Pentsatzeko / egiteko proposamenak, Jai Kritikoa eskuorritik abiatuta

download Pentsatzeko / egiteko proposamenak, Jai Kritikoa eskuorritik abiatuta

of 12

description

Con el NGK - CSJ

Transcript of Pentsatzeko / egiteko proposamenak, Jai Kritikoa eskuorritik abiatuta

  • jai kritikoa

    Jaia intentsitatez bizitzea bateragarria da bai kontziente izatearekin bai mugatzen edo, nolabait esateko, egoera ezegonkorrean uzten gaituenaren aurka protesta egitearekin ere. Badira gu kontzientziarik gabe egotea nahi dutenak, kontsumoaren merkatuan parte hartuz inongo jarrera kritikorik gabe, aisialdia gure lau sosak gastatzeko eta zoriontasuna erosteko dibertsioko parke tematiko bat izango balitz bezala

    EGIN DEZAGUN JAI SOLIDARIOA ETA ERREIBINDIKAZIOZKOA.

    Ekimen kritikoa izateko heziketa: http://edpac.org [email protected] Kontseilua: Zangotza k. 30. Irua Tel: 948 23 48 19 [email protected] www.cjn-ngk.org

    Pentsatzeko/egiteko proposamenak,

    eskuorritik abiatuta

  • :01

    Argi dago kontsumoan oinarritutako gizartean bizi garela, zeina ekonomia eta gizarte bizitzaren motorea baita. Kontsumismoak, jakina, eragin negatiboa du gugan, besteengan, bizi garen ingurunean eta baita beste pertsona batzuk bizi direnean ere.

    Parranda egitea askotan muntaia kontsumista horren parte bilakatu da. Gazte gehienok bertan murgildurik gaude kontziente ere izan gabe: moda, makillajea, autoa, drogak, diskoteka, musika-negozioa... Guztia antolaturik dago, modu batean edo bestean kontsumitzaile akritiko bihur gaitezen. Eta legeak merkatuarenak eta beste batzuk gero eta gogorragoak dira kalearen eta gure arteko distantzia gero eta handiagoa izanen dela bermatzeko eta negozioa eta aisialdia, festa eta hedonismoa, uztartzen joan daitezen.

    Festa Kritikoa materiala gure gazteriaren azterketa eta hausnarketa errazteko beste tresna bat da, tranpa nola egiten diguten identifika dezagun. Eta hortik abiatuta, modu arduratsu, solidario eta sortzaileagoan dibertitzera eramanen gaituzten aldaketak sustatzeko.

    Eskuartean dituzuen pentsatzeko/ egiteko proposamenak animazioan, hezkuntzan, bitartekaritzan eta gazteen edo gazteekin egiten den beste edozein -tzan jarduten garen pertsonei bideraturik daude. Egunez egun eta gauez gau kontuak ezberdinak izan daitezen jarduten garen guztioi.

    Proposamen irekiak dira, idealak ez diren ideiak, materiala ahal beste aprobetxatzeko pentsaturik daudenak, gure lan profesionaletik zein gizarte mugimenduetatik, elkartegintzatik edo komunitate (des)organizazioetatik.

    Eta hori guztia gazteen eta gazteentzako Nafarroako Gazte Kontseiluaren eta egite solidarioagoa sustatzeko Ekintza Kritikorako Hezkuntzaren arteko sinergia maitekorraren emaitza da; Nafarroako Drogamenpekotasunaren Foru Planaren laguntza izan du.

    FESTA BAI, BAINA KRITIKOA?

  • :02 FESTA KRITIKOA TABERNAN EDO

    GURE LOKALEAN?

    Bi aukera daude: gazte asko joaten den tokietan banatzea edo nolabaiteko lotura dugun beste batzuetan:

    Agian, ezagutzen dugun tabernara joateko gogoa izanen dugu gaztez josirik dagoenera; eta barran edo hiltzen-duen-tabako-makinaren gainean uzteko gogoa.

    Era horretan, hedatze zabala bermatuko dugu. Baina bertako jendeak pentsatua izateko eta pentsatzeko joera ez duen taberna ez bada agian, hartzen duten horien artean, batzuek baino ez dute irakurri eta testuan sakonduko. Beste batzuek beren maitasun berri eta behin-behinekoaren telefono zenbakia notatzeko erabiliko dute.**

    KANTITATE + ?

    Materiala lantzeko modu egokia gazteei ikerketa, eztabaida eta hausnarketa guneetan ematea izanen da.

    Elkarteetan, gaztetxeetan, bajeretan, gure aisialdi gune alter-atiboetan, gure lokalean

    Beraien giroa bera izaten da hausnartzeko, irakurtzeko eta, askotan, lan jarduera formalak edo ez-formalak antolatzeko hoberena.

    KALITATE + ?

    3.

  • :03

    :04

    Gazteek festa eremuetan izaten diren ekintza kontsumista, pasibo, insolidario, sexista, xenofobo, arrazista, homofobo batzuk identifikatu ahal izateko pentsaturik dago.

    Nahi duten gazteek informazioa lor tzeko pentsaturik dago, kubata baten edo kamiseta fashion baten atzean zer dagoen jakiteko desira larria eta barkaezina dutenentzako.

    Gazteok ondokoon gainean kontzientzia izateko dago pentsaturik (nahiz eta kontzientzia-gabeak garela esaten jarduten diren):

    (1) Gure ekintzek guregandik haratagoko ondorioak dituzte, (2) joera eta portaeretan aldaketak egitera animatu (eta 3), gure ondoko eta urruneko ingurunea hobetu. (4) Gure burua zaintzea garrantzitsua da modu osasungarriagoan bizitzeko.

    Materialaren eduki orokorrak eta nagusiak ondokoak dira:

    1. Kontsumoa bizi-estilo gisa: festa beste gune kontsumista bat da

    2. Parranda egitea deskonektatzeko bitarteko gisa: ihes egin; norbere errealitateari, arazoei, atsegin ez dugunari, beldur tzen gaituenari ez aurre egin

    3. Gorputzaren gurtza: itxurari, modari eta super-fiziala den guztiari ematen zaion garrantzia.

    4. Beldurraraztea eta agresibitatea: konfiantzan oinarritutako harremanek duten garrantzia, ez-bazaitut-ezagutzen-nire-etsaia-zara edo biolentzia.

    ZERTARAKO FESTA KRITIKOA?

    ZERTAN DATZA FESTA KRITIKOA?

    Pentsatzeko/egiteko proposamenak, FESTA KRITIKOA eskuorritik abiatuta.

  • :05

    Eskuorriko edukiak bi modutan landu ditzakegu:

    1. Irakurketa sustatuz, ondoren edukia aztertu eta edukian sakonduz.

    2. Jarduera paralelo osagarriak sustatuz.

    Gaiak hautatzeko eta zein ikuspegitik landu jakiteko aintzat hartu behar dugu

    > Ez da beharrezkoa materialaren puntu guztiak aztertzea. Hurbilekoen sentitzen dituzten gaiak, interesgarrienak iruditzen zaizkienak, edo berritzaileenak.

    > Beraien adina eta festa-esperientzia: gauez ateratzen direnek arratsaldean topatzen duten giro ezberdina topatuko dute. Askotan atera ez diren gazteekin esperientzia posibleak landu daitezke, eta besteekin, berriz, esperientziaren ber-ikuspegi aldaketa sustatu daiteke.

    > Generoa: egoera batzuek gehiego eragiten diete neskei sexu-xedearekin taladratzen eta/edo beldurtzen dietenean kasu eta beste batzuk arruntagoak dira mutilen artean parranda boxeo-ringarekin nahastea kasu-.

    ESKUORRIA; HEZIKETA JARDUERAK EGITEKO AITZAKIA

    5. Natura-baliabide eta naturguneen kontsumoa: plastikozko eta plastikoaren gizartea erabiltzea.

    6. Aisiaren negoziokoak: festaren industria sosak ateratzeko

    7. Festa esparruak, genero rolen eta jarrera sexisten isla eta sendotzea diren aldetik.

    Gai horiek guztiak anitzak eta ezberdinak dira, baina beraien artean loturik daude (batzuetan bikotea dira, beste batzuetan hirukotea eta beste batzuetan)

    Atal bakoitzak TABERNA baten izena erabiltzen du. Hainbatetan batere graziarik ez duten gaiei ukitu sinpatikoa emateko. Gai bakoitza, beste taberna mota bat posible da esaerari jarraitzen dioten proposamenekin bat dator. Eta taberna bakoitza mundu bat denez, baita beste mundu bat eraiki dezakegu proposamenarekin ere.

    5.

  • :06

    :07

    >Materialaren xedea ez da burua janez komentzitzea... Baina burua ez badu norberak jaten, beti eman diezaiokegu mokadutxoren bat.

    > Festa gure biziaren parte da eta iraun beza (festak eta biziak). Ez zaitez atera, zer edo zer ger ta dakizuke eta esaten diguten helduei horrexetarako ateratzen naiz, baina, zer edo zer gerta dakidakeelako... erantzuten diegun moduan,

    Abstraktuaz hitz egiteko ohitura ez dugunez (zer eginen nuke egoera soziopolitikoekonomikokulturala...balitz?) eztabaida egoera praktikoak planteatuz has dezakegu eta are hobeto beraiek planteatzen badituzte. Horietatik abiatuz parrandarako eduki eta jarrerak landu ditzakegu. Esaterako, hona hemen batzuk:

    DINAMIKETARAKO IRADOKIZUNEN BAT

    IRADOKIZUNENTZAKO DINAMIKAREN BAT

    GAUETAN ERE ISKANBILA DAGO jarduera

    festa murriztu baino anti-gazteen desira nola, noiz, norekin, zein modutan landu dezakegu. Auto-errespetuaren (gogoa ematen didana egiten dut) eta errespetuaren arteko oreka bilatu beharko dugu (nire komunitatearentzat hoberena dena egiten dut). Ezberdintasunaren aberastasuna baloratzearen eta elkarrekin jarduteko modu elkartasunezkoagoak adostearen artean.

    > Informazioa beharrezkoa da, baina hori baino ez. Eragilgarriagoa izan daiteke hurrengo egunean landutako gaien inguruko jakin-mina piztea***. Internetek txateatuz (des)konektatzeko baliotzeaz gain (gehiago) jakiteko desira betetzen lagun dezake.

    > Gazteoi gehiegitan tuntun gisa tratatzen gaituzte, gure esku-hartzean errepikatzeko bezala. Zalantzari, eztabaidari, hasunarketari eta inork erantzungo ez duen galderari gonbita luzatzea (eta hurrengoan gonbita zalantzak luza diezagula) modu hoberena da.

    Pentsatzeko/egiteko proposamenak, FESTA KRITIKOA eskuorritik abiatuta.

  • 1. Neska bat itxura ederreko jendez jositako diskoteka batera doa parrandara. Bere neurria 42 delako ar raro begiratuko diote edo zuzenenan ez diote begiratuko. Egia esan, behin butic Shara dendatik bota zuten: hemen ez dugu zuretzako deus, ez duzu zertan bertan sartu.

    2. Koadrila bat bi taldeko borroka batean murgildurik dago. Batek porroak beren mendera erorarazten dutela esaten du eta besteak hori hipotekek egiten dutela dio. Norbaiti Zure neuronei eragin diela iruditzen zait esatean diotenean ondokoa erantzuten dio: Porroek edo zure hitz-jario aspergarriak?

    3. Latinoamerikako mapuche herriaren edo Palestinako zonalde okupatuen aldeko edo zure inguruan gertatzen diren bidegabekerien kontrako elkar tasun festa batean zaude barrara zer edo zer eskatzera zoazenean Atlantari (Caco-Colaren egoitza), Amsterdami (Ni Jei Ni Keiren egoitza) edo Londresi (Jotaberen egoitza) erakutsi diozu elkartasuna.

    4. Batzuk zalantzan daude: ez dakite ez-haurrentzako ipuin-kontalariaren saio bat dagoen tabernara (edariak hiru euro balio du) edo beti musika ingeles gogaikarria jar tzen duten horretara (edaria merkeagoa da baina eskolan frantsesa, txinera eta alemana baino ez zituzten ikasi).

    5. Kalean barna doaz goizean goiz lanera, mendira, edo joan behar direlako. Denetik ikusten da: bikote bat lardaskan, bakarrik dabilen neska bati astakeriak esaten ari diren tipo batzuk, edukinontzira botila hutsak botatzen ari diren bi mutil, gehiegizko poteak potatzen ari den norbait Batzuek sekulakoa pentsatzen dute, eta beste batzuek, berriz, kaka zaharra".

    6 Horkoa den bikote hetero bat, baina parrandara han ateratzen dena, ezagutzen ez duen taberna batean sar tu da. Barruan daudela, giroa homoa edo bia dela konturatu dira. Lotsa ematen die bi tipo musuka ikusteak eta baita ez duzue taberna egokia aukeratu adierazten dieten begiradek ere.

    Egoera bakoitzetik abiatuta, ondokootaz hitz egin daiteke:

    > Zer egin daiteke koadrilako alde batek zer edo zer nahi badu eta beste batek beti kontrakoa? Zer egin dezaket festa-plan bat egiteko gogoa izan, baina, bestetik, ez-dakit-zer sentitzen badut?> Planteatu diren istoriotako bakoitzaren atzean, festaren zein balio edo ikusmolde daude? > Zeuek zer eginen zenukete?> Zeri eginen zeniokete muzin besteengatik eta zeri ez?

    Eztabaidan agertu diren ideia guztiak bildu eta notatu ditzakegu gaueko gure portaera eta joerak zein diren azter tu, gure ohitura arruntengandik oso ezberdinak diren ikusteko.

    7.

  • Aisiarekin zerikusia (Orain denbora libreko jarduera dugu" " Ez al duzu denbora LIBREA dela esan?") eta ikastearekin eta/edo lanarekin zerikusia ez duen guztia lantzen dugun erakundeek, barne hartzen ahalko genuke desfase fasearekin (gaua...) zerikusia duena.

    Gazte-taldeak gaueko ir teera bat antolatuko du, ondoren teknikoki diseinatu ostean modu praktikoan garatuko dena. Prestatu aurretik, gaueko hainbat alderdi aintzat hartu beharko dituzte:

    GAU HONETAN BANOA jarduera

    Festa oso kimikoa bada; drogak jendea jaten du, burmuina, sosak, giroa eta diskotekako erregina bihurtzen da...

    GAIZKI GABILTZA ... ONGI GABILTZA ...

    OSASUNA

    ORIJINALA

    DIRUA

    ELKARTASUNA

    BARNERATZAILEA

    ARRISKUA

    Betikoa bada, ia guztiok ezagutzen duguna, zer gertatuko den gertatu aurretik dakiguna...

    Sar tzeko, kontsumitzeko, ez hitz egiteko, entzuteko, atera edo sartzeko, ordaindu nahi ez dugula esateko ordaindu behar badugu.

    Bet ikoek irabaz ten badute (multinazionalak, gure gauei esker super-bizi direnak).

    Sekta bakarrekoak direnak soilik badaude: jebiak, pijak, alternatiboa-naiz, reguetn-con-chaquetn, aurpegi zurbilak

    Hain profilaktiko, prebentibo, aseptiko, eta erdi-mailakoa bada, ezen gazteek esperimentatu, okertu eta energia bideratu behar dugula ahazten baitu.

    Psikoatiboa den zer edo zer kontsumitzen badugu (Arreta, ba ala zatoz parrandara?) eta gogorra ez den zer edo zer.

    komertzialak eta beti koadrilak esaten duenarekiko zerbai t ezberdina bada, lehenengo aldia izan dadin (ez dela sekula ahazten esaten da).

    Dirua doako ideiek ordezkatu badute, orijinaltasunak, eginen dugu guk, lan egiten duen eta par te har tzen duen jendea ezagutzen dut

    Beti galtzen dutenen aldekoa bada (ikusten ez zaien arren gorriak ikusten dauden pertsonak).

    Kolore asko eta anitzak badaude (azal, musika, adin, sexu-aukera masturbazioa, begirada, janari eta edariei dagokienez).

    Arrisku handi baina kon-trolatu batekin zirrara sorrarazten badigu (mendia gauez BTTan jaistea, ilargi betea dagoela, beldurrezko filmak zaintza-kamerak dituen kale batean eman).

    Pentsatzeko/egiteko proposamenak, FESTA KRITIKOA eskuorritik abiatuta.

  • Kritikatzen duenari jainkoak laguntzen dionez, eta jainkoa ez bada deabrua izanen denez, ongi dago egitea. Baina kritika ona izateko proposamenak ere egin behar dira.

    Materiala txarra bada, erraza da hobetzea. Eta ona bada, ere bai.

    Lan egiten dugun gazte taldeek (guk ere bai) egin dezakete:1. Materiala zertan okertu den topatu.2. Ongi zer dagoen aurkitu, baina beste batzuentzako soilik (hori ez dator ni-rekin bat)3. Falta zaiona topatu hain da garrantzitsua, ezen ez baita agertzen.4. Ongi dagoena topatu, baina beste modu batean hobeki egongo dena.5. Norbere eta besteen festa-esperientziak nola egokitu aurkitu.

    Betiere oinarrizko printzipio batzuk errespetatuz hizkuntza (beti maskulinoa izan ez dadin), giro ona, gazteak ez gara alproja arriskutsu eta buruarinak , eskuorria sakon aztertu ostean, taldeak A edo B eginen dugu (gazteek eskubideak ditugu, baina baita betebeharrakere):

    KRITIKOA FESTA KRITIKOA (ERE BAI)

    Idaztea ongi dagoenez ikusi eta sentitu egiten da papera eta arkatza edo behatza edo sagua hartu eta, abiatu.

    Emaitza koadrilako lagunei pasatzen ahal zaie kopietan (garagardoak edaten edo ez edaten baino ez dakigula ikus dezaten) eta baita familiari ere (irakur dezaten horrela telebista gutxiago ikusiko dute eta des-fasea eta parrandaz gain beste kontuek ere arduratzen gaituztela ikusiko dute).

    (A) BERRIA IDATZI

    Batzuetan idaztea zaila denez eta diru gutxi dugunez ahozko teknikaren bertsio berria proposatzen ahal da (gainontzekoei azalduz).

    Emaitza ahoz eztabaida daiteke, lagunei egiten zaien iradokizun gisa (festa luzea da eta gaueko hizketaldiak interesgarriagoak izan daitezke eta ez taberna oso beterik dago edo talde hau aspergarria da soilik).

    (B) BERRIA AZALDU

    Eta emaitza egokia da, gora irudimena! Idatzia eskuorri batean edo tokiko aldizkari batean sartzen ahal da; ahozkoa, berriz, night-ean gertatzen denaren lan batean barneratu daiteke eta antzezlana (tabernan egiten ahal dena) izan dadin egokitu, edo nahi duzun moduan.

    Irteera antolatuko duen taldeak irizpide gehiago proposatzen ahal ditu. Irteera zorionez aurreikusitakoaz ezberdina izanen denez, eta askotan asko esan baina zertxobait aho-beroak garenez, beste egun batean baloratu, aztertu eta hurrengo aldirako ikasteko (zeina ez baita aurreikusi gisa aterako).

    9.

  • Marka ugari daude, baina argi dago batzuk beste batzuk baino ezagunagoak direla. Hori iragartzen duten iragarkiek lortzen dute.

    Iragarkien mezuek ez dute gaua ere bakean uzten; gaixoari, burua jaten diote glamourrarekin eta dotoretasunarekin zeinak gauza bera baitira beti fashiona izan dadin eta azken modan jantzita egon dadin horiek ere gauza bera dira-. Interesak eta beharrak saltzen dituen lantegi hori berrikustea gomendagarria da, eta iragarkien atzean estaltzen denaren eta bere eskutik denaren gainean hausnar tzea.

    Gauarekin zerikusia duten iragarkiak (paperean daudenak edo telebistakoak, edo kalekoak, edo beste edozein motatakoak nahiz eta publizitate mota bat eta bakarra den: altua, ederra, sendoa eta primerakoa) hautatu ditzakegu, eta horiekin ondorengoa egin:

    NIRE UKOA JAKINARAZTEN DIZUT jarduera

    AZTERTU

    KONTRAPUBLIZITATU

    1. Hautatutako iragarkietan behin eta berriz agertzen diren elementuak bilatu eta zerrendatu: guztiak ongi jantzirik daude, guztiek irribarre berdina dute...

    2. Behin eta berriz falta diren aldrdien zerrenda egin.

    3. Iragarkiek saltzen duten ideala iker tu: irudia, dirua, poztasuna, etab.

    4. Gure errealitatearekin alderatu.

    1. Gaua saltzen digun aldizkari bateko iragarkia hautatu.

    2. Errealismo majiko, trajiko, komiko, dramatiko surrealismo (?) ukitua duen iragarkia ber-asmatu

    3. Kontra-iragarki horien erakusketa egiten ahal da gizarte etxean, etxean, gaztetxean edo nahi den tokian.

    Pentsatzeko/egiteko proposamenak, FESTA KRITIKOA eskuorritik abiatuta.

  • Multinazionalak gau eta egun gure inguruan izatean beren konpainiak urrezko bilakatzen direla konturatu dira. Horregatik etengabe, parrandan, ateratzeko eskatzen digute. Eta bikote plasta eta berekoi gisa jokatzen dute; nola eta zerekin parranda egin marka-tu nahi digute.

    Gazteek zer saltzen diguten jakiteko informatzea ongi dago, hautatu eta erabaki ahal izateko:

    > Erosten eta kontsumitzen gaituzten.

    > Ea ez dugun erosiko.

    DES-MARKA-TZEN GARA jarduera

    NEURONAK LANERA:

    1. Berrikus ditzagun gauaraen azoka handiko produktuak (jantziak, edaria, makilajea, zapatak, kutxazaina, tabakoa, lurrina); zein dira gehien erabiltzen diren markak? Familia bakoitzeko 2 edo 3 hautatzen ahal ditugu.

    2. Gazte-taldeak enpresen atzean dagoena zer den ikusteko lan egin behar du.

    > Multinazionala al da?

    > Etika gutxiko (oso gutxiko) praktikak ezkutzatzen al ditu?

    > Mundua eta bertan gaudenak duintasunez tratatzen al gaitu?

    > Herrialde txirotuak beraien zulotik atera daitezen laguntzen du, edo are gehiago sartzen ditu bertan?

    Internetek, liburuek eta aldizkariek gure ikertze-lanetan lagun diezagukete.

    3. Festek (multinazionalak, enpresak, droga-trafikoa) beraien negozioa mantendu ahal izateko sustatzen duten gizarte-eredua zein den.

    4. Lortutako informazioa partekatu eta, ezgautuz gero, eztabaidatu, eta hala ez izatekotan, ezjakintasunaren kausak aztertu.

    ETA ESKUAK LANERA:

    Zenbait produktu erosteari uko egiteko erabaki kolektiboa hartzen ahal da (boikota!), alternatibak bilatu eta informatzeko eta saltzeko kanpaina publiko eta pribatuetan parte hartu daiteke (Ba la dakizu eskatu berri duzuna?).

    11.

  • :08

    :09

    :10

    Pentsatzeko/egiteko proposamenak, FESTA KRITIKOA eskuorritik abiatuta.

    Gazteen eta gazteentzako elkar teak daude, eta beste hainbat mobida, gaztok alternatibak izan ditzagun arima ere bertan uzten duten jendeari esker, garen gisakoak izateko kristoren ideiak, gure obligaziorik gabeko denbora gutxian ateak irekitzen dizkiguten proposamenak izan ditzagun

    Gazte jendea horiek ezagutzera gonbidatzen ahal dugu, dastatzera, hobetzera barrenetik horretarko jaio eta hazi baitziren.

    Gazte askok eguna pantaila baten aurrean eseririk igarotzen dutenez (telebista, messengerra, play3-wii-xbox, psp, mp4, hipo-t) ongi dago kalera irteteko eta bueltaxka bat emateko iradokitzea. Baina euri asko ari badu eta txikitzeko beldurra badugu, ondoko webguneotan nabigatu dezakegu (bizia salbatuko digun txaleko gabe, eta titanic filmeko maitasunis kursis horietakorik gabe):

    > Opcioneshttp://opcions.org/indexcas.htm

    > Consume hasta Morirhttp://consumehastamorir.com

    > Educacin para la Accin Crtica Eximen Kritikoa Izateko Heziketahttp://edpac.org

    > SodePazhttp://sodepaz.org

    > Boicot preventivohttp://boicotpreventivo.org

    Asko eta asko irakasten dute, besteak beste:

    > Werner-Weiss, El libro negro de las marcas

    > Klein,N. No logo

    > Revista Opciones

    EGUNAREN ETA GAUAREN INGURUAN PENTSATZEN

    WEBATZEN

    IRAKURRIZ