Oietoia ea ai dio Soo to Soo poaai · marrazki bat egiten dute lurrean, etxeen atarietan. Modu...

8
Ongietorria eman nahi diogu «School to School» programari Erdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (8-10 urte) Programak School to School Diapositibak 1. eta 2. diapositibak INDIA EZAGUTUZ Seguraski, hainbat gauza entzun duzu Indiari buruz, baina zer dakizu herri honi buruz? Kontatu ahal izango zenituzke Indiari buruzko hiru gauza? Ba al dakizu non dagoen? Munduko mapa honetan India Asian dagoela ikus dezakezu, beste kontinente desberdin batean, gurea Europa da. India munduko herri- rik handienetako bat da, Espainia baino sei aldiz handiagoa da. India autoz zeharkatzeko aste oso bat baino gehiago beharko genuke gel- ditu gabe. Hain handia izanda, Indiak hainbat herri ditu bere inguruan. Iparraldean Txina, Nepal, Pakistan eta Butan daude. Ekialdean: Bangladesh eta Myanmar daude. Hegoaldean: Arabiako Itsasoa eta Indiako Ozeanoa daude, azkenengo hau munduko hirugarren ozeanorik handiena da. Biztanle gehien daukan munduko bigarren herria India da. Mila milioi pertsona baino gehiago daude, Espainian berrogei milioi baino ez daude. India baino biztanle gehiago duen herri bakarra Txina da. Indiak baino ehun milioi gehiago ditu. Indian 22 hizkuntza desberdin daude, eskualdeen arabera bata edo bestea hitz egiten da. Hizkuntzarik garrantzitsuenak hindia, Indiako hizkuntza ofiziala, eta ingelesa dira. Bigarren hau negozioetan eta po- litikan erabiltzen den hizkuntza da. India Ingalaterraren kolonia izan zen 200 urtetan zehar, 1947ra arte, eta horrexegatik erabiltzen da horrenbeste ingelesa. Indian erlijio desberdin asko ere badaude. Kristauak, juduak, musulmanak,... daude, baina batez ere hinduistak daude. Jende gehiena hinduista da eta hinduismoa gobernuarentzat ere garrantzitsua da. Kristautasuna ez bezala, hinduismoa politeista da, hots, jainko asko gurtzen ditu, ez bakar bat. Indiako mapa honetan New Delhi, Indiako hiriburua eta beste hainbat hiri garrantzitsu ikus daitezke. Indian Espainako autonomia-erkidegoak bezalakoak diren 28 estatu daude. Vicente Ferrer Fundazioak dituen eskolak Andhra Pradesh estatuan daude. Estatu hau hegoalderantz, ozeanoaren ondoan dago. Fundazioak pertsona kaltetuenentzako proiektu desberdinak garatzen ditu han. Aurrera jarraitu baino lehen, Indian agurtzen den moduan agurtuko dugu: horretarako, otoitz egingo bagenu bezala elkartuko ditugu eskuak eta “Namasté” (« zuregan dagoen Jainkoaren distirari agurtzen diot») esan behar dugu. India ezagutuz Diapositiba 1 Diapositiba 2 India ezagutuz

Transcript of Oietoia ea ai dio Soo to Soo poaai · marrazki bat egiten dute lurrean, etxeen atarietan. Modu...

Page 1: Oietoia ea ai dio Soo to Soo poaai · marrazki bat egiten dute lurrean, etxeen atarietan. Modu honetan ongietorria eman nahi zaie bisitariei, Modu honetan ongietorria eman nahi zaie

Ongietorria eman nahi diogu

«School to School» programariErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (8-10 urte)

Programak School to School

Diapositibak1. eta 2. diapositibak INDIA EZAGUTUZ

Seguraski, hainbat gauza entzun duzu Indiari buruz, baina zer dakizu herri honi buruz? Kontatu ahal izango zenituzke Indiari buruzko hiru gauza? Ba al dakizu non dagoen?

Munduko mapa honetan India Asian dagoela ikus dezakezu, beste kontinente desberdin batean, gurea Europa da. India munduko herri-rik handienetako bat da, Espainia baino sei aldiz handiagoa da. India autoz zeharkatzeko aste oso bat baino gehiago beharko genuke gel-ditu gabe.

Hain handia izanda, Indiak hainbat herri ditu bere inguruan. Iparraldean Txina, Nepal, Pakistan eta Butan daude. Ekialdean: Bangladesh eta Myanmar daude. Hegoaldean: Arabiako Itsasoa eta Indiako Ozeanoa daude, azkenengo hau munduko hirugarren ozeanorik handiena da.

Biztanle gehien daukan munduko bigarren herria India da. Mila milioi pertsona baino gehiago daude, Espainian berrogei milioi baino ez daude. India baino biztanle gehiago duen herri bakarra Txina da. Indiak baino ehun milioi gehiago ditu.

Indian 22 hizkuntza desberdin daude, eskualdeen arabera bata edo bestea hitz egiten da. Hizkuntzarik garrantzitsuenak hindia, Indiako hizkuntza ofiziala, eta ingelesa dira. Bigarren hau negozioetan eta po-litikan erabiltzen den hizkuntza da. India Ingalaterraren kolonia izan zen 200 urtetan zehar, 1947ra arte, eta horrexegatik erabiltzen da horrenbeste ingelesa.

Indian erlijio desberdin asko ere badaude. Kristauak, juduak, musulmanak,... daude, baina batez ere hinduistak daude. Jende gehiena hinduista da eta hinduismoa gobernuarentzat ere garrantzitsua da. Kristautasuna ez bezala, hinduismoa politeista da, hots, jainko asko gurtzen ditu, ez bakar bat.

Indiako mapa honetan New Delhi, Indiako hiriburua eta beste hainbat hiri garrantzitsu ikus daitezke. Indian Espainako autonomia-erkidegoak bezalakoak diren 28 estatu daude. Vicente Ferrer Fundazioak dituen eskolak Andhra Pradesh estatuan daude. Estatu hau hegoalderantz, ozeanoaren ondoan dago. Fundazioak pertsona kaltetuenentzako proiektu desberdinak garatzen ditu han.

Aurrera jarraitu baino lehen, Indian agurtzen den moduan agurtuko dugu: horretarako, otoitz egingo bagenu bezala elkartuko ditugu eskuak eta “Namasté” (« zuregan dagoen Jainkoaren distirari agurtzen diot») esan behar dugu.

India ezagutuz

Diapositiba 1

Diapositiba 2

India ezagutuz

Page 2: Oietoia ea ai dio Soo to Soo poaai · marrazki bat egiten dute lurrean, etxeen atarietan. Modu honetan ongietorria eman nahi zaie bisitariei, Modu honetan ongietorria eman nahi zaie

Ongietorria eman nahi diogu

«School to School» programariErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (8-10 urte)

Programak School to School

Diapositibak3. eta 4. diapositibak GUNE LANDATARRA ETA GUNE HIRITARRA

Indiako pertsona gehienak zelaian bizi dira, baserri-zonaldeetan. Gune horietako bizimodua eta gurea oso desberdinak dira: herrixke-tako txabolek askotan ez daukate ez elektrizitaterik ezta edateko urik ere.

Andhra Pradesh-eko baserri-zonaldeetako familia behartsuenen etxeek bizitza duina eraman ahal izateko baldintza nahikorik ere ez dute. Pertsona hauek lanik gabe edo lehortearen ondorioz uztarik gabe geratzen direnean, batzuetan hirietara emigratu behar izaten dute. Hala ere, hirietan topatzen duten bizi-modua txarragoa izaten da sarritan aurrekoa baino.

Nahiz eta jende gehiena landatarra den, hiriak oso gainpopulatuta daude, pertsona asko-asko dago. Poluzioa ere oso handia da.

Auzo modernoak, ere badaude. Han etxe orratzak eta eraikin handiak topa daitezke, hala nola auto handiak eta luxu handiko jatetxeak eta hotelak. Baina handik gertu kontrako egoera aurkitu dezakegu: oso gune txiroak, txabola-auzoak, asfaltatu gabeko kalezulo estuak… Hauetan, biztanleek ez dute argia edo txorrotako ura bezalako oina-rrizko zerbitzuetarako sarbiderik.

Diapositiba 4

Nekazal eta hiri aldeak

Nekazal eta hiri aldeak

Diapositiba 3

Diapositiba 5

Nekazal eta hiri aldeak

Page 3: Oietoia ea ai dio Soo to Soo poaai · marrazki bat egiten dute lurrean, etxeen atarietan. Modu honetan ongietorria eman nahi zaie bisitariei, Modu honetan ongietorria eman nahi zaie

Ongietorria eman nahi diogu

«School to School» programariErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (8-10 urte)

Programak School to School

Diapositibak6. diapositiba ENDAK

Irudi honetan Indiako enden antolamendua azaltzen duen piramide bat ikus dezakegu. Ba al dakizu zer diren endak? Entzun al izan duzu hitz hori lehenago inoiz?

Indiako gizartea enda desberdinetan antolaturik dago: jaioberriak beraien familiak dauden enda berbera-ren barruan sartuta daude eta ezin dira inoiz aldatu. Nahiz eta enda desberdinetako pertsonek elkarrekin lan egin eta elkarri lagundu, sozialki ez dira ia inoiz haien artean nahasten. Enda bakoitzak bere arauak ditu eta jainko desberdinak gurtzen ditu. Enda bakoitzak misio desberdin bat bete behar duela gizartean ere uste dute.

Testu sakratuen arabera, piramidearen goikaldean brahamanes-ak daude. Apaizak dira eta gizartearen talde intelektuala irudikatzen dute. Gero chátriyas-ak daude, gerlariak, nobleak eta agintariak dira. Talde honen betebeharra beste guztiak defendatzea eta babestea da. Hirugarren lekuan vaishyas-ak daude, merkatariak. Ondasuna sortzeaz arduratzen dira. Beste guztien azpian shudras-ak daude, artisauak eta langileak dira eta lan fisiko guztiak egiten dituzte. Errealitatean, banaketa honen ondorioz, piramidearen maila bakoitzean hainbat azpitalde daude.

Enda-sistema erlijio hinduistatik dator. Kristauak, musulmanak edo beste erlijioetako pertsonak sistema-tik kanpo geratzen dira eta OC («other castes / beste kastak») taldearen barruan daude. Erlijioz aldatzen diren pertsonak ere badaude, hinduismotik kristautasunera adibidez. Pertsona batek hinduista izateari uzten badio, bere endatik kanpo ere geratzen da. Hala ere, komunitateak (inguru hurbileko jendeak) pertsona hau eta bere arbasoak zein endatan zeuden ez du inoiz ahaztuko eta enda horretako pertsonak bezala tratatzen jarraituko du.

Piramidearen behekaldean dauden endak gutxietsienak dira eta guzti hauen azpian, piramidetik kanpo, dálits-ak (lehen «ukiezinak» izenekoak) eta talde tribalak daude. Betidanik, dálits-ak ezpurutzat hartzen diren lanak egiteaz arduratu izan dira: bainugelak garbitzea, zaborra jasotzea, edo hiltzen diren pertso-nak erretzeko erabiltzen diren errausketa-labeak mantentzea. Talde tribalak basoaren ustiaketatik bizi izan ohi dira baina soinekoak eta apaingarriak saltzen eta eskuak irakurtzen ere aritu izan dira. Enda baztertuenek beste pertsona batzuentzat lan egin izan dute beti.

Diapositiba 6

Endak

Page 4: Oietoia ea ai dio Soo to Soo poaai · marrazki bat egiten dute lurrean, etxeen atarietan. Modu honetan ongietorria eman nahi zaie bisitariei, Modu honetan ongietorria eman nahi zaie

Ongietorria eman nahi diogu

«School to School» programariErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (8-10 urte)

Programak School to School

Diapositibak7. eta 8. diapositibak NEKAZARITZA

Indiako jarduera nagusia nekazaritza da eta Andhra Pradesh-en ere bai. Indian gehien lantzen diren produktuak arroza eta garia dira. Baina Andhra Pradesh-en familia gehienek kakahuetea lantzen dute, euririk eza eta zona honetan egiten duen beroa ongi jasaten dituen fruitua baita. Arazoa, kakahueteak merkatuan oso prezio baxua duela da eta askotan familiek ez dute diru nahikorik irabaz-ten. Hau gertatzen denean, aitak eta batzuetan guraso biek hirira emigratu behar izaten dute lanaren bila. Seme-alabak herrian gerat-zen dira gainerako familiarekin.

Bai Espainian, bai Indian traktoreak edo golde mekanikoak bezalako makinak egon badaude soruko lanik gogorrenak egiteko. Baina Fundazioak laguntzen dituen nekazarientzat garestiegiak izaten dira. Hori dela eta beraien eskuen indarra eta animalien laguntza baino ez dute erabiltzen lurra lantzeko.

Familiek animaliak izan ohi dituzte. Idiak erabiltzen dira garraiobide bezala edo nekazaritza-lanetarako. Bufaloei, ahuntzei, behiei edo ardiei esker esnea lortzen dute bai etxeko kontsumorako, bai saltzeko eta diru pixka bat lortzeko. Idien, behien eta bafen gorotzak lurra ongarritzeko erabiltzen dira.

Andhra Pradesh-en oso lehorte handia dago. Hori dela arrazoia, Fundazioak, 8. diapositiban ikusten duzun moduan, basoberritze-proiektuetan lan egiten du. Zuhaitzak landatzea zonaldearen desertifika-zioa geldiarazteko era bat da.

Nekazaritza

Diapositiba 7

Diapositiba 8

Nekazaritza

Page 5: Oietoia ea ai dio Soo to Soo poaai · marrazki bat egiten dute lurrean, etxeen atarietan. Modu honetan ongietorria eman nahi zaie bisitariei, Modu honetan ongietorria eman nahi zaie

Ongietorria eman nahi diogu

«School to School» programariErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (8-10 urte)

Programak School to School

Diapositibak9. eta 10. diapositibak JANZKERAK

Indiak, daukan tamaina handiagatik eta bere kokapen geografikoa-gatik klima desberdin batzuk ditu. Andhra Pradesh-eko klima tropika-la edo erdiidorra da zonaldearen arabera. Honek urte osoan zehar beroa egiten duela esan nahi du. Horregatik, argazkian ikusten den bezala, arropa fresko eta arinak erabiltzen dira. Familia-argazki hone-tan pertsona guztiak oinutsik daudeela ikus dezakezu. Ohitura da: etxeetara edo tenpluetara sartzerakoan sandaliak eranzten dituzte. Horrela, zolen zikinkeria ez da barrura sartzen.

Adin guztietako emakumeek sari deitutako oso soineko politak era-biltzen dituzte. Gorputzean azpiko arroparen gainetik biltzen den oi-hal oso luzea da, bost bat metrotakoa.

Normalean hegoaldeko gizonek lungui izeneko jantzi bat erabiltzen dute. Gerriaren azpian biltzen den oihala da. Belaunaren gainetik altxatzen denez oso erosoa da ibiltzeko. Nekazariek askotan erabiltzen dute jantzi erosoa delako menditik ibiltzeko.

Neskek punjabe-ak, galtza zabal eta eroso batzuk erabiltzen dituzte eta gainetik gerria eta praken zati bat estaltzen duen atorra luze bat.

Emakumeek belaritakoak eta bitxiak eraman ohi dituzte burua apaintzeko eta askok bindi deitutako puntu gorri bat ere bai kopetan. . Ezkonduta zeudela adierateko erabiltzen ziren lehen, baina gaur egun apaingarri moduan baino ez da erabiltzen. Neska gazte batzuek kolore desberdinetako bindiak hasi dira erabiltzen.

Janzteko moduak

Diapositiba 9

Diapositiba 10

Janzteko moduak

Page 6: Oietoia ea ai dio Soo to Soo poaai · marrazki bat egiten dute lurrean, etxeen atarietan. Modu honetan ongietorria eman nahi zaie bisitariei, Modu honetan ongietorria eman nahi zaie

Ongietorria eman nahi diogu

«School to School» programariErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (8-10 urte)

Programak School to School

Diapositibak11. eta 12. diapositibak ETXEA

Andhra Pradesh-eko nekazarien etxe tipikoa lasto-txabola bada ere, argazkian agertzen denaren moduko etxetxoak ere badaude. Hauek zonaldeko familia batzuentzat Vicente Ferrer Fundazioak eraikitako etxeak dira.

Etxeek bi gela eduki ohi dituzte: lo egiteko eta bizitza egiteko lehenen-goa eta janaria prestatzeko bestea. Bigarren hau normalean emaku-meek baino ez dute erabiltzen.

Dena dela, emakumeek etxeetatik kanpo prestatu ohi dute janaria, kerik eta janariaren usainik ez botatzeko etxe barruan, Kea oso txarra da osasunerako eta arnas gaixotasunak eragiten ditu.

Etxeetako apirikuan denbora luzea eman ohi da: Indian bizitza kalean eta auzokideekin egiten da. Ar-gazkian etxeak eskailera-maila baten gainean eraikita daudela ikus dezakezu. Horrela eskorpioiak edo sugeak bezalako animalia arriskutsuak ezin dira barrura sartu eta euri-jasak sortzen dituzten uholdeetatik babestuago daude.

Jaiegunetan edo ospakizun garrantzitsuenetan emakumeek rangoli izeneko koloredun sinboloak dituen marrazki bat egiten dute lurrean, etxeen atarietan. Modu honetan ongietorria eman nahi zaie bisitariei, etxea babesten da edo zoria bereganatu nahi da.

Egunsentian, zoriaren jainkosa, Lakshmidevi, herrixketatik paseatzen omen da, etxeetara sartu eta bere dohainak isurtzen omen ditu. Etxeko emakumeak goizero margozten du rangoli bat jainkosa bere etxera erakartzeko. Emakume bakoitza bere marrazkia politena izan dadin saiatzen da, jainkosa bereganatzeko.

Diapositiba 11

Etxea

Diapositiba 12

Etxea

Page 7: Oietoia ea ai dio Soo to Soo poaai · marrazki bat egiten dute lurrean, etxeen atarietan. Modu honetan ongietorria eman nahi zaie bisitariei, Modu honetan ongietorria eman nahi zaie

Ongietorria eman nahi diogu

«School to School» programariErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (8-10 urte)

Programak School to School

Diapositibak13. eta 14. diapositibak EGUNEROKOA

Hainbat dira egunero ura erabiliz egiten ditugun gauzak: dutxa hartu, sukaldatu, edan, landareak ureztatu…Orduan, zer egingo zenuke ez bazenu txorrotako urik etxean izango?

Lehorteagatik, edateko urik eza eskualdearen arazo nagusienetako bat da. Familia gehienek ez dute txorrotako urik beraien etxebizitzetan eta gertu duten putzura eta iturrira joan behar dute uretan. Honela lortzen dute sukaldatzeko, edateko, dutxa hartzeko edo garbitzeko egunero behar duten ura. Ibai edo aintzira baten ondoan bizi diren familiak han bertan bainatzen dira.

Indiako elikagairik garrantzitsuenak zerealak, barazkiak eta egoskariak dira. Gosaltzeko ere bai. Indian lurrean eserita eta katiluetatik edota platerretatik janaria hartzeko eskuineko eskua erabilitzea jateko modu tradizionala da (ezkerreko eskua ez da erabili behar jateko) Guk ma-hai-tresnak erabiltzen ditugun bezala eta beste herri batzuetan zotzak erabiltzen duten moduan Indiak ere baditu bere ohiturak..

Umeek kalean jolasten, ibaietan eta aintziretan bainatzen eta han hedatuak diren kirolak praktikat-zen ematen dute aisialdia. Indian kirolik zabalduena críquet-a da, kirol nazionala dena, baina Andhra Pradesh-en Kabbadi-a (mukizapia jokoaren antzekoa) edo Kho Kho-a (gure harrapaketan modukoa), arrakastatsuagoak dira. Azken bi hauek pilotarik gabeko jolasak dira.

Egunerokoa

Diapositiba 13

Egunerokoa

Diapositiba 14

Page 8: Oietoia ea ai dio Soo to Soo poaai · marrazki bat egiten dute lurrean, etxeen atarietan. Modu honetan ongietorria eman nahi zaie bisitariei, Modu honetan ongietorria eman nahi zaie

Ongietorria eman nahi diogu

«School to School» programariErdiko zikloa: Lehen-hezkuntzako 3. eta 4. (8-10 urte)

Programak School to School

Diapositibak

15. eta 16. diapositibak VFF-AREN ESKOLA OSAGARRIA

Vicente Ferrer Fundazioak hainbat eskola osagarri eraiki ditu Andhra Pradesh estatuan.. Osagarriak laguntzeko balio dutela esan nahi du, hots, Indiako eskola ofizialetan lantzen diren materiak osatzeko ba-lio dutela. Ikasleak VFF-aren eskoletara bi bider joaten dira egunean: ordu bat eta erdi goizean, klasera joan baino lehen, eta bi orduz arratsaldean, klasearen ondoren. Eskola ofizialetan irakasle bakoit-zeko 50 ikasle daudenez, horrelako eskola osagarriak sortu behar dituzte.

Fundazioak mila eskola baino gehiago ditu umeei laguntzeko. Bertan etxeko lanak egiten laguntzen diete eta irakasgairik zailenak, mate-matikak, ingurunea edo telugu, bertako hizkuntza, birpasatzen dituz-te. Horretaz gain, dantzak, kantak eta jokoak ere ikasten dituzte.

Zonalde pobreenetako neska-mutilek, batez ere neskek, laguntza berezi hau behar izaten dute batzue-tan klasera joan beharrean etxeko gauzak edo soruko lanak egiten geratu behar baitira. Hori dela eta klasekoen erritmoa hartzeko ahalegin handiak egin behar dituzte.

Aurten hainbat material prestatuko ditugu Espainia eta gure eskolak nolakoak diren Andhra Pradesh-eko neskamitilei azaldu ahal izateko.

Kurtso amaieran VFF-aren eskoletako ikasleek prestaturiko materialak jasoko ditugu guk ere. Honi es-ker, hango bizimodua nolakoa den hobeto ezagutu ahal izango dugu.

VFFko eskola osagarriak

Diapositiba 15

Diapositiba 16

VFFko eskola osagarriak