PH NEURKETA

5
Ordenadorez lagundutako esperimentazioa Saiakuntza: pH-ren neurketa FISIKA-KIMIKA MINTEGIA Aniturri BHI 1 Materiala Kant. Erreaktiboak Kant. pH sentsorea 1 pH altuko tanpoia (pH= 10) 100 ml Oinarria, euskarria, 1 pH baxuko tanpoia (pH= 4) 100 ml Matxarda 1 Ur distilatua Hauspeakin ontziak, 100 ml 4 Azido eta base desberdinak OINARRI TEORIKOA pH-a disoluzio bateko azido-kontzentrazioaren berri ematen digu. pH-aren eskalaren balioak 1etik 14rainokoak dira: 1etik zenbat eta hurbilago egon, orduan eta azidoagoa, eta 14tik zenbat eta bertago, berriz, orduan eta alkalinoagoa. 7ko pH-ak ura neutroa dela esan nahi du. 4tik beherako balioak oso azidoak kontsideratzen dira (ozpinak 3ko pH-a du eta limoi-zukuak 2koa). 10etik gorako balioak oso alkalinoak dira (sosa kaustikoak 14ko pH-a du). GOGORATU Bata janztea. Ekipoaren erabilpenerako arretak jarraitzea. Erreaktiboak erabiltzean eta hondakinak botatzean hartu beharreko arretak. PROZEDURA Erabili pH sentsorea errekako uraren pH-a neurtzeko. I ZATIA : ORDENAGAILUA KONFIGURATZEA 1. Konektatu USB LINK kablea ordenagailuko USB portuan . 2. Konektatu pH elektrodoa sentsoreari. 3. Lotu pH sentsorea USB kableari. 4. Sentsorea konektatzean,programa martxan jartzen da. Ateratzen den leihoan klikatu “ejecutar Data Studio" Saiakuntza: pH-ren neurketa pH sentsorea

description

Aniturrik utzitako materiala

Transcript of PH NEURKETA

Page 1: PH NEURKETA

Ordenadorez lagundutako esperimentazioa Saiakuntza: pH-ren neurketa

FISIKA-KIMIKA MINTEGIA Aniturri BHI 1

Materiala Kant. Erreaktiboak Kant. pH sentsorea 1 pH altuko tanpoia (pH= 10) 100 mlOinarria, euskarria, 1 pH baxuko tanpoia (pH= 4) 100 mlMatxarda 1 Ur distilatua Hauspeakin ontziak, 100 ml 4 Azido eta base desberdinak

OINARRI TEORIKOA pH-a disoluzio bateko azido-kontzentrazioaren berri ematen digu. pH-aren eskalaren balioak

1etik 14rainokoak dira: 1etik zenbat eta hurbilago egon, orduan eta azidoagoa, eta 14tik zenbat eta bertago, berriz, orduan eta alkalinoagoa. 7ko pH-ak ura neutroa dela esan nahi du. 4tik beherako balioak oso azidoak kontsideratzen dira (ozpinak 3ko pH-a du eta limoi-zukuak 2koa). 10etik gorako balioak oso alkalinoak dira (sosa kaustikoak 14ko pH-a du).

GOGORATU • Bata janztea.

• Ekipoaren erabilpenerako arretak jarraitzea.

• Erreaktiboak erabiltzean eta hondakinak botatzean hartu beharreko arretak.

PROZEDURA Erabili pH sentsorea errekako uraren pH-a neurtzeko.

I ZATIA : ORDENAGAILUA KONFIGURATZEA

1. Konektatu USB LINK kablea ordenagailuko USB portuan .

2. Konektatu pH elektrodoa sentsoreari.

3. Lotu pH sentsorea USB kableari.

4. Sentsorea konektatzean,programa martxan jartzen da. Ateratzen den leihoan klikatu “ejecutar Data Studio"

Saiakuntza: pH-ren neurketa pH sentsorea

Page 2: PH NEURKETA

Ordenadorez lagundutako esperimentazioa Saiakuntza: pH-ren neurketa

FISIKA-KIMIKA MINTEGIA Aniturri BHI 2

II ZATIA: SENTSOREA KALIBRATZEA Sentsorea kalibratzea pH sentsoreak disoluzio batetan dagoen hidronio ioien kontzentrazioa neurtzen du eta kontzentrazio honi dagokion pHa ematen du. Neurketa hau zuzena izateko beharrekoa da sentsorea kalibratzea.

• pH sentsorea kalibratzeko ondoko materiala behar da:

- Ur flaskoa

- Ur distilatua

- Hiru hauspeakin ontzi txiki.

- pH altuko disoluzio indargetzailea (adib. pH 10)

- pH baxuko disoluzio indargetzailea (adib. pH 4)

- pH sentsorea.

• Jarri ur distilatua hauspeakin ontzietako batean, pH altuko disoluzioaren 100 ml bigarren hauspeakin ontzian eta pH baxuko disoluzioaren 100 ml hirugarren hauspeakin ontzian.

1. Atera pH elektrodoa sartuta dagoeneko disoluziotik. Konektatu elektrodoa pH sentsoreari. Horretarako sartu elektrodoaren klabija sentsorearen konektorean eta biratu klabija eskuinerantz, “klik” egin arte.

2. Garbitu ur- flaskoarekin elektrodoa eta sartu ur distilatua daukan hauspeakin ontzian 10

minutuz.

Page 3: PH NEURKETA

Ordenadorez lagundutako esperimentazioa Saiakuntza: pH-ren neurketa

FISIKA-KIMIKA MINTEGIA Aniturri BHI 3

3. “Configuracion” botoia sakatzean sentsorea kalibratzeko aukera ematen du.

4. Sakatu “Calibrar” botoia eta kalibraziorako leihoa irekiko da.

Page 4: PH NEURKETA

Ordenadorez lagundutako esperimentazioa Saiakuntza: pH-ren neurketa

FISIKA-KIMIKA MINTEGIA Aniturri BHI 4

5. Sentsorearen kalibrazio orrian markatu “tipo de calibración: 2 puntos”, “punto 1 de calibración, valor standard: 4,00” eta “punto 2 de calibración, valor standard:10,00”.

6. Garbitu arretaz elektrodoa ur distilatuarekin eta lehortu paper zurgatzailearekin. Sartu

sentsorea pH = 4,00 balioa duen disoluzio indargertzailean eta kalibratu sentsorearen lehenengo puntua “punto 1 de calibración: lectura del sensor”-ren klikatuz.

Page 5: PH NEURKETA

Ordenadorez lagundutako esperimentazioa Saiakuntza: pH-ren neurketa

FISIKA-KIMIKA MINTEGIA Aniturri BHI 5

7. Garbitu arretaz elektrodoa ur distilatuarekin eta lehortu paper zurgatzailearekin. Sartu sentsorea pH = 10,00 balioa duen disoluzio indargertzailean eta kalibratu sentsorearen bigarren puntua “punto 2 de calibración: lectura del sensor”-ren klikatuz.

8. Eman “aceptar” eta itxi “calibradro de sensores” eta “configuración” orriak.

III ZATIA: DATU BILKETA 1. Garbitu arretaz elektrodoa ur distilatuarekin eta lehortu paper zurgatzailearekin.

2. Sartu sentsorea lehenengo laginean, hasi datu-bilketa programako “Inicio” botoia sakatuz; pH balioa orekatzen denean “detener” botoia klikatu. Apuntatu koadernoan data studiok ematen duen neurketa.

3. Garbitu arretaz elektrodoa ur distilatuarekin eta lehortu paper zurgatzailearekin. Errepikatu 2. pausoa dituzun lagin guztietarako.

4. Garbitu arretaz elektrodoa ur distilatuarekin, lehortu paper zurgatzailearekin eta sartu bere ontzian.

5. Egin taula bat azidoak, baseak eta substantzia neutroak bereiziz.