OINARRIZKO IRITZI BATZUKsakana-mank.eus/wp-content/uploads/sites/72/2014/07/...baizik ez dakienak?...

12

Transcript of OINARRIZKO IRITZI BATZUKsakana-mank.eus/wp-content/uploads/sites/72/2014/07/...baizik ez dakienak?...

  • 2 • N o l a u z t a r t u S a k a n a k o h i z k e r a k e t a e u s k a r a b a t u a - K o l d o Z u a z o

    SAKANAN EUSKARA ERABILTZEKO ZENBAIT OHAR

    Koldo Zuazo

    Ziordia eta Irurtzun bitarteko eremua sartzen da Sakanako eskualdean. Batasun bat osatzen du bizimodukoarlorik gehienetan eta, edozein hizkuntza egitasmo bideratzeko orduan, eskualde hori nahitaez osotasun horretanikustea komeni da.

    Euskararen egoerari begiratzen badiogu, hala ere, gorabehera handiak ageri dira. Herri batzuk euskaldunakdira: Arbizu eta Ergoiena. Euskara eta erdara aditzen dira beste batzuetan: Urdiainen eta Etxarri Aranatzen. Eus-kara ahul samar dago beste zenbaitetan: Lakuntzan eta Bakaikun. Erdara da nagusi beste askotan: Ziordian,Olaztin, Altsasun, Uharte Arakilen, Irurtzunen...

    Euskararen egiturari begiratzen badiogu ere, aldeak nabari dira herritik herrira. Hiztunen jarduna adituta, ber-takoek erraz eta laster asmatzen dute nor den nongoa: nor arruazuarra, nor lakuntzarra, nor arbizuarra edo noretxarriarra. Dena dela, bi euskalki edo hizkera nagusi bereiz daitezke eremu horretan: Burundakoa eta gaine-rako herrietakoa.

  • 3 • N o l a u z t a r t u S a k a n a k o h i z k e r a k e t a e u s k a r a b a t u a - K o l d o Z u a z o

    1. Hizkuntzaren osagaiak

    Batzuek uste dute euskara batua dela euskaraguztia. Beste batzuek euskalkiak ere ikusten dituzte,eta horiek ere erabili behar direla pentsatzen etaesaten dute. Badira bi osagai horiek ikustendituztenak, baina euskara ona, landu eta babestubeharrekoa, euskara batua dela sinesten dute.Euskalkiak hizkera baldartako dauzkate, eta ezdutela zaintzea eta lantzea merezi iruditzen zaie.

    Gauzak, ordea, ez dira inondik inora horrela.Hasteko, hizkuntzaren barrua hori baino ugariagoaeta aberatsagoa da. Hona hemen zein direnhizkuntzaren osagairik ohikoenak.

    a. Estandarra. Hori da Euskal Herrian euskara batuadeitzen duguna. Hizkera horren barruan bi mailaegon ohi dira: jasoa eta lagunartekoa. Adibidebatzuekin azaltzeko, hizkera jasoan ihesi joan da,hainbat lagun, eguraldi bikaina, berebiziko jaiagisako hitzak eta esapideak sartzen dira.Lagunarteko hizkeran, berriz, ospa ein du, laundexente, primerako egualdia, kriston jaiagisakoak. Ikusten denez, hitz desberdinakerabiltzea (hainbat / dexente) eta hitzak laburtzea(lagun / laun) dira lagunarteko hizkerarenosagaietako batzuk.

    b. Dialektoak. Horiek dira Euskal Herrian eus kal -kiak edo herri hizkerak deitzen ditugunak. Horienbarruan ere bi maila egon ohi dira: jasoa etalagunartekoa. Hizkera jasoan heldu dandomekan, ohetik garaiz jagitzen bagara, ehizerafanko gara erabiliko da. Lagunarteko hizkeran,berriz, ohiko hitz laburtzeak eta beste aldaketabatzuk egiten dira: heldu’an donbekan, ohiatikgaraiz jagitzen baga, ehizia fanko ga. Urdiaingoadibide horiek honela esaten dira euskaraorokorrago batean: datorren igandean, ohetikgaraiz jaikitzen bagara, ehizara joango gara.

    c. Lanbideetako hizkerak. Horien barruan ere bimaila daude: jasoa edo hizkera teknikoak etalagunartekoa edo argotak. Linguistika alorrekohizkera teknikoari dagokio ondorengo esaldia: bikontsonanteen arteko oposizioa neutralizatu eginda. Hizkera arruntean honela esango genuke: bikontsonanteak berdindu egin dira. Lagunartekohizkeran esaten da beste hau: Liteko klasia Filoneukiko dugu. Hizkera arruntean: Literaturakoeskola Filologia Fakultatean edukiko dugu.

    d. Gazte hizkera. Hitz berriak sortzea eta betikoaklaburtzea dira, gehienbat, hizkera honenezaugarriak. Hona adibide bat: udalak sartu dira.Hizkera arruntean beste modu honetara esangogenuke: udaltzainak sartu dira.

    e. Haur hizkera. Umeak jaio ondorengo lehenbizikohilabeteetan erabiltzen da. Hitz laburrak eta errazesaten direnak erabiltzea eta silabak errepikatzeadira hizkera honen ezaugarri nagusiak. Esatebaterako, mama ‘ura’, papa ‘ogia’, pipi ‘txoria’,pupu ‘mina’, txitxi ‘haragia’ gisakoak.

    f. Jolas hizkerak. Euskal Herrian bada horrelako bat:sasieuskara, ahuntz erdara / ahuntz hizkera, zapoerdara / zapo hizkera, buhame lenguajea... hotsegin zaio lekuen arabera. Hona hemen adibidebat: zeper napai dupuzupu? Euskara arruntean:zer nahi duzu?

    Horiexek dira Euskal Herrian ezagutu ditugunhizkera motak eta, ikusten denez, zenbaitek usteduena baino nabarragoa da hizkuntzaren barrua.

    Hizkera horietatik zein den txarra eta zein onaez dago esaterik. Hizkuntza osasuntsu egongo bada,denak erabili, landu eta babestu behar dira. Gauzabakarra da kaltegarria: hizkera horien esparruakzuzen eta garbi ez bereiztea eta batari dagokionlekuan bestea erabiltzea.

    OINARRIZKO IRITZI BATZUK

  • 4 • N o l a u z t a r t u S a k a n a k o h i z k e r a k e t a e u s k a r a b a t u a - K o l d o Z u a z o

    EITBko albistegiei, esate baterako, euskarabatua eta jasoa dagokie. Esparru horretan ez da,beraz, egokia jende dexente eontzan manifanesatea. Arruntegia gertatuko litzateke edozeinenbelarrirako. Egokiagoa da yende asko egon zenmanifestazioan. Sakanako Beleixe Irratian, eraberean, ez da zentzuzkoa yende anitz elgarretaratuzen kale agerraldian esatea. Alde batetik jasoegiaeta, bestetik, sakandarrendako urrunegia litzatekehori. Egokiagoa da jende asko elkartu zen mani -festa zioan.

    Azken batean, entzuleak edo irakurleak zeindiren, lekua eta egoera zein den, eta darabilgunmintzagaia zein den, hizkera bat edo beste aukeratubeharko dugu; ezin dugu edozein hizkera edozeinegoeratan baliatu. Beste era batera esateko, euskarabatua eta euskalkiak, hizkera jasoa etalagunartekoa, gazte hizkera, haur hizkera eta jolashizkerak ez dira inondik inora antagonikoak, ezdira bata bestearen etsai; denak dira hizkuntzarenosagai. Gainera, denak dira onak, eta denakezinbestekoak, hizkuntzak indartsu eta osasuntsubizirik iraun dezan.

    2. Euskara batua eta euskalkiak

    Ez da oraindik urte asko euskara batua egin zela;1964an hasi zuen ibilbidea. Zalaparta handia piztuzen agertu zenean, eta haustura bat gertatu zeneuskal gizartean. Bizkaian sortu ziren istiluriklarrienak; beste arrazoi batzuen artean, hangoeuskalkia zelako euskara batutik gehien aldentzenzena. Eztabaidaren beroak gauzak bere onetikateratzea ekarri zuen; batzuk batuzale sutsu agertuziren eta euskalkizale amorratu besteak. Azkenaldihonetan asko baretu da egoera, eta gero eta gehiagodira euskara batua eta euskalkiak hizkuntzarenzatitako hartzen dituztenak, eta gero eta gehiagodira hizkuntzak sendo iraunarazteko bi zatiakezinbesteko jotzen dituztenak. Bataren etabestearen esparruak ondo zehaztea da, beraz, eginbeharreko hurrengo urratsa.

    2.1. Euskara batuaren lekua

    Alderdi guztietako euskaldunek batak besteari errazeta eroso ulertzea da euskara batuaren helburunagusia. Beraz, euskaldun guztiei begira arigarenean erabili behar genuke euskara batua:Euskal Herri osoko hedabideetan, ikasliburuetan,ikerkuntzan, literatura mota batzuetan eta errepideeta leku publikoetan, esate baterako, museo,monumentu historiko, geltoki, jatetxe, ikastetxe,ospitale, zinema, teatro eta gisa horretakoesparruetan.

    2.2. Euskalkien lekua

    Hizkuntzak toki jakin batean hartu ohi duen itxuraeta egitura berezia erakusten dute euskalkiek.Beraz, toki horietako jardunetan erabiltzeko tresnakdira. Jakina, eremu horietatik kanpo ere erabildaitezke, betiere batak besteari ulertzeko oztopogertatzen ez diren bitartean. Ahozko etalagunarteko jardunak dira, gehienbat, euskalkienesparruak.

    Askotan esan izan da dialektoak hizkuntzahondatzearen eta zabartzearen ondorio direla, bainauste hori ez da zuzena. Egokiagoa da esatea tokijakin bateko hiztunek hizkuntza berenbeharrizanetara moldatzearen ondorioa direla.Beraz, toki horietako jardunetan ─ahozkoetan,gehienbat─ bertako hizkerak erabiltzea dazentzuzkoena.

    Gainera, dialektoek edo herri hizkerekbadauzkate zenbait alderdi on:

    a. Leku baten identitatea, nortasuna adieraztendute. Hiztunarendako bere alderdiko hizkera dagertukoena eta kuttunena. Hizkuntza txikienkasuan gehienbat, hizkuntzak bizirik iraungobadu, ezinbestekoa da hiztunaren etahizkuntzaren arteko lotura hori estua izatea.Azken batean, gehienbat horrexegatik iraun dueuskarak berak bizirik; euskaldunondako geurenortasunaren adierazgarri nagusia izan delako.

  • 5 • N o l a u z t a r t u S a k a n a k o h i z k e r a k e t a e u s k a r a b a t u a - K o l d o Z u a z o

    Beraz, hiztunari bere eskualdeko hizkera txarra,zakarra, baldarra eta baliorik gabea dela esaten etasinetsarazten bazaio, ahuldu egingo da lotura etaez die hizkuntza bere ondorengoei transmitituko.

    b. Transmisioa aipatu da, eta euskara batua egin zengaraian, 1960-75 tartean, neurrigabekoitxaropena jarri zen ikastolan eta telebistan.Euskara bi esparru horietan sartuz gero,“salbatuta” egongo zela sinesten eta esaten zen.Denborak erakutsi du uste horren alderdi ustela:euskarak eskola eta telebista bereganatu ditu,baina ez da inondik inora salbatu. Orainkonturatu gara beste esparru batzuk ereezinbestekoak dituela: etxea eta lagunartekojarduna. Eta jakina, herri euskaldunetan esparruhoriek bertako euskararenak dira; ez euskarabatuarenak.

    c. Azken urteotan egindako bideak beste gertakaribat ere ekarri du agerira: euskaldunok erdaretatikelikatzen garela, eta ez dugula ia ezer sortzeneuskaratik bertatik abiatuta. Ez dugu landu, etaherdoiltzen utzi dugu, hizkuntza sortzekogaitasuna. Euskaraz sena deitu ohi zaio sortzekogaitasunari. Nagiak atera eta gaitasun horibizkortu beharra aipatu da eta, jakina, herrieuskaldunetan bertako hizkerei segida ematea dasena bizkortzeko irtenbiderik errazena, merkeenaeta onuragarriena.

    3. Euskara jasoa eta lagunartekoa

    Euskaldunok ez ditugu ondo bereizten bi hizkeramota horiek. Hauxe izan daiteke horren arrazoia:euskara ─euskalkia, zehatzago esateko─lagunarteko jardunetara mugatu da eta jardunjasoetan erdara baliatu da ia beti. Eliza da euskarajasoa erabili den esparru bakarrenetakoa eta,horrexegatik, hizkera jasoa “apaizen hizkerarekin”berdintzen du jende askok, eta hitz egiteko moduhori ez dute izaten oso gogoko. Garbi dago, ordea,euskara bizimoduko esparru guztietan erabili nahi

  • 6 • N o l a u z t a r t u S a k a n a k o h i z k e r a k e t a e u s k a r a b a t u a - K o l d o Z u a z o

    badugu, hizkera jasoa eta lagunartekoa biak direlaezinbestekoak. Gehienbat, bi esparru diraetorkizunean nahitaez landu beharrekoak: a)lagunarteko batua, eta b) euskalkietako hizkerajasoa. Ikus dezagun polikiago zer den hizkerahorietako bakoitza.

    3.1. Lagunarteko euskara batua

    Euskara batua egiten hasi zenetik hona, jardunjasoetan baizik ez da baliatu: irakaskuntzan,liburuetan eta gisa horretako esparruetan. Aldiz,euskara batua ikasi ondoren lagunarteanerabiltzeko moduak ez gaitu batere kezkatu.Gainera, konponbide faltsu bat eman zaio auziari.ETBn, esate baterako, humore eta lagunartekosaioetan euskalkia baliatzen da; bizkaitarra eta,batez ere, giputza. Eta hauxe da galdera: zer eginbehar du euskalkirik eduki ez eta euskara batuabaizik ez dakienak? Hauxe izan ohi da tankerahorretako hiztunen irtenbiderik ohikoena: erdararajotzea. Hori, jakina, ez da bidea; euskara batuarenbarruan lagunarteko hizkera lantzea eta garatzea daegiazko konponbidea. Hauexek dira horretarakooinarrizko ardatzak:

    a. Hitzak eta esapideak bereiztea. Hizkera jasoanihesi joan, alde egin. Lagunarteko hizkeran ospaegin, hanka egin.

    b. Hitzak laburtzea eta bata bestearekin lotzea.Hizkera jasoan egin zuen. Lagunarteko hizkeraneintzuen / eintzun.

    c. Euskaltzaindiaren arauekin malguago jokatzea.Esate baterako, Euskaltzaindiak /g/ ahoskeraerabiltzeko aholkua eman du eta energia, genero,logika esatea hobetsi du. Sakanan, ordea, hobeohiko [x] ahoskatzen jarraitzea horrelakohitzetan.

  • 7 • N o l a u z t a r t u S a k a n a k o h i z k e r a k e t a e u s k a r a b a t u a - K o l d o Z u a z o

    3.2. Euskalkietako hizkera jasoa

    Euskalkia lagunarteko hizkerarekin berdintzen dugutariko askok. Uste da in tut dela euskalkia etaegin ditut, berriz, batua. Jakina, uste hori ez dazuzena. Biak dira euskalkia: bata lagunartekoahizkera da eta bestea jasoa.

    Oso ezaguna da Sakana guztian arbizuarrenahotan jartzen den esapidea: fan biduu o zee inbiduu? Dudarik gabe, hori lagunarteko hizkera da.Honela izango litzateke hizkera jasoan: fan bihar(edo biher) dugu edo zer egin bihar (edo biher)dugu?

    Euskalkietako hizkera jaso horixe da, esatebaterako, Sakanako Beleixe Irratian erabildaitekeena. Baita ahozko hizkera baliatzen denbeste esparru batzuetan ere: elizan, ikastetxeetakoikasgeletatik kanpoko hartu-emanetan,hitzaldietan...

    4. Euska l t za ind ia ren a rauakbetetzeaz

    Euskaltzaindiak hartu du bere gain euskararenbatasuna bideratzeko ardura eta, horretanaurreratzeko asmoz, hainbat erabaki eta arauplazaratu ditu joan den aspaldian. Arau eta erabakihoriek gehiegizkoak iruditu zaizkio zenbaiti, bainamenderik mende gizarteko esparru gehienetanbaztertuta egon den hizkuntza normalizatu etagainerako hizkuntzen mailan jarri nahi badugu,ezinbestekoa da arauak eta erabakiak hartzea. Bestegauza batzuk izan daitezke eztabaidagai. Esatebaterako hauxe: ea arau eta erabaki horiek alderdiguztietako hiztun guztiek bete behar ote dituztenmodu, egoera eta epe berberetan.

    Galdera hori dela eta, gauza bat eduki behardugu gogoan: Euskaltzaindiaren arau asko euskarabatu jasorako egin direla. Gerta daiteke, beraz,Zuberoa, Bizkaia, Poznango Unibertsitatea,Idahoko ikastola eta Bartzelonako Euskal Etxea

    kontuan hartuta plazaratu diren arau horietakobatzuk eskualde euskaldun jakin baterako erabategokiak ez izatea. Eta gerta daiteke, era berean,unibertsitateko ikerlan baterako zentzuzkoa denaraua, herri euskaldun bateko jaien kartel baterakohain zentzuzkoa ez izatea.

    Adibide batzuekin azalduko dut esan nahidudana. Euskaltzaindiak s, z, ts eta tz zuzenahoskatu beharraz mintzatu da. Erabaki zentzuzkoada hizkuntzaren osotasunari begira, baina, hala ere,mendebalean ez zaio jaramonik egin. Alderdihartan aspaldi berdindu ziren kontsonante horienahoskerak eta z→ s eta ts→ tz egin ziren. Hori delaeta, alderdi hartan ez da Euskaltzaindiaren arauabetetzeko ahaleginik egin. Ez da egonEuskaltzaindiaren aurkako matxinadarik, araujakin hori betetzeko indar edo behar eza baizik.

    Euskaltzaindiak, era berean, [j] ahoskatzea etayan, yo, yoan esatea erabaki du. Hori ere guztiz arauzentzuzkoa da, baina erdiguneko hizkeretan ez zaiojaramonik egin. Alderdi horretan [x] ahoskatu dajoan den aspaldi luzean (jan, jo, joan) eta hiztunakdeseroso agertzen dira [j] esan behar dutenean.Horiek ere ez dute Euskaltzaindiaren aurkakomatxinadarik egin, baina erakunde horrekproposatutako ahoskera arrotza eta artifizialairuditu zaie beren eguneroko jardunerako.

    Azken batean, hauxe da hiztunok argi edukibehar duguna: Euskaltzaindiaren arauakaintzakotzat hartu behar baditugu ere, ez direla lekueta egoera guztietan, berehala eta orpoz orpojarraitu beharrekoak. Argi eduki behar dugu,gainera, hiztunen eguneroko hizkeratik urrutiegigelditzen diren jokabideak jarraituta, hiztunekhizkuntza bertan behera uzteko arriskua dagoela.Eta arrisku hori ez da inondik inora ametsetakoa.Halaxe gertatu zen, esate baterako, XX. mendearenhasieran, akeita, urrutizkina, txadona bezalakohitzekin euskara suspertzen ahalegindu zirenean.

    Gaur egun ere badaukagu arrisku hori.Euskaltzaindiak, esate baterako, hartu-eman etaharreman hitzen artean bigarrena hobetsi du, baina

  • 8 • N o l a u z t a r t u S a k a n a k o h i z k e r a k e t a e u s k a r a b a t u a - K o l d o Z u a z o

    gogoan eduki behar dugu aukera hori euskara batujasorako egin duela. Sakanan hartu-eman esan badabeti, ez da zentzuzkoa Sakanako ikastetxeetan,hedabideetan eta kaleko iragarki eta oharretan betiesan dena guztiz baztertzea eta sekula esan ez denaegun batetik bestera erabat nagusitzea.

    5. Beste aukera bat: Tokiko batua

    Euskaltzaindiaren arauak hizkera jasorako etanonahiko hiztunendako direla esan da eta, garbidago, Nafarroako Gobernuaren izkribu bat etaArbizuko udaletxearen beste bat ez direla nahitaezeuskara berberean zertan egon. Garbi dagoNafarroako Unibertsitateko irakasleek eureneskoletan darabilten hizkera eta Etxarri Aranazkohaur hezkuntzako irakasleek darabiltena ez dutelaerabat berberak zertan izan. Garbi dago EuskalHerri osoan eta Euskal Herritik kanpo zabaltzenden Berria egunkariko hizkerak eta SakanakoGuaixe aldizkarikoak ez dutela arras berdinak izanbehar. Joan den aspaldian, euskara batua aurreraateratzeko grinan, modu berean jokatu da leku etaesparru guztietan, baina garbi dago, leku etaesparru horien arabera, hizkera bat beste bat bainoegokiagoa izan daitekeela.

    Argi izan behar dugu ezin dela berdin jokatuherri erdaldun batean (Tutera) edo herri euskaldunbatean (Arbizu). Ezin da berdin jokatu euskalki bategiten den lekuan (Bizkaiko Arratia) eta desberdinaegiten den beste batean (Nafarroako Sakana). Ezinda berdin jokatu esparru jaso batean (NafarroakoGobernua) edo lagunarteko esparru batean(gaztetxea edo jubilatuen etxea). Leku eta esparruhorietako batzuetan bertako euskalkia erabiliahalko da zenbaitetan eta, euskara batuaerabiltzekotan ere, bertako hiztunen ohitura etajokabideetara moldatzen ahalegindu behar genuke.

    Azken batean, beraz, euskara batua hiztunenbeharrizanetara egokitzea komeni da, hiztunguztiek euskara batua onartu eta bereganatu

    dezaten eta berek ere gero lasai eta eroso erabildezaten. Herri eta eskualde euskaldunetakoadministrazio zerbitzuetan, ikastetxeetan,euskaltegietan, hedabideetan, elizetan etagainerako esparru eta zeregin guztietan euskarabatu gertuagoko bat erabiltzen ahalegindu behargenuke.

    Egia esan, hori ez da guztiz gauza berria:Lapurdin eta Nafarroa Beherean aspalditik ari dirahorretan. Hango ikastola, gau-eskola eta irratietanbertako hizkeretara egokitu dute euskara batua.“Iparraldeko batua” deitu ohi da eta oso emaitza onaekarri du: hiztunek erabat onartu dute eta ereduhorixe baliatzen dute haietako askok. Bestehizkuntza batzuetan ere, jakina, ohikoak dirahorrelako gertakariak. Espainiako telebistetakoalbistegietan erabiltzen den gaztelania eta, esatebaterako, Mexikoko telebistetan erabiltzen dena ezdira inondik inora gauza bera.

    Euskal Herrira itzuliz, “tokiko batu” horiekherri erdaldunetan ere lagungarri gerta daitezkeelairuditzen zait. Sakanako ikastetxe eta euskaltegietaninguruko hizkera bizia aintzakotzat hartzen bada,ikasitako hizkera hori errazago eta erosoago erabiliahalko da kalean, eta lasterrago eta merkeagolortuko da “euskaldun berri” izatetik erabatekoeuskaldun izatera heltzea.

  • 9 • N o l a u z t a r t u S a k a n a k o h i z k e r a k e t a e u s k a r a b a t u a - K o l d o Z u a z o

    6. Sakanako batua

    Sakanan euskara batua erabiltzeko orduan kontuaneduki daitezkeen zenbait gertakari aipatuko ditutjarraian. Hizkuntzaren ohiko atalak bereiziko ditut:fonologia, morfologia, sintaxia eta lexikoa.

    6.1. Fonologia

    Arlo honetan ez dago euskalkien araberakohainbesteko alderik; oso zabala da euskaldunguztien arteko batasuna. Hauxe da Sakanan bereziegiten dena.

    (1) Azentua eta intonazioa dira euskaldunok gehienzatitzen gaituena. Ondo legoke, beraz, batzuk etabesteak bateratzeko arauak ezarriko balira, bainaeremu euskaldunetako jardunetan bertako azentueta intonazio ohiturei jarraitzea da zentzuzkoa:Sakanan Sakanakoa.

    (2) e bokala a, e eta o bokalekin biltzen denean, e→i egiten da Sakana osoan: semea→ semia / semie.Era berean, o bokala a, e eta o bokalekin biltzendenean, o→ u egiten da: beroa→ berua / berue.Idatzian e eta o bere horretan gordetzea dabatasunerako bidea, baina bestela joka daitekeahozkoan. Gainera, bi bilakaera horiek Euskal Herrigehienean gertatzen dira eta ez dira batzuek besteeiulertzeko oztopoa.

    Sakanako erdigunean, bestalde, i bokala a, e etao bokalekin biltzen denean, -y- hotsa sartzen dabien tartean: mendia→mendiya / mendiye. Horrekere ez dauka lekurik idatzian, baina bestela jokadaiteke ahozkoan. Gertakari hori ere EuskalHerriko eremu zabalean gauzatzen da eta ez dakareuskaldunen arteko hartu-emana zailtzeko etaeteteko arriskurik.

    (3) Euskal Herriko ekialde osoan bezala, Sakananere maiz egiten dira goranzko diptongoak: etxea→/e.txjá/, basoa → /ba.swá/. Ahozko jarduneanohitura hori onartzea litzateke zentzuzkoena.

    (4) [x] ahoskatzen da Sakana osoan: jakin; ez yakin.Hori ere ontzat eman liteke eskualde barrukojardunean. Ahoskera horrek oso eremu zabaladauka Euskal Herrian eta sekula ere ez da izaneuskaldunen arteko hartu-emana eragoztekoarrazoia.

    (5) i bokalaren ondoren, l, n eta t kontsonanteakgehienbat, “busti” egiten dira Euskal Herrikoalderdi batzuetan, eta ll, ñ eta tt ahoskatzen dira:mutila→mutilla, mina→miña, ditugu→ dittugu.Idazterakoan bustidura horiek ez adieraztea erabakida, baina ahozkoan hiztunen esku utzi da bateraedo bestera jokatzeko aukera, hizkeren arabera.Sakanan bi aukerak daude: Burundan ez dirabustitzen, eta Sakanako gainerako hizkeretanindartsua da bustitzeko joera. Sakana barruan ere,beraz, hizkeren araberako aukera horiek aintzathartzea da bidea.

    (6) Hitzak biltzen direnean, l, n eta r kontsonanteenondoren z esaten da Sakanan; ez Euskal Herrigehieneko tz: egin zuen edo han zegoen; ezegintzuen, hantzegoen. Egoera zaharrari eutsi zaioSakanan eta, orain arteko jarrera horren aurrean,begirunez jokatzea da zentzuzkoena; ez eskolarenbidez tz ahoskera nahitaez sarraraztea.

    (7) ez partikula z- batekin hasten diren adizkiekinbiltzen denean, tz ahoskatzen da Euskal Herrigehienean: ez zekien → etzekien. Ez, ordea,Sakanan; ezakien esaten da eskualde honetan.Gordetzaile agertzen zaigu berriro ere Sakana etalehen esandakoa errepikatuko dut: ez dela komeni,eskolaren bidez, tz ahoskera kosta ahala kostasarraraztea.

    6.2. Izenaren morfologia

    Arlo honetan gorabehera gehiago daude euskalkienarabera. Ugaritasun horren aurrean, zenbait aldizerabaki zehatzak hartu dira batasunari begira:aukera batzuk onartu eta gainerakoak baztertu dira.Beste batzuetan, ordea, aukera bat baino gehiago

  • 10 • N o l a u z t a r t u S a k a n a k o h i z k e r a k e t a e u s k a r a b a t u a - K o l d o Z u a z o

    onartu da, eta beste zenbaitetan ez da ezer esan.Gauza da hiztunik gehienok ez garela erabakihorietaz zuzen jabetu eta, geure ezjakintasun horidela eta, okerreko jokabideak hartu ohi dituguaskotan. Sakanari dagokionez, hauxe da hemengobatuan erabil daitekeena:

    (1) Destinatibo kasuan -endako esaten da Sakanaosoan; ez -entzat edo -entzako: Aitziberrendako,esate baterako. Euskara batuan onartuta dagoaukera hori eta bidezkoa da, beraz, Sakananerabiltzea.

    (2) Prolatiboan, era berean, -tako erabiltzen daSakana osoan; ez -tzat: Aitziber laguntako daukagu.Hori ere onartuta dago euskara batuan eta Sakananbertakoari eustea da zentzuzkoa.

    (3) Izen bizidunen NON kasuan -en baitan esaten daSakanan; ez -engan: Aitziberren baitan konfiantzadaukagu. Aukera hori ere ontzat eman da euskarabatuan eta ez dago, beraz, Sakanan erabiltzekodebekurik.

    (4) Adberbioak NOR kasu singularrean erabiltzendira, gehienbat, Sakanan; ez mugagabean,mendebaleko eta erdialdeko euskalkietan bezala:Aitziber geldi-geldia dabil (ez geldi-geldi). Horretazez dago ezer erabakita eta leku bakoitzean bertakoaerabil daiteke; Sakanakoa, beraz, Sakanakoek.

    (5) Aditz jakin batzuekin doazen aditz izenakZERTAN edo ZERTARA kasuetan jarri ohi dira hizkerenarabera. Sakanan, esate baterako, jatera eman esanohi da; ez jaten eman. Horretaz ere ez da ezererabaki eta bakoitzak bere hizkerako ohiturari jarraidiezaioke; Sakanakoari, jakina, Sakanakoek.

    (6) Gradu hurbileko artikuluak gorde dira Sakanan:gure lagunondako. Euskara batuan ez diradebekatu eta eskolak eta gainerako eragileek ere ezdauzkate zertan baztertu.

    (7) nerau eta neroni sailetako izenordainakerabiltzen dira Sakanan; lehenbizikoak Burundan,eta besteak gainerako hizkeretan. Auzi horrengainean ez da euskara baturako erabakirik hartu.

    Biak erabil daitezke, beraz, Sakanako jardunean.

    (8) baten bat eta bakarren bat sailetakoizenordainak erabiltzen dira Sakanan. Horiek ere ezdira baztertu euskara batuan eta eskubide osozerabil daitezke Sakanako jardunean.

    (9) Erdaraz -ón eta -ión bukaerak dauzkaten hitzakeuskara batuan -oi (limoi) eta -ioi (kamioi) egiteaerabaki da. Erabaki hori inondik inora gaitzetsigabe, Sakanan eta ia Nafarroa osoan aspalditikdagoen ohitura ere kontuan eduki behar genukezenbait esparrutan: -ona (limona) eta -iona(kamiona) egin ohi da Nafarroako jardunean.

    6.3. Aditzaren morfologia

    Gorabehera handiak daude euskal aditzean etaezinbestekoa gertatu da erabaki zehatzak hartzeaeuskararen batasun bidean. Arlo honetan ere, denadela, hiztunen aukeran utzi dira zenbait gauza.Hona hemen Sakanako batuan erabil daitekeena:

    (1) Geroaldiko -go morfema asko zabaldu daSakanan joan den aspaldian: egingo. Bertakojatorrizkoa, ordea, -en izan da (eginen) eta bizirikdago oraindik alderdi batzuetako jardunean. Biekinbegirunez jokatzea izan liteke konponbidea.

    (2) Partizipioan -ta eta -rik morfemak erabiltzendira eta biei egin dakieke lekua bertako batuan:jarrita / jarririk. Honetaz ere, hain zuzen, ez daerabakirik hartu euskara batuan; biak utzi dirahiztunen aukeran.

    (3) eduki aditza nagusitu eta edun baztertu daSakana osoan: diru asko dauka (ez diru asko du).Halaxe gertatu da Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan,euskara gehien egiten den alderdian. Euskara batuorokorrean ondo dago edun baliatzea, bainaSakanako batuan eduki-ren nagusitasunaaintzakotzat hartzea dirudi zentzuzkoena.

    (4) Sakanan barrena ari izan orokorraz gainera, ibilieta egon ere maiz erabiltzen dira: gitarra jotzen

  • 11 • N o l a u z t a r t u S a k a n a k o h i z k e r a k e t a e u s k a r a b a t u a - K o l d o Z u a z o

    ikasten dabil; Iruñean dago ikasten. Gainera, ekarri-ren adizkiak ere erabiltzen dira eguraldigertakariekin: kazkabarra dakar ‘kazkabarra ari du’.Aukera horiei guztioi egin dakieke lekua bertakobatuan.

    6.4. Sintaxia

    Arlo honetan ez da erabakirik hartu euskarabaturako; dena onartu da, baldin eta, jakina,“euskara” bada. Hau da, erdararen eraginezazkenaldian sartzen ari diren egiturak, noa etxeraedo dago Aitziber? gisakoak dira mugatubeharrekoak. Dena dela, arlo horretan ez dagoeuskalkien araberako gauza berezi askorik. Sakananbi egitura nabarmendu daitezke:

    (1) Kausazko ‘nolabait + aditza + -en’: nolabaitandregaia Iruñekoa daukan, bertan erosi dute etxea.

    (2) Baldintzako -t(z)eaz: ez joateaz, hots egingodizut ‘ez banoa, hots egingo dizut’.

    6.5. Lexikoa eta esapideak

    Sail honetan ere erabaki bakarra hartu da euskarabatuari begira: Euskal Herrian erabiltzen direnerdara bien eragin indartsuari muga jartzea, etaEuskal Herri osokoak diren euskarazko hitzakbabestea eta ez baztertzea. Bestela, euskarazko hitzeta esapide guztiak onartzen dira. Zehatzagoesateko, hauxe da lexikoaren gaineanEuskaltzaindiak aipatu duena (Euskera 1968: 212):

    Euskaltzaindiak ezin arbuia dezake euskalhitzik, ez hangorik ez hemengorik, ezzaharrik ez berriagorik. Nahiago ditu bizi-bizirik dirautenak zaharkituak baino;gehiago erabiltzen direnak eta zabalagohedatuak daudenak. Aberastasunari begiradago beti, garbitasunari baino areago.

    Jakina, Sakanako momoxarroak ‘inauteriak’ etakunkuna ‘apoa’, bertan edo han inguruan baizikerabiltzen ez direnez, ez dira egokiak euskara batuorokorrerako. Ezta Burundako zinzirrinak‘belarritakoak’ eta mutxikan ‘jolasean’ ere. Baina,dudarik gabe, hitz horiek guztiok daukate lekuaSakanako batuan.

  • 12 • N o l a u z t a r t u S a k a n a k o h i z k e r a k e t a e u s k a r a b a t u a - K o l d o Z u a z o

    Oharra

    Txosten honetan agertu diren iritziak beste zenbait lagunekinizan ditut eztabaidagai. Jose Mari Arakamari, Irantzu Epelderi,Mikel Galartzari, Elbira Lizeagari eta Txipi Ormaetxeari erakutsinahi diet neure esker ona, egin dizkidaten ohar guztiengatik etaeman didaten laguntza eskuzabalagatik.

    Koldo ZuazoEuskal Herrian, 2009ko azaroan

    argazkiak: Iaio Arratibel