PROIEKTUBERRITZAILEAK

download PROIEKTUBERRITZAILEAK

If you can't read please download the document

description

Adimena eta irudimena lantzeko erabiltzen diren proiektuen azalpena

Transcript of PROIEKTUBERRITZAILEAK

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOAREN PROGRAMAK

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren behaketa

Maider Aizpurua Cuesta

PRAKTIKUM I

Irungo La Salle[2012]

IRAKURKETA ERAGINKORRA:

Ulermena eta arintasuna lortu nahi duen programa. Erabiltzen diren teknikak, baliabide sistematizatu multzo bat da, eta hauek, irakurketa arrakastatsua lortzeko behar diren gaitasunak ahalbidetzen ditu. Ezaugarri aipagarrienak honako hauek dira: nortasun ludikoa, ikasle guztien eskura, erabilera erraza, ikasle guztiek egiteko modukoa, heziketa prozesuan jarraitua.

Irakurketa eraginkorra Lehen Hezkuntzaren 2. mailan

Helburu nagusiena ikasleei irakurtzeko interesa eta afizioa piztea da. Irakurketa sozializatzean dago sekretua edo koxka, hau da, liburuekin jolastea edo hauek manipulatzea. Teknika desberdinak daude:

Portaera onaren saria; liburuak irakurtzea: egunean zehar dauden hutsune libreetan, ikasleak betebeharrak bukatzen dituztenean, ikasgelatn dauden liburuetatik nahi dutena hartzeko askatasuna dute, beraien artean irakurritako liburuei buruz solastuz eta hauetaz elkarbanatuz.

Liburutegira bisitaldia: aktibitate berezi bat egin behar dutela esanez, ondo portatzen diren egun batean sari moduan ere, liburutegira igotzen dira denak elkarrekin. Bertan, liburutegiko antolaketa ezagutzeaz gain, bakoitzak bere liburutegi txartela egiteko aukera izango du. Astero, etxera liburu bat eraman behar dute (liburutegi txartelan ipiniz) eta hurrengo astean beste liburu bat hartzeko aukera izanen dute irakurritako liburua itzuli dutenean (disziplina eta ardura igorriz)

IRAKURKETA ULERKORRA:

*IKASGELAN: irakurketa eta ulermena lantzeko irakasleak prestatutako fitxak gelan egiten dituzte. Hauek testu txikiak izaten dira eta hauen ulermena lantzeko galderak, egia/gezurra edota hutsuneak bete ariketak egin behar dituzte.Hobe ulertzeko, adibide gisa, gaztelerako ikasgelan landu dituzten ariketak: Irakurketa ulerkorra ariketen adibidea(gazteleraz

*LIBURUTEGIAN: Arbel digitalean testu bat ipintzen da eta denon artean irakurketa ariketak egiten dira. Irakasleak zuzenduta taldean ahoz lantzen da testua eta ondoren galdetegi bat erantzun behar dute; bukatzeko, ulermena borobiltzeko laburpen taldean ariketak egiten dira.

Informazio gehigarria:Irakurketa ulerkorra albistea (Argia)

"Lectura Comprensiva" ariketak

BERRIKUNTZA PROIEKTUAK:

Berrikuntza pedagogiko programa hauek, La Salle barneko proiektuak dira. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan lantzen dira. Ikasleen gaitasunak aktibatu eta pizten dituzten programa hauek, adin bakoitzaren berezitasun eta beharren arabera ikuspegi desberdinarekin erabiltzen dira.Ikasturte bakoitzean, proiektu bakoitza era desberdin batean lantzen da eta ikasturtean zehar modu zehatz batean antolatzen dituzte garatu beharreko proiektuak: Proiektuen Antolaketa

Proiektu bakoitza aurrera eraman ahal izateko, ziklo bakoitzean proiektuen gidoia jarraitu beharra dute ("Ikasgela gidoia" adibidea)

PROIEKTUAK:

*ULISES: Neuronen Eragite Goiztiarrerako programa da, adimen bertikala lantzen da . Haur Hezkuntza osoa eta Lehen Hezkuntzako lehen 2 urteak hartzen ditu. Arloak:RN (Redes Neuronales/Neurona Sareak): ikus-entzutezkoaren eragite edo estimulazioaren bitartez neurona sareak garatu nahi dituena.

PC(Perceptiva-cognitiva/Pertzepzio-kognizioa): adimen-funtzioan lehen garapena lortu nahi du, ezaguerarako gaitasun gisan ulertua.

CM (Circuitos Motores/Zirkuitu Eragileak): garapen neuroeragilea lortuz.

Sensor: irakurketarako akuitzailea.

Irakasleak irudi pack bat erakusten die ikasleei. Packak, beraien artean erlazioa duten irudiak izaten dira. Egunero orden berdina jarraitzen da eta esaldi bat irakurtzen da irudiaren deskribapena edo informazio zehatza emanez. Egunak pasa ahala, ikasleak irudia ikusi bezain pronto, identifikatzeko gai izaten dira hauen eta berezitasunak eman ohi dituzte. Packa bi astero aldatzen da eta pasilloko kortxoan jartzen dira.

Informazio gehigarria:ULISES BERRIKUNTZA PROGRAMA

ULISES: Oinarrizko helburuak

* SORMEN/ KREA: adimen laterala/sormena suspertzen duen programa da. Estrategia sortzaile ezberdinen garapenerako hasiera. Hezkuntza urrats guztietan garatzen da.Lehentasuna ematen zaio programa honi, adimen laterala profil profesional berrietan garrantzitsua baita. Hezkuntza mailetatik harago hedatzen da eta gero eta enpresa eta erakunde publiko gehiagotan sartuta dago.

*Irudi bat erakusten zaie ikasleei, unetxo bat irudia ikusten egon behar dira eta gero txandaka, bakoitzak ikusten duena esan behar du. Irudimenari esker, ikasle bakoitzak gauza edo istorio desberdin bat ikusi dezake irudi berdinaren aurrean. Irakasleak ikasleei txanda ematen die, eta esaten duten guztia errespetatu eta onetsi egiten dute.Aukera anitza irudietan, marrazkien barnean irudiak ezkutuan egon daitezke, 3dimentsioetako irudien antzera. Kasu hauetan, irakasleak pistak eman ditzake. Jarraian dagoen irudian adibidez, loreen artean giza aurpegiak ikusten dira.

* OPTIMIST: ikasleen ezaguera-gaitasunak garatu nahi ditu Hezkuntza maila ezberdinetan. Adimen bertikala garatzea du helburu. Unitate didaktikoei esker, arlo ezberdinekin lotuta dago. Ikasgaiak lantzea ahalegintzen du, gaitasunetan oinarrituz. HH ko 3, 4 eta 5 urteko geletan eta LH ko lehenengo mailan lantzen da.Estimulazio programa, gaitasun kognitibo ezberdinen barneratze progresiboa lantzen duena.

* IDEA-L: Sortzen diren arazoei nola aurre egin helburuetako bat da. Honako bi arloetan hezi nahi dira ikasleak: 1) arazoen aurrean izan behar duten jarrera emozional egokian 2) arazo horiek konpontzeko prozeduraren garapenean.Prozedura hauek urrats hauen arabera egiten dira:

-Identifikatu: jarrera baikorra.-Definitu: Zer egin behar dut?-Estrategiak: Nola egin dezaket?-Aplikatu: estrategiak erabili.-Lortu: lorpenak ebaluatu.

* IRATI: Infografiaren mekanismoak azaltzeko eta menperatzeko programa. Ikasleei burumuinak irudien bitartez lan egiten duela irakasten zaie eta idatzizko informazioarekin baino hobeto grabatzen eta berreskuratzen dituela. 3 proiektu mota daude honen barnean:

MAPPING:kontzeptu mapen bidez sintetizatzeko gaitasuna garatzen duen programa. HH ko 3, 4 eta 5 urteko geletan eta LH ko 1. eta 2. mailan. faseetan banatzen da Mapping programa:

1) AURREKO FASEA: Kontzeptua eta loturazko hitza.2) BIGARREN FASEA: Kontzeptu eta loturen zerrenda batetaz baliatuz, oinarrizko mapa kontzeptualak egiten dira. 3) HIRUGARREN FASEA:testu labur batetik kontzeptuak aukeratzen dira eta orokorrenetatik sinpleenera ordenatzen dira. Ondoren testuaren mapa kontzeptuala egiten da.

Gelan landutako eredu bat ikusiz, errazago uler daiteke azaldutakoa: Mapping adibidea

INFOGRAFIA: informazioaren trataeran oinarritutako programa. Sintesi eta komunikazioaren prozesua testua eta irudia elkartzen duen tresna da. LH ko 4. eta 5. mailetan.

ORGANIGRAMAK: gai baten irudikapen grafikoa biltzen duen tresna da, non, osatzen dituen kontzeptuen erlazio desberdinak islatzen dira. LH ko 6.maila

* HARA: Barnetasunaren heziketa. Abiadura bizian doan eta zarata handia ateratzen duen mundu batean bizi gara, aurrerabide teknologikoek gure bizitzako alderdi asko errazten dizkigute, baina aisialdiaren gizarte honetan inork denborarik ez duela jabetzen gara.Egoera horiek eta beste askok geldialdia egiteko beharra sortu dute gizartean eta pertsonengan, egoeren eta pertsonen barnean zer gertatzen den ikusteko.Hara proiektuak, une honetan bizi dugun egoerari eta etorkizunean sor daitezkeenei erantzuna ematen saiatzen da, gorputzaren lanketa, integrazio emozionla eta transzendentziara irekiz.Eguneroko ohituretan txertatuko da programa hau, hilean bi sailotan landuz. HARA adibidea

INGELES GOIZTIARRAREN JARRAIPENA:

Proiektu honen helburua, Haur Hezkuntzako 2.mailatik aurrera, ingelesa dela medio, nortasuna garatzea da bere arlo afektiboan eta kognitiboan. Erabilitako metodologia norberaren autonomiaren garapena eta ezagutza errazten du. Ikaslea ingelesarekin ohituz eta ahozkotasuna erabiliz trebatzen da.Ulermena eta hitz egiteko gaitasuna indartzeko programak lantzen dira La Sallen.duela urte batzuk Saro Manrique de Lara metodoa martxan jarri zen; intentzioa, ingelesa goiztiarra ezartzea zen eta horrela Haur Hezkuntzako 4 urteko gelakoek ingelesarekin lehen kontaktua edukitzen hasi ziren.Hezkuntza integralean oinarritutako metodologia berritzailea da hau, eredu tradizionalen guztiz aurkakoa, ikaskuntza autonomoaren garapena sustatuz. Metodo honen oinarrizko ideia ondorengoa da:

Beste eduki batzuen ikaskuntza atzerriko hizkuntza baten bitartez; hizkuntza erabiliaz ikasten da; hemen eta orain behar den hizkuntza ikasten da; hizkuntzaren erabilera komunikazioan oinarritu behar da batez ere; komunikazioak erreala izan behar du, ez da simulatu behar; benetako materialaren erabilerara ohitu; ikaskuntza prozesuak gaitasunen garapenean eta hizkuntzaren bereganatzean oinarritu behar dira.Ikaskuntza autonomoaren garapenari dagokionean, besteak beste, erabakiak eta ardurak hartzea, ikaskuntza antolatzea, ebaluaketa mota desberdinetan parte hartzea (berdinen artekoa, auto-ebaluazioa), ikaskuntza prozesuaren kontzientzia hartzea eta hizkuntzaren inguruan hausnartzea lantzen dira. Metodoaren berezitasunak ondorengo dokumentuan azalduak eta zehaztuak agertzen dira;Metodologia azaltzen duen DOKUMENTUA_

TUTORETZA PERSONALIZATUAK

Irakasleak ikasleen ongizatea dute helburu nagusienetako bat. Horregatik, uneoro edozein testuingurutan ikasleak arreta osoz behatzen dituzte eta hauek behar duten atentzioa eta laguntza eskaintzen diete..Astean zehar, arratsaldeetan normalean, tutoretza saioak egiten dira, lantzen den gaiaren arabera, horretarako zehazki sortu duten ipuina irakurtzen diete, ondoren azaltzen diren gaiak denon artean eztabaidatuz eta landuz.Tutoretza saioak egiteaz gain, goizeko lehen orduan, goizeko tertuliak egiten dira, bertan gai desberdinak jorratuz. Gaiak desberdinak izan daitezke, ikasleen beharren edo egoeraren arabera. Jarraian, ireki daitekeen dokumentuan, LHko lehen zikloan tutoretzan landu diren gaien zerrenda ikus daiteke: Tutoretza gaiak

LAGUNTZA GELAK:

Behar bereziak dituzten haurrak egokitzeko eta bideratzeko astean zehar atentzio saioak egiten dira, ikasle bakoitzak dituen gabeziak sendotzeko intentzioarekin.

ERREFORTZU SAIOAK (RE: refuerzo educativo)

Behar bereziak dituzten haurrak, errefortzu saioak jasotzen dituzte. Astean bi edo hiru saio izaten dira eta klase orduen barnean, taldeka edo banaka errefortzua ematen duen irakaslearekin biltzen dira irakurketa-idazketa lantzeko edota atzeratua duten materiala aurreratzeko.Haur hauen perfila desberdina izan daiteke; alde batetik laguntza extra ondo datorkien alferragoak edo motelagoak diren ikasleak daude, eta beste alde batetik ACI (Adaptacin Curricular Individualizada) duten haur bereziak izaten dira.

Errefortzu saio hauek, irakasleak ematen dituzte beraien taldearekin ordu libreak izatean, beste ikasgeletako ikasleak lagunduz. ACI duten ikasleak berriz, heziketa bereziko irakaslearekin egoten dira.