Puntukako gidabaimena gidoia

2
Bergarako epaitegiko mintza saioak PUNTUKAKO GIDABAIMENA 2007ko uztailaren 1ean jarri zen indarrean Espainiako Gobernuan arestian onartutako trafiko lege berria. Dagoeneko Frantzian, Alemanian, Bretainia Handian eta Italian ezarrita dago eta aurreikuspenen arabera istripu kopurua %40 gutxituko da hurrengo bost urteetan. Urteroko bataz besteko 5.400 hildako kopuruarekin Espainiako Estatua da Europan hildako gehien dituena. Puntukako gidabaimen berriak 12 puntu emango dizkio gidariari eta egindako trafiko urraketek puntuak galaraziko dizkiote. Gidari berriek - hau da, karneta duela hiru urte baino gutxiago atera zutenek- 8 puntu baino ez dituzte izango. Ba al dakizu zenbat puntu galdu daitezkeen? Bete ondoko taula: 6 puntu 4 puntu 3 puntu 2 puntu Alkoholemia kontrol batean 0,75 mg/lko muga gainditzen baduzu. x Aurreratze arriskutsu bat egiteagatik x Zebrabideak ez errespetatzeagatik x Geratze arriskutsuak egiteagatik x Alkoholemia kontrola egin nahi ez izateagatik x Drogatuta gidatzeagatik x Gelditu edo pasatzen utzi seinaleak errespetatzen ez badira x Argiak ez pizteagatik x Segurtasun-uhalik gabe gidatzeagatik x Telefono mugikorrarekin hitz egiteagatik x Ondorengo abiaduren gainetik gidatzeagatik: 181km/h autopistan, 136km/h errepidean eta 81km/h hiri barruan. x

Transcript of Puntukako gidabaimena gidoia

Page 1: Puntukako gidabaimena gidoia

Bergarako epaitegiko mintza saioak

PUNTUKAKO GIDABAIMENA

2007ko uztailaren 1ean jarri zen indarrean

Espainiako Gobernuan arestian onartutako trafiko

lege berria. Dagoeneko Frantzian, Alemanian,

Bretainia Handian eta Italian ezarrita dago eta

aurreikuspenen arabera istripu kopurua %40

gutxituko da hurrengo bost urteetan. Urteroko bataz

besteko 5.400 hildako kopuruarekin Espainiako Estatua da Europan hildako gehien

dituena. Puntukako gidabaimen berriak 12 puntu emango dizkio gidariari eta

egindako trafiko urraketek puntuak galaraziko dizkiote. Gidari berriek - hau da,

karneta duela hiru urte baino gutxiago atera zutenek- 8 puntu baino ez dituzte

izango.

Ba al dakizu zenbat puntu galdu daitezkeen? Bete ondoko

taula:

6 puntu 4 puntu 3 puntu 2 puntu

Alkoholemia kontrol batean 0,75 mg/lko muga gainditzen

baduzu.

x

Aurreratze arriskutsu bat egiteagatik x

Zebrabideak ez errespetatzeagatik x

Geratze arriskutsuak egiteagatik x

Alkoholemia kontrola egin nahi ez izateagatik x

Drogatuta gidatzeagatik x

Gelditu edo pasatzen utzi seinaleak errespetatzen ez badira x

Argiak ez pizteagatik x

Segurtasun-uhalik gabe gidatzeagatik x

Telefono mugikorrarekin hitz egiteagatik x

Ondorengo abiaduren gainetik gidatzeagatik: 181km/h

autopistan, 136km/h errepidean eta 81km/h hiri barruan.

x

Alkoholemia tasa 0,25 tik 0,75 mg/l -ra bada x

Umeen segurtasun bereziak ez erabiltzeagatik x

Page 2: Puntukako gidabaimena gidoia

Bergarako epaitegiko mintza saioak

SAIOA GIDATZEKO GALDERAK

1. Ba al duzu gidabaimenik?2. Noiz atera zenuen? Asko kostatu al zitzaizun?3. Ziur orduko pasadizoren bat gogoratzen duzula. Kontatu, mesedez.4. Gaur egun asko gidatzen al duzu? Gustatzen al zaizu?5. Zer iruditzen zaizu puntukako gidabaimenaren legea? Beharrezkoa al da?6. Galdu al duzu punturen bat? Zergatik?7. Istripu kopurua jeitsiko dela uste al duzu? Eraginik izan al du indarrean izan den

epean?8. Zigorrak gehiegizkoak al dira?9. Jendeak egoki gidatzen duela iruditzen al zaizu?10. Oker gidatzeak ekar ditzakeen kalteetaz benetan ohartzen al gara?