Ostirala 2018ko urriaren 12a IX. urtea 370. zenbakia Beritzak, urri … · 2018-10-12 · batean...

8
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA BOB EDME Taldekakoa izanen da aurtengo Xilaba txapelketa, 44 bertsolarirekin b Saioen antolatzaile, epaile eta gai emaile ere izanen dira parte hartzaileak b Ligaxkako lehen saioa gaur da, Gamereko ostatuan b 4-5 Taldeka, parte hartzaile gehiago Telebista Kanaldude telebista leihotik ikusi nahi dutenentzat Kbox kutxa atera dute 3 Dantza ‘Üda Batez’ dantza ikuskizun berria aurkeztuko du Beritzak, urri hondarrean, Maulen 2 Ostirala 2018ko urriaren 12a IX. urtea 370. zenbakia www.iparraldekohitza.eus [email protected]

Transcript of Ostirala 2018ko urriaren 12a IX. urtea 370. zenbakia Beritzak, urri … · 2018-10-12 · batean...

Page 1: Ostirala 2018ko urriaren 12a IX. urtea 370. zenbakia Beritzak, urri … · 2018-10-12 · batean eskualdeko ekonomia eta kultur eragileak mobilizatuz, besteak beste. Azken sorkuntzarekin

IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

BOB EDME

Taldekakoa izanen da aurtengo Xilaba txapelketa, 44 bertsolarirekin bSaioen antolatzaile, epaile etagai emaile ere izanen dira parte hartzaileak bLigaxkako lehen saioa gaur da, Gamereko ostatuan b 4-5

Taldeka, parte hartzaile gehiago

Telebista Kanaldude telebistaleihotik ikusi nahi dutenentzat

Kbox kutxa atera dute

3Dantza ‘Üda Batez’ dantzaikuskizun berria aurkeztuko du

Beritzak, urri hondarrean, Maulen

2Ostirala

2018ko urriaren 12aIX. urtea370. zenbakia

[email protected]

Page 2: Ostirala 2018ko urriaren 12a IX. urtea 370. zenbakia Beritzak, urri … · 2018-10-12 · batean eskualdeko ekonomia eta kultur eragileak mobilizatuz, besteak beste. Azken sorkuntzarekin

Joanes Etxebarria Maule

Hilabete hondarre-an aurkeztuko duÜda Batez ikuski-zuna KompanyBeritza dantza tal-

deak. Pier Pol Berzaitz eta Jean Do-minique Espilek 1998an sortu zu-ten konpainiak beti ezohiko ikus-kizunak aurkeztu ditu, tradiziotikedanez baina oholtza gainekoariprestigio zerbait gehitu nahian.«Dantzarietan erreferentziak sor-tzeko» xedez, Johañe Etxebestantolatzaileak dioenez. Hemeretzizuberotar dantzarik emanen duteJoana Etxartek idatzi ipuin bateanbermatu dantza sorkuntza, Goize-an goizikkantua oinarri.Fabio Lopez koreografoaren

izenak leku handia ukanen duhalere, lehen aldiz burutik burunorbaiten esku egon baita sor-kuntza osoa Etxebestek dioenez:«Konpreniarazi diogu gure dan-tzatzeko manera zein zen, eta ho-rrekin berak egin zezan bere ko-reografia eta bere ikuskizuna.Onartu behar da berea ekartzenduela». Taula zuzendaritza, jan-tziak, argien teknika eta apainke-tak ere haren esku izan dira.

«Neron diktadorea deitzennaute», dio irriñoa ezpainetan,amateur talde bati erritmo profe-sionala ezarri dion portugesak.Fabio Lopezen zuzendaritzapean,batzuetan astean hamabost ore-nez dantzan ari izan dira. Lisboakokontserbatorioan hasirik, NewYorken ikasia eta Biarritzeko Ma-landain Balleteko dantzari izan ze-nak dantza klasikoa eta garaikideaekarri ditu Zuberoara: «Dantzenegituran urrunago joan nahinuen. Besoak gehitu dizkiet, ezbaitute ohiturarik besoekin ari-tzeko. Gorputzaren antolaketalantzea izugarri gaitz izan da».

Erreferentziak sortzen«Egiten ahal da ikuskizun batorori zabalik dena —Aitzindariaktaldeak hori egin zuen AitzinaPika ikuskizunarekin—. Ikuski-zun hau hautu bat da, aitzinkontubat bazen, nahi genituen errefe-rentziak izanen ziren dantzariakezarri; beraz, bai, bada elitismoedo hautu istorio bat», onartu duJohañe Etxebestek. 30 dantzaritikgoiti aurkeztu ziren entzunaldie-tara, eta hemeretzi ariko dira tau-la gainean. «Baküna Show[2014]lagunen eta ezagunen artean

muntatua iz an zen. Arrakastaukan baitzuen eta gazteei emeiasortu baizitzaien dantzan aritze-ko, ideia zen parada ematea berenahalak erakusteko», gehitu du. Lopezek bere hautuak esplika-

tu ditu: «Gaitasun desberdinakbehar zituzten: zuberotar dantze-tan onak izan behar zuten —ho-rretan aholkatua izan naiz—, bai-na dantza klasiko eta garaikideikastaro bat egin, eta ikusi nahinuen urrunago joateko prest zire-nez». Hautua «oso subjektiboa»izan da, Etxebesten erranetan. Beritzako kideen artean egin

zuten lehen galdera, ikuskizunhau helburu, zuberotar dantzaktauladara nola eraman izan zen.Lizeoetako ikasleei dantza esko-lak ematen dizkie Johañe Etxe-bestek urte osoan, eta belaunaldiberriei begira ari direla argitu duazken sorkuntza aipatzean:«Orotan behar da erreferentziabat: kalitatezko zerbait. Ez duterranen elitismoa, baina gazteen-tzat erreferentzia bat behar da, etagure helburua da baldintza one-tan ezartzea zuberotar dantza, es-tetikoki eta artistikoki. Gazteekhori ikusi, eta emeia ukan dezatendantzan aritzeko». Haren ikasle-

ek, Üda Batez ikuskizunaren le-hen partean, Beritzak ekoitzi di-tuen lau ikuskizunen dantzetanoinarritu dantza ikuskizuna es-kainiko dute urriaren 26 eta 27an. Tradizionala, klasikoa, garaiki-

dea. Baküna Show eta aitzinekoikuskizunekin abiatu bidea jorra-tzen segitzen du konpainiak.«Ene ustez, ez dugu zuberotardantza horretan galduko, espe-rientzia bat da besteen artean,proposamen bat besteen artean.Zuberotar dantzan jorratzen di-tugu ildo desberdinak, sorkuntzabat da: Kautere Balet, Muskildin,Barkoxen... Zuberotar dantzarenfundamentuak maskaradetanedo txista lehiaketan [taldekakodantza lehiaketa] jokatzen dira»,Etxebesten ustez.

Gorputzak dantzanZuberoako dantzaria ona denean«harro» dela erraten zaio, FabioLopezek ulertu duenez. Ez du ustehalere, gorputza beste gisaz uler-tzeak harrotasuna kentzen due-nik: «Zuzen izan gaitezke, tradi-zioez harro izan gaitezke, blokea-tua izan gabe. Hori landu dugu».Johañe Etxebestek Baküna Showikuskizunean dantzari gisa parte

hartu zuen, oraingoan ikusle daerrepiketan, eta «dantzaria libro,askaturik» ikusi du. Haren be-launaldia saiatu bazen ere, ez bai-tzen haren ustez aldaketa horie-tarako hain prest: «Gu zuberotardantzariak ginen, eta ez hainprest beste gauzak egiteko». Dantzarien onarpenean alda-

keta baten lekuko izan da FabioLopez: «Hasieran, zaila izan da,‘tradizioa ez delako halakoa’ —zio-tenez—, baina beti erantzun beranuen: ‘zergatik ez?’». Urrats han-diak egin dituzte koreografoarenbegi aitzinean: «Binaka dantza-tzeko behar da izpiritu zabala, etagorputzaren ulermen bat, onartubehar da ere bestearekin interak-zioa izanen dela. Ikuskizun erdi-tsuan bacchanalebat bada, argimintzatzeko: orgia bat. Beraz gor-putzarekin gustura izan behar da.Ohitu behar ziren, behar zen taldetrinko bat, aurreiritziak gainditubehar ziren». Azkenerako, «bes-tearen gorputza, bestearen beldu-rra gainditu» dutela ziurtatzendu. Azpimarratu du, haatik, ez di-rela taula gainera teknika erakus-taldi bat egitera agertuko, «istoriobat kontatzera baizik».

Zuberoaren erakusleihoa«Ene ustez, Kompany Beritzakkultura beste manera batez ikus-tea proposatzen du. Zuberotardantza taulada batean ezartzendugu ikuskizun gisa, eta inguru-ko gauzekin: teknika eta ahal ha-boro ezarriz dantzaren ingu-ruan», dio Etxebestek. Hortik ha-rago ere. 2014ean Baküna ShowZuberoaren erakusleiho bilakatuzuten Xiberoko Herri Elkargoare-kin partaidetzan, ikuskizuna bes-te herrialdeetara eramatearekinbatean eskualdeko ekonomia etakultur eragileak mobilizatuz,besteak beste. Azken sorkuntzarekin ez dute

berdin pentsatu Etxebesten ara-bera: «Ez da antolatua izan Zube-roaren erakusleiho gisa, BakünaShowbultzatu nahi genuen beza-la. Arrasaten egunaldi bat antola-tu nahi genuke, ikuskizunaz gaingastronomia, ekonomia, kantueta dantza taldeak uztartzeko.Sinpleago izanen da aldi hone-tan», dio, Arrasatekoa gauzatukodenetz ziurtatu gabe.Finantzaketa aldetik, berriz ere

Mauleko herriaren sostenguaukan dute, baita Euskal Elkargoa-rena ere. Uda bukaeratik hasi zi-ren hilabete hondarreko lehenaurkezpenen lekuak saltzen, eta,ohikoa denez, kuriositatea eragindu azken sorkuntzak ere. Maule-koen ondotik ikuskizuna nonaurkeztuko duten ez dute orainojakitera eman.

Urriaren 26an eta 27an aurkeztuko dute ‘Üda Batez’ dantza ikuskizuna Maulen.Lehen aldiz, koreografo baten eskuetan utzi du sorkuntza Beritza dantza konpainiak.

Dantza garaikiderako jauziak

Asteburuetan hiru errepika egiten dituzte dantzariek azken hilabeteetan. Argazkian, joan den igandekoa. JOANES ETXEBARRIA

2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 12aGaiak

Page 3: Ostirala 2018ko urriaren 12a IX. urtea 370. zenbakia Beritzak, urri … · 2018-10-12 · batean eskualdeko ekonomia eta kultur eragileak mobilizatuz, besteak beste. Azken sorkuntzarekin

Iñaki Etxeleku Bidarrai

Kbox, edo Kanaldude

box tresna atera berri

du Bidarraiko telebis-

tak. Kutxa elektroni-

ko ttipi bat telebistari zuzenki lo-

tzen ahal dena, orain arte ordena-

gailuan eta Internetetik ikus

zitekeen edukiaren ikusteko tele-

bista leihotik.

Box baten ideia Kanaldudeko

langile Eki Pagoagak izan zuen

duela zenbait urte. Bere ikerketak

eta entseguak egin ondoan, piko-

an eman zuen lehen prototipo

bat. Kbox hori, azkenean, tekni-

koki zer den esplikatu du: «Orde-

nagailu ttipi bat da, Interneti ko-

nektatzen dena eta Kanaldude

irakurtzen duena. Seinalea

Hdmi-tik ateratzen du telebistara

eta aski da sarrera hautatzea tele-

bistan berean». Interneterako

konexioa kablez edo wifi bidez

egin daiteke. Erran bezala, ideia

ez zitzaion atzo piztu Pagoagari

baizik eta testuinguru berezian:

«Duela lauzpabost urte, urtero

bezala joan ginen Satis Parisko

ikus-entzunezkoen saloira. Garai

haietan, jadanik agerian zen tele-

bistek zuten arazoa Internetekin,

halako konkurrentzia ikusten

baitzuten eta ikus-entzuleria es-

kapatzen ari zitzaiela sentitzen

baitzuten. Lagunekin kafea har-

tzen ari ginela pentsatu nuen be-

harko genukeela guk ere gure

boxa, Internet irakurtzen duen

tresna sinple bat. Txiste moduan

atera zen, eta hortik urte batera

egin nuen lehendabiziko prototi-

poa, eta gero hasi dira ateratzen

merkatuan ordenagailu ttipi

hauek, eta oso merkeak».

Linux sistema ireki eta librea

erabiltzen duen tresna hautatu

du Kanaldudek. «Egokitu dugu,

nolabait, gure beharrari. Progra-

matu dugu Linux sistema bat Ka-

nalduderen jarioa irakur dezan».

Informatika saileko teknolo-

gien garatzeak eta merkatzeak

ahalbidetu du ideiaren bururaino

eramatea. Kbox horren oinarria,

raspberry pimoldeko ordenagai-

lu bat da, irakaskuntzan eta beste

alorretan erabiltzen direnak bi-

tarteko gisa. «Burujabetza kon-

tuak aipatzen dira garai haue-

tan», segitu du Pagoagak, «eta

interesgarria da informatika saile-

an ere, baita bidea egiteko. Tekno-

logia horiek hor dira, libreak dira,

eta gure gain da horien erabiltzea

gure beharrei erantzuteko».

Pentsa daiteke nornahik, etxe-

an ordenagailu bat duenetik, egin

dezakeela telebistarekin lotura,

baina ez da baitezpada aise tres-

nen izariarengatik eta kable lotu-

rengatik: «Jendeak ez du baitez-

pada egiten, eta ez da bortxaz

errexa denentzat. Zure ordena-

gailua behar duzu telebistaren

ondoan ukan. Kbox horrek ekar-

tzen du erosotasun bat. Lotzen

duzu, eta ez duzu ez sagu, ez tekla

erabiltzerik. Bere baitarik ibiltzen

da».

Kanaldudekoei aspaldian buru

gibelean zuten bide bat zaie ku-

txatxoa, beren programak tele-

bistako pantailan ager daitezen:

«Hasieratik egin dira hainbat he-

dapen molde ezberdin Alduda-

rrak Bideon. VHS kaseteekin hasi

zen, herrietan proiekzioak anto-

latuz. Garai batean antena pirata

batzuk instalatu ziren, epe batez,

Aldude inguruan hedatzeko. Eta

azken urteetan webgunearen bi-

tartez ikusi ahal izan dira Kanal-

dudeko edukiak. Beti xerkatu

dira hedatzeko bide berriak, lortu

gabe bide iraunkorra telebistara

iristeko. Esperimentu bat da, le-

hendabiziko aterabide tekniko

bat».

Beste aterabideen bilatzen segi-

tzen dute, haatik: «Ari gara Inter-

net hornitzaileekin harremane-

tan izanez lantzen —Orange, Free,

SFR edo beste—, Kanaldude Adsl

boxetarat nola ekarri aztertzeko.

Gero, bada TNT kanalen alorra,

baina biziki itxia da, eta konplika-

tua estatu frantsesean: kanal gu-

txi dira, eta, sortzen direlarik,

konkurrentzia gaitza bada. Ez

dugu ikusten segidan aukerarik

hor, beraz, bitartean, gurea aitzi-

natzeko egiten dugun proposa-

mena da Kbox hori».

Bidenabar, etxeko telebistetara

sartzearekin, Kanaldudek ekoiz-

ten duen programaz oharren bil-

tzeko parada gisa ikusten dute:

«Segur da edukia telebistara eka-

rriz entzunen ditugula kritikak:

‘Errepikatzen da!’ edo kalitateari

buruz hau eta hura. Baina, guk

nahi dugu ukan jendearen eran-

tzun hori, eta araberan egokitzen

saiatu».

Ostatuetan ikusgaiKopuru mugatuan atera dituzte

lehen Kboxak, eta, jakinarazteko,

Ipar Euskal Herriko hamahiru os-

taturi proposatu dizkiete. Orain-

goz, Baionan, Biarritzen, Hazpar-

nen, Hendaian eta Saran, bedera

ostatutan jarria izan da, eta finka-

tu zerrendarekin segituko dute,

Hendaiatik Atharratzeraino. Par-

tikularrek etxean nahi badute,

galdegiten ahal diote Bidarraiko

telebistari haren webgunetik, eta,

entsegua denez, kitorik ukanen

dute.

Hautatu ostatuetan franko

ongi errezibituak izan direla dio

Pagoagak: «Orokorki, biziki ongi

hartuak gara. Guretzat, polita

dena ere da euskarazko telebista

bat leku publikoetara ekartzea».

Jende harremanerako guneak

dira, komunzki, ostatuak. Bizki-

tartean, horietarik frankotan te-

lebista pizturik kausitzen da egun

guzian horrek soaren beregana-

tzeko duen gaitasunarekin. Ha-

rremanen bestelakotze arrisku

hori buruan dute Kanaldudeko-

ek: «Galdera hori ukan dugu, bai.

Baina ostatuetan egiten dena ez

da gure esku, eta ikusten duguna

da telebistak hor direla, piztuak

direla eta zabaltzen diren edukiak

ez zaizkigula baitezpada guri

mintzo. Agian, Kanaldudek badu

Parisko telebista batek baino

gehiago herritarrei zuzenki zer-

bait errateko. Alde horretatik

egokia iruditzen zaigu proposa-

mena».

Kanaldudek ‘Kbox’ izeneko kutxa plazaratu duharen programa telebista pantailetan ikustekoparadaren emateko. Tresna, Linux programalibrearekin ibiltzeko pikoan eman du.

Telebistanikusteko gisan

Kanaldudek auzo duen Noblia jatetxean jarri dute, besteak beste, Kbox. I.E.

Teknologia horiek hor dira, libreak dira, eta gure gain da horienerabiltzea gure beharreierantzuteko»Eki PagoagaKanaldudeko langilea

‘‘

3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 12a Gaiak

Page 4: Ostirala 2018ko urriaren 12a IX. urtea 370. zenbakia Beritzak, urri … · 2018-10-12 · batean eskualdeko ekonomia eta kultur eragileak mobilizatuz, besteak beste. Azken sorkuntzarekin

4IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA

Ostirala, 2018ko urriaren 12aAstekoa

DILINDAN. Xan Berterretxe, Nahia Sasco,

Amets Arzallus, Hodei Renteria eta Ortzi Idoate. BERTSULARIEN LAGUNAK

EZKORBRUTAK. Patxi Iriart, Gillen Hiribarren,

Ekhi Erremundegi, Karlos Aizpurua eta Mizel Mateo. BERTSULARIEN LAGUNAK

ESKUKULA. Paul Moal, Ramuntxo Christy,

Bittor Thikoipe eta Pettan Prebende. BERTSULARIEN LAGUNAK

KANTINIERSAK. Joanes Etxebarria,

Johañe Sarraillet, Haitz Capot eta Xan Alkhat. BERTSULARIEN LAGUNAK

OSTATU BATUAK. Irati Alcantarilla, Egoitz Zelaia,

Uxue Larrukert, Garbiñe Beraetxe eta Josu Txoperena. BERTSULARIEN LAGUNAK

TIRRIT. Leire Laskarai, Battitt Crouspeyre, Maddi Sarasua,

Karine Etxeberri eta Lur Renteria. BERTSULARIEN LAGUNAK

Iñaki Etxeleku Baiona

Taldeka eginen daaurtengo Xilaba.Leku informale-tan. Lagunarte-ko giroa helbu-ru. Hamaika tal-

de lehiatuko dira, hiru multzotanbanatuak: A, B eta C. A multzoan:Kantiniersak, Ostatu Batuak, Ez-korbrutak eta Kosta ala Kosta. Bmultzoan: Eskukula, Otsoaren 7Umeak, Kontrabanda eta Mattin-salto. C multzoan: Dilindan, SasiBertsolariak eta Tirrit. Kanpora-ketetarik lehen jalgitzen den tal-dea sailkatuko da finalerdira, bai-ta hiru multzoetarik puntugehien atera duen onenetan biga-rrena ere. Xilabako finala aben-duaren lehenean jokatuko da,Baigorriko Plaza Xoko gelan.Kontrabanda taldean ariko da

bertsotan Maindi Murua Berra az-kaindarra, eta geografia eta hur-biltasuna aintzat hartuta osatudute taldea: «Baginen zenbaitAzkainen berean, Aitor [Servier],Xumai [Murua]... Entseatu garataldeak aski naturalki egiten, etaorekatuak maila aldetik. Ttipita-tik Maddalenekin [Arzallus] ha-rreman handia dut, eta, gero, pre-sentatu dizkigute Josebiñe [Agi-rre] Zugarramurdiko bertsolariaeta Julene [Etxeberri] saratarra.Biak ezagutu ditut aurtengo ber-tsolari gazteen finalean, Saran».Agirre bertsotan ariko da MuruaBerra eta Arzallusekin, eta Etxe-berri, berriz, gai emaile.Karlos Aizpurua, bestalde, gaz-

te-gazteak zirela bertso ikasleizan dituenekin ariko da kantuz,eta parada ona izan zaie berriz bil-tzeko: «Hogei urteren ondorenoraino hemen biltzen gara ber-tsotan aritzeko! Bada zerbait!»poztu da. «Badu urte eta erdinoiztenka biltzen garela lagunar-tean gozatzeko eta ongi pasatze-ko, eta bada horri akuilu bat ema-teko manera bat; eltzea su gaine-an jartzea. Estakuru bat gehiago,bildu eta seriosago aritzeko».Halatsu gertatu zaie Zuberoako

taldekoei, Johañe Sarrailletekkontatu duenez: «Jada, bada as-paldi erauntsi genuela ostegungau oroz juntatuz oraingo talde-koekin. Gero, oroek amiñi batbide desberdinak hartu genitueneta ekuratu zen. Eta maneala, orohonarat arra huilantu baitiraukan genuen ideia, zerendako ezzerbait arra partiarazi. Eta, aude-la, urte oroz, Mauleko bestendakoJoanesek [Etxebarria] saio horiantolatzen baitu, elkar ikustengenuen, eta, ikustez jendeak ja-rraikitzen zuela, arra motibatu gi-nen. Bada urte bat hasi garela os-

tegun gau oroz mahai baten ingu-ruan, kopletan». Hendaia inguruan, berriz, ber-

tsolarigai anitz zelako, talde des-berdinen egiteko antolatu dira.Kosta ala Kosta taldeko Abel Za-bala: «Ikusirik Hendaian zegoenerrealitatea, erabaki genuen hirutaldetxo ateratzea. Hendaiakohiru taldeak honela osatu dira:bat gaztetxearen inguruan, bes-tea bazegoelako parte hartzaile

gazterik, eta, gure kasuan, baze-goen hogei bat urteko mutil batparte hartu nahi zuena eta gu ereanimatu gara. Andoni [Zelaia] etani ibili ginen Gipuzkoako talde-kako txapelketan; beraz, besteakgogotsu zeudelako, bildu gara».

Informalaren errezeta

Galdekatu gehienek aitortu dutetaldekako eta lagunarteko forma-tuak bakarkako txapelketa bate-

ra ausartuko ez ziren bertsolariakhurbilarazi dituela. Murua Berrakhala bizi du pertsonalki: «Nire-tzat biziki momentu egokian to-katzen da txapelketa hau, berrikiitzuli bainaiz Euskal Herrira bizi-tzera. Pixkanaka hasi naiz berrizbertsoak kantatzen, eta egia dausaiako Xilaba klasiko horretangeure buruari maila bat ematendiogula eta ez dakit ea ausartukonintzen, bakarrik, lehiakortasun

horretan, teknikoki justuak izanbehar duten bertsoekin. Aldiz,hor, gehiago plazeretik ikustendut; helburua ez da bertso luzeaketa teknikoki ongi lotuak egitea,baina errazagoak diren testuin-guruetan pertinentea izatea, jen-dea irri eginarazten lortzea».Aizpuruarentzat, gauza bera:

«Ez da hainbeste helburu pertso-nala. Sinpleki, bertsolaritzari pla-za ematea da, bere buruari baino

Aurtengo Xilaba bertsolari txapelketa hiru fasetan eta taldeka egitea deliberatudu Bertsularien Lagunak elkarteak. Banakako lehiaketan atrebituko ez zirenitzaleko bertsolariei parte hartzeko parada eskaini nahi zaie. Gaur abiatuko datxapelketa: Gamere Zihigako ostatuan jokatuko dute lehen kanporaketa.

Taldekako giroan

Page 5: Ostirala 2018ko urriaren 12a IX. urtea 370. zenbakia Beritzak, urri … · 2018-10-12 · batean eskualdeko ekonomia eta kultur eragileak mobilizatuz, besteak beste. Azken sorkuntzarekin

5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 12a Astekoa

KOSTA ALA KOSTA. Abel Zabala, Andoni Zelaia,

Adrian Arruti, Aitziber Zapirain eta Zuhaitz Olazabal. BERTSULARIEN LAGUNAK

MATTINSALTO. Ellande Alfaro, Aitor Servier,

Pantxika Solorzano eta Xumai Murua Berra. BERTSULARIEN LAGUNAK

SASI BERTSOLARIAK. Iker Altuna, Oneka Jauregi,

Ekaitza Irastorza eta Odei Barroso. BERTSULARIEN LAGUNAK

KONTRABANDA. Josebiñe Agirre, Maddalen Arzallus,

Julene Etxeberri eta Maindi Murua Berra. BERTSULARIEN LAGUNAK

OTSOAREN 7 UMEAK. Julen Etxeberri, Jon Irazabal, Allande Etxeberri, Oier

Urreizti, Miren Artetxe, Elixabet Etxandi eta Ekhi Perrier. BERTSULARIEN LAGUNAK

gehiago. Orduan, bakoitzak ekar-tzen ahal du zerbait. Ez baita hainzorrotza parte hartzaileekin eta eznau behartzen neure buruarekinhain zorrotza izatera, bertsolarigisa eman dezakedan mailarekin.Banakakoan ez nuke parte hartu-ko orain dudan mailarekin».

Miren Artetxek ikasle izan di-tuen Garaziko bertsolari gaztee-kin kantatuko du. Nafarroa, Ara-ba eta lehenagotik Gipuzkoan

egiten zen taldekako txapelketaksortu aukera argi du hark ere:«Azken urteetan berrikuntza ho-rretan ikusi da badela informalta-sun bat. Banakakoak egiten duententsio hori desagertzen da. For-matua bera malguagoa da arike-ten aldetik. Gauza ona ekartzendu, jendeak gehiago ikusten baitubere burua hor kantatzen». Ga-raztarren talde horretan gehie-nak lizeoko bertso eskolan ibiliak

dira, eta parada bat dute jendau-rrean kantatzeko: «Baionako li-zeoko bertso eskolan zara, etabat-batean 18 urte dituzu eta hau-tatu behar duzu edo Xilaban kan-tatu edo abantzu deus; ez duzubesterik. Parada ematen du ber-tso eskolatik Xilabarako jauzihandi hori egin beharrik gabe tar-teko zerbait izateko eta bertsotanaritzeko, sinpleki».

Ildo beretik Aizpuruak:

«Beharbada, txapelketa seriorahurbiltzen ez den jendea horraanimatzen da. Beharbada, hain-besteko gaitasuna ez duen jende-ak, ariketak bestelakoak direnez,parte hartzen ahal du; edozeinekezin du ibili: ‘Bakarkako gai bati,hiru bertso bota’. Baina bostoinak eman eta bertso bat egitea,segur aski gehiago izango garaegiteko gai garenak. Taldearenbabesa ere bada». Goxoki aritze-

ak badu munta. Artetxe: «Ekar-tzen ahal du bertsolariak lasaiagoizatea. Oholtza batetik publikoa-ren urruntasunera, pentsatzendut urduritasuna gehitzen duela.Lasaiago kantatzearekin, azke-nean, bertsotan aritzeko moduainformalagoa da, umore gehiago,jendearen parte hartze zuzena-goa baduzulako aitzinean etasaioa beroago oro har». Sarraille-tek ez dio besterik: «Ez da baterebera. Ez zara zure buruarendakoari: taldearendako ari zara. Ez dahain lehiaketako giroa, zeinlehenka, bata bestea baino hobe.Lagun giroan izanen da».

Zabalak belaunaldi artekotruke baikor gisa ikusten du:«Nik uste dut positiboa dela,talde lana indartzen duelako.Bide asko ematen ditu taldebakoitzak egin nahi duenareninguruan. Batzuek maila handia-go daukate; besteek, txikiagoa.Txikiagoa dutenen parte hartzeaziurtatzeko eta esperientzia batizan dezaten. Bestaldetik ere bai,

ematen baita transmisio bat.Pentsa, Andonik 60 urte pasadauzka, nik 46, eta Adrianek[Arruti] 22-23 urte».

Lekuek ere izanen dute inpor-tantzia. Ez antzoki, ez harmaila,oholtza gain formalik. Ostatu,gaztetxe, elkarte eta herriko gele-tan eginen dira saioak. Publikoberri baten hurbilarazteko bideaikusi dute antolatzaileek. «Besteharreman bat da, eta, beharbada,beste entzule batek prezatzenahal duen forma», dio Murua Be-rrak. «Helburua hori zen, bertso-larigo zabalago bati irekitzea; en-tzule aldetik ere, pentsatu dugutaula gaineko bertso serios edoidorrago batera joango ez denak,leku hurbilago batean, giro infor-malagoan errazago entzungo di-tuela bertsoak». Usaian agertzenez diren bertsolariak eta tokiantokiko giroa. Funtsean, iragartzelanetan ari zela, amuaren eraginaikusi du: «Liburuxka banatzenhasi garenetik, jendeak ikustendu eta: ‘A, to, hori bertsotan aribaita? Joan behar dugu ikustera!’.Horretarik bada. Anitzek ez daki-te, adibidez, Ellande Alfaro pilota-ria bezain bertsolari ona dela».

ITURRIA: XILABA

TALDEKAKO XILABA 2018

Multzoak Filanerdiak

Finala

Egutegia

Kantiniersak

Ostatu Batuak

Ezkorbrutak

Kosta ala Kosta

A multzoko lehenaAmultzoa

Bmultzoa

Cmultzoa

B multzoko lehena

C multzoko lehena

A, B eta C multzoetako

bigarren onena

Eskukula

Otsoaren 7 Umeak

Kontrabanda

Mattinsalto

Dilindan

Sasi Bertsolariak

Tirrit

Ligaxka

Urriak 12

Urriak 13

Urriak 19

Urriak 19

Urriak 26

Urriak 26

Azaroak 3

Azaroak 3

Azaroak 9

Azaroak 16

Azaroak 17

Finalerdiak

Azaroak 23

Azaroak 24

Finala

Abenduak 1

Gamere

Altzümarta

Sara

Heleta

Pausua

Urruña

Donibane Garazi

Hendaia

Baigorri

Hendaia

Azkaine

Suhuskune

Baiona

Baigorri

20:00

19:00

20:00

19:00

20:00

iluntzean

19:00

iluntzean

iluntzean

iluntzean

18:00

20:00

19:00

18:00

Kantiniersak – Ostatu Batuak

Eskukula – Otsoaren 7 Umeak

Ezkorbrutak – Kosta ala Kosta

Dilindan – Sasi Bertsolariak

Kontrabanda – Mattinsalto

Ostatu Batuak – Ezkorbrutak

Otsoaren 7 Umeak – Kontrabanda

Sasi Bertsolariak – Tirrit

Tirrit – Dilindan

Kosta ala Kosta – Kantiniersak

Mattinsalto – Eskukula

A1 - B1

C1 - ABC 2

Eguna Lekua Ordua Saioak

A, B, C, hiru multzotanbanatu dira 11 taldeak.Kanporaketak,finalerdiak eta finalajokatuko dira

Talde bakoitzak bere gain hartu du bere eskualdekokanporaketarenantolaketa

Page 6: Ostirala 2018ko urriaren 12a IX. urtea 370. zenbakia Beritzak, urri … · 2018-10-12 · batean eskualdeko ekonomia eta kultur eragileak mobilizatuz, besteak beste. Azken sorkuntzarekin

Langileak lehenik

Agurtu zaitzaket, Mad-di, oporrak nola ira-gan dituzun galdetu,eta eleketari hasiera

eman. Baina, horretarako, IparEuskal Herriko Hitzaez beste ha-maika bide bada. Eleketan, beraz,ari bitez gure hitzak, irakurleenbegi xokoan. Lehen elegai gisa,«migrazio krisia» ekarri dut,nahiko zeresan emanen duelako. Eguraldi iragarpenaren gisan

iristen zaigu Mediterraneo itsaso-an ito diren lagunen berri. Metrokarratuko euri prezipitazioaneurtzen den gisan, itsas miliabakoitzeko hilotz kopurua ereneurtu beharko litzateke. ItalianLega eta Bost Izar alderdiek go-bernu populista osatu dutenetik,handia zen heriotza kopuruakgora egin du. Salvini italiar Barne ministroak

erreskate ontzien harrera ozto-patu aitzin, berrogeita hamarre-tik bat hiltzen zen; orain, hogeitikbat hiltzen da. Estatu guziak kon-plize dira, ordea. Europako Bata-sunaren diruarekin egin dira ur-teotan Turkian lehenik eta Libiangero, etorkinak metatzeko harre-ra zentroak. Libiako kasua aterada bereziki azkenaldian. Delakozentro horietan, bortxaketa, tor-

tura eta hilketak, egunerokoakdirela salatu dute gobernuz kan-poko hainbat erakundek. Hangobizi baldintzak, nazien kontzen-trazio esparruekin parekatzerairitsi dira. Larrialdi egoera horren ingu-

ruan, alderdi politiko guziak, es-kuin-muturretik ezkerrera, pun-tu batekin ados dira: «Ezin diogumunduko miseria guziari ongi-etorria eman». Eskuin-muturre-ko nazionalista sinestunak erran-go dizu etorkinak kanporatu be-har direla. Aita Santuak aitortukodizu humanismoaren izeneanhartu behar direla; ez, ordea, hardaitezkeen baino gehiago! Azke-nik, etorriko da progresista uste-koa, etorkinek gerra eta miseriabizi dutela eta beren etxean la-gundu behar zaiela esanez.Errealitatea, ordea, ez doa ja-

rrera horiekin bat. Afrikak, mise-ria ez, garapen kapitalista kaoti-koa bizi du. Bere garaian Europangertatu bezala, laborantza arlokoekoizgarritasunaren hobetzeak,urtean 10 milioi gazte baserrial-detik hirietara bidaltzen ditu, in-dustrializazioak sortu lan merka-tuan beren lan indarra saltzera.Munduko potentzia handi guziakAfrikan abian den inbertsio ziklo

izugarrian murgilduak dira. Txi-na laborantza lurrak erosten etaazpiegituretan kapitala kokatzenari da. Macron frantses presiden-teak, Afrikara egin bidaian, Fran-tziAfrikabainoago, Eurafrikarenbeharra azpimarratu zuen, kolo-nialismoaren garaitik berea izanden eragin eremuan, indar orogaltzeko beldurrez. Potentzien arteko indar joko

horrek agerian uzten du, «haienetxean lagun ditzagun» leloa

zenbateraino den faltsua. Afrikakapitalismoak ustiatu beharrekomerkatua den artean, baserrieta-tik ihesi hirietan kokatzen ez di-ren etorkinak, Europara iritsikodira, bizitza hobe baten bila. Bai-na afrikaren barnean 10 milioimugitzen badira, Europara urte-an milioi erdi bat baizik ez da hel-du. Ezer ez, 300 milioi biztanletikgora dituen kontinentearentzat.Europako egoerari begira jar-

tzen bagara, gainera, zahartzenari diren gizarteak aurkituko di-tugu, ernaltze tasa apalarekin.Datozen urteetan, lan egitekoadinean den biztanleria jausikodela aurreikusten da, erretretasistema krisian emanez, adibidebat ematearren.Egoera horrek agerian uzten

du etorkinak, arazo ez, konpon-bide direla. Negu demografikoanbizi den Europaren arnasa berriadira. Kapitalismoan baina, bere-halako etekinak du balio. Etorki-nei harrera egiteko beharrean ez,harrera horrek sortu kostuan jar-tzen da arreta. Kasu honetan ere,errealitatea bestelakoa da. Etor-kinek zergetan gehiago uztendute, Estatutik jasotzen dutenabaino, eta laguntza sozialetatikbizi diren herri kondaira gezurta-tzen. Diru laguntzak jasotzen di-tuzte, familia behartsuenetarikdirelako. Gehiegikeria kasuakbadirela? Noski! Etorkin izangabe ere bada gehiegikeria egile-rik. Arazoa ez da hor, beraz.Nola liteke migrazio behar go-

rriaren inguruan erretorika arra-zista izatea nagusi? Etorkinek ezdute bozkatzen; bai, ordea, etxe-jabe zahar beldurtuek. Alderdiek,botorik bilduko badute, dosi ez-berdinetan, segurtasun ideolo-giak erabili behar dituzte, goragoagerian gelditu den gisan. Mundumailako egoera ekonomikoak,Europako estatuak berregitura-tze politikak egitera behartu di-tuen honetan, etorkinak hoben-dun erosoa dira.Arrazismo epidemiko horren

aitzinean, politika parlamenta-rioak ez du konponbiderik.Gehienez ere, harrera politika in-teresatu bat burutuko dute, etor-kinik formatuenak atxikiz etagaineratekoak kanporatuz.Klase ikuspuntua da aitzina

egiteko bide bakarra. Interes eko-nomikoen ordezkari diren gober-nuen aurrean, etorkinak, gaur-egun Europa mailakoa den lanmerkatuan, borroka lagun gisahartu behar ditugu. Horrela deu-sezta ditzakegu maila guzietakoideologia sekuritario eta arrazis-tak, etorkinei «baina»-rik gabe-ko ongi etorria egiteko. Gisa be-rean, arrazismoaren aurkako bo-rroka funtsezko bilakatzen dalangileen batasuna lortuko bada.Italian, lanean ari naizen ikerketazentroan, zentzu horretan aridira. «Italiarrak lehenik» dioenSalviniren aitzinean, joan zenigandean egin mobilizazioan, bialdarri ziren nagusi: Ongi etorri!eta Langileak lehenik!.

«Urrats sinbolikoetatikharatago joan behar daeuskararen ofizialtasuneraheltzeko. Nahikari politikoabehar da horretarako»

Aitor ServierAitzinako bozeramailea

Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400

karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak

mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria

adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:

[email protected].

%

Hamar egunez pantailarik ikusi gabekoerronka berria zabaldu dute 2019ko

URRUÑA bIazko ekimenaren arrakasta ikusirik, berriz bideratu zutenpantailarik gabeko 10 egunen erronka. Maiatzean, Ipar Euskal Herrikoeta Biarnoko 34 egiturak proposatu zieten 5.000 gazteri erronka ho-rretan sartzea (eskola publikoak, pribatuak, ikastolak). Orain, kolegioeta haurtzaindegiek ere bat egin dute. Ondorioz, 10 egunez pantailakutzi elkartearen sortzea deliberatu dute. Deia zabaldu du 2019komaiatzaren 14tik 23ra, are egitura eta gazte gehiagok parte hartzeko.Heldu den asteartean, Baiona Iparreko Albizia gelan, hitzaldia emanendu ekimenaren sortzaile Jacques Brodeur quebectarrak, 18:30ean.

ELEKETAOrtzi Murua Berra

Maddi Sarasua

Etorkinek ez dutebozkatzen;

bai, ordea, etxejabezahar beldurtuek

6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 12aIritzia

Irudiab Baiona

1.500 langile karrikan, Macronen aurkaSindikatuartekoak deiturik, 1.500 lagun ibili ziren Baionako karriketan asteartean Macronen gobernuaren neu-

rrien salatzeko. LAB eta Solidarioak ez zituzten gomitatu, baina horiek parte hartu, halere. «Paristik erabakita-

ko» mobilizazioa deitoratu zuen LABeko Heren Muruagak. «Langileen arteko batasuna beharrezkoa da; horre-

gatik segitzen dugu. Baina ez da eraginkorra», erran zuen. Laurent Tasca Solidarioak ere bai: «Desfile hauek ez

dute ezertarako balio. Argi da: langile batek ez du lanegun bat ezertarako galduko; zer lortzeko?». AURORE LUCAS

Page 7: Ostirala 2018ko urriaren 12a IX. urtea 370. zenbakia Beritzak, urri … · 2018-10-12 · batean eskualdeko ekonomia eta kultur eragileak mobilizatuz, besteak beste. Azken sorkuntzarekin

BERTSOA

ALTZÜMARTAXilabako ligaxkako

bigarren kanporaketa, Eskukula

eta Otsoaren 7 Umeak taldeen

artean.

bBihar, 19:00etan, herriko gelan.

BAIONANazioarteko Inprobisa-

tzaileen Biraren karietara ondoko

inprobisatzaileak ariko dira kan-

tuz: Araceli Arguello (Argentina),

Amets Arzallus (Euskal Herria),

Tomasita Quiala (Kuba) eta

Jone Uria Albizuri (Euskal Herria).

bBihar, 18:00etan, Arte Erdigunean.

GAMERE-ZIHIGAXilabako

ligaxkako lehen kanporaketa,

Kantiniersak eta Ostatu Batuak

taldeen artean.

bGaur, 20:00etan, ostatuan.

MUSIKA

BAIONA 7. Brahbrah gauaren

karietara: Uraken Survivor,

Madeleine eta Ed Warner.

bGaur, 21:30ean, Magneto

casematean.

BAIONAZuper bestaren karietara,

kontzertuak: Malik Diaw (afro-

folk-blues, Senegal); Boujalal

Band (sortaldeko musika); Nassaï

Band (reggae). Arratsalde osoan,

14:00etarik goiti kultura eta kirol

tailerrak, Kilika konpainiako txo-

txongiloak eta Atherbeako karrika

hezitzaileen ostatua.

bBihar, 17:00etan, Breuer eraikinen

4.ean.

BAIONAAnatolia kontzertua

Eleonore Fourniau kantariarekin.

Ondotik, Morton Feldman eta

Ronnie Lynn Pattersonen piano

emanaldia

bBihar, 21:00etan,

Arte Erdigunean.

BAIONAAli Boulo Santo Cissoko

cora musika tresna jotzailearen

kontzertua.

b Igandean, 17:00etan, hiri erdiko

MVC gizartetxean.

UZTARITZEGaita luze, Uztaritze-ko txixtularien eta Burrunkaren

kontzertua.

bGaur, 20:30ean, Bilguneko

karpapean.

ZURAIDEAnje Duhalderen kon-tzertua.

bBihar, 20:00etarik goiti, herriko

gelan.

KANTUA

BIARRITZGaraziko Matsorriak,

Oldarra eta Veteraner Ur Orphei

Drangar abesbatzak.

bBihar, 17:00etan, San Josepe

elizan.

DONAPALEUAlaiak abesbatza.

15 euro sartzea.

bBihar, 15:00etan, Airetik gelan.

Irudia b Uztaritze

Kabalkada dute bihar uztariztarrekGoizetik hasiko da Izartxo dantza taldearen 50. urtemugaren ospakizuna. 10:00etan, Dianak izanen dira karrike-

tan. Eguerdietan, mutxikoak. Kabalkada karriketan ibiliko da 15:30 irian, eta 16:00etan hasiko da emanaldi nagu-

sia Bilguneko errebotean (sartzea, 12 euro). Ondotik, zintzur bustitzea alaituko dute Txarangak, Txakatukek, Er-

dizkak, Tripanek, gaiteroek. Jateko eta edateko izanen da, eta, 21:00etan, Kiki Bordatxoren dantzaldia . BOB EDME

Zuzenean Zure Esku Lekeition.

Euskal Zine Bilerak eta Euskaltza-

leen topaguneak antolatu Kame-

ratoia lehiaketa izan da emankizu-

naren abiapuntua, eta ondoko

gaia izanen da nagusi:Euskarazko

sormena sustatu film laburren rall-

yen bitartez.

Larunbata

11:05.Aldudeko baleako ate ide-

kitzeak zuzenean.

19:00.Eskubaloia zuzenean Irisa-

rritik.

Igandea

15:00.Errugbia Mauletik.

19:00.Adiemankizuna.

artzain-txakur txapelketa, pilota

partida, kabala feria, jan eta edan...

b Igandean, egun osoan, plazan.

BAIONAAhozko artxibotik ondare

immaterialera: nola heldu?EKEk

eta Etnopoloak antolatu hitzaldia,

Goi Mailako Ikasketen Eskola

Praktikoko Florence Descamps

irakaslearekin. Frantsesez

bOstegunean, 18:00etan,

Euskal Museoan.

BIARRITZMediatekako idazketa

klubak Bea Salaberri idazlea gomi-

tatu du Baionak ez dakibere libu-

ruaren inguruan lan egiteko.

bOstegunean, 18:00etan,

mediatekan.

KANBOArraga abesbatza.

bGaur, 20:30ean, elizan.

ANTZERKIA

BIDARRAI Ildoka taldea: Jendeak.b Igandean, 16:30ean, Arrume gelan.

MUSKILDIAxut, Artedrama eta

Le Petit Theatre de Pain: Zazpi

senideko.

bGaur, 21:00etan, Posonpes gelan.

DANTZA

ARRANGOITZE40. Mutxikoaren

Eguna. Betti Betteluri omenaldia,

Soka K taldearen Topa Keta Bilaka

taldearen Bat Bateanemanaldiak.

Eta, ondotik, Bilakaren herri dan-

tzaldia.

b Igandean, 11:00etarik goiti, plazan.

ZINEMA

BAIONAGure oroitzapenak

filmaren aurkezpena.

bGaur, 20:45ean, Atalante gelan.

Bihar, 20:30ean, Maule-Lextarreko

Maule Baitha zinema gelan.

Igandean, 18:00etan, Kanboko

L’Aiglon zinema gelan.

Astelehenean, 20:00etan,

Urruñako Itsas Mendi zineman.

Asteazkenean, 21:00etan,

Donibane Lohizuneko zineman.

BESTELAKOAK

ALDUDE-BANKA-UREPELEAsteburu osoan, Ibarreko ateak ireki-

tzeko egunak dira. Kintoa Kurri las-

terkaldia iraganen da Banka-Adar-

tza-Banka ibilbidetik. Eta gisa guz-

tietako ekitaldiak: antzerki, dantza,

7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 12a Agenda

Page 8: Ostirala 2018ko urriaren 12a IX. urtea 370. zenbakia Beritzak, urri … · 2018-10-12 · batean eskualdeko ekonomia eta kultur eragileak mobilizatuz, besteak beste. Azken sorkuntzarekin

Joanes Etxebarria Angelu

Biltzen direlarik, 60 pertsona bai-no gehiago izan ohi dira. Bihar,herri kanpaldi bat eginen duteLarhun kaskoan, eta hiru hilabeteoroz egiten duten bezala, AmanKomunak sareko kideak mahaiinguruan bilduko dira igandean.Horien artean izanen da BrunoPeron (1963, Suresnes, Frantzia)baigorriarra.Zergatik sartu zinen Aman Ko-

munak sarean?

Notre-Dames-des-LandesekoBBGan [babestu beharreko gu-nea] elkartu ginen sostengatzeraEuskal Herritik joan ginen per-tsona batzuk. Bakoitza bere alde-tik joan zen, ez genuen elkar eza-gutzen eta manifestazio handi ba-tean ikurrin handi bat ikusigenuen; nire herrikoak ziren, Bai-gorrikoak, baina bistaz bakarrikezagutzen ginen. Han ezagutu ni-tuen, aski harrigarria egin zitzai-gun. Euskal Herriko beste hain-bat talde ezagutu genituen. Hanaipatu genuen interesgarria litza-tekeela gai desberdinetan borro-kan ari diren taldeen artean sarebat osatzea. Horrela sortu zenAman Komunak, eta nik natural-ki segitu nuen. Nolaz BBGan ezagutu zineten

eta ez hemen?

Hori zen gure galdera. Segur askikomunikazio eta ikuspen eska-siagatik. Gasteizko Errekaleorauzo okupatuko jendeak ez ze-kien hemen borroka bat bazelaurre meategien inguruan edoLarhuneko garapen turistikoa zerbide hartzen ari den; hemengojendeak ez zuen auzo hori ezagu-tzen, erraustegiaren kontrakoborrokaren berririk ez zuen...Zergatik? Komunikazio eskasia-gatik segur aski. Gure helburuakolektibo horien elkarren arteanharremanetan ezartzea da. Sare bat dela diozu, baina zer da

elkartzen zaituztena?

Notre-Dame-des-Landesen elkarezagutu izanak berak zerbait dio:hango borroka aireportuaz hara-go doa; garapen kapitalistarenkontrako borroka bat da. Denekbadakigu bere bidean dena leher-tzen duen zapalgailu bat bezaladela. Hori borrokaren oinarria da.Bestalde autogestioaren ideia erebada, gure baitatik antolatzeare-na. Ez ote dugu pertsona gisa bes-te gisako bizi bat antolatzen ahal,bazter batean? Autonomiaren bi-laketa, autogestio geroz eta gehia-go ukaiteko beharra begi bistakoazen BBGan, baina berdin Erreka-leorren, Ziordian... Bestalde hiz-kuntza ere, euskara, lokarria da.

Ni ikasten ari naiz baina lehenta-sunetan da eta indar hori egitendugu. Aman Komunak sortu zenetik zi-

nezko sare bat osatu da?

Bai, hiru hilabetean behingo bil-tzarretan 20 eta 30 kolektibo arte-an elkartzen dira, Euskal Herrikozazpi herrialdeetatik. Ez dugunezgure burua talde politiko —errandezagun— tradizionaletan koka-tzen, badugu alde espontaneo bat,atipikoa, elkarrizketak ez dirausaian bezalakoak, denek partehartzen dute, gauza anitz pasa-tzen dira. Sortu berria da baina zi-nez ontsa aitzinatzen ari gara. Lan ildoak badituzue?

Hasteko kolektiboak biltzen segi-tzea, sarea garatzen segitzea etaborroketan laguntzen segitzea.Aktualitate azkarra izan da azken

12 edo 18 hilabeteetan, Notre-Da-mes-des-Landesetik hasirik, Lar-hun orain... Ez da gure bokazioabaina azkenaldian aktualitatearilotu borrokekin ari izan gara. Bes-talde autogestio teknikak ere par-tekatzen ditugu eta abar...Zuen biltzarrak borrokan diren

guneetan egiten dira.

Borrokan direnak, edo okupa-tuak. Biltzar horiek asteburu oso-koak izaten dira, gehienetan la-runbatez auzolana egiten dugulekuko beharren arabera. Larun-bat gauean besta egin eta igande-an serioski biltzen gara mahai in-guruan, egin nahi duguna aipa-tzeko. Bihar eta etzi Larhunen bilduko

zarete. Zergatik han?

Arrazoi desberdinak badira. Has-teko lehen aldia izanen da Ipar

Euskal Herrian biltzen garela etahemen ez dugu bortxaz guneokupaturik elkartzeko. Guneegoki bat bilatzen genuen eta mo-mentu berean Larhuneko borro-ka hori bazen, Larrun Ez Hunkitaldekoekin eta trenbideetakolangileekin manifestaldi bateanparte hartu genuen. Herri kanpa-mentu bat eginen dugu mendikaskoan eta denen artean proiek-tu horrez gogoetatuko dugu, hiz-lariak izanen dira... eta bihara-munean gure biltzar nagusia egi-nen dugu.

Alde guztietarik erraten zaigu-larik hazkunde sobera badela,klima, krisia ekologikoa... gerozeta hertsiago delarik mundu mai-lan jarrera eta bizi desberdin batkausitzeko bidea... Beharrezkoaote da milioiak ezartzea Larhu-

nen jolas parke bat egiteko? Hon-dartza honetan badira ez dakitzenbat egun bandera gorriarekinkutsadurarengatik... Hazkundeaapaltzea ezinbestekoa da. Ha-markadetan kausitu dugu euskalkostaldea guti gorabehera zain-tzea, ezin da halako proiektu batplantatu kontuan hartu gabe jen-de andana bat horren kontra dela.Larhun denek ikusten dugu txiki-tatik, denek dugu komunean, Az-kaine edo Sarako jendeek bistanda, baina besteek ere.Geroari so zer helburu duzue?

Orain ez dakigu hiru hilabeterenburuan non izanen den ondokobiltzarra, hori asteburuan delibe-ratuko dugu. Bien artean kolekti-bo gehiago mobilizatuko ditugugurekin elkartu daitezen; harri-garria baita Euskal Herrian zen-bat borroka txiki baden. Pentsa-tzen dut berdin dela Frantzian,Espainian edo Europan: kausi-tzen bagenu pentsamendu horiekguztiak aho batez mintzatzea... Ezda oraino hala baina horretan ga-biltza. Aho batez mintzatzeko ildo poli-

tiko bat behar litzateke? Joera

desberdinak biltzen dituzue...

Joera desberdinak badira bainaelkartzen gaituena da alderdi po-litikoetan gure burua ez dugulakokatzen; gu gehiago ekintzangaude, autogestioa garatzen saia-tuz, beste bizitzeko manera batgaratzen saiatuz... Geroz eta jendegehiagok amesten du bizimoldeberriekin eta inportantea da jen-de horiek guztiak elkartzea.Angelun zaude etxeetako igeri-

lekuak konpontzen dituzulako.

Zure lana eta Aman Komunak

artean kontrastea bada.

Ez naiz oraindik sistematik atera,lanean segitzen baitut. Doi bat au-tonomoa naiz ene kontu ari nai-zelako. Saiatzen gara zerbaitetarajoaten, baina nehork ez du erra-ten sistematik arras kanpo gau-denik. Gure artean batzuek ezdute lan egiten hautuz, besteeknahigabe, besten artean deneta-rik bada ofizioetan... Zernahitanlan eginik ere, dena den, kapita-lismoaren errotan sudurra sar-tzen duzu. Nire bizitza moldatzenari naiz, baina ez gara ere sektabat, besteez baztertua [irriak].Igerilekuena begi bistakoa da bai-na turismoari lotuak diren zenbatlan badira hemen? Gauza da de-nek ulertzea gure bizitzeko ma-nera aldatu behar dugula. Norbe-rak bere trantsizio bidea egin be-har du eta Aman Komunak-enizateak laguntzen du ikusteko,ikasteko, ezagutzeko eta parteka-tzeko beste bizimolde batzuk.

«Geroz eta jendegehiagok amesten dubizimolde berriekin»

Bruno Peron b Aman Komunak sareko kidea

Aman Komunak sareak herri kanpaldi bat antolatu du biharko etaetziko, Larhungo kasko gainean. Sarea hiru hilabete oroz biltzen daEuskal Herriko guneren batean, auzolana eta gogoetak uztartzeko.

JOANES ETXEBARRIA

IPAR EUSKAL

HERRIKOHITZA

OSTIRALA, 2018ko urriaren 12a b0.50 €

Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.

Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.

Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).

Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.

Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]