Nafarroako gehigarr berezii /a Ostirala 1992k, martxoao k ... · razen 'Peti Casinot et' a Jose...

8
Natar Nafarroako gehigarri berezia / Ostirala, 1992ko martxoak 20 Altsasuko saihesbidea, etorkizunerako lana Betidanik Nafarroako ate garrantzi- tsuenetakoa, Altsasuk bere errepideen berrikuntzari ekin berri dio, Sakanako autobideak eta N-1 bideberriak eska- tzen duten egoerari aurre egin nahian. Burundako herriko bihurgunean lan handiak egingo dira datozen urteetan, eta zati baten proiektua informazio publikoan dago jadanik. Bertan, azpimarratzekoak dira prebisio falta eta altsasuarrek jasango dituzten ondorioak. Duela zenbait ur- te errepide berria eginda, goitik behe- ra berregin beharko da berriro, bere inguruan eraikitakoaren kalterako. Halaber, duela bost bat urte egin zen lur sailen konzentrazioa dela eta, kalte handiak eragingo ditu lan berriak zen- bait jaberengan, desjabetzapenek frankotan ukituko bait dituzte. Nolanahi ere, Altsasuk etorkizu- nerako apostua egina dauka, ondorio guztiekin, eta bertako alkateak, kasu, aurrera begiratzeko deia egin du garbi. «Izan ere, orain izan ditzakegun arazo franko aurretik zuhurrak izateagatik etorri zaizkigu». Halaber, Sakanako herrietako batzordeak proposatzen duen alternatibaren aurka azaldu da Jose Manuel Goikoetxea. «Bi mila milioi pezeta aurreratuko dela diote, eta kopuru horrek ez dauka garran- tziarik horrelako lan batean». Barnean ALDIZKARIAK BERTSOLARHZA Matias Escribano eta 'Ribera Navarra': Erriberabaitan/VII NafarTxapelketaren bigarren saioa igandeanLuzaiden/III Amen eta omen AINGERU EPALTZA I ruñerrian 30.000 euskaldun omen gara. Horren berri lagun erdaldun batek eman zidan duela zenbait hilabete, ez dakit zeren inguruan egiteñ' ari zen propagandan irakurri eta miretsirik. Nik, bistan da, baietz lagunari, ez dakitenen aitzinean agertu beharreko aire triunfalista zuriarekin. Gero eta gehiago ginela eta oraingoz . 30.000, baina baietz 93.rako.40.000 aldera izan Hiriburu aldean. Etxeratu bezain abudo, aldiz, 86.eko erroldako datuen liburuxka —iazkoak ez dira oraino ezagutarazi— nereganatu nuen, batbateko hazkuntza mirakulos hori zertan zetzan asmatu ezinik. Irri egin nuen berehala: propaganda-egile abilak bere kasa bikoiztua zuen egiazko zenbakia, euskaldunei 'cuasi-euskaldunen' kopuruak gehituz. Libertigarri izan zitzaidan. Errealitatearekin ikusteko gutti izanik ere, bazuen datu 'objetiboetan' oinarritzen diren gezur guzien egiantza eta horrek indar berezia erasten zion, nere lagun erdaldunaren kasuan bezala, euskararen inguru-minguruez bat ere jauntzirik ez dagoen jendearengan eragiterakoan. Bertzalde ere, ez da lerdokeria, erdaldunengana hurbiltzekotan, betiko negarrak isuri eta ohizko miseriak haizatu beharrean, mezu baikorrak erabiltzea. Gezurra izanagatik. Izanez ere, nere laguna bezalako batek ez du zertaz jakin behar erroldak 'cuasi-euskaldun' deitu zaku horretan denetarik aurki daitekeela: egiazki euskalduntze bidean daudenak eta helmugara ailegatu gabe, trenetik aspaldi jautsi zirenak; «ttikitan bai biñon luego atzendu y ahora solo palabras» diotenen kofradiakoak eta abertzaletasunpren beroaz «kaixo» eta «agur» baino gehiagorik ez dakitela beren buruari onartzeko lotsa direnak. Hain juxtu ere, Jaurlaritzako teknikoek, errolda bakoitzean, jendea euskaldunen gurdira uholdeka igoz, estatistika guziak antzarrak ferratzera joan ez zitezen asmatu zuten, bertzeak bertze, 'cuasi-euskaldunen' multzo ez ardo-ez ur hori, gero Nafarroan kopiatu zena. Horretaz landa ez du sekula fidagarritasun haundirik eskaini. Hori dena kontutan harturik, berriz diot, maniobra pollita iduritu zitzaidan kanpokoei begira baliatzea. Duela hilabete bat, ordea, zenbaki borobil hori EGUNKARIA honetan berean irakurri nuelarik, kezka amine bat sortu zitzaidan barrenean. «Gerorrek sortu gezurrak sjnisteari smatea ez ote da eskizofreniaren lehen erakutsia?» egin nuen orduan nere baitan. Berriki, ustezko 30.000 euskakhlñena, proiektu baten abiapuntuen artean ikusi dut. Eta jadanik ez zait kezkagarri iduritzen, arriskutsua baizik. Ez daude garaiak zaflakoak debalde eta inozokeriaren inozokeriaz hartzen hasteko.

Transcript of Nafarroako gehigarr berezii /a Ostirala 1992k, martxoao k ... · razen 'Peti Casinot et' a Jose...

Page 1: Nafarroako gehigarr berezii /a Ostirala 1992k, martxoao k ... · razen 'Peti Casinot et' a Jose Luis Teranen 'Zapat miragarriaka ' laburmetraiak, et Ernesta Teo-lleriaren 'Eskorpion

Natar Nafarroako gehigarri berezia / Ostirala, 1992ko martxoak 20

Altsasuko saihesbidea, etorkizunerako lana

Betidanik Nafarroako ate garrantzi-tsuenetakoa, Altsasuk bere errepideen berrikuntzari ekin berri dio, Sakanako autobideak eta N-1 bideberriak eska-tzen duten egoerari aurre egin nahian. Burundako herriko bihurgunean lan handiak egingo dira datozen urteetan, eta zati baten proiektua informazio publikoan dago jadanik.

Bertan, azpimarratzekoak dira prebisio falta eta altsasuarrek jasango

dituzten ondorioak. Duela zenbait ur-te errepide berria eginda, goitik behe-ra berregin beharko da berriro, bere inguruan eraikitakoaren kalterako. Halaber, duela bost bat urte egin zen lur sailen konzentrazioa dela eta, kalte handiak eragingo ditu lan berriak zen-bait jaberengan, desjabetzapenek frankotan ukituko bait dituzte.

Nolanahi ere, Altsasuk etorkizu-nerako apostua egina dauka, ondorio

guztiekin, eta bertako alkateak, kasu, aurrera begiratzeko deia egin du garbi. «Izan ere, orain izan ditzakegun arazo franko aurretik zuhurrak izateagatik etorri zaizkigu». Halaber, Sakanako herrietako batzordeak proposatzen duen alternatibaren aurka azaldu da Jose Manuel Goikoetxea. «Bi mila milioi pezeta aurreratuko dela diote, eta kopuru horrek ez dauka garran-tziarik horrelako lan batean».

B a r n e a n

ALDIZKARIAK BERTSOLARHZA

Matias Escribano eta 'Ribera Navarra': Erriberabaitan/VII

NafarTxapelketaren bigarren saioa igandeanLuzaiden/III

Amen eta omen

AINGERU EPALTZA

Iruñerrian 30.000 euskaldun omen

gara. Horren berri lagun erdaldun batek eman zidan duela zenbait

hilabete, ez dakit zeren inguruan egiteñ' ari zen propagandan irakurri eta miretsirik. Nik, bistan da, baietz lagunari, ez dakitenen aitzinean agertu beharreko aire triunfalista zuriarekin. Gero eta gehiago ginela eta oraingoz

. 30.000, baina baietz 93.rako.40.000 aldera izan Hiriburu aldean.

Etxeratu bezain abudo, aldiz, 86.eko erroldako datuen liburuxka —iazkoak ez dira oraino ezagutarazi— nereganatu nuen, batbateko hazkuntza mirakulos hori zertan zetzan asmatu ezinik. Irri egin nuen berehala: propaganda-egile abilak bere kasa bikoiztua zuen egiazko zenbakia, euskaldunei 'cuasi-euskaldunen' kopuruak gehituz.

Libertigarri izan zitzaidan. Errealitatearekin ikusteko gutti izanik ere, bazuen datu 'objetiboetan' oinarritzen diren gezur guzien egiantza eta horrek indar berezia erasten zion, nere lagun erdaldunaren kasuan bezala, euskararen inguru-minguruez bat ere jauntzirik ez dagoen jendearengan eragiterakoan. Bertzalde ere, ez da lerdokeria, erdaldunengana hurbiltzekotan, betiko negarrak isuri eta ohizko miseriak haizatu beharrean, mezu baikorrak erabiltzea. Gezurra izanagatik.

Izanez ere, nere laguna bezalako batek ez du zertaz jakin behar erroldak 'cuasi-euskaldun' deitu zaku horretan denetarik aurki daitekeela: egiazki euskalduntze bidean daudenak eta helmugara ailegatu gabe, trenetik aspaldi jautsi zirenak; «ttikitan bai biñon luego atzendu y ahora solo palabras» diotenen kofradiakoak eta abertzaletasunpren beroaz «kaixo» eta «agur» baino gehiagorik ez dakitela beren buruari onartzeko lotsa direnak. Hain juxtu ere, Jaurlaritzako teknikoek, errolda bakoitzean, jendea euskaldunen gurdira uholdeka igoz, estatistika guziak antzarrak ferratzera joan ez zitezen asmatu zuten, bertzeak bertze, 'cuasi-euskaldunen' multzo ez ardo-ez ur hori, gero Nafarroan kopiatu zena. Horretaz landa ez du sekula fidagarritasun haundirik eskaini.

Hori dena kontutan harturik, berriz diot, maniobra pollita iduritu zitzaidan kanpokoei begira baliatzea.

Duela hilabete bat, ordea, zenbaki borobil hori EGUNKARIA honetan berean irakurri nuelarik, kezka amine bat sortu zitzaidan barrenean. «Gerorrek sortu gezurrak sjnisteari smatea ez ote da eskizofreniaren lehen erakutsia?» egin nuen orduan nere baitan.

Berriki, ustezko 30.000 euskakhlñena, proiektu baten abiapuntuen artean ikusi dut. Eta jadanik ez zait kezkagarri iduritzen, arriskutsua baizik. Ez daude garaiak zaflakoak debalde eta inozokeriaren inozokeriaz hartzen hasteko.

Page 2: Nafarroako gehigarr berezii /a Ostirala 1992k, martxoao k ... · razen 'Peti Casinot et' a Jose Luis Teranen 'Zapat miragarriaka ' laburmetraiak, et Ernesta Teo-lleriaren 'Eskorpion

G u r e A u k e r a k

KIROLAjppfl Eskubaloi Kopako finalak ari dira jokatzen Nafarroan, eta neurketa interesgarriak izanen dira asteburu honetan. Gaur osti-rala, Iruñean, Teka eta Avidesa arituko dira aurrez aurre, arra-tsaldeko 19.30etatik aurrera. Mendavian, Barcelona-At. Ma-drid neurketa ezin interesgarria-goa ikusteko parada izanen da, gabeko 20.15etatik aurrera. Er-difinalak eta finala larunbata eta igandean.

Urkiagako Lepoa, Albako Peña eta Aldudesetik ibilaldia antolatu du Nafar Kirol Taldeak hurrengo iganderako. Izen-ema-tea elkarteak Jarauta kalean duen egoitzan egin behar da.

Z I N E M A P 'Siempre Xonxa' Chano iñeiroren filmarekin emanen diote gaur bukaera Nafar Ate-neoak Nafarroa eta Amerikaren arteko harremanei eskaini dion zine zikloari. 'Siempre Xonxa' fil'me galiziarrak emigrazioak Galizian izan duen eragina azal-tzen du. Chano Piñeiroren lehe-nengo luzemetrai honek itzule-raren frustrazioa isladatzen du. Surrealismoa, magia eta umorea dira zinta honen ezaugarri nagu-siak. Emanaldia arratsaldeko 19.30etan izanen da Nafarroako Museoan.

ERRAN DUTE

L f | w Langileok en-

presariek baino

ia bi bider sarrera gehiago

aitortzen dugu».

Jose Ignazio Sueskun ELA sindikatuko ordezkaria

«Ez naiz kazetarietaz fida-

tzen».

Juan Cruz Alli Nafarroako lehendakaria

«Intsumisoen jarrera ez da

'muzin egitea', batzuk dio-

ten bezala; aldiz, zama as-

tun bat euren gain hartzea

suposatzen du».

Fermin Ziaurriz EAko parlamentaria

«Iruñeko Udaleko taldeek

'Diario de Navarran' ira-

kurtzen dugu Udaleko in-

formazioa».

HBko udal taldea

Atsedenerako aproposa

ORBAIBARRA - Orba Ibarra Tafalla eta Iru-ñaren arteko txoko goxoa da, bi hirien arteko atsedengunearen antzera. Egun herri asko ia de-sagertzear egonda ere, urte luzez populazio sobera izan zuten he-rriek, eta etxegalte eta izen han-diko familien jaioterria izan zen.

Leku lasaia, herrixka hauek aproposak oso dira patxada ede-rrean asteburu eta oporraldiak pasatzeko. Unzuen San Millango eliza bisita daiteke, XI mendekoa dena. Herrian bertan ere Artede-rretako Ama Birjinaren omenez eraikitako baseliza dago, Som-portetik zetorren Santiagoko bi-dearen behialako ospitala, alegia. Olorizen nabarmentzekoa da San Pedroko ermita, paraje izugarri batean kokatuta. Daukan horni-dura oso aipatzekoa da.

Barasoain eta Garinoain dira Orbako herri handienak, baina ez dute laurehun biztanle baino gehiago. Hortik ikusten da ibar osoko giroa, patxadarako apro-posa oso.

Iratxetan aurkitzen den garia

oso orijinala da arkitekturari da-gokionez, eta duela gutxi berritu dute. IX mendekoa dela esan ba-dute ere, azken azterketek Xllkoa dela adierazten dute. Harrizkoa dena, eskailera hasieran egu-rrezkoa zen. Sansomainen ikus

daiteke Urkamendiko gurutzea, Benegorritik Garinoain eta Ori-soaindik zehar Tafallara joaten diren bideak elkartzen diren le-kuan. Benegorrin ere behialako jauregia da ikustekoa eta Ama-triainen San Pelaioko baseliza.

'Abentura bat Borneon' izenburua duen diapositiba emanaldia izanen da gaur arra-tsaldeko zortzietan Nafar Kirol Taldeak Jarauta 78an duen egoi-tzan. Azalpenak Manolo

Muñozen eskutik izango dira.

Euskal Zinearen III Erakustal-diaren azkeneko emanaldia mar-txoaren 25ean, asteazkenean, izanen da Iruñeko Principe de

Viana Aretoan. Juan Luis Media-razen 'Petit Casino' eta Jose Luis Teranen 'Zapata miragarriak' laburmetraiak, eta Ernesto Te-lleriaren 'Eskorpion' luzeme-traia ikusteko parada izanen da.

Iruñeko Udaleko Hiritar Eragin-tza Alorrak Euskal Filmategiaren laguntzaz antolaturiko zikloa arratsaldeko 19.30etan hasiko da.

'La hoguera de las vanida-des' filmea Tafallan egonen da ikusgai hurrengo ostirala, hilak 26 'Hollywoodeko aurpegi be-rriak' zikloaren barne. Arratsal-deko 20.00etan eta gaueko 22.30etan ikusteko parada Español Zinema aretoan.

ANTZERK|A|3| 'La tercera palabra' f l l i ru -garren hitza') izenburuko antze-zlana eskainiko dute bihar Cas-tejonen Iruñeko Talo Antzerki Eskolakoek. Alejandro Casona-ren lana arratsaldeko zazpi t'erdietan hasiko da bertako kul-tur etxean.

MUSIKA | | Eric Burdon eta Brian Auger arituko dira gaur ostirala Gare-seko dantzalekuan. Benjamin Tehoval izanen da gonbidatua, eta kontzertua gaberditik aurrera izanen da.

La Polla Records eta Beltzas taldeak Erratzun (Baztan) aritu-ko dira bihar larunbata, gabeko 11.30etatik aintzinera. Xorroxin Irratiak antolaturik.

ADI !

EUSKALERRIAIRRATIA FM91.0

Larunbatetan 9etatik lOeta-ra.... Xinguli Mangulu- hau-rrendako saioa.

XORROXIN IRRATIA FM 107.5

Egunero 13.00etatik 13.45eta-ra... Informazio Saioa Baztan, Malerreka eta Bortzirietako informazioa. Elizondo, Bera eta Lesaka egunero.

HERRIIRRATIA OM1134-FM 87.9

Asteazkenan FMn 21.00etatik 22.00etara.... Gautxori irra-tsaio musikala. Narrazioak.

RNE RADIO 1 OM 835

Astean zehar 20.30etatik 22.30etara... Zuri eta Beltz El-karrizketak, erreportaiak, mu-sika.

ARALAR IRRATIA FM 106.2

Astea zehar 13.30etatik 14.00etara...Bertako bizilagun eta pertsonai ospetsuei elka-rrizketak.

ASTEKO PERTSONAIAK

Antonio Aragon

m m

• A M j H .

Politikaria

Egun Ebroko Konfederazio Hi-drografikoko presidente eta

Nafarroako Herrilan kontseilari izandakoak garbi azaldu zuen pa-sa den igandean Itoizko urari eman nahi zaion erabilera. Garbi azaldu, alegia, ez dakiela zehazki zertarako erabiliko duten. Ha-sieran, Erriberako lurrak urezta-tzeko zela azaldu zuten. Argudio ahula, bertako nekazaritza mal-dan behera doalako. Ondoren, Erriberako biztanleen kontsu-morako izango zela esan zuten. Orain, Iruñerrirako omen da, Aragonen esanetan. Hain zuzen ere, 2000. urtean Iruñea alerta gorrian egongo dela azaldu zuen Aragonek, eta baita gehiago ere: Arga ibaiaren garbiketarako ere erabiliko dela, alegia. Halaber, Itoizko urtegia «Nafarroako la-nik garrantzitsuena» zela berretsi zuen, eta itsu itsuan bere aldeko defentsa egiteko deia egin zuen.

Patxi Eugi

Pilotaria

Agoizko gazteak buruz buru-koan bere lehendabiziko esa-

mina bikain notaz gainditu zuen joan den igandean Labriten joka-tu zuen partiduan. Unanue giputz aurrelari gaztea errez menderatu zuen Eugik, eta Errasti azkoitia-rra du orain zain. Bidea ez du erreza pilotari gazteak, baina as-koren ustez gauza asko egiteko gai bada. Errasti menderatuz gero —ongi jokatzen badu, aise lor-tuko duelakoan gaude hemen— pilotari handien txanda izango da ondoren. Errandonea beratarra eta Arretxe luzaidearra gogo han-diz daude buruz bururako, eta bereziki Arretxe faborito nagu-sienen artean dago, kontutan har-tuta duen maila eta egoera fisiko aparta. Nolanahi ere, Eugik zer esan franko izango du, ez bait da kokiltzen den horietakoa. Are gehiago, izugarrizko gogoak ditu gazteak.

Pedrag Spasic

'El Osasunako atzelaria

Atzelari serbiarrak Osasunan inoiz egin diren kritikarik go-

gorrenetakoak jaso ditu aste ho-netan, Zaragozaren kontra jokatu zuen partidu kaskarraren ondo-rioz. Orain arte gauza asko bar-katzen zitzaien gorritxoei, zela zelaian dena ematen zutelako, zela denak jabetuak zirelako go-rritxoen mugez. Hala ere, atze-rritarren etorrerak eta UEFAn egindako partidu bikainek asko igo zuten maila, eta batzuk ahaztu egin dute, Zabalzak askotan go-goratu arren, Osasuna talde ona dela, baina ez handienetakoa. Spasicek jasan ditu kritika guz-tiak, baina garbi dago talde osoa-ren errua dela egoera kaskarra. Ea urak baretzen diren eta zaletu na-farrek berriro beren taldearekin bat egiten duten. Denon mesede-rako. Izan ere, garaipenak mugak behin ezagututa etortzen bait di ra.

Page 3: Nafarroako gehigarr berezii /a Ostirala 1992k, martxoao k ... · razen 'Peti Casinot et' a Jose Luis Teranen 'Zapat miragarriaka ' laburmetraiak, et Ernesta Teo-lleriaren 'Eskorpion

1

Bertsolari txapelketa Luzaiden Artengo Nafarroa-ko Bertsolari Txa-pelketako bigarren

saioa izango da igande honetan Luzaiden. Han

izango dira, nor baino nor, Fermin Mihura azkainda-

rra, Jose Migel Argiñarena erraz-

kindarra, Urko Atxutegi urruñarra, Salbador Madaria-ga arantzarra, Eu-sebio Fagoaga itu-rendarra, Txomin

Ezponda j atsuiarra, Bautista Perurena

goizuetarra eta Joanes Arrosagarai

aintzilearra.

PATX! ULAIAR / IRUNEA

Arratsaldeko lauretakoa dute

ordua zortzi bertsolariek, Dona-

zaharren egindako lehendabiziko

saioan ez bezala, iragarritako de-

nak azalduz gero. Orduan Joanes

Arrosagaraik joaterik ez zuen

izan, eta Ernest Alkhatek abestu

zuen beraren partez.

Aurtengo txapelketaren biga-

rren saio honek Luzaideri egingo

dio bisita, aspaldiko partez. Izan

ere, aurten izango da Nafarroako

txapelketa batek Juan Cruz Arro-

sagarai eta Juan Etxamendi

'Bordelen ' herrian antolatzen

duen lehendabiziko saioa.

Norgehiagoka interesgarria,

beraz, lehendabizikoa baino pa-

rekatua dela esatea badago eta.

Txanda honetan ez da nobedade

handirik, denek ederki ezagutzen

bait dute elkar. Zerbait aipatze-

kotan Urko Atxutegi gaztea biga-

rren aldiz arituko dela txapelke-

tan, iazko Izurako saioan txalo

beroenak hartu ondoren.

EZPONDA Iazko finalean ETA egon zen Txo-

ARGINARENA m i n E z p o n d a

izango da Luzaiden, eta berare-kin batera Jose Migel Argiñarena errazkindarra. Azken hau prota-gonista izan zen txapelketaren bigarren garaiako lehendabiziko urteetan —1979tik aintzinera—, eta orduan onenen artean aritu zen. Horrela, bi txapel jantzi zi-tuen — 1979an eta 1982an, biak Lesakan egindako saioetan— estraineko partehartze haietan. Bitarteko urteetan bigarrena gel-ditu zen, Mixel Xalbadorren

Etxarri-Aranat/.en ia/. jokatutako bertso saioa.

atzean 1980an eta Jean Pierre

Mendibururen gibeletik

1981ean. 1983an jokatutako

txapelketan ere

txapeldunordea

izan zen Jose

Migel

Argiñarena

errazkindarra,

baina ondoren,

eta osasun ara-

zoak barne, ez

dio lehendabi-

ziko urte haie-

tan erakutsitako

mailari eutsi.

Partaide bikaina

izan da hala ere, soilik 1987an

egin bait zuen huts, hain zuzen

oxemiel Argiñarena protago-nista izan zen bere lehendabiziko parte-hartzekin, bi txapel jantzi bait zituen or-duan —1979an eta 1982an, Lesakan—.

ere osasun arazoak zirela eta.

Txomin Ezponda ere partaide

ezinbestekoa izan da azken urteo-

tako txapelke-

tan, eta guztie-

tan saio onak

burutu ditu, urte

oro finalean

aritu bait da.

1983tik huts

egin gabe

—1990ean izan

ez ik—, txapela

jantzi zuen

lehendabiziko

urtean, 1983an,

hain zuzen ere.

Bitan bigarren —1985ean , Xal-

badorren atzetik, eta 1987anAlk-

haten atzetik— beti maila polita

erakutsi du aintzilearrak, eta

igandean protagonista nagusie-

takoa izango da, dudarik gabe.

Beste guztiak ohizko partai-

deak dira Nafarroako txapelke-

tetan, eta beraiekin batera izango

da bigarren aldiz Urko Atxutegi

gaztea. Hain zuzen ere, bera izan

zen iazko nobedadea, aspaldiko

partez gazte bat igo bait zen es-

zenatoki berezi honetara. Txalo

sorta jaso zuen orduan, eta denek

azpimarratu zuten gazteria sar-

tzearen garrantziaz.

Aurten bi gaztek eman diote

segida, eta atzetik datozenak iku-

sita, gehiago izango dira hurren-

go urteetan.

Omenaidia egingo diote gaur Perez Salazar iruinsemeari

M . K . / IRUNEA

Modan omen dago azkenal-diotan Iruñean omenaldiak egi-tea, eta Joaquin Arazurirenaren ondotik, Jose Maria Perez Sala-zarren txanda da oraingoa. Nafar Ateneoa, Club Taurino Peña Pre-gon eta Prentsa Elkartea batu dira horretarako, eta gaur Maisonna-ve hotelean bilduko dira gabeko zortzi t 'erdietatik aurrera, mere-zimendu osoz antolatutako eki-taldi batean. Izan ere, literatur eta beste arlotako ekintza kultural asko gizon honen bultzada eten-gabekoa izan dute urte askotan zehar Nafarroako hiriburuan.

Perez Salazar ederki ezaguna da Iruñean arlo frankotan eginda-ko lanagatik, baina dudarik gabe, herriko historian txupinazoare-kin lotuta izango da beti. Izan ere, bera izan bait zen, Joaquin Ilun-dainekiñ batera, orain dela berro-geitamar urte txupinazoa Gaztelu Plazatik Udal plazara eramateko

erabakia bultzatu zuena. Gaur egun Sanferminetan ezinbeste-koa dirudien ekintzaren sortzai-lea, alegia.

Hain zuzen ere, iazko Sarifer-minetan birplanteatu zen aspal-diko partez txupinazoa berriro Gaztelu plazara eramatea, hain-bat jende biltzen zuen eta. Eraba-kia, baina, planteatu baino ez zen egin, f ranko errotuta bait dago gaur egun ohitura.

ELKARTE Baina horrekin FRANKOKO batera, elkarte as-PARTAIDEA ^ o r e n partaidea

eta bultzatzailea izateagatik da ezaguna aurten 80 urte beteko duen iruinseme hau. Estafeta ka-lean jaioa, betidanik kulturarekin eta herriko ekitaldiekin lotuta izan da, eta Nafar Ateneoaren sortzailetakoa izan zen 1932an. Bera ere berreskuratu zuen el-kartea dem'okrazia garaiaren hastapenetan. Iruñeko Orfeoiko partaide eta burua ere izan zen,

eta kolaborazio f ranko egin ditu

aldizkari eta irratietan, bereziki

zezen eta literatur gaietan.

Iazko Sanferminetan Napardi

elkartearen Urrezko oilarra saria

jaso zuen, eta Alfredo Jaime al-

kateak txupinazo bat botatzeko

ohorea ere eskeini zion. Bete ere,

iaz bete bait ziren udaletxeko

plazara eraman zenetik berrogei-

tamar urteak. Mundu osoan eza-

guna den ekitaldiaren urrezko ez-

teiak, alegia. Omenaldia egin eta

antolatu duten elkarteek mar-

txoaren 21 a zuten aukeratua data,

«kontutan hartuz omenduak

poesiarekiko duen grina» baina

azkenean atzeratzea deliberatu

zuten, egun hartan ekitaldi kul-

tural f ranko zegoela eta —Socie-

dad Filarmonicaren koritzertua

eta Bilboko opera ziklo bat—.

Omenaldian 150 pertsona in-

guruk hartuko dute parte, eta

antolatzaileek guztiz baieztatu ez

badute ere, litekeena da Alfredo

Jaime alkatea ere bertan izatea. Jese Maria Ferez Salazar. JOXE

Page 4: Nafarroako gehigarr berezii /a Ostirala 1992k, martxoao k ... · razen 'Peti Casinot et' a Jose Luis Teranen 'Zapat miragarriaka ' laburmetraiak, et Ernesta Teo-lleriaren 'Eskorpion

m

A ltsasun informazio publikoan dago jada-nik N-1 eta Sakanako autobidea uztar-tzeko lanen proiektua. Lan erraldoia, ez-

alferrik Nafarroako bihurgunerik garrantzitsu-enetakoa izango bait da. Gutxik ukatzen dute

herrian lan egin beharra, baina bai, ordea, prebisio falta, duela gutxi egindako antzeko lanek berriro

aldatu eta askotan bota egin beharko bait dira. Halaber, desjabetzapenek, duela bost urte

konzentratutako lur sail franko ukituko dute.

Alferrikako lana, beraz, hura.

Altsasuko uztarria fiintsezkoa izango da Nafarroa osorako M A T T I N K A P I T A N S O R O / ALTSASU

Altsasuko saihesbidea egiteko agindu forala pasa den otsailaren 3an sinatu zuen Jose Ignacio Lo-pez Borderias Herrilan, Garraio eta Komunikabide kontseilariak, eta otsailaren 21ean eman zen ezagutzera.

Bideberri Zerbitzuaren azter-ketaren arabera, N-1 eta Iruñea-Gasteiz bideberriak lotu-ko dituen lan berria 120k/orduko abiadurarako aproposa izango da, eta mail ezber-dineko gurutzeak e tamota guztietako sarrerak izango di-tu. Garrantzi han-diko lana, alegia. ,

Proiektuak 15 zubi dauzka aurri-kusita, e t aha iena r -tean azpimarratze-koa da Burunda ibaiarekin uztar-tzen dena, Harriur-dinzuloren ingu-ruan. Bertan, hiru mailako uztarri erraldoia izango da, ibaiarekin ezezik, N - l , Irun-Iruñea eta Iruñea-Gasteiz bideberriekin ere elkartuko bait da.

Baina proiektu honen alderik garrantzitsuena, dudarik gabe, Altsasu eta Nafarroa osoarenda-ko izango duen garrantzia da. Nafarroa osoak N- l ek in duen lotura bakarra da Altsasuko hau, eta Sakanako autobidearekin han uztartuta, lurralde osoko bihur-gune funtsezkoenetako bihurtu-ko da. Iruñea eta Gasteizen arteko bidea ezezik, Madril eta Espai-naiko iparralde osorako ezin-besteko erdigunea Nafarroarako, alegia.

Eta Nafarroarako onuragarria izango bada ere, Altsasun izango du eragina aztertzekoa da oso, bertako lur desjabetzeak f ranko handiak izango bait dira. Izan ere, 360 hektarea inguru izango dira desjabetzeak jasango dituztenak, zazpi mila biztanle eskas duen herri batean. Honi gehitu behar zaio lurrak kontzentratu berriak zirela.

Altsasuko soro eta lurren kon-tzentrazioa duela bost bat urte burutu zen, urteak iraun zuten makina ahalegin eta saio egin on-doren. Kontzentrazioa ia eraba-

= afarroa osoan N-1ekin dagoen lotura bakarra da Altsasukoa, eta Sakanako auto-bidearekin ber-tan uztartuta, lu-rralde osoko bihurgune fun-tsezkoenetakoa izango da honako hau.

tekoa izan zen, baina oraingo proiektuak kontzentrazioaren beraren helburuak zeharo hon-datuko dituela ematen du. Izan ere, desjabetzapenak jasango di-tuzten lurren kopuru handia, hain zuzen ere, kontzentratuak zire-lako.

Egoera horretan dauden biga-rren poligonoko ia lur guztiak, Mugeta eta Arkia inguruko sai-lak, Olaztiko mugetan daudenak, eta baita bostgarren eta laugarren poligonoko gehienak ere, Zelan-

di eta Isasia ingu-rukoak, alegia. Horrela, esan dai-teke Altsasuko lur jabe f ranko lurrik gabe geldituko de-la luze gabe, kon-tzentrazio honetan lur gehienak bildu bait ziren lehen oso lur sail eskasetan.

Altsasuko Uda-leko lur sailetan ar-duradunak adierazi duenez, «bidega-bekeria» izan da

prozesu guztia, «ez b a i f d a logi-koa lur guztiak bildu hortik urte gutxira desjabetzeak izango di-rela jakinda».

Desjabetzeen prozesua ez da hemen bukatuko, oraingo proiektua soilik Zelandiraino heltzen bait da. Hortik aurrera Etxegaraterainoko bidea geldi-tuko litzateke oraindik egiteke dauden azken proiektuen zain, dagoeneko zenbait alternatiba ezberdin aztertuta baldin badau-de ere.

Orain ezagutzera eman den proiektu honetan ere azpimarra-tzekoa da lanen kopuru handia, duela zortzi bat urte egindako saihesbidea guztiz aldatu behar-ko bait da. Horietan hiru zubi daude: trenbidearena, geltokira doan bidearena, eta Erburukoa, Altsasuko okindegi handiaren ondoan dagoena. Hiru zubi hauek berritu edo bota egin beharko di-ra, horrek dakartzan ondorio guz-tiekin.

Ulaiarren egindako lana, bes-talde, kamioendako aparkalekua baino ez dela izango garbi dago dagoeneko, nahiz eta lan handi horretan zazpirehun milioi pe-zetatik gora gastatuak dituzten jadanik.

Goikoetxea: «Aurrikuspen falta nabarmena izan da orain arte»

M . K . / ALTSASU

Jose Manuel Goikoetxea Al-

tsasuko alkateak Sakanako au-

tobidea eta bere garrantzia defen-

datu zuen jendaurrean duela gu-

txi, zona osorako «ezinbestekoa»

zela esanez. Oraingo lanez hiz-

ketan ere, Altsasurendako eze-

zik, zona osoarendako ere «fun-

tsezkoa» izango dela dio Goikoe-

txeak.

EGUNKARIA.— Oraingo lanek

gordeko al dute Altsasuk betida-

nik izan duen betekizuna, hau da,

bidegurutze izatearena?

JOSE MANUEL GOIKOETXEA.—

Nere ustez, Altsasu ezezik, Saka-

na osoa lehen zegoen bezala gor-

deko dute lanek. Hau da, komu-

nikaziorako gune garrantzitsu

bezala. Lan hauekin bermatu

egingo da hori guztia.

EGUNKARIA.— Trenbideetan

egiten ari den plangintzaren ba-

rruan ' Y ' deitutako asmoak Al-

tsasu kanpoan uzten zuen. Zer

ekarriko luke horrek?

GOIKOETXEA.— Trenbidea gal-

tzea oso txarra litzateke herria-

rendako. Gogoratu behar Altsa-

sun jende asko aritu dela zerbi-

tzuetan: geltokia, errepide eta'ga-

rraioetan. Orduan, galtzea beti

txarra litzateke.

EGUNKARIA.— Proiektu berrian

aurrikuspen falta nabarmena izan

da. Duela urte gutxi egindako

lanak —zubiak ka su— bota

beharko dira, eta egin diren lan

askok ez dute ezertarako balio

izango.

GOIKOETXEA.— Bai, egia da.

Zubiak aldatu egin behar dira

Jose Manuel Goikoetxea.

orain dela gutxi egindako saihes-bidean. Ulaiarkoa ere ez da loji-koa, eta horra heltzerakoan ikusi egin beharko da zer egiten den. Aurrikuspen falta hau nabarme-na izan da, eta horregatik oraingo saihesbidea etorkizunari begira egingo dugu. Esaten da lur asko hartzen ari dela, baina aurretik ongi izan bagenu, orain ez geni-tuzkeen arazo hauek izango, zuhurregiak izan ginen orduan. Autobiaren kontrako argudioen artean bi mila milioi aurreztuko dugula esaten dute, baina horrek ez du ezer esan nahi, gero segur-tasuna eta kalitatea galtzen badu-

OLALDt

gu.

EGUNKARIA.— Aipatzen den

prebisio falta hori ere nabarmena

da lursailen kontzentrazioan, as-

kori lurrak kenduko bait dizkiote

denak toki berean bildu ondoren.

GOIKOETXEA.— Lurren kon-

tzentrazioa oso fenomeno bitxia

izan da Altsasun, baina egin ze-

nean inork ez zekien saihesbide

berriak nondik igaroko zuen. Ka-

su honetan, pertsonen interesak

herrien interesen azpian daude,

eta ez dago beste aterabiderik.

Kalte handia izango da, dudarik

gabe, eta horregatik indemniza-

zioak eman beharko zaizkie.

Page 5: Nafarroako gehigarr berezii /a Ostirala 1992k, martxoao k ... · razen 'Peti Casinot et' a Jose Luis Teranen 'Zapat miragarriaka ' laburmetraiak, et Ernesta Teo-lleriaren 'Eskorpion

Unibertsitate Publikoa ezbaian mintzoak

M.K. / IRUNEA

'Benetako Unibertsitate Pu-blikoaren Alde ' osatu duen kan-painaren barruan, Ikasle Aber-tzaleak taldeak mahaingurua an-tolatu zuen joan den asteartean Nafarroako Unibertsitate Publi-koaren (NUP) aretoan. Gaiak, unibertsitatearen gaurko egoera eta Nafarroako bi unibertsitateen arteko harremanak. Bertan parte harte zuten ikasleen elkarte ga-rrantzitsuenek, hala nola Ikasleen Sindikatua (SEN), Zabalik tal-dea, Nafar Elkarte Unibertsita-rioa (AUN) eta Ikasle Abertza-leak taldea bera.

Jende asko aretoan, eta partai-deek eztabaida sakonetan ez sar-tzea aurretik erabakita bazuten ere, baliogarria izan zen bakoi-tzaren jarrerak antzemateko. G A L D E R A . — Nola ikusten duzue unibertsitatearen gaur egungo egoera?

SEN.— Unibertsitatea lehen eli-teko jendea prestatzeko lekua zen, baina gaur egun jendea so-beran dago. Hau garbi antzema-ten da lehendabiziko mailetan, horietan jendea atzera botatzeko joera dagoelako. Halaber, Estatu espainiar osoan 200.000 lizen-tziadun inguru dago langabe-zian, eta teorian kualifikazioa duten langileak dira beharrez-koenak. Honen arrazoia zera da: Espainiako Gobernuak ez duela inolako plangintzarik langabetu hauei lana ema-teko. Bai Madrile-ko Go-bernua nola Na-farroakoa aurrekon-tuen mu-rrizpena aztertzen ari dira, eta horre-tan sar-tzen da hezkun-tza, jaki-na.

a u n . -Guri inte resatzen zaiguna Nafarroa-ko Uni-

bertsitate Publikoa da, eta horre taz hitz egingo dugu. Lehendabi-ziko arazoa zera da: eskaintza es-kaeraren arabera egin behar dela. Aurrekontuak publikoak dira, eta gobernuak hezkuntzarako esku-b;dea ziurtatu behar badu ere, es-Pezializazioa beti atzetik etorriko da. Eskaera ezagutzeko eskoletan 'nkestak egitea modu ona litza-Jeke. gure ustez. Bigarren puntua nezkuntzaren kalitatearena li-tzateke, eta Europako irizpideen

arabera, irakasle bakoitzak ezin

du hogeitabost baino ikasle

gehiago izan, eta hori, bistan da-

go, ez da betetzen.

ZABALIK.— Nafarroako Uniber-

tsitate Publikoaz hitz egitera-

koan, ez dakigu Nafarroaz edo

Iruñeaz hitz egin behar den, dena

hemen dagoelako. Gure ustez,

hau deszentralizatu egin beharko

litzateke, Erribera zein Mendial-

detik datorren jendeak oztopo

handiak bait ditu ikasketak egi-

terako orduan. Ikasketetan, ados

gaude, inkestak egin beharko es-

kaera ezagutzeko. Eskaera iza-

nez gero, paratu beharko lirateke.

IKASLE ABERTZALEAK.— Masi-

fikazioa arazo bat da, baina nola

kendu hori? Oztopoak paratzen

badituzu, jende asko kanpoan

gelditzen da, eta beste ikasketak

egitera bultzatzen duzu. Irakas-

legoari dagokionez, maila bajua

da, nabarmen. Ez direla onak, ez

dutela esperientzia, gogorik fal-

ta... Bestalde, lehen soilik uni-

bertsitate bat zegoen Nafarroan,

orain bi. Ea gutxiagotasun kon-

plexu hori gure burutik kentzen dugun.

AUN.— Iruñerritik kanpo bizi den jendearen arazoari buruz,

-garbi dago oso txarki dutela ona etortzeko, baina oso lurralde han-dia da hau eta toki guztietan ezin dira ikasketak paratu. Soluziobi-dea litzateke bai Erriberan nola mendialdean zenbait ikasketa paratu, beste bi zentrutan, baina nahikoa zaila dela iruditzen zai-gu.

SEN.— Soluziobidea litzateke

garraio egokiak paratzea, egutegi

aproposekin, eta ikasleendako

egoitzak eraikitzea, beste hain-

beste lekutan daudenen antze-

koak. Hauek unibertsitateek be-

raiek paratzen dituzte.

IKASLE ABERTZALEAK.— Baze-

goen asmo bat laurehun bat ikas-

leendako etxebizitzak eraikitze-

ko, baina ez da deus egin. Horri

jarraipena eman behar diogu

ikasleek, eta unibertsitateko bu-

ruekin hitz egin.

GALDERA.— Eta euskarari buruz

zein da A U N eta SENren jarrera?

AUN.— Euskarari buruz gure ja-

rrera zera da: euskara behar due-

nak, bere alde lan egin dezala.

Gure ustez, badaude beharrak as-

koz ere premiazkoagoak, baina

begirunea diogu gaiari.

SEN.— Gure ustez, garbi dago.

Euskaraz eta erdarazko ikasketak

beharrekzkoak dira, eta klaseak

ere izan beharko lirateke ikasteko

aukera izan ez duten guztienda-

ko.

GALDERA.— Nafarroan badago

lekurik bi unibertsitateendako?

SEN.— Garbi dago garrantzi han-

diagoa ematen zaiola pribatuari,

eta ikasleen prestakuntza altua-

goa izaten da. Horretan zer esan

handia dute publikoaren aurre-

kontu murritzak,

irakasle faltak, eta

ikasketen plangin-

tzarik ezak.

AUN.— Biek ba-

dute lekua Nafa-

rroan, pribatua

joan nahi duenak

eskubide guztiak

dituelako. Ikasle

guztiek ikasteko

eskubideak behar

dituzte izan, eta

ahalik eta ondoen.

Unibertsita-

te pribatuak,

bestalde, be-

re arauak

izango ditu

beti, eta hori

ezinbeste-

koa da.

ZABALIK.—

Opuseko

unibertsita-

teak zuzen

zuzenean

ikutzen gai-

tu, ematen

dieten diru-

! laguntza

handiak di-

rela eta. De-

nek dute nahi

duten eran

ikasteko eskubidea, baina horre-

gatik, hain zuzen ere, publikoa-

ren eskaintza ahalik eta zabalen

izan behar da.

IKASLE ABERTZALEAK.— Opus hegemonikoa izan da Nafarroan orain arte, eta jende asko behar-tuta joan da bere unibertsitatera, besterik ez zegoelako. Gizarteak eskaintzen dituen ikasketak pu-blikoan paratu behar dira, eta ho-rretarako derrigorrezkoak dira dirulaguntzak.

ALETH: Urteberriz lizunbero • Atzo, berandu heldu ninduan etxera hor barna elkartu nintzen mutilekin ederki ari bait nintzen. Alde egin zenutenez geroztiko gripeak oraino jota nengoenez —ohatzean utzi dizkidazuen bi hutsuneetan ez nauk moldatzen ahal aski hotz gelditu bait dira—, ez ninduan karrikaratu behar —gainera, halako gauetan umeak baizik ez dituk ibiltzen ohi: mutikoak botaka nahi ahobero eta neskato dexente urtearen lehendabiziko negarretan botaka ere—; alabaina, horren urrun abia aitzin oparitu zenidaten bideo porno bilduma nere buruari ekinez aho zabalik ikusi baino, lizunbero atera, hots, gogo lizuna mutil talderen batekin asetzera atera nahiago eta horixe nian deliberatu deus guti aurkituko nuelakoan banengoen ere. Zer zela-eta? Ez nauk betiko leloarekin berriro hasiko buruz aski ongi bait dakizue: hotz ikaragarriaz gain, jendea mozkor eta tipo zenbait eramanezinezko —lizunzale bazara, beti agitzen zaizu bere onerako nahi duena egin dezakeelako uste izaten duenik—. Nerekin, alta, halako gizon-iturri hotzek erreka jo diate. Badakizue zer nolako mutilak ditudan nik gustoko: zuen eta bertze hainbaten gisako direnak, alegia, mutil jator, polit eta lizunkoi direnak, hain zuzen ere; ez ordea, beren ona soilik betetzeko debalde makurtzen ez bazara «Ematzar arraioa!» —ematzar izatea berez iraingarri zapalgarri balitz bezala—- goraki botatzen dizutenak. Zinez, gisa horretako anren erran zenbaitek gaizki jotzen zidak belarria; larrua jo ere, gisa horretako arrek ez diat uste ongitxo joko lidaketenik. Ezta saiatu ere!

Inkarekin topatu ninduan; berarekin gelditzeko erran zidaan, baina zegoen jendea ez zuan nik' nahi bezain animatua eta hospa egin nian. «Dei nazan noizbait!», agindu zidaan hanka egiterakoan. «Deituko haut biharamuna pasatzen zaidanean!» ez zitzaioken, ez, bururatu. Hobe. Bai neska lela den zuek aski gogozko baduzue ere! —titi mardulak eta goitiko ipurdia dituenez...— Eta ez niagok jeloskor edo bekaizti... Lela duk eta kitto.

Zapa karrika urteoro bezala zuan: gain-gainezka; lurra zirristagarri arras; txiza usaia, non nahi okaztagarri. Komunean ez ziagoken deus egiterik bata toperaino zelarik bertzea 'hondatua' zioen txartelarekin zegoelakoz.

Jendearen zikina! Zin dagizuet: ez nian ia nehortxo musuka ikusi, horzka edo lizunbide aunitzez handiagoan; zirrikatzaile mozkorrik, lelo-lelarik eta bizitzean gogor gisa ibiltzen diren horietakorik ordea, bai andanaka.

Izorrakide dexenterik gozatuko zenuten honez gero, ezta? Zenbat emanen nukeen hanari zareten neskatxen artean gozo fierka egoteko! Nola/ irentsiko dizuedan itzultzen zaretenean! Bertako nesken zurrupaldiak eskas agituko zaizkizue; eskas, eskas, eskas.

Goian erran bezala, mutil talde bat ezagutu nian. Nik ekin nioan hobe beharrez erran nuelarik: «Neskarik ez ote? Ala, komunean daude konpresaz aldatzen?» Haiek, hasieran, ez zekiaten zer egin segurki halako ekinaldi indiskrerik espero ez zutelakoz —bai izaten dituk mutilak hasleantzeko neskaren batek ekiten dienean—; alabaina, jator eritzi niean eta ez nitian ahalkearaziz gau osorako galdu nahi. Gauzak horrela, apalxeago jokatu nian. «Denbora luzea daramazue Alde Zaharrean?», galdetu niean beretaz amultsu interesatuz neureganatzeko. «Afarilegea kanpoan egin dinagu —gurasoak herrira joanak ditun— eta mahats mordoa Plaza Berrian hartu», ihardetsi zidaan gazteen bide zenak. «Zer, anaiak zaituztet?», nik harrituxe. «Bai». «Ene bada!». , Listo! unatu gabe bazituan eneganatuak 'xit. «Lehen, Carla lagunarekin egon gaitun; baina, hamabiak pasatxo, lagunarenera urtea izorratzen hastera joan ziaigun». «Tamala». «Handia, baiki».

Garagardo pare bat edanik, etxera gonbidatu nitian eta sofan jarririk beren gorputz biluzietan enea murruskatzeaz batera, Jesusean jo nindian lehen kurrimenduak, gozikaraz jo, baita ohatzean beharrik ari izan ginenean ere. Goren puntuaren ondoko lasaitaiunak hartu ninduen? Ez>gogo izugarria neukaan, energiarik sobera. Zinez eta beraz, grabagarria! Beraz, ohatzeko hutsune hoztuarengatik ez kezka bihurtzen zaretenerako zerrepel zerrepel ukanen bait duzue. Berhorretan nauzue, eneok. Izanez ere, uda artio hilabete franko falta da. Aunitz goza!

Vicent Gil de Paules irakasiea

TXALAPARTA Gure l iburuak

78 Postakutxa 3 TAFALLA (Nafarroa) Tel. (948 - 70 32 77)

Page 6: Nafarroako gehigarr berezii /a Ostirala 1992k, martxoao k ... · razen 'Peti Casinot et' a Jose Luis Teranen 'Zapat miragarriaka ' laburmetraiak, et Ernesta Teo-lleriaren 'Eskorpion

G a z t e e n d a k o Z o k o a

Basahatea Anas platyrhynchos

Ur baretan bizi da Hiriko parketan ikus daiteke Kolore anizduna

Ibilaldi espaziala

Ahateen arbasoa Espezie hau etxeetan dauden

ahateen arbasoa da, eta Euskal Herri osoan hazitzen den anseri-forme bakarretakoa dugu. Arrak oso kolore erakargarriak ditu: bu-ruaberdea, eraztun antzeko zolda txuriarekin eta gorputza urdina. Emeak arrez tindatutako gorpu-tza dauka. Hegoetan zolda urdi-nak ere izaten dituzte.

Ur baretan bizi dira: lakuak, uharkak, zingirak, eta burua ure-tan sartzen dute, lohietan landare, insektu, txapiskolak eta abarrak jateko. Askotan hirietako par-keetan ere aurki daitezke.

Gabez ondoko soroetan ari-tzen dira, eta bertan bikorrak edota eroritako fruituak hartzen dituzte. Ernaltzeko garaian, emeak aukeratzen du arra, baina honen ardura da txofrakirako le-kua bilatzea. Hau lurrean izaten da, baina uretatik gertu, eta ba-rruan landare franko paratzen di-tuzte, osto eta lumaz horniturik.

Emeak hamar-hamabi arraultz bitarte erruten ditu, eta orduan arrak utzi egiten du, beste eme baten atzetik ibiltzeko edota bes-te arrekin elkartzeko. Orduan galtzen ditu lumetako kolore guztiak.

Ahateak etxean haziteko ohi-tura ez da oso zaharra Europan. Erromatarrek, kasu, basahatea-ren arraultzak jasotzen zituzten, eta oilaloken azpian paratzen zi-tuzten. Ahatekumeak, ondoren, kabietan sartzen zituzten alde egin ez zezaten.

LUIS ZIORDIA

Bazen behin hiri haundi batean zutik irauten zuen etxe zahar bat eta hantxe bertan Kepa izeneko mutil bat bizi zen. Kepa guapoa, alaia eta ausarta zen.

Eskolatik zetorren alai. Etxera sartu telebista piztu eta besaul-kian eseri zen lasai lasai egunero egin ohi zuen bezalaxe. Bapa-tean... b'esaulkia mugitzen hasi zen. Kepa guztiz izuturik besaul-kitik jeitsi nahian ibili zen, baina alferrik. Ezin zuen, eta tximista bat baina azkarrago atera zen leihotik.

Begiak irekitzean, argia piz-teke zegoen, eta azkar ohartu zen espazioan barrena zegoela.

Zerurantz begiratu eta bonbila batzuk ikusi zituen eguzkiak hai-na distiratzen zutenak. Denbora gutxira planeta bat ageri zen. Planetara iritsi zenean lurreratze txarraren ondorioz berriro lu-rrean etzanda gelditu zen konor-terik gabe.

Pixka bat geroago leku horie-tatik martziano batzuk zebiltzan. Letxugak bezain berdeak ziren. Mutiko gaixoa lurrean ikusirik, eshatu nahian ibili ziren. Kepak, begiak iriki eta martzianoak ikustean, egundoko oihua bota zuen, baina martzianoek beldu-rrik ez izateko esan zioten.

Gero herrixka erakustera era-man zuten, sumendipean zegoen beraien bizilekura. Jakintsu ba-tek esango lukeen bezala, lojikoa zen bera handia egitea.

Herrixka polita, garbia eta aurreratua zen, eta Bearin bezain txikia.

Hiru autobus betetzeko haina jende bizi zen eta hala ere ondo bizi ziren. Txukuntasuna zuten.

Baina bapatean... zerua petro7

lioz estaltzen hasi zen eta lurrak mugitzen hasi ziren.

Martziano guztiak beldurraren eraginez etxeetara sartu ziren. Kepa agerian geratu zen eta ka-lean guztiz harriturik eta bakar-bakarrik.

Munstro bat agertu zen, han-dia, itsusi eta indartsua. Kepak segituan hanka egin zuen handik

eta izkin batean ezkutatu zen. Munstroak hauxe esan zuen: he-rriko martziano gaztetatik hasita zaharrenera zeuden guztiak nahi zituela. Berdin zitzaion haun-diak, txikiak, politak edo itsu-siak.

Martzianoek muntroak esan-dakoa egin zuten eta munstroak alde egin zuen. Martziano guz-tiek bahitutakoak erreskatatzea proposatu zuten, bilera serioa ba-ten ondoren. Betiko lau martzia-no ausarta aukeratu zuten, eta Kepak galdetu zien eta beraiekin joan zitekeen. Martzianoek ezetz erantzun zioten. Orduan, mar-tziano zaharrenak pauso bat au-rrera emanez, laguntza guztia behar zela ohartzerazi zien bes-teei.

Nekatu samar zeuden zegoe-neko, ilunpetan eta nahikoa ibili bait ziren. Ibilaldiaren buru ze-nak kapsula bat atera eta zeru-rantz bota zuen. Etxetxo bat agertu zen. Kepa harria baino ho-tzago geatu zen.

Biharamunean oilarrak kanta-tu baino lehenago altxatu ziren eta martxari ekin zioten berriro. Munstroaren kobazulora ailega-tzeko oso gutxi falta zitzaien. Heldutakoan kontu haundiz sartu ziren kobazuloaren barnerantz. Dena ilunpean zegoen eta zabor-leku bat betetzeko haina zikinke-ria.

Azkenik kobazuloaren gela batera sartu zirenean zati txuri-beltz bat ikusi zuten. Hantxe zeu-den martziano guztiak katez le-

poraino josita eta munstroaren-tzat lanean morroiak izango bali rabezala. Orduan, Kepari ideibai bururatu zitzaion: martziano ba tek munstroa aldentzea, eta bi-tartean besteek martzianoak as-j katu. Ho- rrela egin zuten, gero: munstroa hil nahian harrapagaili bat egin zuten, eta sumendirann bota zuten.

Herrira heldutakoan Kepari eskerrak eman nahi zizkiotea Lurrera itzuli nahi zuela esai. zuen. Martzianoek besaulkt hartu eta konpondu egin zioten Kepa besaulkian eseri zen. Mar tzianoek oroigarri ahalmen ma gikoarekin eman zioten, eta bosi segundu pasa ondoren berf etxean agertu zen telebistarflj aurrean.

KAZKARROAN

Esaminak Doinua: ia guriak egin du

Heldu dira esaminak mutiko buru arinak ez galdu zuen grinak ez bait gara sorginak pixkat peloteatuta esamina aprobatuta

Bikain, gutxi ta oso ongi esan iezadazu egi begiratu noteri eta baita aitari aurpegi txarra dauka ta hark ez zaitzala harrapa

Sergio Merino

BOSTEKO TTIPIAK

Zenbaki bakoitzeko hitz

bakar bat eta bera

1. Herri nafarra

2. Aurpegiko ile

3. Kliente

4. Kartajoko

5. Sumindu

EH

1. Herri nafarra

2. Latz

3. Ahula

4. Aretoak

5. Ozenki

1. Herri nafarra

2. VII. hilabete

3. Ogi-saski

4. Eztena

5. Karrikak

Zaharrak berri Probintzikoak, apostu egit baño lenago ateratzen S izerdia. Giputziak oso saiatu eta lan-gileak omen direla.

Lizarrags

Gari ona arguriotik saltzC' da. Gauza onak bere txokottt atera gabe baditu erostunak-

Beramendi (Basaburua '

—Zergatik daukate jirai" hain lepo luzea? —Burua oso goian dutelakc

Page 7: Nafarroako gehigarr berezii /a Ostirala 1992k, martxoao k ... · razen 'Peti Casinot et' a Jose Luis Teranen 'Zapat miragarriaka ' laburmetraiak, et Ernesta Teo-lleriaren 'Eskorpion

B i z i - B i z i a n

erri prentsa-ren mundua

1 ezaguna egin zitzaigun euskaldu-noi Arrasaten lortu-

tako emaitzekin. Ondoren etorri ziren

makina saio eta ahalegin, askotan

aipatutakoak, baina horietariko askok

huts egin zuten. Gutxik dakite, or-dea, Matias Escri-bano tuterarra eta 'Ribera Navarra'

bere aldizkaria izan zela guzti honetan

aitzindaria, eta hor-tik jaso zutela ahol-

ku eta laguntza Arrasatekoek. Egun arrakasta aparta lor-tuta dauka Erribera aldera kazetari os-

petsu honek, eta proiektuen artean

egunkari berri bat martxan

jartzeko asmoa azaldu digu.

Erriberakoen iritzi ezezaguna PATX! UIAIAR / TUTERA

Zein herritan ez dira ahalegi-

nak egin herri aldizkariren bat

ateratzeko? Euskaraz zein erda-

raz, kulturalak, informatiboak,

kirol aldizkariak, non edo non ez

da saiorik falta. Oso gutxik, bai-

na, lortu dute aurrera egitea eta

herrian benetako eragina izatea.

Nafarroan, euskaraz, 'Ttipi-Tta-

pa ' dugu adibide garbiena. Erda-

raz, Erriberatik kanpo oso ezagu-

na ez izanda ere, 'Ribera Nava-

rra ' .

Duela sei urte sortua, Matias

Escribano izan da urtarrila arte

bere zuzentzailea eta aldizkari

honi berezko izaera eman diona.

Askoren miresmena jaso duen

izaera, hain zuzen ere. Inolako

dirulaguntzarik gabe, kolore ani-

tzetan, hirugarren argitalpena

izango du gutxi barru kalean,

lehendabiziko biak sobera fin-

katuta dagoeneko.

Iazko azaroan herri prentsari

buruz Arrasate Pressek antolatu

zituen ihardunaldien barruan,

'Ribera Navarrarena' izan zen

arrakasta handienetakoa izan

duena, ez alferrik Tuterakoa as-

koren aitzindaria izan bait da.

Gogoratu behar hemen Arrasa-

tekoek Matias Escribanorengana

jo zutela beren talde osatu nahian

zebiltzatela. Gaur egun oraindik

harreman estuak dituzte'bien ar-

tean.

Bi argitalpenak ditu egun ka-

lean 'Ribera Navarrak ' , eta

lehendabizikoa, bai denbora al-

detik nola garrantziari dagokio-

nez, astekaria. Berrogeitamar bat

orrialde, koloretan, eta publizi-

tate frankorekin. Aldizkariaren

% 70-75, hain zuzen ere. Hau bait

da enpresaren lema nagusia.

«Informazioa baino lehen,

enpresa», dio duda izpirik gabe

Matias Escribanok, «eta enpresa

errentagarria izateko publizitatea

behar da. Publizitatea berdin as-

katasuna. Hori garbi dugu he-

men».

T u t e r a k o Foru E n p a r a n t z a .

Lorpenak, nolanahi ere, argi

daude. 7.200 ale astero, denak

dohainik banatzen dira, eta Es-

cribanok azaldu duenez, «ez da

bat ere inon ikusten. Horrek esan

nahi du jendeak irakurri eta gorde

egiten duela».

Bertan azaltzen diren berriak

oso motzak dira denak, beti Erri-

beraren ingurukoak, eta erre-

dakzioan gehien idazten dena

orrialde bat izaten da. «Badugu

hiru mila pertsona zerrenda ba-

tean, aldizkaria euren etxetan

PATXI ULAIAR

jaso nahian, baina ezinezkoa zai-

gu. Izan ere, ale gehiago botaz

gero, argitalpena ez zen errenta-

garria izango».

Bigarren argitalpena hilebete-

ro ateratzen da, eta dotoreagoa

izanda, bertan sakonago jorra-

tzen dira zenbait gai. 3 .600koada

honen tirada, horretan t ranpatxi -

ki bat baldin badgo ere. «Asteka-

ria jaso nahi duenak, aurretik hi-

labetekariaren harpideduna

behar du izan. Tranpa txiki bat da,

baina guztiz zilegizkoa».

Hau gutxi balitz bi aste barru

aterako da kalera enpresa honen

adugu hiru mila pertsona zerrenda batean, gure aldizka-ria jaso nahian, baina ezinezkoa zaigu bi-daltzea. Izan ere, ale gehiago botako ba-genu, ez zen errenta-garria izango.

hirugarren argitalpena, 'Ribera

Navarra confidencial ' izenekoa.

Astean hiru aldiz, zortzi orrialde-

tan, hurbil zein urruneko infor-

mazio gehiena irakurri ahal izan-

go dute harrpidedunek, horreta-

rako hogeitabost egunkarien in-

formazioa trinkotu egingo bait da

bertan.

«Harpidetza oso garestia da

—dio Escr ibanok—, hamar mila

pezeta hilero, baina 110 eskaera

ditugu dagoeneko. Berrehun lor-

tzerakoan kalera aterako gara, eta

honek izugarrizko arrakasta

izango du, ez dago dudartk».

navarra

«Egunkari bat Erriberako ikuspuntua ezagutu dezaten»

Matias Kscribano bere bulegoan. PATXI ULAIAR

PATXI UIAIAR / TUTERA

«Enpresa honetatik, eta hau lehendabiziz esaten dut publi-koki, egunkari bat aterako dugu, Tuteran egindakoa eta Nafarroa osorako». Escribanok erronka bezala dauka proiektua, «Erri-berako ikuspuntua benetan Na-farroa osoan ezagutu dezaten».

Ikuspuntu hau askotan defen-ditu izan du 'Ribera Navarrat ik ' , baina somatzen zaio beste toki guztietara ere zabaltzeko grina, bereziki arlo zehatzetan, hala no-la Nafarroako Unibertsitate Pu-blikoarekin.

Politikoren batek behin esan zuen Escribanok «kruzada» be-zala hartua zuela unibertsitatea-ren gaia, eta ez zitzaion, ez, arra-zoirik falta. «Erriberak, Nafa-

rroakoa ezezik, Espainia eta Eu-ropa osoko ongizate indize altue-nak ditu, eta hau ez dut nik esaten, Europak berak baizik. Ebroko zona guztia aukeratuenetakoa da, eta Erribera erdi erdian dago. Izugarrizko etorkizuna daukan zona da. Hala ere, bertako insti-tutuetan ikasten duten milako 6k baino ez ditu unibertsitateko ikasketak amaitzen. Almeria eta Lugokoak baino baxuagoak! Hori lotsagarria da Erribera osoarendako, Nafarroako beste zonetan ezagutzen ez bada ere. Horregatik, unibertsitate publi-koa Tuteran paratu behar izan zuten».

Kexu agertzen da lurralde osoan Erriberaz dagoen ikus-puntua, eta «asto samarrak» dire-la onartzen badu ere, iritzia alda-

tzen ari dela dio. Unibertsitate publikoa Iruflean paratzeari, da-goeneko beste hiru unibertsitate-ko ikasketak bertan izanda, «mal-tzurkeria» deritzo Escribanok, Tuteran, bere ustez, etorkizun as-koz hobeagoa izan bait zezakeen. «Hemengo ikasleek ezin dute Iruñera joan, publikoan ez da-goelako lekurik, eta pribatua izu-garri garestia delako».

«Dena dugu: ongi bizi gara, dirua badago, etorkizuna oparoa. Europa, Katalunia, Madril eta Euskadiren arteko loturagunea dugu. Hala ere, jendea unibertsi-tatera joaten ez bada, akabo, au-kera alferrik galduta! Ezin da ho-rrelakorik gertatu. Horretarako behar dugu egunkari bat, eta nik agian ez dut ikusiko, baina en-presa honetatik aterako da».

Page 8: Nafarroako gehigarr berezii /a Ostirala 1992k, martxoao k ... · razen 'Peti Casinot et' a Jose Luis Teranen 'Zapat miragarriaka ' laburmetraiak, et Ernesta Teo-lleriaren 'Eskorpion

E Joseba Ozkoidi Ikertzailea

rroibarko folkloreari bu-ruzko lana argitaratu berri

du Eusko Ikaskuntza elkarteak, fol-kloreari buruz bere laugarren sail ar-gitalpenean. Ortzadar taldeak egin-dako lanean ibar honetako herri kul-turaren ezaugarri asko daude bilduta.

Aspaldidanik folklorearen biltzai-lea, talde honek argitaratuta dauka dagoeneko beste zenbait lantxo, eta beste hainbeste argitaratzeke orain-dik, eginak baina. Materiale mordoa bilduta, zailena argitaratzea dela dio Joseba Ozkoidi taldeko partaideak.

«Herri nortasuna bilatzeko grina badago» ALBERTO B A R A N D I A R A N / IRUNEA

EGUNKARIA.— Erroibarri bu-ruzko lana zuek egin duzuen lehendabizikoa da edo aurretik gauza gehiago al zenituzten egi-nak? JOSEBA OZKOIDI.— Ortzadar taldearen barruan inkesta mono-grafikoak egiten aritu izan gara, herri kultura bilduz Nafarroako zenbait herritan. Batetik, zenbait ibarretan azterketa sakonak egin ditugu, eta Erroibarrekoa da adi-bidea, eta gero, bestalde, Nafa-rroako herri askotan elkarrizketa pare batekin saiatu gara egoera aztertzen, baina azaletik. Erroi-barren, adibidez, herri guztietan izan ginen elkarrizketak egiten. EGUNKARIA.— Elkarrizketak soilik folkloreari buruz izan al ziren?

OZKOIDI.— Bai, baina folklore hitza zentzu zabalean hartuta. Kontutan hartu genituen egutegi folklorikoa, festak, ihauteriak, janzkera, dantzak, musika, gas-tronomia, herri medikuntza, de-netarik. EGUNKARIA.— Galdetegiaz ba-liatu al zineten horretarako? OZKOIDI.— Beno, horretarako badago zenbait galdetegi eginda, hala nola Barandiaranena, baina guk birmoldatu egin genuen no-labait, eta azkenean gurea egin genuen. Hala ere, ez dugu galde-tegi zehatzik egin, ez diogu itxi—itxian jarraitu. Gidoi mo-duan erabili dugu batez ere, eta kasu bakoitzean, segun eta gaia nola menperatzen genuen, gal-dera desberdinak izaten ziren. EGUNKARIA.— Modu sakonean non erabili duzue galdetegi hau? OZKOIDI.— Erroibarretik aparte, Aezkoan, Artzibarren, Arakilen, Burundan, Olloibarren, eta beste zenbaitzutan ere. Artzibarrekoa duela pare bat urte argitaratu zen 'Cuadernos de Etnografia ' ize-

Joseba Ozkoidi.

neko sailean, eta Arakilgoa argi-taratzeko asmoa ere badago. Ma-terial piloa bildu dugu zenbait urtetan zehar, eta oraindik jarrai-tzen dugu biltzen, baina arazo larria daukagu ateratzeko or-duan, izugarrizko lana bait da. EGUNKARIA.— Horrelako bil-ketaegiterakoan, somatzen al du-zue, folklorismoaz aparte, gauza batzuk aplikagarriak direnak egungo gizarteari? OZKOIDI.— Gauza asko aplika-garriak dira. Dantzak, musi-kak..., ohitura batzuk bizirik di-raute. Egutegi folklorikoari da-gokionez, gauza asko bertan dau-de oraindik, eta galdu direnen ar-tean, gauza batzuk berreskura-tzekoak direla uste dut. Sinisme-nek eta, gizartea aldatu denez ge-ro, ez daukate zentsu haundirik gaur egun, baina gutxienez gure iragana nolakoa izan zen ezagu-

erri txikietan oraindik herri kultu-raren elementu asko berreskura daitezke, baina bertako eredua hartu behar da horre-tarako. Ez dagoenean asma daiteke, baina zerbait dagoenean, berreskuratu egin behar da.

tzea..., hori da asmoa. Zentsu ho-rretan erabilgarritasuna bilatu ahal zaio. EGUNKARIA.— Ibarren artean ere desberdintasun haundiak daude folklorean garapenaren arabera? OZKOIDI.— Badago alde haun-dia ibarren artean, dudarik gabe.

JOXE

Batetik, ohiturak ez zirelako leku guztietan berdinak. Lekuko be-rezitasunak ere baziren-, eta hain-bat lekutan gorde egin dira. Bes-tetik, herri haundienetan ere gehigo galdu da herri kultura, eragin haundiagoa izan dutelako industriek, komunikabideek, eta abarrek. Beste batzuetan, nahiko ongi gorde dira ohitura zaharrak, eta orokorrean mendia ldeko he-rri txikietan hobe gorde dira. Ha-la ere, batzutan izugarrizko aldea dago bailara baten barruan ere. Erroibarren, adibidez, euskara atzeraka egiten ari da, eta izuga-rrizko aldaketa somatzen genuen herrien artean, bost kilometrotan. EGUNKARIA.— Eta euskararen egoera desberdinek ere herri kul-tura edota folklorearen egoera desberdinak sortzen al zituzten? OZKOIDI.— Bai, euskara aurretik galdu duten herriak karreteran

daudenak edo koartela izan du-tenak izan dira, edota kanpoko eragin haundiagoa izan dutenak. Eragin hori arlo guztietan soma-tzen da: euskara, musika, dantza, kantutan, festetan. Giroa gehiago aldatu da herri hauetan. EGUNKARIA.— Ohiturak zer moduz gordetzen dira? OZKOIDI.— Bildu ditugunak nahiko ongi gorde dira, eta hasie-ra batean pentsatzen genuen bai-no datu gehiago bildu genuen. Jai batzuk —ihauteriak, kasu— izugarrizko garrantzia dute oraindik, eta San Juan gabak, solstizioaren inguruan eginda-koak, eta abar, oso ongi gorde-tzen dira. EGUNKARIA.— Orain badago Nafarroa osoan ihauteri eta herri kulturaren nolabaiteko berpiztea. Dena ezaguna dago, edo horre-lako herrietan oraindik gordetzen al dira gauza asko ezkututa? OZKOIDI.— Horrelako herri txi-kietan oraindik gauza asko be-rreskura daitezke, baina bertako eredua hartu behar da horretara-ko. Ez dagoenean asmatu daite-ke, baina zerbait dagoenean, ez-kututa izanda ere, berreskuratu egin behar da. Nik uste dut jende gaztearen artean badagoela herri nortasuna bilatzeko grina. Be-rezko dantzak, janzkerak, ohitu-rak, badago gogoa berreskura-tzeko. EGUNKARIA.— Eta zerbait fol-kloriko gisa edo haien bezala hartzen al dute? OZKOIDI.— Haiena deneko kontzientzia zenbait arlotan gor-detzen da, hain zuzen ere gaur egun oraindik baliagarritasuna duten eredutan. Kontutan hartu behar da gizartearen egoera ere. Erroibarren, kasu, biztanlegoa-ren kopurua erdira murriztu da mende honetan, eta jenderik ez badago, hor ez dago beireskura-tzerik edo sordetzerik.