Ostirala 2019ko ekainaren 21a behar dutenak %54z emendatu ......kuntzaren pentsatzeko. Egin du bide,...

8
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA BOB EDME Lannemezango preso batzuek Musiheska diskoa plazaratu dute b Mixel Etxekoparrek azken hamar urteetan bisitak egin dizkie, batzuetan gomitekin, murruen arteko sorkuntza kulturala laguntzeko b 4-5 Presoen hitzak ihesean Gizartea RSA gutieneko errenta behar dutenak %54z emendatu dira Pirinio Atlantikoetan hamar urtez 3 Goi hezkuntza Angeluko Montauryko campusak agroekologia diploma hasiko du 2 Ostirala 2019ko ekainaren 21a X. urtea 404. zenbakia www.iparraldekohitza.eus [email protected]

Transcript of Ostirala 2019ko ekainaren 21a behar dutenak %54z emendatu ......kuntzaren pentsatzeko. Egin du bide,...

Page 1: Ostirala 2019ko ekainaren 21a behar dutenak %54z emendatu ......kuntzaren pentsatzeko. Egin du bide, eta Paueko eta Aturri aldeko Unibertsitatearekin pikoan eman dute Laborantza Agroekologikora

IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

BOB EDME

Lannemezango preso batzuek Musiheskadiskoa plazaratu dute b Mixel Etxekoparrek azken hamarurteetan bisitak egin dizkie, batzuetan gomitekin, murruen arteko sorkuntza kulturala laguntzeko b 4-5

Presoen

hitzak

ihesean

Gizartea RSA gutieneko errentabehar dutenak %54z emendatu

dira Pirinio Atlantikoetan hamar urtez

3Goi hezkuntza AngelukoMontauryko campusak

agroekologia diploma hasiko du

2Ostirala

2019ko ekainaren 21aX. urtea404. zenbakia

[email protected]

Page 2: Ostirala 2019ko ekainaren 21a behar dutenak %54z emendatu ......kuntzaren pentsatzeko. Egin du bide, eta Paueko eta Aturri aldeko Unibertsitatearekin pikoan eman dute Laborantza Agroekologikora

Iñaki Etxeleku Angelu

Hemen elkarteakukan zuen ideiaeta BLE, EHLG,Eusko Ikaskuntzaeta AMAPen koor-

dinakundea juntatu zitzaizkiongoi mailako unibertsitate forma-kuntzaren pentsatzeko. Egin dubide, eta Paueko eta Aturri aldekoUnibertsitatearekin pikoan emandute Laborantza AgroekologikoraIragateko Unibertsitate Diploma,Angeluko Montauryko eskolan.Uztailaren 1ean eta 2an ukanendute lehen saioa, Bidarrain, izenaeman duten hamabost lagunek.

Ekoizpenen kalitatea irakastendu Fabienne Feutryk, Angelukounibertsitatean hiru urte haue-tan. «Halabeharrez gertatu da,nolabait», esplikatu du irakasle-ak. «Hasi nintzen ikusten ene sai-lean non baziren galdeak, eta [Hemen, BLE, EHLG eta abarren]galde hori jin zitzaidan edo enega-natu nuen. Elkarte taldearekin biurte hauetan ari gara lanean».Bi alditan egin da: «Lehen fasea

izan da programa bat muntatzea;anitz irakasle, ikerlari izanen dira,Frantzia guzitik jinen direnak. Bi-garren fasea da dirua atzemateadiploma muntatzeko». Bigarrenfase hori ez delarik bururatua,

mementoko, urri arteko bermeabaitute bakarrik, jakin gabe bestediru iturririk kausituko duten bu-ruraino eramateko. Halere, jadalanean ari diren jendeei zuzenduada, lanbide formakuntzarako ku-txatik haizu dituzten laguntzakeskatuz paga baitezakete. Ez dukentzen jende profil zabal bati zu-zendu dakiokeela formakuntza.Feutry: «Laborariak, bistan da.Laborantzatik kanpo diren jendebatzuk jinen dira ere. Sailez alda-tzen ari diren jendeak. Kazetariakbadira; erakundeetan laboran-tzari lotu proiektuez arduratzendiren misio kargudun batzuk;salmentan ari direnak biokoope-ratiba batzuetan. Baita ikasleakere. Aski publiko orotarikoa da». Formakuntzak agroekologiari

buruzko ikuspegi orokor bateman nahi dio izena eman duena-ri, agroekologiaren parametroguziak kontuan hartzeko gisan.«Zaila da definizio orokor batenematea agroekologiaz. Ikuspegizabala nahi genuke eman gaita-sunak ukaiteko ekonomia, agro-nomia, ekologia mailan, baita hu-mano eta sozialean ere. Eta lurral-de bati loturik». Euskal Herrikoagroekologia, eta baita bortxazbeste lurralde bateko bera ere,hots. «Adibidez, etorriko dira go-

bernuz kanpoko bi erakunde. Ba-ta Afrikan ari dena, bestea, HegoAmerikan. Afrikan, agroekologiaez da batere Hego Amerikan egi-nen den modu berekoa. Agroeko-logiako irizpideak berak baldinbadira ere denentzat: lurrarenemankortasuna, biologia edo bio-aniztasunaren kudeaketa molde-ak... Baina hauek ez dira berdinplantan emanen batean edo bes-tean». Lurra ez baita bera, aroa ezbaita bera, ez eta kultur ohiturakere. «Zinez aztertu nahi dira

ekoizte lanetan aurkituko direnezaugarriak. Laborantza ekoiz-pen sistemari buruzko pentsake-ta bat da, agroekologia errespeta-tuko duten sistemak plantanemateko. Alde humanoa barne».Horregatik antolatu dute sail bat,laborantza soziologiatik eta poli-tika zientzietarik aztertzeko.

Esperimentazio batEz da bakarrik Euskal Herrikojendearentzat pentsatua diplo-ma: kanpotik jinikoentzat ere

bada. Laborantza lizeoak egitenduenaren osagarri pentsatu dutebai edukian, bai egiteko molde-an. Teorikoa, praktikoa eta lurral-

dean gaindikoa ikusi dute. «Egi-nahala guti klasikoa nahi izandugu egin. Zinez solasak eta ezta-baidak piztu nahi baititugu berejakitatea ezagutaraztera etorrikodirenen eta formatu nahi dute-nen artean. Ez dugu nahi goitikbeherako solasa izan dadin». Ho-rregatik, ez dira bakarrik uniber-tsitate irakasle-ikerlariak izanen,baita ofizioko hizlariak ere. Etxal-deak bisitatuko dituzte, bestalde. Alde praktiko horren indartze-

ko, formakuntza segituko due-nak ez du esku hutsik etorri be-har. «Galdegin diegu garatzekoaduten proiektu batekin etortzea.Bada bat baratzezaintza xede batbaduena. Beste bat, baratzezain-tza proiektu bat lauzkatu nahiduena. Kanpaleku proiektu batbada ere barnealdean, zeinetanekoizpen agroekologikoak plan-tan eman nahi baitituzte tokianberean. Egitasmo pedagogiko batlaborantza lizeoetarako...». Ho-rrez gain, formakuntzaren asma-tzaileek berek egitasmo zerrendaegina dute nahi duenarentzat.«Eman dezagun: bio erasotzailebatzuei ihardukitzeko moldeakbilatu baratzezaintzan; edo nolaetorkinak integratu etxalde bate-ko jardunetan?». Esperimentazioa formakun-

tzaren diruztatzeko molderainodoa. «Lanbide formakuntzarenordainketa sistema aldatzeko bi-dean da, eta ez da batere aise», ai-tortu du Feutryk. «Ene lanarenparte bat, gaur egun, zailtasunhorren gainditzea da, dirua bila-tuz». Helburua baita iraunkorraizan dadin saila. «Esperimenta-zioa da alde guzietarik: gai horrengaratzeko unibertsitate barnean,halako diplomen garatzeko. Be-raz, energia handia galdegiten du,baina gogo handiz ari gara. Lane-ko filosofia bat da, lurraldeari bu-ruz ere begira dagoena. Ez dugunahi unibertsitate barnekoa izandadin, baizik eta gizarte zibilare-kin lan egin oro har. Baita EuskalHerritik kanpoko beste lurraldebatzuetara joanez ere». Feutryohartua da bulta honetan nonahiloratu direla gisa bereko saiake-rak. «Zernahi esperimentaziobada denetan. Sare zabalean lanegin nahi dugu». Angeluko agroekologiara ira-

gateko unibertsitate formakun-tzak urte bat iraun behar luke, seimodulutan banaturik, 350 ore-nez egitekoak; gehi, 300 oren batbederaren egitasmoaren plantanemateko.

Uztailaren 1ean eta 2an, Bidarrain eginen diren saioek abiatuko dute AngelukoMontaury unibertsitateko sail berria. Tokiko elkarteekin asmatu formakuntza da.

Agroekologia unibertsitatean

Paueko eta Aturri aldeko Unibertsitateko Montauryko barneetan eginen da partez formakuntza. I.E.

Urtebetez, agroekologiaformakuntza eginen dutehamabost ikaslek; saioenherenak Angelun, eta bi herenak barnealdean

2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 21aGaiak

Page 3: Ostirala 2019ko ekainaren 21a behar dutenak %54z emendatu ......kuntzaren pentsatzeko. Egin du bide, eta Paueko eta Aturri aldeko Unibertsitatearekin pikoan eman dute Laborantza Agroekologikora

3Gaiak

Iñaki Etxeleku Baiona

Bizpahiru hilabetetarik Datumi-

nutuadeitzen duen orria plazara-tzen du Audap, Atlantikoa eta Pi-rinioak Hirigintza Agentziak. Le-henago, emazteen enpleguaz,etxegintzaz, gazteez edo lurralde-ko mediku banaketari buruz eginzituen datu bildumen gisan,maiatzeko azkena gutienekoerrentaz plazaratu du. Zehazkierrateko, Pirinio Atlantikoetakodepartamendu mailan, eta IparEuskal Herrian, RSA gutienekoerrenta altxatu duten pertsoneiburuzkoa izan da.2009an RMI edo Gizarteratze-

ko Gutieneko Sariaren ordezplantan eman zuten RSA errenta:diru sartzerik batere gabe gerta-tzen direnen edo guziz diru sartzeapala dutenen lauzkatzeko la-guntza publikoa departamendukontseilutik kudeatua da, eta CAFedo MSA osagarri asurantza ku-txek isurtzen dute. Hamar urtezbehardunen andana azkarkiemendatu dela ohartu da hirigin-tza agentzia. Zehazki, %54 gehia-go dira RSAren beharra duten bi-zilagunak Pirinio Atlantikoetan.Denetarat 5.653 etxe alokairudunLapurdi, Baxenabarre eta Zube-roan (13.989tan Pirinio Atlanti-koetan). Bere ardurapean nehor

ez duenak, lanik gabe eta baka-rrik bizi denak du gutieneko sa-ria, den apalena haizu: 559,74euro. Horri gehitu behar zaizkio Jar-

dun Primadunen zenbakiak. Jar-dun Prima duela lau urte plantaneman zuten ohartu zirelarik RSAkanitz jende ez zituela pobreziatikbegiratzen, franko, den gutienekolaguntzatik kanpo gelditzen bai-tziren. Besteak beste, 25 urtez be-hetiko gazteak, RSAren zuzena ezdutenak, non ez diren haurdunedo haur beharretan; edo, 18 eta

24 urte artean, azken hiru urtee-tan bederen bi urtez lan egin ba-dute denbora osoz. 2018an, IparEuskal Herrian, 14.661 etxek ukanzuten Jardun Prima. Ohargarri da, bestalde, alokai-

rudun gehienak hirigune nagu-sietan direla, biztanle kontzen-trazioa dela kausa. Baionan nagu-siki, Angelun, Biarritzen. Gero,

Hendaian, Donibane Lohizunen.Eta apalago barnealdeko zenbaithiri gotorrenetan. Nor dira hunkiak? Nagusiki

(%59), bakarrik bizi diren pertso-nak eta haurrik ez dute-nak. Horietan, gehienak,gizonak dira. Ondotikheldu dira buraso baka-rreko familiak (%29),bereizirik eta haurdundiren ama edo aitak,hots. Amak erran daite-ke, ezen kasik denakemazteak baitira burasobakarreko alokairudu-

nak. Azkenik, bikotean direnak(%12); hor ere kasik denak hau-rrekin.

AdinaGutieneko errenta eskuratzendutenen erdiak 40 urtez petikoakdira. Bizkitartean, 30 eta 50 urteartekoak hartzen badira, %53taraheltzen dira. 25 eta 29 urte artean

ren beharra baduela. Zehatzagoerrateko, %45entzat, badu lauurte baino gehiago eskatzendutela.

‘Jardunik gabekoak’Datuminutuak argitzen duen az-ken elementua, alokairudunenjardun egoera da. Anitz dira erre-tretatuak, beren erretreta sariapurraz gain lanik ez dutenakegiten; etxean diren gizon edoemazteak, bestalde; edo, lanera-ko ezinduak diren pertsonak. Ad-ministrazio hiztegiak, jardunikgabekoakdeitzen dituen jendeakdira. Kinka mota desberdin ho-rietan diren guziak baturik, RSA-dunen %53 dira. Ondotik ager-tzen dira langabeak (%26,2), lanbat dutenak (%20,4), eta ikasleak(%0,10).Datu bilketa hori eta gainerako

azterketa lanak hirigintza agen-tziaren Internet atarian ikus dai-tezke, http://audap.org/helbide-an.

RSAdun aise gehiago 10 urtezRSA gutieneko errenta %54 pertsonak gehiagok behar dute 2009an plantan eman zenetik

Departamendu kontseiluak du kudeatzen RSA errenta. BOB EDME

RSA SARIA Eurotan (2019ko apirilaren lehenetik)

Zenbat haur edo Bakarrik bizi Bikotean bizijende ardurapean

0 559,74 839,61

1 839,61 1.007,53

2 1.007,53 1.175,45

Gehitu haur edo pertsonako 223,90 223,90

IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 21a

RSA gutieneko errentarenmaila apalena hartzen dutenek559,74 euroko zuzena dute2019ko apiriletik

Departamenduak kudeatu etaCAFek banatzen duten errentanagusiki 30 eta 50 urteartekoek dute eskatzen

%17k hunkitzen du RSA. 30 eta 39urte artean, %29k. Adin tarte horida gorena. 50 eta 59 urte artekoe-tan, %19k eskuratzen du. Beste ezaugarri bat badute

adierazgarririk hirigintza agen-tziak hedatu datuek: badu hiruurte gutienik alokairudunenerdiak baino gehiagok RSA saria-

Page 4: Ostirala 2019ko ekainaren 21a behar dutenak %54z emendatu ......kuntzaren pentsatzeko. Egin du bide, eta Paueko eta Aturri aldeko Unibertsitatearekin pikoan eman dute Laborantza Agroekologikora

4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 21aAstekoa

Joanes Etxebarria Maule

Ez du nehork baflebatean gordetaihes egin, bainamusika talde ba-tetik abiatuz, Mu-

siheska izenekodiskoa plazaratu dute Lanneme-zaneko preso batzuek, beren hi-tzak kanpora eramanez. Berenbozekin gainera, ohikoa ez denbezala. Euskal presoak eta zuzen-bide komunekoak izan dira kan-tuak idatzi, musikatu eta kantatudituztenak, talde lanean. Hitzak,olerkiak, Maiatz aldizkariak ereplazaratu zituen joan den maia-tzean.

Didier Agerre preso pagolarraketa Mixel Etxekopar musikari go-taindarrak abiatu zuten bidea,duela hamar urte inguru. AgerreParisen preso zelarik ez zen musi-ka kurtsorik antolatzea posibleizan, nahiz eta horretarako prestizan txülülaria. Bai, aldiz, bere au-ziak iraganik, Lannemezanekopresondegi zentralera eramanzutelarik. Musika ikasteko etasortzeko talde bat biltzen hasi zenorduan, barroteen arteko baldin-tzetan, diskoan Didier Agerrerenlekukotasunak ulertarazten due-naz: «Hemen jakin behar dena dahalako leku mugatu batean gau-dela eta behartuak garela halamoldatzera. (...) Guk halako ins-pirazioak baldin baditugu mo-mentu batzuetan, inspirazioekberen mugak badituztela eta ja-kin behar dugula horietan ibil-tzen eta marra gorri horiek ez so-bera gainditzea. Bada halako jokobat plantan dena».

Kantu bakoitzaren ondotikpreso edo hurbilekoen lekukota-sunak entzungai dira. Musiheska

diskoa, Mixel Etxekoparren hi-

tzetan, «etapa baten argazki»gisa har daiteke. Hamar urtez lan-du dituzten hainbat kantu baitiradiskoan, besteak berriak. Ibilbideluze horretan taldean joan-jinakizan direla gogoan du Etxekopa-

rrek, baina Didier Agerre eta Fre-deric Haranburu Xistor taldeko«bizkarrezurrak» dira, «orainkanpoan den Sebastien Chung-ekin batean».

Presondegian joan-jinkaEuskal musika tailerra izendatuzituzten funtzionarioek hastape-neko bisitak. Etxekoparrek gogo-an du nola Haranburuk erranzion: «Bi orenez ez nintzen pre-sondegian». Eta hala gisa haus-poturik, azken hamarkadan ha-mar bat bisita egin izan ditu urte

oroz. Presoak ere, joan bainogehiago, berriak joan izan diraLannemezanera. Horietan IurgiGaritagoitia, haurtzaroan musikazaletu izanagatik gitarra bazterbatean utzi zuena bereziki kartze-laren ondorioz, diskoan konta-tzen duenaz: «Badakizunean ezdaukazula ezertarako aukerarikahaztu egiten duzu; ahaztu, edobehintzat ez daukazu gogoan».Musika zaletasuna mantenduizan du ordea, dionaz, talde be-rriak segitzeko «baliabide onik»izan gabe ere. Poissyko presonde-gian parada ukan, gitarran berrizhasi, eta Lannemezaneko taldea-rekin bat egin zuen hara eramanzutenean.

Etxekoparrek gomitak ere era-man izan ditu urte horietan: JeanMixel Bedaxagar, Mixel Arotze,Niko Etxart, Anje Duhalde, Ama-ren Alabak eta Xiberoots taldeakbesteak beste. Azken horretakogitarrista da Pette Jaragoihen:«Prefosta harreman gehiago ba-genuen euskal presoekin, anaiakgara. Izugarri azkar zen. Oroitnaiz hortik ateratzean hustuanintzela, zinez hustua. Harremanizugarri azkarra izan zen».

Lehenik Amaren Alabak talde-ko beste bi kiderekin, ondotikPied de Biche antzezlanarekinsartu zen kartzelan Maika Etxe-kopar. Dudak ukan zituen aitzi-netik: «Antzerki horretan gurepertsonaiekin bagoaz ikusleenxerka, interakzioak probokatzenditugu. Helene Jacquelot ene be-tiko antzerkilari lagunarekinamiñi bat ikaratu ginen, zerengure ikuskizuna emazte istorioezda, bada bortxaketa bat, alargun-tsa bat eta gai anitz jorratzen ditu-gu (hezkuntza, haur ukaitea...).Egiazki femeninoa da. Lehen al-diz emanen genuen gizonen aitzi-nean baizik, eta gainera jakinezzer den preso izatea, emazte ga-beko gune batean bizitzea».

Azkenean, oroitzapen baiko-rrak ditu egun berean birritaneman antzezlanaz: «Uste dutgure biziko hoberenak izan dire-la. Intentsuenak». Barnekoen-tzat ere hunkigarria izan zela

erran zioten Maika Etxekoparri:«Erran ziguten ez zirela aisa lo-kartzen halako gertakari batenondotik, hainbeste inarrostenbaitu haien egun orotako bizia».

Diskoaren kantu baten ondotikeman lekukotasunean laburbil-tzen du Sebastien Chung presoohiak bisita berezi horiek ekar-tzen ziotena: «Atera naizenetiksaiatzen naiz oroitzapen horiekatxikitzen. Oroitzapen hobere-nak dira. Partekatzea, sorkun-tza... horrek ahalbidetzen zidanpresondegia baikorki bizitzea etaaktore izatea, nire bizitza kultura-laren eta presondegiko bizitzarenaktore izatea. Kanpoko jendeaezagutzeko balio izan dit, eta egu-nerokoa gainditzeko haienganenergia atzematen nuen».

Jean Christian Irigoien Galtxe-taburu«gutxienez» laupabostaldiz sartu zen presondegi horre-tara kabaret bat prestatzen lagun-tzera, duela hiru urte, lehenagoBaionakoan izan ondotik. Diskoaegin aitzineko urteetan, urtezurte, ikuskizun berezi bat presta-tzen baitzuten presoek gomite-kin. «Ni harreman horrek pixkabat triste jartzen ninduen. Harre-

Beren olerkiak ‘Maiatz’ aldizkariak argitaratu ditu eta Hebentik elkarteko kideenlaguntzarekin disko bat plazaratu dute Lannemezaneko preso batzuek. EuskalHerriko hainbat artistaren bisitak ukan dituzte kartzelan azken hamar urteetan.

Lau pareten artean, artea

Joseba Segurola preso ohiaren eskulturak ilustratu du diskoaren azala. HITZA

‘Maiatz’ aldizkaria.Musiheska diskoaz

gain, presoen olerkiak

ere argitaratu dituzte. J.E.

Page 5: Ostirala 2019ko ekainaren 21a behar dutenak %54z emendatu ......kuntzaren pentsatzeko. Egin du bide, eta Paueko eta Aturri aldeko Unibertsitatearekin pikoan eman dute Laborantza Agroekologikora

5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 21a Astekoa

man ezinago ederra zen bere tris-

tezia partearekin ere bai. Hegalak

itxiak dituzte eta hori sendi da»,

dio Gamarteko eskusoinu-joleak.

Baldintza bereziakDiskoaren lehen eta azken pistak

hor dira testuingurua oroitaraz-

teko, kanpotik barnera sartzeko

lehenean —eta ateratzeko azkene-

an— zeharkatu behar diren ate eta

sarrail harrabotsen grabaketak

baitira. Liburuxkak ere badu bi-

txikeria bat, bi orri zuri gelditu

baitira, izenburu batekin: taldeko

argazkia. Funtzionarioek hartua

izanik ere, Hebentik elkarteak eta

ZTK argitaletxeak ez dute argazki

hori argitaratzeko baimenik ukan

azkenean. Bestelako zentsurarik

ez da izan kantuetan, grabaketa

egunen bukaera oroz materiala

zorrozki kontrolatua izanik ere.

Beste tailer batean, aldiz, hitzek

ez zuten sarraila gainditu. Mixel

Etxekopar: «Tolosako antzerki

konpainiarekin irrati fikzio bat

egin zuten ontsa idatzirik, ontsa

grabaturik eta ontsa muntaturik.

Zentsuratua izan zen, ez da irra-

tietan hedatu ahal izan. Batzuek

gaizki hartu baitzuten, subertsibo

zelakoan, ebasketa bat aipatu iza-

na. Uste dut zentsura egileek ez

dutela istorioa ontsa behatu, oso

moralista baitzen».

Presondegiak baditu bere

arauak. Galtxetaburu Baionakora

musika jotzera joan zenetik, en-

tzun du geroztik ez dutela halako-

rik egin nahi. «Ez dute ulertzen

behar azkarra badela, baina segur

naiz farmazian badirela erreme-

dioak eta horretarako dirua bade-

la», kritikatzen du. Alta, bere idu-

riko, kartzelan nonahi bezain

ezinbestekoa da artea: «Nornahi-

rendako, nonahi izanik ere, bizia-

ri arteak ematen dio urak lurrari

ematen diona. Beharrezkoa da,

absolutuki». Bisitetan kanpoan

baino beharrezkoago iruditu zi-

tzaion barnera artea eramatea,

han nahikari azkar bat bazelako.

Artistarentzat ere, Maika Etxe-

koparren ustez, aberasgarria da

barne horren ezagutza: «Artista

gisa uste dut ontsa dela gure gi-

zarteak nola funtzionatzen duen

ahal bezain hurbiletik ezagutu

dezagun, zentzua duten gauzen

sortzeko. Ikusi behar da nola bi-

ziak gastatzen diren hor barnean.

Enetako 30 urte barnean iragaite-

ak ez du zentzurik; hori bada so-

luzioa, ez da ona». Jean Christian

Irigoienek gehitzen du kasik pre-

sondegiak erakusten duela «zer

sozietate zozoan» bizi garen;

«baina han kontrasteak azkarra-

go dira», bere ustez.

Ez da zaila pentsatzea diskoa

zubi bat izan daitekeela kanpoa-

rekin, nahiz eta Etxekoparrek ez

duen hain argi: «Ez dut neurtzen

zer ekartzen duen, baina haien-

tzat zerbait fisikoki kanpora ate-

ratzea bai: haien hitzak, baina

haiek erranik; eta haien lekuko-

tasunak haien bozarekin, ez nor-

baitek transkribiturik. Ez dut

neurtzen zer ekartzen duen hala

ere». Argi duena begi bistakoa da:

kantuek badute mamia eta «hitz

horiek ez dira buruari lotuak bai-

na bai sabelari». Berriki idatzi

duen artikulu batean artea pre-

sondegira eramatea «inutila be-

zain beharrezkoa» irudi zitzaion:

«Ez ditugu horri esker aterarazi-

ko: inutila da. Baina hitz horiek

beharrezkoak dira, bai», labur-

biltzen du.

Diskoarekin batean «etapa ba-

ten argazkia» argitaraturik, ba-

tzuetan ahul izan den dinamikak

baditu xede berriak gerorako:

bertso saio bat ondoko egunetan

eginen dena, beharbada Gatibu

taldearen kontzertu bat antola-

tzeko parada, eta kantuak graba-

tu dituen Pierre Vissler Vivi-rekin

clown tailer bat egitea berriz ere,

besteak beste.

Inspirazioek mugakdituzte eta jakin behardugu horietan ibiltzeneta marra gorriak ez sobera gainditzen»Didier AgerreEuskal presoa

«Harreman ezinagoederra zen bere tristeziapartearekin ere bai.Hegalak itxiak dituzteeta hori sendi da»Jean Christian IrigoienMusikaria

«Ez dut neurtzen zer ekartzen duen, baina haientzat zerbait fisikoki kanpora ateratzea bai»Mixel EtxekoparMusikaria

‘‘

Page 6: Ostirala 2019ko ekainaren 21a behar dutenak %54z emendatu ......kuntzaren pentsatzeko. Egin du bide, eta Paueko eta Aturri aldeko Unibertsitatearekin pikoan eman dute Laborantza Agroekologikora

Erabakia eta aterabidea

Erabakitzeko eskubide

batek har lezake Katalu-

niaren autodetermina-

ziorako herri kontsulta

baten irudia, jadanik Eskozian eta

Quebecen antolatutakoen antze-

koa. Mementukotz, haatik, espai-

nol estadoa ukoan dago gisa horta-

ko kontsulta adosteari begira. Ba-

karrik, doktrinarioa den ikusmol-

de hori nazioarteko eskubideen

arrunt kontrakoa da, alabainan

nazioarteak ontzat ematen baitu

populuen autodeterminatzeko

eskubide funtsezkoa. Ikusmolde

doktrinario hori funtsean, espainol

eskubide konstituzionalaren kon-

tra ere badoa, zeinetan 92. artiku-

luak azpimarratzen duen errefe-

rendum kontsultatiboen antola-

tzeko ahalmena. Erabaki doktrina-

rio hori azkenik, borondate herri-

koi eta demokratiko

baten kontra doa. Alabainan 2012,

2015, 2017 eta 2019ko Katalunian

hauteskunde ezberdinek gehiengo

politiko argiak eman dizkiote blo-

ke independentistari. Hortik hara-

tago ere joanez, 2014an indepen-

dentziari buruzko kontsulta herri-

koiak eta 2017ko urriaren 1an an-

tolatuak, orotarat bi milioi bozka-

tzale baino gehiago mobilizatuz,

erakutsi dute zer nolako atxiki-

mendu heina badagoen proiektu

independentista bati begira.

Beren ADN politikoan delakotz,herritar katalanek behin ta berrizdefendituko dituzte oinarrizko hi-ru eskubide: manifestazio eskubi-dea, adierazpen askatasuna eta li-breki bozkatzeko eskubidea. JordiCuixart eta Jordi Sanchezen 500egun baino gehiagoko atxiloketa«prebentiboa» horren lekukoezinago argi eta tristea da. Hauenkrimen bakarra: 2010az geroztikmolde baketsuan hainbat herrimobilizazio antolatzea, izan arlokulturalean edo politikoan. Ber-din Carme Forcadellentzat. Parla-

mentuko lehendakari gisa akusa-tua da debate parlamentario batantolatzeaz Kataluniaren inde-pendentzia prozesuari buruz. Zer-tarako balio du beraz parlamentubatetako lehendakari izatea, par-lamentuko diputatuen gehiengo-ak eskatu debate bat antolatzekogai ez bada? Nun da beraz Espai-nian oinarrizkoa izan behar luke-en adierazpen askatasuna? Gauregun Katalandarrenen %80k es-katzen du goraki geldi dadin kon-fliktu horren judiziarizazioa etaeskatzen du ere 25 urtez goitikakopresondegiratzea arriskatzen du-ten hautetsi preso guzien behinbehineko libertatea.Alta otsailaren 12az geroztik, 12

buruzagi independentista horiekMadrilen epaitu dituzte. Intsu-rrekzio bortitza, desobedientzia,errebeldetza eta diru malbertsa-zioaz akusatuak. Fundamentu izpirik gabeko akusazio larriak,egiazko motibazio politikoak es-taltzeko. Denbora berean, bestehainbat buruzagi independentistaexilioan baina libre dira Europakohainbat erresumetan. Justizia es-painolak hauen kontra atxilotzemanu europarrak agindurik ere,Alemaniako, Suitzako, Belgikakoeta Erresuma Batuko justizia gor-teek estradizio eskaera horiek pi-kutarat bota dituzte. Iduriz, Espai-nian delitu dena, ez da hola kon-tsideratua Europako beste erresu-ma horietan.Nahi ala ez, independentista ka-

talandar horien auzia azkarki po-litizatua izan da azken hilabete etaaste hauetan. Alabainan Madrileniragaten ari den auzian, prokura-dorea eta estatuko abokatuarenalboan dago Vox eskuin muturre-ko alderdi arrazista eta homofo-boa (Marine Le Penek zorionduta-koa Andaluziako hauteskundeakta gero) akusazio popular gisa ja-rritakoa 75 urteko kartzela zigorra

eskatuz 12 akusatuentzat. Duda-rik ez da gisa hortako egiteko mol-deekin, badagoela konfliktu poli-tiko jakin baten enkistatze eta us-teltze arrisku larria. Sokatira ho-rren bi aldeak aterabide politikoiraunkor eta adostu bati bultza-tzea izan behar litzateke adibidezFrantziaren desafio bat. Europa-ren berpizte batekin joan litaike-na, erresuma batzuk molde dis-kretoan beren sudur punta sartze-ko arriskua hartzen balute bede-ren. Kataluniaren «arazoa» judi-zializatzeak ez du sekulan arazoakonponduko, alderantziz baizik.Betidanik Katalandarrek moldeezinago baketsuan adierazi dituz-te beren eskakizun politiko demo-kratikoak, beti lehenetsiz, berenindar guziez, erabakitzeko esku-bidea krisia hortarik ateratzekomolde duinean. Intolerentziari es-kubideak eta adierazpen askata-suna. Adierazpen askatasun uka-tzeari determinazioa eta bortizke-ria eza. Nork onartu ahal lezakeXXI. mendeko Europa honetan,buruzagi politiko baketsu batzuek25 urtez goragoko presondegi zi-gorrak arriskatzea, soilik berenmandatu politikoak obratu izana-gatik? Europako hauteskundebiharamunean, nehork ezin dubegirik hetsi gisa hortako injusti-zia baten aintzinean. Duela guti,41 frantses senatariren «libertateeta oinarrizko eskubideen alde-ko» deia, baita Okzitaniako Es-kualde Kontseiluaren mozioa«Kataluniako preso politikoen as-katzea» galdeginez, lehen urratsez ttipiak dira alde onerat, demo-kraziaren alderat. Sekulan bainogehiago eta sobera berandu gabe,Kataluniak beharrezkoak dituela-ko Erabakia eta Aterabidea.

Ipar Euskal Herriko Hitzak ira-

kurleen eskutitzak plazaratzen

ditu. Ez dituzte 1.400 karaktere

baino gehiago izan behar, tarteak

barne, eta Ipar Euskal Herriko

Hitzak mozteko eskubidea du.

Helbide honetara bidali behar

dira, izen-abizenak eta herria

adierazita: Lisses karrika, 3,

64100 Baiona. Eskutitzak Internet

bidez bidaltzeko: [email protected].

%

6IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2019ko ekainaren 21aIritzia

IRITZIA

Andde Sainte-Marie

OHARRA

Enbata.infoatarian argitaratua

2019ko ekainaren 17an.

Nork onartu ahallezake XXI. mendekoEuropa honetan,buruzagi politikobaketsu batzuek 25 urtez goragokopresondegi zigorrakarriskatzea, soilikberen mandatupolitikoak obratuizanagatik?

GarapenKontseiluko buruberrien arrangura

BAIONA bGarapen Kontseiluko

lehendakari berri Philippe Mai-

tek eta zuzendari Philippe Arre-

tzek elkarrekin izenpetu testua

plazaratu dute, beren gogoete-

kin. 25 urtez Garapen Kontsei-

luak egin lana goraipatu ondo-

an, Euskal Elkargoari datxekio-

la den «%100 gizarte zibileko»

gogoeta egitura beregain eta

«gaitasun militanteko» elkarte-

tzat daukate. Baina, egitura

hauskorra dela diote. «Hauskor

kanpoari begira, hutsik gabeko

hautetsien sustengu» baten be-

harretan delako, Maite eta Arre-

tzen ustez; eta «hauskor barne

mailan, ezin garaituzko etika

bat eskatzen baitio demokrazia

parte hartzaileko eredua izaten

segitzeko». Gaur egungo erron-

kekin bururatzen dute agiria.

«Ekintza publikoan aitzinamen-

du handia izanagatik, bi abiadu-

ratako Ipar Euskal Herri baten

menturan gaude: goiti doan

biztanleria, ekonomia jarduna

eta hirigintza alde batetik... eta

errepide, gizarte egoera, ingu-

rumen itoak, bestaldetik. Diru

ahal handikoak alde batetik eta

biztanle gero eta prekarioago-

ak bestaldetik. Euskal izen hu-

tsa lukeen Ipar Euskal Herri bat,

eta bere mintzaira eta kultura

bizkarrezur egituratzaile gisa

nahi dituen bat bestaldetik» [...]

«Ez da Ipar Euskal Herria behar-

tua beti eta biztanle gehiagoren

hartzera, baizik eta beste lurral-

de dinamika bat posible dela

hobeki jakinaraztera».

Page 7: Ostirala 2019ko ekainaren 21a behar dutenak %54z emendatu ......kuntzaren pentsatzeko. Egin du bide, eta Paueko eta Aturri aldeko Unibertsitatearekin pikoan eman dute Laborantza Agroekologikora

MUSIKA

ANGELUMusikaren besta kari, Nicholas Angelich pianistarenkontzertua. Kitorik.bGaur, 20:30ean, Quintaouko

antzokian.

BAIGORRIElgarrekin abesbatza.bOstegunean, 21:00etan, elizan.

BAIONA Baiona Botz Battle, Baio-nako boz hoberenaren bila Buha-minak, Haiz’Egoa abesbatzekineta Baionan Kantuz-eko kantarie-kin. Ondotik, Haiz’Egoa Ttiki.bGaur, 18:15ean, Jacques Portes

plazan.

BAIONAMusikaren besta Mamitxulan: Artotekante koroa,Anabaren kontzertua, eta DJ Francis Facultatif.bGaur, 19:00etan, Mamitxula

elkarte kafetegian.

BAIONAMusikaren besta Epaiskan: Triki zebeha, ZaKill BaztanSucks, eta karaokea.bGaur, 19:30etik goiti, Epaiskan.

DONIBANE GARAZIMusikarenbesta. Iparralai taldearekin musikaibilaldia eta ondotik kontzertuak:The Lookers, Urgatz, Gaminho & Guest, Batukada, Kalikotx etaAngelo Merkel.bBihar, 15:00etan ibilaldia eta

17:00etan kontzertuak, merkatuan.

DONIBANE LOHIZUNETristtanMourguy.bGaur, 20:00etan, La Reserve

gelan.

DONIBANE LOHIZUNEKanta Donibane.bGaur, 11:00etan, mediatekan.

DONIBANE LOHITZUNEMoi Moikolektiboak eta Donibane Ziburu-ko gaztetxeak antolaturik: Kuxkux-tu, Baleaonda & Friends, Lumi etaFusible.bBihar, 16:00etarik lekora,

Ramiro Arrue plazan.

HAZPARNEHerriko besten karietara: Burrunka, Xabi Bandinieta Kiki Bordatxo.bGaur, 21:30ean, eliza ondoko

plazan.

HAZPARNEHerriko besten karie-tara: Doktor Mephisto Deluxe, Fetiche eta Zanonymes .bBihar, 22:00etan, plazan.

HAZPARNEZortzi, Mattin Lerissaeta Aire ahizpak.b Igandean, 21:00etan, pilota

plazan.

IRISARRIMusikaren besta Gure Doian: Aire Ahizpak, The Pehechells eta Tiocfaidh’ar’la.Jatekoa eta edatekoa izanen da.bGaur, 19:30etik goiti, Gure Doia

trinketean.

Irudia b Donibane Lohizune

Patxi Laskarairen erakusketa berriaPatxi Laskarai argazkilariak Bazterrakdeitu duen erakusketa estreinatu du, Donibane Lohizuneko La Rotondeerakustokian. Gaurtik goiti, uztailaren 14ra arte ikusten ahalko da argazki erakusketa. Ekainaren 28an, 19:30etikgoiti, Odei Barroso bertsotan ariko da argazkiei buruz. Ekainaren 29an eta uztailaren 6an eta 13an, bestalde, to-paketak eginen dira Laskarai argazkilariarekin berarekin. HITZA

Etsropadak zuzenean.Bihar, la-runbatez, Donibane Lohizuneneginen diren estropadak zuzene-an zabalduko ditu Kanaldudek,17:00etarik goiti. Oreretan grabatuZuzenean Zure Esku saioa ikusgai,bestalde. Gaia: Nola harremantzen

gara animaliekin?.

Gaur

19:05. Aitzur eta Jorra.Bihar

17:00.Estropadak zuzenean Do-nibane Lohizunetik.Etzi

11:30.Pilota: Hazparneko master-sen finala zuzenean.

lana, Asisko Urmenetaren izen be-reko liburutik. Maddalen Arzalluseta Ortzi Idoate bertsolariekin.Epaiskak eta Patxondok antolatu-rik. Aperitifarekin hasiko da.bEkainaren 25ean, asteartez,

18:00etarik goiti, Patxa plazan.

BASTIDA13. Liburuaren Besta, tokiko 31 argitaletxeren parte hartzearekin.b Igandean, 10:00etatik

18:00etara, plazan.

HENDAIA Idurre Eskisabel eta Lorea Agirrerekin euskara eta fe-minismoaren inguruko solasaldia.bOstegunean, 18:30ean, Baleak

elkartearen egoitzan.

KANBOZeze.bBihar, 11:00etan, mediatekan.

KANBOArraga abesbatza.bGaur, 21:00etan, elizan.

MAULEMusikaren besta Ühaitzabazterrean: Gipuzkoako trikitixak,La Tokokera Kumbia Power, Xibe-rootsen bideoklip berriaren aitzinestreina eta Ozarbi taldea.bGaur, 20:00etan hasirik,

Cherbero baratzean.

MAULEAtili eta Loop Victim taldeak.bBihar, 21:00etan, Zinka

ostatuan.

URRUÑAKantauri eta Anaitasunaabesbatzak.bBihar, 21:00etan, elizan.

BERTSOAK

HAZPARNEHazparne-Azpeitiabertso emanaldia, Jon GurrutxagaUrbieta eta Ortzi Idoaterekin.bBihar, 12:30ean, elizako plazan.

DANTZA

HAZPARNEZarena Zarelakotaldearen Halabeharra.

b Igandean, 18:00etan, pilota

plazan.

BESTELAKOAK

BAIONAEguzkiloreak egiten ikasteko tailerra.bBihar, 14:30etik 16:30era,

Euskal Museoan.

BAIONAEusklabo alaiakantzez-

7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko ekainaren 21a Agenda

Page 8: Ostirala 2019ko ekainaren 21a behar dutenak %54z emendatu ......kuntzaren pentsatzeko. Egin du bide, eta Paueko eta Aturri aldeko Unibertsitatearekin pikoan eman dute Laborantza Agroekologikora

Iñaki Etxeleku Baiona

Iaz, gatazken konpontzeak landuzituen Baigorriko udako uniber-tsitateak. Aurten, herri autokto-noen eskubideak trantsizio justi-ziaren ikuspegitik. Tuaregak, Uigurrak, Kanadako lehen nazio-ak, Herero-Namasak, Guyanakoherriak aztertuko dituzte ikaslee-kin. Usaian bezala, dokumenta-len festibala izanen da arratseroBorrokan diren herriak gaia har-turik. Institutu antolatzaileko le-hendakari Jean Pierre Massiasunibertsitate irakasleak zehaztudu aurtengo gaia.Unescok tokiko hizkuntzen na-

zioarteko urte gisa izendatu du

2019.a, eta horri lotu diozue

udako unibertsitatea. Zergatik?

Garrantzitsua da. Trantsizio Justi-ziaren ikuspegitik herri autokto-noak berezko aztergaietan dira.Nehor ez baldin bada ados jarriherri autoktono baten definitze-an, erran daiteke dela: lehenik,anitz sufritu duen herri bat, erre-presioak pairatu dituena, genozi-dioak, sarraskiak. Ez da orainolortu zenbatzen mendebalda-rrengatik hil diren autoktonoenkopurua; izugarria da —batzuetaneritasunez zuzeneko bortxake-riez baino gehiago—. TrantsizioJustizia, azkenean, baliabide batda hainbeste oinaze jasan dutenherri horiei justizia itzultzeko. Aurkezpenean diozu «gure gi-

zartearen iragana kontatzea»

eta «etorkizunaren galdeka-

tzea» ekarriko dela gogoetara.

Bada paradoxa gisako bat. Pentsagenezake herri autoktonoek bizimolde biziki zaharra dakartela;izendatzeko irizpideetarik bat daherri horien antzinatasuna. Dei-tzen dira lehen herriakFrantzian,lehen nazioakKanadan. Ezagu-tzen diren lurralde bateko lehenbiztanleak dira. Batzuek bizi mol-de biziki zahar eta bereziak atxikidituzte, eta, halaber, geroa aipa-tzen digute. Ingurumenari bu-ruzko galdeak ekartzen dizkigu-te. Bioaniztasunerako muntahandiko lurraldeetan bizi baitira —bistan da, denek berehala gogo-an dugu Amazoniako oihana—.Beren bizi ingurune horren de-fentsa —naturarekin harremanazkarra dutenez— lurraren begi-ratze orokorraren erronka bada.Zenbait aldiz, kontraerran batzukagerturik ere: eman dezagun,abereen zaintzarekin. WWF be-zalako erakundeekin, ihizia de-bekatzen den natura eremuakfinkatu dira, alta, autoktono ba-tzuek menderen mendetan ihiz-tatu dutelarik.

Demokraziaren galdera ekar-

tzen dutela diozu.

Galdera baita zer leku uzten die-gun gizarteetan, gutxiengo ko-lektibo ezberdin gisa. Ezen segurda demokraziaren kontzeptu kla-sikoa jartzen bazaie —gizon bat =boz bat—, desagertuko direla. Gu-tiengo ttipiak direlakoan. Bizki-tartean, jakin behar da 5.000 he-rriz goiti direla. Beraz, demokra-zia forma berriak plantan emanbehar dira estatutu bereziakonartzen dizkienak gutiengoandiren jende talde batzuei; eta ez-berdin izateko eskubidea ezagu-tzen dietenak. Lurraren jabetza-ren gaiarekin ikusi dugu autokto-noek ez daukatela beren burualurraren jabetzat, baina lurra delahaien jabe; beraz ezin dute lurre-tik bereiziak izan.

Emazteen eskubideen trabesa

aztertuko duzue, bestalde.

Emazte autoktonoak bi aldiz dirabiktima: emazte gisa eta autokto-no gisa. Kanadan ikusi berri ditu-gu ikerketa batzorde batek ateradituen ondorioak, erranez emaz-te autoktonoek zinezko genozi-

dioa pairatu dutela, frankotansexu indarkeriak jasanik, femini-zidioak. Eta emazte autoktonoakdirenez, azpiratuak dira, eta Poli-ziak ez du kasu handirik egitenhobendunen bilatzeko. Emazteautoktono desagertzeak ez dirakasik sekula argituak Kanadan.

Hain zuzen, ikerketa batzordehorretako lehendakaria hor iza-nen dugu unibertsitatean. Hizkuntza eta kultura aniztasu-

na, azkenik.

5.000 herri autoktono, 4.000 hiz-kuntza. Munduko 6.700 hizkun-tzen artean. Eta izugarri lanjerre-

an diren hizkuntzakdira. Hiztun kopuru gu-ziz murritza dutelako,baita eskola eta gizartepolitika baztertzaile ba-tzuek eraso dietelako

ere. Erailketa linguistiko bat aipadaiteke, autoktono franko erailakizan baitira, baina bereziki bu-ruan sartu baitzaie bortxaz berenhizkuntza gutiengoan zela, ziki-na, behargabekoa, gibelkoia zelaeta ez zela mintzatu behar. Alabaina, hizkuntza aniztasu-

naren galdeak, eta datxekiola,hizkuntza berreskuratzearenakbadu oihartzun Euskal Herrian.Horregatik, azken mahai ingu-ruan hizkuntza berreskuratzeazmintzatzera gomitatu nahi ditu-gu Garabide eta antzeko elkarte-ak. Hasierako egitarauan agertzen

ez zen tokiko herria gehitu du-

zue, beraz.

Galdera egin diogu geure buruari,euskaldunak sartu ala ez autokto-noen gai horretan. Juridikoki,zaila da. Euskaldunena herri au-toktonoa ote da? Konplikatua da,zeren nozio hori pentsatua izanbaita ezberdinak zirela erratekonehorentzat anbiguotasunik ezzen herrientzat: herri amerindia-rrak, herri afrikarrak. Ondotik,hedatu da beste lurralde batzue-tara, hala nola Europakoetara.Behingoan, Euskal Herriari lotutailer berezirik ez badugu eginenere, naski euskal gaia errepikatu-ko den unibertsitate garaian. Eus-kara mintzaira autoktonoa den,euskaldunena herri autoktonoadenetz ez badugu trenkatuko ere,hizkuntza berreskuratze politi-kena agerikoa izanen da. Hizkun-tzaren izena zikintzea ez dute he-rri autoktonoek bakarrik pairatu;hala izan da, oro har, eskualdehizkuntzentzat, hizkuntza guti-tuentzat ere. Eta ageri da Errepu-blikak erantzun dudakorrak, ez-berdinak dituela. Interesgarria dagaldekatzea nola egin behar du-gun egun hizkuntzen salbatzeko.Hizkuntza autoktonoak meha-txupean dira, eta ez dira berenbaitarik salbatuko. Berreskuratzebat behar da egin, duintasunaitzuli behar zaie, balio sozial bat. Hizkuntzaz gain, natur ingurune

batekiko harremana, siniste za-

harrak, sarraskiak har daitezke

kontuan Euskal Herriaren histo-

rian ere. Nork du trenkatzen zein

den autoktonoa eta zein ez?

Ez da erabaki hain egituraturik.Estatuek dute deliberatzen gutiedo aski beren lurraldeetan herriautoktonorik badenez, eta hauendelegazioek parte har dezaketeNBEko konferentzietan. Autok-tonotasuna ez da label bat. Badaherri autoktonoen eskubideen

adierazpena, NBEek onartu zue-na, Frantziak berretsi duena erre-salbu klasiko bat jarriz, erranezbere lurraldean badirela biztanleautoktono batzuk, baina Fran-tziako lurraldean ez dela herri au-toktonorik; juridikoki, herri bateta bakarra delakoan: «Frantzia-ko populua». Horregatik ez duteonartu legez ezagutzea herri kor-sikarra, adibidez.

«Herri autoktonorikbadenetz estatuekdute deliberatzen»

Jean Pierre Massiasb Zuzenbide irakaslea, JDIFeko presidentea

‘Herri autoktonoak eta Trantsizio Justizia’ udako unibertsitatea antolatudu Justizia eta Demokraziarako Institutu Frankofonoak (JDIF), Baigorrin,ekainaren 30etik uztailaren 7ra. Facebook orri bat badu egitarauarekin.

GUILLAUME FAUVEAU

«Demokrazia forma berriakplantan eman behar dira,gutiengoan diren jende taldeeiestatutu bereziak onartuz»

IPAR EUSKAL

HERRIKOHITZA

OSTIRALA, 2019ko ekainaren 21a b 0.50 €

Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.

Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.

Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).

Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.

Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]