Presentación de PowerPoint - ETS..., Energia berreskuratzeko aukera duten trakzio sistemen...
Transcript of Presentación de PowerPoint - ETS..., Energia berreskuratzeko aukera duten trakzio sistemen...
BerrikuntzarenAgenda
DOKUMENTUAREN AURKIBIDEA
03 LABURPEN EXEKUTIBOA
BERRIKUNTZA PROIEKTUAK06 BEA - Bus Elektriko Adimentsua
08 CBTC - Communication Based Train Control
10 Trenbide pasaguneen gainbegiraketa Ikusmen Artifizialaren bitartez
12 BIM metodologiaren ezarpena
13 Ondulazio higaduraren azterketa 3. linean
14 Hotsaren aurkako mini-pantailak
15 Trenbideko oztopoen hautematea
16 Zirkulazioaren kudeaketaren automatizazioa
17 Gailu mugikorren administrazioa eta Kudeaketa
18, Energia berreskuratzeko aukera duten trakzio sistemen erabilera material mugikorrean
19 Urak tuneletan duen eraginari buruzko eskuliburuaren idazketa
20 Kudeaketa dokumental sistema ezartzeko proposamenaren azterketa, diseinua eta proposamena
21 Fitxategiko bilatzailea
23 Erronkak
ERRONKAK
“Lanegun batean, Euskadin 6,7 milioi joan-etorri egiten dira. Hori dela eta, beharrezkoa da zerbitzu lehiakorra
eta erakargarria eskaintzeko gai izango den garraio sare publiko integratua eta modernoa izatea,
energiaren ikuspegitik jasangarria izango den ereduaren aldeko
apustua eginez.”- Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburua
LABURPEN EXEKUTIBOA
Berrikuntza – Bidaiariak trenera!
Euskal Trenbide Sarea / Red FerroviariaVascak (ETS) bere xede nagusiabetetzeko eramaten ditu aurrera berejarduketak: Euskadiko AutonomiaErkidegoaren esku daudenazpiegituren eraikuntza, kontserbazioa,kudeaketa eta administrazioa, trenagarraio sistema modernoa, eraginkorraeta iraunkorra bilakatzeko xedez.
Dauden azpiegituren kudeatzaile gisadagozkion funtzioei erantzuteaz gain,ETS etengabe ari da berrikuntza arlokoproiektuak garatzen (I+G+B), euskaltrenbide sistemaren garapenabultzatzen jarraitzeko, ahalik etakalitate, segurtasun, ekonomiareneraginkortasun eta jasangarritasunmaila altuenekin; EAEren eta gizarteosoaren garapenari lagunduz.
Berrikuntzaren Agenda da ETSk arlohorretan aurrera daramatzanjarduketa nagusiak biltzen dituendokumentua. Ondoren, indarreandauden berrikuntza proiektu nagusiendeskribapen laburra ematen da, etabaita ETSren ikuspegia ere, trenbideazpiegituren garapenean etakudeaketan erreferentziazko eragilegisa lekutzeko.
4
5
BerrikuntzaProiektuak
6
BEA - BUS ELEKTRIKO ADIMENTSUAMugikortasun jasangarriaren sustapena
Helburua: Euskadin, erabat elektrikoa eta lehiakorragoa izango dengarraio publiko eredu berria ezartzea lortzea
Monitorizazio osoa aginte postutik Informazio sistema interaktiboak
geralekuetan Busa-geralekua-kontrol zentroa
integratzen dituen komunikazio sarea Tiketen salmenta eta baliogabetzea
geralekuan Euskadin ezarrita dauden garraio txartel
guztiekin (BAT, BARIK, MUGI)bateragarriak diren ordainketa baliabideak
Zer da BEA? BEA (Bus ElektrikoAdimentsua) proiektua Euskadiko ahalmenhandiko garraio elektrifikazioaren proiektuberritzaileena da.
Eusko Jaurlaritzatik eta Euskal TrenbideSaretik lanean ari dira autobus lehiakorragoeta eraginkorragoaren bitartez eskainiko denhiri barruko garraio ereduan, Vitoria-Gasteizko eta Donostiako eskari handienekolineatan aplikatuta.
Funtsean, helburua ahalmen handiko lineaeraginkorragoa sortzea da, semaforoetanlehentasuna izango duten eta errailesklusiboetatik zirkulatuko duten autobus%100 elektrikoetan oinarrituta, horrela,garraio alternatiba irisgarriagoa, isilagoa etaekologikoagoa eskainiz.Zein ezaugarri ditu BEAK garraioeraginkorragoa izateko? 12 eta 18 metroko autobus %100
elektrikoa Zirkulaziorako errail erreserbatua Semaforo lehentasuna bide-gurutzeetan
7
BEA Vitoria-Gasteiz. Datuak
Zertan datza
Zein da ETSren lana eta lekua BEA proiektuan? ETSk, hiri guztietako BEAren (Bus ElektrikoAdimentsuaren) ezarpenerako obren eta horniduren proiektu teknikoen-eraikuntzakoen idazketa daramanaurrera, ezaugarri hauek kontuan izanda:
Erreserbatutako errail bat sortzea, lehentasunarekin semaforoetan eta komunikazio eraztuna osatuz
Segurtasun eta gidaritzari laguntzeko sistemak (geralekura gerturatzea gidatze optikoaren bitartez…)
Hobekuntzak irisgarritasunean busean eta geralekuetan (gurpildun aulkiak eta ume txikien kotxeakjasotzeko ahalmen handiagoa, autobusaren solairua ohikoak baino baxuagoa)
Zarata eza. Horrek hobetu egiten ditu hiriko hots kalitatea eta gidarien lan baldintzak
Ateak eskuz irekitzeko aukera, klimatizazio baldintzak eta Busera sartzeko eta irteteko pertsonenfluxuak hobetzeko, geralekuan egin beharreko denbora murriztuz.
BEAren ezarpena Vitoria-Gasteizen egingo da lehenengo, eta, eraikuntza proiektuak amaitu ahala,kontuan izandako gainerako euskal udalerrietan ere ekingo zaio.
+98.000Pertsona baino
gehiago bizi dira trazatutik gertu
43 M€Obrarako
konprometitutako inbertsioak
10.159 mIbilbide
zirkularraren distantzia osoa
48Ibilbidearen
geraleku kopuru osoa, bi
noranzkoetan
7 min.Zerbitzurako maiztasun optimoa
13Autobus expres
berri zerbitzurako
5 min.Ibilbidea egiteko behar den karga
azkarrerako denbora
Partaideak
ETS - Plangintza eta Proiektuak
ETS - Instalazioak Eusko Jaurlaritza Vitoria-Gasteizko
Udala Arabako Foru
Aldundia (AFA) EEE
Vitoria-Gasteiz
8
CBTC Erakuslea –Communication Based Train Control
Segurtasuna Zirkulazioan
Helburua: CBTC baten garapena bultzatzea ETSren saremetropolitarrean, puntako trenbide teknologia horren garapenasustatzeko xedez, eta, etorkizunean, produktu eta zerbitzu berritzailehoriek nazioartera zabaltzea.
Zer da CBTC? Bidaiarien dentsitate handikogarraioa kudeatzeko prestazio altuko sistemada. Ezaugarri bereziak hauek dira: Eragilea hobetzen du, linea batean aritzen
diren trenak eta zerbitzuen arteko tarteakmaximizatuz, moduaren arabera energiaoptimizatzeko aukera eskaintzeaz gain.
Linea bateko automatizazio graduetarakoprestatuta dago.
Hau egiten duen seinaleztapen sistemagisa jarduten du:
• Trenen arteko talka edo atzetikharrapatzea saihesten du
• Gehiegizko abiaduraren ondoriozerrailetatik irtetea saihesten du
Zein da CAF-Euskotren-ETS lankidetzarenhelburua? Lankidetza horretan bilatzen direnhelburuak hauek dira: CAFek garatutako garraio sistema
metropolitarretarako CBTC sistema ezartzea,seinaleztapeneko ERTMS sistemaeuroparrekin izan beharrekobateragarritasunean berriztatuz, tren ekipoberarekin hiri barruko CBTC lineatan edoERTMS linea nagusietan zerbitzuakeskaintzeko aukera emanez.
Sistema pixkanaka probatzea eta heltzea,erakusle erreal baten bitartez: BilbokoMetroaren 3. linea eta 950 serieko MaterialMugikorra, horrela, dagoeneko esparruerrealean testatuta egongo den belaunaldiberriko soluzioa garatzea eta hobetzea lortuz.
9
Datuak
Zertan datza
Zein da ETSren lana eta lekua CBTC proiektuan?
Proiektua lankidetza formula baten bitartez ari da garatzen,CAFekin batera. Hark hartzen du proiektuaren pisu nagusia,eta ETSren ekarpen nagusia egiteko hauetan ematen da:
L3an egin den seinaleztapen berriaren instalazioakhedatzea, une honetan dauden seinaleztapen instalazioekingainjarrita
Ekipamendu enbarkatua duten trenak direnean, probakgauez egingo dira, egungo ATPtik, N2 ERTMS batengaineko ATO batera igaroz, trenen funtzionamenduanautomatizazio gradua handituz joateko, GOA4 automatizaziomaila goreneraino
Partaideak
ETS - Eragiketak eta I+G+B
ETS - Instalazioak CAF Euskotren
4etapa automatizazio osora heldu arte
3Automatizazio maila posible
EskuzkoaAutomatizazio
osoaAutomatizazio
baxuaAutomatizazio
ertaina
IVIIIIII
10
Trenbide pasaguneen gainbegiraketa Ikusmen Artifizialaren bitartez
Segurtasuna zirkulazioan
Zer da trenbide pasagune bat? TrenbidePasagune bat, trenbide baten eta errepideedo bide baten arteko maila bereko bide-gurutzea edo intersekzioa da. Horietan,trenek beti dute lehentasuna, duten inertziadela eta ezinezkoa baitute erraz gelditzea.Hainbat babes neurri aplikatzen den arren,arrisku potentziala erakusten duten puntuakdira.
Trenbideen Nazioarteko Batasunarentxostenak erakusten duenez, 2016an,Europako tren istripuen %25 trenbidepasaguneetan eman ziren. Hori dela eta,munduko trenbide azpiegitura kudeatzaileguztien helburu nagusietako bat horiekkentzea da.
Zergatik ez dira trenbide pasaguneakkentzen? Pasagune horiek kentzearekinlotutako inbertsioa oso altua da, asko (euskaltrenbide sarean 125 trenbide pasagunedaude, horietatik 50 automatizatuta) eta motaaskotakoak daudelako. Hori dela eta, lanhoriek lehentasunak ezarriz planifikatu behardira, aurrekontu erabilgarritasunaurreikuspenekin bat etorriko den urteanitzeko epealdiaren arabera. Ondorioz,kasu batzuetan, horiek kentzeko epeakurteak har ditzake.
Euskal Trenbide Sareak (ETS) kudeatutakoeuskal trenbide sarearen kasuan, trenbidepasaguneetako babes guztiek indarreandagoen Arautegia betetzen dute.
Helburua: Trenbide Pasagune batean eman daitezkeen jazoeraguztiak hautematea, horietan jardunez eta bideratuz, zero istripu etatrenbidearen trafikoaren zero gelditze azken helburua lortzeko
11
Datuak
Zertan datza
Partaideak
ETS - Eragiketak eta I+G+B
Begirale Controlling Risk
Zein da ETSren lana eta lekua?ETSk, proiektuaren garapenerako kanpoko kolaboratzaileaizango den partner teknologikoaren aukeraketa eginez hartzendu parte, sistemaren definizioan eta garapenean, prototipoareneraikuntzan eta probatan eta proiektu pilotuarengainbegiraketan lagunduz. Horrez gain, zuten arrisku mailazela eta aukeratutako 6 trenbide pasagunetan ezartzekokontratazioa eraman du aurrera.
Zer egin da proiektuan?2015etik bazkide teknologikoa bilatzeko lanak egin dira,hitzarmena sinatu da “Visual Line Begirale” enpresarekin etaoztopoak edo ez ohiko egoerak hautemateko sistema definitueta garatu da.Ondoren esperientzia pilotu arrakastatsua egin zen, eta horrenostean sistema, beraien arriskua zela eta berezikoaukeratutako 6 trenbide pasagunetan ezarri zen. Horrez gain,azken bi urte hauetan esfortzu handia ari da egiten jasotakodatuen tratamenduan, prebentziozko mantentze-lanak hobetuz.
Amaitzeko, prebentziozkomantentze-lanak hobetzea eraginduten lortutako emaitza onei etasistemak jasotako tratamenduariesker, ezarpen maila beste 6trenbide pasagunetan ezarriko da.
485Eguneko esperientzia
pilotu eta datuen azterketa
165.000trenek zirkulatu dute
trenbide pasaguneetatik epealdi horretan
1.047jazoera/alarma hauteman ditu
sistemak
0istripu eta trenbideko
trafikoaren geratze, jazoera horien ondorioz
% 100Trenbide pasaguneetako jazoera guztiak hauteman
eta modu egokian bideratu dira
12
BIM metodologiaren ezarpenaBeste batzuk (kudeaketa dokumentala, etab.)
Helburua: BIM metodologiaren ezarpena arrakastaz gauzatzea,ETSko sailetako proiektu berrien kudeaketarako
Zer da BIM metodologia? BIM metodologian,hiru dimentsiotako eredu birtuala egiten da,eta bertan sartzen da proiektu edo jarduketaintegral baten informazio guztia, grafikoa etaez grafikoa, ekonomikoa eta tenporala.Horrela, erlazionatutako informazio guztiarenbiltegi integratua bilakatzen da. Horrez gain,proiektu horretan parte hartzen duten eragileguztiek eredu berean egiten dute lan, eta,horrela, bertan egindako edozein jarduketaautomatikoa da eta denek aldi bereanjasotzen dute horren berri. Horrela, ereduhorrek, informazio biltegi bakar eta eguneratugisa funtzionatzen du.
Zein da proiektuaren plana? Helburua,lanerako metodologia hori ETS barruanezartzea lortzea da, sail guztiek propio gisahar dezaten gauzatzen diren proiektuakkudeatzeko modu hori.Horretarako, BIM metodologiaren eta ETSkoingurunera egokitzearen azterketa zorrotzazarduratuko den lan taldea ezarri da. 2018anzehar, ezarpenerako proposamenarengarapena eta batzordean onetsi izanagauzatu dira. 2019an, aurreikuspena, BIMmetodologia ETSko berezitasunetaraegokitzeko prozesua osatzea da, neurriraegindako ezarpen planaren diseinuarenbitartez, eta 2 proiekturen aukeraketa egitea,metodologia berrian oinarrituz garatudaitezen. Horrek esperientzia pilotu gisabalioko digu, azken doikuntzak egin ahalizateko.
Partaideak
ETS - Sistemak, Eraikuntza, Instalazioak, Plangintza eta Proiektuak, Aholkularitza Juridikoa
Zertan datza proiektua? Xedea, aurretikfinkatutako puntuetan aldizkako neurketakegitea eta horien bilakaera aztertzea da.Azterketa zaratari eta dardarei buruzkodatuekin osatzen da, denbora errealean
13
Higadura ondulatorioaren azterketa 3. linean
Aktiboen mantentzearen hobekuntza
Helburua: 3. lineako higadura ondulatorioaren bilakaera aztertzea,azpiegituraren eta material mugikorraren baldintzetan oinarritutahorren hedapenari buruzko ondorioak ateratzeko
Zer da higadura ondulatorioa? Higaduraondulatorioa, ia trenbide guztietan agertu ohiden patologia da. Ondulazioa ematen daerrailaren errodatze gunean, eta horrek errailburuaren higadura sortzen du, zarata etadardara gehiago eraginez. Horrek, gunehorietako mantentze-lanak garestiagoakizatea dakar.
lortutakoak, EMU (Electric Multiple Unit)izenekoekin erlazionatuta, gurpila-errailaHPF (High Positive Friction) lubrikaziosistemekin edo gabe, zirkulazioan ari dentren kopurua eta beste abagune batzukkontuan izanda. Hau da, bilakaera urteroneurtu behar da, higadura ondulatorioamodelizatzeko aukera emango dutenemaitzak lortzeko, hautemandako joeraezaugarrituz. Eredu matematikoarekinparametroak alda daitezke, higaduraondulatorioan, errealitatean aplikagarri direnhobekuntza jokabideak simulatzeko eta,ondorioz, trenbidearen diseinuari eta materialmugikorrean egin beharreko jarduketeiburuzko estrategiak definitzeko, higadura horiberanduago ager eta gara dadin, gurpila-erraila elkarrekintzaren portaera hobetuz, etaelkarrekintza horretatik sortutako zaratak etadardarak mugatuz.
Partaideak ETS - Eragiketak eta I+G+B
ETS - Plangintza eta Proiektua
EHU – Bilboko Ingeniaritza Eskola
EuskoTren (material mugikorra)
CAF (I+G+B)
14
Mini-pantaila akustikoakIngurumen eragina
Helburua: Trenbideko trafikoaren ondorioz zarata eta dardaraeraginak xurgatuko edo murriztuko dituzten elementuak garatzeaeta trenbide azpiegituran instalatzea
Zer dira mini-pantaila akustikoak? 1,20metroko altuera duten hesiak dira, ohikoakdituzten 2 metroen ordez, eta trenbidetikmetro erdi baino pixka bat gehiagora jartzendira, lur azpiko ainguraketaren bitartez.Forma eta materialak, trenbideko zaratanagusien (errodatzea, trakzioa,aerodinamika, talka, kirrinka, balaztatzea etazubietatik igarotzea) hots mugatze handiagoaegiteko daude diseinatuta, eta ohikopantailak baino alternatiba hobeak dira,kostuari, instalatzeko erraztasunari eta ikus-eraginari dagokienez.
Zertan datza proiektuak? Proiektuarenbarruan, ETSko sareko tarte batean mini-pantaila akustikoak instalatuko dira, horienjokabidea testatzeko eta ohikoekin alderatuzzituzten abantaila potentzialak balioztatzeko:
Hotsaren arintze baliokidea edo handiagoa
Kostu txikiagoa
Ikus-eragin txikiagoa
Haize kargen eraginaren ondoriorik gabeak
Espazio txikiak behar dira
Ez dute zimendatze gehigarririk behar
Ez dute lur-jauzirik eragiten
Elementu elektronikoak barne har ditzakeendiseinu pertsonalizagarria
Ikus-integrazioa trenbideko elementu gisa
Partaideak
ETS - Plangintza eta Proiektuak, Eragiketak eta I+G+B eta Eraikuntza
Tecnalia
15
Arriskua duten trenbideko sekzioetan oztopoak hautemateko pilotua
Segurtasuna Zirkulazioan &Aktiboen mantentzearen hobekuntza
Helburua: Trenbidean gertakari edo egoera arriskutsuakhautematea, bideo azterketa adimentsuaren bitartez
Zer da trenbidean oztopoak hautematea?Trenbidera eroritako objektu arrotzenaurreko babesa, adibidez, harriak lubakiguneetan, lubiziak eta, klasiko nagusia,goiko igarobide batetik trenbidera erortzendiren automobilak. Hautemate hori hainbatmodutara egin daiteke, adibidez, saremetaliko batean jarraikortasunelektrikoaren haustura hautematen dutensistemak, uhin elektromagnetikoakerabiltzen, laser, infra-gorri edo mikro-uhinsortak jaulkitzen dituzten sistemak, muturbatean igorgailu bat eta besteanhartzaile/ispilu bat egonik, oztopoahautematen dutenak, etena sortzean(igogailuetako edo garajeetako ateetakosentsorearen antzeko zerbait). Orokorrean,sistema horiek guztiek, gune jakinbatzuetan zerbait dagoela adierazten dute,baina, “arazoa” hauteman ondoren, ez dirakokalekua identifikatzeko gai.
Zertan datza proiektuak? Proiektuak,trenbideko trafikoan eragina izango dutenoztopoak egoteko nolabaiteko arriskuadagoen ETSko trenbide sareko puntubatean instalazio pilotu bat zabaltzeaplanteatzen du, bideo-zainketa kamera bateta irudiak bidaltzeko, prozesatzeko eta,arazoren bat egonez gero, ETSkozirkulazio operadoreei oharra berehalabidaltzeko gai izango den komunikaziosistema ezarriz.
Partaideak
ETS - Eragiketak eta I+G+B ETS - Instalazioak, Sistemak Teknologoak
16
Zirkulazioaren kudeaketaren automatizazioa
Trafikoaren kontrol eta kudeaketa aurreratua
Helburua: Trenbideko trafikoaren kudeaketa hobetzea etamodernizatzea, Trafikoaren Kontrolerako instalazioak (CTC) egokituzeta une honetan dauden sistemak, urruneko edozein postutikkudeatu ahal izango den sistema bakarrean elkartuz
Zer da TKI-CTC bat? CTC izenez ezagutzenden Trafikoaren Kontrol Zentralizatua, trenentrafikoa postu zentralizatu batetik, AgintePostutik, kontrolatzen den sistema da.CTCak tarte jakin bateko seinaleak etadesbideraketak kontrolatzen ditu, baliabideinformatikoen bitartez, batez ere. Trafikoapantaila batzuetan irudikatzen da, eta bertan,trenbideak eta zirkulatzen ari diren trenakagertzen dira.
Zertan datza proiektua? Une honetan, ETSkkudeatzen dituen Bizkaiko eta Gipuzkoakotrenbide lineak bi CTC independenterenbitartez kontrolatzen dira. Horiek, aginteguneetatik baino ezin dira kontrolatu, etasarritan egin behar zaizkie egokitzapenak etaberriztapenak.
Proiektuaren helburua zirkulazioarenkudeaketa hobetzea da, egungo CTCenbateratzea eta automatizazioa bultzatuz.Horretarako, merkatuko azterketa osoa ari daegiten, aukera guztiak aztertzeko, ETSkosarearen elementu guztiak kontuan hartuz(erregulazioa, seinaleztapena…), teknologiaegokiena definitzeko eta ezartzeko xedez.
Partaideak
ETS - Instalazioak ETS - Eragiketak, Sistemak
17
Gailu mugikorren administrazioa eta kudeaketa ETSrentzat
Aktiboen mantentzearen hobekuntza
Helburua: Mugikortasun sistema berria garatzea erakundearenaplikazio nagusietarako, bulegotik kanpo, gailu mugikorren bitartez,egiten diren administrazio kudeaketa lanak erabilgarri egiteko xedez.
Zertan datza proiektua? Proiektuan gailumugikorren kudeaketarako sistema bat(Mobile Device Management edo MDM)ezarriko da, 2gailu mugikorrak,smartphoneak, tabletak eta ordenagailueramangarriak babesteko, monitorizatzeko,integratzeko eta administratzeko, 1ETSrenjarduerarako modu seguruan. MDMizenekoaren xedea enpresa barruan gailumugikorren funtzionaltasuna eta segurtasunaoptimizatzea da, sare korporatiboa babestenden bitartean.
Proiektu horrekin, gailu mugikorrenbeharrezko azpiegituraren eta enrolatuareninstalazioari ekin nahi zaio. Aldi berean,gailuaren galera, urruneko ezabatzea,inbentarioaren zerrenda eta aplikazioenhornidura kudeatzeko aplikazioak gaitukodira.
2019. urterako tableten hornidura etaerabiltzaileekin egin beharreko probak,funtzionaltasunaren handitzea etagertakarien ebazpena egitea aurreikusten da.
Partaideak
ETS - Sistemak ETS – Ustiapena eta
Kontrataziorako Batzorde Eskuordetua
18
Unitate mugikorren monitorizazioa,kontsumoak identifikatu eta optimizatzeko
Energiaren eraginkortasuna &Trafikoaren kontrol eta kudeaketa aurreratua
Helburua: Trenaren energia portaeraren ereduak lortzea, gidaritzamodu “standarrak” diseinatu ahal izateko eta energiarenkontsumoak hobetzeko
Zertan datza proiektua? Trakzio sistemen,balazten, ekipo auxiliarren eta gidaritzamoduen monitorizazioa egitea, trenarenenergia jokabidearen ereduak sortzeko eta,horrela, gidaritza modu “estandarrak”diseinatu ahal izateko. Horrela, materialmugikorraren energia eraginkortasuneanaurrera egin nahi da eta, aldi berean,azpiegituren monitorizaziorako baliozko
informazioa lortu, “gidaritza modua” aldagaiindependentea baztertuz.
Partaideak
ETS - Eragiketak eta I+G+B, Instalazioak
Euskotren CAF
Zeintzuk dira hurrengo pausoak? Egunbeharreko lanen aurreikuspena hau da: Goi definizioko monitorizazio ekipoen
instalazioa osatzea Jasotako informazioa aztertzea eta
hobekuntza ekintzak proposatzea, eragiketamoduetan zein sareko azpiegiturakhobetzeko gauzatu daitezkeen jarduketaposibleetan
Gidaritza modu “eraginkorra, eskuzkoa etaautomatikoa” izenekoa martxan jartzea,baimendutako tarteetan, eta horrenbenetako portaera aztertzea
19
Tuneletan urak duen eraginari buruzko eskuliburuaren idazketa
Aktiboen mantentzearen hobekuntza
Helburua: Tunel batean dauden materialetan urak dituen ondorioakaztertzea, eta baita mantentze eta ustiapen lanei dagokienez dituenondorioak ere
Zergatik aztertzen da uraren eragina?Tunelak, 100 urte inguru arteko zerbitzuepealdirako diseinatzen eta eraikitzen diragaur egun. Horrek goi mailako eskakizunakditu eraikuntzan parte hartzen dutenelementuei eta sistemei dagokienez,estaldurarekin, zigilatzeekin etairagazgaiztearekin erlazionatutako sistemaguztietarako, batez ere. Urak eraikuntzaprozesuan eta azpiegitura zerbitzuanegongo den denboran duen eragina osoalderdi garrantzitsua da, iraunkortasunareneta ondorengo konponketa lanenikuspuntutik.
Zertan datza proiektua? AETOSekin(Asociación de Túneles y ObrasSubterráneas) izandako lankidetzarenbitartez, tunel batean dauden elementuetanurak dituen eraginei buruzko azterlansakona ari da egiten, tunelaren estalduraeta euspena osatzen duten elementuetanbatez ere, eta baita mantentze eta ustiapenlanei dagokienez dituen ondorioposibleetan ere.
Zeintzuk dira proiektutik sortzen direnitxaropenak? Azterlanaren ondorioz, ETSrieta beste trenbide azpiegitura kudeatzailebatzuei, tunelen eraikuntzan erabiltzendiren materialetan urak dituen eraginkaltegarri batzuk prebenitzeko eskuliburualortu nahi da. Ondorioz, horienprebentziozko mantentze lanei lagundukodie.
Partaideak ETS - Plangintza eta Proiektuak,
Eraikuntza AETOS
20
Kudeaketa dokumental sistema baten azterketa, diseinua eta
proposamenaBeste batzuk (kudeaketa dokumentala, etab.)
Helburua: Dagoeneko existitzen diren sistemekin integratuko dendokumentazioa kudeatzeko, biltegiratzeko eta zaintzekoplataformaren ezarpenari ekitea
Zer da kudeaketa dokumental sistema bat?ETSko prozesu eta sail guztietan sortutakodokumentazioaren bizitza zikloa jasoko duensistema, horren jatorria bat edo beste bada ere(dokumentazio digitala edo paperean).Batez ere, BIM metodologiaren ezarpenakaldaketa garrantzitsuak eskatzen dituproiektuen eta obren kudeaketadokumentalean, eta LDI-CDE bat(Lankidetzako Datuen Ingurunea) definitzekoeta eratzeko beharra sortzen da, ereduajasotzeko, kudeatzeko eta zabaltzeko. BertanBIM ingurunean edo Datu formatukonbentzionalean eratutako proiektuareninformazio guztia jasoko da (informaziografikoa, Datuak eta Dokumentuak).
Zertan datza proiektua? Proiektuan, ETSnkudeaketa dokumental sistema batenezarpenerako azterketa, diseinua etaproposamena egiten da. Horretarako,beharrezkoa da fase hauek garatzea: Barne kudeaketa dokumental politikaren
definizioa, kudeaketa dokumentalekoteknologiak bete beharreko eskakizunfuntzionalen identifikazioa eta existitzendiren beste sistema batzuekinintegratzeko eskakizunak barne
Aurreko fasean definitutakodokumentazioa kudeatzeko,biltegiratzeko eta zaintzeko plataformensoluzio komertzialen ezarpenerakoproposamena, eta baita ezarpenaren etamantentze-lanen kostuen balorazioa ere.
Tresna eta hornitzaile egokienendefinizioa.
Partaideak ETS - Sistemak, Eraikuntza,
Instalazioak, Plangintza eta Proiektuak, Aholkularitza Juridikoa
21
“Fitxategia” artxiboenbarne bilatzailea
Beste batzuk (kudeaketa dokumentala, etab.)
Helburua: Partekatutako karpeta sisteman dauden fitxategien arteanbilaketak erraz egitea bideratuko duen eta azkenerabiltzailearentzat atsegina izango den tresna eratzea
Zer da fitxategia? Urte luzez, ETSko sailguztiek, hainbat motako eta formatukodokumentu digitalizatu asko sortu dituzte.Dokumentu horiek, Fitxategia izenekoartxibo sistema batean biltegiratu dira. Bereantolakuntza sistema, barne sareankonpartitutako karpeta egitura da. Unehonetan, informazio bilaketa asko motelduda, sortutako bolumen handiaren ondoriozeta, hori ikusita, dauden milioika fitxategienartean bilaketa azkarrak egitekoalternatibatan pentsatzen hasi gara.
Zertan datza proiektua? Proiektuan, ETSkofitxategi guztiak (dokumentuak, irudiak,bideoak, audio artxiboak…) indexatzeko gaiizango den Big Data azpiegitura garatu nahida. Bertan, edukia eta erlazionatutakometadatuak sartuko dira. Azpiegitura, ETSkodatuen hazkunde esponentzialari aurreegiteko bezain eskalagarria izan beharko da,eta Google bilatzailearen antzekoa izangoden ikus-interface baten (front-end) bitartezbilaketa azkarrak egiteko aukera eman behardu. Bilatzailean erakusten diren emaitzak,erabiltzaileen baimenen arabera egongo diramugatuta.2018an proiektuaren lehiaketa publikoarenesleipena egin da, eta aurreikusten denez,2019. urtearen erdialderako sistema probaaldian egon daiteke, erabiltzaileekin etafuntzionaltasun gehiagorekin.
Partaideak
ETS – Sistema saila
22
23
Erronkak
24
Helburu nagusiak
Orain arte egindako garapenak bilduz, trenbideko tren auskultatzailearen (Trenbiker) datuak gordinean aztertzekoprozesua automatizateko aukera emango duen aplikazio informatikoa sortzea, esku-hartzeko guneak, trenbidekoindize eta parametro geometrikoak, etab. eskuratuz. Horrez gain, aplikazio horren bitartez, joerak eta patroiak,lanen planifikagailuak, mantentze-lanen aurreikusitako aurrekontuak, etab. eskuratu ahal izango dira.
Erronkaren deskribapena
Erronka une honetan hainbat programatan, ingurune informatiko homogeneoan, eskuz erabiltzen diren azterketageometrikoko errutinak programatzea da. Ingurune hori hainbat modulutan egongo litzateke banatuta, erraz hedatzekoeta aldatzeko. Horrez gain, software hori datuak eskuratzeko sistematik independentea izan behar da eta, ondorioz,etorkizunean trenbideko datuak hartuko dituen edozein sistemarekin erlazionatzeko prestatuta egon, horrela azterketaintegralak egin ahal izateko.
Egutegia / Une garrantzitsuak
2018: Aplikazio eskemaren definizioa (eginda). 2019: Modulu espezifikoen garapena. Espezifikazio teknikoen pleguaren garapena eta hornitzailearen kontratazioa.
Aurreikusten diren emaitzak
Trenbide auskultatzailearen datuen azterketarako softwarea.
Berrikuntzako eremu estrategikoak
Aktiboen mantentze-lanen hobekuntza
Erronkaren kodea eta izena
R01- Trenbiker datuen azterketarako App-a
Helburu nagusiak
Mantentze instalazioen zerbitzuko parametroetako datuak denbora errealean biltzea. Datu horien azterketariekitea tratamendu masiboetarako software espezifikoaren (Big Data) bitartez eta Instalazioetan joerak/patroiakedo Instalazioen mantentze-lanetan eta akats hautemateetan lagunduko duten inferentziak jasotzea.
Erronkaren deskribapena
Beste ezer baino lehen, datuak denbora errealean hartzen dituzten instalazioak diskriminatu behar dira, datuak biltzeainteresgarria izan arren kontrolatzen ez direnak, horiek sentsorizatzea posible izanik eta, ondoren, datuak biltzeainteresgarria diren baina horiek sentsorizatzea posible ez diren kasuak. Bigarrenik, datuak software baten bitartezdefinitu eta prozesatu behar dira. Softwarea Trenbikerrek garatutakoaren antzekoa izan daiteke, eta datuak biltzeko etainstalazioak kudeatzeko diseinatuta egongo diren datu edo pakete komertzial kantitate handiak erabiltzeko egon beharda diseinatuta.
Egutegia / Une garrantzitsuak
2019:• Sentsorizatu beharreko instalazioen katalogoa.• Instalazioen sentsorizaziorako soluzio komertzialen egoera, analisien softwarea barne.• Analisi softwarearen garapena espezifikazio mailan. Software garatzea edo soluzio komertzialak hartzea.
Aurreikusten diren emaitzak
Sentsorizatu beharreko eta sentsorizatutako instalazioen katalogoa. Softwarearen definizioa. Instalazioak softwarean integratzea. Analisia.
Erronkaren kodea eta izena
R02- Instalazioak sentsorizatzeko aplikazioak
Berrikuntzako eremu estrategikoak
Aktiboen mantentze-lanen hobekuntza
Helburu nagusiak
Mantentze lanetako kostuen murrizketa eta geltokien nasen eraikuntza hobetzea, material mugikorra kontuanizanda.
Erronkaren deskribapena
Hormigoizko geruza gaineko trenbideak ez du jasaten, balasto gaineko trenbidearen kasuan duen mantentze-lanenondoriozko zuzenketa jarduketa asko eragiten dituen aldaketa geometrikorik eta, gainera estrukturetako karga egonkorratxikiagoa da eta geltokietako nasen egoera finkatu egiten du material mugikorrarekiko.
Egutegia / Une garrantzitsuak
2018: Azpiegitura proiektu berriak, trazatuan eta geltokietako nasatan plaka gaineko trenbidea ezarriz, eta martxan dauden proiektuen egikaritzea.
2019: Azpiegitura proiektu berriak, trazatuan eta geltokietako nasatan plaka gaineko trenbidea ezarriz, eta martxan dauden proiektuen egikaritzea.
Aurreikusten diren emaitzak
Trenbidearen mantentze lanen kostuen murrizketa trazatuan eta geltokietan eta geltokien erabilerraztasunaren hobekuntza.
25
Helburu nagusiak
Mantentze-lanen eta aktiboen jardueren kudeaketa eraginkorrerako aukera emango duten indizeak eta estatistikaklortzeko aukera emango duen aplikazioa edukitzea, mantendu daitezkeen elementuen eta instalazioen bizitzaerabilgarriaren jarraipena eginez.
Erronkaren deskribapena
GMAO (Ordenagailuz lagundutako mantentze-lanaren kudeaketa) bat, jarduera guztia (planifikatutakoa eta gauzatutakoa)kudeatzeko eta mantentze-lan jarduerarako beharrezkoak diren datu guztiak biltzeko aukera ematen duen kudeaketaprograma da. Datu guztiekin funtzionamendu indizeak lortu daitezke, eta baita instalazioen eta azpiegiturenkudeaketarako erabilgarriak diren estatistikak ere. Egungo GMAOek mugikortasun moduluak izaten dituzte, esparrukoteknikariei euren jarduera erregistratzen laguntzeko. Enpresaren berezitasunetara egokitu daitezkeen pakete komertzialasko daude. Erronka, indizeak eta aginte koadroak lortzea izango litzateke, mantentzen diren instalazioen mantentzejarduerak modu eraginkorrean erregistratzeko. Erronka horren barruan, lortu beharreko adierazle eraginkorren definizioajasoko litzateke, eta beharko liratekeen datuak, horietara aplikazio baten bitartez edo, zuzenean, aplikazioaren edoadierazleen moduluaren edo aginte koadroen kontra sartuz, heltzeko.
Egutegia / Une garrantzitsuak
2019:• GMAO pakete komertzialen aukeraketa, espezifikazio teknikoen idazketa lizitaziorako, ezarpenaren diseinurako…• aginte koadroko adierazleen definizioa, beharrezkoak diren datuen banaketa, aplikazioaren espezifikazioen
idazketa (GMAOren parte gisa edo modu independentean).
Aurreikusten diren emaitzak
aginte koadroan edo adierazleenean eskatzen diren espezifikazioak beteko dituen software baten espezifikazioak izatea.
ETSrako erabilgarria den pakete baten espezifikazioak edukitzea, mantentze-lanetarako lan egiten duten baliabide propioen eta kanpokoen mantentze jarduera erregistratzeko.
Erronkaren kodea eta izena
R03- Aginte koadro App-a (ratioak eta adierazleak)
Berrikuntzako eremu estrategikoak
Aktiboen mantentze-lanen hobekuntza
Berrikuntzako eremu estrategikoak
Aktiboen mantentze-lanen hobekuntza
Erronkaren kodea eta izena
R04- Geruza gaineko trenbidearen ezarpena
26
Helburu nagusiak
ETSko trenbide sarean zehar ezpondatan egon daitezkeen mugimendu posibleak kontrolatzea eta monitorizatzea.
Erronkaren deskribapena
ETSko trenbide sarean zehar ezpondatan egon daitezkeen mugimendu posibleak monitorizatzea, trenbidearenplataformako mugimendu eta erorketa posibleak kontrolatzeko, prebentzio izaerarekin jarduteko aukerarekin, trenbidekotrafikoan eraginak saihestuz.
Egutegia / Une garrantzitsuak
2018: Arrisku handieneko ezponden inbentarioa. 2019: Prototipoaren aukeraketa eta instalazioa. Datuak biltzea eta emaitzak aztertzea.
Aurreikusten diren emaitzak
Ezpondetan lubiziak gertatzeari dagokionez, prebentzioan jarduteko eta zirkulazioan eraginak saihesteko gai izatea.
Erronkaren kodea eta izena
R05- Ezponden monitorizazioa
Berrikuntzako eremu estrategikoak
Aktiboen mantentze-lanen hobekuntza
Helburu nagusiak
Ardatz bakoitzeko gehieneko karga mugatzea sareko guneetan eta tarteetan, erabilitako ardatz bakoitzeko kargahanditzeko eta, horrela, dauden azpiegituren erabilera handitzeko, horien mantentze-lanetan eraginkortasunalortzeko aukera emango duen modu kontrolatuan.
Erronkaren deskribapena
Ardatz bakoitzari dagokion kargaren azterketa, lurraren ahalmen eramangarriaren eta bertatik igarotzen diren trenenesfortzu dinamikoak xurgatzeko ahalmenaren araberakoa izango da. Horretarako beharrezkoa da karga errealarenneurketak eta karga dinamikoen egoeren simulazioa egiteko beharrezkoak diren kalkuluak egitea eta egoera horiekmodelizatzea. Helburua, sare osoan ardatz bakoitzeko gehieneko kargaren mapa egiteko lanean aurrera egitea da,egungo sarearen erabilera handitzeko xedez, horretarako aukera dagoenean ardatz bakoitzeko gehieneko kargahandituz.
Egutegia / Une garrantzitsuak
2019: Proiektua definitzea eta lehenengo probak egitea. Proben emaitza gisa trenbidearen egoera neurtzea. 2020: Emaitzen ustiapena (ardatz bakoitzeko gehieneko karga handitzea hori bideragarria den lekuetan, hasteko, 17,5
ton/ardatz bakoitzeko).
Aurreikusten diren emaitzak
Akotatzearen eta emaitzak definitzearen zain
Erronkaren kodea eta izena
R06- Kargaren azterketa ardatz bakoitzeko
Berrikuntzako eremu estrategikoak
Aktiboen mantentze-lanen hobekuntza
27
Helburu nagusiak
Une oro geltokietako benetako energia kontsumoa ezagutzeko aukera emango duen programa edukitzea.Programa horrekin, horiek horretarako aukera ematen duten heinean instalazioen programazio eraginkorrarekinbatera, energiaren kontsumoa hobetzeko egoerak simula daitezke
Erronkaren deskribapena
AuKontagailuen kontsumoa denbora errealean jasotzen duten aplikazioak dauden arren, helburua datu horiek erabiltzeaeta energia gastua mugatzeko aukera emango duen azterketa egitea, hori non gertatzen den identifikatzea etakontsumoa murrizteko beharrezkoak diren estrategiak ezartzea da, zerbitzua kaltetu barik. Aplikazioa izan behar daenergiaren tarifa murrizteko instalazioetan landu beharreko optimizazioen azterketarako aukera emango duen tresna.
Egutegia / Une garrantzitsuak
2019: Horrelako aplikazioen bilaketa merkatuan, ETSrako egokitzapenak eta berezitasunak, espezifikazio teknikoen idazketa, etab.
Aurreikusten diren emaitzak
Programa edo espezifikazio teknikoak, hori egin ahal izateko
Erronkaren kodea eta izena
R07- Behe tentsioko energia kudeatzaile adimentsua
Berrikuntzako eremu estrategikoak
Energiaren eraginkortasuna
Helburu nagusiak
Trenbideko trakziora zuzenduta dagoen goi tentsioko elektrizitatearen banaketa simulatuko duen aplikazioaedukitzea bilatzen da. Trenen bilbeak simulatu ahal izango dira, energia botila lepoak edo azpi-estazioetantaradoak doitzeko planteamenduak… hautemanez.
Erronkaren deskribapena
ETSko banaketa elektrikoa simulatzeko aukera emango duen aplikazioa sortzea edo egokitzea, zirkulazio bilbedesberdinen aurrean jokabide elektrikoa simulatzeko aukera emanez. Azterketak dimentsionamendu elektrikorakoaukera ematen du, instalazioetan tarifak, taradoak… egokituz. Aukera gisa, Behe tentsioa elikatzen duten trakzioinstalazio gehigarrietara zuzendutako Goi Tentsioko lineen dimentsionamendua ere barne hartu beharko litzateke.
Egutegia / Une garrantzitsuak
2019: Horrelako aplikazioen bilaketa merkatuan, ETSrako egokitzapenak eta berezitasunak, espezifikazio teknikoen idazketa, etab.
Aurreikusten diren emaitzak
Goi Tentsio simulagailua edo espezifikazio teknikoak eraikuntzarako eta programaziorako.
Erronkaren kodea eta izena
R08- Goi Tensio (GT) simulagailua
Berrikuntzako eremu estrategikoak
Energiaren eraginkortasuna
28
Helburu nagusiak
Egungo instalazioen eta sistemen energia kontsumoa murriztea, horrela ETSren ingurumen eragina murriztealortuz, eta Energiaren eraginkortasunaren oinarri horiek ezartzea etorkizuneko proiektuetarako etainbertsioetarako.
Erronkaren deskribapena
ETSn ingurumen eragina eta, ondorioz, energiaren kontsumoaren murrizketa, lortzeko Plan orokorra, bi jarduera motarenbitartez:
1. Diseinu elementuak sartzea eraikuntzetarako proiektu berrietan (eraikinak, geltokiak…), energiaren kontsumoarenikuspuntutik jasangarriagoak izan daitezen.
2. Energiaren eraginkortasunari dagokionez egungo instalazioen eta sistemen azterketa eta hobekuntza.
Egutegia / Une garrantzitsuak
2019: Egungo instalazioen eta sistemen azterketa + diseinu proposamen berrien analisia.
Aurreikusten diren emaitzak
Egungo instalazioen eta eraikinen energiaren kontsumo mailen murrizketa eraginkorra.
Erronkaren kodea eta izena
R09- Ekintza plana eta inbertsioak energiaren kontsumoa murrizteko eta energiaren eraginkortasuna hobetzeko
Berrikuntzako eremu estrategikoak
Energiaren eraginkortasuna
Helburu nagusiak
Trenbideko trafikoaren ondoriozko zarata eta dardara eraginak murriztea.
Erronkaren deskribapena
Trenbideko trafikoaren ondoriozko zarata eta dardara eraginak xurgatuko edo murriztuko dituzten elementuakgaratzea eta azpiegituran instalatzea.
Egutegia / Une garrantzitsuak
Obrako zarataren eta dardaren neurketaren azterketa. 2019:
• Zarataren eta dardaren neurketaren azterketa Vitoria-Gasteizko hondeaketa lanetan.• Zarataren eta dardaren neurketaren azterketa Donostiako Topoaren saihesbideko lanetan.• Harremana arlo horretan espezializatuta dauden enpresekin, hitzarmenak ezartzeko eta elkarren artean, zaraten
eta dardaren murrizketa bultzatuko duten elementuak garatzeko.• Dagokion kontrataziorako pleguak garatzea.
Aurreikusten diren emaitzak
Trenbideko trafikoaren ondoriozko zarata eta dardara eraginak murriztuko dituzten eta horren eragina jasaten duten pertsonen bizitza kalitatea hobetuko duten elementuak instalatzea.
Erronkaren kodea eta izena
R10- Trenbideak eragindako zaratak eta dardarak murriztuko dituzten elementuen garapena
Berrikuntzako eremu estrategikoak
Ingurumen eragina
29
Helburu nagusiak
Jarduketa puntu posibleak identifikatzea, Euskal Trenbide Sarean dauden trenbide pasaguneetako segurtasunahobetzeko.
Erronkaren deskribapena
Trenbide pasaguneetako segurtasuna hobetzeko beste Administrazio batzuetan hartutako soluzioak ikertzea etajasotzea, puntu hauei dagokienez:- Hobekuntzak hesietan eta balizamenduaren seinaleztapenean- Hobekuntzak zoladuran- Hobekuntzak seinaleztapen finkoan- Hobekuntzak hots eta argi seinaleztapenean- Hobekuntzak bideo analisianETSko sareko Trenbide Pasaguneetan aplikagarri diren soluzioen ezarpena definituko duen Ekintza Plan bat egitea.
Egutegia / Une garrantzitsuak
2018: Administrazio batzuetan hartutako soluzioak jasotzea. 2019: Soluzioen aplikazioa ETSko Trenbide Pasaguneetan.
Aurreikusten diren emaitzak
Erabiltzaileen eta trenbideko zirkulazioen arteko gurutzaketan segurtasun handiagoa ekarriko duten Trenbide Pasaguneetako instalazioak hedatzea.
Erronkaren kodea eta izena
R11- Trenbide pasaguneen hobekuntza
Berrikuntzako eremu estrategikoak
Segurtasuna Zirkulazioan
Helburu nagusiak
Tranbiako orratzen berokuntza sistemen diseinua hobetzea (erresistentzia batez ere) erresistentziaren etaespadinaren arteko beroaren eroangarritasun egokia lortzeko, bero konbentzioaren ondoriozko galerak saihestuz.
Erronkaren deskribapena
Tranbiako orratzen berokuntzarako aplikatutako erresistentzien gaian merkatuko egoera ikertzea (espazio murrizketazorrotzak), sistema egokia edo egokiak aukeratzea eta benetako aplikazioa orratz berrien instalazioetan edo jadanikexistitzen diren orratzen berriztapenetan (prototipoa).
Egutegia / Une garrantzitsuak
2019: Espezifikazio teknikoen azterketa eta definizioa, hornitzailearen definizioa, prototipoaren ezarpena eta erabileraren behaketa neguan.
Aurreikusten diren emaitzak
Gasteizko tranbiaren orratzen berokuntza hobetuko duen/duten sistema bat edo gehiago lortzea. Beharrezkoa da azpimarratzea diseinu berriak ez diren arren, dagoeneko merkatuan badagoen teknologiaren aprobetxamendu berria dela. Legebiltzarreko geralekuko orratzen berogailuak zerbitzuan jartzea.
Erronkaren kodea eta izena
R12- Orratzen berogailuak tranbia desbideraketetan
Berrikuntzako eremu estrategikoak
Segurtasuna Zirkulazioan
30
Erronkaren kodea eta izena
R13- Teknologia berriak erabiltzea obren jarraipenerako eta kontrolerako eta kanpoko laguntza gutxiago behar izatea
Berrikuntzako eremu estrategikoak
Eraikuntzarako laguntza
Helburu nagusiak
ETSren lanen jarraipenaren eta kontrolaren monitorizazioa, eta obren garapenerako presentziazko laguntzarenmurrizketa, horrek Aholkularitza Teknikoetan ekarriko duen aurrezpen ekonomikoarekin.
Erronkaren deskribapena
Ikus-entzunezko sistema monitorizatuen ezarpena obrak urrunetik jarraitzeko eta horien nondik norakoaren kontrolerako,eta presentziazko ekipo teknikoen murrizketa, monitorizazioaren ondorioz, horrek obren zuzendaritzarako AholkularitzaTeknikoetan ekarriko duen aurrezpen ekonomikoarekin.
Egutegia / Une garrantzitsuak
2018: Errutina motorizatuen ezarpen posibleen azterketa. 2019: Proba pilotua obra batean edo hainbatetan.
Aurreikusten diren emaitzak
Obren aurrerapen mailari buruzko ikus-informazioa eta datuak, eta kostuen murrizketa obren zuzendaritzan.
Helburu nagusiak
ETSren azpiegitura baliatzea ibilgailuei energia elektrikoa hornitzeko.
Erronkaren deskribapena
Bideragarritasun azterlana egitea eta ondoren, bidezkoa bada, elektrolinerak ezartzea ETSko azpiegiturako puntuestrategikoetan, ibilgailuentzako energia elektrikoa hornitzeko.
Egutegia / Une garrantzitsuak
2019: Energia elektrikoa hirugarrenei hornitzearen bideragarritasunaren azterketa, definitu beharreko puntu estrategikoetan, ETSren instalazioetan oinarrituta.
Aurreikusten diren emaitzak
Bideragarritasunaren azterketa positiboa, ondoren elektrolinerak ezartzeko eta ETSren instalazioen eraginkortasuna hobetzeko.
Erronkaren kodea eta izena
R14- ETSren instalazioekin erlazionatutako elektrolinerengarapena
Berrikuntzako eremu estrategikoak
Mugikortasun IraunkorrarenSustapena
31
Helburu nagusiak
ETSren trenbide lineei ERTMS seinaleztapen sistema ematea, zirkulazioen mantentzea bermatuko dueneta, ondorioz, erabiltzaileei eskaintzen zaien zerbitzuan eraginik izango ez duen pixkanakako ezarpen planbaten bitartez.
Erronkaren deskribapena
Egungo sistema nahiko zaharra denez, eta merkatuan prestazio hobeak eskaintzen dituzten aukerak agertudirenez, ERTMS sistema ETSk kudeatutako trenbide lineatan arrakastaz ezartzea lortu gura da. Horretarako, 2016eta 2017 urteen artean garatutako azterlanak eguneratu nahi dira, aurreikusitako inbertsio kostuen aurre-azterketaegiteko eta, onetsi ondoren, sistema horren bideragarritasun azterlan osoa egingo da. Erabiltzailea babesteko etazerbitzuan eraginik ez sortzeko helburuz, laguntza eskatuko da eragin txikiko ezarpen planaren diseinurako etagarapenerako. Horren barruan esperientzia pilotuak jasoko dira egungo sistemak eta berriak batera egondaitezkeen trenbideko tarte jakin batzuetan.
Egutegia / Une garrantzitsuak
2018: Inbertsio aurre-azterketa egitea, 2016/2017an egindako azterlanen eguneratzearen bitartez. 2019: ERTMS sistema ezartzeko bideragarritasun azterlana egitea. Eragin txikiko pixkanakako ezarpen
planaren garapen posiblea. Lankidetza akordio posiblea Euskotrenekin, esperientzia pilotua martxan jartzeko, bi teknologiak (egungoa eta berria) batera agertzen diren trenbideko tarte batzuetako tren jakin batzuetan teknologia ezartzeko.
Aurreikusten diren emaitzak
ERTMS sistema baten ezarpen efektiboa, erabiltzaileei eskaintzen zaien zerbitzua bermatuko duen eragin txikiko plan baten bitartez.
Erronkaren kodea eta izena
R15- ERTMS sistemaren garapena metro batekozabalerako trenbidean
Berrikuntzako eremu estrategikoak
Trafikoaren kontrol eta kudeaketaaurreratua