Nutrizino funtzinoa

download Nutrizino funtzinoa

If you can't read please download the document

Transcript of Nutrizino funtzinoa

  1. 1. NUTRIZINO FUNTZINOA DIGESTINO APARATUA ETA DIGESTINOA Digestino aparatuaren funtzinoa hartzen doguzan elikagaiak substantzia txikiago edo mantenugai bihurtzea da. DIGESTINO PROZESUA Ahoan elikagaiak mastekatu eta xehatu egiten dogu hortz-haginen bidez. Mihinak txu guruineak sortzen daben txagas naahasten dauz elikagaiak, elikadura boloa sortu arte. Faringean eta hestegorrian behera, elikadura boloa urdailera heltzen da. Urdailean, elikadura boloa urin gastrikoagaz nahasten da, urdaileko mogimenduari esker eta kimo substantzia oretsua bihurtzen da. Heste mehean, kimoa pankreako urinakaz behazunagaz eta heste urinakaz nahasten da eta kiloa sortzen da, elikagaien mantenugaiek osotutako substantzia likidoa. Heste lodiak gure gorputzak aprobetxatu ez dauzan substantziak batu eta gorozki bihurtzen dauz. Gorozkiak uzkiaren bidez egozten dira.
  2. 2. DIGESTINO APARATUAREN GAIXOTASUNAK Txantxarrak, aerofloagia eta beherakoa. > Hortz-haginetako txantxarrak hotz-haginei kalte egiten deutse, ahoko bakterioen eraginez. > Aerofagia digestino hodian gasak sartzen diranean sortzen da, eta ondoeza eragiten dauz. > Beherakoa heste meharra ura eta mantenugaiak ondo xurgatzeko gai ez danean gertatzen da, eta, horregaitik, gorozkiak sarri eta likidoak izaten dira. ZIRKULAZINO APARATUA ETA ZIRKULAZINOA Mantenugaiak eta oxigenoa gure gorputzeko zelula guztietara heldu daitezan eta zelulek sortzen dabezan hondakinak egozteko behar da. ZIRKULAZINO APARATUAREN OSOGAIAK Bihotza, odol basoak eta odola. Bihotza toraxaren ezkerraldean kokatuta dago, odola gorputz guztira bultzatzen dau. Bihotzaren hormak muskulu ehunez osotuta dagoz, eta
  3. 3. barrualdea hutsa dauka, lau berrunbez osotuta: aurikula bi eta bentrikulu bi. Balbula trikuspideak eskumako aurikulea eta bentrikulea bereizten dauz. Balbula mitralak ezkerreko aurikulea eta bentrikulea banatzen dauz. Odol basoak era askotako lodiera daukien hodiak dira.Lodiaren arabera, arteriak, benak eta kapilarrak bereizten dira. > Arteriak odola bihotzetik gorputzeko organo guztietara zabaltzen dabe. > Benek odola gorputzeko atal guztietatik bihotzera daroe. > Kapilarrak arteriak eta zanak lotzen dabez. Odola, mantenugaiak eta oxigenoa garraiatzen dauz, eta hondakinak batzen dauz. Zelulez osotuta dago. > Plasmea likido horixka bat da, digestinoari esker sortutako mantenugaiak garraiatzen dauz. Odol zelulak globulu gorriak, gobulu zuriak eta plaketak dira. > Plaketakzauriak ixten dabez. > Globulu zuriek gorputza infeksinoetatik babesten dabe.
  4. 4. > Globulu gorriek oxigenoa eta karbono dioxidoa garraiatzen dabe.ARNASA APARATUA ETA ARNASKETA Arnasa aparatuak airetik oxigenoa hartzen dau eta gure gorputzak sortzen dauan karbono dioxidoa kanpora botaten dau.Arnasa aparatuaren osogaiak Arnasbideak: > Sudur hobiak airea gure gorputzean sartzeko eta ateratzeko hobiak dira. Airea birikietara heldu aurretik garbitzea, berotzea eta hoztea da. > Faringea airea eroaten dau sudur hobietatik birikietara. Horregaitik gara gai ahotik ere arnasea hartzeko. > Laringea faringea eta trakea lotzen dauzan hodia da. Barruan ahotz kordak daukaz, airea igarotean bibratu eta ahotza sortzen daben muskulu bi. > Trakea bronkio izeneko hodi bitan banatutako hodia da.> Bronkioak birikietan bronkiolo izeneko hodi txikiagotan adarkatzen dira.
  5. 5. > Birikiak biriki bakoitzaren barruan, bronkioloen muturretan, biriki albeolo izeneko zakutxo moduko batzuk dagoz. ARNAS APARATUAREN GAIXOTASUNAK > Gripea: birus batek sortutako gaixotasun oso ohikoa da. Birus hori errez kutsatzen da petsona batetik bestera, eta sukarra, muskuluetako mina eta ondoeza eragiten dauz. > Asmea: bronkioloak estutu eta aireari pasatzen izten ez deutsienean sortzen da. Bronkodilatadore izeneko botiken bidez kontrolatu daiteke. ODOL ZIRKULAZINOA Odol zirkulazinoa zirkuitu bereiztu biren bidez egitea da. > Zirkulazino txikia edo birikietakoa bihotzetik birikietara doa eta bihotzera itzultzen da. Eskumako bentrikulutik karbono dioxidoz betetako odola biriki arteriaren bidez atera eta birikietara heltzen da. Birikietako albeoloetan odolak karbono dioxidoa azkatzen dau, eta oxigenoa artzen dau. Biriki benen bidez, odol oxigenatua bihotzaren eskerreko aurikulara
  6. 6. heltzen da, gero eskerreko bentrikulura doa eta zirkulazino nagusia hasten da. > Zirkulazino nagusia edo orokorra bihotzetik beste organoetara doa eta bihotzera itzultzen da. Ezkerreko bentrikulutik odol oxigenatuak aorta arteriaren bidez urteten dau, eta gorputzeko organo guztietan banatzen da oxigenoa eta mantenugaiak izteko eta karbono dioxidoa eta ondakinak jasoteko. Substantziaz betetako odola bihotzeko eskumako aurikulara itzultzen da, kaba benen bidez. Eskumako aurikuletik eskumako bentrikulura doa eta, hortik, zirkulazino txikira. ZIRKULAZINO APARATUAREN GAIXOTASUNAK > Tronbosia: odolean tronbo izeneko pikor bat eratu eta arteria bat edo bena bat ixten dauanean gertatzen da. Obesitateak eta erreteko ohiturak gaixotasun hau izateko arriskua ugaritzen dabe. > Miokardio infartua: oxigenorik ezak eraginda bihotzaren zati bateko zelulak hiltean oinarritzen da gaixotasun bat da. Bihotzekoa dieta orekatu baten eta jarduera fisikoaren bidez ekidin daiteke. > Arteriosklerosia: arterien barruan gantzak metatzen diralako arteriak gogortzean sortzen
  7. 7. da, ariketa fisikoak egitea, neurriz jatea, koipe gitxi hartzea eta ez erretea dira neurri egokienak. IRAITZ APARATUA ETA IRAIZKERA Zelulek ezabatu beharreko hondakin substantziak sortzen dabez. Iraitz aparatua genu sistemeaz eta izerdi izerdi guruinez osotuta dago.GERNU SISTEMEA Gorputzak karbono dioxidoa botatzen dau eta, gernu sistemak gure zelulek osotutako hondakinak ez-gaseosoak egozten dauz. Kuntzurrunek, ureterrek, gernu maskuriak eta uretreak osotzen dabe gernu sistemea. > Kuntzurrunak baba formako organo bi dira, eta kaxa torazikoaren azpian dagoz, bizkarrazurraren alde banata. Kuntzurrunetatik igaroten dan odola iragaztea da horren eginkizuna, organismoarentzat toxikoak diran hondakinak erauzteko.
  8. 8. > Ureterrak gernua kuntzurrunetatik hartu eta gernu maskuria eroaten daben hodi bi dira. > Gernu maskuria zaku formako organo gihartzu bat da, eta zakuan gordeta egoten da gernua, uretratik kamporatu arte. > Uretra hodiaren bidez, gernu maskurian gordtako gernua egiten da. IZERDI GURUINAK > Izerdi guruinen bidez, horreetatik hur dagozan kapilarretako substantzia toxikoak ezabatzen dira. Horretarako, izerdia sortzen dabe, poroen bidez egozten da. >Izerdi guruinei esker, gorputzaren tenperaturea kontrolatzen da. IRAITZ APARATUAREN GAIXOTASUNAK > Zistitisa gernu maskuriaren infekzioa da, pixa egiterakoan mina eragiten dauz. > Kuntzurrunetako harriak organo horretan gernuan disolbatutako substantzietatik sortzen
  9. 9. diran masa solidoak dira. > Kuntzurrunetako gitxitegitasuna odola iragazteko gaitasuna galtzen dabenean sortzen da.
  10. 10. diran masa solidoak dira. > Kuntzurrunetako gitxitegitasuna odola iragazteko gaitasuna galtzen dabenean sortzen da.