Teknologia berriak,...osatuberri 5 2014ko abuztua rurgia funtzionalak. Lehen hirurak egiten ditugu...

24
17. zenbakia 2014ko abuztua osatuberri Teknologia berriak, garunaren lagun

Transcript of Teknologia berriak,...osatuberri 5 2014ko abuztua rurgia funtzionalak. Lehen hirurak egiten ditugu...

17. zenbakia2014ko abuztuaosatuberri

Teknologia berriak, garunaren lagun

editorialaEUSKARA

UDARAKO ERE BADA

Aurten ere, uda euskaraz bizitzeko kanpainaren aurkez-pena egin da, eta Hizkuntza Politikarako sailburuordeaketa euskara ikasten diharduten hainbat pertsona ospe-tsuk eta esanguratsuk (kirolariak, enpresa munduko jen-dea, politika arloko adituak…) bat egin dute euskararenjaialdi horrekin. Kasurako, ETBko aurkezle sevillarra den Reyes Pradosenesperientzia nabarmenduko dugu. Bere esanetan, iazkoudan, euskara ikasten hasi zen Getxoko euskaltegi bate-an, eta, egunero, bost ordu eta erdiko saio trinkoa egitenzuen. Harrezkero, buru-belarri jarraitu du ekinean, emai-tzak ezin hobeak izan dira eta euskaraz hitz egiteko gai dagaur egun. Halako aurrerapena erdiesteko sekretu handi-rik ez dagoela dio: «Jakin-mina eta begirunea ardatz izandira ikasbidean. Izan ere, kultura ezagutzeko orduan, hiz-kuntza bera da giltzarria, euskal kulturaren esentziari da-gokiona, alegia. Azkenik, euskara ezinbesteko langaia daniretzat, eta balio handia dauka nire lanean».Egia esan, motibazioa (euskal kultura ezagutzea), erabile-ra (lan mundua) eta ezagutza (euskara maila handia lor-tzea) behar bezalakoak izan direnez, oso emaitza eta frui-tu emankorrak jaso ditu aurkezleak. Halaber, inguruaba-rrak alde dituenez, hizkuntzan murgiltzeko prozesua betedu ezin hobeto, baita bere ibilbide orria ere. Horrez gain,lanean hobeto jarduteko eta komunikatzeko prestigioaere lortu du.2013an, 5.500 ikaslek parte hartu zuten udako era guz-tietako ikastaro eta jardunaldietan: astebeteko ikastaro-ak, barnetegietako egonaldiak, Euskal Herriko bizikletaibilaldiak, surfean aritzeko ikastaroak... Gainera, familia-ko egonaldiak ere gero eta sarriagotan eskatzen dira, hiz-kuntzaren transmisioa (gurasoak eta seme-alabak) nolaedo hala bermatu nahian.Hori nahikoa ez bada, Euskal Herriko kostaldea belaon-tzian ezagutzeko aukera ere badago zabalik, patroi etamarinel euskaldunen esku eta gidaritzapean. Ez da atzogaueko esperimentua, eta eskarmentu handiko euskal-dun txukunak ari dira bustitzen zenbait egunetako estro-pada didaktiko eta linguistiko horietan. Uretan bertan,kresala dastatu ahal izango dugu euskaraz mintzatzengaren bitartean, eta, beroa gainetik kentzearekin batera,ezagutza zein baliabide linguistikoak areagotzeko aukeraere izango dugu.Datuen arabera, euskara ikastaroetan matrikulatu zire-nen artean, %65,8 emakumeak izan ziren, eta adinarenbatezbestekoa 34 urtekoa izan zen. Lurraldeei dagokie-nez, Bizkaikoak %58 izan ziren; Gipuzkoakoak, %18,8;eta Arabakoak, %17,6. Euskaltegien eta barnetegiensare nagusia kontuan hartuta, gutxi gorabehera 100 eus-kaltegi ari dira eginkizun horietan. Osakidetzan ere, aurten 105 lankidek parte hartuko dutehorrelako prozesuan. Ahaleginak ahalegin, ahalik eta on-doen pasatzea eta euskara asko ikastea opa diegu. Hiz-kuntza ikasteko prozesua eta aisialdia bateragarriak dire-lako ustean, ez da harritzekoa hainbatek bide hori jorra-tzea eta astialdian ere halakoetara jotzea.Ondo pasa etaasko ikasi!

editoriala .............2agenda .............3

irakurlearen txokoa .............3sakoneanGaizka Bilbao .........4-5

jakin berri /efemerideak.............6iritzia .............7

bidaiak mundutik zeharSri Lanka • Aitziber Gondra .......8-9

urratsakPrebentzio eta Kalitate Unitatea......10-11

osasunez eta osasuntsu biziSilvia Trigueros ......12-13

aholku medikoakIndartu defentsak • Jabier Agirre......14-15

arnas bidezEdari zahartzearen itsaspeko laborategia .....16-17

atzera begiraGaurko erizainen aitzindariak • Juan Gondra ....18-19

unibertsitatea fakultatetikSnomed-CT ..........20

osakidetzaren bizitzaJavi Mediavilla ..........21

euskara osakidetzanMaitane Aranzamendi ...........22denbora-pasak...........23

17osatuberri14-09_Maquetación 1 2014-09-08 16:19 Página 2

Argitaratzailea:Osakidetza, Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz, Tel.: 945 00 63 14 - [email protected]

Erredakzio kontseilua: Xabier Arauzo, Juan Elorriaga

Euskara zuzentzaileak: Bidera Zerbitzuak (Berria Taldea)

Koordinatzailea: Bidera Zerbitzuak (Berria Taldea)

Tirada: 5.000 ale

Lege gordailua: ISSN 2254-450X

Diseinua eta maketazioa: Bidera Zerbitzuak (Berria Taldea)

Inprimategia: Leitzaran Grafikak

agendaURRIA

Euskadiko Emaginen Elkartearen I. Biltzar Nazionala eta FAMEren XIII. Biltzarra. 2014ko urriaren 23, 24 eta 25ean, Euskalduna Jauregian, Bilbon.

AZAROA

Zainketen Gaineko Ikerkuntzaren XVIII. Nazioarteko Topaketa

2014ko azaroaren 11tik 14ra, Europa Biltzareta Erakusketa Jauregian, Gasteizen.

ABENDUA

Euskadiko Erizaintzako Laguntzaileen (TCAE) IV. Jardunaldiak Zainketak integratuz izenburupean

2014ko abenduaren 11n eta 12an,Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean,Barakaldon.

Noiz hartzen dituzu oporrak eta zergatik?

Azken urte hauetan, zatitu egiten ditutoporrak, baina udako hilabeteei ematendiet lehentasuna; uztailari eta irailari, ale-gia.Uztailaren bigarren hamabostaldia har-

tu ohi dugu, familiari ondo datorkiolako.Opor hauek atseden hartzeko erabiltzenditugu. Irailean, beste tarte bat hartzendugu, pixka bat aktiboago ibili eta lekuberriak ezagutzeko, baita xenda zaletasu-na praktikatzeko ere.Uztaileko oporretan, leku berotsu eta

eguzkitsuak aukeratzen ditut. Irailean,berriz, freskoagoak nahiago, kirola pixkabat erosoago egiteko.Gustukoa dut egunen batzuk gorde-

tzea, batez ere, pentsatuz denak erabiligabe ez naizela deprimituko. Gainera, ho-rrela, agian, Gabonetan ere, atsedentxobat hartzen dut.

Josu D (Erakunde Zentrala)

Zazpi urteko alaba daukat, eta bizitzaosoa beraren arabera antolatzen dut.Orain arte, abuztu osoa hartzen nuen,baina alabari oso luzea egiten zitzaionnire zain egotea uztail osoa. Aurten, be-rriz, uztailaren bigarren hamabostaldiaeta abuztuaren lehena hartuko ditut.

Egun solteak Gabonetan eta Aste San-tuan hartzen ditut, bere beharrak zaintze-ko, baina ez da nahikoa.

Aranatze (HUA)

Nik aurten uztailaren 14tik 22ra hartuditut lehenik. Gero, abuztuaren 7tik 28ra.Beti hartzen ditut zatika. Ahal izanez

gero, ekainean hartua izango nuen, bainalana dela-eta ez da posible izan.

Era berean, gustatuko litzaidake urteosoan zatiren bat hartzea-edo, baina la-narengatik ezin.

Ainhoa (Erakunde Zentrala)

Normalean, saiatzen naiz nire oporreta-ko egun guztiak abuztuan hartzen, emaz-tearekin eta umeekin egoteko. Inauterie-tako astelehena eta asteartea ere hartzenditut, eskiatzera joateko (asteburuko egu-nekin lau egun gehitzen ditugulako). Gai-nerako egunak Gabonetarako gordetzenditut.Apurka-apurka, umeak hazten joango

dira, eta, denbora antolatzeko orduan,kontuan hartu beharko ditut beste bal-dintza batzuk.

Josu R (Erakunde Zentrala)

Nik urte osoan zatituta hartzen ditutoporrak.

Ekainaren amaieran, astebete hartzendugu, haurrek oporrak hartzen dituztene-an, San Joan eguna Eibarren jai dela apro-betxatuz; garai polita oporretarako: egu-raldia, egun luzeak dira...

Abuztuan, hiru aste hartzen saiatzennaiz; senarrak ere oporrak izaten ditu,eta, herriko jaiak izaten direnez, hauekdira urteko opor «potoloak».

Udazkenerako egun batzuk uztea eregustatzen zait.

Hori guztia, betiere, lankideekin ados-tu eta gero!

Nere (Debabarreneko Erakunde

Sanitario Integratua)

Nik oporrak uztailean eta irailean har-tzen ditut, aste bat uztailean eta gainera-

koa irailean. Uztailean, mendira joatengara; egunak luzeagoak dira, eta abuz-tuan baino jende gutxiago dago. Abuz-tuan lan eta lan, zerbitzuan langile gutxiegoten garelako. Eta gero, irailean, jen-dea etortzen denean, hondartzara; ez duhainbesteko berorik egiten; gauzak mer-keagoak dira, eta lasai-lasai egoten gara.

Arantza (Ermuko Osasun Zentroa)

Nik aurten uztailean hartu ditut opo-rrak. Zergatik? Bada, ez daukat argudioberezirik; egia da edozein sasoitan hartuizan ditudala, bai neguan bai udan, moti-bo askogatik, baina aurten, uztaila auke-ratu dut, uda giroagatik eta egunaren lu-zapenagatik.

Belen (Soraluzeko Osaun Zentroa)

Oporrak hartzeko gehien gustatzenzaidan hilabetea ekaina da; egunak luzea-goak dira, eta jende gutxiago egoten da.Hala ere, urtero bezala, oporrak banatutahartu ditut; umeek opor luzeak dituzte,eta moldatzeko aukera bakarra da. Astepare bat oporretan, lan pixka bat egin, etabeste aste bat oporretan; horrela, udaraluzeago egiten zait.

Aintzane (Mendaroko Ospitalea)

Normalean, uztailean eta abenduanhartzen ditut oporrak. Gustatzen zait urteosoan banatuta hartzea, Gabonetan atse-den bat hartzeko; baina, beti bezala, lan-kideok akordioa egin behar dugu elkarre-kin, bulegoan norbaitek egon behar due-lako.

Laura (Barrualde-Galdakaoko Erakunde

Sanitario Integratua)

17osatuberri14-09_Maquetación 1 2014-09-08 16:19 Página 3

4 osatuberri2014ko abuztua

sakone

an

Zer jarduera egiten ditu Gurutze-tako Neurokirurgia Zerbitzuak?Garuneko eta bizkarrezurreko eba-kuntzak egiten ditugu, batez ere;garunekoak, gehiago. Horietan, tu-moreak dira gehien operatzen ditu-gunak, onberak zein gaiztoak. Trau-matismo kraneoentzefalikoek edoarterien hausturek eragindako garu-neko odol isuriak ere tratatzen ditu-gu, operatu behar diren kasuetan.Hamar mediku fakultatibo eta hiruegoiliar gaude zerbitzuan, eta kasuhoriekin nahikoa lan izaten dugu.Honako tratamendu hauek ere egi-ten ditugu: neurokirurgia onkologi-koa, baskularra, ornomuineko etabizkarrezurreko ebakuntzak, neuro-kirurgia pediatrikoa, neurotrauma-tologia eta nerbio periferikoko pato-logia. Neurokirurgia funtzionala ereegiten dugu. Neurokirurgia funtzionala aipa-tu duzu. Zertan datza?Oro har, Parkinsonen gaixotasuna,epilepsia, min kronikoa eta asaldurapsikiatrikoak tratatzen ditu neuroki-

gaizka bilbaoGurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Neurokirurgia Zerbitzuko mediku fakultatiboa

Euskal Autonomia Erkidegoko zein Espainiako Neurokirurgiazerbitzuen artean erreferente da Gurutzetako UnibertsitateOspitalekoa eritasun zehatz batzuk tratatzeko orduan.Gainontzeko zentroetan tratatzen ez dituzten gaixotasunenkontrako ebakuntzak egiten dituzte —epilepsia eta parkinsona,esaterako—, eta ebakuntza geletan teknologiarik aurreratuenakerabiltzen dituzte, emaitzarik onenak lortzeko. Erresonantziamagnetikoa dute ebakuntza gela batean, eta eskanerrabestean. Hamar mediku fakultatibo eta hiru egoiliar daude.Haietako bat da Gaizka Bilbao (1968, Bermeo).

«Parkinsonengaixotasuna sendatu ez,baina haren sintomakarindu ditzakegu»

17osatuberri14-09_Maquetación 1 2014-09-08 16:19 Página 4

sakoneanosatuberri 52014ko abuztua

rurgia funtzionalak. Lehen hirurakegiten ditugu hemen, eta laugarre-na egiteko eskaera ere egina dugu.Gainera, parkinsona tratatzeko erre-ferentzia zentroa gara estatu osoan,eta epilepsian ere izateko eskaeraegina daukagu; ministerioak baime-na emateko zain gaude. Zergatik da zuena erreferen-tziazko zerbitzua? Besteak beste, badugulako horreta-rako esperientzia, giza baliabideakunitate berezietan antolaturik etateknologia. Teknologia dela eta, ai-patzekoa da ebakuntza geletako ba-tean erresonantzia magnetikoa dau-kagula. Normalean diagnostikoaegiteko erabiltzen da, baina gukebakuntza gelan erabiltzen dugu.Tumoreetan erabilgarria da oso.Ebakuntza erdian pazienteari erreso-nantzia egiten zaio, benetan denagarbi ote dagoen ikusteko, eta, ezergeratuz gero, kirurgia egiten jarrai-tzen dugu. Euskal Autonomia Erki-degoan teknika hori erabiltzen du-gun lehenengoak eta bakarrak gara.Beste ebakuntza gelan, eskanerradaukagu, gehienbat parkinsonekoeta bizkarrezurreko kirurgietan era-biltzen duguna. Horrek ere bereiz-ten gaitu beste zerbitzuetatik.Neurokirurgia funtzionalerabueltatuz… Parkinsona senda-tzen duzue?Sendatu ez, baina arindu bai. Eba-kuntza bidez elektrodo batzuk ipin-tzen ditugu garun barneko nukleojakin batzuetan. Elektrodoak bateriabati konektatuta doaz, eta horiekematen duten estimulazioari eskersintomak arindu egin ditzakegu. Es-timulazioa jarraitua da, baina bate-ria hustu egiten da lauzpabost urte-ren buruan. Beraz, tartean bateriaaldatzen diegu pazienteei anestesialokalarekin.Nolakoa da zuen egunerokoa?Egunero egiten dituzue ebakun-tzak?

Bai, egunero. Oro har, egunean bioperazio gelak erabiltzen ditugu;opor garaian bat. Gela bat edo bes-tea erabiltzen dugu, gaixotasunarenarabera. Ebakuntzaren zailtasuna-ren arabera, ebakuntza gehiago edogutxiago egiten ditugu egunean:esaterako, bizkarrezurreko ebakun-tzak badira eta ez badute apartekozailtasunik, bizpahiru egiten dituguegunean. Tumoreen ebakuntzak al-diz konplexuagoak dira, eta denbo-ra gehiago eskatzen dute. Halakoe-tan, normalean, eguneko operaziobat egiten dugu.

Esaten dute garuneko tumoree-tan eragin handia dutela tekno-logia aurrerapenek eta halako-ek. Egia da?Asko hitz egiten da, asko idazten da,sakelakoak direla, teilatuetako ante-nak direla... Baina hori kategorikokiegia dela esateko, lehenengo froga-tu egin behar da, eta ez da frogatu.Faktore batzuk badaude: erradiote-rapia, esaterako. Pertsona batekgaztetan erradioterapia tratamen-dua jaso badu buruko gaixoren battratatzeko, aukera gehiago du adin-duta garunean tumoreak izateko.Hori bai, gehienetan onberak izatendira. Eta neurri batean posible al da

buruko kalteak saihestea?Batzuk bai saihestu daitezke; trau-matismoak, esaterako. Erorikoenedo laneko zein zirkulazioko istri-puen eraginez sortzen dira trauma-tismoak askotan, eta, denok daki-gun bezala, posible da askotan ho-riek saihestea, kontuz ibilita; ez beti,baina askotan, bai. Bat-bateko odolisuriak pairatzeko arrisku faktorerikgarrantzitsuena tentsio handia iza-tea da. Beraz, tentsioa kontrolatuzgero, halakoak izateko arriskuak eremurriztu egiten dira. Tumoreak, or-dea, zoritxarrez ezin dira saihestu.Garunekoak, behintzat, ez. Ez daki-gu zergatik sortzen diren; beraz, ezi-nezkoa da nola eragotz daitezkeenjakitea. Maizenik ikusten dugun ga-runeko tumore mota ez dakigu non-dik datorren edo zerk eragiten duen,eta, gainera, ebakuntza egin ostean,berritzeko joera izaten du. EuskalHerriko Unibertsitateko AnatomiaDepartamentuarekin batera, hasiakgara tumore horiek ikertzen elkarre-kin proiektu batean. Ikerketak ere egiten dituzue, or-duan?Bio-Cruces Ikerkuntzako Institutua-rekin elkarlanean gabiltza, beste biere abiatzeko: traumatismo kraneo-entzefalikoen inguruko ikerketa dabata, eta parkinsonaren gainekoabestea. Egiten ditugun ebakuntze-tan, datuak jasotzen ditugu, geroinstitutuan ikertzeko. Larrialdi zerbitzua ere ematenduzue. Gurutzetako Ospitalea,larrialdiak eta neurokirurgia hi-tzak batera entzunda, oso kasularria dirudi...Zorionez, guk ikusten ditugun pazien-te gehienak ez dira hain larri egoten.Urtean tratatzen ditugun traumatis-mo gehienak arinak edota modera-tuak dira. Izaten dira traumatismo etagaruneko odol isuri larriak eta oso la-rriak ere, noski, baina halakoen ehu-nekoa txikia da zorionez.

«Ebakuntza gela ba-tean erresonantziamagnetikoa dauka-gu; tumoreetan

erabilgarria da oso.EAEn teknika horierabiltzen dugun lehenengoak etabakarrak gara».

17osatuberri14-09_Maquetación 1 2014-09-08 16:19 Página 5

6 osatuberri2014ko abuztua

jakin be

rri • efemerideak efemerideak

Irailaren 3a

Fermin Irigarai «Larreko»(1869-1940)Nafar medikua eta idazlea (Auritz,1869ko urtarrilaren 25a - Iruñea,1949ko irailaren 3a). Madrilen egin zi-tuen Medikuntzako ikasketak. Bera-ko, Iruritako eta Iruñeko erietxeetanlan egin zuen. Bere lana euskaldunjendearekin bete behar zuenez, eus-karaz alfabetatu eta idazten hasi zen.Gure Herria eta Euskal Esnalea aldiz-karietan eman zituen argitara euska-razko lanik aipagarrienak. Obra nagu-siak: Topografía médica del valle deBaztán (1905), Naparra’ko erranerak(1926) eta Guía médica del intérpretede milagros y favores. 1992an Irigarai-ren artikuluak bildu eta bilduma bate-an argitaratu zituzten Naparroatikizenburuarekin.

Irailaren 27a

Antxon Bandres zenduzen Tolosan jaio zen 1949an, eta medikua,politikaria eta mendizalea izan zen.Bestalde, Medikuntzan eta Biologianlizentziaduna izan zen, eta erradiolo-gian aditua. Arlo horretan egin zuenlan. 2011ko irailaren 27an, Urkizukobere baserrian belarra mozten ari zelaburuan kolpe bat hartuta hil zen.

USTEZ EBOLAK KUTSATUTA EKARRI ZUTEN PAZIENTEAKEZ ZUEN BIRUSAEbola birusaren proba analitikoetan negatibo eman zuen joan zen abuztua-ren 18an Bilboko Basurtuko Unibertsitate Ospitalean ingresatu zuten pazien-teak. Analisien emaitzak jaso bitartean bakartuta egon zen segurtasun neurri

modura. Emaitzek baztertu egin zuten Ebolak kutsatuta zegoela, paludis-moa zuela jo zuten, eta gaixotasun hori sendatzeko tratamendua eman zi-tzaion. Pazientearen sintomak ikusita eta Sierra Leonatik etorri berria zelaaintzat hartuta —gaixotasunaren iturburuetako bat dago han—, Osasun Mi-nisterioak, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak eta autonomia erki-degoek adostuta duten protokoloa jarri zen martxan; hala, pazientea gaixo-tasun infekziosoetako unitate batera eraman eta bakartu egin zuten. Osasun Sailak lasaitasunerako deia egin zien herritarrei, eta hedabideen la-

guntza ere eskatu zuen, arrazoirik gabeko alarmak saihesteko.

MILIOI BAT EURO JARRI DITU OSASUN SAILAK OSASUNALORREKO IKERKETA PROIEKTUETARAKOEusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 974.343 euro emango ditu osasun alorre-ko ikerketa proiektuak garatzen laguntzeko. Laguntza horiek arautzen di-tuen Eusko Jaurlaritzaren Aginduaren bidez, Osasun Sailak osasunaren gai-neko ikerkuntza sustatu eta bultzatu nahi du, osasun sistema garatzeko etaetengabe hobetzeko. Ikerkuntzari laguntzeko deialdia arautzen duen Agin-dua abuztuaren 25ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizka-rian (EHAA). Agindua argitaratu zutenetik hilabete dago eskabideak aurkez-teko.

DEBEKATU EGIN DUTE ZIGARRO ELEKTRONIKOAESKOLETAN, OSPITALEETAN ETA GARRAIOPUBLIKOETANOsasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek erabaki dute zigarro elektro-nikoa debekatzea osasun eta hezkuntza zentroetan, administrazio publikoe-tan eta garraio publikoetan. Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde artekoKontseiluan adostu zuten neurria, Mato ministroak esan zuenez «eztabaidabizia» izan eta gero. Ministroaren esanetan, adingabeak babesteko hartudute erabakia, «ezinbestean». Horrez gain, talde parlamentarioei Tabakoa-ren aurkako Legea moldatzea proposatuko diete produktu horiek eta taba-koarekin egindakoak parekatzeko.

Ebolaren tratamendurako Sierra Leonako klinika bat. YOUSSOUFBAH - AP.

Fermin Irigarai «Larreko».

17osatuberri14-09_Maquetación 1 2014-09-08 16:19 Página 6

osatuberri 72014ko abuztua

iritzia

Josu Baraia-Etxaburu Artetxe

Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Gaixotasun Infekziosoetako zerbitzuko doktorea

Medikuntzako irakaslea EHUn

Bidaiarien sukarinfekziosoa: «Sukarguztiak malariak dirabestelako diagnostikorik ez dugun bitartean»

Nazioarteko bidaia batetik itzuli etagero, bidaiarien %50-70ek osasunarazoren bat izan dezakete. Arazogehienak arinak izaten badira ere,%5-15ek azterketa medikoren batbeharko dute, eta %1ek ospitaliza-zioa.

PrebentzioaArrisku gehien duten bidaztiak taldebitan banatzen dira: abentura txan-goetara doazenak, eta senideak etalagunak bisitatzen dituzten etorki-nak. Jaioterrira bueltatzen diren per-tsonak ez dira konturatzen jadaniktropikoetako eritasunarekiko immu-nitatea galdu dutela, eta ez dituztebeharrezkoak diren txertoak eta ma-lariaren profilaxia hartzen. Tropikoetara joateko bidaia bat an-tolatzean, komenigarria da preben-tzio neurriak zortzi aste lehenagoprestatzen hastea. Zeintzuk dira neu-rriak?:- Paludismoaren profilaxia: bidaiatu-ko duen herrialdearen arabera mol-datua, leku batzuetan forma erresis-tenteak daudelako. - Txertoak: nazioarteko derrigorrez-ko txertoak bi dira, sukar horiarena—herrialde jakin batzuetan eskatzendena— eta meningokokoarena Sau-di Arabian. Ez da ahaztu behar txertoarrunt batzuk gaurkotzea: difteria, te-tanoa, poliomielitisa, gripea, pneu-mokokoa... Eta, arriskuaren arabera,beste txerto batzuk ere gomendatukodira: A eta B hepatitisak, sukar tifoide-oa, errabia...- Bidaiariaren beherakoa saihestunahi badugu: botilako uda edan, eta,ezin denean, kloratu ura edo, hobeto,eduki hamar minutu irakiten. Ez har-tu entsaladarik, ez barazkirik, eztaizotzik ere. - Larruazalaren infekzioak ekiditeko:ez ibili ortozik edo oinutsik (eskistoso-miasiarako eta estrongiloidiasiarakoarriskua), ez hartu ur bainurik kanpo-an (eskistosomiasia, leptospirosia,

amebiasia...) eta, etxetik kanpo lehor-tu den arropa, ondo lisatu (miasiak).

Bidaiarien gaixotasun infekzio-soakBidaiarien gaixotasun sarrienak hona-ko hauek dira: gastroenteritisak(%10-15), larruazal infekzioak (%8),arnas infekzioak (%5-13) eta, soilik,sukarra (%5-10). Sukarrez adierazten diren gaixotasu-nak larrienak dira. Horien artean, kau-sa nagusia malaria edo paludismoada. Malaria dagoen herrialde batetikbidaiari bat sukarrarekin datorrenean,berehala egingo dizkiogu azterketamedikoa eta odol proba espezifikoa.Malaria diagnostikatuz gero, eritasunlarria denez, gaixoa ospitalean trata-tuko dugu.

Malariaz gain, baztertu behar direnbeste gaixotasunak: dengea (biga-rren kausa), beherako bakterianoa,A hepatitisa, sukar tifoideoa, meningokozemia, leptospirosia, rickettsiosia, GIB-infekzioa, mono-nukleosia... Eritasun infekzioso batzuek osasunpublikorako arriskua dutenez (ebo-la, SARS, tuberkulosia...), isolamen-du neurriak hartu behar dira. Hala eta guztiz ere, batzuetan bi-daiariaren sukarraren kausa ez daeritasun exotiko bat, baizik eta pro-zesu arrunt bat (infekzio biriasikoa,gernukoa…). Bidaia osasuntsua izan dezazuela!

Oinarrizko webgunea:www.viajarsano.com

17osatuberri14-09_Maquetación 1 2014-09-08 16:19 Página 7

AITZIBER GONDRAGaldakao-Usansolo Ospitalekoerizaina.

Jakin-min etengabeak eta izaera adei-tsu eta irekiak bultzatu dute Aitziberhainbat herrialdetako txoko interes-garriak bisitatzera. Lekuak ez ezik,lagun berriak egiteko gogoak ere au-kera eman izan dio bisitan doan he-rrialdean bertakotzeko. Oraingohonetan, Sri Lanka aukeratu du bisi-tatutako herrialde guztien artean, lan-kideoi herri horren berri emateko.

8 osatuberri2014ko abuztua

bida

iak mun

dutik

zeha

r

Dena duen uharte txikia

Te sail handiak daude Sri Lankan. Jatetxeetan-eta tea izaten dute; alkohola, ordea, ez dago beti eskuragarri.

Txikia bada ere, Sri Lankak gauza mordoa ditu:animalia mota ugari, hondartza tropikalak, antzinakohiriak, mendiak, UNESCOk babestutako gizadiarenondareak eta beste. Hogei milioi lagun bizi dira han:jende atsegina eta lasaia. Magikoa da uhartea,oraindik basatia.

Amsterdanetik etorri berri etaOspitaleko eguneko lanaldiaamaituta harrapatu dugu Ai-

tziber Bilbon; ez ei da erraza izatenhitzordurik jarri gabe Aitziberrekintopo egitea. Iaz bisitatutako herrialdehunkigarri baten berri eman digu: SriLanka. Bertan turismoa egiteko zen-bait ezaugarri eta jakingarri nabar-mendu dizkigu. Indiatik 30 kilometro eskasera dago

Sri Lankako uhartea, Ozeano Indikoan.Iparraldetik hegoaldera, 433 kilometroda, muturrik luzeenak hartuta, etamendebaldetik ekialdera, 245 kilome-tro zabalena. V. mendean hara joan-dako nabigatzaile arabiarrek Serendibizenez bataiatu zuten; kasualitatez osomiresgarria den zerbait aurkitzea dahitzaren esanahia. Merkatu librekoekonomia sistema dute, errepublikaindependente-sozialista da 1948az ge-roztik, eta Asiako alfabetatze indizehandiena duen herrialdea. 25 urtekogerra zibila izan dute, 1983 eta 2008bitartean.Hogei milioi lagun bizi dira egun Sri

Lankan. %74 inguru sinhalarrak dira,eta erlijio nagusia budismoa da. Beste%18, berriz, tamilak dira, India hego-aldeko etorkinak; horiek uhartearen

iparraldean bizi dira, eta haien erlijioahinduismoa da. Tamilak eta sinhalarrakdira, beraz, bi etnia nagusiak, eta, he-rrialdean independentzia eskuratu zu-tenetik, tentsioa handia izan da bienartean. Diotenez, tamilak diskrimina-tuta daude, bai sozialki, bai politikokieta bai ekonomikoki. Gainontzean,mairuak edo musulmanak dira %7,V. mendean hara joan ziren nabiga-tzaile arabiarren oinordekoak. Eta gai-nontzeko %1 inguru, kristauak.2010eko martxoan, turismoa era-

kartzen hasi ziren Sri Lankan. Turismosektorea zabaltzen ari da, eta, gero etahotel eta jatetxe gehiago badaude

ere, oraindik ustiatu gabeko herrial-dea da; izan ere, jarduera nagusiakmeatzaritza, abeltzaintza eta arrantzadira. Kolonbo da Sri Lankako hiriburua.

Hiririk handiena baina ez ikusgarriena.Dena dela, badira gune aipagarriak:besteak beste, Galle Fac Green eta Pe-ttah. Galle Fac Green hondartzako pa-seoa da; bertako familiak bildu ohi di-ren gunea. Ikustekoak dira ere Pettah-ko bazarrak, tenplu hinduista etameskitak. Hala ere, ikusgarriagoakdira inguruko hainbat herrixka: Polon-naruwa, Singiriya, Dambulla, Galle.Nuwara Elliya eta Kandy. Kandyn

17osatuberri14-09_Maquetación 1 2014-09-08 16:19 Página 8

bidaiak mundutik zehar

osatuberri 92014ko abuztua

jakingarriakBidaiatzeko garairik egokiena

Abendutik apirilera bitartean, gai-nontzeko hilabeteetan montzoi ga-raia izaten baita.

Zer behar da bidaiatzeko

Ez dago derrigorrean hartu beharre-ko txertorik. Bisa erakustea beha-rrezkoa da, herrialdean sartzeko. Online eskura daiteke modu errazean,eta.gov.lkwebgunean.

Txanpona

Errupia dute Sri Lankan. 177 errupiaeuro baten baliokide dira.

Nola mugitu

Trena mantso doa, baina segurua etaerosoa da; edonola ere, ez daude or-duero. Tren ordutegia www.rail-way.gov.lkwebgunean kontsultatudaiteke. Autobusak etengabe ibil-tzen dira, kalez kale. Deserosoagoada: espazio gutxiago dute, eta ezdago motxilak uzteko tokirik.

dago Sri Lankako tenplu budistarikgarrantzitsuena. Budaren hortza gor-detzen du hark. Budisten erdiguneada, nolabait esateko. Itxitako kutxabatean dago hortza; tarteka zabaltzendute, eta sinestunek otoitz egiten dio-te hari.Bidaia amaitzeko aproposa da Ne-

gombo. Oso turistikoa da, eta ez osopolita, baina aireportutik zazpi kilo-metrora dago. Sri Lanka garai askotan izan da kolo-

nia: holandarrena, portugaldarrenaeta britainiarrena, eta zantzu nabar-menak daude. Aipatutako Galle etaNuwara Elliya herriak dira horren era-kuslerik garbienak. Elliya mila metrotikgora dago, eta handik, paraje ikusga-rriak ageri dira: ur-jauziak, te sail han-diak… Ezinbestean egin beharreko bi-daia da.

Erabat tropikalaUrtean batez beste 28 gradu inguruizaten dira Sri Lankan. Baso tropikalakere badira uhartean, fruta tropikalmordoa dutenak, eta, sasoiaren ara-bera, klase eta aukera guztietakoakdaude.Janaririk tipikoena arroza da: egosi-

tako arroz zuri tontor bat ipintzendute platerean, eta laguntzeko beste-lako janariz betetako katilu txikiak es-

kaintzen dituzte aukeran: dilistak,arraina, oilaskoa, txahal haragia... Es-pezia asko erabiltzen dituzte, gainera,janariak ontzeko: besteak beste, aza-fraia, kanela eta jengibrea.Itsasaldeko herrietan, arraina da ti-

pikoena. Askotako arrainak ematendituzte, momentuan erreta, baina gukbaino gehiago erretzen dute, eta le-hor-lehorra jaten dute. Roti jakia ere ezaguna da oso, krepe

frantsesaren antzekoa. Arrainarekin,haragiarekin, barazkiekin eta txokola-tearekin prestatzen dute, batez ere. Herrialdean alkohola eskuragarri

dagoen arren, jatetxe xumeetan ezdute saltzen; tea edaten da. Jatetxeez-turistiko horiek merke-merkeakdira.

Ilargiaren festaIlargi betea dagoen egunetan, festaizaten da Sri Lankan. Dena den, alko-hol salmenta guneak itxita egotendira, debekatuta baitago egun horie-tan edatea. Familian igarotzen dituzteegunok, eta kometak hegatzeko ohi-tura dute; mordoa ikusi ohi da egunhorietan hegan. Guztietan berezienauztail-abuztuetako ilargi betea da, etaColombon eta Kandyn, hamar egune-ko ospakizuna egiten dute: dantzak,akrobaziak, musika, desfileak, elefan-

teak, argiak eta koloreak… Bereziaizaten da oso.

Uharteko harribitxiakSri Lankan, gizadiaren zortzi ondareeta 22 erreserba natural daude Unes-cok babestuta. Bisitatu beharreko gu-neak dira, baina sarrerak garesti sama-rrak dira: garestiena 25 dolar kosta-tzen da, hogei euro inguru. YalaNational Park izenekoa da garrantzi-tsuena. Safaria balitz bezala, bertanalokatzen den Jeepean egin behar daparkeko bisita. Hiru ordu ingurukoibilbidea da, eta turismo agentziek an-tolatzen dituzte bisitak. Inguruko he-rriren batean egonez gero, tokira hur-biltzen zaituzte, baina horrek prezioaare gehiago igotzen du. Taldean joa-tea da gomendagarriena, gastuakpartekatzeko. Garrantzitsuena eta ga-restiena ere bada Yala, baina ikusga-rriak dira hango lehoinabar, elefanteeta bestelako animaliak. Istuh tee, eskerrik asko!

Animalia espezie ugari aurkitu daitezke: besteak beste, bertako elefantea eta lehoinabarra.

17osatuberri14-09_Maquetación 1 2014-09-08 16:19 Página 9

10 osatuberri2014ko abuztua

urratsak

Profesionalen prestakuntza,pazienteen segurtasuna

Pazienteak ospitalean lehendik ezzuen infekzioren bat hartzenbadu, osasun arretari lotutako

infekzioa hartu duela esaten da. Be-raz, infekzio hori ospitalean bertansorrarazia izan daiteke, eta etxera-tzeko baimena jaso ostean ager dai-teke. Askotan, ezin dira saihestu in-fekzio horiek, baina kasuak gutxi-tzea du xede DonostiakoUnibertsitate Ospitaleko (DUO) Me-

dikuntza Prebentiboko Zerbitzuak.Bederatzi profesional aritzen dirahor: hiru mediku, bost erizain eta ad-ministrari bat. Bereziki hiru jarduera-ren bidez kontrolatzen dituzte infek-zioak: zainketa epidemiologikoa —infekzioen prebalentzia neurtzea etaintzidentzia azterketak egitea—,prebentzioa —infekzioak saihestekoneurriak hartzea eta gomendioakzenbateraino betetzen diren ikus-

tea— eta kontrola —infekzioarenhedapena eragoztea—. Infekzioak gutxitzeko, ezinbeste-

koa da zerbitzuko kideen lana eta ja-rrera, baina baita zentroko profesio-nal guzti-guztien parte-hartzea ere.Luis Martinez Medikuntza Prebenti-boko Zerbitzuko medikuak azalduduenez, haiek bakarrik ezin dute be-ren kabuz aurrez erabakitako helbu-rurik erdietsi: «Guk infekzioak gutxi-tzeko proposamenak egin ditzake-gu, baina profesional guztienelkarlana eta partaidetza behar duguproposatzen ditugun helburuak lor-tzeko». Kontzientziazioa eta heziketazabaltzeko asmoz, prestakuntza ema-ten diete zentroko profesional guztiei.Hainbat heziketa programa eramatendituzte. Iaz, esaterako, esku higienea-ren gainekoa eman zuten 2013-2016

Osasun arretari lotutako infekzioak gutxitu eta, ahalden neurrian, saihestu egin nahi ditu DonostiakoUnibertsitate Ospitaleko Medikuntza PrebentibokoZerbitzuak. Horretarako, ezinbestekotzat dute osasunlangile guztiak trebatzea, guztiontzat baliagarria izandadin. Eskuetako Higienea Programari esker, iaz ia3.000 profesionalek jaso zuten prestakuntza, jarduerahori sustatzeko.

Infekzioak saihesteko, gutxitzeko zein kontrolatzeko ezinbestekoa da DUOko Medikuntza Prebentiboko Zerbitzuaren lana. MANOLO GONZÁLEZ

17osatuberri14-09_Maquetación 1 2014-09-08 16:19 Página 10

osatuberri 112014ko abuztua

urratsak

ten.«Unitate guztietako profesionalinplikatuak prestatzen ditugu, haiekgero ezaguerak lankideei transmiti-tzeko». Behin-behineko datuei erre-paratuz, guztira, 868 profesionalen-gana iritsi ziren. Osakidetzako Era-kunde Zentraletik, gainera,prestakuntza bera eskaini zuten sare-an. «On line eskaintza oso baliagarriaizan zitzaigun; horrela, jende gehiago-rengana iritsi ginelako. Ospitalean ezdaude medikuak eta erizainak baka-rrik; alor askotako profesionalek egi-ten dute lan, eta guztiak formatu etakontzientziatu behar ditugu, progra-ma eraginkorra izan dadin». DUOkobeste 1.863 profesionalek egin zutenikastaroa sarean, eta guztira, 2.731profesional aritu ziren esku higienea-ren alorreko kontuak ikasten. «Zifrahandia da», Amaia Bakaikoa Medi-kuntza Prebentiboko Zerbitzuko me-dikuaren iritzian.Osasun asistentzian gero eta tekni-

ka gehiago erabiltzen dira, eta infek-zioak garatzeko arrisku bidea izan dai-tezke. Bakaikoak azaldu duenez, pa-zienteen ehuneko handi batek gernuzundak behar izaten ditu, eta horrega-tik, ezinbestekotzat jotzen dute kate-terrak eta zundak egoki erabiltzekoprogramak garatzea, ezartzea eta

Pazientearen Segurtasunaren Estrate-giaren baitan.

Eskuetako Higienearen Programa2005. urtean, Osasunerako MunduErakundeak (OME) pazientearen se-gurtasunerako lehen mundu erronkaabiarazi zuen. Eskuak garbitzea infek-zioak unibertsalki kontrolatzeko etapazienteen segurtasunerako funtsez-koa dela zabaltzea zen proiektu ho-rren helburua. Programa horretakoosagai garrantzitsuenetako bat Savelives: Clean your hands kanpaina izanzen (Salbatu bizitzak: garbitu zure es-kuak): osasun langileen eskuetako hi-giene ohiturak hobetzeko, hau da, jar-dunbide egokiak une eta modu apro-posean egiteko, eta osasun etxeetakoinfekzioak gutxiagotzeko.Eskuen higienea oso oinarrizko neu-

rria da. Martinezek dioenez, «osasunarretarekin lotutako infekzio asko era-gotz daitezke eskuak garbi edukita.Askotan, oinarrizko neurrietan zabar-tzen gara, eta horiek izaten dira era-ginkorrenak». Datuen arabera, osa-sun arretan gertatzen diren infekzioen%80 eskuetatik transmititzen da.Ospitaleko profesional guztiak

OMEren ereduan trebatu direla ziurta-tzeko, hezitzaileen heziketa egin zu-

ebaluazioa egitea. Dagoeneko lantal-de bat osatu dute, eta protokolo batonartu. Ezinbestekoa da ospitalean in-gurumen biosegurtasuna zaintzea;ebakuntza geletan, bereziki. Instala-zioak eta tresneria egoki erabiltzen di-rela ikuskatu behar da, etengabe. Zer-bitzuan bertan, esaterako, esteriliza-zio zentroa dute. DUOn hogeitik goraebakuntza gela dituzte, eta operaziobakoitzaren ondoren materialak este-rilizatzen dituzte: «Materialen trata-mendu fisiko-kimiko zehatzak egitendituzte esterilizazio gunean, eta probaugari gainditu behar dituzte.%100eko bermea eman behardugu», adierazi du Martinezek.

Komunikazioa eta elkarlana, ar-datzDUOko unitate eta zerbitzu guztiekinkomunikazio zuzena dute. «Informa-zioa eta komunikazioa dira gakoa.Ikuspegiak ez dira berdinak: unitateeta zerbitzu bakoitzeko lankideekinork baino hobeto ezagutzen dutehango bizia eta egoera, eta guk, nola-bait esateko, ikuspuntu objektiboa-goa dugu. Guztiak elkartuta, osasunarreta globalagoa lortzen dugu. Ara-zoei aurre egiteko, erabat beharrez-koa zaigu guztion iritziak eta propo-samenak jasotzea». Bilerak egitendituzte esparru gehienetako profe-sionalekin; zuzendaritzako kideakere hor izaten dira, «oso garrantzi-tsua baita haien inplikazioa».Osakidetzaren gainontzeko zentro-

etako medikuntza prebentiboko lan-kideekin ere bildu ohi dira ezaguerakpartekatzeko eta bakoitzak zer segur-tasun neurri erabiltzen dituen jakite-ko, besteak beste, INOZ batzordean(Infekzio Nosokomialen Zaintza etaKontrola). Osakidetzan, infekzio no-sokomialen arloan erreferente tekni-ko izateko sortu zuten batzorde hori,infekzio nosokomialen arloan Osa-sun Laguntzako Zuzendaritzarenaholkulari izateko.

Esterilizazio zentroan DUOko operazio geletan erabilitako materialak tratatzen dituzte, gero berrerabiltzeko.MONIKA JUARISTI

17osatuberri14-09_Maquetación 1 2014-09-08 16:19 Página 11

12 osatuberri2014ko abuztua

osasun

ez eta osasuntsu bizi

«Hemezortzi urte nituenean bainohobeto sentitzen naiz orain»Esperientzia gradu bat da, baina, gradu hori gabe ere, guztia irabazten ari da SilviaTrigueros (Gurutzeta, 1976). Duela bi urte hasi zen mendi lasterketa luzeak egiten,eta aurten, CSP115, Hiru Handiak eta Ehunmiliak irabazi ditu, besteak beste.Espainiako Ultra Traileko egungo txapelduna da, gainera. Asko entrenatzea etakonstantea izatea dira, dioenez, arrakasta izateko gakoak.

silvia triguerosMendi korrikalaria

Nola hasi zinen kirol honetan?Kasualitatez. Nire koinatuari lagun-tzeko parte hartu nuen lehenengozmendi lasterketa batean, duela hiruurte inguru. Gustatu egin zitzaidanesperientzia, eta, harrezkero, ez naizgelditu. Hasieran, proba laburretanibili nintzen, eta, duela urte eta erdiedo bi urte inguru, proba luzeetanhasi nintzen. Gehiago gustatzen zaiz-kit luzeak.Hiru urte baino ez, eta aurten, iadena irabazi duzu. Zein da sekre-tua?Ez dago sekreturik. Asko entrenatzeaeta konstantea izatea da gakoa. Se-narrak ere asko laguntzen dit: askoanimatzen nau.Asko entrenatzen zara, beraz.Bai. Aste barruan, lasterketa laburrakegiten ditut –bi ordu, gehienez–, etaez egunero. Lan egiten dut, eta biseme ditut. Ez dut denborarik. Aste-buruetan, bai, saio luzeagoak egitenditut.Askok esaten dute ama izandako-an zaila dela kirola egitea. Zer dio-zu horretaz?Aurrez mendizalea nintzen. Ama iza-tean denbora gutxi izango nuelakohasi nintzen korrika egiten, bainainoiz ez nion kirola egiteari utzi. Biumeren ama naiz, eta 38 urte ditut,baina egia esan,18 urte nitueneanbaino hobeto sentitzen naiz. Elikadura asko zaintzen duzu?Anemia arazoak ditut. Ondo senti-tzen naiz, baina analisiek diote burdi-SILVIA TRIGUEROS

17osatuberri14-09_Maquetación 1 2014-09-08 16:19 Página 12

osasunez eta osasuntsu biziosatuberri 132014ko abuztua

laburreanJanari bat.Txibiak.

Edari bat? Garagardoa.

Bizitzeko toki bat? Abadiño.

Bidaia bat? Kanada.

Egiteko duzun proba bat? Transalpine Run, etapakakoa.

Oroitzapen bat? Iazko Espainiako TxapelketakoUltra Traila.

Beste kirolik? Mendi ibiliak egitea.

Desio bat? Horrela jarraitzea.

Amets bat? Semeek nire bideari jarraitzea.

natik apal nabilela. Alderdi hori askozaintzen dut: egunero burdina dutenelikagaiak jaten ditut: muskuiluak, in-txaurrak... Dena den, denetik jatendut. Lau gara etxean, eta denok ber-dina jaten dugu. Hori bai, asko gusta-tzen zaizkit izozkiak. Lasterketetan zer hartzen duzu?Platano asko jaten ditut, eta kakaokrema ere bai, ogi tartean. Gezurraematen du, baina niri on egiten dit.Gelak eta barrita energetikoak erebeti soinean eramaten ditut, baina,beharrezkoa izan ezean, nirekin iris-ten dira helmugara. Edariak bai,gehiago hartzen ditut. Oso garran-tzitsua da sarri hidratatzea, eta halaegiten dut: jan-edanak egiteko pos-tu guztietan gelditzen naiz hidrata-tzeko.Oso proba luzeak egiten dituzu;azkenengoan, 28 ordutik goraegin zenituen lasterka. Buruaprestatzea ere beharrezkoa da?%50 mentala dela esango nuke. Al-derdi horretan gogortzat dut neureburua; nire baitan ez dago erretira-tzeko aukerarik. Berdin zait emaitza,baina amaitzea beharrezkoa da nire-tzat. Bakoitzak bere teknikak erabil-tzen ditu burua indartsu edukitzeko.Nik, probak etapatan banatzen di-tut: denborari ez diot garrantzirikematen. Iaz zerrenda bat ere idatzinuen niretzako ez etsitzeko pisuzkoarrazoiekin. Horrek jarraitzeko inda-rra ematen dit.Eta fisikoki? 28 ordu asko dira... Ahal dudan guztia korrika egitensaiatzen naiz. Aldapa oso handiabada oinez egiten dut, baina gai-nontzekoa lasterka. Trostan joatennaiz, baina erritmo bertsuan. Gor-putzak jasaten badu, behintzat, ho-rrela egiten dut.Eta helmugan, zer? Zer dator or-duan burura?Dena. Sentimendu guztiak nahastendira: poza, nekea... Nire senarra etasemeak ikusten ditudanean, eta

zenbaitetan lagunak, sekulako emo-zioa sentitzen dut. Asko gustatzenzait une horiek haiekin partekatzea.Negarra ere ateratzen zait, askotan,emozioaren emozioz.

Izan duzu lesiorik?Lasterketetan ez naiz inoiz lesionatu;entrenatzeko orduan hartu izan dutmin, eroriko txoroetan. Aurten bitanerori naiz: lehenengo aldian, mendikobizikletatik erori nintzen, eta hiru asteegon behar izan nuen geldirik etxean,osatu arte. Bigarrengoan, martxoan,korrika nindoala, erori, eta zauri bategin nuen belaunean. Gaiztotu eginzen, eta oraindik ez naiz guztiz osatu.Zer gomendatuko zenieke hasteardaudenei?Gutxinaka-gutxinaka hasteko: luzee-tara jo baino lehen, laburrekin haste-ko. Gero eta jende gehiago hasten dazuzenean proba luzeetan, eta laster-ketarien erdiak erretiratu egiten dira.Pixkanaka egin beharrekoa da, bainahastera animatuko nituzke.Eta, aurrera begira, zer asmo ditu-zu?Neronek aukeratzen ditut egingo di-tudan probak. Orain abuztuaren bu-kaeran egin nahi dut bat: Mont BlancUltra Traila. Chamonixen (Frantzia)izango da. Proba luzea da,168 kilo-metrokoa. Orain gonbidapen mordoajasotzen ari naiz, eta ikusiko dut nolaantolatuko dudan egutegia.

Espainiako Ultra Traileko txapelduna da; iaz irabazi zuen 14 ordu eta 34 minutuko denbora eginda.

17osatuberri14-09_Maquetación 1 2014-09-08 16:19 Página 13

14 osatuberri2014ko abuztua

aholku

med

ikoa

k

Indartu zuredefentsakudazkenari begira

Udazkenarekin batera datozen tenperatura aldaketak eta lanean hartu beharkoditugun konpromisoak kolokan jar ditzakete gure defentsak. Babesik gabe ezgeratzeko, besteak beste, klimaren gorabeheretara apurka egokitzea, estresasaihestea eta kirola egitea gomendatzen dute.

rrean. Klimak, estresak, dietak nahizgogo aldarteak eragin handia izandezakete gure osasunean, eta neka-tuagoak sentitzea edo errazago gai-xotzea ekarriko dute. Udazkenak di-tuen bat-bateko tenperatura aldake-

JABIER AGIRREmedikua

Eguneroko errutinara itzultzea, au-rreneko hotzak etortzea, argia faltaizatea. Arrazoi horiek eta beste ba-tzuk direla medio, uda ostean guregorputzaren immunitate sistemagoitik behera eror daiteke. Gripeari

aurrea hartzeko eta udazken parteanohikoak diren beste gaitz batzuetatikbabesteko, hauxe duzu zure defen-tsak indartzeko garairik aproposena.Gure gorputza uste dugun bainosentiberagoa da kanpo eragileen au-

Presek eta denera iritsi beharrak gorputzaren defentsak ahultzen dituzte. Bizitza lasaiago hartuz, gaixotasunak saihesten dira. BERRIA

17osatuberri14-09_Maquetación 1 2014-09-08 16:19 Página 14

aholku medikoak

osatuberri 152014ko abuztua

tekin eta lanean hartu beharko ditu-gun ardura eta konpromisoekin, sa-soi delikatu samarra da gure defen-tsentzat. Horregatik, eta babesikgabe geratu aurretik, jarraitu aholkuhauei.

Gorputzari indartsu eustekoAurreneko urratsa urte sasoi berrianmodurik onenean sartzeko, estrategiaegokia prestatzea izango da:

• Egokitze graduala. Gorputzagaitzetatik babesteko, onena klima-ren gorabeheretara pixkanaka ego-kituz joatea da, udan ohikoak direnaire zabaleko jarduerak egiten jarrai-tuz. Eguzkia dagoen orduetan arituzgero, neguan baxu samar egon ohidiren D bitamina mailak gehitu egin-go ditugu.

• Zaindu estresa. Presak, deneta-ra iritsi nahiak, eguneroko kezkeketa laneko ardurek gure gorputzaakitu eta defentsak gutxitzen dituz-te. Horregatik, lehentasun batzukezarri behar dira; ez saiatu zurea ezdenari erantzuten. Horrela, bizitzalasaiago hartuko dugu, eta ez garahain erraz gaixotuko.

• Egin kirol gehiago. Hori izatenda urte sasoi honetan guztiok geureburuari agintzen dizkiogun asmo na-gusietako bat, askotan, tamalez,kale egiten badugu ere. Saia zaitezaurten hutsik ez egiten, ariketa erre-gularki egiteak gorputza oxigenatueta toxinak kanporatzen ditu-eta.

Dietaren garrantziaGure immunitate sistema baldintza-rik onenetan edukitzeko, janneurriegokia egitea ezinbestekoa da, edo-zein adin, sexu, lanbide eta baldin-tzatako pertsonentzat:

• C bitamina ugariko jakiak. Az-kenaldi honetan zalantzan jarri izanden arren, gure defentsak asko mu-rrizten dira C bitaminarik gabe. Bes-teak beste, azaren familia osoan, pi-perrean, kiwian, zitrikoetan (laranja,

limoia, mandarina) eta meloian dagoC bitamina. Egunero 20-60 gramobitarteko dosia jasotzea gomenda-tzen da. Laranja bat, kiwi bat edo bimandarina hartuz lortzen da kopu-rua hori.

• Laktobaziloak dituzten esne-kiak. Gomenigarria da jogurtak,mamia eta kefirra hartzea, hesteeta-ko defentsak indartu eta estimula-tzen dituztelako.

• Bost errazio fruta eta berduraegunean. Bitaminak eta mineralakkantitate egokian ziurtatzeko modu-rik onena da. Fruta osorik jatea ko-meni da, eta, ahal dela, azal eta guz-ti. Barazkiak, berriz, gordinik edo gu-txi eginda jatea komeni da,lurrunetan egosita edo ur gutxitanirakinda.

• Murriztu toxinak. Aurretikprestaturiko jakiak, gantz satura-tuek, gozokiek, kafeak eta alkoholakorganismoa ahitu eta defentsak gu-txitzen dituzte. Janari horiek kontsu-

mitzeari uztearekin batera, osasunmailak nabarmen egingo du hobera.

Antibiotiko naturalakAntibiotikoak laguntza baliagarriaizan ohi dira bakterioek eragindakoinfekzioei aurre egiteko, baina seku-la ez dira norbere kasa hartu behar,ez baitira kasu guztietan eraginko-rrak izaten. Gainera, beharrezkoakez direnean antibiotikoak hartzeakdefentsak ahuldu eta gehiagotangaixotzea ekar dezake. Mikrobioakantibiotikoekiko erresistente bihurdaitezke botika horiek gaizki erabilizgero.

•Automedikazioari ez. Gurpilzoro horretan ez sartzeko, antibioti-koak medikuak agindutakoan soilikhartuko dira. Kontuan hartu beharda botika horiek ez dutela dena sen-datzen; izan ere, birusek eragindakoinfekzioetan —eta gripea da horie-tako bat— apenas balio duten ezer-tarako.

Toxinak kanporatzen dira kirola eginez. JON URBE / ARGAZKI PRESS

17osatuberri14-09_Maquetación 1 2014-09-08 16:19 Página 15

16 osatuberri2014ko abuztua

arna

s bidez

Edari Zahartzearen Itsaspeko Laborategia da Crusoe Treasure. Plentziako badiandago, itsasertzetik hamar minutu ingurura. Ur azaletik hamabost edo hogeimetrora, 27 upategitako ardo botilak hondoratu zituzten duela urte batzuk, eta,adituen arabera, sekulako aurkikuntza izan da.

Ardoa urpean zahartua,hobea

Euskadi – Basque Country espe-rientzien artean, bada, gainera, bisi-ta egiteko pakete bat ere. 112,90 eu-roren trukean, aurkezpena, dasta-tzea eta uztartzea izango dira, etaliburua jasoko dute opari. Gutxienezlau lagunentzako eskaintza da, eta,gehienez, hamabost lagunek partehar dezakete saio bakoitzean. Hiruorduko esperientzia paregabea da.Informazio gehiagorako, bisitatu via-jesporeuskadi.eswebgunea.

Duela bost urte sortu zutenEdari Zahartzearen ItsaspekoLaborategia, 2009ko urrian,

hain zuzen. Plentziako badian dago(Bizkaia), kostatik hamar minuturaontziz, hamabost eta hogei metro bi-tarteko sakoneran. Bostehun metrokoadroko azalera du, eta ingurunehorretako hezetasunak, tenperatu-rak, presioak, korronteek eta beste-lako parametroek edariei ezaugarribereziak ematen dizkiete. Urpekoinstalazioek koralezko arrezife itxuradute, bertako espezieen habitataerrespetatzeko. Hasieratik, biologotalde batek kontrolatu ditu instala-zioak, eta etengabeko azterketa egi-ten dihardute. Bost urte hauetan,150 espeziek baino gehiagok eurenbizitoki egin dute upategia. Edari Za-hartzearen Itsaspeko laborategiamunduko lehena da, eta erreferen-tea nazioartean.2009az geroztik, jatorri izena du-

ten Euskal Herriko eta Espainiako ha-malau upategitako hogeita zazpiardo, txakolin eta sagardo daude za-hartzen. Edariak etengabe aztertzendituzte jatorri izena duten upategihorietako maisuek, biologoek etaenologoek, itsasoaren baldintzetanardoa nola umotzen den ikusteko.Crusoe Treasure taldeak proiektu

berritzailea ezagutzeko aukera ema-ten du. Hiru bisita gidatu egiten di-tuzte: Hidden Treasure, Luxury CTeta Dive CT. Lehenengo biak itsason-tzian egitekoak dira. Urpean ibiltze-ko titulurik ez dutenek itsasontziz

egin dezakete bisita. Itsaspeko labo-rategiaren bueltan ibiliko da ontzia,eta urpeko kamerei esker laborate-gia ikusiko dute bisitariek. Ardande-giaz gain, Plentziako badiako parajeederrez gozatzeko aukera izangodute. Ontzian bertan laborategikoardoa emango diete dastatzera, eta,hala, itsasoak umotze prozesuanduen eraginaz gozatuko dute. Hid-den Treasure hiru orduko irteera da;Luxury CT, berriz, zortzi ordukoa.Gainera, aldi berean, Bizkaiko Itsaso-aren kostaldea ezagutzeko aitzakiaederra izango dute bisitariek.Dive CT urpean ibiltzeko titulua du-

tenentzako baino ez da. Tituluarenjabe direnek upategia zuzenean ikus-teko aukera izango dute; esaterako:hondoratutako botilak eta koralezkouharri artifiziala. Murgilaldiaren buka-eran, gainera, upategiko botila bat au-keratu eta eramateko modua izangodute bisitariek, gero lehorrean dasta-tzeko. Lau orduko bisita da, eta urteangehienez ere hogei lagunek goza de-zakete esperientziaz. Hiru bisiten in-guruko informazio gehiago eskuradaiteke Crusoe Treasureren www.un-derwaterwine.comwebgunean.Urte osoan egin daiteke bisita:

09:30etik 11:30era eta 14:00etatik16:30era bitartean egiten dituzte ir-teerak –itsasaldiek aldaketak eraginditzakete irteera orduan–. Talde ba-koitzean gehienez hamar lagunekparte har dezakete, eta beharrezkoada egun bat lehenago erreserba egi-tea.

17osatuberri14-09_Maquetación 1 2014-09-08 16:19 Página 16

osatuberri 172014ko abuztua

arnas bidez

gomendatutakobisita gidatuakEskaintza enoturistikoa

• Non: Plentzian, Bilbotik hogei kilo-metrora. Metroz joan daiteke. Kon-tsultatu ordutegiak www.metrobil-bao.netwebgunean..

• Bisita gidatuak: Dive CT urpeanibiltzeko titulua dutenentzat. Urpeanibiltzeko titulua ez dutenentzat Hid-den Treasure eta Luxury CT.

• Bisitari kopurua: Hidden Treasure:gehienez hamar lagun; Luxury CT:gutxienez hamar lagun; Dive CT: urte-an gehienez hogei.

• Egutegia: Urte osoan. Egokiena,martxotik urrira bitartean.

• Irteera ordutegiak: 09:30etik11:30era eta 14:00etatik 16:30era.

• Beharrezkoak: Ezinbestekoa daerreserba egitea gutxienez egun batlehenago.

• Informazio gehiago: www.under-waterwine.comwebgunean.

Jatorri izena duten hamalau upategitako ardoak, txakolina eta sagardoa dituzte 15-20 metroko sakoneran. CRUSOE TREASURE

Urpeko instalazioek koralezko arrezife itxura dute. CRUSOE TREASURE

17osatuberri14-09_Maquetación 1 2014-09-08 16:19 Página 17

18 osatuberri2014ko abuztua

atzera begira

Gaurko erizainenaitzindariakGaur egun, erizainen ezaugarriak,eginbeharrak eta eskubideak erraz-erraz aurki ditzakegu legeetan nahizherri jakitateetan. Hala ere, egoerahorrek oso denbora gutxi daramagure gizartean, atzera begiratuzgero erretratua oso desberdina daeta.Erdi Aroan, esate baterako, emagi-

nak, zirujauak, zauri sendatzaileak,zain ebakitzaileak, barberuak, litoto-mistoak, algebralariak, beginak, sen-dagileak, petrikiloak eta aztiak zirengure arbasoen gaixotasunak senda-tzen zituztenak. Medikuentzat bainoez zegoen araurik, eginbeharrak be-tetzeko, lan arloko trebakuntza agi-riak onartzeko edo zegokien jakituriabermatzeko.Aro Modernoan, ordea, hiru mota

bereizten hasi ziren apurka-apurka,eta, erizaintza bilakatzean, gauzatueta ezarri egin ziren:

Zirujau erromantizistakLauzpabost urtez beste zirujau bate-kin ikastun lan egin ondoren, ziru-jauak izateko azterketa egin beharzuten Protomedikatoaren aurrean.Azterketa hori, gainera, gaztelaniaz(erromantzez) egiten zen. Zauriak,hezurrak, zaintiratuak edo bihurri-tuak, larruazaleko gaitzak eta bestesendatzen zituzten. Erditzeak ere eu-ren ardurapekoak ziren. Medikuengabeziak ageri-agerikoak zirenez,euskal herritar gehienek haien eskujarri zituzten osasun kontuak. Urteakjoan, urteak etorri, joan den mende-tik, hain zuzen ere, praktikanteakdira, eta unibertsitateko ikasketak ereegin behar dituzte.

EmaginakNahiz eta zenbait saialdi egin, eureneginbeharra XX. mendera arte egonzen arautu gabe. Dena dela, orduko

JUAN GONDRA REZOLAEuskal Herriko Medikuntza histo-riaren gaineko aditua.

Bilboko Udaleko Osasun Sailean, Ba-surtuko Unibertsitate Ospitalean etaMedikuntza Fakultatean jardun zuen,besteak beste.

erditze gehienak euren ardurapeanzeuden. Horiek horrela, Euskal Herri-ko hainbat udalek erditzen laguntze-ko emaginak zituzten.

Gaixoen zaintzaileakHirugarren talde honetan, gaur egun-go erizainak daude. Erdi Aroan nahizAro Modernoan, ospitaleetan aloka-tutako emakumeak ziren; orduko an-dreak, alegia. XIX. mendean, mojekgaixoak zaintzen bazituzten ere, XX.menderako erizain profesionalak hasiziren horrelako zereginak betetzen.Hartara, 1970-1980ko hamarkadatikaurrera, gure ospitale guztietan dau-de erizainak, gaixoak zaintzeko eta la-guntza emateko.Hiru talde profesionalen batasuna

nahiko berria da. Izan ere, joan denmendeko 70eko hamarkadan zabal-du zen Espainiako Estatuko legea al-datu zutenean.

1965, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko erizainak.

17osatuberri14-09_Maquetación 1 2014-09-08 16:19 Página 18

osatuberri 192014ko abuztua

atzera begira

1919, Nafarroako Gurutze Gorriko erizainenlehenengo promozioa.

1929, Kristina erregina erizainekin, Tolosan.Basurtuko Unibertsitate Ospitalean praktikak egiten.

Gaur egun, honakoak dira erizai-nen zeregin nagusiak: erizaintzakozainketak zuzentzea, ebaluatzea etagaratzea, osasuna sustatzeko, arta-tzeko eta berreskuratzeko, eta gai-xotasunak nahiz elbarritasunak pre-benitzeko.Horren guztiaren ondorioz, eri-

zaintzako zenbait espezialitate sortudira, eta batzuk aparte garatu diragaur egun; fisioterapia, esaterako. Bilboko Erizaintza Eskolako lehenengo promozioko ikasleak eta irakasleak.

1936, Eusko Jaurlaritzako osasun militarreko lehenengo emakume taldea.

17osatuberri14-09_Maquetación 1 2014-09-08 16:19 Página 19

20 osatuberri2014ko abuztua

unibertsita

tea faku

ltatetik Itzulpenen kalitatea eta

ziurtasuna, bermatutaOsasun arloko profesionalek historia klinikoak euskaraz idazteko aukera izangodute Donostiarena aplikazioari eta Snomed-CT euskaratuari esker. Snomed-CTterminologia bankua da, osasun esparruan gehien erabiltzen den ontologia.

Medikuntzan dagoen onto-logiarik osatuena eta era-biliena da Snomed-CT

(Systematized Nomenclature of Me-dicine – Clinical Terms). Txosten klini-koetan erabiltzen diren termino guz-tiak biltzen ditu. Ingelesa du erro hiz-kuntza, eta milioi bat termino ingurudu jatorrizko bertsioak. Dagoenekomunduko 22 herrialdetako osasunsistemetan erabiltzen dute. Euskal Herriko Unibertsitateko IXA

ikerketa taldeak Snomed-CT euska-ratzeko proiektua abiatu zuen duelabi urte. Olatz Perez de Viñaspre ari dahura garatzen. Sistemen Informati-kan ingeniaria da, eta HizkuntzarenAzterketa eta Prozesamendua mas-terra egina du. Gaur egun, doktore-go tesia egiten dabil: Snomed-CTontologia euskaratzen eta Donostia-rena tresna garatzen. Horri esker,txosten medikoak euskaraz idaztekomodua izango dute profesionalek,beste hizkuntzetarako itzulpen ziu-rra bermatuz. Donostiarena litzatekeitzulpenok egiteko tresna, eta itzul-

pen ziurrak eta zuzenak egingo lituz-ke.Lan konplexua eta neketsua da

termino guztiak euskaratzea. Orainartekoak automatikoki egin dituzte.«Existitzen diren hiztegi espezializa-tuak eta hiztegi orokorragoak jasoditugu. Aurkitu ditugun hitzenordaina eman dugu; lehen zatia egindugu horrela», dio Maite Oronozinformatika irakasleak eta proiek-tuaren zuzendariak. «Gaixotasunenhierarkiako hitz bakarren %80 ingu-ru itzultzeko gai izan gara, eta horiasko da», erantsi du Perez de Viñas-prek.

Hiztegia eta tresnaOntologia txertatzeko tresna ere sor-tu dute: Donostiarena. Proiektuarenbigarren zuzendaria Jon Patrick da.Australiarra da, eta osasun alorrekobi enpresa ditu Sydneyn. Health Lan-guage Analytics izenekoan egon zenPerez de Viñaspre hiru hilabetez.Oronozek azaldu duenez, «Donos-tiarena Patricken enpresako softwa-

rean oinarrituta dago». Lehen inter-fazea egin dute jada.Felix Zubia Donostiako Unibertsita-

te Ospitaleko Zainketa Intentsiboeta-ko Unitateko medikuak begi onez iku-si du proiektua: «Euskarazko historiaklinikoek erabat ziurrak izan behardute. Ez dugu nahi euskaraz idatzitadagoelako gero datorren profesiona-lak ez ulertu eta arazo bat edukitzea.Snomed-CT tresnak ematen digu se-gurtasun hori; hau da, itzulpenarenkalitatea bermatzeko eta errorea mu-rrizteko aukera».Bi urte eman ditu Perez de Viñas-

prek Snomed-CT euskaratzeko itzul-penak egiten, eta oraindik bide luzeaegiteko dagoela nabarmendu du:«Beste bi urte inguru beharko dituguitzulpen proiektua bukatutzat emate-ko. Dena bukatzen dugunean, medi-kuek eta hizkuntzalariek termino guz-ti-guztiak errepasatu beharko dituzte,eskuz». Zubiak etorkizun oparoagoaeman dio dagoeneko Donostiarenari:«Hasieran behintzat, historia klinikoakeuskaraz idazteko izango da».

Argazkian: Jon Patrick eta Maite Oronoz zuzendariak, Olatz Perez de Viñaspre garatzailea eta Felix Zubia medikua. M. JUARISTI

17osatuberri14-09_Maquetación 1 2014-09-08 16:19 Página 20

osakideatzaren bizitzaosatuberri 212014ko abuztua

«Edozein eginbeharretarako,beharrezkoak dira kontzentrazioa,lasaitasuna eta interesa»

Neurologia du ofizio, xakea afi-zio. Barrualde-Galdakaoko Era-kunde Sanitario IntegratukoNeurologia Unitatean egiten dulan Javi Mediavillak (Karrantza,1959) 1983az geroztik. Han dukontsulta goizeko lehen ordutikarratsaldeko hirurak arte. Den-bora librean, xakean aritzea dugustuko, eta Bilboko alde zaha-rreko Peña Rey Ardid xake talde-ko kidea da. Neurologoa eta xake jokalariazara. Nondik datorkizu bakoitze-rako grina? Noiz egin zenituenlehen urratsak xakean? Xakea gogoko izan dut betidanik.Lehenengo mugimenduak hamabiurterekin egin nituen, eta bide bere-tik jarraitzen dut. Xakearen zaletasu-na Fischer eta Spasskiren artekomunduko txapelketan handitu zitzai-dan, 1972. urtean, 13 urte nituene-an. Niretzat, zaletasun bat besterik ezda; neurologia, berriz, nire ogibideaeta bizimodua da. Uste dut gizakienjarrera eta ezaugarriak apur bat hobe-to ulertzeko aukeratu nuela espeziali-tate hori, baina esan beharra daukatez nuela askorik asmatu.Txapelketetan-eta parte hartzenduzu?Xake talde bateko bazkide naiz:Peña Rey Ardid izenekoa. Hala ere,oso txapelketa gutxitan jokatu izandut, eta guztiak ere, xake munduanemandako lehen urteetan. Ez dutbalentria izugarririk egin.

javi mediavillaNeurologoa eta xake jokalaria

Kontzentratzeko gaitasun han-dia izatea eskatzen du xakeak,ezta? Zer gehiago?Edozein eginbeharretarako, ondoegiten saiatuz gero, beharrezkoakdira kontzentrazioa, lasaitasuna etainteresa, nire ustez. Afizionatu gisa,xakean jokatzeko, beharrezkoakdira kalkulua, plangintza bat izatea,mugimenduetako ordena zuzena bi-latzea, helmugak garbi izatea eta,garrantzitsuena, momentu eta bal-dintza guztietan zure ekintzen on-dorioak eta emaitza errespetatzea.Nire iritziz, labur esanda, bizitzanbezala.Nola uztartzen dituzu ofizioa etaafizioa? Hogeitalau ordu nahi-koa dira denera iristeko?Oso erraza da. Ofizioa egunerokolana da; afizioa, berriz, edozein mo-mentutako atsegina. Zorionez, bizi-tzan, plazer mota asko daude; kiro-la, janaria eta zaletasun guztien ar-tean, beste bat da xakea. Goizetikarratsaldeko hiruretara lan egitendut, eta tarte horretan, inoiz ez dutjokatzean xakean, baina gero, arra-tsaldeetan, gogoko dudanean, In-ternet bidez jokatzen dut ezezagu-nekin sakelakotik, eta, ostiraletan,antzinako lagunekin.Neurologoa izateak laguntzendu xakean aritzeko? Eta alderan-tziz?Gauza guztiak era eta jarrera berbe-raz egin behar dira mundu honetan.Neurologoak edo xakelariak dakien

modurik hoberenean saiatu behardu; bestalde, errealitateak muga-tzen gaitu: zalantzak, beldurrak, ez-gaitasunak, ustekabeak, hutsegite-ak... Horiek guztiak, ordea, gure bo-rondatetik kanpo daude.Anekdotak izango dituzu... Ba-karren bat konta dezakezu?Ez dakit, ezer berezirik ez. Xakezkoafizionatuentzat, esaterako, ikuski-zun itzela da xake jokalari handiekberen partiden mugimenduen anali-sia nola egiten duten ikustea. Bainaxakeari buruz gehien gustatzen zai-dana da polita, oso entretenigarria,merkea eta arrisku fisiko gabekoadela. Gainera, denon eskura dago.

17osatuberri14-09_Maquetación 1 2014-09-08 16:19 Página 21

22 osatuberri2014ko abuztua

euskara osakidetzan

«Gure hizkuntzan eginda,hobeto ateratzen diragauzak»

Mikrobiologiako espezialitatea ikasizuen Maitane Aranzamendi on-darroarrak, eta Gurutzetako Uni-bertsitate Ospitaleko laborategianegiten du lan, Mikrobiologia Uni-tatean. Aurten, irakasle lanetanaritu da Osakidetzak antolatutakomintegi eta ikastaroetan. Euskaradu ama hizkuntza eta euskarazeskaini ditu prestakuntza saiooklehenengoz Gurutzetako Uniber-tsitate Ospitalean.Nondik dator euskarazko ikastaroeta mintegiak antolatzeko ideia?Rut Carrillo gure koordinatzailearenideia izan zen, eta Osakidetzaren eki-mena izan da. Gutxinaka-gutxinakaeta lan askorekin euskalduntzea lor-tzen ari gara. Asko gara euskaraz bizigarenak; beste askok ere jakin bada-kite, baina lotsagatik ez dute erabil-tzen. Horrek pena izugarria ematendigu: pixkanaka hori aldatzea da gureasmoa. Gure hizkuntza euskara da,

eta geurean egiten badugu lan, betibeste era batera funtzionatuko dutegauzek. Naturalagoa da.Zer irakatsi duzue?Mintegia ordubetekoa izan zen, etabiosegurtasunaren inguruan aritu gi-nen. Ikastaroa, berriz, hiru egunekoaizan zen, eta biologia molekularrarengainekoa izan zen.Norentzat da zuen eskaintza?Osakidetzako profesionalentzat; Gu-rutzetakoentzat zein beste zentroeta-koentzat, baina betiere Osakidetza-koak. Entzuleen artean gure alorrekoteknikariak izan genituen, batez ere,eta baita beste espezialitateetakoprofesionalak ere. Zabaltzen joateada gure asmoa; hori da asmoarenmuina.Zein dira prestakuntza euskarazematearen alde onak?Nire ustez, onena jendeak beldurraeta lotsa galtzea da. Taldean jendeairekitzen denean, lasaitu egiten da;euskarak horixe ematen du: edozerazaltzeko euskara goxoagoa da, etxe-koagoa, eta hori transmititu egitenda. Euskaraz ari garenean giroa la-saiagoa denez, talde batuagoa lor-tzen da.Uste duzue posible dela giro horieguneroko lantokira ekartzea? Horixe da helburua, eta pixkanaka lor-tzen ari gara. Bada etxean euskarazegiten duen jendea, eta gure arteaneuskaraz egitea errazagoa da. Gaine-ra, hala egiten dugunean, beste ba-tzuk animatzen dira, eta horrek askobetetzen gaitu.Eta desabantailarik badu?Bai. Batetik, lotsa, eta bestetik, edu-kiak euskaratzeko dugun zailtasuna.

Askotan ez da posible hitz teknikoakeuskaratzea. Hori muga handia da.Eta nola lortu duzue?Hiztegiak erabili ditut, eta gure euska-ra teknikariak ere, Jabier Gomezek,asko lagundu dit. Jarraibideak emanzizkidan itzulpenak ahalik eta moduegokienean egiteko. Hurrengo saioe-tara begira, gustatuko litzaidake hiz-tegitxo bat banatzea orri batean. Ba-liagarria izan daiteke. Euskaraz egiteak izan al du eragi-nik profesionalen parte-hartze-an?Bai, eragin positiboa. Ikastaroan, esa-terako, zazpi edo zortzi lagun esperogenituen, eta hamahiru elkartu gara.Eskola teorikoetan ondo moldatu gi-nen, baina biologia molekularrekopraktikak egiteko, adibidez, gehiegiginen. Hara ere, balantzea oso positi-boa izan da. Zenbait lankide ez zirenausartu parte hartzera, ulertuko ezzutelakoan, baina mintegira etortzeraanimatu ziren. Saio laburragoa izanik,proba modura hartu zuten, ea saioarijarraitzeko gai ote ziren ikusteko.Haietako gehienak uste zuten bainohobeto moldatu dira; askotan, aldezaurretik jartzen ditugu oztopoak, etaez dira oztopo errealak.Lehenago, «Hurrengo saioetarabegira», esan duzu. Gehiagoemango dituzue, orduan.Bai, irailean berriro emango duguikastaroa, birritan: bat euskaraz, bes-tea gaztelaniaz. Biak hiru egunekoakizango dira. Ezberdintasun bakarrahizkuntza izango da, eta horrela ikusi-ko dugu ea jendeak benetan zer joeradituen. Mintegia ere emango duguberriro urte bukaera aldera.

17osatuberri14-09_Maquetación 1 2014-09-08 16:19 Página 22

osatuberri 232014ko abuztua

denbora-pasak

17osatuberri14-09_Maquetación 1 2014-09-08 16:19 Página 23

17osatuberri14-09_Maquetación 1 2014-09-08 16:19 Página 24