RESEÑA HISTÓRICA - ORUE-EUBA · Web viewVaticano Kontzilioko haize barritzaileak sendo eragin...

15
ORUE - EUBA 1. Eta... “kondairak aurrera darrai” Gaur bere SEINALE esanguratsuenak eskeintzen doguz, argi-ilunez jositako ibilbidean. Halan ere, alderdi onak nabarmentzen dira. Gure guraria eta erabagia zera da: ahal danik zehatzen jaso, historia horretan partekide izan diranak ezagutuak sentidu daitezan; historia hori “kanpotik” begiratzen dabenak ere zer izan dan ezagutu dagien eta bere joan-etorriaren ona dastatu. Pasiotarrok Orue-Eubara etorri ginaneko 50. urtemuga ospatzea ere jazoera pozgarria da, “arnas barria” hartzeko hauspoa, biharko bideari gogotsu jarraitzeko. Historia honek SUSTRAI sakon eta biziak ditu. Badogu horretaz jabetzeko gogoa. 2. Bide honen jatorria 1879. urtean heldu ziran Pasiotarrak Bilbora, eta 1880. urtean eregi zan lehenengo alkartea Deustun. Zabalkundea ikusgarria izan zan; bideak betean zabaldu zan bizi barri hori. Hogei urteko historia barruan, Jesusen Bihotz Sakratuaren Probintzia 11 komentutan eta egoitza bitan hazur- mamindu zan, euretariko batzuk Amerikaldean. Bizitasun horren adierazgarritzat horra Ama-

Transcript of RESEÑA HISTÓRICA - ORUE-EUBA · Web viewVaticano Kontzilioko haize barritzaileak sendo eragin...

Page 1: RESEÑA HISTÓRICA - ORUE-EUBA · Web viewVaticano Kontzilioko haize barritzaileak sendo eragin eutson Orue-Eubako Pasiotar Alkarteari, eta 1974. urteko azaroaren 19an, gure ingurua

ORUE - EUBA

1. Eta... “kondairak aurrera darrai”

Gaur bere SEINALE esanguratsuenak eskeintzen doguz, argi-ilunez jositako ibilbidean. Halan ere, alderdi onak nabarmentzen dira. Gure guraria eta erabagia zera da: ahal danik zehatzen jaso, historia horretan partekide izan diranak ezagutuak sentidu daitezan; historia hori “kanpotik” begiratzen dabenak ere zer izan dan ezagutu dagien eta bere joan-etorriaren ona dastatu. Pasiotarrok Orue-Eubara etorri ginaneko 50. urtemuga ospatzea ere jazoera pozgarria da, “arnas barria” hartzeko hauspoa, biharko bideari gogotsu jarraitzeko.

Historia honek SUSTRAI sakon eta biziak ditu.Badogu horretaz jabetzeko gogoa.

2. Bide honen jatorria

1879. urtean heldu ziran Pasiotarrak Bilbora, eta 1880. urtean eregi zan lehenengo alkartea Deustun. Zabalkundea ikusgarria izan zan; bideak betean zabaldu zan bizi barri hori. Hogei urteko historia barruan, Jesusen Bihotz Sakratuaren Probintzia 11 komentutan eta egoitza bitan hazur-mamindu zan, euretariko batzuk Amerikaldean.Bizitasun horren adierazgarritzat horra Ama-Probintziatik jaio ziran beste Probintzia barri biak, Espainiako estatu barruan: 1905an Familia Sakratuarena, bere erdigune nagusia Zaragozan daualarik; eta 1923an Odol Guztiz Baliotsuaren Probintzia, bere erdigune nagusia Madrilen daualarik.

Bizitasunaren eragina ez da beragan kiribiltzera,“abentura” barri eta ederrei aurre egitera baino”.

Page 2: RESEÑA HISTÓRICA - ORUE-EUBA · Web viewVaticano Kontzilioko haize barritzaileak sendo eragin eutson Orue-Eubako Pasiotar Alkarteari, eta 1974. urteko azaroaren 19an, gure ingurua

3. Bizitasun-urte oparoak

Ibilpide horretan aurkitutako eragozpen guztien gainetik -izan ere Probintzia barrien sorrerak ez ziran izan errez erosoak- aurrera egin eban itzelezko martxan. Pasiotargai barriak oparo agiri ziran eta misiolari espiritua borbor nabari. 1913. urtean Peru aldera zabaldu zan Pasiotarren presentzia misiolaria, eta gerotxoago Colombia-ra eta Caribe-ra. Ingurugiro honek sekulako bizi-bultzada emon eutson Ama-Probintziari.

Ez zan dana uste baizen erreza izan eta oinarrizko eta erakundezko beharrizanen aurrean

planteamentu barriak egin beharra sortu zan.

4. Urritasunez beteriko bideak

Pasiotargaien hasierako heziketa, gehien baten Gabiria-ko ikastetxe apostolikuan emon zan, baina begibistan dagoanez, eskasa zan. Hortik sortu zan erantzun egokiagoa eta giro barriak eskatzen eben erako heziketa bideratu beharra. Horrez gainera, misolari munduko ekintza barriak eskatzen eben deiari erantzun hobea eskeini nahia.

Gero eta aurrerago egin nahi biziak eta ingurugiroak eskatzen ebanari

erantzun egokiak aurkitu beharrak eraginda sortu zan Orue-Eubako “ernamuina”.

5. 1948: “ametsa” egi bihurtzen hasi da

Hara-honaka ibili eta beharrezko eginbeharrak burutu ondoren (behin baino gehiagotan neketsuak), esparru zoragarri bat erostea lortu zan, ORUE eritxona, Euba-Amorebieta udalbarruti barruan, Bizkaia Probintzian. Eginbeharrak burutu ondoren, 1948. urteko apirilaren 8an, Carmelo Ballester, Gasteizko Gotzainak onartu eban Pasiotar alkarte bat Orue-Euban sortu eta kokatzeko baimena, eta 1948. urteko

Page 3: RESEÑA HISTÓRICA - ORUE-EUBA · Web viewVaticano Kontzilioko haize barritzaileak sendo eragin eutson Orue-Eubako Pasiotar Alkarteari, eta 1974. urteko azaroaren 19an, gure ingurua

maiatzaren 26an izenpetu zan lurraldearen salerosketaren jabego-dokumentua. Pozaren pozez eta haundikiro ospatu eben erlijiosoak jazoera hau.

Lehenbailehen presentzia barri hau gauzatu behar zaneta guztien gogo-bihotzetan

taupaka egoan “amets” hau argiratu.

6. 1949: Pasiotarren lehenengo presentzia Orue-Euban

1949. urtearen hasieran heldu ziran Pasiotarrak lurralde honetara. Balendin Mendibe, Teodoro Orue eta Julian Gerrikagoitia “Zubieta” izeneko baserri baten bizitzen hasi ziran, Ibaizabal ibai ertzean, egitasmo eder hori indarrean jarteko aginduz. Hasiera baten gaztediaren heziketa izango zan bere helburua, baina laster baten zabaldu zan beste ekintza zabal batzuetara: pastoraltza eta euskal kultur mundura, etorkizunean inguru honi hainbesteko izena emon deutsenak.Baina euren lehenengo eginbeharra zera zan: ingurugiroa egokitu eta beharrezko prestakuntzak bideratu, ikastetxea eraikitzen hasteko.

Harrigarriak ziran guztien gogo-ilusinoaketa zirt edo zart hasi zan proiektu barria.

7. 1954: Eraikuntza barriaren lehenengo harria

Holan hasi zan bidea egiten. 1954. urteko urriaren 24an ospatu zan lehenengo harriaren bedeinkapena. Eraikuntza hasteaz batera, alkarte txikia bera arduratu zan bertako gora-behera guztiagaz. Giro horrek eraginda, gogo beroz eta argiz onartu ebezan hainbeste neke, ahalegin eta eginbehar; izan ere, halako “kabi” dotore ikusgarria agertzen joian apurka danen begietan, Ibaizabal erreka inguruko mendixka gainean.

“Landare” landatu-barria eraikuntza zoragarri bihurtzen joian,inguru guztiaren edergarri.

Page 4: RESEÑA HISTÓRICA - ORUE-EUBA · Web viewVaticano Kontzilioko haize barritzaileak sendo eragin eutson Orue-Eubako Pasiotar Alkarteari, eta 1974. urteko azaroaren 19an, gure ingurua

8. 1956: Proiektua indarrean jartzea

Urte bi baino lehen ikastetxea inauguratu zan, nahizta eraikuntzako alderdi asko erdieginean egon. 1956. urteko irailaren14a zan. Haundikiro ospatu zan hasiera hau, ez zan gitxiagorako, izan ere. Hemen batu ziran seminarista talde haundi bat, irakasleak eta Probintziako Arduradun Nagusiak. Hurrengo egunean, irailaren 15an, hasiera ofiziala emon jakon irakaskintza-lanari.Egia esan, akademiko jardun osoa 20ra arte ez zan hasi; hemen egin zan irakasleen lehenengo batzarra, zer zelan egin erabagiteko. 14 erlijiosok osotzen dabe alkartea: 9 abade eta 5 anai laiko.

Mugatasun eta guzti,lehenengo “frutuak” agirian dagoz,

eta bizi-nahiak indar hartzen dau.

9. 1957: Lehenengo frutuak

Martiaren 4an 24 gazte aldatu ziran Angostoko nobiziadu-etxera, ikasketa humanistikoak amaitu ondoren. Eurak izan ziran Orue-Eubatik urtendako lehenengo prailegai taldea. Aspaldiko ametsak guztien begibistara frutu bihurtzen hasi ziran.

Erein, erein, erein...horra urteetako lanbide isila;

halan ere, aldaketa sendoen aurrean gagozeta Pasiotarren Familian ere eragin nabarmena sortu eben.

Page 5: RESEÑA HISTÓRICA - ORUE-EUBA · Web viewVaticano Kontzilioko haize barritzaileak sendo eragin eutson Orue-Eubako Pasiotar Alkarteari, eta 1974. urteko azaroaren 19an, gure ingurua

10. 1956-1969: Bokazino barrien mintegia

Bere oinarrizko betebeharra, izan, Seminarioa izatea zan, osoan pasiotar bizitzara begira eta Gabiriako ikastetxe zaharreko irakaskintzako akatsak betetzeko sortua. Bai ondo bete ere. Akademia aldetik, bere betebeharra nahiko egoki bete eban. Baina erlijioso-bokazino aldetik laster agertu ziran mundu mailan nabarmentzen joian krisialdia. Hirurogeikada urteen erdialdera, batez ere, bokazino kopuruak beherakada itzela egiten dau, bertatik sortzen diran kezka eta galdera eta guzti. Gizarte, kultur eta eleiz mailetan gauzatutako aldaketa sakonen ondorena berehala narbamendu zan Orueko ikastetxean ere.

Baina barruko larritasuna itzela da,eta alkartea bestelako bide

eta aukera batzuetara edegiten da.

11. Bihotz haundiaren eta jarduera sutsuaren aldia

Urte nahastetsu eta arduragarri honeek, bestalde, erlijinozko eta gogo berozko idealismoz beterikoak dira, bai Pasiotarren Alkartearen aldetik eta bai ikastetxera hurreratzen diran ikaslego ugariaren aldetik.Erlijiosoak, bihotz haundiz eta itzelezko jardunez, irakasle-lanagaz batera, ekintza horrek berak sortzen eutsezan neke eta ardura guztiagaz, pastoraltzako erantzukizun batzuk ere hartu ebezan euren gain, han-hemen eleiz alkarte batzuei lagunduz.Pastoraltzako ekintza hau gero eta gehiago zabaldu zan Bizkaiako baztar eta herrietara: Misino Santuak, berbaldiak, gazte eta helduen talde eta mogimentuak... pastoral ekintzako sare zabal sendoa sortuz, laikoen FORMAKUNTZA gogotan hartuz, euskal kulturaren suspertzaile izanez eta bizi-baloreak suspertuz eta gizarte-konpromesuari erantzunez.

Ingurugiroan parte hartzeak eta herriaren kezkakleku berezia dauke pasiotarren bizitzaren presentzian.

Page 6: RESEÑA HISTÓRICA - ORUE-EUBA · Web viewVaticano Kontzilioko haize barritzaileak sendo eragin eutson Orue-Eubako Pasiotar Alkarteari, eta 1974. urteko azaroaren 19an, gure ingurua

12. Herri-kulturaren aldeko konpromesua

Aurreko pastoral ekintzaren eragina berehala nabarmendu zan aldikada horretan, Orue-Euba Bizkaiko euskal lurraldeko topaleku eta ekintza-eragile bihurtuz. “Euskal Jaiak”, esaterako, Euskal Herri osoan izan eben izena eta eragina. Pasiotar Alkarteak eta Nekaldiko Kofradiak alkarlanean jokatu eben ekintza zabal hau asmatzen eta aurrera eroaten; halako ondoren aberatsa izan eban.

Baina Pasiotar Familiaren KARISMAbestelako bizi-esparru batzuetara zabaldu zan,

inguru zabal baten, aukera barriak sortuz eta eskeiniz.

13. Itzelezko laguntza

Orue-Eubak baeukan hutsuna nabarmen bat, itxura baten zentzuz kontrakoa: Misino eta Gogojardunetara, batez ere, emonak bizi ziranak, hatarako etxe eta leku berezi bat ez eukitea. Hirurogeita hamarkadaren barruan hasi zan bide barri hori ere, agiriko mugatasun batzuk euki arren; 1961. urtean eratu zan Gogojardunetako lehenengo taldea.1964. urterako etenbako jardunean ebilen etxe hori, nahizta logela gitxitxo euki. 1966. urtean eraldaketa bat izan eban, aukera eta ahalbide gehiago ezarriz.30 urte luzeetan zehar, HARRERA eskeintzen eta lantzen berebiziko lana bete eban, hainbeste pertsona eta taldeei espirituzko arnas barria opatuz, topaketak eta otoi-bide bereziak antolatuz.Ikastetxe eta parroki, gazte eta heldu, erlijioso eta laiko, otoitz-alkarraldi eta eleizbarrutiko abade, otoitz-lantegi eta katekumenadu-taldeak, eta abar luze bat. Ekintza-Alkarteak egin ahalak egin ditu, arduraz eta egokitasunez erantzuten, beti nahi litzateken bestean izan ezarren. San Paulo Kurutzekoaren Arreba Pasiotarren presentzia ere esanguratsua izan zan, Espitualitateko etxe hau txukuntasunez eroaten laguntzaile ezinhobeak hainbeste urteetan; presentzia hau galtzea laster igarri zan eta hau eskeronez agertu beharrekoa da.

Page 7: RESEÑA HISTÓRICA - ORUE-EUBA · Web viewVaticano Kontzilioko haize barritzaileak sendo eragin eutson Orue-Eubako Pasiotar Alkarteari, eta 1974. urteko azaroaren 19an, gure ingurua

Beste zerbitzu batzuk ere beharrezkoak diraeta ahal besteko eskuzabaltasunez eta arduraz

martxan jarri ziran,alkarlanean jardunez Proiektuaren alde.

14. Osagarri esanguratsu bat

Aldikada honetan, Orue-Eubak ahaztu ezineko laguntza izan eban: BASERRIA eta bertako zerbitzu bereziak. Ez, ez ziran izan aldi gozo errezak eta are gitxiago prailegei talde haundi bati eusteko; ekonomi alderdiak zerikusi haundia eukan proiektua aurrera eroateko orduan. Hasieratik indarrean egoan abeletxeaz gain, oilotegia, 1965-1966. urte bitartean eregia; egundoko laguntza izan zan, bai mintegiko beharrizanei erantzuteko, bai bertako ekonomi urriari laguntzeko. 1973. urte inguruan oilotegiak baebazan 18.000 oilo; ondoko behitegian hogeitaz behi, txekor eta txahal ekonomi-laguntza estimagarria.Txalogarria zan Alkarteko guztien alkarlanerako gogoa, esforzua eta jarduna: prailegei, erlijioso eta han-hemengo herritar laguntzaileen auzolana ikusgarria zan. Benetan txalogarria eta betirako eredugarria.

Baina gizarte, kultur eta eleiz aldetiko aldaketakalkarren gain etozen,

eta bide barrietara jotea beharrezko izan zan.

15. 1969-1977: Heziketa lanean etapa barri bat

Gorago aitatutako gizarte, kultur eta eleiz aldaketak heziketa-arloan planteamentu barriak eskatzen ebezan. 1966. urtean hasten da etapa barri hau eta 1977. urtera arte irauten dau. “San Gabirel Ikastetxea” izenez hasten da askotariko bokazino-bide barria.Seirehun ume eta gaztetxok parte hartzen dabe heziketa proiektuan, leku askotatik etorriak, batzuk barnetegi barruan bertan biziz, beste batzuk erdi-pentsinista lez, eta hurrenekoak etxera joan-etorriz.Horrek aldaketa batzuk sortzen ditu, onespen ofiziala lortu ondoren, egoera barriari aurre egiteko orduan: irakaslegoa ugaritu, batez ere laikoak, erlijosoen alkarteko krisiak eraginda; gainera, akademiko tituladutza ofiziala beharrezko egin zan. Benetan egoera barria zan eta sortu ziran eskakizunak

Page 8: RESEÑA HISTÓRICA - ORUE-EUBA · Web viewVaticano Kontzilioko haize barritzaileak sendo eragin eutson Orue-Eubako Pasiotar Alkarteari, eta 1974. urteko azaroaren 19an, gure ingurua

ere barriak.

Heziketa-lana eta pastoraltza-lana, alkarren osagarri;

esperientzi barri bat hasten da: parrokiakoa.

16. 1974: Pastoraltza alderdia gehitzea

Aitatu doguzan aldaketak zer esanik asko izan eben pastoral ekintzaren aldetik, heziketa-ardureaz gain. Vaticano Kontzilioko haize barritzaileak sendo eragin eutson Orue-Eubako Pasiotar Alkarteari, eta 1974. urteko azaroaren 19an, gure ingurua parrokia bihurtu zan, “Mikel Goiaingeruaren eta San Paulo Kurutzekoaren Parrokia” izenez; inguruetako auzoak barruan hartuz eta bateratuz, parrokia-pastoraltzak pasiotarren presentziari alderdi barri bat ezarri eutson. Aldaketa hau eragingarria izan zan, bai hortik sortu ziran ardura eta lan barrien aldetik, Eleizbarrutiko pastoraltza osoan parte hartuz, bere aukera eta ahalbide barriakaz, baina baita bere betebehar eta baldintza barriakaz ere.Orueko erlijosoak gogo beroz oratu eutsoen arlo barriari, nahizta lagungarri eskasak izan horretarako: parroki-eleizatxoa Gogojardunetako eta erlijiosoen egoitzaren azpian kokatuta egoan, pastoral-dinamikak eskatzen ebazan leku egoki barik. Geroago baten eta planteamentu barrien eraginez emongo jakon erantzun egokia egoera honi.

Heziketa-munduan erronka barriak:Ikastola sortzea.

17. 1977: LAUAXETA Ikastola

Gorago aitatutako aldaketak eta handik sortu ziran eskakizunak erantzun barri batzuk eskatzen dabez, berehalako ausardia, adorea eta sormenak eskatuz, etorkizunera begira. Holan sortu zan heziketa arloan hirugarren etapa, eta 1977-1978. urtean emon jakon hasiera. LAUAXETA ikastola da, lehendik ikastetxean eskeintzen ziran aukera

Page 9: RESEÑA HISTÓRICA - ORUE-EUBA · Web viewVaticano Kontzilioko haize barritzaileak sendo eragin eutson Orue-Eubako Pasiotar Alkarteari, eta 1974. urteko azaroaren 19an, gure ingurua

guztiak barruan jasoz. 1981-1982. urtean beragandu eban Ikastoleak aurreko ikastetxeko heziketa osoa.Heziketa proiektu barriak aurretiaz ikastetxeak izandako baloreak onartzen ebazan, baina sortutako eskakizunetara egokituz. Gorengo mailetan onartua izan ondoren, bere berezitasun eta guzti, gaur egun 1.400 inguru ikaslez beterik dago.

Goitik behera aldatu diran aldietarako,barriro bide barrien bila ahaleginetan.

18. 1980-1998: Konpromesu eta bilaketa aldiak

Bai heziketa-arloan (nahizta erlijiosoen partehartze urriagoaz, nok eskuhartu ez egoalako), eta bai Espiritualitate gunean eta parrokiako eta bestelako pastoraltza arloetan, gaur ere su ta gar irauten dau hasitako jarduereak. Batez ere, ingurumariko baserri giroko lurraldeetan, Orue-Eubako Pasiotarren Alkartea eragingarri bizia da; Pasiotar Alkarte honek era askotako pastoraltza-arloetan ere esku hartzen dau. Urte errezkada luzean hainbeste pastoral esperientzi berezietan ere partaide izan da, apurka-apurka murriztuten joanarren, langileen beherakadeagaitik.Halan eta guztiz ere, Euskal Herriko Pasiotarren Probintzia-mailan bilaketa sakon baten giroa nabarmentzen da, hemendik urte batzuetara argiratuko dalako ustetan. Holan dirudi Orue-Euba aldean ere.

Orue-Eubak beti izan dauan alderdi bat indartzen da:KULTUR erronka.

19. Kultur erronka suspertzen da

Azken urteotan pausu barriak emongo dira kultur-bidean, 50 urteetan zehar Orue-Eubako presentziak azpimarratu dauan alderdian, hain zuzen. Aldi barriei eta ingurumariko giroari arpegi emon nahirik jo dau bide honetara.

Page 10: RESEÑA HISTÓRICA - ORUE-EUBA · Web viewVaticano Kontzilioko haize barritzaileak sendo eragin eutson Orue-Eubako Pasiotar Alkarteari, eta 1974. urteko azaroaren 19an, gure ingurua

Horra nun agertzen dan Ibaizabal argitaletxearen aldeko laguntza eta konpromesua, baita IKA (Ikastola Katolikuen Alkartea) erakundearen aldekoa ere, euskal kulturari lagundu nahirik, irakaskintza arloan giza eta kristau baloreak zaintzeko asmoz, batez ere. Aukera hau egiteak gero eta konpromesu sakon zabalagoak hartuko ditu, gaurko egoerara heldu arte.

Bilaketa eta gogoeta aldi luzeen ondoren,urrats barri batzuk ezarri beharra nabaritu da,

presentzia BARRI baten alde.

20. 1998: Aldi barriak

Bilaketa luze honek, azken batean, egoera jakin eta sendo bat hartu dau, gaurko egoera honetara ekarriz. Pasiotarren hemengo presentziak BERRALDAKETA sakon batera jo dau. Heziketa arloan hirugarren etapara jo baeban, Pasiotar presentzia honetan ere PRESENTZIA BARRI bat planteatzen da. Alkartearen bizilekua goitik behera guztiz aldatzen da, gaixo eta Nagusien egoitza batera egokituz, Pasiotar Alkarteak bertan jarraitzen daualarik.Harrigarria da Alkarteak hemen agertu dauan aldaketarako gaitasuna. 1998. urtean gagoz.

Era barriko bideak hartzera jo dau Alkarteak,ingurumariko egoera eta beharrizanei erantzunez.

21. Eleiza barria, dagokiozan zerbitzu eta guzti

Pasiotarrak Orue-Euban ezarri daben presentziaren adierazpen BARRI bat zera da: Eleiza barriaren eraikuntza, hainbat zerbitzu-areto inguruan daukazala, askotariko topaleku, hezkuntza eta otoitz-osapakizun gelaz jantzita; horrez gainera, baserri aldeko mila modutako eskakizunei erantzunez. Lehenagoko Espiritualitate Guneak

Page 11: RESEÑA HISTÓRICA - ORUE-EUBA · Web viewVaticano Kontzilioko haize barritzaileak sendo eragin eutson Orue-Eubako Pasiotar Alkarteari, eta 1974. urteko azaroaren 19an, gure ingurua

bide barriak hartu ditu aldi barrietako eskakizunen arabera.

Eta azken atea zabaltzen da: ETORKIZUNA.

22. “Onena jazoteko dago”

Egindako historiaren eta bere bidearen azken mailea da. Egia esan, egitekorik asko gelditzen da; hori ezelango zalantza barik. Baina horixe da ETORKIZUNERA begira ERRONKA. Pasiotar Alkarte honen azken ekimen txalogarria Web orri bat (www.bidean.net) indarrean jartea izan da, ate-joka dagozan hainbeste eginkizunei erantzun nahirik. “Bidean”, ibilian egiten dan bidea: gure izatea eta bizitzea egi bihurtzeko jokabide barri bat, apurka, Orue auzoko lantegi osoari osotasun bat ezarteko asmoz. Hauxe da proposamena eta erronka barri bat. Horregaitik dinogu... “Onena jazoteko dago”.