MUSIKAREN BIDE IKASTEN...lu gotikoa duen Santa Anaren kape-ra barrokoa bisitatzea, eta ikusi ere...

8
2018ko urriaren 11a, Osteguna Zenbakia: 492 ‘Errementari’ filma, Netflixen Paulo Urkijoren misterio eta beldurrezko filma, Netflix tele- sailen eta filmeen plataforma erraldoiak ikusi ahal izango da bihartik aurrera. 2. ORRIA ‘MUSIKARIAN IKASTETXEETAN’ Musikarietako batzuk, ekitaldiaren aurkezpenean. CRISTINA SOLANO MUSIKAREN BIDEZ IKASTEN Hezkuntza 14 eta 18 urte bitarteko ikasle askok, Hezkuntza Departamentuak antolatutako ‘Musikariak ikastetxean’ programaz gozatuko dute laister. 4-5. ORRIAK HISTORIAREN TXOKOA MARTIN LUTHER KING, ESKUBIDE ZIBILEN ALDARRIKAPENA 8. ORRIA ONDAREA TUTERAKO KATEDRALA, XII. MENDEKO BITXIA 6. ORRIA

Transcript of MUSIKAREN BIDE IKASTEN...lu gotikoa duen Santa Anaren kape-ra barrokoa bisitatzea, eta ikusi ere...

Page 1: MUSIKAREN BIDE IKASTEN...lu gotikoa duen Santa Anaren kape-ra barrokoa bisitatzea, eta ikusi ere ikus itzazue beste bi kapera: Espiri-tu Sainduarena (XVIII. mendekoa) eta San Martinena,

2018ko urriaren 11a, OstegunaZenbakia: 492

‘Errementari’ filma, NetflixenPaulo Urkijoren misterio eta beldurrezko filma, Netflix tele-sailen eta filmeen plataforma erraldoiak ikusi ahal izango da bihartik aurrera. 2. ORRIA

‘MUSIKARIAN IKASTETXEETAN’

Musikarietako batzuk, ekitaldiaren aurkezpenean. CRISTINA SOLANO

MUSIKAREN

BIDEZ IKASTENHezkuntza 14 eta 18 urte bitarteko ikasle askok, Hezkuntza Departamentuak antolatutako ‘Musikariak ikastetxean’ programaz gozatuko dute laister. 4-5. ORRIAK

HISTORIAREN TXOKOA

MARTIN LUTHER KING, ESKUBIDE ZIBILEN ALDARRIKAPENA

8. ORRIA

ONDAREA

TUTERAKO KATEDRALA, XII. MENDEKO BITXIA

6. ORRIA

Page 2: MUSIKAREN BIDE IKASTEN...lu gotikoa duen Santa Anaren kape-ra barrokoa bisitatzea, eta ikusi ere ikus itzazue beste bi kapera: Espiri-tu Sainduarena (XVIII. mendekoa) eta San Martinena,

22018ko urriaren 11a, Osteguna

KULTURA Zinea

NAHASTE-BORRASTE

ARGAZKILARITZA

Iruñea Fokatu argazki-lehiaketa

Iruña Fokatu argazki-lehiaketako beste edizio bat antolatu du Iruñeko Udalak, hiriko txokoe-tako argazkirik onenak saritzeko. Iruñean ate-ratako argazkiak, hiriaren begirada pertsonala islatzen dutenak. 2018ko edizio honetan, epai-mahai teknikoak 2019ko udalegutegia ilustra-tuko duten argazkiak aukeratuko ditu. Lehiaki-de bakoitzak, gehienez ere, hiru argazki aurkez-ten ahalko ditu, argitaratu gabeak. Ez dira onar-tuko jadanik argitaratutako edo beste lehiake-taren batean saritutako argazkiak. Argazkiak Sanduzelaiko Civivoxean aurkeztu behar dira (Gortari doktorearen plaza, zk.g., 2018ko urria-

ren 31an, larunbatarekin, 21:00etan arte. Lehia-ketaren oinarri guztiak eta sarien xehetasunak pamplonaescultura.es webgunean aurkitu dai-tezke.

MUSIKA

Kontzertu andana Durangoko Azokako edizio berrian

Plateruena aretoak kontzertu handiak hartuko ditu gauero abenduaren 5etik 9ra arte, Durango-ko Azokaren baitan. Plateruenako egitaraua aben-duaren 5ean hasiko da, Ikasle Egunean, Huntza taldearekin. Gipuzkoar taldea disko berria graba-tzen ari da buru-belarri, eta prest izango du Duran-goko Azokarako. Kontzertua 23:00etan hasiko da. Bigarren egunean, abenduaren 6an, 23:00etan,

Esne Beltzaren txanda iritsiko da. Xabi Solanok gidatzen duen taldea disko berria grabatzen ari da Mark Dasousa ekoizle valentziarrarekin (Zoo, Smoking Souls, Aspencat), eta Azokan zuzenekoa eskainiko dute berori aurkezteko. Abenduaren 7an, Modus Operandi talde berriaren kontzertua izango da, 23:00etan. Iñaki Ortiz de Villalba Beta-garri taldeko abeslariaren proiektu berri honetan, Lauroba eta Vendetta taldeetako musikariak batu dira, ska musika eta fusioa lantzeko. Hurrengo egunean, Anestesiak Gorrotoaren ahotsa diskoa-ren 25. urteurrena ospatuko du zuzenean.

Azkenik, Azoka amaitzeko proposamen lasai eta intimoagoa izango dugu abenduaren 9an. Olatz Salvadorrek Zintzilik bere lehenengo disko arra-kastatsua aurkeztuko du Durangon, 20:00etatik aurrera, sarrera doan dela.

‘ERREMENTARI’

NETFLIXERA IRITSI DABihartik aurrera Bihar estreinatuko da Netflix telesail eta filmen plata-forman XIX mendean kokatutako misterio eta abentura pelikula

Kandido Uranga aktoreak egiten du Patxi errementariaren papera. UTZITAKOA

Diario de Noticias

Bihartik aurrera, Paul Urkijoren Errementari filma Netflix tele-sail eta filmeen plataforma digi-

talean ikusi ahal izango da. Hala, Handia filmarekin batera, euskarazko film bat ikusgai izango da platafor-man. Netflixen ikusi ahal izango den hirugarren euskal filma izango da, izan ere, aurretik Loreak ere ikusgai izan zen, epe labur batez.

Iaz estreinatu zen Urkijoren filma eta ordutik ibilbide arrakastatsua egin du. Azkenekoz, Donostiako Zinemaldian ikusi ahal izan zen. Kandido Uranga, Uma Bracaglia, Eneko Sagardoy, Itziar Ituño eta Ramon Agirre dira filmeko protago-nistak; Barandiaranen Patxi Erre-mentaria ipuinean oinarritutako fil-

ma da. Errementari, misterio, abentura

eta emozioz jositako ipuin gotiko fantastikoa da, izaki beldurgarriz betea. Produkzio diseinu aberats baten bidez euskal folklore giroa

berregin eta berrinterpretatu dugu jendea harritu eta entretenitzeko.

XIX. Mendeko 1o guda karlistaren ondoren dago kokatua. Aldaketa, eta gatazaka anitzen garaia. Arrazio eta tradizioaren arteko talkan, euskal

gizartearen irudimena elikatu zuen ezenatokia izan zena.

Dialogoak aspaldi galdutako XIX. mendeko euskara arabarrean dau-de idatziak. Ipuin originalaren tra-dizioa errespetatuz, gure linguistak

HURBILETIK

FITXA TEKNIKOA

3 Zuzendaria: Paul Urkijo Alijo.

3 Gidoilaria: Paul Urkijo Alijo,

Asier Guerricaechevarriaren

laguntzarekin.

3 Ekoizlea: Alex de la Iglesia.

3 Argazki zuzendaria: Gorka

Gómez Andreu, A.E.C.

3 Zuzendari artistikoa: Izaskun

Urkijo.

3 Musika: Pascal Gaigne.

3 Iraupena: 98min.

FITXA ARTISTIKOA

3 Aktore taldea: Kandido Uranga,

Uma Bracaglia, Eneko Sagar-

doy, Jose Ramón Argoitia,

Josean Bengoetxea, Ramón

Agirre, Gorka Aguinagalde, Iñi-

go de la Iglesia, Zigor Bilbao,

Ortzi Acosta, Jon Ander Alonso,

Itziar Ituño, Gotzon Sanchez,

Maite Bastos.

gogor lan egin dute garaiko arbasoen hizkeraren soinua lortzeko.

Sinopsia 10 urte pasatu dira 1833ko lehenengo Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sako-nean dagoen errementeria beldurga-rri batera daramate. Bertan, erremen-tari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demo-nioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi Errementariak ezkutatzen duen egia izugarria.

Page 3: MUSIKAREN BIDE IKASTEN...lu gotikoa duen Santa Anaren kape-ra barrokoa bisitatzea, eta ikusi ere ikus itzazue beste bi kapera: Espiri-tu Sainduarena (XVIII. mendekoa) eta San Martinena,

2018ko urriaren 11a, Osteguna 3

EKIMENAK Euskara

EUSKARALDIA EKIMENA, GURE MUGETATIK HARAGOAtzerrian ere 11 egun euskaraz Etxepare Euskal Institutuak euskal mugetatik harago eraman nahi du ariketa soziala, bere irakurletza sarearen eta Euskal Etxeen bitartez.

Etxepare Euskal Insitutuko kideek bat egin dute Euskaraldia ekimenarekin. UTZITAKOA

Diario de Noticias

Etxepare Euskal Institutuak era-kunde sustatzaile gisa hartuko du parte Euskaraldia: 11 egun

euskaraz ariketa sozialean. Euskal eremu geografikotik harago nazioar-teko irakurletza sarean eta Euskal Etxeetan ere zabaldu nahi du arike-ta kolektibo hau tokian tokiko egoe-rara egokituz munduan zehar euskara ikasten dutenen euskararen erabilera indartzeko eta ikasgeleta-tik harago eramateko.

Ekimena atzerrian ere sustatzeko hainbat hamaikako bultzatuko ditu Institutuak eta dagoeneko bi osatu ditu. Bata Etxepare Euskal Institu-

EUSKARALDIA

3 11 egun euskaraz: Azaroaren

23tik abenduaren 3ra izango da.

3 Izen-ematea zabalik: Azaroaren

23 bitarte, Euskaraldian parte

hartu nahi duten guztiek izena

eman ahal izango dute

www.euskaraldia.eus webgu-

nean. Bertan, izen-emate formu-

larioa dago; parte hartzeko

belarriprest eta ahobizi rolen

artean erabaki beharko dute.

Horretarako webgunean bertan

topatuko dute erabakia hartzen

lagungarria izango zaien infor-

mazioa.

tuko Euskara eta Euskal Kultura Ira-kurleen Hamaikakoa. Bigarrena, Hego Amerikako Hamaikakoa.

Beraien funtzioa Etxepare Euskal Institutuko irakurletza sarean eta Euskal Etxeen sarean ekimenaren enbaxadore izatea, beren eremue-tan ikasleei, lankideei, eta unibertsi-tateko edota Euskal Etxeko kideei ekimenaren berri ematea, azaroa-ren 23tik abenduaren 3 arte erabile-ra bultzatzeko ekintzak antolatzea eta ikasleak aktibatzea izango da.

Finean, talde enbaxadore hauen lana izango da ekimena hedatzea eta euskararen erabilera errazten laguntzea Euskaraldia burutuko den 11 egun horietan. Datozen asteetan

Boise (AEB), San Francisco (AEB), Reno (AEB), Buenos Aires (Argenti-na), Mexiko eta Europako hamaika-koa osatuko dira.

Euskaraldia, 11 egun euskaraz Azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte izango da abian Euskaraldia Euskal Herri osoko ehunka udale-rritan. Ekimen honen helburua da hizkuntza ohituretan eragitea euska-raren erabilera eta hiztunen aktiba-zioa bultzatzeko. Funtsean, Euska-raldiaren xedea da 11 egunez euska-ra era aktiboagoan erabiltzea arike-ta horrek 12. egunetik aurrera eragi-na izan dezan. Proiektuaren oina-rrian azken urteotan hainbat herri-

tan izandako aktibazio esperientzia arrakastatsuak daude.

Izena ematerakoan bi rolen artean aukeratu behar da; ahobizi ala bela-rriprest. Ahobizi izatea erabakitzen dutenek, 11 egun horietan euskaraz ulertzen duten guztiei euskaraz egin-go diete. Era berean, ezezagunei, lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diete eta ulertzeko gaitasuna dutenekin euskaraz jarraituko dute.

Belarriprest izatea erabakitzen dutenek, 11 egun horietan euskaraz dakitenei beraiekin euskaraz egitea eskatuko diete, nahiz eta hauek erda-raz erantzun. Belarriprest izateko gutxieneko baldintza euskara ulert-zea da.

Page 4: MUSIKAREN BIDE IKASTEN...lu gotikoa duen Santa Anaren kape-ra barrokoa bisitatzea, eta ikusi ere ikus itzazue beste bi kapera: Espiri-tu Sainduarena (XVIII. mendekoa) eta San Martinena,

42018ko urriaren 11a, Osteguna

GAUR EGUN Musika ikasgeletan

‘MUSIKARIAK IKASTETXEETAN’

PROGRAMA ABIAN DAMusikaren bitartez ikasten Denetara hogei musikari eta abeslari inguruk parte hartuko dute 14 eta 18 urte bitarteko ikasleak biltzen dituen zikloetara zuzentzen den programaren baitan.

Proiektuan parte hartuko duten musikarietako batzuk, ekimenaren aurkezpen ekitaldian. IÑAKI PORTO

Diario de Noticias

Musikariak ikastetxeetan pro-graman parte hartu zezake-teen ikastetxeen gehiengoak

izena eman du ekimenean, hortaz arrakastatsua izan da ekimen honen lehendabiziko edizioa. Hezkuntza departamentuak datorren hilabete honetan abian jarriko duen progra-man 43 ikastetxek zuten izena ema-teko aukera eta horietatik 37k parte hartuko dute. Ziklo hau 14 eta 18 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta eta bertan hogeika musikari eta abesla-ri euskaldunek hartuko dute parte. Ekimen honen helburua euskal

88 saio eskainiko dira

guztira, eta bakoitzak

ordu eta erdiko iraupena

izango du

musikaren ibilbidea ezagutzera eman eta euskararen transmisioa bultzatzea da.

2018ko urritik abendura bitartean antolatuko dira saioak. Ikastetxeek saio bat baino gehiago edukitzeko aukera izanen dute, ikasmaila bakoitzean dagoen matrikula kopu-ruaren arabera. Saioa antolatu ahal izateko, ikasmaila horretan gutxie-nez 15 ikasle beharko dira. Saio bakoitzean, bestalde, ez dira 40 ikas-le baino gehiago egonen, oro har. Saio horiek eskaintzeko, ekimenean parte hartzen duten musikari, artis-ta eta abeslariek, Hezkuntza depar-tamentuan antolatutako formazio

saioetan parte hartu dute. Ikastetxeetara joanen diren musi-

karien artean, euskal kantagintza berrienaren izen ezagun ugari dago, besteak beste: Amorante, Eñaut Elo-rrieta, Gorka Urbizu, Iker Lauroba, Ines Osinaga, Inun, Jon Basaguren, Joseba B.Lenoir, Joseba Irazoki, Jur-gi Ekiza, Keu Agirretxea, La Basu, Maria Rivero, Mikel Markez, Miren Narbaiza, Olatz Salvador, Pantxix Bidart, Pelax, Petti, Rafa Rueda, Tristtan Mourguy, Xabi San Sebas-tian eta Zuriñe Hidalgo.

Programaren aurkezpenean Hez-kuntza departamentuan egin beze-la, ikastetxeetan ere emanaldi akus-

tikoa eskainiko dute musikariek. Hezkuntza departamentuko

Euskara Sailak antolatutako pro-grama honen baitan 88 saio eskaintzea aurreikusi da. Saio bakoitzak 90 minutuko iraupena izango du eta bertan abeslari bakoitzak euskal musikan bere ibil-bidearen errepasoa egingo du eta ondoren bere musikak izan duen jatorria eta bilakaera azalduko ditu.

Gainera, idazle zein olerkariek beraien letrak egiteko egiten duten lana ere aipatuko dute. Bestalde, artista bakoitzak azalpenak musi-ka emanaldiekin uztartuko ditu.

Izena eman zezaketen

43 ikastetxeetatik, 37k

hartu dute parte

hartzeko erabakia

Page 5: MUSIKAREN BIDE IKASTEN...lu gotikoa duen Santa Anaren kape-ra barrokoa bisitatzea, eta ikusi ere ikus itzazue beste bi kapera: Espiri-tu Sainduarena (XVIII. mendekoa) eta San Martinena,

2018ko urriaren 11a, Osteguna5

Gose taldearen promozio argazkia, Ines Osinaga erdian dela. Rafa Rueda (erdian) Lou Topet taldeko kideekin. JUAN G. ANDRÉS

Gorka Urbizu, Berri Txarrak taldeko abeslaria. OSKAR MONTERO Petti, aurkezpen ekitaldi batean. JAVIER COLMENERO

Iker Lauroba kontzertu batean. RUBÉN PLAZA Progaman parte hartu behar duten musikarietako batzuk. IÑAKI PORTO

Page 6: MUSIKAREN BIDE IKASTEN...lu gotikoa duen Santa Anaren kape-ra barrokoa bisitatzea, eta ikusi ere ikus itzazue beste bi kapera: Espiri-tu Sainduarena (XVIII. mendekoa) eta San Martinena,

62018ko urriaren 11a, Osteguna

NAFARROAN BARRENA Tuterako katedrala

Katedralak artelan ikusgarriak ere baditu barnean. Oinplano erroma-nikoa du, hiru nabetan zatitua, gurutze gotiko ikusgarria eta T itxu-rako burualdea. Aldare nagusiaren aurrean, elizaren erdian, koruko aul-kiak daude, Ubrayko Esteban fran-tziarrak tailatuak. Guztira, 86 eser-leku dira eta erdikoak grabatu bitxia du. Badirudi artistak arazoren bat izan zuela lana kobratzeko, eta bi bele tailatu zituen giza buru baten begiei mokokadaka. Beraz, esaera zahar honen aipamen garbia da: “Lagundu deabruari, emanen dizu

Katedralaren barrualdeko obra ikusgarriakinfernua sari”.

Eraikin preziatu honetatik atera baino lehen, komeni da erdiko absi-dera joatea, erretaula nagusia ikus-teko; estilo gotiko hispaniar-flandes-tarretan egina dago (XV. mendea). Ondoan, alboko gangetako batean, Ama Birjina Zuriaren eskultura erro-maniko bikaina dago. Halaber, merezi du Tuterako zaindariaren tai-lu gotikoa duen Santa Anaren kape-ra barrokoa bisitatzea, eta ikusi ere ikus itzazue beste bi kapera: Espiri-tu Sainduarena (XVIII. mendekoa) eta San Martinena, burdinsare pla-

teresko ederra duena. Esperantza-ren Ama Birjina kapera, Francisco de Villaespesa kantzilerraren hilo-bia gordetzen duena; jatorri aragoa-rra zuen elizgizon noblea zen, 1421ean zendua. Alabastro polikro-matuz egindako obra monumenta-la da, XV. mendearen hasierako esti-lo gotikokoa.

Kultur ibilbide honi bukaera ezin hobea emateko, gal zaitezte Tuterak bere garaian izan zituen judutegie-tako eta mairu-auzoetako karrika estu eta pasabideetan barna. Ezker-eskuin, arkitektura altxor ederrak gozatuko dituzue. Bestela, jo hiriko jatetxeetako batera, Erriberako baratzeetako barazki famatuak aho-gozatzera.

XII. MENDEKO

MONUMENTU

IKUSGARRIABisita gidatuak, laster Egun egiten ari diren atariaren garbiketa lanek, artelana bere edertasun osoan ikusteko eta ezagutzeko bisita gidatuak egitea ahalbidetuko du

Katedralaren ataria benetan ikusgarria da. F. PÉREZ-NIEVAS

Diario de Noticias

Tuterako eraikinik adierazgarrie-na Andre Mariaren katedrala da. 1884az geroztik, monumentu

nazionala da, eta XII. mendean erai-ki zuten hiriko meskita nagusiaren gainean. Tenpluak arte kontuetan gor-deak dituen altxorrak ezagutu baino lehen, komeni da haren hiru atariak xehetasunez ikustea. Ikusgarriena ata-ri nagusia da, Azken Judizioarena esa-ten zaion atea, alegia. Hainbat urtez sakon zaharberritu dute eta bisitariak katedralaren erdiko nabe gotiko argi-tsua eta kapera nahiz erretaula eder-ederrak ikusi ahal du.

Nafarroako Erriberak arte ondare aberatsa eskaintzen dio bisitariari eta horren adierazgarririk gorena Tute-rako katedrala da, 1884an monumen-tu nazionala deklaratua. Katedrala udalerriko kolegiata izan zen aspal-dian eta 1180an hasi ziren eraikitzen, zistertarren arkitekturaren arauei jarraiki eta meskita zaharraren arras-

toak baliatuta. Tenplua Alde Zaharra-ren bihotzean dago eta hiru ate ditu. Hegoaldeko atari erromanikoa edo Ama Birjinarena, hiruetan zaharre-na; bere zutabeetako kapiteletan Kris-toren mirariak ageri dira. Iparraldeko ataria ere erromanikoa da, baina geroago eraikia eta Andre Mariarena deitzen diote. Eta, zalantzarik gabe, hiruretan ikusgarriena Azken Judizioaren ataria da. Erromanikoa eta gotikoa nahasita, dekorazio eder-ederraz dago jantzia: Genesiaren eta Itun Zaharraren irudiak, eta Azken Judizioaren irudikapena. Ezkerrean, Paradisua eta gizon-emakume zin-tzoentzako sariak; eskuinean, aldiz, infernua eta bekatuak, horien artean lizunkeria, diruzalekeria...

Katedralak klaustro erromaniko ederra du, handi-handia, XII. mendea-ren azkenean eraikia. Hiru eskultorek egin zuten, gutxienez. Lorategi ede-rra inguratzen duzun bitartean, erre-paratu zutabeetako kapitelei, Itun Berriko pasarteen bidez apainduak.

Una técnico analiza los restos de pintura ante la mirada de alcalde.F. P-N

Azken Judizioaren atariaren garbiketa lanetan ari dira orain. F. PÉREZ-NIEVAS

TUTERA

Page 7: MUSIKAREN BIDE IKASTEN...lu gotikoa duen Santa Anaren kape-ra barrokoa bisitatzea, eta ikusi ere ikus itzazue beste bi kapera: Espiri-tu Sainduarena (XVIII. mendekoa) eta San Martinena,

2018ko urriaren 11a, Osteguna 7

KLASK!

EUSKALTZAINDIAKO KIDEEK IÑI-GO ARITZA IKASTOLA BISITATU ZUTEN. Erakundearen mendeurrenarekin

bat eginez, Euskaltzaindiako kideak aurten

Nafarroa Oinezen antolatzaile den Altsasuko

Iñigo Aritza Ikastolan egon ziren berriki, tar-

tean Andres Urrutia lehendakaria. Erakun-

deko ordezkariek ikastolak biltzen dituen lau

herriak bisitatu zituzten: Altsasu, Olazti,

Urdiain eta Ziordia. Laugarren urtea da Altsa-

suko ikastolak Nafarroako ikastolen besta

nagusia antolatzen duena, izan ere, 1981ean

(Andra Mari Ikastolarekin batera), 1993an eta

2005ean ere ospatu baitzuten. 2018ko Nafa-

rroa Oinez datorren urriaren 21ean ospatuko

da. N. MAZKIARAN

TUTERA, BI GURPILEN GAINEAN. Irailaren 30ean, Recicleta

Ribera elkarteak ‘Reto + de 100’ ekimena ospatu zuen berriro Tuteran,

Ribaforadan eta Ablitasen. Erriberako hiriburuan, ia 500 izan ziren mugi-

kortasun osasuntsuaren aldeko ekimen honetan parte hartu zuten ‘ausar-

tak’. Horietako asko haur eta gazteak izan ziren. M. ARILLA

MEMORIA HISTORIKOA ETA ZIENTZIA, ARANZADI ELKARTEAREN ESKUTIK. Etxa-

lazeko fosaren irekieraren testuinguruan, MEndillorriko

Institutuko DBHko 4. mailako ikasleek lehenengo

pertsonan ikusi ahal izan zuten Aranzadi Zientzia Elkar-

tea bertan egiten ari den lana. Hala, Nicasio Esquíroz

eta Juan Mendilazo Eguesibarreko herritarrak ondoan

izan zituzten. Izan ere, bi hauen ikerketa lanari esker

kokatu ahal izan zuten Aranzadikoek fosa, ondoren

berreskurapen lanei ekin ahal izateko. I. PORTO

Page 8: MUSIKAREN BIDE IKASTEN...lu gotikoa duen Santa Anaren kape-ra barrokoa bisitatzea, eta ikusi ere ikus itzazue beste bi kapera: Espiri-tu Sainduarena (XVIII. mendekoa) eta San Martinena,

82018ko urriaren 11a, Osteguna

IDATZI GAITZAZU...

HARREMANETARAKO Albiste, argazki, iradokizun edota bestelako infor-

mazioa helbide honetara bidali: AAula de Noticias. Muro Kalea, 19 31.500 Tutera

Tf: 948 847 415 Fax: 948 847 093 [email protected]

DIARIO DE NOTICIASEK EKOIZTUTAKO GEHIAGARRIA: 3 Koordinazioa: NNieves Arigita 3 Erredakzioa: NNieves Arigita, Fermín Pérez-Nie-

vas, Juan Antonio Martínez, Miren Mindegia.

HISTORIAREN TXOKOA Martin Luther King

AMAIERARIK

GABEKO AMETSAHistoria Eskubide zibilen defendatzaile handienetako hau hil zenetik 50 urte igaro direnean, bere aldarrika-penetako batzuk bizirik diraute oraindik ere.

Martin Luther King, bere hitzaldietako batean. D.N.

Diario de Noticias

1968ko apirilaren 4ko arratsal-deko seirak eta minutu batean, bala batek eztarria zeharkatu

zion. Ameriketako Estatu Batuetako eskubide zibilen defendatzaile han-dienetako bat izan zen Martin Luther Kingen ahotsa betirako itzali zen Memphiseko Lorraine Hoteleko balkoian. Hilketa James Earl Rayri egotzi zioten. Joan zen apirilean, 50 urteurrenarekin bat eginez, bere bizitza eta lorpenak gogoratzeko omenaldi berezia eskaini zioten ber-tan.

Martin Luther King, Jr. doktorea (Atlanta, Georgia, Estatu Batuak, 1929ko urtarrilaren 15a - Memphis, Tennessee, Estatu Batuak, 1968ko api-rilaren 4a) eskubide zibilen aldeko ekintzailea izan zen, Bakearen Nobel sariarekin saritua 1964an. Boto-esku-bidearen alde, diskriminazioaren kontra eta beste hainbat oinarrizko eskubideren alde martxak antolatu zituen, eta batez ere bere I Have a Dream (Amets bat dut) hitzaldiaga-tik da famatua.

Martin Luther Kingek Soziologia ikasi eta Morehouse Collegen gradua-tu zen. 1951ko irailean Teologiari buruzko doktoretzari ekin zion, Bos-toneko unibersitatean.

1954. urtean Eliza baptistaren buru bilakatu zen Alabamako Montgo-mery hirian. Hurrengo urtean hiri hartako bus konpainiaren aurka Rosa Parksek piztutako kanpainaren bultzatzaile nagusia izan zen, eta hau dela-eta atxilotu egin zuten.

1957an South Conference of Lea-dership Christian (SCLC) fundazioa sortu zuen beste ekintzaile batzuekin batera, eta haren buruzagia izan zen hil zuten arte. Filosofiaren defendat-

BITXIKERIAK

3 Hogei atxiloketa baino gehiago:

20 aldiz baino gehiago atxilotu

zuten. Horietako bat, Rosa

Parksen (zuri bati autobuseko

eserlekua uzteari uko egin zion

emakume beltza) atxiloketaren

kontrako manifestaldi batean.

Arrazoi horregatik, 382 egun

eman zituen kartzelan.

3 Bere izena daramaten kaleak:

Ameriketako Estatu Batuetara

joaten bazara eta Martin

Luther King kaleaz galdetzen

baduzu, kontuz, 730 hirik bai-

tute izen horretako kale bat. 3 Hainbat eraso: 1958an, Harle-

men, emakume batek labanka-

daka erasotu zuen Martin

Luther King, ia heriotza eragi-

nez. Chicagon, 1966an, aur-

pegian gogor kolpatu zuten.

Hori bakarrik ez, eta bere

Montgomeryko etxean leher-

gailu bat jarri zioten behin.

zailea izan zen protesta tresna moduan, eta inoiz ez biolentziaren aldekoa.

1963an Washington Hirian “Lanpostuen eta askatasunaren aldeko martxa” arrakastatsua susta-tu zuen beste buruzagi batzuekin batera, eta 250.000 bat pertsona bil-du zituzten. Martxa, elkarlanean egi-niko ahalegin bat izan zen, eta ber-tan esku hartu zuten eskubide zibi-len aldeko erakunde nagusi guztiek eta langile-mugimenduaren sektore-rik progresistenak, bai eta erlijio-era-kundeek ere. 200.000 eta 300.000 pertsona inguru hartu zuten parte ekitaldian. ■

Martin Luther Kingen ametsa Martin Luther Kingek Washingtoneko martxan eskaini zuen hitzaldia

betirako geldituko dira historian. Hementxe, esandako hitzaldiaren zati

bat:

“Amets bat dut, gaur! Amesten dut, egunen batean, han Alabaman

—arrazista suminduak dauden hartan, gobernariaren ezpainetatik era-

gozteko eta deuseztatzeko hitzak sortzen diren hartan—, egunen

batean, hantxe bertan, Alabaman, mutiko eta neskato beltzek eskua

eman ahal izango dietela mutiko eta neskato zuriei, neba-arreba gisa.

Amets bat dut, gaur! Gaur amesten dut, egunen batean, «bailara guz-

tiak goratuko direla, muino eta mendi guztiak berdindu egingo direla.

Lautu egingo dira toki aldapatsuak eta zuzendu bide bihurriak; eta,

orduan, Jainkoaren aintza azalduko da eta gizateria guztia lekuko izan-

go da”