Obanoseko Misterioa

29
“Obanoseko Misterio” izeneko Auto Sakramentala XIV mendeko elezahar bati buruz ari da, Akitaniako Dukearen semealabak pertsonaia nagusiak dituen legenda, alegia. Antzezlana bere kontakizunaz hasten da, Gudaria, Anderea eta Fraidearen eskutik

description

Obanoseko Misterioa

Transcript of Obanoseko Misterioa

Page 1: Obanoseko Misterioa

“Obanoseko Misterio” izeneko Auto Sakramentala XIV mendeko elezahar bati buruz ari da, Akitaniako Dukearen semealabak pertsonaia nagusiak dituen legenda, alegia. Antzezlana bere kontakizunaz hasten da, Gudaria, Anderea eta Fraidearen eskutik

Page 2: Obanoseko Misterioa

Done Jakue erlikia-hobia 813. urtean aurkitu zen Galizian, geroago Compostelako Done Jakue izenez ezagutu zen lekuan. Goi Erdi Aroko Europan, erlijio-pizgarrien behar handia

zuela, gertaera honek itzelezko garrantzia izan zuen.

Page 3: Obanoseko Misterioa

Ordutik gaur arte Europa osoko sinesle-jendetza Compostelako Done Jakueraino joan izan da erromes, urteak joan urteak etorri “Done Jakue Bidea” deitu izan den ibilbidetik.

Obanoseko Misterio antzezlanaren lehen atalean erromes hauen igarotzea islatu egiten da.

Page 4: Obanoseko Misterioa

Antzezlana Herriko plazan antzezten da. Bi sarrera daude, Orreaga eta Somport-eko bideak irudikatzeko. Bi bide horietako erromesek bat egiten dute Obanosen, gero bide

bakarrean jarraitzeko Done Jakueraino.

Page 5: Obanoseko Misterioa

Antzezlanean hainbat pertsonaia agertzen dira, batzuk benetakoak, itxurazkoak besteak, hauek pasatu baino ez dute egiten, beste horiek beren bizipenak, beren

arrazoiak erromes joateko...

Page 6: Obanoseko Misterioa

Hirurehun eta laurehun arteko antzezleek, gehiengo handi bat herriko bizilagunek, parte hartzen dute antzezlan honetan, pertsonaia bat edo batzuk irudikatzen.

Page 7: Obanoseko Misterioa

Agertokian agertzen doaz, bata bestearen atzetik, nobleak,

Page 8: Obanoseko Misterioa

Gudariak,

Page 9: Obanoseko Misterioa

Penitenteak,

Page 10: Obanoseko Misterioa

Bekatariak beren bekatuak zuritzen…

Page 11: Obanoseko Misterioa

Erromesekin batera, Iberiar Penintsulako iparraldetik sartu ziren Erdi Europako ideiak eta kultura, merkataritza, eta, batez ere, bide osoa bere eraikuntzez bete

zuen Arte Erromanikoa.

Page 12: Obanoseko Misterioa

Batzuk ez ziren Done Jakueraino ailegatu, horren adibidea Patraseko apezpikua dugu. Hau, Ander Deunaren besoko hezur bat eskaintza moduan zeramala, bere

erromesaldian larriki gaixotu zen eta hil egin zen. Bere gorpua Ruako Kepa Deunan hilobiratuta dago, Lizarran.

Page 13: Obanoseko Misterioa

Apaizak, Mojak eta Santuak ere erromes ibili ziren bidean.

Page 14: Obanoseko Misterioa

Bidetik ere Akitaniako Felizia Printzesa ibili zen, familiaren usadioari jarraitzeko Done Jakuera erromesaldian abiatzea erabaki zuen eta.

Page 15: Obanoseko Misterioa

Done Jakue bere hilobian gurtu ostean erromesak beren herrietara itzultzen ari dira. Horrela bukatu egiten da antzezpenaren lehen atala.

Page 16: Obanoseko Misterioa

Itzultzen ari direnen artean Akitaniako Feliziarekin joandako lagun-taldea agertzen da, Printzesa gabe itzultzen ari dela. Printzesak, erromesaldia bukatuta, Jaungoikoaren

zerbitzuan bizi izatea erabaki zuen, bere aberastasunak eta giza-maila ahaztuta.

Page 17: Obanoseko Misterioa

Printzesa Felizia umiltasun, lana eta sakrifiziozko bizitza hautatu egin zuen, Nafarroako Amokain izeneko tokia bizileku legez hartuta.

Page 18: Obanoseko Misterioa

Feliziaren bidaikideak Akitaniara heldu eta bere luxuzko bizitzaren ordez, zerbitzu eta nekeziako beste bat aukeratu zuela Gortean kontatu zutenean, bere neba Gilenek bere bila

etortzea erabaki zuen, sorterrira eramateko.

Page 19: Obanoseko Misterioa

Feliziak ezetz, eta Gilenek ezin konbentzitu Akitaniako Gortera, bere

berdinengana, bueltatzeko.

Page 20: Obanoseko Misterioa
Page 21: Obanoseko Misterioa

Eztabaida gogor ostean, Gilen bere senatik gero eta aterata…

Page 22: Obanoseko Misterioa

Akitaniako Dukearen oinordekoak arreba hil egin zuen.

Page 23: Obanoseko Misterioa

Arreba erahil bezain laster, Gilenek, egindakoaz jabetuta, Compostelaraino erromesaldia egitea erabaki zuen, bere errua zuritu nahian.

Page 24: Obanoseko Misterioa

Itzultzean Gilen Arnotegiko Ermitara iritsi eta bertan geratuta, bere bizitza eman zuen Ermita zein Done Jakue bidea egiten zuten erromesen zerbitzuan.

Page 25: Obanoseko Misterioa

Bere nebak egindako zauritik krabelin zuri bat sortu egin zen. Gertaera hau Santutasun seinaletzat hartuta, Elizako agintariek erabaki zuten bere zerraldoa asteme baten gainean

jartzea eta aberea geldituko zen tokian hilobiratu.

Obanoseko Misterioaren azkenetariko eszena batean, itsuneska batek Feliziaren istoriaren azken atala kontatzen du.

Page 26: Obanoseko Misterioa

Aberea Labiano herrira ailegatu eta bertan gelditu egiten da. Gaur egun Nafarroako herri honetan Felizia Deunaren usteldu gabeko gorpua oraindik gurtzen da.

Page 27: Obanoseko Misterioa

Antzezlana Gilenen damu-eszenarekin bukatzen da.

Page 28: Obanoseko Misterioa
Page 29: Obanoseko Misterioa

AMAIERA