OSASUNA HIESaren KUTSAPENA NOLA EBITATU? · 2013. 2. 6. · H OSASUNA HIESaren KUTSAPENA NOLA...

2
H OSASUNA HIESaren KUTSAPENA NOLA EBITATU? Jabier Agirre ARTUTAKO Inmuno-Eskasiaren Sindro- mea sortzen duen birusa bestelako infek- zioak ez bezala, ez da harreman sozialetan transmititzen. Birusa 56°C-tik gorako tenperaturetan eta lixiba era- biliz suntsitu egiten da. Giza Inmunoeskasiaren Birusa (HIV bezala ezagu- tzen dena), ondorengo bideetatik transmititzen da: Odolaren bidez: transfusio, xiringa edota bestelako tresna zorrotzen bitartez, eta beti ere larruazaleko zauri txikiren batez baliatuz edo injekzioz. Gorputzeko jariakin edo fluidoen bidez: semenaren bidez batez ere, eta oraindik oso argi ez dagoen arren, baita agian malkoen eta listuaren bidez ere. Odol-transfusioak eta xiringak arrisku- faktore dira Ez bostekoa ematerakoan eta ezta besarkada baten bidez ere. Musu bat emateak, edota edalontzia edo zigarroa beste pertsona batekin konpartitzeak ere ez du HIES transmititzen, azken horiek erabat higienearen kon- trakoek diren arren. Igerileku publikoak, komunak edota telefono publi- koak ere ez dira kutsatzeko arriskua duten lekuak.

Transcript of OSASUNA HIESaren KUTSAPENA NOLA EBITATU? · 2013. 2. 6. · H OSASUNA HIESaren KUTSAPENA NOLA...

  • H

    OSASUNA

    HIESarenKUTSAPENA NOLA

    EBITATU?Jabier Agirre

    ARTUTAKO Inmuno-Eskasiaren Sindro-mea sortzen duen birusa bestelako infek-zioak ez bezala, ez da harreman sozialetantransmititzen.

    – Birusa 56°C-tik gorako tenperaturetan eta lixiba era-biliz suntsitu egiten da.

    Giza Inmunoeskasiaren Birusa (HIV bezala ezagu-tzen dena), ondorengo bideetatik transmititzen da:

    • Odolaren bidez: transfusio, xiringa edota bestelakotresna zorrotzen bitartez, eta beti ere larruazalekozauri txikiren batez baliatuz edo injekzioz.

    • Gorputzeko jariakin edo fluidoen bidez: semenarenbidez batez ere, eta oraindik oso argi ez dagoen arren,baita agian malkoen eta listuaren bidez ere.

    Odol-transfusioak etaxiringak arrisku-faktore dira

    – Ez bostekoa ematerakoan eta ezta besarkada batenbidez ere.

    – Musu bat emateak, edota edalontzia edo zigarroabeste pertsona batekin konpartitzeak ere ez du HIEStransmititzen, azken horiek erabat higienearen kon-trakoek diren arren.

    – Igerileku publikoak, komunak edota telefono publi-koak ere ez dira kutsatzeko arriskua duten lekuak.

  • • Preserbatiboa (edo kondoia) da semenaren bidezkokutsapen-arriskua ebitatzeko prebentzio-metodorikeraginkorrena.

    • Ipurdi bidez egiten diren harreman sexualak arris-kutsuagoak dira preserbatiboa erabili ezean; uzkian etaipurdian beti egoten bait dira semenak ekar dezakeenbirusa har dezaketen zauri txikiak.

    • Kontutan har ezazu barrera-sistema honek (kon-doiak, alegia) ez duela koitoaz bestelako sexu-harre-manetan inolako babesik eskaintzen.

    Harreman sexualak alde batera utzita, hona hemenguztiok oso kontutan eduki behar genituzkeen preben-tzio-neurri bezala guztiz eraginkor diren zenbait puntu:

    – Injekzio bat jarri behar dizutenean, xiringaren pre-zintua zure aurrean hautsi dezatela eskatu.

    – Hortzak garbitzeko zepilua (eskuila) eta bizarra moz-teko labana ez beste inorekin konpartitu.

    – Sexu-harreman kasualetan erabili beti preserbatiboa.– Zeuretzat edo zeure senide edo adiskideren batentzat

    laguntzarik behar izanez gero, zure eskueran daukazuHIESaren telefonoa: Donostian (943) 282666,1987ko abenduaren 15ean zabaldu zena, guztiz kon-fidentziala eta nahi adina informazio emango dizuna.

    Birusaren aurkako antigorputzak dituen edozein per-tsonarekin bizi zintezke inolako arriskurik gabe, aipatuditugun neurri sinple horiek hartzen badituzu.

    Harreman sexualetan kondoia erabiltzean HIES-arriskuei ekiditen zaie.

    ARRISKU ALTUKO TALDEAK

    HIESari buruzko Batzorde Nazionalak 350 pertsonainguru identifikatu eta diagnostikatu ditu eritasunak jotabezala, eta horietatik 210 hil dira dagoeneko (%60tikgora).

    • Gure artean arrisku-talde nagusia drogazaleena da,xiringak trukatzen dituztelako eta baita duten promiskui-tateagatik ere (hau beste arrisku-faktore bat izanik).

    • Erasandakoen artean %11 dira emakumezkoak, etahauetatik gehientsuenak drogazaleak. Haurdun geratuzgero, abortu terapeutikoa eska dezakete legez; fetuakutsatzeko posibilitateak oso handiak bait dira (%50,gutxi gorabehera).

    • Homosexualak, eta baita bisexualak ere, beren pro-miskuitatearen arabera daude arriskutan.

    • Azkenaldi honetan egiten diren plasma-analisieiesker, hemofilikoak arrisku-taldeen artetik atera geni-tzake, zorionez. Odol-bankuetan ere derrigorrezkoakdira proba hauek, transfusiotan kutsapen-arriskua ebita-tzeko.

    Dena den, analisi batean HIV birusaren aurkakoantigorputzak dituztela jakin duten pertsona guztiek ezdute eritasuna garatzen. Gaur egun pentsatzen denez,pertsona horietatik %20-25 izango dira 5 urteko epeaneritasuna jasango dutenak: Baina kutsatzeko arriskugehiena ere beraien artean dago, baldin eta sintomarik ezdutela eta, eritasuna beraiekin daramatela jakin gabe

    prebentzio-neurririk hartzen ez ba-dute.

    Gure Herrian 100.000tik gora diraHIESaren birusarekin harremanetanjarri direnak, nahiz eta horietatikgehienak inoiz eritasuna jasango ezduten. Behin harremana eduki ondo-ren, Sindromearen lehen sintomak(eritasuna “egiten” dutenean, 2. fasea)ondoez orokorra, sukarra, pisu-ga-lera, muskuluetako minak, giltza-duretakoak eta gongoil linfatikoen ta-mainaren handitzea izan ohi dira. Hi-rugarren fasean birusak gorputzarendefentsei eraso eta suntsitu ahala, gai-xoa oso sentibera aurkitzen da per-tsona osasuntsuak oso erraz gaindi-tzen dituen eritasunen aurrean. Infek-zio bat (edo gehiago) agertzen dira etakonplikazioengatik hil egingo da.

    DENOK HARTU BEHARREKONEURRI MINIMOAK