Oiartzungo IntxixuAEK

1
INTXIXU euskaltegia 2015-2016 ikasturtea AEK, euskara praktikoa Azken urteotako ideietan sakonduta, aurtengo kanpainan azpimarratu nahi dugu euskara egunerokoan edo lanean erabili nahi dutenek metodo eraginkorra aurkituko dutela AEKn. Euskara praktikoa, eguneroko premiei aurre egiteko bideratuta. Ideia horixe da: AEKrekin lortuko duzue “nahi duzuen guztia ulertzea, nahi duzuen guztia esatea”. Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegian, gure eskaintza zabala eta anitza da, euskalduntze mailakoak astelehenetik ostegunera 2 orduz aritzen dira eta alfabetatze mailatik gorakoak astean hirutan 2 orduz. Baina bertaratutako ikasleen arabera sortzen ditugu taldeak, hau da, maila bereko eta ordutegi berean aritu nahi duen zortzikotea lortuz gero, taldea osatzen dugu eta martxan hasteko prest dago! Iraila guztian zehar euskaltegira jendea bertaratzen da zer eta noiz nahi duen esanez, hilabete bukaerarako badakigu gutxi gora-behera zein talde atera daitezkeen. Hortaz, badakizue bertara etorri edota deitu eta zein mailatan eta zein ordutegitan aritu nahi duzuen esaguzue, informazio honekin taldeak osatzen joan gaitezke eta. Matrikulazioa epea irekita dago irailaren 30 arte Fermiñene etxeko 2. solairuan edo 607534263 eta 943 493957 telefonoetan. Telefonoz edo bertan, beharrezko informazio guztia emango dizugu, etorri eta galdetu! Baina ez pentsa Intxixu AEK euskaltegian eskolak eman besterik egiten ez dugunik. Ikasturtean zehar gainera, hainbat ekintza egiten ditugu, hala nola: afariak, talo ikastaroa, mendi irteerak, sagardotegia, hitzaldietara irteerak, erakusketetara irteerak… Argi baitugu euskara ikasteaz gain, euskara erabili, gozatu, maitatu, hau da, euskaraz bizi nahi dugula. Hau guztia lortzeko ikasleek egin beharreko esfortzua handia da nagusiki denbora eta diruari dagokionez. Diruaren zama arintzearren Oiartzungo Udalak beka sistema paregabea dauka. Beka sistema honen bidez Oiartzunen erroldatua dagoen eta asistentzia ona duen ikasleari matrikularen %50a aurreratuko dio Udalak eta bestelako baldintzarik beteko balu, hau da, langabetua, gurasoa, ikaslea… izatea %20 gehiago itzuliko dio ikasturte bukaeran. Krisi garai hauetan laguntza ederra ezta! Aitzakia denbora dutenek berriz, autoikaskuntzaren aukera daukate Intxixu AEK euskaltegian. Modu honetan ikasleak berak nahi duen erritmoan eta ordutegian ikas dezake. Batetik, programazioak (etxean... egin beharreko lanak) gutxieneko lan erritmoa izan arren zuk nahi adina egiteko aukera ematen dizulako. Bestetik, euskaltegira astean zehar etorri beharreko 3 ordu (tutoretzara 1 eta mintzagunera 2) horiez gain, beste lan ordu guztiak zuk nahi dituzunean eta nahi duzun lekuan egin ditzakezulako. Ikusten duzuenez, gurean, euskara ikasi eta gainera, ondo pasatuko duzu. Ez galdu aukera!! Oiartzunen, 2015eko irailaren 10ean

Transcript of Oiartzungo IntxixuAEK

Page 1: Oiartzungo IntxixuAEK

INTXIXU euskaltegia2015-2016 ikasturtea

AEK, euskara praktikoaAzken urteotako ideietan sakonduta, aurtengo kanpainan azpimarratu nahi

dugu euskara egunerokoan edo lanean erabili nahi dutenek metodo eraginkorra aurkituko dutela AEKn. Euskara praktikoa, eguneroko premiei aurre egiteko bideratuta. Ideia horixe da: AEKrekin lortuko duzue “nahi duzuen guztia ulertzea, nahi duzuen guztia esatea”.

Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegian, gure eskaintza zabala eta anitza da, euskalduntze mailakoak astelehenetik ostegunera 2 orduz aritzen dira eta alfabetatze mailatik gorakoak astean hirutan 2 orduz. Baina bertaratutako ikasleen arabera sortzen ditugu taldeak, hau da, maila bereko eta ordutegi berean aritu nahi duen zortzikotea lortuz gero, taldea osatzen dugu eta martxan hasteko prest dago!

Iraila guztian zehar euskaltegira jendea bertaratzen da zer eta noiz nahi duen esanez, hilabete bukaerarako badakigu gutxi gora-behera zein talde atera daitezkeen. Hortaz, badakizue bertara etorri edota deitu eta zein mailatan eta zein ordutegitan aritu nahi duzuen esaguzue, informazio honekin taldeak osatzen joan gaitezke eta. Matrikulazioa epea irekita dago irailaren 30 arte Fermiñene etxeko 2. solairuan edo 607534263 eta 943 493957 telefonoetan. Telefonoz edo bertan, beharrezko informazio guztia emango dizugu, etorri eta galdetu!

Baina ez pentsa Intxixu AEK euskaltegian eskolak eman besterik egiten ez dugunik. Ikasturtean zehar gainera, hainbat ekintza egiten ditugu, hala nola: afariak, talo ikastaroa, mendi irteerak, sagardotegia, hitzaldietara irteerak, erakusketetara irteerak… Argi baitugu euskara ikasteaz gain, euskara erabili, gozatu, maitatu, hau da, euskaraz bizi nahi dugula.

Hau guztia lortzeko ikasleek egin beharreko esfortzua handia da nagusiki denbora eta diruari dagokionez. Diruaren zama arintzearren Oiartzungo Udalak beka sistema paregabea dauka. Beka sistema honen bidez Oiartzunen erroldatua dagoen eta asistentzia ona duen ikasleari matrikularen %50a aurreratuko dio Udalak eta bestelako baldintzarik beteko balu, hau da, langabetua, gurasoa, ikaslea… izatea %20 gehiago itzuliko dio ikasturte bukaeran. Krisi garai hauetan laguntza ederra ezta!

Aitzakia denbora dutenek berriz, autoikaskuntzaren aukera daukate Intxixu AEK euskaltegian. Modu honetan ikasleak berak nahi duen erritmoan eta ordutegian ikas dezake. Batetik, programazioak (etxean... egin beharreko lanak) gutxieneko lan erritmoa izan arren zuk nahi adina egiteko aukera ematen dizulako. Bestetik, euskaltegira astean zehar etorri beharreko 3 ordu (tutoretzara 1 eta mintzagunera 2) horiez gain, beste lan ordu guztiak zuk nahi dituzunean eta nahi duzun lekuan egin ditzakezulako.

Ikusten duzuenez, gurean, euskara ikasi eta gainera, ondo pasatuko duzu. Ez galdu aukera!!

Oiartzunen, 2015eko irailaren 10ean