NOAUA!! 271 alea

20
ASTEKARIA - 2007ko martxoaren 9an - XII. urtea - Usurbil, 271. zenbakia B ilboko manifestaziora ilboko manifestaziora joateko autobusa antolatu da joateko autobusa antolatu da www.noaua.com Cecilia, Amagoia eta Mari Angeles lan munduko ateak irekitzen Cecilia, Amagoia eta Mari Angeles lan munduko ateak irekitzen

description

 

Transcript of NOAUA!! 271 alea

Page 1: NOAUA!! 271 alea

ASTEKARIA - 2007ko martxoaren 9an - XII. urtea - Usurbil, 271. zenbakia

BBilboko manifestaziorailboko manifestaziorajoateko autobusa antolatu dajoateko autobusa antolatu da

ww

w.n

oaua

.com

Cecilia, Amagoia eta Mari Angeles

lan munduko ateak irekitzen

Cecilia, Amagoia eta Mari Angeles

lan munduko ateak irekitzen

Page 2: NOAUA!! 271 alea
Page 3: NOAUA!! 271 alea

3Noaua! - 2007ko martxoaren 9an

ATA R I KO H A I Z E A

6. Or.

Aurkibidea

15. Or.ESKUBALOIKOAK, IGOERA FASEAN

KRONISTAK KALEJIRAN

5. Or.OSTIRALEAN, KARIDADEKO BENTA

8. Or.LAN MUNDUAN TOKI EGIN NAHIAN

10. Or.

SAN MARKOSEN KANPAINA BERRIA 12. Or.

OLATZ ALTUNARI ELKARRIZKETA

14. Or.JENDETZA BILDU ZEN DONOSTIAN

NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil943 36 03 21 - [email protected] - www.noaua.comJendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan

Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua, [email protected]

Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda, [email protected]

Idazkaria: Alaitz Aizpurua, [email protected]

Publizitatea: Intza Salsamendi, [email protected]

Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Ane Manzisidor, Maria AngelesArruti, Ainhoa Salsamendi, Maria Jesus Urbieta, Nerea Korta, AritzGorriti, Jone Eizmendi, Ainara Arnaiz, Begoña Rekondo, IñakiAgirresarobe, Ana Urdangarin, Eneko Harreguy, Iñaki Labaka, KoldoHuegun, Aloña Loidi, Imanol Goenaga, Agustin Esnaola, Alex Tello,Pako Agudo, Sara Lazkano, Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, XabierArregi, Edorta Agirre, Pello Aranburu, Ainara Uribe, Joseba Pellejero,Maider Makazaga, Aloña Pulido, Ainhoa Azpiroz, Aitor Landaluze,Josu Aranberri, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Idoia Torregarai.Denborapasak: LUMA, O.E.

Erredakzio kontseilua: Imanol Ubeda, Aritz Gorriti,Agurtzane Solaberrieta, Joxe Luis Arrastoa, Alaitz Aizpurua.

Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua.

Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo.

Elektrikaria: Iñaki Salsamendi.

Tirada: 2.600 ale

Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818

Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

IKA MIKA ATALEAN PARTE HARTU NAHI BADUZU, GOGOAN IZAN IDATZIAK

GEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITUELA. ALE BAKOITZEAN EZ DIRA BI

IKA-MIKA BAINO GEHIAGO ARGITARATUKO. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRIS-TEN BADA, NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITA-RATZEKO ESKUBIDEA IZANGO DU. IDATZIA ARGITARATZE-DATA BAINA ASTEBETE

LEHENAGO EKARRI BEHAR DA.

NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean eta, orohar, aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

Euskal Herrira!

Euskal presoak

GipuzkoakoForu Aldundiak

diruz lagundutakoaldizkaria

Albisteak iruditan

Etxealdiarako bidea hartzen due-nak bide bazterrean dagoen pare-tean animo guztien beharrean

denaren aldeko pintada bat ikus daiteke;“Gora Erreala” dioena. Orain arteko joe-rari eutsiz, txuri urdinek azken jardunal-dian ere Zaragozaren aurkako neurketagaldu zuten. Lehen Mailatik urruntzeneta Bigarrenera gerturatzen ari den hone-tan, Anoetako harmailak hutsago dirudi-tenean, jokalariek burua altxatzeko erenahikoa lan dutenean, ez dago soberananonimotasunean herriko kaleetan agertuden idatzia. NOAUA!ko ale hau jokalarirenbatengana iristen bada, akaso bere egileakeskertu nahiko ditu.

Realak une honetan beharko duena...

Page 4: NOAUA!! 271 alea

4 Noaua! - 2007ko martxoaren 9an

HE R O R R E K E S A N

LUIS ARANALDE

Berri kezkagarria iritsi zaigu egun hauetan: Maria delCampo Galayo-ri ez omen diote berritu erlijioa irakaste-

ko kontratua. Nonbait, Elizaren arduradunen ustez ez da erli-jioa emateko gai. Zer dela eta? Kanariar Irletan bizi den irakas-le hau dibortziatu egin da eta bikote berriarekin bizi da.Elizarentzat koherentzia falta dago irakasle horrek ematen duengaiaren eta bere bizitza pribatuaren artean. KonstituzioEpaitegiak arrazoi eman dio Elizari; askatasun osoa ematen dioElizari erabakitzeko zein den gai eta zein ez erlijio konfesionalairakasteko.

Izugarrizko haserrea sortu du Elizaren jarrera honek.Hasteko, Maria del Camporengan; honela dio: “Inkisizioarengaraian gaudela dirudi: senarrarengandik apartatzen bazara,kopa batzuk hartzera irteten bazara, ama ezkongabea bihurtzenbazara, erlijioa irakasteko gaitasuna kentzen dizue. Erlijio ira-kasleok guztiz salduta gelditzen gara. Sinesgaitza da egoera hau:kontratua Estatuarekin egiten dugu eta Administrazioakordaintzen gaitu. Ni ez naiz ez apaiz eta ez moja; nik ez dut kas-titatearen botorik egin”.

17.000 erlijio irakasle daude Estatu osoan. Erlijio irakasleenfederazioko presidente ordeak ere berdintsu zioen: “Irakasle haueneginkizuna ez da katekesia ematea, erlijio ezagutzak edo jakintzakzabaltzea baizik”. Alderdi politiko ezkertiarrek ere ez dute ulertzennola egin daitekeen hori Estatu akonfesional batean.

Jokabide onaren karneta eskatzen hasiko ote da Eliza erlijioirakaslea izan nahi duenari? Zeinek neurtzen du jokabide batnoiz den zintzoa eta noiz gaiztoa? Zeinek esan du gaizki dagoe-la pertsona batek bere bizia berreraiki nahi izatea beste bikotebatekin? Lehen bikotearekin porrot egin badu, ez du eskubide-rik bere bizia berregiteko? Jokabide hori balore ebanjelikoen

kontra al dago? Ez dut uste. Zeharo okertzat jotzen dut pentsa-era hori. Rafa Aguirre teologoak honela zioen aste honetan:“Zergatik elizak ez du erabiltzen zorroztasun berdina espekula-tzaileekin, irratiaz gure eguneroko bizia pozoitzen dutenekin,Elizak bere baitan dauzkan pederastekin?”.

Erlijio irakaskuntzaz badakizue nire pentsaera. “Primer vier-nes-ari ez, erlijio irakaskuntzari bai”, zutabetxoan agertu nizuennire iritzia. Gai hau eman behar duen irakasleari eskatu beharzaio akreditazio akademikoa, prestakuntza pedagogikoa, jakin-duria, langile bezala dituen eginkizunak ondo betetzea. Erlijioirakaslea ez da berez katekista, ezta fedearen testigu ere.Irakaskuntzaz kanpoko autoritate batek, kasu honetan Eliza,“testigutza pertsonala” eskatzeari oso arriskutsu deritzot.

Polemika hau dela eta, Elizaz asko hitz egin da egunotan, etaoro har, bere jarrera gaitzesteko. Izan ere, jokabide hori ebanje-lioaren baloreen kontrakoa baita. Ezkontza hautsi duenarekikogertutasuna eta laguntza agertu beharrean zoriontasuna berres-kura dezan, oztopoak jartzen saiatzen da.

Aste honetan hizlari ospetsu batzuk izan dira DonostianAita Arruperen ehun urteurrena dela eta. Horietako bat JuanMasiá jesuita da. Besteak beste hau zioen Eliza hierarkikoarengainean: “Elizak beldur dio emakumeari, modernitateari,elkarrizketari, laikoei… Fobia horiek guztiak exortzizatubehar lituzke. Botere ultraeskuindarrekin ez luke bat eginbehar, horrek kalte handia egiten dio”. Eta amaitzen du:“moralitatearen jendarme izan beharrean, hobe luke esperan-tzaren mezulari bihurtuko balitz”. Costa Gavras zinemagileospetsuak ere zerbait antzekoa esaten zuen: “Elizak dogmarieman dio lehentasuna ia beti eta ez pertsonaren zoriontasuna-ri”. Juxtu ebanjelioaren kontrakoa.

Ainhoa Azpiroz - Ai tor Landaluze - Luis Aranalde - Ar i tz Gorr i t i - Imanol Ubeda - Nerea Zinkunegi - Idoia Torregara i - Jose Piñas - Unai Agirre

Berriro Inkisizioa?

Fiskalaren azken ebazpenaren ara-bera, badirudi, zilegi eta bidezko-

ak diren jarduera politiko eta sozialakETAren konplize, laguntzaile edo kideizatearekin parekatzen dituen tesiak,aurrera jarraitzen duela. Haserakozigor eskaeratik, erdira jaitsi du bereeskaria, baina hala ere 484 urteko espe-txe zigorra eskatu du 52 auzipetuen-tzat. Gainera, zigor eskaera horiez gain,kantitate ekonomiko izugarriak eska-tzen dira zenbaitzuentzat (4 milioieurotik gorakoa kasu batzuetan).

Hamabost hilabete iraun duen ahoz-ko epaiketak hasieran zeuden inpresio

berberak baieztatu ditu, nabarmenepaiketa politiko baten aurrean gaude-la. Zanpaketak aurrera darrai eta beha-rrezkoa da lanean jarraitzea, solidarioizanez eta muntai judizial guzti hausalatuz.

18/98 + Lan Taldetik askotan salatuizan dugu eskubide zibil eta politikoakurratzen zaizkiola euskal gizarte osoari,izan ere, argi baitago oinarrizko esku-bideak diren hauek bermatuak beharliratekeela egon bere burua demokrati-kotzat duen edonongo herritan.Aniztasunean eta aberastasun soziale-an, askatasunean eta pertsona guztion

eskubideetan zimendatutako EuskalHerria eraiki ahal izatea aldarrikatzendugu.

Horren guztiaren aldarri, berriro ereBilboko kaleetan izango gara martxo-aren 10ean. Egoera larri honen aurre-an, beharrezkoa da denon parte har-tzea manifestazio jendetsua izandadin.

Usurbildik joateko autobusa antola-tuko da. Ohiko tokietan izango duzueapuntatzeko aukera, beraz adi deial-diari.

18/98 + Usurbilgo Lan Taldea

18/98: bidegabekeriak aurrera darraiIka-mika

Page 5: NOAUA!! 271 alea

5Noaua! - 2007ko martxoaren 9an

PI L-P I L E A N

Korrikaren 15. edizioa hilaren22an Karrantzatik abiatu etaapirilaren 1ean, Iruñean

amaituko da. Lasterketaren atarianospatuko da Korrika Kulturala etahorrek ere Usurbilen geldialditxoaegingo du martxoaren 9an.Karidadeko Bentak emanaldia eskaini-ko du Sutegin gaueko 21:00etan.

“San Quirico” izeneko lan berriaaurkeztuko dute Karidadeko Bentataldeko kideek. Italiako herri txikibaten omenez hirugarren diskari jarri-tako izenburupean, hamaika abestiberri jasotzen dira. Horietan, bertsola-riaren ikuspegitik jasotako bertso alai,ironiko eta pertsonalak tartekatzendira. Ekialdeko sonoritatea baztertugabe, beste itsasoetako doinuetarazabaltzen dira

Ahotsean Jon Maia, AranSantamaria klarinete jolearekin batera.Inaxio Tolosak (klarinete, tronpeta etasaxoak), Jon Manzisidorrek (baxua,

oud, gitarra), Imanol Manterolak(perkusioak) eta Domentx Uzinek(helikoia eta bibolina) osatzen duteZumaian sortutako taldea.

Sarrerak 5 eurotan, TxiriboganSutegiko Auditorioan eskainiko

dute emanaldia ostiral honetan, hilak9, gaueko 21:00etatik aurrera.Etumeta-AEK euskaltegiak antolatuduen ekitaldirako sarrerak aldez aurre-tik eskura daitezke 5 euroren trukeTxiribogan. Korrika Kulturalak erebere geltokia izango du Usurbilen.

Ostiral honetan Karidadeko Benta,

Korrika Kulturalaren eskutik

Karidadeko bentak “san quirico”lan berria aurkeztuko du sutegin.

Martxoaren 15ean, NOAUA!ren eskutik,

Euskarazko Film Laburren Zirkuitua

Abian da Euskarazko FilmLaburren Zirkuitua,

Topagunea Euskara ElkarteenFederazioak laugarren urtez martxanjarri duen ekimena. Zirkuituak 6film laburrez osatutako 37 emanaldieskainiko ditu beste horrenbesteherritan. Eskainiko den laburretakobat, Ane Muñozen “Loturak” izene-koa, hain zuzen ere, zirkuituan ber-tan estreinatuko da. Usurbilen mar-txoaren 15ean ikus ahal izango ditu-gu film labur hauek, iluntzeko20:00etatik aurrera Sutegin,NOAUA!ren eskutik.

“Ni ez naiz Txotxolo!”haurrentzako

antzerkia Sutegin

Bi aktoreb a i n a

hamaika pertso-naia biltzen dituPok Produkzioaketa Kris Barcokekoiztutako “Niez naiz Txotxolo!” antzezlanak. 4-11 urte artekoei zuzendutakoantzezlanean, bertan agertuko direnneska-mutilen eguneroko bakarda-dera gerturatzeko aukera izango da.Modu “alai”, xelebre eta dibertigarribatean. Haurren nahi eta ezinak,barne hutsuneak, haien gogoak...taularatuko dituzte. Musika etadantzek lagunduta. Baita dekoratuerakargarri eta jantzi ikusgarriekere.

Usurbilgo Udalak antolatutakoekitaldirako sarrerak aldez aurretik3 eurotan eskura daitezke Oiardokiroldegian. Takilan, egunean ber-tan, 4 euroren truke. Emanaldiaigande honetan da, martxoak 11,arratsaldeko 17:30ean Sutegin.

Datorren astean,Mikel Urdangarin eta

Kirmen Uriberen saioa

Korrika Kulturalaren aitzakia-rekin, Etumeta-AEK euskal-

tegiak Mikel Urdangarin etaKirmen Uribe ekarriko dituSutegira. Portukoplak izenburupe-an, itsasoarekin lotutako bertsozahar eta berriak zuzenean irakurrieta abestuko dituzte. Horietan,naufragio, sirena, baleazale eta por-tuetako emakumeak agertuko dira.Martxoaren 16an, ostiralean izan-go da, gaueko 22:00etan. Sarrerakaldez aurretik 5 euroren trukeeskura daitezke Txiribogan.

Page 6: NOAUA!! 271 alea

6 Noaua! - 2007ko martxoaren 9an

KA L E J I R A N

Gogoan izango duzue duela aste batzukGalardiko autobus geltokian izan zen

istripua, auto batek geltokian zain zegoen ema-kume bat kolpatu zuen. Ez da lehenengo aldia,eta horrexegatik konpontzen hasteko garaiadela iruditzen zaigu.

Garraio publikoa Txokoalden negargarri dagoela deritzogu.Batetik, auzoa erdi erditik (hiru pasonibel, bakarra barrerare-kin) zeharkatzen duen eta batere geratzen ez den tren bat dau-kagu. Bestetik, auzotik urrun samar eta egoera tamalgarrianaurkitzen den autobus geltoki bat.

Autobusa (trena ez bezala), zuk eskatuz gero, geratu behin-tzat bi norantzetan geratzen da. Norantza batean “markesina”antzeko bat daukagu, baina bertan esertzen bazara, ez duzuautobusik hartuko, ez baituzu hura noiz datorren ikusiko, etaikusten duzunerako berandu izango da. Beste norantzan aldiz ezdago ezer ez, paretean ordutegia, horixe bakarrik. Horrez gain,jaisteko edo zain egoteko lekua bi aldeetan oso arriskutsua da.

Auzotar guztiontzat daukagun garraio publikoko zerbitzubakarra da eta ez dago ez oinezkoentzako pasabiderik, ez zebrabiderik eta ez“zinkuentarik” ere.

Mila esker Euskotren, garraio publikoa horrela bultzatzeaga-tik.

Garraio publikoaTXOKOALDE IMANOL GOENAGA

Ia ia hamar urte daramatzat kalejiran bihilabetean behin gai bat jorratuaz.

Bateko sagardo kontuak, elkarte inguruko-ak, Harane futbol zelaia (orain inoiz bainoberriago), Aranerrekako ibilaldiak… etaatseden txiki bat hartzeko beharrean nago.Ez da izaten lan handia eta gainera ondo etortzen zaigutarteka idaztea, ez baitut ohitura handirik. Orain ikusikodut jendeak nere idatziak irakurtzen zituen edo ez. Halaere gai bat interesgarria iruditzen bazait, zin dagizuet nereargazkia azalduko dela gaur bezala. Elkarren berri izangodugu. Mila esker.

Bueno ba...KALEZAR JOSEBA PELLEJERO

Etxeko ataria igaro ondoren, eskubira begi-ratu eta hiru kartel paretean. Bakoitzak

bere deia, bere mezua. Behera joan ahala, kios-koan, dena kartelez inguratuta. Okindegi ingu-ruan, orain dela hiru aste ospatu zen SantaAgeda eskerako deia, naranja bizi batean, edoetxe bat alokatzeko eskaera. Etxe bueltan dago-

en horma berdean berriz, pasatako kontzertu baten kartelenhondarrak, edo manifestazio batera joateko deia, hizki handieta bizietan. Dema plaza inguruan, buruak eskuin alderaegingo du ia zer berri esaten duten, kartel zaharren arteanlekua egin duten berriek.

Batzuetan kalean goazela, bakardadean gure pentsamenduartean, paretetako hitza, dei eta mezuak pentsamendu horie-tatik ateratzen gaitu eta besteen kezka, mundua, poza etaasmoak, ezagutzen ditugu.

Beti ezagutu ditugu hormak kartel eta propagandaz esta-liak, eta denok ibiliak gara. Baina, zergatik ipintzen dira pare-tetan? Beste tokirik ez dagoelako? Eta herrian lau edo bostleku finkotan panel dexente batzuk jarriko bagenitu, lehengoohiturekin jarraituko genuke? Behar bada ohitura kontua daere mezu horietan erreparatzea.

Hormak hitz egiten duteneanKALEBERR I BEGOÑA REKONDO

Kaixo lagun guztioi! Aste honetakokronika pil-pilean dagoen gaiari

eskaini nahi diot. Ez dakienarentzat, azkenegunetan Atxegaldeko festak berreskuratueta martxan jartzeko gogoa agertu dutenzenbait gazteren berri izan dugu noaua.comwebguneko foroan. Bertan egitasmo honen alde agertudiren hainbat pertsonek euren iritzi eta proposamenakidatzi dituzte eta hasiera batean badirudi jende mordoadagoela gure auzoaren alde lan egiteko.

Atxegaldetarra eta gazte naizen aldetik NOAUA!k zuekinkomunikatzeko eskeintzen didan txoko honetatik deialdialuzatzen dizuet zuei guztioi: auzoko gazte zein helduei,baita garai batean egiten ziren festa mundial haiek sortze-ko, prestatzeko eta bizitzeko aukera izan zenutenoi ere,zuen laguntza oso baliagarria izango bailitzateke...Bileraren bat egiten bada azal zaitezte eta ea denon arteanerrealitate bihurtzen ditugun Atxegaldeko festak.

Oso proiektu polita dela deritzot eta gustora hartukodut parte bertan, beti ere gaiak eskatzen duen seriotasuneta lanerako gogoa kontuan hartuz eta helburua ondopasatzea dela ahaztu gabe.

Jaiak, errealitate edo utopia?ATXEGALDE AINARA ARNAIZ

Page 7: NOAUA!! 271 alea

7Noaua! - 2007ko martxoaren 9an

KA L E J I R A N

Alergia garai honetan horiz tintatu zaiguauzoa!

Batzuentzako bizipoza ematen digun sasoia,torturaren urtaroa bihurtu daiteke besteentza-ko. Aurten polenaren kopurua gorantza doa etanahiz eta gero eta botika eraginkorragoak izan

alergikoentzat egun zailak iritsi dira. Animoak bidali nahidizkiet guztiei.

Eta orain gaiaz aldatuz, auzoko beharrei erreparatzenjarrita honakoa ikus genezake. Askotan, guregan eraginaduten gauzetan bakarrik konturatzen gara eta oraingoan ereantzeko zerbait gertatu zait. Gure auzo lasai honetan, nire-tzat eta uste dut auzokide askorentzako, garrantsitsuakdiren zebra bideak falta dira. Egia da, auzoaren sarreran,badaukagula baina auzoaren barrukaldean ez dira inondikinora azaltzen. Kotxe kopurua handitu dela ezin ukatu etaauzoan zehar segurtasunez ibiltzeko beharrezkoak iruditzenzaizkit. Ume kotxe batekin kotxe artean ibiltzea ez da ososegurua ez?

Azkenik, norbaitek auzoko berrietaz idazteko gogorikbadu NOAUA!tik pasatzeko gonbitea luzatua dauka.Kolaboratzaile faltan gaude Santuenean eta denok zerbaitesateko badugunez hemen duzue aukera.

Zebra bideak falta dituguSANTUENEA PAKO AGUDO

Aspaldiko partez Ibaetako Urreztiauzora joan ginen Larbaingo etxeko-

andre den MªAngeles Alkaiaga eta bere alabaJosefinarekin. Eguna ederra suertatu zitzai-gun eta oso ondo pasatzeko aukera izangenuen.

Larbaingo amak, laurogeigarren urteurrena zuela etaospatzeko aitzakian joan ginen eta gogoan izateko modu-koak izan zituen gainera. Lehenbizi kapilara bisitatxo bategin eta ondoren Andoni Egaña, Irazu eta beste bertsolarigazte batzuekin topo egin genuen. Baita argazki bat ateraere. MªAngelesek ilusioz hartu zuen eta oroigarri ederrageratu zaio. Hurrengo urtean ospatzeko gai izan gaitezela.

Aingeru Goardako egunaAGINAGA MªANGELES ARRUTI

Konturatzerako martxoa etorri eta uda-berria ere gainean izango dugu eta

batzuek dagoeneko jada Aste Santuko opo-rren esperoan izango ditugu. Gauzek horrelajarraitzen badute aurtengo Aste Santua uda-ren parekoa izan liteke eguraldiari dagokio-

nez behintzat. Adituak hasi dira dagoeneko aldaketa klimatikoaz hitz

egiten, eta ez da txantxetako gaia; ez horixe! Gure gizarteanditugun hainbat ohitura aldatu beharra dago... Baina alda-ketarekin hastea gutako bakoitzarengan dago. Hitz egiteaerraza suertatzen bada ere, ez da hain erraza gure hitzakekintzetan gauzatzea. Asko da egiteko dagoena... Eta askoda ere jokoan dagoena: gure ondorengoei utziko dieguningurunea eta zor ekologikoa hain zuzen ere!

Denok gara maila batean edo bestean egungo egoerarenerantzule; eta erantzule garen aldetik zerbait egiten hasibeharrean gaude. Hasteko arazoaren garrantziaz kontzien-tzia hartu beharrean gaudela deritzot, eta murgildurik gau-den gizarte mota ikusirik... Ez da lan erraza honako hau.Beraz,norberak ikus dezala.... Asko da jokoan dagoena.

Aldaketa klimatikoaURDA IAGA NEREA AIZPURUA

Estu bilduta, zubietarrok lepo betegenuen larunbatean autobus berde

bikoitza eta Hegoamerikako trolebusgainkargatuen pareko irudia eskaini.

Horrelako jende-pilaketetan ohikoakdira algarak eragiten dituzten ateraldiaketa txantxak baina larunbatean Donostiarako joaneanez zen horrelakorik izan. Estutasun aurpegiak zirennagusi, ez tragediazkoak, baina bai kezka irudikatzenzutenak. Zubietarako etorrian, berriz, sosegu handiagoaeta umorea.

Tartean zer? Bada, beste behin, estu hartu genituelaagintariak, indar erakustaldia eman genuela, Zubietarenindarra eta bizinahia erakutsi geniela, zaborren kudea-ketari dagokionez ere agintariei Gipuzkoa modernoaeraikitzeko exijitu geniela.

Kolore asko izan ziren manifestazioan, baita zubieta-rron autobusean ere. Larunbatekoak hori ere lortuzuen, herria trinkotzea eta gure arteko harremanakestutzea. Eta horrek indarra ematen du, indar handiaeman ere.

EstuZUB IETA DENIS ELORZA

Page 8: NOAUA!! 271 alea

8 Noaua! - 2007ko martxoaren 9an

ER R E P O R TA J E A

Lan munduko ateak irekitzenINEM-ek eta Usurbilgo Udalak

sinatutako hitzarmenaren ondo-rioz, enpleguaren arloko lau pro-

grama jarri ziren abian pasa den udazke-nean. Hauen bidez, bederatzi herritarreisei hilabeteko lan kontratua sinatu zaie.Parte hartzen ari diren lan programariburuzko irakasgaiak jaso eta arlo teori-koa egin beharreko lanetan aplikatzekoaukera dute.

Lan munduari lotutako estatistikadatuek diotenez, langabetu poltsa han-dienetako bat emakumeek osatzen dute.Usurbilen eta herritik kanpo, langabe-tuaren profila emigranteekin batera,emakumeek irudikatuko lukete. Horidela eta, badira lan-mundurako bideaegiten laguntzen dieten hainbat ekimen.Langabezian dauden hainbat herritarreihaien kualifikazioa hobetu eta kurrikulu-ma osatzen laguntzen dietenak kasu.

Esaterako, INEM enplegu erakundeakUsurbilgo Udalarekin sinatutako hitzar-menaren ondorioz abian diren egitasmo-ak. Une honetan, herriko 9 langabeturiirakaskuntza teorikoa jaso eta ikasitakoapraktikan jartzeko aukera eman diete.Hori guztia lan kontratu baten barne.Igaro den udazkenetik hasita, datorrenudaberrira arte, sei hilabeteko kontratuasinatu zitzaien. Lanaldi erdi edo osokoak.Egitasmo honetara, guztira, 117.454,02euro bideratu dira.

Langile eta ogibideen banaketa hona-koa da; etxez etxeko laguntzarako bigeriatriako laguntzaile, landa eremukoherritarren ongizate beharren azterketaegiteko teknikari bat, etxe sozialak erre-formatzeko bi igeltsero laguntzaile etaofizial bat eta azkenik, gune berdeakedota parkeak zaintzeko hiru lorazainlaguntzaile. Langileek ez dituzte lanbidehorretan dagoeneko lanean ari direnakordezkatzen; haien eginbeharrean lagun-du baizik.

Lorezaintzan trebatzenGure inguruko parke, zelai edota bide

bazterrek txukundu ederra hartu duteazken asteetan. “Hori urtero egingobalitz, garbiago egongo litzateke.”,gogoratu du lorazaintza lanetan dabilen

Amagoia Zinkunegik. Cecilia Gonzalezieta Mari Angeles Abali bezala, pasa denurrian sei hilabeteko lan kontratua sina-tu zitzaien. Ordutik, “Gune publikoenmantenua eta naturaren kontserbazioa”izeneko lan programan parte hartzen aridira.

Goizean goiz hasten da haien laneguna, goizeko 7:30etan. Ordu etaerdiz, Ametza Larrañagaren eskutikgaiari lotutako irakasgaiak jasotzendituzte. Ondoren, lanerako arropa jan-tzi eta ikasitakoa lanean aplikatzeradoaz. Zubieta, San Esteban edota Troiaaldeko bide bazterrak edota Oria ibaiertzak garbitzen aritu dira. Edozein egu-raldi eginda ere hortxe aritzen dira.Aurten, nahiko negu giro goxoa egokituzaie, pare bat elur egun eta eurite egunbatzuk kenduta. Areriorik handienahala ere izotza izan dute, haien esane-tan, “izozteek lurra erabat gogortuauzten baitute”.

Bizitzen ari diren lan esperientziatikgaiari buruzko ezagupena da gehienbaloratzen duten aspektuetako bat.“Lehen zuhaitz bat zuhaitza besterik ezzen. Orain, ordea, ingurugiro arazoetazjabetzen gara”, adierazi dute. Horietakobat, herriko hainbat txokotan aurki dai-tekeen zaborra; hala nola, ibai edotaerrepide ertzetan, parke eta berde gune-etan… Herriko hainbat txoko garbike-taren beharrean, baina horretarako

behar adina langilerik ez. “Usurbilenlorategi asko daude eta lorezain gutxi.Lore zainak falta dira”, adierazi dute.

Lurrean landatutakoa edota herrianegindako mantentze lanak beren emai-tzak izan dituzte. Hiru langileek horiekikusteko aukera dute. “Landatutakoarrosadian begira zoaz kalean ia noizloratzen duen, egindakoa baloratzenzoaz”, aipatu dute. Ikusi bakarrik ez, lanorduetan ere, hitz onak sarritan entzu-ten dituzte. “Jendeak ere asko eskertzendu egindako lana”, erantsi dute.

Amagoia, Araceli eta Mari Angeles, haien lan egunetako batean.Irudian, bide bazterreko berde guneak txukuntzen.

“Guk ere egin dezakegu”

Emakumeek ere aipatutakozereginetarako gaitasuna dute-

la argi dute eta horrela erakusten aridira gainera. Baina gaitasuna etalanerako gogoa izan arren, egungolan munduak bestelako errealitateaerakusten du; gizonezkoak nagusidira lanbide hauetan. “Emakumeakgutxi estimatzen dira”, adierazi dutelorazainek. Pozik daude, eskaini die-ten aukerak duten gaitasun hori era-kusteko balio izan dielako. “Ia briga-dan emakume bat ere sartzen den,garaia baita”, aipatu dute. Apirileraarte lanean ikusiko ditugu hiru ema-kumeak. Ia hortik aurrera zorteaduten.

Page 9: NOAUA!! 271 alea

9Noaua! - 2007ko martxoaren 9an

ER R E P O R TA J E A

“Ondo ari dira lanean”Ametza Larrañaga, lorezaintza lan egitasmoko koordinatzailea

Lehenengo aldiz, abian dago-en lorezaintza lan egitasmo-ko koordinatzaile eta irakas-

lea da Ametza Larrañaga.Programaren nondik norakoak azal-du dizkio NOAUA!ri.

NOAUA! Egitasmo honetan ardurabikoitza duzu, ezta?

Ametza Larrañaga. Egingo zituztenlanak zuzendu eta teoria irakastea izanzen proposatu zidatena. Orduan,onena egunero teoria pixka bat emaneta gero, hori praktikara eramateaizango zela pentsatu genuen; ikasita-koa, egiten ditugun lanetan aplika-tzea. Horretarako guztirako, lau ema-kume gaude.

N. Zeintzuk dira egitasmo honenardatzak?

A. L. Gure lan programa naturarenberreskurapenaren barruan kokatzenda; horien artean daude parkeak,zonalde berdeak… Ez bakarrikKaxkokoak baita herriko auzo ezber-dinetakoak ere. Batez ere, naturaberreskuratu eta zaintzea litzateke hel-burua. Lan horien barruan, gehienbatgarbiketa lanak egongo lirateke. Horpuntu batzuk badaude garbiketalanen beharrean zeudenak eta horiekprogramaren barruan jorratzea egoki-tzat jo ziren.

N. Egunero, teoria eta praktikauztartzen duzue?

A. L. Garrantzitsua den teoria ema-teaz gain, praktika ere egiten dute.Askotan, praktika edota teoria baka-

rrik ematen baita. Sei hilabeteko lankontratua dute, baina lorezaintzarenkasuan, urtebetera luzatzea litzatekeegokiena, urtebete naturala ikusteko.Idealena, loreen ziklo osoa ikustealitzateke. Adibidez, neguko eta udakokimaketa daude. Kasu honetan, negu-koa ikusi dute soilik; eta garai hone-tan loretan diren landareak.

N. Lorezaintzari lotutako edukiaknagusi?

A. L. Espezieak eman ditugunean,asko ikusi ditugu baina ez guztiak.Ikusitakoak identifikatzen saiatu gara.Orain neguan gaude. Horregatik,horietako asko argazki bidez ezagutuditugu. Espeziez gain, lurrari edotauraren funtzioa ere landu dugu.Beharrezkoa diren mantenimendukontuak loretokietan edo gune berde-etan.

N. Lan hauek ez daude emakume-

en hain eskura?A. L. Bai. Adibidez, errepide bazte-

rrak garbitzea. Zer ondo emakumeekegin ditzaketela, indarra eskatzenduen lana baita. Ikusi da egin dezake-gula eta oso ondo ari direla gainera.Baina bizitako esperientziagatik,horrelako lanetan aritzeko emakume-ek aukera gutxiago dute. Gu geu garaaskotan horrelako lanak egin ditzake-tela erakusten diegunak, baina asko-tan irakasteko aukerarik ere ez zaieeskaintzen.

N. Zer moduz moldatzen zarete?A. L. Lau emakume izan arren, eta

ezberdinak izan arren, hartu emanona dugu eta lana ondo egiten aridira. Azkenean, lan hauetan taldeanlan egiten jakitea oso garrantzitsua daeta hori ondo egiten ari dira.

Hiru emakumeek lan ezberdinak egiten dituzte; lorezaintza etagune berdeen garbiketa lanak.

ARITZ GORRITI ________________________

Page 10: NOAUA!! 271 alea

10 Noaua! - 2007ko martxoaren 9an

EL K A R R I Z K E TA

Datozen egunetan amaitukoda ahozko epaiketa. Beraz,azken txanpan da 18/98

bezala ezaguna den kasua. Egin, Ekin,Joxemi Zumalabe Fundazioa, Xaki etaOrain dira epaiketa erraldoi honenbost piezak eta guztira 56 pertsonadira epaituak. Tartean da Olatz Altunausurbildarra. Epaiketan zehar ikusi daperituek zenbait akusazioekin atzeraegin behar izan dutela, Olatzek adiera-zi digun bezala, agerian utziz “zein zen-tzugabeak diren esandako gauza asko”.Hala ere, fiskalak 7 urteko espetxezigorra eskatu du berarentzat.

NOAUA! Laster amaituko da ahozkoepaiketa. Zein izango da datozen aste-etako prozedura?

Olatz Altuna. Epaiketako hiru alde-ek, fiskalak, akusazio partikularrak(AVT) eta defentsak, informe edo txos-ten batean garatu eta argudiatu behardute eskaera, eta argudio horiek froge-kin sostengatu. Fase hau ahozko azalpenbatean oinarritzen da. Fiskalarena pasada, baita akusazio partikularrarena ere,eta aste honetan gure defentsa aritukoda gure txostena egiten. Hau guztia etagero, azken fase bat faltako litzateke,“azken hitzak” bezala ezaguna den fasea.Berriro inputatuei nahi dutena esatekoaukera ematen zaien fasea.

N. Fiskalak zazpi urteko espetxezigorra eskatu du zuretzat eta baitaZumalabe piezako gainontzeko kide-entzat (Pepe Uruñuelarentzat izanezik). Fiskalari eskaera hori entzuteakolpe handia izango zen, ezta?

O. A. Bai, kolpe handia izan zen.Batez ere, epaiketa nola joan den ikusi-ta. Nahiz eta guk askotan esan eta ikusierabakia ez dela juridikoa izango, politi-koa izango dela. Hala ere, gure apustuadefentsa tekniko-juridiko bat egiteaizan zen. Horregatik pasa dugu ia urteeta erdi, horrek suposatzen duen guztia-rekin. Epaiketa nola joan den ikusidugu denbora honetan guztian. Beraiekizendatutako perituek zenbait gauzekin

atzera egin dutela ikusi dugu, zein zen-tzugabeak diren esandako gauza asko…Hain nabaria geratu da dena epaiketanzehar, akusazio horiei eustea ez zelaposible pentsatzen hasi ginela. Baina fis-kalak kolaborazio akusazioa manten-tzen du eta gero eta garbiago ikusten dadefentsa juridiko horrek ez duela askobalio. Beste esparru batean erabakikodela gure sententzia. Orain oso argidaukat erabakia politikoa izango dela.

N. Bi aurrekari badira. Batetik,Jarrai, Haika eta Segi erakunde terro-ristatzat hartu dituzte eta auzipetuei 6urteko kartzela zigorra ezarri zaie.

Bestetik, Egunkariaren auzian, fiska-lak kasua artxibatzea eskatu du.

O. A. Nire ustez oso ondo islatzendu une honetan dagoen errealitatepolitikoa. PSOE kudeatzen ari denerrealitate politikoa, alegia. Egunkariaauzian, esate baterako, fiskalak keinubat egin du, baina, erne, oraindik ez dakasua artxibatu. Gazteen kasuan,berriz, egurra eman du bidegabeki.Norabide garbi bat ez da ikusten. Gunola harrapatuko gaituen ez dakigu,baina oraingoz ez da ikusten norabideargi bat. Keinu solteetatik areagoPSOEk bere jokabidea argitu eginbeharko luke. Une honetan ez dago

Olatz Altuna, 18/98 auzian epaitua

“Oso inportantea da Bilboko manifestazioa”

2005eko azaroan hasi zen epaiketa eta, ordutik hona,egun asko igaro behar izan ditu Madrilen.

N. Maila pertsonalean, 2005ekoazaroan baino hobeto edo okerragoikusten al dituzu gauzak?

O. A. Ni pertsonalki urduriagonago orain. Akaso sententzia hurbila-go dagoelako. Hasieran, erronka epai-keta bera prestatzea zen, nola uztartulana eta familiarekin; lehentasunakhoriek ziren. Une horretan, nekezikusten nuen nire burua kartzelan.Baina fiskalaren eskaera entzun eta

gero, ikusten dut aukera hori, presen-teago dago.

N. Zure burua espetxean ikustenal duzu?

O. A. Gerta liteke. Ikusitakoak ikusieta gero, tamaina honetako astakeriakaurrera egiten badu… Eskubide zibileta politikoen urraketak behin-betikoetenik ez badu, gu ez ezik beste askoere arrisku horretan egon litezke.

“Pertsonalki, urduriago nago orain”

Page 11: NOAUA!! 271 alea

11Noaua! - 2007ko martxoaren 9an

EL K A R R I Z K E TA

IMANOL UBEDA ________________________

18/98 epaiketako defentsa astele-henean hasi zen bere ondorioakazaltzen. Aste honetan zehar, 52

auzipetuen abokatuek ahozko infor-meak aurkeztuko dituzte epailearenaurrean. Jose Mari Elosua defentsakabokatuak astelehenean bertan adierazizuenez, "Epaiketa politikoa izan da,hasi eta bukatu arte". Haren ustez, pro-zesu honek Jose Maria AznarEspainiako Gobernuaren presidenteazeneko garaiarekin lotura du. Aznarrengobernuak ezker abertzalearen sarepolitiko eta sozial dena "suntsitu" nahizuela gogoratu du Elosuak eta, beraz,auzi honek "butzada politikoa" dauka-la. Epaiketa ezker abertzalearen kontra-koa dela esan du abokatuak, bainabaita "oro har, sistemaren kontra" doa-

zenen aurkakoa ere. "Epaiketa ikus-puntu okerrean oinarritzen da", esanzion Elosua abokatuak epaimahaiari.

Zumalabe Fundazioa,herri mugimenduen sustatzaile

1996ko apirilean jaio zen JoxemiZumalabe Fundazioa. Sorreratik gaurarte, fundazio honen helburu orokorraherri eta gizarte mugimendua eragitea,bultzatzea eta aholkatzea izan da.Euskal Herriko herri eta gizarte mugi-menduan kokatzen diren pertsona,elkarte, antolakuntza eta mugimen-duei zerbitzua emateko asmoz sortua.Olatz Altunak garai batean fundazioa-rentzat egin zuen lan eta gaur egunfundazioko patronatuko kide da.

Defentsaren esanetan, 18/98 epaiketa "politikoa" izan da

jakiterik Aznarren aroko bidetik alden-tzeko borondaterik eta adorerik bada-goen.

N. Larunbatean Bilbon egingo denmanifestazioa oso garrantzitsua izangoda zuentzat. Mobilizazio horretan itxa-ropen asko jarrita izango dituzue.

O. A. Oso inportantea da. Gure arte-an askotan esaten dugu epaiketa EuskalHerrian irabazita dagoela. Jaso dugunbabesa handia izan da. Esate baterako,duela hiru aste Bilboko Arriaga antzo-kian egindako ekitaldian eta autoinkul-pazio kanpainan ikuspegi desberdinekojende askok hartu du parte. Martxoaren10eko manifestazioan hori ikusi ahalizango da.

Jendea sentsibilizatuta eta amorratutadago eta zerbait egiteko gogoz.Guretzat eta gainontzeko sumarioen-tzat oso garrantzitsua da babes hori sen-titzea. 18/98+ plataformak eskubidezibil eta politikoen aldeko aldarrikape-na egin du hasieratik eta uste dut osoondo ulertu dela hori. Nola esan daite-ke gure herriko dinamika politiko etasozialetan parte hartzeagatik delitugilegarela? Euskal Herriaren aldeko edozeinjarduera konprometitu kriminalizatudezakete ezer eduki gabe, inongo froga-rik gabe. Benetan oso kezkagarria daegoera hau eta nik uste dut jendeak osoondo ulertu duela.

“Nola esan daiteke gureherriko dinamika politiko etasozialetan parte hartzeagatik

delitugile garela? Benetan osokezkagarria da egoera hau”

OLATZ ALTUNA

Bilbora joateko autobusa antolatu da

Usurbilen ere bada 18/98+ plataformaren baitan lanean dabilen taldea.Larunbat honetan Bilbon egingo den manifestaziora joateko, autobusa

antolatu du. Arratsaldeko 15:30ean abiatuko da autobus hori Bordatxoko erroton-datik. Izena emateko, ohiko tabernetan topatuko dituzue orrialdeak.Manifestazioa Bilboko La Casillatik abiatuko da, arratsaldeko 17:00etan.

Page 12: NOAUA!! 271 alea

12 Noaua! - 2007ko martxoaren 9an

ER R E P O R TA J E A

Aurrerantzean, hilean bitan etorriko da

etxeko hondakin arriskutsuak biltzen dituen ibilgailua

Etxean ditugun hondakin asko zaborpoltsara bota ordez, bada beste alterna-tibarik; Puntu Berde Mugikorrera era-matea. Martxoa hasieratik, aipatutakohondakinen gaikako bilketa zerbitzuegunak bikoiztu ditu San MarkosMankomunitateak. Gainera, bi ibilgailuberrik jasoko dituzte etxean izaten direneta arriskutsutzat jo daitezkeen honda-kinak. Ekimen horretarako espreskiprestatutako furgonetak dira.

Asmoa, ingurumenean kalte gutxiagoeragitea, zabortegian tratatu beharrekohondakin kopurua murriztea eta lehen-gaietan aurreztea da.

Bi furgonetek bilketa lanak egingodituzte Mankomunitatea osatzen dutenherri eta auzo guztietan; Donostian,

Astigarragan, Errenterian, Hernanin,Lasarte-Orian, Lezon, Oiartzunen,Pasaian, Urnietan eta Usurbilen.

Horietan guztietan jasotako hondaki-nak baimendutako kudeatzaileen eskuuzten dira.

Bestetik, gogoratu, arriskutsutzat jodaitezkeen etxeko hondakinak leku ego-kian utzi behar direla. Adibidez, senda-gaiak farmazietan. Aparatu elektronikoedo elektriko berriak erostean, zaharra,dendara bertara eraman daiteke.

Hondakinak nahastu gabeBi ibilgailu berrik jasoko dituzte etxe-

an izaten diren eta arriskutsutzat jo dai-tezkeen hondakinak. Ekimen horretara-ko espreski prestatutako furgonetak

dira. Barruan, hondakin mota bakoitzakbere eduki ontzia izaten du.

Horregatik, aldez aurretik jarritakoordu, egun eta lekuetan izango direnibilgailuetara hondakinak eraman nahidituenak, mota ezberdinetakoak dire-nak elkarren artean nahastu gabe utzibehar ditu.

Gai honi buruzko informazioa etxekopostontzietara ailegatuko da; 116.000liburuxka banatuko diraMankomunitate osoan. “Birziklatzeabaino hobe da prebenitzea” izenburupe-an, zer nolako produktuak erosi etakontsumitu aholkatzen da.

ARITZ GORRITI ________________________

Sukaldekoolioa

Pinturabereziak,disolbenteak

Lanparak,fluoreszen-teak...

Etxetresnaelektriko txikiak...

Eskukotelefonoak

Garbiketaproduktukimikoak

Kolak,pegamentua

Termome-troak

Depilatzekotresnak

Materialinformatikoa

Erradiogra-fiak

Herbizidak,intsektizidak

Inprimatzekotonerrak,kartutxoak

Jostailuelektriko etaelektronikoak

CDak, DVDak

Aerosolak,lakak

Kolak,pegamentua

Kotxeetakoolioak,bateriak...

Tostadorak,irratiak...

Argazkikamarak,materiala

San Markoseko ibilgailuak bilduko dituen hondakinak

Martxoa hasieratik, San MarkosMankomunitateak etxeko hondakinarriskutsuak biltzeko zerbitzua indartu

du. Ordutegi zabalagoak, biltzeko leku eta baita egungehiago ere. Jada, hil honetatik aurrera, Usurbilgoerdigunea bitan bisitatuko dute bi furgoneta berriek.Horrekin batera, herriko auzoetan eta Urbil merkatal-gunean ere hileroko erronda egingo dute.Mankomunitatetik hondakinak furgonetetara elka-rren artean nahastu gabe eraman behar direla oharta-razi dute. Hamar udalerriek osatzen duten eremutik,herritarren parte hartzea eskertzeaz gain, hondakingutxiago sortzeko aukerarik onena modu arduratsuankontsumitzea dela berresten dute. Bi ibilgailu berri jarriko ditu martxan san Markosek.

Page 13: NOAUA!! 271 alea

13Noaua! - 2007ko martxoaren 9an

ER R E P O R TA J E A

-Kontsumo txikiko bonbillaketa fluoreszenteak gehiago irauneta eragiten dute.

-Jostailu, aparatu elektriko etaelektronikoen kasuan, lehentasunhauek kontuan izan: lehenetsi sareelektrikora konektatzen direnak;gero, berriz kargatzeko bateriakdituztenak eta azkenik, berriz kar-gatzeko pilak dituztenak.

-Etxea garbitzeko, osagai natu-ralekin egindako produktuak era-bili.

-Berriz bete daitezkeen inpri-magailu-tonerrak erabili.

-Ur-pinturak aukeratu.-Ez dabiltzan etxetresnak eta

aparatuak konpontzen saiatu,bota baino lehen.

-Optimizatu zure informatika-ekipoaren prestazioak bere ele-mentuak mantenduz. Behin bainogehiagotan grabatu daitezkeenCDak edota pendrive-ak erabili.

-Behar ez diren objektuak, bes-teen eskuragai jarri, besteak bestewww.merka2sanmarcos.org web-guneak eskaintzen duen aukerabaliatuz.

Arduratsu izateko

hainbat aholku

Birziklatzeko aukera gehiago

izango ditugu aurrerantzean

Lehen hilean behin; martxotikaurrera, bitan etorriko diraMankomunitateko bi furgo-

neta berri etxeko hondakin arrisku-tsuak jasotzera.

San Markos Mankomunitateak hilhonetatik aurrera hondakin mota ezber-dinen bilketa indartuko du. Orain arte-an, hilean behin hurbiltzen zenMankomunitateko furgoneta. Martxotikaurrera bitan bisitatuko du herri gunea.

Martxoaren 28anHil honetako lehen bisita martxoaren

7an izan da. Hurrengo hitzordua, hila-ren 28an izango da. Goizeko 9:00-13:00 artean. Urbil merkatalgunean,hilean bitan izan ohi da ibilgailua.

Martxoaren 28an etxekohondakinak biltzen dituen

ibilgailua izango da kaxkoan.

Pilotaleku atzeanHileko lehen asteazkenaHileko azken asteazkena

9:00-11:009:00-13:00

Auzoetan Hileko lehen asteazkena 11:00-13:00

Urbil merkatalguneanHileko laugarren eta azken larunbatak

11:00-14:0015:00-19:00

*Oharra: bilketa eguna jai eguna egokitzen bada, ez da bilketa zerbitzurik izango.

TOKIAK EGUNAK ORDUAK

Page 14: NOAUA!! 271 alea

14 Noaua! - 2007ko martxoaren 9an

PO R R U S A L D A

Jendetza bildu zen Donostian

Milaka herritar bildu zirenpasa den martxoaren 3anDonostiako kaleetan

errausketaren aurkako manifestaldian.Bozgorailuetatik entzun zitekeen honda-kinen tratamenduari buruzko abestiarendoinupean hasi zen. Traktore, zaldiedota tximinia erraldoi batek zabalduzion bidea atzetik zetorren herritar uhol-deari. Errausketaren aurkako aldarriakikusi eta entzun zitezkeen bidean zeharherriz herri sortzen joan diren platafor-mek esekitako pankartetan eta bertanbildutakoen ahotan. Anoetatik abiatueta komunikatu irakurketekinBoulevarrean amaitu zen ekitaldia.Manifestaldiak alderdi politiko, sindika-tu eta eragile sozialen babesa jaso zuen.Anoetara joateko garraiobide publikoakere leporaino bete ziren.

Urriatik aurrera,San Markosen ez da

zabor gehiago pilatuko

Urriaren 1ean. Asko jota, SanMarkoseko zabortegia egun

horretan ixteko asmoa agertu berridu Garapen Jasangarriko DiputatuLuis Mari Oiarbidek. ForuAldundiak, Donostiako Udalak etaGipuzkoako Mankomunitateek sina-tutako elkarlanerako hitzarmenarenarabera, gradualki San Markoseragarraiatu beharreko hondakin kopu-rua Lapatx, Sasieta eta Urtetaragarraitzea aurreikusten da; orain,%10a, maiatzetik aurrera %50a etauda amaierarako zaborren %100a.

Hala ere, hortik aurrera zabortegia-ren ixte lanek jarraituko dute. Baitadatozen beste 30 urte iraun dezake-ten zabortegiko kontrol lanek ere,bertan orain artean pilatutako hon-dakinen prozesu kimikoa ez baitaberehalakoan etengo.

“errausketarik ez. ez hemen, ez inon”, “alternatibak daudelako”eta antzeko aldarriek gipuzkoako hiriburuko kaleak hartu zituzten.

Uria&Menendez abokatu bulegoa

kontratatu du Usurbilgo udalak

Usurbilgo udalak bide judizia-lari heltzea aipatzen zuen,Donostiako udalak errauste

planta Zubietan jartzea erabaki zuene-an. Norabide horretan, udalak pausoberri bat eman du; Uria&Menendezabokatu bulegoaren zerbitzuak kontra-tatzea. Asesoramendua eta gaiariburuzko txostenak erredaktatzeko.

Txingudin errauste planta egitekoasmoa izan zenean, aipatutako proiek-tuari aurre egiteko inguru haietan sortu-tako Medikuen Batzordearekin lan eginzuen.

Orain, Donostiako udalak errausteplanta Zubietan eraikitzea erabaki oste-an, Uria&Menendez abokatu bulegoa-ren zerbitzuak kontratatu dituUsurbilgo udalak; Zubietan eraikitzekoasmoa dagoen errauste plantaren ingu-

ruko txostenak egin eta asesoramenduajasotzeko. Gainera, administrazioko edobestelako instituzioetako teknikariekinedo kideekin biltzea abokatu taldearenbeste zereginetako bat izango da.

Abokatu bulegoa berehala lanean has-tea aurreikusia dago.

30.000 euroko diru partidaUrte honi begira prestatutako udal

aurrekontuen zati bat lan hauetara bide-ratzea aurreikusia zegoen; zehazki,30.000 euroko diru partida.

2006an Europako abokatu bulegoonena izendatua izan zela dio alkate LuisMari Ormaetxeak helarazitako prentsaoharrak. Udal gobernua osatzen dutenalderdi politikoen borondateari erantzu-nez, eta usurbildar gehiengoaren iritziaentzun eta gero hartu dela erabakia dioOrmaetxeak.

Page 15: NOAUA!! 271 alea

15Noaua! - 2007ko martxoaren 9an

I Z E R D I PAT S E TA N

Igoera fasea jokatuko dute

Usurbil Kirol Elkarteko 1.Territorial mailako taldeakEuskadiko txapelketarako

igoera fasea jokatzeko txartela lortu du.Pasa den igandean partida garrantzitsuaizan zuten Oiardo kiroldegian Bergaraliderraren aurka eta 27-20 irabazi ondo-ren mailaz igotzeko aukera izango dute.

Usurbildarrek ez zuten hutsegin parti-da guztiak irabazita zegoen taldearenaurka. Garaipena behar beharrezkoazuten Ormaiztegiren aurkako ligakoazken partida baino lehen igoera faseajokatzeko txartela ziurtatzeko eta hasierahasieratik nagusi izan ziren Oiardo kirol-degian. Ohikoa baino jende gehiagobildu zen bertan eta zaletuen laguntzare-kin garaipen bikaina lortu zuten.

Neurketa guztian zehar aurretik izanzen herriko taldea. Defentsa bikainare-kin eta Sergio Montes atezainaren ekar-penarekin, bergararrek 5 gol bakarrikegin zituzten lehen zatian eta 10-5 izanzen lehen 30 minutuetako emaitza.Bigarren zatiaren hasieran aurkariak ger-turatzeko imintzioa egin zuten, bainaAntonio Castrok eta Jose Lorenzokzuzendutako taldeak ez zuen estuasunikpasa. Zortzi eta bederatzi goleko aban-taila ere izan zuten eta azkenean 27-20izan zen garaile Usurbil K.E. igandekoneurketa garrantzitsuan.

Garaipen honekin igoera fasea joka-tzeko txartela eskuetan dutela joangodira Ormaiztegi aldera azken partidajokatzera, 3. postuan dagoen bertako tal-deak ez baitu sailkapenean usurbildarrakharrapatzeko aukerarik. Ondoren,Euskadiko txapelketa jokatu ahal izatekoigoera fasea jokatuko dute Gipuzkoanlehen postua eskuratu duen Bergara,Bizkaiko lehen hiru taldeekin etaArabako talde onenarekin batera.

Jubenil mailako taldeak, berriz,Gipuzkoako txapelketa izango du joko-an datorren asteburuan Oiardo kirolde-gian. Sailkapenean lidergoan dauden bitaldeak izango dira aurrez aurre azkenhirugarren jardunaldian: Usurbil K.E.eta Ereintza Aguaplast.

Neskak eta jubenilak Harane futbol zelaian

Usurbil Futbol Taldeko emaku-mezkoen eta jubenilen taldeek

Harane futbol zelaian jokatuko duteasteburu honetan. Herriko neskekLasarte-Oriako Ostadar taldearen aur-kako “derbia” izango dute Kopako 3.jardunaldian. Pasa den asteburuan atse-denaldia izan ondoren lehiaketara itzu-liko dira bi taldeak eta sailkapenean 3punturekin berdinduta daudela kon-tuan hartuta neurketa polita ikusi dai-teke Haranen.

Bestalde, 1. Jubenil mailako taldeakTolosako Amaroz taldea izango duaurrez aurre Haranen. Xabier Iraolakzuzendutako taldeak kopako azken bi

neurketak irabazi ditu, azkena pasa denlarunbatean Michelinen Texas-Lasarte-Oriaren aurka, eta sailkapeneko 4. pos-tuan kokatu da 9 punturekin.Tolosarrak, berriz, 7. postuan dira 3punturekin.

1. Erregional mailako taldeak, berriz,partida zaila izango du Zumaian.Sailkapenean 3. postuan kokatutadagoen Zumaiako izango da asteburuhonetako aurkaria. Hala ere, pasa denlarunbatean Haranen Tolosari 4-2 ira-bazi ostean jaitsiera postuetatik irtendira behin behingoz eta ziur punturenbat eskuratzeko asmoz joango direlaherriko jokalariak Zumaia aldera.

UsurbildarrakGipuzkoako trinketatxapelketako finalean

Andatzpe-Peña Pagolako pilota-riek Trinketako eskuz binakako

Gipuzkoako txapelketako finala joka-tuko dute larunbatean IrurakoTrinketan. Enrike Huizi eta MikelLandak osatutako bikoteak finalerdie-tako partida 40-24 irabazi zutenBillabonako Akelarre elkartekoGoikoetxea eta Altunaren aurka etatxapelketako azken norgehiagokajokatzeko aukera izango dute.

Hernaniko pilotariak izango dituzteaurrez aurre txapela jokoan izango denpartidan, Oiagak eta Albarezek osatu-tako bikotea hain zuzen ere.Lehenengoa profesional izandakoa daeta bigarrenak, berriz, banakako trin-keta txapelketan Enrike Huizi gaindi-tu zuen duela gutxi.

Horrez gain, Mikel Landak ezingodu txapelketa honetako finala jokatu.Lasartearra kanpoan da egun horietaneta bere ordez Jabier Santxok jokatukodu Irurako Trinketan.

Honenbestez Huizi eta Santxo izan-go dira Andatzpe-Peña Pagolak iazlortu zuen txapela berriz ere Usurbilaldera ekartzen saiatuko direnak.

JOSU ARANBERRI ________________________

Bergarako taldearen aurkakoneurketan 27-20 irabazi zuen

Usurbilgo taldeak.

Zubeldiatarraklasterketekin hasi dira

Hasi da txirrindularitza denbo-raldia eta herriko bi txirrindu-

lariak ere lehian hasi dira dagoeneko.Joseba Zubeldia Valentziako itzulianizan zen eta hirugarren etapan 112kilometro ihes eginda egon ondorenhelmugarako 10 kilometro ingurufalta zirela harrapatu zuten. HaimarZubeldia, berriz, asteazkenean hasizen Murtziako itzulian parte hartzenari da. Bi txirrindulariek apirilaren9tik 14a bitartean izango den EuskalHerriko itzulian egoteko aukerakdituzte.

Page 16: NOAUA!! 271 alea

16 Noaua! - 2007ko martxoaren 9an

INGO AL DEU?

Eguneko goardiako farmaziakMartxoak 8, ostegunaOrue, Jaizkibel 2 Lasarte

Martxoak 9, ostiralaDe Miguel, Nagusia 32 Lasarte

Martxoak 10, larunbataAcha-Orbea, Hipodromo etor. 6 LasarteIturralde, Bordaberri 1 Usurbil

Martxoak 11, igandeaAcha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

Martxoak 12, astelehenaRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Martxoak 13, astearteaGil, Nagusia 24 Lasarte

Martxoak 14, asteazkenaAcha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

Martxoak 15, ostegunaUrbistondo, San frantzisko 1, Lasarte

Martxoak 16, ostiralaOrue, Jaizkibel 2 Lasarte

Martxoak 17, larunbataUrbistondo, San frantzisko 1, LasarteOa Kontzeju Zaharra 11 Usurbil

Martxoak 18, igandeaUrbistondo, San frantzisko 1, Lasarte

GOARDIAKO FARMAZIA, GAUEZJ. Etxebeste Farmazia Elkano 2 kalea, Hernani. 943 552087 (gaueko guardia 22:00etatik 09:00ak arte)

2007ko egutegia noaua.com webgunean

Udarregiko mendi taldekoek Mandubia inguruak bisitatu dituzte

Xa b i e rAranburu

Xomorro usurbil-dar presoarenbertsoekin etaolerkiekin osatu-tako liburua astehonetan aurkez-tuko dute Sutegikultur etxean.

L i b u r u a r e nargitaratzean Usurbilgo Etxeratek,Bota Punttuba bertso eskolak,NOAUA! Kultur Elkarteak etaUsurbilgo udalak hartu dute parte.Ostiral honetan egingo da liburuarenaurkezpena, hilak 9, arratsaldeko18:00etan Sutegin.

Ostiral honetanaurkeztuko dute

Xomorroren liburua

Martxoan KzGunea arratsal-detan zabalik izango da;

16:00-20:00 artean. IT Txartelaeskuratzeko azterketa egunak hila-ren 14an, 23an eta 29an izangodira. Internet ikastaroa euskarazhilaren 19tik 30era 18:00-20:00artean. Horrekin batera, beste biikastaro eskaintzea aurreikustenda; irudi digitalen tratamenduariburuzkoa, euskaraz, hilaren 12tik15era 16:00-18:00 artean etaFlashget ikastaroa, erdaraz, hilaren26an ordu berean.

Bestalde, Herritar Txartela dela-koa ere eska daiteke.Administrazio publikoarekin eginbeharreko hainbat tramite ordena-gailuz egiteko aukera ematen duendoako txartela. Horren bidez, bizi-tza laborala edota errolda agiriagisako dokumentuak eskura dai-tezke.

Martxoaren 14, 23eta 29an IT Txartelaeskuratzeko aukera

Uda giroko eguna izan zutenUdarregi mendi taldekoek hila-

ren 4an antolatu zuten irteerara joate-ko. Ikastolako kideek Nuarbera autozjoan eta Urola-Kostako hainbat herriurez hornitzen dituen Ibai Eder urtegiainguratuz ibilaldi ederra egin zuten.Mandubia mendatera igo eta bertakobentaren ondoan bazkaldu zuten.

Horren ostean, ikasleak parkean jolas-ten zuten artean, gurasoak Kizkitzabaseliza bisitatu eta bertatik daudenikuspegiez gozatzeko aukera paregabeaizan zuten.

Arratsalde partean, Beasainera jaitsieta Usurbilerako bidea hartu zutenegunpasa egitera irtendako Udarregikoguraso eta ikasle taldeak.

Martxoaren 30ean, gaueko21:00etatik aurrera,

Andazpe elkartean bertso afariaegingo da Bota Punttuba bertsoeskolak eta Andazpe elkarteakantolaturik. Jexuxmari Irazu etaAitor Mendiluze bertsolariak aritu-ko dira kantuan. Txartelak 20eurotan salgai Txiriboga etaAndazpe elkartean.

Martxoaren 30ean, Bertso afaria

Andazpe elkartean

Page 17: NOAUA!! 271 alea

17Noaua! - 2007ko martxoaren 9an

INGO AL DEU?

Agenda

Martxoak 8, osteguna- Ezker Abertzaleak bere herri programa

osatzen hasteko bilera irekia Santuenekoauzo lokalean, 20:00etan.

Martxoak 9, ostirala- Korrika Kulturala. Karidadeko

Bentaren saioa, 21:00etan Sutegin.- Ezker Abertzaleak bere herri programa

osatzen hasteko bilera irekia Zendoiatabernaren ondoko lokalean, 20:00etan.

Martxoak 11, igandea- “Ni ez naiz Txotxolo!” antzerkia,

17:30ean Sutegin. Antolatzailea: Usurbilgoudala.

Martxoak 12, astelehena- Ezker Abertzaleak bere herri programa

osatzen hasteko bilera irekia Aginagakoapaiz etxean, 21:00etan.

Udarregi ikastolako 6. mailakoB futbol taldeak Andoainen

Larramendi ikastolakoen aurkajokatu zuen pasa den asteburukojardunaldia. Neurketaren lehenzatian, etxekoak finago aritu ziren. 4eta 0, lehen zatiko emaitza. Bigarren

zatian, usurbildarrak askoz txuku-nago ibili ziren. Aurkarien ateanbaloia lautan sartu zuten, baina ezzuten ezer egiterik izan. Larramendiikastolakoak ez baitziren atzeangeratu. Norgehiagokaren azkenemaitza; 7-4.

Udarregiko 6. mailako futbol taldea,

andoaindarren zelaian lehian

Iaz, Aginagan sortutakoAntxomolantxa elkartekoludoteka, haurren aisialdi

denboran eguraldi txarra egitenduenean jolasteko sortua da.

Baina materiala ez dute soberan.Horregatik, elkartetik herritarreietxean izan eta erabiltzen ez dituz-ten jostailu, ipuin, puzle... izanezgero, Eiza dendara eramatera deiegiten dute. Asmoa, materialberria erosi beharrean alferrikdagoena erabiltzea da, dutenaurrekontua ere txikia baita.

Bestalde, elkarteak martxoaren24an Aginagatik igaroko denKorrika 15ean parte hartuko du.Egitarau berezia prestatu dute.

Jostailuak biltzen hasi da

Antxomolantxa Aginagako elkartea

Korrika 15 Usurbildik martxoaren24ko iluntzean igaroko da. Girotze

ekitaldirik ez da faltako. Udarregi ikastola-koek Korrika Txikia ospatuko dute, bez-peran, hilaren 23an. Bazkalostean, mailazmaila lekuko eta dortsal berezi eta guztijantzita herriko kaleak zeharkatuko dituz-te, euskararen alde.

Aginagan ere, KorrikaEuskararen aldeko lasterketa iristeko

ordu batzuk baino faltako ez direnean,Aginagako Antxomolantxa elkarteak egi-tarau berezia prestatu du. 16:00retan filmemanaldia izango da egoitzan bertan eta18:00tan haurrentzako jokoak. Ordubeteberanduago, erromeria eta afari meriendaantolatu dituzte. Gaueko 21:30etandenak prest izango dira Korrika 15-eanparte hartzeko. Aginagara ordu horrenbueltan iritsiko baitira musika, euskararenaldeko oihuak eta noski, korrikalariak.

Girotze ekitaldiak

Korrikaren atarian

Gabonetan egin zen Aginagako

ludotekaren inaugurazioa.

Page 18: NOAUA!! 271 alea

18 Noaua! - 2007ko martxoaren 9an

GAZI, GOZO, GEZA

Zorionak Eneko!Martxoaren 13an zurebederatzigarren urte-betetzea da.Dagoeneko gizontxobat egina zaude.Ondo pasa eta muxu pila batOinatz eta gurasoen partez.

Laugarren hamarkadanaurrera baina umoreaoraindik mantentzenduala, martxoaren 8anemakumeen egunazgain, hire eguna erebadelako Zorionak Kerman eta pastakekartzen badituk eskertuko diagu.

ETXEBIZITZA

- Usurbilen pisu bat alokairuan hartukonuke. Tl: 630 032 779.

SALEROSKETAK / GARAJEAK

- Moto bat saltzeko, Richoo RR beltza, 49cm3. 649 302 733 (David). Ondo zain-dua, “extra” asko ditu.

- Garaje itxi bat alokatuko nuke Usurbilen.664774024.

- 80.000m2ko lursaila salgai. Ura eta ber-tarainoko bidearekin. 664774024.

LANPOSTUAK

Lan-eskaerak

- Emakume edo neska euskaldun bat behardugu ume bat zaintzeko. 678582665

- Sukaldari laguntzailea behar daUsurbilen. Interesatuak deitu943370344

- Emakume bat eskaintzen da etxeko lanakegiteko, pertsona helduak zein haurrakzaintzeko. 630274906

-Emakume bat eskaintzen da umeak edopertsona helduak zaintzeko.676221378.

- Neska bat eskaintzen da umeak zaintzekozein etxekolanak egiteko. Egun osokodisponibilitatea. 679742413.

- LH eta DBHko klaseak ematen dituteuskaraz zein erdaraz. Magisteritza ika-sia eta esperientziaduna klase partikula-

rrak ematen. 635209193.- Portalak eta eskailerak garbitzeko neska

bat eskaintzen da. Esperientzia horrela-ko lanetan. 690 784 113.

- Oporretako, ospakizunetako, edozeinmotatako bideoak montatzen dituenprofesionala eskaintzen da.943555835/ 617242660.

- Etxeko lanak egin, pertsona helduakzaindu edo jatetxe batean lan egitekoprest nago.610669335

- Neska bat eskaintzen da etxeko lanak egi-teko eta umeak zein pertsona helduakzaintzeko. 618434990.

Lan-eskaintzak- Astebukaeratan lan egiteko zerbitzari bat

behar da. 943 36 67 10.- Etxeko lanak egiteko edo pertsona hel-

duak zein haurrak zaintzeko emakumebat eskaintzen da. 620646769.

-Benta tabernan lan egin nahi baduzudeitu: 685757962.

- Kamarero edo kamarera euskaldun batbehar da Zumeta jatetxean. 943 36 2713.

-Arratsaldez etxeko lanak egiteko emaku-me baten bila gabiltza 645403905.

BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK

- Lur zatitxo bat hartuko nuke, baratz txikibat osatzeko. 615744076.

- Bigarren eskuko trikitixa bat erosikonuke. 656 76 52 13.

- "Enciclopedia general ilustrada del PaisVasco" Auñamendi enziklopediaren 80tomo dauzkat saltzeko prezio osoonean. 635733984.

-Ondo zainduko duen norbaiti 3 urtekoSetter Inglesa oparituko nioke. 645735750.

-Benelli repetidora salgai 600 euro.Telefono zenbakia: 645 735750.

- Mercedes Vito Mixta 112CDI bat saltzendut. Aire egokitua, kristal tintatuak,bigarren bateria, berogailu autonomoa,aurreko eserlekuak birikariak, dena hor-nitua, ASR... 610431999.

-Faema markako lau besoko kafetera batdaukat salgai. 645708191.

-5 urte dituen Renault Megane Coupe batdaukat salgai. 637760852.

-Bizirik edo jateko garbituta antxumeaksalgai. Baita bertako babarrun beltza etabaserriko oilaskoak ere 664774024.

-Tximenearako egurra salgai. Akazia,pinua eta pagoa. 664774024.

-Citroen Berlingo bat, kamara isotermiko-duna salgai. 676453176.

- Snow egiteko tabla bat fijazioekin salgai.679185102

- Argazki zaharrak berritzen eta txukun-tzen dira, baita ezkontza, opor edotabeste edozein ospakizunetako bideoakeditatu ere. 617242660 /[email protected]

- Bustner Fun modeloko 5 pertsonentzakokarabana salgai. Tf. 629 680 214.

JAIOTAKOAK- Janitz Izeta Korta, Otsailaren 25ean jaio zen.

- Nahia Andres Alberdi, Otsailaren 19an jaio zen.

HILDAKOAK

Manuela AizpuruaArana. Martxoaren1ean hil zen 91 urtezituela. Aginaga.

Txerrimunik ordainetan

Zorionak Aizpuruatarrak!Nereak martxoaren 2an eta Unaiekmartxoaren 13an 24 urte beteta, iaafari eder batera gonbidatzen gai-tuzuen. Ez galdu zuen umorea.Zorionak lagunen partetik.

Oharra

Merkatu Txikirakomezuak, zorion agurrak,hildakoen edota jaiobe-rrien aipamenik orrihonetan ikusi nahi badu-zu, deitu eta datuakeman honako telefonozenbakian: 943 360 321.Edo bestela, e-postazbidali honako helbidera: [email protected]

Page 19: NOAUA!! 271 alea
Page 20: NOAUA!! 271 alea