partiturak dantzan - alea.tok-md.com

32
PARTITURAK DANTZAN Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra abian da Frackanpada Frackingaren aurkako topaketa Subillan Iñaki Beraza "Agurainen dirutza xahutu dute" 2015-07-10 OSTIRALA 24. ZENBAKIA URTEAN 50 EURO WWW.ALEA.EUS

Transcript of partiturak dantzan - alea.tok-md.com

Page 1: partiturak dantzan - alea.tok-md.com

partiturak dantzanEuskadiko Ikasleen Jazz Orkestra abian da

FrackanpadaFrackingaren aurkako topaketa Subillan

iñaki Beraza "Agurainen dirutza xahutu dute"

2015-07-10 OStIrAlA24. zEnbAkIA

urtEAn 50 EurOWWW.ALEA.EUS

Page 2: partiturak dantzan - alea.tok-md.com

2 alea

publIzItAtEA

Page 3: partiturak dantzan - alea.tok-md.com

alea 3

laguntzailea:

AlEAk ez du bere gain hartzen IrItzIA sailean, edo bestelako orrialdeetako kolaboratzaileek, adierazitako iritzien erantzukizunik.

Bultzatzaileak:

Azaleko argazkia: S. Fdz. de aranguiz

4 klasikotik, jazzera: EIJO gazte orkestra.

10 E. Villamor: "Frackingaren araudia gertutik jarraituko dugu".

12 Iritzia: Irati Iciar, Iñaki larrañaga, Itsasegia.

araBako kuadrillak

14 Gasteiz: asteburuan, triatloia eta Adurtzako jaiak.

16 Aiaraldea: tubacex enpresan, espediente mehatxua.

17 Gorbeialdea: umeen Euskararen Eguna Duranan.

18 lautada: Iñaki beraza, berriro alkate.

19 Añana: Gatzaren Azokan, gaueko ikuskizuna nagusi.

20 Mendialdea: Idahon egongo da kuadrilla, herri kiroletan.

22 trebiñu: Argantzunen ibaia garbituko dute auzolanean.

23 Arabako Errioxa: bastidan Erdi Aroko azoka ospatuko dute.

Hamaika SaltSa

24 Esperantozale arabarrekin solasean.

26 Internetera konektatutako gailuen aroa (Oreka It).

27 zozketak.

28 postontzia eta Euskaldunen 'kortxoa'.

29 Denbora-pasak.

30 Agenda.

24.zk.

alea

argitaratzaileaArabako Alea komunikazio taldea S.l.

zuzendaria Aritz Martínez de luna urzelai erredakzioa Anakoz AmenabarItsaso Estarrona ElizondoMirian biteri

komertziala Erlantz Anda

denbora pasak bagabiga

inprentabidasoa inprimatzeko zentroa

Banaketabidera zerbitzuak

egoitza naguSia Arabako Alea komunikazio taldea S.l.Eskola kalea, 10, 13. bulegoa, 01001, Vitoria-Gasteiz, Araba tel.: 945 71 60 09 [email protected]

[email protected]

[email protected]

[email protected] 63 28 62

lege gordailua: VI-32-2015iSSn: 2386-8961

tirada: 3.000 ale

jaSo zuk ere alea!

alea aldizkaria ostiralero zure postontzian jaso nahi duzu?

Egin zaitez harpidedun, eta 50 euroren truke, 44 ale jasoko dituzu urtean.

www.alea.eus

945 71 60 09 / 695 63 28 62

[email protected]

4

18 24

10

Page 4: partiturak dantzan - alea.tok-md.com

4 alea

aSteko gaia

do, re, mi... jazz. Ohiko eskala aztoratu du egun hauetan Euskadiko Ikas-leen Jazz Orkestrak Gas-teizko musika kontserba-

torioan. Partituraren zorroztasune-tik, inprobisazio lotsagabera. Armonia klasikotik, akorde garra-tzetara. Jarrera tentetik, oinen dan-tzaldira, eta txaloaldi ordenatuetatik, esku-zarta espontaneoetara. Arima beltza, nota urdinak, hiri berdean.

Jazzaren lilurak irudizko Gasteiz Orleans bat taularatzen duen hila-betean, 13 eta 19 urte bitarteko Eus-kadiko hogeita hiru gazte astebetez elkartu dira Arabako hiriburuan, egunean zortzi orduz elkarrekin entsaiatzeko. Horien artean, sei ara-bar. Tronpeta, saxofoi, tronboi, gita-rra, baxu, bateria eta pianojole, musika klasikoan trebatu dira denak eta, behin lengoaia horren funtsak barneratuta, erritmo eta akorde berrien egarria asetzeko elkartu dira jazz orkestra jaioberrian, Gasteizen saxofoi irakasle diren Josetxo Sil-guero eta Iñigo Ibaibarriaga musi-karien batutapean.

Apustu berri zabalago baten emai-tza da proiektua, Jesus Guridi kon-tserbatorioko zuzendari Carlos Secok azaldu duenez: "Gasteizko kontser-batorioak oso nortasun sendoa dau-ka, musika garaikideari eta elek-troakustikari lotuta, eta hori oso

garrantzitsua da; baina, horrez gain, gizartearen eskaerei ere erantzuna eman behar diegu, bestelako musi-ka batzuk landu eta eskaintza zabal-duz".

jazza, bidea egitenZabaltze bide horren baitan abiatu dituzte kontserbatorioan musika modernoko hainbat konbo (talde) eta Guridi eta Guridi Txiki Big Band-ak, arautu gabeko ikasketak eskaintzen dituzten musika eskolen urratsak neurri batean jarraituz.

"Ez da bide batere erraza izaten ari", ikasketa plangintzan ez zegoe-lako aurreikusita horrelako aldake-ta bat egiteko biderik. Hala ere, zenbait irakasgaitan moldaketak egin eta gero, eta hainbat irakasleen beldurrak gainditu eta berrikuntza-rako pausoak prestatu ondoren, Gasteizko kontserbatorioan jazza ere entzuten hasi da.

Aurretik, jakina, bazeuden bere kabuz musika hizkuntza berriago horietan murgiltzen ziren ikasleak,

pentagramatik kanpoMozartetik Herbie Hanckockera; beethovenetik Fermin Muguruzara: klasikotik jazzera salto egin dute Arabako hainbat musika ikaslek, Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestraren eskutik. Gasteizko kontserbatorioan partiturak dantzan jarri dituzte. itsaso estarrona gasteiz

Orkestra ikusteko aukerak

gaSteizko jazz jaialdia

uztailaren 15a, asteazkena: 18.00etan, principal Antzokian, Jim Snidero saxofonistarekin batera.

donoStiako jazzaldia

uztailaren 22a, asteazkena: 19.00etan Frigo gunean, kursaaleko kanpoaldean.

"Kontserbatoriotik eskaintza berritu behar dugu, gizartearen eskaerei erantzuna emateko"CarloS SeCo kOntSErbAtOrIOkO zuzEnDArIASeco, kontserbatorioko zuzendaria. | I.E.

Page 5: partiturak dantzan - alea.tok-md.com

alea 5

sarritan bere irakaslearen babesa-rekin, baina ikasketa plangintzare-kin zerikusirik gabe. Izan ere, Gas-teizkoa bezalako maila profesiona-leko kontserbatorioetan ez bezala, goi mailakoetan badago jazz ikaske-tak egiteko aukera. Desberdintasun horrek kontraesanak sortzen ditu gaur egun oraindik ere, aurretik ofizialki irakatsi ez dieten zerbait jakiteko eskatzen baitiete goi mai-lako jazz ikasketak egin nahi dituz-tenei.

Gaur-gaurkoz, Gasteizko kon-tserbatorioan ez dago jazz-espezia-litaterik; alegia, ez dago saxofoi-jazz irakasgairik, saxofoikoa baizik, Carlos Secok adibide moduan azal-du duenez. Hala ere, pixkanaka badoaz doinu berriak entzuten, "kontserbatorioko giroa zeharo alda-tu da eta ikasleek gogotsu hartu dute aldaketa", bertan kuartel nagu-sia duen Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra barne.

"Hamar urtez piano klasikoa ikasi eta gero, jazza egiten hasi eta bide hori hartu dut"david Fiz pIAnO IkASlEA (GAStEIz)

23MuSIkArI

13 eta 19 urte bitarteko ikasleek osatzen dute Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra (EIJO), herri eta hiri ezberdinetatik iritsita, tartean Gasteiz, Araia, Durango, Lekeitio, Bilbo, Donostia, Errenteria, Elgoibar, Irun eta Iruñea.

David Fiz, areto nagusiko pianoan.

SAIOA FErnAnDEz DE ArAnGuIz

Aitor Bravo, baketak eskutan.

S. FDz. DE ArAnGuIz

"Orain arteko gazteen orkestra guztiak klasikoak izan dira; musika modernoa jotzeko bat behar genuen"aitor Bravo bAtErIA IkASlEA (ArAIA)

Page 6: partiturak dantzan - alea.tok-md.com

6 alea

jazz bila, gelatik kanpoPiano bati itsatsita –eta ez edozein piano, areto nagusiko Yamaha isats-pianoa baizik–, argia da David Jua-rez. Bere hitzetan, XXI. mendean beharrezkoa da kontserbatorioetan musika modernoa lantzea: "Nola da posible gaur egun ez egotea teklatua, instrumentu elektronikoak eta jaz-za ikasteko aukerarik? Nik neuk nire kabuz ikasi dut dakidana, bideoak ikusten, musika entzuten eta, azkenaldian, Gasteizko kontser-batorioko Big Band berrian jotzen. Kontserbatoriotik kanpo klaseren bat jaso dut ere, baina oso gutxitan, oso garestiak direlako eta nik ez dudalako diru askorik". Mexikotik Arabara iritsita, bederatzi urte bai-no ez daramatza Gasteizen, eta eus-

kara garbian azaldu du datorren urtean Iruñeko goi mailako kontser-batorioan jazz ikasketak egingo dituela.

Bere kasa ikasi ditu ere musika modernoaren erritmoak Aitor Bra-vok: "Kontserbatorioan perkusio klasikoa ikasten dut, baina, hemen-dik kanpo, Betagarriko Iker Uriar-terekin ikasi dut bateria jotzen, eta Araiako bandarekin txikitatik jo izan dut ere. Kontserbatoriora eto-rri nintzenerako banekien bateria jotzen!". Horregatik, pozten da gaz-teen jazz orkestra berria jaio delako, "orain arteko gazte orkestra guztie-tan musika klasikoa jotzen zelako". Ahobizarrik ez: "Hau laostia da".

David Fiz gasteiztarrak ere jaz-zaren bidea hartuko du Donostiako Musikene kontserbatorioan, hamar

urtez Gasteizen piano klasikoa ika-si eta gero: klasikoaren munduko lehiakortasuna "jasanezina" egiten zitzaion eta, gainera, inprobisazioa eta taldean jotzea ditu gustuko.

'perdido'-tik aitormena-raBerdin mintzo dira Eolo Andino eta Nicolas, bere anaia, eta baita Xabier Rodriguez ere. Guztiek eskertu dituz-te haize berriak, eta gogotsu pres-tatu dute errepertorioa, gainontzeko 17 kideekin batera, gehien-gehienak mutilak. Partituren artean, deneta-rik dute: munduan ospetsua den Juan Tizol puertorricarrak konpo-satutako Perdidos estandarretik, Hertzainak taldearen Aitormena-ren bertsio batera, Herbie Hancock, eta Fermin Muguruza musikarien pro-posamenei ere helduta.

Duela astebete eskaini zuten estreinako kontzertua kontserbato-rioan, eta ondoren Getxoko jazz jaialditik pasa ziren. Orain, Gasteiz-ko publikoaren aurrean erakutsiko dute egin duten lan gogorraren emai-tza, datorren asteazkenean Principal antzokian, jazzaldiaren egitarauaren baitan, Jim Snidero saxofonista newyorktarrarekin batera.

Estatu Batuetatik, Japoniatik, Beninetik zein Frantziatik iritsita-ko jazz izarrak bezala, Arabako jazzaren harrobia ere oholtza gai-nera igoko da egunotan, pentagra-matik kanpo bizi diren notak ere dar-dar jartzera.

"Kontserbatorioek, oro har, ez dute musika modernoa ikasteko aukera eskaintzen, eta hori ez da ona"david juarez pIAnO IkASlEA (GAStEIz)

"Ez zait inporta egunean hiru-lau ordu jazza ikasten ematea; etxean ere jazza entzun ohi dut"eolo andino SAxOFOI IkASlEA (GAStEIz)

David Juarez, Mexikotik iritsitako gasteiztar euskalduna.

S. FErnAnDEz DE ArAnGuIz

ikuSi Bideoa: Hirinet.net

Page 7: partiturak dantzan - alea.tok-md.com

alea 7

39. Jazz jaialdia

mendizorrotza (20:30 / 21:00)

14, asteartea: tina brown & Jazz Messengers.

15, asteazkena: Jose James eta Hiromi. 20:30ean.

16, osteguna: brad Mheldau trio, Chris potter, David Holland, lionel loueke & Eric Harland.

17, ostirala: Anat Cohen, Estrella Morente & niño Josele.

18, larunbata: Chick Corea & Herbie Hancock.

prinCipal antzokia (18:00)

14, asteartea: Jason Marsalis eta Vibes Quartet.

15, asteazkena: Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra & Jim Snidero.

16, osteguna: Vincent peirani.

17, ostirala: Edmar Castañeda.

18, larunbata: James brandon eta lewis trio.

gauerdiko kluBak (00:00)

Canciller ayala hotela: Egunero, Eric reed trio eta kenny blues boss Wayne Quintet.

zabala taberna: uztailaren 15 eta 16an, Mardi Gras.

jazz kluBak (13:30)

izartza taberna: uztailaren 16an, Acoustic Sense; 18an, 4 Waves.

o'Connors taberna: egunero, lemon.

"Orkestrari esker, Gasteiztik kanpoko beste musikari gazte batzuk ezagutzeko aukera izan dugu"niColaS andino trOnpEtA IkASlEA (GAStEIz)

"Jazzean, zure bertsioa egin dezakezu; hori da gehien gustatzen zaidana, baina baita zailena ere"XaBier rguez. trOnpEtA IkASlEA (GAStEIz).

Nicolas Andino, orkestrako gazteena.

S. FDz. DE ArAnGuIz

Xabier Rodriguez, tronpeta eutsita.

S. FErnAnDEz DE ArAnGuIz

Eolo Andino, saxofoia lepotik zintzilik.

S. FDz. DE ArAnGuIz

Page 8: partiturak dantzan - alea.tok-md.com

8 alea

Bateriaren azken dardarak, tronboi baten oihartzuna eta pianoaren durundi leun bat entzuten dira Euskadi-

ko Ikasleen Jazz Orkestraren entsaioaren arnasaldi batean. Ber-tan dago proiektuaren koordina-tzailea, Angel Ugarteburu, duela hamar urte Gasteizko kontserba-torioko tronpeta irakasle, eta gaur egun zuzendaritzako idazkaria ere. Zalapartatik babestuta, bere tron-peta gelatik azaldu du "ikasleen egarria asetzera" etorri den egitas-moa dela jazz orkestra. kontserbatorioak beti egon izan dira musika klasikoari oso itsatsita. orkes-tra honen lehenengo konpasa noiz jaio zen?Kontserbatorioko zuzendaritza berritu zenean, jazz orkestra bat egiteko ideiari heldu genion hain-bat kidek. Ez da erraza, eta are gutxiago musika klasikoa irakasten den kontserbatorio batean, baina, poliki-poliki, sortu da.

zer helburu duzue?Ikasleak eskatzen duena eskaintze-ko jaio da ikasleen jazz orkestra. Gasteizen, jazz arloa ondo hornitu-ta dago, eta hori zabaldu nahi izan dugu, Eusko Jaurlaritzaren Hez-kuntza Sailaren babesarekin. Mai-la profesionaleko kontserbatorioetan musika klasikoa irakasten ari gara, baina gero, hurrengo mailan, goi mailan hain zuzen, badaude jazza lantzen duten kontserbatorioak, Donostiako Musikene, adibidez. Beraz, goi mailak jazz ikasleak behar baditu, nola egongo gara gu aurre-ko mailatan jazza eskaini gabe? Ikasleak prestatu behar ditugu. Horretarako aldaketak egin behar izan-go zenituzten...Aurten, adibidez, gitarra elektriko irakasle bat ekarriko dugu. Kontra-baxu irakasleak baxu elektrikoa irakasten du ere, eta badauzkagu ere bi saxofoi irakasle, musika kla-sikoa eta garaikidea irakasteaz gain, jazza ere irakasten dutenak. Bestal-

de, badago armonia eta musika-a-nalisia irakasten dituen irakasle bat, Joselu Ruiz de Gordoa, Joselu Anaiak taldekoa hain justu, eta berak ere prestakuntza egin du, jazzerako alda-keta egin ahal izateko. nola ematen da salto hori, Xvii. men-deko konposatzeko modua irakastetik, jazz estandarrak irakastera? aldaketa prozesu sakona izango da, ezta?Hala da. Joseluren kasuan, aritua zen halako musikan, eta Estatu Batuetan egona zen ere; ezagutza horietatik abiatuta, programazioa moldatu du. Azkenean, jazza ikas-teko ere, oinarria, funtsa, musika klasikoa da. ikasleentzat nolakoa da aldaketa, mozar-tetik Herbie Hanckockera?Zailena ez da alderdi teorikoa: azke-nean, Amerikatik datozen ikur batzuk ikastean datza. Hori gutxienekoa da. Zailena lengoaia da, hizkuntza aldatzea. Imajinatu, kortxea batzuk daude partituran, eta ohar bat jar-tzen du ondoan: swing. Zer da hori?

angel ugarteBurueuSkadiko ikaSleen jazz orkeStraren koordinatzailea Gasteizko entsegu luzeen arnasaldi batean, jazz ikasketak egin nahi dituzten gazteak kontserbatorioan prestatzeko beharraz mintzo da musikari lekeitiarra. i. estarrona gasteiz

"klasikotik jazzera salto egiteko, txipa guztiz aldatu behar da"

uztailaren 3an eskaini zuten estreinaldi kontzertuaren aurreko entsegua, Gasteizko kontserbatorioan. | SAIOA FErnAnDEz DE ArAnGuIz

aSteko gaia

Page 9: partiturak dantzan - alea.tok-md.com

alea 9

Erritmoa eta azentoak aldatzen dira. Klasikotik jazzaren lengoaia berri horretara salto egiteko, txipa guztiz aldatu behar duzu. ikasleek eskertzen dute?Noski. Haiek eskatzen dute. Gerta-tzen dena da dena bat-batean nahi dutela, eta hori ezinezkoa da. Poli-ki-poliki eman behar ditugu pausoak. Aurten, Gasteizko hiruzpalau ikas-lek egin dituzte Musikenen jazza ikasteko probak, eta guztiek gain-ditu dituzte. Lehen, bagenituen ere ikasle batzuk jazzaren bidea hartzen zutenak, kontserbatoriotik kanpoko irakasleekin aritzen zirenak eta kontserbatoriotik laguntza ematen geniena. Iñigo Ruiz de Gordejuelak, adibidez, Berkeleyn ikasi zuen (Kali-fornia), eta han dago lanean. gasteizek jazz jaialdi oso entzutetsua du. iruditzen zaizu egunerokotasunean ere hiri 'jazzeroa' dela? jazzean aritu nahi dutenek aukerak dituzte?Hau betiko kontua da. Jaialdi guz-tiak udan dira. Eta neguan, zer? Gasteizen, badaukagu Ondas de Jazz ekintza, hilero egiten duguna. Behintzat, badugu bide bat jazza

gustatzen zaigunontzat, baina gogoan dut, duela 25-30 urte, bazeudela hainbat taberna jazza zuzenean eskaintzen zutenak. Hori berresku-ratzea ondo legoke, baina enpresa-rien esku dagoen zerbait da...ikasleen jazz orkestrarekin, jazz harro-bi bat sortzen ari zarete. ikasle horiek, etorkizun oparo bat daukate aurretik?Ingeniaritza egiten duenak, gaur egun etorkizun oparoa al du aurre-tik? Ez dakit. Hau gauza bera da. Zoritxarrez, kultura arloan beti gaude gaizkien. Udaletxe eta leku

guztietan, krisia dagoenean, kultu-ran egiten dituzte lehenengo murriz-ketak. Musika mundua oso zaila da, oso ona izan behar zara eta lan handia egin behar duzu. Etorkizu-na badago? Bai, zaila den arren, badago; adibidez, irakasleak eska-tzen direnean, ez daude hainbeste.uda honetan jazz jaialdi onenetan egon-go zarete, gasteizen, getxon, donostian. zer suposatzen du horrek orkestrarentzat?Orkestrarentzat ez dakit, oso proiek-tu berria delako; baina ikasleentzat, izugarria izango da. Pentsatu, 10.000-15.000 pertsonako publikoa. Imaji-natu zer izan daitekeen gazte baten-tzat, bere gustuko musika egitea eta hainbeste jende aurrean izatea. Hainbeste agian ez dute espero... baina irrikitan daude! Poza eta alai-tasuna badute; beraz, aurrera. jende asko zaudete orkestraren atzetik?Bai, hainbat irakasle, tartean Rober-to Pacheco, Aritz Luzuriaga, Javi Perez, Iban Guinea... Argazkiak egin dituena, logoen diseinua egin dituena... Javier Larreina eszeno-grafoa... jende asko dago proiektu honen atzetik.

Angel Ugarteburu, Gasteizko kontserbatorioko bere tronpeta gelan.

I. EStArrOnA

"Goi Mailako jazz ikasketak baldin badaude, aurreko mailetan ere ikasleak prestatu behar ditugu"

"Lehen, taberna batzuetan jazz taldeek jotzen zuten, zuzenean. Ondo legoke berreskuratzea"

Page 10: partiturak dantzan - alea.tok-md.com

10 alea

aSteko elkarrizketa

Haustura hidraulikoa muga-tuko duen araudia onartu zuen joan den astean Eusko Legebiltzarrak, EH Bilduren,

PSEren eta PPren botuekin; frac-king-aren debeku zuzenik ezarri ez badu ere, babeserako hainbat muga adostu dituzte. Arabako Fracking Ez plataformak abiatutako sinadura bilketak eman ditu lehendabiziko fruituak Estitxu Villamor (Gasteiz, 1987) kidearen arabera.pozik zaudete eusko legebiltzarrak har-tutako erabakiarekin? Bai, pozik, ikusi delako herri mugi-menduaren borrokarekin posible dela gauzak lortzea, erabaki politi-koak hartzea. Oso eskertuta, taldea-ren izenean, sinatu zuten 103.000 lagun horiei. Horrek ez du esan nahi, halere, orain erlaxatuko garenik, agindutakoa benetan betetzen duten gertutik jarraituko dugulako; Hidro-carburos de Euskadiren baimenak bertan behera geratzen diren adi jarraituko dugu. Legeek batera eta bestera egin dezakete eta kontuz ibili beharra daukagu.espainiako epaitegiek araudia bertan behera uzteko aukera dago?Guk hasiera batean lege sinpleena proposatzen genuen eta horrek bazuen arriskua, Kantabria edo Errioxan gertatu den moduan, Auzitegi Kons-tituzionalak bertan behera utzi zeza-keelako. Kataluniako eredua erabi-li dute azkenik, Konstituzionalaren oniritzia izan duena, eta nolabait hiru muga jartzen dituena; besteak

beste, uraren legea kontuan izango da eta horren arabera ezin da akui-feroak dauden guneetan haustura hidraulikorik egin eta, bestetik, frac-king-a egin nahi den zonalde osoko ebaluazio bat eskatuko da eta ez putzuz putzukoa, orain arte eskatu den moduan. Neurri hauek nahikoak dira, antza denez, Konstituzionalak atzera botatzeko aukerarik izan ez dezan, halere atzean egon daitezkeen trikimailuak ez dakizkigu. eajko kide batzuek, tartean gorka urta-ran gasteizko alkateak, diote eraginko-rragoa dela bost urteko moratoria bat, bost urtez behintzat frackinga geldiaraz-teko. epaitegiek hori bertan behera uzte-ko aukera gutxiago dagoela diote. Gu, egia esan, ez gara sartu balora-tzera zein den legalki formularik

onena, horretarako egon baitira lanean alderdiak eta euren aholku-

lariak. Guk ahalik eta adostasun handiena lortzea nahi genuen eta,

eStitXu villamorFraCking ez araBa Fracking-a mugatuko duen araudia onartu berri du Eusko legebiltzarrak; herri mugimenduaren borrokaren "emaitza" txalotu du Estitxu Villamor Arabako Fracking Ez plataformako kideak. anakoz amenabar gasteiz

"Agindutakoa benetan betetzen duten gertutik jarraituko dugu"

"Ahalik eta adostasun handiena nahi genuen eta EAJk alde batera geratu nahi izan du"

"Energia kontsumoa nabarmen gutxitzeko moduak bilatu behar ditugu ezinbestean"

Subilla Gasteizen egingo dute akanpada. | rAul bOGAJO

Page 11: partiturak dantzan - alea.tok-md.com

alea 11

horri dagokionez, EAJk alde batera geratu nahi izan du. Beste alderdi guztiek, hain zuzen, kontrakoa dio-te, alegia moratoria ez dela batere eraginkorra; Andaluzian izan zen luzamendu bat Konstituzionalak atzera bota zuena eta hori hemen ere oso erraz gerta daiteke. Alderdiek egin dituzten proposamenak banaka bozkatu dira eta EAJk bazuen auke-ra hauetako baten alde bozkatzeko; fracking-a debekatzearen alde baldin badago ez dugu ondo ulertzen zer-gatik jokatu duen horrela.zer helburu du datorren astelehenean hasiko den Frackanpadak? Hainbat helburu ditu. Borroka hone-tan mundu zabalean dauden pertso-nak elkartu nahi ditugu eta jende berria ere erakarri nahi dugu; nazioar-teko hainbat talde izango dira euren esperientzia kontatzeko. Borroka sinboliko bat ere izango da, hain justu akanpada egingo den lekuan (Subilla Gasteiz) gasa erauzteko lehenengo putzuak daudelako. Frac-king-arekin batera beste hainbat borroka ere bilduko ditu akanpadak: lurraren aldeko borroka edota eko-nomia eta energia sistema honen

aurka borrokan dabiltzanak, Kur-distan edo Chiapaseko lagunak...antolatutakoaren artean, zer nabarmen-duko zenuke?Larunbatekoa. Subillatik Gasteizera ibilaldia egingo dugu, hiria ere frac-king-arekin "busti" nahi dugulako. Arratsaldean, ibilaldiaren ostean, Irrien Lagunak izango dira eta harriz-ko eguzkilore bat egingo dugu putzuak dauden tokian; parte hartzera gon-bidatu nahi ditugu herritarrak.energia eredu berria beharrezkoa da?Bai, noski. Halako teknikek erakus-ten dute erabateko menpekotasuna daukagula hidrokarburo fosilekiko; izan fracking-a edo Kanadan hondar bituminosoak lortzeko erabiltzen ari diren teknika, esaterako. Alter-natiba autogestiora jotzea izan behar dela uste dut, ahalik eta energia gutxien gastatzea, eta gastatzen dugu-na energia berriztagarrietatik jaso-tzea; hauek ere badute menpekota-suna petroleoarekiko eta hauen bitartez ezin da mantendu gaur egun daukagun energia kontsumo maila, inondik inora, horregatik bilatu behar dira moduak kontsumo hori nabarmen gutxitzeko.

Estitxu Villamor, frakanpadaren egitarauarekin

ItSASO EStArrOnA

Frackanpada

aSteleHena, 13

08:00-12:00. Ongi etorria.

17:00. Akanpadaren aurkezpena.

19:00. lurraren defentsarako borrokak Euskal Herrian.

22:30. Antzerkia: Monstrenko.

aSteartea, 14

12:30. Mahai-ingurua: kantabria eta burgosko borrokak.

22:30. Dokumentala eta solasaldia.

aSteazkena, 15

09:30. Mendi irteera. urari buruzko mahai ingurua eta tailerra.

17:00. Elikadura burujabetzari buruzko hitzaldia.

oSteguna, 16

22:30. kontzertuak eta antzerkia: Amaia zubiria eta Detritus teatrus.

Informazio guztia: frackanpada.org

Page 12: partiturak dantzan - alea.tok-md.com

12 alea

iritzia

ArDI bEltzAk ItSASEGIArEn zIntA

79 urtez desagertuta egon da, baina inork ez du Valero zaharraren hutsunea sentitu. Uztailaren 4an aurkitu dute, kasualitatez, igerian ari zirela. Zadorra ibaian azaldu

da, Gamarra herriko zubitik hurbil. Uretatik atera du herritar batek –kontu handiarekin ziur

aski– eta Agirrelan-dako komisariara eraman du arriskua. Udaltzainek ez dute hilotz herdoildua ukitu ere egin nahi izan. Hala ba, Ertzaintzak leherta-razi du 1936ko

gerran galdutako Valero mortero granada.Xurxo Ayán ez dago artezilariek egindakoare-

kin ados. Nahiago luke granada gorde, garbitu, aztertu, zartatu baino. Arkeologia irakaslea da EHUn: "Harrigarria dena da Gamarran agertu izana, hor ez zelako gerrako fronterik izan. Halere hainbat azalpen izan ditzake".

Eusko Gudarosteak erabili zituen –errepubli-karrekin batera– Eibar eta Markinako fundizioe-tan ekoizturiko Valero jaurtigailuak. Morteroan sartu eta, fiuuuu, bi kilometro egin zezaketen hegan, etsaiak eta haien armak mututzea xede.

"Legutioko guduan jaurtiko zuten, Uriba-rri-Ganboa ingururantz, gerra frontea han baitzen. Bertatik, Zadorrako urak ekarriko zuen Gamarraraino".

Granada txatxua agertu egin da, eta berehala hauts bihurtu dute ertzainek. Ez dugu jakingo ba ote zuen zizelkaturik jaurtitzailearen inizialik. Ez dakigun bezala oraindik norbait ari den gudari haren hezurren bila, lurraren erraietan.

Ez naiz oso jai zalea #daitort, ez naiz sekula izan, ezta gaztetan ere. Derrigorrez 'ondo pasatu' behar den momentu horiek ez ditut gogoko, gehiena urtean zeharreko

ohituren errepikapena izaten baitzen. Ondorioz, jaietako hirugarren egunerako beti berdina egiteaz

asper-asper egina egoten nintzen.

Adinarekin, jaiak bizitzeko modua ere aldatu da. Jaietarako antolatutako ekintzen atzean ideia edo asmo bat dagoela kontura-tzen joan naiz, herrita-

rrak gustora eta pozik egoteko ekitaldi antolatuak baitira (nola zen, panem et cirquenses hura?).

Baina nire asmoa ez da jaien poziktibity-a zuei zapuztea, jaiak bizitzeko era ezberdinak eta pertsonalak daudela ulertzen baitut. Barkatu nire sarrera aspergarri eta apur bat ziniko hau.

Gaurko nire gogoeta jaietako ekitaldi bati lotuta dator, ekitaldi beldurgarri, krudel eta nazkagarri bati buruzkoa, hain zuzen... bai, asmatu duzu: zezenketak.

Zergatik egiten dira zezenketak Gasteizen? Ez esan faborez 'tradizioagatik' eta 'blusengatik' egiten direla, bestelakoak dira gibelean dauden interesak, nire ustez. Eztabaida luzea izan daiteke, ez da hau tokia horretarako.

Alkatea hautatzeko herri gisa ariketa demokra-tiko zentzuduna erakutsi duen Gasteizek, zezenke-tei buruzko gogoeta eta, zergatik ez, galdeketa egin dezakeela esan nahiko nuke. Eta, mesedez, ez erabili arma politiko gisa, auzolotsa besterik eragiten ez duela agerian gelditu baita.

GranadaJaietan eragin

iñaki larrañagakAzEtArIA @inakilarra

irati iCiaruEu-kO lAnGIlEA @iratiiciar

"Zergatik egiten dira zezenketak Gasteizen? Ez esan tradizioagatik dela"

"Zadorran granada txatxua agertu da, eta hauts bihurtu dute ertzainek"

Page 13: partiturak dantzan - alea.tok-md.com

alea 13

iritzia

SArEAn

#Sanferminakpiztu da zoramena Iruñean. nafarroako aldaketa politikoaren lehenengo sanferminetan, ikurriña, eraso sexistak, zezenketak eta euskara izan dira txio-gai. i.e @itsasoestarrona gasteiz

nestor esteban @nestorEheAtzoko atzerapausoa, brindisa: %5a inguru izan zen soilik euskaraz.#EsanBeharNuen #PresoakEtxera #EuskarazBizi #SFk15

asier azpilikueta @aazpilikuetaJaun-andreok, Iruñearen leku-genitiboa IRUÑEKO da, ez *Iruñeako! Gora Iruñeko bestak! #ZerbitzuInformazioa #9x9 #sfk15

karmen zabaleta @kazabaletaZahar ta gazte kontuak: sanferminetan, zenbat eta garbiagoak galtza txuriak, orduan eta zaharragoa zara!

goizalde landabaso @GoizaldelIruñeako Sanferminetan eta edozein bazterreko bazterretan OXI is OXI.

Su @sussergazAurten be, alaba haserre: ia arratsaldetan hil beharrean, zergatik ez zezenak siesta ta bihar berdinak atera…

axier lopez @axierlNork esango zuen... Ikurriña eta Greziako bandera Iruñeko udaletxean!#SF15 #OXI

AStEkO ArGAzkIA

Gorka urtaran jeltzalea eta peio lopez de Munain sozialista, astearteko prentsaurrekoan. | AlEA

gaSteiz gidatzeko,eSkutik

EH Bildu, Irabazi eta Hemen Gaude indar politikoen botoekin Gasteizko alkatetza lortu eta hiru astera, Gorka Urtaran Gasteizko alkate berriak hiria gehiengo osorik gabe gobernatu ahal izateko hamar

ardatzetan oinarritutako akordioa sinatu zuen asteartean Peio Lopez de Munain PSE-ko bozeramailearekin, sozialistek udal-gobernuko kide izateari uko egin ondoren. I. EStArrOnA

zure gutunak eta argazkiak bidaltzeko: Gutunek gehienez 1.500 karaktere izan behar dituzte. aleak laburtu ditzake eta hirineten argitaratu. [email protected]

Page 14: partiturak dantzan - alea.tok-md.com

14 alea

ArAbAko kuAdrillAkgaSteiz

kirola

itSaSo eStarrona

GAStEIz

Izerdi egiteko moduko zen-bakiekin ospatuko da igan-dean Araban eta Euskal Herri mailan oihartzun handien duen kirol eki-taldietako bat: Gasteizko triatloia. Guztira, 1.900 gizon eta 190 emakume lehiatuko dira, horietatik erdia distantzia osoko proban (full mailan) eta gainontzekoak distantzia erdikoan (half).

Hogei herrialdetatik iritsi dira triatletak Ara-

bako hiriburura, tartean Frantzia, Portugal, Kana-da, Estatu Batuak eta Aus-traliatik. Estatu mailan, 47 probintzietatik gertura-tu dira kirolariak Gastei-zera, batez ere Katalunia, Madril eta Alacantetik. Etxekoak 250 dira: 20 ema-kume eta 230 gizon arabar.

landatik plaza BerriraGoizeko 08:00etan abiatu-ko dira lehenengo kirola-riak Landatik. Igeri egin ondoren, bizikletara igo eta Gasteizerainoko bidea

egingo dute, Ozeta, Zal-duondo, Agurain eta Argo-manizetik igaroz. Behin hirian, Foru enparantzan korrika hasiko dira, eta Katedrala, Prado, Mendi-zorrotza, campusa eta Flo-rida zapaldu ondoren, eguerditik aurrera Plaza Berriko helmugara iristen hasiko dira. Sariak aste-lehenean banatuko dituz-te, Europa jauregian.

Triatloiak 600.000 euro-ko aurrekontua dauka, eta horietatik %70a izen-e-mateekin ordaintzen da.

Alejandro Santamaria triatleta madrildarra Gasteizko plaza berriko helmugara iristen, aurreko edizio batean. | trIAtHlOn VItOrIA

gasteizko triatloiak bi mila kirolari batuko ditu igandeanHiriko kirol probarik entzutetsuenetakoa 08:00etan abiatuko da landatik, eta 12:00etan iritsiko dira lehen atletak erdialdera

225,5kIlOMEtrO

Triatloi osoa egingo dutenek (full) 3,8 kilometro egingo dituzte igerian, 180 bizikletan eta 42 korrika. Triatloi erdia egiteko izena eman dutenek (half), 113 kilometro egingo dituzte guztira.

Page 15: partiturak dantzan - alea.tok-md.com

alea 15

i. eStarrona

GAStEIz

Ez dago asterik auzoko jairik gabe. Abetxukun bota zuten festa denbo-raldiko lehenengo suziria, eta ordutik Aranan, Txa-gorritxun, Judimendin, Alde Zaharrean, Arriagan, Aranbizkarran, Santa Luzian eta Txukun Lakuan piztu dute jai-giroa. Behin uztailean bete-betean sar-tuta, Adurtza eta Zabal-ganako auzokideek har-tuko dute ospakizunen lekukoa.

Osteguneko kirol txa-pelketak atariko gisa, ostiralean jeitsiko da

Adurtziñe Heraclio Four-n ier ka lera , gaueko 21.00etan. Ordutik igande gauera bitartean, asko izango dira auzoko jai-ba-tzordeak prestatutako proposamenak. s

Larunbat iluntzean gerturatuko dira Gasteiz osoko parrandazale gehien hegoaldeko auzora. Ohol-tzara igotzen lehenengoak Mossin Nagant gasteizta-rrak izango dira. Sobiet iraultzan erabilitako fusil mota baten izena duen taldeak punk eta redskin doinuak taularatuko ditu. Ondoren, ska-punk doi-nuekin igoko da agerto-

kira Txapelpunk banda bizkaitarra eta, bukatze-ko, Selektah Stepik reggae gasteiztarrarekin jarriko ditu dantzan festazaleak.

zabalgananZabalganako jai batzor-deak ere egitarau zabala prestatu du datorren oste-gunetik hasita igandera bitartean. Iaz Reinciden-tes taldearen kontzertuak aztarna utzi bazuen, aur-tengo edizioan ere banda ospetsu bat igoko da esze-nara: Bongo Botrako kata-luniarra. Ondoren, Skas-ti zarauztarrek eta Dj Bull-ek girotuko dute gaua.

txapelpunk eta Bongo Botrako, adurtza eta zabalganako jaietan'Adurtziñe' jaitsiko da ostiralean, Gasteizko hegoaldean festa giroa pizteko

uztailaren 16tik 19ra ospatuko dira zabalgana auzoko jaiak; irudian, iazko festetako txalaparta emanaldia. | zAbAlGAnA bAtuz

Hitzorduak

adurtza

ostirala 10 Adurtziñeren jaitsiera eta 'Fan&Go' taldea,

larunbata 11 Gazte eguna, bolo txapelketa, haurrentzat antzerkia eta kontzertuak (Mossin Agant, txapelpunk eta Selektah Stepi).

igandea 12 Azoka, herri kirolak, bertso bazkaria, mus txapelketa eta traka.

zaBalgana

osteguna 16 batukada, eta barrakak merkeago.

ostirala 17 txupiazoa, haurrentzat dantzaldia eta Sukar berbena.

larunbata 18 'bapatean zirko', ttec elektrotxaranga, bongo botrako, Skasti eta Dj. bull.

igandea 19 Herri kirolak, Irrien lagunak eta amaiera traka.

auzoak

Page 16: partiturak dantzan - alea.tok-md.com

16 alea

aiaraldea

Urtero legez, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek ikuskizuna eskaini zuten Laudion Udalaren eskutik. Beti bezala, plaza ume eta gurasoz bete zen eta Txo, Mik Mak txikia bukatu zenean publikoarekin denbora luze eman zuten, besarkadak eta muxuak banatuz hurbildutako jarraitzaileen artean. pailazoen emanaldia laudion, jendez lepo. | AIArAlDEA

plaza Betedute irrienlagunek

aitor martinez @IrauliTaIrabazi

AIArAlDEA

Tubacex enpresak jakina-razi duenez, ez du datozen hilabeteetarako Enplegu Erregulazio Espedienterik baztertzen. Uda ondoren-go eskarien bilakaeraren arabera jarriko dute inda-rrean arduradunek. Antza, petrolioaren prezioaren jaitsierarekin batera Tuba-

cexek fabrikatzen dituen soldadurarik gabeko altzai-ru herdoilezinezko tutuen eskaria nabarmen jaitsi da iaztik.

Egoera dela eta, enpre-sak fabrikazio kostuak murrizteko epe motzeko neurriak hartu ditu eta inbertsio estrategikoei eutsi egin die. Langileei dagokienez ere, neurri

txikiak hartu dituztela aipatu dute. Arabako fabri-ketan Enplegu Erregulazio Espedientea aplikatzea saihestu nahi dute. Italian, ordea, aplikatu dute, eta Austrian EEE erdia ezarri dute. Amurrio eta Laudion ekoizpena nabarmen murriztu dela adierazi dute enpresatik, hiru txan-detatik bira.

enplegu espedienteari atea ireki dio tubacex enpresakpetrolioaren prezioaren jaitsiera dela, Amurrio eta laudioko ekoizpena murriztu dute

tubacex enpresako langileak protesta batean, artxiboko irudian. | AIArAlDEA

enplegua

irati moreno @aiaraldea

AMurrIO

Frantzia, Italia, Por-tugal eta bestelako toki batzuetako 190 pilotuk hartu zuten parte aste-buruan Gordexola Xtre-me motor txapelketan. Bertan, Alex Hidago amurrioarrak lortu zuen lehen postua.

Pasa den asteko ostiral gauean hasi zen txapelketa, larunba-tean kanporaketak jokatu zituzten eta fina-la izan zen gero, 50 onenen artean. Zortzi partaide baino ez ziren helmugara heldu eta, kostata, baina 9. edi-zioko lehen postua lortu zuen Hidalgo ara-barrak.

amurrioar batek lehen postua lortu du gordexola Xtrem lehiaketan

kirola

kaitin allende

OkOnDO @aiaraldea

Uztailarekin batera, urteroko Okondoko Txakolin Jaia heldu da: larunbat honetan ospatuko dute (uztailak 11), 12:30etik aurrera.

Besteak beste, txe-rri saiheskia piperre-kin eta hegaluzea pipe-rrekin dastatzeko aukera edukiko dute be r t a ra tu takoek . Horrez gain, haurren-tzako tailerrak eta jolasak ere egongo dira. Aurtengo gonbidatua, eta era berean Okon-doko Txakolin Jaiaren ama pontekoa, Toti Martinez de Lezea idaz-le arabarra izango da.

toti martinez de lezea izango da txakolin eguneko gonbidatua

jaiak

Page 17: partiturak dantzan - alea.tok-md.com

alea 17

gorBeialdea

mirian Biteri

DurAnA

Dagoeneko 16 urte dira Gorbeialdea kuadrillako umeek euskararen eguna batera ospatzen dutela. Aurten ez da gutxiago izan-go; ostegunean, hilak 16, lau eta hamabi urte bitar-teko 350 ume inguru elkar-tuko dira Duranan.

Betiko moduan, auto-busez helduko dira. Ordu-rako, Ezagutu Zuia izene-ko ginkana izango dute prest; kuadrillari buruzko galderak barruan dituena. Erraz-errazak izango dira horiek, eta ziur ondo eran-tzungo dituztela. Beharko. Puzgarrietara sartzeko fitxak lortuko dituzte-eta modu horretan. Puzga-rrietan ibili ostean, hamai-ketakoa izango dute, eta jarraian, dantzaldia. Baz-kaltzeko itzuliko dira hau-rrak etxera.

kohesioaGorbeialdeako Kuadrilla-ko Euskara teknikari Manex Agirrek topaketak helburu bikoitza duela azaldu du: "Batetik, sei

udalerrietako udalekuetan dabiltzan umeak leku baka-rrean elkartzen ditugu. Horrela, berez nahiko sakabanatua dagoen kua-drillari kohesio apur bat ematen saiatzen gara; umeek elkar ezagutu deza-ten, egun batez bada ere".

Horrez gain, badago beste arrazoi bat: euskara eta festa uztartzea. Puzga-rriak eta betiko jolasak antolatzearekin batera, umeek euskara erabiltzeko

aukera izan dezaten jolasak ere egiten dituzte. Agirre-ren esanetan, "euskaraz natural aritzeko espazio bat sortzea da asmoa".

Norberaren herriko udalekuetan ez dabiltzan umeek gaur, ostirala, arte dute izena emateko aukera, 945 43 01 67 telefono zenba-kian edo [email protected] helbidean. Sei urtetik beherakoak heldu batekin joan behar dira.

Joan den urtean Aramaion elkartu ziren umeak. | AlEA

duranan egin dute aurten hitzordua gorbeialdeko neska-mutikoek Ostegunean umeen Euskararen Eguna egingo dute Duranan; urtero moduan, 350 inguru elkartuko dira topaketan

umeak

m.B.

MurGIA

Lasai igaroko dituzte opo-rrak institutu barik zeuden Zuiako ikasleek eta ger-tukoek, Gasteizko Mende-baldea institutuan onar-tuak izan direlako.

Ikasturtea amaitzear zela, Zuiakoentzako erre-

ferentzia zentroa den Men-debaldean tokirik ez zute-la jakin zuten Murgiako institutuko zortzi gaztek.

Berriak ezinegona sor-tu zuen udalerrian, eta horren aurrean, Arabako Hezkuntza ordezkaritzan helegitea aurkeztu zuten. Horrez gain, bertako ardu-

radunekin hainbat batzar ere egin zituzten Murgia-ko institutuko guraso elkarteko nahiz ikastetxe-ko ordezkariek. Azken bilkuran ordezkaritzakoek hitz eman zieten ikasle guztiak Mendebaldean onartuko zituztela.

Nekane Artolazabalek, ikasle kaltetu baten amak, jakinarazi du hitza bete egin dutela.

aurreikusi moduan, mendebaldea institutura joango dira datorren ikasturtean zuiako ikasleak

Hezkuntza

Zigoitian Eguzki Jai-rako motorrak bero-tzen hasi dira. Uztai-laren 31tik abuztuaren 2ra egingo den festan txosna jarri nahi dute-nek hilaren 20ra arte egin dezakete eskaera, udaletxean.

zigoitiko eguzki jairako prestatze lanak aurrera doaz

jaiak

"Topaketa honekin euskaraz natural aritzeko espazio bat sortzea da asmoa"maneX agirre EuSkArA tEknIkArIA

"Kuadrillari kohesio apur bat ematen diogu, umeek elkar ezagutu dezaten"

Page 18: partiturak dantzan - alea.tok-md.com

18 alea

lautada

zazpigarren legealdia izango du Iñaki Berazak Aguraingo alkate modura. Duela lau urte EH Bilduk kendu zion aginte

makila, 24 urtez haren esku egon eta gero. Berriz ere hark zuzenduko du Lautadako udal nagusiena eta indarberrituta dator gainera, 300 boto baino gehiagoko aldea atera baitzion Maider Garcia de Bikuña buru duen taldeari.espero zenituen halako emaitzak?Ez, eta pozteko modukoak izan dira, beste alderdi guztiak batera baino gehiago atera dugulako. Ia emanda-koen %54 gureak izan dira eta alder-di guztietatik jasotakoak izan dira

gainera, izan ere, 300 boto gehiago izan ditugu Udalean, beste alderdi batzuetara joandakoak Aldundirako hautagaian. Eskerrak eman behar dizkiegu guztiei. zer aurkitu duzue udal gobernuan? zein da egoera ekonomikoa?Herrian ahoz aho zebilena aurkitu dugu: gastu arruntean dirutza izu-garria xahutu dute. Azken lau urtee-tan 2,5 milioi gehiago gastatu dituz-te, 2011an egindako gastuarekin alderatuta: memoriak, azterlanak, txostenak, jaiak... Aberatsak bagina bezala bizi izan gara. Gastu bat aipatzearren, guk kuadrillarako lan egiten zuen arkitektoarekin lan egi-

ten genuen eta azken urteetan beste bat kontratatu dute; guk urtean 6.000 inguru ordaintzen genituen arkitek-toaren zerbitzuengatik eta eurek 37.000 euro. Azterlan ugari egin dituz-te, amaitu gabekoak horietako asko, eta izugarri handitu da gastua. Guk gastu arrunta zaintzen genuen, eta egin beharrekoak udaleko langileek egiten zituzten, ongi ala eskasago.alkatetza hartu berritan, 3,7 milioi euro-ko zorra utzi zenutela jakinarazi zuen eH Bilduk.Hori da haiek esaten zutena. Guk errenta bat ordaintzen genuen; ale-gia, guk zarama biltzeko Escorri ordaindu beharrean sistema neuma-

lau urtez oposizioan egon eta gero, aginte makila eskuratu du Iñaki berazak; argazkian, Aguraingo udaletxean. | A. AMEnAbAr

politika

iñaki Berazaaguraingo alkatea EH bilduk udala "egoera ekonomiko zailean" utzi duela nabarmendu du Iñaki beraza alkateak; hondakin-uren araztegi berria eta enpresarien foroa abian jartzea aipatu ditu, lehentasunen artean. a. amenabar agurain

"gastu arruntean dirutza izugarria xahutu dute azken lau urte hauetan"

Page 19: partiturak dantzan - alea.tok-md.com

alea 19

tikoaren amortizazioa ordaintzen genuen. Eta hori kontuan hartuta ere, 800.000 euroko aurrezkia genuen. Momentu honetan, jasotzen duguna gastatzeko da, ez da ezer geratzen. kreditu baten beharrik izango duzue?Ez dut uste. Gu horren kontrakoak gara erabat. Dirua eskatzea gauza erraza da, guk ere egin genezakeen aurretik eta ez genuen egin, asko kezkatzen gaituelako bankuen eskue-tan egoteak. Haiek emateko prest daude, noski, baina zergatik egon behar dugu haiei lotuta? Inbertsioak egin nituela bere garaian? Noski, eta berriro egingo nituzke. Inbertsioa delako, ez gastu arrunta.zerga ikuskaritza berriari esker, 300.000 euroko iruzur poltsa azaleratu zuen eH Bilduk. aurretik egin zitekeen?Ez dut esaten egin behar ez zenik, baina beste modu batera egin behar zela bai. Alegia, nik empresa bat kontratatzen badut eta azaleratuta-koaren %70 kobratuko duela esaten badit uste dut ez dugula ezer egin, eta hori da egin dutena. Aldiz, dipu-taziora jo eta euren bitartekoekin errebisio bat egingo bagenu, ez ditu-gulako hainbeste enpresa, azalera-tutakoaren %100 udalerri honentzat litzateke.nolako harremana duzue eH Bildurekin?Harremana zaila izan da, lehen eta orain. Batera atera ditugu gai gehie-nak, %70 esango nuke, baina harre-mana eskasa da; aurreko legealdian eztabaida ugari izan genuen eta hone-tan ere izango direla dirudi. Gusta-tuko litzaiguke aldatzea, guk eurekin eta haiek gurekin duten jarrera, baina une honetan txarra da.Hauteskunde kanpainan atez atekoaren inguruko eztabaida izan zenuten, ordura arte eztabaidagai izan ez zena...Nik neuk ere egunkari baten bitartez jakin nuen atez atekoaren aukera mahai gainean zuela EH Bilduk. Ez dakit zergatik atera zen hori, inde-pendentea naiz eta ez daukat horre-tan ardurarik. Kontua da atez ate-koaren proposamena txosten batean ageri zela eta, oker ez banago, Miren Larrionek egin zuela txostena, kasua-litatea. gehiago birziklatzeko ez al da beste pau-sorik eman behar, halere?Uste dut pausoak eman behar direla zaborraren tratamenduaren ingu-ruan. Guk lehen Gardelegira eraman behar genuen zaborra derrigorrez eta orain Jundizeko erakin batera

eraman behar dugu, Europak egin duen inbertsio baten ondoren. Bai-na Gasteizko Udalak erabaki behar al du zer ordaindu behar duten gai-nerako udal txikiek? Ezetz uste dut.gastu ekonomikoaz ari zara, baina zein da birziklatzea helburu duzuen kantitatea?Ezarrita dauden birziklatze tasetara heldu beharko dugu, eta horretarako hainbat eztabaida izan beharko dugu. Beharbada industria garbigune bat izan dezakegu eta behar-bada organikoari ere hel diezaiokegu; Jundizera eraman beharrean agian hemen egin dezakegu. Aztertu behar dugu. zer beste lehentasun duzu hurrengo hilabeteetarako?Zaborrarekin batera, ura-ren arazketa ere oso garrantzitsua da eta asko-tan ahaztu egiten zaigu; edozein herrialdetan horiek dira lehentasuna. Hondakin-u-ren araztegi on bat izan behar dugu eta horretan ahaleginduko gara. Bestetik, enplegua lehentasuna izan-go da guretzat; orain arte ez da enpre-sekin hitz egin, hori da enpresariek eurek esan didatena, eta uste dut beharrezkoa dela bestelako harreman

mota bat izatea. Enpresen foroa abian jarri behar dugu.kultur arloan, zer behar du agurainek?Musika eskolari ekin behar diogu; bertan musika saioak antolatu behar-dira, pedagogikoak izan daitezkeenak, konpositore bikainak baititugu. Uste dut barrutik haztea falta zaigula. Bertako artisten lana erakustea fal-

ta zaigu, musika, dantza, argazkila-ritza edo bestelako arteetan.Herritarren parte-har-tzea aipatu ohi da sarri. nola ahalbidetuko duzue?Hemen 24 ordu gara alkate eta euren zerbitzura gaude. Garrantzitsuena entzutea da, ez dago beste formularik. Askotan egiten dira proiektu baten

inguruko hirigintza txostenak, enpre-sarialak, juridikoak... eta herritarren txostena? Ahazten zaigu. Aguraingo erdiko kalea oinezkoentzat jartzearen inguruko aferan, esaterako, herrita-rrei entzutea falta izan da, eta akor-dioetara heltzea. Akordio sendorik gabe, jai izango duzu beti.

Iñaki beraza alkatea, maiatzaren 24ko hauteskundeetako zenbaketaren ostean. | urkI CAStrO

politika

"EH Bildurekin harremana zaila izan da lehen eta zaila da orain"

"Beharrezkoa da enpresariekin beste harreman mota bat izatea"

Page 20: partiturak dantzan - alea.tok-md.com

20 alea

añana

itSaSo eStarrona

GAStEIz

Norvegiako hiriburuan Europa Nostra kultur ondarearen saria jaso iza-naren zaporea oraindik ahoan, Añanako Gatz Haranak Gatzaren Azo-karen edizio berri bat

ospatuko du larunbatean, Gatz Harana fundazioa, Añanako Udala eta Gatza-gak elkartearen eskutik.

Arratsalde osoan zehar artisau azoka eta Araba-ko gastronomia produk-tuen salmenta postuak egongo dira Añana Gesal-

tza herrian. Bestelako jarduera batzuk eskaini-ko dituzte ere, esaterako gatz dastatzeak, gatza egiteko tailerrak, Gatz Haranako berezitasunak dituen bolojoko lehiaketa eta bisita antzeztuak, bai-ta umeentzat puzgarriak,

barbakoa eta zuzeneko musika ere.

ehun boluntarioEkitaldi nagusia gauekoa izango da, 22:30etik hasi-ta. Ordu t'erdian zehar, herriko ehun boluntariok gatzagen historia antzez-tuko dute, Historiaurretik gaur egunera, Erromatar Inperioa, Erdi Aroa eta Frantziar inbasioko muga-rrien berri emanez.

Herria utzi behar izan zuen gatz ekoizle ohi bat izango da ikuskizunaren pertsonaia nagusia. Gatza-ren haranaren loraldi berriari buruz jakin, eta bere haurtzaroko paisaia-ra itzuliko da, txikitako bizipenak gogora ekarriz.

Herritarrek gatzagen historia antzeztuko dute, Historiaurretik gaur eguneraino. | GAtzArEn HArAnA

gatzagaren historia ezagutzeko gaua Gatzaren Azoka ospatuko da larunbatean Añanan, iluntzeko ikuskizuna protagonista

ondarea

Argi eta musika emanaldiaemanaldia

22:30etatik 00:00etara, 'Gatzaren Haranaren memoria' izenburupean.

prezioa

16 euro uztailaren 1etik 10era, eta 20 euro leihatilan.

erosteko tokiak

Gatz Haranaren bisitarien gunean, Gasteizko turismo bulegoan edo internet bidez (vallesalado.com).

Page 21: partiturak dantzan - alea.tok-md.com

alea 21

mendialdea

mirian Biteri

ArrAIA-MAEztu

Gasteiztarra bada ere, urteak daramatza Kerman P e r e z d e H e r e d i a k Arraia-Maeztun bizitzen. Euskal Herriko eta Zazpi Herrialdeetako Txinga-E-roateko joan den urteko txapelduna da bera, esku bakoitzean 50 kiloko pisua duten txinga astunak era-maten.

Herri kiroletan egin-dako lanari esker, uztaila eta abuztua bitartean Idahon egingo duten Eus-kal Jai ospetsura doa aur-ten Perez de Heredia txin-galaria. Hain justu, uztai-laren 27an abiatuko da Boiserantz, Arabako txa-pelketan parte hartu eta gero; eta abuztuaren 6an itzuliko da.

jaiaz gozatuBertan zer egingo duen azaldu du kirolariak: "Herri kiroletan gabiltzan talde ederra goaz Boisera; tartean, aizkolariak, harri-jasotzaileak eta trontza-lariak. Hiru erakustaldi eskainiko ditut, denera; ni, esaterako, txingetan, trontzetan eta lokotsak jasotzen ibiliko naiz. Gai-nerako denbora jaiaz goza-tzeko erabiliko dugu. Gogo-tsu goaz hara".

Estatu Batuetara joa-teko aukeraz Zazpi Herrial-deetako Txinga-Eroate txapelketa irabazi ostean proposatu ziotela gogoratu du. Ez zuen zalantzarik izan: "Jaialdi horren berri banuen. 80. hamarkadan anaia izan zen San Fran-tziskon euskara irakasten, eta horren bidez ezagutu

nuen euskal diasporaren lana. Proposatu zidatenean ideia bikaina iruditu zitzai-dan".

Urteak daramatza Bel-tran de Herediak herri kiroletan. Hain zuzen ere, 1997. urtean hasi zen soka-tiran. Urteak eman zituen jarduera horretan, eta oraindik ere, badihardu. Neguan sokatiran dabil, eta uda sasoian, berriz, txingekin. Trontzalari moduan ere urte asko eman zituen, baina egun "ahaz-tuta" du.

entrenamendu gogorrakTxinga-eroatea eta ez bes-te edozein jarduera auke-ratu izanaren arrazoia eskatuta, honako hau eran-tzun du: "Oso erosoa da. Etxean bertan entrena dezakezu, ez zara inora joan behar. Gainera, ume txikiak dauzkat, eta ordu-tegi aldetik malgutasuna behar dut. Orain, eguerdi partean, ariketa fisikoa egiten dut; korrika egite-ra irteten naiz askotan. Eta gauean, berriz, bolu-mena lortzeko ariketak egiten ditut. Sasoian ego-teko entrenamendu gogo-rrak egin behar ditut astean sei egun".

egoera "kaskarra"Herri kirolaren osasunaz egin du berba ere Perez de Herediak. Haren esa-netan, egoera "kaskarrean" daude, bereziki, Araban: "Baztertuta daude; ez daki-gu gure kultura eta nor-tasunaren parte diren jarduerak zabaltzen. Lan egin behar dugu bere tokia izan dezaten". kerman perez de Heredia, eskuetan 100 kilo daramatzala. | AlEA

txingalari bati esker idahoko euskal jaian izango da mendialdeakerman perez de Heredia boisera doa uztaila amaieran; herriko kirolarekin lotutako hiru erakustaldi eskainiko ditu bertan

kirola

"Erakustaldiak eskaintzeaz gain, jaiaz gozatzera goaz, gogotsu"kerman perez de Heredia txInGArutElArIA

"Sasoian egoteko entrenamenduak egin behar ditut astean sei egun"kerman perez de Heredia txInGArutElArIA

Page 22: partiturak dantzan - alea.tok-md.com

22 alea

treBiñu

mirian Biteri

ArGAntzun

Argantzunen, neguko den-boraleek Zadorra errekan uzten duten zaborra eta eragiten dituzten kalteak konponduko dituzte larun-batean. Udalak auzolanean parte hartzeko deia egin du, 10:00etan, errekan.

Urteroko hitzordua da aipatutakoa. Argantzungo alkate Roberto Ortiz Urbi-nak azaldu du ostiralean zubi ondoan dagoen pre-sako ateak zabalduko dituz-

tela, erreka barruan dagoe-na ikusteko, eta bide batez, presa bera zelan dagoen aztertzeko.

Horren harira, honakoa azaldu du alkateak: "Erre-kak ekarri duena kenduko dugu larunbatean; ur barruan eta bazterrean dagoen zaborra eta baita belarrak eta zuhaixkak ere. Behar izanez gero, mugitu egin diren harriak ere jarriko dugu presan". Garbiketa lanak egiteare-

kin batera, bainurako era-biltzen duten ingurunea ere egokituko dute, egu-rrezko oholak jarriz eta eskailerak txukunduz.

paella denontzakoGoiz osoa emango dute erreka inguruan, eta lana amaitu ostean, han bertan prestatutako paella jango dute auzolanean parte har-tu dutenek. Urtero, 40 argantzundar inguru elkar-tzen dira.

Herri auzolanean erreka garbituko dute argantzunenurteroko hitzordua da larunbatekoa; batez beste, 40 lagun inguruk parte hartzen dute

Eskura dituzten baliabide guztiak erabiltzen dituzte auzolanean. | lApuEblADEArGAnzOn.nEt

auzolana

m.B.

FrAnku

Hastear daude Fran-kuko jaiak. Ostiral arratsaldean emango diete hasiera. Herri afaria eta dantzaldia izango dituzte hasteko.

Larunbata ekintzaz josita dago: 10:0etan, Franku eta Trebiñuren arteko futbol partidua jokatuko da; 12:00etan, umeentzako tailerrak daude; eta 14:30ean, bazkaria. Arratsalde partean, mahai jokoen txapelketa eta Gorri-tiren animaliak izango dira. Gauean, afaria, umore emanaldia eta dantzaldiarekin batera, txokolate jana izango dute gaueko ordu txi-kietan.

meza eta lunchaIgandean meza izango da eguerdian, Javier de los Navarros abes-batzaren parte-hartzea-rekin. Jarraian, luntxa izango da, txarangaz girotuta.

Antolatzaileek gogo-rarazi dute aipatutako ekimenez gain, astebu-ru osoan zehar umeen-tzako puzgarriak izan-go direla.

aspertzeko astirik ez da egongo gaurtik igandera Frankun

jaiak

m.B.

trEbIñu

Igerilekuaz gozatzeko auke-ra dute uztailaren 1etik trebiñarrek, honako ordu-tegian: 12:00etatik 20:00eta-ra. Udaletik gogorarazi

dute egun osoko sarrerak 2,5 euro balio duela, eta lau urtetik beherakoek ez dutela ordaintzen.

Denboraldi osoko bonua ere badago: Tre-biñun erroldatuta daude-nek 40 ordainduko dituz-te bonu bakoitzagatik; bi hartuz gero, 35; eta hirutik gorakoengatik, 30 euro. Bonua nahi dutenak uda-letxetik pasa behar dira.

uztailarekin batera zabaldu dituzte trebiñuko igerilekuak

trebiñuko konderriko igerilekua. | M.b.

aiSialdia

Page 23: partiturak dantzan - alea.tok-md.com

alea 23

treBiñutreBiñutreBiñuaraBako errioXa

mirian Biteri

bAStIDA

Seigarrenez egingo dute astebukaera honetan Bas-tidako Erdi Aroko azoka. Ostiralean bertan hasiko dira ekintzak, gaueko ari-men kalejirarekin. Festak larunbatean jarraituko du; apainduta egongo diren herriko kaleak eta azoka osatuko duten artisauen

60 postuak bisitatzeaz gain, Erdi Arora ere itzuliko dira bisitariak, garaiko pertsonaien, malabareen, umeentzako tailerren, ipuin kontalarien eta antzerkien eskutik.

Azken horren harira, azpimarratzekoa da larun-batean, 23:00etan, Bake Plazan egingo den Demo-nium emanaldia; antzerkia,

zirkua, dantza eta sua uztartuko ditu horrek.

garaiko menuakBestalde, Ariño eta Petra-landa jatetxeek ere keinua egingo diote jaialdiari, menuetan Erdi Aroko jakiak sartuz.

erdi arora itzuliko dira asteburuan bastidarrakurteroko artisauen azokaz gain, antzezlan, ipuin kontalari eta tailer bereziak izango dira

Aurten ere ponietan ibiltzeko aukera izango dute etxeko txikienek. | ACObASA

jaiak

m.B.

GuArDIA

Aurten ere abian jarri dute Arabako Errioxa eta Kantauri itsasoko hondartzak lotzen dituen autobusa. Ostegunean egin zuten lehen irteera, Zumaiara.

Interesatuek 945 60 02 52 telefono zenbaki-ra deitu behar dute astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara. Joan-etorri bakoitzak 15 euro balio du, eta ordainketa autobusean bertan egingo da.

martxan da ostegunero hondartzara doan autobusa

irteerak

m.B.

EltzIEGO

Hemen da berriro ere Eltziegoko Ardo eta Musi-karen Astea. Astelehenean eta asteartean udalerriko bi upeltegien dastatzeak izango dira; asteazkenean, berriz, Wine&Music das-tatze berezia dago Gil Nuñezen eskutik, Encina parkean, 20:30ean. Egun berean, 21:00etan, antzez-turiko bisitaldia egingo dute. Asteazkeneko bi eki-menetan izena eman beha-rra dago aurretik, herriko turismo bulegoan.

Hilaren 17an, Racimo-trenean ibilaldia dago mahasti artean, 18:00etan; eta 20:00etan, Vientos Locos taldearen kontzertua.

Iaz egindako ekimena. | bErbErAnA

musika eta ardoaren astea dute astelehenetik eltziegon

ardoa

Egitaraua

oStirala

22:00 Gaueko arimen kalejira su eta kearekin.

larunBata

11:30 postuen irekiera.

12:00 kalejira.

12:30 Antzerkia: Foruen Gutuna erreginari ematea.

13:45 Billy eta bufoia.

19:00 Erdi Aro iluneko kalejira.

19:30 Herri poteoa.

20:30 Ozi kpwedo fakirra eta gaiteroak.

21:00 Erdi Aroko bingoa.

22:00 Antzerkia.

23:00 Demonium su emanaldi handia.

igandea

11:30 postuen irekiera.

12:30 kalejira eta antzerkia.

13:00 Herri poteoa.

13:00 bufona Ona ipuin kontalaria.

18:00 barbarie kalejira.

19:00 zirkoko pertsonaia ibiltariak.

Txangoakuztailak 16: Donibane lohitzune.

uztailak 23: lekeitio.

uztailak 30: Hondarribia.

abuztuak 6: noja.

abuztuak 13: Donostia (Aste nagusia).

abuztuak 20: plentzia.

abuztuak 28: laredoko loreen festa.

irailak 3: zarautz (Euskal Jaia).

Page 24: partiturak dantzan - alea.tok-md.com

24 alea

HAMAIkA SAltSA

emausekin elkarlanean ari zela, etxeetako traste zaharrak biltzen, topatu zuen esperan-tozko lehendabiziko liburua

Xabier Rico gasteiztarrak. Urtebete beranduago, Anguleman (Frantzian) zebilela, bigarrena heldu zitzaion eskuetara. Liburuek atentzioa eman eta "noizbait" ikasi behar zuela pen-tsatu zuen. Esan eta egin. "Esperan-toak zabaltzen duen ideia oso zen-tzuzkoa iruditu izan zait beti, eta are gehiago hizkuntza minorizatu bateko hiztunak izanda".

Natxo Apaolaza izan zuen ira-kasle Xabier Ricok, Gasteizko Zapa-teria kalean ematen zituen eskoletan. Apaolazak berak lagun batek eskai-nitako eskuliburu batekin ikasi zituen

esperantozko lehenengo hitzak; bi hiru hilabeterekin nahikoa da, haren esanetan, irakurri eta zeozer hitz egiteko. "Oso erraz ikasten da, erre-gularra delako, sinplea eta egitura konplexurik ez duelako", nabarmen-du du Apaolazak. Ez du konjuga-ziorik eta ez dago buruz ikasi beha-rreko salbuespe-nik. "Europako hiztunentzat beharbada erraz-tasun gehiago ditu, hizkuntzak dituen sustraien-gatik, baina guztiontzat da erraza, oso malgua eta hitzak sortzeko auke-ra ugari ematen duena".

Apaolaza eta Ricorekin batera, 200 lagunek baino gehiagok ikasi zuten esperantoa Gasteizen, Alava Esperanto Asocio elkarteak bultza-tuta. Nazioarteko hizkuntza irakas-teko gogoz abian jarri zituzten Zapa-

teria kaleko esko-lak 1987. urtean. H i t z a l d i a k , bidaiak eta ikas-taroak antola-tzearekin batera, liburutegi txiki bat zuten bertan, eta Kvodlibeto

izeneko egunkari bat ere argitaratu zuten. 1980. hamarkada amaierak bultzada eman zion esperantoari Gasteizen eta inguruko hirietan,

Solasaldia, mugen gainetiktokian tokiko hizkuntzak errespetatuz, nazioarteko mugak gaindituko zituen hizkuntza sortu zuen 'Esperanto' doktore poloniarrak xIx. mendean; hizkuntza gertutik bizi eta erabiltzen dute xabier ricok eta natxo Apaolazak. a. amenabar gasteiz

xabier ricok eta natxo Apaolazak 80. hamarkadan ikasi zuten esperantoa Alava Esperanto Asocio elkartearekin. | SAIOA FErnAnDEz DE ArAnGuIz

Musika eta literatura eskaintza zabala ditu esperantoak, sarean eskuratu daitekeena

Page 25: partiturak dantzan - alea.tok-md.com

alea 25

gaur egun, haietatik gutxi batzuek baino ez duten arren hizkuntzarekin harremanik.

"Hizkuntza neutrala"Nazioarteko komunikazioa errazte-ko helburuarekin hizkuntza lagun-tzaile neutral modura sortu zuen esperantoa Ludwik Lejzer Zamenhof mediku poloniarrak 1887. urtean. Hamarkada batean zehar garatutako hizkuntza Lingvo Internacia (Nazioar-teko Hizkuntza) izenarekin argita-ratu zuen, eta laster hark erabilita-ko ezizena, Doktoro Esperanto (Dok-tore itxaropentsua), hizkuntzaren izena bihurtu zen.

Muga eta zatiketen gainetik, kul-tura eta jatorri ezberdinen artean ulertzeko tresna gisa sortu zen. "Espe-rantoa ez da inorena, eta guztiona da", laburbildu du Apaolazak. Gutxi dira esperantoa ama hizkuntza moduan dutenak eta, beraz, hizkun-tza berdintasunaren aldeko tresna baliagarria izan daitekeela uste du. Horren erakusle, esperantisten artean modu "berdinzale" batean hitz egiten dutela aipatu du Ricok: "Ingelesa gailendu da, dudarik gabe, nazioar-teko hizkuntza bezala, baina ez da berdintasunaren adierazgarri; guk ingelesa zoroen pare ikasten dugun arren sekula ez dugu hitz egingo anglofono baten modura".

Berdintasunarekin batera, espe-rantoak eskaintzen dituen beste balo-re batzuk ere nabarmendu ditu Ricok, herrien arteko adiskidetasuna eta hizkuntza aniztasunaren aldekoa tartean. "Esperantoaren goiburue-tako bat Norberak berea eta esperan-toa denona da, zerbait utopikoa beharbada, baina guk neurri batean egiten duguna, gure kongresu eta solasaldietan". Hain zuzen, Frantzian uztailean antolatu duten mundu mailako kongresuan parte hartuko du Ricok eta, ondoren, Eslovakian izango den beste batean. Kongresu txikiagoa da bigarrena, ludikoagoa: "Alde ideologikoa badu esperantoa ikasteak, noski, baina gozatzea da garrantzitsuena, esperantoaz goza-tzea".

Kongresuak, musika, irratia, literatura... Kontrakoa irudi lezakeen arren, esperantoa "bizirik" dagoela erakutsi nahi dute Ricok eta Apao-lazak, eta haren inguruko jarduera ugari dagoela. "Ez dugu esaten etzi ingelesa ordezkatuko duenik, noski,

baina hilzorian ere ez dago, eta inter-neten duen mugimendua ikusi bes-terik ez dago", adierazi du Apaolazak. Munduko hogei hizkuntza erabilien artean dago sarean. "Jendeak ikasten

jarraitzen du, gazteak gainera, inter-net bidez proiektu interesgarriak plazaratzen ari direnak", berretsi du Ricok.

Hiztegia Egitasmoen artean, laster izango da prest euskara-esperanto hiztegia eta, baita, esperantoaren bitartez euskara ikasteko metodo bat ere. "Aitor Arana dabil lan horrekin eta laster izango dugu esku artean", gogoratu du Ricok.

Euskarak eta esperantoak badu-te zer irakatsi elkarri, eta besteak beste, beste hizkuntza baten beharrik gabe esperantoa ikasteko metodolo-gia ere euskara ikasteko modukoa izan daitekeela aipatu du Apaolazak. Euskaltzale diren modura, esperan-tozale ere badirela aipatu dute eta hizkuntzak kezkatzen dituela: "Horre-gatik euskaltzaleok izan dezakegun jarreraren moduan, guk geuk ere mugitu behar dugu eta hizkuntza landu. Askorentzat ikusezina bada ere, badu bere mundua".

Euskal literaturako hainbat lan itzuli ditu esperantora Aitor Arana idazleak. | AlEA

Sarean

lotura Batzuk

esperantoaren munduko elkartea www.uea.org

espainiako esperanto elkartea www.esperanto.es

esperantistentzako sare soziala www.esperanto.com

esperantoa ikasteko gunea www.kursosalutom.org

esperantoa ikasten dutenentzako bidaia-elkartruke gunea www.pasportaservo.orgesperantozko hedabideak esperanto-tv.com/kanaloj

Page 26: partiturak dantzan - alea.tok-md.com

26 alea

teknologia

Cisco enpresaren esanetan, 2020. urtean internet bidez konekta-tutako 50.000 milioi gailu izan-go ditugu. Internetera konek-

tatutako gailuen harrigarrizko haz-kundeak Internet of Things (IoT) kontzeptu berria dakar. Aurrekariak izan arren, 2008-2009 inguruan jaio zen kontzeptua; biztanle baino konektatu-tako gailu gehiago zegoen ordurako.

Baina, zer da Internet of Things? Stephen Haller ikertzailearen arabera, IoT da gailuak zein objektu fisikoak oztoporik gabe informazio sarearen parte diren mundua. Halako objektuak negozio-prozesuetan partaide izan daitezke. Esaterako, zerbitzuak libre dira internet zehar objektu bizkor horiek eragiteko; izan ere, elkar alda dezakete bere izaera, pribatutasun eta segurtasuna kontuan hartuta. Hona hemen erabileraren adibide batzuk arlo desberdinetan. Oro har, esan dai-teke IoT-ak abantailak dituela:

-Hardwareak gero eta garrantzi gutxiago izango du.

-Leku guztietan izango dugu konek-tatzeko aukera.

-IoT-ean oinarritatuko aplikazio plataformak, funtzionalitatearen zein konektibitatearen ikuspuntutik, abe-ratsagoak izango dira.

-Big Data-ren ahalmenak etekin handia aterako du IoT-ei esker.

IoT agertokiak erabiltzaile arrun-tei zuzenduta egon daitezke; besteak

beste, IoT-ei esker sortutako produk-tuak Pebble izeneko erloju bizkorra eta Hue adimendun bonbilla dira.

egun bat gutxiagoIoT-en erabilera guztiak enpresa mun-duan ageri dira dagoeneko. Logistika esparruan, esaterako, bai paleten, bai kontainerren ibilbidea jarraitzeko erabiltzen da. Erabilera hau ziklo itxia-ren sistemetan gertatzen da, balio handiko produktuak ekoizten dituzten lantegietan bereziki. Inbentarioaren zehaztasuna, administrazio lanen murriztea, prozesu asko automatikoki egiteko aukera edota lapurken kon-trako sistema seguruagoa izatea ahal-bidetzen du honek.

IoT-en bidez, bestetik, lantegiko

esku-tresnak ERP-arekin zein enpre-sako WLAN-ekin konekta daitezke, mantenu lanak eta lantegiko lanak erraz eta azkarrago kudea daitezen. Halako konexioak esku-tresnen kali-brazioaren datuak irakur ditzake tres-nen gehieneko bizitza luzatzeko. Bes-talde, ERP-aren konexioari esker, lan aginduak bidal daitezke tresnen kon-figurazioa berehala aldatzeko lanaren arabera, ekoizpen etekina handituta.

Bistan da IoT-ak sekulako indarra duela industrian eta teknologian, zein eguneroko bizitzan. Emango digun konektibitatea gero eta zabalagoa izan-go da eta, noski, segurtasun arriskuak eragin ditzake. Baina baten batek esan zuen bezala: “Hodei guztietan, estal-dura eduki”.

'Internet of things'Gaur egun munduko biztanle kopurua baino gailu gehiago dago internetera konektatuta. "Internet of things" deritzo kontzeptu horri eta etorkizunean lan munduan zein eguneroko bizitzan eragingo digu. oreta it @OrekaIT_eu gasteiz

mikel garmendiaInformatikaria OrEkA It

Etorkizunean erabiltzen ditugun gailu gehienak egongo dira sarera konektatuta. | AlEA

Page 27: partiturak dantzan - alea.tok-md.com

alea 27

zOzkEtAkHarpidedunentzat eskaintzak

azken zozketako irabazlea:gasteiz Calling: Gorka blanco.

Arabako alea aurrera ateratzeko, euskaltzale arabar guztion alea da beharrezkoa, baita zurea ere. Horregatik, zozketetan parte hartzeko, bidaliguzu alea etxean jasotzeko interesa izan dezakeen zure lagun baten kontaktua, eta berarekin harremanetan jarriko gara. Eta ez ahaztu: zehaztu zure izen-abizenak eta zer zozketatan parte hartu nahi duzun. zorte on!

Jar ezazu zure alea, jaso ezazu zure ALEA [email protected]

695 63 28 62

parralen menu begetarianoa

aleak bi lagunentzat bazkaria zozketatuko du Gasteizko parral tabernan, astean zehar bazkaltzeko. Eman izena uztailaren 21a baino lehen. Hilaren 24an jakinaraziko dugu irabazlea.

trebiñu sagardotegian bazkaria

aleak bi pertsonentzako bazkaria zozketatuko du Askartza herriko trebiñu sagardotegian. Eman izena uztailaren 14a baino lehen. uztailaren 17an jakinaraziko dugu irabazlea.

Hala Bedin afaria

Gasteizko Alde zaharreko Hala bedi tabernan bi lagunentzat afaria zozketatuko du aleak. Eman izena uztailaren 14a baino lehen. uztailaren 17an jakinaraziko dugu irabazlearen izena.

Birra zuzenean jaialdia

uztailaren 30etik abuztuaren 2ra ospatuko den birra zuzenean jaialdirako bi lote zozketan, bina edalontzi, garagardo eta liburuxkekin. Eman izena uztailaren 21a baino lehen. Irabazleak, 24an.

Page 28: partiturak dantzan - alea.tok-md.com

28 alea

pOStOntzIA

gaSteizjon mentxaka"neguan eskiekin aldapan behera ziztu bizian eta udara partean bizikletan aldapa gora joatea kosta egiten zaio oraindik...flojo, flojo. Hamaiketakoa egitea da benetan gustatzen zaiona!! zorionak terrilas guztion partez!!!".

'kortXoa'

araBako euSkaldunen Bila

egin euskararen txanda!

Gasteizko jaietan euskararen alde zure harri koskorra jarri nahi duzu? Gasteizko euskaltzaleen geu elkarteak Matxete plazan kudeatuko duen txosnan txanda egitera animatzen zaitu!

noiz? uztailaren 31tik abuztuaren 10era, zuk aukeratutako txandan. zer?barran, sukaldean edo muntaketan.norekin?lagunekin izena eman dezakezu, edo zuk bakarrik (ez zara bakarrik egongo...!).nola izena eman?www.hirinet.net, 945 22 21 53 eta [email protected].

valentzia-jordania-gaSteizgari knörr Santiago"Valentzian, Felicitats. Jordanian, Eeid milad sa'aeed (gutxi gora behera...), zure esperanto kuttunean, Gratulojn! eta Gasteizen... zorionak, primo! primeran ospatu zure urtebetetzea eta gogoratu Cabanyal eta Amman artean Gasteiz dagoela".

m'Bour-donoStia-gaSteizmansour kane"zorionak, Soro! Wolofez... Fetoul se beus bou delusi ak diam! ramadana bukatzen denean zure tarta ezin goxoago horietako bat egin beharko diguzu. un bisou! lehengusu-lehengusinak eta super Aisha".

Norbaiti zure mezua

helarazi nahi al diozu?

[email protected] /

625 231 603

london-gaSteizmikel rey"Gure kuadrillako agurea bankari lanetan hasi denetik neka-neka eginda dabil. Mantatxo eta guzti udako siestan... zorionak Maikol, besarkada handi bat kuadrillaren partez!".

Page 29: partiturak dantzan - alea.tok-md.com

alea 29

denBorapaSak

Nola jokatu? 9x9-ko lauki honetako gelaxka hutsak bete behar dituzu, 1etik 9ra bitarteko zenbakiekin; zenbaki bakar bat ere ez da bi aldiz azaltzen errenkada eta zutabe berean, eta ezta dagokion 3x3-ko laukian ere.

HItz GEzIDunA

GOItIbEHErASuDOkuA

Soluzioak

sudokuA

hitz GezidunA

GoitibeherA

Nola jokatu? Goiti eta beheiti letra bat gutxiago edo gehiago du asmatu behar duzun hitzak. 1. Erriberako kontzejua. 2. Afrika iparraldeko estatu bateko. 3. Urteko bederatzigarren hilabete. 4. Italiako diru zaharra. 5. Jardun. 6. Labore mota. 7. Asko, erruz. 8. Esneki mota. 9. Arabako Lautadako hiri nagusia.

t

t

t

t

t

t

t

t

tt

t

t

t

t

tOinetakomota

Ez zorrotz

*IZENA

Gudu

Aldia, aroa

*DEITURA

Langileenbatzorde

Bekokia

Baratxuri

Segur

Enara

Junta-gailua

Zutikdagoena

Musikatresna

Kontinentebat

Txistueginez

t

t

tKontso-nantea

Pozik

ttUna, neka

Boroa

t

tSexu emea

Kasik

t

1

2

3

4

5

6

7

8

9

t

Sustrai,erro

Martxan

* Patinatzaile arabarra

Page 30: partiturak dantzan - alea.tok-md.com

30 alea

agenda

MuSIkA

Fan&gogasteiz. Ostirala 10, 24:00etan, Adurtzako jaietan.

txapelpunkgasteiz. larunbata 11, 24:00etan, Adurtzako jaietan.

HAurrAk

'astokillo Circus' antzerkiaokondo. Ostirala 10, 18:00etan, udal igerilekuetan. panta rhei taldearekin.

'libertia' antzerkiagasteiz. Ostirala 10, 19:30ean, Ekialdeko parkean, Salburuko gizarte etxean. Hortzmuga taldearekin.

'dixie eta matxinada zonbia' pelikula

gasteiz. Ostirala 10, 21:00etan, Eskibel pasealekuan.

'piratak' antzerkiagasteiz. Asteazkenean, 19:30ean, Valentin Foronda kalean, lakua gizarte etxean.

'numenak' antzerkialegutio. Ostegunean, 19:00etan, plazan.

bErtSOlArItzA

Herri bazkaria bertsolariekingasteiz. Igandean, 15:00etan, Adurtzako parkean. ruben Sanchez eta Julen zulaika

bertsolariekin. Adurtzako jaien barruan.

HItzAlDIAk

'dabilen harriari goroldiorik ez' solasaldiaSubilla gasteiz. Asteartean, 22:30ean, Frackanpada egitasmoaren barruan.

'lurraldea elikadura burujabetzaren eraikuntzan', unai arangurenekinSubilla gasteiz. Asteazkenean, 17:00etan, Frackanpada egitasmoaren barruan.

ermuko andra mari baselizan bisitaldia laudio. Ostirala 10, 12:00etan, baselizan. Aurkikuntzen inguruko saioa, euskaraz, Sergio Escribanorekin.

AIArAlDEA

uztailak

10uztailak

16

amaia zubiria eta edorta a. muruaSubilla gasteiz. Ostegunean, 22:30ean, Frackanpada egitasmoaren barruan.

GArI GArAIAlDE

euSkararen agenda

Page 31: partiturak dantzan - alea.tok-md.com

alea 31

'Searching for sugar man' dokumentalagasteiz. Ostirala 10, 24:00etan,

Gasteizko harresian, elur zuloan. Jatorrizko bertsioan eskainiko dute dokumentala, euskarazko azpitituluekin.

"kortxeak eta krispetak" egitasmoaren barruan. John berkouten musika izango da aurretik, 21:30ean.

'Herri harresiak' solasaldiaSubilla gasteiz. Ostegunean, 10:00etan, Frackanpada egitasmoaren barruan.

bEStElAkOAk

gorbeialdeko umeen euskararen egunadurana. Ostegunean, 10:30etik aurrera. Ginkana eta dantzaldia.

MuSIkA

txiki txiki Big Bandekora. Ostirala 10, 19:00etan, plazan.

aguraingo bandalantziego. larunbata 11, 19:30ean. Musika Mahastietan egitasmoaren barruan.

jukeboxmaeztu. larunbata 11,

20:00etan, plazan.

la Crisismañueta. larunbata 11, 21:00etan, plazan.

jazz Cornerrivabellosa. larunbata 11, 20:00etan, igerilekuetan.

AntzErkIA

'vanitas, vanitatis', Carmen San estebanekingasteiz. Ostirala 10 eta larunbata 11, 19:00etan, 20:00etan eta 21:00etan, Artiumen.

'otra vuelta de tuerca', ortzai taldearekingasteiz. Ostirala 10, 20:00etan, Ortzai taldearen aretoan, pintore kalean.

ErAkuSkEtAk

'gorbeiako txoko ezkutuak', david lopez de letonaren argazkiak

Sarria. Irailaren 30era arte, Gorbeiako parketxean.

'Bailarines vascos', obdilio lopez de uralderen erakusketagasteiz. Iraila arte, Arte Ederren Museoan.

'gure jaiak' argazki erakusketagasteiz. Irailaren 20ra arte, Oihaneder Euskararen Etxean.

'iconocracia' argazki erakusketagasteiz. urrira arte izango da, Artiumen. kubako argazkilarien bilduma.

bEStElAkOAk

erdi aroko azokaBastida. larunbatean eta igandean. Saltokiak, antzerkia, musika eta beste hainbat jarduera.

Baserritar azokalaudio. larunbata 11, 10:00etatik aurrera, lamuzako

San pedro elizako arkupeetan.

txakolinaren jaiaokondo. larunbata 11, egun guztian zehar. txakolina dastatzeko erakustokiak, nekazal azoka eta beste hainbat ekitaldi.

gatzaren azokaañana. larunbata 11, 17:00etatik aurrera, gatza dastatzeko erakustokiak, bisitaldi gidatuak eta beste hainbat jarduera. 22:30ean, soinu eta argi ikuskizuna.

erdi aroko azokaBastida. larunbatean eta igandean. Saltokiak, antzerkia, musika eta beste hainbat jarduera.

liburu zaharren azokagasteiz. Igandera arte, urrezko zeledoien plazan.

esklerosiaren kontrako jaialdialaudio. Igandean, 11:00etan, Alberto Acero plazan.

AlEA

BeSte Hitzordu Batzuk

Page 32: partiturak dantzan - alea.tok-md.com