Nafarroarekiko 10 konpromezu

5
Nafarroarekiko 10 konpromezu Nafarroak subjektu berri bat behar du, aldaketa sozial eta politikoa bultzatuko duena. Egungo eredu sozioekonomikoa errotik astinduko duen aldaketa, korporazio handien inte- resen gainetik, pertsonen eskubideak lehenetsiko dituena. Behin-betiko bakea lortzera eta gatazka politikoaren konponbidera eramango gaituen aldaketa, eta justizia soziala lortzeko bidea egingo duena. Jendartearen partehartze zuzena eta jendarte horren beraren anizta- suna aitortuko duen jokabide demokratikoa sustatuko duen aldaketa. Nafarron erabakitze- ko ahalmena eta Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea defendatuko duen aldaketa. Oinarri sozial zabala duen eta zabalagoa ere izan dezakeen subjektu politikoa ari gara abian jartzen. Geure planteamendua aurrerakoia, abertzalea eta ezkerrekoa da, argi eta garbi, eta esparru politiko horren guztiaren etorkizuneko oinarriak finkatuko ditu Nafarroan. Geure aniztasunetik abiatuta, betorik eta bazterkeriarik gabeko bateratzearen aldeko hautua egiten duen subjektu politikoa eratzen ari gara. Eta honako hatsarreak dira batzen gaituztenak: Hainbat erronka politiko eta sozial. Batetik, egungo eredu ekonomikoa aldatzeko beharra, bestelako eredu sozial eta ekonomiko bultzatuz, bai eta ingurunearekiko ere. Bestetik, Nafa- rroako jendartearen eremu zabal batek egun bizi duen egoera larriari (langabeziari, bazter- keriari...) aurre egiteko baliagarri izanen zaizkigun neurri fiskal, politiko eta sozialak hartze- ko premia. Alegia, ondasunen eta lanaren banaketa ahalbidetuko dituen neurriak hartzeko beharra. Demokrazian sakontzeko erantzukizuna, herritarron parte hartzea sustatuz. Era berean, geure soberania eta geure autogobernuak eskura jartzen dizkigun tresnak defendatzea ere badagokigu. Izan ere, jendartearen beharrei erantzungo dieten neurriak abian jarri behar dira, bizikidetzari, ekonomiari, arlo sozialari edo kulturalari dagokionez. Nafarroaren aniztasuna babesteko konpromezu zinezkoa eta eraginkorra, desadostasunekiko errespetuz, eta edozein proiektu politiko, nafarron borondate demokratikoa muga bakarra izanen delarik, baldintza berberetan defendatua eta egingarria izateko aldarrikapena. Giza eskubideen aldeko defentsa aktiboa egiteko erabakia, bai eta Nafarroako zein Nafarroa- tik kanpoko.pertsona guztientzako eskubide zibil eta politikoen aldarrikapena. Helburu hauek eta zehatzagoak diren beste batzuk ere, abertzaleak, aurrerakoiak eta ezke- rrekoak diren eremu guztien indar metaketa behar-beharrezkoa dute. Indarrak biltzea ez ezik, esparru zabal horren artikulazioa ere premiazkoa da, beste herri eta jendarte batzuen- tzat ere erreferente izanen den aldaketa abian jartzeko asmoz. Egun, bide horri elkarrekin ekiteko baldintzak baditugu. Garai berria, itxaropentsua da. Euskal Herrian egun bizi dugun egoerak indar politiko, sozial eta sindikalen arteko elkarlana eta bateratasuna ahalbidetzen du. Eta egoera honi arduraz erantzun behar diogu guztiok, bake prozesua, normalizazio politikoa eta errekontziliazio so- zialean aurrera egiteko. Eraikuntza sozial eta nazionalari ekiteko ahaleginak bateratu eginen ditugu, beti ere bide baketsu eta politikoak erabiliz, Euskal Herria subirano eta solidarioa eraikitzeko asmoz. Eta bide hori Nafarroatik jorratzen ari gara.

description

BIlduk Nafarroarekiko hartzen dituen lehenengo 10 konpromezuak.

Transcript of Nafarroarekiko 10 konpromezu

Page 1: Nafarroarekiko 10 konpromezu

Nafarroarekiko 10 konpromezuNafarroak subjektu berri bat behar du, aldaketa sozial eta politikoa bultzatuko duena. Egungo eredu sozioekonomikoa errotik astinduko duen aldaketa, korporazio handien inte-resen gainetik, pertsonen eskubideak lehenetsiko dituena. Behin-betiko bakea lortzera eta gatazka politikoaren konponbidera eramango gaituen aldaketa, eta justizia soziala lortzeko bidea egingo duena. Jendartearen partehartze zuzena eta jendarte horren beraren anizta-suna aitortuko duen jokabide demokratikoa sustatuko duen aldaketa. Nafarron erabakitze-ko ahalmena eta Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea defendatuko duen aldaketa.

Oinarri sozial zabala duen eta zabalagoa ere izan dezakeen subjektu politikoa ari gara abian jartzen. Geure planteamendua aurrerakoia, abertzalea eta ezkerrekoa da, argi eta garbi, eta esparru politiko horren guztiaren etorkizuneko oinarriak finkatuko ditu Nafarroan. Geure aniztasunetik abiatuta, betorik eta bazterkeriarik gabeko bateratzearen aldeko hautua egiten duen subjektu politikoa eratzen ari gara. Eta honako hatsarreak dira batzen gaituztenak:

Hainbat erronka politiko eta sozial. Batetik, egungo eredu ekonomikoa aldatzeko beharra, bestelako eredu sozial eta ekonomiko bultzatuz, bai eta ingurunearekiko ere. Bestetik, Nafa-rroako jendartearen eremu zabal batek egun bizi duen egoera larriari (langabeziari, bazter-keriari...) aurre egiteko baliagarri izanen zaizkigun neurri fiskal, politiko eta sozialak hartze-ko premia. Alegia, ondasunen eta lanaren banaketa ahalbidetuko dituen neurriak hartzeko beharra.

Demokrazian sakontzeko erantzukizuna, herritarron parte hartzea sustatuz. Era berean, geure soberania eta geure autogobernuak eskura jartzen dizkigun tresnak defendatzea ere badagokigu. Izan ere, jendartearen beharrei erantzungo dieten neurriak abian jarri behar dira, bizikidetzari, ekonomiari, arlo sozialari edo kulturalari dagokionez.

Nafarroaren aniztasuna babesteko konpromezu zinezkoa eta eraginkorra, desadostasunekiko errespetuz, eta edozein proiektu politiko, nafarron borondate demokratikoa muga bakarra izanen delarik, baldintza berberetan defendatua eta egingarria izateko aldarrikapena.

Giza eskubideen aldeko defentsa aktiboa egiteko erabakia, bai eta Nafarroako zein Nafarroa-tik kanpoko.pertsona guztientzako eskubide zibil eta politikoen aldarrikapena.

Helburu hauek eta zehatzagoak diren beste batzuk ere, abertzaleak, aurrerakoiak eta ezke-rrekoak diren eremu guztien indar metaketa behar-beharrezkoa dute. Indarrak biltzea ez ezik, esparru zabal horren artikulazioa ere premiazkoa da, beste herri eta jendarte batzuen-tzat ere erreferente izanen den aldaketa abian jartzeko asmoz.

Egun, bide horri elkarrekin ekiteko baldintzak baditugu.

Garai berria, itxaropentsua da. Euskal Herrian egun bizi dugun egoerak indar politiko, sozial eta sindikalen arteko elkarlana eta bateratasuna ahalbidetzen du. Eta egoera honi arduraz erantzun behar diogu guztiok, bake prozesua, normalizazio politikoa eta errekontziliazio so-zialean aurrera egiteko. Eraikuntza sozial eta nazionalari ekiteko ahaleginak bateratu eginen ditugu, beti ere bide baketsu eta politikoak erabiliz, Euskal Herria subirano eta solidarioa eraikitzeko asmoz. Eta bide hori Nafarroatik jorratzen ari gara.

Page 2: Nafarroarekiko 10 konpromezu

Izan ere, nafar jendartea nagusiki aurrerakoia delakoan gaude. Baina, hala ere, hainbat ha-markada daramatza agintean kontserbadoreetan kontserbadoreena den eskuineko indarrak. Baina eskuineko indar horrek ezarri duen kudeaketak eta geure herrialdea ulertzeko mo-duak ez diote erantzuten nafar gehienon borondateari, ez eta etorkizunerako behar dugun jendarte-ereduari ere.

Horrexegatik, eta jendartearen eremu zabal batek halaxe aldarrikatzen duelako, sentsibi-lidade politiko anitzak izan arren, bestelako eredu sozioekonomikoa, bestelako kudeaketa publikoa eta bestelako bizikidetza eredua nahi dugun eremu eta pertsonen arteko batera-tasunaren protagonista izan nahi dugu, bateratasun hori hauteskunde eskaintza bakarrean islatuz.

Hautu horren aldeko ziurtasun osoa dugularik, eta sentsibilidade abertzale eta soberanista guztien elkar-ulertzeko premiatik abiatuz, Bildu Nafarroak 10 konpromezu hartzen ditu, na-far instituzio guztietan, datozen lau urteotan, abian jarriko dituen hamar printzipio.

1. Bakea eta normalizazio politikoa Euskal Herrira ekartzeko etengabeko lana egingo dugu.

Gernikako AKordioaren edukia gure hauteskunde konpromisoetan txertatuko dugu eta gure jarduera político eta instituzionalean akordioaren betekizuna defendatuko dugu. Datozen urteetan bakea erdietsi behar dugu, baita normalizazio politikoa eta kontziliazio soziala. Prozesu honek indar politiko, sozial eta sindikalen arteko esfortzu eta elkarlana eskatuko du, eta bereziki, errespetuan, justizian eta biktima ororen erreparazioan sinisten dugunon artekoa. Era berean, bakearen defentsa honek NATOri EZ eta GERLAri EZ esan zion Nafa-rroarekin konpromisoa hartzera eramaten gaitu. Interes propioak defendatzeko eta printzi-pio kultural eta politikoak inposatzeko aitzakiapean martxan jartzen diren interbentzio eta estrategiak salatuko ditugu.

2. Jendarte, lan eta ekonomia egoera larriaren aurrean herritarren eskubide sozial eta laboralak irmoki defendatuko ditugu.

Ez da autokonplazentzia epelerako momentua. Gobernu espainolak (PSOE) eta nafarrak (UPN) bultztautako neurri ekonomikoek kapital handien eta ekonomia-finantza interesen he-gemonia herritarren eskubideen gainetik mantendu nahi du, azken hamarkadetan borrokaz garaitutako eskubide sozial eta laboralak zapalduz eta zailtasun egoeran dauden sektoreak bereziki kolpatuz. Beraz, jendarteko gehiengoaren eskubideen defentsan, Kongresuan neu-rri hauek guztiak bultzatzen eta babesten dituzten alderdiei, bereziki UPN eta PNVri, bidea alda dezatela eskatzen diegu. Jendartearen katebegiaren alean jar daitezela: langile klasea, egungo eta etorkizuneko pentsionistak, langabetuak, baliabide gutxiko familiak, emakumeak eta gazteria. Gure aldetik, euskal gehiengo sindikalak planteatutako eskariarekin bat egiten dugu. Azken urteetako atzerapausoak (Ogasunen gaineko Zerga bertan behera utzi izana, BEZaren handitzea, PFEZren eta Elkarteen gaineko Zergaren modifikazio atzerakoia, …) as-tinduko dituen sakoneko erreforma fiskala beharrezkoa da, eta hala, iruzur fiskala, paradisu fiskalen existentzia, etekin iraingarrien margenak, handitzen doazen desberdintasunak eta bestelakoei aurre egingo dien sakoneko erreforma martxan jarri. Horrela, posizio zentralis-tetatik abian jarritako erasoen testuinguru honetan, lan harremanen eremu propioa irmoki aldarrikatzen dugu, negoziazio kolektiboa hemen jarduteko autonomia onartuko duena.

Page 3: Nafarroarekiko 10 konpromezu

3. Euskal Herriaren nazio aitortza eta herritar guztiontzako eskubide guztiak defendatzen ditugu.

Euskal Herria Historiaren joan etorrian bere nortasun propioa eta bere etorkizunaren jabe izateko borondatea aldarrikatu du behin eta berriz. Nafarroa Garaiak Lotura sozial, lin-guistiko, historiko, ekonomiko eta kulturalak partekatzen duen errealitate baten parte da Nafarroa Garaia, alegia, Nafarroa Garaia Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Behera y Zuberoarekin batera Euskal Herriaren parte da. Hala ere, egungo ordenamendu juridiko-politikoak nafar jendartearen erabakitze eskubidea mugatu eta murriztu egiten du. Foru Hobekuntzak euskal nazionalismoa baztertutako eta herritarren babesa jaso ez zuen erago-zpen bat da. Foru Hobekuntzak defizit politiko eta demokratiko larriak ditu eta horrenbestez herritarrek beraien egoera politikoa eta horren garapen ekonomiko, sozial eta kulturala libreki erabaki dezaten errotiko aldaketa politiko eta instituzionala premiazkoa da. Proiektu politiko guztiak defendagarri izan behar dute, eta herritarren gehiengoak babestuta bada, aukera berdintasunean gauzagarri izan behar dute. Horrekin batera pertsona guztientzako eskubide guztiak aldarrikatzen ditugu, salbuespenik gabe, bizitza eskubidetik hasita, eta noski torturatua ez izateko edota tratu txarrak ez jasotzeko eskubideak ere, zuzenbide esta-tu batean izan behar duen moduan.

4. Herritarrak eta lurra integratuz, natura zein baliabide naturalekin errespetuzkoa izango den eredu osasungarri baten alde egiten dugu.

Irizpide alternatibo eta sostengarrietan oinarritutako garapen eredua defendatzen dugu. Ga-rapen kontzeptua giza garapen gisa ulertzen dugu, hezkuntza, jendarte, lan, kultura, aisialdi eta bestelako sistemak hobetuko dituen garapen eredua, eta ez ingurugiroaren txikiziorako arrazoi izan daitekeen garapen eredua. Ingurugiroa, jendartea bera eta munduko bestelako herriak errespetatuko dituen bidean aurrera egin behar dugu. Neurri berean, lurralde mai-lan orekatua izango den garapenaren alde lan egingo dugu, justuagoa, lehiakorragoa eta sozialki aurreratuago izango den Nafarroa eraikiz; gaur egun ahaztuak eta baztertuak diren eskualde eta zonaldeen garapen endogenoa lagunduko duena, baita harremanak errespetuz eta elkarlanetik sendotu nahi ditugun Euskal herriko gainerako lurraldeen garapena ere.

5. Nafarroa euskaduna, eleanitza eta kulturalki aurreratua bultzatuko dugu.

Sustrai eta nortasuna ematen digun milioi urteko hizkuntza eta kultura izateaz harro da-goen Nafarroa, mundua kultuagoa eta anitzagoa izan dadin laguntzen duena. Gainerako herri, hizkuntza eta kulturei irekia izango den Nafarroa kosmopolita. Oinarrizkoa ikusten dugu euskararen ofizialtasuna eta normalizazioa Nafarroa osoan, eta horrek hezkuntza sis-temaren ekarpena eskatzen du jendarteko herritar orori euskal hizkuntzaren ezagutza eta erabilera eskubideak zabaltzen direla bermatzeko. Oinarrizkoa ikusten dugu eleaniztasuna eta Europa zein munduko bestelako herrialdeekiko ezagupen eta harremanak bultzatzea.Gure kultura eta hizkuntzaren balorazio eta babesa baita bestelako hizkuntza eta kulturen-gana hurbiltzeko oinarria.

Page 4: Nafarroarekiko 10 konpromezu

6. Multinazional handiak eta interes espekulatiboak laguntzen eta saritzen dituen ereduaren aurrean, enpresa nafarren sarea babesten dugu.

Zehatzago ekonomia soziala, eredu kooperatibista, nekazaritza eta abeltzaintza ustiapen txikiak, saltoki txikiak eta iniziatiba autoktonoak babesten ditugu, batez ere gazteek bultza-tutakoak. Nafarroako ekonomia, jendarte eta ingurugiro errealitatean oinarritutako enpre-sa eredua planteatzen dugu. Garapen industrialari dagokionez jendartearen gehiengoaren interesak oinarri izatea aldarrikatzen dugu, eta nafar ekonomia eta haren saretzeak bult-zatuko dituen sektore publikoa (NAK, enpre publikoak, …) lehentasunez bultzatzearen alde egiten dugu. Beraz, Moderna Plana errefusatzen dugu antisoziala delako eta haren sorreran sektore sindikal, sozial eta politiko garrantzitsuak baztertuak izan direlako.

7. Erabaki publikoetan herritarren parte hartzea defendatuko dugu.

Demokrazia ezin da lau urtetik behin papeleta bat hautatzearen sinonimo izan, demokrazia herri burujabetzaren prozesu bizi eta iraunkorra izan behar du. Hala, eta bakarrik horre-la, politika jendartearen zerbitzura egongo da, eta pertsona oro jarduera instituzional eta publikoaren erdigune bilakatuko da. Hala, kontsulta eta erreferendum eskubidearen onar-penerantz aurrerapausoak emango ditugu, batez ere gaiaren garrantziarengatik herritarren pronuntziamendua eskatzen duten aferetan. Era berean, inkonpatibilitate erregimenaren, kargu publikoen funtzionamendu erregimenaren eta Administrazio Foralaren errebisio, demokratizazio eta nabarmentzea proposatzen dugu, doitasun irizpideei jarraiki. Horrela Administrazioaren funtzionamenduaren gardentasuna areagotuko da eta gaur egungo hi-pertrofia burokratikoa txikituko da.

8. Nafarroa ireki eta integratzailearen alde egiten dugu.

Nafarroa modernoa eta anitza, zibikoa eta plurala, pertsona etorkinengana duintasun, jus-tizia eta berdintasun parametroetatik abiatutako tratua izango duena. Pertsona etorkinak gainerako besteak bezala kontsideratuko dituena, nafar hiritargoa lor dezaten erraztasunak emango dizkiona, jendarteari atzerriko kulturen ekarpena eginez. Proposatzen dugun in-tegrazioa ez da alde bakarrekoa ez eta bakoitzaren ezaugarriak ezabatuko dituen gisakoa. Pertsona etorkinen eskubide zibil, politiko, sozial eta kulturalak aldarrikatzen ditugu, udal zein herrialde mailan.

Page 5: Nafarroarekiko 10 konpromezu

9. Emakumeentzako berdintasun, autonomia eta askatasun printzipioetan oinarritutako marko legal, sozial eta laboralaren alde lanean irmoki arituko gara.

Egungo krisi ekonomikoak eta erakundeek bultzatutako murrizketa sozialek emakumeon-ganako diskriminazio eta bazterketa soziala indartzen dute, eta horren aurrean aldaketa premiazkoa da. Adierazpen handi eta edukiz hutsak diren legeen politika bertan behera uzteko tenorea iritsi da. Aurrekontu, jendarte, hezkuntza, osasun eta bestelako sistemei lotutako neurri zehatzak beharrezkoak dira parekidetasunaren bideari eusteko. Are gehiago Nafarroan, non politika atzerakoi eta misoginoa nagusitzen diren eta emakumeoi abortatzea bezalako oinarrizko eskubideak ukatzen zaizkigun. Era berean, gazteok eremu ezberdinetan bizi dugun egoerari aurre egin eta irtenbideak bilatuko dizkiogu. Gazteria aldaketa politiko eta sozialaren protagonista eta motore izan behar du.

10. Sistema publikoaren alde eginez Nafarroa solidarioa egonkortuko dugu.

Osasun, hezkuntza eta kultura zerbitzu publikoak doakoak izatea arau izango den Nafa-rroaren alde egingo dugu. Ongizate Estatuaren indartzea bultzatuko dugu pertsona ororen bizitza duina bermatzeko. Administrazioak bultzatutako zerbitzuen pribatizazio politikaren aurka gaude eta azken hamarkadetan pribatizatutako zerbitzuen errekuperazioa exijitzen dugu. Entitate pribatuekin egindako hitzarmen politikoak (hezkuntza, osasuna, jendarte arreta, …) goitik behera gainbegiratu eta murriztu beharra dago, eta neurri berean, eremu guztietan zerbitzu publikoak handitu, zabaldu, berritu, hobetu eta sakondu beharra dago. Nafarroa parekidea eta bidezkoa nahi dugu, bere politikak aberastasunaren banaketan eta justizia sozialean oinarrituko duena, politika instituzionalak herritarrengan zentratuz.