NOAUA! 443 alea

20
ASTEKARIA - 2011ko martxoaren 25ean - XV. urtea - Usurbil, 443. zenbakia Mundu bat bildu z undu bat bildu z en en Z ubietan ubietan www.noaua.com Soinurbil Musika Astea Mozart-en opera batekin hasiko da Soinurbil Musika Astea Mozart-en opera batekin hasiko da

description

 

Transcript of NOAUA! 443 alea

Page 1: NOAUA! 443 alea

ASTEKARIA - 2011ko martxoaren 25ean - XV. urtea - Usurbil, 443. zenbakia

MMundu bat bildu zundu bat bildu zenen

ZZubietanubietan

ww

w.n

oaua

.com

Soinurbil Musika Astea

Mozart-en opera batekin hasiko da

Soinurbil Musika Astea

Mozart-en opera batekin hasiko da

Page 2: NOAUA! 443 alea
Page 3: NOAUA! 443 alea

3Noaua! - 2011ko martxoaren 25ean

ATA R I KO H A I Z E A

Albistea iruditan

Akerra Gaztetxeko kideek ere,Gernikako Akordioarekin bat

egin dute. Irudian dituzue Usurbilgogazteak, Gernikako Akordioari atxiki-mendua azaltzen. Azken asteotan, askoizan dira akordioaren alde agertu direnherriko taldeak.

Euskal Herrian ireki den prozesuagaratzen eta finkatzen laguntzeko,akordio honek izan dezakeen garran-tziaz jabeturik, Nafartarrak KulturTaldea, Aitzaga Kultur Elkartea,Buztinzulo Zeramika Taldea etaHotzikara musika taldea ere akordioa-rekin bat etorri dira.

Gernikako Akordioaren aldeko atxikimendu gehiago

Akerra gaztetxekoak, frontoian egindako argazkian.

Telefono interesgarriak

NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil 943 36 03 21 / [email protected] / www.noaua.comJendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan

Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua. Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda. Idazkaria: Alaitz Aizpurua. Publizitatea: Bea Alda, [email protected].

Erredakzio kontseilua, [email protected]: Imanol Ubeda, Aritz Gorriti, Alaitz Aizpurua. Banaketa: Lourdes Kamino, Olatz Rezola.

Laguntzaileak: Lontxo Zubiria, Ane Manzisidor, Maria Angeles Arruti, Ainara Arnaiz, Unai Aizpurua, Maria Jesus Urbieta, Begoña Rekondo, Ana Urdangarin, EnekoHarreguy, Irati Portu, Iñaki Larrañaga, Pako Agudo, Jon Etxabe, Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, Denis Elortza, Pello Aranburu, Maider Makazaga, Inma Balda,Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Maialen Unanue, Ugaitz Agirre, Joxe Piñas, Unai Agirre, Idoia Torregarai, Belmonte Auzo Elkartea eta Udarregi ikastola.

Tirada: 2.800 ale. Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818. Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

Euskal Herrira!

Euskal presoak

Udala 943 371 951Atez ateko bulegoa 900 776 776 Udaltzaingoa 943 361 112Udal zerbitzuak (Brigada) 943 370 148 Gizarte Zerbitzuak 943 377 110Diputazioa - Basetxea 943 361 215 Bake Epaitegia 943 372 336Udarregi Ikastola 943 361 216 Haur Eskola 943 374 061Zubietako Lanbide Eskola 943 364 600 Zubietako Herri Batzarra 943 372 077Hastapen tailerrak 943 360 465 KZgunea 943 361 412Oiardo Kiroldegia 943 372 498

Sutegi Udal Liburutegia 943 360 692Zumarte Musika Eskola 943 371 594 Etumeta AEK Euskaltegia 943 372 001Kalezar Eguneko Zentroa 943 365 249 Gure Pakea Zahar Egoitza 943 373 228Gure Elkartea Zahar Egoitza 943 371 751 Arrate Zahar Egoitza 943 366 340 Taxia (Angel) 607 928 770Taxia (Joxe Kruz) 677 373 466 Eusko Tren 943 470 976 Korreos - posta zerbitzua 943 362 894Anbulategia 943 362 013 Oa botika 943 361 217Iturralde botika 943 363 395

DYA 943 464 622Gurutze Gorria 943 272 222 Emergentziak 112Gonzalez Ehorztetxea 943 362 163Gipuzkoa Donostia Kutxa 943 361 202 Euskadiko Kutxa-Laborala 943 364 740Banco Guipuzcoano 943 370 006 Banco Popular Español 943 370 411BBVA 943 377 155 Caja Rural Kutxa 943 368 842Argindarra - Iberdrola 901 202 020 Gas naturala - Naturgas 902 123 456Telefonica 1004 Euskaltel 900 840 840

Page 4: NOAUA! 443 alea

4 Noaua! - 2011ko martxoaren 25ean

HE R O R R E K E S A N

UNAI AGIRRE

Lehengo igandean, Hartu nahi dut arnas flashmo-ba Zubietan ospatu zen, Erraustegiarentzat mora-

toria eskatzeko. Ikusi, sentitu, eta dantzatu nuen arte,ezin nuen sinetsi zer izan zitekeen hori. Harkaitz han-diena ere mugitu dezake horrelako jende-tsunamibatek. Egun batzuk lehenago erraustegiaren lehenharria jarri arazi genien; izan ere gure dirua kontrola-tzen dute baina herriarekin urduri jartzen dira. EtaImanol Azpirotzek zioen bezala, teknologia aurreratue-naren aurrean gure teknologia jendea da. Horregatik,igandean, guk 2.000 harri kendu genituen. Dantzan etajai-giroan, hilabete batzuk lehenago hasitako prestaketalanak loratu ziren azkenean. Gipuzkoa Zero Zaborrek,dantza ikuskizunak, Porrotx eta Marimototx eta sabelabete eta eztarria bustitzeko aukera ere eman zizkigun.Erronka handia zen, baina emaitza handiagoa. Japoniarbatek ere, gogora ekarri zigun zer den teknologia arris-kutsuekin jolastea. Jakinda ere erraustegia eta zentralnuklearra konpara ezinak diren bi teknologia ezberdin

dutela, badira zenbait antzekotasun ere. Izan ere, biaksustatzen dute gizarte eredu kontsumista, eta biek lehe-nesten dute etekin ekonomikoa osasunaren gainetik.

Gaur Zubietako erraustegiak segurtasun neurri guz-tiak betetzen dituela diotenak, Garoñarekin ere(Japoniako Fukushima zentralaren ia berdina) ahoasegurtasun hitzarekin bete izan zaie. Duela 30 urteesandakoak ere datozkit burura. Lemoizeko zentralnuklearra egitearen alde, baten batek (orain ere erraus-tegiaren alde daudenak hain zuzen ere) egiten ez bal-din bazen, azak jango genituela esaten zuela.

Nik argi daukat: 2015eko neguan Zubietako azakjan nahi ditut. Babarrunekin gainera. Baina dioxina-rik, furano eta metal astunik gabe, atez atekoaren kon-postak ongarritutako baratzetan jaioak baizik.

Eta argi daukat, Artzabaleta gainean eraikin tzar bategongo bada ere, bertan sekulan ez dute zaborraerrausterik izango. Zubietako ukuilurik handienaizango da!

Nerea Zinkunegi - Maialen Unanue - Luis Aranalde - Ugaitz Agirre - Aritz Gorriti - Imanol Ubeda - Joxe Piñas - Unai Agirre - Idoia Torregarai

2.000 harri kendu ditugu Zubietan

Martxoaren 31tik apirilaren 2ra,"Usurbil Munduan, Mundua

Usurbilen: jatorri anitz, herri bat" lema-pean, jardunaldiak antolatu dira gureherrian. "Usurbilgo Aniztasuna etaElkarbizitza" txostenaren emaitzakherritarrei ezagutzera emango zaizkie.Hiru egunotan gainera, kontzertu,mahai inguru eta eztabaida saioak tarte-katuko dira. Hona hemen jardunaldio-tako egitarau osoa:

Martxoak 31, osteguna19:00 Jardunaldiaren irekiera.

Hizlaria: Xabier Mikel Errekondo

alkatea.19:20 Mahai ingurua: "Horrelakoak

gara", jatorri aniztasunaren eta elkarbi-zitzaren inguruan Usurbilen eginikodiagnosiaren aurkezpena. Partaideak:Pedro Albite, EHUko irakaslea etaAnitzak Ekimeneko kidea; José Piñas,Usurbilgo Elkartasun Taldeko kidea; MªJose Manzano, Extremaduratik etorrita-ko bizilaguna.

20:00 Eztabaida.

Apirilak 1, ostirala18:00 Mahai-ingurua: "Hik ikasi,

guk hasi eta denok hazi". Hezkuntza-

sistema, kultura eta euskara. Partaideak:Markos Nanclares, Aniztasunaren trata-eran irakasle aditua; Marije Imaz,Udarregi Ikastolako Zuzendaria; etaFatimetu Hamadi, Saharatik etorritakoama.

19:00 Eztabaida.

Apirilak 2, larunbata22:00 Kontzertua eta ikuskizuna

Askatasuna plazan: Bumpada Sound-eketa Euskal Herria anitza kolektiboak,“Anitzak Hitzak” disko berria aurkeztu-ko dute: hip-hop, break dance, beat box,bertso hop, bideo,...

Jatorri aniztasuna eta elkarbizitzari buruzko jardunaldiak

Page 5: NOAUA! 443 alea

5Noaua! - 2011ko martxoaren 25ean

KO N T Z E J U T X I K I A

Zubietan aurreikusiak dauden

egitasmoen aurka, auzitegietara joko du Udalak

Donostiako Udalak HiriAntolamenduko PlanOrokorra behin betikoz

onartuta hartutako akordioakAdministrazioarekiko Auzialdikoauzi bidean aurka egiteko asmoa duUsurbilgo Udalak. Erabakia udalba-tzak gehiengoz berretsi zuen, joanden martxoaren 15ean burutu zenezohiko osoko bilkuran.

Gobernu taldeak babestu zuen pro-posamena, EAJ-PNV eta Aralarrekoudal ordezkariak abstenitu ziren etaAlkarbide udal taldeak aurka bozkatuzuen. Usurbilgo interesak defendatzeadu helburu Udalak aurkeztu asmoduen helegiteak, osoko bilkuranXabier Mikel Errekondok argitzenzuenez, “Zubietako gainean plantea-tzen diren egitasmoak” direla eta.Aipatu bilkuran, Udala ordezkatukoduten abokatu eta prokuradoreakizendatu ziren.

Eskumenak, auzitanHiri hondakinen kudeaketari lotuta

bestalde, alor honetan ika-mika iturriizan diren udalek dituzten eskumeneilotuta ere auzi bidea jorratuko duUsurbilgo Udalak. Azken ezohikoosoko bilkuran gehiengo osoz berretsizuen erabakia eta Udala ordezkatukoduten abokatu eta prokuradoreakizendatu ziren.

Alegazio sorta aurkeztu du Udalak,

Oriako itsasadarraren izendapena dela eta

Oriako itsasadarraKontserbazio BerezikoEremu izendatu eta babese-

rako neurriak ezartzeko jendaurrekoinformazioan egon den artean, alega-zioak aurkezteko aukera egon da.Udalak Nekazaritza eta IngurumenTeknikariaren txostenean jaso eta aur-keztu du aipatu alegazio sorta.Erabakiaren berri azken osoko bilku-

ran eman zuten. Hauek dira nagusikiUdaletik eginiko eskaerak: Oria itsasa-darreko ondare kulturala aintzat har-tzea; aipatu itsasadarreko erabilpenpublikoaren antolaketa; itsasadarrarenmugaketa eta Irisasi mendi publikoa-ren balioak aintzakotzat hartzea; neka-zaritza eta natur balioen kudeaketauztartzea; eta azkenik, Saria mende-baldeko ibarra berreskuratzea.

Erraustegiaren “lehen harria” ipini zuten aurreko astean Zubietan.

Herri bideen inbentarioa

Josu Tellabidek eta AsierAgirresarobek egin eta Udalari

aurkezturiko “Usurbilgo Herri-Bideen Azterketa” izeneko lana hasie-raz onartu zuen gehiengo osoz udalba-tzak, martxoaren 15eko osoko bilku-ran. Alegazioak aurkezteko hilabetezjendaurrean egongo da ikusgai.Alkarbide udal taldeak aurka bozkatuzuen, gainerako udal ordezkariek alde.

Testu Bategina, behin behingoz onartua

Aurkeztu diren sei alegazioeierantzun ostean, behin behin-

goz onartu du Udalak HiriAntolamenduko Arau SubsidiarioenTestu Bategina. Ezker abertzalearen etaAralarren babesarekin onartu ere, EAJ-PNV eta Alkarbide udal taldeak aurkabozkatu baitzuten azken ezohikoosoko bilkuran. Sekaña eremuko B-4partzelari dagokionez, Plan Bereziabehin betiko onartu du udalbatzak.

Page 6: NOAUA! 443 alea

6 Noaua! - 2011ko martxoaren 25ean

KA L E J I R A N

Troia gaur egun ez da bakarrikaldapa baten izena. Kalezartarrokaski ezaguna dugun puntua da.

Hala, bidegurutze hori erabiltzen da, aus-kalo noiztik!, Lasarte eta Usurbil lotzeko,zubietarren baimenarekin, jakina!

Goazen ba harira eta Troiako bidegurutzea da orainmintzagaia. Ospetsu egin zaigu puntu hori. Ikusi beste-rik ez, zenbat oinezko pasatzen den bertatik Zubietakobuelta egiteko.

Zubietako buelta, bai, horrela deitzen diogu bai lasar-tearrak, baita usurbildarrok ere. Zenbat jende oinezUrbil aldera, zenbatek korrika saio Lasarte, Zubieta,Santuenea, Usurbil eta berriro Lasarte eginez, edoUsurbildik abiatuz alderantzizko buelta. Gazteak entre-namendu gisa, helduok eguneroko paseotxoa, norbaitekerosketak egitera, familiak Zubietako parketara eguraldizoragarriaz baliatuz. Aukerak mila eta denak onak, bide-gurutzea bera izan ezik.

Ziur naiz ez naizela lehena, aurretik nik baino lehenaskok eskatu dutela, baina azkena izatea gustatuko litzai-

dake: noiz oinezko zubia trenbidetik gora, N-634 gain-dituz, pasako litzatekeena? Askotan horrelako eskaerakegiten direnean zerbait larria gertatu arte kasu handirikez da egiten. Baina puntu beltz honetan gertaera larririkdagoeneko sorta bat egiteko adina suertatu dira eta ezdugu gehiago behar. Ez dut uste gure gizartean zubilanak egiteaz isildu gabe hitz egiten den garai honetan,oinezkoentzat zubitxo bat egitea hainbeste kostatzendenik.

Troia zubi lana egitenKALEZAR INMA BALDA

Iritsi da azkenean batzuek hainbeste desi-ratutako udaberria. Hasiak dira kolorebiziz jazten gure inguruetako zelaiak eta

batzuk beren lorategia eta balkoiko loreontziakatontzeko lanean hasiak dira dagoeneko.Urtineara jendeak egiten dituen joan-etorrianerreparatu besterik ez dago. Lehenago edo

beranduago leku guztietara heltzen den urtaroa da. Japonen adibidez, gereziondoa tokiko landarea da, gehien

irudikatzen duena, bertakoa eta aintzinatik kutunena izandena. Gereziondoak lehenengo Okinawan loratzen dira etahego-mendebaldetik ipar-ekialderako bidea jarraituaz azke-nik Hokkaidon loratzen amaitzen dute. Egun, japoniarrekgerezi arbolen loratzea udaberrian hanamiarekin ospatzendute. Hanamia loreen edertasuna behatzeko jazoera sinpleada eta gereziondoak loretan ikusteko parkeetan eta lorategie-tan biltzen dira. Honek, naturak lor dezakeena mirestea etailusioa eta maitasuna berreskuratzen laguntzen die. Aurtentamalez Japonen ez dute denek hanamia ospatzeko aukerarikizango. Aukera dugunok gertaera hauetatik ikasi eta gurebegiak eta bihotzak bizitzako koloreekin argiztatu beharkogenituzke. Ondo izan.

UdaberriaURDA IAGA NEREA AIZPURUA

Orduak igaroko nituzkeIngemarreko bidea gurutza-tzen, Santu-Eneatik Usurbila

eta alderantziz. Seirehun bat metro besterik ez dira bide

horrek hartzen dituenak, baina bertanikus daitekeen aniztasuna, leku gutxitan dugu herrian:jende heldua paseatzen (batzuk zakur eta guzti), guraso-ak euren haurraren kotxearekin, mendizaleakAndatzarako bidean (edo bueltan), jendea korrika trenagaltzeko beldurrez, Ingemarreko langileen egoerareneboluzioa (kanpin denda eta guzti daude jada)…

Edozein mementutan dago norbait bidea gurutzatzen:goizean, arratsaldean, nahiz parrandatik bueltan, haizea,euria nahiz eguzkia egonda ere.

Baina beti ikusten dudan zerbait badago: Santu-Eneako zubia gorrian pasatzen duen jendea. 3 semaforo(bata beti ñir-ñirka) besterik ez ditugu Usurbilen, erres-peta ditzagun ba. Bizikletak, autoak, kamionetak, auto-busak eta legea betearazten dutenak berak ere ikusi izanditut semaforoa gorrian pasatzen. Gure hobebeharrezdaude jarrita, beraz ez ditzagun alde batera utzi.

Egin kasu semaforoari

SANTUENEA JON ETXABE

Aurrerantzean, Kalejiran ataleko 7 kronikak txandaka argitaratuko ditugu. Kaleberriko kronika hurrengo batean bilduko dugu.

Page 7: NOAUA! 443 alea

Noaua! - 2011ko martxoaren 25ean

KA L E J I R A N 7III. Mendi LasterketaAGINAGA ANE MANZISIDOR

Aurten inoiz baino beranduago,sartu gara bete betean garizu-man, hilaren 9an izan genuen

hausterre eguna, eta urtero bezala, jendeabildu zen elizan, hautsa hartzera, ohiturarijarraituz. Egun hura igarota, orain Aste

Santuari begira jarriak dauzkagu begiak. Inauteriak ere aurretik izan ditugu eta ondo prestatze-

ko aukera izan dugu. Ikastolan lan asko egin zuten, etapozik agertu ziren gaztetxoak. Zaletuak berriz herrigiroan gozatu zuten, eguraldiak ondo lagunduta gaine-ra. Izan ere, azken hilabetean eguraldi ezin hobea izandugu eta neguari motzaldi handia eman diogu.Berogailuak pixka bat utzita eta gastu gutxiagorekinpasa dela diote auzotarrek.

Dagoeneko udaberrian sartu gara eta pozez hartu ohida urte garai hau. Beraz aurrera egingo dugu. San Joseeguna ere aurten ez da izan jai eguna, hilaren 19a larun-batarekin etorri delako. Baina loreek ederki jaztendituzte, zenbait belardi. Gaia aldatuz, joan den igande-an Zubietan festa bikaina antolatu zuten. Herritar etaauzotar ugari bildu zen bertan.

GarizumaATXEGALDE Mª JESUS URBIETA

Beroa sortu, argia egin eta mugi-mendua eragiteko materiak duenahalmena da energia, hala erakutsi

ziguten Fisikako klaseetan. Eta energia daigandean Zubietako plazan pilatu eta parte-katu genuena.

Flash moba ikasteko prozesuan, Zarauztik hasi, Usurbileta Zubietan jarraitu eta Gipuzkoako eskualde eta herriaskotan egindako entseguetan, energia in-crescendo joanda metatzen eta goia jo zuen igandean. Milesker prozesuhori guztia bizitzeko aukera eman diguzuenoi.

PNVk eta Odonek erraustegiaren lehen HARRIA jarrizuten eta Gipuzkoa Zero Zaborrek, berriz, HERRIA etabihotzak jarri ditu dantzan, atez atekoa ezartzeko denbo-ra-tartea eskatzeko.

Agintari horiei ipurtzuloa gori-gori jarri arteko beroasortu genuen errebote plazan, atez atekoaren emaitzaikusgarriak argiztatu genituen eta kolore guztietakogipuzkoarrak mugiarazteko energia pilatu genuen.Erraustegiaren kontrako borrokaren hurrengo geltokiahauteskundeak dira. Manu Chaok bere abestian zioenbezala, “Próxima estación, Esperanza”.

EnergiaZUB IETA DENIS ELORTZA

Azken asteetan hor gabiltza Aginagakojai batzordekoak eta herriko bestezenbait laguntzaile mendi lasterketa-

ko gauzak antolatzen. Aurtengoa, hirugarrenedizioa izango da. Izan ere, urtetik urtera par-taide kopurua gorantz doala kontuan hartuta

ezin lasterketa hau antolatzea alde batera utzi. Edizio hau, api-rilaren 3an ospatuko dugu 11:00etan eta iazko ibilbide beraizango du, 14 kilometro pasatxo izango dira lasterkariek eginbeharko dituztenak. Esan bezala, dagoeneko antolaketetangabiltza, aurrez lan handia egin behar baita honelako lasterke-ta bat borobila irten dadin. Egin beharreko lan asko aurrezegin beharrekoak dira, hau da, laguntzaileak aurkitu, herri-krossakoekin harremanetan jarri, ibilbidea nola dagoen ikusieta egokitu, garbitu... Baina egunean bertan ere, jende asko-ren laguntza beharko da, esate baterako, bide gurutzetan ego-teko, “abituallamentuak” prestatu eta bertan egoteko lasterka-riak datozenerako... Hemendik, guztioi parte hartzera gonbi-datzen zaituztet!!! Denon artean errazagoa izango baita laster-keta hau borobila ateratzea. Bestalde, izen ematea zabalikdago. Horretarako, www.herrikrossa.com webgunean duzueaukera. Aipatu behar, webgune bidez izena ematen duten

korrikalarien artean La Perla talasoterapian bi pertsonentzakohiru zirkuitu zozketatuko ditugula. Egunean bertan ere, izenaemateko aukera izango duzue. Honez gain, parte hartzaileguztiei, herriko produktuez osatutako poltsa bana emangozaie opari, kamiseta batekin. Lasterketaren amaieran, hamai-ketako paregabea izango da. Besterik gabe, hemendik, guztioilasterketa honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztet,bakoitzak ahal duen moduan, korrika, lagunduz edo besterikgabe lasterkariak animatuz!!! Hau esanik, apirilaren 3anAginagan ikusiko garelakoan... beste bat arte!!!

Page 8: NOAUA! 443 alea

8 Noaua! - 2011ko martxoaren 25ean

PI L-P I L E A N

Hiri hondakinen %88,60 bildu zen

atez ate iaz Usurbilen, 3.510 tona guztira

Bi urteren buruan, %28tik%88rako jauzia eman du hirihondakinen gaikako bilketak

Usurbilen. Atez ateko bilketak eragin duigoera nabarmen horretan. Datuokaipatu sistemaren bigarren urtemugabete berritan aurkeztu ditu UsurbilgoUdalak.

Gaikako bilketa 2008an, %28,43koazen, 2009an %82,33koa eta iaz,%88,60raino igo zen Usurbilen. Datuokedukiontzien sistematik atez ateko bilke-tara egindako jauzia islatzen dute. Joanden martxoaren 18an aurkeztu zituenUsurbilgo Udalak, atez ateko bilketak biurte bete berritan, egitasmoaren ingu-ruan egin zuten balorazio teknikoarenbaitan. Ingurumen eta nekazaritza alorre-tako udal teknikari Ibon Goikoetxeakbildutakoa pisutan azken hiru urteotanzenbatekoa izan den ere berri eman zuen:2008an 3.766 tona gaika bildu ziren,2009an 3.068 tona eta iaz, 3.510 tona.

Datuen inguruko argibideakAzken hiru urteotan gaikako bilketa

mailak izan duen gorakada nabarmenahondakinen kudeaketan izan den aldake-tari lotua dago. 2008an edukiontzien sis-tema indarrean egotetik 2009ko martxo-aren 16an atez ateko bilketa abiatzeaga-tik, etorri zen lehen gorakada ehunekoe-

tan. Lehen urtean ordea, hiri hondakinaketxebizitza eta komertzioetan biltzenziren atez ate. Aipatu sisteman biltzeraigaro ziren 2010ean, Urbil merkatalgunea eta udalerriko industria guneak.Azken lanketa hau garrantzitsutzat etaaitzindaritzat jo zuen Goikoetxeak, izanere egun, “hiri hondakin guztiak atez atebiltzen ari gara Usurbilen”.

Bestalde, urteotan argitaratu diren bil-keta datuen inguruan beste argibide batere eman nahi izan zuen udal teknikariak.San Marko Mankomunitateak emanda-ko datuen inguruan zioenez, “hondakinzati batzuk falta dira”. Iazko gaikako bil-keta %77,5ekoa dela dio San Markok.Baina Goikoetxearen esanetan,“Mankomunitateak ez du kontuan har-tzen falta dena”. Esaterako, poligonoetanmodu pribatuan kudeatzen diren honda-kinak.

Tonen kopuruari dagokionez, hiruurteotan izan diren gorabeherak bizidugun krisialdi ekonomikoarekin lotzenzuen Goikoetxeak. Modu horretan inter-pretatu behar da, duela bi urtetik honabildutako tonatan hiri hondakin kopu-ruak jasan duen beherakada.

Dagoeneko lau dira atez ate ari diren herriak.

“Hiri hondakin guztiakatez ate biltzen ari gara

Usurbilen”

IBON GOIKOETXEA

Larunbat honetan,mural pintaketa

Dema plazan

MARTXOAK 26 LARUNBATA10:00-12:00 “Aire garbiak bira

nazan. Eman bostekoa eta eskuratuzure haize-errota” aldarrikatuko dutenlau muralen pintaketa Dema plazan.

Bitartean, haize-errotak eta kamise-tak salgai Dema plazan.

Ondoren, kalejira Atxegalderaino.Bertan, N-634 errepiderako sarbidean,Dema plazan margoturiko muralakerrepide bazterrean dauden hormanjarriko dira.

Antolatzailea: Usurbil Zero Zabor.

19:00 Bertso kantu-jira MikelLaboa plazatik abiatuta. Bertsolariak:Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina.

21:00 Afaria Agerialden. Prezioa: 25euro. Txartelak Txiribogan, Bordatxon,Alamandegin. Txartela eskuratzekoazken eguna: martxoak 24.

Page 9: NOAUA! 443 alea

Noaua! - 2011ko martxoaren 25ean

ELKARRIZKETA 9Hotzikarak estreinako lana

aurkeztuko du ostiralean Akerra Gaztetxean

Zerbait lortu nahi duenak aha-legindu beharra duela diote.Eta lortu dute David

Illarramendik, Mikel Olasagastik,Antton Aranburuk eta Beñat Arteagakosatzen duten taldeak. Azken urteotanburuturiko lanketaren ostean,Hotzikarak estreinako diskoa prest du.Bederatzi abesti berri, aurkezpenmoduan, ostiral gau honetan AkerraGaztetxean entzun ahal izango direnak.

NOAUA! Disko aurkezpena ostiralhonetan izanik, lan berria eskuragarriizango da?

Mikel Olasagasti. Hilaren 25erako,ostirala, Akerra Gaztetxean.Hamaiketan hasiko da kontzertua.

David Illarramendi. Asfixia eta Ai eneberbena taldearekin joko dugu.

N. Erosteko aukera izango da?M. O. Akerran bertan eta gero taber-

netan. Usurbilen, Irratin, Karobin…Eta inguruko herrietako taberna eta gaz-tetxeetan. Gure aldetik egindako bana-keta izango da.

D. I. Lana eskuratu nahi duen herri-tarrak bestela, guri eskatu besterik ez du.

N. Auto ekoizpenaren bidetik joduzue. Nolakoa izan da esperientzia?

D. I. Sutegin grabatu genuen, JosebaAgirresaroberekin. Lehenbizi bateriagrabatu genuen, gero baxua, eta gerogitarra eta ahotsa. Lan horiek egin oste-an, estudiora eraman genuen nahaskete-tarako.

N. Emaitzarekin gustura zaudete?M. O. Sosa gutxi gastatuta, emaitza

oso ona da.

N. Bederatzi abesti sortu dituzue?M. O. Hasiera batean pare bat geni-

tuen myspace.com web gunean jarrita,indartsuak. Gero beste ildo batekohiruzpalau abesti ditugu. Letra aldetikguri zeresana sortzen diguten gaiak dira.Anbiguotasun bat eman nahi izandiegu, ez dira hain letra deskribatzaile-ak, norberari zeresana eta zer pentsatuaemateko modukoak baizik. Hardcoretrash metal estilokoak dira.

N. Zuen gertukoek abestiak entzute-ko aukera izango zuten jada. Zer diote?

M. O. Gutxi batzuk dira diskoa dute-nak, entzuten ari direnak. CD-a mar-txan jarri, eta bukaeraraino entzun dute-la esan digute. Ez direla aspertu, eta horiseinale ona da.

N. Lan berriak bideoklipa ere badu.Diskoko abesti nagusiarena?

D. I. Beste egitura bateko abestia sar-tzen genuen lehen aldia zen. Horregatik,kanta honek markatu egin zigun etabideoklipa egin da. Peru Galbete ardu-ratu da grabazioaz.

M. O. Oso ondo atera da. Denboraoso gutxian grabatu da. Baliabide askoditu Peruk. Merezi zuen kanta horribideoklipa ateratzea, abesti ederra baita.Bideoklipa prest izatean myspace.comorrialdean jarriko dugu.

N. Lan berria aurkezteak beste eran-tzukizun bat eskatzen dizue taldeari,

urduritasun gehiago?M. O. Ez, landua baitugu.

Urduritasuna bazen sorreran. Jendearenaldetik ikusi genuen erantzuna bazelaeta orain lasaiago gaude. Oso gustura,ilusioarekin eta ia ostiraleko show-aprestatzen dugun.

D. I. Eta gainera Akerran, etxeangaude.

Irratin eta Karobin erosi daiteke Hotzikararen diskoa.

“CD-a martxan jarri,eta jarraian bukaeraraino

entzun dutela esan digute”

LEHEN INPRESIOAK

NOAUA! Gaztetxera joateko asmo-tan direnek, zer topatuko dute?

M. O. Egurra, eta giro ilun bateansartzeko aukera ezin hobea.

N. Mendeku Itxua, Desegin,Odolaren Mintzoa, zuek… Herrikomusika taldeen berpiztea gertatzen aridela esango zenukete?

M. O. Argi dagoena da, gazteei auke-ra emanez gero, hasieran probatzen has-ten zarela, gero denbora aurrera joanda,ikasten zoaz. Azkenean, talde bakoitzakdiskoa du. Halako gauzak ateratzendira.

D. I. Asko ikasten da besteei ikusitaere. Aukera emanez gero, zerbait sortu-ko da.

Martxoak 25 ostirala23:00etan, Akerra gaztetxean.www.facebook.com/hotzikarawwwmyspace.com/hotzikarausurbil

“Gazteei aukera emanez gero...”

Page 10: NOAUA! 443 alea

10 Noaua! - 2011ko martxoaren 25ean

PIL-PILEAN

Bi mila dantzari biltzea. Horiizan zen duela hilabete batzukezarri zuten erronka. Baina

Gipuzkoa Zero Zabor taldekoen aurrei-kuspen baikorrenak gainditu egin zirenpasa den igandean Zubietan.Gipuzkoako herri askotatik hurbilduziren “Hartu nahi dut arnas” kantuare-kin batera dantza egitera eta festa, bistandenez, luzaroan gogoratzeko modukoaizan zen.

Flash mob delako dantzaren grabazioabaino lehen, Ainhoa Arrozpide GipuzkoaZero Zabor elkarteko bozeramalea poza-rren zegoen. Uste baino jende gehiagobildu baitzen Zubietan eta, azken orduan,dantza egiteko toki berriak egokitu beharizan zituztela adierazi zuen hedabideenaurrean egindako agerraldian: “baina ezdira festa batera etorri, aldarrikapen bategitera baizik. Errauste-plantaren proiek-tuaren aurrean, moratoria bat eskatzera.Gipuzkoa osorako zero zabor programamartxan jar dadin”, adierazi zuen AinhoaArrozpidek.

Harri baten aurrean, herri batInstituzioekin gogor azaldu zen Ainhoa

Arrozpide: “harri bat jarri dutela zabalduda komunikabideetan (aurreko astean,instituzioek Zubietan egindako ekitaldia-ren harira), baina guk esan nahi dugu

hemen herri bat dagoela, Gipuzkoakogehiengo soziala dagoela ordezkatutahemen”, azaldu zuen Zubietan.

“Eta herritarrek eskatzen digutena zerada: hiri hondakin guztien kudeaketanaldaketa bat. Ez dugu gure osasuna etagure ingurumena kaltetuko duen errauste-

planta toxikorik nahi eta horren aurreanUsurbil, Oiartzun, Hernanin... martxandauden gaikako bilketa eredu horiekGipuzkoa osoan jar daitezela martxan”.

Eskaera batekin amaitu zuen bere age-rraldia Gipuzkoa Zero Zabor elkartekobozeramaleak: “Markel Olano eta kudea-keta horretan parte hartzen ari diren guz-tiei herriari entzuteko eta alda ditzatelahartutako erabaki horiek. Eta zero zaborprogramak kudeatzeko bitartekoak jarditzatela. Herritarrak prest gaude gurealdetik zerbait egiteko. Ez dugu nahigipuzkoar guztion osasuna, ingurumenaeta ekonomia kaltetu nahi”.

Dantzariz bete zen Errebote plaza.

Dantzarien artean ziren MikelIzagirre Urnietako alkatea edota

Xabier Mikel Errekondo Usurbilgoalkatea. Hedabideen aurrean egindakoadierazpenetan, instituzioek itsututajarraitzen dutela adierazi zuen XabierMikel Errekondok: “lehen harria jarribadute, itsututa jarraitzen dute politi-kariek. Gipuzkoa aurrera eta antzekoakerabiltzen dituzte, baina herritarrenga-tik oso urrun daude”.

“Harri horren aurrean, herri bat dago.Ardurak hartu nahi dituen herri bat.Gainera, eredu oso berritzaileen bidez.

Kasu hau da adibidea. Ikusi zer nolakoaantolatu den flash mob honekin”, adie-razi zuen Xabier Mikel Errekondok,Zubietan egindako prentsaurrekoan.

21 urteko morrontzaEskaera bat ere egin zuen.

Alternatibak sustatzeko denbora, mora-toria alegia. “Gipuzkoar guztioi 21 urte-rako morrontzara bideratu nahi gaituzte.Osasuna, ingurumena, ekonomia etapolitika mailako morrontza horrenaurrean, moratorioa eskatzen ari gara.Arduraz jokatzeko eskatu nahi diegupolitikariei. Teknologia berriena erabili

arren, ikusi dugu azken asteotan zer ger-tatu den mundu mailan. Eta hemenpuntako teknologia herritarra bera da”.

Pailazoek girotu zuten flash mob

grabazio aurreko denbora-tartea.

Dantzak, jai-giroak eta aldarrikapenak bat egin zuten Zubietako flash mob grabazioan

“Alternatiba egon badago”

“Ez dugu nahi gipuzkoarguztion osasuna, ingurumenaeta ekonomia kaltetu nahi”

GIPUZKOA ZERO ZABOR

Page 11: NOAUA! 443 alea

Noaua! - 2011ko martxoaren 25ean

PIL-PILEAN 11

Iazko edizioarekin alderatuta,objektuekin batera, oraingoan

nork bere gaitasunak trukatzeko aukeraizango du Truke Azokan.Antolakuntzatik gogorarazten dutenez,“denok dugu zerbait eskaintzeko, etadenok dugu zerbaiten beharra”. Bilagunen arteko tratuak ez du prezioekonomikorik izango, gaitasun trukeabaino ez da izango, norbait laguntzeanorberak laguntza jasotzeko.

Diru mugimendurik ez da izangoigandeko ekimenean, lekua izango duteordea herritarrek eta euren arteko tratuzuzenak.

Azoka, jai-giroanGoizeko hamarretatik aurrera

Txokoaldeko Erroizpe elkarte aurrekoplazan, trukerako postuak jarri ahalizango dira. Hainbat bilguneetakoordezkariek ere euren postuak jarrikodituzte, aurreko edizioan bezala.Trikitilariek girotuko dute goiza, etaeguerdi partea, bazkari parte hartzailebatek.

Datu gehiago: [email protected]

Euria egingo balu, truke azoka Aginagako frontoian egingo litzateke.

Eta igandean, truke azoka Txokoalden

Informazio eta trukerako postuak

Martxoko azken igandea egunparte hartzailea izatea nahi dute

antolatzaileek. Ospakizunak izan deza-keen harrera, bertaratuko direnen eskugeratuko da: “Tokia eta eguna jartzea dagure helburua. Hortik aurrera herrita-rrak dira protagonistak”.

Truke Egunarekin batera, Trukalariak

taldetik aurreratu dutenez, badute bes-telako proiekturik esku artean.

Denda libreaTrukatzeko aukera urtean bi hitzordu-

tara mugatu beharrean, egunerokoaukeran bilakatzeko lanketan dihardute,“denda libreak” egitasmoaren bidez.

Larunbat honetan, bertso-kantu-jira-afaria

Bi urte bete ditu atez ateko bil-ketak. Urteurren hau dela eta,ekitaldi sorta antolatu da aste-

otarako. Tartean, martxoaren 26rako,hilabeteko azken larunbateko ohikokantu-jira saioa ordezkatuko duen ber-tso kantu jira eta afaria.

Oraingoan, euskal abestiak eta bertso-ak tartekatuko dira. Larunbatean,19:00etan Mikel Laboa plazatik abiatu-ko da Botapunttuba Bertso Eskola,Usurbil Zero Zabor eta Kantu Taldeakantolatu eta Udalak lagundutako ekime-na. Kalejiran ibiliko dira Kaxkoan barre-na, kantuan Susi Elosegi gidari lanetandutela, baina baita bertsotan ere.Maialen Lujanbio eta Sustrai Colinagonbidatu dituzte aipatu hitzordura.Kalejira gainera, trikitilari eta pandero-joleek girotuko dute.

Kantu Taldetik, kantu liburuxka era-mateaz ez ahazteko oharra helarazi nahidute.

Afarirako txartelak salgaiKalejirarekin batera, afaria antolatu

dute Agerialden, gaueko 21:00etatikaurrera. Antolakuntzatik berri emandutenez, honako menua dastatu ahalizango da: arrai pastela, ahate gibel

musa, baratxuri otarrain eta gula arrau-tza nahasia, sorbetea, behi masail, isatsaeta sagarra hostorean, gazta tarta, kafeaeta ondorengoak.

Txartelak 25 eurotan salgai, Txiri-bogan, Bordatxon eta Alamandegin.

Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina koplatan arituko dira

martxoaren 26ko bertso-kantu-jiran.

Page 12: NOAUA! 443 alea

12 Noaua! - 2011ko martxoaren 25ean

HERRIKO TALDEAK

Odolaren Mintzoa Viana Rock

Lehiaketako finalera ailegatu da

Nafarroako Viana udalerrianbigarrenez ospatzen ariden Viana Rock Gazteak

Txapelketako finalerako sailkatu daOdolaren Mintzoa talde usurbilda-rra. Musika talde guztiak eta eurenlana ezagutzera ematea da txapelketa-ren helburua.

14-22 urte arteko kideez osaturikegon eta diskoetxeekin kontraturik ezduten musika taldeek parte har deza-kete bertan. Finala apirilaren 15eanospatuko da. Egun horretan kontzer-tua eskainiko dute Luken Arkarazok(ahotsa eta gitarra), Joanes Txuekak(baxua), Beñat Txuekak (gitarra) etaJokin Irastorzak (bateria).

Talde irabazleak, sari gisa VianaRock 2011 jaialdian talde gonbidatugisa parte hartzeko aukera izango du.

Finala apirilaren 15ean

jokatuko da (Argazkia: Gabriele).

Mendeku Itxua

Arabatakadan arituko da

Unibertsitate euskaldun etaherritar baten alde

Arabatakada jaialdia antolatu duteGasteizko Mendizabalan apirilaren1ean. Egun osoko festa antolatu duteeta arratsaldeko 17:00etatik aurrerakontzertuak. Berri Txarrak, ZeaMays, Esne Beltza, Governors,Tximeleta eta Maketa Lehiaketakoirabazleek joko dute. Eta haiekin,Mendeku Itxua Usurbilgo taldeak.Sarrerak salgai daude jada.Informazio gehiago: arabatakada.org

Bi aste barru, ZumaianOstiral honetan, Donibane

Lohitzunen arituko dira; apirilaren8an Leioako gaztetxean eta apirilaren9an Zumaiako gaztetxean joko dute.

Page 13: NOAUA! 443 alea

13Noaua! - 2011ko martxoaren 25ean

HERRIKO TALDEAK

Aiakoa da baina Aginagan bizida. Pintura ikasten ari direnekbadakite nor den Jasone

Irigoien. Pintura eskolak ematen ditue-lako “Aginagako eta Usurbilgo jubila-tuen etxean eta baita Zarautzen ere,Artezaleak-en”. Egun hauetan, Nire ubi-deak izeneko erakusketarekin aurkitukoduzue Sutegin. Aurreko astean zabalduzuen eta asteburu honetan izango dugubere ilustrazioetaz zein bere margoetazgozatzeko aukera berri bat.

Gustura ari da heziketa munduan.Adin ezberdineko ikasleak ditu, bainabera ere ikasle sentitzen da. Izan ere,“eskolak ematen ere asko ikasten da”adierazi digu.

Jasone Irigoienek Arte Ederrak ikasizituen Leioan. Gerora, “Debako arteeskolan, harria eta egurra lantzen aritunintzen. Baina denetarik egiten dut,argazkia, ilustrazioa, eskultura, mar-goa…”.

Bolada batean, eskulturan oinarrituzuen bere sorkuntza lana. Kaxianorenomenez Lizartzan jarrita dagoen eskultu-ra, Jasonek berak egin zuen. Lehiaketabidez hautatu zuten bere proposamena.Eta Bizkaiko Arboledan ere,Trapagaranen hain zuzen, bada bere arte-lan bat ere.

Helburua, “libre sentitzea”Baina ez du eskulturara mugatu nahi.

Argazkian gustura ibiltzen da, baita koa-droak margotzen zein haur literaturanilustrazioak egiten. “Libre sentitzea danire helburua”, aitortu digu.

Haur eta gazte literaturan, ilustrazioasko egin ohi da. Iaz, esate baterako,Antton Irustaren Lamia eta Basajaunliburuaren ilustrazioa egin zuen.

“Haurrei bideratutako guztia asko gusta-tzen zait” azaldu digu Jasone Irigoienek.

Surrealismotik abstrakzioraSutegin ilustrazio horietako batzuk

ipini ditu eta baita hainbat margolanere: “azken hilabeteotan egindako lanakdira. Ez nuen duela 5 urte egindakolanik ekarri nahi”. Koadro bakarra daaspaldikoa, gainontzekoak egin berriak.Nire ubideak izenburupean Suteginbildu dituenak.

Erakusketaren helburu nagusia, berelanaren berri ematea da. “Lehenengosortzailearentzat balio behar du. Baina ezdu zentzurik etxean gordeta edukitzeak.Gizarteratzerako helburu bat ere bada,nire ikusteko modua konpartitzekogogoa”. Bere lan egiteko moduak jende-ari zer sortarazten dion, hori argitzekojakin mina ere badu Aginagan bizi denmargolari honek.

Hitz hauekin definitu du Sutegikokoadroetan ageri den estiloa: “surrealis-motik abstrakziora. Nire mundu oniri-koan oinarritutakoak dira. Ametsenmundu horretatik abiatzen dira. Hortikdator erakusketaren izena, Nire ubideak.Emozioen kanalizaziorako balio du sor-tze-lanak”. Eta erakusketara hurbiltzendiren bisitarien gozamenerako ere.

Igandera arte zabalik“Nire ubideak”, SuteginEgilea: Jasone Irigoien Loinaz.Epea: martxoaren 18tik 27ra.Ordutegia: ostiraletan, 16:30-20:00. Larunbatetan, 10:30-13:00 / 16:30-20:00.Igandetan, 10:30-13:00.

Jasone irigoien, erakusketaren

inaugurazioan egindako argazkian.

“Nire ubideak”, Sutegin aurkituko duzuen erakusketa

Jubilatuen Astearenbarruan, egunpasa

Zumaian

Alkoholismoari buruzko hitzaldibatekin hasi zen astelehenean

Jubilatuen Astea. Ostiral honetan,Zumaiara joango dira, egunpasan.Joan etorria trenez egingo da. Irteeragoizeko 10:00etan tren geltokitik;Zumaian Zuloaga museoa ikusi, SanTelmo ermitara igo eta herria ezagutu.Bazkaritarako, eguneko menu bat janeta arratsaldean etxera.

Igandean, bazkariaIgande honetan amaituko da

Jubilatuen Astea, bazkari batekin.12:00etan meza izango da eta14:00etan bazkaria Aialde Berri sagar-dotegian (menua, sagardotegikoa).

Ekainean, Andaluziara Ekainaren 2tik 10era, Cadiz ezagu-

tzeko aukera aparta izango dute anima-tzen diren jubilatuek. SantuenekoGure elkarteak, Aginagako Arrateelkarteak eta kaxkoko Gure Pakeaelkarteak antolatu dute bidaia.Informazio gehiago, hiru elkarteetakobulegoetan jaso ahal izango da. Baitabidaiaren inguruko xehetasun gehiagoere, propio egindako esku-orrien bidez.

Zumaiako San Telmo ermita

bisitatuko dute.

Ametsen munduonirikotik abiatzen da:

“Emozioen kanalizaziorakobalio du sortze-lanak”

JASONE IRIGOIEN

Tai-Chi klaseetan parte

hartzeko aukera Santuenean

Tai-Chi egin nahi duenak, horre-tarako aukera du astean behin.

Santuenea Elkarteko egoitzan biltzenda taldea, iluntzeko 20:00etan.Ordubeteko saioa izan ohi da eta klasebakoitzeko 3 euro ordaindu behardira. Proba moduan, konpromisorikgabe klasera joateko aukera zabaldudute. 652 390 384 (Chris).

Page 14: NOAUA! 443 alea

14 Noaua! - 2011ko martxoaren 25ean

HERRIKO TALDEAK

Lehenik eta behin, operaDatorren astean hasiko da Soinurbil Musika Astea

Zazpi urte bete ditu SoinurbilMusika Asteak; urtero, udabe-rri partean Zumarte Musika

Eskolak antolatzen duen zikloak.Datorren astean hasi eta apirilaren 3rabitartean, opera, jazz zein gospel doi-nuekin gozatu ahal izango dugu.Xehetasun denak bildu ditugu orrialdehonetan.

Colas Mago Handiaren abenturekinhasiko da Soinurbil Musika Astea.Mozartek konposatu zuen, artean, 12urte baino ez zituela. Haurrei zuzendu-ta dagoen arren, heldu asko ere tentatu-ta izango dira. 12 urterekin egindakoobra izan bazen ere, Mozart beti izangobaita Mozart. Opera Divertimento tal-deak eskainiko du datorren asteko aste-artean Sutegin, 18:00etatik aurrera.

Martxoak 29 asteartea, opera haur eta gaztetxoentzatOpera Divertimento taldearen esku-

tik, “Colas Mago Handia” haurrentzakoikuskizuna.

Mozartek 1768. urtean konposatuzuen operan oinarrituko da “ColasMago Handia” izeneko ikuskizuna. Zatibakarreko opera da eta 12 urterekinkonposatu zuen Mozartek. Hiru prota-gonista biltzen ditu bere baitan:Bastiana eta Bastianen arteko maitasunakolokan dago baina Colas magoarenga-tik izango ez balitz, amodioa bukatzekoarriskuan egongo litzateke.

Sutegin, 18:00etan. Iraupena: 50 min.Sarrera: Aldez aurretik, 2 euro kiroldegian. Egunean bertan, 4 euro leihatilan.

Martxoak 30 asteazkena, organo erakustaldiaJuan Luis Atxegak zuzenduko du era-

kustaldia. Zumarte Musika Eskolakoikasleek zein interesa duen edonork hardezake parte.

Salbatore parrokian, 18:30ean. Sarrera: Doan.

Martxoak 31 osteguna,Zumaiakoekin batera kantariZumaiako eta Zumarte Musika

Eskoletako ikasleek kontzertua eskaini-ko dute elkarrekin.

Urtero, Zumarte Musika Eskolan,elkartrukaketak egiteko ohitura dute.Elkartrukaketaren bidez, musika eskola-ko ikasleak eta irakasleak, beste musikaeskoletan egiten den lana ezagutzekoaukera daukate.

Aurten, Zumaiako MusikaEskolarekin egingo dute elkartrukaketa.Apirilaren 7an, usurbildarrak izangodira Zumaiara hurbilduko direnak.

Sutegin, 18:30ean. Sarrera: Doan.

Apirilak 1 ostiralaMac Jeara´s” BandJazzaren estilo klasikoak lantzen hasi

ziren duela hamar bat urte: dixie, swing,big band… Oraintsu, Mac Jeara’s Bandtaldeak proiektu berri bati ekin dio etagospel doinuak eskaintzen hasi dira.

Sutegin, 20:00etan.Sarrera: Aldez aurretik, 2 euro kirol-

degian. Egunean bertan, 4 euro.

Apirilak 2 larunbataAkordeoi OrkestraLau Haizeta Akordeoi Orkestraren

kontzertua, Sutegin 18:30ean. Sarrera: Doan.

Apirilak 3 igandeaIllumbe Musika BandaTrintxerpeko Illumbe Musika Banda

1978 urtean hasi zen jotzen eta lehenen-go kontzertua Trintxerpeko jaietaneman zuen. Kalejiran arituko dira lehenlehenik eta ondoren kontzertua eskaini-ko dute frontoian.

Kalejira: 11:30ean. Kontzertua: 12:30ean frontoian.Sarrera: Doan.

Opera divertimento taldeak eskainiko du “Colas Mago Handia” ikuskizuna.

Zumarte Abesbatza,

asteburuan Hondarribian

Gipuzkoako AbesbatzenFederazioak antolatuta, mar-

txoaren 26 eta 27an Hondarribianhaur koruen tailerra ospatuko daHondarribian. Zumarte abesbatzakokideek hartuko dute parte.

Operarako sarrerak

kiroldegian daude salgai

Colas Mago Handia haurren-tzako operarako sarrerak

kiroldegian daude salgai.Sarrerak salgai: aldez aurretik 2

euro Kiroldegian, egunean bertanleihatilan 4 euro.

Page 15: NOAUA! 443 alea

15Noaua! - 2011ko martxoaren 25ean

IZERDI PATSETAN

Herritarren animoak ere beharko

dira Aginagako Mendi Lasterketan

Aldez aurretik entrenatu nahiduenak, denbora askorik ez dujada, aste eta erdi barru ospa-

tuko baita Aginagako Mendi Lasterketa.Hirugarren edizioa apirileko hirugarrenegunean ospatuko da. Lasterkariak ziurbertan izango dira, aldez aurretik izenaematen ari baitira. Antolatzaileak ereprest, proba behar bezala burutzeko.Festa borobiltzeko hirugarren ardatzafalta da; ikusleak. Antolatzaileek herrita-rrak Aginagara bertaratzea deitzen dituz-te apirileko lehen igandean.

Badira Nafarroa edota Bizkaia aldetiketorri eta Aginagan izango direnak apiri-leko lehen igandean. Halere, gehienakgipuzkoarrak, eta baita noski, Usurbileta Aginagako ordezkaritza ere bertanizango da. Hauekin batera, antolakun-tzatik berri eman dutenez, aurpegi eza-gun bat, maila handiko kirolariaAginagan egongo dela baieztatua dagojada; aurreko edizioetako irabazleWalther Becerra hain zuzen. Maiatzeanospatu ohi den Zegama-Aizkorri mara-toia prestatzeko baliatu ohi duteAginagako kirol proba Becerrak eta bestehainbat kirolarik.

Sari potoloakGizonezko zein emakumezkoetan: sari

potoloak banatuko dituzte. Ez horibakarrik. Partaide bakoitzak Aginagakoproduktuez hornituriko opari poltsajasoko du; piperrak, sagardoa, gulak…Eta lasterka aritzeko kamiseta teknikoaere jasoko baitute, hamaiketako ederra-rekin batera.

Izena ematea zabalik dago jada, herri-

krossa.com web orrialdean 10 eurotan.Bestela, egunean bertan ere lasterkariekizena emateko aukera izango dute, proba11:00etan hasi baino zertxobait lehena-go; goizeko 9:30-10:30 artean hainzuzen, 15 euroren truke.

Hamaiketakoa doanAntolakuntzatik, lasterketa ikustera

gonbidatu nahi dituzte herritar guztiak.Kirol proba bertatik bertara jarraitzekoaukera izateaz gain, Aginagara bertaratu-takoek hamaiketakoa doan dastatzekoaukera izango dute. Giro ederrean etaproba ikusgarriaz gozatuz, antolakuntza-tik ohartarazten dutenez.

Apirilak 3 igandeaIII. Mendi LasterketaEguna: apirilak 3, igandea.Ordua: goizeko 11:00etan.Hasi eta bukatu: Aginagako frontoian.Probaren luzera: 14 km.Ia 300 metroko altueraraino igo beharko dute kirolariek.

Iaz ikusle asko izan ziren.

Usurbil KE, batzarra

Birentzat otorduaSaizar sagardotegian

Denboraldiaren azterketa egineta elkartearen gaur egungo

egoeraren berri emateko batzar oroko-rra deitu du eskubaloi taldeak biltzendituen Usurbil Kirol Elkarteak, mar-txoaren 26rako. Goizeko 11:00etanSutegin. "Eskubaloi denboraldiaaurrera doanez (zenbait kasutan amai-tzear...), egokia ikusten dugu, UsurbilKE-ko edozein taldetan jokatzenduten neska-mutilen guraso, seniorjokalari (18 urtetik gora) eta elkartekobazkideekin bilera bat egitea".

Ion Kortak irabazi zuenLoiolako Mendi Biatloia

Ion Korta usurbildarra (argaz-kian, erdian) izan zen azkarrena

Loiolako Mendi Biatloian, 41:42denborarekin. Iazko txapelduna,Xabat Manzisidor azpeitiarra (eskui-nean), bigarren sailkatu zen.Irabazlearen anaia Unai Korta (argaz-kiko ezkerrekoa), hirugarren iritsizen helmugara.

Baxurde Txiki Usurbil TriatloiTaldeko kideak dira Korta anaiak.

Usurbilgo Pilota Txapelketa, asteburu honetako partidakMARTXOAK 26 LARUNBATAGoizeko 10:30ean Usurbilen, NagusiakJauregi-Pazos - Azcarate-Iragi (Añorga) (Huarte)Intsausti-Bergara - Aranburu-Olalde(Añorga) (Durango)Aranburu-Elola - Iriarte-Perez(Lasarte) (Zizur)

MARTXOAK 27 IGANDEAGoizeko 10:30ean Aginagan, NagusiakFernandez-O. de Urbina - Zaranton-Arano(Antiguo) (Baztan)Martinez-Ugalde - Oronoz-Mujika(Oiartzun) (Doneztebe)Andueza-Zendoia - Bendoiro-Lasa(Azkoitia) (Doneztebe)

Eskubaloiko azkenzozketan 4916

izan zen saritua. MariJose Yurritak irabazi duSaizarren bi pertsonen-tzako sagardotegimenua.

Akerra Txapelketa

Ostiral honetan Akerran kon-tzertua dagoenez (Hotzikara),

ostiral honetan ez da futbol txapelke-tako partidarik jokatuko.

Bi anaiak loiolan (ezkerretik),

lasterketa amaitu berritan.

Page 16: NOAUA! 443 alea

16 Noaua! - 2011ko martxoaren 25ean

INGO AL DEU?

Page 17: NOAUA! 443 alea

17Noaua! - 2011ko martxoaren 25ean

INGO AL DEU?

Agenda

Goardiako farmaziakMartxoak 24, ostegunaUrbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

Martxoak 25, ostiralaOrue, Jaizkibel 2 Lasarte

Martxoak 26, larunbataUrbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

Martxoak 27, igandeaUrbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

Martxoak 28, astelehenaDe Miguel, Nagusia32 Lasarte

Martxoak 29, astearteaRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Martxoak 30, asteazkenaGil, Nagusia 24 Lasarte

Martxoak 31, ostegunaAcha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

Apirilak 1, ostiralaUrbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

Apirilak 2, larunbataGil, Nagusia 24 Lasarte

Apirilak 3, igandeaGil, Nagusia 24 Lasarte

* Larunbatetan, Usurbilgo bi farmaziak irekita egongo dira: 9:00etatik 13:30era.

GOARDIAKO FARMAZIA,GAUEZAizpurua, Latxunbe Berri, 11, Hernani Telefono zenbakia: 943 336 077.

Martxoak 25, ostirala- Presoen eskubideen aldeko elkarreta-ratzea. 20:00etan Mikel Laboa plazan.

Martxoak 26, larunbata- Bertso-kantu-jira-afaria. 19:00etanMikel Laboa plazan.

Martxoak 27, igandeaII. Truke Eguna. 10:00, Txokoalden.

Martxoak 29, astearteaHaurrentzako opera, “Colas Mago

Handia”, 18:00etan Sutegin.

Martxoak 30, asteazkenaOrgano erakustaldia, 18:30ean

Salbatore elizan.

Apirilaren 1ean martxan jarriko

dira errotazio bidezko aparkalekuak

Lurzorua urdinez margotuta ikusdezakegu Kaxkoko hainbat gunee-

tan. Egunotan, hainbat seinale ere jar-tzen ariko dira. Dena prestatzen ari dira,astebete barru, apirilaren 1etik aurrerazamalan eta erosketak erraztuko dituenerrotazio bidezko aparkalekuak erabil-tzen hasteko aukera egongo baita.

Erosketak autoz egin ohi dituenakaurrerantzean erosotasun handiagoaizango du. Hurbilago Elkarteak etaUdalak errotazio bidezko 47 aparkalekukokatuko ditu Kaxkoan. Apirila hasiera-tik, guneotan erosketak egiteko autoagehienez ordubete utzi ahal izango da,izenak dioen moduan, bezeroen errota-zioa errazteko.

Diskoa eskuratu behar daGuneotan aparkatzeko aparkamendu-

diskoa eskuratu beharko da. HurbilagoElkartetik aparkatzeko diskoak ahalbezain laster eskatzera deitzen dituzteherritarrak. Elkarteko establezimendue-tan eskuratu daitezke eskabide orriak.Datu pertsonalekin bete eta gune bereraitzuli beharko da eskabidea.Hurbilagotik berri eman dutenez, biegunera jasoko du herritarrak aparka-mendu diskoa. Guztia doan. Autoa apar-katzerakoan diskoa ikusteko modukolekuan jarri beharko da, aparkatu denordua adieraziz.

Saltokietatik hurbilagoBi aparkaleku mota egongo dira: beze-

roentzat fondo urdinez margoturiko 22plaza. Eta fondo urdinez eta marra horizmargoturiko beste 25 plaza astegun goi-zetan zamalanetarako erabili, eta astegunarratsalde zein larunbat goizetan bezero-entzat izango direnak.

Aparkalekuak Kaxkoko 14 puntu des-

berdinetan kokatuko dira: 18 KaleNagusia, Errekatxiki zein Zubiaurreaneainguruan; beste 13, Kale Nagusia,Irutasun kalea, San Inazio zein MikelLaboa plaza inguruan; eta sei Artzabalzein Puntapax zonaldean.

Aparkalekuon ordutegiak:Astelehenetik ostiralera: 9:00-13:00

artean bezeroen aparkalekuetan eta17:00-20:00 artean bezeroen eta zamala-netarako aparkalekuetan utzi daitekeautoa.

Larunbatetan: 9:00-13:00 artean,bezeroen eta zamalanetarako aparkale-kuetan.

Toki jakin horietan, disko hau

bistan ipini beharko da autoan.

Igandean ordu aldaketa:

02:00etan 03:00ak

izango dira

Asteburu honetan, udakoordutegia indarrean sartuko

da. Igandean, goizaldeko02:00etan 03:00ak izango dira.

Modu horretara, egunak beran-duago argituko du: Iluntzean aldiz,argitasun gehiago izango da.

Page 18: NOAUA! 443 alea

18 Noaua! - 2011ko martxoaren 25ean

GAZI, GOZO, GEZA

Zorionak Unax!!Udaberriarekin batera etorrizinen mundura orain dela 3urte. Muxutxu goxuak denonpartez maitia!

Zorionak Jon Mikeleta Ane! Jon Mikelekmartxoaren 30ean 8 urteeta Anek apirilaren 15an11 urte egingo dituzue.

Zorionak eta muxu handi bat etxekoen partez.

Zorionak aitona Miguel! Martxoaren 23an zure 89. urtemugaospatu dugu. Ondo pasakozenuelakoan zure egunean, muxuhandi bat etxekoen partez, berezikiAinhoa, Jon eta Andoniren partez!

ETXEBIZITZA

-Hiru logeletako pisu bat alokatzen da Kaxkoan. 943 371495 / 695 767 821.

- Kaxkoan pisua alokatzen da. 2 gela, sukaldea, sala etakomona.Tlf: 670070562

- Santuenean etxe bat alokatzen da. 679 366 415.- 60 metro karratuko pisua salgai kaxkoan, 2 gela, sala,

sukaldea, komuna eta trasteroa. Dena berrituta etaamueblatuta. Igogailua, hiru balkoi eta oso eguzki-tsua. Tlf: 686969112

- Kaxkoan etxebizitza salgai. Hiru logeladuna, bi komuneta trasteroarekin. 685 731 792.

- 90 metro karratuko pisu bat daukagu salgai Usurbilen. 3logela, egongela, sukaldea, bi komun eta 7 metrokarratuko ganbara bat.Oso eguzkitsua eta bizitzen jar-tzeko moduan dago. 699680265 (eguerdian edo20:00etatik aurrera deitu).

- Etxebizitza salgai Santuenean. Hiru logela, sukaldea,komuna. 130.000 euro. 665 736 896 (Iñaki).

- Lokala alokatzen da Atxegalden (lehen Truke zena).Prezioa: 360 euro. 943 373 414.

- Orioko Alde Zaharrean, etxebizitza bat salgai. Bi logela,bainu gela, sukaldea-sala. 661 679 691.

-Etxebizitza alokatzen da, Oropesa de Mar (Castelló)herrian. 655 731 915.

- Lau logeletako etxebizitza salgai Atxegalden. Ganbara erebadu. Aukera dago etxe azpian garajea erosteko.699720940

- Salgai dago Usurbilen etxe familiar polit bat, kiroldegi ondoan. Tel. 646.041915 Amaia.- Kale Nagusia 10, lokal komertziala salgai, 133 m2. 943

365 299-Alokairuko pisu baten bila nabil Usurbilen. 606 457

112.- Neska euskaldunak pisu bat hartuko luke errentan

Usurbilen. Interesatuak deitu 647 486 232.- Landetxe bat salgai Alfaron (Errioxa). Astebukaerak eta

oporraldietarako egokia. Terreno eta pistinarekin.Herritik 1,2 kilometrotara. 2 logela, egongela txime-nearekin, sukaldea, komuna, portxea. 675702428(gauez).

- Muna Lurra kalea 16, 3.C salgai. Eguzkitsua eta berri-tua. Interesatuak deitu: 637225620.

-95metro karratuko etxebizitza salgai Kaxkoan. Erreformabehar du baina aldaketak egiteko aukera asko.141.000 euro. 943 36 98 35 (21:00etatik aurrera).

- Orion babes ofizialeko etxe bat daukat eta Usurbilenbabes ofizialeko etxeren bat daukan norbaitekin alda-tuko nuke. Interesatuak deitu 663600020.

- 230 metro karratuko etxea salgai, 2 solairuko bordare-kin. 2800 metro karratuko lursailean. Kalezarrekoeremu urbanoan. 665720913.

- Baserri bat alokatu nahi nuke, Zubietan, Aginagan edoUsurbilen. 630 274 906.

- Usurbilen etxebizitza salgai. 3 logela, sala, komuna,sukaldea, bi balkoi, igogailua, ganbara. Kaxkoan. 607924 407.

- Logela bat alokatu nahi da etxe konpartitu batean.671800275.

SALEROSKETAK / GARAJEAK

-Lehenengo jaunartzeko soineko bat daukat salgai.669645585 edo 943365191.

-18 metro karratuko garaje itxia salgai, Puntapaxen(Artzabal). 943 100 592.

-Angulak harrapatzeko aintzinako tresnak erosiko nituz-ke: bahiak, kajak, farolak... Tlf: 605747114.

- 5800 metro karratuko lur eremua salgai Usurbilen, 150sagarrondorekin. Deitu: 943 361 463

- Nissan Almera salgai. Matrikula: SS-BG. Prezioa: 1.500,IAT (ITV) pasea du. 615 798 479.

- Garaje lerroa salgai Munalurran. 678 225 241.-33m karratuko lokal bat alokatzen dut Atxegalden 280

eurotan. Sarrera egokia. 943373414-50cc-ko motorra salgai. 2 urte, oso kilometro gutxi. Beti

garajean, ondo zaindua. 622369646.- Atxegalden Aristitxo kalean 90 metro karratu (bi solairu-

tan) dituen lokal bat alokatzen da. 658716970.

LANPOSTUAKLan-eskaerak-Emakume bat behar da haurrak zaindu eta etxeko lane-

tan laguntzeko. Interesatuta bazaude 615756893.-Iratxo tabernan pizza banatzaile baten bila gabiltza.

Banaketa afaritarako garaian egingo da. Beharrezkoamotorra edo kotxea izatea. 943369135

- Arratsaldetan umeak zaintzeko neska baten bila gabiltza.Nahiago dugu Usurbilgoa eta euskalduna izatea.Interesatuak deitu 676355635 telefonora.

- LH-n edota DBH-n klase partikularrak emateko prestegongo al zinateke? Hala bada, pasa zaitez UdarregiIkastolako idazkaritzatik izena ematera.

Lan-eskaintzak- Garbiketa lanetan edo dendari moduan lanean aritzeko

neska bat eskaintzen da. 626618097.- Herriko emakume euskaldun bat eskaintzen da pertsona

helduak eta gaixoak zaintzeko. Ordutegi malgua (egu-nez zein gauez) eta prezio ekonomikoak. 687348223.

-Emakume esperientziduna eta erreferentziekin eskain-tzen da gauetan adineko pertsonak zaintzeko.618410123

-Emakume bat eskaintzen da interna moduan adinekopertsona zaintzeko edo etxeko lanak egiteko.635267221

- Emakume bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko edoadineko pertsonak zein haurrak zaintzeko. Ordukaedo interna moduan aritzeko. 633709347.

- Lehen Hezkuntzako diplomatuak klase partikularrakematen ditu ikasgai guztietan, Usurbilgo lokalean. 688 681 557 edo [email protected] Neska bat eskaintzen da orduka zein interna moduan

lanean aritzeko Usurbil eta inguruetan etxeko lanakegiteko edo pertsona helduak zaintzeko. 696537247

-Emakume bat eskaintzen da etxekolanak egiteko ordukaedo tabernan lanean aritzeko. 603794547.

-Emakume bat eskaintzen da etxekolanak egiteko ordukaedo tabernan lanean aritzeko. 635217362.

- Mutil gazte bat eskaintzen da baserri edo baratzeko lanakegiteko, mendia garbitzeko edo igeltseritza lanetanaritzeko, 677593772.

- Etxeko lanak egiteko prest nago, baita jende nagusia edogaztetxoak orduka zaintzeko ere. 606 800 837.

- Neska bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko, pertsonahelduak zein haurrak zaintzeko edo ostalaritza laneta-rako. Esperientziduna. 658107757

- Emakume batek interna moduan pertsona helduakzein haurrak zaintzeko lana bilatzen du. 660554968

-Etxeko lanak egiteko emakume bat eskaintzen da.676188411.

- Jardineritza lanak egiten ditut, txukun eta modu onean.Iñaki: 677 44 31 40.

-Saltzaile, zerbitzari, pertsona helduak zein haurrak zain-tzen edo garbiketa lanak egingo nituzke. 656446835.

-Mekanikari gisa, baserrian, edota helduak zaintzeko prestnago. 648 785 026.

-Emakumea interna edo goiz zein arratsaldez orduka lanegiteko prest. 648 785 026.

- Mendian edo abeltzaintzan lan egiteko prest nago. 66638 26 97.

-Emakume bat orduka edo interna moduan lanean aritze-ko eskaintzen da. 608 835 033.

-Etxeko lanak egiteko neska bat eskaintzen da. 630 768325.

-Pintore edo burdinlari gisa lan egiteko prest nago. 654217 752.

-Fisika eta matematikako klase partikularrak ematekoprest, neska gazte esperientziaduna. LehenHezkuntzatik Batxilergo mailara arte. 685 772 602 //943 371 277.

BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK

Umea kotxean eramateko ziurtasun aulkia(10 kilotikgorakoa eta etzaten dena) erosiko nuke. Tlf:658721427

- Kamera digital bat desagertu zitzaigun liburutegian,martxoaren 11n. Asko eskertuko da bueltatzea. 686554 145 (Ana).

- Sukaldari bat eskaintzen da famili nahiz lagun artekobazkariak antolatzeko eta prestatzeko etxeetan, elkartegastronomikoetan...... 670 410 273.

- Lehenengo jaunartzeko soineko bat daukat salgai.Interesatuta bazaude: 669645585 / 943365191.

-Giltza batzuk galdu dira Kiroldegi eta frontoi artean.Aurkitzen dituenak dei dezala. 943 365 371.

- 11 husky siberiar txuri oparitzeko. 649906678.- Andatza mendian (Puelako bidean) mendiko txamarra

mutilarena, urdin iluna, galdu dut. 657702038.- Umea eramateko "mendiko motxila" erosiko nuke.

647973854.- Hemengo intxaurrak salgai, prezio onean. Telf: 943 67

11 60. Edurne.- Su-egurra salgai modu onean. 689937338 Jesus Mari.- Wii kontsolaren softwarea aldatzen da segurtasunaren

kopiak kargatu ahal izateko, DVDaren edo USBarenbidez txipik instalatzeko beharrik gabe. Garantia ez dagaltzen, dena softwarearen bidez egiten da.635729637

- Aiako babarruna salgai, prezio onean. 670410273.- Zaldi bat jartzeko lur sail bat edo ikuilu bat alokatuko

nuke Usurbil edo inguruan: 616260451- Informatikaria naiz. Ordenagailuen edo informatikari

buruz edozein zerbitzu behar izanez gero. Oskar: 609468 759 [email protected]

- Ezkontzetan abesteko talde bokal bat nahi baduzu, deitu665745071 (Iñaki).

- Ezkontza zein ekitaldietan abesteko kantari lirikoa.Maketa bat entzungai daukat. 690784113

Oharrak, zorion agurrak, jaio edo hildakoenberri emateko azken eguna: asteartea, eguerdiko12:00etan. [email protected]* Jaiotzen datuak Usurbilgo Bake Epaitegianbakarrik hartzen ditugu.

Page 19: NOAUA! 443 alea
Page 20: NOAUA! 443 alea