romulo eta remo
-
Upload
egia-gandasegi -
Category
Documents
-
view
293 -
download
8
description
Transcript of romulo eta remo
Duela 2000 urte inguru Erroman bazegoen agintari maltzur bat. Agintari maltzur horrek erregea giltzapetu edo atxilotu egin zuen, horretaz aparte erregearen alaba hil zuen eta bere bilobak Tiber Ibaira sehaska batean bota zituen. Ekaitzaren ondorioz Tiber Ibaia gainezka jarri zen, bi bikiak negarrez hasi ziren, otsoeme batek entzun zien, hartu eta titia eman zien. Gizondu zirenean, Remo atxilotu zuten eta orduan artzainak esan zion: -Romulo, ni ez naiz zure aita, zure aitite tronutik kendu zuten eta zure ama hil egin zuten, Remo atxilotuta dago, joan zaitez zure anaia salbatzera.
Orduan Romulok armada txiki bat sortu zuen artzain talde batekin eta etsaiekin borrokatu ondoren irabazi egin zuten, Remo askatu zuten eta bere aitonari tronua itzuli eta aititek esan zien: -Har ezazue nire lurraldetik eremu bat eta eraiki hiri berri bat. Hiri hura Erroma zen. Egileak: Ander, Unax, Ismael eta Jon.
Elezahar batek dioenez: Baziren behin bi umetxo jaioberriak zirenak, Romulo eta Remo
izenekoak. Tiber izeneko ibai ertzean,saski baten barruan utzi zituzten abandonaturik. Otsoeme batek errukiturik hartu zituen ibaitik eta bularra eman zien. Otsoarekin egon ondoren artzain batek
hartu zituen,eta hazi zituen bere semeak izango balira bezala. Gizondu zirenean erregeak Remo atxilotu zuen orduan artzainak egi osoa kontatu zion Romulori. Artzainak Romulori esan zion erregearen jauregira joateko han Remo giltzapetuta zegoelako. Artzainak hori esan ondoren jauregira joan zen. Borroka latz baten ondoren Romulok Remo askatu zuen. Biak aititerekin elkartu ziren.Ondoren aitonak esan zien herri bat beraientzat bilatzea. Romulok eta Remok denbora batean pentsatu ondoren otsoemeak hartu zituen lekua aukeratu zuten. Idiak hartu zituzten ildo bat egiteko gero ildo horretan gaindiezinezko harresiak eraikiko ziren han herritarrek babesteko. Artzainek eta herritarrek barre egin zuten han sasiak baino ez zeudelako.Toki ura Erroma izan zen. EGILEAK: INIGO, MIKEL eta ENDIKA
Duela 2.000 urte Erromako agintari batek bi mutiko biki
Tiber ibaira bota zituen sehaska batean.Ekaitz baten
ondorioz, ibaiak gainezka egin zuen eta urak sehaska
pikondo baten albora eraman zuen .Umeak negarrez hasi
ziren eta otsoeme batek
entzun zituenean hartu eta bere semeak izang balira
tratatu zituen.Artzain batek bi
mutilak topatu eta etxera eraman zituen.Haunditu zirenean Remo atxilotu zuten
.Umeak hartu zituen aita ordea Romulori kontatu zion
egi guztia; Numitor erregea euren aititea zen.Romulok
artzainez osatutako ejerzito txiki bat osatu zuen .Gerra
latz bat eta gero, Romulok irabazi zuen eta Remo askatu
zuen . Euren aitite tronua itzuli zien Romulori eta Remori
eta lur zati bat eman zien .Pentsatu ondoren non ipiniko zuten gaztelua,
otsoemeak aurkitu zituen lekuan aukeratu zuten.
EGILEAK: Irene, Ekaitz, Irati eta Markel.
Duela 2.000 urte Erromako agintari batek,
erregearen bilobak (bikiak zirenak Romulo eta
Remo)saski batean sarturik, Tiber ibaira
botatzea agindu zuen itotzearen asmoarekin.
Egun hartan ekaitz
itzel baten ondorioz
Tiber ibaiak gainezka
egin zuen eta bikiak
pikondo baten ondora
eraman zituen.
Bertan otsoeme batek aurkitu zituen eta
berarekin eraman zituen. Inguru haietan
zebilen artzain batek bere etxera eraman eta
bere seme-alabak izango balira bezala hazi
zituen.
Romulo eta Remo gizondu zirenean, Remo
atxilotu zuten.
Aitaordeak Romulori deitu eta hauxe esan
zion:
-Romulo, agintariak zure anaia atxilotu du,
zoaz eta askatu. Beste gauza bat esan nahi
dizut:
Zu eta zure anaia ez zarete nire
semeak,Numitorren bilobak zarete.
Orain agintean dagoenak zuek Tiber ibaira
botatzea agindu zuen eta zuen ama
hiltzea. Otsoeme batek zuek hartu eta
elikatzeaz arduratu zen. Nik aurkitu eta nire
etxera eraman zintuztedan.
Romulo artzain batzuekin batera bere anaia
askatzera joan zen (borrokatzera).
Borroka irabazi zuten eta Remo askatzea lortu
zuten.
Bere aitite berriz tronuan jartzea lortu zuten.
Aititek, Romulo eta Remori esan zien:
-Zuen artean aukeratu lur zati bat.
Romulo eta Remok luzaroan pentsatu ondoren
otsoemeak aurkitu zituen lurraldea aukeratu
zuten.
Romulok bi idi hartu eta zirkulu handi bat egin
zuen.Lurralde horretan Erroma sortu zuen.
EGILEAK: PAULE, LUCIA, VERONICA eta NAHIA
Baziren behin bi anai, Romulo eta Remo. Bikiak ziren eta Tiber ibaian utzi omen zuten abandonaturik. Han zebilen otsoeme batek haurren negarrak entzun zituen eta lastima handiz hartu zituen eta bularra eman zien. Han zegoen artzain batek hartu zituen eta bere semeak izango balira bezala zaindu zituen. Bi anaiak gizondu zirenean Remo atxilotu zuten. Artzainak Romulo deitu zuen eta egi osoa kontatu zion: -Romulo ni ez naiz zure aita. Zure anaia eta zu Numitorren bilobak zarete. Numitor hiri honetako erregea da, egun tronuan jarrita dagoen gizonak zuen aitonari agintea kendu , ama hil eta zuek biak Tiberreko uretara botatzeko agindu zuen. Orain Remo atxilotu dute, korri eta salbatu zure anaia. Romulok artzain armada txiki bat sortu eta Remo askatu zuen, eta euren aitonari tronua itzuli zioten. Aitonak bi bilobei nahi zuten lurraldea aukeratzeko esan zien. Bi anaiak pentsatu eta pentsatu ondoren Tiber ondoko lurraldea aukeratu zuten. Han Erroma hiria sortu zen. EGILEAK: LEIRE, MAITANE, AINHOA eta BEGOÑE