Nire robota ulermena

4
Laguntza gela 1 EUSKERA IZEN ABIZENA: …………………………………………………………… DATA: …………………………………………………………………………... 1- Irakurri ipuina: NIRE ROBOTA Orain zortzi urte ditut baina aspalditik gustatzen zaizkit robotak. Txikia nintzenean roboten filmak ikusten nituen eta dibertigarriak ziren; irakurtzen ikasi nuenean roboten ipuinak irakurtzen nituen. Hori gustatzen zitzaidan: robotak !!! Egun batean, gosaltzen nengoela, robot gaizto bat etorriko zela etxera iruditzen zitzaidan, eta nire jostailu guztiak apurtuko zituela pentsatzen nuen; gainera, amona beldurtuko zuela uste nuen. Orduan ideia zoragarria izan nuen: NIRE ROBOTA eraiki eta hark defendatuko gintuen! Erabakita zegoen! Horregatik ez nuen minutu bakar bat ere galdu eta,,, lanean hasi nintzen. Zaila izan zen. Nik ez nuen inoiz robotik egin eta ez nekien nondik hasi. Lehenik eta behin, materialak behar nituen. Etxetik gauzen bila hasi nintzen.

Transcript of Nire robota ulermena

Page 1: Nire robota ulermena

Laguntza gela

1

EUSKERA IZEN – ABIZENA: ……………………………………………………………

DATA: …………………………………………………………………………...

1- Irakurri ipuina:

NIRE ROBOTA

Orain zortzi urte ditut baina aspalditik

gustatzen zaizkit robotak.

Txikia nintzenean roboten filmak ikusten

nituen eta dibertigarriak ziren; irakurtzen ikasi

nuenean roboten ipuinak irakurtzen nituen.

Hori gustatzen zitzaidan: robotak !!!

Egun batean, gosaltzen nengoela, robot

gaizto bat etorriko zela etxera iruditzen

zitzaidan, eta nire jostailu guztiak apurtuko

zituela pentsatzen nuen; gainera, amona

beldurtuko zuela uste nuen.

Orduan ideia zoragarria izan nuen: NIRE

ROBOTA eraiki eta hark defendatuko gintuen! Erabakita

zegoen!

Horregatik ez nuen minutu bakar bat ere

galdu eta,,, lanean hasi nintzen.

Zaila izan zen. Nik ez nuen inoiz robotik egin

eta ez nekien nondik hasi.

Lehenik eta behin, materialak behar nituen.

Etxetik gauzen bila hasi nintzen.

Page 2: Nire robota ulermena

Laguntza gela

2

Bi ordu baino gehiago behar izan nituen

nire robota egiteko.

Bi erratz erabili nituen besoak egiteko eta

aspiragailu zahar bat gorputz modura

erabiltzeko.

Burua plantxa zaharra zen, kolore gorriko

begi bakar batekin.

Plastikozko ontziak erabili nituen hankak egiteko eta oinak bi

palarekin egin nituen.

Ama hain ondo egindako robota ikusi

zuenean liluratuta geratu zen.

Baina, hori bai… ama oso pozik dago orain

nire robotak etxeko garbiketa egiten

duelako eta horrela, aitak eta amak

denbora gehiago dute atseden hartzeko.

Eta nik… nik badakit nire robotak gaiztoetatik salba

gaitzakeela.

Nire robotaren ahalmena (egokitua)

http://childtopia.com/

Gustatu al zaizu Nire robota ipuina?

Zergaitik?

Page 3: Nire robota ulermena

Laguntza gela

3

2- Adierazi egia (E) ala gezurra (G) den:

Umeak hamar urte ditu.

Txikitan abenturazko filmak ikusten zituen.

Robotak gustatzen zaizkio.

Egun batean robot bat erosi zuen.

Robota egitea zaila izan zen.

Robotaren besoan bi erratz zituen.

Robotaren gorputza plantxa bat zen.

Robotak bi begi urdin zituen.

Ama haserretu egin zen robota ikusi zuenean.

Robotak umeari eskolako lanak egiten laguntzen dio.

Robotak etxeko garbiketa egiten du.

3- Orain galderei erantzun :

Zenbat urte ditu umeak?

Zer gustatzen zaio izugarri?

Egun batean ideia bat izan zuen. Zein?

Zer behar zuen robota egiteko?

Page 4: Nire robota ulermena

Laguntza gela

4

Nondik hartu zituen materialak?

Zer erabili zuen egiteko…

a) Besoak

b) Gorputza

c) Burua

d) Hankak

e) Oinak

Nola sentitzen da ama? Zergatik?

Eta umea, pozik al dago egin duen robotarekin?

Zuri gustatzen al zaizkizu robotak?

Zein da zuri gehien gustatzen zaizun gauza? Egin marrazkia.