NOAUA! 2 alea

20
! ! H A M A B O S T E K A R I A ! ! USURBILDIK USURBILDIK PEÑALOSCINTOS-A PEÑALOSCINTOS-A 1996ko uztailak 19 Usurbil, 2. Zenbakia argazkia: Patxi Pagola

description

 

Transcript of NOAUA! 2 alea

Page 1: NOAUA! 2 alea

!!H A M A B O S T E K A R I A

!!

U S U R B I L D I KU S U R B I L D I KP E Ñ A L O S C I N T O S - AP E Ñ A L O S C I N T O S - A

1996ko uztailak 19 Usurbil, 2. Zenbakia

arg

azkia

:PatxiPa

go

la

Page 2: NOAUA! 2 alea

HILDAKOAKAurpegiaren alde garratza erakustea ere tokatzen zaigu orrialde honetan: ekainaren27an hil zen Santu Enea auzoan Margarita Marques Jimenez anderea 56 urte zituela. Etauztailaren bigarrenean berriz, auzo berdinean, Mª Consolación Sotelo Cabezas , 86 urte-ko emakumea zendu zen. Hauetxek hamabostaldi honetako heriotzak.

EZKONTZAKAspaldi jaiotakoak, eta oraingo honetan beste norabide bat hartutakoak tolosar

bat eta usurbildar bat dira. Joan den Ekainaren hamabigarrenean ezkondu baitzirenMª Arantzazu Plaza Segurola usurbildarra eta Patxi Agirre San Sebastian Tolosarra.

Zorionak, eta urte askotarako.

JAIOTZAKNorbaitek esan omen zuen urte sasoi guztiak ez direla berdinak izaten. Egia esan, horibehintzat argi geratu zaigu oraingo honetan. Izan ere ,azken hamabost egunetan ezbaitugu usurbildar berririk, ez da inor jaio. Ea ba animatzen zareten eta hemendik hila-bete batzuetara orrialde honetan ondorio horren berri izaten dugun. Aurrera!!

a zo z oe z a

i1996ko uztailak 19

2.N

oa

ua!2

.zk.

Usu

rbil

ai, esan

• UDALA 34 19 51• UDALTZAINGOA 36 11 12• ANBULATEGIA 36 20 13• UDARREGI IKASTOLA 36 12 16• AGERIALDE IKASTETXEA 36 38 85• OIARDO KIROLDEGIA 37 24 98• ZUMARTE MUSIKA ESKOLA 37 15 94• ETUMETA AEK EUSKALTEGIA 37 20 01

• TAXI GELTOKIA 36 21 78• D.Y.A. 46 46 22• GURUTZE GORRIA 27 22 22• GURE- PAKEA EGOITZA 37 32 28• GURE-ELKARTEA EGOITZA 37 17 51• ARRATE EGOITZA 36 63 40• EUSKO TREN INFORMAZIOA - - 47 09 76• NOAUA! ALDIZKARIA 36 03 21

Aldizkari honekUsurbilgo Udalaren

laguntza jaso du

Dagoeneko 203 usurbildarbazkide ditu Noaua!-k

Zu ere egin zaitez bazkide!

HERRIKODENDAETA

ZERBITZUAKERABILI

Page 3: NOAUA! 2 alea

Noaua!Usurbilgo hamabostekaria

Argitaratzailea: Noaua! Kultur Elkartea.Kale Nagusia, 27 - 20.170 USURBIL (Gipuzkoa)Tlf. (943) 36 03 21.

Zuzendaria: Olatz Altuna. Kazetariak:Ainhoa Azpiroz, Idoia Torregarai, JosuAranberri, Garikoitz Udabe.Kolaboratzaileak: Pedro Mari Matxain, NereAmenabar, Ines Kamino, Leire Atxega, IñakiLabaka, Iratxe Begiristain Administrazioa:Arantxa Usarralde, Aitor Pikabea. ErredakzioKontseilua: Olatz Altuna, Garikoitz Udabe,Jose Jabier Furundarena, Iñigo Azpiroz, IdoiaTorregarai, Josu Aranberri , Ainhoa Azpiroz,Mertxe Olaizola.

Maketazioa: Susana Martin. Argazkia:Joxe Antonio Labaien, Juan Luis Izeta.Informatika: Pili Lizaso. Banaketa: UnaiLataillade, Iker Muguruza.Tirada: 2.000 ale.Sukaldaria: Joxe Mari Sarasola

Lege-Gordailua: SS-668-96

ISSN: eskatua

Inprimategia: Antza, Industrialdea 1 - 2,20.160 Lasarte-Oria.

Noaua! hamabostekariak ez du beregain hartzen aldizkarian adierazitako esa-men eta iritzien erantzunkizunik.

1996ko uztailak 19U

surb

ill2.zk.No

aua

!3.

er diyo?

Aurkibidea2. Gazi-Gozo-Geza (jaiotzak, ezkontzak, heriotzak)

4. Zer irizten? (Joxe Mari Izeta)

Ika-mika (gutunak)

5. Berriketan (Freddy Gridley)

Txirrikitutik (argazki albistea)

6-7. Kalejiran (auzoak)

8. Herorrek esan (inkesta)

9-10. Santioak 11-12. Sanestebanak13. Izerdi patsetan (kirolak)

14. Porrusalda (albiste laburrak)

15. Herriko taldeak (Ziortza Gazte Taldea)

16. Agenda17. Komikia (Manel Bruño)18. Lehiaketa-Majerako kondarrak19. Santixabeletako bertso-papererak20. Joxan Artze "Hartzut"

1977ko haurren artekoyoko garbi txapelketako

jokalariak. TarteanXabier Arregi, Joxe

Antonio Segurola etaXabier Mikel Errekondo

txapeldunak.

argazkia:Jakoba

LIZARDILIBURUDENDA

Ikastolarako materialaK/ Etxebeste, 1Tel.: 36 11 15

USURBIL(Gipuzkoa)

ERREKONDOEGUR ZERRA

Santioak ondo pasa!

Zubieta 362237

eraikuntzetarakotabloi lehorrak

bertako egurrean

"ZUREKIN JAIHAUETAN GIRO

JATORRENAASEGURATURIK"

MARKEL OLAIZOLAASEGURU AGENTEA

Zbk. 200009

Ar izeta, 1 T l f : (943) 37 18 0720170 Usurbi l (Gipuzkoa)

Eguneko bazkariaketa afariak

Nagusia,6Tlf 36 27 25

20170 Usurbil(Gipuzkoa)

Page 4: NOAUA! 2 alea

Santixabel Agenda 96

Aurtengo "FestetakoAgenda 96" bitxia eta

polita, azken urte hauetansortzen zoazten estilokoa.Denak gordetzen ditut, oriji-nalak baitira.

Baina bi aipamen edo kritikaegin nahi ditut:

Bata, UZTAILAK 2 -SANTA IXA-BEL EGUNA- 11etan MEZANAGUSIA, SIESTATXOA TOKA-TZEN DA.

UZTAILAK 7 -ZAHARRENEGUNA- 11.30tan MEZANAGUSIA (BERRIZ ERE SIESTA).

Komisioko inori ez al zaiobururatu esaldi hauek minaegin dezaketela?

Badakit kristauei burla egitea

"modan" dagoela baina nongeratzen da pertsonari zorzaion errespetua?

Bestetik, gaztelerazko ber-tsioa ikusterakoan, burla hitzaetorri zitzaidan burura. Ez otezarete pasa?

Hementxe doakizue ba nireiritzia, inork ezer galdetugabe.

Noaua! dioen batek

Joxe Mari IzetaHezitzailea

Oporrak

Haurraren marrazkiz bete-tako karpeta. Hango etahemengo herri eta herrix-

ketako burrunda berdina. Belarrietaraino karga-tuta doan zikloturistaren irrifar ulergaitza.Oporrak. Gaur laino euri; bihar sargori; urteamudatzen doan neurrian, haizeak ere berritasunusai bat dakar, inoiz behar bezala asetzen ezden opor gose hori areagotuz. Urte osoan du-gun arrak (planak, ilusioak...) ezin gehiago agu-anta. Oporrak. Sukaldeko pertza zaharrak duenbalbula horren gisara, guk ere gure "eskapeak"nahi, behar. Drenajea. Eguneroko dinamika mo-

notonoa hautsi, lehertu. Etxearen erdia kotxeansartu, eta... agur Usurbil; maitakor bezain gogai-karri, nere txoko eta txakur. Agur, agur.

Irten, eten... bai, eguneroko bizitzari lotzengaituen kordela moztu. Atera, aldegin... muda-tu, bai lekuz eta bai barruaz. Kamioi zaharrarenburrun burruna, olatuen brausta braustarekinaldatu. Labe gurien berotasunetik aldendu,hondartzako guri dauden alaben berotasunarihurbiltzeko. Txori bakoitzak bere hegaldia. Go-zoa bezain laburra. Agurtzerako agur esan be-harra. Ea hor egun magiko hoien trajedia. Eroariere bere erotasunak inoiz une argi bat eskein-tzen dion gisara, urtearen gogortasunak opo-rrak zor. Bizitzaren ironia. Agurtzerako agur, etaez da berehalakoan etorriko hurrengo trena.

1996ko uztailak 194.

No

aua

!2.z

k.U

surb

il

ka-mika

er irizten?

SOLARIUNSOLARIUN

Olarrondo kalea, 1 20170 USURBILOlarrondo kalea, 1 20170 USURBIL TLF 37 04 62TLF 37 04 62

Festa onak igaro

Kale nagusia,2Tlf. denda: 36 46 37 etxea: 36 52 99

ITURGINDEGIABAINUKO ALTZARIAK

Edonork edozertaz idatzdezake; gutunak gehienez 12

lerrokoak. Helbidea: KaleNagusia, 27. Tel. 36 03 21.

Gutunak ezizenez sina dai-tezke, baina izen-deiturak

eta ENAren zenbakia beha-rrezkoak dira.

Page 5: NOAUA! 2 alea

FREDDY GRIDLEYJubilatua

•Nolatan etorri zinen Usurbila?

Gerra garaian frantses ofizial bat eza-gutu nuen, eta gerra bukatzean bisita-

tuko nuela hitz eman nion. Horrela,Frantziako Poitiers herrira iritsi nintzen

semearekin 1954ean.Eta Frantziatik gure herrira?

Ondoren beherantz jarraitu genuen.Lasartera iritsitakoan, lo egiteko kampin batez gal-

detu genuen, eta Zubietara bidali gintuzten.Hantxe egon ginen plazako zuhaitzetan kanpin

denda muntaturik bi astetan.Eta gustatu egin zitzaizun...

Bai, harrezkero urtero etorri izan naiz.Nola burutu zenuten bidaia?

Motoz iritsi ginen honaino. Zer gustatu zitzaizun gehien hemengo gauzetatik?

Jendea. Benetan harrituta gelditu nintzen hemen-go jendearen harrerarekin.

Zerk bultzatzen zaitu berriro Londonera joatea?

Nire etxeak. Museo antzekoa da, aintzinako tresna,pieza, koadroz... beteta daukat. Eta hura guztia

ezin dut ekarri hona.Zer duzu nahiago, hamburgesa alababarrun platera bat?

Ez, ez, hanburgesarik ez, mesedez.Londonen nagoenean ere, ez dutinoiz hanburgesarik jaten.Zer jaten duzu, orduan?

Ni neroni joaten naiz merkatura jakifreskoak erostera. Sukaldari iaioanaiz. Hemendik joaten den jendea

ere harrituta geratzen da.Zein musika mota gustatzen zaizu?

Trikitixa, Ganbara taldea, rock & rolla... eta esku-soinua ere asko gustatzen zait.Zenbat hizkuntza dakizkizu?

Oso-osorik ingelesa. Eta gero, euskara, gaztelera,alemaniera eta frantsesa piska bat.Bidaiatzeko zein garraio mota duzu gogokoena?

Motorra, dudarik gabe. Baina orain semeakmotoan ibiltzeko zaharregia naizela dio, eta ezdit uzten.Umorea, ingelesa ala euskalduna?

Euskalduna. Ingelesak askoz ere hotzagoak diraeta bakoitza bere munduan bizi da. Ez dagohemen bezalako harremanik jendearen artean.

argazkia:Joxean

SANTIXABELAKONDO PASA!

• Pintxo aukera bikaina• Gosari bereziak

KARTA BEREZIAK

Jai eta aste,bazkariak eta afariak

2.000 pta.

Berebiziko "Menu Zumeta"3.200 pta.

Zuen zain geratzen gara!

ZUMETAJATETXEA

Txoko alde, Tel.: 36 27 13

1996ko uztailak 19erriketan

xirrikitutik

Usu

rbil2.zk.N

oa

ua!5

.

GIRO APARTASANTIXABELETAN.

Etxeko txikie-nek ere beren

eguna izanzuten aurten-

go Santixa-beletan.Argaz

kian ikus daite-kenez, hauen

aitzakian, haintxiki ez zirenek

ere gozatuzuten ekitaldi

honetaz.

Page 6: NOAUA! 2 alea

1996ko uztailak 196.

No

aua

!2.z

k.U

surb

il

a le j i ranKALEBERRI

InesKamino

Aurrekoanbezalaxe,

orain ere aitza-kia bat hartu, eta galdezka ibiligara usurbilgo kale nagusiene-tan. Galdera honako hau izanda: zakur kakak direla etakalean lurrera begira ibili beha-rra bidezkoa den, ea hau asko-tan suertatu zaien herritarrei.

Egia esan behar badut, motaaskotako erantzunak jaso ditu-gu: Batzuek, ez dagoela esku-biderik diote. Jendeari zaborrazakarrontzira botatzen irakastizaion bezala, zakurren jabeei,,hauen eginbeharrak, zelai edoaparteko toki batean egitenerakutsi behar zaiela.

Erantzun gehienak honenbueltan dabiltza.

Zakurren jabeen iritzia zeinden ere jakin dugu, zera diote:beraiek ezin dutela zakurrareneginbeharra kontrolatu, etahauek eskatzen ez dakitenez,ez dietela ipurdian kortxoa edohau ixteko zerbait jarriko. Hauizan da jabeetako batzukesandakoa.

Inkestatutako batek zera gai-neratu digu: Gauza bat, txaku-rrak ezin kontrolatu izatea delabaina, aldi berean, jabeek ezdutela hau konpontzekoborondaterik jartzen. Zera eregaineratu digu: ez dela zilegizakur kakak demaplazan edofrontoian aurkitzea. Denok bai-takigu bi gune hauetan hau-rrak jira bueltan ibiltzen direla.

Azken finean, ondorio nagusibat ere atera dugu galdeketahonetatik; zakurrak dituztenek,berez, badakitela hauen egin-beharrak hartu eta zakarrontzi-

ra bota behar dituztela. Bainazergatik ez dute hau egiten?Beste baterako utzi beharko

Bigarrenik, zuetako asko etaaskok jakingo duzuen bezala,frontoiaren txapela aldaketaorain hastekoa zen. Azkenean,ordea, urrian hasiko omen diralan hauetan. Hau ere, polikipoliki aurrera doa.

TXOKOALDE

IñakiLabaka

Euskal Herrikoitzulia zela

eta txirrindula-rientzako Orioko Benta gaine-raino zer nolako "autopista"jarri zuten ikusi eta gero, pen-tsatzen hasita geunden, geukere ez ote genuen etaparenbat antolatu behar izangoauzoko bideak pixka bat txu-kuntzeko.

Ez eta pentsatu ere; azkene-an, udalak, ekaina amaieran,Txokoalde eta San Estebanarteko bidea konpontzeariekin zion. Eta egia esan beharbada, primeran utzi duteaspaldidanik zuloz josita zego-ena. Lehen baino maizagoerabiliko dugu orain bide hau..

Oinezkoek ibili beharko dutekontuz. Izan ere, kotxe eta txi-rrindulariak ziztu bizian ibiltzenbaitira bide honetan.

Lan hauen alde arrosa era-kutsi dizuet baina badu ukitubeltzik ere: Zumeta enea etaGalardi tarteko bidea egoerakaskar samarrean egonda, ezberritzeak, lan bikain hau ilun-du egin du. Behin hasiz gero,hainbeste urte zain egonondoren, bide osoa konpondubehar zuten.

Gure belarrietara iritsi denez,dirua izan da arrazoia.

Ajajaina! nahikoa justu dabil-tza, zenbat galipota beharkozen ba? Egia esan, ohitutagauden bezala, beste aukerabaten zain geratu beharkodugu. Ea ba lehenbailehenikusten dugun bide osoa berrri-tuta.

ZUBIETA

Nere Amenabar

Donostia etaUsurbilek

Herri Batzordeaonartu beharkoduteZubietarentzat.Egun, baserri

bat Usurbili dagokion bezalaxe,albokoa Donostiari dagokio.Honek arazoak sortu ohi ditu.Antza denez, arazo hauek eki-diteko sortuko da datorren irai-lean batzorde hau.

Batzorde hau plenoan onartubeharko dute Donostia etaUsurbilgo udalek.. Hautagaiakaukeratzeko Donostiako uda-lak proposatzen duen sistemaSenatuaren antzekoa da, hauda, zerrenda irekiekin. Bizilagunbakoitzak bi izen hautatubeharko ditu, nahiz eta azke-nean hiru izan udalerri bakoi-tzak aukeratutakoak.

Aipatzekoa da baita ere,lehen Batzorde honetakolehendakaritza Donostia alde-ko bizilagun bati dagokiola.Lehendakari hau bi urtetarakoizango da hautatua.

Idazkaria berriz, Batzordekokideek aukeratuko duteberaien artean.

Batzorde honek funtzio askoeta ezberdinak izango ditu:Donostiako eta Usurbilgo uda-lei Zubietak dituen arazoenberri ematea beste askorenartean.

Page 7: NOAUA! 2 alea

1996ko uztailak 19Usu

rbil2.zk.N

oa

ua!7

.

ej i ranAGINAGA

IratxeBegiristain

Askotan,urrunen

dauzkagungauzetaz konturatzen gara,eta begibistan dauzkagunakez ditugu ikusten.Badaezpada, begibistakoakizan arren, eta despistaturenbat tartean badago, zeraesan behar dizuet, Aginagaerdian etxe berri batzuk egitenari direla.

Dagoeneko, bi pisu ditueneraikuntza bat erdi bukatuadago. Azken orduko xeheta-sun txikiak besterik ez zaizkiofalta. Honen alboan beste hiruetxebizitza ere eraiki dituzte.Azken hauek tabikatzen hasikadira dagoeneko. Ea ba, azkarazkar, Aginagako populazioakgora egiten duen.

Aginagako jai batzordeakere badu ohar bat aginagarguztientzat: urteroko legez,aurten ere, Aginaga mailan,V. Futbito Txapelketa antolatuda. Abuztuaren hirugarrenegunean hasiko da aipatuta-ko txapelketa. Bertan partehartu nahi duenak izena emanbeharko du ohiko tokietan.Ezerren okerrik ez dela abuz-tuaren hirugarren egunarekinemango zaio hasiera txapel-ketari. Ez dakit nik jendea fisi-koki urte sasoi honetan puntapuntan egongo den, (badaki-zue, jaika han eta hemen,parrandak,...) baina kontuakkontu, orain dute aginagarrekberaien indar eta ganora era-kusteko aukera. Animo beraz!

KALEZAR

BegoñaZubiria

AurtengoSan Juan

jaietan esperozen baino jende gehiago bilduda. Umoreak ere ez digu ihesegin. Hori ere pil-pilean izandugu aurtengo jaietan. Bainahonetaz gain bestelako kon-tuak ere izan dira; sustoren batedo beste tartean.

San Juan eskeko gauean,eskean gindoazen bertsolarieta trikitilariekin.batzuek kanta-ri, besteak dantzan, tarteanalferren bat edo beste, etanoski, beste batzuk suziriakbota eta bota, zalaparta pittinbat ateratzea ere legea izatenbaita horrelako kasuetan.Halako batean, kalezarren gin-doazela, suziri bat bota etahau gora joan beharrean,okertu eta zuzen zuzen etxebateko balkoira joan zen. Egiaesan behar badut, oraindik ezdakigu suziri hone balkoianlehertzean, kalterik sortu zuen.Baina hori bai, argi gera dadi-la nahi gabe izan zela.

Gainerantzean, apartekogiroa izan dugu auzoan etajaiak normaltasun osoz pasaditugu.

Seguruenik, zuetako askoeta asko kalezarko jai batzor-deko norbaiten eskuetan erorizarete. Errifa kontuarengatikdiot hau. Bueno, zera argitzeagustatuko litzaidake. Zenbakisaritua agertu dela,alegia.Beraz, lasai asko bota ditzake-zue zuen txartelak zakarrontzi-ra.

URDAIAGA

LeireAtxega

San Esteban-darrak gaur

pozik agertzengara. Kanpaiak jotzeko aukeraederra dudarik gabe. Azke-nean, luzaro itxaro ondoren,San Estebadik Txokoalderadoan bidea jantzi digute,asfaltatu digute. Ederki askodakigu gidaritzan ibiltzen gare-nok orainarteko zuloetankotxea sartzeak zer min ema-ten duen. Mina eta amorra-zioa. Majina bat hitz eta esaldiatera dira gure ahotatik: "Hauduk bide nazkagarria", "Astoakere bide hobetan ibiliko ditun",Astopista dirudi horrenbestezulorekin"...

Orain, harro eta burua altxa-ta esan dezakegu benetakoautopista dela. Guk zaindubehar dugu orain, auzotar etakanpotarrek, eta noski, ahalden neurrian edozein akatsikusiz gero jakinaren gaineanjarri beharko ditugu herrikoagintari eta langileak.

Eskerrak eman nahi nizkiokeherriko udalari honelako obraederra bideratzeagatik, etabaita asfaltoa botatzen egonden "Oarso" entrepresari ere,borondate asko jarri baitutelan honetan.

Hori bai, ongi legoke ispilubatzuk ere jartzea zenbaiterrebueltatan istripuren batgertatu baino lehen.Bestetikauzoko jaiak ere gainean ditu-gu. Aurtengo jaiak lau egunezluzatuko dira: ostegunetikigandera. Gonbidapena luza-tuta geratzen da: etor zaitezteSan Esteban auzoak prestatu-rik dauzkan jaietara.

Page 8: NOAUA! 2 alea

Mila Añorga

Kalezar

Landetarajoango gara

astebete pasa-tzera. Usurbilen

ongi bagaude ere, urtea luzeaizaten da eta burua arindueta lasaitzeko egokia ikustendugu kanpora joatea.Gastuari dagokionez, kanpin-arekin joaten garenez merkea-go ateratzen zaigu.

Juan BautistaPadrones

Santuenea

Nik bi aldeetanigaroko ditut

oporrak, Usurbileneta kanpoan. Urte osoan zeharhemen egoten naiz eta uste dutkanpora ere atera beharra dagoe-la, ongi pasatzera, noski. Beraz,aurten ere kanpora noa, ziurreniknire herrira.

José Granados

Olarriondo

Nire ustezhemen opor

ederrak pasadaitezke, kan-

pora joan gabe. Hala ere,familia batean aita edo amakanpokoa bada, haren herrirajoatea egoki ikusten dut, seni-tartekoak ezagutzeko.

Inaxio Azkoiti

Kalezar

Ni urte guztianoporretan

egoten naiz,usurbilen hain

zuzen ere. Kanpora inoiz eznaiz atera, ezta batere.Zergaitik ez naizen atera?ahhhhhhh?

Kontxi Etxabe

Zubieta

Gizona astu-riarra duda-

nez bere herrirajoango gara

astebete igarotzera.Gainerantzean oporrakUsurbilen egiten ditugu. Inoizedo behin joan izan gara kan-pora, Italiara joan ginen hartanbezala, baina bestela hemen.

AizpeaIbargoien

Santuenea

Ni herrian gel-dituko naiz

baina kanporajoatea gustatuko litzaidake.Hemen aspertu egiten naiznoizbehinka eta kanpora irte-tea gustoko izango nuke. Halaere nire gurasoak hemen gel-ditzen direnez...

1996ko uztailak 19

erorrek esan8.

No

aua

!2.z

k.U

surb

il

Nonigaroko

dituzu udanoporrak,

Usurbilen alakanpoan?

Noaua! etxe edobaserriren batera iritsi

ez bada, barkatu. 36 03 21 telefonoradeitu eta hurrengo

aletik aurrera jasoko duzu

ZUREPUBLIZITATEA

HEMENDIKUSURBILGO

ETXE GUZTIETARA

IRITSI DAITEKE% 36 03 21

SENIDERENBAT USURBIL-DIK KANPO

BADUZU OPA-RITU

IEZAIOZU

Noaua! -KO

Page 9: NOAUA! 2 alea

Zubietako jaiak ere iristeardaude eta egitarau oparoa

prestatu dute gainera. AurtengoSantio jaietan pelota eta dantzaekitaldien haritik, zer ikusia etadastatua izango da.

Nork ez du ezagutzen Zubietakoerrebote plaza? Usurbildar guz-

tiok dakigu Gipuzkoan errebo-tea jokatzen den leku bakaneta-ko bat dela, Billabona etaZubieta baitira pelota partiduhoriek jokatzen diren leku baka-rrak.

Horrez gain, Yoko-Garbi elkar-teak 40 urte inguru daramatzakirol hau gazteen artean susta-tzen. Bertako taldeek mugarenalde batean eta bestean joka-tzen dute. Aurten ere,Iparraldeko txapelketan bi taldeizan dira, eta bat finalerdietaraiiritsi da gainera.

Santio festetarako, bestalde,Yoko-Garbiko partaideek desa-fio partidu erakargarri bat pres-tatu dute. Talde bakoitzean bostjokalari arituko dira, ohi bezala:sakalaria, geldilaria eta hiru zes-todunak (pareta, buelta motxe-

koa eta zestoa).

Lehenengo ekipoa Aizpurua I-a, Aizpurua II-a, Mariezkurrena,Garcia eta Bengoetxeak osatu-ko dute. Eta bigarrena Zaldua,Amenabar, Kalegain, Cuevaseta Segurolak.

Dudarik gabe, uztailaren25ean, Santio egunean, eguerdi-ko hamabietatik aurrera desafioerakargarria ikusi ahal izango

duzue Zubietako errebote pla-zan.

Galiziar dantzak

Festa hauetako beste ekitaldiberezi bat Sestaoko

Noxaxente dantza taldearenaizango da. Galiziar dantzakeskainiko ditu talde honek.Bertako partaideak guraso gali-ziarren seme-alabak dira.Taldeko koordinatzailea denManolok adierazi digunez "40dantzari inguru gara, eta gehie-nak neskak dira". Gona gorri-ber-deak, blusa zuriak eta txapelakjantzirik jotak eta muñeirak dan-tzatuko dituzte Zubietako plazan.Aurretik kalejira batekin giroaalaituko dute.

Santio egunean, arratsaldeko seit´erdietako ekitaldian zehargaita, bonbo, danbor eta pan-dereta soinuak entzuteko aukeraere izango du Zubietako plazarahurbiltzen den edonork.

1996ko uztailak 19Usu

rbil2.zk.N

oa

ua!9

.

antioak

DANTZA ETA PELOTA NAGUSI ZUBIETAN

Page 10: NOAUA! 2 alea

1996ko uztailak 1910

.No

aua

!2.z

k.U

surb

il

ant ioakUZTAILAK 24, ASTEAZKENA.

20.00etan Jaien hasiera buruhandi, txalaparta, txistulari eta abarrekin.

23.00etan IZOTZ taldearekin dantza saioa.

UZTAILAK 25, OSTEGUNA, SANTIOEGUNA.9.00etan Esnadeia.

11.00etan Meza nagusia, ondoren denontzat hamaiketakoa egongo delarik.

12.00etan Errebote partidua Zubietako bi taldeen lehia ikusgai izaki.

18.30etan Jatorriz Galiziakoak diren Sestaoko "NOXAXENTE" taldearekin Galiziako dantzak.

22.00etan Bertsolari saio ederra JOXE LIZASO, JOXE AGIRRE, AITOR MENDILUZE eta XABIER SUKIA bertsolariekin. Gaijartzaile lanetan IBAI ESOAIN arituko delarik.

UZTAILAK 26, OSTIRALA22.00etan Herri afaria IRUIN sagardotegian.LIZA

SO eta EGAÑA bertsolariekin batera.

UZTAILAK 27, LARUNBATA(HAURREN EGUNA)

10.00etan Haur joko eta jolasen hasiera.

14.00etan Haurren bazkaria, sorpresa eta guzti.

16.00etan Jokoen jarraipena

18.00etan Buruhandiak.

19.00etan Txokolatada eta goxoki banaketa.23.00etan LAIOTZ taldea.

UZTAILAK 28, IGANDEA9.00etan Esnadeia

10.00etan Meza nagusia.

16.00etan Gaztetxoen Yoko-Garbi partidua.

17.00etan Trial-Sin saioa.

18.00etan Antzerki saioa GOAZ taldearekin.

23.00etan TRIKI TA KE trikitixa taldearekin dantzaldia.

UZTAILAK 29, ASTELEHENA6.00etan Oilasko biltzaileen irteera

14.00etan Oilasko jokoak

UZTAILAK 30, ASTEARTEA24.00etan DRINDOTS taldearekin dantzaldia.

Atsedenaldian HUTS-HOTS txalaparta taldea

UZTAILAK 31, ASTEAZKENA9.00etan Esnadeia.

10.00etan Meza nagusia

14.00etan Zikiro jana

17.00etan Herri kirolak: txingak, aizkora, tron-tza...

23.00etan MAIXA eta IXIAR taldearekin dantzaldia

24.00etan Festen amaiera traka eta zezen suzkoa.

Page 11: NOAUA! 2 alea

1996ko uztailak 19

anestebanak

ABUZTUAK 1, OSTEGUNA OILASKO BILTZAILEEN EGUNA

6etan Jaien hasierako txupinazoa eta Oilasko Biltzaileen irteera.

14:00etan Oilasko Biltzaileen bazkaria.

23:30etan LAIOTZ taldearekin dantzaldia

ABUZTUAK 2, OSTIRALAHAURREN EGUNA

10:30etan Haur Jolasak.

16:30etan Mozorro Lehiaketa.

17:00etan Haur jolasak.

Ondoren Txokolatada.

23:30etan AKELARRE taldearekin dantzaldia.

ABUZTUAK 3, LARUNBATASAN ESTEBAN EGUNA

9:00etan Esnadeia

10:00etan Plater tiraketa.(egun osoz)

10:30etan Meza Nagusia.

Ondoren Zahagi bat ardo banatuko da ESPUMOSOS TXAPELDUNi esker.

Jarraian PERURENA harrijasotzaileak eta TRONTZAK.

14:00etan Jubilatuen bazkaria INGEMAR eta BERRIOLAren laguntzaz.

16:00etan Mus Txapelketa Ibai-Ondo Elkartean.

17:30etan Bertso saioa.-SEBASTIAN LIZASO-LAZKANO-PEÑAGARIKANO-EGAÑA

Ondoren Kantaldia.

23:30etatik Rock kontzertua eta ondoren IZOTZ taldearekin dantzaldia.

ABUZTUAK 4, IGANDEA

8etan Ibilaldi Neurtua.

9:00etan Esnadeia

11:00etan Meza Nagusia.

Ondoren Usurbilgo Dantzariak eta goiza umorez agurtzeko trikitilariak.

14:00etan BAZKARI HERRIKOIA

-TRIKITILARIAK

-JOSUNE ARANBURU

-HERRIKO BERTSOLARIAK-TXALAPARTA

-TOKA TXAPELKETA (Herri mailan)

18:00etan Lezoko Dantzarien eskutik, dantza ikuskizuna.

23:00etan MAIXA TA IXIAR.

Usu

rbil2.zk.N

oa

ua!11

.

Page 12: NOAUA! 2 alea

1996ko uztailak 1912

.No

aua

!2.z

k.U

surb

il

anestebanak

San Estebango jaiak gero etagertuago dauzkagu. Egia esan,

usurbildar askoren buruetan jirabueltan dabiltzan jaiak izatendira. Askoren iritziz, herriko one-nak. Eta ez dugu inor mindu nahi,auzo bakoitzak bere nortasunabaitu.

Baina dudarik gabe, baduUrdaiaga auzoak xarma berezibat. Agian kokaguneak berakeskaintzen digunak liluratzengaitu. Egia esan, paraje ederrean

dagoen auzoa da.

Dagoeneko gainean ditugubertako jaiak ere. Abuztuarenlehendabiziko egunez hasiko diraeta lau egunez luzatuko. AurretikSantioek utzi dizkiguten aje etaondorioak gainean izango ditugu,baina ez du batere inporta.Guztiak gainditzeko prest gaude.

Jai Batzordeak antolatu duenegitarauean denetarik aurkitukodugu. baina ekintza guztien arte-an bat nabarmentzea tokatzenzaigu: Herri Bazkaria.

Honen tradizioa eta ohituraaspalditik dator. Garai bateanSan Esteban egunarekin eta jaie-tako igandean ikaragarrizko jaiaizaten zen. Eta ez pentsa SanEstebandarrek bakarrik hartzenzutenik parte. Usurbildarrentzatere egun haundia izaten zen.

Aipatu bi egun hauetanUsurbildarrak, familika antolatuta,bazkari eta guzti igotzen ziren ton-tor ederrera. Bertan, goizeko eki-taldien ondoren, paraje honekeskeintzen dituen zelai zabal eta

ederrak erabiliz, bazkari ederraegiten zuten. Tortila patata ede-rrak ikusten omen ziren. Ia ia toki-rik ere ez omen zen egoten. Izanere tradizio hau asko eta askokjarraitzen baitzuten.

Baina ez pentsa hemen amai-tzen denik kontua. Arratsaldekoekitaldien ondoren afal garaia iris-ten zen, eta orduan, Aginagarrakazaltzen ziren. Hauek ere ezin jai-rik gabe geratu. Afaldu ondoren,denak elkarrekin Txokoaldera,

Zumetaenea aurrera, jeistenomen ziren eta, bertan, trikiti doi-nuak nagusitzen ziren. Eguralditxarra eginez gero Saltxipiko gan-baran egiten zen erromeri hau.

Beraz, jendea ugari, apartekogiroa, eta jan eta edana sobe-ran. Horietxek ziren hiru ardatzak.

Ohitura hau, kotxeen etorrerare-kin eta erabilpenarekin desager-tuz joan da. Baina iaz, JaiBatzordeak berriro berreskuratzeaerabaki zuen. Talde ezberdinetan

antolatu ziren hainbat usurbildareta guztiek eman zuten aspaldikopartez usadio hau berreskuratze-ko lehendabiziko pausoa. Jai giroeta umorerik ere ez zen falta izanbertan.

Aurten ere aukera hau baduguusurbildarrok. Abuztuaren lauga-rrenean eguerdi aldean bertarahurbiltzea besterik ez duzue.Edaria, iaz bezala, Jai Batzordeakjarriko du. Ondoren, ekitaldiezberdinei egingo zaie leku: ber-tan izango baitira trikitilariak, ber-tsolariak, Josune Aranburu kanta-ri, txalapartariak, toka,...

Egun eder bat pasatzeko auke-ra paregabea beraz. Eta noski,bide batez, lehen hain arrakasta-tsu eta tradizio handiko zen jaihau berreskuratzen urrats batemango duzu.

Gainerantzean, ohiko egituradute 96ko San Estebanek: ohitura-ri jarraituz oilasko biltzaileek zabal-duko dituzte jaietako ateak.Fresko fresko, baserriz baserri ibili-ko dira auzoko gazteak hara etahona. Gauean Laiotz taldearekindantza egin ondoren haurrentxanda etorriko da. Jolasak,sariak, buru haundiak, etaAkelarreren kantuen ondoren SanEsteban eguna iritsiko da.Perurena, trontzalariak, bertsola-riak, eta etxeko gazteenei zuzen-dutako rock kontzertua eta Izotztaldea.Horrekin itzaliko da egunnagusia. Eta atzetik herri giroanagusituko den jaietako azkeneguna etorriko da. Honekin aguresango diegu aurtengo SanEstebanei.

HERRI BAZKARIA: TRADIZIOA BERRESKURATUZ

Page 13: NOAUA! 2 alea

Usu

rbill2.zk.N

oa

ua!13

.1996ko uztailak 19

zerdi patsetan

KIROL KOPLA

KOLDO LERTXUNDI

Uztaileko lehenbi asteek ez

dute eguraldionik ekarri.

Hondartzara joan eta kirolen bategin nahi izan duenak eguzkiizpien gabeziari aurre egin beharizan die. Ez honi bakarrik, noski,Santixabelak ere tartean izanbaititugu.

Eta Santixabelak aipatu ditu-danez, nork ez zituen ikusi fron-toian jokaturiko saskibaloi parti-duak? Nik bai behintzat. Gehiengozatu zutenak Unai Lataillade,Aitor Yarza, Iñaki Flores eta IbanSalsamendi izan ziren, berak izanbaitziren I. Saskixabel sariaren ira-bazleak. On egin diezazuelaPatri jatetxean egingo duzuenafariak.

Bestalde, ikustekoa izan zeneskubaloi jokalari ohiek presoakEuskal Herriratzea aldarrikatuzjokatu zuten neurketa. Hura korri-ka egin beharra, hura baloiaeduki beharra...

III. Areto futbol txapelketa ereazkenera iritsi zen joan den aste-an. Hainbat partidu jokatu oste-an Billabonakoak garaile, hauda marka hau. Hala ere kontu-tan hartzekoa bi usurbildarrekjasotako sariak. Jose AntonioPiñas izendatu baitzuten txapel-ketako atezainik onena etaGuillermo azken partiduko joka-lari onena.

Besterik ez, adiorik ez, gero artebaizik.

Usurbilek fama du sagardo-ak bertan duen tradizioa-

gatik. Usurbildar ugari erefamatuak dira bai herrian etaherritik kanpo ere: Artze,Zumeta, Tapia... adibide gisa jarditzakegu. Hala ere, kultur mun-dutik kanpo ere aurkitu ditzake-gu usurbildar ezagunak.Atlantako Joku Olinpikoak gai-nean ditugunean, ezinbestekoadugu aipatzea gure herrianjaiotako bi kirolari handi: FelixMendizabal Mendiburu etaXabier Carbayeda.

1891. urtean jaio zen FelixUsurbilen. Bere gurasoak, JoseSeverio Mendizabal etaBaldomera Mendiburu izanziren. Zurgina zen lanbidez etakorrikalaria afizioz, eta nahiz etausurbilen jaio, bere bizitzakodenbora gehiena Errenterianpasa zuen. Bertan hil zen 1960.urtean, 69 urte zituelarik.Askoren esanetan garai guztie-tako "sprinter" onena izandakoaomen dugu Felix Mendizabal.

Makala ez zelako hain zuzen,Amberes 1920ko eta Paris1924ko olinpiadetan partehartu zuen. Amberesen 100 eta200 metrotako laisterketetanparte hartu zuen. 100 metrota-ko laugarren saioan bigarrengeratu zen, William Hunt austra-liarraren atzetik. Bere denbora11 segundutakoa izan zen,marka pertsonalik onena. 200metrotan berriz hirugarren pos-tuan iritsi zen bigarren saioan.Lau urte beranduago, Parisen100 metrotan lehenengo pos-tua bereganatu zuen 16. saio-an 11 segundu eta 4 dezimakodenborarekin. 200 metrotanberriz laugarren postuan geratuzen.

Xabier Carbayedak ere Seul-en 1988an ospatu zirenOlinpiadetan parte hartu zuen.Bere bizikletarekin batera, tal-deka jokatu zen erlojupekoankorrika egin zuen. 30 taldekparte hartu zuten lasterketahartan. Xabier eta bere taldeki-deek 14. postuan amaitu zuten.

USURBILDAR OLINPIKOAK

HHAARRPPIIDDEE TTXXAARRTTEELLAA55000000 ppeezzeettaa uurrttee oossoorraakkoo

Izena:1.Abizena:2.Abizena:Helbidea:Herria:Tfnoa:Kontu Korrontea (20 digito):

!!H

AM

AB

OS

TE

KA

RI

A!!

Page 14: NOAUA! 2 alea

14.N

oa

ua! 2

.zk.

Usu

rbil

Lore eta lore landareakSan EstebanTlf. 36 22 55

URTINEALORATEGIA

San EstebanSan Estebanzoriontuak!zoriontuak!

1996ko uztailak 19

Atzegiko KirollElkarteak antola-

tutako Euskal Herrikoigeriketa txapelketaekainaren 8an burutuzen AltzakoKiroldegian. Bertan,Txaro Furundarena etaKlaribel Zulaika usurbil-darrek parte hartuzuten. Klaribelek gaine-ra crawl estiloan urrez-ko domina lortu zuen.

Joan den uztailaren8an, Santixabel

jaien amaieran, egune-ro bezala, NievesAranburu, eliza alboandagoen egunkari kios-kora hurbildu zenean,kristalak hautsita aurkituzituen. Eta ez da lehe-nengo aldia.

Olarriondo etaEguzkitzaldeko

bide eta aparkalekuak

txukun txukun aurkitukodituzue hemendikaurrera, berrikuntzalanetan aritu baitiraazken asteetan.

Usurbil F.T.-k neskeifutbol taldea osa-

tzeko deialdia egitendie. Bilera abuztuaren2an, arratsaldeko8etan Harane futbolzelaian izango da.Harremanetarakodeitu: 364225 (Haritz).

Patxi Añorga,Ramon Uribe eta

Xabier Aranburu"Xomorro", euskal presopolitikoek sakabanake-taren kontra etaberaien eskubideenalde daramaten borro-kan,uztailaren lehenhamabostaldian zelda-tik atera gabe egondira.

Atxega jauregia usurbildarguztiok ezagutzen dugu,

eta azken urteotan aldaketahaundirik gabe gainera. Bainaez da denbora luzerako izan-go.

Hilabete honen amaierakoplenoan Atxegaren erabilpe-na martxan jartzeko oinarriak

onartuko dira. Ondoren, inte-resatua dagoen edonork bereproiektua aurkeztu ahal izan-go du.

Erabilpenak izango dituenoinarrien artean, 50 urtetakoalokairua izango dela da bat.Ondoren, alokairu hori luzatze-ko aukera egongo da, baina

gehienez ere bost urteka. Bes-talde, hasieran errenta bajua-goa izango da, baina barnezein urbanizazio obrak aloka-tzaileak ordaintzearen truke.

Oraingoz interesatu batagertu da, eta honen asmoaostalaritza zerbitzu bat jartzeada.

ontzeju txikia

orrusalda

GAZTE DENDAZORIONAK USURBILDAR GUZTIEI

ONDO IGARO FESTAK!Etxebeste,3 tlf 36 11 06 USURBIL

Page 15: NOAUA! 2 alea

1996ko uztailak 19U

surb

il 2.zk. No

aua

! 15.

Ziortza Gazte Taldearen 12. kan-paldia da jadanik. Lehenengo

txanda Sierra de Cameros aldeandabil uztailaren 9az geroztik.Bigarren txanda, hilak 18an, abiatuzenhamabostaldia igarotzera.Bigarren hauen berririk oraindik ezbadugu ere, lehenengo txandako-en berri ematen duen eskutitzaduzue jarraian datorrena.

Aupa Usurbil! Zer moduz zaudete?

Gu oso ondo gabiltza Peñaloscintosen. Eguraldiarenkexurik ez dugu behintzat. Dagoeneko beltz-beltzdagoenik ere bada, eguzkiak gogor jotzen baitu.Haize hotza eta gaueko freskotasuna ere aipatzekoakdira. Jadanik asmatuko zenuten ezta? Bai, ZiortzaGazte Taldearen kanpalditik idazten dizuet. Amari etaaitari idaztekotan nintzen, baina tira, herriak ere jakinbeharko du guk hemen zer egiten dugun!

Patxi sukaldariak eta Josu pintxeak prestaturiko baz-kari goxoa jan ondoren ari naiz idazten. Orain artejanariarekin kexurik ez. Okerrena ontziak garbitu beha-rra. Izan ere etxean ez bezala hemen bakoitzak bere-ak garbitu behar izaten ditu. Honetaz gain taldekabanatuta gaude, aldian behin sukaldeko ontziak gar-bitu, ontziak lehortu, kanpinak eta jangelako mahaiakgarbitu behar izaten ditugu goizez nahiz arratsaldez.Hala ere, aldizka Gaizka eta Jon bezalakoak ihes eginnahian, Enrike eta Maider uzten ez badiete ere.

Momentu honetan sukalde gaineko zuhaitzarenazpian nago, Leire, Idoia eta Aroarekin batera.Urtegira bainua hartzera jaisteko hamabost minutufalta dira, eta Aitor monitorea darabilkit aldamenean

nori idazten ari naizen jakin nahian. Gainera gaur tar-tekoak(14-15 urte) bakarrik gaude, handiak (15-16urte) bost egunetarako ibilaldira joan baitira, LagunaNegrara hain zuzen ere. Ikustekoak ziren Xabier etaOlatzen aurpegiak.

Gu bihar goaz lau egunetarako eta izugarrizko

gogoa dut. Bi taldetan banatuko gaituzte bide ezber-dinetatik Mansillara joateko. Lehenengo ibilaldianSanta Ines mendian izan ginen(1642 m.). Gogorra,baina hala ere primeran ibili ginen. Bestela galdetuUrko, Joseba eta Josuri, hamar neska izan baitzituztenalboan. Honez gain txutxumutxu ugari, Intzaren muti-la..., Maiderrena..., Ainhoarena...

Egunik onena atzokoa izan zen, "Expediente x"eguna. Esnatu eta kanpinetik ateratzeko monitoreakdetektibez jantzita etorri zitzaizkigun. Kosta zitzaien guesnatu, kanpinetik atera eta detektibe akademiansartzea, batez ere Iban eta Irati. Eta Garikoitzek harra-patu zuen moskeoa? Beno, beno. Susto handiena LuisMarik eman ziguna. Gosaltzen ari ginela, zorabiatu etaospitalera eramaten ez dute ba? Idoia eta Alaznekezkatuta. Gauean berriz, hilerriraImajinatu: gu detekti-be kasuak asmatzen; monitoreak guri sustoak ematen;gu ikaratuta, bestela galdetu Arantza, Ainhoa etaJaioneri. Eta bapatean... zas! Luis Mari azaltzen da. Aze sustoa, bertan gelditzeko modukoa.

Beno, agurtzera noa. Gogoratu uztailaren21ean arratsaldeko zazpiak aldean hor izangogarela. Muxu bat.

Amona Joxepina

erriko taldeak

JATETXEATxokoalde, z/g

UsurbilTlf. 36 11 27 - 37 10 94

alamandegiTABERNA - JATETXEA

Tlf. 36 28 49 - ZUBIETA - Gipuzkoa

Ondo pasa jaiak!

Page 16: NOAUA! 2 alea

1996ko uztailak 1916

.No

aua

! 2.z

k. U

surb

il

gendaUZTAILAK 18

•Uztailak 18tik 22ra bitarteanOdol emaileek eginiko inkes-ta iritsiko zaigu etxeetara.•18an hasi eta abuztuarenamaiera arte XXIV. PelotaTxapelketa izango da.Ostegun, ostiral eta larunba-tetan jokatuko dira parti-duak. 21 heldu eta 20 jube-nilek parte hartuko dute.Usurbildar ordezkaritzaIzagirre-Castresana etaMatxain-Berroetak osatuko-dute.

UZTAILAK 20•Gure Pakea Zahar egoitza-koak irteera bat egingodute Arabako Errioxara.

UZTAILAK 21•Piragua ikastaroa Orion.Bertan apuntatzeko Oiardokiroldegira hurbildu, uztailak21a baino lehenago.Ikastaroa uztailak 22tik 26rabitartean izango da. Prezioa5.000 pezetakoa da.

ABUZTUAK 23•Aitzaga Elkarteak antolatu-ta, "Off-eko maitasuna" fil-mea ikusi ahal izango dugufrontoian.•Aitzaga tabernan bertaneta abuztu osoan zeharMattin komikilariaren lanaikusgai izango da.

ABUZTUAK 30•Usurbilgo Gazte Asanbla-dak antolatuta, kontzertua.

ABUZTUAK 31•Organujole errusiar ospetsubaten eskutik, kontzertuaSalbatore deunaren parro-kian, arratseko 19.45etan.

Mattin komikilariak 1996ko uztailak 13an Euskaldunon Egunkarianargitaratutako komikia.

BUGATI ZALDITEGIA* Zaldian ibiltzeko ikastaroak* Zaldien zainketa* Ferraketa* Ibilaldiak* Egun bat edo gehiagorako irteerak

BUGATI JATETXEABerezitasunak:* Txuleta eta saiheskia* Tortilak eta entsalada

Hipodromo pasealekua, z/g % 37 14 12 ZUBIETA

Santioa

k

ondo pasa

!

Ana OlasagastiEtxebeste kalea, 920170 Usurbil Tlf. 36 00 83

ASEGURUAK

San Esteban jai zoriontsuak pasa!

ZABALEANEKAZALTURISMOA

Tlf. 36 12 61Zabalea baserriaSan Esteban

Page 17: NOAUA! 2 alea

1996ko uztailak 19

TABERNAPintxo bereziaketagiro aparta Irazu kalea, 9

Tlf: 36 02 17 Irazu, 3 - Tlf. 37 00 13

USURBILGO HORTZ KLINIKAFERNANDO PERE-MOSSO NENNINGER

ANTONIO BERNAL RUIZ DE OÑA

Haginak ondo dabiltzanean, sabela poz!

Kale Nagusia, 2 1.C4Tlf 37 08 78

20170USURBIL

omikiaomik iaU

surb

il 2.zk. No

aua

! 17.

Ma

ne B

ruño

PELLO

ETA

LONTXO

Page 18: NOAUA! 2 alea

1996ko uztailak 1918

.No

aua

! 2.z

k. U

surb

il ehiaketaar

gazk

ia: J

.L.Iz

eta

Aurreko aleko lehiaketaren erantzuna: 14. maskota. Izena... norberak jarriko zion, ezta?

Dena dela, asmatzailerik ez da egon.

Ea oraingoa asmatzen duzuen eta erantzuteraanimatzen zareten.

ZENBAT METRO DITU USURBILGO

ELIZAREN DORREAK?

Idatz iezaguzu: NOAUA! aldizkaria, Kale Nagusia27, 20170 Usurbil, postaz edo zuzenean gure buzoi-ra boteaz. Asmatzaileen artean Sekaña jatetxean

bi pertsonentzat afari goxoa zozketatuko da.

Ezkontza eta ospakizunetarako musika taldea

Garai BatBanda

Tlf. 36 66 61 (Nerea) LASARTE

IRUINASTIAZARAN

Uztailean, astelehenak ezik, gauero zabalik.BOTILAKO SAGARDOA.

36 12 29 - 36 01 17% ZUBIETA

San

tio

zo

riont

suak

igar

o!

ajerakokondarrak

ajerako

KondarrakEtxebizitzak

• Kaleberri. 90 metroko etxebizitza salgaiBizkarre kalean. 27 metroko egongela, bainugelaeta komuna hornituak, berokuntza zentrala, tras-telekua. Akatsik gabekoa. Tlf. 36 02 34 - 36 62 29

• Santuenea. Etxebizitza salgai: bi logela,egongela, sukaldea eta bainugela.Kanpoaldekoa. Tlf. 42 09 43

Zerbait saldu, erosi, trukatu edo eskeintzekobaduzu aukeran, zure iragarkiak dohainik

Majerako Kondarrak sail honetan.

Noaua! hamabostekaria.

Kale Nagusia, 27

Tlf. 36 03 21

Page 19: NOAUA! 2 alea

1996ko uztailak 19U

surb

il 2.zk. No

aua

! 19.

Urtero bezala, aurten ere, Santixabeletan, Bertso-paper lehiaketa izan da. Guztira zazpi bertsopaper aurkeztu dira, Bordatxoko "rotonda"-ri bereak eta bi atera asmoz. Hauetatik bik ez zituzten

lehiaketako arauak betetzen. Irabazlea Joxe Mari Arzalluz, bigarrena Nikolas Izeta, eta hirugarrenMaialen Sagarna eta Elixabete Udabe izan ziren. Hona hemen irabazlearen bertso-paperak.

1 Udaletxean bildu hamairu gizon daebatzi zuten: " Eginbehar da rotonda".Bordatxon Torregaraiklehenengo erronda.Horko lanak gogoraekartzea on da.Hori ez bait da egin tabernan egonda.

2 Puska bat baratza tabueltan sasia...

Bordatxo aurrean zenbide nahasia.

Aspalditik zegoenpremi ikusia.

Arkitekto askoren kaskoa hausia.

Azkenean izan dujardinen grazia.

3 Burnizko langa horizbideak itxita,lanean hasi ziren,nagiak utzita.Baldin euria bazen,katiuskak jantzita,lur-lanak lehenengo,behetik hasita.Gero dena berdindu,harkaitzak hausita.

4 Automobilak pasabehar zuten eta

breaz estali zutenzuloak beteta.Gero ofizialek

aztertu maketa:espaloia, jardina,gainera pareta...harria ta mailua,masa ta pareta.

5 Azal grisa hausi takolore berriakmailuari dizkioaurkeztu harriak.Harginarentzat inoizmomentu larriak:karga mugi ezinikmiatu gerriak.Bai omen dira puskagogoangarriak.

6 Denok perito ginen,hemengo ta hango...Bagenekien geronola zen izango...Otartekoa nolaizkutuan jangolangileek bazutenkomeria pranko.Zaindu ez ditugunikez nuke esango.

7 Harginen lanak daudedotore eginak:

Lerroen kurbaturaklasai eta finak.

Erremateak berrizerabatapainak.

Horma irmo lodiekbiserazko gainak.

Erortzeko beldurrikez dauka Gaztainak.

8 Erdi-erdian dutekokatu lan zaila:karaitzez egindakohesi borobila.Diseinatu duena da konpas abila:jiran badu motoata automobila.Paroan geratu dahorko aguazila.

9 Inguruan bada horugari jardina.

Landarez egin dutehornitze bikaina.

Pago, lizar eta abar...hemengo eragina.Arrotza da, ordea,

beren eragina,Belgikatik ekarri diguten hagina

10 Guztia osatzeko,beti zerbait faltan:Gaztainak zuriketabehar du fatxadan.Bordatxok aterpeajarri gaurko modan.Hirugarren, berriz,Udalaren baitan:hortik gora paretabeheko neurritan.

"Lanetalan"

Page 20: NOAUA! 2 alea

Maita ezazubehinola zugan maitasuna piztu zuen hura.

Maita ezazuaspalditxoan etxean zeurekin duzun hori;

maitatu,harengan behin maitagarri izan zitzaizun

lore kuttun huramaitagarri duzu eta orain,

orduan bezala, orduantxe bezain:

maitagarria bait da beti,maitagarri izan dena behin!

Maita ezazu gauralboan duzuino; ez aspertu

egunero ondoan duzulako,bihar ere hor izango duzulakoan;

maitatu gaur, agian biharez bait duzu hor izango nor maitatzeko,

zugan maitasuna sutan iraunerazteko;joana izango duzu eta ustekabean

agurrik egiteko ere astirik gabe.

Maita ezazu orain oraino,maitatu bihotz hondotik bihotz hondoraino;

orain, oraintxe, sakonkienik maita dezakezunean,damu ez dezazun gero

zeurekin zenuenean beroago ez maita izana,zeuretik hari kuttunagorik ez emana.

Maita ezazulehenengoz ikusi zenuenean bezala,azkenengoz ikustera bazindoaz bezalaxe;

maitatu,maitatu, ezin baduzu ere;maita ezazu desesperatuki bederen,

maitasunik gabeko bizitza bainoheriotz beltzagorik ez dago eta.

Maite ez duena ez bait da bizi;zutik ibili arren, hilik dago,

ez dago harengan bizirik.

Maita ezazu zeure ondoanzeurekin urtetan bizi den maitea;

maitatu bat bateaneta bete betean

bera bakarrik balitz bezala munduan,besterik ez balitz bezala inguruan...

eta beste guztiak ere maitatuko dituzuzeure bihotzeko kuttun bakarra balira bezala!

Joxe Antonio Artze "Hartzut"