Ostirala 2019ko azaroaren 15a X. urtea 421. zenbakia www ... · Ostirala 2 2019ko azaroaren 15a X....

8
KANALDUDE / BERRIA ‘Itzainak’ deitzen zituzten mespretxuz Amikuzen b Jean-Claude Mailharin amendüztarrak ikerketa sakona darama Amikuzeko etxetiarrez b Hitzaldia emanen du azaroaren 23an, Gamuen b 4-5 Etxetiar, iraun zuen esklabutza Amikuzen Laborantza Arto Gorria marka sortu dute ekoizleek, biologikoan eta hazi trukearen ideian egon dadin 3 Kultura Chimeres antzerki taldeak Euskal Elkargoari bere egoitza eros dezan eskatu dio 2 Ostirala 2019ko azaroaren 15a X. urtea 421. zenbakia www.iparraldekohitza.eus [email protected] IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Transcript of Ostirala 2019ko azaroaren 15a X. urtea 421. zenbakia www ... · Ostirala 2 2019ko azaroaren 15a X....

Page 1: Ostirala 2019ko azaroaren 15a X. urtea 421. zenbakia www ... · Ostirala 2 2019ko azaroaren 15a X. urtea 421. zenbakia ... Iñaki Etxeleku Biarritz 1990an, egoitza baten beharretan

KANALDUDE / BERRIA

‘Itzainak’ deitzen zituzten mespretxuz Amikuzen b Jean-Claude Mailharin amendüztarrak ikerketasakona darama Amikuzeko etxetiarrez bHitzaldia emanen du azaroaren 23an, Gamuen b 4-5

Etxetiar, iraun zuen esklabutza Amikuzen

Laborantza Arto Gorria markasortu dute ekoizleek, biologikoan

eta hazi trukearen ideian egon dadin

3Kultura Chimeres antzerkitaldeak Euskal Elkargoari

bere egoitza eros dezan eskatu dio

2Ostirala

2019ko azaroaren 15aX. urtea421. zenbakia

[email protected]

IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

Page 2: Ostirala 2019ko azaroaren 15a X. urtea 421. zenbakia www ... · Ostirala 2 2019ko azaroaren 15a X. urtea 421. zenbakia ... Iñaki Etxeleku Biarritz 1990an, egoitza baten beharretan

Iñaki Etxeleku Biarritz

1990an, egoitza baten beharretanzen Baionako Chimeres antzerkitaldea, kasik hogei urte lehenagosortua. Orduko Frantziako Kultu-ra Ministerioak hitzarmen batizenpetu zuen konpainiarekin,baina egoitza finkoa izan zezaneskatu. Baionan debaldetan bilaibili ondoan, gaur egun Les De-couvertes bilakatuko zen egoitzaezagutarazi zieten Filgi Claveriek,Euskal Elkargoko Kultura zerbi-tzuko zuzendariak, eta Jakes Abe-berrik, herriko etxeak sortu berriazuen Biarritz Culture elkartekoburuak. Zurgintzako tailerra izanzena Chimeres taldearen egoitzanagusia bilakatu zen 1995ean.Lehen urteak ontsa joan ziren.

Biarritzeko udalak bere gain har-tzen zuen barne pribatuaren alo-kairua (22.596 euro urtean). Urte-ekin, aireportutik hurbil den ere-mua aldatu zen, eta, onddoak be-zala, enpresak altxatu zituzten in-guruan. Horrekin, bikoiztu eginzen metro karratuaren prezioa.2013an, Les Decouvertes egoitza-ren alokairua urteka 54.595 euro-tara hupatua zen. Horrez gain,Kultura Ministerioak bi urte lehe-nago kendu zion antzerki taldearihitzarmena, urtean 70.000 euro-ko diru laguntza ekartzen ziona.Gaur egun, egoitza kasik 5.000

euro kosta zaio hilabetero, etaBiarritzeko Herriko Etxearen la-guntzak herena estaltzen du non-baitan. Bestalde, antzerkirakoegokitzeko, eraikinean egin zirenlanak 150.000 eurokoak izan zi-ren. Hamarretarik zazpi diru pu-blikoz ordaindu zen. Gainerakoa,antzerki taldeak bere gain hartuz,mailegua eginez. Complicite Chimeres —antzerki

taldearen sustenguz— 2006ansortu zen elkarte gisa, buru egite-ko orduko mehatxuei: hitzarme-na galtzeko arriskuak, eta inter-mitenteen estatutua zalantzan.Elkarte horrek du bere gain hartuegoitzaren begiratzeko bidean ja-rri den egitasmoa. Interes Publi-koko Antzerki eta Arte Etxe bila-karaztea, hots; Euskal Elkargoajabe bilakatuz, Akitania Berriaklagundurik. Ikusirik orain arte le-kuak zer funtzio izan duen eta ho-rren betetzeko sartu den diru pu-blikoa, begi bistakoa zaio aterabi-dea Txomin Hegi Chimeres an-tzerki taldeko jokalari ohiari:«Leku pribatu horretan diru pu-bliko hori sartua izan zen bilakadadin bilakatu dena». Chimeresentzat, betekizun ho-

rietan nagusia izan da, eta da, an-tzerki sortzeko gune izatea.«Gaur egun, antzerki talde batekkudeatzen du tokia, eta bere lantresna du. Baina ez da bakarrikbere lan tresna edo sorkuntzara-koa, baita formakuntza eta trans-misio tresna bat ere». Izan ere,antzerki tailer franko egiten dirabertan, eta ikastetxeetako ikasleanitz hartzen ditu aldian aldika.«Ez da hedapenerako aretoa,nahiz aurkezten diren lan batzuk,lan entsegu anitz. Taldearenak,eta urtetik urtera beste anitz tal-derenak». Alabaina, egonaldianaterpetuak diren taldeek paradabaitute horra arteko aitzinamen-duen publikoari erakusteko. Jean-Marie Broucaret eta Mari-

Julienne Hingant zuzendari ohiektaldeko gazteen eskuetan utzi zu-ten Chimeres: Sophie Bancon,Catherine Mouriec eta Patxi Uz-kudun. Hain zuzen, talde berriakkanpoko taldeen errezibitzeko al-de hori garatu nahi du. Hegi: «Az-

ken bi urte hauetan garatzen arida molde jarraitu batean. Hiru hi-labetetik behin bizpahiru taldeerrezibitzen dituzte. Talde gazte-ak gehienbat, lehen sorkuntzetandirenak». Hortik dator, halaber,sustengu elkarteak deitu Antzerkieta Arte Etxea: «Ororen buru, egi-teko, fabrikatzeko gune bat». Les Decouvertes gelan forma-

kuntzak leku berezia du, erranbezala. Chimeres taldeak berak

zuzendu hogei bat tailerretarik,badira batzuk hor egiten direnak.Arrats guziz, astelehenetik oste-gunera. «Etxe hori okupatua dakasik egun guziz, urte guzian, as-teburuak barne. Salbu hamabostegun udan, eta Eguberri eta Urtatsartean». Milako bat erabiltzailekontatu dituzte urtean.Azken sei hilabeteetan, Com-

plicite Chimeres elkarteak bilku-rak egin ditu hainbat erakundeta-ko arduradunekin: Euskal Hiri-

gune Elkargoa, departamendua,Akitania Berria eskualdea, gehidiputatu eta senatariak. Gauregun, Euskal Elkargoak etxea be-re gain hartzeko baldintzak orohor direla dio Hegik.

Une egokiaSegurtamena eman diete egoitza-ren jabeek saltzeko xedetan zire-la, lehen ez zelarik hala. Bestalde,Hirigune Elkargoak estimarazialuke estatuko Domainesetxegin-tza zerbitzuari. Beste osagai batekbadu garrantzia Hegirentzat: Eus-kal Elkargoak kultur saileko hau-tuzko eskumena hartu zuen joanden abenduan. «Kultur eta kirolazpiegiturentzat hartu dute esku-mena. Hori ere ez zen egina orduarte. Baieztatu digute, bai FilgiClaveriek, bai Bruno Karrerek —Elkargoko lehendakariordeakultura alorrean— gogoetatzen aridirela Hirigune Elkargoak lurral-deari begira bere gain har litzake-en kultur azpiegituren eskemabat». Haatik, denbora har lezake.«Baina entzun dugu fokus bategiteko prest liratekeela bizpahi-ru proiekturen inguruan. Horie-tan, uste dut hau begi onez ikus-ten dutela». Elkargoa jabe bilakatzen balitz,

xede eramaileek galdegiten dutehitzarmen bidez Chimeres talde-ak segi dezan gunearen kudea-

tzen. Chimeresek bere jardun etaogibidean segi dezan, eta, bestal-de, bere zerbitzuak egoitzatikkanpokoentzat ezartzeko. «Kan-poko talde bat errezibitzen dela-rik hamabost egunerako —Atx Te-atroa bezala momentu honetan—,ez da bakarrik aretoa mailega-tzen. Bada ere talde artistiko bat,talde administratibo bat. Zenbattalde gaztek ez ote dute galdegitendiru laguntza txosten bat nola egi-ten den? Chimereseko taldeakekartzen du zerbitzu hori ere». Dena den, antzerki taldeak

2024 arte du arranda hitzarmenaorainokoan. Orain arte atxiki ba-du ere, belaunaldi berriak buruegin behar dio errealitate ekono-miko bati. «Biziki kinka dorpeandira, baina hori beti entzun dutChimeresen. Hogei urtez ez dutbesterik entzun: ez genuela urteapasatuko. Baina, konkretuki, ez,ez dute luzaz iraunen hola». Hegiri aterabide ona zaio, be-

raz, Antzerki eta Arte Etxe publi-koarena. Baita lurraldearentzatere. «Euskal Herritik ikusi eta, er-digunean gara. Badea holako tokibat Donostian? Badea Bilbon? Da-kidanez, ez. Norabide argi bat ba-dugu sorkuntza artistikoari begi-ra. Ez dadila bilaka coworking le-ku bat edo beste zerbaiten egitekogauza bat. Ez ditugu trumilka ho-rrelako guneak».

Chimerestaldeak bere egoitzaElkargoak erosdezan nahi lukeChimeresek Antzerki eta Arte Etxe bilakarazinahi luke Biarritzen duen Les Decouvertesegoitza bGaur, bi astez bertan aterpetu Atx Teatroak aurrelan bat erakutsiko du

Les Decouvertes egoitzako aretoko emanaldi bat. CHIMERES ANTZERKI TALDEA

Badea holako tokirikDonostian? Bilbon?Dakidanez, ez. Norabideargia badugu sorkuntzaartistikoari begira»Txomin HegiAntzerkilaria

‘‘

2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 15aGaiak

Page 3: Ostirala 2019ko azaroaren 15a X. urtea 421. zenbakia www ... · Ostirala 2 2019ko azaroaren 15a X. urtea 421. zenbakia ... Iñaki Etxeleku Biarritz 1990an, egoitza baten beharretan

Joanes Etxebarria Maule

Arto gorria galtzekozorian izatetik ja-tetxe gastronomi-koetako lehengaiizatera jauzi egi-

ten ari da, aintzindari batzuen ur-teetako berreskuratze lanari etaArto Gorria elkarteak sortu berriduen markari esker. 2007. urte inguruan hasi zen

Jon Harluxet Duzunaritzekoetxaldean lekuko arto mota zaharhorri bizi berri bat eman nahian:«Hasi ginelarik, jitez aldatu ha-ziak sartzen hasi ziren frantziarestatuan. Biologikoan ari izanik,behien bazkatzeko artoa egitennuen eta haziak erosten nituentransgenikoak egiten zituzten berenpresetan». Arazo «etiko» ho-rretatik abiaturik eta askatasunmentsa agerikoa zitzaiolako bila-tu zuen beste bide bat: hazi sal-tzaileek «nahi dutelarik aski bai-tute bizpahiru pikor transgenikosakatzea gure hazietan» kutsa-dura gerta dadin.Euskal Herriak —inguruetako

hainbat eskualdetan bezala— bereartoa bazuela aditurik eta litera-turan zuen presentziaren berri

ukanik, BLE elkarteko kide batekHego Euskal Herritik bildu hazie-kin egiten zuen artoarekin hasizen Harluxet ere. «Ideologiaz»hasi zen, bere erranetan, ez bai-tzuen uste posible zenik ere, «es-kola konformistan» ez baitzuenhalakorik ikasia. Hastapen haietan, gainera, ha-

zien inguruko «mailukatze ideo-logikoa» gertatzen zen, labora-riaren erranetan: «Ene aitak artogorria ezagutu zuen etxean. La-borari gazte eta dinamikoa zeneta lehen urteetan [arto amerika-noaren] haziak eta ongailuakeman zizkioten. Eman zizkioten,edozein droga saltzailek egitenduen bezala. Gehi propagandaikaragarria laborantza mota ho-rrekin». Gune batzuetako behin-behineko erresistentzia pasarteezgain, laborantza eredu horrekgaina hartu zuela dio segidan.Arto gorriarekin tematurik,

hazi iturri bakarra zen hastape-nean. Eremu eta kopuru txikianatxiki diren haziek ez dutenezaniztasun genetikoa bermatzen,«degenerazio genetikoan sartzendira», Harluxetek argitzen due-naz. Hazi bilketa zabalagoa beha-rrezkoa zen, beraz, eta ahotik be-

larrira, beste batzuk atzeman zi-tuen: INRA agronomia ikerketeninstitutuan kontserbatuak zirenbatzuk, Baztan eskualdeko etxal-deetan edo beste laborari batekeman haziak. Iturri desberdinetako haziekin,

bere hiru hektareatan landatuarto gorriaren selekzio lanetanaritu zen Harluxet, beste laboraribatzuek geroztik egiten duten be-zala. Bizpahiru urtetan artoaerostea gelditu eta selekzio alde-tik «emaitza interesgarriak»kausitu zituen, behiak bazkatze-ko autonomia hein batera helduz.Gaur egun, alorretan dituen artohaziek hamahiru bat gune des-berdinetan dituzte jatorriak. Arto hibridoak jasan ditzakeen

parasito batzuen erasoak ez ditupairatzen mota zaharrak. Bainaazken hirurogei bat urteetanlaborantzaren logika aldaturik,eta arto hibridoek lehengo moteigaina harturik, selekzioan ezzuen aspalditik hobekuntzarikukan arto gorriak. Tamaina han-diko arto handia izanik, bereahulezietarik bat haizearekikoerresistentzia da. Harluxet:«Gure aitzinekoek arto gorriarenburua —ondu gabe—mozten

zuten eta hostoak ere kentzen,banaka, kabalen bazkatzeko».Gisa horrez arto ondoak lokiagutxiago uzten zion haizeari. Kri-terio hori gutxiago landu dabeharrak aldatzearekin, bainaurteetan hartu «gibelapena»lantzen dute oraingo laborariek;ez, bistan dena, lehengo lan berakeginez, baizik eta haize azkarrenondotik zutik egoten diren artoondoen haziak selekzionatuz.

Irin eta polentaBerriki agertu da publikoki ArtoGorria elkartea, bere irin eta po-lenta ekoizpenak saltzeko sortumarkaren berri emateko. JonHarluxetekin bidea egiten dutenbeste hamalau laborari baitiragaur egun, denak laborantza bio-logikoan —elkarteko kide izatekoezinbesteko baldintza da— etaarto gorriaren kalitate gastrono-mikoaz konbentzituak. Nahiz eta hastapen batean hori

«ez izan batere helburua», artobirrinduaren gustua «altxorbat» zela ohartu zen Harluxetlehen taloak dastatzean. Bereeihera elektrikoa erosi eta irin etapolenta egiten hasi zen duela zor-tzi urte. Gaur egun, laborariak

ekoizpen horretara pasatzerakonbentzitu behar balitu, argu-mentu hori baliatuko luke, beste-ak beste: «Balorazio ekonomikobat egiten da gizakiarentzat irinaeginez. Hori izanen da argumen-tu inportanteena», berezikielkarteak bere lana ezagutaraz-ten duenetik interesa piztu delaiduri baitzaio. Gastronomian arto gorriak bi-

dea egiten du, ttur ttur, bidelagunbereziak tarteko. Horien arteanJean Pierre Gene, 2017an zenduzen Le Monde egunkariko kaze-tari gastronomikoa. Harluxeteniritziz «biziki fina zen, ona zen zi-nez. Gastronomia eta ekoizpeneiburuz bazuen jakitatea, eta oina-rritik lantzen zituen gaiak». Artogorriaren itzuleraz artikulu batidatzi zuen, gero Pariseko jatetxe-etan irina manera bat edo bestezsartu zen, Lapurdi kostaldeko ja-tetxe gastronomikoetara helduarte. «Etxetik batere mugitu gabeahotik belarrira hasi zen».

Lan politikoaEkoizpen interesgarria da, bainaHarluxeten ustez «lan politikoa»da egiten dutena, dena ez baita ar-toan zentratua: «Gure lanarenhelburua da, balorazio horri es-ker, jendeak berriz hastea etxekohaziak egiten eta kultura hori be-rriz sartzea etxaldeetan». Logika bermatzeko gisan Arto

Gorria markak arauak finkatuditu, hala nola kantitatea langilebakoitzeko mugatzea. Sekulaekoizpena garatu behar balitz,batek anitz egin baino ekoizpenaanitzen artean partekatua izateada arau horren xedea. Kolektibo-ki eihera bat erosi dute, eta «orainda», Harluxetek dionaz, kantita-tean garatuko. Orain arte han he-menka ekoitzi eta banatu denabeste proportzio batera heldu be-har litzateke, beraz, lan kolekti-boaren ondorioz. Finkatu duten arautegian,

erran bezala, biologikoan aritzeaezinbesteko baldintza da, «artohori baldintza biologikoetan ga-ratu baita beti. Programa geneti-koa urtetik urtera mugitzen daekoizpen baldintzen arabera.Hasten bagara arto hori kimikokitratatzen, genetikoki ere aldatu-ko da». Eta halakorik ez dutelanahi zehazten du Harluxetek. Bestalde, hazia laborarien arte-

an «sosik gabe trukatzen» delafinkatu dute arauetan, «sinboli-koki». Beste arau batek zehaztendu, bestalde, ekoizten duen labo-rariaren izena dela mozkinarenetiketan agertu behar dena, bitar-tekariak bidetik baztertzeko etabalore erantsia ekoizlearen eskugelditu dadin.

Arto gorria galtzeko zorian izatetik laborantzarako ekoizpen interesgarri izatera pasada azken hamarkadan aitzindari batzuek egin lanari esker; orain bere marka ere badu.

Ahanzturatik gastronomiara

Arto gorriaren aberastasun genetikoa bermatzeko, leku desberdinetatik bildu dira gaur egun baliatzen diren haziak. GUILLAUME FAUVEAU

3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 15a Gaiak

Page 4: Ostirala 2019ko azaroaren 15a X. urtea 421. zenbakia www ... · Ostirala 2 2019ko azaroaren 15a X. urtea 421. zenbakia ... Iñaki Etxeleku Biarritz 1990an, egoitza baten beharretan

4IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2019ko azaroaren 15aAstekoa

Iñaki Etxeleku Amendüze

Informatika ingeniariatera zen Lyongo Insaeskolatik Jean-ClaudeMailharin. Ingeniari ibil-bidea bukatu eta erre-tretan sartuz geroztik

Amendüzeko eiherazaina delaerran daiteke. Zabalik elkarteandabil, bestalde, eta ikerketa langotorrak abiatuak ditu Amikuze-ko etxetiargoaz. Etxaldeen iraga-nak, lur jabeenak, etxetiarrei jarrihitzarmenak eta beste dokumen-tu elemenia miatu ditu. Etxetiarondokoen lekukotasunak bildu,orduko bizi baldintzen aipatzeko.

Mendeak iraun duen mendera-kuntza hori teorian zer zen espli-katu du: «Etxetiargoa, teorian,kontratu bat da, lur jabe baten etalaborari baten artekoa. Laborariakekartzen du bere besoen indarra,laneko indarra, ez laborantzariburuzko gaitasuna. Kontratu horiErdi Arotik heldu da Frantzian». Bilakaera bat izan dute Fran-

tzian kontratu horiek. XIX. men-dean, legez arautuak izan ziren.Lurra lantzen zuen etxetiarrak ezzuen erabakirik etxaldearen ku-rriarazteko. «Laborantzari bu-ruzko gaitasuna, inteligentzia, ja-beak zuen ekartzen. Harremansozial horretan, etxetiarrek gaizki

bizi izan dute nagusiak manatzealaborantzaren egiteko moldeanere: behar zelarik uzta bildu, na-gusiaren baimena behar zen; ka-bala bat nahi bazen saldu, ber-din». Urtero, San Martin izuarenegunez epaitzen zuen jaunaketxetiar bat atxiki ala bota. «Gau-zak oro lerrokatzen direlarik egi-ten du harreman bat nonbait es-klaboaren eta nagusiaren artekoabezala». Ipar Euskal Herrian, gauzak ez

dira iragan arras Frantzian bezala.«Euskal Herrian ez da Erdi Arotikheldu. Erran ditudanak ez dira be-rehala aplikatu. Denak etxeko ja-beak baitziren. Amikuzen ere bai.Etxalde guzietan baziren etxekojaunak 1600-1700 urteak arte».Baieztatu ahal izan du aztertu di-tuen etxalde guzien genealogiaeginez; eta ohartu da NafarroakoErresuma garaian, konkista arte,jabe zirela. «Konkistatik landa,emeki-emeki sartu gara Frantzia-ko gizartean. Ene ustez, Frantzia-

ko sistemak kutsatu zuen gurea.Etxetiargoa nobleziarekin bateanjin zen». Artetik errateko, XVIII.mendeko ezkontza kontratuakhostokatuz ikusi ahal izan du nolaEuskal Herriko etxaldeen trans-misio sistema —baizik eta pre-muak zuela ondokotza, izan gizonala emazte—, «mito bat» zela.«Atzeman ditut ezkontza kontra-tu anitz Amikuzen non formulabat bazen frantsesez: ‘Premuakdu ondokotza; arra emearen gai-netik delarik». Haatik, premuakdena bazuela, bai. Nafarroako erresuma garaian

bazen noblezia nafar hori, lur jabehandi zirenak, eta Mailharinekdio konkistatik landa nobleziafrantsesaren gisakoa bilakatzenhasi zela. Horren adierazle da Na-farroako lege zaharrean nehonere agertzen ez zen arau bat, eihe-ren ingurukoa. Frantziako erregi-men zaharrean, laborariak be-hartuak ziren noble baten eihera-rat ekartzea uzta. «XVIII. mende-

an hasten da agertzen hemengokontratuetan. Eta non agertzenda? Lehenik, frantsestu diren no-bleen kontratuetan. Horietan,Agarramontekoa. [Nafarroaren]konkistatik landa berehala harre-manak egin zituen Frantziakoerregearekin». Aldaketa nagusi bat ekarri

zuen. Lehen jaun bat baino gehia-go zelarik herrika, jauregi goto-rrak hasi ziren bateratzen ezkon-tza bidez. Amendüzekoa, Domin-txainekoarekin; hortik, Bithiriña-koarekin. Bithiriñakoa, Karreseeta Autilekoarekin. «[Frantziako]Iraultza aitzin, Montreal Bithi-riñako nobleak bazituen: Amen-düzeko jauregia, Bithiriñakoa,zortzi edo bederatzi eihera».Konkista ondoan, Nafarroa Ga-raitik jindakoa zen delako Mon-treal hori. Frantzian deitu con-centration nobiliairedelakoa ger-tatu zen Ipar Euskal Herrian ere.«Emeki-emeki, noble batzuk de-sagertu ziren, eta beste batzuk az-

Amendüzeko plaza. Ezkerreko

eraikina lehengo Amendüzeko

jauregia zen. I. E.

Azaroaren 23an, Jean-Claude Mailharinek ‘EtxetiargoaAmikuzen’ mintzaldia eskainiko du Gamuen. 1970ekohamarkada arte iraun duen menderakuntza horretazdaraman ikerketa lan sakonaren emaitza da hitzaldia.

Kontatua ez denklase zapalkuntza

Page 5: Ostirala 2019ko azaroaren 15a X. urtea 421. zenbakia www ... · Ostirala 2 2019ko azaroaren 15a X. urtea 421. zenbakia ... Iñaki Etxeleku Biarritz 1990an, egoitza baten beharretan

5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 15a Astekoa

kartu. Eta hasi ziren etxetiarrenukaiten. Iraultzarat heldu zirenaberasturik. Mugimendua abia-tua zen». Berdin gotortu ziren —ezkontzaz edo erosiz— Behaska-ne, Arberatze, Oragarre, Arboti,Uhartehiri, Amorotze, Gamuekojaunak.

‘Frantziako Iraultza’Lege berriak ekarri zituen Fran-tziako Iraultzak. «Lege berriarenondoriorik latzena izan zen bor-txatzen zuela ondokotza denapartekatzea. Laborariek gaindituizan dute; ikaragarriko jukutriakizan ziren notarioekin berrehunurtez Euskal Herriko legea aplika-tzeko». Nobleen artean besterikizan zen, berehala hasi baitzirensekulako gatazkak askazien arte-an. «Zapartatu ziren lehen fami-liak izan ziren nobleenak». Parte-katzeak ontasunak galarazi ziz-kien. Adibide bakarraren emate-ko: Montrealek dena saldu zuen1831n. «Jauregien ibilaldia beste

etapa batera pasatu zen orduan:hor hasi zen burgesia. Salbu kasubat edo bi, noble guziek galdu zu-ten dena, eta Iraultzatik landa sar-tu ziren sosdunak». Nobleen ondasunen erosten

hasi zen burgesia berri hori, etahorrekin jin industria kontzen-trazioadeitu dena. «Nobleek bal-din bazituzten lauzpabost etxe-tiar, delako sosdun horiek pasatu-ko ziren 20, 30, 35, 40 etxetiar be-ren peko ukaiterat». Noble ba-tzuek Euskal Herriko legezaharrentzat oraino errespetuabazuten ordura arte. Jabe berriakez ziren horretarik ari. «Gutaraarte iraunen duten jauntto horiekhasi ziren fortuna egiten». Ordu-ko Baxenabarreko gizarte hartanhiru klase sozial bereizten dituMailharinek: «Etxetiarrak, lurrikgabeak; etxeko jaunak, beren lu-rren jabe eta beren lurra joanaraz-ten zutenak; eta jaunttoak, Iraul-tzatik landa lekukoa hartu zutenhoriek». Gehitu behar zaizkiemutilak: klaserik pobreena, deusgabe etxaldez etxalde lan bila ze-bilena. Nafarroako Erresumari lo-tu Amikuze historikoan, 32 pa-rrokiatan, 914 etxalde kontatu di-tu Mailharinek, eta %55 etxetia-rrak ziren. Nor ote ziren burges edo jaun-

ttoak? «Lege gizonak». Dabadie,Dartes-Lassalle, Etxatz, Etxeko-par, Laborde, Barbasta familiakaipatu ditu nagusietan. «Hamarjabe handienek bazituzten 250bat etxetiar beren peko. Hama-rretarik zortzi hasi ziren lege gizo-nak izanez». Juje, notario, uxe-rrak ziren. «Sosa bazuten, legeakezagutzen, hurbil ziren zailtasu-netan ziren laborariez. Erdi ban-kariak ziren; bankurik ez zenez,berek prestatzen zuten sosa. Ezbazenuen sosa itzultzen ahal, se-situa zinen». Amikuzen halakojaunttoen botere garatzea espli-katzeko, hipotesi bat balukeamendüztarrak. «Hipotesia bai-zik ez da, ez baita sekula segurta-menik istorio horietan. ZendakoAmikuzen? Auzitegia baitzen.Nafarroako erreinutik hiri nagusibilakatu baitzen Donapaleu.Erregek auzitegi gorena ezarrizuen hor». Beste esplikabide batikusten du, geografikoa: «Sos egi-teko lurrak hemen ziren: plano, ezsobera gora». Bigarren Mundu Gerra arte

iraun duen azpiratzea eramandute jauntto horiek. Herriko kon-tseilua beren esku zuten, eliza be-ren zerbitzuko, jendailarekin ezziren nahasten. Amikuztar fran-kok konta dezaketen anekdotaburuan du Mailharinek. «Atzobalitz bezala gogoan dut. 11 urtenituen. Meza aitzin gizon guziak

kalakan ari kanpoan; emazteakjada otoitzean ari barnean. Amen-düzeko jauna heldu bere karro,zaldi eta xapelarekin. Jausten da,eta gizon guzi-guziek [jestuz es-karniatzen ditu boneta burutikkentzen eta burua apaltzen jau-nari errespetuz]». Nagusiaerra-ten zitzaion. Harritzekoa ere baitanolaz jendea egon den hain luzazoldartu gabe. «Junes Casenavere-kin mintzatu nintzen. 1950ekohamarkadan jin zen Amikuzerat,eta harritu zen etxetiar andanazeta egoeraz. Erran zidan: ‘Harri-garri da; hemen pobreak dira, etaburua apal. Zuberoan pobreak ga-ra, baina buru zut!’». Beste irudi

adierazgarri bat buruan du, Case-nave bera harritu baitzuen: SanMartinez, etxetiarrak bideetan le-rro-lerro, nagusiak kanpo ezarri-rik, etxe berri baten bila, behi parebat uztarrean orga baten aitzine-an. Haurrak orga gainean, bi al-tzari txar, zakurra. «Karikatura

ematen du, baina hala zen! He-men gaindi deitzen zituzten itzai-nak. ‘To, itzainak abian dituk!’.Amiñi bat mespretxurekin». Ol-darraldi batzuk izan ziren, alta,auzoko lurraldeetan —Peirahora-da, Port-de-Lanne, Saubrigues—.«Zerendako hemen ez da zapar-tatu? Ene ustez, Elizak atxikitzenzituen denak». Egia erran, zapalkuntzak

1970eko hamarkada arte iraun duetxetiar batzuentzat, baina gerlaondoko 1946. urteko legea muga-rri bat izan da aldaketarako. Erre-sistentziaren Batzorde Nazionale-an parte hartu baitzuten komu-nistek, Laborantza Saileko legegarrantzitsu bat bozkarazi zuten.«Lege berri horrek zer aldatzenzuen? Gauza inportantea: labo-rantzak ekartzen duen errebe-nioa ez da joan behar lur jabeari,baina lurra joanarazten duenari.Hori iraultza zen». Ordura arteuztak, kabalak partekatzen bai-tziren nagusiaren probetxuko; ai-patu gabe nagusiek eskatu gehie-gikeriak —hamarrena ematea,besteak beste—. Horren betetzekoneurri nagusi bat ekarri zuen le-geak: ordura arte, etxetiarrenkontratuak —elezkoak— urte ba-tekoak ziren. «Ikus etxetiarrakzer perspektiba zuen etxaldean».Legeak bederatzi urteko kontra-tuak behartu zizkien jabeei.«Helburua zen etxetiargoarenkontratua desagerraraztea. Erranzuten: ‘Etxetiar batek nahi baduaferman pasatu, galdeginez ge-roz, badu’». Aferma zelariketxaldearen alokatzea jabeari. Bizkitartean, bidegabekeriak

iraun du. Legea 30 bat urtez egonda Amikuzen bete aitzin. Ondokobelaunaldi berriak erran zuen ‘as-

ki’ ,eta baldintzak aldarazi zituen;aise lehenagotik borrokan hasisindikalista batzuei esker, Mail-harinek dioenez.

Ellande MazondoLegea 1946ko urrian bozkatu zenFrantzian. Arboti Etxartian etxe-tiar zen laborariak ondoko otsai-lean auzitan ezarri zuen bere na-gusia —Gayant jauna—, arrandaratpasatzea galdeginez. Laborari ho-ri Ellande Mazondo zen. «Sindi-kalista zen; departamendukoetxetiarren sindikatuburu; eta,laster, aferman ziren laborariensindikatu buru. Berehala ukanzuen aferma». Estatutua bai , bai-na auziak hamar urtez iraunzuen, parteak xehe-xehe nego-ziatu behar izan baitzituzten.«Hainbeste ziren xehetasunetansartu, non jurisprudentzia eginbaitzuen auzi horrek. Sindikalistagisa, hori zuen helburu». Gazterik hil zen Mazondo, 59

urtetan, baina azken urteak etxe-tiarren eskubideen defentsan ira-gan zituen. «Hil arte borrokatuzen. Orduko auzi guzietan ager-tzen da haren izena. Hemen Ma-zondo zen, eta kostaldean bazenOlano izeneko bat, Sarakoa; sin-dikalista hura ere». Mailharinekbildu lekukotasunek diote mar-

xista deitzen zutela Mazondo.«Ikusten duzularik Mazondo fa-milia: holako euskaldun fededu-nik ez da! Marxista eta komunistaizendatua izatea harrigarria da.Giroa halakoa zen». Lekukoeketa Amikuzeko laborariek Ellan-deren seme Beñat Mazondorenizena dute atxiki. Baina Mailhari-nek uste du Ellande aitak zuela bi-derik gaiztoena zilatu. «Ellandekzuen abiatu. Behar da pentsatuzer izan zitekeen orduko testuin-guruan, auzitegian parean ukai-tea Dabadie, Etxatz, Decastelba-jac eta halakoak, eta Amikuzekoapaiz eta elizgizonen aitzinean bi-zitzea, notarioen aitzinean». Laborarien defendatzaile gisa

anitz laudatu da Jean Errekartoragarretarra. Gauzak haxeaneman nahi ditu Mailharinek. «Zerzen Errekart? Politikari bat. Aipa-tzen delarik sindikalista zela, ez daegia! Sindikatuko biltzar nagusiguziak irakurri ditut, eta agertzenda senatari gisa. Jainko bat balitzbezala ezartzen dute Errekart,baina borroka horretan bikote batizan da. Mazondo, sindikalismoa-ren eremuan borrokatu zena.Hark zituen arriskuak hartu. Aldiberean, Errekart, politikaria. Biakbehar ziren orduan». Oroitarazidu Errekart familian etxe jaun zi-rela Oragarre eta Arberatzen; lauedo bost etxetiar bazituzten be-rendako ari zirenak.

«Nobleek lauzpabostetxetiar zituzten.Sosdunak pasatu ziren20, 30, 35, 40 etxetiarberen peko ukaiterat»

«[Ellande Mazondo]sindikalista zen. Hil arteborrokatu zen. Ordukoauzi guzietan agertzenda haren izena»Jean-Claude MailharinZabalik elkarteko kidea

Ellande Mazondoren 1947ko auziko agiria. JEAN-CLAUDE MAILHARIN

Page 6: Ostirala 2019ko azaroaren 15a X. urtea 421. zenbakia www ... · Ostirala 2 2019ko azaroaren 15a X. urtea 421. zenbakia ... Iñaki Etxeleku Biarritz 1990an, egoitza baten beharretan

3.000ZENBAT OILO HIL BEHAR DIREN GARINDAINE GOIHENETXEAN

Ez da oilo etxalde bakarra hunkia izan dena. Salmonellak kutsaturik, Ga-

rindaine Goihenetxean dituzten 3.000 oiloak eho behar dituzte prefetu-

raren manuz. Arrautzak ekoizten dituzte laborantza biologikoaren arabe-

ra. Salmonella bakterioaren agertzea ezin ulertua zaie ekoizleei.

«Klima aldaketaren aurka,egin dezakegu zerbait, baina zergatik ez dugu egiten?Gure mundua ere galtzekobeldurra dugulako»

Jurgi EkizaWillis Drummond taldeko kantaria eta gitarista

Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400

karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak

mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria

adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:

[email protected].

%

Prokuradoreak dei eginik, IbonFernandez Iradi preso egonen da oraino

BAIONA bZigorrak Ezartzeko Frantziako Auzitegiak Ibon Fernandez

Iradi euskal preso eriaren kartzela zigorra gelditzearen alde egin zuen

asteartean, baina prokuradoreak, euskal presoen beste kasu batzue-

tan bezala, helegitea aurkeztu zuen. Bi hilabete ingururen buruan az-

tertuko dute helegiteari emanen dioten erantzuna. Epe horretan orai-

no preso egonen da Fernandez Iradi. Esklerosi anizkoitza du.

Irudia b Biriatu

Karakoil operazioa Kataluniaren aldeTsunami Demokratikoa mugimenduak, aurrez Ipar Kataluniako Pertusen eta Jonqueran egin bezala, Biriatuko

autobidearen blokeatzeko deia egin zuen asteartean, 18:00etarako. «Karakoil operazio» bezala egin zen, bere-

ziki Irungo pagalekuan. 20:00etan, baziren hamazazpi kilometroko auto lerroak Urruña eta Oiartzun artean, ka-

sik Astigarragaraino. Galkadura arindu nahiz, Ertzaintzak Behobiako jalgibidetik aterarazi zituen autoak, Lapur-

diko mugara ailegatu ez zitezen. GUILLAUME FAUVEAU

6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 15aIritzia

MARRAZKIRITZIA If

Page 7: Ostirala 2019ko azaroaren 15a X. urtea 421. zenbakia www ... · Ostirala 2 2019ko azaroaren 15a X. urtea 421. zenbakia ... Iñaki Etxeleku Biarritz 1990an, egoitza baten beharretan

MUSIKA

ANHAUZETrantsizio gaua: Physis vs Nomos, Polybius,

Torheit eta DJ Shauchitz.

bBihar, 21:00etan, herriko gelan.

BAIONATxistularien topaketa.

bBihar, 11:00etan, karriketan.

BESKOITZEPetti eta Moshka. bBihar, 20:30ean, Bixintxo

kulturgunean.

LEHUNTZEKalakan. bBihar, 21:00etan, kiroldegian.

HITZALDIAK

BASTIDABastida eta inguruko

herrietako biztanleen okzitaniera-

gaskoieraz eta euskaraz egin leku-

kotasun filmatuen hedapena eta

solasaldia.

bBihar, 15:00etan, Saint Blaise

gelan

HENDAIAEneko Bidegainek, Lu-

rraldea eta herriabere liburua ai-

patuko du, Bagare ala ez gire? Aiz-

turrak eta orratzakhitzaldian.

bGaur, 18:30ean, hiriko

mediatekan.

URRUÑA Eñaut Etxamendi, Josu

Naberan eta Jabi Goitia Blanco

euskararen jatorriaren ikerleei

egin bideo elkarrizketak hedatuko

dituzte, haien lanaz mintzo direla.

Bazkaria ere antolatu dute.

bBihar, 10:00etan, Berttolin.

URRÜSTOI-LARRABILE J.L. Davant, Abdelkaderpastoralaz.

bGaur, 20:30ean, Denen etxean.

DANTZA

LUHUSOZarena Zarelako: Hariz

hari.

b Igandean, 16:30ean, Harri Xurin.

BESTELAKOAK

DONIBANE LOHIZUNEKoldoAmestoi & Michele Bouhet:

Herri hitzak.

bGaur, 20:30ean, Harriet Baitan.

ZINEMA

BIARRITZPikaderofilma.

bGaur, 20:30ean, Le Royal zinema

gelan.

LARRESORO Jainkoak ez dit bar-

katzen, Josu Martinezen filma eta

egilearekin solasa.

b Igandean, 10:00etan, herriko

etxean.

Irudiab Muskildi

Xilabaren finala jokatukodute bihar, IzturitzenIzturitzeko herriko gelan jokatuko da, larunbatean, taldekako Xilabako

finala, Hasta La 2toria eta Ez Otoi Pentsa —irudian, Muskildiko finaler-

dian— taldeen artean. Eguerdian, bazkaria izanen da, eta saioa 16:30ean

hasiko da ttanko. Txartelak Baionako Elkar dendan, Hazparneko Xuriatea

ostatuan eta Garaziko Irulegiko Irratian dira salgai. BERTSULARIEN LAGUNAK

Lurrama.Etxepare eta Frantsese-

nea lizeoetako ikasleekin bi egu-

nez egin erreportajeak lagun, Ka-

naldudek bigarren zuzenezko

emanaldi bat eskaini du Lurrama-

tik, igande eguerditan, sukaldari

ospetsuen bazkari denboran. Ata-

rian ikusgai dira zatiak.

Gaur

17:45.Zinegin Festibaleko Maita-

ne Eiheramuno.

Bihar

16:30.Taldekako Xilabako finala.

Etzi

15:00.Nafarroa - Aramits eta Do-

nibane Lohizune - Naoned.

7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko azaroaren 15a Agenda

Page 8: Ostirala 2019ko azaroaren 15a X. urtea 421. zenbakia www ... · Ostirala 2 2019ko azaroaren 15a X. urtea 421. zenbakia ... Iñaki Etxeleku Biarritz 1990an, egoitza baten beharretan

Joanes Etxebarria Maule

Irailaren 30ean abiatu zen Domi-nika Goñi (Sara, 1991) Ekuadorre-ra. Urriaren hastapenean herriosoa blokeatu zuten mobilizazio-en lekuko izan zen, Andeetako ki-txua komunitateko familia bate-an aterpetua zelarik. Lenin More-no presidenteak zorroztasunezkoneurriak iragarri berri zituen NDFNazioarteko Diru Funtsaren dirumailegu baten truk hainbat neu-rri ekonomiko gogor ezarri beharzituela eta: ezantzaren prezio go-rakada, besteak beste.Oporretara joan, eta bidean mo-

bilizazioak atzeman zenituzten.

Gu ailegatu, eta kasik lau eguntrankil ukan genituen alokatu ge-nuen autoarekin. Laugarren egu-nean, kitxua kulturako familiabaten etxera joan ginen haiekin biegun pasatzera, San Clementeizeneko herri biziki txiki batean.Hara joatean ikusi genuen bazire-la manifestazioak, baina norma-lak, hemen bezalakoak. Ez ginensobera inketatzen; entzuna ge-nuen bazirela arazoak gobernua-rekin, hemen bezala: politika ara-zoak. Baina deus berezirik ez.Hango herritar batzuen etxean loegin genuen, eta, biharamunean,manifestazioak handitu ziren: bi-deak blokeatuak, arbolak bideguztietan... Hasieran, hango jen-deek ere ez zuten pentsatzen hainhandia izanen zela. Autoa hartueta, bospasei kilometro eginik,blokeatuak ginen. Hor ikusi geni-tuen militarrak tiratzen, jendeaharriak botatzen. Hastapen bizikibortitza izan zen. Ezantzaren prezioaren goraka-

da izanen zen pizgarria?

Egun batetik bestera doblatu zu-ten ezantzaren prezioa, eta hortikabiatu ziren manifestazioak. Pre-sidenteak, bere hautuak esplika-tzeko, erran zuen prezioa igotzenzuela droga trafikatzaileak Ko-lonbiatik heldu zirelako eta ez zi-tuelako lagundu nahi. Egiazkoproblema da NDFk dirua prestatuzuela Ekuadorri eta baldintza zendirua nonbaitetik berriz hartzea.Han denak autoarekin bizi dira,edo autobusarekin, baina hor ereprezioak igo ziren. Jendea justu-justu bizi da; beraz, hori ikustean,manifestazioak hasi ziren, gober-nuak militarrak igorri zituen, etatentsioa handitu zen. Hirugarren egunean, gu ginenpartean —Ibarra probintzian— hi-lak ere izan ziren militarren tiroenondorioz. Hor ohartu ginen kris-toren krisia zela. Jendea ez zen la-saitu, gobernuak ez baitzuen jen-dea entzuten. Kristoren mobiliza-

zioa eta elkartasuna izan zen. Bideguzti-guztiak blokeatu zituzten:Ekuador guztia blokeatua zen.Herri txikietan ere, militarraketortzen ez uzteko, bide txikienakblokeatuak ziren. Hamar bategun iraun zuen, eta gu hangoeneguneroko bizian sartu ginen.Beste neurri batzuk ere hartu zi-

ren: hilabeteko egun bateko sol-

data gobernuari eman, laneko

opor egunak kendu...

Publikoan lan egiten zutenek gal-tzen zuten dirua eta, gainera, ba-kantzak. Jadanik guk bainogehiago lan egiten dutela asteanzehar... Dena gaizki zen. Bainaezantzarekin, adibidez gu ginenlekuan, haurrek autobusa hartubehar zuten eskolara joateko, etagurasoek pagatzen dute. Kristo-ren prezio igotzea zen haientzat.

Erran digute ezantzak piztu dueladena. Hamar bat egunen buruan,presidenteak onartu zuen min-tzatzea indigenekin, eta telebis-tan eman zuten. Beste guztia, al-diz, ez zen telebistan eman: mani-festazioetako irudiak bai, bainajendea harriak botatzen, ez mili-

tarrak tiratzen. Bada kristorenzentsura; hoteletan blokeatuakziren turistekin hitz egitean ohar-tu gara haiek ez zutela batere in-formaziorik. Guk informazioasko ukan dugu herriko gazteekparte hartzen baitzuten mobiliza-zioetan: egiazko informazioak.

Mobilizazioak gorenean zirela-

rik, behin eta berriz aipatu da in-

digenen mugimendua biziki az-

karra zela. Alta, inguruko herrial-

deetan ez da beti hala izaten.

Familiako gazteek Whatsapp era-biltzen zuten beste gazteekin.Handik bost kilometrora bazen

herri handi bat, eta aldiz-ka ari ziren beti blokea-tzen aritzeko, manifesta-zioak antolatzen zituz-ten, militarren kontrajoaten ziren... Herri han-

di hori militarrek kontrolatzenzuten, baina egun batzuen bu-ruan ez zuten gehiago janaririk.Quiton ere, hamar egunen bu-ruan, ez zen gehiago oinarrizkojanaririk. Konparatu badaiteke, jaka ho-

riekindiferentziak baziren?

Denek hori galdetu digute! Dife-rentzia da jaka horiak larunbate-tan bakarrik ari direla. Hango jen-deak dena blokeatu zuen ez dakitzenbat egunez, haurrak eskolarajoan gabe, jendea ez zen joaten lanegitera, dirua galdu dute.Jaka ho-riakberen pausa egunetan joatenziren mobilizatzera; ongi da halaegitea ere, ez dut kritikatzen. Badabeste diferentzia bat: ezin da kon-paratu hemengo biziarekin. He-men ere bada pobrezia, baina es-tatuak laguntzen du hala ere. Hanzergak pagatzen dituzte, bainahaurrentzat ez dute deus. Nik osa-sunean lan egiten baitut, ikusi dutez dutela deus, dena pagatu behardute. Ez dut erraten hemen ez delapobrerik, baina badituzte hemenbaino zailtasun gehiago halere. Erizain gisa aritu zinen han ere?

Laguntza proposatu nuen, bainafamiliako amak ez zuen nahi mo-bilizaziora joan nendin, ageri ze-lako turista nintzela. Ez nuen so-bera materialik, baina banuenaeman nien. Gu ginen lekuan ezzen izan zauri larri-larririk;gehienik hirietan gertatu dira, etaospitaleak irekiak ziren oraino.Baina gauza anitz landareekinsendatzen dituzte. Egoera horren erdian, herrita-

rren laguntza ukan zenuten.

Frantziako enbaxada biziki txarraizan da gurekin. Izan zen astebu-ru biziki larria: anitz hil dira. Horiaitzin, proposatu ziguten alokatugenuen autoarekin gauez poliziazinguraturik herria zeharkatzeahegoaldera joateko. Jendeei gal-detu, eta hori ez egiteko erran zi-guten, biziki lanjerosa zelako. Po-liziarekin izanez atakatuak iza-nen ginela; hala egin zutenautobus batekin, eta gaizki pasatuzen: harrikatuak izan ziren, etakarrikan deus gabe utziak. Beste-la, helikoptero bat bidaltzen zigu-ten, baina 4.000 euro pagatu be-har genituen [irriak]. Hango jen-deak askoz gehiago lagundu gaituenbaxadak baino. Euskal Herrira itzuli eta aipatu

duzue han bizi izan duzuena?

Bai. Nire pazienteak ikusi dituda-larik, kontatu diet, eta erran dida-te ez dutela deus ikusi telebistan.Interneten bazen zerbait infor-mazio, baina telebistan deus ez.Batzuek ez gaituzte sinetsi!Geroztik hangoekin harremane-

tan segitzen duzu?

Bai. Lagundu gintuen gazteari be-rriak galdetu dizkiot, eta erran ditez dela oraino akordiorik izan etaitxoiten dutela. Han ginelarik,mobilizazioen ondoko astelehe-nean jadanik, eguneroko biziaberriz hasia zen, normal-normal.

«Ekuadorko jendeakgehiago lagundu gaituenbaxadak baino»

Dominika Goñi b Erizaina

Irail hondarrean Ekuadorrera abiatu zen Goñi bere bikotekidearekin. Oporarruntak egin partez, azkenean indigenen mobilizazioen lekuko izan zirenherri txiki batean. Itzuli denetik, hango borrokaren berri ematen ari da.

HITZA

«Bada zentsura; hoteletanblokeatuak ziren turistekin hitz egitean ohartu gara haiek ez zutela batere informaziorik»

IPAR EUSKAL

HERRIKOHITZA

OSTIRALA, 2019ko azaroaren 15a b 0.50 €

Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.

Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.

Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).

Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.

Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]