Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun...

151
/2016 DEKRETUA, REN (E)KOA, OSAKIDETZA - OSASUN ZERBITZU PUBLIKOKO ESTATUTUPEKO LANGILEAK HAUTATU ETA LANPOSTU FUNTZIONALAK BETETZEKOA Pertsonak dira erakundearen jomuga, eta eurei zuzentzen zaizkie langileen ahalegina eta dedikazio profesionala. Osakidetza - Euskal osasun zerbitzua ez da salbuespena. Herritarrek langileen bidez ezagutzen dute erakundea, langileak direlako osasuna babesteko eskubidea osatzen duten zainketak eta arreta ematen dizkietenak. Haiek gabe, hutsalak lirateke osasunaren helburuak, biztanleriaren osasuna hobetzeko pentsatu eta diseinatutako proiektuak, eta bitarteko materialen gaineko inbertsioa. Hori dela eta, euren prestakuntza eta gaitasunei erreparatuta, erakundeak estali behar dituen lanpostuak edo funtzioak betetzeko egokienak diren pertsonak aukeratu behar ditugu. Izan ere, hautaketa-lan onak bermatzen du, neurri handi batean, zerbitzu publikoaren kalitatea, betiere hautagaien eskubide eta itxaropen profesionalak errespetatu eta sustatuta. Erakundearen beharrizanei erantzuten dakien arau bat edukiz gero, giza baliabideak eraginkortasunez kudeatzeko tresna bat lortzen da, bai langilea sartzen den une garrantzitsuan, bai, arrazoi desberdinen ondorioz, bere ibilbide profesionalean zehar erakundearen barruan izan ditzakeen aldaketetan. Arauan, beraz, kontuan hartu beharko dira osasun-sektorearen espezializazio eta profesionalizazio altua, biztanleriaren hazkundea, eta herritarren exijentzia-maila geroz eta altuagoa, eskuragarri dauden baliabide publikoen mugen barruan. Eta, asmo hori betetzeko sortu da, hain zuzen ere, dekretu hau. Administrazioko erakunde autonomoaren izaera juridikoarekin eratu zenetik, maiatzaren 19ko 10/1983 Legearen eskutik, Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ Tel.: 945 01 91 61 – Faxa: 945 01 92 10 OSASUN SAILA Osasun Sailburua DEPARTAMENTO DE SALUD Consejero de Salud

Transcript of Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun...

Page 1: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

/2016 DEKRETUA, REN (E)KOA, OSAKIDETZA - OSASUN ZERBITZU PUBLIKOKO ESTATUTUPEKO LANGILEAK HAUTATU ETA LANPOSTU FUNTZIONALAK BETETZEKOA

Pertsonak dira erakundearen jomuga, eta eurei zuzentzen zaizkie langileen ahalegina eta dedikazio profesionala. Osakidetza - Euskal osasun zerbitzua ez da salbuespena. Herritarrek langileen bidez ezagutzen dute erakundea, langileak direlako osasuna babesteko eskubidea osatzen duten zainketak eta arreta ematen dizkietenak. Haiek gabe, hutsalak lirateke osasunaren helburuak, biztanleriaren osasuna hobetzeko pentsatu eta diseinatutako proiektuak, eta bitarteko materialen gaineko inbertsioa.

Hori dela eta, euren prestakuntza eta gaitasunei erreparatuta, erakundeak estali behar dituen lanpostuak edo funtzioak betetzeko egokienak diren pertsonak aukeratu behar ditugu. Izan ere, hautaketa-lan onak bermatzen du, neurri handi batean, zerbitzu publikoaren kalitatea, betiere hautagaien eskubide eta itxaropen profesionalak errespetatu eta sustatuta.

Erakundearen beharrizanei erantzuten dakien arau bat edukiz gero, giza baliabideak eraginkortasunez kudeatzeko tresna bat lortzen da, bai langilea sartzen den une garrantzitsuan, bai, arrazoi desberdinen ondorioz, bere ibilbide profesionalean zehar erakundearen barruan izan ditzakeen aldaketetan. Arauan, beraz, kontuan hartu beharko dira osasun-sektorearen espezializazio eta profesionalizazio altua, biztanleriaren hazkundea, eta herritarren exijentzia-maila geroz eta altuagoa, eskuragarri dauden baliabide publikoen mugen barruan. Eta, asmo hori betetzeko sortu da, hain zuzen ere, dekretu hau.

Administrazioko erakunde autonomoaren izaera juridikoarekin eratu zenetik, maiatzaren 19ko 10/1983 Legearen eskutik, gaur egun arte, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuak arau propiorik izan gabe estali ditu beti giza baliabideen arloan izan dituen beharrizanak. Ondorioz, osasun-erakundeetako estatutupeko langileak arautzen dituen estatu-araudia nahiz funtzio publikoa arautzen duen estatu- eta autonomia-mailako araudia bete ditu, osasunaren eremuko estatutupeko langileei aplikatu behar zaizkien alderdi guztietan.

Aplikatu beharreko arauen barruan, batez ere urtarrilaren 8ko 1/1999 Legegintzako Errege Dekretua gailentzen da, Osakidetzako osasun-erakundeetan estatutupeko langileak hautatu eta lanpostuak betetzekoa. Hala ere, osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legea onartzeak eragina izan zuen aipatu dekretuaren eraginkortasunean eta arau-mailan. Lege hori, izan ere, dekretuaren aplikazio-eremuan sartzen diren langileen estatutu-araubidearen oinarria izateko asmoz ezarri zen. Esparru-estatutu berriak, Legegintzako

Donostia - San Sebastian, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZTel.: 945 01 91 61 – Faxa: 945 01 92 10

OSASUN SAILAOsasun Sailburua

DEPARTAMENTO DE SALUD Consejero de Salud

Page 2: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

Errege Dekretua berariaz indargabetzen zuen arren, berau indarrean eduki zuen behin-behinean, osasun-zerbitzu bakoitzak aldaketak ezartzen zituen bitartean. Edonola ere, hasierako oinarrizko izaeratik arau-maila izatera pasa zen, eta, beraz, jatorrizko oinarrizko izaera galdu zuen. Gainera, haren artikuluetan ezarritakoaren arabera, Estatuak eta autonomia-erkidegoek garatu beharko lukete, bakoitzak bere eskumenen esparruan, osasun-zerbitzu bakoitzeko estatutupeko langileei aplikatu beharreko estatutuak eta gainerako arauak onartuta. Behin-behinean eta salbuespen-kasuetan aplikatu den arren, urtarrilaren 8ko 1/1999 Legegintzako Errege Dekretuak estaldura eman die langileak hautatu eta lanpostuak betetzeko egin diren prozesu guztiei, funtzio publikoa arautzen duen araudiaren ekarpenarekin osatuta.

Hala bada, osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen eskariaren eta Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea garatzeko beharrizanaren emaitza da dekretu hau. 8/1997 Legeak, izan ere, arau orokorraren maila ematen dio estatutu-araubideari, eta, haren funtsezko alderdien artean, estatutupeko lan-harremanaren, araubide horren arabera lana eskuratzearen eta lanpostuak betetzearen ezaugarriak adierazten ditu.

Bi legeak dira dekretu honen oinarrizko zutabeak, eta horietan aurkitzen dira araudi-esparru propioa sortzeko oinarrizko arauak. Esparru horrek, izan ere, bokazio etengabea eduki beharko du, eta gidaria izango da erakundearen giza baliabideen beharrizanak egonkortasunez baina malgutasunez asetzeko.

Halaber, enplegu publikoaren oinarrizko arauek ere beharrezko bihurtzen dute aipatu esparrua, osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileei aplikatu beharreko xedapenetan. Estatu-mailan, enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuaren legearen testu bategina onesten duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua langile horiei ere aplikatu behar zaie, 2.3. artikuluan adierazitako salbuespenekin, eta, beraz, funtzio publikoaren gaineko lege autonomikoak ere aplikatu behar zaizkie. Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 indarreko Legeak berariaz xedatzen du bere ordezko izaera, bere aplikazio eremuan sartzen ez diren eta EAEko administrazio publikoen zerbitzura dauden langile guztientzat, eta, halaber, berau osasun-langileen berezitasunetara egokitzeko arau zehatzak ezartzea ahalbidetzen du.

Arauaren irakurketa bat eginez gero, funtsezko kontzeptu bat azpimarratu beharra dago: lanpostu funtzionala. Azalpenen zati honen barruan, lanpostu funtzionalaren kontzeptua jorratzea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Hona hemen zergatia: lehenik eta behin, tresna horren ondorioek eragina dute lanpostuak eskuratu eta betetzeko orduan, titulazioaren baldintzak eta lanpostu funtzional bat eskuratu ahal izateko bete behar diren gainerako betekizunak oinarritzen eta definitzen dituen elementua baita; eta, bigarrenik, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko langileen sailkapenerako elementu bereizlea da, gainerako zerbitzu autonomikoetako langileen sailkapenarekin alderatuta, eta, beraz, eragin zuzena dauka zerbitzu horietako estatutupeko profesionalek Osasun Sistema Nazionalaren barruan mugitzeko eskubideaz baliatu nahi badute eduki behar duten informazioan. Edonola ere, nola ez, partaidetza-prozesu ireki

2

Page 3: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

guztiek bete egin beharko dute osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen kategoria profesionalen baliokidetasunen katalogo homogeneoa arautzen duen estatutu-araudia.

"Lanpostu funtzional"aren kontzeptua Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak sartu zuen, langileen sailkapen-tresna gisa, beheranzko eskalan titulazio-taldearen, talde profesionalaren eta kategoriaren tresna klasikoen atzetik. Legeak plantilla antolatzen eta garapen profesionala sustatzen lagunduko zuen mekanismo bat ezarri nahi zuen, lanpostu funtzional orok eduki behar duen profil profesionalean oinarrituta.

Aurrerago, uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak, arau bidez garatuko zuen Legea, lanpostu funtzionalari buruzko aurreikuspenetan, eta halaxe definituko zuen kontzeptua: "eremu funtzional bati edo gehiagori dagokionez elementu komun bat duten postuen taldea; entitate publikoaren egituran dagoen beste edozein taldetik bereizita dago, lanpostuan aritzeko lanbide-eskakizunei dagokienez edo hartzen dituzten erantzukizun hierarkiko edota kudeaketa-erantzukizunei dagokienez". I. eranskinean egungo lanpostu funtzionalen zerrenda agertu zen, eta, hala, definizioa argitzen lagundu zuen, lanpostu funtzional bakoitzaren kasuan titulazio-taldeak, talde profesionalak, zegokion kategoria, titulazio akademikoa, lana egiteko eskatutako beste gaitasun-baldintza batzuk, kasuan kasu eskatutako esperientzia, hizkuntza-eskakizunaren maila eta lanpostua betetzeko sistema ezarri baitziren.

Dekretuaren artikuluak hiru titulutan egituratu dira: atariko titulua, arauan xedatutako guztian aplikatu beharreko hainbat xedapen eta aipamen jasotzen dituena; I. titulua, estatutupeko langileen hautaketa arautzen duena; eta II. titulua, lanpostu funtzionalak betetzeko erreserbatua. Bederatzi xedapen gehigarri, lau xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bakar bat eta azken sei xedapen daude dekretuaren amaieran.

Atariko tituluak estatutupeko langileen hautaketa eta lanpostu funtzionalen hornidura sartzen ditu arauaren aplikazio-eremu eta xedearen baitan. Gainera, giza baliabideak antolatzeko planak jasotzen ditu, osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuan nahiz enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuan aurreikusitako planifikazio-tresna gisa. Ondoren, arauak xedatutako prozesu guztietan oro har aplikatu beharreko gai guztiak iragartzen ditu. Hala, prozesu guztien oinarrizko printzipio inspiratzaileak zerrendatzen ditu, euskara jakiteak izango duen tratamendua jakinarazten du, sexuaren araberako ekintza positiborako neurrien gutxieneko katalogoa aipatzen du, eta bitarteko elektronikoen erabilerari eragiten dioten funtsezko arauak azaltzen ditu.

I. tituluak bi kapitulu bereizitan arautzen du estatutupeko langile finkoen eta aldi baterako langileen hautaketa. Langile finkoaren hautaketa ageri da I. kapituluan, eta hiru ataletan arautzen da: arau orokorrak, hautaketa-organoak, eta hautaketa-deialdi eta -prozedura, hurrenez hurren. Dekretuaren araudi-esparruaren barruan, arauketaren prozesu-izaera sendoa da kapituluaren bereizgarria. Hala ere, aipatzekoa da oposizio-lehiaketaren aldeko agertzen dela, hautaketa sistema orokor gisa, eta desgaitasuna duten pertsonen

3

Page 4: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

partaidetzaren eta barne-sustapenerako txandaren arauketa zehaztasunez azaltzen duela. Aldi baterako langileen hautaketa II. kapituluan jorratzen da. Bertan, jarraibideak ezarri eta erakunde publikoari egozten dio horiek zehazteko eginkizuna, hautatutako pertsonen merezimenduaren eta gaitasunaren arteko oreka bilatuz, eta langileen beharrizanak asetzeko azkartasuna errespetatuz.

II. tituluak lanpostu funtzionalak betetzeko modua arautzen du. Lanpostuak betetzeko sistemak askotarikoak direnez, titulua ere zabala da. Hasteko, I. kapituluan arau orokorrak azaltzen dira, eta sistemen lehen sailkapen zabalagoa ezartzen du, aldi baterakoak edo finkoak diren kontuan hartuta. Jarraian, horiek betetzeko sistemak azaltzen ditu.

Sailkapen-irizpide horien arabera, II. tituluko II. kapituluak lanpostuak behin-betiko betetzeko sistemak arautzen ditu. Bost atalek osatzen dute, eta, horietan, zerbitzu-erakunde bakoitzeko behin betiko barne-mugikortasuna, lekualdaketen lehiaketa, izaera asistentzialeko burutza-postuen hornidura, izendapen askea eta lanpostuak behin betiko betetzeko beste sistema batzuk lantzen dira, hurrenez hurren.

Zerbitzu-erakunde bakoitzeko behin betiko barne-mugikortasuna da lanpostuak behin betiko betetzeko sistema desberdinak arautzeko orduan elementu nagusia. Izan ere, langileen eta geografiaren eremu mugatuagoetan kokatzen den sistema bat izan arren, sistema horren ziozko deialdia ezartzen da, behin-behinean, lekualdaketa-lehiaketaren sistemaren aurretik.

Lekualdaketa-lehiaketaren araudiak, aipatu II. kapituluko 3. atalean, errespetatu egiten du estatutupeko langileak Osasun Sistema Nazionalaren barruan mugitzeko eskubidea, osasun-zerbitzuetako estatutu-langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 37. artikuluan eskubide hori aldarrikatzen den baldintzetan. Hala ere, II. kapituluan jasotako arauek artikulu horretan aurreikusitako mugikortasun-aukerak zabaltzen dituzte. Izan ere, beste osasun-zerbitzu batzuetako estatutupeko langile finkoek izaera asistentzialeko burutza-postuak betetzeko iragartzen diren lehiaketa zehatzetan parte hartu ahalko dute -halaxe aurreikusi da 65.1 artikuluan-, bai eta izendapen askeko sistemen bidezko prozesuetan ere, dagokion deialdiak hala ahalbidetzen badu -ikus 73.1 artikulua-.

Izendapen askearen sistema, aipatu kapituluko laugarren atalean arautua, uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan hala agertzen diren lanpostuak betetzeko erabiliko da. Hala ere, sistema horren izaeraren berezko diskrezionaltasuna, norgehiagoka, eta parte hartzen dutenen merezimendua eta gaitasuna izango dira prozedura gidatuko duten printzipioak.

II. tituluko III. kapituluak lanpostuak behin-behinean betetzeko sistemak arautzen ditu, eta, horren barruan, aldi baterako barne-sustapenaren mota (1. atala), zerbitzu-eginkizuna (2. eta 3. atalak), aldi baterako esleipena (4. atala), eta funtzioen aldi baterako hornidura (5. atala) jasotzen ditu.

Aldi baterako barne-sustapenak, abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 35. artikuluaren babespean, batetik, zerbitzuaren beharrizanak asetzeko

4

Page 5: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

eraginkortasuna eta azkartasuna bateratzen ditu, deialdi publikoaren berezko bideen barruan, eta, bestetik, izaera finkoko lan-harreman baten bidez erakundearekin lotuta dauden pertsonen sustapenerako interes legitimoa eta babesgarria elkartzen ditu.

Zerbitzu-eginkizuna, nahiz eta gogoan izan behar den premiazko eta atzera ezinezko arrazoien ondorioz plazak betetzearekin hertsiki lotutako sistema dela, deialdi publikoko prozeduran bideratu daiteke, eta, hala egitekotan, langile finkoen mugikortasun geografikorako itxaropenak sortzen dituen mekanismoa bilakatzen da. Osasun Sistema Nazionaleko estatutupeko langile finkoek horietan parte hartu ahalko dute, zerrenden sistema bati jarraikiz osatzen baldin badira.

Premiazko edo atzeratu ezinezko beharrizanak eragiten duen zerbitzu-eginkizun boluntario edo nahitaezkoaz gain, arauak zerbitzu-eginkizunetarako hiru modalitateren oinarriak ezartzen ditu, arrazoi espezifikoak tarteko. Zehazki, honakoei buruz ari gara: beste administrazio publiko bateko zerbitzu-eginkizuna; lankidetza-programetako zerbitzu-eginkizuna; eta programa, proiektu edo planak martxan jartzeko edo lanpostu bati berariaz esleitu ez zaizkion funtzio bereziak betetzeko zerbitzu-eginkizuna.

IV. kapitulua da dekretu honetako II. tituluko azkena. Han, babesa behar duen egoeraren batean dauden langileen mugikortasuna antolatzeko oinarrizko baldintzak arautzen dira, batez ere. Genero-indarkeria eta indarkeria terrorista dira mugikortasunerako eskubidea ematen duten arrazoietako bi, eta dekretu honek arautu egiten ditu. Horretarako, enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez emandako oinarrizko arauak garatu ditu. Lege horretan bertan, 96. artikuluan, berariaz tipifikatuta dago nahitaezko lekualdaketa eragiten duen diziplina-zehapena, eta, hori dela-eta, zehapen horren ondorioz lanpostua aldatu beharra ezar daiteke. Azkenik, osasuna, amatasunaren babesa, laneko jazarpena edo lantokiko beste edozein indarkeria-mota babesten dira arau honetan, modu boluntarioan, eta orain arteko esperientzia kontuan hartuta.

Arauaren azken zatitik, administrazio desberdinen arteko langileen mugikortasuna sustatzea xede duten aurreikuspenak azpimarratu behar dira. Mugikortasun hori estatutupeko langileei egokitu dakieke, Osasun Sistema Nazionalaren barruan (seigarren xedapen gehigarria), osasun-zerbitzuetako karrerako langile funtzionarioei (zazpigarren xedapen gehigarria), langile finkoei EAEko administrazio publiko desberdinen artean (zortzigarren xedapen gehigarria), edo arlo soziosanitarioan erantzukizunak dituzten EAEko administrazio publikoetako langileei (bederatzigarren xedapen gehigarria).

Autonomia Estatutuko 10.4 artikuluak Euskal Autonomia Erkidegoari egozten dio EAEko funtzionarioen estatutuaren gaineko eskumen esklusiboa, eta horren arabera onartu da dekretu hau, Konstituzioko 149.1.18 artikuluan ezarritakoa galarazi gabe. Era berean, osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legea eta Euskadiko

5

Page 6: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen III. tituluko III. kapitulua garatzeko ezarri da.

Eusko Jaurlaritzari dagokio eskumen hori baliatzea, Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.c) artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Dekretu hau prestatzeko orduan Osasun Arloko Mahai Sektorialak esku hartu du, eta nahitaezko izapideak egin eta txostenak igorri dira, xedapen orokorrak egiteko prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen eta harekin bat datozen gainerako arauen arabera.

Horren guztiaren ondorioz, Osasuneko sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, eta Gobernu Kontseiluak eko ren ...(e)(a)n eginiko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

ATARIKO TITULUA. Arau orokorrak

1. artikulua. Xedea eta aplikazio-eremua

1. Dekretu honen xedea Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langileak hautatzeko eta erakunde horretan lanpostu funtzionalak betetzeko sistemak eta prozedurak arautzea da.

2. Hautaketa-sistemen helburua erakunde publikoan sartzea da, estatutupeko langileen izaerarekin, eta plantillako oinarrizko destino batera atxikita. Dekretu honetan, beraz, langile finkoak eta aldi baterakoak hautatzeko sistemak arautzen dira.

3. Lanpostuak betetzeko sistemak dira langile finkoak beste destino batzuetara sartzeko tresna. Arauketa honetan, plantillan dauden lanpostu funtzional guztiak jaso dira, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzua zuzenbide pribatuko entitate publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren arabera. Arau honen aplikazio-eremuan sartzen dira, bai lehiaketa -sistemaren bidez betetzen diren lanpostu funtzionalak, bai izendapen askearen bidez beteko direnak.

Prozesu horietan parte hartu ahal izango dute erakunde publikoko langile finkoek, hau da, estatutupeko langileek, funtzionarioek edo lan-kontratudun finkoek, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiko karrerako funtzionario eta lan-kontratadun finkoek ere, deialdiak hala zehazten badu.

Osasun Sistema Nazionaleko estatutupeko langile finkoek borondatezko mugikortasun-prozesuetan parte hartzeko eskubidea izango dute, osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 37. artikuluan ezartzen denaren arabera. Horrez gain,

6

Page 7: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

gainerako prozesuetan ere parte hartu ahalko dute, dekretu honetan aurreikusitakoa betez.

2. artikulua. Giza baliabideak planifikatzea

1. Enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 69. artikuluan eta osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 12. eta 13. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuak giza baliabideak antolatzeko planak onartuko ditu, aldian-aldian.

2. Planetan honakoak jaso beharko dira, gutxienez: eskuragarri dauden eta behar diren langileen azterketa, erakundeko egiturazko aldaketen ondoriozko langile-egokitzapenak, mugikortasun-neurriak, eta giza baliabideak sartzeko aurreikuspena, lan-eskaintza publikoaren bidez.

3. Maiztasuna erakunde publikoak ezartzen duena izango da, aurretik zein giza baliabide falta den aztertuta, zerbitzu publikoa eraginkortasunez estaltzeko asmoz.

4. Giza baliabideak antolatzeko planak Osasun Arloko Mahai Sektorialean negoziatuko dira, eta Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartuko ditu. Ondoren, jendaurrean azalduko dira, eta, horretarako, erakunde publikoaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira.

3. artikulua. Oinarrizko printzipioak

Langileak hautatu eta lanpostuak betetzeko, oinarrizko printzipio hauek bete beharko dira:

a) Legea eta zuzenbidea guztiz bete beharko dira, prozesu desberdinak hasi, garatu edo ebazteko jarduera guztietan.

b) Berdintasun, merezimendu, gaitasun, publizitate eta gardentasunaren printzipioak errespetatuko dira langileak hautatu, sustatu eta borondatez mugitzeko prozesuetan.

c) Ez da bereizkeriarik egingo eta tratu- eta aukera-berdintasuna bermatuko da langileen sarreran, sustapenean eta borondatezko mugikortasunean, eta, horretarako, prozeduraren objektibotasuna eta legezkotasuna bermatuz partaidetzan eragozpenak saihesteko beharrezkoak eta egokiak diren neurriak hartuko dira.

d) Giza baliabideen beharrizanak eraginkortasunez planifikatuko dira, eta deialdiak aldizka programatuko dira.

e) Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuaren araudi, antolaketa, egitura eta funtzioaren gaineko araudian integratuko da.

7

Page 8: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

f) Estatutupeko langile finkoei Osasun Sistema Nazional osoan mugitzeko eskubidea bermatuko zaie.

g) Langileak hautatu eta lanpostuak betetzeko organoen parte diren pertsonen inpartzialtasuna, espezializazioa eta profesionaltasuna ziurtatuko dira.

h) Hautaketa-organoen jardueretan, independentzia eta diskrezionaltasun teknikoa beteko dira, legea eta zuzenbidea nahitaez bete beharko direlarik, eta objektibotasun, inpartzialtasun, azkartasun eta eraginkortasuneko irizpideen arabera jardun beharko da.

i) Langileak hautatu eta lanpostuak betetzeko prozesuen edukiak garatu beharreko funtzio eta zereginetara egokituko dira.

j) Tramitazioa azkarra izango da, eta prozeduraren objektibotasuna eta legezkotasuna zainduko dira.

k) Osasun-administrazio publikoen arteko koordinazioa, lankidetza eta elkarrekiko informazioa ziurtatuko dira.

l) Erakunde sindikaletan parte hartuko da, Osasun Arloko Mahai Sektorialeko negoziazioaren bidez, lanpostuak eskuratu eta betetzeko irizpide orokorrak ezartzen dituzten arauak prestatzean eta lan-eskaintza publikoari buruzko irizpide orokorrak hartzean.

4. artikulua. Hizkuntza-gaikuntza

1. EAEko herritarrek EAEko administrazio publikoekiko harremanetan euskaraz hitz egiteko eta euskarazko arreta jasotzeko duten eskubidea betetzen dela bermatzeko, euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legean adierazi bezala, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuak berariaz zainduko du langileak hautatu edo lanpostuak betetzeko prozesu guztietan erakunde publikoaren eremuan euskararen erabileraren normalizazioa arautzen duen indarreko araudia betetzen dela.

2. Ondore horietarako, deialdietan berariaz zehaztuko da zein lanpostutan den nahitaezkoa hizkuntza-eskakizuna izatea, eta derrigortasun hori ez duten lanpostuak betetzean, hizkuntza-eskakizuna merezimendu gisa baloratzeko irizpideak ezarriko dira. Erakunde publikoak beharrezkoak eta egokiak diren neurriak hartuko ditu, lanpostuetarako hautagaiek baldintza hori, edo, hala badagokio, ezagutza-maila betetzen dutela egiazta dezaten.

3. Langileak hautatu eta lanpostuak betetzeko prozesuak izapidetzean, berariaz bermatuko da hautagaiek administrazioarekiko harremanak zein hizkuntzatan izan nahi duten aukeratzeko eskubidea dutela, baita ariketa eta proba idatzizko edo ahozkoak egitean eta deialdian baloratzen diren merezimenduak egiaztatzeko orduan ere.

5. artikulua. Sexuaren araberako ekintza positiboko neurriak

8

Page 9: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

1. Dekretu honetan langileak hautatu eta lanpostuak betetzeko araututako prozesuek bete egingo dituzte enplegu publikoan berdintasuna ziurtatzeko eta sexuaren araberako bereizkeriarik ez egiteko printzipioak, Konstituzioan adierazi eta emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan eta Eusko Legebiltzarraren emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean arautu bezala. Halaber, prozesuetan bete egingo dira, bai genero-indarkeriaren aurka babes integrala emateko neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoa, bai langileak hautatu eta lanpostuak betetzeko orduan aplikatu beharreko gainerako arauetan funtzionario publikoen gainean azaltzen diren xedapenak.

2. Langileak hautatu eta lanpostuak betetzeko prozesuetan, aipatu legeotan azaltzen diren ekintza positiboko neurriak sartu beharko dira. Horietan berariaz aurreikusi diren edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean agintari publikoen jarduera zuzendu eta orientatzeko printzipio orokorren ondorio logiko edo proportzionatua diren beste neurri batzuk ezertan eragotzi gabe, prozesuaren deialdian sartu beharko dira jarraian azaltzen direnen artean beren kalifikazioari dagozkionak:

a) Langileak hautatu edo lanpostuak betetzeko prozesuaren deialdia onartzeko prozeduran, genero-eraginaren gaineko txosten bat igorri beharko da, premiazko kasuetan salbu, betiere sexu-arrazoien ondorioz bereizkeriarik egiteko debekua galarazi gabe.

b) Hautapen-prozesuetako gaien artean, emakumeen eta gizonen berdintasun-printzipioari eta horrek administrazio-jardueran duen aplikazioari dagozkion edukiak sartu behar dira.

c) Langileak hautatu eta lanpostuak betetzeko prozesuetako merezimenduen baremoetan emakumeen eta gizonen berdintasunarekin lotutako jarduerak baloratuko dira.

d) Merezimenduen baremoetan, esperientzia profesionalaren ondoreetarako, betiere legeren batean ezarritako baldintzak betez, berariaz baloratuko dira hautagaiek senideak zaintzen edo genero-indarkeriaren ondoriozko eszedentzian eman duten denbora, lan-murrizketei, edo amatasuna eta aitatasuna babesteko edo bizitza pertsonala, lana eta familia uztartzen laguntzeko xedez hartu diren baimenei dagokien denbora, bai eta langile publikoek genero-indarkeriaren ondoriozko baimenak erabili izan dituzten denbora.

e) Langileak hautatu eta lanpostuak betetzeko deialdian, klausula bat jasoko da, puntuazioan berdinketarik badago aplikatzeko. Horren arabera, gaitasunetan berdinketa badago, emakumeari lehentasuna emango zaio emakumearen ordezkaritza ehuneko berrogeitik beherakoa den kategoria eta lanpostu funtzionaletan, salbu eta gizonezko hautagaiaren kasuan neurri hori ez aplikatzea justifikatzen duten arrazoiak badaude, sexuaren ondorioz bereizketarik eragiten ez dutenak; besteak beste, gizonak enplegua eskuratzeko zailtasun bereziak dituzten beste talde batzuetako kide baldin badira.

9

Page 10: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

f) Epaimahai kalifikatzaileen eta hautaketa-batzordeen osaketari dagokionez, gaitasun, eskumen eta prestaketa egokia duten gizon eta emakumeen ordezkaritza orekatua bermatuko da. Organoek, lau kide baino gehiago baldin badituzte, ordezkaritza orekatua izango dute, baldin eta sexuetariko bakoitzak gutxienez ehuneko berrogeiko ordezkaritza baldin badu. Lau kidetik beherakoetan, berriz, sexu biak ordezkatuta daudenean joko da orekatutzat haien osaera.

g) Langileak hautatu eta lanpostuak betetzeko prozesuak garatuz, babes egokia emango zaio amatasunari, bai haurra jaio aurreko aldietan, bai jaio ostekoetan, sexu-arrazoien ondorioz zuzeneko bereizkeria-egoerak saihesteko asmoz. Hala, dei bakarraren sistemari jarraikiz egiten diren ariketa edo probetan edo hautagaiak egotea beharrezkoa den beste jarduera batzuetan, haurdun-egoera, erditzea edo edoskitzea arrazoi egokiak izan ahalko dira, behar bezala egiaztatuta, egintza hori egiteko eguna edo/eta lekua aldatzeko. Aldaketa-eskariei erantzutean, pertsona hautagai guztiak berdintasun-baldintzetan lehiatzen direla bermatzeko beharrezkoak eta egokiak diren antolakuntza-neurriak beteko dira.

6. artikulua. Bitarteko elektronikoak erabiltzea

1. Langileak hautatu eta lanpostuak betetzeko prozesuek Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoa beteko dute, izapide elektronikoari dagokionez, hala ahalbidetzen duten izapide guztietan. Edonola ere, publizitatearen printzipio orokorra behar bezala bete beharko da.

2. Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuak berariaz bermatuko ditu hautagaiek erakunde publikoarekin komunikatzeko dituzten eskubideak, administrazioaren sarbide elektroniko orokorreko puntu baten bidez, bai eta erakundearekiko harremanetan bitarteko elektronikoak erabiltzeko duten eskubidea ere. Eskubide horiek urriaren 1eko 39/2015 Legearen 13.a) eta b) artikuluan jasota daude.

3. Urriaren 1eko 39/2015 Lege horren 14.2.e) artikuluan xedatutako langile publikoen betebeharrak betez, lanpostuak betetzeko prozesu bat iragartzeko ebazpenak beren-beregi ezarriko du partaideek onarpen-eskaria eta gainerako jarduerak bete behar dituztela, bitarteko elektronikoen bidez.

4. Lege horren 14.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, hautaketa-prozesua iragartzen duen ebazpenak, nola lanpostu finkoetarako, hala aldi baterako lanpostuak eskuratzeko, nahitaezko gisa ezarri ahalko du hautagaiek bitarteko elektronikoak erabili behar dituztela onarpen-eskaria eta gainerako jarduerak betetzean. Baldintza hori deialdia egin duen organoak ezarriko du, deialdiaren hartzaileak diren pertsonen artean dauden gaitasun teknikoko eta dedikazio profesionaleko alderdiak baloratu ondoren. Balorazio horretan, sarbide elektronikoa edukitzeko beharrezko diren bitarteko elektroniko propioak edo besterenak eta trebakuntza dutela behar bezala arrazoituta egon beharko da.

10

Page 11: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

5. Artikulu horren 3. eta 4. zenbakietan xedatutako ondoreetarako, deialdiak egoitza elektronikoa identifikatuko du, eta beharrezkoa den informazio oro edukiko du, betebeharra betetzen dela ahalbidetzeko. Erakunde publikoak beharrezko diren neurriak hartuko ditu, igorritako informazioa egiazkoa dela, jakinarazpenak seguruak direla eta datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatzen direla bermatzeko.

I. TITULUA. Estatutupeko langileak hautatzea

I. KAPITULUA. Estatutupeko langile finkoak hautatzea

1. atala. Arau orokorrak

7. artikulua. Lan-eskaintza publikoa

1. Dauden giza baliabideekin ezin bada bermatu asistentzia-lanak ondo funtzionatuko duela, beharrezkoa izango da langile berriak sartzea. Neurri hori lan-eskaintza publiko baten bidez gauzatuko da.

2. Lan-eskaintza publikoak aldizka onartuko dira. Maiztasuna giza baliabideen beharrizanek ezarriko dute, eskaintzak onartzeko eskumena duen zuzendaritza-organoaren baitan behar bezala baloratu ondoren.

3. Lan-eskaintza publikoak adieraziko ditu bete behar diren lanpostu hutsak zenbat diren, eskaintzan jasotako lanpostu funtzionalen banakapena eginda. Lanpostu guztiek aurrekontu-gordailu egokia eduki beharko dute. Halaber, barne-sustapeneko txandarako eta desgaitasuna duten hautagaientzako lanpostuen erreserbak zeintzuk diren ere adieraziko da. Erreserba horiek lanpostuen zenbateko osoan eta lanpostu funtzionalen araberako banakapenean adieraziko dira.

4. Lan-eskaintza publikoak ezarriko du lanpostuak betetzeko erabiliko den hautaketa-sistema (edo sistemak).

5. Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartuko du lan-eskaintza publikoa. Lanpostua eskuratzeko irizpide orokorrak Osasun Arloko Mahai Sektorialean negoziatuko dira.

6. Lan-eskaintza publikoa onartzen duen Administrazio Kontseiluaren erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

7. Ekitaldi horretan bertan, edo hurrengoan zehar, eskainitako lanpostuak betetzeko beharrezko diren hautaketa-prozesuak iragarriko dira. Deialdiak lan-eskaintza publikoaren bidez xedatutakoa baino ehuneko hamar altuagoa den destino-zerrenda jaso ahalko du, eta, edonola ere, destino horiek aurrekontu-gordailu egokia eduki beharko dute. Agintaritza judizialak eteten ez badu, edo nahitaezko beste arrazoirik ez badago, eskaintza berau argitaratu eta hurrengo hiru urteen barruan garatu beharko da.

11

Page 12: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

8. artikulua. Lan-harremanaren izaera juridikoa. Lan-baldintzak

1. Dekretu honetan araututako hautaketa-zerbitzuetan parte hartuz Osakidetza - Euskal osasun zerbitzura sartzen diren pertsonak erakunde publikoarekin lotuta geratuko dira, estatutupeko izaera juridikoaren bidez, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legean eta aplikatu beharreko gainerako arauetan xedatutakoaren arabera.

2. Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen indarreko erabakia aplikatuko zaie, bai eta xedeko zerbitzu-erakundean indarrean dauden lan-baldintzak ere, lanpostuari dagozkion ordainsariak jasota.

9. artikulua. Hautaketa-sistemak

1. Orokorrean, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finkoak oposizio-lehiaketaren sistema erabiliz hautatuko dira.

2. Salbuespen-kasuetan, oposizio-sistema aplikatuko ahalko da langileak hautatzeko, deialdiaren hartzailea den kolektiboaren ezaugarri sozioprofesionalek eta bete beharreko lanpostuen zeregin edo funtzioen izaerak hala gomendatzen dutenean, edo kasuan kasuko egoera guztiak haztatu eta hautagai askok parte hartuko dutela aurreikusten denean.

3. Lege-maila duen arau batek hala baimentzen badu, salbuespen-kasuetan lehiaketaren sistema erabiliko ahalko da. Kasu horretan, prozedura merezimenduak baloratzea baino ez da izango.

4. Erabiltzen den hautaketa-sistema gorabehera, prozedurak 3. artikuluan zerrendatutako oinarrizko printzipioak beteko ditu, irekia izango da, eta onartuak izateko baldintzak betetzen dituzten pertsonak askatasunez lehiatu daitezkeela bermatuko du. Lanpostura sartzeko berdintasunak ez dio kalterik eragingo, ez barne-sustapena eta desgaitasuna duten pertsonen partaidetza arautzen dituen espezialitateari, ez legean aurreikusitako bereizkeria positiboko neurriei.

5. Eskainitako lanpostu guztiak betetzeko asmoz, eta oposizio-fasea gainditu beharko den arren, —baita, hala badagokio, lehiaketarena ere— lanpostuak baino hautagai gehiago eman ahalko dira gainditutzat. Hautaprobak amaitutakoan, hautaketa-organoek ezingo dute estatutupeko izateko deitutako lanpostu-kopurua baino hautagai gehiago proposatu langile finkoaren izaera eskuratzeko.

Hala ere, izendapena egin edo kargua hartu aurretik ukapenen bat badago, deialdia egin duen organoak hautaketa-organoari zerrenda osagarri bat eskatu ahalko dio, hutsik dauden lanpostuen kopuru berean proposatutako pertsonen ondoren dauden hautagaiak jasota, lehentasun-ordenari jarraikiz. Horiek destinoa aukeratu ahalko dute hutsik daudenen artean, eta izendatuak izan

12

Page 13: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

ahalko dira. Eskumen hori baliatu ahalko da lanpostu guztiak bete arte, hautaprobak gainditu dituzten eta estatutupeko langile izateko baldintzak betetzen dituzten hautagai guztien zerrenda agortu arte.

10. artikulua. Oposizioa

1. Oposizio-sisteman ariketa bat edo gehiago egiten dira, teorikoak edo praktikoak, hautagaien ezagutza orokor edo/eta zehatzak, gaitasun analitikoa, gaitasun eta trebeziak ebaluatzeko, bai adierazpen idatzian, bai ahozkoan. Atzerriko hizkuntzen ezagutzari buruzko ariketak, curriculumaren azalpenak, proiektuen defentsak, proba psikoteknikoak eta elkarrizketak ere egin ahalko dira.

2. Oposizioan elkarrizketaren bat egin behar bada, hautagaiak bete beharreko lanposturako eskumen zehatzak betetzen ote dituen ebaluatuko da, eta, horrez gain, oposizioa osatzen duten gainerako probak ere egin beharko da.

Oposizioan proiektu bat defendatu behar bada, probaren helburua lanposturako hautagai desberdinen artean ebaztea izango da.

3. Nolanahi ere, ariketa eta probak diseinatzean, lanpostuen ezaugarriak, horien eduki funtzionala, eta zereginak eskatzen duen erantzukizun-maila bete beharko dira. Halaber, hautagaiek ariketa eta proba guztiak egin dituztenean ezarri ahalko da lanpostuaren berezko zereginak betetzeko gaitasuna ote duten eta egokiak ote diren.

4. Egiten diren ariketa eta proba guztiak baztertzaileak izango dira.

5. Deialdian ariketa-kopurua, horien modalitatea eta ezaugarri nagusiak jasoko dira, baita kalifikatzeko arauak ere, ariketa bakoitza gainditzeko lortu behar diren gutxieneko puntuak, edo hala badagokio, puntuazio hori ezartzeko irizpideak barne. Era berean, deialdian ariketa horiek edo horietakoren bat zein gairi buruzkoa izango den adieraziko da. Gai-zerrenda hori, edonola ere, orientagarria izango da.

6. Hautagaiek eskuratzen dituzten puntuen arabera ezarriko da horien lehentasun-ordena.

11. artikulua. Lehiaketa

1. Lehiaketa-sisteman pertsona hautagaien merezimenduak baloratzen dira, deialdian onartutako baremoaren arabera, hautagaiek lanpostuaren zeregina betetzeko dituzten gaitasun eta trebeziak ebaluatze aldera.

2. Merezimendu horien baremoan, lanpostuaren funtzio zehatzak modu egoki eta eraginkorrean egiteko eskatzen diren eskumen eta trebezietara ondoen egokitzen diren curriculum-alderdiak sartuko dira.

3. Osasun-langileak aukeratzeko deialdietako merezimenduen baremoak hautagaien gaitasun profesionalak ebaluatzea izango du xede, besteak beste

13

Page 14: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

curriculum profesionala eta prestakuntzakoa baloratuta. Graduatu aurreko prestakuntzaren, espezializatuaren eta jarraituaren, osasun-erakunde eta -zentroetako esperientzia profesionalaren, eta osasunaren eremuan garapeneko lankidetzan edo laguntza humanitarioan, jarduera zientifikoetan, irakaskuntzan edo ikerketan egindako zereginen alderdirik esanguratsuenak aurreikusiko dira. Deialdiko merezimenduen baremoak zehaztuko du alderdi horietako bakoitza, kasuan kasuko lanpostua eskuratzeko eskatzen diren kategoria profesionala, titulazioa, eta, hala badagokio, espezialitatea kontuan hartuta, eta lanpostuaren eduki funtzionalaren eta hautaketa-prozesuaren edukiaren artean egon behar den harreman egokian inspiratuta.

4. Deialdiak merezimendu bakoitzari dagokion gehieneko puntuazioa zehaztuko du, bai eta merezimenduen egiturak edo banakapenak, hala badagokio, eskatzen dituen puntuazio partzialak ere.

5. Deialdiak lehiaketa edo haren faseren bat gainditzeko irizpide edo puntuazioak ezarri ahalko ditu.

6. Hautagaiek eskuratzen dituzten puntuen arabera ezarriko da horien lehentasun-ordena.

12. artikulua. Oposizio-lehiaketa

1. Oposizio-lehiaketan, oposizioaren eta lehiaketaren sistemak egingo dira, bata bestearen atzetik, deialdiak zehazten duen ordenari jarraikiz. Deialdiak lehenik eta behin oposizioa egin behar dela zehazten badu, berau gainditu duten hautagaiek soilik parte hartu ahalko dute lehiaketaren fasean.

2. Lehiaketaren fasean lor daitekeen puntuazioa gorabehera, oposizio-faseko hautaketa-probak gainditu egin beharko dira. Halaber, ezingo da puntuazio hori aplikatu oposizio-fasea gainditzeko.

3. Deialdiak oposizio-faseari egotzitako puntuen proportzionala den puntuazioa emango dio lehiaketa-fasearen balorazioari. Inola ere ezingo da izan hautaketa-prozesuan lortu daitekeen gehieneko puntuazioa baino ehuneko berrogeita bost altuagoa. Portzentaje hori zenbatzeko ondoreetarako, merezimenduen baremoak euskararen ezagutzari ematen dion puntuazioa baztertu egin ahalko da, puntuazio hori, lehiaketaren fasean sartzen den arren, gainerako prozesuan lor daitekeen gehieneko puntuazioaren gaineko portzentaje baten arabera zehazten delako.

13. artikulua. Barne-sustapena

1. Lan-eskaintza publikoak lanpostu jakin batzuk erreserbatuko ditu, barne-sustapeneko mekanismoaren bidez estali ahal izateko. Erreserba hori ezingo da izan eskainitako lanpostu guztien ehuneko berrogeita hamarretik gorakoa. Erreserbatu diren lanpostuak eskaintzan eskainitako lanpostu funtzionalei dagozkien kategorien araberako portzentajean banatuko dira, lehentasunez.

14

Page 15: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

2. Orokorrean, barne-sustapena kasuan kasuko lanpostu funtzionalak eskuratzeko iragartzen den hautaketa-prozesuaren barruan txanda bereziaren bidez gauzatuko da.

Salbuespen-kasuetan, deialdi zehatz baten bidez gauzatu ahalko da. Edonola ere, deialdia egiteko eskumena duen organoak hartuko du erabaki hori, kudeaketaren eraginkortasunerako eta planifikaziorako arrazoiek hala gomendatzen badute.

Nolanahi ere, hautaketa-sistema lan-eskaintza publikoak kasuan kasuko lanpostu funtzionala iragartzeko ezartzen duena izango da.

3. Jarraitzen den bidea edozein izanda ere, prozedurak bete egin beharko ditu berdintasunaren, merezimenduen, gaitasunaren eta publizitatearen printzipioak, bai eta langileak hautatu eta lanpostuak betetzeko prozesuak arautzen dituzten gainerako oinarrizko printzipioak ere. Berdintasunaren printzipioa betez, hautagaiek deialdian ezarritako hautaprobak gainditu beharko dituzte.

4. Barne-sustapeneko txandan parte hartuko ahalko du honako baldintza hauek betetzen dituen pertsonak:

1. Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuak emandako estatutupeko langile finkoaren izendapenaren titularra izan behar da. Izendapen hori Osasun Sistema Nazionaleko beste zerbitzuren batek eman badio, izendapen horrekin hartutako lanpostuaren azken eginbidea aipatu erakunde publikoak igorria izan beharko da.

Era berean, erakunde publikoko langileek baldintza hori betetzen dutela ulertuko da, karrerako funtzionarioaren eta langile lan-kontratudun finkoaren izendapenen arabera.

2. Izendapena barne-sustapenean eskainitako lanpostua eskuratzeko eskatzen den maila akademikoaren pareko edo baxuagoko titulazioa behar duen lanpostu funtzional batekoa izango da, bi titulazioen artean dagoen maila-kopurua gorabehera.

3. Zerbitzu aktiboan egon beharko du, izendapenari dagokion lanpostu funtzionalean, eta Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuaren menpeko zerbitzu-erakundeetako batean izan beharko du destinoa.

4. Zerbitzu aktiboan egon beharko du, izendapen horren babespean, bi urtez gutxienez.

5. Barne-sustapenean eskainitako lanpostu funtzionala eskuratzeko eskatzen den titulazio akademikoa eduki beharko du, eta lanpostua eskuratzeko eskatzen diren gainerako baldintzetako edozein betetzen duela egiaztatzeko modua izan beharko du.

Interesdunak zerbitzuak egin baditu bost urtez jatorrizko kategorian eta baldin badauka iritsi nahi duen kategoria baino beheragoko hurrengo

15

Page 16: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

taldean eskatzen den titulazioa, ez da titulaziorik eskatuko lanbide-heziketako langileei dagozkien kategorietan sartzen diren lanpostu funtzionalak eskuratzeko, funtzio berriak betetzeko beharrezkoa ez baldin bada titulazio, akreditazio edo gaitasun profesional espezifikoa edukitzea.

5. Barne-sustapena txanda berezi gisa ezartzen bada hautaketa-prozesuaren barruan, txanda horretan hautatu diren pertsonek lehentasuna izango dute sarbide askeko txandan aukeratuak izan direnen aldean, destinoa aukeratzeko orduan. Lehentasuna erreserbatutako lanpostu-kopurura mugatuko da. Barne-sustapeneko txandan hautatuak ez diren pertsonek ezingo dute txanda askean estali behar diren lanpostuetarako hautagai izan.

Barne-sustapeneko txandari buruzko ebazpenean betetzen ez diren erreserba-postuak sarbide askeko txandan eskainitakoetan sartuko dira.

6. Lanpostu bat barne-sustapenean eskuratzen duten pertsonak Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuari lotuta geratuko dira, estatutupeko langile finkoaren izendapenarekin, dagokion lanpostu funtzionalean, lehia askean sartzen diren pertsonen baldintza berberetan.

14. artikulua. Desgaitasuna duten pertsonak

1. Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko lege orokorraren testu bategina onartzen duen azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren 4.1 artikuluak honela definitzen ditu desgaitasuna duten pertsonak: “hutsune fisiko, mentalak, intelektualak edo sentsorialak -seguruenik behin betikoak- dituzten pertsonak, oztopo desberdinekin elkarreraginean gizartean bete-betean, eraginkortasunez eta gainerako pertsonekiko berdintasun-baldintzetan parte hartzea saihesten dutenak”.

Ondore guztietarako, eta, zehazki, artikulu honetan arautzen den enplegu publikoa eskuratzeko lanpostu-erreserbaren ondoreetarako, 4. artikuluko 2. zenbakiak desgaitasuna duten pertsonatzat jotzen du ehuneko hogeita hamahiruko desgaitasun-maila edo altuagoa aitortua duen pertsona.

2. Desgaitasuna duten pertsonen estatutupeko langile finkoaren izaera aukera-berdintasuna, bereizkeriarik eza eta desabantailen konpentsazioa zainduz beteko da.

3. Lan-eskaintza publikoak lanpostu hutsen gutxienez ehuneko zazpiko kupoa edo legearen bidez ezartzen den portzentajea gordeko du desgaitasuna duten pertsonek bete dezaten, betiere hautaketa-prozesuak gainditzen badituzte, eta desgaitasuna eta zereginak egiteko bateragarritasuna egiaztatzen badituzte.

Gordetako gutxieneko kupo horren barruan, eskainitako lanpostuen gutxienez ehuneko bi desgaitasun intelektuala duten pertsonek betetzeko izango da, eta gainerakoa, beste edozein desgaitasun-mota duten pertsonek betetzeko.

16

Page 17: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

4. Hurrengo lan-eskaintza publikoek erreserba hori jasoko dute, eta, hala, apurka-apurka Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuaren langile guztien artean ehuneko bi hori lortuko da.

5. Lan-eskaintza publikoa betetzeko iragartzen diren hautaketa-prozesuek errespetatu egingo dituzte xedatutako erreserba-portzentajeak, edo deialdiaren unean indarrean daudenak, betiere kasuan kasuko lanpostu funtzionalaren ezaugarri eta eskakizunek hala ahalbidetzen badute.

6. Orokorrean, desgaitasuna duten pertsonei gordetako lanpostuak ohiko sarbide-deialdian bertan jasoko dira. Hala ere, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuak lanpostuak deialdi propioaren edo independentearen bidez estaltzea erabaki ahalko du.

7. Lanpostuak ohiko deialdiaren bidez betetzen badira, erreserba-kupoa modu proportzionalean aplikatuko da, lanpostuen eskaintza osoaren gainean. Desgaitasuna duten pertsonak txanda askean lehiatuko dira, deialdiak txanda horretan onartuak izateko ezarri dituen baldintzak, hautaketa-proben edukia eta eskakizun-maila betez. Txanda askean lehiatzen diren gainerako pertsonek ez bezala, partaidetza-modalitate hau aukeratzen duten desgaitasundun pertsonek gutxienez ehuneko hogeita hamahiruko desgaitasun-maila eduki beharko dute, behar bezala egiaztatuta, lehentasuna izango dute erreserba osatzen duten lanpostuak bete arte, eta probak egitean oztopoak ezabatzeko beharrezko diren egokitzapenak egiteko eskubidea edukiko dute.

Desgaitasuna egiaztatzeko betebehar horren barruan, gainera, desgaitasun-maila eta desgaitasunaren izaera ere azaldu beharko dira, hautagaiak desgaitasun intelektuala duten lanpostuetan edo beste desgaitasun-motaren bat duten pertsonei gordetako lanpostuetan parte hartu nahi duen zehazte aldera. Alegatutako desgaitasun intelektuala ez bada behar bezala egiaztatuta geratu, eskaria beste desgaitasun-motaren bat duten pertsonen zerrendan sartuko da, betiere baldintza horrekin parte hartzeko betekizunak betetzen baldin baditu. Beste desgaitasun-motaren bat ere egiaztatu ezin bada, eskaria sarbide orokorreko sisteman jarduten duten pertsonen zerrendan sartuko da.

Desgaitasun-baldintza bete arren barne-sustapeneko txandan lehiatzen diren pertsonek ez dute lehentasun hori izango lanpostuen erreserban.

Hala eta guztiz ere, lanpostuen erreserba aplikatzean gardentasuna bermatzeko asmoz, hautaketa-prozedurak tratamendu bereizia emango dio desgaitasuna duten pertsonen partaidetzari, txanda askean lehiatzen diren gainerako pertsonekin alderatuta. Hala, onartutako pertsonen zerrenda, oposizio-fasea gainditu duten hautagaien zerrenda, eta, hala badagokio, ariketak egiteko deia hautagaien bi zerrendatan banakatuko dira. Hautaprobak gainditutakoan, zerrenda bakarra egingo da, eta bertan agertuko dira gainditu duten pertsona guztiak, lortu duten puntuazio osoaren arabera antolatuta. Destinoak hautatu eta esleitzean, zerrenda bakar hori izango da abiapuntua. Berdinketarik bada, erreserba-kuporako hautagaiaren alde ebatziko da. Kasu honetan, ez dira deialdiaren oinarriek ezartzen dituzten lehentasun-irizpideak aplikatuko.

17

Page 18: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

Hautaprobak gainditu dituzten hautagaien zerrenda bakarrean agertzen den eta desgaitasuna duen pertsonaren aldeko erreserba-kupoan parte hartzen duen pertsonaren bat ez bada erreserbatutako lanpostuen artean sartu, baina sarbide orokorrerako sistemaren bidez lanpostu bat eskuratzeko puntuazioa eskuratu badu, bere puntuazio-ordenaren arabera sartuko da azken sistema horretako hautagaien artean, hurrengo izapideen eta destinoa aukeratzeko izapidearen ondoreetarako.

8. Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuak desgaitasuna duten pertsonak deitzen baditu deialdi propio batean edo ohikotik independentea den beste deialdi batean, bertan eskaintzen diren lanpostuak lan-eskaintza publikoan erreserbatutako kupoaren ondoreetarako zenbatuko dira; eta parte hartu nahi duten pertsonek ehuneko hogeita hamahiruko desgaitasun-maila hori eduki beharko dute gutxienez, behar bezala egiaztatuta, desgaitasunaren izaera ere zehaztu beharko dutelarik. Deialdian zehar egin behar dituzten probek ohiko deialdiaren barruan egiten direnen eduki eta eskakizun-maila berberak zaindu beharko dituzte. Egokitzapenari dagokionez, hurrengo zenbakian jasotzen diren arauak aplikatu beharko dira deialdian.

9. Hautaketa-prozesua aurrera eramatean, hautaprobak egiteko orduan parte hartzen duten eta desgaitasuna duten pertsonen beharrizan zehatzetara eta berezitasunetara egokitzen diren bitarteko eta denboretara egokitu beharko da. Egokitzapen horiek egingo dira, soilik desgaitasunak egin beharreko probarekin harreman zuzena daukanean, betiere probaren edukia hutsaltzen ez badu eta bertan eskatzen den maila jaitsi edo kaltetzen ez badu.

Denborak egokitzea zera da: proba egiteko denbora gehiago ematea.

Bitartekoak egokitzea, bestalde, zera da: pertsona hautagaiaren esku jartzea beharrezko dituen bitarteko material edo/eta giza baliabideak, laguntza eta babesak, laguntza teknikoak edo/eta teknologikoak egin beharreko probetarako, bai eta prozesuei buruzko informazioa eta jakinarazpenak eskuratzen dituela eta probak egiteko espazio fisikoa edo esparrua irisgarria dela bermatzea ere.

Helburu horretarako, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuak, aurrerapen nahikoarekin, egokitzapen bat eskatu duen eta desgaitasuna duen pertsonari dei egingo dio, eskariaren egokitasuna ebaluatzeko, eta, hala badagokio, neurri egokiak ezartzeko beharrezko diren ziurtagiriak edo datu osagarriak aurkez ditzan.

Prozesua gainditutakoan, lanpostua berau betetzeko aukeratu den eta desgaitasuna duen pertsonaren beharrizanetara egokitu beharko da.

10. Probak eta lanpostua egokitzeko eskubide hori edukiko dute, halaber, erreserbatutako kupoen ordez sarbide-sistema orokorrean, edo, hala badagokio, barne-sustapeneko txandan lehiatzea erabakitzen duten eta desgaitasuna duten pertsonek. Eskubide horretaz baliatzeko, desgaitasuna duen pertsonaren izaera egiaztatu beharko da, ehuneko hogeita hamahiruko

18

Page 19: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

mailan, eta eskatzen diren egokitzapenen beharrizana ebaluatzeko beharrezko diren agiriak entregatu beharko dira.

11. Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuaren ardura izango da hautaketa-prozesua kudeatuko duen organoari artikulu honetan xedatutakoa betetzeko beharrezko aholkuak eta azterketak ematea.

2. atala. Hautaketa-organoak

15. artikulua. Izaera juridikoa eta izendapena

1. Hautaketa-prozesuetako hautaketa-organoak kide anitzeko organoak izango dira. Araudi zehatzetan eta dekretu honetan xedatutakoa galarazi gabe, kide anitzekoak diren organoen funtzionamenduari eta horietako kideen abstentzioari edo ezespenari buruzko arauak aplikatuko dira, sektore publikoko araubide juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15-18 eta 23-24 artikuluetan ezarritakoak, hain zuzen.

2. Epaimahai kalifikatzailearen izena izango dute.

16. artikulua. Osaera eta funtzionamendua inspiratzen duten printzipioak

1. Hautaketa-organoen osaerak profesionaltasun, inpartzialtasun eta espezialitatearen printzipioak beteko ditu.

Funtzionamenduan, independenteak izango dira eta diskrezionaltasun teknikoaren arabera jardungo dute, zuzenbidea ere bete beharko duten arren.

2. Kideak, titularrak nahiz ordezkoak, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finkoak, karrerako funtzionarioak edo lan-kontratudun finkoak, EAEko administrazio publikoetako karrerako funtzionarioak, edo Osasun Sistema Nazionaleko estatutupeko langile finkoak izan beharko dira.

Hautaketa edo izendapen politikoko langileak, behin-behineko lotura duten langile publikoak eta aldi baterako langileak ezingo dira inola ere izendatu.

3. Kide guztiak, titularrak nahiz ordezkoak, iragarritako lanpostuetara sartzeko eskatzen den maila akademiko berdin edo altuagoko titulazio bat behar duten kidego, eskala edo kategorietako pertsonak izango dira, eta zerbitzu aktiboan egon beharko dira.

Bete beharreko lanpostuetan titulazio zehatz bat behar bada, kideetako erdiek gutxienez —bai titularrek, bai ordezkoek— titulazio hori edo baliokidetzat jo den besteren bat eduki beharko dute.

4. Kide guztiak pertsonalki izendatuko dira, eta ezingo da inor ordezkatu edo inori ordezkari izaera eman. Baldintza hori bete beharko dute beren jardunean,

19

Page 20: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

beren ezagutzari eta gaitasun teknikoari jarraikiz, eta ezein korporazio, elkarte, erakunde edo entitateren irizpideei edo diziplinari jarraitu gabe.

Atal honetan aurreikusitakoa ez da eragozpen izango, hala badagokio, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko ordezkari batek parte har dezan.

5. Hautaketa-organoek autonomia osoz beteko dute beren lana. Bete beharreko lanpostuen ezagutza-arloaren barruan hartzen diren balorazio eta erabakietan, diskrezionaltasun teknikoa zainduko da. Hori ez da legezkotasunaren betebeharra zaintzetik eta objektibotasunez jardutetik salbuesteko arrazoia izango, ez eta beren jarduera-eremuaren barruan dauden hautaketa-prozesuko gainerako printzipio gidariak betetzen direla zaintzetik salbuesteko ere.

Hala eta guztiz ere, prozedura antolatzeko eskumena duten administrazio-organoen eskutik jasotzen dituzten antolakuntza-agindu edo -jarraibideak bete beharko dituzte, betiere beren autonomia teknikoa kaltetzen ez badute eta hautaproben ebaluazio egokian eragozpenik jartzen ez badute. Nolanahi ere, deialdiaren oinarrien bidez egongo dira lotuta, baita horietan ezarritako epeetarako ere.

6. Hautaketa-organoetako kideek berariaz zaindu beharko dute beren lana egitean tratatzen dituzten datu pertsonalak isilpean gordeko dituztela. Era berean, konfidentzialtasuna eta isiltasun profesionala zaindu beharko dituzte bileretan eztabaidatutako gaien gainean. Betebehar horietako edozein urratzen baldin bada, administrazio- edo zigor-izaerako erantzukizuna eskatu ahalko da, kasuaren arabera.

7. Beren araubide eta zeregin zehatzera egokitzen diren alderdietan, hautaketa-organoek administrazio publikoen jarduera zuzentzen duten printzipio orokorrak errespetatu beharko dituzte, sektore publikoko araubide juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 3.1 artikuluan zerrendatutakoak.

17. artikulua. Osaera eta izendapena

1. Hautaketa-organoetako kideen zenbatekoa bakoitia izango da, eta gutxienez bost kide egon beharko dira. Kideetako bat organoko burua izango da, beste bat idazkaria, eta gainerakoak organoko kide izango dira. Kide bakoitzak ordezko bat edukiko du, eta azken horrek titularrari eska dakizkion baldintza berberak bete beharko ditu.

2. Osaeran emakume eta gizonen partaidetza orekatua izateko ahalegina egingo da, dekretu honen 5.2.f) artikuluan xedatutakoaren arabera.

3. Kide guztiek hitza eta botoa izango dituzte.

4. Organoa era egokian osatzeko eta hartutako erabakiak eta antolatutako bilerak egokiak izateko, nahitaezkoa izango da batzordeburua eta idazkaria —edo horien ordezkoak— eta kideen erdia, gutxienez, bertaratzea.

20

Page 21: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

5. Hautaketa-organoak hautaketa-prozesu bakoitzerako izendatuko dira. Deialdia egin duen organoak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko duen ebazpenaren bidez emango da onartutzat izendapena.

Organo berak erabaki ahalko du hautaketa-organo osagarriak izendatu behar ote diren, hautagai-kopurua altua bada edo probak modu deszentralizatuan egin behar badira. Organo titularrentzat ezarritako baldintzak bete beharko dira osaeran, kideen kopuru baxuago bat ezarri ahalko den arren. Izendapenaren ebazpenak zehaztuko du zeregina zein eremutan gauzatu behar den. Ebazpenak hautaketa-organo titularren izendapenerako aurreikusitako publizitate berbera jasoko du.

18. artikulua. Funtzioak

1. Hautaketa-organoen berezko funtzioak honakoak izango dira: hautaproben eduki zehatza zehaztea; hautagaiak kalifikatzea, bai oposizio-fasean, bai lehiaketa-fasean; kalifikazioaren emaitzekin zerrendak egitea, deialdian ezarritako baldintzei jarraikiz; eta, orokorrean, probak era egokian egiteko beharrezko diren neurriak ezartzea.

Beren funtzioak betetzean, deialdian aipatutako arauak eta irizpideak bete beharko dituzte.

2. Deialdia egin duen organoari beharrezko diren laguntzazko jarduerak egiteko eskatu ahalko diote, hautagai-kopuruak, probak egin edo baloratzeko bitarteko teknikoek, proben ezaugarriek edo organoetan baloratzen diren beste egoera batzuek hala gomendatzen badute.

3. Jarduerak une oro bete beharko du zuzenbidea. Organoko idazkaria arduratu beharko da legea betetzen dela zaintzeaz.

4. Hautaketa-organoen erabakiak Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuarekiko lotesleak izango dira. Hala ere, Osakidetzak ofiziozko berrikuspenak egin ahalko ditu, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 106. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.

5. Beren autonomia gorabehera, erabakien aurrean gora jotzeko errekurtsoen ondoreetarako, hautaketa-organoak eurak izendatu dituzten organoen menpe geratuko dira.

19. artikulua. Aholkulari adituak

1. Hautaketa-organoek deialdia egin duen organoari proposatu ahalko diote aholkulari adituak sar ditzatela beren lan guztietan, proba guztietarako edo batzuetarako, deialdian aurreikusitakoaren arabera. Horretarako, sartzeko eskatzen den maila akademiko bereko edo altuagoko titulazioa eduki beharko dute, eta haien izendapena eragin duen espezializazio teknikoari dagozkion alderdietan soilik jardungo dute.

21

Page 22: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

2. Aholkulari adituak ez dira hautaketa-organoko kidetzat joko. Bileretan parte hartuko dute, organoak berak eskatuta, beren lana azaltzeko eta kideek eskatu dizkieten azalpenak edo aholkularitza emateko. Nolanahi ere, beren ekarpena hautaketa-organoaren erabaki burujabearen mende egongo da.

Hala eta guztiz, objektibotasunaren eta inpartzialtasunaren printzipioak bete beharko dituzte, eta beren lana dela-eta tratatzen dituzten datu eta gaietan konfidentzialtasuna zaindu.

Hautaketa-organoetako kideentzako indarrean dauden abstentzio- eta ezespen-kausak aplikatuko zaizkie.

3. Deialdia egin duen organoaren zeregina izango da proposamenak aztertu, eta, hala badagokio, aholkulari adituak izendatzea. Deialdiak zehaztuko du izendapenaren ebazpenari zer euskarriren bidez emango zaion publizitatea.

20. artikulua. Abstentzio-betebeharra eta ezespen-eskubidea

1. Hautaketa-organoetako kideek abstenitu egin beharko dute Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23.2. artikuluan jasotako abstentzio-arrazoiren bat tartean bada. Gauza bera gertatuko zaie deialdia argitaratu aurreko bost urteetan hautaprobetan parte hartuko duen hautagaiak prestatzen jardun dutenei ere.

2. Hautaketa-organoetako kideek deialdia egin duen organoari igorri beharko diote, probetan onartu eta baztertu diren pertsona hautagaien behin betiko zerrenda ikusi ondoren, berariazko aitorpen bat, aurreko atalean aipatutako abstentzio-kausetako bat ere ez dutela adierazita.

Kausa horietakoren batean baldin badaude, deialdia egin duen organoa jakinaren gainean jarri beharko dute, eta, horrez gain, beharrezko diren egiaztagiriak aurkeztuko dituzte.

Abstenitzeko arrazoiren bat badago eta abstenitu ez baldin bada, dagokion erantzukizuna aplikatuko da.

3. Hautagaiek hautaketa-organoetako kideak ezetsi ahalko dituzte, 1. atalean adierazitako ezespen-arrazoiren bat badute tartean. Ezespenean eta haren tratamenduan urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24 artikuluan ezarritakoa beteko da.

21. artikulua. Kalte-ordainak

Hautaketa-organoetako kideek zerbitzuaren ziozko ordainsariei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan edo indarrean dagoen arauan araututakoaren arabera beren lanean zehar sortzen diren kalte-ordainak jasotzeko eskubidea izango dute. Eskubide hori bera dute aholkulari adituek ere.

22

Page 23: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

3. atala. Deialdia eta hautaketa-prozedura

22. artikulua. Deialdia

1. Hautaketa-prozedura deialdiaren bidez hasiko da, eta, bertan, berau arautzen duten oinarriak jasoko dira.

2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiko Funtzio Publikoko Zuzendaritzak deialdiko oinarriei buruzko nahitaezko txostena emango du. Txostenean beren-beregi eta espresuki baloratu beharko dira hautaketa-prozesuko alderdi tekniko eta metodologikoak; eta, horretarako, txostena egin duen Zuzendaritzak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen laguntza eska dezake.

3. Txostena egiteko izapideak amaituta, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko pertsona titularrak onartuko ditu deialdia eta haren oinarriak. Onartzeko ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Hala ere, publizitatea hedatu egin ahalko da, testua erakunde publikoaren egoitza elektronikoan argitaratuta, edota ebazpena hedatzen dela bermatzeko egokitzat jotzen diren bitartekoetan iragarrita.

4. Deialdia eta haren oinarriak izango dira prozeduraren legea, eta, hala, administrazioa, hautaketa-organoak eta hautaketa-prozesuan parte hartzen duten pertsonak hari lotuta geratuko dira.

5. Behin argitaratuta, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen arauak hertsiki betez baino ezingo dira aldatu deialdia eta haren oinarriak. Salbuespen kasuetan, lanpostuen eskaintza areagotu egin ahalko da, baldin eta handipen hori ez bada hasieran deitutako lanpostuen ehuneko hamar baino altuagoa, eta aldaketa onartzen duen ebazpena hautatutako pertsonen destino-eskabidea izapidetu baino lehen argitaratzen bada.

6. Oinarri orokorrak onartu ahalko dira, eta horiek eraginkorrak izango dira enplegu publiko baten eskaintzan bertan iragartzen diren hautaketa-prozesu guztietan, edo, baita enplegu publikoaren ondorengo eskaintzetan egiten diren hautaketa-prozesuetan ere. Haren oinarri zehatzen bidez, hautaketa-prozesu bakoitzaren berezko baldintzak arautuko dira. Horiek guztiak onartzea Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiaren ardura daukanaren eskumena izango da. Ebazpenoi 3. zenbakian aipatutako eran emango zaie publizitatea.

7. Deialdiak eta haren oinarriak, bai orokorrak, bai zehatzak, nahiz horiek aplikatzeko administrazio-egintzak, hautaketa-organoen jarduera bera barne, aurkaratu egin ahalko dituzte pertsona interesdunek, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean orokorrean aurreikusitako kasuetan eta moduan.

23. artikulua. Deialdiaren gutxieneko edukia

23

Page 24: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

Deialdian, gutxienez, honako alderdi hauek zehaztu beharko dira:

a) Iragarritako lanpostuen kopurua, ezaugarriak, eta hala badagokio, identifikazioa.

b) Hautagaien partaidetza antolatzeko txandak eta erreserbak. Barne-sustapeneko txandarako erreserbatu den lanpostu-kopurua eta desgaitasuna duten pertsonentzako erreserbatu den lanpostu-kopurua adieraziko dira. Batzuetan, erreserbaren batean edo bietan egon daitezkeen lanpostuak identifikatu ahalko dira.

c) Lanpostuak estaltzeko hautaketa-sistema eta hautaketa-prozeduraren izapideak.

d) Hautagaiei oposizioko ariketa edo proba desberdinak egitera deitzeko agindua, edo prozesuaren une egokian proba horiek zehazteko beharrezko arauak.

e) Hautaproben edukiak: ariketa edo proben kopurua eta izaera edo ezaugarri orokorrak, merezimenduen baremoa, eta probetan aplikatu daitezkeen programak.

f) Prestakuntza-aldiaren edo praktiketako aldiaren ezaugarrien eta iraupenaren zehaztapenak, hala badagokio, horiek baztertzaileak diren ala ez adierazita.

g) Hautaprobak kalifikatzeko irizpideak. Baztertzaileak diren probak gainditzeko gutxienez lortu behar diren puntuak zeintzuk diren eta berdinketak ebazteko formula zein den adierazi beharko da.

h) Esleitutako lanpostua betetzeko gaitasun psikofisikoa egiaztatzeko betebeharra, azterketa medikoaren bidez, erakunde publikoak adierazitako zerbitzuan.

i) Hautaketa-organoa. Organoaren izendapenean eta funtzionamenduan aplikatu beharreko arauak. Organoaren egoitza.

j) Pertsona hautagaiek bete behar dituzten baldintza eta betekizun orokor eta zehatzak. Egiaztatzeko modua eta aldia.

k) Eskari-modua, eredu normalizatuari jarraikiz.

l) Azterketa eskubideen ziozko tasa. Ordaindu beharreko zenbatekoa, ordainketa egiteko aldia eta modua, eta ordainketa egiaztatzeko baldintzak ezarri beharko dira.

m) Eskariak aurkezteko epea eta lekua, bitarteko elektronikoa ere adierazita.

24. artikulua. Hautaketa-prozesuan parte hartzeko betekizunak

24

Page 25: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

1. Honako betekizun orokor hauek betetzen dituzten pertsonek parte hartu ahalko dute hautaketa-prozesuan:

a) Espainiako edo Europar Batasuneko estatu-kideren bateko herritartasuna izatea; edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatu ahal zaion estaturen bateko herritartasuna izatea.

Enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 57.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Espainiako edo Europar Batasuneko estatu-kideren bateko herritartasuna duten pertsonei aitortu zaien partaidetza-eskubidea haren ondorengoei, ezkontideari eta, ezkontidearen ondorengoei ere aplikatu behar zaie. Ezkontidearen eskubideaz eta ezkontidearen ondorengoen eskubideaz baliatzeko, ezingo dira zuzenbidez bereizita egon. Norberaren edo ezkontidearen ondorengoen eskubideaz baliatzeko, gainera, hogeita bat urtetik beherakoak edo menpeko pertsonak izan beharko dira, adinez nagusiak baldin badira.

b) Hamasei urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroko adina ez gainditzea.

c) Deialdian eskatzen den titulazio akademiko ofiziala edukitzea edo eskariak aurkezteko epearen barruan eskuratzeko modua izatea.

d) Izendapen egokiaren ziozko zereginak egiteko beharrezko den gaitasun funtzionala edukitzea.

e) Diziplinazko espedientearen bidez autonomia-erkidegoetako administrazio publikoetako edo organo konstituzionaletako edo organo estatutarioetako zerbitzutik banatuta ez egotea, eta ebazpen judizial irmo bidez enplegu edo kargu publikoetarako edo dagokion lanbiderako desgaikuntza absolutu edo berezia ez izatea.

Beste estatu bateko herritarra izanez gero, desgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, eta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea, dagokion estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.

f) Onarpen-eskaria epe barruan eta modu egokian betetzea, eta azterketa-eskubideen ziozko tasa ordaintzea, deialdian adierazitako zenbatekoan.

2. Hizkuntza-eskakizuna edukitzea derrigortasun-tasa iraungita duten eta hizkuntza-eskakizuna eskatzen duten lanpostuetara sartzeko baldintza izango da. Ondore horietarako, deialdiak eskainitako lanpostu bakoitzaren hizkuntza-eskakizuna eta haren derrigortasun-data adieraziko ditu.

3. Gaztelania hizkuntza ofiziala ez den estatu bateko herritartasuna duten pertsonak hautaketa-prozesuan onartu ahalko dira, soilik baldin eta hizkuntza horren gaineko ezagutza nahikoa dutela egiaztatzen badute. Hizkuntzaren ezagutza egiaztatzen duten eta Espainiako Estatuan indarrean dauden beste egiaztagiri ofizial batzuk gorabehera, honakoek edukiko dute egiaztatzeko

25

Page 26: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

balioa: "Espainiera atzerriko hizkuntza gisa" diplomak, Cervantes Institutuak emanak, urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretuaren babespean.

Deialdiak lanpostu bakoitzean sartzeko eskatzen den ezagutza-maila zehaztuko du, hizkuntzen erreferentziazko esparru komun europarraren sailkapenari jarraikiz. A eta B titulazio-taldeetako lanpostuei dagokienez, eskatzen den maila gutxienez C1 izango da; edo gutxienez B2, C eta D titulazio-taldeko lanpostuetan; eta gutxienez B1, E titulazio-taldeko lanpostuetan.

4. Deialdiak betekizun zehatzak eskatu ahalko ditu, besteak beste atzerriko hizkuntzaren bat jakitea, gidabaimena edukitzea edo beste ziurtagiri edo gaikuntza batzuk izatea. Betekizun horiek lanpostua betetzeko eskakizunak ezartzen dituen araudian bertan agertu beharko dira, edo, halakorik ezean, bete beharreko funtzio eta zereginekin harreman objektibo eta proportzionatua eduki beharko dute.

25. artikulua. Hautaketa-prozesuan parte hartzeko betekizunak bete eta egiaztatzea

1. Hautaketa-prozesuan parte hartu nahi duten pertsonek deialdian ezarritako betekizun orokorrak eta zehatzak bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean, eta prozesuan zehar baldintza horiek betetzen jarraitu beharko dute, baita lanpostua hartzean ere, izendatuak izan diren pertsonen kasuan. Derrigorrezko hizkuntza-eskakizunaren baldintza izango da salbuespena, hautaketa-prozesuan zehar egiten diren egiaztapen-probetan parte hartuz egiaztatu ahal izango baita.

2. Hautaketa-prozesuan onartuak izateko, aski izango da hautagaiek eskatzen diren baldintza eta betekizun guztiak betetzen dituztela adierazi eta aitortzea beren eskarian, eskabideak aurkezteko gaitutako epearen iraungitze-data erreferentziatzat hartuta. Horretarako, deialdian xedatutako eskari-eredu normalizatuan atal bat jasoko da, ardurapeko aitorpen baten eskakizunak beteko dituena, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 39. artikuluan aurreikusitako ondoreetarako.

3. Azterketa-eskubideen ziozko tasa eskariak aurkezteko epearen barruan ordaindu beharko da, eta hori epe horretan bertan egiaztatuko da, deialdian bertan ezartzen den eran.

4. Hautaprobak gainditutakoan aukeratuak suertatzen diren pertsonek deialdiak zehazten duen epean eta moduan egiaztatu beharko dute onartuak izateko baldintza eta betekizunak betetzen dituztela. Egiaztagirietan eskabideak aurkezteko epearen azken eguna hartuko da erreferentziatzat. Epe barruan eta modu egokian halakorik egiaztatzen ez duten pertsonak ezingo dira izendatuak izan, eta beren jarduera guztiak indargabetu egingo dira.

5. Hautaketa-prozesuan zehar hautaketa-organoak jakingo balu hautagairen batek deialdiaren oinarrietan eskatutako baldintza guztiak betetzen ez dituela,

26

Page 27: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

deialdia egin duen organoa jakinaren gainean jarri beharko du, eta, azken horrek hura prozesutik kanporatzea ebatzi ahalko du, pertsona interesdunari entzunaldi-izapidea eskaini eta gero.

26. artikulua. Onarpen-eskabidea

1. Iragarritako hautaketa-prozesuan parte hartu nahi duten pertsonek eskabidea deialdian ezarritako eredu ofizialean bete beharko dute. Eskabidearen alderdi guztiak bete beharko dituzte, baita parte hartu nahi duten erreserba-kupoari edo txandari buruzkoak ere.

2. Eskabidearen bidez, beren erantzukizunpean aitortuko dute lanpostuak eskuratzeko deialdian ezarritako baldintza eta betekizun guztiak betetzen dituztela, horixe egiaztatzen duen dokumentazioa daukatela, administrazioaren esku jarriko dutela eskatzen zaienean, eta prozeduraren tramitazioan zehar eta lanpostua eskuratu arte baldintza eta betekizun guztiak betetzeko konpromisoa hartzen dutela.

Baldintza eta betekizunak ardurapeko aitorpenean berariaz eta argi eta garbi zerrendatuta egon beharko dira. Ardurapeko aitorpena berau betetzen duenak sinatu beharko du.

Ardurapeko aitorpena ez betetzea, edo zehaztasunen bat ez adieraztea, datu faltsuren bat sartzea edo funtsezko daturen bat ez sartzea arrazoi nahikoa izango da hautaketa-prozesutik baztertzeko, suertatu ahal diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak galarazi gabe.

3. Eskabidea deialdian bertan adierazitako epean aurkeztuko da, azterketa-eskubidearen ziozko tasa ordaindu izana egiaztatzen duen justifikazioarekin batera. Tasa ordaindu izana ez da inola ere eskabidea epe eta modu egokian aurkeztearen ordezko gisa onartuko. Hala ere, tasa guztiz ez ordaintzea ere zuzendu beharreko alderdia izan daiteke.

4. Deialdiak zehaztuko du eskabideak non aurkeztu behar diren, egoitza elektronikoa barne. Eskabideak nahitaez elektronikoki aurkeztu beharko direla ere ezarri ahalko da, arau honen 8.4 artikuluan aipatutako egoerak baloratu ondoren. Nolanahi ere, deialdiak hautagaiei jakinaraziko die hurrengo jardueretarako tramitazio elektronikoa aukeratu dezaketela, betiere horien izaerak ahalbidetzen badu, eta eskabide-ereduan atal bat gordeko du, aukera hori jakinarazteko.

27. artikulua. Onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak

1. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, deialdian zehazten den kudeaketa-organoak onartuko du hautaketa-prozesuan onartutako eta baztertutako hautagaien behin-behineko zerrenda.

Zerrenda hori ebazpen bidez onartuko da, eta deialdian zehazten den publizitatea emango zaio.

27

Page 28: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

Baztertutako hautagaitzak labur arrazoituta egongo dira, argi eta garbi, eskabidea zuzentzeko eta baztertua izan den pertsonak bere burua defendatzeko duen eskubidea bermatzeko erraztasunak jartze aldera.

Hautagaiek hamar eguneko epea edukiko dute erreklamazioak aurkeztu, edo, hala badagokio, zerrendatik kanporatuak edo baztertuak izateko akatsak zuzentzeko. Eskabidea epez kanpo aurkeztea edo azterketa-eskubideen tasa epez kanpo ordaintzea ezingo da inola ere zuzendu, guztiz ordaindu ez bada izan ezik.

2. Aipatu epea amaitutakoan, egindako erreklamazioak onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrendaren bidez erantzun direla ulertuko da. Zerrenda hori deialdian adierazitako organo kudeatzaileak emandako ebazpenaren bidez onartuko da, eta hark xedatutako tokietan argitaratuko. Baztertutako hautagai bakoitzaren ondoan arrazoia azalduko da.

3. Barne-sustapeneko txandan edo desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako lanpostuen erreserban parte hartzeko eskatu arren eskatutako partaidetza-modalitaterako ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten pertsonak, ofizioz eta behin betiko zerrendaren bidez onartuko dira txanda askean, sarbide orokorrerako sistemaren bidez parte har dezaten, betiere horretarako eskatzen diren baldintza orokorrak betetzen baldin badituzte.

4. Behin betiko onartu diren pertsonak soilik hartuko dira legitimotzat, hautaprobetan parte hartzeko. Hala ere, oposizioko probak dei bakarraren sisteman egiten badira, deialdiak berariaz baimendu ahalko du behin betiko ebazpenaren aurka epe barruan eta modu egokian agertu diren pertsona baztertuen partaidetza. Hala ere, errekurtsoaren ebazpen irmoa baiezkoa izan ezean lortzen diren emaitzek ondorerik izango ez dutela eta argitara azalduko ez direla ohartaraziko da.

5. Zerrendatik behin betiko baztertua izateak ez du eragingo pertsona baztertuari aurretik ordaindu duen tasa itzultzerik.

28. artikulua. Hautaprobak egitea

Hautaketa-prozeduraren edukiak lan-eskaintza publikoan lanpostuak betetzeko ezarri den hautaketa-sistema beteko du. Edonola ere, orokorrean oposizio-lehiaketaren edo oposizioaren sistema arautzen duten arauak betetzen direla bermatuko da, eskaintzan aukeratutako sistemaren arabera.

29. artikulua. Oposizioko probak egitea

1. Onartutako hautagaiei oposizioko ariketak egiteko dei egingo zaie, dei bakarrean, edo deialdian adierazitako sistema eta ordenari jarraikiz. Iragarkiak deialdian ahaldundutako kudeaketa-organoak egingo ditu, edo, halakorik ezean, hautaketa-organoak, eta deialdian bertan adierazitako tokian eta euskarrian jarriko dira jendaurrean. Lehen ariketa gutxienez bost egun baliodun lehenago iragarriko da, ondorengo ariketak hiru egun baliodun lehenago, eta ariketa bereko proba bat bada, hamabi ordu lehenago.

28

Page 29: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

2. Hautaketa-prozesu asko aldi berean egiten badira, administrazioak berariaz zainduko du prozesu desberdinetako oposizioko ariketen deiak une berean egiten ez direla, hainbat prozesutan parte hartu nahi duten pertsonek proba horiek guztiak egiteko aukera izan dezaten.

3. Deira agertzen ez diren pertsonek eskubide guztiak galduko dituzte hautaketa-prozesuan, emakume hautagaiaren haurdunaldi-, erditze- edo edoskitze-egoerei erantzuteko sartzen diren aldaketak galarazi gabe, dekretu honen 5.2.g) artikuluan adierazi bezala, edota eragindako hautagaiak behar bezala alegatu edo egiaztatzen dituen nahitaezko egoerak aztertzea galarazi gabe.

4. Oposizio-fasearen objektibotasuna bermatze aldera, hautaketa-organoek beharrezko neurriak hartuko dituzte, ondoren hautaketa-organoen aurrean ahozko edo irakurrizko azalpenen bat behar ez duten oposizioko ariketa idatziak pertsona hautagaien nortasuna jakin gabe zuzenduko direla ziurtatzeko.

5. Hautaketa-organoek probak egiten diren egunean eta tokian bertan argitaratu ahalko dituzte ariketen kalifikazioak, deialdian zehaztutako kudeaketa-organoak ondoren onartu ahalko dituen arren.

6. Oposizioko ariketa guztiak egin eta kalifikatu direnean, hautaketa-organoak deialdian xedatutako kudeaketa-organoari igorriko dio hautagaien proposamena, puntuazioaren arabera ordenatuta. Proposamenean guztizko puntuazioak agertuko dira, egindako oposizio-ariketa bakoitzeko puntuazio partzialetan banakatuta. Proposamenak bereizita zerrendatu beharko ditu barne-sustapeneko txandan parte hartzen duten pertsonak eta desgaitasuna duten pertsonentzako lanpostuen erreserban parte hartzen dutenak. Behin-behinean onartu eta deialdian adierazitako tokietan argitaratuko da proposamena, eta pertsona interesdunei erreklamazioak egiteko eskubidea dutela jakinaraziko zaie, horretarako epea zein den ohartarazita.

30. artikulua. Hizkuntza-gaitasuna egiaztatzea

1. Euskara erabiltzeko gaitasuna izatea derrigorrezkoa izango da iraungitako derrigortasun-data duen hizkuntza-eskakizuna eskatzen duten lanpostuak eskuratzeko. Derrigortasun hori ez duten lanpostuetan, merezimendu gisa baloratuko da.

2. Hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea eskatzen ez duten lanpostuak eskuratzeko, deialdiko merezimenduen baremoak ezarriko du balorazio bakoitzari dagokion puntuazioa, eta horrek gainerako prozesuan lortu daitekeen gehieneko puntuazioaren gainean portzentaje bat ordezkatuko du, euskararen erabilera Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuan normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuaren 24. artikuluan ezarritako eskalari jarraikiz.

3. Hautaprobak gainditu dituzten hautagaiek baldintza, edo hala badagokio, merezimendua egiaztatu ahalko dute, bi modu hauetako edozeinetan:

29

Page 30: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

a) Agiri bidez egiaztatuta, hau da, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetzeko eta hizkuntzen erreferentziazko esparru komun europarreko mailekin parekatzeko irailaren 9ko 297/2010 Dekretuan berariaz aurreikusitakoen artean profilari dagokion titulua edo egiaztagiria entregatuta; edo hautagaiak euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan xedatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen ziurtagiriren bat aurkeztuta.

Dokumentazioaren kopia kautotua edo fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko da.

b) Egiaztapen-probetan parte hartuta. Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuak hautaketa-prozesua gainditu duten hautagaien ezagutzak ebaluatzeko probak deitu ahalko ditu. Probak deitzen badira, emaitzen hautaketa-prozesuan (edo prozesuetan) baloratuko diren edo baloratu daitezkeen hizkuntza-eskakizunak adina proba egingo dira. Profil bakoitzeko proben ezaugarriak eta edukiak hizkuntzen erreferentziazko esparru komun europarrari dagozkion erreferentziazko maila komunak aztertzeko egokiak direnak izango dira.

4. Deialdiak ezarriko du euskararen ezagutza egiaztatzeko proben emaitzak nola onartu eta argitaratuko diren, bai eta jarduteko eskumena duen organoa nor izango den ere.

31. artikulua. Lehiaketa egitea

1. Hautaketa-prozesuan lehiaketa-fase bat dagoenean, hautagaiei beren merezimenduak alegatu eta egiaztatzeko dei egingo zaie. Izapidea kudeaketa-organoak egingo du, deialdian ezarritako eran eta publizitatearekin. Nolanahi ere, emango zaien epea ezingo da hamar egun baliodunetik beherakoa izan. Ezarritako epea ezingo da luzatu, eta epe barruan ezingo da aurkeztutako agiriak zuzentzeko izapiderik gauzatu.

Deialdian oposizioaren eta lehiaketaren faseak egiten badira, bata bestearen ostean, oposizio-fasea gainditu duten hautagaien behin betiko zerrendan agertzen direnei egingo zaie dei. Deialdian ez bada faseak egiteko ordena hori ezarri, hautaketa-prozesurako behin betiko onartu diren pertsona guztiei egingo zaie dei, oposizio-faseko probak baztertzaileak izan arren.

2. Emandako epearen barruan, hautagaiek beren merezimenduak egiaztatu beharko dituzte, kopia kautotua edo fotokopia konpultsatua aurkeztuta. Administrazioak euskarri elektronikoan aurkeztutako agiria egiazkoa dela bermatzeko beharrezko diren bitarteko teknikoak jarri ahalko ditu.

3. Deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den eguna erreferentziatzat hartuta baloratuko dira merezimenduak. Hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko salbuespena ezarriko da, euskararen ezagutza merezimenduen artean baloratzen bada. Kasu horretan, aurreko artikuluan aipatzen diren egiaztapen-probak egiteko data hartuko da erreferentziatzat.

30

Page 31: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

4. Hautaketa-organoak epe barruan eta modu egokian egiaztatu diren eta deialdiko merezimenduen baremoan ezarritakoekin bat datozen merezimenduak soilik baloratu ahalko ditu.

5. Hautaketa-organoak proposatuta, kudeaketa-organoak lehiaketa-fasearen behin-behineko balorazioa onartu eta argitaratuko du, deialdian ezarritako baldintzetan. Zerrendan guztizko puntuazioa jasoko da, baremoan alderdietako bakoitzari emandako puntuazioa ere adierazita. Halaber, euskararen ezagutzari dagokion puntuazioa ere adieraziko da, hizkuntza-eskakizuna eskatzen ez den kasuetan. Behin-behineko zerrenda onartzen duen ebazpenak hamar egun balioduneko epea emango du, alegazioak edo erreklamazioak egiteko ondoreetarako.

6. Behin-behineko ebazpenak eta behin betikoak bereizita zerrendatuko ditu barne-sustapeneko txandan parte hartzen duten hautagaiak eta desgaitasuna duten pertsonentzako lanpostuen erreserban aritzen direnak.

32. artikulua. Aukeratutako hautagaien zerrenda. Destinoak eskaini eta eskatzea

1. Lehiaketaren eta oposizioaren faseak amaitu eta horien behin-behineko emaitzak argitaratu direnean, deialdia egin duen organoak, hautaketa-organoak proposatuta, hautaprobak gainditu dituzten hautagaien behin betiko zerrenda onartuko du.

Prozesua oposizio-sistemaren bidez izapidetzen denean, behin betiko zerrendaren proposamena oposizioko ariketak egin eta behin-behineko emaitzak argitaratu direnean egingo da.

2. Oposizioaren eta lehiaketaren faseetako behin-behineko zerrenden aurrean aurkeztu diren alegazio eta erreklamazioak onartutzat edo baztertutzat joko dira, behin betiko zerrenda horren bidez. Zerrenda hori argitaratzean, alegazioak aurkeztu dituzten pertsonak jakinarazita daudela ulertuko da.

3. Zerrenda barruan, txanda askekoen eta barne-sustapeneko txandakoen zerrendak jasoko dira. Desgaitasuna duten pertsonentzako lanpostuen erreserbaren arabera parte hartu duten eta probak gainditu dituzten pertsonak txanda askeko zerrendan jasota egongo dira, lortutako guztizko puntuazioaren arabera dagokien tokian. Bi zerrendetan, bakoitza bere txandan, hautaprobak gainditu dituzten hautagai guztiak agertuko dira, guztizko puntuazioaren arabera hertsiki ordenatuta.

4. Hautaprobak gainditu dituzten hautagaien behin betiko zerrendaren proposamenarekin batera, hautaketa-organoak txanda askean eta barne-sustapenean nahiz desgaitasuna duten pertsonentzako erreserbatutako lanpostuen kupoan aukeratuak izan diren pertsonen zerrenda proposatuko du. Txandetako bakoitzean eta erreserba-kupoan aukeratutako pertsonen kopuruak ezingo du gainditu estaltzeko eskaini diren lanpostuen kopurua.

31

Page 32: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

5. Hautaketa-organoen proposamenak onartzen dituen ebazpenak gutxienez hamar egun balioduneko epea emango die aukeratutako pertsonei, deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko agiriak aurkez ditzaten.

Dokumentazioaren kopia kautotua edo fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko da.

Sartzeko baldintzak epe barruan eta modu egokian egiaztatzen ez dituzten pertsonak ezingo dira izendatuak izan, eta beren jarduera guztiak ondorerik gabe geratuko dira.

6. Ebazpenak aukeratutako pertsonei dei egingo die, baldintzak egiaztatzeko gaitutako epearen barruan, destinoa hautatu dezaten. Xede horretarako, ebazpenak eskainitako lanpostuen zerrenda bat jasoko du, bakoitzari dagokion zerbitzu-erakundea aipatuta, baita, hala badagokio, hizkuntza-eskakizun jakin bat edo eskariaren ondore egokietarako beharrezkotzat jotzen diren bestelako identifikazio-datuak eskatuta ere.

7. Aukeratutako pertsonak epe barruan eta modu egokian destinorik aukeratzen ez badu edo eskatutako destinoetako bat bera ere lortzen ez badu, ezingo da izendatua izan, eta bere jarduera guztiak ondorerik gabe geratuko dira.

8. Deialdia egin duen organoak berriz ere deia egingo du, eskainitako destinoak guztiz betetzeko beharrezkoa baldin bada, betiere hautaprobak gainditu dituzten hautagaien behin betiko zerrenda agortuta ez badago, eta haren lehentasun-ordenari jarraikiz. Ondorengo dei guztiek hasierako deiarentzat ezarritako baldintza berberak bete beharko dituzte, horiek onartu, publizitatea egin, sartzeko baldintzak egiaztatu eta destinoak eskatzeari dagokienez.

33. artikulua. Prestakuntza-aldia eta praktiketako aldia

1. Deialdiak, hautaketa-prozesuaren parte gisa, aukeratutako pertsonek izendatuak izan baino lehen prestakuntza-aldi bat edo praktiketako aldi bat gainditu behar dutela ezar dezake. Hala egitekotan, deialdiak hautaketa-prozesuko fase hori arautzen duten oinarriak ezarriko ditu, eta pertsona aukeratu guztiei aplikatuko zaizkie, prozesuaren publizitatea, berdintasuna eta objektibotasuna bermatzeko.

Ikasketa-maila jakin bati soilik buruzkoa den titulazio-baldintza eskatzen duten lanpostu funtzionalak betetzeko deialdiek bakarrik aurreikusi ahalko dute fase hori. Ondorioz, titulu akademiko edo profesional zehatz bat eskatzen duten lanpostuak betetzeko deialdiak ez dira kasu horretan sartzen.

2. Deialdian prestakuntza-aldi bat edo praktiketako aldi bat egin beharra aurreikusten bada, aldi hori baztertzailea izango da. Hau da, gainditu egin beharko da, estatutupeko langile izendatua izateko eskubidea edukitzeko. Fase hori gainditzeak ez du puntuazio osagarririk emango, eta, beraz, ezingo da hautaprobak gainditu dituzten hautagaien behin betiko zerrendan ezarritako lehentasun-ordena aldatu.

32

Page 33: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

3. Deialdia egin duen organoaren ardura izango da deialdian eskatzen den prestakuntza-aldiaren edo praktiketako aldiaren edukia zehaztea. Aukeratutako pertsonek baldintzak betetzen dituztela eta destinoa eskatu dutela egiaztatu dutenean zehaztuko da hori. Ebazpen bidez, praktiketako aldia bete behar duten aukeratutako pertsonei behar bezala jakinarazita, deialdia egin duen organoak, deialdian xedatzen diren oinarri komunen esparruan, berariaz ezarriko ditu aldiaren iraupena, edukia edo programa, eskatutako dedikazio-maila, zeregina kalifikatu edo ebaluatzeko irizpideak, ebaluazioa egiteko ardura duen organoa edo pertsona, eta hautaketa-prozesuko fase horu zehazteko beharrezko diren gainerako baldintzak.

4. Prestakuntza-aldia hautaketa-ikastaro batera joan eta berau gainditzea izan daiteke. Ikastaroa erakunde publikoak berak, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak edo hark izendatutako erakunde publiko edo pribatuak eman ahalko du, eta haren edukia hertsiki lotuta egon beharko da lanpostu funtzionalaren berezko ezagutza eta funtzioekin, edo, hala badagokio, eskatutako destinoaren berezko zereginekin.

5. Praktiketako aldia, ahal dela, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen menpeko zentroetan gauzatuko da, eta eskatutako destinoaren antzekoak edo berdinak diren lanak bete behar diren lanpostuetan.

6. Deialdia egin duen organoak praktiketako estatutupeko langile izendatuko ditu hautaketa-ikastaroa egitera doazen edo praktiketako aldia hastear dauden hautagaiak. Prestakuntzako edo praktiketako aldian zehar, ez dute plantillako lanpostu bat izango, eta deialdiaren xede den lanpostu funtzionalari dagozkion oinarrizko ordainsariak jasoko dituzte.

Praktiketako estatutupeko langile izendatu diren eta Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko lanpostu batean zerbitzu aktiboan dauden pertsonei gai hori arautzen duen araudiaren arabera dagokien administrazio-egoera aitortuko zaie, eta egoera horri dagokion ordainsaria jasoko dute.

7. Prestakuntzako edo praktiketako aldia gainditzen ez duten pertsonek estatutupeko langile finko izendatuak izateko eskubidea galduko dute, deialdia egin duen organoaren ebazpen arrazoituaren bidez, aldia ebaluatzeko ardura daukan organoak proposatuta.

8. Behar bezala justifikatutako eta deialdia egin duen organoan baieztatutako nahitaezko arrazoiren baten ondorioz prestakuntza-aldia edo praktiketako aldia egin ezin duten pertsonek ondoren gauzatu ahalko dute, deialdian zehaztutako eran. Bien bitartean, egoera horretan dagoen hautagaiarekin lotutako jarduerak etenda geratuko dira.

9. Praktiketan izendatutako pertsonaren batek prestakuntza-prozesua edo praktiketako prozesua gauzatuko edo gaindituko ez balu, hutsik geratuko liratekeen lanpostuak 32. artikuluan ezarritako arau orokorren arabera beteko lirateke.

34. artikulua. Azterketa medikoa

33

Page 34: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

1. Lanpostua eskuratzeko baldintzak betetzen dituztela egiaztatu duten, eskatutako destinoetako baterako eskubidea duten, eta, hala badagokio, prestakuntzako edo praktiketako prozesua gainditu duten pertsona aukeratuek aurretik azterketa medikoa gainditu beharko dute, estatutupeko langile finko izendatuak izan ahal izateko.

2. Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak egingo duen azterketa medikoaren helburua aukeratutako pertsonak bere izendapenaren ziozko zereginak era egokian egiteko beharrezko den gaitasun fisiko eta psikikoa duela egiaztatzea izango da. Hala ere, lanpostuari dagozkion egokitzapen teknikoak egin ahalko dira.

3. Zeregin horretarako gaitasuna dutela egiaztatzen ez bada, ezingo dira lanposturako izendatuak izan.

35. artikulua. Izendatzea eta kargua hartzea

1. Deialdia egin duen organoak amaiera jarriko dio prozedurari. Horretarako, dagokion kategoriako eta lanpostu funtzionaleko estatutupeko langile finkoak izendatuko ditu, eta lanpostu bat esleituko die sartzeko betekizun eta baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatu duten eta eskatutako destinoren baterako eskubidea duten pertsona aukeratuei.

2. Izendapenak onartzen dituen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

3. Ebazpenak hilabeteko epea emango die izendatuei, izendapenaz baliatu eta kargua hartzeko.

4. Hautaketa-prozesuaren ondoriozko eskubide guztiak galduko ditu, estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzeko eskubidea eta lanpostuaren titulartasuna barne, kargua epe barruan hartzen ez duen pertsonak. Salbuespena izango da epea amaitu baino lehen deialdia egin duen organoaren aurrean egiaztatzen badu eragozpenen bat dagoela, organoaren ustez kargua hartzeko epea luzatzea justifikatzen duena.

Era berean, estatutupeko langile finkoa izateko eskubidea galduko du, hautaketa-prozesu zehatzean oinarrituta, izendapenaz baliatu ondoren berari egotz dakizkion eta justifikatuta ez dauden arrazoien ondorioz lanpostuaren kargua hartzen ez duen pertsonak.

5. Karguari uko egiten bazaio, hutsik geratzen diren lanpostuetarako deiak egingo dira berriz, dekretu honen 32. artikuluan xedatutakoaren arabera.

II. KAPITULUA. Behin-behineko estatutupeko langileak hautatzea

34

Page 35: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

36. artikulua. Behin-behineko estatutupeko enplegurako zerrenda eta lan-baldintzak

1. Behin-behineko estatutupeko langileak hautatzean, bitarteko edo aldi baterako izaera duen enplegu-zerrenda bat eratuko da.

2. Bitarteko estatutupeko lan-harremanaren helburua lanpostua erreserbatzeko eskubidea duten langile finkoak ordeztea da, eskubide horrek irauten duen gehieneko aldian zehar, edo egitura-izaerako langileen baimen-mugen barruan sartutako beharrizanak estaltzea, lanpostuak eskuratu eta betetzeko mekanismoen bidez ohiko eta behin betiko gisa estaltzen ez diren bitartean.

3. Behin-behineko estatutupeko lan-harremana da behin betiko egiturazko izaerarik aurreikusten ez duten langileen beharrizanak estaltzeko edo iraupen mugatuko zereginak egiteko erabiltzen dena, lanaldi partzialeko edo lanaldi osoko araubidean. Horretarako, hornidura ekonomiko nahikoa egon behar da. Sei hilabetera arte iraun ahal izango du harremanak, eta gehienez ere hiru urtera arte luzatuko da.

4. Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuan kapitulu honek araututako prozeduren bidez enplegua eskuratzen duten pertsonek estatutupeko eta aldi baterako izaera juridikoa edukiko dute, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko lehenengo arau komunean, osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legean eta aplikatu beharreko gainerako arauetan xedatutakoaren arabera. Lan-baldintzak indarreko araudiaren arabera aurreikusi direnak eta xedeko zerbitzu-erakundean indarrean daudenak izango dira.

37. artikulua. Printzipio orokorrak

1. Aldi baterako estatutupeko langileak prozedura azkarren bidez hautatuko dira, eta, edonola ere, berdintasun, merezimendu, gaitasun eta publizitatearen printzipioak bete beharko dituzte.

2. Estatutupeko langile finkoen hautaketa arautzen duten gainerako printzipio orokorrak izango dira prozeduren abiapuntua, eta azken arau horiek aplikatuko zaizkie zerrendaren aldi baterako izaerara egokitzen badira.

3. Bereizkeriarik ezaren eta lanpostua eskuratzeko tratu- eta aukera-berdintasunaren printzipioari jarraikiz, prozedurek antolatuko dituzte benetako berdintasuna zailtzen duten eragozpenak ezabatzeko mekanismoak. Zehazki, neurriak sartuko dituzte lanpostu finkoa eskuratzean sexu-arrazoien edo desgaitasun-egoeren ondoriozko bereizkeriak saihesteko, baldin eta neurri horiek bateragarriak badira langileen aldi baterako beharrizanak estaltzearen berezko premiarekin, betiere bete edo egin behar den lanpostuaren edo zereginaren eskakizunak betetzen direla bermatzen baldin bada.

38. artikulua. Hautatzeko prozedurak

35

Page 36: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

1. Aldi baterako estatutupeko langileak hautatzeko prozedurak Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren bidez onartuko dira; erabaki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Aldi baterako hautaketarako irizpide orokorrak Osasun Arloko Mahai Sektorialean negoziatu ahalko dira.

2. Prozedurak egokiak izango dira kasuan kasuko lanpostua edo funtzioak betetzeko gaitasuna duten langileen beharrizanak azkartasunez estaltzeko. Nolanahi ere, aukeratutako pertsonak estali beharreko lanpostua edo funtzioak betetzeko eskatzen diren irizpide orokorrak eta zehatzak bete beharko ditu, estatutupeko langile finko izateko ezarritako eskakizunen baldintza berberetan.

3. Prozeduretan, lehentasunez, iragarritako azken hautaketa-prozesuko behin betiko emaitzak erabiliko dira. Hala eta guztiz, esperientzia profesionalari eta hizkuntza-eskakizunen egiaztapenari buruzko puntuazioak eguneratu egin ahalko dira.

Nolanahi ere, hautaketa-prozesuan parte hartu ez duten pertsonak, eskari egokia egin ondoren, aldi baterako enplegua lortzeko hautagaiak izateko aukera aurreikusi ahalko da. Horretarako, bada, prozedura ezarri eta lehia zehaztuko duten arauak finkatuko dira, hautaketa-prozesuan parte hartu duten horien aldean, curriculuma baloratzeko orduan jarraituko diren irizpideak barne.

Esperientziaren balorazioak lor daitekeen puntuazio osoaren gainean duen portzentajea arautuko da, eta, horretarako, oposizio-lehiaketaren sistemarako xedatutakoa hartuko da erreferentziatzat. Hizkuntza-eskakizuna bete beharreko baldintza ez den lanpostuetarako, euskararen erabilera Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuan normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuaren 24. artikuluak xedatutakoaren arabera ezarriko da euskararen ezagutza baloratzeko portzentajea.

4. Hautaprobak deitu ahalko dira, lan-poltsak eta lan-zerrendak eratzeko asmoz, baldin eta azken lan-eskaintza publikoan ez bada lanpostu funtzional jakin baterako destinorik eskaini, edo, eskaini arren, prozesua gainditu duten hautagaien behin betiko zerrenda agortuta badago, edo deialdi zehatz batean parte hartzea gomendatzen duten egoera bereziak baldin badaude.

Probetan, estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzeko hautaketa-sistemak aplikatuko dira.

5. Ezartzen diren prozedurek erantzun egokia emango diote erakunde publikoko osasun-erakundeen egituraketari, eta berau egituretan egon daitezkeen aldaketetara egokitzeko mekanismoak sartuko dituzte, giza baliabideen aldi baterako beharrizanak segurtasunez estali ahal izateko.

6. Diseinatuko diren prozeduren helburua araubide beraren arabera erakunde publikoko zerbitzu-erakunde guztietan aplikatu daitezkeen zerrendak egitea izango da. Hala ere, hautagaiek osasun-arlo edo zerbitzu-erakunde jakin batzuk aukeratu ahalko dituzte.

36

Page 37: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

39. artikulua. Probaldia

Behin-behineko estatutupeko langileei probaldi bat bete beharra ezarri ahalko zaie, eta, aldi horretan zehar, estatutupeko harremana eten ahalko da, alderdietako edozeinek hala eskatzen baldin badu. Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 33.2 artikuluan ezarritako iraupena izango du probaldiak.

II. TITULUA. Lanpostu funtzionalak betetzea

I. KAPITULUA. Arau orokorrak

40. artikulua. Lanpostuak betetzeko sistemak

1. Lanpostuak hautaketa-prozeduren bidez bete ahalko diren arren, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak titulu honetan arautzen diren prozeduren eta sistemen arabera beteko dira.

2. Osakidetza - Euskal osasun zerbitzua zuzenbide pribatuko entitate publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak lanpostu funtzionalen zerrenda jaso eta lanpostuok betetzeko sistema ezartzen du. Deitzen diren prozedurek bete beharreko lanpostuari (edo lanpostuei) dagokien sistema aplikatuko dute, eta lanpostu hori betetzeko eskatzen diren baldintza orokor eta zehatzak egiaztatzen dituzten pertsonek betetzen dutela bermatuko dute.

3. Lanpostu funtzional baterako atxikipena behin betikoa edo behin-behinekoa izan ahalko da.

41. artikulua. Lanpostuak behin betiko betetzeko sistemak

1. Lanpostuak behin betiko betetzeko sistemak borondatezkoak edo nahitaezkoak izan ahalko dira.

2. Lehiaketa eta izendapen askea dira lanpostuak behin betiko betetzeko borondatezko sistemak. Biak dira estatutupeko langile finkoek beste lanpostu funtzional edo destino batera sartzeko eta atxikitzeko eskubideaz gozatzeko tresnak.

Langileen araubide desberdinak errespetatze aldera, eskubide bera izango dute Osakidetza - Euskal osasun zerbitzura karrerako funtzionarioaren edo lan-kontratu finkoaren bidez izendatuak izanda atxiki diren pertsonek.

Deialdiak hala ezartzen duenean soilik parte hartu ahalko dute prozeduran Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiko karrerako funtzionario eta langile finkoek.

37

Page 38: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

3. Lehiaketa da lanpostu funtzionalak betetzeko ohiko sistema, eta berau orokorra edo zehatza izan ahalko da.

Lehiaketa orokorra lekualdaketen lehiaketa izango da. Lekualdaketen lehiaketa mugikortasun horizontal edo geografikorako eskubideaz baliatzeko lehiaketa-modalitatea da. Eskubide hori aitortzen dio, hain zuzen ere, osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 37. artikuluak eskaintzen diren lanpostuen kategoria eta espezialitate bereko, eta, hala badagokio, modalitateko titularra den Osasun Sistema Nazional osoko estatutupeko langile finkoari.

Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko langile finkoek atxikita dauden zerbitzu-erakundearen barruan mugitzeko duten eskubidea lekualdaketa-lehiaketa baino lehen aplikatuko da, behin betikoa izango da, eta titulu honetan araututako sistema eta prozeduraren bidez gauzatuko da.

Lehiaketa zehatza burutzako, laguntzako edo kudeaketako lanpostu funtzionalak betetzeko lehiaketa-modalitatea da. Lanpostu horietarako, izan ere, ezagutza eta trebezia zehatz batzuk eduki behar dira, edo lan-esperientzia jakin bat.

4. Izendapen askea salbuespen-kasuetan eta beren erantzukizun bereziagatik hala ezarrita duten lanpostu funtzionalak betetzeko sistema da.

5. Lanpostuak behin betiko betetzeko nahitaezko sistemak giza baliabideen birbanaketa, lanpostuen berratxikipena eta giza baliabideen berresleipena dira. Giza baliabideen birbanaketa eta lanpostuen berratxikipena zerbitzuko beharrizanei erantzuteko neurriak dira, eta kudeaketa publikoan eraginkortasuna lortzea dute xede. Neurri horiek giza baliabideak planifikatzeko tresnen baitan ezarri beharko dira. Giza baliabideen berresleipena prozesuak eragindako pertsonari dagokion lanpostua ezabatzen denean aplikatu ohi da.

42. artikulua. Lanpostuak behin-behinean betetzeko sistemak

1. Honako sistemaren bat aplikatzearen ondorioz lanpostu batera atxikitzea behin-behinekoa izango da:

a) Zerbitzu aktibora itzuli izana, lanpostua gordeta izan gabe.b) Lanpostua utzi edo lanpostutik mugiaraztea, lanpostua gordeta izan gabe.c) Aldi baterako barne-sustapena.d) Zerbitzu-beharrizanen ondoriozko zerbitzu-eginkizuna, borondatezkoa edo nahitaezkoa.

2. Kategoria baxuagoko edo altuagoko funtzioak betetzea izango da erakunde publikoan lan-harreman finkoa duen pertsona batek beste lanpostu bati atxikitako funtzioak betetzeko sistema, baldin eta azken lanpostu hori bere jabetzako lanpostua baino kategoria altuagoa edo baxuagoa duen bat bada. Sistema hori erabiltzeko, beharrizan edo premia bereziko arrazoiak egon beharko dira. Nahitaezkoa izango da izendatutako pertsonarentzat, eta behin-

38

Page 39: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

behinean bete beharreko lanpostura atxikiko du, titulu honetan xedatzen diren gainerako ondoreak aplikatzeaz gain.

43. artikulua. Desgaitasuna duten pertsonak

1. Desgaitasuna duten pertsonek lanpostuak betetzeko prozeduretan parte hartzean, tratu- eta aukera-berdintasunaren, bereizkeriarik ezaren eta desabantaila-konpentsazioaren printzipioak bete beharko dira.

2. Probak egin behar diren prozeduretan, edo partaideak fisikoki agertu behar diren horietan, denborak edo bitartekoak egokitzeko eskubidea izango dute, estatutupeko langile finkoak hautatzeko prozeduretan ezarritako baldintzetan, bai eta, orokorrean, aukera-berdintasuna zailtzen duten eragozpenak ezabatzeko eskubidea ere.

3. Atxikita dauden lanpostura egokitzeko eskubidea edukiko dute, hautaketa-prozesuetarako ezarritako baldintza berbertan.

44. artikulua. Lan-harremanaren izaera juridikoa. Lan-baldintzak

1. Lanpostuak betetzeko sistema edozein izanda ere, haren ondoriozko atxikipenak ez du aldatuko pertsona bere jatorrizko lanpostuarekin lotzen duen harremanaren (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratuduna) izaera juridikoa.

2. Lanpostuak betetzeko sistema behin-behineko lan-harremana duen pertsona bati aplikatu behar bazaio, lanpostu berrirako atxikipenak harreman horren izaera juridikoari eta haren behin-behineko izaerari eutsiko die.

3. Arau honetan xedatutako sistemen arabera atxikitako pertsonei, beren lan-harremanaren izaerara egokitzen den neurrian, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko lehenengo arau komuna, osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legea eta berau garatzeko arauak aplikatuko zaizkie.

Lan-baldintzak Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko langileen indarreko lan-baldintzak arautzen dituen erabakian ezarritakoak eta xedeko zerbitzu-erakundean indarrean daudenak izango dira.

II. KAPITULUA. Lanpostuak behin betiko betetzeko sistemak

1. atala. Zerbitzu-erakunde bakoitzaren barruan behin betiko mugitzea

45. artikulua. Xedea

Barne-mugikortasuna zerbitzu-erakunde batera modu finkoan atxikita dauden pertsonak erakunde berean hutsik dagoen beste lanpostu batera mugitzeko

39

Page 40: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

xedea duen sistema da. Horretarako, kapitulu honetan ezarritako partaidetza-baldintzak betetzen dituzten erakundeko langileen artean lehiatu beharko dira, orokorrean lekualdaketa-lehiaketa baino lehen egiten den prozedura baten barruan.

46. artikulua. Bete beharreko lanpostuak

1. Barne-mugikortasuneko prozeduretan sartu ahalko dira erakunde baten barruan hutsik dauden lanpostu guztiak. Titularrik ez duen lanpostua hutsik dagoela ulertuko da.

Hala ere, irizpide komunak ezarri ahalko dira zerbitzu-erakunde guztientzat, eta, hutsik dagoen lanpostuaren antzinatasunaren edo beste inguruabar objektibo batzuen arabera, deialdi bakoitzeko lanpostuen eskaintza zehaztu ahalko da.

2. Nolanahi ere, honako lanpostu hauek eskaintzatik kanpo egongo dira:

a) Ezaugarri bereziak betetzea edo kualifikazio-maila jakin bat edukitzea eskatzen duten lanpostuak, zeintzuek lehia irekia edo/eta hautagaien gaikuntzaren ebaluazio zehatzagoa ahalbidetzeko sistemaren bat gomendatzen duten.

b) Behin-behineko atxikipenaren bidez behin-behinean betetzen ari diren lanpostu hutsak, edo genero-indarkeriaren, osasun-arrazoien, laneko jazarpenaren, amatasunaren babesaren edo indarkeria terroristaren ondoriozko mugikortasun-prozeduren babespean egiten direnak.

3. Barne-mugikortasuneko prozedura ebatzi ondoren hutsik geratzen diren lanpostuek ez dute areagotuko prozedura bereko lanpostuen eskaintza, ondorengo fase batean estaltzeko.

47. artikulua. Parte hartzeko baldintzak

1. Barne-mugikortasuneko prozeduran parte hartu ahalko dute deialdia egin duen zerbitzu-erakundean gutxienez urtebetez lan finkoa izan duten pertsonek, beren harremanaren izaera juridikoa edozein izanda ere, betiere beren titulartasuneko lanpostuan zerbitzu aktiboan badaude eta lanpostu hori beteko den lanpostu funtzional berberarekin bat badator.

Behin-behinean zerbitzu-erakundeko lanpostura atxikita dauden pertsonek mugikortasun-prozeduran parte hartu ahal izango dute. Hala badagokio lortuko luketen destinoa behin betikoa litzateke. Destinorik eskuratuko ez balute, edo, eskuratu arren kargua hartuko ez balute, lanpostu berera atxikita eta behin-behinean itzultzeko moduan egongo lirateke, etenik gabe.

2. Mugikortasun-prozesuan parte hartzen duten pertsonek, orokorrean, estatutupeko langile izaera edukitzeko bete behar diren partaidetza-baldintzak bete beharko dituzte, baita arauz lanpostua eta hizkuntza-eskakizuna (derrigorra bada) betetzeko ezartzen direnak ere.

40

Page 41: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

48. artikulua. Oinarri komunak. Borondatezko mugikortasun-batzordea

1. Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, erakunde publikoko zuzendaritza nagusiak proposatuta, behin betiko barne-mugikortasunerako prozesu guztietan komunak diren oinarriak onartuko ditu.

Interesa duten pertsona guztiak jakinaren gainean egon daitezen, Administrazio Kontseiluak oinarri komunak onartzeko hartzen duen erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta erakunde publikoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.

2. Oinarri komunek atal honetan araututakoa zainduko dute, eta alderdi prozesal guztiak garatu eta zehaztuko dituzte, baita borondatezko mugikortasun-batzordeari buruzkoak eta hautagaiak baloratzeko batzordeari buruzkoak ere, ondoren lehiaketaren deialdietan aplikatzeko beharrezkoak baldin badira. Nahitaez jaso beharko da merezimenduen baremoa.

3. Merezimenduen baremoak lanpostu funtzional bera betetzeko lekualdaketa-lehiaketaren azken deialdiari dagokiona hartuko du erreferentziatzat. Hala ere, deialdia egiten duen erakundean bertan parte hartzen duten pertsonen antzinatasuna saritzeko arauak ere jasoko dira lehiatu behar diren lanpostuan. Halaber, lehentasunezko tratamendua emango zaie berrogeita hamabost urte bete dituzten edo/eta beren jarduneko azken bost urteak txandakako edo gaueko txandan edo antzeko beste egoera neketsu batean eman dituzten pertsonei.

4. Merezimenduak bete beharreko lanpostu funtzionalaren edukiarekin lotuta egongo dira. Lanpostuak, hala badagokio, eskatzen dituen trebakuntza edo ezagutza zehatzak probak eginez ebaluatu ahalko dira, eta horien kalifikazioak merezimenduen baremoan ezarritako tratamendua izango du. Kalifikazioa ezingo da baztertzailea izan.

5. Kide anitzeko organo zehatz batek ebaluatuko ditu hautagaitzak, borondatezko mugikortasun-batzordea izena hartuta, eta deialdia egiten duen ebazpenean bertan izendatuko da.

Batzordeko kideen osaera bakoitia izango da, eta, edonola ere, ezingo dira bost kide baino gehiago izan. Batzordearen osaerak eta funtzionamenduak 16. artikuluan hautaketa-organoei buruz ezarritako printzipioak beteko dituzte, eta 17-21 artikuluetan jasotzen diren eta atal honetan berariaz araututakoaren kontra ez doazen arauak aplikatuko dituzte.

49. artikulua. Deialdia eta prozedura

1. Zerbitzu-erakunde bakoitzeko zuzendaritza-kudeatzailetzaren titularraren ardura izango da prozedura deitzea, gutxienez Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuaren egoitza elektronikoan, eta, hala badagokio, zerbitzu-erakundean bertan argitaratuko den ebazpenaren bidez.

41

Page 42: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

2. Deialdia Administrazio Kontseiluan onartutako oinarri komunetan oinarrituko da, eta oinarri zehatzak azaltzen dituzten alderdiak ere jasoko ditu. Hain zuzen, honako hauek agertu beharko dira, gutxienez, oinarriotan:

a) Lanpostuen eskaintza. Lanpostuen izendapena eta ezaugarriak jasoko dira, horiek identifikatzeko beharrezko diren datu guztiak azalduta.

b) Lana betetzeko eskatzen diren baldintza orokor eta zehatzak. Egiaztatzeko modua eta epea.

c) Eskabideak aurkezteko epea eta modua; epea ezingo da izan hamabost egun naturaletik beherakoa. Eskari-eredu normalizatua. Eskabidearekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa, eta dokumentazioaren forma.

d) Borondatezko mugikortasun-batzordearen osaera.

3. Bete beharreko lanpostuek oinarri komunetan jasotako merezimenduen baremoan aurreikusita ez dauden ezaugarri zehatzak baldin badituzte, deialdiak zehaztasun egokiak, egiaztapen-modua eta balorazio-irizpideak sartuko ditu baremo horretan.

4. Parte hartuko duten pertsonek interesatzen zaizkien adina destino eskatu ahalko dituzte, betiere horietarako eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

5. Esleitutako lanpostuak hartzeko eginbideak Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiaren titularra den pertsonak emango ditu. Hautatutako pertsonek baldintza zehatzak betetzen dituztela egiaztatuko beharko dute, halakorik badago, eta lanpostua deialdian ezarritako moduan eta epean hartu beharko dute.

6. Parte hartzen duten pertsonek prozesuan deialdiak ezartzen duen modu eta epean parte hartzeari uko egin ahalko diote. Epea amaitu edo horretarako xedatutako epea iraungitzen bada eta uko egiteko asmoa adierazi ez bada, esleitutako destinoei ezingo zaie uko egin.

50. artikulua. Prestakuntza-aldia

Deialdiak hala xedatzen duenean, aukeratutako pertsonek, kargua hartu ondoren, prestakuntza-programa zehatz osagarri bat edo ezagutzak, teknikak, gaitasunak eta trebakuntzak eguneratzeko programa bat egingo dute. Programa hori lanpostuaren zereginak eraginkortasunez eta modu egokian egiteko beharrezkoa da.

2. atala. Lekualdaketa-lehiaketa

51. artikulua. Kontzeptua

42

Page 43: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

1. Lekualdaketa-lehiaketa Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan lanpostuak betetzeko ohiko sistema orokorra da. Horren arabera, partaidetza-baldintzak betetzen dituzten eta lehiaketa-prozeduraren barruan beren merezimendu eta gaitasunaren arabera aukeratuak izan diren pertsonak behin betiko atxikiko dira erakundera.

2. Osasun Sistema Nazionalaren eremuan borondatezko mugikortasuna bermatzeko mekanismo nagusia da, eta, haren bidez, estatutupeko lan-harreman finkoa daukaten pertsonek jatorrizko destinoko lanpostu funtzional bereko beste postu bat eskuratu dezakete.

3. Lekualdaketa-lehiaketak aldi-aldian deituko dira, ahal dela bi urtean behin. Oro har, lehiaketaren deialdia egin baino lehen, zerbitzu-erakundeen behin betiko barne-mugikortasunerako prozedurak ebatziko dira, eta hautaprobak deitu baino lehen emango da ebazpena.

52. artikulua. Lehiaketako lanpostuak

1. Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak erabaki bidez zehaztuko du noiz deitu behar den lekualdaketa-lehiaketa bat, eta deialdian sartu behar diren lanpostuak ezarri edo eskaintza zehaztu behar duten irizpideak finkatuko ditu.

2. Eskaintzen diren lanpostuak hutsik egongo dira, oinarrizkoak izango dira, eta Osakidetza - Euskal osasun zerbitzua zuzenbide pribatuko entitate publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren bidez eratutako, eta haren I. eranskinean zerrendatutako, edo, hala badagokio, deialdiaren unean indarrean den araudiak aitortutako lanpostu funtzional baten barruko karguak izango dira.

3. Eskaintzan jasotako lanpostuen artean nahitaez agertu beharko dira behin-behinean atxikita dauden pertsonek betetzen dituztenak. Hala betetzen diren lanpostuak atxikipena onartu ondoren deitzen den lehenengo lekualdaketa-lehiaketaren deialdian jasoko dira.

4. Deialdiak hala aurreikusten badu soilik egingo da ondorengo fasea, destinoak behin betiko esleitu eta jabetza-epea amaitu ondoren.

Fase honetan, lanpostuaren esleipendun diren pertsonek bete dituzten eta esleitutako lanpostuen kargua hartzean hutsik geratu diren lanpostuak beteko dira. Lanpostu berri horiek betetzeko, puntuazio-ordenari jarraikiz lehiatuko dira deialdian eskainitakoen artean destinoa eskuratu ez duten partaideak.

Eskaintzaren zabalpena deialdia egin duen organoaren ebazpenaren bidez ezagutarazi beharko da, eta, bertan, lanpostuak identifikatu eta deialdian zerrendatu diren lanpostuei dagokienez aurreikusitako gutxieneko datuak zehaztuko dira. Ebazpenak deialdirako xedatutako publizitate bera izango du.

53. artikulua. Lehiaketan parte hartzeko baldintzak

43

Page 44: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

1. Lekualdaketa-lehiaketan parte hartu ahalko dute:

a) Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finkoek, karrerako funtzionarioek eta lan-kontratudun finkoek, lanpostu berari dagokion administrazioaren izendapenarekin edo lan-kontratuarekin, eta, hala badagokio, laguntza-izaeradun lanpostukoarekin (lehen mailako arretaren edo arreta espezializatuaren kasuan), lehiaketan bete beharreko lanpostuen sailkapenaren arabera.

b) Osasun Sistema Nazionalean sartzen diren osasun-zerbitzuetako estatutupeko langile finkoek, kategoria eta espezialitate jakin batean izendatuta daudenek, eta, hala badagokio, eremu asistentzialean lan egiten dutenek, baldin eta arau bidez lehiaketaren xede diren lanpostuak sailkatzen diren lanpostu funtzionalaren pareko gisa aitortuak izan badira.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiko karrerako funtzionarioek eta lan-kontratudun finkoek, baldin eta deialdiak bertan parte hartu dezaketela aurreikusten badu. Nolanahi ere, deialdiaren xedeko lanpostu funtzionalaren pareko lan-kategorian, eskalan edo kidegoan egon beharko dira, eta bertan sartzeko deialdiko lanpostu funtzionalerako eskatzen den titulazio bera dutela egiaztatuta izango dute. Hala ere, lanpostura sartzeko gainerako baldintza orokorrak eta lanpostuaren ezaugarri zehatz batzuk bete beharko dituzte.

2. 1. zenbakian aurreikusitako pertsonak, gainera, jarraian zerrendatuko diren administrazio-egoeretako batean egon beharko dira, eta kasuan-kasuan duten egoera zehatzerako xedatutako baldintzak bete beharko dituzte:

a) Zerbitzu aktiboko administrazio-egoeran edo lanpostua erreserbatzeko eskubidea ematen duen beste egoera batean.

Egoera horietakoren batean daudenek lanpostuaren kargua hartuta eduki beharko dute, berau titulartasunean beteta edo, hala badagokio, partaidetza-eskabidea aurkezteko epearen azken eguna baino bi urte lehenago erreserbatuta, halabeharrezko arrazoiren baten ondorioz lanpostua mugiaraztearen edo lanpostua ezabatzearen zioz atxikipena galtzen bada salbu.

Ondore horietarako, beren izendapenari edo kontratuari dagozkion zerbitzuak ematen dituzten, estatutupeko langileei irekitako administrazio publikoen lan-zerrendetako lanpostu bat duten, zerbitzu-eginkizunean lanpostu bat duten, behin-behineko barne-sustapeneko araubidean beste izendapen bateko funtzioak betetzen dituzten, eta baimena edo oporrak gozatzen ari diren, edo behin-behinean ezinduta dauden pertsonak joko dira zerbitzu aktiboan dauden pertsona gisa.

Ondore berdinetarako, lanpostua erreserbatuta duen zerbitzu aktiboaz besteko administrazio-egoeran daudela ulertuko da, nortzuk eta zerbitzu berezietan, kudeaketa publikoko zerbitzuetan, senideak zaintzeko eszedentzian (gutxienez lehen bi urteetan edo aplikatu beharreko arauan ezarritako aldi luzeagoan)

44

Page 45: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

dauden pertsonak, genero-indarkeriaren ziozko eszedentzian daudenak (lehen sei hilabeteen barruan), edo indarkeria terroristaren ziozko eszedentzian daudenak (lehen sei hilabeteen barruan).

b) Lanpostu-erreserbako eskubidea ematen ez duen zerbitzu aktiboko egoera ez den beste administrazio-egoera batean.

Egoera horretan daudenek araudian zerbitzu aktibora itzultzeko administrazio-egoeretan ezartzen diren baldintzak bete beharko dituzte, parte hartzeko eskabidea aurkezteko ezarri den epearen azken egunean. Bertan parte hartzeko baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute.

Ondore horietarako, lanpostu-erreserbarik gabeko zerbitzu aktiboko egoeraz besteko administrazio-egoeran daudela ulertuko da, baldin eta sektore publikoan zerbitzuak ematen daudelako eszedentzia-egoeran badaude, interes partikularren ondoriozko borondatezko eszedentzian badaude, familia berriz biltzeko borondatezko eszedentzian badaude, senideak zaintzeko eszedentzian badaude lehen bi urteak eta gero —betiere aplikatu beharreko arauak erreserbarik aitortzen ez badie—, genero-indarkeriaren zioz eszedentzian badaude, lehen sei hilabeteak eta gero, edo indarkeria terroristaren zioz eszedentzian baldin badaude, lehen sei hilabeteak eta gero.

Lanpostu-erreserbarik gabeko zerbitzu aktiboaz besteko administrazio-egoeran egongo dira lan-harreman publiko finkoa duten pertsonak, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean Osasun Sistema Nazionaleko edozein zerbitzura edo beste edozein administrazio publikora atxikita daudenak, izendapen askeko izendapenaren bidez betez beren lanpostua, deialdi publikoaren bitartez hasitako prozeduran suertatu zaiena.

3. Aurreko bi ataletan xedatutakoaren arabera parte hartzeko moduan dauden pertsonek lanpostuaren baldintza bereziak bete eta hizkuntza-eskakizuna eduki beharko dute, azken hori betekizuna baldin bada. Edonola ere, deialdiak lanpostu bakoitzean aritzeko baldintza bereziak, hizkuntza-eskakizuna eta haren derrigortasun-data zehaztuko ditu.

4. Administrazioan eginkizun-gabetzeko egoera irmoan dauden pertsonek ezingo dute lehiaketan parte hartu, gabetzeak irauten duen bitartean.

54. artikulua. Parte hartzeko betebeharra duten pertsonak

1. Lehiaketan parte hartu beharko dute deialdia argitaratzen den datan egoera hauetakoren batean dauden pertsonek:

a) Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko lanpostu batera behin-behinean atxikita daudenek.

b) Erakunde publikoak izapidetutako giza baliabideen berresleipen-prozesu baten ondorioz aitortu den destino bat lortzeko nahia dutenek.

c) Erakunde publikoak aitortutako nahitaezko eszedentzian daudenek.

45

Page 46: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

2. Parte hartu behar duten pertsonek behin-behinean atxikita dauden zerbitzu-erakundeko osasun-arloan deitu diren lanpostu guztiak eskatu beharko dituzte, gutxienez, a) letran aurreikusitako egoeran baldin badaude, edo b) edo c) egoerak aitortu baino lehen beren titulartasunekoa zen azken lanpostuko osasun-arlokoak.

3. Beren osasun-arloko lanpostu guztiak eskatu dituzten eta horietako batean ere esleipendun suertatu ez diren pertsonak behin-behinean itzuli ahalko dira, hutsuneren bat badago, edo interes partikularren ondoriozko borondatezko eszedentzia aitortu ahalko zaie, egoera horretan egoteko baldintzak betetzen badituzte.

4. Parte hatzeko betebeharra urratu dutenei, edo, parte hartu arren, beren osasun-arloko lanpostu guztiak eskatu ez dituztenei, ofizioz aitortuko zaie interes partikularren zioz borondatezko eszedentzia-egoera, baldin eta hala egoteko baldintzak betetzen badituzte.

5. Bertako edukiaren gainean egondako eraldaketa baten ondorioz lanpostua mugiarazi edo desagertu delako behin-behinean atxikita dauden pertsonek lehentasunezko eskubidea izango dute, atxikipenaren ostean deitzen den lehen lekualdaketa-lehiaketan, eta behin bakarrik, beren jatorrizko lanpostua dagoen udalerrian bertan deitutako destino bat eskuratzeko. Lehentasun hori gorabehera, parte hartzeko betebeharra izango dute eta destinoa eskatu beharko dute, 2. zenbakian adierazitako baldintzetan. Halaber, betebehar horiek urratuz gero, 4. zenbakian aurreikusten diren ondorioak aplikatuko lirateke.

55. artikulua. Parte hartzeko betekizunak betetzea

1. Lehiaketan parte hartzeko eskatzen diren betekizunak beteta eduki beharko dira deialdian eskabideak aurkezteko ezarri den epea amaitu baino lehen. Esleitutako lanpostuaren jabetza hartu arte bete behar dira betekizunak, hots, prozesu osoan zehar.

Hala ere, parte hartzeko betebeharra ezartzen duten egoeretan daudenek, 54. artikuluan zerrendatutako eran, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den datan ere bete beharko dituzte baldintzak.

2. Hautaketa-prozesuan zehar administrazioak jakingo balu lehiakideren batek ez dituela betekizun guztiak betetzen, dela hasierako arau-hauste baten ondorioz, dela ondorengo arau-hauste baten ondorioz, pertsona hori baztertuko du, entzunaldi-izapidea eman ondoren; eta, beraz, lehiaketaren ondoriozko eskubide guztiak galduko ditu.

56. artikulua. Merezimenduak

1. Lehiaketan deialdiak zehazten dituen merezimenduak baloratuko dira, bertan ezarritako ebaluazio- eta puntuazio-irizpideen arabera. Baremoak curriculumeko alderdiak soilik baloratu ahalko ditu merezimendu gisa, eta, hala

46

Page 47: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

badagokio, proben bidez ebaluatutako gaitasunak, bete beharreko lanpostuen berezko ezaugarri eta zereginetara egokitzen direnak.

2. Deialdiak merezimenduen behin-behineko eremu bat mugatu ahalko du, horiek baloratzeko, merezimendu guztiei edo horietako batzuei aplikatuko zaiena. Horretarako, balorazioa hasteko data gisa lanpostu funtzionaleko estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratzeko datari dagokiona hartu ahalko da, edo hautagaien ezagutza, gaitasun eta trebezien ebaluazio eguneratuagoa egingo duten beste irizpide objektibo batzuk ezarri ahalko dira.

3. Deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den eguna erreferentziatzat hartuta baloratuko dira merezimenduak.

4. Merezimenduen eta lehiaketako lanpostu funtzionalaren funtzioen artean dagoen lotura egokia zainduta, baremoan honako merezimendu hauek baloratuko dira:

a) Lan-esperientzia

Lan-esperientzia izango dira bete beharreko karguen lanpostu funtzional berean ematen diren zerbitzuak. Zerbitzu aktiboan edo benetako zerbitzuak ematen egondako aldiak nahiz lanpostu-erreserba eragiten duten egoeretan egondako aldiak baloratuko dira, atal honetan aurreikusitako salbuespenekin. Baloratuak izateko, zerbitzuak Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuan eman beharko ditu, Osasun Sistema Nazionalaren berezko zentroetako edozeinetan, edo estatuko edo Europar Batasuneko estatu-kideetako edozein administrazio publikoko zentro sanitario eta sozio-sanitarioetan.

Aipatu ezaugarriak betetzen dituzten zerbitzuak baloratuko dira, estatutupeko, funtzionario edo lan-kontratudun lan-harremanaren bidez eman diren gorabehera.

Lanpostua erreserbatzea eragiten duten egoerei dagokienez, batez ere arau honetako 5.2.d) artikuluan xedatutakoa hartuko da kontuan.

Zerbitzu-eginkizunean emandako zerbitzuak baloratu egingo dira, baldin eta sistema horren arabera betetzen den lanpostua lehiaketaren xedeko lanpostu funtzional berean sailkatu badaiteke. Behin-behineko barne-sustapenean emandako zerbitzuak ez dira lan-esperientziatzat joko lehiaketaren baremoaren ondoreetarako, nahiz eta hautaketa-prozesu batean baloratu ahalko diren.

Deialdiak beste lanpostu funtzional batzuk egitean metatutako lan-esperientzia baloratu ahalko du, betiere eduki teknikoen eta espezializazioaren artean antzekotasunik badago. Esperientzia horretarako aurreikusiko den puntuazioa lanpostu funtzionaleko esperientziarako xedatutakoa baino baxuagoa eta bi lanpostuen artean dagoen antzekotasun-mailarekiko proportzionala izango da.

Deialdiak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiko langileei parte hartzen uzten badie, dagokion lan-esperientzia baloratzeko irizpideak ezarri beharko dira:

47

Page 48: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

b) Gradu-prestakuntza

Sartzeko unibertsitatekoa ez den titulazio akademikoa eskatzen duten lanpostuetarako lehiaketetan, gradu-tituluak merezimendutzat jo ahalko dira, betiere ikasketa horiek bete beharreko lanpostuen zereginekin eduki beharreko lotura badute.

Gradu-titulazioa behar duten lanpostu funtzionalak betetzeko lehiaketetan, eskatutakoaz besteko gradu-tituluak baloratu ahal izango dira, egokitasun-harreman hori baldin badago.

c) Graduondoko prestakuntza

Gradu-titulazio bat eskatzen duten lanpostuen lehiaketetan, unibertsitatean egindako ikasketen ondoren eskuratu diren tituluak edo diploma ofizialak graduondoko prestakuntza gisa baloratu ahalko dira, baldin eta horiek lortzeko lanpostu funtzionala eskuratzeko eskatzen den gradu-titulu bera edukitzea eskatu bada.

Puntuazioa titulua edo diploma eskuratzeko ikasketa-mailarekiko proportzionala izango da.

Unibertsitate-tituluak ez dira berez graduondoko prestakuntzatzat joko, ikasketak egiteko eskatzen den titulazioa lanpostu funtzionalera sartzeko eskatzen denarekin bat badator ere.

d) Osasun-zientzietan espezializatutako prestakuntza.

Prestakuntza espezializatutzat joko da osasun-zientzietan espezializatutako titulu bat eskuratzeko graduondoko prestakuntza, bai lanbide sanitarioen antolaketaren azaroaren 21eko 44/2003 Legearen 20. artikuluan araututako egoitza-sistemaren arabera, bai lege horren aurretik arauz ezarri den sistemaren arabera. Jarraitutako prestakuntza-sistemaren ezaugarriekin bat datozen puntuazioak aurreikusiko dira.

Deialdi bakoitza zehaztean, lehiaketaren xedeko lanpostu funtzionalaren espezialitateko prestakuntza baloratu ahalko da, baita deitutako lanpostuak betetzeko egokiak diren ezagutzak eta gaitasunak ematen dituzten beste espezialitate batzuetako prestakuntza ere.

Egoitza-programaren edo espezialitatearen titulua eskuratzeko jarraitutako prestakuntza-sistemaren barruan emandako zerbitzuak ez dira inola ere lan-esperientzia gisa kalifikatuko, eta, beraz, ezingo dute jaso artikulu honen 3.a) letran xedatutako tratamendua, merezimendu honi dagokionez.

e) Prestakuntza jarraitua

48

Page 49: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

Deitutako lanpostu funtzionalaren eginkizunekin edo horietan jarduteko trebetasunekin loturiko gaietan prestakuntza eta hobekuntzako ikastaroak balioetsiko dira.

Ikastaroak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, unibertsitateek edo administrazio publikoek antolatutakoak edo homologatutakoak izan behar dira; bestela, prestakuntza, giza baliabideen garapena, lan-gaikuntza edo ikerketaren esparruetan erakunde ofizialek, osasun-erakundeek, elkargo profesionalek, sozietate zientifikoek edo ospe handiko beste erakunde batzuek emanak izan beharko dute.

Era berean, edozein administrazio publikok etengabeko prestakuntzari lotuta sinatu dituen erabakiei jarraikiz eman eta egiaztatutako ikastaroak baloratu ahalko dira, betiere horien programa ez badator bat titulazio akademiko ofizial bat eskuratzeko ikasketa-plan batekin.

Deialdiak horiek baloratzeko irizpideak ezarriko ditu, batez ere kreditu-kopuruari dagokionez, irakaskuntzaren gaineko araudiaren arabera.

f) Irakaskuntza eta ikerketa

Irakaskuntzatzat joko da unibertsitate-katedra bat, irakaskuntza-lanak edo irakasle-lanak egitea, betiere hezkuntza-mailetako edozeinetan ikasketa akademiko ofizialak emateko egiaztatuta dagoen zentro batean egiten bada lan.

Irakaskuntza baloratzeko, irakasten diren gaiek deitutako lanpostu funtzionalaren ezagutzekin eta zereginekin lotura egokia eduki beharko dute.

Irakaskuntza-lantzat joko dira, era berean, ikerketa-tutoretzako lanak, bai eta tutoretzan edo egoiliarren beste irakaskuntza-organo batzuetan aritzeko lanak ere, prestakuntza espezializaturako egiaztatutako zentroetako osasun-zientzien espezialitatean, deialdiak berak zehazten duen espezialitatean (edo espezialitateetan).

Merezimendu horretan sartuko da, halaber, etengabeko prestakuntza programetan irakaskuntza-lanetan aritzea.

Ikerketatzat joko da, bestalde, lanbide sanitarioen antolaketaren azaroaren 21eko 44/2003 Legearen 11. artikuluan aipatzen diren ikerketa-programak garatzeko itun edo hitzarmenen babespean egindako jarduera.

Era berean, osasunez besteko ezagutza-arloetan unibertsitate baten zuzendaritza edo/eta egiaztapen pean profesionalek egindakoa ere ikerketatzat joko da.

g) Ezagutzaren hedapena

Komunikazioak eta argitalpenak egitea ere ezagutza hedatzeko jarduera dela ulertuko da.

49

Page 50: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

Komunikazioa zera da: zientzia edo diziplina jakin bateko profesionalen arteko ezagutzak trukatzeko hitzaldia edo bilera batean gai jakin bat aurkeztea.

Komunikazioak baloratzeko, baremoak puntuazio-eskala bat ezarriko du, irizpide objektiboetan oinarrituta, eta, horien artean agertuko dira, gutxienez, lanaren egiletza, bilera-mota, komunikazio-mota eta hedapen-eremua.

Argitalpena zera da, idatzizko produktu bat euskarri digitalean edo inprimatuan argitaratzea. Idatzizko produktuak izango dira liburuak, liburuetako kapituluak eta aldizkarietan argitaratutako artikuluak, beste modalitate batzuk ere kontuan hartu ahalko diren arren.

Argitalpen bat baloratzeko, beharrezkoa izango da argi eta garbi adieraztea merezimendua alegatzen duena egilea bera dela, eta lana euskarri horretan argitaratu ahal izateko hautaketa-prozedura bat gainditu behar izan duela.

Argitalpenak horiek argitaratu dituen hedabidearen ospearen arabera baloratuko dira. Balorazio-irizpideak berdinak izango dira euskarri digitalean nahiz euskarri inprimatuan argitaratu diren horientzat.

Komunikazioak eta argitalpenak baloratzean, jarduera zehatzak bete beharreko lanpostuarekin duen harreman-maila kontuan hartuko da.

h) Informatika-ezagupenak

Lehiakideek lehiaketaren xedeko lanpostuen eduki funtzionala osatzen duten edo osa dezaketen tresna informatikoen erabileran dituzten ezagutzak eta gaitasunak baloratu ahal izango dira.

Ondore horretarako, Software Institutu Europarrak emandako informazio-teknologien (IT txartela) erabiltzaile-ziurtagiriak balizkotzat joko dira. Hala ere, deialdian beste balorazio-prozedura bat aukeratu ahalko da, egiaztapen-eraginkortasun antzekoa duena.

i) Euskararen ezagutza

Derrigortasun-datarik ez duten, edo, eduki arren, iraungita ez duten hizkuntza-eskakizuna eskatzen duten lanpostuak betetzean, euskara ezagutzea merezimendutzat joko da.

Lanpostuek esleituta duten hizkuntza-eskakizunaren arabera ezarriko da euskararen balorazioa, eta, beraz, lor daitekeen gehieneko puntuazioa lanpostuaren hizkuntza-eskakizunaren mailaren balorazioari dagokiona izango da. Hizkuntza-eskakizun hori eduki ezean, profil baxuagoari edo baxuagoei dagokien ezagutza baloratuko da, halakorik egiaztatzen baldin bada. Baremoak zehaztuko du hizkuntza-eskakizun bakoitzaren puntuazioa, eta, horretarako, euskararen erabilera Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuan normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuaren 24.1. artikuluan ezarritako portzentajeak aplikatuko dira, gainerako prozesuan lor daitekeen gehieneko puntuazioaren gainean.

50

Page 51: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

Lanpostuari dagokion profila martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuaren 18. artikuluan adierazitako irizpideak aplikatuz dagokiona izango da; halaber, lanpostu funtzional bakoitzari dagokionez, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzua zuzenbide pribatuko entitate publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztuta dago. Deialdiak, lanpostu funtzionalaren hizkuntza-eskakizunaz gain, bete beharreko lanpostuetako bakoitzaren derrigortasun-data, edo, hala badagokio, data-falta ezagutaraziko du.

Hizkuntzen ezagutza agiri bidez egiaztatuko da, dekretu honen 30.3.a) artikuluan adierazitako baldintzen arabera.

j) Atzerriko hizkuntzak jakitea

Lehiakideek Euskal Autonomia Erkidegoan ofizialak ez diren hizkuntzak jakitea baloratu egingo da, baldin eta deialdiak lanpostu funtzionalaren zereginak modu eraginkorragoan egiten laguntzen duela uste badu. Deialdiak ezarriko du zein hizkuntza baloratuko den (edo diren).

Ezagutza-maila hizkuntzen erreferentziazko esparru komun europarrean ezarritako mailetara egokituko da. Ezagutza egiaztatzeko, esparru komun hori arautzen duen araudiaren arabera merezimenduen baremoan aurreikusten diren ezagutza-mailen baliokidetzat jotzen diren tituluak edo ziurtagiriak aurkeztuko dira.

k) Garapen profesionala

Lehiakide bakoitzak aitortua duen garapen profesionalaren maila baloratu ahalko da.

l) Probak egitea

Lanpostuen espezializazio- edo erantzukizun-mailak edo beste inguruabar batzuek hala gomendatzen badute, deialdiak lehiakideen gaitasun eta eskumen profesionala baloratu ahalko ditu, eta, horretarako, proba bat edo batzuk egingo ditu. Probak honakoak izan daitezke: curriculuma azaltzea, proiektu bat defendatzea, proba psikoteknikoak gainditzea edo elkarrizketa bat egitea.

Nolanahi ere, egiten diren probek merezimendu izaera edukiko dute, eta, beraz, horiek betetzea ez da nahitaezkoa edo baztertzailea izango. Merezimenduen baremoan agertuko dira, proben izaera eta ezaugarriak, kalifikatzeko irizpideak eta lor daitekeen puntuazioa adierazita. Elkarrizketa eta proiektuaren defentsa 10.2 artikuluan adierazitako xederako izango dira.

5. Deialdian jaso beharko da baremoa, aurreko atalean adierazitako merezimenduen artean bete beharreko lanpostuaren ezaugarrietara ondoen egokitzen diren horiek adierazita. Gainera, merezimenduetako bakoitza baloratzean lor daitekeen gehieneko puntuazioa ezarriko da, bai eta, hala badagokio, gutxienekoa ere, eta egokitzat jotzen diren puntuazio partzialak.

51

Page 52: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

Puntuazioa esleitzean, deialdiak balorazio bat ezarri beharko du, baremoen multzoan era egokian islatzen duena merezimendu bakoitzak lehiaketaren xedeko lanpostu funtzionala betetzeko duen pisu espezifikoa.

57. artikulua. Balorazio-batzordea

1. Balorazio-batzordea izango da lehiaketarako hautagaitzak ebaluatuko dituen kide anitzeko organo teknikoa, eta, horretarako, merezimenduak eta gaitasunak baloratu eta hautagaien trebakuntzen egokitasuna zehaztuko du.

2. Kide anitzeko organoa denez, balorazio-batzordearen funtzionamenduak sektore publikoko araubide juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 15-18 eta 23-24 artikuluetan xedatutakoa bete beharko du.

3. Profesionaltasun, inpartzialtasun eta espezialitatearen printzipioak bete beharko dira organoaren osaeran eta funtzionamenduan. Era berean, zuzenbidea guztiz bete beharko da, eta inpartzialtasun eta objektibotasunari jarraikiz jardungo du.

4. Izendatua izan den lan kualifikatua egiteko, batzordeak autonomia osoa edukiko du eta diskrezionaltasun teknikoari jarraikiz jardungo du. Batzordearen erabakiek administrazioa lotuko dute. Hala ere, azken horrek bidezkoak diren ofiziozko berrikuspen-ekintzak egin ahalko ditu.

5. Kide guztiak, titularrak edo ordezkoak, langile publikoak izan beharko dira, eta beren lan-harremana dekretu honen 16.2 artikuluan xedatutakoren bat etorri beharko da, hautaketa-organoetako kideek bete behar dituzten baldintzei dagokienez.

Ezingo dira batzordeko kide izan hautaketa edo izendapen politikoko pertsonak, ez behin-behineko loturaren bat duten langile publikoak, ez eta aldi baterako harremana duten pertsonak ere.

Era berean, titulazioa eskatu ahalko zaie, 16.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.

6. Kide guztiak pertsonalki izendatuko dira, eta beren izenean jardungo dute.

7. Balorazio-batzordearen kide-kopurua bakoitia izango da, eta gehienez ere zazpi izango dira. Kideetako bat batzordeburu izendatua izango da, beste bat idazkari, eta gainerakoak kideak izango dira. Kide bakoitzak ordezko bat izango du, eta, berau izendatzeko, titularrari eskatzen zaizkion baldintza berberak eskatuko dira.

8. Batzordeko kide guztiek hitza eta botoa edukiko dituzte.

9. Balorazio-batzordeko kideei 20. artikuluan xedatutako abstentzio- eta ezespen-araubidea aplikatuko zaie.

52

Page 53: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

10. Balorazio-batzordea lehiaketa bakoitzerako izendatuko da, deialdia egin duen organoak emandako ebazpenaren bidez. Ebazpen hori gutxienez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

11. Artikulu honetan berariaz aurreikusi ez den horretan, dekretu honen I. tituluko I. kapituluko 2. atalean araututakoa aplikatuko da, hautaketa-organoei dagokienez, lekualdaketa-lehiaketaren izaerarekin bateragarria baldin bada.

58. artikulua. Deialdia

1. Kasuan kasuko lanpostu funtzionaleko destino hutsak betetzeko lekualdaketa-lehiaketa Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusiko titularraren ebazpen bidez deituko da. Deialdiaren ebazpenean prozesua arautzen duten oinarriak jasoko dira, eta deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, bai eta deialdia egin duen organoak informazioa interesdun guztiei irits dakien egokitzat jotzen dituen gainerako bitartekoetan ere.

Hala ere, deialdia egin duen organoak oinarri orokor batzuk onartu ahalko ditu, erakunde publikoaren administrazio-kontseiluaren erabaki berean jasotako lehiaketa-prozesu guztietan aplikatzeko. Hala izatekotan, Zuzendaritza Nagusiak onartuko ditu deialdi bakoitzari dagozkion oinarri zehatzak. Halaber, azken organo horrek zehaztu ahal izango du oinarri orokor horiek ondorengo ekitaldietan deitzen diren lehiaketetara hedatu behar ote diren.

2. Deialdiak eta haren oinarriek administrazioa, balorazio-batzordea eta lehiaketan parte hartzen duten pertsonak lotuko dituzte.

3. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, deialdia eta oinarriak Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera soilik aldatu ahal izango dira, eta lege horretan bertan aurreikusitako kasuetan eta prozeduren bidez aurkaratuko dira.

4. Deialdiaren gutxieneko edukia honako aipamen hauek osatuko dute:

a) Deitutako lanpostuen zerrenda. Zerrendan berariaz adieraziko dira lanpostuen zenbateko osoa, oinarrizko ezaugarriak, dagokion zerbitzu-erakundea eta zentroa, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lana betetzeko lan-araubidea.

b) Parte hartzeko eskakizunak eta baldintzak. Hala badagokio, ezarrita dauden baldintza zehatzak ere jasoko dira.

c) Merezimenduen baremoa. Kalifikatzeko irizpideak eta berdinketak ebazteko formulak. Lehiaketan probaren bat egin behar dela ezartzen bada, deialdiak berak zehaztuko du zenbat proba egingo diren, nolako probak izango diren, kalifikatzeko zein irizpide jarraituko den eta zein puntuazio lortu ahalko den.

53

Page 54: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

d) Balorazio-batzordea. Batzordearen izendapena eta funtzionamendua ezartzen duten arauak, organoaren egoitza aipatuta.

e) Eskabideak aurkezteko epea eta tokia, horiek betetzeko bitarteko elektronikoa identifikatuta. Epea hamabost egun naturalekoa izango da, gutxienez.

f) Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

59. artikulua. Parte hartzeko eskabidea

1. Deialdian eskari-eredu normalizatua jasoko da, eta berau nahitaezkoa izango da parte hartu nahi duten pertsona guztientzat.

2. Ereduan atal bat egongo da destinoak eskatzeko, lehiaketan onartua izateko nahitaez bete beharko dena. Pertsona eskatzaileak bere lehentasun-ordenaren arabera aukeratuko ditu destinoak, lanpostuaren baldintzak nahitaez bete beharrak ezartzen duen mugaz bestelakorik gabe. Nahitaez parte hartu behar duten pertsonen destino-eskabideak beren partaidetza berariaz arautzen duten arauak bete beharko ditu.

3. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, uko egin ahalko da, betiere destinoen esleipenerako behin-behineko zerrendaren aurrean erreklamazioak aurkezteko epea amaitu baino lehen, eta deialdian zehazten den moduan zuzenduta deialdia egin duen organoari.

Ukapena osoa izan ahalko da, hau da, lehiaketako parte-hartzeari dagokiona, edo partziala, hots, eskatutako destinoren bati buruzkoa.

Deialdian, ukapenak egiteko epemuga aurreratu egin ahalko da, behin-behineko esleipena argitaratu aurreko uneren batera, betiere lehiakideak jakinaren gainean daudela bermatzeko neurriak hartzen badira.

Nolanahi ere, uko egiteko epea ezingo da luzatu, eta, beraz, ukapena epez kanpo aurkeztu duten pertsonek nahitaez parte hartu beharko dute.

4. Deialdiak eskabideak baldintzatuta aurkeztea ahalbidetu ahalko du. Familiaren bizikidetza-arrazoien ondorioz ezkontza-harremana edo antzeko loturaren bat duten bi pertsonek lehiaketa berean eskainitako lanpostu bana eskuratzeko interesa badute, herri bereko edo ondoko herrietako zentroetan, edo, hala badagokio, osasun-gunean, lekualdaketa-eskabidean baldintza gisa ezarri ahalko dute biek lanpostuak eskuratzea. Baldin eta, destinoen behin-behineko esleipena ikusita baldintza hori betetzen ez bada, bi pertsonek lehiaketan parte hartzeko eskabideari uko egiten diotela ulertuko da, erreklamazioen epean bestelakorik adierazten ez badute.

Bi pertsonek bete beharko dituzte parte hartzeko baldintza guztiak, eta orokorrean xedatu bezala egiaztatu beharko dituzte. Baldintzak egiaztatzeko, eskabide baldintzatua egiteko eskatzen diren betekizunak kontuan hartuko dira, deialdian ezarritakoaren arabera. Merezimenduak baloratzean eta destinoak

54

Page 55: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

esleitzean ez dute lehentasunik izango, eta lehiaketan parte hartzen duten gainerako pertsonekin berdintasun-baldintzetan lehiatuko dira.

Partaidetza-modalitate hori aukeratzen duten pertsonak uko egiteko eskubideaz baliatuko ahalko dira, aurreko atalean xedatutako baldintzetan. Hala ere, ukapena eskatzaileetako batek egingo balu, eta ukapen horretan biek halaxe jokatu nahi dutela egiaztatzen ez bada, administrazioak entzunaldi-izapidea emango dio eskatzailea ez den horri, uko egiteko, edo, bestalde, lehiaketan parte hartzeko asmoa duen adieraz dezan.

5. Eskabidearekin batera, parte hartzeko baldintzak eta lehiaketaren baremoaren arabera baliatu nahi diren merezimenduak betetzen dituela egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztuko du. Merezimenduak dagokion dokumentazioaren kopia kautotuaren edo fotokopia konpultsatuaren bidez egiaztatu beharko dira, deialdian lan-esperientzia egiaztatzeko azaltzen den modua galarazi gabe, eta deialdiak administrazioaren esku dauden merezimenduei buruz ezar ditzakeen salbuespenak ezertan eragotzi gabe.

6. Eskabidean datu faltsuak sartzen badira edo aurkeztutako dokumentazioan faltsutasunen bat badago, lehiaketatik baztertua izango da eta prozesu hau garatuz onartutako jarduerak bertan behera geratuko dira, gertaeren egileari buruzkoak badira, destinoaren behin-behineko esleipena bera eta bidezkoak diren beste legezko ekintza batzuk barne.

60. artikulua. Destinoak behin-behinean esleitzea

1. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, administrazioak berariaz egiaztatuko du lehiakideek parte hartzeko baldintzak betetzen dituztela, eta eskabideak izapidetzea onartzeko epea eta modua bete direla. Izapidetzera onartu diren eskabideak eta horien dokumentazioa balorazio-batzordera igorriko dira.

2. Balorazio-batzordeak lehiakideek aurkeztutako dokumentazioa aztertuko du, beren merezimenduak egiaztatze aldera. Lan hori egiteko, administrazioak behar duen informazioa eta babes material eta pertsonala edukiko du.

3. Batzordeak soilik baloratu ahalko ditu eskabideak aurkezteko epean behar bezala egiaztatu diren merezimenduez gain, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu den egunean eskuratu diren eta baremoan ezarritakoen artean dauden merezimenduak.

4. Merezimenduak baloratzeko, balorazio-batzordeak baremoan eta deialdiaren oinarrietan jasotako arauak aplikatuko ditu, berdinketarik badago berau ebazteko aurreikusitako formulak barne. Balorazioa amaitutakoan, lehiakideen behin-behineko zerrenda egingo du, lehiaketan lortutako guztizko puntuazioaren arabera ordenatuta, ondoren lanpostuak esleitzeko. Destinoak esleitzeko hertsiki jarraituko dira puntuazioaren ordena eta lehiakideen destino-eskabideak, bai eta 54.5 artikuluan xedatutako lehentasunezko eskubidea ere.

55

Page 56: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

Lehiaketara onartu diren eskabide guztiak aurkeztu dituzten pertsonek osatuko dute zerrenda. Lortutako guztizko puntuazioaren arabera ordenatuta egongo dira, puntuazio guztizkoa eta puntuazio partzialak aipatuta, oinarrietan halakorik xedatu bada. Eskatutako lanposturen baterako eskubidea duten pertsonen aipamenaz gain, lanpostua edo destinoa ere adierazi beharko da. Bere puntuazioagatik eta destino-eskabideagatik lanpostua eskuratzeko eskubiderik ez duten pertsonak dagokien ordenan agertuko dira zerrendan, lortu duten puntuazioa (edo puntuazioak) aipatuta.

Zerrenda kudeaketa-organoari igorriko zaio, destinoak behin-behinean esleitzeko proposamen gisa.

5. Kudeaketa-organoak balorazio-batzordearen proposamena onartuko du, destinoak behin-behinean esleitzen dituen ebazpenaren bidez.

Gainera, ebazpenak bigarren zerrenda bat onartuko du, izapidetzea onartu ez diren eskabideak aurkeztu dituzten pertsonez osatua. Onartu ez direnen kasuetan, horretarako arrazoiak azaldu beharko dira, labur.

6. Behin-behineko esleipenaren ebazpenak deialdian zehazten den publizitatea jasoko du. Interesdunek hamar eguneko epea edukiko dute eskabidea zuzendu edo merezimenduen balorazioa edo/eta destinoen esleipena erreklamatzeko.

Epe horretan bertan, edo, hala badagokio, deialdian ezartzen den beste batean, arau honen 59.3 artikuluan araututako ezespena aurkeztu beharko da.

61. artikulua. Destinoak behin betiko esleitzea

1. Zuzenketak egiteko epea amaitutakoan, jasotako erreklamazioak aztertuko dira. Azterketa horren ondorioz hasieran baztertuak izan diren pertsonak lehiaketara onartuko balira, balorazio-batzordeak beren merezimenduak baloratuko lituzke.

2. Erreklamazioak aztertu ondoren, balorazio-batzordeak destinoen behin betiko esleipenerako proposamena onartuko du, behin-behineko esleipenerako proposamenari dagokionez ezarritako edukiak eta arauak betez, eta proposamen hori deialdia egin duen organora igorriko du, bertan onartua izan dadin.

3. Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiaren titularrak destinoak behin betiko esleitzeko ebazpena emango du, eta berau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko aginduko du.

Ebazpenak behin betiko baztertuak izan diren pertsonen zerrenda ezagutaraziko du, baztertuak izateko arrazoiak adierazita.

4. Destinoak behin-behinean esleitzeko ebazpenaren aurka aurkezten diren erreklamazioak behin betiko esleipenaren ebazpenaren bidez joko dira ebatzitzat.

56

Page 57: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

62. artikulua. Kargua hartzea

1. Esleitutako lanpostuei ezingo zaie uko egin, salbu eta interesdunak beste lanpostu bat lortzen badu Osasun Sistema Nazionaleko beste edozein zerbitzuk edo administrazio publikoak deituta borondatez behin betiko mugitzeko prozedura edo izendapen askea ebatzita.

2. Lanpostua eskuratu duten partaideek aurretik zutena (halakorik badago) utzi beharko dute, destinoen behin betiko esleipenerako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrerako hiru egun balioduneko epean.

Aldi baterako ezinduta egon edo araudian ezarritako baimen edo lizentziaren bat gozatzen arituz gero, edota nahitaezko arrazoiren bat badago, administrazioak hala baloratuta, aurreko lanpostua uzteko epea kasuan kasuko egoera amaitu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da zenbatzen. Salbuespeneko tratamendu hori aplikatzeko, egoera horietakoren batean dagoen parte-hartzaileak deialdia egin duen organoari jakinarazi beharko dio, behar besteko aurrerapenarekin, eta haren onarpena lortu.

3. Esleitutako destinoaren kargua aurrekoa utzi eta hurrengo egun baliodunean hartuko da, jatorrizko eta xedeko lanpostua udalerri berean baldin badaude; kargua utzi ondorengo hiru egun balioduneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruko udalerri desberdinetan baldin badaude; edo hilabeteko epean, jatorrizko lanpostua beste osasun-zerbitzu autonomiko batean kokatzen bada.

Ondore horietarako, benetan bete den jatorrizko lanpostua hartuko da lanpostutzat, behin betikoa, behin-behinean itzultzekoa edo zerbitzu-eginkizunekoa den gorabehera. Hala ere, esleipena behin-behinean okupatzen den lanpostu baten gainean egiten bada, kargu-uztea eta kargu-hartzea aldi berean egin beharko dira, destinoak behin betiko esleitzeko ebazpena argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epean.

Jabetza-epea aldi baterako ezintasunaren edo, hala badagokio lehiakideari aitortutako lizentzia edo baimenaren egoera amaitzen den unean hasiko da. Hala eta guztiz, aipatu egoera horietakoren batean dagoen parte-hartzaileak eragozpen-egoera horren berri eman beharko dio deialdia egin duen organoari.

Lanpostuaren esleipenak zerbitzu aktibora itzultzea badakar, hilabeteko epea izango du karguaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenari buruzko ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Kargua hartzeko epea luzatzeko eskubideak Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluan xedatutakoaren arabera ebatziko dira.

4. Jabetzeko epea, eta, hala badagokio, luzapenekoa, zerbitzu aktibo gisa joko dira, destinoa hartzeak zerbitzu aktibora itzultzea eragiten duenean salbu. Soldatak xede-zentroak ordainduko ditu.

57

Page 58: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

5. Interes partikularren zioz borondatezko eszedentzia eskatzen dela ulertuko da, ezarritako epearen barruan xede-kargua hartzen ez badu. Kasu horretan, organo eskudunak aitortuko dio egoera hori.

Dena dela, nahikoa justifikatuta dauden arrazoiak daudenean, deialdia egin duen organoak hala baloratu eta interesdunari aurretik entzunda, egoera hori ondoriorik gabe utzi ahal izango da. Kasu horretan, pertsona interesdunak destino berriaren jabetza hartu ahalko du, eta une hartan eragozpen izan ziren arrazoiak desagertu bezain pronto hasiko da.

3. atala. Izaera asistentzialeko burutza-postuak betetzea

63. artikulua. Izaera asistentzialeko burutzak

Osakidetza - Euskal osasun zerbitzua zuzenbide pribatuko entitate publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera, izaera asistentzialeko burutzak dira osasun-zerbitzuko buruaren edo atal sanitarioko buruaren lanpostu funtzionalak. Osasun mentaleko unitatearen buruaren lanpostu funtzionala atal sanitarioko buruaren lanpostuaren parekoa da, eta, berau betetzeko, atal honetan arautzen den tratamenduari jarraituko zaio.

Aipatutako lanpostu funtzional guztiak A1 (fakultatibo medikoak eta teknikoak) talde profesionalaren barruan sartzen dira, eta, era berean, talde honetan dauden kategorietakoren batean ere (medikua, farmazeutikoa, odontologoa, albaitaria, biologoa, psikologoa, fisikoa, kimikoa, eta legean aitortuta xedatzen diren bestelakoak). Osasun-zientzietako gradu-titulazioak edo/eta espezialistaren titulazioak eduki behar dituzte, legez aitortuta dauden espezialitateetakoren batean, talde profesional horren barruan lanpostuari dagozkion zerbitzuko edo atal sanitarioko ezagutza-arloan.

64. artikulua. Lanpostuak betetzeko sistema

1. Izaera asistentzialeko burutzak lehiaketa zehatzean aukeratutako pertsonek beteko dituzte. Lehiaketa horietan, teknikariz osatutako kide anitzeko organo batek ebaluatuko du lanposturako hautagaien profila, kudeaketa klinikoko proiektu bat egin eta jendaurrean defendatuta, eta curriculum profesionalak kontuan hartuta.

2. Lanpostua behin betiko beteko da, eta lau urteko iraupena izango du. Ondoren, iraupen bereko aldietan berritu ahalko da, ebaluazio-prozedura bat gainditu eta gero.

65. artikulua. Parte hartzeko baldintzak

1. Lehiaketan parte hartu ahalko dute Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuarekin lan-harreman finkoaren bidez (estatutupekoa, funtzionarioa edo

58

Page 59: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

lan-kontratuduna) lotutako pertsonek, bai eta Osasun Sistema Nazionaleko langileek, estatutupeko langile finkoaren harremanarekin, zerbitzu aktiboan edo lanpostu-erreserba eragiten duen beste egoera batean badaude, A1 (fakultatibo mediko eta teknikoak) talde profesionaleko lanpostu funtzionalean eta bete beharreko burutzako lanpostu funtzionalak eskatzen duen titulazio bera behar duen kategoria batean.

Talde profesional horretan sailkatutako lanpostu baten titular direnak, sartzeko osasun-zientzietako espezialistaren titulazio guztiak baliagarriak izan badira, parte hartzeko moduan egongo dira, baldin eta beren titulazioa bete beharreko lanpostuan eskatzen den espezialitatearekin bat baldin badator.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiko karrerako funtzionarioek edo lan-kontratudun finkoek lehiaketan parte hartu ahal izango dute, soilik deialdiak hala aurreikusten duenean, eta bertan ezartzen diren baldintzetan. Kasu horretan, deialdian gutxienez talde edo/eta eskala batekoa izan beharra eskatuko da, edo gainerako langileei sartzea ahalbidetzen dien lanpostu funtzionalaren pareko lan-kategoria batean egon beharra, baldin eta bertan sartzeko beharrezkoa izan bazen bete beharreko lanpostuaren berezko titulazioa (espezialitatea barne) egiaztatzea.

2. Aipatutako egoeraren batean dauden pertsona interesdun guztiek lanpostuan eskatzen den titulazio akademikoa eduki beharko dute, gradukoa edo espezialitatekoa, bai eta 2. hizkuntza-eskakizuna ere, derrigorra bada. Gainera, arauz zehaztuta dauden baldintza orokorrak eta zehatzak bete beharko dituzte.

3. Osasun-zerbitzuetako buruaren lanpostuak betetzeko prozesuetan, lehiatzeko eskatzen den kategoriako edo/eta espezialitateko lanpostua betetzen gutxienez lau urteko esperientzia edukitzea eskatuko da, edo hiru urtekoa, atal sanitarioko buruaren lanpostuak betetzeko prozesuen kasuan.

Ondore horietarako, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuan, Osasun Zerbitzu Nazionaleko osasun-erakundeetan, eta Europar Batasuneko estatu-kideetako osasun publikoko osasun-erakundeetan (irakaskuntzarako egiaztatutakoetan) eskuratutako esperientzia zenbatuko da.

4. Parte hartzeko baldintzak eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen bete beharko dira. Baldintza horiek betetzen jarraitu beharko da prozesu osoan zehar, harik eta esleitutako lanpostuaz jabetu arte.

66. artikulua. Merezimenduak

1. Lanpostuak betetzeko prozedurak bi fase izango ditu, eta jarraian azaltzen diren oinarrizko ezaugarriak eta edukiak zainduko dira:

a) Kudeaketa klinikoko proiektua azaldu eta defendatzea

Lehiatzen direnek, bete beharreko lanpostuari dagokion unitate asistentziala kudeatzeko proiektu bat egin beharko dute. Proiektua unitatearen ezaugarriekin, unitateko zeregin edo funtzioekin, eta bertan dauden giza

59

Page 60: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

baliabide eta bitarteko materialekin lotuta egongo da. Deialdiak proiektuaren gutxieneko edukia ezarri eta eredua onartu ahalko du.

Ebaluazio-prozeduraren barruan, onartutako pertsonek beren proiektua lehiaketaren balorazio-batzordearen aurrean azaldu eta defendatuko dute, bilera publiko batean.

Proiektuaren azalpena eta defentsa amaitutakoan, bilera publikoan kasu honetan ere, balorazio-batzordeko kideek lehiakideari egokitzat jotzen dituzten galderak egin ahalko dizkiote, proiektua egin eta azaltzean landu diren gaiak zehaztu, argitu edo hedatzeko, edo, landu ez diren arren, horiekin lotura zuzena duten alderdiak jorratzeko.

Proiektuaren azalpen eta defentsari prozesuan lor daitekeen gehieneko puntuazioaren ehuneko berrogeita hamarreko balorazioa emango zaio.

Defentsa hori baztertzailea izango da. Gainditzeko, lehiakideek fase honetarako zehaztutako gehieneko puntuazioaren gutxienez erdia eskuratu beharko dute.

b) Curriculum profesionala

Deialdian onartutako baremoaren arabera, lanpostuaren funtzio zehatzak betetzeko beharrezko diren gaitasun eta ezagutzak eguneratzeko balio duten merezimenduak baloratuko dira.

Baremoaren barruan sartuko dira: lan-esperientzia, graduondoko prestakuntza eta prestakuntza jarraitua, irakaskuntza, ikerketa, eta ezagutza hedatzeko jarduerak. Garapen profesionalaren maila merezimendua dela ulertuko da, deialdian hala xedatzen baldin bada.

Euskara jakitea merezimendua izango da, lanpostuak derrigorrezko hizkuntza-eskakizunik ezarri ez badu. Deialdian ezarriko dira hizkuntza-eskakizunen maila desberdinak egiaztatuta eskuratu daitezkeen puntuazio zehatzak, lanpostuari esleitutako hizkuntza-eskakizunaren maila baloratzeko adierazten den gehieneko mugarekin. Puntuazioak euskararen erabilera Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuan normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuaren 24.1 artikuluan xedatutako sistemaren arabera zehaztuko dira.

Esperientzia bakoitzari emango zaion gehieneko puntuazioa ezingo da izan curriculum profesionalaren faserako ezartzen den puntuazio osoaren ehuneko berrogeitik gorakoa eta ehuneko hogeitik beherakoa. Bete nahi den postuaren eta okupatutako lanpostuen eduki teknikoaren eta espezializazioaren arteko antzekotasunarekiko proportzionalki baloratuko da esperientzia. Baremoak lehentasunezko puntuazioa emango dio izaera asistentzialeko burutzako lanpostuetako esperientziari, kategoria eta espezialitateko lanpostu asistentzialetan eskuratutakoaren aldean. Kudeaketa klinikoan izandako eskarmentua baloratu ahal izango da, betiere osasun-zentro bateko plantillako postu bat edo lanpostu funtzional bat bete bada.

60

Page 61: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

Arau honen 56. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da, lekualdaketa-lehiaketako prozedurako merezimenduei dagokienez, atal honetan xedatutakoaren kontra ez badoa, baita ezagutza hedatzeko jardueren balorazioa garatze aldera xedatzen dena ere.

Deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den eguna erreferentziatzat hartuta baloratuko dira merezimenduak.

2. Azken puntuazioa fase bakoitzean lortutako kalifikazioen batura izango da. Lehenengo fasea gainditu ondoren prozesu osorako xedatutako gehieneko puntuazioaren gutxienez ehuneko berrogeita hamar eskuratzen duten pertsonak izan ahalko dira izendatuak.

67. artikulua. Batzorde tekniko espezializatua

1. Batzorde tekniko espezializatua da lanpostua bete behar duten hautagaiak egokiak ote diren baloratzeko ardura duen kide anitzeko organoa. Haren kideak, titularrak nahiz ordezkoak, lehiaketaren deialdia egin duen organoak izendatuko ditu, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuaren egoitza elektronikoan argitaratuko den ebazpenaren bidez.

2. Kide guztiak pertsonalki izendatuko dira, eta beren izenean jardungo dute.

3. Lan-harreman finkoa eduki beharko dute, eta Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuan zerbitzu aktiboan egon, edota Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusian, baldin eta deialdian hala aurreikusten bada. Kideak Osasun Sistema Nazionaleko gainerako zerbitzu autonomikoetako langile finkoak izan ahalko dira, deialdia egin duen organoak egokitzat jotzen badu, lanpostuaren espezializazioaren ezaugarriak kontuan hartuta.

4. Kide guztiek bete beharreko lanposturako eskatzen den maila akademiko bereko edo altuagoko titulazioa eduki beharko dute. Kideek lanpostua eskuratzeko espezialitateko edo xede horretarako gaitzen duten espezialitateetakoren baterako titulazioa, gutxienez, edukiko dute.

5. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

a) Batzordeburua, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzak proposatuta, erakunde publikoko zerbitzu-erakundeetako zuzendaritza medikoko titularren artean.

b) Idazkaria, Giza Baliabideen Zuzendaritzak proposatuta, erakunde publikora administrazio-funtzioak eta graduko titulazio akademikoa dituzten langile finkoen harreman bidez lotutako pertsonen artean.

c) Hiru kide, Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzak proposatuta, 3. zenbakian izaera asistentzialeko burutzako lanpostuetan aipatutako administrazio publikoetako zerbitzurako langile finkoen artean, eta langile fakultatibo mediko eta teknikarien artean, bi kasuetan bete beharreko lanpostuaren espezialitate

61

Page 62: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

berean. Bi langile-taldeak (izaera asistentzialeko burutzako langileak eta langile fakultatibo mediko eta teknikoak) batzordean ordezkatuta egon beharko dira.

6. Batzordekide guztiek hitza eta botoa izango dituzte.

7. Batzordeak beti jardungo du objektibotasunez eta zuzenbidea guztiz betez, organoko idazkaritzaren laguntzaz eta aholkularitzapean, eta, funtsean, honako funtzio hauek beteko ditu:

a) Prozesura onartutako pertsonek aurkeztu dituzten kudeaketa klinikoko proiektuak aztertzea, proiektuak azaldu eta defendatzeko bileretan parte hartu eta horiek zuzentzea, eta balorazio egokiak egitea.

b) Ebaluazioaren lehen fasea gainditu duten lehiakideen curriculum profesionalak baloratzea, deialdiko merezimenduen baremoaren arabera.

c) Lehiaketaren deialdia egin duen organoari igortzea prozesuko azken emaitza, baloratutako hautagaitzetako bakoitzaren puntuazio guztizkoak eta partzialak adierazita, eta puntuazio onena lortu duen pertsonaren aldeko izendapen-proposamena egitea. Batzordearen ustez hautagaietako bat bera ere ez bada egokia lanpostua betetzeko, deialdia hutsik geratu dela aitortzeko proposatu beharko du.

8. Artikulu honetan berariaz aurreikusi ez den horretan, dekretu honen I. tituluko I. kapituluko 2. atalean aurreikusitako arauak, printzipioak eta irizpideak aplikatuko dira, hautaketa-organoei dagokienez, betiere izaera asistentzialeko burutzako lanpostuak betetzeko lehiaketa zehatzaren izaerarekin bateragarria bada.

68. artikulua. Prozedura

1. Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, erakunde publikoko Zuzendaritza Nagusiak proposatuta, oinarri komunak onartuko ditu, izaera asistentzialeko burutzak betetzeko lehiaketa guztietan aplika daitezen.

Interesa duten pertsona guztiak jakinaren gainean egon daitezen, Administrazio Kontseiluak oinarri komunak onartzeko hartzen duen erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta erakunde publikoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.

2. Oinarri komunek atal honetan araututakoa zainduko dute, eta beharrezkoak diren alderdi prozesal guztiak garatu eta zehaztuko dituzte, batzorde tekniko espezializatuari buruzkoak barne, baita hautagaitzak baloratzeko batzordeari buruzkoak ere, ondoren lehiaketaren deialdietan aplikatzeko. Nahitaez jaso beharko da merezimenduen baremoa.

3. Lehiaketa lanpostua kokatzen den zerbitzu-erakundeko zuzendari gerenteak deituko du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpenaren bidez.

62

Page 63: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

4. Deialdia Administrazio Kontseiluan onartutako oinarri komunetan oinarrituko da, eta oinarri zehatzak azaltzen dituzten alderdiak ere jasoko ditu. Hain zuzen, honako hauek agertu beharko dira, gutxienez, oinarriotan:

a) Lanpostuaren izena eta ezaugarriak.

b) Lana betetzeko eskatzen diren baldintza orokor eta zehatzak. Egiaztatzeko modua eta epea.

c) Eskabideak aurkezteko epea eta modua; epea ezingo da izan hamabost egun naturaletik beherakoa. Eskari-eredu normalizatua. Eskabidearekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa, eta dokumentazioaren forma.

d) Kudeaketa klinikoko proiektua eta merezimenduen baremoa baloratzeko zehaztapenak, lanpostuaren ezaugarrietara, zereginetara, eta, hala badagokio, hari dagozkion zerbitzu-erakundera egokitzen direnak.

5. Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Administrazioak aztertu beharko du ea aurkeztutako eskabideek izapidetzera onartuak izateko baldintzak betetzen dituzten. Emaitza deialdiak zehaztutako eran onartu eta argitaratuko da.

6. Batzorde tekniko espezializatuak ebaluatuko ditu izapidetzera onartu diren eskabideak, eta hautagaitzak baloratzeko prozeduraren bi faseak egiteko beharrezko diren jarduerak ezarriko ditu.

Puntuazioak esleitutakoan, batzordeak horien berri emango dio deialdia egin duen organoari, eta guztizko puntuaziorik altuena lortu duen pertsona izendatzeko proposatuko du.

Eskabiderik aurkeztu ez bada edo eskatzaileetako batek ere ez baditu betetzen onartuak izateko baldintzak, prozeduran zehar baldintza horiek galdu baditu edo batek ere ez badu ebaluazioa gainditu, batzordeak deialdia hutsik geratzeko proposatu ahalko du, behar bezala arrazoituta.

7. Izendapenaren, edo, hala badagokio, deialdi hutsaren proposamena modu loteslean onartuko du lanpostuari dagokion zerbitzu-erakundeko zuzendari gerenteak, eta berau onartzen duen ebazpenari Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango zaio publizitatea.

8. Izendatutako pertsonak jatorrizko lanpostua utziko du, eta lanpostu berriaren kargua hartu, dekretu honen 62. artikuluan ondore horietarako ezarritako epeetan. Kargua hartzeak lanpostura berehala sartzea esan nahi du.

Epe horren barruan kargua hartzen ez duenak lanpostuaren izendapenari uko egiten diola ulertuko da, salbu eta kargua hartzea eragozten dion arrazoirik badago, behar bezala justifikatuta eta deialdia egin duen organoak hala antzemana, interesdunari entzunaldi-izapidea eman ondoren.

Uko egiten bazaio, lehiaketaren ondoriozko eskubideak galdu egingo dira.

63

Page 64: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

9. Kargua hartzeari uko egin zaionean, deialdia egin duen organoaren ardura izango da lanpostua beste izendapen baten bidez bete behar ote den erabakitzea. Lanpostua betetzea erabakitzen badu, izendapenak batzorde tekniko espezializatuan onartutako behin betiko emaitzen lehentasun-ordena zainduko du, eta lanpostuaren baldintzak betetzen dituen eta ebaluazio-prozedura gainditu duen lehiakideari egokituko zaio.

69. artikulua. Izendapenaren ondorioak

1. Izendapenak lau urteko iraupena du. Hala ere, berriztatu egin ahalko da, hurrengo artikuluan arautzen den ebaluazio-prozeduraren arabera.

2. Izendapenaren kargua hartzeak ez du esan nahi pertsona horren titulartasuneko jatorrizko lanpostua erreserbatzen denik. Burutzako lanpostua betetzeari uzten dionean, bere jatorrizko lanpostu beraren arabera sailkatutako lanpostu bati atxikita geratuko da, eta, edonola ere, bere kategoria eta espezialitatearen berezko baldintzak gordeko ditu.

Izendatutako pertsona ez bada Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko langilea, bere osasun-zerbitzuaren eskumena izango da araudiaren arabera jatorrizko lanpostuari dagokionez aitortu behar zaion administrazio-egoera zehaztea.

3. Lanpostua betetzen ari den bitartean, hartarako aurreikusitako ordainsariak jasoko ditu, eta Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen indarreko erabakia aplikatuko zaio.

70. artikulua. Ebaluazioa

1. Izaera asistentzialeko burutzako lanpostu bat betetzeko izendapena lau urteko beste aldi batzuez berritu ahalko da. Berrikuntza bakoitza egiteko, hala ere, izendatuak ebaluazio-prozedura bat gainditu beharko du.

2. Prozedura pertsona izendatuak eskatuta hasiko da. Hasierako izendapena edo haren berriztapenetako edozein amaitu baino gutxienez lau hilabete lehenago, izendatua izan den pertsonak lanpostuaren zerbitzu-erakundeko zuzendari gerenteari jakinarazi beharko dio berau betetzen jarraitu nahi ote duen.

Eskabidearekin batera, beste agiri hauek ere aurkeztu beharko ditu:

a) Zuzendutako zerbitzuaren edo atalaren funtzionamendua, antolamendua eta kudeaketa azaltzen dituen memoria, ebaluatu beharreko laurtekoan. Memorian honako hauek jaso beharko dira, gutxienez:

1- Irakaskuntza- eta ikerketa-arloan, asistentziaren arloan eta erakunde-eremuan egin diren proiektuei buruzko azalpena.

2- Jarduera asistentziala edo/eta jarduera kirurgikoa kudeatzeko adierazleak.

64

Page 65: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

3- Bilera klinikoetako edo ospitale-batzordeetako partaidetza.

4- Lanpostua betetzeko lehiaketan egindako kudeaketa publikoko proiektuak proposatzen dituen helburuen betearazpen-mailari buruzko balantzea, edo, bigarren berriztapenen edo ondorengoen kasuan, bidezko ebaluazio-prozedurarako egindako proiektuak proposatzen dituen helburuen betearazpen-mailari buruzkoa. Era berean, kudeatutako aldian zehar egondako hobekuntza-maila aipatuko da.

b) Zerbitzuaren edo atalaren kudeaketa klinikoko proiektua, hurrengo lau urteetarako. Proiektuan berariaz zehaztuko dira helburu kuantitatibo eta kualitatiboak, asistentzialak, kudeaketakoak eta erakundekoak, eta helburuak lortzeko sartu behar diren neurriak deskribatuko dira.

c) Ebaluatu beharreko aldian zehar eskuratu diren merezimenduak.

3. Zuzendari gerenteak hasiko du ebaluazio-prozedura, ebazpen bidez. Ebazpenean, batzorde tekniko espezializatuaren izendapena jasoko da. Batzordearen osaerak, araubide juridikoak eta funtzionamenduak 67. artikuluan xedatutakoa bete beharko dute.

Ebazpena erakunde publikoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da, eta pertsona interesdunari jakinaraziko zaio.

4. Batzorde tekniko espezializatua eratutakoan, ebaluazioa eskatzen duen pertsonak aurkeztu dituen agiriak aztertuko dira. Halaber, batzordeak ebaluatu behar den aldiaren kudeaketari buruzko datuak, txostenak eta gainerako agiriak edukiko ditu, zerbitzu-erakundeko zuzendari gerenteak aurretik eman dizkionak.

Lehenik eta behin, batzordeak hautagaiari bilera publiko baterako dei egingo dio, eta, bilera horretan, egindako kudeaketa azaltzen duen memoria azaldu eta defendatuko du, bai eta hurrengo laurtekorako egindako kudeaketa klinikoko proiektua ere. Ondoren, batzordeak egiten dizkion galderei erantzun beharko die.

Bigarrenik, bilera itxian, batzordeak eskabidearekin batera erantsitako curriculum profesionala baloratuko du. Balorazioan pertsonak izendatua izan denetik, edo, hala badagokio, azken berriztapenetik eskuratu dituen merezimenduak aztertuko dira, eta izendapena eman duen deialdiko merezimenduen baremoa hartuko da erreferentziatzat.

Botazioan, batzordeak erabakiko du ea hautagaiak ebaluazio-prozedura gainditu duen ala ez.

5. Erabakia hartutakoan, batzordeak zerbitzu-erakundeko zuzendari gerenteari izendapena berritzearen aldeko edo kontrako proposamena igorriko dio. Proposamena arrazoitu egin beharko da, eta loteslea izango da.

Aipatu zuzendaritzako titularrak ebazpen bat ezarriko du, izendapena berritu edo haren amaiera aitortzeko, batzordearen irizpenaren arabera. Ebazpena

65

Page 66: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

pertsona interesdunari jakinaraziko zaio, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez eta erakunde publikoko egoitza elektronikoan emango zaio publizitatea.

6. Ebazpenak pertsona interesdunari jakinarazi zaion egunaren hurrengoan izango ditu ondoreak.

Ebazpena aldekoa bada, pertsonak lanpostua betetzen jarraituko du, etenik gabe. Nolanahi ere, izendapenaren berriztapena ebaluatutako azken aldiaren hurrengo egunean hasiko dela ulertuko da.

Bestalde, ebazpena kontrakoa bada, lanpostua utzi beharko du, ondore-egunean bertan, salbu eta data horretan ebaluatutako aldia oraindik ere amaitu ez bada. Kasu horretan, azken aldi hori amaitu eta hurrengo egunean utziko du lanpostua.

7. Izendatua izan zenetik, edo, hala badagokio, bere azken berriztapenetik lau urtetik gorako epea igaro bada eta pertsona izendatuak bere ebaluazioa epe eta modu egokian eskatu badu, ebaluazio-prozedura hasi baino lehen, behin-behinean lanpostua betetzen jarraituko du, eta, horrek ez du, inola ere, esan nahi, nahitaezko ebaluazio-sistema aldatuko denik, halaxe gauzatuko baita. Ondoren, ebaluazio-prozedura hasi eta ebatzitakoan, lanpostua berritzeko ondorioak behin-behinean berau betetzen den lehen egunera igorriko dira.

8. Salbuespen-kasuetan, lau urteko aldia guztiz igaro ez den arren zerbitzuaren funtzionamendu onari eragiten dion egoeraren bat egon bada, zerbitzu-erakundeko zuzendari gerenteak, pertsona interesdunari jakinarazi ondoren, ebaluazio-prozedura bat hasi ahalko du.

71. artikulua. Kargua uztea

1. Izendatutako pertsonak izaera asistentzialeko burutzako kargua utziko du, honako arrazoiren baten ondorioz:

a) Uko egiten badio, eta lehiaketaren deialdia egin duen organoak hala onartzen badu.

b) Lanpostura sartzeko baldintzak galdu baditu.

c) Lanpostua ezabatzen bada, organo eskudunak behar bezala onartuta eta legez horretarako ezarri den moduan.

d) Izendapena berritzeko ebaluazio-prozedura gainditzen ez bada.

e) Izendapena iraungi baino lehen, hasierako aldian edo berriztapenen batean lanpostutik mugiarazten bada. Lanpostutik mugiarazteko, espediente kontraesankor bat izapidetu beharko da, eta beste lanpostu funtzional edo destino batera lekualdatzeko kausaren bat gertatu beharko da, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arauaren 6. zenbakian xedatutakoaren arabera. Atal horri jarraikiz,

66

Page 67: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

lekualdatzeko arrazoiak dira, lanpostuaren edukia aldatzearen ondoriozkoak, deialdirako oinarri izan ziren baldintzak aldatu egin direlako edo lanpostua betetzeko gaitasuna falta delako egotzitako zereginak eraginkortasunez egitea eragozten duen etekin desegokien ondorioz; baita xede-unitatean antolakuntza-beharrizan berriak agertu direlako edo Osakidetza - Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoan onartutako giza baliabideen planifikazio-tresnen ondorioz langileak berresleitu direlako.

f) Funtzioak eteteko edo beste lanpostu batera nahitaez lekualdatzeko diziplina-zehapen irmoa.

2. Kargua utzi duen pertsona behin-behinean atxikiko da bere izendapeneko lanpostu funtzional beraren arabera sailkatutako lanpostu batera edo langile finkoaren kontratura, dekretu honen 99. artikuluko 2-5 zenbakietan xedatutako behin-behineko atxikipen-baldintzak aplikatuta.

Ez da beste lanpostu batera lekualdatuko, baldin eta kargu-uztea lanpostua eskuratzeko eskatutako lan-harreman finkoa galdu izanagatik edo zerbitzutik behin betiko bereiztea eragiten duen diziplina-zehapen bat jartzeagatik gertatu bada.

4. atala. Izendapen askea

72. artikulua. Bete beharreko lanpostuak

Izendapen askez beteko dira Osakidetza - Euskal osasun zerbitzua zuzenbide pribatuko entitate publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean hala aurreikusita dauden lanpostu funtzionalak, bai eta beren erantzukizun bereziaren arabera arauz hala xedatzen direnak ere.

73. artikulua. Parte hartzeko baldintzak

1. Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finkoek, karrerako funtzionarioek eta lan-kontratudun finkoek parte hartu ahalko dute, zerbitzu aktiboan badaude edo zerbitzu aktibora itzultzeko moduan, parte hartzeko eskabidea aurkezteko azken egunean. Gainera, administrazio-izendapena edo lan-kontratua bete beharreko lanpostuaren talde profesionaleko lanpostu funtzional batekoa izan beharko da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiko karrerako funtzionarioek eta lan-kontratudun finkoek parte hartu ahal izango dute, deialdiak hala xedatzen duenean. Edonola ere, deialdiaren xedeko lanpostu funtzionalaren pareko talde, eskala edo lan-kategoriakoak izan beharko dira, eta bertara sartzeko azken horretarako eskatzen den titulazio bera aurkeztu behar izan dute eta deialdian ezartzen diren gainerako betekizunak beteta eduki.

67

Page 68: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

Era berean, deialdiak baimena eman ahalko du Osasun Sistema Nazionaleko estatutupeko langile finkoek edo administrazio horretako edo beste administrazio publiko batzuetako karrerako funtzionarioek parte har dezaten, betiere lanpostuaren ezaugarrietara eta bete beharreko beharrizanetara egokitzen badira.

2. 1. zenbakian xedatutako baldintzak betetzen dituztenek, gainera, sartzeko baldintza orokorrak eta lanpostuaren baldintza zehatzak bete beharko dituzte, lan-esperientzia eta hizkuntza-eskakizuna barne, halakorik eskatzen denean.

3. Hautagaiek baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute. Baldintzak betetzeko erreferentzia-data partaidetza-eskabideak aurkezteko epearen azken eguna izango da. Baldintzak kargua hartu arte bete beharko dira, eta, bestela, prozeduran lortutako eskubide guztiak galduko dira.

74. artikulua. Balorazio-batzordea

1. Balorazio-batzordeak lanpostuak betetzeko prozesura aurkeztutako hautagaitzak ebaluatuko ditu. Batzordea deialdia egin duen organoak izendatuko du, eta deialdian xedatutakoaren arabera ezagutaraziko da haren osaera. Bost kidek osatuko dute:

a) Lanpostuari dagokion zerbitzu-erakundeko zuzendari gerente postuko titularra izango da burua.

b) Erakunde publikora administrazio-funtzioak dituen eta gradu-titulazio akademikoa daukan lan-harreman finkoaren bidez lotutako pertsona bat izango da idazkaria.

c) Hiru kide egongo dira, titulazio bera eskatzen duen lanpostu funtzionaleko kontratua edo izendapena eta, hala badagokio, bete beharreko lanposturako eskatzen den espezialitatea duten erakunde publikoko langile finkoen artean.

2. Kide bakoitzak ordezko bat edukiko du, eta azken horrek titularrari ezarritako baldintza berberak bete beharko ditu.

3. Batzordeko kide guztiek hitza eta botoa izango dituzte.

4. Balorazio-batzordearen berezko zereginak izango dira:

a) Eskatzaileek parte hartzeko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzea.

b) Merezimenduak kalifikatzea, lanpostuaren funtzioen izaerarekin duten lotura, eta, hala badagokio, deialdian ezarritako irizpideak zainduta.

c) Lanpostua betetzeko beharrezko gaitasuna ebaluatzeko egokitzat jotzen diren probak deitu, egin eta kalifikatzea.

68

Page 69: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

d) Deialdiak proiektu tekniko bat aurkeztea eskatu badu, aurkeztutako proiektu teknikoak aztertu eta azalpen eta defentsarako jarduerak antolatzea, egokitzat jotzen bada.

e) Deialdia egin duen organoari lanposturako egokiena den pertsona proposatzea, modu arrazoituan. Gainera, izapidetzera onartu diren gainerako hautagaiek jaso duten balorazioa jakinarazi beharko zaio, bai eta onartua ez izateko arrazoiak ere, halakorik badago.

Hautagaietako batek ere ez baditu betetzen parte hartzeko baldintzak edo bat ere ez bada lanposturako egokia, batzordeak modu arrazoituan proposatuko du deialdia hutsik gera dadila.

5. Artikulu honetan berariaz aurreikusi ez den horretan, dekretu honen I. tituluko I. kapituluko 2. atalean xedatutako arauak, printzipioak eta irizpideak aplikatuko dira, hautaketa-organoei dagokienez, betiere izendapen askeko sistemaren izaerarekin bateragarriak badira.

75. artikulua. Prozedura

1. Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, erakunde publikoko Zuzendaritza Nagusiak proposatuta, izendapen askearen bidez bete beharreko prozesu guztientzat komunak diren oinarriak onartuko ditu.

Interesa duten pertsona guztiak jakinaren gainean egon daitezen, Administrazio Kontseiluak oinarri komunak onartzeko hartzen duen erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta erakunde publikoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.

2. Oinarri komunek atal honetan araututakoa zainduko dute, eta beharrezko diren prozesu-alderdi guztiak garatu eta zehaztuko dituzte, balorazio-batzordeari buruzkoak barne, bai eta hautagaitzak baloratzeko batzordeari buruzkoak ere, ondoren lehiaketaren deialdietan aplikatzeko. Nahitaez jaso beharko da merezimenduen baremoa.

3. Lanpostuak betetzeko prozesua lanpostuari dagokion zerbitzu-erakundeko zuzendari gerenteak deituko du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpenaren bidez.

4. Deialdia Administrazio Kontseiluan onartutako oinarri komunetan oinarrituko da, eta oinarri zehatzak azaltzen dituzten alderdiak ere jasoko ditu. Hain zuzen, honako hauek agertu beharko dira, gutxienez, oinarriotan:

a) Lanpostuaren identifikazioa, bere izendapena, kokapena, talde profesionala, kategoria, titulazio akademikoa, lan-esperientzia, hizkuntza-eskakizunaren maila eta derrigortasun-data adierazita.

b) Funtzioen izaeratik eratorritako berezitasunak.

69

Page 70: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

c) Lanposturako hautagaiek bete behar dituzten baldintza orokorrak eta zehatzak. Egiaztatzeko modua eta epea.

d) Eskabidea egiteko epea eta modua. Epea ezingo da hamabost egun baliodunetik beherakoa izan. Eskari-eredu normalizatua. Eskabidearekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa, eta dokumentazioaren forma.

4. Deialdian honakoei buruzko informazioa jaso ahalko da, hala badagokio oinarri komunetan adierazitakoa betez:

a) Hautagaiak hautatzeko irizpideak. Profilaren ezaugarriak izan ahalko dira, merezimenduak egiaztatu eta alegazioak egiteko ondoreetarako.

b) Curriculum profesionalaren eredu normalizatua.

c) Lanpostua betetzeko proiektu teknikoa aurkezteko betebeharra.

76. artikulua. Ebazpena eta ondorioak

1. Balorazio-batzordearen proposamena ikusita, prozesua deitu duen zuzendari gerenteak ebazpena emango du, lanpostua betetzeko aukeratutako pertsona izendatu, edo, bestela, deialdia hutsik geratu dela adierazteko.

Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.

2. Izendapena diskrezionala izango da. Ebazpenei dagokienez, haien zioak emango dira, hautatu den hautagaiak deialdian eskatutako beharkizun eta zehaztapenak betetzen dituela adieraziz, eta izendatzeko organoak hartarako eskuduntzarik duela aipatuz. Deialdia hutsik geratzen bada, zioak emango dira parte hartzeko eskabideak edo izapidera onartutako eskabideak falta direla adieraziz edo lanposturako profil egokia duen hautagairik ez dagoela jasoz.

3. Izendapenaren iraupena mugagabea izango da, baina izendatutako pertsonak kargua utzi ahalko du, hurrengo artikuluan aurreikusitako arrazoiren bat gertatzen bada.

4. Izendatutako pertsonak jatorrizko kargua utziko du eta esleitutako lanpostuaren jabe egin, dekretu honen 62. artikuluan ondore horietarako ezarri diren epeen barruan.

Epe horren barruan kargua hartzen ez duenak lanpostuaren izendapenari uko egiten diola ulertuko da, salbu eta kargua hartzea eragozten dion arrazoirik badago, behar bezala justifikatuta eta deialdia egin duen organoak hala antzemana, interesdunari entzunaldi-izapidea eman ondoren.

Uko egiten bazaio, lehiaketaren ondoriozko eskubideak galdu egingo dira.

70

Page 71: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

5. Lanpostuari uko egin bazaio, deialdia egin duen organoaren ardura izango da lanpostua bete behar ote den erabakitzea. Ez da nahitaezkoa izango deialdiko beste hautagaitza batekin betetzea.

77. artikulua. Kargua uztea

1. Izendatutako pertsonak lanpostuan baja hartuko du, honako arrazoiren bat tartean bada:

a) Izendapenean zehar lanpostuari uko egin badio, eta deialdia egin duen organoak onartu egin badu.

b) Lanpostura sartzeko baldintzak galdu baditu.

c) Lanpostua ezabatu bada.

d) Funtzioak eteteko edo nahitaez beste lanpostu batera lekualdatzeko diziplina-zehapen irmoa ezarri bada.

e) Kargua utzi bada, deialdia egin duen organoak hala erabaki badu. Kargu-uztea ebazpen baten bidez gauzatuko da, eta hari izendapenaren ebazpenari eman zaion publizitate bera emango zaio. Kargua uzteko erabakiaren arrazoibidea erabaki hori hartzeko eskumenaren baitakoa izango da; hau da, ez da berariazko arrazoirik adierazi behar erabaki hori hartzeko.

2. Kargua utzi duen pertsona behin-behinean atxikiko da bere izendapeneko lanpostu funtzional beraren arabera sailkatutako lanpostu batera edo langile finkoaren kontratura, dekretu honen 99. artikuluko 2-5 zenbakietan xedatutako behin-behineko atxikipen-baldintzak aplikatuta.

Ez da beste lanpostu batera lekualdatuko, baldin eta kargu-uztea lanpostua eskuratzeko eskatutako lan-harreman finkoa galdu izanagatik edo zerbitzutik behin betiko bereiztea eragiten duen diziplina-zehapen irmo bat jartzeagatik gertatu bada.

78. artikulua. Lehen arretako unitateko burutzak eta kudeaketa klinikoko unitateko burutzak betetzea

1. Osakidetza - Euskal osasun zerbitzua zuzenbide pribatuko entitate publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera:

a) Lehen arretako unitateko burutzak dira "lehen arretako unitateko buru-LAUB" izendapena duten lanpostu funtzionalak, 1, 2 eta 3. motetan.

b) Kudeaketa klinikoko unitateko burutzak dira "kudeaketa klinikoko unitateko buru" izendapena duten lanpostu funtzionalak, 1 eta 2. motetan.

71

Page 72: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

2. Erakunde publikoaren barruan goiko zenbakian aipatutako lanpostu funtzionalen motaren baten arabera sailkatu diren lanpostu guztiak izendapen askeko sistemaren bidez beteko dira.

3. Lanpostuak betetzeko, atal honetan araututakoa beteko da, jarraian zehazten diren berezitasunekin:

a) Deialdietan parte hartu ahalko dute 73. artikuluan xedatutako partaidetza-baldintzez gain atxikitzeko baldintza bat ere betetzen duten pertsonek, hau da, honako baldintzaren bat:

1- Lehen arretako unitateko burutzetako prozeduretan, bete nahi den burutzako lehen mailako arreta-zerbitzura atxikita egon beharko dira.

2- Kudeaketa klinikoko unitateko burutzetako prozeduretan, bete nahi den burutzari dagokion kudeaketa klinikoko unitatearen barruan dauden atal edo zerbitzu asistentzial batera atxikita egon beharko dira.

b) Zerbitzu aktiboan edo lanpostu-erreserba eragiten duen bestelako administrazio-egoera batean dauden pertsonek soilik parte hartu ahalko dute.

c) Balorazio-prozeduran kudeaketa klinikoko proiektu bat sartuko da. Ondore horretarako, izaera asistentzialeko burutzak betetzeko lehiaketa espezifikoan araututakoa aplikatuko da, honako gai hauetan:

1- Kudeaketa klinikoko proiektu baten azalpena eta defentsa baloratzea (66.1.a artikulua), puntuazioari eta izaera baztertzaileari dagokienez salbu.

2- Deialdiaren gutxieneko edukia, kudeaketa klinikoko proiektuari buruzko zehaztapenak jasota (68.4.d artikulua).

d) Izendapenean zehar, izendatutako pertsonak lanpostura atxikita jarraituko du, eta lanpostuaren berezko laguntza-funtzioak eta burutzako lanpostuari dagozkionak beteko ditu. Lanpostu horri dagozkion ordainsariak jasoko ditu, arauz edo Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen erabakian aurreikusi den osagarriaren bidez handituta.

e) Izendatutako pertsonak kargua uztea erabaki ahalko duen arren, kudeaketan aldizkako ebaluazio-prozesuak egingo dira. Prozesu horiek ez dira izendapenen berritze gisa joko, baina horiek gainditu ezean berehala utzi beharko da kargua, deialdia egin duen organoak hala ebatzi ondoren. Ebaluazio-prozesuek 70. artikuluan xedatutakoa bete beharko dute, izaera asistentzialeko burutzak betetzeko lehiaketarako, honako gai hauetan:

1- Maiztasuna, lau urtekoa izango dena (70.1 artikulua).

2- Prozeduraren hasiera (70.2 artikulua). Ofizioz hasiko du deialdia egin duen organoak, zerbitzu-erakundeko zuzendari gerenteak proposatuta. Aurretik, zuzendari gerenteak pertsona interesdunari 70. artikuluaren 2. atalean zerrendatutako a) eta b) agiriak aurkezteko eskatu beharko dio.

72

Page 73: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

3- Balorazio-batzordearen osaera (70.3 artikulua, 67. artikulurekin lotuta), nahiz eta artikuluan batzorde tekniko espezializatuari egindako erreferentziak balorazio-batzordeari egiten zaizkiola ulertuko den.

4- Balorazio-batzordearen zeregina (70.4 artikulua).

5- Deialdia egin duen organoari igortzea balorazio-batzordearen proposamena (70.5 artikulua), nahiz eta ez duen deialdia egin duen organoaren ebazpena beharko, proposamena kontrakoa ez bada.

6- Ebaluazio-prozesuaren emaitzen ondorioak (70.6 artikulua), berritzeari buruz adierazitakoa salbu.

5. atala. Lanpostuak behin betiko betetzeko beste sistema batzuk

79. artikulua. Giza baliabideak birbanatzea

1. Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko langile finkoek oinarrizko lanpostu bat badute, lanpostu funtzional bereko beste lanpostu huts batera lekualdatu ahalko dira, pertsona horrek lanpostuaren baldintzak betetzen baditu. Lanpostu berria jatorrizko lanpostuaren udalerri berean egon beharko da, eragindako pertsonak bestelakorik onartzen badu salbu; edonola ere, geografikoki ahalik eta hurbilen egoteko ahalegina egingo da.

Neurria erakundean onartutako giza baliabideen planifikazio-tresna bat betez soilik ezarri ahalko da, eta zerbitzu publikoaren funtzionamendu egokia edo dauden langileen kudeaketa egokia izan beharko dira horretarako zioak. Edozein kasutan, administrazio-espedientean behar bezala jasoko da. Prozedurak entzunaldia eskainiko dio eragindako pertsonari, eta bere borondatea babestuko du.

2. Erakunde publikoaren egiturara egokitzeko prozeduretan, zerbitzu-erakundeak iraungi, sortu edo aldatuz, birbanaketan lehenetsi egingo dira eragindako langileen borondatean oinarrituko sistemak, batez ere inplikatutako erakundearen edo erakundeen arteko barne-mugikortasunerako sistema, posible bada.

3. Pertsona interesduna lanpostu berrira atxikiko da, jatorrizko lanpostura atxikita egon den baldintza berberetan, eta ordainsariek ez dute behera egingo. Neurriak udalerria aldatzea eragiten badu, araudian kontzeptu horren zioz aurreikusten diren kalte-ordainak jasotzeko eskubidea edukiko du.

4. 53.2.a) artikuluan aipatzen den bi urteko epea zenbatzeko, hau da, lekualdaketa-lehiaketan parte hartzeko eskatutakoa, eragindako pertsonak birbanaketa baino lehen betetzen zuen lanpostua hartu zuen egunean hasiko da zenbaketa.

73

Page 74: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

80. artikulua. Lanpostuak berratxikitzea

1. Giza baliabideak planifikatzeko tresna aplikatuz, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuak oinarrizko lanpostu bat beste zentro edo zerbitzu batera berratxiki ahalko du, berau betetzen duen pertsona lekualdatu beharko delarik. Berratxikipenak ezingo du eragin udalerria aldatzerik, salbu eta eragindako pertsona ados baldin badago. Kasu horretan, geografikoki ahalik eta hurbilen egoteko ahalegina egingo da. Halaber, ezingo du lanpostua betetzen ari zen pertsonaren funtzioen izaera nabarmen aldatu.

Neurriak hartzeko, zerbitzu publikoaren funtzionamendu egokia bermatzeko edo giza baliabideen kudeaketa hobetzeko beharra izango da arrazoia, eta, edonola ere, administrazio-espedientean jaso beharko da. Prozedurak entzunaldi-izapidea emango dio, lehendabizi, eragindako pertsonari.

2. Erakunde publikoko egitura egokitzeko prozesuetan, lanpostuak eta titularrak berratxiki direnean, beren zerbitzu-erakundeak araudian pertsonen kokapena beren borondatetik ahalik eta hurbilen egoteko gaitutako mekanismoak erabiliko ditu, batez ere inplikatutako erakundearen edo erakundeen artean barne-mugikortasuna sustatzeko sistema, posible bada.

3. Eragindako pertsonak lanposturako atxikipenari eutsiko dio, eta bere lana egiten jarraituko du, neurriaren aurreko funtsezko lan-baldintzetan. Udalerria aldatu beharra balego, arauak kontzeptu horren zioz gai horretan ezartzen dituen kalte-ordainak jasotzeko eskubidea izango luke.

81. artikulua. Giza baliabideak berresleitzea

1. Lanpostu bat ezabatu egiten bada, erakunde publikoak onartutako giza baliabideen planifikazio-tresna bat aplikatuta, berau betetzen duen langile finkoa bere lanpostu funtzional bereko beste lanpostu batera lekualdatuko da, giza baliabideak berresleitzeko sistemaren bitartez.

2. Giza baliabideak berresleitzeko, kontuan hartu beharko dira jarduna, gaitasunak, prestakuntza, esperientzia eta antzinatasunaren inguruko ebaluazioa egiteko erabilitako irizpide objektiboak, planifikazio-tresna egokian zehaztuko direnak.

3. Berriz esleitua izango den pertsonak xede-lanpostua era egokian betetzeko eskatzen diren oinarrizko eskumenak betetzen dituela egiaztatu beharko du, eta, horretarako, nahitaezko prestakuntza-programetan parte hartu beharko du, proba objektiboen bidez ebaluatuta, eragindako langileen egoerak hala eskatzen duenean.

4. Berresleitzeko prozedura Euskal Autonomia Erkidegoko funtzio publikoaren gaineko araudiak xedatzen duena izango da, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko egiturak eta antolakuntzak eskatzen dituen egokitzapenak eta lanpostuen osaerak eskatzen dituenak betez.

74

Page 75: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

5. 53.2.a) artikuluan aipatzen den bi urteko epea, lekualdaketa-lehiaketan parte hartzeko eskatutakoa, eragindako pertsonak berresleipena baino lehen betetzen zuen lanpostua hartu zuen egunean hasiko da zenbatzen.

6. Giza baliabideen berresleipenaren ondorioz bere bizilekua aldatu behar duen funtzionarioak, eskubidea izango du gai horri buruzko arauetan kontzeptu horregatik ezartzen diren kalte-ordainak jasotzeko.

III. KAPITULUA Lanpostuak behin-behinean betetzeko sistemak

1. atala. Behin-behineko barne-sustapena

82. artikulua. Kontzeptua

Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 35. artikuluan araututako behin-behineko barne-sustapeneko sistemaren babespean, zerbitzu-beharrizanak badaude, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko langile finkoek behin-behinean bete ahalko dituzte beren titulartasunpeko lanposturako eskatutako maila akademiko bereko edo altuagoko titulazioa eskatzen duten lanpostu funtzionaletan sartzen diren lanpostu hutsak edo erreserbatuak, betiere beharrezko titulazioa badute eta lanpostua betetzeko gainerako baldintzak betetzen badituzte.

83. artikulua. Araubide juridikoa

1. Lanpostua betetzeko aukeratutako pertsona behin-behineko estatutupeko izendapenaren bidez geratuko da lotuta, eta behin-behineko barne-sustapenaren baldintzak eta araubide juridikoa bete beharko ditu.

2. Behin-behineko barne-sustapeneko izendapena indarrean dagoen bitartean, izendatua izan den pertsonak bere jatorrizko lanpostu funtzionalean zerbitzu aktiboan jarraituko du. Indarraldi horretan zehar, benetan betetzen duen lanposturako ezarritako ordainsariak jasoko ditu, karrerako osagarria eta antzinatasuna salbu, azken horiek jatorrizko izendapenari dagozkionak izango baitira.

3. Izendatutako pertsonak jatorrizko lanpostua erreserbatzeko eskubidea izango du, salbu eta izendapen askeko sistemaren edo behin-behineko izendapena eragiten duen lehiaketa zehatzaren bidez lortutako lanpostu bat baldin bada.

4. Lanpostua, edonola ere, behin-behinean beteko da, eta ez du ordainsari-izaerako eskubidea finkatzea edo izendapen berri bat eskuratzea eragingo.

Hala ere, emandako zerbitzuak lan-esperientzia gisa joko dira sarbide-prozesuetan, dela barne-sustapenaren bidez, dela sarbide orokorreko sistemaren bidez, eta lanpostuak betetzeko prozesuetan, lanpostu funtzional

75

Page 76: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

berrian estatutupeko langile finkoaren izaera lortzen badu, betiere dagokion deialdiko merezimenduen baremoak ezartzen duenaren arabera.

Era berean, estatutupeko langile finkoaren izaera eskuratuz gero, behin-behinean emandako zerbitzuek gaiaren gaineko araudiaren arabera eta garapen profesionalaren ondoreetarako dagokien balorazioa eskuratuko dute.

84. artikulua. Bete beharreko lanpostuak

Sistema horren bidez bete ahalko dira hutsik edo titularrarentzat erreserbatuta dauden oinarrizko lanpostuak, erreserbarako eskubidea ematen duen egoera edozein izanda ere, betiere gutxienez hiru hilabeteko iraupena aurreikusten bada.

Hala eta guztiz, behin betiko barne-mugikortasuna eta lekualdaketa-lehiaketa izango dira lanpostuak betetzeko lehentasunezko sistemak. Behin-behineko barne-sustapenaren bidez estaltzeko eskainiko dira, soilik sistema horien arabera deitutako prozesuetan hutsik geratu diren lanpostuak, bai eta horien deialdiaren ostean hutsik edo erreserbatuta daudenak.

85. artikulua. Aplikazio-esparrua

Lanpostuak sistema horren bidez betetzeko prozesuak egin ahalko dira zerbitzu-erakunde bakarraren eremuan, hainbat erakunderenean, edo Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen multzoaren eremuan.

86. artikulua. Parte hartzeko baldintzak

1. Lanpostuak behin-behinean barne-sustapeneko sistemaren bidez betetzeko prozesuetan parte hartu ahalko dute baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek:

a) Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakunde batera atxikita egotea, lan-harreman finkoaren bidez, harreman hori estatutupekoa, funtzionarioarena edo lan-kontratuduna izan ahalko dela.

Zerbitzu-erakunde bakarraren eremurako deitzen diren prozesuetan, erakundean bertan atxikita egon beharko dira.

Eremu horretatik kanpoko prozesuetan, erakunde publikoko zerbitzu-erakundeetako edozeinetan atxikita egon ahal izango dira.

b) Eskainitako lanpostuaren titulazio-talde berekoa edo baxuagokoa izatea. Talde berekoa izatekotan, jatorrizko lanposturako eta xede-lanposturako eskatzen diren titulazioak desberdinak izango dira.

c) Zerbitzu aktiboan egotea.

76

Page 77: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

d) Behin-behineko barne-sustapeneko sisteman eskainitako lanpostuari dagokion lanpostu funtzionalean lan-harreman finkoa ez edukitzea, lan-harreman horren gainean daukan administrazio-egoera edozein izanda ere.

e) Baldintzak betetzeko erreferentzia-datan behin-behineko barne-sustapenean izendatuak izan diren pertsonek gutxienez urtebete eman behar izango dute beren lanpostua betetzen, etenik gabe. Baldintza hori ez da aplikatuko, baldin eta prozesua betetzen den lanpostuaz bestelako lanpostu funtzional bateko karguak betetzeko deitzen bada.

f) Bete beharreko lanposturako eskatzen den titulazio akademikoa edukitzea, dekretu honen 13.4.5 artikuluaren bigarren paragrafoan aurreikusitako salbuespenarekin.

g) Lanpostua eskuratzeko eskatzen diren gainerako baldintzak betetzea, hizkuntza-eskakizunaren maila barne, nahitaezkoa bada.

2. Baldintzak betetzeko erreferentzia-data eskabideak aurkezteko epearen azken eguna izango da. Ezingo dute lanpostua bete kargua hartzeko egunean baldintzak betetzen ez dituzten pertsonek, eta, beraz, egoera horrek lanpostua betetzeko prozesuaren ondoriozko edozein eskubide galtzea eragingo du.

87. artikulua. Prozedura

1. Lanpostuak behin-behineko barne-sustapeneko sistemaren bidez betetzean, zerbitzuaren beharrizanak modu azkar eta eraginkorrean estaltzen direla bermatzeko prozedura bat jarraituko da.

2. Prozedura deialdi publiko bat izango da, eta bertan parte hartu ahal izango dute baldintzak betetzen dituzten eta behin-behineko barne-sustapenaren arabera lanpostua betetzeko interesatuta dauden pertsona guztiek. Prozedura izapidetzean, haren aplikazio-eremuan eta indarraldian zehar sortzen diren langile-beharrizanak estaltzeko hautagaien zerrenda egingo da.

3. Prozeduraren azkartasuna zaintzeko, oro har, lehiaketa-sistema erabiliko da, eta, bertan, artikulu honetan ezarritako arauen arabera baloratuko dira merezimenduak. Salbuespen-kasuetan, oposizio-lehiaketaren sistema erabili ahalko da. Azken kasuan, oposizio-fasean proba edo ariketa batzuk egingo dira, hautagaiek bete beharreko lanpostuen ezagutzetarako eta gaitasun zehatzetarako egokiak ote diren ebaluatze aldera.

Merezimenduak baloratzean, dekretu honen 56. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da, behin-behineko barne-sustapenaren izaera betetzen den alderdi orotan.

Prozeduran probak baloratu behar badira, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuak dagokion lanpostu funtzionalean estatutupeko langile finkoen izaera eskuratzeko deitu duen azken hautaketa-prozesuaren emaitzak erabili ahal izango dira. Hala eta guztiz, emaitza horiez gain, proba osagarriak egin ahalko

77

Page 78: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

dira, beren zehaztasunaren ondorioz hautaketa-prozesuan jaso ez diren ezagutzak edo gaitasunak baloratzeko.

4. Zerrenda hautagaiek merezimenduen balorazioan, eta, hala badagokio, egindako proben kalifikazioan lortu duten puntuazioaren arabera ordenatuko da. Ordena horrek zehaztuko du hautagaiek langile-beharrizan bakoitza betetzeko orduan duten lehentasuna.

5. Horretarako xedatutako epearen barruan aurkeztu diren eskabideen arabera eratuko da zerrenda. Hala ere, ezarritako epetik kanpo eskaera egiten duten pertsonak ere sartu ahal izango dira, beren eskabidea aurkeztu duten dataren arabera ordenatuta, eta deialdian parte hartu duten pertsonen hurrengo posizioetan egongo dira. Epez kanpo aurkeztu diren eskabideak horiek aurkeztu ondorengo urteko lehenengo hiruhilekoan baloratuko dira, deialdian ezarri diren irizpideen arabera, aurreikusi diren probak egin eta kalifikatuta.

6. Zerrenda urteko lehen hiruhilekoan zehar eguneratu ahalko da, indarrean dagoen bitartean, hautagaiek aurreko urtean lortu dituzten hizkuntza-eskakizunaren mailak eta lan-esperientzia sartzeko, baita artikulu honetako 8. atalean aipatzen diren oinarri komunen bidez baimendutako beste alderdi batzuei buruzko informazioa jasotzeko ere.

7. Zerrenda egindakoan, jendaurrean azalduko da, indarrean dagoen aldi osoan, oinarri komunek aipatzen dituzten tokietan, eta behar bezala eguneratuta egongo da, hautagaiak sortzen diren deietarako duten erabilgarritasun-egoerari eta beren puntuazioari dagokienez.

8. Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, erakunde publikoko Zuzendaritza Nagusiak proposatuta, lanpostuak behin-behineko barne-sustapeneko sistemaren bidez betetzeko arau komunak onartuko ditu.

Interesa duten pertsona guztiak jakinaren gainean egon daitezen, Administrazio Kontseiluak oinarri komunak onartzeko hartzen duen erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta erakunde publikoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.

9. Oinarri komunen helburua izango da, atal honetan araututako esparruan, prozedura ezartzea, merezimenduak eta balorazio-irizpideak finkatzea, eta, hala badagokio, egin beharreko probak arautu edo horiek deialdiaren barruan sartzeko baldintzak zehaztea. Halaber, eskabideak baloratzeko kide anitzeko organoen osaerari buruzko erabakiak hartu beharko dituzte, eta, tresna hori erabiltzen bada, hura eratzeko edo haren funtzionamendurako arauak finkatuko dituzte, edonola ere, dekretu honetan hautaketa-organo egokien harira adierazitakoekin bateragarriak izango direnak.

10. Zerbitzu-erakunde bakoitzeko zuzendari gerentea izango da behin-behineko barne-sustapeneko prozesuaren deialdia onartzeko eskumena duen organoa.

Deialdiaren aplikazio-eremua deialdia egin duen zerbitzu-erakundearen menpeko zentro eta zerbitzu guztiek osatuko dute. Deialdiak zerbitzu-erakunde

78

Page 79: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

batena baino aplikazio-eremu zabalagoa izango balu, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiak deituko du prozesua.

11. Deialdia, ahal dela, urteko lehen hiruhilekoan onartuko da, barne-mugikortasuneko prozesuak, eta, hala badagokio, lekualdaketa-lehiaketa egindakoan, betiere lanpostuari dagokion zerrenda agortuta badago edo zerrendarik ez badago.

12. Deialdia Administrazio Kontseiluan onartutako oinarri komunetan oinarrituko da, eta oinarri zehatzak azaltzen dituzten alderdiak ere jasoko ditu. Hain zuzen, honako hauek agertu beharko dira, gutxienez, oinarriotan:

a) Bete beharreko karguei dagokien lanpostu funtzionalaren izendapena.

b) Pertsona interesdunek bete behar dituzten baldintzak.

c) Eskabideak aurkezteko epea eta modua. Eskatzaileek beren eskabidearekin batera aurkeztu behar duten dokumentazioa, eta dokumentazioaren forma.

d) Merezimenduen baremoa.

e) Probak edo ariketak egitea aurreikusi bada, oinarrizko ezaugarrien zehaztapena, baita proben egutegiaren iragarpena ere, zilegi bada.

88. artikulua. Izendapena

1. Behin-behineko barne-sustapeneko estatutupeko langileak izendatzeko, proba-aldi bat gainditu beharko dute, osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 33.2 artikuluan behin-behineko langileentzat ezarri diren iraupena, ondoreak eta bazterketa-kausak betez.

2. Deialdiak hala aurreikusi duenean, izendapenaren eta kargua hartzearen ondotik, prestakuntza-aldi bat bete beharko da, xedeko zerbitzu-erakundearen kargura, eta hura gainditzea nahitaezkoa izango da izendatua izan den pertsonarentzat. Aldi horren helburua pertsona horri lanpostu berriaren berezko zereginak era egokian egiteko beharrezkoak diren ezagutza, teknika, gaitasun eta trebetasunei buruzko prestakuntza osagarrirako edo jardunerako programa zehatza gauzatzeko erraztasunak ematea izango da.

Ez dute betebehar hori bete beharko, hala ere, edozein sistemaren bidez lanpostu funtzional berean gutxienez hiru hilabetez jarraian lanean ibili diren pertsonek, behin-behineko barne-sustapeneko izendapenaren dataren aurreko bi urteen barruan.

89. artikulua. Kargua uztea

1. Behin-behineko barne-sustapeneko sistemaren bidez izendatuak izan diren pertsonek kargua utziko dute, halako arrazoiren bat tartean bada:

79

Page 80: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

a) Probaldia ez gainditzea, izendapenak baldintza hori bete behar badu.

b) Parte hartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko balio izan duen estatutupeko langile finkoaren izaera galtzea.

c) Izendapenari uko egitea, berau egin duen organoak onartuta.

d) Kontratazioa eragin zuten arrazoiak desagertzea.

e) Lanpostua ezabatzea, organo eskudunak behar bezala onartuta eta arauz ondore horretarako ezarritako moduan.

f) Estatutupeko langile finkoek kargua uzteko arrazoi berak.

2. Kargua utzi duen pertsona berriz itzuliko da bere jatorrizko lanpostura, kargua utzi eta hurrengo egunean, kargu-uztea b) epigrafean edo beste lanpostu batera nahitaez lekualdatzeko edo funtzioak eteteko diziplina-zehapen irmoan aurreikusitako arrazoiren baten ondorioz gertatu ez bada.

2. atala. Zerbitzu-eginkizuna

90. artikulua. Kontzeptua

1. Zerbitzu-eginkizuna salbuespenetan lanpostuak betetzeko erabiltzen den sistema da. Haren bidez, lanpostuak eta funtzioak bete ahalko dira, baldin eta premiazko eta atzeratu ezineko beharrizan bat badago, eta berau dekretu honetan araututako hautaketa, mugikortasun (barnekoa edo orokorra) edo behin-behineko barne-sustapeneko sistemak erabiliz bete ezin denean.

Lanpostuak betetzeko sistema horren bidez, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko langile finkoak behin-behinean beren izendapenaren edo lan-kontratuaren lanpostu funtzionalarekin bat datozen zeregin edo funtzioak betetzeko izendatuak izan ahalko dira.

2. Zerbitzu-eginkizunen bidez bete ahal diren lanpostuak kargu hutsak edo titularrari erreserbatutakoak izan beharko dira.

Zerbitzu-eginkizunetan sartzen diren funtzioak kasuan kasuko egoeren arabera lanpostuetan dauden pertsonek bete ezin dituzten funtzioak edo lanpostu bati berariaz esleitu ez zaizkion funtzioak izango dira.

3. Behin-behinean zerbitzu-eginkizun gisa beteko diren lanpostuak deitzen den lehenengo lan-eskaintza publikoan edo lekualdaketa-lehiaketan sartuko dira, etendura-prozesu batean ez baldin badaude.

91. artikulua. Modalitateak: borondatezkoa eta nahitaezkoa

1. Oro har, zerbitzu-eginkizunak borondatez beteko dira.

80

Page 81: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

Gehienez ere bi urtekoak izango dira, edo, hala badagokio, euskal funtzio publikoaren legedi orokorrak ezartzen duen iraupenekoak. Baldintza hori betetzetik salbuetsita egongo dira lanpostu erreserbatu baten gaineko zerbitzu-eginkizunak.

Beste zerbitzu-eginkizun batera sartzeko, borondatezko zerbitzu-eginkizunean izendatutako pertsonek lanpostu edo funtzioak gutxienez urtebetez bete beharko dituzte, salbu eta zerbitzu-eginkizuna urtebete igaro baino lehen amaituko balitz, 95. artikuluan tasatutako beste arrazoiren baten ondorioz, d) e) eta h) kausak salbuetsita.

2. Salbuespen-kasuetan, zerbitzu-eginkizuna borondatez betetzea posible ez denean, berau nahitaezkoa izango da. Edonola ere, lanpostuak edo funtzioak betetzeko beharrizanak premiazkoak eta atzeratu ezinezkoak izango dira, eta berau aitortu baino lehen entzunaldi-izapidea eskainiko zaio pertsona interesdunari.

Eginkizunaren iraupena gehienez ere urtebetekoa izango da, eta beste urtebetez luzatu ahalko da, premiazko eta atzeratu ezinezko beharrizan-egoerak irauten badu eta berau arauz bete ezin izan bada.

Nahitaezko zerbitzu-eginkizunean ez da ukapenik onartuko, berau amaitzeko arrazoi gisa.

Nahitaez izendatutako pertsonak borondatez zerbitzu-eginkizun batean parte hartzeko moduan egongo dira, dutena amaitu bezain pronto, iraupen zehatza zein izan den gorabehera.

92. artikulua. Administrazio-egoera eta ondorioak

1. Zerbitzu-eginkizunerako izendatutako pertsona zerbitzu aktiboko administrazio-egoeran egongo da, lan finkoko kontratuari edo izendapenari dagokionez. Jatorrizko lanpostua gorde egingo zaio, behin-behineko atxikipen-araubidean betetzen ez badu.

2. Zerbitzu-eginkizunean egiten ari den lanposturako ezarritako ordainsariak jasoko ditu, antzinatasun eta karrera profesional gisa dagozkionez gain.

Zerbitzu-eginkizuna funtzioak egiteko eman bazaio, izendatutako pertsonak gutxienez bere lanpostuari dagozkion ordainsariak jasoko ditu.

3. Nahitaezko zerbitzu-eginkizunen kasuan, izendatutako pertsonari ez zaio ordainsaria murriztuko. Xede-lanpostuko ordainsariak bere lanpostuaren berezkoak baino baxuagoak badira, alde horri dagokion osagarri pertsonal bat jasoko du, zerbitzu-eginkizunen iraupen osoan zehar.

Gainera, nahitaezko zerbitzu-eginkizun bat atxikitzearen ondorioz bere egoitza aldatu behar izan duen pertsonak kontzeptu horren zioz araudian ezartzen diren kalte-ordainak jasotzeko eskubidea izango du.

81

Page 82: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

93. artikulua. Izendatzeko baldintzak

1. Borondatezko zerbitzu-eginkizunean izendatu ahalko dira honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak:

a) Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakunde batera atxikita egotea, lan-harreman finkoaren bidez, harreman hori estatutupekoa, funtzionarioarena edo lan-kontratuduna izan ahalko dela.

Lanpostuak betetzeko sistema zerrendak osatzea edo beharrizana azkar estaltzen dela bermatzen duen beste mekanismo bat ezartzea denean soilik izendatu ahalko dira Osasun Sistema Nazionaleko beste zerbitzu batzuetako edo EAEko administrazio publikoetako langile finkoak, betiere horien araudiek beren jatorrizko lanpostua erreserbatzeko eskubidea aitortzen badiete.

b) Bete beharreko karguen lanpostu funtzional berean egotea.

c) Zerbitzu aktiboan egotea, bere izendapenari edo lan-kontratuari dagokion lanpostu funtzionalaren arabera sailkatutako lanpostua betetzen.

d) Gutxienez urtebetez betetzea zerbitzu-eginkizunean esleitu zaion lanpostua edo funtzioak, baldin eta izendapen berria aurreko izendapena eta berehala ezarri bada. Baldintza hori ez da aplikatuko, baldin eta aurreko izendapena langilearen ukapenez besteko arrazoiren baten ondorioz amaitu bada edo nahitaezko zerbitzu-eginkizun bat izan bada.

e) Lanpostuaren baldintzak betetzea, hizkuntza-eskakizuna eta ezagutza zehatzak barne, lanpostuak halakorik eskatzen badu.

2. Aurreko atalean zerrendatutako baldintza berberak eskatuko dira nahitaezko zerbitzu-eginkizunak izendatzen direnerako, d) paragrafoan ezarritako salbuespenarekin. Inola ere ez zaie halakorik ezarriko Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuaz besteko administrazioetako langile finkoei.

3. Baldintzak zerbitzu-eginkizuna ezartzen den egunaren hurrengoan bete beharko dira. Hala ere, borondatezko zerbitzu-eginkizunaren esleipena zerrendak egiteko deialdi baten prozeduran ezartzen bada, eskabideak aurkezteko epearen azken eguna izango da baldintzak betetzeko erreferentzia-data.

Kargua hartzeko egunean baldintza guztiak betetzen ez dituzten pertsonek ezingo dute lanpostua bete. Borondatezko zerbitzu-eginkizunen kasuan, baldintzak betetzen ez badira, berau betetzeko prozesuaren berezko edozein eskubide galduko da.

94. artikulua. Prozedura

1. Borondatezko zerbitzu-eginkizunak betetzeko beharrizanen (lanpostuen nahiz funtzioen) prozedurak, edonola ere, bermatu egin beharko du lanpostuok

82

Page 83: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

modu azkarrean estaltzen direla, zerbitzu publikoa edo langileen lan-baldintzak kaltetu gabe. Era berean, bete nahi den lanpostuaren baldintzak zaindu beharko dira.

2. Azkartasun hori bermatzen baldin bada, prozesura deialdi publikoaren ostean egindako zerrenden bidez izapidetu ahalko da. Edonola ere, 87. artikuluan behin-behineko barne-sustapeneko sistemaren prozedurari dagokionez araututakoa aplikatuko da.

3. Nahitaezko zerbitzu-eginkizunak Zuzendaritza Nagusiak onartzen dituen irizpide eta prozeduraren arabera esleituko dira. Irizpideak izendapenaren hartzaile izan daitezkeen pertsonen egoera objektiboak eta bete beharreko lanpostuaren edo funtzioen beharrizan eta ezaugarri bereziak oinarri hartuta ezarriko dira. Lanpostuak borondatezko zerbitzu-eginkizunaren bidez betetzeko zerrendak erabili ahalko dira, baldin eta pertsona nahitaezko modalitatearen ondoreetarako onartutako irizpideak aplikatuta aukeratzen bada.

Nahitaezko zerbitzu-eginkizunerako izendatzeko prozeduran pertsona interesdunaren alegazioen eta entzunaldiaren izapideak beteko dira.

95. artikulua. Zerbitzu-eginkizunak amaitzeko arrazoiak

Zerbitzu-eginkizunak amaitu egingo dira, halako arrazoiren bat tartean bada:

a) Zerbitzu-eginkizuna ezartzeko premia eta beharrizana desagertzea.

b) Lanpostua arauz betetzea, zerbitzu aktibora sartzeko behin-behineko atxikipena barne, zerbitzu-eginkizuna lanpostu huts bat betetzeko ezarri bada.

c) Erreserbatu den lanpostuaren titularra bere kargura itzultzea, zerbitzu-eginkizuna erreserbatutako lanpostu bat betetzeko esleitu bada.

d) Zerbitzu-eginkizunean izendatutako pertsonak uko egitea, administrazioak onartuta. Nahitaezko zerbitzu-eginkizunean ezingo da ukapenik onartu.

e) Zerbitzu-eginkizunaren aldia, eta, hala badagokio, luzapenarena igarotzea.

f) Lanpostua ezabatzea.

g) Berariaz baliogabetzea, egintza arrazoituaren bidez eta pertsona interesdunari entzunaldi-izapidea eskaini ondoren. Nolanahi ere, beste lanpostu funtzional batera lekualdatzeko arrazoiak baliogabetzeko arrazoi justifikatutzat joko dira, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arauaren 6. atalean ezarritakoaren arabera.

h) Zerbitzu-eginkizunean izendatutako pertsonak langile finkoaren izaera galtzea.

83

Page 84: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

3. atala. Zerbitzu-eginkizuneko beste modalitate batzuk

96. artikulua. Zerbitzu-eginkizunak beste administrazio publiko batean

1. Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuak baimena eman ahalko die bere langile finkoei, borondatezko zerbitzu-eginkizunean beste administrazio publiko bateko lanpostu bat bete dezaten, lanpostu hori Osasun Sistema Nazionalekoa izan ala ez. Baimena urtebetekoa izango da, eta iraupen bereko aldietan luzatu ahalko da.

2. Zuzendaritza Nagusiaren ardura izango da zerbitzu-eginkizunak baimentzea, eta, hala badagokio, luzapena bera ere baimentzea, izendapenerako proposatutako pertsona atxikita dagoen zerbitzu-erakundeko zuzendari gerenteari entzun ondoren.

3. Langileak jatorrizko lanpostua erreserbatzeko eskubidea edukiko du, baimendutako aldi osoan zehar, betiere haren titularra baldin bada.

4. Zerbitzu-eginkizuna esleitzeko prozedura xede-administrazio publikoak ezarrita duena izango da. Hala ere, baimena emateko xede-administrazio publikoaren aurretiazko jakinarazpena jaso behar izango da, erakunde publikoko langileak zerbitzu-eginkizuna onartu baino lehen.

5. Zerbitzu-eginkizunak beste administrazio publikoren batean betetzen diren bitartean, langileek azken administrazio horren lan-baldintzak izango dituzte, karrera profesionalari edo zerbitzutik kentzeko diziplina-zehapenari dagokienez salbu. Benetan bete duten lanpostuaren ordainsariak jasoko dituzte, xede-administrazioaren kargura.

6. Zerbitzu-eginkizuna ezarritako epea edo haren luzapena amaitzean bukatuko da, xede-administrazio publikoak erabakita, aplikatu beharreko araudian ezartzen diren amaiera-arrazoien ondorioz, eta Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuak emandako baimena berariaz eta modu arrazoituan baliogabetu delako.

7. Zerbitzu-eginkizuna amaitutakoan, langilea berehala itzuliko da lanpostu erreserbatura. Jatorrizko lanpostua erreserbatuta ez badauka, haren titularra ez delako, behin-behineko atxikipenaren bidez itzuliko da, 99. artikuluan araututakoaren arabera.

97. artikulua. Zerbitzu-eginkizunak lankidetza-programetan

1. Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuak bere langile finkoei baimena eman ahalko die erakundeen, entitateen edo gobernuen zerbitzurako lankidetza-programetan parte har dezaten, betiere langileak horretarako borondatea badauka, xede-erakundea eta Osakidetza - Euskal osasun zerbitzua interesatuta badaude, eta programaren ardura duen erakundeak dagokion lanbidea betetzeko beharrizan hori justifikatu baldin badu.

84

Page 85: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

2. Iraupena lankidetza-helburuen arabera ezarriko da, baina, edonola ere, ezingo da bi urtetik gorakoa izan. Luzapena baimendu ahalko da, aldi berean eta behin bakarrik, ezohiko egoerak baldin badaude, erakunde arduradunak behar bezala justifikatuta, eta Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-beharrizanek hala ahalbidetzen badute.

3. Langileak Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuan bere jatorrizko lanpostua erreserbatzeko eskubidea izango du, baimendutako aldi osoan zehar, haren titularra baldin bada.

4. Prozedura langileak eskatuta hasiko da, eskari egokia bere zerbitzu-erakundeko zuzendari gerenteari zuzenduta, eta eskatzen duen eskubidearen egiaztagiriak aurkeztuta, programaren erakunde arduradunak igorri behar duena barne. Zuzendaritza Nagusiaren ardura izango da zerbitzu-eginkizunak, eta, hala badagokio, horien luzapena baimentzea, dagokion zuzendari gerenteari entzun, eta, hala badagokio, beharrezko den informazio eta dokumentazio oro jaso ondoren, interesdunaren edo programaren ardura duen erakundearen aurrean.

5. Zerbitzu-eginkizuna baimentzen duen ebazpenak haren ordainsari-ondoreak zehaztuko ditu. Orokorrean, ordainsaria lankidetza-zereginak agindu dituen erakunde, entitate edo gobernuaren kargura izango da, baina, salbuespen-kasuetan, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuak lanpostuaren oinarrizko ordainsariak ordaindu ahalko ditu, pertsona eskatzaileak emango duen lankidetzaren ezaugarriak kontuan hartuta.

6. Zerbitzu-eginkizuna bukatuko da ezarritako epea edo haren luzapena amaitzean; agindua ezarri duen erakunde, entitate edo gobernuak hala erabakitzean; eta Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuak emandako baimena berariaz eta modu arrazoituan baliogabetzean.

7. Zerbitzu-eginkizuna amaitutakoan, langilea berehala itzuliko da lanpostu erreserbatura. Jatorrizko lanpostuaren gaineko erreserbarik edukiko ez balu, haren titularra ez delako, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzura sartzeko behin-behinean atxikiko da, 99. artikuluan araututakoaren arabera.

98. artikulua. Programa, proiektu edo planak martxan jartzeko, edo lanpostu bati berariaz esleitu gabeko funtzio bereziak betetzeko zerbitzu-eginkizuna

1. Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko langile finkoak zerbitzu-eginkizunean izendatu ahal izango dira, programa, proiektu edo planen esparruan zereginak betetzeko, bai eta lanpostu bati berariaz esleitu ez zaizkion funtzio bereziak betetzeko ere.

2. Aurreko zenbakian aurreikusitako kasuen aplikazio-eremua Osakidetza - Euskal osasun zerbitzua, espainiar estatuaren lurralde barruko administrazio publikoak, eta agintari publikoen menpeko erakundeak izan ahalko dira.

85

Page 86: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

3. Proiektu, programa edo planak administrazioko gobernu-organoak edo deialdia egin duen erakunde publikoko organo eskudunak onartuta egon beharko dira.

4. Artikulu honetan araututakoaren ondoreetarako, lanpostu bati berariaz esleitu gabeko funtzio bereziak izango dira langileak hautatu eta lanpostuak betetzeko kide anitzeko organoetako kideen berezko funtzioak, baldin eta dagokion organoak izaera iraunkorra baldin badu.

5. Deialdia egin duen administrazioak edo erakundeak ezarriko ditu esleituko diren funtzioak, lanpostuak betetzeko baldintzak, eta ordainsariak.

6. Zerbitzu-eginkizunak gehienez ere bi urteko iraupena izango du, eta beste bi urtez luzatu ahalko da, izendapena arrazoitu zuten beharrizanak oraindik ere hor daudela justifikatu ondoren.

7. Langileak Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuan bere jatorrizko lanpostua erreserbatzeko eskubidea izango du, baimendutako aldi osoan zehar, haren titularra baldin bada.

8. Zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozedura deialdia egin duen erakunde publikoak edo administrazioak ezarritakoa izango da. Baldintza hori Osakidetza - Euskal osasun zerbitzutik kanpoko erakunde bati ezartzen bazaio, azken horren baimena jasotzeko, xede-erakunde publikoaren edo -administrazioaren aurretiazko komunikazioa jaso behar izango da. Halaber, erakunde publikoko langileak zerbitzu-eginkizuna onartu baino lehen eman beharko da baimena.

9. Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiaren ardura izango da zerbitzu-eginkizuna, eta, hala badagokio, haren luzapena baimentzea, izendapenerako proposatutako pertsona atxikita dagoen zerbitzu-erakundeko zuzendari gerenteari entzun ondoren.

10. Zerbitzu-eginkizunean dagoen bitartean, langileak xede-administrazioak edo -erakunde publikoak ezartzen dituen lan-baldintzak bete beharko ditu, karrera profesionalari eta zerbitzutik bereizteko diziplina-zehapenari dagokienez salbu. Dagozkion ordainsariak xede-erakundearen edo -administrazioaren kargura jasoko dira.

11. Zerbitzu-eginkizuna ezarritako epea edo haren luzapena amaitzean bukatuko da, xede-administrazioak edo -erakunde publikoak arrazoitutako erabakiaren bidez, eta Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuak emandako baimena berariaz eta modu arrazoituan baliogabetuta.

12. Zerbitzu-eginkizuna amaitutakoan, langilea berehala itzuliko da lanpostu erreserbatura. Jatorrizko lanpostuaren gaineko erreserbarik edukiko ez balu, haren titularra ez delako, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzura sartzeko behin-behinean atxikiko da, 99. artikuluan araututakoaren arabera.

4. atala. Behin-behinean atxikitzea

86

Page 87: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

99. artikulua. Aplikazio-eremua eta araubide orokorra

1. Osakidetza - Euskal osasun zerbitzura lan-harreman finkoaren bidez lotutako pertsonak behin-behinean atxikiko dira erakunde publikoko lanpostu batera, honako kasu hauetan:

a) Lehiaketan edo izendapen askean eskuratutako lanpostutik mugiarazi badira, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komuneko 6. atalean aurreikusitako kausaren batean oinarrituta.

b) Izendapen askean lortutako lanpostua modu diskrezionalean utzi badute.

c) Lehiaketa edo izendapen aske bidez eskuratutako lanpostua betetzeari uko egin badiote. Ukapena ontzat eman beharko du izendapena egin zuen organoak.

d) Betetzen ari den lanpostua ezabatu bada, dekretu honen 81. artikuluan aipatzen den giza baliabideen berresleipenerako neurriaren arabera salbu.

e) Zerbitzu aktibora itzultzen badira behin-behinean, zerbitzu aktiboa ez den beste administrazio-egoera batetik, lanpostu-erreserbarik tartean ez denean.

f) Desgaitasunaren ondorioz galdu den estatutupeko langile finkoaren izaera berreskuratzen bada, Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean araututako arauen arabera desgaitasuna aitortu zen dataren hurrengo bi urteen barruan egindako berrikuspenean.

Beste edozein arrazoiren baten bidez galdutako estatutupeko langile finkoaren izaera berreskuratzeak aldi berean eragingo du pertsona interesdunari aitortzea interes partikularren zioz borondatezko eszedentzia-egoera. Zerbitzu aktibora itzuliko da, deitzen den hurrengo lekualdaketa-lehiaketan parte hartzeaz gain, eszedentzian itzultzeko behin-behineko atxikipena ezarri delako, e) epigrafean araututakoaren arabera. Ondore horretarako, ez da eskatuko legez aipatu eszedentzia-egoerarako ezartzen den gutxieneko iraunaldia.

g) Behin-behineko atxikipenean betetzen duen lanpostua galdu bada, halako arrazoiren bat tartean izanda:

1- Lanpostua gordeta duen langilea zerbitzu aktibora edo lanpostura itzultzea.

2- Lanpostua arauzko prozesu batean betetzea, behin betiko.

3- Beste lanpostu batera pasatzea, behin-behinean edo behin betiko, edo zerbitzu aktiboa ez den beste administrazio-egoera batera.

2. Lanpostutik mugiarazi, kargua utzi, lanpostua ezabatu, desgaitasunaren zioz galdutako estatutupeko langile finkoaren izaera berreskuratu eta behin-

87

Page 88: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

behineko atxikipena galdu dela-eta ezarri den behin-behineko atxikipenak, beste lanpostu bat eskuratu ez badu, kasu hori gertatu den dataren hurrengo egunean izango ditu ondorioak.

Karguari uko egiten bazaio, behin-behineko atxikipenaren ondorioak ukapena onartu den data eta hurrengo egunetik aurrera hasiko dira.

Zerbitzu aktibora behin-behinean itzuliz gero, behin-behineko atxikipenaren ondorioak lanpostua hutsik egotearen araberakoak izango dira, hurrengo artikuluan araututakoaren arabera.

3. 1. zenbakian zerrendatutako kasuren batean dagoen langilea behin-behinean egongo da atxikita zerbitzuak ematen dituen osasun-arlo berean dagoen oinarrizko lanpostu batera, betetzen duen lanpostuaren talde profesional, kategoria eta espezialitate berean.

Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiak onartuko ditu destinoa behin-behineko atxikipenean esleitzeko aplikatu beharreko irizpideak eta prozedurak.

4. Langileak, behin-behinean atxikita dagoen bitartean, betetzen duen lanposturako ezarritako ordainsariak jasoko ditu, aitortuta dauzkan karrerako osagarria eta antzinatasuna ezertan eragotzi gabe.

Behin-behineko atxikipena jatorrizko lanpostua ezabatzearen edo edukia eraldatu delako lanpostutik mugiaraztearen ondoriozkoa bada, ezingo du bere lanpostuari dagozkion ordainsariak baino baxuagoak jaso.

5. Lanpostua ezabatu delako edo jatorrizko lanpostuaren edukia aldatuta lanpostutik mugiarazi delako behin-behinean atxikita dagoen pertsonak lehentasunezko eskubidea edukiko du egiten den hurrengo lekualdaketa-lehiaketan, eta, behin bakarrik, jatorrizko lanpostua dagoen udalerri berean deitutako destinoa eskuratzeko.

100. artikulua. Zerbitzu aktibora itzultzeagatik behin-behinean atxikitzea

1. Orokorrean, lanpostua erreserbatuta ez duen zerbitzu aktiboaz besteko administrazio-egoeran dauden estatutupeko langileak zerbitzu aktibora itzuliko dira, hala badagokio ezarritako iraunaldia bete ondoren, Osasun Sistema Nazionalean sartutako osasun-zerbitzuetako edozeinek deitutako lekualdaketa-lehiaketa batean parte hartuta.

Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko langileak funtzionario edo lan-kontratudun legez itzuliko dira, orokorrean, erakunde publikoak deitu dituen lekualdaketa-lehiaketetan parte hartuta.

2. Aurreko atalean aurreikusitako bidearen izaera orokorra galarazi gabe, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko langileak, beren lan-harremanaren izaera edozein izanda ere, behin-behinean itzuli ahalko dira zerbitzu aktibora. Behin-behineko atxikipena gauzatzeko, itzultzeko eskatu duen pertsona

88

Page 89: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

eskatzailearen izendapenari edo lan-kontratuari dagokion lanpostu funtzional beraren arabera sailkatutako lanpostu erreserbatua edo lanpostu hutsa egon beharko da, lanpostu-erreserbarik gabeko zerbitzu aktiboaren besteko egoerara pasatzea aitortu zuen zerbitzu-erakundearen osasun-eremuan.

3. Behin-behineko atxikipenaren sistemaren bidez bete diren lanpostuak atxikipena onartu ondoren deitzen den lehenengo lekualdaketa-deialdian jasoko dira, eta, horiek betetzen dituzten langileei dagokienez, dekretu honen 54. artikuluan ezarritako ondorioak izango ditu.

4. Egoerek horrela aholkatzen dutenean, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuak, aipatutako bideetako edozein erabiliz, zerbitzu aktibora itzultzen den profesionalari aukera eman ahalko dio ondorengo programa zehatza egiteko: prestakuntza osagarrikoa edo, bere lana egoki egiteko eta izendapenari dagozkion eginkizunak eta funtzioak bete ahal izateko ezagutzak, teknikak, trebetasunak eta gaitasunak eguneratzekoa. Programa horretan parte hartzeak ez du eraginik izango langilearen egoeran zein eskubide ekonomikoetan.

5. atala. Funtzioak behin-behinean betetzea

101. artikulua. Kategoria baxuagoko edo altuagoko funtzioak betetzea

1. Kategoria baxuagoko edo altuagoko funtzioak betetzea da langile finkoak beren lanpostua ez den lanpostu bateko funtzioak betetzeko izendatuak izateko sistema, ahal dela udalerri berean eta izendatutako pertsonak duena baino kategoria beheragoko edo goragoko batean.

Beharrizan edo premia bereziko arrazoiak egon beharko dira tartean, beste sistema batzuk (behin-behinekoak edo behin betikoak) erabiltzea aholkatzen ez dutenak.

Kategoria baxuagoa edo altuagoa ezartzeko, lanpostua eskuratzeko eskatzen den titulazioaren maila akademikoa hartu beharko da abiapuntutzat, pertsona izendatuak betetzen duen lanpostura sartzeko egiaztatu behar izan zuen titulazio-mailari dagokionez.

2. Izendapena nahitaezkoa izango da, eta ezingo da ukapenik aurkeztu, kausa justifikaturik ez badago, izendapena onartu zuen organoak hala antzeman eta onartu duena.

3. Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuak ezarriko du atxikipenaren gehieneko iraupena. Halaber, pertsona aukeratzeko irizpideak ezarriko ditu, eta, irizpide horiek objektiboak, eta, hala badagokio, neurtzeko modukoak izango dira. Izendapenaren hartzaile izan ahalko dira soilik bete beharreko funtzioen lanposturako baldintza guztiak betetzen dituzten pertsonak.

4. Izendatutako langileak bere jatorrizko lanpostua gordeta edukiko du, eta haren gaineko eskubide guztiei eutsiko die. Funtzioen esleipenaren iraupena

89

Page 90: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

igarotakoan, edo, haren aurretik, berau arrazoitu zuten premia edo beharrizan bereziko arrazoiak desagertu badira, zuzenean itzuliko dira gordetako lanpostura.

5. Kategoria baxuagoko edo altuagoko funtzioak betetzen dituen bitartean, izendatutako pertsonak esleitutako lanpostuari dagozkion ordainsariak jasoko ditu, bai eta aitortuta dauzkan karrerako osagarria eta antzinatasuna ere. Inola ere ez dira izango jasotzen dituen ordainsariak bere jatorrizko kategorian ezarritakoak baino baxuagoak.

Antzinatasunaren ondoreetarako, emandako zerbitzuen aldia jatorrizko kategoriarako ezarritako zenbatekoaren arabera zenbatuko da.

Hala ere, emandako zerbitzuak, behar bezala ziurtatuak, betetako funtzioei dagokien lanpostu funtzional berera sartzeko prozeduretan baloratuko dira, deialdian ezartzen denaren arabera.

IV. KAPITULUA. Lanpostua beste mugikortasun-arrazoi batzuen ondorioz betetzea

102. artikulua. Genero-indarkeriaren ondorioz lanpostuz aldatzea

1. Genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeek ezinbestekoa badute lan egiten zuten udalerria uztea, pertsona horiek talde profesional, kategoria eta espezialitate bereko beste lanpostu batera lekualdatuak izateko eskubidea izango dute, hori izango baita pertsona horiei babes eraginkorra emateko eta gizarte-laguntza osorako duten eskubidea erabiltzeko bideetako bat. Aurrez betetzen zuten lanpostuaren antzeko ezaugarriak izan behar ditu lanpostu berriak, eta ez du izan beharrik derrigorrean bete beharreko lanpostu hutsa.

Hala ere, lanpostu huts batera lekualdatu ahalko da, berau betetzeko eskatzen diren ezagutza zehatzak edo hizkuntza-eskakizuna bere jatorrizko lanposturako eskatu ez diren arren, baldin eta langileak horiek betetzen dituela egiaztatzen badu eta berariaz ados dagoela azaltzen badu.

2. Genero-indarkeriaren ondorioz mugitzeko eskubidea izango dute Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko emakumezko langile guztiek, erakunde publikoarekin duten zerbitzu-harremanaren izaera juridikoa eta haren iraupena edozein izanda ere. Hala ere, lanpostu berri batera lekualdatzeak ez du aldatuko harremanaren izaera, ez eta behin-behineko edo behin betiko harremana ere.

3. Arrazoi horren ondorioz mugitzea nahitaezko lekualdaketa dela ulertuko da.

4. Eskubide hori aitortzea eragiten duen indarkeria-egoera biktimaren aldeko babes-aginduaren bidez egiaztatuko da, edo, salbuespen-kasuetan, agindu hori eman bitartean, Ministerio Fiskalaren txostenaren bidez. Txosten horretan,

90

Page 91: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

eskatzailea genero-indarkeriaren biktima dela dioten zantzuak daudela jaso beharko da.

5. Prozedura emakumeak eskatuta hasiko da. Eskabidea beren lanpostuari dagokion zerbitzu-erakundeko zuzendari gerenteari zuzenduko zaio, eta aurreko paragrafoan adierazten diren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira. Eskabidean, interesdunak zein udalerritan lan egiteko prest dagoen adieraziko du.

6. Eskabidea aurkeztean, zuzendari gerentea behartuta egongo da eskatzaileari bere lana egiten ari den udalerri berean dauden edo berariaz interesatzen zaizkion udalerrietan dauden lanpostu hutsak jakinaraztera.

Halaber, interesdunak eskatu dituen udalerrien eremu geografikoan dauden zerbitzu-erakundeen zuzendari gerenteek ere bete beharko dute betebehar hori.

7. Prozedurak eta jarduerek genero-indarkeriarekin biktima izan diren emakumeen intimitatea babestuko dute, batez ere, beren datu pertsonalak, beren ondorengoenak eta beren zaintza edo babespean dagoen beste edozeinenak.

Izaera pertsonala duten datuak datu pertsonalak babesteko araudian ezarritakoaren arabera tratatuko dira, eta beren izaerari dagozkien segurtasun-neurriak eta babes-maila jasoko dituzte. Hala badagokio, beharrezko diren datu-fitxategiak sortuko dira.

8. Zuzendaritza Nagusiak jarduteko prozedura, irizpide eta mekanismoak ezarri ahalko ditu, babes-beharrizanei azkar eta eraginkortasunez erantzuteko. Araudiak une oro beteko du dekretu honetan araututakoa eta enplegu publikoaren gaineko araudiak genero-indarkeriaren biktima den emakumea babeste aldera xedatutakoa.

103. artikulua. Indarkeria terroristaren ondorioz lanpostuz aldatzea

1. Terrorismoaren biktimak aintzatetsi eta haiei osoko babesa emateko irailaren 22ko 29/2011 Legearen 35. artikuluan xedatutakoa betez, 4.1 eta 5. artikuluarekin lotuta, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko langileek ekintza terroristen ondorioz kalte pertsonal, fisiko edo psikikoak edo mehatxuak jaso badituzte, beren talde profesional, kategoria eta espezialitate bereko beste lanpostu batera lekualdatuak izateko eskubidea izango dute, betetzen duten lanpostuaren antzeko ezaugarrietan, lanpostua bete beharreko lanpostu hutsa bada.

Aipatu 35. artikuluaren 2. zenbakian ezarritakoaren arabera, mugikortasun geografikorako eskubidea erabiltzen denean, eskubidea baliatzen duen pertsonaren ezkontideak edo antzeko afekzio-harremana duen pertsonak, erakunde publikoko langilea bada, bere talde profesional, kategoria eta espezialitate bereko lanpostu bat betetzeko lehentasunezko eskubidea edukiko du, betetzen duen lanpostuaren antzeko ezaugarrietan, baldin eta bete

91

Page 92: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

beharreko lanpostu hutsa eskubidea duen eskatzaileari egokitzen zaion udalerri berean badago.

2. Lekualdatzeko eskubidea aitortzearen helburua biktima aitortu izan diren pertsonen osotasuna babestu eta gizarte-laguntza erraztea izango da, arauz ezarritako eran.

3. Indarkeria terroristaren ondorioz lanpostua aldatzeko eskubidea baliatzearen ondoriozko lekualdaketak ez du aldatuko eskubide hori baliatzen duen pertsonaren lan-harremanaren izaera juridikoa, ez eta haren behin-behineko edo behin betiko izaera ere.

4. Arrazoi horren ondorioz mugitzea nahitaezko lekualdaketa dela ulertuko da.

5. Eskubide hori aitortzeko eskatzen duen pertsonak indarkeria-egoera egiaztatu beharko du, terrorismoaren biktimak aintzatetsi eta haiei osoko babesa emateko irailaren 22ko 29/2011 Legean ezarritako eran.

Halaber, ezkontidearen edo antzeko afekzio-harremanaren bidez lotutako pertsonaren izaera egiaztatu beharko da, egoera hori balizko moduan egiaztatzen duen agiri ofizialaren bidez.

6. Prozedura terrorismoaren biktimaren izaera aitortuta daukan pertsonak eskatuta hasiko da. Eskabidea beren lanpostuari dagokion zerbitzu-erakundeko zuzendari gerenteari zuzenduko zaio, eta aurreko paragrafoan adierazten diren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira. Eskabidea egiten duenak bere lana zein udalerritan egiteko prest dagoen adieraziko du.

7. Eskabidea aurkeztean, zuzendari gerentea behartuta egongo da eskatzaileari bere lana egiten ari den udalerri berean dauden edo berariaz interesatzen zaizkion udalerrietan dauden lanpostu hutsak jakinaraztera.

Halaber, interesdunak eskatu dituen udalerrien eremu geografikoan dauden zerbitzu-erakundeen zuzendari gerenteek ere bete beharko dute betebehar hori.

8. Prozedurak eta jarduerek inplikatutako pertsonen intimitatea babestuko dute, batez ere beren datu pertsonalak, datu pertsonalak babesteko araudian ezarritakoaren arabera.

104. artikulua. Osasunaren ondorioz lanpostuz aldatzea

1. Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko langile publikoak beste lanpostu batera atxikita egon ahalko dira, osasun-egoeren ondorioz beren lanpostuaren berezko funtzioak betetzeko eragozpenak edo zailtasun larriak badituzte, eta lanpostua bera edo haren lan-baldintzak ezin badira egokitu, edo, egokitu arren, zailtasun horiek jarraitu egiten badute.

92

Page 93: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

Ondorio horietarako, osasunarekin lotutako alderdiak izango dira, lanpostua betetzetik kanpo dauden arrazoiez gain, lanpostuan jarduteko arriskuak eta patologiak.

2. Lekualdatzeko, lanpostu hutsa edo erreserbatua egon beharko da jatorrizko lanpostuaren talde funtzional, kategoria edo espezialitate berean, haren ezaugarri antzekoak dituena eta bete beharrekoa dena. Eragindako pertsonak lanpostuaren baldintza guztiak bete beharko ditu.

3. Lekualdaketa behin-behinekoa izango da, eta berau arrazoitu zuen kausak irauten duen bitartean iraungo du. Edonola ere, aldizka berrikusiko da. Maiztasun hori Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak ezartzen duena izango da, eta ezingo da urtebetetik gorakoa izan.

Neurria aldi baterako lan-harremana duen pertsona baten harira ezartzen denean, izendapena edo behin-behineko lan-kontratua amaitzean bukatuko da lekualdaketa.

Pertsona interesdunak xede-lanpostua betetzen duen bitartean, jatorrizko lanpostua gordeko zaio, eta lekualdaketa eragin zuen osasun-arrazoia desagertu bezain azkar itzuliko da hara.

4. Prozedura langileak eskatuta hasiko da; bere lanpostuari dagokion zerbitzu-erakundeko zuzendari gerenteari bidaliko dio eskaera. Txosten medikoak edo alegatzen duen osasun-arrazoia baloratzeko beste agiri batzuk aurkeztu ahalko ditu. Prozedura izapidetzean, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak esku hartuko du, eta bere ardura izango da txostenak eta eskatzaileak aurkeztutako gainerako agiri medikoak baloratzea, bai eta egokiak diren probak egin, eta, azkenean, irizpena ematea ere.

5. Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiak arautuko ditu osasun-arrazoien ondorioz lanpostuz aldatzeko kontrol-mekanismoak, irizpideak eta prozedura.

6. Prozedurak eta jarduerek eragindako pertsonaren intimitatea babestuko dute, batez ere bere datu pertsonalak, eta horiek datu pertsonalak babesten dituen araudiaren arabera tratatuko dira.

105. artikulua. Amatasuna babesteko lanpostuz aldatzea

1. Haurdun dagoen emakumeak, edo bularreko haurra duenak, beste lanpostu batera aldatzeko eskubidea edukiko du, bere lana egiteak eragin negatiboa badauka bere osasunean, fetuarenean edo bularreko haurrarenean. Eskubide hori aitortzeko, artikulu honetan ezarritako baldintzak bete beharko dira, eta agindu honetan arautzen den tratamendua jasoko du.

Lan-harremanaren izaera juridikoa eta emakumea Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuarekin lotzen duen harreman finko edo aldi baterakoa gorabehera ezarriko da aitorpena.

93

Page 94: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

2. Langilea beste lanpostu batera aldatu ahalko da, betetzen duen lanpostuaren baldintzak edo denbora egokitu ezin badira, edo, egokitu arren, beren lanpostuaren lan-baldintzek lehen aipatutako osasuna kaltetzea eragiten badute.

3. Lekualdaketa behin-behinekoa izango da, babes-neurria justifikatu zuten arrazoiek irauten duten bitartean. Langileak jatorrizko lanpostua erreserbatzeko eskubidea edukiko du, eta lanpostu horretara itzuliko da arrazoi horiek desagertu bezain pronto, edo, hala badagokio, dagozkion baimenak edo lizentziak amaitu direnean.

4. Xede-lanpostua hutsik edo erreserbatuta egon ahalko da. Azken kasuan, erreserbarako eskubidearen iraupenak haurdun edo edoskitzen dagoen emakumea babesteko aldia estali beharko du.

Lanpostua betetzen ari den karguaren talde profesional, kategoria eta espezialitate berekoa izango da, eta antzeko ezaugarriak eduki beharko ditu. Nolanahi ere, langileak lanpostuaren baldintzak bete beharko ditu.

Ahal dela, langileari bere jarduera betetzen duen zentro berean esleitu zaio lanpostua. Halakorik egin ezin bada, udalerri bereko beste zentro batzuetan dauden lanpostuak hartuko dira kontuan, eta, halakorik ezean, hurbilen dauden udalerrietakoak, langilea ados baldin badago.

Irizpide horien arabera destinoa ezarri ezin bada, langilea beste talde profesional edo kategoria bateko lanpostu batera lekualdatu ahal izango da, betiere lanpostuaren baldintzak betetzen baldin baditu. Hala ere, bere jatorrizko lanpostuaren ordainsariak jasotzeko eskubidea edukiko du. Azkenik, lekualdatu ezin bada, zerbitzu-harremana eten egingo da, haurdunaldian arriskua eragiten duelako, eta kontzeptu horretarako ezarritako prestazio ekonomikoa jasoko du.

5. Prozedura emakumeak eskatuta hasiko da; bere lanpostuari dagokion zerbitzu-erakundeko zuzendari gerenteari bidaliko dio eskaera. Txosten medikoak eta babes-beharrizana baloratzeko balio duten beste agiri batzuk aurkeztu ahal izango dira. Prozedura izapidetzean, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak esku hartuko du. Bere ardura izango da txostenak eta eskatzaileak aurkeztutako gainerako agiri medikoak baloratzea, bai eta egokitzat jotzen dituen probak egin, eta, azkenean, irizpena ematea ere.

6. Prozedurak eta jarduerek lekualdaketa eskatu duen emakumearen intimitatea zainduko dute, batez ere bere datu pertsonalak, eta, hala badagokio, bere seme-alabenak, eta datuetan agertzen diren beste pertsonenak.

106. artikulua. Laneko jazarpenaren edo lantokiko beste indarkeria-arrazoi batzuen ondorioz lanpostuz aldatzea

1. Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko langile publikoak beste lanpostu batera atxiki ahalko dira, beren lana egiten ari diren bitartean laneko jazarpen, mehatxu edo antzeko indarkeria-kausaren bat jasan badute, betiere berau

94

Page 95: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

izapidetzean egoera behar bezala egiaztatuta badago eta ezin bada kausak ezabatzeko beste neurririk ezarri.

Neurria ezartzeak ez du inola ere esan nahi laneko jazarpenaren, mehatxuaren edo indarkeriaren errudun izan daitezkeen pertsonen aurrean egokitu ahal diren diziplina-ekintzak galarazten direnik.

2. Lekualdatzeko, jatorrizko lanpostuko talde funtzional, kategoria eta espezialitate berean lanpostu huts edo erreserbatu bat egon beharko da, jatorrizkoaren antzeko ezaugarriak dituena eta bete beharrekoa dena. Lanpostua udalerri desberdinean egon beharko da, edo udalerri berean, baina beste lantoki batean. Eragindako pertsonak lanpostuaren baldintza guztiak bete beharko ditu.

3. Lekualdaketa behin-behinekoa izango da, eta berau arrazoitu zuen kausak irauten duen bitartean iraungo du.

Neurria aldi baterako lan-harremana duen pertsona baten harira ezartzen denean, izendapena edo behin-behineko lan-kontratua amaitzean bukatuko da lekualdaketa.

Pertsonak xede-lanpostua betetzen duen bitartean, jatorrizko lanpostua gordeko zaio, eta lekualdaketa eragin zuen jazarpena edo indarkeria desagertzen den bezain laster itzuliko da bere lanpostura.

4. Prozedura langileak eskatuta hasiko da; bere lanpostuari dagokion zerbitzu-erakundeko zuzendari gerenteari bidaliko dio eskaera. Perituen edo medikuen txostenak edo antzeko batzuk aurkeztu ahalko dira, bai eta alegatzen duen indarkeria edo jazarpena baloratzeko balio dezaketen beste agiri batzuk ere.

5. Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiak arautuko ditu laneko jazarpenaren edo lantokiko beste indarkeria-arrazoi batzuen ondorioz mugikortasuna ahalbidetzeko kontrol-mekanismoak, prozedura eta irizpideak. Prebentzio Zerbitzuari esleitu ahalko dizkio funtzioak, arrazoi horien ziozko mugikortasun-eskabideak baloratzeko organo tekniko iraunkorrak ezarri ahalko ditu, eta egokitzat jotzen dituen tresnak gaitu ahalko ditu. Zuzendaritza Nagusiak araututakoa aplikatuko dute erakunde publikoko zerbitzu-erakunde guztiek.

6. Prozedurak eta jarduerek eragindako pertsonaren intimitatea babestuko dute, batez ere bere datu pertsonalak, eta horiek datu pertsonalak babesten dituen araudiaren arabera tratatuko dira.

107. artikulua. Nahitaez lekualdatzeko diziplina-zehapenaren ondorioz lanpostuz aldatzea

1. Enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuaren legearen testu bategina onesten duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 96. artikuluan tipifikatutako nahitaezko lekualdaketaren zehapena garatuz, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko langileak, diziplina-espedientearen

95

Page 96: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

ostean nahitaez lekualdatzeko zehapena jaso duenak, diziplina-prozedura eragiten duten gertaerak egiteko unean zuen lanpostua utzi beharko du, eta, zehapena betetzen hasten denean, bere talde profesional, kategoria eta espezialitate bereko lanpostu batera atxikiko da.

2. Zehapena betetzen ari den aldian, ezingo du parte hartu utzarazi zioten lanpostu hori betetzeko prozesuetan eta, osasun-arloa edo zerbitzu-erakundea aldatzera zigortua izan bada, ezta arlo edo erakunde horretako lanpostuak betetzeko prozesuetan ere.

3. Zehapena betetzen amaitu denean, langilea berriz ere atxikiko da nahitaez lekualdatzeko diziplina-zehapena aplikatu aurretik betetzen ari zen lanpostura, baldin eta haren titularra bada. Salbuespena izango da zehapenak lanpostua behin betiko utzi beharra eragitea.

Jatorrizko lanpostuaren titularrak ez diren langile finkoak behin-behinean atxikita geratuko dira, dekretu honen 99. artikuluan ezarritako arauen arabera. Lan-harremana aldi baterakoa bada, jatorrizko lanposturako atxikipena galtzeak, zehapenaren ondorioz, lan-kontratua edo izendapena amaitzea eragingo du, zehapena bete ondoren.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengo xedapen gehigarria.- Zuzendaritzako karguak eta zuzendaritzako langile profesionalak

Dekretu honen aplikazio-eremutik kanpo daude zuzendaritzako karguak eta zuzendaritzako langile profesionalak izendatzeko prozedurak.

Haien izendapenak, kargu-uzteak eta ondorioak Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan xedatutakoak izango dira. Era berean, enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuaren testu bategina onesten duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua aplikatuko zaie, 12. artikuluan, aldi baterako langileei dagokienez, eta 13. artikuluan, zuzendaritzako langile profesionalei dagokienez; halaber, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean eta, hala badagokio, aipatu estatuko oinarrizko araua garatzeko onartuko den funtzio publikoko lege autonomikoan horren gainean ezarritakoa beteko da.

Bigarren xedapen gehigarria.- Osasun-prestakuntza espezializatuko irakaskuntza-organoak

Dekretu hau ez da aplikatuko Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko zentroetan eratuta dauden osasun-prestakuntza espezializatuko langile bakarreko irakaskuntza-organoetan, osasun-zientzietan espezialistak prestatzeko egiaztatuta dauden horietan. Organo horien funtzioak betetzeko eta aukeratutako pertsonak izendatzeko prozedurak Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren antolamenduari buruzko

96

Page 97: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuan araututakoaren arabera ezarriko dira, bere izapide eta ondorio guztietan.

Hirugarren xedapen gehigarria.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko karrerako funtzionarioak eta lan-kontratu finkoko langileak edo beste administrazio publiko batzuetatik transferituak, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzura atxikita daudenak, estatutupeko araubidean integratzea

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko talde eta eskaletakoak diren edo beste administrazio batzuetatik lekualdatu diren eta Osakidetza - Euskal osasun zerbitzura atxikita dauden lan-kontratudun finkoen eta funtzionarioen integrazioak bete egin beharko du funtzionarioak eta lan-kontratudun langileak Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile gisa integratzeari buruzko martxoaren 29ko 67/2011 Dekretua.

Arau horien arabera estatutupeko araubidean ez integratzea aukeratzen duten pertsonek Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuak deitzen dituen prozesuetan parte hartu ahalko dute, dekretu honetan araututako sistemetako edozeinetan. Izendatuak badira, haien lan-harremanari eutsiko diote (funtzionarioa edo lan-kontratuduna), parte hartzean izan duten izaeraren arabera.

Laugarren xedapen gehigarria.- Kupo eta guneko estatutupeko langileak eta tokiko osasun-arloko funtzionario teknikoak hierarkizatzea

Kupoko eta guneko estatutupeko langileen izendapenaren arabera lan egiten duten pertsonek, edo tokiko osasun-arloko funtzionario teknikoek Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuak deitzen dituen prozesuetan parte hartu ahalko dute, dekretu honetan lanpostuak betetzeko ezartzen diren sistemetako edozeinetan.

Izendatuak badira, lanpostu berrira atxikitzean langilea xede-lanpostuari dagozkion zerbitzu hierarkizatuetan integratuko da, bere lan-harremanaren izaera juridikoari eutsi ahalko dion arren.

Bosgarren xedapen gehigarria.- Titulazio akademikoak

Lanpostuak eskuratu eta betetzeko eskatzen diren titulazio akademikoak izango dira indarrean dagoen hezkuntza-arloko araudian behar bezala aitortuta daudenak.

Titulazio-eskariak Osakidetza - Euskal osasun zerbitzua zuzenbide pribatuko entitate publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinean xedatutakoa bete beharko du, titulu akademiko berriak sortzeko arauek aurreikusten duten baliokidetasun-araubidea aplikatzearen ondoriozko luzapenekin.

Nolanahi ere, estatuko lurralde osoan ofizialak eta baliozkoak diren titulu akademikoak soilik onartuko dira, eta, horretarako, hezkuntzaren gaineko araudiaren arabera igorrita egongo dira.

97

Page 98: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

Atzerriko tituluak baliagarriak izan daitezen, hezkuntzaren gaineko eskumena duen ministerioak behar bezala homologatuta edo aitortuta egon beharko dira. Langileak hautatu edo lanpostuak betetzeko prozesuan, pertsona interesdunak homologazio edo aitorpen hori egiaztatu beharko du, xede horretarako emandako agiri ofizialaren bidez. Egiaztapena deialdian orokorrean ezartzen diren denbora eta moduan egin beharko da.

Seigarren xedapen gehigarria.- Osasun Sistema Nazionaleko estatutupeko langileen kategoria profesionalen baliokidetasunak

Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 37. artikuluaren babespean egiten diren mugikortasun-prozesuek bete egingo dituzte osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen lanbide-kategorien baliokidetasunen katalogo homogeneoa eta hura eguneratzeko prozedura arautzen dituen martxoaren 13ko 184/2015 Errege Dekretuaren 6. artikuluan agindutako baldintzak eta oinarrizko irizpideak.

Ondore horietarako, deialdian, kasuan kasuko lanpostu funtzionalari dagokion izendapenaz gain, kategoria baliokidea eta erreferentziazkoa azalduko dira, aipatu Errege Dekretuaren eranskinean jasotako katalogoaren arabera, eta azaroaren 11ko SSI-2420/2015 Aginduaren bidez Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko kategorien arloan katalogo horren gainean egin zen eguneraketaren arabera.

Preskripzio berak aplikatuko dira abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 37. artikuluan araututako mugikortasun-mekanismotik kanpo egon arren Osasun Sistema Nazionaleko gainerako zerbitzu autonomikoen estatutupeko langile finkoen partaidetza baimentzen duten prozesuetan, parte hartzeko baldintzak guztiz ulertzeko beharrezko informazioa emate aldera.

Estatutupeko langile finkoen izaera eskuratzeko prozesuen deialdietan, bete beharreko lanpostu funtzionalaren baliokidea edo erreferentziazkoa den kategoriari buruzko informazioa jasoko da, beste osasun-zerbitzu batzuetan emandako zerbitzuen ziurtagiriak orientatzeko asmoz, hala badagokio lan-esperientzia gisa baloratu dadin.

Zazpigarren xedapen gehigarria.- Osasun-zerbitzuetako karrerako funtzionarioek borondatez mugitzeko prozesuetan parte hartzea

Osasun-zerbitzuetako langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen hamabigarren xedapen gehigarriaren arabera, Osasuneko sailburuak, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluko burua den aldetik, lankidetza-hitzarmenak sinatu ahalko ditu beste osasun-administrazio autonomiko batzuekin, hitzarmenean ukitutako osasun-zerbitzuen menpeko karrerako funtzionarioei mugikortasunerako eskubidea elkarri aitortze aldera.

Hitzarmeneko klausuletan ezarriko da ea aitorpenak parte hartzeko eskubidea jasotzen duen, ez soilik abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 37. artikuluan

98

Page 99: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

aipatzen diren mugikortasun-prozesuetan, baizik eta baita Osasun Sistema Nazionaleko estatutupeko langile finkoek parte hartzeko irekita dauden deialdietako gainerako prozesuetan ere, betiere hitzarmena sinatu duten administrazioen elkarrekikotasun-baldintzetan.

Zortzigarren xedapen gehigarria.- Langileak EAEko administrazio publikoen eremuan mugitzea

Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko langile finkoek EAEko administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko prozesuetan parte hartu ahalko dute, dagokion deialdian hala xedatzen denean. Era berean, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko lanpostuak betetzeko prozesuen deialdiak baimendu beharko du EAEko administrazio publikoen menpeko karrerako funtzionarioen, eta, hala badagokio, lan-kontratudunen partaidetza.

Beste administrazio batera doazen pertsonek beren jatorrizko lan-izaerari eutsiko diote, xede-administrazioan indarrean dauden lan-baldintzak aplikatu ahal izango zaizkien arren.

Mugikortasuna erraztu eta lanpostuak era egokian betetzen direla bermatzeko, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuaren deialdiak, beste administrazio batzuetako langile finkoen partaidetza aurreikusten duenak, berariaz zehaztuko du zein administrazioko langileek parte hartu ahal duten, eta zein kidego, eskala, azpi-eskala eta espezialitatekoak, edo, hala badagokio, lan-kategoriakoak izan behar duten. Elementu horiek zehazteko, erakunde publikoak aurretik aztertuko du bete beharreko karguei dagokien lanpostu funtzionalaren berezko funtzioen eta jatorrizko administrazioko edo administrazioetako kidego, eskala, azpi-eskala eta espezialitateko, edo, hala badagokio, lan-kategoriako berezkoen artean dagoen analogia; baita titulazio-mailen arteko antzekotasuna edo, hala badagokio, inplikatutako bi administrazioetan sartzeko eskatzen den titulazio espezifikoaren antzekotasuna ere.

Eusko Jaurlaritzak arautuko balitu Euskal Funtzio Publikoaren Legearen pean dauden langileek EAEko administrazio publiko desberdinek deitutako lanpostuak betetzeko prozesuetan parte hartzeko bete behar dituzten baldintzak, arauketa hori erakunde publikoak aplikatuko luke.

Xedapen honetan ezarritakoaren ondoreetarako, EAEko administrazio publikoaren izaera izango dute Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 2.5 artikuluan edo berau ordezten duen eta xede bera duen legean hala zehaztutakoek.

Bederatzigarren xedapen gehigarria.- Langileak espazio soziosanitarioan erantzukizunak dituzten EAEko administrazio publikoen eremuan mugitzea

Aurreko xedapenean aurreikusitako langileen mugikortasunerako bidea ezertan eragotzi gabe, Osasun Sailaren, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuaren eta foruko edo tokiko administrazioen artean egiten diren eta xedetzat Gizarte

99

Page 100: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

Zerbitzuen Euskal Sistemaren eta Euskadiko Osasun Sistemaren arteko lankidetza eta koordinaziorako neurriak antolatzea duten lankidetza-hitzarmenek, gizarte-zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 46. artikuluan zehaztutakoaren arabera, hitzarmenaren xedea betetzen inplikatuta dauden zentro eta erakundeen artean langileak mugitzeko itunak jaso ahalko dituzte, betiere emango den zerbitzu publikoaren kalitatea eta egokitasuna bilatzeko asmoz.

Esku hartzen duten alderdiek mugikortasun-neurrien eduki zehatza adostuko dute, eta, bide horretan, dekretu honetan araututakoen artean neurriak aplikatzeko erabil daitezkeen sistemak ezarriko dituzte, bai eta mugikortasuna errazten duten eta prestazioa ondo emango dela bermatzen duten beste neurri batzuk ere.

Neurri horiek aplikatuta egiten diren izendapenen gehieneko iraupena horiek babestu dituen lankidetza-hitzarmenaren indarraldiak zehaztuko du.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehenengo xedapen iragankorra.- Titulazio akademikoen izendapena

Osasun Sistema Nazionalaren eremuan graduko unibertsitate-tituluak ezartzeko prozesua amaitzen ez den bitartean, eta, ondorioz, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen laugarren xedapen gehigarriak Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko langileak sailkatzeko erabiltzen dituen titulazio-taldeak egokitzen ez diren bitartean, behar bezala igorritako lizentziatuaren eta diplomatuaren tituluak indarrean egongo dira, deitzen diren lanpostuetara sartzeko. Hala ere, deialdiak unibertsitate-irakaskuntzak antolatzeko indarreko araudiaren arabera egingo dira, eta "gradu" izena erabiliko dute "lizentziatura" eta"diplomatura" titulazioei buruz hitz egiteko.

Bigarren xedapen iragankorra.- Dekretu honek indarreko behin-behineko izendapenen gainean dituen ondorioak

Lanpostuak behin betiko edo behin-behinean betetzeko sistemetan egiten diren behin-behineko izendapenek, dekretu hau indarrean sartzean indarrean daudenek, horien igorpena arautu duen araudiaren arabera ondoreak izaten jarraituko dute.

Hala ere, dekretu honetan araututakoa aplikatuko zaie, honako gai hauetan:

1- Kargu-uztea. Kausak eta ondorioak.

2- Ebaluazio-prozedura. Izaera asistentzialeko buruak, lehen arretako unitateburuak eta kudeaketa klinikoko unitateburuak izendatzean, dekretu honetan araututako prozeduraren araberako ebaluazioari jarraituko zaio.

100

Page 101: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

Hirugarren xedapen iragankorra.- Izapidetze-fasean dauden prozesuak

Dekretu hau indarrean jartzean izapidetze-fasean dauden prozesuek —bai langileak hautatzekoek, bai lanpostuak betetzekoek— beren deialdian eta deialdia onartzeko aplikatutako araudian ezarritakoa bete beharko dute.

Laugarren xedapen iragankorra.- Lanpostuak betetzeko prozesu berriak

Dekretu honen II. tituluan araututakoaren arabera oinarri komunak aurretik onartzea eskatzen duten prozesuetan, horiek onartu bitartean organo eskudunak deituko ditu prozesuok, data horretan indarrean dagoen prozedurari jarraikiz. Hala eta guztiz, deialdia bat etorri beharko da dekretu honek dagokion sistemarako ezarri duen gainerako araudiarekin.

Oinarri komunak onartutakoan, lanpostuak betetzeko prozesu guztiak horien arabera lotuta geratuko dira, eta dekretu hau aplikatuko zaie.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Xedapen indargabetzaile bakarra.- Arauak eta beste xedapen batzuk indargabetzea

1. Dekretu hau indarrean jartzean, indargabetuta geratuko da apirilaren 3ko 95/1990 Dekretua, Euskal Osasun Sistemako osasun-erakundeetako lanpostuak betetzeko sistema arautzen duena. Era berean, maila bereko edo baxuagoko beste edozein arau edo dekretu honen kontra doan arau-mailarik gabeko edozein xedapen indargabetuta geratuko da.

2. Dekretu hau indarrean jartzean, Euskal Autonomia Erkidegoan Gizarte Segurantzako osasun-erakundeetako estatutupeko langileak hautatu eta lanpostuak betetzeari buruzko urtarrilaren 8ko 1/1999 Legegintzako Errege Dekretuak ordezko izateari utziko dio.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetatik lehenengoa.- Osakidetza - Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren estatutuak onartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua aldatzea

Azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza - Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituena, honela aldatu da.

Bat. Hau da 11.b) artikuluaren testu berria:

"b) Ente publikoko zerbitzu guztien eta langileriaren zuzendaritza eramatea. Hartara, erakunde guztien zerbitzuak bultzatu, bideratu,

101

Page 102: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

koordinatu eta ikuskatuko ditu, eta funtzionamenduari buruzko jarraibideak emango. Langileak zuzentzeko asmoz, araudi juridikoak eskatzen dituen xedapenak onartuko ditu, baita bere eskumeneko deialdia ez duten lanpostuak betetzeko prozesuak orientatu, koordinatu, ikuskatu eta burutzeko egokitzat jotzen dituen gainerakoak ere; eskumen hori bera izango du giza baliabideen kudeaketa osatzen duten gaietan."

Bi. Hau da 15.1.e) artikuluaren testu berria:

"e) Bere zerbitzu-erakundean langileen buru izatea. Erakundeko langileriaren buru izatea, eta hori dela-eta, behin-behineko langileak kontratatu, erakundeko lanpostuak tartean dituen prozesuak deitu eta ebatzi, langileak kudeatu, eta diziplina-ahalmena erabiltzea. Hori guztia araudian beste zuzendaritza-organo batzuei berariaz aitortu zaizkien ahalmenei kalte egin gabe."

Azken xedapenetatik bigarrena.- Oinarri komunak, eta lanpostuak betetzeko irizpideak eta prozedura

1. Dekretu hau indarrean jarri eta hurrengo egunetik hamazortzi hilabeteko epean, Administrazio Kontseiluak jarraian zerrendatzen diren prozesuetarako oinarri komunak onartu eta argitaratuko ditu:

1- Behin betiko barne-mugikortasuna, 48. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2- Izaera asistentzialeko burutzak, 68. artikuluan ezarritakoaren arabera.

3- Izendapen askea, 75. artikuluan ezarritakoaren arabera.

4- Lehen arretako unitateko burutzak eta kudeaketa klinikoko unitateko burutzak, 78. artikuluan ezarritakoaren arabera.

5- Behin-behineko barne-sustapena, 87. artikuluan ezarritakoaren arabera.

6- Borondatezko zerbitzu-eginkizuna, deialdi publikoaren bidez gauzatzen baldin bada, 94.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, 87. artikuluarekin lotuta.

2. Dekretu hau indarrean jartzen denetik hamazortzi hilabeteko epean, Zuzendaritza Nagusiak lanpostuak betetzeko hurrengo prozesuetan aplikatu beharreko irizpideak eta prozedurak onartuko ditu:

1- Nahitaezko zerbitzu-eginkizuna, 94.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

2- Behin-behineko atxikipena, 99 eta 100. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

3- Osasun-arrazoien ondoriozko mugikortasuna, 104. artikuluan ezarritakoaren arabera.

4- Laneko jazarpenaren eta lantokiko bestelako indarkeria-arrazoien ondoriozko mugikortasuna, 106. artikuluan ezarritakoaren arabera.

102

Page 103: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

3. Xedapen honen 1. eta 2. zenbakietan ezarritakoa betetzeko onartzen diren administrazio-egintzek Dekretu hau argitaratu, edo, hala badagokio, onartu ondorengo egunetik aurrera deitzen edo hasten diren prozesu guztien gainean izango dute eragina.

Azken xedapenetatik hirugarrena.- Administrazio-egoerak eta diziplina-araubidea arautzea

Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko laugarren eta zazpigarren arau komunetan xedatutakoari dagokionez, dekretu honetan administrazio-egoerei eta diziplina-araubideari buruz agertzen diren erreferentziak egokitu egingo dira funtzio publikoaren legedi orokorrak gai horien arauketan hala badagokio sartzen dituen aldaketetara.

Azken xedapenetatik laugarrena.- Administrazio-bidean berrikustea

Dekretu hau aplikatuz ezartzen diren administrazio-egintzak administrazio-bidean berrikusi ahal izango dira, Administrazio Prozedura Komunari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. tituluan ezarritako ofiziozko berrikuspen-araubideari eta administrazio-errekurtsoen araubideari dagokienez.

Administrazio-errekurtsoen araubidea aplikatzeko, aipatu Legearen 40.2 eta 45.2 artikuluetan xedatutako informazioa jasoko da egintzetan.

Azken xedapenetatik bosgarrena.- Arau-gaikuntza

Eusko Jaurlaritzan osasunaren gaineko ardura duen Saileko pertsona titularrari dekretu hau garatzeko beharrezko diren xedapenak emateko gaitasuna emango zaio.

Gaitasun hori baliatuko du Osakidetza - Euskal osasun zerbitzuko langileak zuzentzeko ahalmena ezertan eragotzi gabe. Ahalmen hori, izan ere, Zuzendaritza Nagusiari esleitu zaio, dekretu hau aplikatzean beharrezkotzat jotzen diren ebazpenak eta osasunaren gaineko eskumena duen Saileko titularrak (edo titularrek) horiek garatzeko ematen dituzten aginduak onartzeko.

Azken xedapenetatik seigarrena.- Indarrean jartzea

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Hala ere, administrazioarekin sarbide orokor elektronikoko puntu baten bidez komunikatzeko eskubidea, arau honen 6.2 artikuluan aurreikusitakoa, ezingo da baliatu 2018ko urriaren 3ra arte, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoa betez, haren laugarren xedapen iragankorrari –Sarbide orokorreko puntu, artxibo eta erregistroen araubide iragankorra- eta azken xedapenetako zazpigarreneko bigarren paragrafoari dagokienez –Indarrean jartzea-.

103

Page 104: Plantilla normalizada para WORD€¦  · Web view/2016 dekretua, ren (e)koa, osakidetza - osasun zerbitzu publikoko estatutupeko langileak hautatu eta lanpostu funtzionalak betetzekoa

104