerik ez!

119

15Bertsolaritza-esparruan era guztietako lanak egin ditu: antolatzaile, gai-jartzaile, epaile, kronista, bertso jartzen, kritiko, bertsoa epaitzeko arauak lantzeko batzordean… eta abar. Guk, hemen, batez ere, bi gairi lotuko gatzaizkie: Lehengo eta oraingo bertsolaritzaren aldeak –2005–, lehen partea izenburuarekin egina daukan lanari eta Nañarririi begira –2003– izenburuarekin argitaratu zuen liburuari. Horiez gain, artikuluak ere asko ditu Rufinok. Nolabait gauzak ordenatzeko, aipa ditzagun bere ekarpen batzuk: 1980an Jakin aldizkarian publikatu zuen lehengo lan serioa: Bertsoak ulertzeko. Bertsolaritza eta pilota da Jakinen argitaratu zuen beste lan bat. Badu beste lan bat Bertsoak eta umorea izenekoa; hori ez daki non duen, norbaiti utzi omen zion, kopiarik beretzat gorde gabe. Bertsolaria aldizkarian ere lan asko du argitaratua, besteak beste Joxerra Garziari egindako elkarrizketa luzea, bertsolaritzaz egindako Doktore tesiaren gainean. Bolada batean, bertso-txapelketako kronika ugari idatzi zuen, kasik denak DVn. Urte batean Euskadi Irratian jardun zuen komentarista-lanetan. HABE aldizkarirako egin zituen hainbat erreportaje edo saio kritiko norbaiten bertsoa hartu eta haren inguruan.Epaimahaiko gisa hauek da, gutxi-asko, egin duen ibilbidea: Eskolarteko Txapelketa, Orixe Saria, Xenpelar Saria, Lizardi Saria, Basarri Saria, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia... Etor-Ostoa argitaletxearen eskariz, Bertsolaritzaren historia idatzia dauka euskaraz eta erdaraz: Bilduma Enblematikoa, Euskal Kantu Herrikoia. Zazpi ataletan banatua dator: Atarikoa; Bertsolaritzaren aroak; Fenomenoaren deskribapen soziologikoa; Bertsolaritzaren teknika, estrofak eta doinuak; Bertsoaren eszenatokia, jaialdiak eta lehiaketak; Bertsolaritzaren ardatz izan direnak: biografia, eskola; Bertso hautatuak. Bestetik, 1974an, anaiaren idazkaritza lanetan aritu zen, eta Artxanberriren ziriak izeneko liburua atera zuten. Geroago Sendoa aldizkariako Txrrita Sailean honako hau argitaratu zuen: Artxanberriren ziriak, Patxi Errotaren ugaritasuna, Jainkoaren ateraldiak. Rufinok bertso batez amaitzen du:

Lurra gorritzen aitzur ta palaaritua naiz ni eginahala,bai bainekien lurpe horretan

120

alotxor handi bat bazala:Artxanberriren ezpala,Eruskinen lan zabala,“Jaungoikoren” itzala!Zuen fruituak eskolan eresarrera izan dezala,mentu on batek sagar-arbolanizan ohi duen bezala.

Lehengo eta oraingo bertsolaritzaren aldeak. Bere biografia honetan ipintzeko laburpen bat hautatu dugu:

Lehengo eta oraingo bertsolaritzaren aldeak (2005), lehen partea

SarreraSarritan inguratu izan zait jendea, esanez: «Nik ez diat ulertzen gaurko bertsolaritza, gaurko bertsolaritzak niri ez zidak egiten graziarik, gaurko bertsolaritza(k)…». Zer zuen lehengo bertsolaritzak gaurkoak ez duenik? Edo, nahiago bada, alderantziz planteatu galdera: zer du gaurko bertsolaritzak lehengoak ez zuenik? Izan ere, bertsozale askok dio oraingo bertsolariak askoz hobeak direla, sakonago tratatzen dituztela gaiak, eta abar.Aldeak egon badaudela uste izanik, jende asko dabil, neu tarteko, alde horien barrunbeak miatu eta ezagutzera nola iritsi asmatu ezinik. Aldeak. Ikusi baino gehiago, sentitu egiten ditugu. Zerbait «mingainaren puntan daukat» esaten dugunean bezala gaude. Hortxe daukagu, kasik ukitzen dugula, baina ezin dugu adierazi, ezin dugu esplizitatu, berbalizatu. Gure intuizioak atzematen du, baina ezin objektibizatu. Gainera, aldeak ez dira kolpean nabarmentzen. Nik, baserritarra izanik, landarearen hazkuntzarekin konparatzen dut bertsolaritzaren edo beste edozein arte-lanen bilakaera. Egunero erreparatzen badiozu, ez zara ohartzen hazten ari denik, baina iritsiko da egun bat erabat haziko dena, fruitua helduta izango duena. Bertsolaritzarekin antzeko zerbait gertatzen da: Txirrita oinarri harturik, harengandik Uztapiderengana ez dugu alde aldirik nabarmenduko; Uztapiderengandik Lopategirengana ere ez; ezta Lopategirengandik Egañarengana ere, edo honengandik

121

Maiarengana. Bi muturrak hartzen baditugu, ordea, hau da, Maia eta Txirrita konparatzean, sumatuko dugu aldea bien artean. Txirrita aukeratu dut mugarri, lehengo eta oraingo bertsolaritza banatzerakoan, denok ados baikaude Txirritarekin amaitzen dela historiaren zati bat edo ixten dela bertsolaritzaren ziklo bat. Beste arrazoi bat: Patziku Perurenak piztu zuen polemika: «Bertsolaritza Txirritarekin amaitu zen» esan zuenean. Beraz, egoki iritzi diot muga hortxe finkatzeari, erreferentzia gisa zerbitzu ona egingo digulakoan. Ezagutza formalaLehenengo aldeak, lehengo eta oraingo bertsolarien artean, ezagutza mailakoak dira. Esan dezakegu lehengo bertsolariak ezagutza formal urrikoak zirela: eskolatu gabeak, kasik analfabetoak. Udarregirena izango dugu kasurik nabarmenena: analfabeto totala Baina Txirritak berak ere apenas zekien askorik. Iloba Jose Ramon Erauskinek egiten zion idazkaritza: osabak kantatu edo esandako bertsoak apuntatu. Dena den, Txirritaz geroztik ere eskolatu gabeko bertsolari dezente izan da. Ez dut esango analfabetoak, baina bai eskola gutxikoak. Hortaz, erabateko muga garbia ezartzea oso zaila da. Baina, aldi berean, egia da Txirritaren ondotik aldaketak hasten dira. Basarri izango litzateke aldaketaren ordezkari nagusia. Oraingo bertsolariak, batez ere Amurizaren ondorengoak eta, zalantzarik gabe, Egañarengandik aurrerako guztiak, eskolatuak dira. Asko eta asko unibertsitatetik pasatuak eta karreradunak. Ez dut uste izenak ematen hasi beharra dagoenik, mundu osoak daki eta. Normala da horrek bertsolaritzan ondorioak izatea.Beste adierazleetako bat da batzuen eta besteen mundu erreferentziala. Lehengo bertsolarien mundua oso mugatua zen. Oso gutxi mugitzen ziren: euren auzo eta herrietan moldatzen ziren, hori zen ondo ezagutzen zutena. Hortik aurrera, munduko egoeraren berri gutxi zekiten. Batzuetan, soldaduska izaten zen mundu berriak deskubritzeko modua. Baziren Ameriketan senideak zituztenak. Hori ere iturri polita izan zitekeen, zeukaten ezagutza aberasteko. Ez zen irratirik, egunkaririk ez zuten irakurtzen. Azokan, elizan eta herriko ostatuan jasotzen zuten informazioarekin bizi ziren. Bertsopaperak ere, batzuetan, laguntza handia ziren, gertaera eta kasu askoren berri ematen baitzuten. Adibidez, zenbat bertso-jarraldi eskaini ote zitzaion Beizamako

122

krimenari? Ahozko ipuina ere ohikoa zen garai zaharretan. Irakaspide asko egoten zen horietan. Horrez gain, Testamentu Zarra eta Berria eta horrelakoren batzuk izaten zituzten sukaldeko tximinia-ertzean. Udaletxeko iragarki-tauletan ez zen ipintzen oharrik. Aguazilak hots egiten zituen oharrak udaletxeko balkoitik, jendea mezatatik ateratzen zenean. Komunikazio osoa ahozkoa zen, ahozko tradizio betean bizi ziren. Bestetik, bertsolari zaharrek kultura erlijioso handia zuten. Erlijioari eta elizari atxikiak bizi ziren. Buruz zekizkiten dotrina eta ebanjelioko pasarterik inportanteenak. «Euskaldun, fededun» zen lema nagusia. Giro horretan ikasten zuten. Hori zen haien kultura. Bertsotan, berriz, lagunartean eginez.Aldaketa handia da. Gaur ez dago ahozko tradiziorik. Erlijioak, elizak eta fedeak ez dauka tokirik. Bertsolaria ere, nolabait esateko, globalizatu egin da. Informazio iturririk printzipalenak telebista eta irratia dira, bidaiatu egiten du, Internet dauka etxean, instantean daki mundu zabaleko berri, literatura idatzia ezagutzen du, informazio asko dauka, eta eskolan entrenatzen da bertsotan. Bertsolari zaharrek esamolde eta esaera herrikoiez asko baliatzen ziren euren bertsoei indarra eta komunikagaitasuna emateko. Gaurko bertsolariek literatura idatziko baliabideak ere badarabiltzate. Txirritaren garaian pentsaezina zen hau esatea: «Enara batek ez du udaberria egiten». Agian, Txirritaren ondoren ere bai askorentzat. Basarrik kanta zezakeen, baina Egañaren garaia arte ez zen kantatu. Amurizak ere erabili zituen erderazko literaturatik harturiko figura erretorikoak.Hizkuntzaren eraginaHizkuntzari dagokionez, lehengo bertsolariek euskaraz bakarrik zekiten. Oraingoak, aldiz, gaztelaniaz kasik hobeto mintzatzen dira euskaraz baino. Askok ingelesa ere badakite. Lehengo bertsolariek eguneroko lan-tresna zuten euskara. Gaurkoak, sarri asko, erdaraz bizi dira eguneko momentu askotan: lanean, telebistaren aurrean, kalean… Alde handia dago, bertsotan aritzeko, euskara hutsean bizi, ahozko tradiziotik edan eta eguneroko hizkuntzan bertsotan egin, edo erdaraz bizi eta euskaraz kantatu. Laburbildurik, llehengo bertsolarien hizketa ahozko tradizioan oinarritua zegoen. Oraingoena: idatzitik hartua, batuan oinarritua, motelagoa. Lehengo bertsolariek ez zuten sentizen euskara landu beharrik. Erreminta egokia ikusten

123

zuten egin behar zuten lanerako, nahiko zorrotza; hori bai, tokian tokikoa. Gaurko bertsolariak eskolara joaten dira ahozko eredua lantzera, erreferentzia hori (ahozkoarena), neurri batean, galdua baitute. Esango genuke euskara kamutsagoa darabiltela, baina osoagoa, hau da, kontrakzio gutxiagorekin. Landu beharra ikusten dute eta lantzen dute. Hiztegia. Labur-labur esateko, lehengo bertsolariak hiztegi zehatza bai, baina laburra erabiltzen zuen. Gaurkoak aberatsa. Euskalki guztietako hitzak. Normalean, bertsolariak asko jorratzen du hizkuntza, saiatzen da informatuta egoten... Jeneralean, gaurko bertsolariak euskara hobea darabil, adin bereko entzuleak baino. Bertso-jarduna, estiloa... orokorrean aldatu dira eta, nahiz eta ulertu, entzule askorentzat arrotz samar gertatzen da; batez ere, entzulea adin puska batekoa baldin bada.egikeraEstrofa luzatuFenomeno berria. Amurizaren ekarpena. Batzuen ustez, positiboa. Gauza asko esan liteke, momentu hain egokia ez bada ere. Gu lehengo eta oraingo bertsolaritzaren aldeak markatzen ari gara, eta horretan jarraituko dugu. Frogatu nahi duenak hor ditu datuak Joxerra Garziaren Doktore Tesian edo, bestela, Juanito Dorronsorok egindako doinu bilduman. Harrigarriak dira zifrak, estrofaren luzapenari eta doinuen ugalmenari dagokienez. Orain, doinu eta neurri librean uzten zaienean, inork ez dizu kantatuko 7 edo 8 puntuko bertsotik beherakorik, ezta hasiberriek ere; gainera, errepika eta guzti. Lehengoek estrofa motxa zuten maite. Azkar eta zorrotz esaten zituzten esan beharrekoak. Zein da ondorioa? Lehen, bertso asko hartzen zirela gogoan eta oraingo bertsoak ez dagoela hartzerik. Egia osoa esateko, ba al dago premiarik ere gogoan hartzeko? Hurrengo egunean irratiak emango ditu, edo Internetean daude, nahi dituenak irakurri edo entzun. Logikoa denez, bertsoak gogoan jasotzeko ohitura eta gaitasuna galdu egin ditugu. Oraingo bertsolaritzak inplinkatzen al dju entzulea lehengoak bezala? Bertsolari zaharrak bertsoa kantarazi egiten zion entzuleari. Hurrengo egunean, soroan edo zelaian behizain, berttsoan jardungo zuen. Gaurkoak ez. Besteak beste, hizkuntza aldetik ahozko eredutik urrundu delako eta estrofa luzeegiak kantatzen dituelako. Memoariari lanak zaildu

124

Mundu osoa ados dago honetan: bertsoaren baldintza nagusia, lehenengo entzunaldian ulertzeko modukoa izatea. Horretarako, ezinbestekoa da berbaldia gogoan jasotzea. Ordea, posible al da hain ahapaldi luzeak direnean? Bertsoa, berez, zirt edo zart egin beherreko generoa da. Bertsotan gauzak zorrotz eta labur esan behar dira. Energia kontzentratu egin behar da bertsoan, leherketa emozionantea izan dadin; bestela, arrisku handia dago “plof” geldo bat ateratzeko.Esaten ari gara bertsoak ulerterraza izan behar duela. Bertsoaren ulermena errazten duten elementuak hauek dira: erritmo egokia, neurri juxtua, errima ona eta doinu ezaguna. Askok usteko du, oker alafede, hori guztia estetika kontua dela. Ez da horrela; guztiz alderdi funtzionala da. Elementu horien guztien egitekoa da entzuleari bidea leuntzea, bertsoa gogoan har dezan, memoariari lanak erraztea. Ondorioz, hanka-sartze ikaragarria da txapelketan doinu berriak ateratzea. Entzuleak bertsoa gozatuko badu, doinua entzunda eduki behar du. Jakina, oreka behar da: entzunegia bada, aspertu egiten du, eta sekula entzun gabekoa bada, haria eten. GaiaGaia. Lehengo bertsolariak, hasi eta noiz amaitu ez zekitela, gairik gabe aritzen ziren. Hobeto esan, eguneroko bizimodutik eta euren inguruan gertatzen zenetik hartzen zuten kanturako haria (auto-horniketa). Oraingo bertsolariei, gaiak kanpotik ipintzen zaizkie. Txapelketak ezarritako eredua. Gaurko bertsolariei gairik arraroenak ipintzen zaizkie, lehengo askok ulertuko ez lituzketenak. Rolak: egoera bat errepresentatu edo pertsonaiaren baten papera egin. Metabertsolaritza dezente egiten zen garai batean, hau da, bertsolaritzari berari buruz mintzatu. Beste gaia zen euskararen egoera txarra. «Gure euskara gaixoa». Hamaika bertso kantatzeko bidea eman du. Euskal bertsolaritza biktimismotik ez da oraindik erabat aldendu. Gerago, nik uste, zabalago heldu zitzaiola gaiari: «Euskal Herriaren zapalkuntza» zen gaia. Eta oraindik ere horretan gabiltza, neurri batean. Bertsolaritza zaharra ez zegoen gaurkoa bezain politizatua. Dena den, iruditzen zait gaurkoa ere ari dela pixka bat aldentzen bide horretatik. Horrekin batera, esan behar da gaurko entzulea ez duela gai politikoak, orain dela hogei bat urte bezala, emozionatzen; ezta hasarrarazten ere (hori ere beste emozio bat da, jakina).

125

Bere kasa ari da bide berria sortzen; edo, hobeto esan, entzulea eta bertsolariaren arteko elkarreraginak dihardu mataza berria harilkatzen.Azpillaga eta Lopategiren garaia izango da entzuleari politikak gehien “erasaten” zion garaia. Izan ere, horiek frankismoaren hondarrean ziren protagonista nagusi bertsotan. Bertsolaritza hura ez zen entretenimendu hutsa (inoiz izan baldin bada), guztiz funtzionala zen: erregimen zaharra dinamitatzen parte hartu nahi zuten, ahal zuten neurrian. Oraingo bertsolariek gai gehiago eta modernoagoak erabiltzen dituzte. Beraz, esan al daiteke gaurko bertsolariak etengabe politikaz mintzatzen direnik? Ez. Bertsolariek oso gai bariatuak jorratzen dituzte. Esan daitekeena da, gai politikoaz kantatzen ari direnean, beti joera bertsua erakusten dutela, hots, Ezker Abertzalearen pentsamoldearekin hurbil dagoena edo haren tesiekin identifikatzen dena. Nekez ikusiko duzu bertsolari bat atentatua kondenatzen edo atentatuaren biktima izan denarekin solidarizatzen (gehinez ere, “negoziazioa eta dialogoa” aldarrikatuko ditu). Alderantziz, berriz, mila bider. Jo hemerotekara eta adibide ugari aurkituko dituzu. Nahiz eta Jon Sarasuaren hitzok beste zerbait ere sujeritzen duten:

«ETAren kasuan, agian, ez diagu gai batzuetan eragile azaltzeko behar adina asusardia izan. Baina atentatuen gaia aztertu ezak Xenpelar Dokumnetu Zentroan, eta uste baino mami gehiago aurkituko duk akaso.»

Nik neuk ez dut hala uste.Gaiarekin jarraituz, oraingo bertsolariek erretorika gutxiagorekin eta zuzenago heltzen diote gaiari. Gaiak zabalak dira, esan dugun eran. Askotan gertatzen da bertsolaria tratatzen ari den gaiaz entzule batzuek informazioarik ez izatea: atentziorik ipini ez duelako, denborarik izan ez duelako telebista ikusi edo prentsa irakurtzeko... Aurrejakintza konpartitua lehen handiagoa zen. Ez gehiago zekitelako, baizik eta eremua oso txikia zelako; lehengo bertsolariak eta entzuleak eremu berean ibiltzen zirelako... Gaur egun aurrejakintza ez da hain konpartitu. Espezialitate asko dago. jakintza-espektatiba Handiak daude. Horregatik, gaurko bertsolariak zailagoa dauka publiko guztiengana iristea.

126

Gaiaren inguruan azkeneko oharra hauxe dut: badirudi, gaiaren trataeran, oraingo bertsolariak aurrerakoiagoak direla. Lehen ipini ez zitezkeen gai asko ipintzen dira orain. Adibidez, lehen pentsaezina zen homosexualitateari buruz kantatzea. Baina orain ere bertsolari askok ez al du jotzen “politikoki zuzena” izatera?Azken-azkenekoa. Ez dago ondo bertsolariari gaia xehetuegi azaltzea, baina zabalegi uzteak ere baditu bere arriskuak. 2005eko Txapelketa Nagusian horixe gertatu zen gai batekin: “Aspaldiko partez bi begiak busti zaizkizu”. Edozein bide hartzeko modukoa. Edozer gairi buruz kantatzeko modukoa. Aurrez prestaturik ekartzeko modukoa. Saihestu!Kritikaren objektuaBertsolariak beti izan du kritikarako joera handia. Aldea dago objektua zein den. Lehen, bertso asko osatzen ziren, esate baterako, neska-zahar edo bertsolarien ondoan egokitzen zen xelebreren baten kontura. Gaizkileak aipatzen ziren bertsotan “haien bidetik” apartatzeko esanez. Bertsolaritza aski moralizantea zen zentzu horretan. Kronika beltza ohikoa zen: hilketa-kasuak eta horien kronikak. “Saltsa arrosa” ere ez al zuten asmatu bertsolariek? Horrela deitzen diot Ezkontza galdutako bertsoak sailari. Agintarientzat errespetu handia. Bertsolaritza berriak beste elementu batzuk topatu ditu kritikatzeko. Lehengo bertsolariak ez bezala. Gaurkoak ez du beldurrik agintariei belarriak berotzeko, Eliza kritikatzeko, poliziari erasotzeko eta alderdi politiko jakin batzuen kontra mintzatzeko. Horiekin batera, gizartean pil-pil dabiltzan gai handiak tratatzeko ere gauza da; adibidez, homosexualen ezkontza, eta abar Komunikazioa eta teknikaNire ustez, bertsoak komunikazio tresna bezala balio handiagoa zuen lehen orain baino. Funtzionaltasun handiagoa. Jendeak bertsoa gogoan hartzen bazuen, buruz ikasi eta kantatzen bazuen, zekarren mezua interesatzen zitzaiolako egiten zuen. Azokan bertsopaperak saltzen zituenak oso serio hartua zeukan ofizioa. Ekarpen handia egiten ari zen kontzientzia. Berripaperak ziren askotan, batez ere gertakizun inportanteak zirenean. Ez zeukaten arriskurik, gaur egun bezala, azkarregi zaharkitzeko, gaiak denbora luzean egon ohi ziren aktualitatean. Azken detaile bat: saldu aurretik kantatu egiten zituen. Ahozkoak agintzen zuen seinalea!

127

Nire ustez, bertsolaritza, lehen, lotuago zegoen bere garaiko bizimodu sozio-laboralari. Horren barruan betetzen zuen beste funtzio bat, ikuskizun soilaz aparte. Gaurko bertsolaritzak funtzio hori galduago dauka. Bere bertutea da espektakulu gisa hobeto funtzionatzea. Dibertiaraztea. Ez da gutxi! Nahi bada exajeratu antzean esanda –ez dut esango bertsolaritza oraindik museoko pieza denik–, baina bazeraman bide. Ordea, bertsolaritzak errekonbertsio handia egin du: “berotegia” prestatu du bertsoarentzat, biziraupena ziurtatzeko. Horixe dira bertso-eskolak eta horien inguruan muntatu den guztia. Bertsoaren habitat naturala baserria zen. Hori desagertzean ezinbestekoa zen moldaketa. Bertsolari zaharraren teknika: praktikaren bidez ezagutzen zuena, sinplea. Lau puntuko bertsoa, zortziko txikia edo nagusia. Azken indartsu samarra eta haren inguruan bertsoa osatu. Doinu-errepertorio murritza. Exijentzia ere ez zen, ordea, handia. Baina horrexekin lortzen zuen entzulea emozionatzea. Entzulea inplikaturik dagoenean ez da misterio handirik behar. Oraingo bertsolariak teknika aldetik izugarri aurreratu du. Hala ere, niri duda sortzen zait. Bertsolaritzarekin gertatzen ari dena ez al da bizikletari motorra ipini nahi izatea bezala? Lehengo bertsolaria teorizazio maila eskasekoa zen. Jakintza prozedimentala da berea. Gaurkoak, aldiz, asko teorizatu du. Jakintza kontzeptualaren jabe egin da. Teorizatzeak esan nahi gogoeta egitea. Gogoetak beti erabakia atzeratu egiten du, erabaki hobea hartzen lagunduko badigu ere. Baina espontaneitateak beti galduko du, ahozkotasunaren kaltetan. Horregatik ari dira orain batzuk, berriz ere, ahozkotasuna indartu nahian, horretarako ikastaroak egiten. Lehenago ez zegoen horren beharrik.Teorizazioarekin lotuta, akatsez ere mintzatu behar dugu. Garai batean, hiru akats ziren garrantzizkoak: potoa, neurrian motzegia edo hanka-luzea eta betelana. Gaur egun, oso zehazturik dago dena (metrika kontuak, gaiari heltzeko moduak, errima aberatsak, potoarengatik zenbat kendu, hizkerari dagozkionak…). Dena txosten batean jasoa dago. Gauza askori buruz hitz egiten da han. Azkeneko txapelketako edozein libururen hasieran aurkituko duzue. Oro har esan daiteke, alderdi teknikoa orain hobeto errespetatzen dela lehen bainoKantaeraKantaera bizikoa zen bertsolari zaharra; ahotsa ere ona beharko zuen, zeren mikrorik gabe kantatuko baitzuen, nahiz

128

eta guk ez dugun horrelakorik ezagutu. Oraingo bertsolariak ez luke asmatuko mikrorik gabe kantatzen. Oro har, kantari mantsoagoa da, erritmo motelagoa du. Horrek badu arrazoi bat: ahozkoan bakarrik hezi denak bizkorrago jaulkitzen ditu bere ideiak. Kultura idatzian ohitu denari alderantziz gertatzen zaio.EntrenamenduaAntzinako bertsolariak ez zuen entrenamenturik egiten, benetan ari zenean izan ezik. Fede handia zuen espontaneitatean. Kasik mito bat zen bat-batekotasuna eta bere buruari eta entzuleari traizio egitea bezala zen aldez aurretik prestatzea. Egundoko garrantzia ematen zion etorriari. Lazkao Txiki horrelakoa zen, nahiz eta badiren bestelakoak ere, hau da, agurra bederen etxetik prestatuta eramatearen aldekoak. Oraingo bertsolaritza, berriz, ez dago ulertzerik entrenamendurik gabe. Txapelketa garaian benetako entrenamenduak egiten dituzte, gai jartzaile baten gidaritzapean. Errima zerrendak idatziak dituzte, gogoeta egiten dute arrazoi bati beste batekin nola erantzun… Prestaketa hori egin ezik, bertsolari asko ez lirateke gauza izango plazan paper on bat egiteko.Doinu berrien arazoaDena den, errimari buruz zerbat gehiago esan nahi genuke, doinu batzuek ekarri duten aldea dela medio. Baina, oraingoan, Joxerra Garziari ostuko diogu iritzia:

«Doinuak, ordea, oso eragin nabarmena du zenbait errima-hitzetan. (...). Errima-hitzak azentua azken aurreko silaban daraman errimari ‘emea’ esaten diote adituek, eta azenttua azken silaban daramanari, berriz, ‘arra’. Euskal kantutegiko doinu gehienak (eta, ondorioz, berso doinu gehienak), arrak dira, edo, gehien jota, neutroak (azentua oso nabarmen markatzen ez dutenak). Aspaldi honetan hain modan jarria den ‘habanera’, ordea, nabarmen emea da azentuaren aldetik. (...) Gertatzen dena zera da: paperean erremikakideak badira ere, ‘abisu’ eta ‘naukazu’, habaneraren doinua kantatuta ez direla errimakide, doinu horretan ‘abísu’ eta ‘naukázu’ kantatzen baitira nabarmen, eta azentua daraman bokalak markatzen du noiz hasten den errima.»

Gu betikora goaz. Hori problema zaharra ala berria den aztertzera. Eta, inolako zalantzarik gabe, esan behar da oso berria dela. Baliteke lehengo bertsolariek errima

129

pobrexeagoa erabiltzea (duela/dela, zuan/nuan), baina errimen hoskidetza ongi errespetatzen zuten.

Eszenatoki eta giro aldaketaErabilera esparruaEszenatokiaren aldaketa, ezbairik gabe, begi-bistakoa da. Erabilera esparrua asko zabaldu da. Amurizak ederki azaltzen duenez, menu askotako platera da: ezkontza, bataio, despedida, kirol tartean, herriko jaietan, bertso saioa zineman, eskolan, elizan… Gehienean festa giroa da bertsoaren erabilpen esparrua, baina baita hileta girokoa eta despedida sentikorren testigantza emaile ere.Bertsolari zaharrak, batez ere, sagardotegian kantatzen zuen, parranda giroan. Topikoa da jadanik Basarrik eraman zuela tabernatik teatrora, eta halaxe da. Bertsolariak duda-mudako fama zuen Basarri iritsi arte. Basarri hasi zen bertsolaritzari prestigioa eta izena ematen. Baserri-giroa zen nagusi bertsolarien artean; denak baserritarrak ziren edo, baserritarrak ez baziren ere, baserri-giro peto-petoan bizi zirenak. Basarri da lehenengo bertsolari kaletarra, nahiz eta baserrian jaio zen: zazpi urterekin aldatu zen zen Errezilko Granadatik Zarauzko Azken Portura. Egia da, Basarri salbuespena zela, haren garaiko beste guztiak baserritarrak zirela. Baina gaur? Gaur ez dabil bertsolaritzan baserritar bakar bat ere. Ez da deskuidoa, gazteei buruz ari bainaiz. Agian, norbait baserrian bizi liteke, baina ez baserri giro hutsean. Segur aski, baserritik ere ez.

Lazko Txiki Saria irabazi ondoren, bertsoak kantatzen.

Giro aldaketa

130

Gaurko bertsolariak ez du ezagutzen baserriko benetako giroa, folklorea baizik: Santo Tomas, Ordiziako sariketa, Santa Luzia folklorizatuak, Gernikako urriko azoka instituzionalizatua, Legazpiko Artzain Eguna eta horrelakoak bakarrik. Aldaketa sozial horrek ere eragin behar, noski, bertsogintzan. Izugarrizko gauza mordoa dago, azkeneko 50-60 urteotan, beren funtzionaltasuna galdurik, folklore bihurtu dena edo museo etnografikoetan gordetzen dena. Pentsatu, behiak jezteko aulkiak hiru edo lau hanka dituen eztabaidatzeraino iritsi gara. Nik uste era askotako aulkiak zireka langintza horretarako. Gure etxean, behintzat, esnea beti gutxi, baina aulki modelo asko ezagutu dut, purdian zumitz askorik gabekoren bat ere bai. Eta gaurko bertsolaritza non dabil? Zinema-aretoak ere txikiegi geratu zaizkio. Orain Donostiako Kurtsalean egiten ditu jaialdiak edo Bilboko Arriagan. Musika saioak eta opera emanaldiak egiten diren tokian bertan ari da. Telebista-kamerak aurrean dituela kantatzen du. Eta ahaztu baino lehen esan dezadan, Barakaldoko BECen jokatu dela 2005eko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala.Baina ez da hori bakarrik. Bertsolaritzak prentsan, irratian eta telebistan ere espazio handia irabazi du. Garai batean nork pentsa zezakeen horrelakorik? Beraz, alderdi horretatik asko hazi eta aldatu dira gauzak. Begi-bistakoa ezin da ukatu. Azakenerako propio utzi dut aldaketa guztiz esanguratsua. Lehen, Zaldidia, Muxika, Goizueta edo Azpeitia izan zitezkeen bertso saiorik gehien egiten ziren herriak. Gaur egun, zonalde erdaldunetan ere saio asko egiten da; esate baterako, Algortan.Bertsolaritzaren funtzioaHemen, lehenik, Joxerra Garziak galdera egin eta Jon Sarasuak emandako erantzuna gogoratuko dugu: ´

«Bertsopaperak galdu egin dik inoiz izan zuen funtzio informatzailea eta dibertimentuzkoa. Beraz, nik uste diat bertso tradizioaren adar horri ez zaiola besterik gabe eutsi behar. Nik uste diat kulturaren jarrera izan behar duela funtzionatzen duen harekin aurrera egitea. Orduan, bertsolaritza idatziaren tradizioa galdu behar baldin badu gal dadila. Funtzio izango duen zerbait egin beharko diagu, eta ez epaimahaian agortuko dena.Interasatzen diren bertso jarriak dituk publikoan kantuz ematekoak. Eta hala direnean ere kolpean ulertzeko modukoak izan behar ditek. Ulerbide bat baino gehiago

131

izan zitzakek, muga hortxe zagok: ulerbidetako bat, bederen, kolpean josotzeko modukoa izan dadila.»

Bi paragrafo dira eta biak interesatzen zaizkigu. Berez, bigarren hori bertsoaren ulergarritazunaz eta bertsoaren luze-laburraz idatzi dugunarekin batera joan beharko luke, baina Sarasuaren berbaldia ez dugu deskontestualizatu nahi izan. Horregatik eman dugu bere horretan, aurretokik banandu gabe.Hemen, bat-bateko bertsolaritzaren funtzioaz arituko gara. Baina interesgarria iruditu zaigu Sarasuaren ekarpena. Aratxabaletarrak dionak denetarako balio du: bertsopaperentzat, bat-batekoentzat zein literatura idatziarentzat. Gainera, berriro ere gogoan har dezagun, beti bezala, lehengo eta oraingo bertsolaritzaren funtzioa dela gure gaia. Zer funtzio izan ditzake, oro har, bertsolaritzak? Funtzio informatzailea, funtzio ludikoa –jolas eta dibertimenduarena–, iritzi-sortzailea eta kritika-funtzioa. Begi-bistakoa da bertsolaritza komunikazioaren arloan sartzen dela bete-betean. Beraz, goian izendatu ditugun funtzio horiek, printzipioz, ondo izendatuta daude. Baina komunikazioaren esparrua oso zabala da, gero eta zabalagoa, eta gero eta elementu gehiago sartu dira esparru horretean. Ondorioz, gero eta zati txikiagoa dagokio bakoitzari. Gainera, batzuek (telebista, irrati, prentsa) etengabe handitu dute euren eragin-eremua. Bi datu: batetik, gehiagoren artean banatu behar tarta; bestetik, batzuek gero eta tarta pusketa handiagoa harturik, besteen razioak gero eta txikiagoak izango dira. Bertsolaritza azkeneko talde horretan dago.Horrek esan nahi du funtzio informatzailea galtzen joan dela. Ondorioa garbia da: lehenego bertsolaritzak funtzio informatzaile handiagoa zuen gaurkoak baino. Zertaz informa zezakeen lehengo bertsolariak? Zer zen bertsolariak jakin eta herriak ez zekien hori? Edozein modutan ere, asko ez. Baina jende normala baino gehiago ibiltzen zirenez, eduki zezaketen besteek ez zekiten informazioa. Adibidez, Santo Tomasetan Donostian izan baziren bertsotan, eta hurrengo igandean Lesakan, bertsotan egin zezaketen kronika, Donostian ikusitakoa aipatuz. Adibidez, Basarri zalea zen herri batera joan eta astean zehar egunkarian irakurri zituenak kantatzen: Errusia eta Amerikarren arteko kontuan, etab. Gaur egun hori alferrikakoa litzateke. Sukalde-txoko guztietara iristen da informazioa instantean. Txirritaren bertsoetan ere ikus daiteke funtzio informatzailea. Esan

132

genezake gaurko bertsolaritzak erabat galdua duela funtzio hori. Eta gaineratiko funtzioak? Adibidez, iritzi sortzailearena ere informatzailearen pareko ibiliko litzateke. Lehengoek gehiago informa bazezaketen, iritzia sortzea ere oraingoentzat baino errazagoa izango zen. Baina bertsolaritzaren benetako funtzioa, lehen eta orain, ludikoa izan da, jolas eta dibertimenduarena. Bertsolaritzaren xedea da, batez ere, emozioak sortzea: barrea eragitea, errukia piztea, poza areagotzea, solidaritate sentimendua indartzea... Eta hemen ere lehengoaren alde hitz egingo duk: dibertimendurako aukera gutxiago zegoenez, lehen hobeto beteko zuen funtzio hori. Gaur gauza asko utzi behar dituzu beste bat, adibidez bertso saioa, aukeratzeko. Beste zaletasun batzuekin hainbeste konpartitu beharrik gabe bizi zuen lehengo entzuleak bertsolaritza. Hori demostratzen dute, behintzat, hainbeste bertso buruz ikasi eta gero ahoz aho gureganaino iritsi izanak.Ez bakarrik ikasi. Hainbestexe inplikaturik zegoen bertsozalea, non bertsolariak kantaturiko bertsoaren bertsio berriak sortzen zituen. Hori gaur ez da posible; besteak bete, bertsoa medio teknikoetan jasotzen delako. Baina, era berean, adierazten du herriak zenbateraino bizi zuen, lehen, bertsolaritza. Kritika-funtzioa geratzen zaigu. Nik uste dut horretan gaurko bertsolariak erraz irabazten diola lehengoari. Oraingo bertsolariak kritikoagoak dira, behintzat gai jakin batzuetan: politika, gai sozialak, etab. Lehenegoek “status quo” errazago onartzen zuten. Gainera, kritikak ere korronte nagusiaren aldekoak ziren lehen. Esate baterako, Elizaren parametroetatik kritikatzen zuten gizartea: erretiro txarrak, gona motzak, etab. Guztiarekin ere esan behar da, bertsolariek oholtza gainean egiten dituzten kritikek ez dutela transzendentzia handirik. Kritika horiek eta beste halako hamaika eginak baitaude prentsan. Hala ere, bertsolariak ironia- eta umore-klabean egin lezake ekarpenik.Atala amaitzeko, berriz ere, Jon Sarasuarengana joko dugu. Honela mintzatzen da bertsolaritzaz, honen funtzioarekin zerikusia duen puntu bat ukitzean:

«Azken finean, informazioz saturatuta dagoen gizartean jolas bat duk. Besteak beste, aukera txiki bat informazio sozial eta pertsonalari modu umoretsu eta poetiko batean hausnarraldi bat emateko. Hedabideek

133

markatzen diate ez bakarrik iritzia, baita iritzia zertaz izan behar duen ere.»

Baina bertsolaritzaren funtsa borroka dialektikoa da, bestea menderatzea. Beraz, bertsolaria publikoa konbentzitzen saiatzen zen: nik dut arrazoi eta ez honek (aldameneko bertsolariak).Hori lehen nabarmenagoa zen, orain beste joera batzuk ere bai baitaude: elkar hartuta kantuan egitekoak, eta abar. Gaur narraizoak, deskribapenak… ere egiten dira bertsotan. Bestetik (errepikatzea da, baina zehazte aldera), bertsolariak beti izan du bokazio moralizantea. Garai bateko bertsolariak gizartean onarpen handia zuten gauzen alde jarriko ziren, eta onarpenik ez zutenen kontra. Hor ditugu Txirritaren eta Basarriren hainbat bertso: ohitura onak, garbitasuna, euskara, erretiro onak, fedea, moral katolikoa eta abar aldarrikatzen dituztenak.Gaurko bertsolariak ere badira moralizanteak, baina beste zentzu batean. Politika aldetik. Batez ere, Euskal Herriaren eskubide indibidual eta kolektiboean aurrean dira moralizanteak. Hor energia dezente xahutzen dute, bertsolari konkretu batzuek bederen.

Haztegiko amuarraina ere ez da muzin egitekoa, nahiz eta errekakoa ez denBertsolaritzaz hitz egin nahi nuen, eta amuarrainaren alegoria hori atera zait. Ez benetako metafora eta ez zinezko konparazio, ideien elkartze arraro bat sumatuko du irakurleak. Argi ameñi bat. Patziku Perurenak esan zuenean «bertsolaritza Txirritarekin amaitu zela», ez zen literalki horrela ulertu behar. Kasu gehixeago egin behar zitzaion, eta ez genuen txori-izugarritzat hartu behar. Ez genuen haserretu behar, asko haserretu ziren bezala. Patziku Perurenari eskatu behar zitzaion gauzak argiago esateko, esplizituagoa izateko edo matizatzeko. Baina, tamalez, beroaldi hartan ez zitzaigun inori bururatu, eta egia da goizuetarraren erreakzioa harrosko samarra izan zela, esanez bezala «hauek ez ditek zipitzik ere ulertu nik esandakorik». Bere estiloan, «zoazte pikotara» esan zigun denoi. «Zuek abiatzerako ni itzulian noak. Ez dik merezi zuekin txistua alferrik gastatzen

134

jardutea». Ez zait iruditzen jarrera egokia Patzikurena, baina hori gertatu zen, eta ez naiz ari notariotzakoa baino egiten. Perurenarena osotara egia ez bada ere, badago inflexio puntu bat Txirritaren ondotik. Txirritaren aurreko bertsolaritza, gauza askotan, ezberdina da ondorengoarekin konparatuta. Aldea izan liteke ñabardura kontua. Dena da ñabardura bizitza honetan, baina ñabardura horixe da garrantzia duen bakarra. Txapeldunagandik bigarrenarengana ez dago alderik, ñabardura dago. Nabardura horretan dago, ordea, dena: diferentzia, berezitasuna, estiloa...Bestalde, munduan ez dago ezer betiko. Gizakiak badaki jaiotzak heriotza zor duela erremediorik gabe. Badaki, beraz, den guztia noizbait jaio zela, eta noizbait hilko dela. Batzuetan begi-bistakoa da. Beste batzuetan, jakitun eta zientifikoengan ipintzen dugu ustea, haien azalpenei zor diegu gure ebidentzia. Esate baterako, epaia emana dago: izarrik handiena ere itzali egingo da egunen batean; eguzkia, adibidez. Baina jaioko dira berriak, haraxeago edo honaxeago, diferenteak izango badira ere. Izarretatik jaitsi. Komeni zaigu ikustea lur gaineko elementuek zer-nolako ibilbidea osatzen duten jaiotzatik heriotzara. Normalean hiru gauza gerta daitezke: elementuek beren ibilbide naturala egitea eta, azkenean, modu naturalean iraungitzea. Gerta daiteke heriotza probokatua izatea. Hirugarren, biziari artifizialki eustea.Orain sar gaitezen kulturaren alorrean. Kulturarekin ere gaineratiko elementuekin bezala gertatzen da: jaio, bizi eta hil. Baina hori sinplekeria hutsa litzateke, behar bezala matizatuko ez bagenu. Lehenik esan behar da kultur adierazpen jakin bat garai eta testuinguru ekonomiko, sozial eta politiko jakin batean sortzen dela, lurreko elementu bat fase geologiko jakin batean sortzen den bezalaxe. Aldaketa ekonomiko eta sozialek egundoko transformazioak eragiten dituzte gizartearen gaineratiko alor guztietan. Hain handiak, non oso zaila den adierazpide kultural batek bere horretan irautea; eta, batzuetan, irautea bera, dena aldatzen baita: gauza batzuk ekoiztetik beste batzuk ekoiztera pasatzen da, gauza batzuk kontsumitzetik beste batzuk kontsumitzera, modu batean produzitzetik beste modu batean produzitzera, era batean pentsatzetik beste ideologia mota batzuk hedatzera, kultur manifestazio batzuk atzendu eta beste batzuei lehentasuna ematera, komunikazio molde batzuk indarrean egotetik beste batzuk egoetara... Horregatik, biziraun nahi duen adierazpide kulturala, nola ez?, medio

135

berriak aurkitzen saiatzen da. Bertsolaritzak ere egin du bere errekonbertsioa.Egia esan, bertsolaritza oso beranduko adierazpide kulturala da. Ez da artzain arokoa ere, nekazari arokoa baizik. Ordea, berria izanik ere, abiadura handian egin du bere bidea, bide naturala. Nekazaritza mundua desagertu da, Mundu horren barruan bertsoari eusten zion ahozko transmisioak ez du indarrik. Idatziak agintzen du. Euskara bere helduarora iritsi nahian dabil. Beste hizkuntzetako esperientzia da trobadoreak eta inprobisatzaileak aspaldi desagertu zirela, nahiz eta oraindik munduan zehar (guztiz egoera marginalean) ahozko adierazmolde batzuk (minorizatuak) badiren.Baina bertsolaritza-munduak perspektiba handia izan du Mintegiak eta erreserbak sortu ditu. Galtzeko zorian dauden espezieak erreserbetan eta barruti itxietan zaintzen eta ugaltzen diren bezalaxe, bertsolaritzak oso emaitza onak lortu ditu berotegian edo mintegian. Fruitu ona dator. Ezinbestekoa zen hori, bestela ez zeukan aurrera ateratzerik. Orandik geratzen diren arren bertsolaritza ekologikoa praktikatzen duten bertsolari batzuk, aurki dena berotegikoa izango da: hori da irtenbide bakarra. Beraz, arrazoizkoa da arrakasta non zangoa han ipintzea. Gainera, oraindik indarrean dagoela egin du errekonbertsioa. Bertute handia. Haztegiko amuarrainak ez direla muzin egitekoak esanez hasi naiz. Neureari eusten jarraitzen dut. Era berean, berotegiko barazkiak eta granjako galeperrak ere ez dira muzin egitekoak, badakidan arren errekako amuarraina, baratze libreko letxua eta soroan ehizaturiko galeperra aparte utzi beharrekoak direla. Nik zentzu horretan esaten nuen Patziku Perurenak arrazoi zuela. Txirritaren garaiko bertsolaritza guztiz diferentea da alde askotatik: funtzio sozial, estilo, eszenatoki, jarraitzeko modu, etab. Errepara diezaiegun gauza pare bati; adibidez, entzuleen eta bertsolarien profilari edo biografia soziokultural eta linguistikoari. Hitz batean, bertsolaritzaren miraria ulertzeko ezinbestekoa da honako galdera honi erantzutea: kultura idatziaren itsasoan zeharo murgildu garenean ere zergatik dauka horrelako arrakasta bertsolaritzak, oso beste garai bateko eta ahozko adierazmoldea izanik? Nik uste, aurreko lerro horietan ematen dela, aldez edo moldez, erantzun bat. Erantzun osoa emateko, aztertzen jarraitu beharko dugu.

136

Txapelketa berriaren atarian gaude. Badakigu arrakasta handia izango duela. Badakigu produktu ona eskainiko digutela, nahiz eta, oro har, berotegikoa izango den, bertsolaritza ekologikoa praktikatuko duenen bat edo beste gora-behera.

Hurrengo hau, berriz, Goierritarran idatzi zuen Maite duzun damaren aurrean bezalaHistoriako XV. bertsolari txapelketaren atarian gaude, edo ezkaratzean. Bi dira gerra aurrekoak, lau diktadura-garaikoak eta bederatzi diktadurapeko etenaren ostean jokatuak: 1935ean, Basarri izan zen txapeldun; 1936an, Txirrita. 1960an, berriz ere, Basarri. 1962, 65 eta 67an, Uztapidek lortu zuen garaipena. 1979an eta 83an, Amuriza atera zen garaile. 1986an, S. Lizaso. 1989an, J. Lopategi. Eta harrezkero guztian, 1993, 97, 2001 eta 05ean, Egaña.Baina izan dira bertsolari handiak, inoiz txapeldun izan ez direnak. Gogora ditzagun batzuk: J. Agirre, J. Azpillaga, Euzkitze, Lasarte, Lazkano, Lazkao Txiki, J. Lizaso, Mattin, Xalbador… Horrek esan nahi ote du txapeldun izatearena erlatiboa dela? Edo, oraindik haratago jota, txapelketak ez duela egiten behar adinako justiziarik bertsolarien artean? Bai eta ez. Froga daiteke, adibidez, plazan luzitzen duten guztiek ez dutela luzitzen txapelketan. Era berean, tabernan ondo luzitzen duten guztiek ez dute luzitzen plazan, eta are gutxiago txapelketan. Baina bada axioma bat: txapelketan ondo aritzen denak, jeneralean, ederki luzitzen du plazan eta tabernan ere. Aitzitik, ez dakit nola esan ere inor mindu gabe, bada txapelketan paper ona egin arren, herriko bertso-saioetan oso gutxi ibili denik. Izenik ez dut emango, zeren bertsolaritzaz idaztea niretzat da, gaur egun, txunditua zauzkan neskaren aurrean zer esan ez dakizula geratzea bezala. Orain ere beldurrez ari naiz, bai baitatik askotxorentzat ez naizela esaten ari deus itxurazkorik eta polemika-zaletzat jo edo indiferentziaz finikitatuko nautela.Behin hasiz gero, ordea, segi dezadan neure argudioekin, nahiz eta, lehenaz gain, orain ez naizen sartuko barruti ederragoan: beti ez da erabat onartu epaimahaiaren erabakia, edo publikoaren parte batek bederen ez du buru-makur eta besterik gabe ulertu. Adibidez, 1936ko txapelketaren inguruan egon da halako legenda antzeko bat, hau da, Txirrita zaharturik zegoela eta errukiz bezala eman ziotela txapela. Geroztik aztertu izan da kasu hori, eta Xabier

137

Amurizaren hitzetan, «Orain lasai esan daiket Txirritak merezimendu osoz jantzi ebala txapela…» (Enaz banaz, 139. orrialdea).Harrezkero ere izan dira gorabeherak: Basarriren erretiratzea, Xalbadorri jotako txistuak. Begira zer dioen Amurizak, egun hartan epaimahaiko zenak, Xalbadorri buruz, gaia (hori bai, a posteriori) aztertu ondoren: «… ez daukat ezbai izpirik txapel jenial bat irabazi ebala, segurrenik inoz irabazi den argiena» (Enaz banaz, 138. orrialdea). Aitzitik asko izan dira publikoak gogo onez onartu dituenak ere; esate baterako azkeneko laurak. Gorabehera horiek esan nahi al dute, ordea, txapelketa txarra dela bertsolaritzarentzat? Ezta gutxiago ere. Txapelketak asko eman dio bertsolaritzari; bertsolari asko plazaratu du, eta jende asko bertsotara hurbilarazi, baita bertsolaritza bere ohiko alorretik kanpora ezagutarazi ere. Imanol Lazkanok (juradu ginela) bota zigun esaldi famatuarekin amaituko dut, eta, bide batez, aurtengo epaimahairi trasladatu: «Zoazte lasai, ez dezue ondo eingo-ta»

Hurrengo honekin amaituko dugu atal hau. Rufinok idatzitako Naiñarriri begira izango dugu oinarri eta hango bertso batuzk ekarriko ditugu hona. Liburua anaia Pedro eskainia dago. 2002an hil zen; Rufinoren liburua 2003an aterea da. Honela dio eskiantzak: Pedrori… baina ezereztu da izana ematen. Hau dio eskaintzako bertsoak:

Liburuxka honekinnator zuengana:Martintxuloko uraBertsotan emana,urte batzuen baitanegindako lanaborondate onenezzuentzat emana.

Lehenengo bertsoak Lorentxo Sukiari ipini zizkion. Gu lardaskan jardun gabe, Rufinori berari utziko dio azalpenak ematen:Bertsozale eta piztia-harrapatzaile amorratua da Lorentxo Sukia. Berez Urretagoena baserrikoa izanik, Olaa baserrian bizi da, eta mendian ematen due eguna, Beasaingo Fabrika Handira doazen uren kanalak zaintzen eta oiloak gobernatzen, Bertsotan esaten dudan bezala, piztia ugari harrapatu du bere denboran.

138

Lorentxo nik zuretzatditut gaur kantuakhandiak direlako zure merituak;auskalo zenbat direnzuk harrapatuak:azeri edo azkonarta basakatuak,oilategiko etsaimadarikatuak.

Gaur egun izan balitz, bai Lorentxok eta bai Rufinok kritikaren bat baino gehiago jaso zuten seguruenik. Segi dezala Rufinok:

Kargu hartzaileari1974 Zepai Sarian, besteak beste, honako gai hau ipin zuten:

Andregaiari musu eman diozulako kartu dizun aguazilari.

Bertsoak entzuten ari nintzen bitartean niri hauxe bururatu zitzaidan:

Ez da gizona gauza horrekinharritzen den aguazile,aitzakia da du bera dagolaohitura onen zaintzaile.Bekatu al da deklaratzeaneskatxa baten maitale?Ez al dakizu musua delamaitasunaren seinale?

Lazkao Txiki (1975)

1976ko Xenpelar Bertsopaper Lehiaketako 3. saria eskuratu nuen bertso-sorta honekin. Xalbadorrek irabazi zuen, eta Olea izan zen bigarren. Hona nire lehenengoa:

Kabi batean sortu ote dainoiz holako pixtirik?

139

Bertso batzukin nora goraldumerezi duen guztirik!Batzutan barrez jarriko gaitubestetan malkoz bustirikbaina ez zaigu sekula arrotztxori horren abestirik.

Xalbadorri (1976-XI-7)

Xalbador hil zen gau berean ipinitako bertsoak dira. Zaldibiako taberna batean nengoen, anai Joxe Marik eman zidan berria. Hartzen ari nintzena bertan utzi eta bertsoak jartzeari ekin nion. Hamar bertso dira guztira. Hona lehenengoa:

Zenbat poesi eder zenuenbertsoarekin nahasi!Zure halako jardunetatikez dugu gutxi ikasi,baina ordainez guk txistua jozuk negar eginarazi;utzi diguzun herentziarikkasik ezn gendun merezi.

Iruñako zeneak

1978ko uztaileren 11n jarriak. Poliziak German Rodríguez hil eta hurrengo egunean.

Iruñako zezenakZezen bihurriak,kopeta beltzekoaketa atze-urriak.Plazari azkar hartudizkiote neurriak;erakutsi dituzte istilu gorriak.

Ganaduzale onadugu Martin Villa,zezen tregeagorik

140

ez zitekeen bila:zaurituak ugari,gainera bat hila…Harrosko itzuli dahemengik Madrila.

Urte Berri goizez halamoduzko bati (1980)

Edanaren edanezederki moldatu,bide zelai guztiakzaizkio maldatu;burua arindu tagorputza baldartuurte berriak ez duaskorik aldatu.

Aitona hil (1982)

O!, semetxoak, berri tristeaheldu da gure etxera:zuen aitona igaro delaizatetikan ezera,negar lehorren ortu handikodeskantsuzko ohantzera…sortu zuen lur harexek berakestaliko du atzera,erakutziaz zedin gutxi dagonbizitik heriotzera.

Txorino bati

1992ko Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa irabazitako bertsoak.

Lizar gaineko txot iharreantxoria dago kantari,txio hotsean amodioadeklratuz maiteari.Nik ondo dakit kantu-laneanez dela alferrik ari:

141

ugalkuntzaren atari,amak deiadar aitari (bis).Ene, txoriño, nire gogoakbadauka hainbat eskari:zure gorantzan idatz dezadaneragin nire lumari.

Ume elbarri baten argazkia

1993ko Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa irabazitako bertsoak.

Izotz osteko eguzki printzekparaturik aitzinean,agure zahar bat ikusi nuenbultzaka ahalegineanhaur-silla bati, eta barneannekatxa bat ezinean,baina hal zuen heineansaiatzen zen ekinean.Eszena hura deskribatzekoez dut hitzik mingaineanedo bestela: eguzkiareneklipsea larrainean.

Ala ona da, edo pizinan ito

1994ko Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa irabazitako bertsoak.

ALA ona da, on guztiz onabere izan eta izen,baina gizonok onerako bateta txarrerako lau sen.piszina baten sabel barneanuraseturik ni hmenerortzen utzi ondoreninor mugitu baino lehen,ez dut lagun bat bederen!Ez nuen uste horren urrutizeudeneik Meka eta Belem…

142

Ez dago etsai zertan izanikdesberdinak izan arren!

Guardasola1996ko Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa irabazitako bertsoak.

Lo-ezinaren amets esnaiakeskaini didalako bart,hara, andrea, nik gaur zuretzatgogoeta hauxe dakart:lehenago biok bakarra ginen,orain elkarrengandik at.Ene, maitea, aldatu gara,aldatu gara ta zenbat!...Gaur bi guardasol gutxi ditugulehen gehiegi genuen bat.

Nahi eta ezin

1998 Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa irabazitako bertsoak.

Zoriontsu izan nahi dut,hri denon leloa!Xede horrekin hasten garaatolatzen geroa,bina etsai izaten da srri geure egoaea horrela zabaltzen duzrigaitzak hegoa.

San Frantziskoren liburua

1999ko Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketan 2. saroa irabazitako bertsoak.

San Ignaziok liburu on bat

143

hautatu zuen gidari,neronek ere uste izan dutongi dagoela hori,baina begira diezaiogunliburu zabalenari,Asisko santu aita Frantziskokgomendatu zigunari,munduko obra guztiak berebaitan dauzkan naturari.

Kobazulotik garrasi

1993ko Manuel Lekuona Bertsopaper Lehiaketan 2. saroa irabazitako bertsoak.

Nondik natorren ez dakidalanoraezaren ertzean;heldulekutzat amildegiaaurrean eta atzean.Oinak lurrari josiak bainaarima, aldiz, haizean,zatiketa bihotzeanpentsamenduak jotzean.Goizik inondik ez da ageribizi gara arratsean,eta arrazoiak ez du etzan nahifedearen ohantzean.

Mustafa

Orixe Bertsopaper Lehiaketa irabazitako bertsoak (urte ez dut gogoan).

Katu zahar bat daukaguetxeko nagusi,maltzurragorik ez dutaskorik ikusi;lapurretan jan etamuturra igurtzi,sagu-ehizetik geroagudo ihesi…Ohean lo eginez

144

ez da gaizki bizi!

Aitona mantzanila

Orixe Bertsopaper Lehiaketa irabazitako bertsoak (urte ez dut gogoan).

Histori zaharrok irten zaiteztebarren hontatik kanpora,zuen bitartez apur bateangeldituko dut denbora.Aitona Mantzanilaaspaldidanik hilabaina nahi nuke gogorahaurtxo nintzela nola joaten zeneskean gure auzora.

Euskal Herriari

1998ko Orixe Bertsopaper Lehiaketa irabazitako bertsoak.

Euskaldun sortu nintzeneta euskaldun hazi,nahiz orain sarri egondamuturik kasi.Dena ala ezer ezez nuen ikasi,galtzerik nahi ez etaezin irabazi…Sentimenduak hitzeznola adierazi?

Baserriaren gorantzan

1998ko Zapirain Anaiak Bertsopaper Lehiaketa irabazitako bertsoak.

Baserri txarrak berekin ditumakina bat amenazu :

145

ganadu askok emaitza ahulaeta beste asko antzu,laborea urri, belarra eskaseta soro denak galtzu;ortuan berriz barrabas-belarbeldurgarria indartsu;ez dakit zeri eman su.

Badauzka bese bi proiektu ere amaituak. Bata Bertsolaritza klasikoaren antologia partziala, eta Juan Ignazio Iztueta, bertsolari. Espero bata (bigarrena) aurten ateratzea eta datorren urtean bestea.

146

16Hamalau garren atalean aipatu dugu Rufinok aldizkari eta egunkarietan egin duen lana. Orain, labur-labur, idatzi dituen liburuen aipamena egingo dugu:Dena dago zatitxo baten baitan. Oso laburra da: hogei orrialde ditu guztira. 1993ko Irun Hiria Saria irabazi zuen ipuin horrekin. Kutxa Fundazioak argitaratu zion 1994an. Hasiera-hasierako pasartea gogoratuko dugu:

Ilargia mugikorra zen gau hartan. Betea izateko ez zuen falta zatitxo bat baino. Zatitxo bat baino! Gizakiak, askotan, zoriontsu izateko falta ohi duen apurra. Bizitza beti dabil apurraren gainean. Distantzia handirik ez da esistitzen.

Arntxanberriren ziriak, Patxi Errotaren ugaritasuna, Jainkoaren ateraldiak. 1999an argitaratu zuen Sendoa argitaletxeko Txirrita sailean. Legorretako Jainkoaren hainbeste ateraldietatik batu gogoratuko dugu:

Jainkoak taberna zuen Legorretan. Behin batean, sartu da adiskide bat, eta adarra joz esan omen zion:–Ea, Jainkoa, ardo onik badaukak?–Bai, bazeukat, eta lastima txarrik ez edukitzea, hi bezalako alu bati emateko ere!.

Biziaren bisutsak. 2000. urtean argitaratu zuen Hiria argitaletxean. Aurreko urteetan zehar DVn argitaraturiko artikuluen bilduma da. Harriak ez du begirik artikuluko lehenengo pasarte gogoratuko dugu. 1988ko abenduaren 4an idatzia da artikulua. Gertaera lazgarri bat izan zen Ataunen. Errepidean zegoen barrikada jo eta Nazabal eta Etxaniz osaba-ilobak hil ziren. Honela dio:

Harriak ez du begirik. Oso txikitan ikasi genuen ikasi genuen esaera zahar hori. Uste dut oso ondo datorrelako joan den astelehen gaunean Ataunen gertatutako laburbiltzeko, barrikadek ere, harriek bezalaxe, ez baitute begirik. (…).

Zaldirarangoak. Hau ere 2000. urtean argitaratu da, eta aurrekoa bezalaxe Hiria argitaletxearen eskutik. Oraingoak ipuinka dira. Han eta Hemen, batez ere HABEn, publikaturiko ipuinen bilduma. Lehenengoa da luzeena. Hogeita bost atal ditu, eta beste inon publikatu gabea da. Zaldiarango mutiko baten gorabeherak kontatzen ditu. Ganbarakoak du izenburua lehenengo ipuinak eta horre barruan, hirugarren atalak Amonaren ideologia. Atal horretatik hautatu dugu pasartetxo bat:

(…)

147

Baina hark ez zuen igande eta jai handirik huts egingo elizara joan gabe. Dotore preparatzen zen: ile urdina dena orraztu “agua-colonia” eta guzti, abrigo beltza jantzi… gualteakn, mantanila beltza burutik behera, errosarioa eta meza-liburua esku batean, eta ni beste eskutik ninduela joaten zen.

Abaraska. Berez Abaraska zulotik zuen Rufinok pentsatutako izenburua, baina norbaiten hanka-sartzea dela medio, izen bakunarekin atera zen. Sententzia edo aforismo gisako idatziak dira. Kasik denak Lasarte-Oriako Txantxarri aldizkarian argitaratuak, eta gero bilduna bihurtua. 2001ean argitaratu zuen Hiria argitaletxearen eskutik. Iritzi libre da artikulua gogoratuko dugu, 1996an idatzia dago.

Telefonoak jo du, eta Ainhoaren ahotsa bereizi du aitak. Ederki dabilela, eta utziko al dioten gaupasa egiten eskatu dio alabak. Minutu erdiko elkarrizketaren ondoren, bat etorri dira senar-emazteak, eta ezetz erantzun diote. Alabak obeditu egin die: ordubete barru etxean zen. Lotara joan da, eta gurasoak pozik.Hurrengo egunean, ordea, bazkaltzerakoan, demandan ekiten diote: «Hamasei urterekin gaupasa? Pentsatzea ere!». «Oker ari zarete, eta nazkatuta nago oraintxe –asaldatu zitzaien alaba–; nik ez dut gaupasa egiteko baimena eskatzea besterik egin, hau da, iritzia eskatu, eta horrek zer du txarrik?

Hire magalean. 103 gelako gutunak. 2001ean publikatua. Liburu honek Tolosako Udalak antolaturiko “Antonio Maria Labaien” narrazio laburren lehiaketa irabazi zuen. Alberdania argitaletxearen Ostiral Sailak plazaratu zuen. Fraide eta moja baten arteko harremanak eta gutunak dira, eta gogoeta filosofikoa dago oinarrian.

Otoitzerako ez ezik, gogoetarako ere egun bikaina duk Domu Santu. Hilerritik buelta ematen duk, eta etsenplu eta eredu klase guztietako giza-emakumeekin egingo duk topo. Berdin topatuko duk bere bizitza inoren zerbitzuan eman duen apaiz misiolari baten gorpua, eta haren ondoan, berriz, ez zekiat zenbat hilketa egozten dioten militarra, buru aldeko gurutzearen besoetan, Jesusen aldamenean, gerran lortutako doimak dituela. Biak bake ederrean zeudek orain, beste berdintasunik ez zieat ikusten.

Nañarriri begira. Lehen ere, bertsoen atalean, dezente hitz egin dugu liburu horri buruz, eta aipamen hutsean utziko dugu. 2003an kaleratuen, Auspoa argotaletxearen bidez.

148

Bihotzaren zelaietan. Oraingoz hori da azkena publikatu duen liburua. 2008an argiratua da, eta hau ere Hiriari esker. Liburu hau ere, Biziaren bisutsak bezalatsu, aldez aurretik DVn publikaturiko artikuluez ornitua dago. Hona plastikozko botila izeneko artikulu laburra.

Uste dut Kierkegard-ek (buruz ari naiz) esaten zuela gizonak berak bakarrik egin behar ziela aurre benetako galdera transzendentalei. «Gizona beti bakarrik geratzen da, bere kontzientzia beste lagunik gabe, bizitzako konpromiso latzenen aurrean»Ez gara plastikozko boteila ur gainean baino. Halakoxe material klasez eginak gaude, ez gara hondoratzen, eta hori izugarrizko garaipena iruditzen zaigu, baina ez ote gara konturatuko ur korronteak berak nahi duen lekura garamatzala?. «Nora noa?», galdetu behar genuela ohartu orduko itsasoak irentsi gaitu.

Metamorfosia. Ez da sormen-lana, itzulpena baizik. 2000an kaleratu zen Hiriaren eskutik. Honela hasten da:

Goiz batean, loaldi aztoragarriaren ostean, Gregorio Samsa zomorro zatar bihurturik esnatu zen. Oskol gogorraren kontra atzeraka etzanik zegoen eta, burua altxatzean, bere sabel borobil eta iluna ikusi zuen, zimurdura kiribilduez beteriko irtenune azaltsuaz estalita. Hain gainean labain egin eta, bere tokian egon ezinik, lurrera erortzeko zorian zegoen oheko tapakia. Hanken lodiera normalarekin konparatuta harrigarriro iharrak ziren mila zango zerabilzkion dantzan, inolako harmoniarik gabe.

Bihotzaren eskuetan. Susana Tamaroren liburuaren izen euskeratu da: Donde el corazón te lleve. Liburu hori itzultzen ari da, baina kapritxo hutsez. Agian, biografia hau argitaratzerako itzulia izango du. Hona nola eman dion hasiera Rufinok:

Bi hilabete dira joan zinela eta bi hilabete hauetan ez dut jaso bizi zinela adieraziz bidali zenidan postala beste berririk. Gaur goizean lorategian luzaz egon naiz zure arrosaren aurrean geratuta. Udazken betean gauden arren, garbi nabarmentzen da beste guztien artean, bere purpura koloreari esker, bakarti bezain buruzut; gaineratiko landaretza kukiltzen hasia dago. Oroitzen al zara noiz landatu genuen? Hamar urte zeneuzkan eta oso denbora gutxi zen Printzetxoa irakurri zenuela. Neuk oparitua zen, zure nota onak saritze aldera. Xarmaz bete zintuen historia hark. Pertsonaien artean arrosa eta azeria zenituen kuttunenak.

149

Jose Garmendia agerian. Hau ere itzulpena da, 2010 publikatua. Jose Garmendia zaldibitarraren testuak dakartza euskaraz. Zaldibiako Ardiki Kultur Elkartaren eskutik aterea dago. Hona mostratxo bat:

Gurutzearen kantua, euskarazEz dago izen egokiagorik Galbarioko Bidearentzat. Benetan ederra Zaldibiako benefiziatuaren, Frantzisko Ignazio Jauregiren Via Crucisa. Urterik urte itzultzn naiz testu horretara, Aste Santuko egun horietan.Horren ondoan, ahul gelditzen dira Aita Kardaberazen Kristavaren bizitza (1760), gure aurrekoentzat aski ezaguna, eta Gregorio Arruek itzulitakoak eta beste batzuk. Ez zen gaizki ibili Euskalerria errebistan, 1883an, hau ezarri zuena: Euskaraz idatzitako Via Crucis guztien artean ez zegoela besterik Frantzisko Ignazio apaizarena bezain egoki eta gogangarririk. Guk ezagutzen dugun produkzio bakarra da, eta hilondokoa, 1844an argitaratu zen, Barojaren inprentan, autorea hil eta handi 15 urtera, 1829an hil baitzen. Jauregik gailurra jo zuen otoizlari gisa, lirismoaren aldetik, eta sentimentu sakonak azaldu zituen Jaunaren nekaldi eta gurutzeko heriotzaren inguruan. (...)Jauregiren arima piadosoak gainezka egiten du hamalau estazioetako geraldi bakoitzean. Haren euskara dotore eta ederra errealismo deigarriz janzten da, Jesus eta bere Ama Santuaren Galbarioko doloreetan.

Oraindik beste bi liburu dauzka rufinok «inkubadoran», 15. atalean aipatzen dugun eran: Juan Ignazio Itueta, bertsolari eta Bertsolaritza klasikoaren antologia partziala.Idazlea. «Bigarren edo hirugarren ilarakoa» deitzen dio bere buruari. Horretarako ere leitu egin behar. Rufino irakurle saiatua da. Baina ez diziplinaatua: bi edo hiru liburu igual hasten ditu batera. Batzuetan, bakarren bat bide bazterrean uzten du, nahiz eta gero berriro heldu. Etxean dituen liburuen katalogoa egina dauka. 420 erdaraz. 245 Euskaraz. Gehienak irakurriak. Autoreak 263 erdaraz. Euskaraz 142. Batzuk: Allende, Aristóteles, Balzac, Baroja P., Borges, Camus, Cervantes, Cioran, Delibes, Dostoyewski, Eco, Frankl V., Freud, Froom, Gaarder, García Márquez, Gorki, Gras, Greene,

150

Hemingway, Hesse, Hugo V., Jménez J. R., Joyce, Kafka, Kundera, Lain Entralgo, Lázaro Carreter, Machado A., Machiavelli, Mann T., Manrique J., Marina J. A., Martín-Santos, Marx, Mello de, Melville, Montaigne de, Moro T., Müller H., Nietzsche, Orteta y Gasset, Orwuel, Pagola J. A., Pessoa, Platón, Politzer, G., Punset E., Puzo M., Rojas Marcos, Rousseau, Ruiz Zafón, Rulfo J., Russell, Sábato E., Saint de, Salinas P., Salinger J.D., Sampedro José L., Saramago, Sartre, Savater, Schopenhauer, Séneca, Süskind, Tamaro S., Teresa de Jesús, Theissen, Tolstoi, Torrente Ballester, Unamuno, Vargas LLosa, Vega Lope, Voltaire: Cándido, Zwig S.Asko falta dira. Zerrendan daude. Beste batzuk ez ditu, adibidez Zola. Cela badu, baina ez du irakurri... Proust oso gutxi irakurri du. Gehien irakurritakoak: Marina, Unamuno, Saramago, Kafka, Delibes, García Márquez...Euskaraz batzuk: Agirre J. B., Agirre Tx., Mendiguren I. Amuriza, Aranalde, Aristi P., Arregi J., Atxaga, Axular, Azurmendi J., Egaña A., Elorriaga U., Epaltza A. Esnal P., Etxaide J., Etxezarreta “Izazpi”, Gandiaga, Garate Gotzon, Garmendia J., Garmendia Tx., Garzia J.R., Garzia J., Irastorza T. Irigarai, Irigoien J. M., Kazabon A., Lardizabal, Lekuona J. M., Lertxundi A., Lete X., Lizanasoro K., Lizardi, Maia, Mendiguren I. Mendizabal, J. M., Mirande, Mitxelena K. Mujika Iraola, Onaindia M., Onaindia S., Oñederra L., Orixe, Ormazabal J. A.; Perurena P., Sagastizabal, Saizarbitoria, Salaberria S., Sarasua J., Sarrionaindia, Satrustegi J., Txillardegi, Urkizu, Urretabizkaia A., Urrujulegi J. Uztapide, Villasante, Voltaire, Zapirain, “Ataño”, Zubizarreta P. Zulaika J. Hemen ez ditu ipini bertso-liburuak, hau da, nagusiki bertsoz osaturiko liburuak. Bai, ordea, bertsolariren batek prosan idatzi badu, edo dibulgazio liburua bada. Adibideak: Uztapide, Amuriza, Txomin Garmendia, Olea, Egaña, Sarasua, Joxerra Garzia eta Izazpi dira.Ez ditu sartu kontsulta-liburuak, hiztegiak, aldizkariak, entzkiklopediak eta antzekoak.

151

17Rufinok oraindik ere lan gehiago ditu idatziak. Opuskuluak deitu die. Lehengo eta oraingo bertsolaritzaren aldeak, ETAren historia, Zurutuza, Pentsamenduaren ildotik, Entzuteko ipuinak eta Igelaren otoitza. Nahiz eta denei ‘opuskuluak’ deitu, genero diferenteak dira. Batzuek saiakera tankera dute: Lehengo eta oraingo bertsolaritzaren aldeak, eta ETAren historia. Zurutuza da Zaratrustaren alegoria bat. Pentsamenduaren ildotik filosfiaren historia, eta beste biak ipuinak. Logikoa denez, Lehengo eta oraingo bertsolaritzaren aldeak bertsolaritzaren atalean sartu dugu. ETAren historia, berriz, ideologia eta nortasunaren atalean. Atal honetan hauek sartuko ditugu: Zurutuza, Pentsamenduaren ildotik, Entzuteko ipuinak eta Igelaren otoitza sartuko ditugu. Hiruna lan hartuko ditugu Zurutuza eta Entzuteko ipuinak sailetik. Igelaren otoizatik, bi. Eta Pentsamenduaren ildotik, berriz, dozena bat-edo, luzea baita.

Zurutuza (1)Familia osoa elkartu eta «ni banoa» esan zien Zurutuzak, ilargi betea zen gau batean, zakua bizkarrean. Ez zituen gazta eta babarruna bildu nahi zakura, fraideek bezala; jakinduria batu nahi zuen. Puska batean, gehiago ez zuen inork jakin haren berririk. hil ote zen ere esan zuten batzuek. Mendian ikusi zutela ere entzun izan zen, arbola handi baten ondoan eserita, gora begira, pentsamenduak aletzen. Gauza garbirik ez.Egun batean herriko plazan azaldu zen, bizar luze-luzearekin, zakua bete-bete eginda. Blasta! bota zuen zakua lurrera eta haren gainean eseri zen gero. Arnasa luzea hartu ondoren, honela mintzatu zitzaien:

Jaun-andreok, gazte eta haurrak, kostatu zait ederki zakua betetzea, baina azkenean bete dut. Ustez, sartzen nuen eskukada jakinduria zakuan, baina gero pittin bat ez beste guztia bota egin behar izaten nuen, zakuan sartzen nuenaren parte ttipi-ttipia baino ez baitzen jakinduria. Horregatik, zakua benetako jakinduriaz bete aurretik, mila aldiz bete eta hustu behar izan dut. Horretarako, Lurralde asko ikusi dut. Orain oso kontentu nago. Tenpluan, kobazuloan, mendian eta basoan, izarretan, eta laborategi handietan bete dut zakua Orain ez daukat aitzakiarik egia gordetzeko. Niri entzuten didanak asko jakingo du. Mundu honi eta beste

152

mundu guztiei buruz. Ni eatea izango naiz zuentzat. Astindua. Astindurak hautsak jaulkiaraziko dizkizue. Giza-emakume berriak izango zarete. Mundu berria osatuko duzue. Mila etsai aurkitu ditut nire ibilaldian. Batzuetan, zakuaren barnean eraman ditut ohartzeke; oharturik ere ez dakizue zeinen nekeza den etsaiak kanporatzea. Zalantzak eta dudak etortzen zaizkizu. Kostatu egiten da ongia gaizkiarengandik bereizten. Horregatik luzatu zait bidaia, baina hemen nauzue. Niri entzuten didana biziko da eta entzuten ez didanak ez du burubide onik izango.

Jakinduria (15)Oso harro zaudete jakintsuok zuen jakinduriaz. Baina zuekin kontuz ibiliko nintzateke ni. Nahi duzuena bakarrik irakasten duzue. Kupelak ardoz beteak dituzue. Ardo onez eta ardo txarrez. Sarritan ardo txarra eskaintzen diguzue onenaren prezioan. Ez naiz fio zuekin. Egia eta gezurra nahasian darabiltzazue. Guri mendean eustea da kontua. horretan ipintzen duzue arreta. Harro zaudete zuen jakinduriaz, nahi duzuena egin dezakezuelako. Miserable batzuk zarete! Eskaleari lapurreta egitea baino okerragoa da ezjakinari gezurra erakustea.Hala ere, mundua aurreraka doa zuei esker. Badakizue zergatik? Jakinduriak patrika berotzen dizuelako. Eta badirelako beti gezurra saltzerik ez dagoen alorrak. Zuen egiak ez gaitu jakintsuago egiten. Baina erosoago bizi gara. Bizia luzatzen digu. zue Denbora gutxiago behar dugu joan-etorrian, eta etxeko lanetan, eta... Ez dugu kondenatzen zuen jakinduria. Oker erabiltzeak sutzen gaitu. Deskuidatzen zaretenean ere ez aitortzeak. Gaizki egindakoan ez esan ondo egin duzuenik. Famatuak zarete. Baina kontuz fama hutsetik bizi nahi baduzue. Gorrotoa piztuko duzue, eta badira jakintsuak baino famatuagoak, eta horiei ez diezue irabaziko. Segizue lanean, segizue egia saltzen, garestiago bederen, aberastu zaitezte gure kontura, baina egia salduta.Nik ez dizuet eskatzen diru gose ez izatekorik. Alderantziz baizik Gutizia ezazue gero eta diru gehiago, sekula ez utzi anbizioari, hori da-eta lan gehiago egingo duzuen berme bakarra, eta guk zuen lana behar dugu. Segi dirua pilatzen, segi lanean, segi asmakizunak

153

merkaturatzen, segi, segi... Segi aberasten, odol gehiegi edandako akaina baino areago. Baina guri ere utzi zuen tresna horiek erosteko adina, bestela “xurraren poltsak bi zulo”. Zuentzat herriak eta hiriak, palazioak eta katedralak, zuentzat labaratorioak eta fabrikak; guri utzi mendia, guri utzi kanpo librea, larrea, otsoen konpainia; guri utzi txorien bizimodua, guri utzi basoko bizitza basurdearekin konpartitzen..Egiatan ez genizkizueke utziko palazioak, baldin eta betiko balira, baina zuek ere errentero soil batzuk baino ez zarete, aken finean. Eta errenteroa, aberatsena izanda ere, nagusiak bota egiten du bere etxetik, fosa komuean ez bada, panteoi batean amaitzeko, edo sutan erretzeko. Panteoia hotza da senitzen ez denean, sua ere hotza da sentitzen ez denean, eta ez dute balio edozein lubakik baino gehiago. Nik promes egina dut itsasoko haizeari entregatuko diodala arima, hango olatu eta bisuts artean libre bizi dadin. Horretarako pisurik gabe iritsi nahi azken ordura, arin, nire arintasunean itsasoak nirekin errazago josta dezan.Zurutuzak esana.

154

Txitak (30)Arrautza-oskoletik atera nahi ez duen txita zarete zuek. Barruan bizi nahi duzue, zeuon zilbor-hesteari begira. Ez duzue munduari begiratzeko ausardiarik, horrek lana eskatzen baitu, horrek mundua transformatzea exijitzen baitu. Jendearen arazoetatik urrun bizi nahi duzue, bizkarra emanda; bizitza humanizatzeko konturik gabe. Jainkoari otoizka ikusten zaituztet, tenpluan gordeta, baina Jainkoa ez dago tenpluan. Bizitzaren erdian dabil, kalean, tabernan, jan eta edanean. Jainkoa, baldin bada, ospitalean dago, kartzelan dago, burdeletan dago. Hitz batean, gizartetik kanpora botatako errukarri guztien artean. Zapaldu eta oinperatutakoen esperantza ez bada, ez dugu Jainko beharrik. Zuek ez duzue nahi aldaketa dakarren Jainkorik, baizik eta zuen pribilegioak bernatuko dituena. Zuek ez duzue entzun nahi, berriz jaiotzen ez bazarete, eta zaretela zeruetako erreinuan sartuko. Ez duzue nahi bizitza humanoagoa egingo duen proiektu berririk. Bizitzak bizitza izaten hasi behar du, eta askorentzat bizitza hau ez da bizitza. Ez dago bizitzarik negarrez daudenak barre-algaraz ikusi arte, eta gose direnak ase arte, eta prostituzioan ari direnek benetako sexua praktika dezaketen arte. Eta denok bizitza berri bat lortu arte.Txita madarikatuak zarete zuek, arrautzaren oskoletik atera nahi ezta. Gizakiak ondo bizitzea nahi du, baina ez diozue utzi nahi inori ondo bizitzen. Zenbat eta hobeto bizi jendea, orduan eta zoriontsuago da Jainkoa, Jainkoaren zorionaz mintza badaiteke. Zoriontsu izatea da xedea, baina bada baztertuezineko obligazio bat: askoz garrantzitsuagoa da zoriontsu izaten uztea, eta, batez ere, zoriontsu izaten laguntzea. Zoriontsu izaten ez laguntzea bekatu bada, esango didazue zer den zoriontsu izaten ez uztea. Eta horretantxe nabarmentzen zarete zuek. Bakea nahi dugu, ongizatea, osasuna, elkarrekin ondo eramatea, bizitzaz gozatzea... Baina denok, ez zuek bakarrik. Zin dagizuet, ez bazerete ahalegintzen zoriona banatzen, zuek ere ez duzuela zorionik izango. Gaizkiaren etsaiak gara gu, zuek zergatik ez? Sufrimendua ezaba dezagun, gure lanarekin eta zuen diruarekin, hau da, guztionarekin. Oinazea eta atsekabearen aurka altxatu behar dugu. Grrotoa gorrotatu. Ez ditzagun erabil dirua eta boterea mundua

155

deshumanizatzeko. Gogora gaitezen diruak eta botereak biktimak behar dituztela biziko badira.Pentsatu al duzue zeinen zoriontsuak izango ginatekeen denok zoriontsu bagina? Aberastasuna ez da txarra, ongi banatzen bada, baina bekatu larria da gaizki banatzea. Diruak sortzen ditu barrerarik handienak, mugarik gaindiezinenak.Jainkoaren izenean ari zarete zuek dena justifikatzen, Bekatu larria! Ez dago Jainkoaren izenean hiltzerik, gosea pasarazterik, eta toruratzerik. Bizitzaren aurka doan erlijioa faltsua da. Askatasunik ez dakarren erlijioa faltsua da. Zuen erlijioa faltsua da.Zurutuzak esana.

156

Entzuteko ipuninen sailetik beste hiru gogoratuko ditugu:

Gaztearen kezka (1)Gazte bat inguratzen zaio maisu zaharrari kezkaturik eta urduri, eta hasten zaio:–Maisu, hain hutsal eta ezerez sentitzen naiz, ez dut deus egiteko gogorik. Esaten didate ez dudala ezertarako balio, itsusia naizela, lanean ez dakidala… Zer egin nezake hobeto balora nazaten?Maisuak eraztun eder bat zeukan ezkerreko behatz txikian. Eskura eman eta esan zion:–Gazte, har ezazu zalditegiko zaldirik onena, zoaz merkatura eta sal ezazu eraztun hori. Baina ez eman urre-txanpon batetik behera.Gaztea atera zen zaldi gainean merkaturantz. Iristean, hasi zen eraztuna erakusten. Jende asko inguratu zitzaion, ikusmiran. Baina prezioa jakin ahala urrundu egiten zitzaizkion denak. Inork ez zion agindu eskatutakorik. Bakarren batek burla-barrea ere egin zion. Oso penaturik itzuli zen gaztea etxera. Eta hasi zitzaion:–Jauna ez du inork erosi nahi izan. Izan ere, sal ote daiteke ezer bere preziotik gora?–Benetako prezioa diozu? Oso interesgarria. Horixe jakin behar dugu. Zoaz bitxi-dendara eta galdeiozu nagusi adituari eraztunak zenbat balio duen. Zuk prezioa jakin, baina, agintzen dizuna agintzen dizula, ez eman, etxera itzuli.Joan eta esan bezala egin zuen. Bitxi-dendako nagusi adituak lupaz begiratu zion, eta 60 urre-txanpon balio zituela adierazi. Ia-ia txorabiatu zen bertan. Zaldia hartu eta maisuarengana itzuli zen, pozez gainezka, praketan kabitu ezinik.–Maisu, 60 urre-txanpon balio dituela esan dit.–Ai!, gaztea, ikusten? Zergatik zabiltza horrela, jendeak zutaz zer pentsatzen ote duen jakin nahian, eta nola baloratzen zaituzten probatzen? Aditua da zuk zenbat dezakezun dakien bakarra. Hari bakarrik egin jaramon.

Kantu-txapelketa (10)

157

Bazen hontza bat gizakien erresuman katibu bizi izan zena. Halabeharrez, ihes egiteko zoria izan zuen. Oihanera iritsi zenean, animalia askorekin egin zuen topo, eta gizakien arteko ohitura batzuen berri eman zien. Adibidez, pintoreak, eskultoreak, musikariak, bertsolariak… gaitasunaren arabera sailkatzen zituzten.Arreta handiz entzun zioten, eta gizakien ohiturak txertatzeko ideiak arrakasta handia izan zuen. Berehala antolatu zuten kantu-txapelketa, eta inguruko animalia guztiek segituan eman zuten izena, jilgeroarenganik hasi hartzarenganaino.Hontzaren gomendioei jarraiki, erabaki zen bozketaz izendatuko zela irabazlea. Gizakia barne, igo ziren denak oholtzadura gainera, eta egin zuten saioa. Bukatu zutenean, papeleta bana sartu zuten boto-ontzian, hontzaren zaintzapean.Arduradunak ireki zuen ontzia eta ekin kontaketari: lehenengo botoa, astoarentzat; bigarren botoa, astoarentzat; hirugarrena, laugarrena… denak astoarentzat. Lehiakide guztiak elkarri begira hasi ziren, eta begirada haiek iruzur-akusazioa zeramaten berekin. Denak jakitun ziren ez zegoela astoaren arrantza baino kantu okerragorik. Baina botoak, bata bestearen atzetik, astoak jaso zituen; txapeldun atera zen.Garbi dago zer gertatu zen: nork bere burua nahi zuen irabazle, eta kontrario ahulenari, arriskurik gutxien zuenari, eman zioten botoa; eta denek harri berean egin zuten behaztopa.Bi boto kenduta, beste guztiak astoarentzat izan ziren. Astoak eta gizakiak ez ziren bat etorri beste guztiekin. Astoak, zer eginik ez zeukala ikusirik, jilgeroari eman zion botoa; gizakiak, bere buruari.

Ez nahastu (24)Behin batean, baserritar batek morroia zeukan. Morroia ez zen bete-betea ere. Baserritarren hizkuntzan esateko, arto-ale bat falta zitzaion. Baina lehengusu baten semea zen, eta ez zuen despatxatu nahi. Horregatik, etxeko lanik errazenak harentzat izaten ziren.Egun batean deitu eta esan zion:

158

–Zoaz dendara eta ekar itzazu lakari bat ogirin eta lakari bat azukre. Ogirina ogia egiteko da, eta azukrea gozoak egiteko; beraz, saia zaitez nahastu gabe ekartzen.Bandeja hartu eta dendara joan zen. Bidean, ehun aldiz errepikatu zion bere buruari nahastu gabe ekarri behar zituela.–Lakari bat ogirin —eskatu zion dendariari.Dendariak hartu paladaka ogirin eta morroiaren bandejan hustu zuen.–Orain lakari bat azukre —esan zion morroiak.Dendariak, berriz ere, sartu zuen pala zakuan eta lakari bat azukre hartu zuen.–Ez daitezela nahasi —agindu zion morroiak.–Eta non ipintze nahi duzu, bada? —erantzun zion dendariak.Morroiak bandejari, azpitik, eskua pasatu zion, eta hutsik zegoela ohartu zen. Orduan, buelta eman eta esan zion: “Bota hementxe”.Morroia oso pozik itzuli zen etxera: lakari bat ogirin eta lakari bat azukre, eta ez daitezela nahasi.Etxera iritsi zenean, nagusiarengana joan zen zuzenean, “Eta ogirina?” —galdetu zion hark.–Ez daitezela nahasi —erantzun zion morroiak—. Hemen dago! —Eta mungimendu azkar batez bandejari buelta eman zion, eta azukrea ere lurrera erori zen.

Hona hurrengo sailetik bi:

Igelaren otoitza (1)Katolikoen artean ohitura eta obiligazioa da bekatuak apaizari aitortu eta absoluzioa hartzea, Jainkoaren barkamen seinale. Baina badago arriskua, handia gainera, aitortza erabilitzekoa zigorretik librabatzeko berme edo ziurtagiri gisa. Horrek esan nahi askoz gehiago fidatatzen garela apaizaren abasoluzioan Jainkoaren miserikordian baino.Hona zer egitea pentsa zuen Perugini Erdi Ardoko pintore intaliarrak: Hiltzera zihola ohartzen zenean, aintortzarik eskatu ez. Andreak, erruki hainbat izurekin galdetu zion, ea ez zion beldurrik ematen aitortu gabe hiltzeak. Eta Peruginik erantzun zion:

159

Maitea, jarri begira beste alde honetatik: nire langibiea pintoretza izan da, eta uste dut ongi bete dudala nire egitekoa. Jainkokoaren lanbidea barkatzea da, eta bere lanean ni neurean bezain ona bada, ez dago bildurtzeko arrazoirik.

(4)Amonak galdetzen dio bilobari:–Gaueroko otoitzak egiten al dituzu?–Jakina, noski!–Goizetakoak?–Goizetakoak ez; egunez ez dut beldurrik.

160

Pentsamenduaren ildotikMitoarenaHasieran mitoa zen. Gizakiak horrela erantzuten zien galdera, enigma eta misterioei. Oraintsu arte iraun du mitoak: «Jainkoaren zigorra», «Jainkoaren haserrea» ez dira aspaldi-aspaldikoak. Ez da hain zaharra trumoia eta tximista Jainkoaren haserretzat hartzea. Ur bedeinkatua. Erlijioak sortutako erritual mitikoa. Blasta-blasta erramu-hostoarekin etxe-bueltan. Tor-en mitoa. Europan, kristautasuna indartu aurretik, Jendeak uste zuen Tor zalgurdian zebilela zeruan barrena. Emankortasunaren jainkoa zen. Tor-ek mailua zeukan. Hura astintzen zuenean trumoi eta tximistaka erasotzen zion. Trumoi eta tximistarekin batera euria egiten zuen. Euria egiten zuenean uzta bikain hazi. Urtabe ona seguru zuten nekazariek. Ai, ai!. Tor-i mailua ostu zioten. Ez zuen izan berriro mailua eskuratu arteko onik. Ezta ingurumarian bake handirik ere. Mila arte gaizto eta martingala erabili zituen mailua berreskuratzeko. Ez da literatura hutsa edo kapritxoz sortutako ipuina. Lehortea zenean jendeak esplikazioak nahi zituen:

Lehortea ez al da izango Tor-i mailua lapurtu diotelako?

Filosofiaren egunsentiaFilosfiak esplikatuko du, orain, mitoak ezin duena. Mitoa gainditu dugu. Hasierako filosofo haiek esplikazio naturalak nahi zituzten naturako fenomenoentzat. Jakin-mina berea, nonbait, gizakiak eta Filosofoak galdezka hasi ziren. Oraindik galdezka jarraitzen dugu. Galderarik egiten ez badugu, besterik ezean geure bururi, malo! Filosofo haiek ideia nagusia zen:

Ezerezetik ez daiteke ezer sor. Eta galdera funtsezkoa eta sakona egiten zioten beren buruari:

Ba ote dago beste guztia bere gainean eraikitzeko bide eman duen oinarrizko materiarik?.

Mileton gaude, hiru filosoforekin. Tales zen horietako bat. Talesen ustez, ura zen beste gauza guztien jatorri edo iturburu. Gaur egun ez diogu horrelako garrantzirik ematen, batez ere Darwinena jakin ostean, baina orduan esateko ikaragarria iruditzen zait. Beraz harriak, landareak, abereak

161

eta pertsonak, oinarrian, ura dira. Hori esan nahi ote zuen Talesek? Nik uste horrela interpretatu behar dela. Anaximandro datorkigu gero. Hura ere Miletokoa. Hark uste zuen gure mundu hau beste hainbesteren tartean bat gehiago baizik ez zela. «Indefinituan» jaio eta hiltzen diren mundu asko horietako bat. Zer esan nahi ote zuen «indefinitu» hitzarekin? Ez da erraza jakitea. Dena dela, Anaximandorentzat oinarrizko materia ez zen ezaguna, «indefinitua» baizik. Harrigarria da gizon horiek erakusten duten berezko sena eta intuizioa. Anaximenes dugu hirugarrena. K. a.ko 560-530 ingurumari horretakoa da. Haren ustez, gauza guztien jatorria airea edo lurruna (lainoa) zen. Anaximenesek, seguruenik, ezagutzen zuen Talesen urari buruzko teoria. Baina haratago jo zuen. Bazekien laino beltzen ondotik euria egiten zuena. Beraz, ura aire kondentsatua zen filosofo honentzat. Ura, kondentsatzen zenean, haren ustez, lur bilakatzen zen. Sua, aldiz, aire diluitua zen. Anaximenesen iritziari jaramon egitekotan, lurra, ura eta sua airetik zetozen. Miletoko hiru filosofoak gauza batean datoz bat: beste guztien oinarri den ZERBAITi buruz dira mintzatzen. Beste zenbait filosofo, K. a.ko 500. urte inguruan, Elean, Italiako hegoaldean, bizi izan zen. Ezagunenetarikoa Parmenides. Parmenidesek uste zuen existitzen den guztia betitik izan dela. Ideia hori greziarren artean nahikoa sartuta zegoen. Parmenides iritzia da:

Ezerezetik ez da ezer sortzen. Eta:

Existitzen den zerbait ez daiteke ezerez bilaka. Beraz, munduan DENA betikoa da.Nolanahi ere, Parmenidesek bazekien natura etengabe aldatzen ari zela. Sentimenen bidez ikusi ahal zuen gauzen aldaera. Baina hori ez zetorren bat arrazoimenak adierazten zionarekin. Azkenean, sentimenari ala arrazoimenari, bietako bati, arrazoi eman beharrean aurkitu zenean, arrazoimenaren alde jarri zen. Gizakiak bere uste osoa arrazoimean ipintzeri arrazionalismoa deitzen zaio. Heraklito. Honek Parmenidesek baino fede gehiago zuen sentimenetan. Mugimendua ikusten zuen alde guztietan eta dena mugimenduan ikusten zuen.

Behin ere ez zintezke bainatu ibai berean eta ni neu ere

162

ez naiz gaur atzoko hura beraBeste teoria inportante bat: kontrarioen arteko elkar laguntza bizitzaren arkitekturan. Inoiz gaixo jarriko ez bagina, nola jakin osasuna preziatzen?. Hotzik egin ezean, nola gozatu eguzkiaz? Heraklitok Jainkoa ere kontrarioez inguraturik ikusten zuen: eguna eta gaua, negua eta uda, gerra eta bakea... Kontrarioen arteko eraginaren (dialektika?) kontzeptua, beraz, Marxen materialismo dialektikoa baino askoz lehenagokoa da. Ez gara ari Heraklito eta Marx konparatzen. Zilegi bekigu, ordera, halako kointzidentzia bat badagoela esatea. Jainkoa hitzaren ordez logos (arrazoimena) darabil Heraklitok. Eta uste zuen egon behar zuela arrazoimen unibertsal bat eta horrek gidatzen zuela natura osoa. Arrazoimen unibertsal edo lege natural hori denoi dagokigu eta beharturik gaude. jarraitzera. Ordea, naturaren aldaketa eta kontraesan guztien tartean, Heraklitok ikusten zuen osotasun bategilea ere. Ororen oinarri zen zerbait. Jainkoa edo Logos deitu zion horri. Kontraesanen gainean ari ginelarik, tokitara joan gara, Parmenides eta Heraklitori segika. Lehenengoaren ustez: ezer ez da aldatzen, eta sentsazioez ez gintezke fidatu. Heraklitoren iritziz, aldiz, mundua aldaketa da, eta sentsazioez fidatu egin behar dugu. Ea Enpedoklesek ipintzen dituen gauzak bere tokian. Saiatu, saiatu zen. Ez dakigu txapela berarekin bi buru tapatu nahiak fruiturik eman zion. Enpedokles K. a.ko 480 urte alde horretan bizi izan zen. Siziliarra genuen. Salomoniko samarra suertatu. zitzaigun. Gauza banatan eman zien arrazoi: Parmenidesek arrazoi omen zeukan «ezer ez da aldatzen» zioenean. Eta Heraklitok, berriz, honetan zuen arrazoi: «gure sentimenez fidatu egin behar dugu». Bestalde, Enpedoklesen ustez, ura ez zitekeen inolaz ere arrosa bihurtu. Ondorioz, elementu bakarraren ideia hori baztertu egin behar da. Eta, gutxienez, lau elementu zeudela erabaki zuen: lurra, airea, sua eta ura. Azkenik, bi indar kontrako eta eragile aipatu zituen: amodioa eta gorrotoa. Amodioak batzen gaitu eta gorrotoak banantzen. Anaxagoras. K. a.ko 450. urte inguruan zen intelektualki heldua. Anaxagorasek esan zuen natura begiez ikus ez zitezkeen pieza txikiz zegoela osatua.Edozein gauza zati daiteke eta txikiago bihurtu. Baina, bestetik, pentsatzen zuen zatirik txikienak ere izan behar zuela osotasunaren zantzurik. Zatirik txikien horiei ernamuin edo hazia deitzen zien

163

Anaxagorasek. Lore, arbola, abere eta pertsonak sortzen zituen indar kreatzaile batean ere sinisten zuen. Espiritua edo adimena deitu zion indar horri. Atenasko lehen filosofoa genuen. 40 urte inguru zituela instalatu zen hiri horretan. Ateotzat hartu zuten, eta alde egin behar izan zuen. Beste gauza askoren artean, zera zioen: eguzkia ez zela jainko, sutan zegoen masa handia baizik. Pelopenosoko penintsula baino handiagoa. Irizten zion astro guztiak Lurraren material berberaz zeudela eginak. Meteorito bat aztertu ondoren iritsi zen konklusio horretara. Beste planetetan pertsonarik ba ote zegoen galdetuta, ez zuen ezezkorik esaten. Berak esplikatu zuen ilargiak argi propiorik ez zuela; baita eguzkiaren eklipseak zergatik gertatzen ziren ere.Ikus daitekeenez, ez zen berriketako jakituria gizon horrena. Sarri askotan pentsatu izan dut hasierako filosofo haien sen eta intuizioak asko erraztu zutela ondorengoen lana Aurreko guztia kontuan hartu gabe jardungo bagenu, ez genuke ezer askorik aurreratuko. Eman ditugu jakinduriaren ibilbidean lehen urratsak. Ikasi ote dugu filosofiarik? Baina filosofia ikasten al da ba? Ala filosofiak pentsatzen irakasten du? Dena dela, goazen filosofiaren egunsenti honetako azken filosofoa ezagutzera. Demokrito. K. a.ko 400. urte aldera bizi izan zen. Egeo itsasoaren iparraldeko hiri batetik heldua zen. Gauza batean bat zetorren bere aurrekoekin. Haren ustez, gauzen aldaketa-itxura ez da benetako aldaketa. Egokiago zeritzon gogoeta beste bide batetik eramateari: juzkatzen zuen dena pieza txiki eta ikusiezin batzuez egina zegoela. Eta pieza txiki horietako bakoitzak aldaezin eta betierekoa izan behar zuen. Pieza txiki horiei atomos deitu zien. «Atomo» hitzak, hain zuzen, zatiezina esan nahi du. Bestalde, ezinbestekoa zen, Demokritorentzat, atomo denak berdinak ez izatea Bestela, atomo guztiak «identikoak» izanez gero, nola esplikatu hain gauza diferenteen presentzia: garia, haritza, behia, harria, ilea... Beraz, ezin kontatu ahala atomo desberdin egon behar du naturan. Forma eta ente diferenteak sortzeko elkartzen dira atomo horiek. Ahuntza, edo behorra, akabatu eta desintegratzen denean, atomoak zabaldun egiten dira, inoiz ere ez desegin. Horregatik beste ente batzuk osatzeko balio lezakete. Demokritoren teoriak zuzena dirudi, eta haren esanari kasu egitekotan, neguan ospelak ateratzen zaizkidan nire belarri

164

puntaren puntako zelularen barnean aurkitzen den hidrogeno atomoa behiala Afrikan bizi izan zen uroaren buztanaren puntaren puntako zurdakoa izan liteke. Edota berdin egon zitekeen noizbait basurde zahar baten mutur luze eta uxarlea gaur zure biriketan aurkitzen den karbono-atomoa.Egia da, aro berri honetan, zientziak aurkikuntza harrigarriak egin dituela. Gaur badakigu atomoak ere zati daitezkeena, protoi, neutroi eta elektroiak liberatu. Baliteke partikula horiek ere zatitu ahal izatea, baina fisiko guztiak bat datoz honako honetan: mugaren batek egon behar du, gehiago zatitzerik ez dagoen partikula txikiez egon behar du osaturik munduak.Beste behin gehiago, gure harridura neurrigabea azaldu beharrean aurkitzen gara. Inolako aparaturik gabe, bere adimenaren indarrez soil-soilik, aurrerabide izugarria da Demokritorena. Demokritorentzat ez zen existitzen munduari, motorea bailitzan, eragiten zion inolako indar edo espiriturik. Pentsatzen zuen ez zegoela atomoak eta espazio hutsa baizik. Beraz, Demokrito ez ote genuen lehenengo materialista?Atomoak mugimenduan «ikusten» zituen, baina ez zegoen inolako intentzio determinatzailerik mugimendu horren atzetik. Gertatzen den oro naturako lege aldaezinen arabera gertatzen da. Gure sentsazio asko ere atomo-teoriaren bidez esplikatzen zituen: zerbait ikusten dugunean, zerbait horren atomoek nire begia atzeman dutelako da. Demokritok esan zuen, bestalde, “arima-atomoez” osaturik zegoela arima. Pertsona bat hiltzen denean, arima-atomoak zabaldu egiten dira, eta sortzekotan dagoen arima berrian sar daitezke. Budaren birgorpuztearen (reencarnacion) teoria dirudi, baina ez. Demokritorentzat ez dago nivanarako biderik. Demokritok atomoak salbatzen ditu, auskalo hurrengoan zerekin, non eta nola uztartzeko; ez, ordea, kontzientziarik. Dena dela, gaur ere ez da falta Demokritok bezala pentsatzen duenik: zenbaitentzat arima zerebroari lotua dago, eta ez dezakegu inolako kontzientziarik izan zerebroa desintegratzen denean.

Platonen utopiaPlatonek uste du filosofoek gobernatu behar dutela Estatua. Arrazoiak ematerakoan, gizakia osaturik dagoen oinarritik ekingo dio. Platonen dioenaren arabera, hiru partetan dago banatua: burua, bularra eta sabela. Parte hauei arimaren

165

trebetasun bana dagokie. Buruan arrazoia dago; bularrean, borondatea; sabelean, desioa. Arimaren trebetasun horiek, gainera, bakoitza bertute banarekin lotua dago: arrazoiak jakinduri bila jo behar du; borondateak ganora erakutsi behar du; desioari neurrian eutsi behar zaio, moderatua izan dadin. Gizakiaren hiru zatiek batera, uztarri bakarrean bezala, funtzionatzen badute, orduan lortuko dugu gizaki harmoniatsu eta prestua. Gizaki ideal horretan begiak ipinita diseinatu zuen Estatuaren funtzionamendua. Alegia, pertsonak burua, bularra eta sabela dituen bezalaxe, Estatuak ditu gobernariak, soldaduak eta produktoreak. Justizian oinarrituriko Estatu batean, makina osatzen duten piezen antzera, erabakia dago bakoitzari zein betebehar dagokion.Gaineratiko filosofia osoan ikusten den modu berean, arrazionalismoaren zantzu eta lorratz garbiak ikusten dira Platonen Estatuaren osaeran ere. Hil ala bizikoa da, Estatu on bat sortzeko, Estatu hori arrazoimenak gidatzea. Buruak gorputza gidatzen duen moduan gidatu behar dute filosofoek gizartea. Hotzean begiratuta, esango nuke nolabaiteko kasten konsagrazioa aldarrikatzen duela, eta Platonen Estatuari oztopoak jartzen hasteko tentazioak jo gintzake. Baina badago lapitz handiarekin azpimarratu beharreko zerbait. Platonek adierazi zuen emakumeak izan zitezkeela Estatuaren gobernari, pentsatzen baitzuen arrazoiak behar zuela nagusi eta emakumeek gizonezkoek bezainbat gaitasun zeukaten arrazoitzeko, baldin eta heziketa berbera eman, eta ume zaintze eta etxeko lanetatik liberatzen baldin baziren. Hain zuzen, familia deuseztaturik, haurren heziketa oso garrantzitsutzat jotzen zuen, edozeinen esku utz ez zitekeena. Horretaz Estatua arduratzea jotzen zuen egokiena. Haurtzaindegi eta heziketa publikoaren alde hitz egin zuen lehena izan zen. Platonek ez zuen nahi Estatuaren gobernariek eta soldaduek jabego pribaturik izan zezaten. Egundoko aztoramen politiko eta desilusioen ondotik, beste Estatu mota bat aldarrikatu zuen: Estutu legala. Bigarren onena. Orain jabego pribatuaren eta familiaren alde azaltzen da. Horrela, bistakoa denez, emakumearen askatasuna murrizturik geratzen da. Dena dela, zera dio: emakumeak hezi eta entrenatzen ez dituen Estatua esku bakarrarekin gimnasia egiten duen gizakiaren antzekoa da. Oro har, iritzi ona zuen emakumeei buruz.

166

Aristotelesen zientziaAristoteles mazedoniarra zen. K. a.ko 350. urte aldera zen sasoiko gizona. Platonen Akademian ibili zen urte luzetan. Mediku ospetsu baten semea zen. Beraz, zientzialari baten semea. Horrek izango zuen eraginik, hala dirudi behintzat, Aristotelesen teoria filosofikoetan. Batez ere, naturaz arduratu zen. Horrek kezkatzen zuen. Adituek diotenez, Greziako azken filosofoa ez ezik Europako lehen biologoa ere bagenuen. Platon ez bezala, naturaren aldaketa edo prozesuez arduratu zen. Lurrean harrapatu zituen bitxo guztiei segika ibili zen, haien aldaketak eta prozesuak estudiatu nahian. Platonek adimena zuen bere santu-hartua. Aristotelesek sentimenak ere oso aintzat hartu zituen. Aristotelesen garaian ere ahozko jarduera zen filosofia, nahiz eta hark erruz idatzi zuen, asko eta asko galdu badira ere. Batez ere «klasea» emateko idazten zuen. Platonen hizkera poetikoarekin konparatuta, estilo lehor samarreko idazlea zen. Hori justifikaturik dago, zientzia-hizkuntza moldatu beharrean aurkitu zen eta. Aristotelesek garaiko zientzia gehienen gainean idatzi zuen. Platonek, haragizko «zaldiaren» aurretik, zaldiaren «ideia» jartzen zuen. Aristotelesek pentsatzen zuen Platonek gauza guztiei buelta eman ziela. Aristotelesek bazekien, onartzen zuen, munduko zaldi guztiak egunen batean desagertu egingo zirena. Onartzen du zaldiaren «moldea» edo «ideia» eternala eta unibertsala dela. Baina Aristoletesek kontzeptua deituko dio «zaldiaren ideia» horri. Eta kontzeptu hori zaldi asko ikusi ondoren gizakiak barneratu zuen zerbait besterik ez da. Beraz, zaldiaren formak ez du bere izate propiorik. Aristotelesen hitzetan esateko, zaldi espeziearen kualitateak baizik ez dira. Zehatzago izanez, esan dezagun zaldi guztiek amankomunean dituzten ezaugarriei deitzen die.Gauzen forma eta gauzen kualitate espezifikoak kontu bera dira. Horrek esan nahi du Aristoteles ez zetorrela bat Platonekin: «oiloaren ideia» ez da oiloa baino lehenagokoa. Aristotelesek «oiloaren forma» deitzen diona oilo guztiengan dago: oiloaren kualitate espezifikoak. Adibidez, oilo guztiek, printzipioz eta zientziak esplikatzen duen arrazoiren batengatik ez bada, arrautzak errun behar dituzte. Aristotelesentzat oiloa eta oiloaren forma banandu ezinak dira, arima eta gorputza bereizezinak diren modu berean.

167

Platonentzat errealitatearen mailarik gorena arrazoimenarekin atzematen duguna da. Aritotelesek ez du bururik makurtu nahi. Harentzat, errealitatearen mailarik altuena sentimenen bidez eskuratzen dena da. Platonek esaten zuenarekin alderatuta, honako hau baino iritzi kontrajarriagorik ez da asko izango: Aristotelesen ustez, gure buruan dauden ideiak ez dira naturan ikusten dugunaren isla baino. Platonentzat, esan dugunez, alderantziz zen. Aritotelesen iduriko, Platon mitoen mundutik apenas askorik mugitu zen. Mundu horretan, jakina, gizonak sorturiko kontzeptuak erraz nahasten dira errealitatearekin. Hitz batean, Aristotelesek esan zuen gure buruan ez dagoela aurretik gure sentimenetan egon ez den ezer. Platonek bikoiztu egiten omen zituen gauzak. Horrek ez du esan nahi arrazoimenaren premiarik ez dugunik. Hain zuzen, sentimenen bidez iristen zaiguna arrazionalizatu daukagu egin beharra. Badu gizakiak, sentsazioak moldatu eta ordenatuz, hainbat kontzeptu sortzeko gaitasunik: mendia, zaldia, txerria, lorea... Arrazoia da, bai, Unamunok hala uste ez bazuen ere, pertsonaren ezaugarririk nagusiena. Gure adimena zeharo hutsik dator mundu honetara. Ordenadore batekin konparatu nahi izanez gero, ez da etsenplurik okerrena. Datuak sartu ahala doa betetzen, eta programa eta klabe batzuen bidez badaki informazioa nola antolatu. Gizakia bizitzak hornituko du datuz sentimenei esker, eta gero arrazoimenaren bidez prozesatuko du informazioa. Horrela joango da gure adimena betetzen eta osatzen, munduaren ikuspegi gero eta zabalagoa lortu arte.

Salbazioaren Mintzoa. Mesias edo Jainkoaren Semeak herria salbatu, Israel berrosatu eta Jainkoaren erreinua hedatuko zuen.Mesias edo Jesusen etorrera, hasieran, klabe politikoan interpretatu zen. Asko ziren Jesus buruzagi politiko, militar eta erlijioso moduan imajinatu zutenak. Juduak erromatarren mendetik askatuko zituen heroiaren koroapean ikusi nahi zuten. Baina bazen pixka bat haratago begiratu eta gauzei ikuspegi zabalagotik erreparatzen zienik ere. Kristok, Israel ez ezik, mundu osoa salbatuko zuela predikatzen ari izan ziren profetak, eta salbatu ere bekatu eta heriotzatik salbatuko zituela gizon eta emakume guztiak.

168

Jesus etorri zen. Baita, Berarekin batera, hein handian, eskandalua eta dezepzioa ekarri ere. Bere buruari «Jainkoaren Seme», «Mesias»... deitzeaz aparte, «Nire erreinua ez da mundu honetakoa» adieraziko zuen. Hutsa, ordea, hori bakarrik esan izan balu. Bekatuak barkatzeko ahalmena aitortzen zion bere buruari, eta Jainkoari «Aita» esaten zion. Hori gehiegi zen orduko juduentzat, eta berehala hasi ziren Jesusen aurkako erasoak. Jesusen aldarrikatzen zituen ideialak ezezagunak ziren juduen artean. Lagun hurkoaganako maitasuna, gaixo eta pertsona txiroenganako arreta, bekatarientzat barkamena ziren ideial horiek. Esango du lagun hurkoari ez ezik etsaiei ere barkatu egin behar zaiela , eta ez behin bakarrik, ezta zazpi aldiz bakarrik ere, zazpi aldiz zazpi hamarreko baizik. Hor daude gero Maria Magdalenarekin izandako jokabidea, seme galduaren parabola, samaritar onarena, artegiko ehun ardik baino galdu eta berriro aurkitutakoak ematen duen poz handiagoa...Azkenik, gurutzean hil eta denentzat barkamena eskaturik, Jesusek etsenpluarekin predikatu zuen. Fededun ala ez, kristau kulturan hezi garenok, buruz dakizkigu Kristoren heriotzaren osteko gertakizunak. Inportanteena igande goizekoa da. Maria Magalena eta beste emakume batzuk joaten dira hilobira, baina «Jesus ez dago hemen, piztu egin da», esaten die aingeruak.

PauloKristautasunaren oinarria hauxe. Kristo hil eta laster konbertitu zen. Hala dio:

Kristo piztu ez baldin bada, gure mezua hutsala da, eta gure sinesmenak ez du zentzurik.

Lehenengo kristau haiek berehala hasi ziren itxaropenezko mezu berria lau haizetara hedatzen. Ezagunak dira Paulok lehengo kristau elkarteei egindako gutun eta gomendioak eta Atenasera egindako bisitaldia eta predikuak. Badirudi Atenaseko filosofoak ere arduratu zirela Paulok zekarren mezu berriaz. Berria zen Jainkoa gizakiari azaldu zitzaiola esatea. beste gainontzean Jainkoaren bila saiatzea (Orixerena gogoratuz) bere-berea eta betikoa du gizakiak.Pauloren bidez hasten da kristautasuna mundu greko-erromatarrean sartzen. Burla-barre eta irri gaizto asko egin

169

omen zioten batzuek, baina ba omen zen hizketan segi zezan nahi zuenik ere, eta berehala inguratu omen zen jarraitzailez, eta horien artean emakumeak erruz omen ziren. Judaismotik pasatu gabe zuzenean kristau izateko aukera eskaintzen zien Paulok. Laster osatu ziren kristau-elkarteak Greziako hiririk nagusienetan eta lurralde erromatarretan. Laurehun bat urteren buruan zeharo kristauturik geratu zen kultura helenistikoak hartzen zuen lurralde osoa. Ez da aski erlijio berria bere egingo duen jende asko edukitzea. Hasierako ilusioaren ondotik, arrazionalizatze prozesuak hasten dira arlo guztietan. Ideiak finkatu egin behar dira, eta sakondu ahala duda eta zalantza asko ager daiteke. Horregatik, kredoaren bidez mugatu eta laburbilduko dira kristau dotrinaren edukirik printzipalenak eta dogmak. Oso inportantea zen hori bai barruko kohesioari begira eta bai beste erlijioetatik bereizteko. Dogmarik inportanteenetakoa zen Jesus, aldi berean, benetako Jainkoa eta benetako gizona zela. Data garrantzitsu bat aipatzearren, esan dezagun, urte luzez pertsegitu eta debekaturik egon ondoren, Erromako Inperioak, Konstantinoren agindupean, IV. mendean, 313. urtean, onartu eta libre eman zuela kristautasuna.

Santo TomasSanto Tomasen ustez, arrazoimenaren zein fedearen bidez irits zitekeen Jainkoarengana. San Agustinek Platon kristautu baldin bazuen, Santo Tomasek gauza bera egin zuen Aristotelesekin. Filosofoak kristautzeak esan nahi, haien pentsamendua, kristau pentsamenduari kalterik ez egiteko moduan interpretatu eta aurkeztea. Erdi Aro osoan, arabiarrak Aristotelesen irakaspenetan murgildurik bizi izan ziren. Italiara ere heldu ziren. Aristotelesen idatziak latinera itzuli zituzten. Normala denez, fenomeno horrek zientzi gaietarako interes nabarmena esnarazi zuen. Bidenabar, kristau dotrina eta Greziako filosofiaren arteko polemika berpiztu zen. Zientzi kontuan Aristotelesi men egin behar zitzaion, baina zer gertatzen zen haren filosofiarekin?Goi Erdi Aroko filosoforik garrantzitsu eta sonatuena Akinoko Tomas izan genuen. 1225etik 1274ra arte bizi izan zen. Fraide dominikoa zen. Bolada batean, filosofi irakasle izan zen Parisen. Filosofoa baino areago ez ote zen, ordea, teologoa? Izan ere, garai hartan ba al zegoen bereizterik

170

filosofia eta teologia? Santo Tomasentzat ez zegoen kontraesanik filosofiak adierazten zuenaren eta fedearen artean. Sarri askotan kristautasunak eta filosofiak gauza bera esan digu. Orduan? Bibliak kontatzen dizkigun egia berberak atzeman ditzakegula arrazoimenaren bidez. «Berezko egia teologikoak» deitzen die, adibidez, Jainkoa existitzen dela. Santo Tomasek aurrerago jo zuen oraindik. Adierazi zuen, Aristotelesen filosofian oinarriturik, Jainkoaren existentzia froga zitekeela. Hain zuzen, Aristotelesek ere hitz egin zuen «lehenengo kausaz». (kausatu gabeko azkeneko kausa) Arrazoimenaren bidez jabetzen gara horretaz. Beraz, Jainkoa bi eratara azaldu da gizakiaren aurrera: arrazoimenaren bidez eta Bibliaren bidez. Moralari buruz ere gauza bera esan daiteke: Bibliak garbi esaten du gizakiak nola bizi behar duen. Aldi berean Jainkoak, ongia eta gaizkia bereiz ditzagun, kontzientzia eman dio pertsonari. Nahiz Bibliarik sekula santa ez irakurri, kontzientziaren bidez garbi asko dakigu lagun hurkoari kalte egitea gaizki dagoela. Baina Bibliak esan egingo digu: «Joka ezazu lagun hurkoarekin, hura zurekin portatzea nahiko zenukeen moduan». Beste era batean esanda, natura behatuta erraz ohar gintezke horien gainetik Kreatzaile bat dagoena. Baina Kreatzailearen gaineko informazioa Biblian aurkituko dugu. Aristotelesek Jainkoa jartzen du kreazio-katearen puntako. Eskema hau kristau teologiarekin erraz uztartzen denez, Santo Tomasek, Elizaren ikusmoldearekin kontraesanik erakusten ez zuen kasuan bederen, Aristotelesen filosofia bere egin zuen, adibidez, ezagutzaren filosofia eta naturaren filosofia. Santo Tomasen bilakaera-katea honelakoa da: landareak, animaliak, pertsonak, aingeruak eta Jainkoa. Pertsona aberea ere bada, baina arrazoimenduna.Emakumearen kasuan ere, zoritxarrez, Aristotelesi jarraitu zitzaion Santo Tomas. Aristotelesek zioen emakumearen izaera hartzaile eta pasiboa ondo ezkontzen zen Bibliako hitzekin, non esaten baita Jainkoak emakumea gizonaren saihets-hezurretik atera zuela. Nolanahi ere, Aristotelesekin konparatuta, kontsolamendu apur bat badute emakumezkoek Santo Tomasekin, zeren eta emakumeak fisikoki bakarrik omen gutxiago. Emakumearen arimak gizonarenak beste

171

balio du. Zeruan gizon eta emakumeak berdinak dira, sexuen arteko aldeak desagertu egiten omen dira eta. Kristau eta juduen artean bazen halako sineste bat. Sineste horren arabera, Jainkoa ez zen zeharo gizona, baizik eta bazuen halako emakume-kutsu edo ama-izaera bat. Emakumeak ere ez al dira, bada, Jainkoaren irudira eginak? Jainkoaren alde femeninoari «Sophia» (jakinduria) deitzen zitzaion. Kontzepzio horrek Erdi Aroan indar pixka bat izan zuen judu eta ortodoxoen artean, baina Mendebaldean ez zen aintzat hartu, Hildegarda mojak (Bermersheim 1098-Rupertsberg 1179) halako bultzada bat eman baldin bazion ere. Mistikoa, botanikoa eta predikaria zen moja hori.

San FrantziskoOtsoa, adiskidea ez ezik, anaia zen San Franziskorentzat. Baina frantziskanismoa ez zen beti gozo-gozoa izan Elizarentzat, ez Santo Tomasen jarraitzaile itsuentzat. Asisko Frantziskoren ideiala natura eta Kreazio osoarenganako maitasuna zen, Jainkoaren obra baita. Kreatzailearen perfekzioari kantari, ez da isilduko. Karitatea eta umiltasuna ezarriko dira xedetzat anaia frantziskotarren artean. San Buenabentura eta Duns Eskoto dira filosofia frantziskotarraren ordezkaririk nagusienak. Arrazoimenaren bidez Jainkoaren gainean jakin dezakeguna gutxi da. Gogora dezagun fedea eta arrazoimena uztartzen nola ahalegindu zen Tomas Akinokoa. Fedearen bidez ere ez hainbeste. Beste bizitzan aseko gara, benetan, Jainkoaz. Baina Jainko gosea edo ezagutu nahia bere-berea du gizonak, eta filosofiak lagun diezaguke horretara iristen Itinerarium mentis in Deum (Adimenaren ibilbidea Jainkoaganantz) du izena gauza horien guztien gainean mintzatzen den San Buenabenturaren obrak. Tomas Akinok zioenaren kontra (borondatea ezagutza arrazionalaren ondoren, etab.), Eskotok esan zuen borondateak bere kabuz hartzen zituela erabakiak, bera zela moralaren oinarri eta gizonaren ahalmenetan lehenengoa. Naturako legeak eta arau moralen balioa Jainkoaren borondateak hala nahi izatea besterik ez da. Ez daiteke esan irrazionalak direnik, baina beste arau batzuk ezar zitzakeen Jainkoak. Politena da Eskotok, Maria Sortzez Garbiaren tesia defendatzeko, zer argudio erabili zituen. Santo Tomasen ustez, Ama Birjina Sortzez Garbia zela artean ez baitzen

172

dogma, jatorrizko bekatuak denak afektatuko beharko zituzkeen. Eskotok, Amabirjina Sortzez Garbia zela ikusteko, laburbildurik honela erabaki zuen auzia: Jainkoak ahal zuen, nahi zuen eta egin egin zuen. Potuit, decuit, ergo fecit.Buridanen –Eskotoren dizipulua– asto arrazoitsuaren ipuina kontatuz amaitu behar dugu. Goseak lehertzen astoa. Bi gaitzerukada gari ipini zizkioten aurrean. Arrazoimenaren arabera, berdin zenez batetik zein bestetik hasi, erabaki ezinik goseak akabatu zuen. Jateko borondateari bakarrik kasu egin izan balio, ez zuen diskisizio horietan bere burua galduko. Gaitzeru batetik edo bestetik, bietako batetik hasi izan balitz, non edo handik hasi behintzat, orduan astoaren jokabide horri kontingentismoa edo boluntarismoa deituko geniokeen.

KantEmmanuel Kant 1724an jaio zen Königsberg hirian, Prusiako ekialdean. Oso familia kristaua zen berea. Bere erlijiotasun propioa ere garrantzizkoa da haren filosofiaren barruan. Harentzat, Berkeleyentzat bezalaxe, oso inportantea zen fede kristauaren ardatzari eustea. Kantek irizten zion, pertzepzioa nahiz arrazoimena, biak zirela oso garrantzizkoak mundua hautemateko garaian. Kantek, neurri batean, arrazoi ematen zien Humeri eta enpiristei: pertzepzioen bidez hautematen dugu munduari buruzko gure jakintza osoa. Baina ez zen horrekin bakarrik konformatzen. Gero, arrazionalistengana hurbiltzen da: gure arrazoimenak ere zer esan handia du mundua nola hautematen dugun jakiteko. Badira gaitasun batzuk gizakiaren buruan, munduaren gainean dugun kontzeptua determinatzeko. Ikusten dugun guztia honela hautematen dugu: espazioan edo denboran zehar gertatzen den fenomeno gisa. Kantek honela deitzen die Denbora eta Espazioari: «gizakiaren sentsibilitatearen bi formak». Eta azpimarratzen du gure kontzientziako bi forma horiek edozein esperientzia baino lehenagokoak direla. Horrek esan nahi du esperimentatu baino lehenago badakigula dena delakoa hautemango dugula denboran zehar eta espazioan gertatzen den fenomeno gisa. Ez baita posible arrazoimenaren «betaurrekoak» kentzea. Gauza oso diferenteak ikusiko ditugu, adibidez, Txinan edo Kanadan jaiotzen bagara. Baina edozein lekutan (ez dago beste modurik), espazioaren eta denboraren baitako prozesu

173

gisa ikusten dugu mundua. Aldez aurretik esan dezakegun zerbait da hori. Kanten ideia da denbora eta espazioa gizakiaren osaerarekin uztartuak daudela. Denbora eta espazioa, batez ere, gure arrazoimenaren kualitateak dira, eta ez kanpokoak edo munduarenak. Horrek esan nahi du gizakiaren kontzientzia ez dela arbel pasibo bat, kanpotik iritsitako sentsazioak jaso baino egiten ez duena. Gauzak aktiboki moldeatzen dituen entea da. Kontzientziak gogor lan egiten du munduren kontzeptua osatzen. Agian, urarekin konpara genezake: urak, ontzira botatzen dugunean, ontziaren forma hartzen du. Era berean, gure sentsazioak moldatu egiten dira «sentsibilitate formetara». Kantek zioen ez zela bakarrik gure kontzientzia gauzetara moldatzen, baizik eta gauzak ere moldatzen zirela gure kontzientziara. Kantek deitzen zion giza jakintzaren gaineko «bira kopernikarra» Hori adibide bat besterik ez zen. Adierazi nahi zuen ideia berria zela. Kopernikok Lurra Eguzkiaren bueltan biraka zebilela, eta ez alderantziz, esan zuenean bezalakoa. Arrazionalistak ahaztuxeak ziren esperientziaren garrantziaz. Enpiristek ez zuten ikusi nahi gure arrazoimenak ere baduela zerikusirik munduaren pertzepzioarekin. Humeren ustez, «kausa-efektu» legea hautemanezina zen gizakiarentzat; Kanten arabera, berriz, giza arrazoimenaren partea da. Gogoratu Humek zioena: ez zitekeen hauteman billarreko bola beltza zenik bola zuria mugimenduan hastearen kausa. Baina, hain zuzen, Humek ezin probatuzkotzat jotzen zuena, Kantek giza arrazoimenaren kualitatetzat hartzen du. Kausaren legeak modu absolutuan agintzen du, zeren giza arrazoimenak gertatzen den guztia hautematen baitu kausa-efektu erlazio gisa. «Gauza hori berez zer den» eta «niretzat zer den» bereizten ditu Kantek. Horixe izan zen Kanten ekarpenik handienetakoa. Inoiz ere ez dezakegu jakin gauzak bere baitan nolakoak diren, baizik eta jakin dezakeguna da guri nola azaltzen zaizkigun, guk nola ikusten ditugun. Alabaina, edozein esperientziaren aurretik esan dezakegu gizakiaren arrazoimenak nolatsu hautematen dituen gauzak. Mendira joatekotan bagara, aldez aurretik ezin dezakegu jakin han zer ikusiko dugun, baina badakigu, ikusten duguna ikusten dugula, denbora eta espazioaren baitan ikusiko

174

dugula. Gainera, hau ere badakigu: kausaren legea gainean daramagula, gure kontzientziari itsatsita daramagula. Kantek bi elementu aipatzen ditu: «ezagutzarako materiala» eta «ezagutzaren forma». Zer ote dira? Batak esan nahi kanpoko baldintzak eta ez dakigu ezer horietaz, hautematen ditugun arte. Besteak adierazten ditu gizakiaren barne baldintzak, hau da, dena hautematen dugula denboran zehar eta espazioan ematen den gertakari gisa, eta, gainera, lege kausal haustezinari jarraitzen zaizkiola prozesu horiek. Honi deitzen zaio «ezagutza-forma». Kantek esan zuen hau ere, alegia zeharo zehazturik dagoela gizakiak arrazoimenaren bidez jakin dezakeena. Badakigu, noski, Kanten aurreko filosofo haiek zein gai sakonak tratatzen zituzten, adibidez gizakiak arima hilezkorrik ba ote duen, jainkorik baden, natura partikula zatiezinez osatua ote zegoen, edo unibertsoa finitua ala infinitua ote zen.Kantek uste zuen gizakiak ez dezakeela lor jakintza ziurrik gai horiei buruz, baina ez du baztertzen planteatzea bera. Pentsatzen zuen arrazoiak gizakiaren jakintza-muga baino haratago jotzen zuela. Aldi berean, gizakiaren izaerak edo arrazoimenak bere-berea eta berezkoa du arazo horiei buruz galdetzea. Baina mundua nondik datorren galdetzen dugunean eta erantzunak eztabaidatzen ditugunean, gure arrazoia «hutsik» dago, ez baitauka inolako materialik (zentzumenen materialik) aztertzeko. Ez dauka inolako esperientziarik. Izan ere, inoiz ez dugu hauteman (ez hemendik eta ez handik) errealitate ikaragarri hori. Geu ere errealitate horren parte txiki bat gara..

Dena dela, gure arrazoimenaren kualitate bat da gauzak nondik datozen galdetzea. Eta ahaleginik handiena egingo dugu azken galdera zailei erantzuten. Ordea, inoiz ez dugu aurkituko erantzun ziurrik, gizakiaren arrazoiak ez dauka-eta erantzuteko materialik. Munduak hasiera baduela esatea bezain zentzuduna da ez duela esatea. Bata zein bestea irudikaezinak dira arrazoimenarentzat. Hemen hesi batean korapilatuta bezala geratzen gara: existitu al daiteke zerbait inoiz hasierarik izan ez duena?. Baina ezer sor al daiteke ezerezetik? Ba al dago inor galdera horiei erantzuteko kapaz denik?

175

Azkenik, porrota segurtatua daukagu, baldin eta arrazoimearen bidez Jaikoaren existentzia argitu nahi badugu. Badakizue Descartesek zer esaten zuen:

Bada Jainkoa, nik badudalako izaki perfektu baten ideia.Aristotelesek eta Akinoko Santo Tomasek, berriz, argudio hau erabili zuten:

Jainkoak izan beharra dauka, gauza guztiek hasierako kausa bat behar baitute.

Kantek ez zuen onartzen Jainkoaren existentziari buruzko bi froga horietatik batere. Horrela, erlijioak eta fedeak betetzen dute esperientziak eta arrazoimenak uzten duten hutsunea. Hala ere, Kant ez zen horretan geratu. Ez zen konformatu bi argudioak baztertzearekin, eta arazoa fedearen esku uztearekin. Kantek (ere) pentsatu zuen ezinbestekoa zela gizakiaren moralerako hau suposatzea:

Gizakiak badu arima hilezkor bat, bada Jainko bat, eta gizakiak askatasuna du nahi-eran jokatzeko (libre albedrío).

Beraz, nolabait esateko, Kantek atzeko atetik sartzen du Jainkoa. Baina ez da arrazoimena gauza horiek argitu dizkiona, fedea baizik. «Postulatu praktikoak» deituko die. Horrekin esan nahi zuen beharrezkoa zela zerbait onartzea gizakiaren moralerako, eta zioen:

Moralki behar-beharrezkoa da Jainkoa badela suposatzea. Mundu honetan pertsona onak eta gaiztoak daude, eta, askotan, hemen ez da justiziarik egiten, perbertsoa litzateke eman zaigun lege moralak bere baitan justiziaren bermerik ez izatea.

Humek esan zuen ezin zela frogatu ona zer eta txarra zer zen, ezin delako deskripzio hutsetik (da) derrigorrezko izan beharrera iritsi (hala izan behar du). Humeren ustez, ez arrazoimenak eta ez gure zentzumenek esan zezaketen ona eta txarra zer ziren, baizik eta sentimendu kontua da. Kantek besterik dio. Harentzat ongiaren eta gaizkiaren arteko aldea nabarmena zen. Kasu horretan, bat zetorren arrazionalistekin:

Gizakiaren arrazoiak berezkoa du (arrazoiaren kualitate bat gehiago da) ongia eta gaizkia bereizten jakitea.

Kanten esanetan, gizaki guztiok dugu «arrazoimen praktikoa», hau da arrazoitzeko gaitasuna, eta horrek esaten digu, une bakoitzean, moralki ona eta moralki txarra zer den.

176

Kantena da lege moral unibertsalaren kontzeptua. Lege horrek fisikako legeen balio bera dauka. Balio du pertsona guztientzat, edozein gizartetan eta garai guztietan. Beraz, ez digu esaten nola jokatu behar dugun halako edo bestelako egoeran aurkitzen bagara, baizik eta nola jokatu behar dugun beti, egoera guztietan. Eta derrigorrezkoa da betetzea (betebehar kategorikoa da). Gero ohar batzuk egin zituen. Oharrak edo formulazio diferenteak. Beti honela jokatu behar duzu:

a) zure jokabidea lege unibertsal bihur dadin nahi izan behar duzu, b) pertsona tratatu behar duzu bere baitan helburu balitz bezala eta ez beste gauza baterako bitarteko gisa, c) zeu burua ere ez dezakegu erabili zerbait lortzeko bitarteko huts bazina bezala.

Ez al da gure artean beti esan izan dena: ez iezaiozu inori egin zeuretzat nahi ez duzunik?Kantentzat lege morala da kausalitatearen legea bezain absolutua eta guztiz orokorra. bide batez esanda, arrazoimeaaren bidez frogatu ezin dena, baita baztertuezina.Kantek lege morala deskribatzen duenean, gizakiaren kontzientzia deskribatzen ari da. Ez dezakegu frogatu kontzientziak dioena, baina badakigu. Zerbait egiten baldin badugu, gure betebehar morala dela uste dugulako, orduan ekintza morala da. Horregatik, Kanten etikari deitzen zaio betebeharraren etika. Kanten esanetan, jarrera da erabakigarria ekintza moral baten aurrean gauden ala ez jakiteko. Guk intentzio ona-edo esaten dioguna. Gauzak ondo atera ez arren, saiatu bazara ondo egiten, moralki ondo jokatu duzu. Intentzio onaren etika izango litzateke hori. Descartesen antzera, Kantek ere gizakia bitan banatzen du: gorputza eta arrazoimena. Zentzumenen jabe garenez, Kanten ustez, lege kausal haustezinen mende bizi gara. Geuk ez dugu erabakitzen zer hauteman. Pertzepzioak gure baimenik gabe iristen zaizkigu, baina gure izaeran eragiten digute. Ez ditugu zentzumenak bakarrik, arrazoimena ere badugu. Gure «arrazoimen praktikoa» betetzen dugunean bakarrik egin ditzakegu aukera moralak, eta orduan hitz egin dezakegu albedrio libreaz.

177

Kierkegaard (1813-1855)Kierkegaard, batez ere, Hegelen aurka altxatu zen. Pentsatzen zuen erromantikoen filosofia unitarioak eta Hegelen historizismoak ito egin zutela gizabanakoak bere bizitzari buruz behar zuen ardura. Kierkegaardentzat antzekoak ziren erromantikoak eta Hegel. Ez zen gizon baikorra. «Europa osoa porrotera doa», esan zuen. Pentsatzen zuen bizi zela inork ezertarako gogorik ez zuen garai batean. Batez ere, elizaren suhartasun faltaren aurka erreakzionatu zuen, eta gogotik krititatu zuen guk «igandeetako erlijioa» deituko geniokeena.Kierkegaardentzat erlijioa eta arrazoimena ziren sua eta ura bezala. Ez da aski «egiazkoa» kristautasuna dela esatea. Kristau fedea da Kristoren lorratzak jarraitu behar dira. Adierazi zuen Hegelen «egia objektiboek» ez zutela inolako garrantzirik gizabanakoaren bizitzan. Kierkegaardentzat hil ala bizikoa zen: «niretzako egia». Uste zuen Hegel ahaztu egin zela bera ere gizakia zela. Funtsezkoa da bakoitzaren existentzia. Gizakiak jardunean ari denean eta, batez ere, erabaki handiak hartzen dituenean erlazionatzen da bere izatearekin. Budak bezalaxe, Kierkegaardek kontzientzia argia zeukan biziaren laburraz. Hau ere esan zuen:

Egia subjektiboa da. Baina argi horrekin zer esan nahi zuen, hauxe:

Benetako egiak pertsonalak dira. Horiek bakarrik dira «niretzako egiak».

Bi gauza bereizi behar dira: Arazo teoriko-filosofikoa, Jainkorik baden, eta arazo horren aurrean hartzen dugun jarrera edo horrekiko erlazioa. Arrazoiaren bidez jakin ditzakegunak gauzak hutsalak dira.

Paradoxa bat. Badakigu 4+8=12. «Gure arrazoiaren egiak». Descartesen ostean, filosofo guztiak arduratu dira era horretako egiez. Baina hilzorian aurkitzen garenean egia horiek kezkatuko gaituzte? Ez, noski. Era horretako egiak «egia objektiboak» eta «unibertsalak» dira, baina niri bost axola nire existentziaz mintzo naizenean. Ez dakigu beste pertsonak maite ote gaituen ala ez. Hor ez dago beste erremediorik: sinetsi edo esperantza izan. Baina horrek kezkatzen gaitu, eta ez triangeluaren angeluen

178

batuketa 180º ote den. Inork ez du pentsatzen «lege kausaletan» eta «forma kontzeptualetan» lehenengo musua ematean. Kierkegaardek honela idatzi zuen:

Jainkoa objektiboki uler badezaket ez dut sinesten; baina, hain zuzen ere, ezin dudalako sinesten dut.

Ez al zuen Arrazoi osoa? Funtsezkoa ez da egiazkoa eta benetakoa kristautasuna den ala ez, baizik niretzat zer den egiazkoa. Batzuetan, zorrotzegia ere bazen. Honelakoak jaulki ohi zituen sarritan:

Multzoa gezurra da, egia beti gutxiengoan dago. Hiru fase aipatzen zituen:

Estetikoa, etikoa eta erlijiosoa. Fase estetikoak bizi dena momentuan momentukoa bizi nahi eta beti plazer bila dabil. Ona da: ederra, politika eta atsegina. Zentzumenen munduan bizitzea da hori. Angustia ere izan omen daiteke kasik positiboa. Bat egoera existentzialean dagoen seinale. Fase etikoa. Seriotasuna eta hautapen kontsekuenteak irizpide moralen arabera. Funtsezkoa da batek jakin dezala jarrera egokia «zuzenaren» eta «okerraren» aurrean. Beste batzuek fedea hautatzen dute plazer estetikoa eta arrazoiaren aginduen aurretik.

MarxNola Kierkegaardek ala Marxek, Hegel hartu zuten abiapuntu, nahiz modu ezberdinean. Biak daude Hegelen idealismoaren aurka, edo bere «espiritu unibertsalaren» kontra. Modu orokor batean esateko, sistema filosofiko handiak Hegelekin amaitzen dira. Gero etorriko dira «filosofia existentzialista» edo «filosofia ekintzailea». Marxek ikusi zuen filosofoek, ordura arte, ez zutela egin mundua interpretatu baino. Orain egin behar dena da aldatu. Hortaz, Marxen filosofiak dauka xede praktikoa eta politikoa. Marx filosofo materialista zen, baina ez Antzinateko atomistak edo XVII. eta XVIII. mendeko materialismo mekanizistan babestua. Alabaina, pentsatzen zuen gizarteko baldintza materialek erabakitzen zutela pentsamoldea. Era

179

berean, historikoki eboluzionatzeko erabakigarriak ziren baldintza materialak. Baldintza materialek sortzen dituzte baldintza espiritual berriak. Marxek bereziki azpimarratu zuen hau:

Gizarteko indar ekonomikoek eragiten dituzte aldakuntzak, eta horrela egiten diote bultza Historiari.

Produkzioa esklaboen lanean oinarriturik zegoen. Horregatik, hiritar esku-txuriek ez zeukaten produkzioa hobetu beharrik asmakuntza praktikoen bidez. Horixe da adibide bat, non garbi ikusten den baldintza materialek nola pentsarazten duten gizarteari buruz. Marxek gizartearen ardatza deitu zien gizarteko baldintza material, ekonomiko eta sozialei. Bestetik, gainegitura deituko die gizartearen pentsaerari, erakunde politikoei, legeei, eta bereziki erlijioari, moralari, arteari, filosofiari eta zientziari. Marxek irizten zion baldintza materialek josten zituztela, aldez edo moldez, gizartean dabiltzan pentsamendu eta ideiak. Baina onartzen zuen badagoela erlazioa oinarriaren eta gainegituraren artean. Ondorioz esaten dugu Marx materialista dialektikoa zela. Gizartearen oinarrian hiru estadio bereizten zituen:

a) produkzio-baldintzak, b) produkzio-indarrak, c) produkzio-erlazioak.

Lehenengo puntuan, zer baldintza eta baliabide natural dauden aztertzen du. Nolabait esateko, klima eta lehen gaiei buruz ari da. Horrek guztiak osatzen du gizartearen zimentarria, eta garbi mugatzen du gizarte horrek zer-nolako produkzioa izan dezakeen. Horrekin batera, garbi ikusten da gizarte mota horrek zer eratako kultura izatera irits daitekeen ere.Bigarren puntuan, Marxek gogoratzen dizkigu lanabes eta makina-motak. Hirugarren puntuan, zera aztertuko du: ea nor den produkzioko medioen jabea, zer lan-antolaketa dagoen, hau da, lanaren banaketa eta jabetzarekiko lotura. Ondorioz, esan dezakegu gizartearen produkzio-moldeak erabakitzen dituela baldintza politikoak eta ideologikoak. Ez da kasualitatea gaur ezberdin pentsatzea, moral desberdina izatea, feudalismoaren garaiarekin konparatuta.

180

Marxek, bestalde, esan zuen klase menderatzaileak erabakitzen zuela zer den ona eta zer den txarra. Izan ere, historia osoa klase-borrokan oinarritua dago. Hau da, historiak erakusten du, beste gauza guztien gainetik, produkzioko medioen jabea nor izango den. Egia da Marxek onartu zuela gainegitura oinarriarekin erlazionaturik zegoela eta ideiek izan zezaketela halako eragin bat, baina ez zuen onartzen gainegiturak bere kasako historia zuenik.Historiaren fase guztietan eman da bi klase sozial gorenekoen arteko antagonismoa: antzinatean, hiritar librea eta esklaboaren artekoa; Erdi Aroan, jauntxoen eta morroien artekoa; geroago, noble eta burgesen artekoa; eta, azkenik, kapitalismoaren eta langileen artekoa. Hau da, antagonismoa dago beti produkzio-medioen jabe direnen eta ez direnen artean. Goiko klaseak boterea edo aginpideari uko egin nahi ez dionez, iraultza da bide bakarra aldaketa sortzeko. «Esadazu zer lan-mota egiten duzun, eta esango dizut nor zaren»Argitu behar da Marx bere garaiaren produktua zela, eta orduko testuinguruan ulertu behar direla gauza asko.

DarwinShrewsbury hirian jaio zen Darwin, 1809an, eta Londresen hil zen, 1882an. Marx, halabeharrez, hurrengo urtean hil zen. Ordukoa da Engelsen komentario hau:

Darwinek natura organikoaren legeak aurkitu zituen bezala, Marxek aurkitu zituen gizadiaren garapen historikoaren legeak.

XIX. mendearen erdi aldera naturalismoak agintzen zuen. Naturalismoa esaten denean esan nahi da ez dela onartzen beste errealitaterik, baizik eta natura eta mundu hautemankorra. Ikertzaile naturalista bat naturako gertaeraz arduratzen da, eta ez espekulazio arrazionalistetan eta ez inolako errebelaziotan. Hitz hauek dira klabeak: natura, ingurugiroa, historia, eboluzioa eta hazkuntza. Marxek esan zuen gizartearen oinarri materiala zela gizakiaren ideologiak eragiten zituena. Darwinek demostratu zuen gizakia zela garapen biologiko luzearen ondorioa, Freudek, bere aldetik, erakutsi zuen, subkontzientearen azterketaren bidez, gizakiaren jokamolde asko, sarritan, gure animalia-instintutik datozela.

181

Marxek eta Freudek esplikazio mitologikoei aurre egin behar izan zien bezalaxe, Darwinek aurre egin behar izan zion Elizaren ikuspegiari, hau da, Elizak gizakia eta animalien sorkuntzari buruz zuen pentsamoldeari. Espezieen jatorria liburuan, Darwinek bi teoria edo tesi aurkeztu zituen: batetik, esan zuen gaurko landare eta animalia guztiak aurreko forma primitiboetatik datozela. Beraz, eboluzio biologikoaren bideari eutsi zion. Bestetik, selekzio naturalaren teoria aldarrikatu zuen. Animalia-espezieak aldaezinak zirela aspaldiko kontua zen, Aristotelesen garaikoa, bere filosofiaren zutabe nagusia. Baina Darwinen garaian ikerketa eta aurkikuntza garrantzitsuak egin ziren. Berriro ere koloka geratu ziren ideia tradizionalak. Geologorik gehienek «krisiaren teoria» defenditu zuten. Hau da, Lurra behin baino gehiagotan suntsitua izan zela uholde, lurrikara eta beste hondamendi batzuen bidez, eta hemengo bizitza zeharo desagertarazi zutela. Bibliak ere kontatzen du horrelako katastrofe bat: Dilubio unibertsala. Esan ohi da euri-tantak ez duela zulatzen harria kolpearen indarragatik, baizik eta urte luzeetako jardunari esker. Lyellek pentsatzen zuen aldaketa txiki eta mailaz mailakoek, denbora luzeko jardunean, natura zeharo alda zezaketela. Darwinek 300 milioi urte bota zizkion Lurrari. Eta behar zuen denbora hori, bestela Lyellen eta Darwin beraren teoriek ez zeukaten zentzurik, zeren denbora luzearen premia erabatekoa baitzen naturan aldaketak izateko. Gaur egun badakigu Lurrak 4.600 milioi urte dituela. Darwinek ikusi zuen, eta bere begiekin ikusi ere, lurralde batetik bestera, animalia-espezien artean oso alde txikiak zeudela. Galapagoak irletan egin zituen behaketa garrantzitsuenak. Irla horietan tortoka erraldoiak topatu zituen, baina berehala ohartu zen irla batetik bestera aldeak zeudela dortoken artean, alde txikiak baina aldeak. Jainkoak nahi ote zuen irla bakoitzerako dortoka mota diferentea sortu? Oraindik harrigarriagoa da pinzoiekin (txoriak) egin zuen ikerketa. Esate baterako, mokoaren forma diferentea dute batzuek eta besteek irla honetan edo hartan, segun eta jateko zer harrapatu behar duten. Beraz, pinzoi bakoitza bere mediora moldatu zen. Darwinen puntu klabea hau da:

182

Ez dago behi edo ardi berdinik, ez dago garagar edo gari-ale igualik., ez zakurrik edo belerik eta zozorik. Espezie bakoitzaren barruan indibiduoak daude, eta ez dago elkarren berdinik.

Darwin eboluzioaren mekanismo unibertsalaren bila zebilen, eta, azkenean, aurkitu zuen. Selekzio naturala da klabea. Bizitzaren lehian ingurumenera ongien moldatzen denak dauka bizirauteko posibilitaterik handiena, eta horrek aterako du aurrera bere arraza. Borrokarik gogorrenak gertatzen dira elkarrengandik gertuen dauden espezieen artean. Izan ere, elikadura bera behar dute eta hori banatu egin behar. Zenbat eta gogorragoa izan existitu nahiak eragindako borroka, orduak eta azkarragoa izango da eboluzioa. Baina ez da elikadurarena bakarrik. Oso garrantzitsua de beste animalia batzuen harrapakina ez izatea ere. Ez da kasualitatea cactus asko pozointsuak izatea. Basamortuan kasik cactusa baino ez da hazten, eta ona balitz hango abereek laster irentsiko lukete.Selekzioa etengabea da, eta inguru jakin batera ongien moldaturik daudenek iraun egiten dute. Dena dela, toki batean abantaila dena, derrigorrez ez da hala beste batean. Galapagoak irletako pinzoi batzuentzat oso garrantzizkoa zen hegan arin egitea. Baina ez litzateke hain garrantzizkoa izango baldin eta janaria lurretik bildu beharko balute. Esan dezakegu bizitzaren eboluzioan dagoen «lehen gaia» dela espezie bereko indibiduoen artean izaten diren etengabeko bariazioak eta umaldi bakoitzean egiten dituzten kume-sail handiak. Izan ere, asko jaio behar, horietatik gutxi ateratzen baitira bizirik. Selekzio naturala da eboluzioaren indar eragilea, existitu nahiaren borroka bipilean. Selekzio naturalaren ondorioa nabarmena da: indartsuenek edo ongien moldatzen direnek egiten dute aurrera. Mutazioez zerbait esateko garaia da. Kopiatzen den zelula ez da guztiz berdina ama-zelularekiko. Normalean, mutazio horiek ez dute garrantzirik, baina batzuetan izan litezke gaitz-sortzaileak. Baina hau ere esan behar da: mutazioak, sarritan, izan daitezke positiboak ere, bizi behar duen habitatera hobeto moldatu eta existitu nahiak berekin duen borrokan hobeto defenditzeko.Gauza bat bitan banatzen den guztian, mutazioak dira kausa eta espezie berriak sortzen dira. Horrela, urte askoren poderioz, sortu diren animalia mota diferenteak. Gaur egun,

183

milioi bat espezie baino gehiago bizi dira, eta hori ez da Lurrean bizi izan diren animalien zati bat baino. Landareak ere, seguruenik, hasierako zelula primigenia hartatik datoz. Darwin filosofatzen aritu zen lehenengo zelulari buruz. Esaten zuen balitekeela lehenengo zelula materia inorganikotik sortzea. Eta idatzi zuen:

... irudika ahal bageneza urmael bat amoniako, fosforo, argi, elektrizitate eta abarrekin eta kimikoki osagai proteiniko bat sortu urmael horretan, aldaketa konplexuagoak murgiltzeko prest legokeena...

Gaurko zientzialariek arrazoi eman diote Darwini. Hain zuzen ere, uste dute biziaren hasiera urmael horretan dagoela. Lur honetako bizitza oro, landareak eta animaliak, sustantzia beraren inguruan osatua dago. Biziaren definiziorik errazena hau da: sustantzia bat, disoluzio nutritibo batean bi parte berdinetan zatitzeko gaitasuna duena. Prozesu honen arduraduna da ADN deitzen diogun sustantzia. ADNren bidez adierazten dira zelula bizi orotan dauden kromosomak edo material genetikoak. Era berean, ADN molekula ere esaten zaio. Hain zuzen ADNa da molekula oso konplexua edo makromolekula bat. Arazoa da nola sortu ote zen lehenengo ADN molekula. Azken gauzatxo bat. Darwin bera ere izugarri harritu zuen begiak. Ez zitzaion buruan sartzen begia bezalako gauza ikaragarri bat nola zitekeen gara selekzio naturalari esker, besterik gabe.

Gure aroaExistentzialismoa. Paul Sartre (1905-1980) izan zen ezagunena existentzialisten artean. Sartrek esan zuen existentzialismoa humanismoa zela, hau da, abiapuntutzat gizakia hartzen dutela. Existentzialismoaren filosofia honela denifi daiteke: «gizakiaren egoeraren analisi errukigabea, “Jainkoa hil denean». Espresio hori Nietzscherena da. Gizakia da izaki bakarra bere existentziaz kontzientzia duena. Pertsona izatea oso ez berdina da arroka izatetik.Sartrek dio gizkaiaren existentzia beste edozein esanahiren aurrekoa dela. Beraz, nire existentzia nire esentziaren aurrekoa da.

184

Sartreren ustez, geuk erabaki behar dugu nola bizi nahi dugun; inprobisatzera kondenaturik gauden antzerkiko aktoreak gara. Gizakia ohartzen denean bizi dela, baina hil egin behar duela, eta zeri heldurik ez duela, orduan horrek angustia sortzen dio. Gogora dezagun Kierkegardek ere hitz egin zigula angustiaz. Sartre haratago joan zen. Gizakia atzerrritar sentitzen da zentzurik gabeko munduan: (alienazioa). Munduan atzerritarra izateak honako sentimendu hauek sortzen ditu: desesperazioa, asperdura, nazka eta absurdoaren sentimendua. Sartreren ustez, gizakia egin duen guztiaren erantzule da. Sartre ez da nhilista bat; uste du bizitzak izan behar duela zentzuren bat, eta hori geuk aurkitu behar dugu. Ez da estatu bateko hiritar, soilik; zibilizazio planetarioan bizi gara.

Leherketa itzelaGertatzen da unibertsoko galaxia guztiak mugimenduan daudela, eta bata bestearengadik urrutzen ari dira, eta abiadura handian. Horrek esan nahi du galaxien arteko distantzia gero eta handiagoa dela. Globo zuri bat bagenu puntu beltzekin, globoa puztu ahala puntu beltzak urrundu egingo lirateke elkarrengandik. Behin batean, orain dela 15 mila milioi urte inguru, uninertso osoko materia zona txiki batean kontzentraturik zegoen. Materia hori hain zen konpaktua, grabitateak zeharo berotu zuen, eta lehertu egin zen; leherketa horri big bang deitu zioten. Leherketa horrek norabide guztietan jaurtiku zuen materia, eta hoztu ahala osatu ziren galaxiak, izarrak, ilargiak eta planetak. Bibliografia: El mundo de Sofia oinarri dela, beste hainbat irakurketarekin batera, eta neure gogoeta propioak.

185

18Azkeneko atal hau rufinoren nortasuna eta ideologiarekin lotuko dugu. Dena den, ez pentsatu guk ezer asko egingo dugunik, baizik eta idatzitako artikulu batzuk hona ekarri, horietan ederki islatzen baita haren pentsamendua. Identitatearen ezagugarrietatik hasiko gara. Berrikitan idatzitako artikulua da. Esanguratsua.

Identitatearen ezaugarriakEz dit balio «txino sentitzen naiz» esateak, txino izateak dituen ezaugarriekin koherentea ez banaiz Identitatea positiboan bakarrik defini daiteke. ‘Izatea’ darama bere baitan. ‘Ez izatea’ ez da sartzen identitatearen barruan; ezta ‘sentitzea’ ere. Nire ustez, definitu behar den guztia baiezka definitu behar da. Ausartuko nintzateke esatera identitatea elementu objektiboz bakarrik dagoela osatua eta ez duela onartzen elementu subjektiborik. Nire iritzi apalean, ideologiak soilik, praxirik gabe, ez du definitzen identitatea.Izateak konkretatzen du identitatea, adibidez «ataundarra» da. Ezezka ez dago definitzerik, ezezka eman daitezkeen definizioak infinitua baitira. Sentitzeak ere ez du ezer esan nahi, baldin eta sentitze horrek adierazten duenarekin inolako konpromisorik ez baduzu. Esate baterako, ez dit balio «txino sentitzen naiz» esateak, txino izateak dituen edukiekin koherentea ez banaiz; adibidez, Txinako kultura ezagutu, kontsumitu eta abarrekin. Horregatik dago identitatea elementu objektiboz osatua. Azkenik, ideologia hutsa, praxirik gabe, horixe da: hutsa. Esan dezaket ozen nahiz garrasika kristaua naizela, baina praktikan ez badut betetzen horrek eskatzen didana, ‘ez izatera’ pasatzen naiz, definizioak infinitua diren tokira. Eta horrek ez nau definitzen subjektiboki baino.Hona identitate baten zantzu nagusiak: «Herri txiki bateko baserrian jaio zen, 1945ean. Zortzi senideetatik zazpigarrena da. Bertso giroan hezi zen etxean. Gero, bizitza osoan zehar jarraitu dio bertsolaritzari, bide batetik edo bestetik. Seminariora joan zenean ikasi zuen gaztelaniaz; latina eta beste hizkuntza batzuk ere apur bat ulertzen ditu. FP1 egin eta ajustadore jardun zuen fabrika batean. Gero, haltzari fabrikan bulegari. Geroago, beste fabrika batean, han ere bulegari. Ondoren, maisu ikasi eta euskarako irakasle izan da 26 urtez. Kristau kultura hezurretaraino sartu zioten. 25 urtetik aurrera gauza asko kuestionatu ditu erlijioari buruz;

186

oraindik tarteka elizara joaten da. Euskarazko nahiz erdarazko kultur produktuen kontsumitzailea da. Gaztelaniaz gehiago irakurtzen du, baina %99 euskaraz idatzi: artikulu asko eta liburu batzuk ere bai.»Beste lagun batzuekin batera, taberna ipini zuen ikastolaren alde. ‘Medicus Mundirekin’ kooperatzen du. EE alderdian egona da. Tortura eta gerra zikina beti salatu ditu. Borroka armatuaren kontra atera da kalera. Demokrazian, opzio politiko guztien aukera berdinak errebindikatzen ditu. Tarteka psikiatrarengana joan izan da. Xabi Alonsori txalo egin zion...»

Burlak eta burlak Aurrekoan, Ordizian, eliz kaletik barrena gindozela, erreziklatzeko kristalak biltzen diren container baten gainean idatzirik, honako esaldi makabro hauek eta antzeko beste batzuekin egin genuen topo: «Irene, espera, ahora llegan tus piernas» eta «¿Que dijo Irene Villa?». «¡Ah!, no siento las piernas». «Euskaldun izateko, ekintza hauek, ezinbestekoak direla norbaitek demotratzen baldin badit, nik ez diat euskalduna izan nahi», bota zidan aldameneko lagunak. Ni isilik geratu nintzen, hitza eztarrian trabaturik. Letrero hura irakurtzean ileak zutitu, oilo-ipurdiak atera eta hotzikarak hartu zidan gorputz osoa. Demagun gertatu zitzaiona gertatzea justifiturik dagoela, baina ba al dago eskubiderik, eta motiborik horren kontura orain horrela burla egiteko? Zer espero dezakegu horrelakoak idazteko kapaz diren «irautzaileengandik?». Besterik ezean geure osasun mentalarengatik, sentiberatasun apur bat gehixeago eskatuko nuke. Mesedez! 1994/08/30, berritua.

Autodeterminazioaren banderaAtodeterminazioa hitz magiko bilakatzen ari zaigu. Nik, badaezpada ere, beste behin gehiago aldarrikatu nahi nuke eskari hori. Horrek ez dit eragozten, ordea, hitz magiko horrekin zertan ibili garen apur bat aztertzea, eta, horretarako, historiari erreparatu behar. Autodeterminazioa oso berrikitan asumitu du hemen jenderik gehienak, eta oso berrikitan azaldu da

187

kalera bandera bakar eta absolutu moduan. Zeinen memoria ahulekoak garen! LKI, EMK, PCE?... ziren orduan manifestazioetan «au-to-de-ter-mi-na-zi-o-a» oihukatzen zutenak eta «in-de-pen-den-tzi-a!» oihu ozenagoarekin estaltzen zuten beste batzuek haien ahotsa, eta harrika ematen ez bazieten gutura! Beraz, ez dago beste erremediorik: klaudikatu duela onartu nahi ez duenak ere eboluzionatu egin duela edota bere planteamentuak aldatu dituela onartu beharko du, gutxienez. Mingarriena da, ordea, aldatzekotan ere hark jotako musikaren arabera mugitu behar dela; berak markatzen ditu denbora, espazioa eta gaineratiko guztiak, eta hari egoki iruditu aurretik, zerbaiten ganbioa egin duten guztiak traidoreak dira. Beste gauza inportante bat ere esan beharra dago: Euskal Herriak Estatuarekin hitzarmen bat dauka; Gernikako Estatutua da hitzarmen hori. Ni ez naiz orain hasiko txarra den, ona den ala erdipurdikoa den aztertzen; bere garaian horixe sinatu genuen eta errespatzea beste erremediorik ez daukagu; errespetatzea eta errespetaraztea. Horrek ez du esan nahi, noski, Euskal Herriaren aspirazioak hor amaitzen direnik, baina momentu honetan dagoen txantaje-sentsazio, giro nahasi eta abagadunea ez dira egokiak ezer mugitzen hasteko. Gaurko marko politikoa zapaltzaile eta errepresibotzat hartzea ez da juxtua (Beste kontu bat da, eta beste kontestu batean sartu behar dira, Estatuak egin dituen astakeria itzelak). Sarri askotan gertatzen dena da situazio bat imajinatzen dela, gero situazio hori predikatzen eta, azkenik, situazio hori eman dadin medioak ipintzen. Esate baterako, «Estatutuarekin presoak kalera» ez dakit zenbateraino zen eslogan errealista, baina hori horrela gerta ez zedin egin ziren ahaleginak prebisio guztiak hankaz gora jartzeko modukoak dira. Gauzak oso nahasi ibili dira beti marko politikoaren inguruan, baina MVLN ez da izan errudun bakarra. PNVren anbiguotasun eta txapela batekin bi buru tapatu nahiak izan du zerikusirik. Adibide bat jartzearren, «Estatutuari esker, egunik egun ari da Euskal Herria autodeterminatzen», esan zuen behiala Kepa Aulestiak. Ordainetan zentsura eta burla-hitzak baizik ez zituen jaso. Baina zentsuratzailea zein izan zela uste duzue? Lehendakaria berbera: Garaikoetxea jauna. Hortik atera kontuak! Nik badakit, forma hutsari begiratzen badiogu, Aulestiak ez zuela arrazoirik, ez zait iruditzen, ordea,

188

hain zentzugabeak zirenik haren orduko hitzak, eta, neurri batean bederen, ez zen gezurra hark zioena. (…)Prozesu berri bat ireki behar bada, ireki dezagun. Nire ustez, eta Euskal Herri asko daudenez, bidea hau da: lehenik, armak isildu; gero, Euskal Herriko alderdi guztiak bildu, behar den guztia eztabaidatu eta kontsensuz edo gehinegoz onartzen den harekin Madrila jo, eta harekin negoziatu. Gure eskakizunei entzungor egiten badie, orduan erabakiko dugu estrategia berria eta inoiz berriro armak hartzea pentsatzen badugu, orduan ere kontsensuz edo maioriaren onarpenarekin hartuko ditugu. 1995/4/27, laburtua.

Berriz ere autodeterminazioaz hitz egin zuen Rufinok. Oraingoa teknikoagoa da. Etzun diezaiogun:

Autodeterminazioa Ibarretxe Plana jaio zenetik (inkubadoran dago gaixoa), hitzetik hortzera entzuten da autodeterminazio hitza. Planean bertan, honela aldarrikatzen da eskubidea:

Euskal Herriak eskubidea du bere etorkizuna erabakitzeko, Eusko Lege-biltzarrean 1990ko otsaileren 15ean gehiengo osoz onartu zen bezala, eta nazioartean onetsitako herrien autodeterminazio-eskubidearekin bat etorriz, besteak beste, Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunean.

Bistan denez, bereziki zera aipatzen da: Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna. Ikus dezagun zer dioen Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itun horrek:

Herri guztiek dute determinazio- eta askatasun-eskubidea. Esbubide horri esker, libreki ezartzen dute euren izaera politikoa eta, halaber, euren garapen ekonomiko, sozial eta kulturala bultzatzen dute. 

2.625 ebazpenak gehiago ere esaten du, Nazio Batuen Carta Magnako xedapenen garapenari buruz ari delarik eta Estatuen arteko kooperazio eta adiskidantza erlazioen gainean Nazioarteko Zuzenbideak dioena oinarri harturik:Estatu soberano eta independentea sortzea, libreki elkartzea edo Estatu independente batean sartzea edo beste edozein eratako izaera politikoa bereganatzea, herri batek libreki erabakiz gero, hori ere determinazio- eta askatasun-eskubidea erabiltzea da. Gainera, zehazten du: Estatua

189

beharturik dagoela determinazio librearen printzipioa aplikatzera:

Kolonialismoa lehenbailehen amaitzeko, jakinik printzipioa urratzea dela kanpotarrek herri bat zanpatzea, mendean edukitzea eta esplotatzea.

Baina segidan badio hurrengo hau ere:Aurreko paragrafoko xedapen horietako inork ez du onesten Estatu soberano eta independiente baten lurralde-osotasuna, erabat nahiz partzialki, suntsitzeko bidean ipintzea, baldin eta Estatu horrek, lehen esan bezala, herrien determinazio- eta askatasun-eskubidea onartu eta eskubide guztien berdintasun-printzipioa errespetatzen badu; eta, arraza, erlijio edo kolorearengatik inolako bereikuntzarik gabe, lurralde osoko bizilagunak errepresentatuko dituen Gobernua baldin badu.

Beraz: Herrialde baten batasun nazionalaren edo lurraldearen haustura osoa nahiz partziala bultzatzen duen jardunbidea batezina da Nazio Batuen Kartaren xede eta printzipioekin.

Penaz, baina, egia esatekotan, nik uste dut Ibarretxe Plana ez dela sartzen baldintza horietan, nahiz eta Nazioarteko Zuzenbidearen babesa aurkitzen saiatzen den.Segi dezagun Nazio Batuen Kartarekin. 27. artikuluan zera dio:

Minoria etniko, erljioso eta linguistikoak dauden Estatuetan minoria horietako pertsonei ez zaie ukatuko, kide guztiekin batera, euren bizitza kulturala izateko, euren erlijioa eduki eta praktikatzeko eta euren hizkuntza erabiltzeko duten eskubidea.

Begi-bistakoa denez, eskubide horrek ez du zerikusirik autodeterminazioarekin. Gauzak horrela ikusita, derrigorra da galdetzea: nori dagokio autodeterminazio-eskubidea? Erantzuna, Nazio Batuen Batzar Orokorraren eta Nazioarteko Justizia Tribunalaren arabera, garbi samar dago: lurralde kolonizatuei, eta inolaz ere ez Nazio Batuetako partaide diren Estatuen barruan dagoen lurralde bati.Badago beste gauza bat ere. Esan ohi da Espainiko Konstituzioak ez duela jasotzen autodeterminazio eskubidea,

190

baina, aldez edo moldez, jasotzen du, hau da, Nazioarteko Zuzenbidearekin bat dator:

Konstituzioak aitortzen dituen oinarrizko askatasun eta eskubideei dagozkien arauak honela intepretatuko dira: Giza Eskubide Unibertsalekin ados eta gai horien gainean dauden nazioarteko itun eta hitzarmenen arabera,  Espainiak horiek berretsiak baititu.

Ondorioa da Nazioarteko Zuzenbidearen arabera, Espainia ez dagoela behartua bere muga barruko lurralde bati autodterminazioa aitortzera. Zer egin behar da, orduan? Autodeterminazioari atakaren bat ireki behar al zaio? Egunen batean, beharbada, irekiko zaio. Izan ere, herri baten gehiengoak independentzia nahi baldin badu, zein Estatuk uka liezaioke, demokratikoa baldin bada?  Kasu horretan, ordea, ez al ginateke sezesioaz mintzatzen ariko eta ez, inolaz ere, autodeterminazioaz? Nolanahi ere, banandu eta beste Estatu bat osatzeko eskubidea ez dago jasoa Nazioarteko Zuzenbidean, eta, ezta Espainiako Konstituzioan ere.Beraz, ikusia dago Euskal Herriari ez dagokiola: ez sezesio-eskubiderik eta ez autodeterminazio-eskubiderik inongo arau positiboren aldetik. Alabaina, giza erkidego batek Estatu batetik banandu nahi baldin badu, bideak eta moduak egin beharko dira, ala? Gutxienez, Konstitzioa aldatu eta erreferenduna, sezesioa zenbatek nahi duten jakiteko.Badago arazo tekniko bat ere. Euskal Herriari gertatzen zaio Europari gertatzen zaion gauza bera. Europa geografikoa betidanik izan da, baina sekula ez da izan erkidego politikoa. Euskal Herri geografikoa eta kulturala ere betidanik dago, baina inoiz ere ez du izan batasun politikorik. Inoiz ez izateaz, jakina, ez du esan nahi inoiz izango ez duenik. Horretarako kontsulta egin beharko litzateke, kontsulta gaurko egoera politikotik eta errpresentaturik dauden eran egin ere. Orduan Euskal Herria ez litzateke izango kontsultaren subejktu titularra, baizik eta herrialdeak (Nafarroa, Behe Nafarroa, Zuberoa, Lapurdi, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba). Eta prozesu horren amaieran egongo litzateke Euskal Herri politikoki osatua. Gerta liteke, hala ere, bakarren batek sartu nahi ez izatea. Hemen alde guztietatik daude hanka-motz gelditzeko arriskuak. 2005/01/26

191

MachiavelliPertsonaia harrigarri horri buruz jardun genuen hizketan, aurrekoan, Pello eta biok. Izan ere, hirurogei urteren bueltan gabiltzanok (hura erretiratua eta ni atarian) errazago gogoratzen dugu lehengoa eta, hain zuzen, lehen irakurritakoa errepasatzeko tenorea da gurea. Oraingoan, Machiavelliren Printzea errepasatu dugu. Aho-zabalik geratzeko modukoak dira esaten dituenak. Lurralde bat nola konkistatu eta konkistari nola eutsi azaltzen du, xehetasunik ahaztu gabe. Edozein manualekin konpara daiteke. Adibidez, enpresari batek bere produktuak merkatuan sartzeko erabili behar lituzkeen taktika eta estrategiekin, baina konpetentzia gizabidezkoa den ala ez erreparatu gabe. Xedea lortzeko efikazia da neurri bakarra, eta xedeak justifikatzen ditu bitarteko guztiak. Konkistarako mila era eta modu aipatzen ditu, baina etikoki ez du gaitzesten bakar bat ere; denak dira zilegi, salbuespen txikiren bat gora-behera. Efikaziarik eza da zentsuratzen duen bakarra. Haren sintzeritateak ez du parekorik, txunditurik uzten du bat. Bikoitza da gainera: batetik, ez dirudi Machiavelok liburu hori errege edo printze jakin baten zerbitzuan, eta sekretuan, idatzi zuenik, baizik eta guztientzat; bestetik, paradoxikoki, zeinen argi eta disimulo gutxirekin kontatzen duen dena.Iruzkianaren harira, hala esan zidan Pellok:

Agian, Goierriko filosofoak arrazoi zian, ‘gurea’ ere ez duk moralaren esparruan konpon daitekeen arazoa. Ildo horretatik, Machiavellik ez zian berehala gaitzetsiko borroka armatua!

Bat-batean atera zitzaidan erantzuna: Oso oker hago, Pello. Oraindik inork jaso duen kritikarik zorrotz eta gogorrena egingo zioan: efikazia faltarena.

2006/02/12

Eskubide guztiak eraikuntza historikoak diraEz dago eskubide naturalik. Bizitzeko eskubidea bera ere ez da eskubide naturala, eraikuntza historikoa baizik. Natura zeharo «basa-hazia» da, eta kontrolatu egin behar izan dugu. Naturala basoko legea da, eta hori bakarrik. Bestea, alegia elkar ez hiltzeko eskubidea, sortu egin dugu. Gizakiak sortu

192

du, eta niri, funtsean, bi arrazoi etortzen zaizkit gogora: batetik, gizakiak bere indarraren mugak ezagutu ditu, onartu ditu, ebaluatu ditu, eta bere bizia errespetatua izan dadin estrategia batzuk ipini ditu martxan. Estrategia nagusia da besteekin hintzarmena sinatzea: «zuk ez nazazu hil eta nik ez zaitut hilko, eta hitza betetzen ez badu justiziak agindu beza bion gainetik». Bestetik, giza-zientziek erruz aurreratu dute, eta hortik ere etorri da pertsonak bere baitan duen balio eta errespetagarritasunaren kontzientzia hartzea. Baina eskubideak naturalak ez izateak edo, bestela esanda, gizakiak sortuak izateak ez du esan nahi eskubide horiek legitimoak ez direnik; horixe direla legitimoak! Eskubide guztiak ez dira, ordea, maila berean ipini behar, batzuk beste batzuk baino lehenagokoak, oinarrizkoagoak, dira. Adibidez, filosofo zaharren baten esana da. «Primum vivere...», eta gero gerokoak! Hori ebidentzia hutsa da, ebidentzia intersujektibo indartsua, zentzu komunak eta gizarteak, oro har, horrela ikusten dutena. Beraz, bizitzeko eskubidea beste guztien gainetik egon dadin nahi izan du historiak. Era berean, sarritan nahasten dira oinarizko behar/eskubideak eta eskubibe politikoak. Eta “eskubide indibidual eta kolektiboak” errebindikatzen dira etengabe. Ez badugu zehazten bakoitza zeri dagokion, jendea nahasten bestetan ez gara ari. Normalean, «indibiduala» oinarrizko beharra izaten da, eta «kolektiboa» eskubide bat, oso legitimoa, baina oinarrizko eskubide indibidualaren parean jar ez daitekeena. Ezin dira konparatu, esate baterako,. heziketa-eskubidea eta autodeterminazio-eskubidea. Lehenengo da «ni», gizabanako gisa, zuzenean afektatzen nauena, eta bigarrena, aldiz, arazo politikoa. Lehenengoa da inolaz atzera ez daitekeena; bigarrena, eztabaida eta urte luzeetako kontua. Lehenengoaren alorreko arazoei nik deituko nieke arazo errealak edo egunerokoak. Bigarren mota horretakoei, berriz, arazo politikoak. Oso garrantzitsua iruditzen zait bereiztea. Lehenago esan dudan moduan, ez dut sekula onartu maila berekoak direnik (praktikan inork ere ez du onartzen). Hemengo dramaren oinarria hor dago, neurri handian; alegia, arazo politikoen izenean edo horiek konpontzeko aitzakian, familietan (esparru pribatuan) sufrimendua erein dela. Nire iritzian, onartezina da hori. Beste kontu bat da indarkeriaren biktimei zer-nolako partaidetza dagokien «bake prozesua» deituriko horretan eta aurrerantzean ere etorriko diren antzeko prozesuetan.

193

Bestalde, buruz ikasitako esloganez jantzi eta apaindutako diskurtsoarekin justifikatzen da dena: «opzio politiko guztientzat aukera bera», «sufrimendua bi aldetan dago», «gertaera hori gatazkaren testuinguruan sartu behar da», «zuek alde bateko indarkeria baino ez duzue ikusten», «okupazioko indarrak doazela hemendik», «Euskal Herriaren berezko eskubide kolektiboak eta indibidualak», «Madridek eta Parisek autoderminazio eskubidea onartu behar dute», «euskara erasotuta dago», «Euskal presoak Euskal Herrira», «ezinbestekoa da lurraldetasuna errespetatzea», «zenbait atentaturen erantzukizuna poliziarena da, bonba-abisua jaso arren toki hura desalojatu ez zutelako», «botere juridikoa botere politikoaren mende dago», “Euskal Herriaren eskubide historikoak”, «presoek bake prozesuan parte hartu behar dute»... Ez ditut denak hitzez hitz zeharraldatu, baina uste dut, esanahi aldetik, oker handirik gabe jasoko nituela. Bestetik, jakina, bakarren bat ahaztuko zitzaidan. Dena den, badira nahikoa. Nire ustez gehiegi, denak zaku berean sartu eta debatea tajuz antolatzeko. Hain zuzen, horretxek oztopatzen du debatea: dena zaku berean sartzeak; batez ere, hori estrategia gisa erabiltzen denean. Zeren ni egon naiteke indarkeriaren aurka, baina baita, aldi berean, presoen eskubideen alde ere. Ordea, igual pentsatuko dut biktimek eta presoek ez dutela parte hartu behar bake-prozesuan politikoki. Esan dezaket Euskal Herriaren eskubide historikoak definitzea zaila dela, historia interpretagarria baita; gainera, ez dute idazten aktoreek, autoreek baizik; eta inolako lotsa intelektualik gabe aldatzen ditugu testuinguruak eta kokatzen gaurkoa orain dela hirurehun urtekoan. Ez dut zalantzarik botere juridikoak ez duela neurri bera erabiltzen gauza guztiak neurtzeko, baina horrek ez digu eskubiderik ematen beste guztia justifikatzeko, batez ere indarkeria. Euskararen arazoa oso konplexua da; garbi esateko, ez da arazo politikoa bakarrik.Egia da sufrimendua bi aldetan dagoela, baina ez dira konparagarriak: batzuetan, sufrimendua bera ez delako konparagarria; beste batzuetan, bi sufriemenduen iturburua bera delako; giza eskubideen urraketa larria aparte utzirik, beste guztiena esango nuke. Ados nago opzio politiko guztientzat aukera bera eskatzearekin, eta neuk esango diet, Savater eta beste hainbati, ondo dagoela biolentziarik gabe edozein ideia defenditu daitekeela adieraztea, baina adieraz dezatela, era berean, praktikan hori nola bideratzen den. Hori bai, erantzuna nire gustukoa ez bada ere, konfiantza

194

osoan esaten diet ez dudala biloentziara joko. Saiatuko naiz bestelako estrategia politikoren bat aurkitzen.«Bake prozesua» itxita dago oraingoz, baina irekiko da, eta egon prest, gogo onez, errezibitzeko, baina beste mentalitate batekin.2007/05/21

Engainua desterratu behar da euskararen mundutikBagenekien oso luze joko zuela Euskal Herria euskalduntzeak. Horrek ez gintuzke kezkatu behar, jakingo bagenu bidea ondo markaturik dagoen eta jomuga zein den. Baina ez bata eta ez bestea dago garbi. Herri honetan gauzarik gehienak elektoralismoaren aiekatik antolatzen dira, eta ez gaiak, bere konplexutasuna bide, eskatzen duen ikuspegi sozial eta tekniko-profesionaletik.Horren ondorio gisa, badago zenbait deficit instituzional. Hasteko eta behin, gure instituzio gorenak, hau da, Euskal Gobernuak (Euskal Autonomia Erkidegoari buruz bakarrik arituko naiz) garbi izan eta argi adierazi beharko luke zein eredu linguistiko nahi duen bere eskumeneko Euskal Herri zati honentzat. Eta hori ez da garbi esaten, baizik eta halako diskurtso orokor baten gerizpean estaltzen da: «Queremos un bilingüismo real para nuestro pueblo», esango dizu, adibidez, Juan Jose Ibarretxek. Baina ba al dakigu horrek zer esan nahi duen eta zer inplikazio dituen? Aztertu al da, sekula, gaia benetako espezialisten ekarpenen argitan, elektoralismo edo oportunismo politikoa alde batera utzita? Eta areago oraindik, posible al da zinezko elebitasuna? Askorentzat ez; adibidez, honako tesi hau defenditzen dutenentzat: «pertsonak izan daitezke elebidunak, baina gizartea beti elebakarra izango da». Hori egia bada, engainua da elebitasun errealaren kontua. Esate baterako, udal batek egin eta bidal ditzake dokumentu guztiak bi hizkuntza ofizialetan, baina horrek ez du esan nahi herri horretan elebitasun erreala bermatuta dagoenik, hartzaileak, %90etan, hizkuntza bat aukeratuko baitu (seguruenik gaztelania). Bide batez esanda, Udalak berak praktikatzen duen elebitasuna ez al da engainua, zeren euskarazko testu gehienak itzulpenak dira? Engainu horiek guztiak azaleratu egin behar dira, eta debate sakon bezain sintzeroa bultzatu. Beste hitz batzuetan esanda, Donostian pertsona elebidun asko dago, baina Donostiako gizartea elebakarra da, gorago aipatu dudan tesi horren arabera. Era berean, Suiza ez da eleanitza, baizik eta

195

kantoi bakoitzak bere hizkuntza du, eta kantoi hori elebakarra da, salbuespenak salbuespen.Badaude beste parametro batzuk ere benetako elebitasuna neurtzen dutenak edo, hobeto esan, zalantzan ipintzen dutenak. Adibidez, hizkuntza jakin batek betetzen dituen funtzio mailak: maila idiotikoa, familiarra, lagunartekoa, herrikoa, nazio mailakoa, nazioartekoa eta zibilizazio mailakoa. Euskarak horitatik zein bete ote litzake? Garbi dago ezinezko zaiola gaztelaniarekin lehiatzea. Beraz, engainua da «bilingüismo real» delakoaz hitz egitea; baita epe luzera ere. Pixka bat zehazte aldera, ikus dezagun zein erabilpen esparru sartzen diren aipatu ditugun funtzio maila horien barruan. Maila idiotikoan ez dago pentsamenduaren mundua baino, beraz erabilpen esparru pertsonalaz ari gara; maila familiarrak ere ez du argibide handirik behar: etxea eta inguruaz dihardugu; lagunartean sar liteke lan mundua edo ikasketa arloa ere; herri mailan, aldiz, hauek sar litezke: herri aldizkariak, Udalarekiko harremanak, dendak, kirola, etab.; nazio mailan, dudarik gabe, komunikabide sozialak, hezkuntza, sindikatuak, lan munduan bigarren gradazioa, justizia, gizarte languntza, etab. Nazioartean hauek izango lirateke: turismoa, merkataritza, politika, harreman diplomatikoak, nazioen arteko kooperazioa... Eta, azkenik, zibilizazio mailan: ikerkuntza zeintifikoa; literatura ere bai, neurri batean, nahiz eta beheragoko mailatan ere ager daitekeen. Salbuespenak aparte utzirik, pentsa dezagun gure erdikegoko hizkuntzek, batak eta besteak (gaztelaniak ere ez guztiak), zein funtzio bete ditzakeen. Gaztelaniak ere ez guztiak, baina euskarak gutxiago. Eta, hitz erdika ibili gabe, garbi esango dut: euskararentzat salbaziorik ez dago (epe luzera ari naiz), baldin eta bere espazio geografiko elebakarra definitzen ez bada. Utzidazue nire utopia aurkezten. Lehenik eta behin, erabaki behar da euskararen benetako espazio elebakarra zein izango den, hizkuntza bat espazioren batean hegemonikoa ez bada, galdu egiten baita. Heriotzak larritu gaitzake, eta saiatuko gara ahal den guztia atzeratzen, mediku konplexuz jota bada ere. Etor dadinean serenitate osoz har genezake, baina ez dadila inor engainuan eror, jakinaren gainean baikaude: oraingo hizkuntza politikarekin ez dago salbamenik, badakigu zer datorren. Eta hori esan egin behar da. Niri barrenak horixe agintzen dit gaur. Kitto!

196

Beste batzuk esango dute euskarari espazio bat bermatzea, alafede, Euskal Herriko beste parte handi batzuk erdaldun izatera kondenatzea dela. Horiek ere ez lukete galduko gaurko estatusa, nahiz eta estatus horretatik nora joan gaitezkeen garbi ez izan. Baliteke, nire planteamendu utopikoaren arabera, Bilbo sekula gizarte euskalduna ez izatea, baina horregatik ez litzateke euskaldunen kopurua murriztuko. Ordea, Goizueta (adibidez) beti euskaldun izango litzateke, euskara galtzeko arriskutik libre. Baliteke era berean, judikatura inoiz ez euskalduntzea, lan munduko arlo asko euskaldundu beharrik ez izatea (adibidez, nazio mailako harremanak), baina oraingo planean ere ez dira inoiz euskaldunduko. Abantaila bat izango genuke; esate baterako, espazio elebakarrean sartuko balitz, Azpeitian epaiketan euskaraz egingo lirateke. Dena euskalduntzea eskatzen badugu, askoz gutxiago lortuko dugu, ez politikoak kontra jarriko direlako bakarrik, baita sozialki ezinezkoa delako ere.Azkeneko engainuaz mintzatuko naiz: euskaraz gehiegi egiten da, hain gutxi aprobetxatzeko. Bi hizkuntzatan iristen diren dokumentuen %90 erdaraz irakurtzen ditugu; besteak beste, ederki kostatzen delako gauza batzuk irenstea. Beraz, ni elebakarreko espazioen alde nago. Politika honek agindu beharko luke: inoiz ez dokumentuak bi hizkuntzetan, baizik eta elebakarreko espazioan euskaraz, eta, bestean, interesatuak eskatzen duen hizkuntzan. Baina kalitatea ipar dela. 2006/10/27

«Zuen boterea suntsitu nahi dugu, zuen arima urratu gabe»Munduko hiltzaile guztiei, handiei eta txikiei, zuzenduriko idatzia da hau. Politikaren eta herriaren izenean hiltzen duten guztiei komeni zaie hitzok aditzea. Berdin dit ofizialki terroristatzat harturik daudenak edo terrorismoa suntsitzeko masakreak egiten ari direnak. Hala ere, ez dut ekidistantziarik markatu nahi, baizik eta, gertaerak aztertu ahala, batzuetan Atik hurbilago egongo naiz Btik baino; gerta daiteke, ordea, inoiz Btik Atik baino gertuago egotea. Ez diet onartzen, ez alde batekoei eta ez bestekoei, lema hau: «nirekin edo nire kontra». Ni nago neure buruarekin, neure iritziarekin, neure etika eta neure jardunbidearekin.Baina ez pentsatu bakarrik nagoenik; izan litekeen adiskiderik handiena hartu dut bide-lagun: Albert Camus.

197

Zehatzago esanda, hark 1943-1944an hurrengo izen honekin idatzitakoa: «Gutunak lagun alemaniarrari». Beraz, 64-65 urte dituzte gutun horiek; ni neu baino zaharragoak dira; Zorotxarrez, hala ere, ez dute gaurkotasunik galdu. Hemendik aurrera nahasian joango dira haren hitzak eta nireak, gehien-gehienak nireak izango badira ere. Nik ez dut uste dena helburuen mende jar daitekeenik, helburuek medio guztiak justifika ditzaketenik; berdin dit Irakeko gerra, edo ETAren borroka. Kasu askotan helburuak ere ez zazkigu gehiegi inporta; baina, helburuak onargarriak izan arren, medio guztiak ez dago onartzerik. Camusek zioen gustatuko zitzaiokeela bere herria maitatzea justiziari muzin egin gabe; baita niri ere. Ez dut nahi edozein preziotan lorturiko askatasuna; are gutxiago, gezurrean eta odolean oinarritua; batez ere, odol hori Isaias edo Juan Manuel bezalako pertsona apalena baldin bada. Idazleok idatzi egiten dugu, eta idatziz maite dugu herria, gaizki dagoena, oraintxe bezala, salatuz. Idazlea beti egiaren atzetik dabil; esan nahi baita egiaren bila. Hiltzaileak beti gezurretan hiltzen du; hobeto esan, benetan hiltzen du, baina gezurraren izenean. Lehengo gezurra da kontrarioa gizatasunez hustea, pertsona zenbaki bihurtzea. Hiltzailearen aurrean zenbaki abstraktu bat baino ez da pertsona; beraz, hiltzaileak ez du pertsonarik hiltzen. Gauza bati egin dio tiro.Baina besteok pertsona ikusten dugu zenbakiaren azpian. Izen eta deitura dituen pertsona. Bere baitan helburu dena, bera bakarrik justifikatzen dena, eta ez trukerako merkantzia. Horrela maite dugu guk pertsona, guk bezala pentsatu ez arren. Guantanamon ez dago pertsonarik zenbaitentzat, idazleontzat bai; horregatik salatzen dugu hango egoera. Are gehiago, Bushek uste du arrazoi duela, eta entzun ondo: arrazoi duela uste duenak ez du ikusten arrazoitu beharrik, eta inpunitate osoz egiten du dena. Gu horretarako gaude; alegia, ez arrazoiak eskatzeko, baizik eta arrazoirik ez duela demostratzeko. Terrorismoaren izenean dena dago libre, tortura barne. Lehen hori inplizitua zen; orain batzuk esplizitatzen hasi dira, lotsa izpirik gabe. Beren ustez, kausa justuaren alde dihardute, eta kausa justu baten alde ari denak ez du pentsatzen ezer justifikatu behar duenik. Baina fundamentalismoan erori nahi ez duenak dena dauka justifikatu beharra. Eta gu alerta gorrian gaude beti, horixe baita dagokiguna. Gehiago diotsuet: ez daiteke justifika edozein amodio klase, ezta herriari zaion amodio santua ere. Egiaren aurretik

198

herria eta salbazioa ipintzen dituena gezurretan ari da. Egiaren aurretik ez dago ezer. Jainkoa bera ere, beste deus baino lehenago, egia da, edo ez dago Jainkorik. Eta maitatu behar den guztia justizian eta egian oinarriturik egin behar da. Politika ere egiaren gainean eraiki behar da, bestela, lehenxeago edo geroxeago, erori egingo da; hori bai, sufrimendu galantak eragin ostean. Egia da beti dagoela egiaz galdetzea: zer da egia? Beharbada, ez gara gai zuzenean erantzuteko; baina, gutxienez, badakigu zer den gezurra. Irakeko gerra egia da, baina motiboak gezurra; Guantanamo egia da, baina han dauden guztiak terroristak direla gezurra. Herriaren izenean hiltzen dela, hemen ere, egia da; baina gezurra da Isasias Carrascoren edo Juana Manuel Piñuelen heriotzak libreago egiten gaituela. Zenbati ez zaio gertatu kausa justu baten alde hasi eta norabidea galdu, eta gero, inolako ideiarik gabe, existen dela esateko bakarrik sekulakoak eta bi egin; goiak eta beheak nahastu, inorentzat deusen onurarik gabe? Edo, bestela, ezkutuko interesak gogoan, edozer justifikatu hitzaren bidez, baina hitzek, odolez zipriztinduta ateratzen direnean, gorritu egiten dute gure izaera guztia, eta nabarmen utzi zer garen. «Queremos destruir su poder sin mutilar su alma», zioen Camusek. Hori ez da betetzen gaurko munduan, eta hortik hasi beharko genuke inora iritsi nahi bagenu. Arazoa da ea nork emango duen lehenengo urratsa. 2008/05/11

Bakearen gutizianGaurko jaia, Erregeen Eguna, oso egokia da Ekialdeko Magoei bakea opari diezaguten eskatzeko Urtea ondo hasteko asmoan nintzen, bake-esperantzaren leihoari zirrikitu zabala utzia diot urte-hasiera honetan. Gaurko jaia, Erregeen Eguna, egokia da Ekialdeko Magoei bakea opari diezaguten eskatzeko.Notizia txarra da, tamalez, ETAk Frantzian egin duen lapurreta, izan ditzakeen era bateko eta beste ondorioengatik. Zalantza justifikatuak sortzen ditu, baita filtrazio interesatuak ere, eta espekulazioaren presako urak kontrolik gabe abiatzen dira ibaian barrena, norabide jakinik gabe.Guk ere espekulatu egingo dugu, nahiz eta «gogoeta egitea» deituko diogun. Abenduaren hogeita lauan ari naiz artikulua

199

idazten. Komenigarria da data hori kontuan hartzea, zerbait diferentea edo berririk gertatuz gero. Nik, bakearen esperantzan eta irrikan nagoenez, ez dut sinetsi nahi lapurreta hori ETAren zuzendaritzak aginduta egin denik. Horrelako prozesu guztietan izaten dira beren kasa ibili beharrekoak: horrelako bat dela pentsatu nahi nuke, Ezker Abertzale tradizionalarentzat esplikazio txarra daukan arren.Bistan da gobernuak nahiz oposizioak azkeneko sustrairaino aprobetxatu nahiko duela gertatutakoa, eta esango dute Ezker Abertzalearentzat ez dagola tokirik politikan harik eta azkeneko «mukizuak» ETA kondenatu arte. Ez dute onartuko eszisiorik txikiena ere, nahiz eta horiek bi “despistatu” baino izan ez. Borondate oneko gizon-emakume guztiek dakite ezer ez dela lineala, gauza guztiek izaten dituztela gorabeherak, eta, batzuetan, pauso bat atzera egiten dela, gero bi aurrera egiteko. Eta borondate oneko pertsona guztiek jakingo dute neurri justuan baloratzen ETAk Frantzian probokatu duen intzidentea. Ez dut esaten garrantzia osoa kendu behar zaionik, baina ezta ere neurriz kanpo puztu, interes jakin batzuen arabera.Bestalde, bakea oso zaila da Carlos Martínez Gorriarán, Aurelio Arteta, Antonio Elorza, Fernando Savater eta abarren tesiak aldarrikatuta; izan ere, horientzat ez da aski ETAk armak uztea, baizik bere ideologiari uko egin behar dio. Ez, ordea, ETAk bakarrik, baita urteetan sostengu politiko eta sozial izan duen Ezker Abertzale tradizionalak ere. Areago oraindik, intelektual horien ustez, euskal nazionalismo guztiak debekatu behar dira, «indarkeria horren ondorioa baita». Baina nire ustez, bakearen lehenengo oinarria da abertzaletasuna ez kriminalizatzea. Bat abertzale sutsua izango ez bada ere, behintzat etsaia ez izan. Esan nahi nuen laurdenik ere ez dut esan. Hurrengoan gehiago! 2011/01/06

Bakearen gutizian (eta II) Lapurreta egiten badut, ordaintzeko obligazioa daukat, ahal badut, baina ez barkamena eskatzekoa Esan genuen, aurrekoan, ETAk egindako lapurreta notizia txarra zela. Azken komunikatua ere ez da nahikoa; argi dago;

200

hala ere, hobe dugu aurrera begiratzea, ea urraska-urraska iristen garen helmugara.Gainontzean prozesua garbi dago: ETAk armak utzi behin betiko eta alderdi guztiek posible izan dezatela hauteskundeetan parte hartzeko modua. Agian, ez legoke Alderdien Legea derogatu beharrik ere, baina demokrazia beti izango da garbi eta sanoagoa, demokraziaren erabilpen okerra oztopatzearren edo jendea arrastoan sartzearren, ad hoc sortu diren arauak ezabaturik.Bada garaia gatazka horri edo –gatazka deitu nahi ez bazaio– terrorismo-problema horri, ikuspegi moralista bazterrera utzirik, ikusmolde politiko soiletik begiratzen hasteko. Ez dago barkazioa eskatu beharrik; hori ikuspegi erlijiosoa da, ez zibila. Bizitza zibilean delituak daude, epaiak daude, zigorrak daude, indultuak daude, eta kitto! Nik norbaiti lapurreta egiten badiot, ordaintzeko obligazioa daukat, ahal badut, baina ez barkazioa eskatzekoa. Egun batean, nire moralak hori ere eskatzen badit, primeran; ongi etorria izan bedi! Gainera, barkazioa eskatzea zinismo hutsa gerta daiteke. Nork daki damua eta barkamen eskea benetakoak diren ala ez, edo onura batzuk lortzeko tramite hutsa diren?Behin ETAk bere armak isiltzeko planteamendua sinesgarritasun osoz mahai gainean ipintzen duenean, denok, gobernuak, oposizioak eta herriak, egin behar dugu ahalegina, prozesuak aurrera jarrai dezan, eta ETAk aitzakiarik izan ez dezan lehengo ibilietara itzultzeko. Nik gaizki susmatzen dut bakeak duintasuna behar duela esaten dutenei buruz. Bakea bera da duintasunik aski aurrera begiratzeko. Noski, biktimek errespetua behar dute; eta ez diezaiekegu sekula ere uka gure begirune eta kontsiderazioa; dituzten behar material, psikologiko eta espiritual guztietan laguntzera beharturik gaude, baina ez dute eskubiderik biktima-izenean politika gaiztotzeko, eta are gutxiago mendeku hartu nahi balute. Zuzenbiderako daude justizia, horretarako daude zigorrak, eta horretarako daude Gobernuaren potestateak indultu kontuan, esan dugun eran.Zuzeneko biktimez aparte, badira zeharkakoak ere: herrietan, batez ere, herri txikietan giro horrek egoera gogorrak sortu izan ditu. Hala ere, niretzat denak konpentsaturik daude BAKEAREKIN.

201

Berriz ere tokiak ahitu. Hitz-erditxo bat bederen esan nahi nuen beste biktima batzuei buruz ere. Bada, beste batean beharko. «Beste batean» hori etorri da, eta orain zerbait esateko moduan naiz: GALek erangindako biktimak eta frankismoak sortuak ere ez ditzagun ahaztu.2011/01/13

Sail eta liburuko azken atalera iritsi gara. Rufinok beti defendatu ditu ETAk bi aro izan dituela. Testi horri eusten dion orain ere; guk, behintzat, hori ondorioztatzen dugu hurrengo lanetik:

Indarkeria iraultzailea eta gatazka politikoa«Retos y propuestas socio-políticas en la situación actual en el País Vasco» liburutik moldatua (laburpena).SarreraEuskal herriko indarkeria ez dago hartzerik «terrorismo etnizista» soiltzat, Espainiako intelligentsiak, nagusiki, hartu ohi duen eran, esate baterako Savaterrek; horixe baino konplexuagoa da arazoa. Nahiz eta ugari idatzi den terrorismoaren gainean joan deneko urte luzeetan, klase politikoa nahiz mediatikoa oso despistaturik dabil. Hemengo indarkeria, batez ere azkeneko 30 urteotan, logika iraultzaile bati atxikia dago eta erakunde politiko-militar batek kudeatua. ENAM (Euskal Nazioaren Askapenerako Mugimendua)—MLNV (Movimiento de Liberación Nacional Vasco) da protagonista nagusia. Beste talde politiko batzuek ez bezala, ENAM/MLNVk indarkeria darabil sistematikoki, botere politikoa lortzeko. Ondo aprobetxatu du gatazka identitarioa, bere proiektu iraultzailea bideratzen saiatzeko. Bere indarkeria zuritzeko, Euskal Herriaren izena darabil hitzetik hortzera, jende asko konfunditzeraino; bien bitartean herriaren zati bat baino ez da ENAM-MLNVren tesiak konpartitu eta bere indarkeriarekin ados dagoena. Esan genezake ez duela begi onez ikusten Euskadiko egoera, herri honetako gehiengoa bere esanetara makurtzen ez delako eta beste bide batzuk hautatu dituelako. Anakronismo handi batean murgildua dago: hirurogeita zortziko erradikalismo marxistan oinarriturik dabil. ENAM-MLNVren karakterizazioa

202

…al igual que toda intervención armada ha de ser previamente contextualizada en los parámetros políticos y sociales en que se va a desarrollar; no menos cierto es, aunque se olvida con frecuencia, que toda acción o iniciativa emprendida por la Vanguardia ha de ser conveniente y eficazmente arropada y refortalecida por el resto del MLNV de forma y manera que se dé no sólo una sintonía ideo-política entre ambos ámbitos y modalidades de lucha, sino así mismo un complementación y efecto multiplicador a la hora de materializar ambos potenciales de respuesta política». Es decir, «…el hecho básico ya constatado y teorizado debidamente hace ya más de una docena de años de que el nuestro es un complejo proceso político-militar en el que el binomio “pilítico-militar”ha de ser entendido como la interacción permanente de sus dos factores en los que la interdependencia y la determinación mutua son incuestionables.

Etaren agiria —1974— izeneko dokumentuan ikus daitekeenez, ETA (m)tik dator ENAM-MLNV. Egitura militarra eta aparatu politikoa bereizirik eduki nahi izan zituen erakunde horrek, erreformismoan ez erortzeko,

y poder mantenernos independientes de todo compromiso, con objeto de garantzizar la consecución de los objetivos finales que hasta hoy ha venido defendiendo ETA, es decir, la constitución de un Estado Socialista Vasco.

Bestalde, gaurko ETA 1974an sortua da; beste adar batzuk desagertu ostean, beretzat hartu zituen siglak, (ETA (m), eta Argalaren tesiaren arabera osaturik geratu zen:

la estructura político-militar es totalmente elitista y el aceptarla por la totalidad de lo que es ETA significa nuestra renuncia a participar en la legalidad democrática. Pero en este caso ¿por qué no asumir tal posición, con todas sus consecuencias, y transformar la organización en un aparato militar único?

ENAM-MLNV garatzeko erabiliko den eredua ez da originala. Mao Tsetung-en esperientzia iraultzailean oinarritua dago. Izan zuen arrakasta gogoan, mundu zabaleko talde iraultzaile askok hartuko dute egitura hori: nazio askatasunerako mugimendua.

¿Puede un comunista que es internacionalista, ser al mismo tiempo patriota? Sostenemos que no sólo puede, sino que debe serlo. El contendio concreto del

203

patriotismo es determinado por las condiciones históricas… Somos a la vez internacionalistas y patriotas…únicamente luchando en defensa de la patria podremos derrotar a los agresores y lograr la liberación nacional y sólo logrando la liberación nacional será `poisble que el proletariado y todo el pueblo trabajador y conquisten su propia emancipación. La victoria de China y la derrota de los imperialistas que la invaden constituirán una ayuda para los pueblos de los demás países. De ahí que, en las guerras de liberación nacional, el patriotismo sea la aplicación del internacionalismo.

Nazio Askapenerako Mugimendua da, beti, organizazio politiko-militarra: aparatu amartua, gidaritza politikoa, eta fronte instituzionala eta masena. Fronte horrek, estrategikoki, nazio-borroka bihurtzen du iraultza sozialaren motore. Estrategia horren arabera bultatzu ziren hainbat erakunde «herrikoi», eta horiek osatu zuten norbaitek «multiple infinitua» deitzen dion hori eta honela deitu zen: Euskal Nazioaren Askapenerako Mugimendua.Mugimendua gestazioan zegoen bitartean edo forma hartzen ari zenean, ETA (m) arduratu zen KASen (Koordinadora Abertzale Sozialista) kontrol organizatiboaz. Bloke gidatzaile gisa teorizatua izan zen. Hauek ziren partaideak: HASI, ASK, LAB eta geroago Jarrai eta Egizan. Era berean, ETAk bultzatuko du Herri Batasunaren sorrera ere, borroka politikoarako, insituzionalerako eta masen gidaritzako organizazioa, lehenago HASI bezalaxe.

Nos parece, pues, que la única manera de dotar al Publo Vasco de una dirección política revolucionaria y construír aparte de lo que ya existe, es crear un partidode vanguardia, homogéneo ideológicamente, que ocupase en el seno de KAS el lugar que hoiy ocupa la organización político-militar.

Tripode organizatibo —ETA/KAS/HB— horren gainean eraiki zen ENAM-MLNV erakunde txit konplexua, eta, aldi berean, ulertzen erraza. Funtzionatzeko orduan eginkizun batzuk ilegalitatean geratuko dira, eta beste batzuk legalitatean garatuko, demokraziaren abantailak aprobetxaturik. Izaera bikoitz hori gero ETAren leman ere islatuko da: bietan jarrai. ENAM-MLNVren inguruan korronte ideologiko bat hasiko da biltzen: ezker abertzalea (tradizionala). Eta hor hasiko da bere ideologiaz kutsatzen zenbait erakunde herrikoi edo sektore sozial: feminismoa, ekologia, gaztedia, euskara, presoak, kirola…

204

ETAren zuzendaritzak tutelaje-lanak ere egiten ditu ENAM-MLNVren egitura politiko-militarraren barruan, sorrerako agirian aipatzen diren Argalaren tesien arabera. Garzon eta zenbait politikoren esanak gorabehera, dena ez da ETA, ETAk ideatu eta kontrolatu arren. Askoz ere egitura konplexuagoa da. Baina besteak ere oker daude, hau da, «hemengo ezer ez da ETA» diotenak. Egia esateko, ENAM-MLNV, orgizatiboki plurala da. Laburduta, esan dezakegu HB eta ondorengoak direla adar politikoak, zeinen egitekoa den borroka instituzionala eta masak erakartzea; ETAk, berriz, ekintza armatuak eta tutelaje-lanak egingo ditu.ENAM-MLNVren azken helburua ez da Euskadiren independentzia bakarrik; baizik eta helburu bikoitza du: independentzia politikoa Espainia eta Frantzirekiko eta independentzia ekonomikoa eta soziala estatu kapitalistarekiko. Biolentziaren ideologíaNolte-ren definizioaren arabera:

la ideología es: conjuntos de ideas que traducen emociones fundamentales que pueden poner en movimiento a pobalciones enteras. Esas emociones fundamentales pueden expresar miedo, odio desprecio, cólera, pero también entusiasmo, esperanza y fe.

Gerra egiteko ezinbestekoa da gorrotoan oinarrituriko marko ideologikoa. Gorrotoak errealitatea desitxuratu egiten du, eta jarrera eta borroka manikeoetan makurrarazi. Alde batetik daude: zapaltzaileak, inbasoreak eta horien laguntzaileak; bestetik: biktimak, zapaltzaileei biolentziaz eraso beste erremediorik ez, eta horretaro arrazoi osoa dutenak. Buruak bere lana egiten du edo eragiten zaio: biktima izango dena deshumanizatu, hori da lehenengoa. Nola? Etsai kategoria konfiguratu, gero inolako beldur eta barne kezkarik gabe hiltzeko. Bestetik, gudari-izatea sistematikoki goraipatu behar da —borrokalarien aldeko omen-ekintzak sistematikoki programatzen dira— eta zapalkuntzaren aurkako biktima gisa aurkezten. Bada beste gauza bat ere: jarraipenaren imaginario bat ezartzen da aro eta borrokalari ezberdinen artean. Esate baterako, Zumalakarregi eta Santa Kruz ENAM/MLNVren oraingo helburu beraiengatik —independentzia eta sozialismoaren alde— borrokatu izan balira bezala.

205

Rufinok izan du bertute handi bat: kontzientziak agitzen diona idatzi du beti, nahiz eta problemak sortu, eta izan ditu problema pertsonalak behin baino behiagotan. Hirugarren Munduarekiko sentsibilitate handia erakutsi izan du. Hori adierazten duten hurrengo bi lanek. Etorkin afrikar batek egindako gutuna gogorarazi nahi izan digu, eta, ondoren, berak erantzuten dio:

Etorkin afrikar baten gutuna Bashige Michel Hitzek ez lukete adieraziko une honetan sentitzen dudana; berriro nire herrira itzultzera behartu bainaute, indarrez. Ez didazue astirik eman esateko zergatik hasi dudan bidaia luze eta penagarri hau (nire adiskide asko geratu dira bidean). Aurrez aurre esan nahi nizuen; eskuetan ditut herrialde zapaldu eta esplotatu baten aurkako tratu txarren eta honek eragindako sufrimenduaren arrastoak. Zuen eta nire artean altxatu duten harresi honek ezinezkoa egiten du gure artean inolako harremanik sor dezagun, eta elkarri urrutitik begiratzera behartzen gaitu, txakurra eta katua bagina bezala, guztiok mundu bereko gizakiak bagara ere.Elkarrekin hitz egiterik ez dugunez, utz iezadazue begietara begira diezazuedan, Afrika eta Europa bereizten dituen burdin hesi itxurako murru honetatik, gure agintariek Iparraldearen eta Hegoaldearen artean sortu duten harreman faltsua sinbolizatzen duenetik. Bereizte horma honek islatzen du harreman faltsu hori, burdin hesi honek; izan ere, lehengaiak, hegoaldetik datozenak, eta produktu bukatuak, iparraldetik heltzen direnak, armak besteak beste, mugi daitezke; baina gizakiak ez. Guztiz ezinezkoa izan da benetako anai-arreba gisa elkartzea. Horregatik, irakur itzazue nire begietan gure lurretatik datozen sufrimendua eta samina. Multinazionalek ez dute hedatzen heriotza eta deserrotzea baizik. Eta lehengaiak, basoak eta animalia basatiak bakarrik edukiko dituen esparrua sortu nahi dute, turisten gozamenerako. Hauxe da Afrikako sufrimenduaren eta hori eragiten duten arrazoien berri emateko geratzen zaidan bide bakarra. Bai, afrikarra naiz. Herrialde pobretu batetik nator; hainbat mendetan Mendebaldeko multinazionalen arpilatzea eta gerra latzak pairatu dituen herrialde batetik. Gerra zibilak balira bezala azaldu izan dizkigute

206

askotan horiek, baina gerra ekonomikoak dira, gure herrialdeak arpilatu eta eurak aberasteko egindakoak; tamalez, milioika anai-arrebaren biziaren truke. Benetan ezin al da sortu denok bakean bizitzeko moduko beste mundu bat? Uler ezazue; Mendebaldeak antolatutako eta, askotan, gure agintariak multinazionalen zerbitzura egotetik datorren etengabeko pobretzearen biktimak gara. Gerra horietatik eta nire herrialdean eragin duten miseriatik nator ihesi. Bizirik iraun nahi dut, eta Afrikan geratu den nire familiari lagundu. Ez dut nahi hil, suteak harrapatutako arratoia banintz bezala. Horregatik, bizirik jarraitzen dudanez, egoera anker hori salatzera eta mundu hobe eta gizatiarragoa eraikitzen lagun diezaguten eskatzera nator zuengana. Mendebaldera doa jateko beharko genukeena, gure herrialdeak garatzeko beharko lukeena; sekula egin ez ditugun zorrak ordaintzeko, edo hil edo elbarri uzten gaituzten armak erosteko; ondorioz, ez gara gai gure biziraupena bermatzeko ere. Hori dela eta, hain da larria gure egoera, non ezin baitugu gure lurra landu, ezin lasai lo egin, ezin baitugu gure seme-alaben eta anai-arreben etorkizunean pentsatu. Gure herrialdeek ekoizten duten guztia multinazionalen interesen mende dago. Horiek, tamalez, Europako eta AEBetako Gobernuen babesa dute; gu, bitartean, goseak hiltzen ari gara. Gure herrialdeetan, ohikoegi bihurtu da heriotza; egunero ikusten ditugu haurrak goseak hiltzen; diru gutxirekin senda litezkeen gaixotasunek heriotza ugari eragiten dute... Pentsatuko duzuen bezala, oso mingarria da besoetan haur bat goseak hiltzen ikustea; askotan gertatu zait hori niri. Baita aita malaria ziztrin batekin hiltzea ere, jakinik edozein osasun etxetan senda litekeela baliabide askorik gabe; baina horixe ere ez guk! Zuek telebistan ikusten dituzue horien antzeko gauzak. Gu, tamalez, egunero borrokatzen gara horrelakoen aurka.Gauean, bereizten gaituen hesi honen gainetik jauzi egiteko une egokiaren zain egoten garenean, agur esaten diogu elkarri; izan ere, ez daki gutako inork zer-nolako kartutxoa erabiliko duten hesia zaintzen ari diren militarrek, edota gutako batek tiroa jasoko duen ala ez, edo gorputzeko zein ataletan emango diguten tiro. Ez

207

dakigu, ezta ere, nola eroriko garen sei metroko hesi honetatik ... Eta hauxe galdetzen diot neure buruari: “Gaur izango ote da nire azken eguna?” Eta denbora tarte horretan, ahalegin honetan hil diren nire lagunengan pentsatzen dut. Nire familian pentsatzen dut, Afrikan dauden nire adiskideengan, nire etorkizunean! Zer etorkizun? Ez dut etorkizunik! Hesia gainditu behar dut! Beste aukerarik ez dudala ikusten dut! Bien bitartean, nire herrialdean pentsatzen dut, ditugun natur aberastasun guztietan. “Zer aberastasun?” galdetzen diot neure buruari. Gure herrialdean dugun guztia besterena da!Ezer egiteko aukerarik gabe ikusten dugu egunero lapurreta. Ezer esaten duenak tiroa hartzen du garondoan. Bestalde, Mendebaldeak armak ematen dizkigu, eta sarraskiek jarraitzen dute gure herrialdean. Horrela, gutxitu beharrean handitu egiten da miseria egunetik egunera. Miseriarekin traumatizatuta eta gerren mehatxupean bizitzera behartuta daude gure seme-alabak. Goseak hiltzen dira gerratik ihes egitea lortzen dutenak! Miserian bizitzera behartuta gaude, nahiz eta urrea, diamanteak, koltana, kobrea edota petrolioa ugari izan gure herrialdean! Ez harritu negarrez hasten banaiz hizketan ari naizen bitartean, ikaragarria da-eta gertatzen ari zaiguna! Horregatik, hesia gainditzen saiatuko naiz unea heltzen denean. Berdin zait bizi edo hil. Nitaz ez da inor kezkatuko... Eta zain nagoen bitartean beste sentimendu bat sortu zait barrenean: ez gara madarikatuak!. “Mundu hau alda daiteke”, esaten diot neure buruari! Gu ere Jainkoaren seme-alabak gara, nahiz eta miseriak eta gerrak egon. Horregatik erabaki dut arriskatzea eta zuen herrialdera etortzea, lana aurkitzera. Helburua da bizirik irautea eta aitaren heriotzak umezurtz utzi dituenei bizitzen laguntzea. Ez, ez pentsa erraza izan denik familiak uztea, nora goazen, helduko garen edo itzuliko garen jakin gabe. Ez pentsa erraza izan denik, niretzat, ama (gaixorik), uztea, bizirik ikusiko dudan eta nire anai-arrebei zer gertatuko zaien jakin gabe. Zer egin dezaket, baina? Ez dut beste aukerarik. Derrigor irabazi behar dut amarentzat botikak erosteko behar dudana; beldur naiz hura ere, aita bezala, hiltzen ikusteko.. Dirua irabazi behar dut, nire anai-arreba txikiak eskolaratzeko; horrela, agian, egunen batean

208

biktimen katea etengo duten esperantzan. Anaiarentzat botikak erosi ahal izateko egin nahi dut lan, hiesa du eta. Horixe bakarrik eskatzen dugu. Horra zergatik hartu dudan bidaia luze eta penagarri honetako zailtasun orori aurre egiteko arriskua. Zorionez, bizirik nago oraindik, nire samina aurrez aurre adierazten uzten ez didan hesi honen aurrean. Hala ere, ez du eragozten zuek nire sufrimendu osoa ikus dezazuen nire begietan. Mesedez, ez pentsatu normala denik horrela bizitzea, ez baita hil eta pobretu egiten duen sistema ankerrak sortutako bidegabekeriaren ondorioa baino.Horregatik, zuen isiltasunarekin sistema hori babes ez dezazuen eskatzera natorkizue; azalean dudan izerdiak ulertaraz diezazuela ezinezkoa dela gizakia izatea eta horrelako ankerkerien aurrean isilik geratzea.Jainkoak bakarrik daki ez naizela lapurra, ez naizela izkilea; biktima baten oihua bakarrik naiz, lan eginez bizi nahi duena, edonor bezala. Ziur nago, nire eta nire adiskideen hsitoria jakingo bazenute, ez nindukezuela behartuko etorri naizen bidetik itzultzera, ez nindukezuela basamortuan utziko, bizirik irauteko inolako modurik gabe. Berriz diot: bizi egin nahi dut eta nire anai-arrebei bizitzen lagundu nahi diet. Ez dut besterik eskatzen! 2005/10/17. Rebeliónetik itzulia/moldatua.

KaixoKaixo, Bashige Michel. Zutaz ez dakit hauxe besterik, etorkin afrikarra zarela. Gutuna idatzi duzu, zeure eta zure senide afrikarren egoera latzaren berri emateko eta, batez ere, sufrimendua eragiten dizuetenak salatzeko. Zure gutunak ukitu egin dit eta hunkitu egin nau. Ez da gutxiagotarako! Zeuk diozun moduan, Mellilako burdinazko hesian behera erortzen ikusten zaitut. Begietara zuzenean begiratzeko eskatzen didazu; halaxe egin dut, eta malkoa ikusi dizut; eskuetara begiratu dizut eta odoloa ikusi dizut. Herio suharrean, hesia eta begiez gain, hitz hauek atera zaizkizu bihotzetik: sufrimendua, gosea, miseria, umezurtz, senide, basamortua, gaixo, heriotza, zorra, tiroa, armak, militarrak, lehengai, lapurreta, multinazional, agintari, sistema. Hitz asko dira nahasian, baina bereizteko modukoak, batzuk besteen ondorio baitira; adibidez, miseria

209

lapurretaren ondorioa da, eta argi dago nor den ebaslea eta nor ebatsia. Gu gara lapurrak eta zuek lapurtuak. Hala ere, eskerrik asko “gu” horretan “ni” sartu ez nauzulako, eta “tiroa” zuzen jo duzulako, Multinazionalen, sistemaren eta Mendebaldeko agintarien jokabidea salatu baituzu..Baina hori bai, zure gutunaren helbide eta helmuga gure bihotza da. Nirearenak ere halaxe dira. Gure kontzientzia esnatzea duzu xede, nik ere bai. Errukiarazi egin nahi ninduzun, eta errukitu naiz. Gorrotatuko nindukezu, ordea, errukizko sentimendu hutsean geratuko banintz; neuk ere gorrotatuko nuke naure burua. Ez diguzu eskatzen limosnarik; ezta nik ere. Bai, alajaina!, tinko borrokatzea agintarien aurka, zor dizueguna itzul diezazueten, eta zuek “zor” diguzuena kobratzeko asmoak bertan behera utz ditzaten.

Kanpo zorra Kanpo zorra. Zer dago hitz konposatu horren azpian? Drama izugarria, eta giza adimearen porrot historikoa. Hirugarren Munduko herrialdeek diru mordoa zor diete herrialde aberatsei. Kasu batzuetan, urteko aurrekontuaren % 80raino erabiltzen dute interesak ordaintzen, eta, begi bistakoa denez, oso diru gutxi geratzen zaie gainerako beharrei erantzuteko. Bi arrazoi nagusi daude zorrak pilatzeko. Batetik, herri aberatsek pobreei dirua uzten diete. Edozein momentutan aldatzen diete, ordea, utzitako diruaren interesa: orain %6 baldin bada, hemendik 6 hilabetera izan daiteke %15. Abuso nabarmen horren erruz sartzen dira gero zor handiagotan. Bestetik, Hirugarren Munduko herrialdeek saldu behar dituzten produktuei beraiek ez diete ipintzen prezioa, Europa eta Amerikako erosle aberatsek baizik. Hori gutxi balitz, sekulako arantzelak ordaindu behar dituzte, “lapurtzen dieten” ez esatearren, esportatzen dituzten produktuengatik.Herrialde aberatsen politika komertzial osoa kontsumoari begira egina dago, baina dirua daukatenek bakarrik eros dezakete; besteak sistematik kanpora geratzen dira, gosea, miseria eta gaixotasunak besterik ez dutela.Zergatik ez da konpontzen arazo hori? Oso sinplea da: guk gure estatusa jaitsi nahi ez dugulako. Guk gutxiago kontsumintzen ez dugun bitartean, Afrikan ezin dute gehiago kontsumitu, horrek Lurraren suntsipena bailekarke.

210

Bestalde, esan daiteke gure adimenak porrot egin duela, ez baitugu errealitatea ikusi nahi, ez gara gai problema sozialak eta politikoak konpontzeko, krudelkeriaren aldeko apustua egin dugu, geure eta inoren bizitza ozpintzen enpeinatzen gara, ala zoriontsuak gara mundua horrela ikusita? Ez al duzue espero errebantxarik?

211

KontzientziaGure lehengusua artzaina zen. Mendian egon ohi zen gehinean, baina kalean ere luzitzen zekien gizona zen. Gutxi ezagutu ditut hain zuzenak eta hizketan egokiagoak. Bai, ordea, maltzurragoak hamaika. Behin batean, jukutria itzela egin zion gizonarekin hizpidetu zen gure lehengusua, eta kargu hartu zion gizonari.. Ahal zuen moduan defenditu zen gizona, orduko ohituren arabera mintzatuz: “Nik ez zeukat horrekin kontzientziako kargarik”. Eta Pakitok, horrela zeritzan gure lehengusuak, tinko erantzun zion: «Kontzientzia behar halakoa; alegia, kargarik jasotzen ez duena».Geroztik pasadizo horrek, edo gure lehengusuarentzat pasadizo huts bat baino zerbait gehiago izango izan horrek, zenbat pentsarazi didan kontzientziaren gainean! Kontzientziaren lehenengo irudia da zaku elastikoa dela; botatako guztia hartzen du, eta zama guztiz handia eta esajeratua behar du lehertzeko. Gainera, behin batean, lankide dudan psikologo eta familiartekoak kontatu zidan demostraturik dagoela Kalkutako Teresa beraren kontzientzia munipula zitekeela eta, egiten ari zen karitatezko obra miresgarriak bazterturik, bultza zitekeela ekintzarik doilorrenak egitera. Beraz, arriskutsua da esatea gizakiak bere kontzientziaren arabera jokatzeko eskubidea duela. Kontzientziako askatasunak legitimitate osoa izango badu, konpromiso serioa hartu behar du egiaren bila ahaleginduko dela, besteren argudioak entzunez, arrazoibideari jaramon eginez, ebidentzien aurrean men eginez. Premisa horiek gabe, kontzientziako askatasuna bihur liteke setakeria eta fanatismo. Ondorioa garbia da: etika unibertsalak agindu behar du kontzientzia partikular bakoitzaren gainetik. 2006/01/29

Erlijioaz ere gogoeta asko egin du Rufinok. Oraintxe emango dizuet mostra txiki bat:

Ecce homo

212

Joan den larunbatean, Manuel Uncitik El Jesús de Tamayo izeneko artikulua argitaratu zuen periodiko honetan (DVn). Nik ondorioztatu nuenez, Juan Jose Tamayo teologoak Dios y Jesús izeneko liburua idatzi du, eta Espainiako Gotzainen Koferentziak esan du, dagokion batzordearen bidez, teologo horrek ukatu egiten duela Jesusen jainkotasuna.Ez ez dakit horrela den, ez naiz hasiko Tamayoren iritzia epaitzen, baina neure gogoeta eskainiko diot irakurlerari. Jesuskristo derrigorrez Jainkotzat hartu beharrak ez dakit ze abantaila dituen kristauarentzat. Nik alderatziz esango nuke, hau da, gauzak gehiegi konplikatzen direla gure alderdi arrazionalarentzat. Eta, azkenean, fedea arrazionalizatzeko premia sentitzen du gizakiak. Benetako fededun eta borondate oneko pertsona batentzat, zerk zu garrantzia? Jesukristoren jainkotasunean sinesteak ala Haren iraskapideei jarraitzeak? Haren piztueran sinesteak ala halako enfasiarekin gomendatu zizkigun solidaritatea edo karitatea, maitasuna, bakea eta justizia praktikatzeak? Kristau on batek horiei egin beharko lieke jaramon; sinbologiari bere garrantzirik kendu gabe, noski.Bai, Jesusi zinezko meritua aurkitu nahi dionak ez dauka Haren giza izatearen aldeko apustua egitea beste erremediorik. Bere ideiengatik bizia ematen duen giza heroi handiaren meritua da Jesusena, eta gizakia den aldetik bakarrik du meritua.Esaldi hau da Jesusengana benetan bihurtzen nauena eta Jainkoarengana hurbiltzen nauena: “Ez zekiat Jainko hintzen, baina merezi huen izatea”.Benetako fededuna ez da ibiliko Jesukristo Jainkoa zen ala ez eztabaidatzen. Bere fedearentzat horrek ez du garrantzirik.

Horrenbestez amaitzen dugu Rufinoren biografia. Oraindik gauza asko geratuko ziren ahaztuaren kutxan, baina uste dugu printzipalena esana dagoela.Norbaitek esango du testu asko sartu dugula. Noski! Zertan ibili testuetan azaltzen dena interpretatzen, gero «Rufinoren nortasuna hau da» esateko, testu horietan garbi azaltzen baita bere ideologia eta nortasuna?

Argiñanon, 2011ko martxoaren 3an: Ostegun gizen.

Egilea: testigu beharia

213

Behatua: rufino iraola garmendia jauregi apalategi garmendia gurrutxaga garmendia goikoetxea

214

AURKIBIDEA

1. Zaldibiako Olaeta auzoa ................................................................... 01

2. Nahigko nikek ikusiko bahu baserri hori barrutik ........................ 03

3. Baserri lanean batez ere behi-zaintzetik ......................................... 11

4. Igartzaeta: amaren jaiotetxea ............................................................. 17

5. Rufinok ez zuen ezagutu Gerra Zibila .......................................... 26

6. Rufino oso berandu hasi zen eskolan .............................................. 32

7. Arantzazutik etorri eta Beasaingo La Sallen ................................... 42

8. Rufino asko saiatu da bizitza honetan ........................................... 46

9. Urtebete egin zuen Urretxuko euskaltegian .................................. 53

10. Herri-lana ............................................................................................ 62

11. Esan genuen 1981ean langabezian gelditu zela ............................. 70

12. Dibertitu .............................................................................................. 72

13. Rufinori galdetzen badiozu zergatik idazten duen..........................78

14. Rufinok berak ere ez daki zenbat artikulu idatzi dituen ............. 86

15. Bertsolaritza-esparruan ere era guztietako lanak egin ditu ......... 101

16. Orain, labur-labur idatzi dituen liburuak ....................................... 128

17. Rufinok oraindik ere lan gehiago ditu idatziak .............................132

215

18. Azkeneko atala: Rufinoren nortasuna eta ideologia .................... 157

216